GoiBerri 430. zenbakia

Page 1

zk. 430 2021eko uztailaren 23a www.goiberri.eus

Iritzia Egoitz Iztueta Sukia. Ongi bizi!

03

10-11

Elkarrizketa

Nora Tobar: «Berriz sasoian jarri eta nire marka hobetzea da erronka»

EKINAREN EKINEZ Goierrin 58 negozio sortu dira pandemia garaian

04

Garapena

14-15

Enpresa Ekimen Berrien 24. Sariketa udazkenean egingo dute aurten


02 Publierreportajea Urretxuko Udala

# 430 • 2021eko uztailaren 23a

Publierreportajea

Urretxu 2021-2023: datorren herria Urretxuko Udalak izen hori eman dio ekain amaieran aurkeztu duen bideoari, zeinak datozen urteetan herrian egingo eta egongo diren zenbait aldaketa biltzen dituen; ez guztiak, baina bai berehalakoak. Asko dira azken urte eta hilabeteetan Urretxun martxan jarri diren obrak eta egitasmoak, eta ez dira gutxiago etorkizun hurbilerako iragarri direnak. Horrek biztanleengan sor dezakeen nahastea ekidin asmoz, udalak bideo labur bat argitaratu zuen ekainaren amaieran, martxan dauden ekimenak eta egingo direnak ere modu grafikoan azaltzen dituena. Bertan, herriko 12 gune ageri dira. Urretxuko iparraldeko sarreratik hasi eta hegoaldeko irteeraraino zeharkatzen da, eta bakoitzean herrian egingo den edo egiten ari den aldaketa nabarmen bat ageri da. Lehen argazkia, iparraldeko sarreran, Matxinportan kokatuta dago. Espaloiak zabaldu, irisgarri egin eta argiteria aldatuko da; Urretxuri sarrera duin bat emango diote horrela, oinezkoentzat ere erabilgarria eta atsegina izango dena. Metro gutxi batzuk aurrera eginda, Gurutze auzoan, etxebizitza berri bat agertzen da, etxe-multzoari amaiera emango diona. Jose Mari Lasa plaza Hirugarren gunea Jose Mari Lasa plazan dago, dagoeneko abian den obrari egiten dio erreferentzia. Gaur-gaurkoz toki horretan autoek dute lehentasuna, baina lanak amaitutakoan oinezkoentzat izango da. Parke berri honetako protagonistak herritarrak izango dira, bai haur parkean jolasean ari direnak, baita berdegune berrian eserita daudenak ere. Kiroldegi aurreko espaloia ere berrituko da, eta espaloi horren amaieran dagoen parkina ere bai. Autoen aparkalekuak ordenatu eta txukuntzeaz gain, ibilgailu elektrikoentzako kargagailuak eta kontsumo urriko argiak jarriko dira. Labeagan aurrera egin ahala, igogailu berria ikus dezakegu Labeaga 28an kokatuta; goialdeko auzoen arazo historikoari, Mundo Mejor, Basagasti eta Sorginzulora

Bideoa ikusgai dago udalaren youtubeko kanalean: https://youtu.be/by8WtyTduDQ igotzeko zailtasunari, emango dio irtenbidea. Zertxobait aurrerago, Sorginzuloko aldapan gora, eskuinaldean etxe berriak ikusten dira: 60 etxebizitza hauek –libreak eta babes ofizialekoak– Lilibasoko aldapa eta Gainzuri ikastetxea lotuko dituzte. Ikastetxeak kirol-kantxa estalia izango du, haurrek aire librean –gauden egoeran horren garrantzitsua dena– aterpean egoteko eta jarduteko aukera izan dezaten. Etxebizitza sozialak Gazteetara salto egiten du filmazioak. Emantzipazio prozesuan lagundu nahi die udalak herriko gazteei; horretarako, argitaratu berri diren alokairurako diru-laguntzez gain etxebizitza sozialak eraikitzen ari dira Lilibason, bi eratakoak: gazteei alokairuan eskainiko zaizkienak eta udalak gizarte-larrialdietarako eskura izango dituenak. Hurrengo geldialdia Pagoetan. Aldaketa anitz emango dira auzo honetan, arkitektonikoak eta sozialak, batak bestea ekarriko baitu. Fraide pasiotarren komentuan Aspaceren zentro integral bat eraikiko da eta tutoretzapeko apartamentu mota ezberdinak, Aspaceko erabiltzaileentzat eta adinekoentzat. Hala, eraikin honek Aspaceri zerbitzua emango dio eta, orobat, adin nagusiko urretxuarrei.

Alboan, Lourdesko Ama Eliza dago. Orain arte eliza izan den eraikina eta aurrerantzean “Pagoeta Elkargunea” izango dena, adinartekotasuna helburu duen eraikin soziokulturala izango da. Erabilera anitza izango du espazioak, betiere erabilera hori kulturarekin lotuta badago edo helburu sozialak baditu. Adinartekotasunaren aldeko apustua egin du udalak, eta Pagoeta horren erreferentzia-gune izan nahi du, toki egokia delako gainera; bertan daude eskola, haureskola, adinekoen apartamentuak, aniztasun funtzionala duten pertsonak, auzotarrak… komunitatean integratzeko eta “komunitate” kontzeptua lantzeko aukera polita eskaintzen du Pagoetak. Bigarren kiroldegi bat egingo da Aldapan gora, kiroldegi berrira helduko gara. Eskaera historikoa izan da hau ere. Urretxun, herriko kirol taldeek indar handia dute, erabiltzaile asko dituzte, adin guztietakoak, eta bizi dugun gizarte honetan ez da oso ohikoa; hori indartzeko xedearekin bigarren kiroldegi bat egingo da, Aldiriren osagarri izango dena. Poliki-poliki herriaren amaierara, hegoaldeko irteerara iritsiko gara. Bi geldialdi egiten ditu kamerak Legazpirako norantza horretan: Telleria lantegian, Irimo izandakoan, industria gunearen berritzeari erreferentzia egiteko –Intxenea biribilgune berria, gasolindegia…– eta bidegorrian, Aparicio auzoaren parean. Berdegune horretan jarriko da adinekoentzako parkea eta bidegorriko erabiltzaileek hainbestetan eskatu duten komun publikoa.


Iritzia 03 Egoitz Iztueta Sukia • Irakaslea

2021EKO UZTAILAREN 23A

# 430 Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL

Itzain

Ongi bizi!

Koordinatzailea: Iñaki Gurrutxaga

Kudeatzailea: Josu Iñigo

Erredakzio-burua: Loinaz Agirre

Diseinua: Adaki (Eneko Maiz)

Banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak: Beasain: Oriamendi, 32. 20200.

Urretxu: Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08 Webgunea: goiberri.eus

Posta elektronikoa: goiberri@hitza.eus

Publizitatea: 607 530 424 jizagirre@hitza.eus

Bezero arreta, harpidetzak: 902-82 02 01 harpidetza@hitza.eus

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Itsasondo, Legorreta, Mutiloa, Olaberria, Segura, Urretxu, Zaldibia, Zerain eta Zumarraga

Azaleko irudia: Enara Barandarain

B

anindoan kotxean aldapa gora. Irratia zenago, argalago… ikusten nituen. Nahiz eta nik mutu eta baita ni ere. Tentsioa eta ur- erabat aldatuta topatu, ziur eurek ere ni horrela duritasuna nuen, oso konsziente nin- aurkituko nindutela. tzen, ez baitzen lehen aldia. HaurtzaroBegibistakoa da zahartzeak eragina duela guko bizipen desatsegin baten edo batzuen ondo- re gorputzean eta itxuran. Zelulen ikuspegitik, rioz biziko ditut seguraski gaur egun ere horre- zahartu ahala, zelulak bere burua kopiatzen lako uneak hain deseroso. Horrelakoetan, luze duen bakoitzean, kromosomek muturreko egiegiten zait anbulategirako tura baten puska txiki bat galedo ospitalerako ibilbidea eta tzen dute. Horregatik, egitunire txanda itxaron behar hora horiek, telomeroak, zaharri. Iritsi nintzen azkenean, tze-prozesuaren adierazleak aparkatu nuen autoa eta iladira; oro har, zenbat eta teloran azkena jarri nintzen. mero luzeagoak izan, orduan Zain nengoela, nire urdurieta zelula gazteagoa da. tasuna baretzeko asmoz, berBaina zer dago arrazoi biotan zegoen jendeari erreparakimiko horien atzean? ZeluEgoitz Iztueta Sukia tzen hasi nintzen. Batzuk ezalaren dinamika propio hori Irakaslea gutzen nituen eta beste bazerk eragiten du? Zientzialari tzuk ustez, ez, musukoa janasko ari dira galdera horren tzita zeharo aldatzen baikara. erantzunaren bila, baina Jolas honen ondoren beste oraindik ez dakite zergatik batekin hasi nintzen; bakoizahartzen diren bizidunak. Batzuk orain dela 5 tzaren adina asmatzen edo Faktore ugariren araberakoa edo 10 urte bezala gutxienez gerturatuz. Lehenomen da. Jaten dugunak erajarraitzen zuten. dabizi ezagutzen ez nituenegina du? Eta estresak badu Aldiz, beste batzuk, kin hasi nintzen eta ondoren eragina? Eta alkoholak? Eta ezagunekin. Ezagunen artean erretzailea izateak? Eta lan zeharo zahartuta, aspaldi ikusi gabekoak ere baneketsuek? Eta lan motak? izorratuta, zeuden eta horiekin denbora Eta kirol asko egiteak? Eta kiile gutxiagorekin, luzatzen zitzaidan. Batzuk rolik ez egiteak? Eta nahigagizenago, orain dela 5 edo 10 urte bezala beek? Eta gaixotasunek? Eta jarraitzen zuten, beraientzaeguzki gehiegi hartzeak? Eta argalago… ko urteak alferrik igaroko bakutsadurak? ikusten nituen lira bezala. Aldiz, beste baZahartzea ezin dugunez tzuk, zeharo zahartuta, izoekidin zahartu gaitezen gazrratuta, ile gutxiagorekin, gite. Ongi bizi!


