GoiBerri 428. zenbakia

Page 1

zk. 428 2021eko uztailaren 9a www.goiberri.eus

Iritzia

03

Elkarrizketa

Xegun Altolagirre. Zer egin

10-11

Iker Gomez de Segura: «Testua bera aurkeztea saria izan da niretzat»

Gure lurra

14-15

Landa garapena sustatzeko funtsak, txikitasuna handi egiteko giltzarri

HERRI BATEN MEMORIA 04

Laureano Telleriaren jakintza dokumental batean bildu dute


02 Publizitatea # 428 • 2021eko uztailaren 9a


Iritzia 03 Xegun Altolagirre • Gidoigilea eta sortzailea

2021EKO UZTAILAREN 9A

# 428 Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL

Itzain

Zer egin

Koordinatzailea: Iñaki Gurrutxaga

Kudeatzailea: Josu Iñigo

Erredakzio-burua: Loinaz Agirre

Diseinua: Adaki (Eneko Maiz)

Banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak: Beasain: Oriamendi, 32. 20200.

Urretxu: Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08 Webgunea: goiberri.eus

Posta elektronikoa: goiberri@hitza.eus

Publizitatea: 607 530 424 jizagirre@hitza.eus

Bezero arreta, harpidetzak: 902-82 02 01 harpidetza@hitza.eus

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Itsasondo, Legorreta, Mutiloa, Olaberria, Segura, Urretxu, Zaldibia, Zerain eta Zumarraga

Azaleko irudia: Gorka Gomez

U

da seme-alabekin ‘zer zeuden. Arnasa estutu zitzaion, egin’ asmatu ezin dulorategira ematen zuen atera gun garaia da. Udaleabiatu zen salto brinkoan, pakuak, aitona-amonerez pare ireki eta eskuekin airea kin bidali… inori ez zaio okurriparetik kendu nahian agudoatzen urtean zehar bizitzeko dugo joateko edo, alto eman gun abiadak uzten ez digun hanahian. Bere oihua auzo osoan rremanak estutzeko garaia izan entzun zen. «Geldi zaudeten leXegun Altolagirre daitekeenik, edo bai, denori kuan, ezta zirkinik mugitu Gidoigilea eta sortzailea agian, baina bizimoduak ez diere!» Haurrak izoztu egin ziren. gu gehiegi ahalbidetzen. Aho zabalik. Behiak larretik be… giratzen duten moduan. Uztaileko egun eguzkitsuaz gozatzen ari zen Lorategian sartu zen, oinutsik, erdi biluzik, eta, bide batez, haurrak hankartean bueltaka ez zuen nahi ezer eta inor izutuaraztea eta ondoizan gabe etxeari errepasotxo bat ematen. Zazpi rioz kaosa sortzea. Astronautek ilargian pausourte azpiko bi munstro txiki gobernatzea ez zen ak ematen dituzten erritmoan gerturatu zen. nolanahiko lana. Txikiagoak zirenean pozik eta Haurrak igota zeuden zuhaitzera gerturatu zen, jolasean eutsi zitezkeen hesitura baten barruan txikienari lepoan lotuta zuen soka elastikoa aslorategian, baina zazpi urte beste kontu bat zen. katu zion. Bezperako gosari, bazkari eta afariko ontziak Hezitzaile izan nahi zuen, ahots leunez baina zain zeuden harrikoa nork egin. Harrikoa, harri- amorruaren dardaraz galdetu zien. «Azalpenik? koa… gorroto zuen harrikoa, ontzi garbigailua Ze asmo?» Nagusienak, erdi negarrez erantzun erosiko zuen hartarako dirua oporretarako gor- zion. «Puenting egin nahi genuen, baina sokak detzea erabaki izan ez balute. Ontzien erdiak do- gerrialdean lotzeko ematen ez zuenez, ba…» minatu zituenean, aurretik prestatu zuen kafe «Eta beraz lepotik lotu duzu… eta salto egitera katilua hartu eta hari zurrut egin zion, baina bat zihoan, ezta?» Seme nagusiak baietsi egin zuen batean odola izozten zitzaiola nabaritu zuen. Ez buruarekin ezetz adierazten zuen bitartean. zen izu oihurik egon, zeruak ez zuen ekaitz itxu- «Eta ez zaizu okurritu anaia akabatzera zindoararik hartu, baina bere zentzumen guztiak dar- zela?». «Keba! Koldar xamarra irten zaigu txidar egin zuten kolpean. Etxe atzeko lorategian kia, ez zen salto egitea atrebitzen», bota zuen bake gehiegi zegoen, isiltasun gehiegi. Ez zego- anaia nagusiak. en garrasirik, barrerik, eztabaidarik… eta hori ez Ontzi garbigailua erosi zuen. Hurrengoan lan zen seinale ona. Berak jakitea nahi ez zuten zer- bakarra hauxe izango zen: ontziak ontzi garbibaitetan zebiltzan. Seguru. gailuan oilasko sexu-bereizle baten zehaztasuKatilua erortzen utzi eta korrika egin zuen narekin tetris prefektua osatuz sartu, botoia sajauzi leiho aldera kanpora begiratzeko. Hantxe katu eta seme-alabekin zer egin asmatzea.


04 Sakonean Segurako memoria historiko herrikoia: Iragana orain, oraina gero

# 428 • 2021eko uztailaren 9a

Erreportajea

MEMORIA IRUDITAN Anaitz Goiak, Joseba Telleriak eta Mikel Gartziandiak Segurako memoria historiko herrikoia jaso dute Laureano Telleria ardatz hartuta: herriko txoko ezberdinen historia, ohiturak, anekdotak... gorde dituzte ‘Iragana orain, oraina gero’ proiektuaren baitan. Bildutako oritzapenekin ordubeteko dokumentala landu dute eta herriari eskainiko diote hilaren 22an, elizan. «Herriarentzako proiektu bat da». Segurako Udalari emango diote ondoren, iragana etorkizunerako gordeta gera dadin.

Testuak: K. Garralda Zubimendi Argazkiak: Gorka Gomez


Sakonean 05 Segurako memoria historiko herrikoia: Iragana orain, oraina gero

2021eko uztailaren 9a • # 428

Joseba Telleria, Laureano Telleria, Anaitz Goia eta Mikel Gartziandia, asteartean, Seguran landu duten proiektuaren lau ardatzak.

«Toki askotan egongo ziren guk gorde ditugun gauza asko. Baina modu global batean gordetzea inportantea zen»

«Artxibo baten helburua etorkizunekoa da beti. Gu hemen ez gaudenean jende horrek ikusi eta erabili ahal izatea»

Mikel Gartziandia

Anaitz Goia

Proiektuaren egilea

IRAGANA, ORAINA, GEROA ‘Iragana orain, oraina gero’ proiektuak bi atal ditu. Aurrenekoan Segurako historia eta anekdotak dokumentu batean jaso dituzte; bigarrengoan dokumental bat hondu dute jasotakoarekin.

» Aurrekariak ‘Iragana orain, oraina gero’ proiektua 2015ean hasi zen ondorengo helburuarekin: Segurako memoria historikoa gordetzea ikus-entzunezko formatuetan artxibo-digital bat sortuz. Seguran hain ezaguna den Laureano Telleriaren pertsonaian zentratu da memoria historikoaren bilketa, baina beste herritar batzuek ere parte hartu dute proiektu honetan.

» Proiektua Segurako leku esanguratsuenetako anekdota, ohitura eta pasadizo gordetzen dira artxiboan. Honako atalez osatuta dago: Segurako eliza; Segurako elizako anekdotak eta konparaketak; Aste Santua; Segura I; Segura II; Pedrone; San Andres; Aspilla.

G

arunak milioika gigatako edukiera du. Bizi osoko oroitzapenak, anekdotak eta jakinduria pilatu ditzake. Baina informazioa galkorra da. «Belaunaldiz belaunaldi, beti doa jakinduria galtzen. Jasotzen ez den guztia galdu egiten da. Hori horrela da», hitz egin du Joseba Telleriak. Laureano Telleriaren (Segura, 1935) semea da. Aitak Alejandriako liburutegi txiki baten pareko garuna du, hamaika istorio eta historirekin. Tira, Alejandriakoa baino, Segurakoa hobe esanda. Laureanok Segurako artxibozainak bezainbeste kontu zahar ditu gordeta. Laureano, baina, adinean gora doa. Alejandriako liburutegiaren patua ekidin eta hiru segurarrek bere memoria gorde dute, berandu baino lehen. Joseba Telleria da bat; Mikel Gartziandia eta Anaitz Goia dira beste biak. 2015ean ekin zioten lanari. «Ni orduan Londresen bizi nintzen. Hango jende batekin Segurara etorri eta Laureanori eliza erakusteko eskatu genion», azaldu du Goiak, proiektuaren sustatzaileak. Telleriak eskainitako informazio guztiarekin liluratuta gelditu zen. Informazio hori guztia, ordea, behar bezala gordeta ez zegoela ikusi zuen, eta bi laguni proposamena egin zien. «Egia da

Proiektuaren sustatzailea

elkarrizketa asko eman dituela eta toki askotan gordeta egongo zirela guk gorde ditugun gauza asko. Baina dakien dena modu global batean gordetzea inportantea iruditzen zitzaidan. Anaitzek proposamena egin zidanean, ondo legokeela iruditu zitzaidan», dio Gartziandiak. «Nik ez nekien zertan sartzen nintzen, baina denak ezagunak zirenez eta Seguragatik jakin-min pixka bat ere banuenez, hasi egin nintzen. Hasi, hasi... eta ez nuen espero horrenbeste grabaketa ordu egiten amaituko genuenik. Inondik ere. Sekula horrelakorik egin gabe. Baina izan da zerbait oso naturala. Ez gara behartuta ibili», gaineratu du. «Nik nabarmenduko nukeena da herri mailan nahikoa aktiboak izan garela orokorrean herriaren alde. Naturaltasunez abiatu da dena», osatu du Goiak. «Udalak galdetu zigun ea dirurik- edo behar genuen egiteko, eta ezetz esan genion. Erritmoak guk markatu nahi genituen eta gure proiektua izatea nahi genuen. Autofinantzatutako zerbait izan zen. Dokumentalerako udalak bai lagundu digula». Iragana orain, oraina gero jarri diote izena proiektuari. «Iragana orain. Iraganaz dakiguna eskuratu, berreskuratu, eta gaur egunera ekarri; Oraina gero.


06 Sakonean Segurako memoria historiko herrikoia: Iragana orain, oraina gero

Orain dakiguna gure ondorengoei pasa diezaiogun», diote protagonistek. «Bi helburu ditu lan honek: alde batetik, proiektu hau planteatu genuen Laureano Tellerian oinarrituta bere jakinduria gordetzeko proiektu bezala. Baina gero, artxibo baten helburua etorkizunekoa da beti. Gu hemen ez gaudenean jende horrek ikusi ahal izatea eta erabili ahal izatea», zehaztu du proiektuaren sustatzaileak.

Dokumentala, erakusleihoa Telleria da protagonista nagusia, baina beste herritar batzuek ere parte hartu dutela azpimarratu dute. Zortzi atalez osatuta dago: Segurako eliza; Segurako elizako anekdotak eta konparaketak; Aste Santua; Segura: Beheko Errebale, Unzurrunzaga, Lardizabal, Goiko Errebale; Segura: Erdiko Kalea; Kale Nagu-

«Oso oso altxor inportantea da. Nahiz eta guztia ez dagoen jasota, behintzat jaso dena oso garrantzitsua da» Joseba Telleria Proiektuaren egilea

# 428 • 2021eko uztailaren 9a

sia; Goiko Portala; Pedrone; San Andres; eta Aspilla. «Segura herriko leku esanguratsuenetako anekdota, ohitura eta pasadizoak gorde dira artxiboan. Beti ere, Laureano Telleria eta bere jakituria ardatz hartuta». «Oso oso altxor inportantea da. Laureanok dauka herriari buruzko informazio pila bat: historikoa, anekdotariok... era guztietakoak. Nahiz eta guztia ez dagoen jasota, behintzat jaso dena oso garrantzitsua dela uste dut. Eta hor gelditzen da, aurrerako. Eta norbaitek sakondu nahi badu, oinarria hor du», nabarmendu du Telleria semeak. «Gero zer pasatzen da? Azkenean, zuk memoria historikoa artxibo batean gordetzen duzunean ez da horren ikusgarria. Ikusten genuen ondo egongo litzatekeela zerbait kontsumigarriagoa egitea. Hortik atera zen dokumentala-