04 Sakonean Ekintzailetza pandemia garaian

#430 • 2021eko uztailaren 23a

Erreportajea

EKINTZAILEAK, ETENIK GABE Testua: Tere Madinabeitia

Ekintzailetza enpresa arloan negozio berri bat sortzea da. Pandemia oraindik gure artean dela, ez dirudi horretarako unerik egokiena dela, baina Goierrin izan dira pausoa eman eta enpresa propioa sortu dutenak, ez gutxi gainera.

P

andemiak ez du zapuztu ekintzaileen grina, ez Goierrin behintzat. Arrazoi dezberdinak medio negozio bat abian jartzeko asmoa zutenetako gehienek aurrera egin dute amets, gogo edo behar horrekin COVID-19ak ekarritako ziurgabetasun egoeran ere; beste batzuek ekintzailetzari heldu behar izan diote hain justu pandemiaren eraginez, lanik gabe geratu eta egoera horri irtenbidea emateko modua izan delako. Izan arrazoi bat, izan bestea, zenbakiak begiratu besterik ez da egin behar ekintzailetza gelditu ez dela egiaztatzeko. Uggasak eta Goiekik, Goierriko bi garapen agentziek, herritarren artean ekintzailetza sustatzeko eta ekintzaileak laguntzeko zerbitzu bana dute, eta horien datuak baikorrak dira alde horretatik. Uggasaren menpe dauden Legazpin Urretxun, Zumarragan eta Ezkio-Itsason 27 enpresa sortu dira guztira iazko urtarriletik aurtengo uztailera bitartean ekintzailetza zerbitzu horren gidaritzapean, eta Goiekiren barruan dauden Goierriko gainerako herrietan, 31 izan dira martxan jarritako negozio berriak, garapen agentziak eskaintzen duen zerbitzuaren babesean. Bi kasuetan, aurreko urteetako batez bestekoaren pareko zenbakiak dira. Uggasa zein Goiekiren ekintzailetza zerbitzuak oso lagungarri dira negozio ideia bat izan eta hori enpresa bihurtzeko bidean. Urola Garaia Sortzen izenpean biltzen da Uggasaren ekintzailetza zerbitzua, eta Goiekirenak Enpresa Ekimen Berrientzako Zerbitzua du izena. Helburua, bietan, bera da: ekintzaileen

bidelagun izatea enpresak sortzeko prozesu luze eta, askotan, korapilatsuan.

Goieki, ekintzaileekin lanean Goiekik 25 urte baino gehiago daramatza negozio ideia bat duten ekintzaileekin lanean, eta enpresa proiektua gauzatzen laguntzen die. Proiektuaren garapen fase guztietan eskaintzen die laguntza eta aholkularitza, baina «Goierrin, industria ahalmen handiko ingurunea izaki, ekimen berriak, berritzaileak eta balio erantsi handikoak motibatu eta bultzatzen ditugu, enpresa sarearen etorkizuneko jasangarritasuna lortzeko haziak landatuz». Enpresa sortzea prozesu arrakastatsua izan dadin, negozio ideiaren inguruan hausnartzen laguntzen dute Goiekin, «merkatuaren egoera eta lehiakidearekiko eskainiko duen balio erantsiaren inguruko ezagutza edukitzea ezinbestekoa baita». Horrez gain, ideiaren bideragarritasuna aztertzen dute, finantzazio gaiekin laguntzen dute, martxan jartze prozesuan bidelagunak dira eta diru laguntzen inguruan ere informatzen dute. Goiekiren zerbitzu horretan 132 kontsulta jaso dituzte 2020 eta 2021 bitarte honetan, emakumeak izan dira asko (75 emakume eta 57 gizon), eta 35 eta 45 urte bitartekoak izan dira gehienak (42 pertsona); horietako 70 lanean ari ziren informazioa eskatzeko orduan, beste 51 langabezian eta bi ikasten ari ziren. Informazio eske joandako 132 pertsona horietatik, 66k enpresa martxan jartzeko bideragarritasun plana egin dute, eta


Sakonean 05 Ekintzailetza pandemia garaian

2021eko uztailaren 23a • # 430

Larraitz Bueno ordiziarrak eta Joseba Etxaniz zumarragarrak Ananda Yoga Eskola ireki dute ekainaren amaieran Legazpin. Gorka Gomez

58 ENPRESA BERRI Goiekiren eta Uggasaren ekintzailetza zerbitzuen babesean, 58 negozio jarri dira martxan 2020tik 2021eko uztailera arte, alor eta sektore askotakoak. Pandemia aurreko batez besteko zenbakietara iritsi dira azken hilabete horietakoak ere. Goierritarrek kanpoan ere ireki dituzte enpresak.

» Goierrin, Legazpin gehien Beasain 10 Lazkao 7 Ordizia 7 Legorreta 2 Idiazabal 1 Ataun 1 Ormaiztegi 1 Legazpi 12 Urretxu 9 Zumarraga 4

» Goierritik kanpo Andoain 1 Abaltzisketa 1 Oñati 2

horien artean ere emakumeak izan dira nagusi (42 emakume eta 24 gizon), baina adin tartea jaitsi egin da, 25 eta 35 urte bitarteakoak izan direlako gehiengoa (25 pertsona). Azkenik, 31 enpresa zabaldu dira azken hilabete hauetan, gehienak Beasainen (10), Lazkaon (7) eta Ordizian (7).

Uggasaren ekintzailetza, Sortzen Uggasaren Sortzen zerbitzuak ere urte askotako bidea du eginda dagoeneko, eta «ekintzailetzarako ekosistema osasuntsu bat osatzea du helburu nagusi», beti ere bere menpeko herrien garapen sozioekonomikoa lortzeko xedearekin.

Negozio ideia edo proiektu bat duten pertsona ekintzaileak babestu, aholkatu, informatu eta laguntzen ditu Sortzenek, hau da, proiektua martxan jartzeko beharrezkoak diren lehen pausoetan laguntza eskaintzen diote ekintzaileari, besteak beste bideragarritasun plana egiteko, finantzaketa iturriak eta diru laguntzak eskuratzeko eta negozioaren garapenerako erabilgarriak izango diren ezagutzak lantzeko prestakuntza. Sortzenek 77 kontsulta jaso ditu 2020-2021 urteetan, eta hor ere emakumezkoak izan dira nagusi (43 emakume, 34 gizon). Adin tartearen datuak ere


06 Sakonean Ekintzailetza pandemia garaian

430 • 2021eko uztailaren 23a

Joseba Etxaniz

Nekane Erauskin

Ananda yoga eskola (Legazpi)

360 Faktoria Home Stagin (Lazkao)

«Aurrera egiteko gogoz hasi gara, eta inoren menpe lan ez egitearen pozarekin»

«Aspalditik ari ginen negozio bat muntatzeko gogoz, eta egin dugu»

«Ananda hitzak alaitasuna, bizipoza esan nahi du, eta yoga eta pilates egiteko tokitxo bat sortu dugu». Ananda Yoga eskola ekainaren 30etik dago martxan Legazpiko Arantzazu auzoan, aurretik mundu horretan eskarmentua duten Joseba Etxanizek eta Larraitz Buenok irekita. «Barruko bakea lortzeko toki bat izan nahi du, barruarekin konektatzeko gune bat, gorputza sentitzeko gune bat». Bikuña kiroldegian zuten lana galdu ondoren hartutako erabakia izan da negozio hori sortzea. «Aurrera egiteko gogoarekin hasi gara, eta inoren menpe lan ez egitearen pozarekin».

Berria da Home Staging kontzeptua Goierrin, eta berriak dira jarduera horretan Lazkaon 360 Faktoria sortu duten Nekane Aiestaran eta Idoia Noain. Tailerra prest dute, eta irailean hasiko dira lanean. «Etxea saldu edo alokatzeko orduan, prozesua azkarrago egiteko, etxea erakargarriago jartzea da gure lana, erostera datozenak lehenengo begirada horretan tankera oso ona hartu diezaioten». Pandemia garaian landutako proiektua da, eta pandemian etxeak hartu duen garrantzia izan da bultzagarria. «Aspalditik ari ginen negozio bat muntatzeko gogoz, eta egin dugu».

bat egiten du Goiekoekin, gehienak 35 eta 45 urte bitartekoak izan direlako (25). Egindako bideragarritasun planen kopurua, berriz, 48koa izan da, eta hemen profila aldatu egin da, gizonezkoak izan baitira gehien (30 gizon eta 21 emakume); adina, berriz, berdina izan da eta 35-45 tartekoak nagusitu dira (19). Azkenik, 27 enpresa sortu dira, gehienak Legazpin (12). Behin enpresa sortu eta gero, garapen agentziek ez ditu umezurtz uzten enpresari berriak, zerbitzu gehiago dituztelako horiei zuzenduta, hiru enpresagune etaIndargune zerbitzua Goiekiren kasuan, eta Sortzen Enpresagunea eta Sortzen Sarea Uggasak babestuta.

Marta Salegi da horietako bat. Urretxukoa da, eta iazko irailean ireki zuen bere izena daraman hortz laborategia. «Nik betidanik izan dut nire kontura lan egiteko gogoa, etxean ikusi dudanak bultzatuta edo. Nire familian, gurasoak, anaia, lehengusina... bere kabuz lanean ari dira». Donostian bi laborategi handitan 22 urtez lan egin eta gero ireki du negozioa, «batez ere joan-etorriengatik nekatuta nengoelako, eta lan egiteko erarengatik» eman zuen pausoa, «laborategi handitan beti lan berdina egiten duzulako». Hala, 2019an hasi zen bere laborategia irekitzeko ideiarekin. Uggasara jo zuen, eta bideragarritasun plana egin eta gero, proiektua martxan jarri zuen, «egoera hau inolaz ere aurreikusten ez zen garaian». Pandemia lokaleko obra hasita zuela iritsi zen arren, «ez nuen inolaz ere pentsatu gelditzea, baizik eta aurrera egitea, eta bakarrik nengoenez, lan gutxirekin ere aurrera egiteko modua ikusi nuen». Iazko irailaren 7an ireki zuen laborategia, «zerotik hasita, eta egoera batere ona ez zen unean». Laster

Ekintzailetza, barruko harra Pandemia garaian Goierrin garapen agentzien babesean martxan jarri diren 58 negozioen artean era askotako sektorekoak daude, eta ekintzaileek motibazio desberdinak izan dituzte enpresak abian jartzeko. Gehienak, proiektua martxan zutela harrapatu ditu pandemiak.

Uggasa zein Goiekiren ekintzailetza zerbitzuak lagungarri dira negozio ideia bat izan eta hori enpresa bihurtzeko bidean

urtebete egingo du, eta «balorazioa positiboa da».

Produktu onenaren bila Denbora gutxiago du Lazkaon Julen Irurzunek ekainean ireki duen Oreka okindegiak. Goiekiren laguntzarekin, «proiektua lantzen 2019ko abenduan hasi ginenean ez genekien pandemia zetorrenik, eta zalantzak eragin zizkigun, baina aurrera egitea erabaki genuen». Ingeniaria formazioz eta urte batzuetan baita lanbidez ere, etxean egiten zuen ogiak okindegian erosten zuenarekin zerikusirik ez zuela jabetzeak eragindako kezkak bultzatu du Oreka okindegia irekitzera, «ahalik eta ogirik onena egiteko nire enpresa sortu behar nuela argi nuen». Aurretik Bizkaiko obradore batean jardun zuen lanean, eta Goierrira etorri zenean eskualdean ez zegoela horrelako negoziorik ikusita eman zuen pausoa. Pandemiak bete-betean harrapatu zuen, eta okindegiko obra piska bat «mantxotu» zuen arren, ez da eragozpenik izan eta «okintzaren inguruan


Sakonean 07 Ekintzailetza pandemia garaian

2021eko uztailaren 23a • # 430

Emakumeak dira gehien enpresa bat jartzeko prozesuari buruzko informazioa eskatzen dutenen artean

nituen kezkak asetzeko-edo, nire afizioa zena lanbide bihurtu dut». Enpresa propioa izateak «alde onak eta txarrak» dituela dio, «inplikazio gehiago eskatzen duelako». Baina oso gustura dago emaitzarekin, «inplikazio horren truke, jendeak gure produktua goraipatzen duela ikusi dugu, eta horrek etorkizunari begira egundoko motibazioa ematen du».

Egoerak bultzatuta Bestelako motibazioa izan dute negozioa martxan jartzeko Legazpiko Ananda Yoga Eskolako Joseba Etxanizek eta Larraitz Buenok. Zumarragakoa eta Ordiziakoa, Legazpin bizi dira aspaldi, eta Bikuña kiroldegian elkartu zituzten bideak, han egiten zutelako lan autonomo gisa pandemia hasi aurretik, pilates, yoga eta zumba klaseak emanez. Pandemiarekin langabe geratu ziren egun batetik bestera. Tarte hartan «abandonatuta» sentitu zirela adierazi du Etxanizek: «Udalarekin e-mailen bidezko harremana izan genuen bakarrik, oso hotza izan zen». Ikasleen aldetik ja-

Marta Salegi

Julen Irurzun

Hortz laborategia (Urretxu)

Oreka okindegia (Lazkao)

«Norbere kabuz jartzea ez da edozeinentzako, barruan harra izan behar duzu»

«Ahalik eta ogirik onena egin nahi nuen, eta horretarako nire enpresa sortu dut»

Donostiako hortz laborategi handietan 22 urtez lan egin eta gero ireki zuen Marta Salegik bere laborategia Urretxun, Madaiako etxeetan. 2019n hasi zen ideia garatzen, eta iazko irailean ireki zuen laborategia, lokala egokitzeko ia obra osoa pandemia garaian egin eta gero. Dentisten eskariz, keramikazko protesi finkoak egiten ditu, prozesu osoa. Urtebetera, balorazio positiboa egiten du, baina argi du: «Norbere kabuz jartzea ez da edozeinentzako, eskatzen duelako sakrifizio puntu bat, lehenagotik datorren zerbait da, barruan harra izan behar duzu horretarako».

Julen Irurzun Irurakoa da, Ataunen bizi da eta Lazkaon ireki du Oreka okindegia. Okindegi berezia da, «saltzen ditugun produktu guztiak obradorean bertan guk geuk egiten ditugulako». Berezia baino, «logikoa» da, erabat artesanala: «Orea guk egiten dugu inolako gehigarri eta hobetzaile kimikorik gabe, eta hartzidura luzea egiten dugu, eskuz oratu, eta ama orea erabiltzen dugu». Orekan ogia, gozogintza, produktu gaziak eta eramateko kafea dute. «Ahalik eta ogirik onena egin nahi nuen, eta hori lortzeko aukera aukera bakarra zen nik sortzea nire enpresa».

so zuten laguntza goraipatu egin du, aldiz. Iazko uztailean berriz ere martxan jartzeko aukera izan zuten, baina aurten lizitazio berria egin dute eta kanpoan geratu dira, «horren berri ere e-mailez jaso dugu. Nahikoa dela pentsatu dugu». Horregatik erabaki dute enpresa sortzea, «zerbait egin behar genuela argi genuen». Yoga eskola aukeratu dute, eta Ananda izena eman diote. Pandemia gogor astintzen ari zen unean jarri zuten martxan proiektua Uggasaren laguntzarekin, eta lokala aurkitzea kostatu zaiela diote, «espero genuen prezioak baxuagoak izatea, pandemia zala eta, baina ez da horrela izan». Obra egin eta gero, yoga eskolak ateak ireki ditu ekainaren amaieran.

da, eta etxea saldu edo alokatzeko orduan etxea erakargarriago jartzea da». 360 Faktoriaren kasuan, etxea saldu edo alokatu nahi dutenei, bertan bizi direnei eta erosi nahi dutenei eskainiko diete zerbitzua, hau da, hiru adarretan banatuta. «Tailerrean gure sormenari askatasuna eman eta zuk daukazunari 360 graduko buelta emango diogu, etxearen onena ateratzeko». Noain Dietetika eta Nutrizioa ikasitakoa da, eta Ordiziako D’elikatuz zentroan ari da lanean. Aiestaran ingeniaria da, eta coach eta garapen pertsonalari buruzko ikasketak ere egin ditu. Biak negozio bat martxan jartzeko pentsatzen hasiak ziren, eta hainbat aukera zituzten buruan. Home Staging-a zaletasun bat zen, baina pandemiarekin etxeak hartu duen garrantzia ikusita, eta etxebizitza batean proba egin eta gero, «hau da gurea!» pentsatu zuten eta aurrera egin, barruan zuten ekiteko grinari helduz. Goieki bidelagun izan dute prozesuan: «Oso babestuta sentitu gara, oso erraza izan da, pausuz pausuz disfrutatu egin dugu beraiekin».