«Segura asko aldatu da urte gutxian. Laureano tarte hortan dago»

S

egurak aldaketa handia izan du urte gutxitan; eta aldaketa handia izango du, garapena etengabea delako. «Belaunaldi bakarrean, industrializazioarekin, erabat landa eremua izatetik eremu hiritarragoa izatea pasa da, horrek dakarren guztiarekin. Eta Laureano denbora tarte horretan dago kokatuta»,adierazi du Joseba Telleriak, Laureanoren semeak. Gaur egun, segurar gehiengoak bigarren sektorean egiten du lan, industria munduan. Bizimodua aldatu ahala, jakinduria ere egokitzen joan da. «Gure etxea baino beheraxeago ate baten bazter batean zulo bat dago. Zulo hori egunero ikusi dut, baina zer zen ez dut sekula jakin izan. Proiektuan zehar jakin dut zulo hori etxeko katuek sartu eta irten egiteko zela», kontatu du Mikel Gartziandiak. «Gainera, zuloak tamaina jakin bat du, katua umea egiteko zegoenean ezin atera ahal izateko». Lanketa ikasteko ere balio izan dietela azpimarratu dute hirurek.

Herriak izandako garapenak ere harritu ditu gazteak: «Ni harritu ninduen garai batean zenbat txokolategi zeuden herrian», dio Gartziandiak. «Ofizio pila bat, orain ez daudenak», erantzun, Goiak. «Bera [Laureano Telleria] umea zela bi txokolate fabrika zeudela kontatzen du. Eta biztanleria oraingo antzekoa, beti 1.500 inguru. Bi txokolategi, zapategiak, tabernak ez dakit zenbat...», osatu du Josebak. «Mugikortasuna ere izugarri aldatu da», jarraitu du Goiak zerrendatzen. «Le-

hen bizitza herrikoa zen eta kaskotik aparte zegoen bizilekuren bat urruti zen». «Askotan artxibo historikoak edo iragana datuetan oinarritzen dira batez ere. Zer egin zen noiz eta nola. Baina guk bai eman diogula anekdoten kutsu hori. Askotan, baita ere, zer izan ginen ulertzeko anekdotek zeresan handia dute», dio Goiak. Segura historia handiko herria izan arren kontu txikiagoei erreparatu diete. Txikiagoak izan arren garrantzi handikoak baitira horiek ere.


Sakonean 07 Segurako memoria historiko herrikoia

2021eko uztailaren 9a • # 428

Datuetan zentratu beharrean anekdotak jaso dituzte gehienbat. Anekdotek erakusten dute iraganeko Segura

Egindako lana Segurako herriari erakutsiko diote hilaren 22an. Gero udalari entregatuko diote, artxiboan gordetzeko

Iritzia

Karmentxu Etxeberria Segurako alkate ohia eta Laureano Telleriaren laguna

Laureanori, esker onez

Z

ren ideia. Baina hori bigarren fase batean», gaineratu du Goiak. Izan ere, bildutako informazio guztiarekin dokumental bat ere egin dute. «Azkenerako informazio asko da, modu entretenigarrian eta zuzenean kontatuta». «Dokumentala ordubete ingurukoa gelditu da, baina kanpoan gelditu dena ere pila bat izan da. Artxibo pila bat dira, datu pila bat... galbahe lana egin behar izan dugu», esan du Gartziandiak. 25 bat ordu zituzten grabatuta denera, baina ordubetera murriztu dute. «Inor ez gara profesionalak honetan, baina gure medioekin eta ahal genuenarekin, gogoarekin ekin diogu lanari». Egindakoren emaitza herritarrei erakutsi nahi diete eta dokumentala hamabost egun barru estreinatuko dute, uztailaren 22an, Segurako elizan. «Seguran izan daitekeen eszenariorik egokiena da. Bera [Laureano Telleria] eliz ondoko etxe batean jaio zen eta eliz ondoko etxe batean bizi da. Dudarik gabe lekurik aproposena da», arrazoitu du bere semeak. «Laureano herri guztia da, baina elizari denbora asko eskaini dio». Gainera, edukiera aldetik lekurik egokiena da. «Gure aitak beti aipatzen du Segurako eliza Gipuzkoako laugarren handiena dela. Behin Oñatitik etorri omen ziren neurtzera, haiek zalantza zutela eta. Bosgarren gelditu ziren oñatiarrak». «Semea ere aitaren pare, anekdotekin», xaxatu du Goiak. Amai-

tzeko udalari kopia bat emango diote artxiboan gorde dezaten. «Herriarentzako proiektu bat da», diote.

Gertuko pertsona herritarrentzat Josebarentzat zer esanik ez, baina Goiarentzat eta Gartziandiarentzat ere gertukoa da Telleria. «Laureano oso gertukoa sentitu dugu herritar askok eta norbait kanpotik etorritakoan 'Laureano, erakutsi al diguk?', eta ‘Goazen kanpandorrea edo eliza ikustera'. Oso praktika ohikoa izan da Segura mailan. Nire jakin-mina hortik hasi zen», kontatu du Goiak. Argi dago Telleria segurar maitatua dela. Burua argi du eta historia kontatzeko erraztasuna du. Segurarrak historia-zaleak ere badira, orokorrean. Telleria ez da bakarra. «Beti dago norbait, gehiago edo gutxiago, interesa agertzen duena. Nik zenbait gazteengan ere jasotzen dut kuriositate hori», dio Telleria semeak. «Segura, gainera, nahiko herri bizia da eta badago konexio bat izan ginenarekiko eta izango garenarekiko. Badago gogo hori gordetzekoa. Agian Segurak nahikoa historia potentea duelako», azaldu du Goiak. «Seguran horrelako proiektu gehiago ere egin dira. Gerrako emakumeen dokumentaltxo bat egin zen, esaterako. Eta gero, nik gaur egun ere ikusten dut formatu erakargarriagotan egiteko aukerek jende gehiago erakartzen dutela», gaineratu du.