Jarduera berria Goierrira ekarriz Lazkaoko 360 Faktoriaren atzean dauden Nekane Aiestaranek eta Idoia Noainek ez dute oraindik martxan jarri negozioa, baina ia prest dute Home Staging deitzen den jarduera garatzeko tailerra. «Home Staging teknika hemen ez da oso ezaguna, Estatu Batuetan garatu


08 Herri jakintza Gertaera

# 430 • 2021eko uztailaren 23a

Orrialde honetarako ekarpenik egin nahi izanez gero: goiberri@hitza.eus

Hitzen ganbara

Esaera zaharra

Efemerideak

Katu erdikon: Edanda, erdi moxkortuta dagoen egoerari esateko erabiltzen zen esapidea. «Tabernatik etxera joaterako, katu erdikon». Edanpasatuta, erdi txepelduta; gehiegi pasatu gabe ere, nabaritzen zaiona.

«Aza, berdin tripan edo bizkarrean»

1948-7-21: Joxantonio Ormazabal idazlea eta editorea jaio zen, Zegaman. 1965-7-22: Jose Ramon Izagirre txirrindularia jaio zen, Ormaiztegin. 1977-7-24: Aitor Perez Arrieta txirrindularia jaio zen, Zegaman.

Antzinakoentzat ez zuen jateko askorik merezi azak. Jan edo ez jan berdintsu ziola. Ugaritasunagatik aspertuta zeudelako agian, nutrizio-balio aberatsak aitortzen baitzaizkio gaur egun.

Gertaera

Su olinpiarra 45 urte Goierrin piztuta Juan Jose Moral txirrindularia, Goierriko olinpiar kirolarien aitzindaria.

Testua: Aimar Maiz

G

ertaera garrantzitsua izan ohi da lau urtean behin Olinpiar Jokoen iritsiera. Tokion gaur hasiko dira 2020koak, COVID19aren pandemiak urtebete atzeraraziak. Aro berriko 32. Jokoak izango dira, eta 205 estatutako 11.025 kirolarik parte hartuko dute, 33 kiroletan. Tartean, bi goierritarrek: Gorka eta Ion Izagirre txirrindulari ormaiztegiarrek. Goierrik presentzia edukiko duen 9. Olinpiar Jokoak izango dira Tokiokoak. Aitzindaria Juan Jose Moral Arnaiz txirrindularia izan zen, Montrealgo 1976ko Jokoetan. Espainiako errepideko lauko taldean lehiatu zen, eta 33. helmugaratu zen. Ramon Mendiburu zen hautatzaile. Moral Villamayor de los Montes herrian (Burgos, Espainia) jaio zen 1951n, eta 14 urterekin Legazpira etorri zen lanera. Patricio Etxeberriako lana utzi egin zuen, ordea, bizikletan lehiatzeko. 18 urterekin hasi zen txirrinduan. Afizionatuetan ondo ibili zen, eta Sobiet Batasuneko eta bloke komunistako Bakearen Lasterketan etapa bat ere irabazi zuen, 1975ean Gera hirian (Ekialdeko Alemania). Baina profesionaletara igarotzekotan zela, taldea atera ez, eta utzi egin zuen. Zumarragako Eitzaga auzoan bizi da gaur egun. Harrezkero, Los Angeles 1984, Seul 1988, Bartzelona 1992, Atlanta 1996, Sidney 2000, Atenas 2004 eta Rio 2016 Jo-

GOIERRI JOKOETAN Eskualdean jaiotako kirolariek Joko Olinpikoetan izan dituzten partaidetzak, aritu diren diziplinak eta lortutako dominak.

» Goierritarrak Olinpiar Jokoetan

koetan izan dira goierritarrak edo Goierrin jaiotako kirolariak. Denera 10 kirolari goierritar izan dira olinpiarrak –Tokion estreinakoz izango den Gorka Izagirre ere zenbatuta–, eta 13 partaidetza pilatzen dituzte denen artean. Bost kiroletan aritu dira: gehien txirrindularitzan (bost kirolari), eta hurrena eskubaloian (2), futbolean, igeriketan eta errugbian bana. Zortzi gizonezko eta bi emakumezko dira. Lorpenak ere badituzte: 3 domina eta bi olinpiar diploma. Orain hurrena, Ion Izagirrek lortu zuen diploma Rio Janeiron, erlojupeko proban. Aurten helburu hori darama Tokiora. Harri Garmendia igerilariak, bestetik, 200 metro tximeletan Euskal Herriko errekorra jarri zuen Los Angelesen, aurten arte iraun duena.

Ion Izagirre Intsausti. Rio 2016, Tokio 2020. Txirrindularitza. Ormaiztegi, 1989. Gorka Izagirre Intsausti. Tokio 2020. Txirrindularitza. Ormaiztegi, 1987. Amaia Erbina Araña. Rio 2016. Errugbia. Ordizia, 1997. Susana Fraile Zelaia. Atenas 2004. Eskubaloia. Zumarraga, 1978. Iñaki Urdangarin Liebaert. Bartzelona 1992, Atlanta 1996, Sidney 2000. Eskubaloia. 2 brontze. Zumarraga, 1968. Jokin Mujika Aranburu. Atlanta 1996. Txirrindularitza. Itsasondo, 1962. Mikel Lasa Goikoetxea. Bartzelona 1992. Futbola. Urrea. Legorreta, 1971. Xabier Aldanondo Luzuriaga. Seul 1988. Txirrindularitza. Segura, 1967. Harri Garmendia Aiertza. Los Angeles 1984. Igeriketa. Ordizia, 1966. Juan Jose Moral Arnaiz. Montreal 1976. Txirrindularitza. Burgos, 1951 > Legazpi.

» Tokio 2020 goierritarrak Gorka eta Ion Izagirre, errepideko txirrindularitza: uztailak 24, 04:00-11:15 (EHn). Ion Izagirre, erlojupeko txirrindularitza: uztailak 28, 03:30-10:40.


Bertsoa • Kate motzean 09 Maialen Akizu Bidegain • Uxue Irastorza

2021eko uztailaren 23a • # 430

Gaiak hala dio

Kate motzean Uxue Irastorza • Ingeniaria

«Ahaztezina da Realak kopa irabazi zuen eguna» Maialen Akizu Bidegain Gaia: Ojo! Neurria: Zortziko txikia Doinua: Lo hadi aingüria

Notiziak nonahi ta kontuak zer dian! Hau ez da ba atera hizketa erdian ez Diario Vascon, eta ez Berrian: dozenaka kamera ditugu herrian. Kamerak Gainzurin ta Ipiñarrietan nahiz ez geran Madonna, Jolie edo Beckham. Alkateen balkoia bihurtu da webcam ta ezin gera ikusi euren begietan. Baldin baduzu azal zuri brillantea ta berrogei urtetik gora talantea. Lasaitu ez sumindu ta eman kantea, Eurentzat ez zera ta interesantea

HURRENGOA » Bertsolaria: Joxe Arizkorreta Imaz Gaia: Bi bidaia mota

Testua eta argazkia: Mikel Albisu

Ikasketaz ingeniaria da Uxue Irastorza (Gaintza, 1991 ) eta ikerkuntza eta garapen arloan egiten du lan. Horrez gain zinegotzia da Gaintzako Udalean. «Nahiz eta herri txikia izan nahikoa lan ematen duen kargua da». Bertako alkatea eta zinegotziak ez dira kargu horretaz bizi: «Gure lanbidea daukagu eta ondoren denbora librean udaleko eginkizunak betetzen ditugu. Baina, egindako lanak bere fruituak ematen dituenean poza sortzen du».

Ze zaletasun dituzu? Bizikletan ibiltzea, mendira joatea, bidaiatzea...

Pelikula bat edo telesail bat. El diario de Noa. Liburu bat. Ez zait irakurtzea gustatzen.

Musika talde edo abeslari bat. Ken zazpi.

Abesti bat.

Zetak taldearen Zeinen ederra izango den. Kolore bat. Urdina. Oporretarako leku bat. Ibiza. Zer gosaltzen duzu? Kafesnea ogi txigortuarekin. Inoiz ahaztuko ez duzun eguna. Realak aurten kopa irabazi zuen eguna. Jaso duzun oparirik bereziena. Materiala ez den edozein opari da oso berezia. Amets bat. Bidaiatzeko aukera izatea. Bizitzako plazer txiki bat. Ingurukoak pozik ikustea. Goierriko txoko bat. Aralarko parajeak. Gaintzan biziko ez bazina... Bista ederrak dituen inguruko herri txiki batean.