er esan dezaket bada nik Laureanori buruz? Lehenengo behintzat laguna dudala, parrokiako juntakidea, herritar peto-petoa eta segurar sutsua. Gauza asko konpartitu ditugu, bai alkate izan nintzen garaian, eta baita bestela ere. Beti izan dut gertuko, adinez ere bai, eta esango nuke artista bat dela egoerei aurre hartzen eta arazoak konponbidean jartzeko arrastoak ematen. Hau dela, bestea dela, Laureano beti erne. Lotura lanean eta transmisioan aparta izan da Laureano. Segurako memoria historikoa da. Laureano eta Segura lotuta ikusi izan ditut beti, eta tartean, parrokia izan da zutabe nagusia. Eusten diogu parrokiako lanari, baina beti Laureano gidari, barru nahiz kanpo sortzen diren arazoak konpontzen. Korpusetako prozesioak direla, Laureano hor, ondarearen zaintza dela, Laureano hor... Eta ez dira Aste Santuetako kontuak bakarrik, gehiago ere badaude: San Nikolas, kofradiak, ermitetako ospakizunak... Ideia oso ona iruditu zait Laureanoren memoria dokumental batean biltzea, gerorako transmisio lan hori erraztu egingo baita. Eta Laureanoren mailakoa izango ez bada ere, transmisio horri jarraipena eman behar zaio. Segura herri txikia da gauza askotan, baina nik beti esaten dut Segura handia dela eta zaindu egin behar dela. Laureanori egingo zaion esker ona ez da merezi hainbekoa izango, baina bai borondatez eta ilusio handiz egina. Laureanoren denbora oraindik ez dela agortu uste dut, eta ea denon artean indarra ematen diogun lanean jarrai dezan.


08 Herri jakintza Ondare immateriala

# 428 • 2021eko uztailaren 9a

Orrialde honetarako ekarpenik egin nahi izanez gero: goiberri@hitza.eus

Hitzen ganbara

Esaera zaharra

Efemerideak

Txispirioa: Erlauntzaren sarrera edo irteera. Hegoaldera begira jartzen da, eguzkiak alde hori luzaro berotu dezan. Erlauntza kokatzen den lekuan larre ugaria eta ura egon dadila ere kontuan izan behar da.

«Sukalde beltzean, gazta ona»

1934-7-8. Aizkorri gailurreko Santo Kristo ermita inauguratu zuten. 1964-7-11. Andoni Aizpuru telebista aurkezlea jaio zen, Gabirian. 1943-7-14. Amelio Mendijur txirrindulari profesional urretxuarra jaio zen.

Itxurak ez du dena esaten. Eta, aitzitik, batzuetan itxura izaten da mamiaren adierazle. Sukalde bazterretan ontzen zituzten garai batean gaztak, bertako suaren keaz. Belztasuna behar zen.

Ondare immateriala

Herriaren babestaileak

Testua: Aimar Maiz

A

taungo Aia auzoa da antzinako ohiturak eta usadioak mantentzen dituen Goierriko gordailu handienetakoa, auzo txikia eta aldaketa gutxi jasan duena izaki. Elizaren inguruko Santa Barbara Ermandadea elkargoa indarrean dute oraindik, eta ia beste leku guztietan galdu den tradizio bati eusten dio: Aiako herria alde guztietatik babesteko urtean behin gailurretan gurutzeak jartzea. Aiako zaharrenek ere betidanik ezagutu izan dute, euren aurrekoengandik. Ehun urtetik gora aise ditu, beraz. Lehengo zapatuan egin zuten gurutzeak jartzeko bira mendiz mendi, nahiz eta Santa Barbara Pazkotik 47 egunera den (berrogeialdia gehi zortziurrena). Santa Barbara Ermandadearen osaera da zahartasunaren seinale bat: maiordomo batek eta lau laguntzailek osatzen dute «komixioa». Urterik urte aldatzen dituzte karguak, ermandadeko kide diren baserriak txandatuz. Ere-

ne Arratibelek bete du kargua, eta hurrena Txuloko Jose Manuel Begiristainek hartuko du maiordomotza. Komisioko kideak, berriz, Joxean Agirre (Erroiondo), Juan Agirre (Arbileta), Juan Zeberio (Olatza) eta Jose Manuel Begiristain (Txuloa) izan dira. Sinismenagatik baino gehiago, ohitura zaharrari eusteagatik dihardute gaur egun. Antton Etxebeste apaizarekin, eta ohitura zaharren eusle den Kaxetako Migel Mari Jauregi bide erakusle zela, larunbat goizean kokatu zituzten gurutze berriak. Bazkaria egin zuten gero; hori ere ohitura da. Lehen-lehenago, Kaxetan izaten zen oturuntza, eta suziriak botata abisatzen zuten iritsiera.

Bost lekutan, elorrietan zintzilik

Goian, Santa Barbara Ermandadeko kideak, larunbatean. Behean, urtero berritzen duten gurutzea, duten Aiako gain batean. Maite Agirre

muka banatuta daukate Aiako herria. Gaur egun 14-15 etxe dira, lehendik oso gutxituta, baserriak hustu edo elizaren ingurutik urrundu diren heinean. Maiordomoa da buru, eta hari dagokio zurezko gurutze txikiak egitea edo eskuratzea. Aurten Praixkoeneko Josu-

Bost gurutze txiki jarri ohi dituzte, Aia inguratzen duten gailurretan edo tokietan. Elorri zuhaixketan zintzilikatu ohi dituzte; ez badago, haritzetan. Maomendira joan, eta Belatzako mailoan ipintzen dute estreinakoa, Maillagaiñe esaten dioten tokian. Gero, Agautz azpian, Joxemielen Txabola artzain txabolan (lehen Sotxota txabola) ere bai, eta hamaiketakoa egiten dute. Aspaldi, zaldiekin ibiltzen ziren; orain autoan gerturatzen dira. Lizadi gainean uzten dute hirugarren gurutzea, Urkillaga gainean laugarrena (lehen ez zen han jartzen), eta Erroi harunzkaldeko barrenean azkena. Garai batean, Haitzarri gainean ere bai. Auzoaren buelta osoan jarrita, Aiako herria «babestea» da sinismen zaharra: sute, tximista eta espiritu txarrak uxatzeko. Ataunen beste auzoetan eta herri gehiagotan ere egiten zen lehen, baina Aian bakarrik mantentzen dute bizirik.