10 Elkarrizketa Nora Tobar Agirre • Atleta

# 430 • 2021ko uztailren 23a

Nora Tobar (Ataun, 2000) Txindoki atletismo taldeko atleta gaztea kirol ibilbide oso oparo egiten ari da. Lehiatu den maila guztietan errekorrak birrindu eta dominak lortu ditu. Aurten Espainiako txapelketan nagusien mailan debutatu eta urrea kolkoratu du. Europako txapelketan ere izan da. Gorako jauzian etorkizun handiko atleta da.

Testua eta argazkia: Ariane Vierbücher

Dendoraldi oso ona egin duzu aurten. Ze balorazio egiten duzu? Denboraldi hasieran esango balidate aurtengo denboraldian zehar lortuko nuena, ez nuke sinistuko. Baina bai, gauzak oso ondo joan dira, eta oso pozik nago.

Gainera ez da edonolako urtea izan, osasun larrialdia dela, konfinamendua dela… Nola moldatu zara?

Elkarrizketa Nora Tobar Agirre Atleta

«DENBORALDI HASIERAN EZ NUKE HORRELAKORIK SINISTUKO»

Ondo moldatu naiz eta hor daude emaitzak. Konfinamendu garai bete-betean ezin izan nuen alderdi teknikoa egoera normalean bezala landu, baina lan fisikoa egiteko ez nuen arazorik izan, beraz ez zitzaidan hain zaila egin forma mantentzea. Uste dut zortea izan dudala, nahiko inguru lasaian bizi naizelako, eta ez pisu itxi batean. Horrek aukera eman dit lanean jarraitzeko.

Paraje zoragarriz inguratuta bizi zara, entrenatzeko ere ederra. Etxe inguruan entrenatzen duzunean, nora gustatzen zaizu joatea? Ergoienako plazatik gora, mendi aldera joaten naiz korrikan. Askotan joaten naiz, oso gustuko dut, zoragarria baita, eta hori aprobetxatu egin behar da. Eta gainera, alde fisikoa entrenatzeko eremu oso ona da. Baita indarra lantzeko ere, aldapan gora eta behera ibilitzea ondo datorkit. Alderdi teknikoa lantzeko, berriz, Ordiziako Altamira estadiora joaten


Elkarrizketa 11 Nora Tobar Agirre • Atleta

2021ko uztailren 23a • # 430

naiz. Astean bi-hiru saio egiten ditut han.

Entrenamenduak nola antolatzen dituzu? Norbait duzu laguntzen? Momentu honetan nire kasa ari naiz, nik neuk antolatzen ditut lan saioak, eta beti sentsazioak bilatzen eta gorputzak eskatzen didana egiten, edo zer eskatzen didan entzun eta horren arabera antolatzen naiz, eta nahiko txukun doakidala ematen du.

Urte asko dira atletismoan hasi zinela. Hori izan zen zure lehen aukera? Ia ume guztiak bezala, eskola kirolean hasi nintzen, eta kirol desberdinak probatzeko aukera izan nuen: futbola, saskibaloia, eskubaloia, atletismoa ere bai… Denbora pasa ahala konturatu nintzen, atletismoa bai, gustuko nuela, baina frontoia ere asko gustatzen zitzaidala, bai esku pilotan, bai palaz. Esku pilotan Gipuzkoako txapeldun ere atera nintzen. Kontua da, gerora atletismoari ordu gehiago eskaintzen hasi nintzela. Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketetak irabazten hasi nintzen eta esango nuke, hortik aurrera, atletismoagatik egin nuela aukera.

Gorako jauzian hasieratik? Atletismoan hasi eta duela hiru urte arte, heptatlon probetan aritu naiz. Heptatlona proba konbinatua da, pista eta zelaiko zazpi probaz osatzen da: 100 metroko hesiak, altuera jauzia–zazpi modalitateen artean ondoen moldatzen nintzena– pisu jaurtiketa, 200 metroko lasterketa, luzera jauzia, xabalina jaurtiketa eta 800 metroko lasterketa. Hortan ibili nintzenean emaitza politak lortu nituen, estatu mailan ondo ibili naiz, urtero podiumetara igoz. Eta duela hiru urte-edo, ikusten nuenez altuera jauzian gaitasunak banituela, hortara jarri nintzen buru-belarri, ikusi nahi nuelako noraino hel nintekeen.

Goierrin ez zaudete gorako jauzian aritzen zareten atleta asko, ala?

tu zaren kategoria guztietan lortu duzu beste atleta batzuk aurretik ezarritako errekorrak birrintzea, podiumera igotzeko faboritoen artean egon zara beti eta domina ugari lortu dituzu. Aurten Espainiako txapelketan nagusi mailan debutatu duzu eta urrezko domina zurea izan da, Europako txapelketan ere lehiatu zara… Bai, denboraldia oso ondo joan da. Hasieran esan dudan moduan, denboraldi hasieran ez nuke horrelakorik sinistuko. Orain nahi dudana da orain arteko maila mantentzea, eta nabilen bezalaxe gustura segitzea nabilen hontan. Eta emaitzak ateratzen badira, askoz hobeto!

Hurrengo erronka zein izango da? Nire marka hobetzea. Nerjan, 23 urtez azpiko Espainiako txapelketan, 1.84 metroko jauzia egitea lortu nuen. Sentsazioak ordea ez ziren guztiz onak izan, hau da, geratu zitzaidan sentipena badaukala gehiago hobetzea. Honaino iritsita, orain erronka da, berriro sasoian jarri eta hori baino gorago heltzea.

Denboraldiko azkena, Europako txapelketan debuta izan da, Tallinen, Estonian. Joan aurretik adierazi zenuen helburua gozatzea zela. Finalera ez zinen iritsi, 16. geratu zinen. Lortutako postua espero zenuen ala zapore gazigozoa utzi dizu? Lehen aldia zen niretzat eta ilusioz beteta joan nintzen, Europako txapelketa bat hitz handiak dira; esperientzia bizitzeko aukera izate hutsak ilusionatzen ninduen. Baina nahiz eta fisikoki oso ondo nengoen, denboraldiko puntu onenetakoan, gauzak ez ziren atera. Arrazoi teknikoengatik ez ziren atera. Horrek, noski, zapore gazi-gozoa uzten du, baina behintzat txapelketa ezagutu dut, eta hurrengo urterako ilusioz betetzeko eta gogoa hartzeko balio izan dit.

Hurrengoan ez duzula barkatuko… Hori da!

Bai, oso gustura nabil, pixkanaka ari naiz eskua hartzen, gauzak hobetzen, nahiz eta oraindik ikasteko asko dudan, baina hori ez da txarra, hobetzeko tartea badudala esan nahi duelako.

Garaipen zerrendaz hasi garela, lehia-

Tentazio handienetako bat lagunekin parranda egitea da. Aurten,oso gutxi egin ditut edo ia bat ere ez egia esan, baina merezi du! Bestalde, eskolan nahiko ondo moldatzen naiz. Magisteritza ari naiz ikasten, eta ondo uztartzen ditut biak; atletismoa nahi dudan mailan aurrera eramatea posible dut.

Lagunak aipatu dituzu, eta parrandan ez bada ere, gainontzean ondoan dituzu, eta horren erakusle da, Tallinera joan aurretik Ataunen egin zizuten agurra. Egun horretarako prestatu zuten pankarta ere oraindik herriaren sarreran dago zintzilik. Zer sentitzen duzu horrelakoetan? Badakit haien babes osoa dudala, asko animatzen naute, eta horrek indar handia ematen dit.

Pertsona zorrotza, exijentea eta perfekzionista dirudizu, ala definitzen zara? Eta kaskagogorra ere bai!

Jarritako helburuak lortzen ez direnean, nola ematen zaio buelta? Momentuan zaila izaten da, baina egun batzuk pasatzen direnean, eta hasierako beroaldia baretzen denean, gertatutakoa hausnartzen dut. Europako Txapelketan adibidez, 1,76 metroko jauzia baino gehiago egiteko moduan nengoen fisikoki. Gertutakoa hausnartzean, konturatzen naiz, nahiz eta orain ez den atera, hori baino askoz ere gehiago egin dezakedala, eta benetan sinistu egin dezakedala gainera. Horrela, nire burua lasaitu eta berriro gogoz betetzen naiz.

Ilusioa berreskuratzean, zerekin egiten duzu amets? Munduko Txapelketa batera iristearekin.

Eta Olinpiar jokoak? Hori ametsa bai, baina oraindik urruti ikusten dut.

Erronkak, helburuak, ametsak… badauzkazu, baina oporraldia ere ondo merezitakoa duzu. Nola igaroko duzu oporraldia?

Ez, egia esan ez. Ez Goierrin eta ez beste toki batzuetan. Jende gutxi gaude.

Apustua egin, eta irabazi. Asmatu zenuela, alegia, eta hortaz jabetzeko, zure garaipen zerrenda begiratzea baino ez dago.