Bertsoa • Kate motzean 09 Iker Zubeldia Katarain • Pedro Gaztañaga

2021eko uztailaren 9a • # 428

Gaiak hala dio

Kate motzean Pedro Gaztañaga • Margolaria eta abeslaria

«Jasotzea baino gehiago gustatzen zait oparitzea» Iker Zubeldia Katarain

Gaia: Bidaiak Neurria: Hamarreko handia Doinua: Itsasoari begira Olatu presko bezain ederrak datoz Bizkaiko golkora Elortxikitik Arranohaitza Zelatundik Erniora Malerrekatik Bortziritara Baztandik Elizondora Urepeletik buelta eginda bagatoz Izpegin gora hauek nun dauden ez badakizu zertara zoaz kanpora? Hankak sartuta egon izan naiz Cambrilseko ur epelen sarri zalantza egin izan det guztia ura ote den bidaiatzea ona da baina jakinda zer dagon hemen hainbeste jendek dion bezela ‘deskonektatu’ baino lehen aldez aurretik jakin behar da ‘konektatuta’ al gauden

HURRENGOA » Bertsolaria: Gorka Azkarate Torner Gaia: Aizkorriko tontorretik begira

Testu eta irudiak: Mikel Albisu

Pedro Gaztañaga (Ordizia, 1967) Arte Ederretan lizentziatua da, eta giza irudian eta erretratuan espezializatua. Margolari bezala hainbat erakusketa egin ditu. Horrez gain Oroith abesbatzako tenorea da 22 urte zituenetik. Uztailaren 11n Goierriko Jazzaldiaren barruan Oroith sings Jazz eskainiko dute. «Gure abesbatzaren ezaugarri nagusienetako bat garai eta estilo ezberdinak lantzea da. Oraingoan jazzari tokatu zaio. Aldapeko Basque Latin Jazz taldeko partaideak izango ditugu gurekin gainera. Polita izango da».

Ze zaletasun dituzu? Ikus-entzunezkoak izugarri gustatzen zaizkit, zinema, komikiak...

Pelikula bat edo telesail bat. Deseando amar (Wong Kar-Wai), ikusten dudan bakoitzean gehiago gustatzen zait.

Jaso duzun oparirik bereziena.

Liburu bat. Sauce ciego, mujer dormida , Haruki

Nigan pentsatuta egiten diren opari guztiak gustatzen zaizkit... Baina gehiago gustatzen zait oparitzea!

Murakamirena.

Amets bat.

Musika talde edo abeslari bat.

Urrian Zarautzen dudan erakusketarako koadro guztiak bukatuta izatea.

Azkenaldian kotxean gehien entzuten dudana Salvador Sobral da.

Bizitzako plazer txiki bat.

Abesti bat. Viva la vida, Coldplay taldearena. Oporretarako leku bat.

Jatea. Plater eta zapore bereziak eta toki berriak aurkitzea… Kozinatzea ere bai.

Pandemiarekin Greziara joateko planak izorratu zitzaizkigun… beraz, pendiente daukagu.

Ordiziarra izateaz gain urkiarra ere sentitzen naiz. Urkiatik Murimendirako bidean dauden basoak maite ditut.

Zer gosaltzen duzu?

Ordizian biziko ez bazina...

Kafesnea eta ogi txigortua olio eta tomatearekin.

Donostian. Eta horietan ez balitz izango, urrunago joango nintzateke...

Goierriko txoko bat.


10 Elkarrizketa Iker Gomez de Segura • Kimetz idazlan lehiaketaren irabazlea

# 428 • 2021eko uztailaren 9a

Elkarrizketa Iker Gomez de Segura Kimetz idazlan lehiaketaren irabazlea

«DOHAIN BATI BERRIZ ERE DISTIRA ATERATZEA IZAN DA SARIA IRABAZTEA» Testua eta argazkia: Ariane Vierbücher

Ordiziako Kimetz Emakumeen Elkarteak 27. aldiz antolatu du idazlan laburren lehiaketa. Iker Gomez de Segurak (Ordizia, 1977) irabazi du, barruko dohain bati hautsa kenduz, euskarazko lan batekin. Aurkeztu duen testuaren inguruan mintzatu da, eta gizarteari ekarpenak egiteko lanetan zaletasuna duela ere kontatu du. Lanbidez, Tobera musika eskolako eta Ibaizabal Ikastolako zuzendaria da.

Ordiziako Kimetz Emakumeen Elkarteak antolatzen duen idazlan lehiaketan idazlan onenaren saria irabazi duzu. Garai batean nintzenarekin elkartze moduko bat izan da. Gazteagoa nintzenean, idazteko dohaina banuen; eskolan antolatzen zituzten idazlan lehiaketetan, eskualde mailakoetan…ohikoa nintzen. Sariak ere irabazi nituen. Hor egon zen zerbait! Institutua utzi eta unibertsitate garaian, Deustuko unibertsitateak antolatzen zuen idazlan lehiaketan parte hartu nuen, eta hori ere irabazi nuen. Hori izango zen azkena, harrezkero, 25 bat urte igaroko ziren. Ez dakit oso ongi zergatik eten nuen; agian ikastetengatik, beste bide bat hartu nuelako, ez horrenbeste artea edo kazeritza edo idaztekoa dena, lanak ere, gero, harrapatzen zaituelako...