Atletismoan, beste kiroletan bezala, maila horretan lehiatzeak hainbat sakrifizio egitea ere eskatzen du.

«Honaino iritsita, berriro sasoian jarri eta lortutako marka baino gorago heltzea da orain dudan erronka»

Tallinen esan nuen handik bueltan geldi egongo nitzela, deskantsatu egingo nuela, baina gaur arte, hiru aldiz mendira korrika egitera joan naiz. Esan bai esan nuen, baina ez dut geldirik egoteko balio. Presiorik gabe, eta lasaigo, baina guztiz gelditu gabe ibiliko naiz, ez bainaiz geldi egotekoa.


12 Erretratua Irudi baten istorioa

# 430 • 2021eko uztailaren 23a

Erretratua

BANDAK ETA KALEJIRAK Ramon Olanok utzi zigun Ordiziako jai-egitarauen bildumari erreparatuz gero, ikusiko dugu urteetan zehar hainbat jarduera errepikatu izan direla eta ordiziarren festa-tradizioaren parte direla: aurreskuak, danborrada, pilota, txirrindularitza, eta txistulariekin, musika-bandekin eta dantzaldiekin egindako musika-jarduerak.

Iñaki Hidalgo Ordizia

J

oan den mendeko 20ko hamarkadako programa batzuei eta garai hartako kronika batzuei helduz, deigarria egin zaigu orduko udal zinegotziren baten kezketako bat. Zein motako banda ekartzea zen kezka, zibila edo militarra izan behar zuen, banda zibilek herrian diru gehiago uzten zutela adierazten baitzuten; militarrek, ordea, ez zuten hainbeste erakartzen, baina musikazalei euren diziplina eta afinazioa gustatzen zitzaien. Musika arlokoak eta bestelako arrazoiak izango zituzten gure zinegotziek; izan ere, banda militar horiek presentzia handia izan zuten Ordiziako jaietan, programa udal bandarekin eta hi-

1920ko hamarkadako argazkia. Made in France

rugarren musika formazio batekin, Tolosako edo Beasaingo bandak, partekatuz. 1930era arte banda militarrak urtero ekarri zituzten. Bigarren Errepublika iritsi zenean (1931), berriz, desagertu egin ziren, eta diktadura frankistan zehar 1938tik aurrera egitarauan ohikoa izan zen banda militarren presentzia 1968ra arte, hau da, Hiriaren Fundazioaren 7. mendeurrenera arte. Urte hartan, bi banda militar agertu ziren programan: Iruñekoa (Pedro Pirfanoren zuzendaritzapean, Iruñeko Orfeoia eta Oberena Dantza taldearekin batera aritu ziren), eta Valladolideko banda militarra (4 kontzertu eskainiz hilaren 25tik 28ra), eta gainera beste amaierako kontzertua Irungo Udal bandarekin eta Donostiako Orfeoiarekin batera eman zituzten. 1969tik aurrera Irungo Banda izango zen jaietako kontzertu bereziaren arduradun nagusia, nahiz eta beste urteren batean Pasaiako eta Errenteriako Bandak aritu.

Kalejirak Kalejirak ere aipatzeko modukoak dira, bandekin lotura zutenak. Kalejirak tradizio handikoak ziren, eta jende asko erakartzen zuten festetan. Hala ere, joan den mendearen hasieran, 20ko hamarkadan, alde kontserbatzaileek herri ikasi eta katoliko batentzako kalejirak eskandalutzat, moralik gabekotzat eta desegokitzat hartzen zituzten, eta kentzeko eskaera egin zuten. Horrekin batera jai-ordutegien murrizketa eta gauerdirako musika eta jaietako-zalaparta eteteko eskaera ere egin zuten.

Bestalde, kalejiren (gaztelaniaz «corre-calles» deitzen ziotena) aldekoek kontserbadoreak zaharrak zirela esaten zuten, eta gazteentzat dibertimendu hori defendatzen zuten, kanpotarrak erakartzen zituena eta bertako merkataritzarentzat mesedegarria zena, urte haietako jaietan tiradizo handikoa. Garai hartako kronistetako batek sanferminetan Iruñean antolatzen zituztenak baino distiratsuagoak zirela adierazi zuen. Eduardo Lagarde ilustratzaileak Ordiziako kalejiren garrantziaren fede eman zuen bere marrazkietako batean, kalejira haiek marraztuz. Kalejirak arratsaldeko dantza-saioen ondoren egiten ziren, eta 70eko hamarkadaren amaierara arte jendetsuak izaten ziren, eta bi banda izaten ziren bertan (urte askotan Xoxote (Azpeitia) eta Alcoyano (Tolosa). Urte haietan harrigarria zen Urdaneta kale osoa kalejiran parte hartzen zuten gazteek hartzen zutela ikustea. Kalearen bi aldeetan adineko jendea egoten zen, bi bandak pasatzen ikusteko. Udaltzaingoak bidea irekitzen zien, eta nekez lortzen zuten kalejirak aurrera egitea.

Ea datorren urtean Moda, usadio eta ohitura berrien etorrerarekin batera, ekimen horiek galdu egin dute duela urte batzuk izan zuten distira, baina oraindik ere jai-egitarauko ekitaldien barruan daude. Ea datorren urtean Santa Ana jaiez berriro gozatzeko aukera dugun, hori espero dugu.


Gaztejira 13 Mikel Insausti • Yon Ander Marcos

2021eko uztailaren 23a • # 430

«Sekulako tokiak aurkitu ditugu kirol honi esker» MIKEL INSAUSTI • Arroila-jaitsieren zalea

Testua: Ane Garmendia

YON ANDER MARCOS Egurrezko zaldia

Argazkia: Xauxarcanyon

Baina bihotzak dio

L

M

ikel Insaustik (Beasain, 1998) arroila-jaitsieren inguruko informazioarekin topo egin zuen udako plan ezberdin baten bila zebilela. Duela 5 urte probatu zuen kirol hori lehenengo aldiz Huescako Sierra de Guaran, eta orain bere kabuz ere aritzen da Euskal Herri inguruan.

Hasieran monitoreekin ibili zinen arren, azkenaldian bakarrik joaten zara. Huesca inguruan monitoreen laguntzarekin bizpahiru arroila-jaitsiera egin ondoren, lehenengo mailako ikastaroa egitea pentsatu genuen lagun batzuk, hiru egun irauten dituena. Bertan, pixkanaka, arroila-jaitsierak gure kabuz egiten ikasi genuen, ̃ ones de Euskal Hebaina Barrancos y can rria liburua topatu genuenean hasi ginen ikasitakoak gauzatzen. Liburu honetan Euskal Herriko 85 arroila-jaitsierari buruzko informazioa aurki daiteke.

Xauxarcanyon izeneko Instagram kontu bat ere badaukazu, beste hainbat lagunekin batera. Instagramen arroila-jaitsieren kontu asko daudela ikusi genuenean, gure taldearen kontua sortzea erabaki genuen. Gure jaitsieretan GoPro-arekin grabatzen genituen bideoak editatu, eta bertara igotzea interesgarria eta entretenigarria iruditu zitzaigun. Ez da oso ohikoa kirol hau egitea, eta baliteke jendeak gehiegi ez ezagutzea, baina gure bideoak eta argazkiak ikusi ondoren, interesa piztu zaion jende asko ezagutu dugu, eta hasieran taldea lauzpabost lagunek osatzen genuen arren, orain 8 gara guztira.

Zein ingurutan ibiltzen zarete? Euskal Herrian mugitzen gara normalean. Goierrin ez dago aukera handirik,

@axerigorri

Ataungo Akerreta arroila eta Zaldibiako Osinberdeko arroila ditugu soilik. Normalean Nafarroa aldera jotzen dugu, bertan Artazul eta Diablozulo arroila famatuak baitaude. Bizkaia eta Araba aldean ere egin ditugu hainbat jaitsiera, baina uda partean Euskal Herriko arroila gehienek ur gutxi izaten dutenez, azken aldian Pirinio aldera jotzen dugu, bertan ur askodun arroilak aurki ditzakegulako, eta maila ere handiagoa da.

Zer da kirol honetatik gehien gustatzen zaizuna? Arroila bakoitza ezberdina da, eta denek dute berezitasunen bat. Zalantzarik gabe gehien gustatzen zaidana arroila-jaitsierari esker topatu ditugun lekuak dira. Leku hauetara kirol hau praktikatuz soilik irits daiteke, eta sekulakoak diren tokiak aurkitzen ditugu honi esker. @mikelinsausti (pertsonala) @xauxarcanyon (taldekoa)

anean hasi naiz. Gida kultural nabil Euskal Herrian zehar, bertako txokoak erakutsi eta gure kultura eta kultura artistikoa azalduz. Hamaika bezero izaten ditut. Orokorrean bisitariak espainolak izaten dira, baina munduko txoko guztietatik ere etorri ohi dira. Eta asko nabari da bidaiatzeko aukerak dauzkatela. Atzo Ibizako bati tour bat egitea egokitu zitzaidan. Tour erraza, denok ezagutzen duguna, baina bertako inor ez dena animatzen ikustera: Hiru tenpluen ibilbidea. Inaxiok, gure patroi handiak, eginiko bidea. Bezeroa Euskal Herriaz eta gure kulturaz maitemindua omen zegoen. Gazte etorri zen gurera lehen aldiz, eta urtean bi edo hirutan etortzea gustatzen omen zaio. Tourra egin bitartean txunditua zirudien. Arantzazu ezagutzeko ideiarekin omen zetorren, Oteizar zale sutsua baita. Baina Loiola ikustean, Antioko baseliza eta gure amabirjina ikustean extasiak eman zion ia-ia. Bere zirrarak zerbait pentsarazi zidan: Desiatzen gaude munduko kulturak ezagutzeko, baina ezagutzen al dugu gurea? Gure etxea ere ez ez dugu ezagutzen. Ezagutzen al dituzue, benetan, Iparragirreren abestiak? Edo, ezagutzen al duzue zertan datzan lauburuaren sinbologiak? Gure kultura maitatu eta zaindu behar dugu, globalizazioak eskuetatik kenduko digu eta. Galtzen ari da. Galdu egingo dugu. Eta gu gara errudunak...


14 Garapena Enpresa ekimen berrien 24. sariketa

# 430 • 2021eko uztailaren 23a

Garapena

POSIBLE DELA ERAKUTSI DUTENENTZAKO SARIKETA Udazkenean egingo da aurten Goiekik antolatutako Enpresa Ekimen Berrien 24. Sariketa, ‘Eta posible balitz?’ lemapean. Irudia ere landu du, kolore berdea nagusitzen den kartelean.

Testua: Iñaki Gurrutxaga

U

rtero bezala, Goiekik lehen urratsak eginak zituen urte hasieratik 23. Enpresa Ekimen Berrien Sariketa antolatzeko. Sariketa babesten duten enpresekin harremanetan jarria zegoen, epaimahaikideekin ere bai, lehiaketaren irudia lantzen hasi zen... baina COVID-19 koronabirusak eragindako osasun krisiak eta hura kudeatzeko indarrean jarritako alarma egoerak asmo guztiak irauli zituen. Hainbat hausnarketa egin ondoren, Goiekik 2020ko sariketa bertan behera uztea erabaki zuen ohiko formatuan, baina beste norabide bat emateko oinarriak jarri zituen. Eszenatoki horren aurrean, eta egoera desberdinak baloratu ondoren, 23. ekitaldi horretarako enpresek egindako diru ekarpenak –ez ohiko laguntza baten bitartez–, enpresa guneetan kokatzen diren enpresei zuzendu zitzaizkien. Erabaki horren atzean bi arrazoi nagusi zeuden: enpresa txiki horiei jarduera eteteak suposatzen zien galerei aurre egin ahal izatea eta horien biziraupena bermatzea. Egoera sakon aztertu ondoren, sariketarako bideratuta zegoen dirua momentuko kalteak arintzeko erabili zen.


Garapena 15 Enpresa ekimen berrien 24. sariketa

2021eko uztailaren 23a • # 430

‘Eta posible balitz?’ goiburupean Iaz ez bezala, Goiekik sariketaren 24. edizioa antolatu du aurtengo, jatorritik dituen helburuei eutsiz: ekintzailearen irudia sustatzea eta berrikuntza eta enpresen garapena bultzatzea. Eskualdean enplegua eta aberastasuna sortzea, azken batean. Normalean urteko lehen seihilekoan egin izan du deialdia, baina pandemiaren eraginez urtea gorabeheratsua izaten ari denez, udazkenera atzeratzea erabaki du aurten. Oinarriak eta data zehatzak laster dira argitaratzekoak, baina difusio eta komunikazio lanari heldu dio dagoeneko. Printzipioz historikoki erabili den formatuan egingo da, eta aurtengoaren goiburua iragarri du: Eta posible balitz? izango da. Lehiaketak hiru kategoria izango ditu. Lehena, eta nagusia, Enpresa Ekimen Berriko Proiektu onena saritzeari dagokiona da. 2020-2021 urteen artean negozio ideia bati buruz bideragarritasun plana landu eta enpresa martxan jarri duten sustatzaileei zuzenduta dago.

Goierriko hainbat enpresak ekarpenak egin dituzte aurten ere lehiaketa ospatu ahal izateko Ekintzailearen irudia, berrikuntza eta lehiakortasuna sustatzea dira lehiaketaren helburu nagusiak

Ekintzailearen irudia sustatzeaz gain, balio erantsi handiko enpresak sustatzea du helburu kategoria honek. Enpresa barruan egindako proiektu berritzaile onena saritzea du helburu bigarrenak. Enpresek berrikuntza prozesuak martxan jar ditzaten eragitea bilatzen du Goiekik kategoria honekin, eta era berean, berrikuntza horiek gauzatzeko laguntza ematea enpresa txiki eta ertainei (ETE). 2020-2021ean halako proiekturen bat landu duten enpresei zuzenduta dago. Hirugarrenak ekintzailetza eta gizarte inklusioa uztartzen ditu, eta azken urtean negozio ideia bati buruz bideragarritasun plana egin eta enpresa martxan jarri duten, eta zailtasun edo bazterkeria egoera dauden norbanako eta taldeei zuzendua dago. Lan munduan txertatzeko zailtasunak dituztenei bultzada ematea du helburu kategoria honek.

Ekintzaile kopurua hazten Kopuruei erreparatuta, 430 izan dira azken 26 urteetan Goiekiren Inkubategiaren laguntzaz eta aholkularitzaz Goierrin ireki diren negozioak, 17 urtean, batekoz beste. Proportzio horiek igo egin dira azken urteetan: 2019an 42 sortu ziren, 2020an 24 eta 2021ean –uztaila barne dela– 15 izan dira. Goiekiko Ekintzailetza zerbitzuak irakurketa baikorra egiten du: «Gezurra badirudi ere, hainbat sustatzaileren animoak gogor iraun du garai zail hauetan, eta esfortzuarekin eta motibazioarekin negozioak abian jarri dituzte». Iaz sortu ziren 24 enpresen bidez 34 lanpostu berri sortu dira Goierrin, eta inbertsio maila 375.000 eurokoa izan da. Sustatzaileen %60 emakumezkoa da, eta %53k goi mailako ikasketak ditu. Adinari dagokionez, %36k 25-35 urte artean dituzte. Ekintzailetza zerbitzua eskertuta dago sustatzaile horiek erakutsitako indar eta kemenarengatik, eta egoera zailetan ere negozio berri bat irekitzea posible dela erakusteagatik.

430 Enpresa berri. Goiekiko Enpresa Ekimen Berrientzako Zerbitzua orain 26 urte sortu zen –1995eko uztailean–, negozio ideia bat duten ekintzaileei haien enpresa proiektua gauzatzen laguntzeko. Bideragarritasun planak landu ondoren, 430 izan dira Goiekiko Inkubategiaren bidez sortutako enpresa berriak.

2021EKO SARIKETA Enpresa Ekimen Berrien 24. Sariketa udazkenean egingo da aurten, hiru kategoriatan banatuta.

» Enpresa ekimen proiektu onena Sustatzailearen irudia bultzatu eta bailaran lana eta aberastasuna sortzea saritzen da, proiektu berritzaile, sendo eta bideragarri baten bitartez.

» Enpresan egindako proiektu berritzaile onena Eskualdeko enpresa txiki eta ertainetan landutako produktu, prozesu, merkatu eta antolakuntza eredu onena saritzen da, berrikuntzaren sustapena ardatz hartuta.

» Gizarte inklusioa eta ekintzailetza Ekintzaile proiektu baten bidez gizarte inklusioa sustatzen duen proiektu onena saritzen da hirugarren kategoria honetan.

AZKEN 10 IRABAZLEAK Enpresa ekimen proiektu onenen sariketaren azken hamar irabazleak: Dataola (2019), IDDO (2018), Erasight (2017), Fashion Ole (2016), Gertuko (2015), Gailur (2014), Ttiklik (2013), Daia (2012), Aitor Aranburu (2011) eta Hazia (2010).