Eta horrenbeste denbora pasa eta gero, berriz ere idaztera animatu zara. Baztertua nuen, eta ez dakit arantzatxoa ote zen edo zer, baina Kimetzek antolatzen duen lehiaketan parte hartzeko gogoa izan dut beti. Deialdia ateratzean: «Aurten animatuko al naiz?». Baina pentsatuz idazten jartzearena aspaldiko kontuak zirela, eta denbora falta zela, pasatzen uzten nuen, eta hurrengoan ere berdin, eta hurrengoan... Errealitate bat da, helduei zuzendutako errelato laburretan, Goierri mailan, deialdi garrantzitsuena dela Kimetzena. Igartza saria-edo egon daiteke, baina beste gauza bat da. Herrian bertan antolatzen den horretan nahi nuen parte hartu, herriko seme bezala. Eta berriz ere topo egin nuen folio txuri horrekin; eta idazten eta betetzen hasi. Bazen saria testua aurkezte hutsa.

Egia da, kalitatezko ekarpen bat egin nahi nuela; egindakoarekin gustura geratu. Baina zeharo harritu nintzen saria irabazi nuela jakin nuenean. Sentimentalki, sinbolikoki, sekulako garrantzia zuen niretzat, eta saria eman zidatenean ere esan nuen, nolabait izan zela dohain bati distira ateratzea berriz.

Aurtengo edizioan idazlanen kopurua hirukoiztu-edo egin da beste urte batzuen aldean. Zer kontatzen duzu hainbesteren artean onena izateko? Orekan iraun, oreka iraunarazi du izenburua. Ezin dut esan denik hasi, korapiloa eta bukatu, eta testu erraz eta lineal bat. Ez da, ez! Gaia ere konplexua da, apokaliptiko xamarra ere bada, ukitu beltz ilun bat badauka, eta jokatzen dut denborarekin, atzera eta aurrera flash batzuk eginez, eta horrek, uste dut trinko egiten duela testua bera.


Elkarrizketa 11 Iker Gomez de Segura • Kimetz idazlan lehiaketaren irabazlea

2021eko uztailaren 9a • # 428

«Nire kasuan, askatzen joan naizen korapiloek kulturaren eta hezkuntzaren inguru horretara eraman naute»

sortzen da dilema bat, emozioen eta sentimenduen inguruan.

Bigarren parterik izango du? Auskalo! Baina momentu honetan ez, ez naiz jarri, eta ez dut ezer buruan. Nahiko nuke esan, horren atzean gehiago ere badagoela eta jarriko naizela berriz. Baina helburua bat nuen, bete dut, eta esandakoa, oraintxe bertan horretarako premiarik ere ez dut sentitzen. Intruso bat izanaren sentsazioa ere badaukat; idazlea ez naizelako, ez naiz nabil hortan profesionalki.

Musika eta hezkuntza arloa da zurea. Zegamako Tobera musika eskolan zuzendari segitzen dut, eta Durangoko Ibaizabal ikastolan zuzendaria ere banaiz. Nire kasuan, askatzen joan naizen korapilek kulturaren eta hezkuntzaren inguru horretara eraman naute. Gizarte eraldaketa maila desberdinetatik plantea daiteke; nik erabaki dut horra orientatzea maila kulturaletik, musikaletik eta edukatibotik, eta uste dut, denetan egin daitekeela sekulako lana eraldaketa horren mesedetan.

Eta zu horretan ari zara. Testu apolakiptiko samarra, ukitu ilunak... Zer du barrenean? Transfondo orokorra, sistema kapitalistaren irakurketa moduko bat izan daiteke batzuentzat; niretzat fikzio hutsa da, ez dut hortik enfokatu. Sistema kapitalistaren barruan lobby-en eta politikoen aginduetara dagoen sistema moduko bat dago, bi zutabetan lan egiten duena. Bat izango litzateke, iraunarazi beharra dago botere banaketa gaur egun ulertzen dugun bezala, boterea, dirua, negozioa… Horrela baldin badago, eutsi egin behar zaio, zeren boterea demokratizatzea ez da jasangarria, boterea gidatu behar duen jendea egon behar da, bestela, momentu horretan amaitzen delako erabakiak hartzea. Beraz, boterea, negozioa eta dirua, dauden oreka horretan mantendu beharra dago, batetik.

Eta bestetik? Eta bestetik, munduak jasangarri izaten segitzeko, jende gehiago baldin badago, jende gehiagoren artean banatu behar da planeta, eta horrela ezin da jarraitu, gaur egungo kontsumo ereduarekin. Beraz, populazioa kontrolatu beharra sortzen da, jendea akabatu egin behar da, eta gainera, heriotza negozio izan daiteke. Bi horiek batuta, dago sistema supranazional bat, organo trafikoa erreminta bezala erabiltzen duena, edo bigdata, edo farmazeutika, edo tabakoaren industria, edo alterazio genetikoak… Horiek denak baliatzen dituzte, dirua irabazi eta heriotzak programatzeko, interesen arabera. Sistema horretan, lan egiten duten bi protagonista daude. Elenak jasotzen du enkargu bat bere nagusiaren aldetik; bere mentore izandakoa akabatzea. Hor

Kulturalki adibidez ze premia dugun, eta azken urte eta erdian zer esanik ez! Berriro talde bateko partaide sentitzeko, komunitate bateko pertenentzia sentsazioa hori eraiki edo berreraikitzeko, eta hori, kulturaren tradizioaren bitartez egin daitekeela eta sekulako ekarpen aberatsa egin diezaiokegula uste dut. Eta Hezkuntza, etorkizuneko belaunaldiak, konpetentzia eta balore batzuekin hezteko. Eta musikan ere berdin. Egia da, gizarteari ekarpen bat egiteko lanetan aritzeko zaletasuna izan dudala, eta nire jarduerak, ildo horretatik joan direla.

Benetan betetzen zaituena, hori da? Agian batzuetan izan nahiko nuke gauza ukigarriagoetan ibiltzen den norbait, baina azkenean, ez dakit den buruak edo bihotzak, edo egoerak edo zer, horretara eraman naute beti.


12 Erretratua Irudi baten istorioa

# 428 • 2021eko uztailaren 9a

Erretratua

IZEBAREN ETXEA: ‘AU PAIR’ LEKUA GURE NERABEZAROAN Itsasondon gure 14-16 urtetan ez geneukan gazteleraz hitz egiteko premiarik, eta «de usted» gutxiago. Han ikasi nuen ingelesez hitz egiten, hitz egiten edo… Atera etortzen ziren bezeroak ohe eske, artean ez baitzen Internetik erabiltzen lolekua erreserbatzeko. Logela nahi zuenak telefonoz deitzen zigun, edota txirrina jo atean. Hura zen gure bezeroekiko harrera, asko ingelesez, gehiago gazteleraz, euskaraz gutxiena.

Pentsioko lanaz gain, ingelesa

Igeldon nire bi lehengusurekin, Eli Zunzunegi eta Idoia Lasarekin. Arantxa Artzak utzia

A

Arantxa Artza Itsasondo

Ni bezala, 60ko hamarkadan jaiotakook badakizue ‘au pair’ joateak zer esan nahi duen (zuen).

tzerriko familia baten etxera joan eta haiei lagundu, etxeko lanetan, haurrak zaintzen… eta trukean beraien hizkuntza ikasi, edo «mejoratu», ingelesez «improve» esaten denari. Eta hori udako oporraldirako plana izaten zen normalean. Frantziara edo Ingalaterrara gehienetan. Aitortuko dizuet ni ez nintzela sekula au pair joan, baina nerabezaroko udaldia etxetik kanpora pasa bai, hori egin nuen urte dexentez, 14 urterekin hasita. Uztailaren hasieratik irailera izebaren etxean, Donostiako La Perla Pentsioan. Lau lehengusu, adinkideak denok: Edurne, Eli, Idoia eta laurok. Izebaren udako lan taldea gu ginen. Hasi goizean goiz oheak egin eta bezeroen logelak txukuntzetik, erosketak egin izebarekin San Martin Plazan, gero sukaldean lagundu otordua prestatzen, zerbitzari lanak bazkari-afari garaian, eta ate-joka zetozen bezeroei harrera egin. Horiek ziren gure eginbeharrak. Eskola ederra izan zen hura: han ikasi nuen «de usted» hitz egiten. Guk,

Hantxe joan nintzen lehen aldiz, ingeles akademiara ere, pentsioko lanaz aparte ingelesa ikasteko aukera ematen zigun izebak, hantxe mekanografiako klaseetara. Orain gazteek aise ikasten dute bizi tekleatzen, bi hatzekin bada ere. Guk Donostian Mecarrapiden makina bat ordu sartu genituen, eta ordutik, ez zaigu ahazten hamar hatzekin tekleatzen eta pantailara begira idatz dezakegu… Gerora ondo asko etorri zait hori. Eta uda haietan joan nintzen lehen aldiz Antzoki Zaharrera, Victoria Eugeniara, Aste Nagusiko antzerkialdira, Igeldora. Hantxe ikasi genuen hirian ibiltzen inoren laguntzarik gabe, hantxe lehengusuen arteko giro dibertigarrian uda pasa… ez geneukan kuadrillaren tiradizorik, orain gure seme-alabek duten bezala, eta ez geneukan urrunera eta ezezagunengana joan beharrik au pair joan eta udan ikasteko. Izebaren pentsioa udako etxea bihurtzen zitzaigun. Udaleku luze bat. Gurasoak astean behin joaten ziren bisitan, eta egun pasa ederra egiten genuen eurekin. Aste Nagusiko festa giroan su artifizialen emanaldi bakar bat ere huts egin gabe. Harrezkero hamar urtetik behin joatea nahikoa iruditu zait. Kontxako Hondartzan etxean bezala… orain ederra da Donostia, orduan ere bai. Ederra den bezalaxe, izebaren ondoan pasa genituen uda haietako oroitzapena.


Gaztejira 13 Nahia Ruiz Olano • Leire Perlines Apalategi

2021eko uztaiaren 9a • # 428

«Barrutik datorkit marrazten dudana» NAHIA RUIZ OLANO • Marrazkilaria

Testua: Ane Garmendia

Argazkia: Nahia Ruiz

Askotan burua beste plano batean mantentzeko marrazten dut. Horrek ez ditu gauza negatiboak bakarrik ateratzen, denetik ateratzen du. Barruan dudana kanpora ateratzeko balio didanez, ez da nahi bat izaten, behar bat bihurtzen da. Gaitzerdi izena bertatik dator. Adierazpenari tokia eman nahi diot.

@nahianovo izeneko Instagram kontua ere badaukazu.

N

Zer dela eta erabaki zenuen kontu hori sortzea? Aisialdian egindako marrazkiak ez galtzeko ireki nuen kontua, baina ez nik ez galtzeko. Paperean egindakoak bere horretan geratzen dira orokorrean, eta horrek sortutakoari harago joateko aukera kentzen dio. Marrazkiak Instagramera igotzeari esker hainbat proiektu sortu zaizkit. Oraindik ez dut bukatutzat emandako proiekturik igo, baina etorkizunean horretarako baliagarria izango den espazioa bihurtuko da.

Kontu hau izan zen lehenengo sortu nuena eta denbora gehiena eskaini diodana. Argazkigintzarekin lotzen dut. Gaur egun esparru honetan mugitzen naizenean izen horrekin sinatzen dut. Izenean amonaren abizena jarri nuenetik serioago hartu dut proiektua eta bizitza fisikora pasa nahi izan dut, hainbat proiektu aurrera eramanda. Beti daukat hirugarren begi hori kaleko xehetasunei begiratzerako orduan, eta eskuetan kamera bat dudan momentutik horiek jasotzeko beharra sentitzen dut.

Kolaborazioren bat edo beste egin duzu. Eskariak ere jasotzen al dituzu? Orokorrean batak besteari botatako ideien bidez funtzionatzen dugu, elkarrizketetan sortutakoak errealitate bihurtzeko asmoarekin. Eskariak ere jasotzen ditut. Ilusio handiz jasotzen ditut guztiak, azken-finean gogoa eta denbora eskaini diodan proiektu honi forma emateko baliagarriak dira. nahianovo3@gmail.com posta elektronikoa erabiltzen dut eskariak jasotzeko, baina @gaitzerdi Instagram kontutik ere hitz egin diezadakezue lasai asko.