16 Eszena Goierriko kultur plaza

# 430 • 2021eko uztailaren 23a

Telesailak

Bide urratzaileak Aratz Albisu

Usurbe orkestra (Beasain)

Telesail zalea

Gazteak pantaila txikian

B

i serie: Generation eta Elite, biak aurreko hilekoak eta biak gazteen ingurukoak, baina perspektiba eta egiteko modu ezberdinekin. Generation 19 urteko Zelda Barnz-ek sortu zuen HBO-rentzat, bere aiten laguntzarekin. Orain arteko gazteen inguruko fikzioei falta zaien ikuspuntua dauka, gazte batena. Hortaz, badakigu istorioa gaur egungo errealitatean oinarrituta dagoela, eta ez idazlearen gaztetako ametsen idealizazio batean, Elite-ren kasuan gertatzen den bezala. Telesail honetatik gehien gustatu zaidana gazteen errepresentazioa da, normatibotik haragokoa, bi pertsonaia soilik dira zuriak, ia denak queerrak dira. Hori gutxi balitz, antsietatea, trauma eta antzeko beste hainbat arazo azaltzen dira modu osasuntsu eta naturalean. Elite-n, ordea, aurkakoa gertatzen da, behin baino gehiagotan kritikatu da estereotipoetan soilik oinarritutako familia musulman bat eta bikote gay bat erabiltzeagatik, errealitatea murrizteagatik. Horrez gain, Generation-en azaltzen diren aktoreak helduak badira ere, ez dute heldu itxurarik; eta edertasun kanonak betetzen ez dituztenez, oraindik sinesgarriago egiten du istorioa. Elite eta antzekoetan, aldiz, pertsonaia perfektuak eta gainsexualizatuak sortzen dituzte, ikusle gazteenen artean espektatiba irrealak eta autoestimu arazoak sortuz. Generation -en ahotsa galdu egin da Elite eta antzeko guztien oihartzunarekin, nahiz eta azken horiek min besterik ez egin. Horregatik nabarmendu nahi dut serie berri hau, eta benetako aukera bat eskaini. Gazteok gure narratiba kontrolatu behar dugu, gehiegitan izan baikara beste batzuen filmetako gaiztoa, arduragabea edo arazo guztien epizentroa.

Usurbe, Beasaingo ‘jazbana’

R

ocka eta popa 60ko hamarkadaren bukaeran zabaldu ziren, baina haien aurretik ere bazen kontzerturik eta dantzarako musikarik. Orkestinak edo ‘jazbanak’ modan zeuden garaia zen, eta Goierrin ere ez zen estilo horretako ordezkaririk falta izan. Orkestra handien eta musika banden aldean, musika arinagoa, herrikoiagoa eta dantzarakoa jotzen zuten, eta oso estimatuak izaten ziren herrietako festa eta dantzaldietan. Horietako bat izan zen Usurbe Orkestra talde beasaindarra. Javier Remirez, Ciriaco Diago, Enrique Martinez de Treviño eta Blas Trincado izan ziren laukotea osatu zuten musikariak. Loinazko San Martin plazan egin zituzten aurreneko saioak. Beasaingo Musika Bandaren atsedenaldietan jotzen hasi ziren, baina gerora, ezkontzetan eta bestelako ospakizunetan ere aritu izan ziren. 1967 eta 1968 urteetan, Beasaingo Udalak kontratatuta aritu ziren uda osoan, bandako musikarien oporrak zirela eta, ostegunetako eta igandeetako dantzaldietan jotzen. Mila pezeta ordaintzen zieten saio bakoitzeko. Urte askotako jarduna egin zuen Beasaingo laukote hark, batez ere ezkontzak alaituz, harik eta 1990. urtean taldea desegitea erabaki zuten arte.


Erakusleihoa 17 Merkataritza eta zerbitzuak

2021eko uztailaren 23a • # 430

Bidaiak Edurne Sanchez Lansalot • Ediren bidaiak (Ordizia)

Bidaiatzeko, COVID pasaportea eta asegurua

B

idaiatzeko gogoarekin gaude, baina oraindik ere, COVID19ak erabat baldintzatuta bizi garen garai honetan, ez da batere erraza bidaiatzea, ez dago batere segurtasunik. Herrialde bakoitzak bere arauak ditu eta egun batetik beste aldatzen dituzte. Bestetik, oraindik ere noiznahi kutsatuak izan gaitezke edo berrogeialdiak egin behar ditugu. Dena den, txertoak hartuta izatea eta Pasaporte Berdea edo COVID Pasaportea eskuan izateak, edo PCR proba egiteak, ate gehiago zabalduko dizkigu, nahiz eta oraindik beldurra badagoen. Beraz, maskararekin eta hidrogelarekin batera, Pasaporte Berdea beti gainean eraman beharko dugu. Egia da iaz baino bidaiatzeko aukera gehiago dagoela, Europan bidaiatu daiteke (txertatuta), baina AEBak, Asiako herrialde asko edo Afrika itxita daude. Hegaldietan aldaketa ugari izaten ari da eta gure lana, askotan, egitearekin batera desegitea ere izaten da. Beraz, lehenengo aholkua da, herrialde bakoitzeko baldintzak eta arauak ondo aztertzea. Testuinguru horretan, hegaldiak saihestu eta penintsulan geratuko dira goierritarrik gehienak, hegaldirik hartu beharrik gabe, segurtasun eza handiago dagoelako. Balear irletako agerraldiek jendea atzeratu dute eta Kanariar Uhar-

teak oso garesti daude. Beraz, Jaca jende askok aukeratu du eta horretaz gain, Costa Brava, Tarragona, Andaluzia eta Valentzia. Urrutirago joan nahi dutenek, eta COVID-19aren aurkako txertorik eskatzen ez dutenez, Atlantikoaz beste aldean, Kosta Rica, Errepublika Dominikarra eta Mexiko daude aukeran. Momentuz ez dute PCRrik eta txertorik eskatzen. Hori bai, etxera itzultzeko, PCRa egin beharko da. Hegaldietan inolako arazorik ez izateko, FFP2 motako mas-

kara eramatea ere gomendatuko nuke, gehienetan, kirurgikoa eramatea nahiakoa bada ere.

COVID asegurua Bidaiarekin arazorik izan ez dezagun, COVID asegurua kontratatzea da aukera; gainerako aseguruak baino garestiagoa da, baina bidaiaren %100 estaliko du. Eta azkeneko gomendioa: konfiantzazko bidaia agentziara joatea, beharra izanez gero, arazoak konpontzeko bermea ematen dutelako.


18 Kontrakantxa Komikia • Aliritzian

# 430 • 2021eko uztailaren 23a

Komikia

Aliritzian Mikel Alvarez Gidoigilea

Hitzak

A

zken asteetan bolo-bolo dabil Euskaltzaindiak zorigaiztoko 2021 honetako lehen sei hilabeteetan egindako lanaren fruitua. Orotara, 592 forma berri jaso ditu; 427 sarrera eta 165 azpisarrera. Hori gutxi balitz, 975 forma ere moldatu ditu. Tartean, egoera berriarekin lotutako hainbat: koronabirus, asintomatiko, berragerpen, deskonfinamendu... Beste batzuk, aldiz, azken urteetan guztion ahotan dabiltzan eta gizarte mugimenduekin harremanetan dauden beste hainbeste: babesgabezia, estigmatizazioa, etnokultural, heteropatriarkal, independentziazale, islamofobia, naziogintza, patriotismo, jihadismo, mozal... Hauez gain, beste hizkuntzetatik hartutako mailegu anabasa ere gurera ekarri dute: aerobik, allegro, chef, dumping, show, gulag, remake, smartphone, router, queer, poney, nezeser, lasagna, fabada, polboroi, foie, mojito... Onartutako forma berrien artean portzierto eta dedio dira

oihartzun gehien izan dutenetako bi. Oso goierritarrak biak, bide batez (egunen batean sobrare onartuko ote dute...). Gizartea aldatzen doa eta hizkuntza berekin, eta ezin da beste modu batera izan. Hizkuntzak aurrean duguna azaltzeko balio izan behar du eta moldaketa hauek guztiak ongi etorriak izan beharko liratekelakoan naiz. Berrikuntzen artean, bada azken atal bat, ordea. Aurretik baztertuak izan ziren, baina, oraingo honetan, onartuak izan diren formenak, hain zuzen ere. Tartean, taxista edo ginebra daude. Ulertu dezaket, Euskaltzaindiak taxi-gidari hobestu zezakeela lehen, baina… ginebra? Nola demontre esaten zen lehen ginebra? Uste dut Euskaltzaindiako kideek eta gure koadrilak bizitza oso ezberdina izan dugula… Amaitzeko, eta GOiBErri honetan dudan lekua amaitu aurretik, bitxikeria bat ere aipatu nahi dizuet. Hizkuntza akademiek, Euskaltzaindia kasu, bide ezberdinak aukeratu ditzakete hitz berriak sortzerakoan. Ohikoena, gizarteak darabilen, eta normalean beste hizkuntza batetik datorren hitza moldatzea izaten da. Bada, ordea, beste bide bat. Gurea bezala, hizkuntza isolatua den Finlandiako akademiak adibidez, hitz berriak, hizkuntzarenak diren erroetatik eraikitzen ditu. Ez naiz hizkuntzalaria eta ez dakit zein den biderik egokiena, baina ziur naiz, Suomiarekin hartu duten bidea hautatu izan bagenu, zutabe hau askoz ere dibertigarriagoa izango zela.




Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.