Zerk inspiratzen zaitu? Sentitzen dudan zerbait adierazteko, askatzeko edo nahasteko erabiltzen dut marrazkigintza. Gertatu izan zait atentzioa eman didan zerbait marraztea, deigarria gertatu zaidalako bakarrik, baina orokorrean barrutik datorkit. Beraz, sentimenduak hitzarekin geldituko nintzateke.

Hitz batzuk Etxaguenetik @leireperlines

Zer transmititu nahi izaten duzu zure marrazkien bitartez?

ahia Ruiz Olano (Beasain, 2000) da @gaitzerdi Instagram kontuaren atzean dagoen artista. Txikitatik gustura sentitu izan da eremu artistikoetan, eta marrazkigintza da bere pasioetako bat.

LEIRE PERLINES APALATEGI

Marrazkiak: @gaitzerdi Argazkiak: @nahianovo Pertsonala: @nahia3n

Eguraldia eta umorea

A

skotan entzun dugu gure umorea eguraldiaren eta tenperaturaren araberakoa dela. Izatez, gizakia, egonkortasun klimatiko bat bilatzeko prestatuta dago. Ondorioz, aldaketa klimatiko bortitzak gertatzen direnean, pertsonen organismoan desegonkortasunak sortzen dira. Aldaketa hau, normalean, animoan atzematen omen da. Kasu gutxi batzuetan, diotenez, ohikoa da beste sintoma batzuk pairatzea. Honi, TAE deritzo; trastorno afectivo estacional, hain zuzen. Adituek egiaztatu dute eguzki-izpiek momentuan hobetzen duela pertsonen animoa. Beroak eta eguzkiak umore ona trasmitizen digu, eta umore atseginago bat izaten zein irribarretsuago egoten laguntzen du. Tenperatura beroak eta eguzki izpiek antsietate maila jaitsi eta pentsamendu positiboak areagotzen dituela frogatu da. Aitzitik, hezetasun handiak, kontzentrazioa oztopatu eta itolarria areagotzen ditu. Muturreko tenperaturak gure animoak larriki eragin dezakeela ere baieztatu da, honek estresa handitu eta egoera bortitz zein gatazkatsuak areagotzea eragin dezakeelako. Laburbilduz, esan daiteke, eguzkitan denbora pasatzeak ongizatean eragiten duela. Eguzkia beraz, antidepresibo natural bat da gizakiaren D Bitaminan eta Serotoninan duen eraginaren ondorioz.


14 Gure lurra Landa garapena sustatzeko proiektuak

# 428 • 2021eko uztailaren 9a

Gure lurra

TXIKITASUNA HANDI EGITEN DUTEN PROIEKTU SORTA Testua eta argazkia: Iñaki Gurrutxaga

Landatartasun mailarik handieneko udalerrien sustapena, garapena eta dibertsifikazio ekonomikoa errazten duten programen bidez hainbat proiektu finantzatu dira Goierrin.

A

zpiegiturak sortzea, oinarrizko zerbitzuak bermatzea, ekintzailetza sustatzea eta udalerri txikiak bizitzeko erakargarri egitea dira, oro har, Leader eta Erein diru-laguntza programen jomuga nagusiak. 2017tik 2020ra bitartean 29,5 milioi euro inguruko laguntzak onartu dira Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) lehen programa horren bidez. 2021eko deialdian bost milioi euro pasako laguntzak izatea espero da. Diru horretatik 1,46 milioi Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuetatik etorriko lirateke, eta gainontzekoa, Europar Batasuneko funtsetatik. Erein programak, berriz, bi modalitate ditu, publikoa eta pribatua. Udalerriei ez ezik, era guztietako tokiko erakundeei zuzenduta dago lehena, eta bigarrena, partikularrek garatutako jarduerak finantzatzeko. EAEn landatartasun maila handiena duten eremuen sustapenean eta garapenean aurrera egitea da helburua. EAEn 116 herri daude eremu horretan –Goierriko dezente tartean–, eta 2017tik 2020ra 27,6 milioi euro inguruko laguntzak eman dira modalitate horien bitartez. Leader laguntzak Mendinet tokiko ekintza taldeak kudeatzen ditu. EAEko landa garapeneko 18 elkarteek –Goimen da horietako bat– eta Eusko Jaurlaritzaren menpeko Hazi Fundazioak osa-

tzen dute. Landa eremuen garapen ekonomikoa bultzatzea, enplegu aukerak sustatzea eta herri txikietako biztanleek bizi-kalitatea hobetzeko ekipamenduak eta zerbitzuak jartzea da Mendineten eginkizun nagusia. Testuinguru horretan kokatu behar da joan den ostegunean, uztailak 1, Bittor Oroz Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuorde ataundarrak, eta Landaren, Itsasertzaren eta Europar politiketako zuzendari Jone Fernandezek Goierrira egindako bisita. Ezkio-Itsasoko eskola txikiak bi-

lera egin zuten lehendabizi Goierriko hainbat udal agintarirekin, eta segidan funts horien bidez diruz lagundutako lau proiektu ezagutu zituzten. Iñaki Elgarresta Goimeneko lehendakaria eta Ioritz Berra teknikaria ere han izan ziren, Goimenen laguntza eta aholkularitzarekin garatzen baitira proiektuok.

Ezkio-Itsasoko eskola txikia

Goierrik ia bost milioi euro jaso ditu azken urteetan Leader eta Erein programetara aurkeztu dituen proiektuei esker Goimen landa garapen elkartearen aholkularitza eta laguntza teknikoaren bidez garatzen dira proiektuok eskualdean

Leader programaren ondoz ondoko hiru fasetan finantzatu da (2014-2016) Ezkio-Itsasoko eskola txikia. Lehen fasean, udal eraikina eskola gisa egokitu zuten; bigarrenean, eskolako ikasleentzako sukaldea eta herri osoari zerbitzua eskaintzen dion denda-taberna egin ziren; eta hirugarrenean, haurrentzako parkea eta kirol kantxa sortu ziren. Eskola txikien dinamikaren barruan funtzionatzen du eta adin desberdinetako ikasleak gela berean aritzen dira. «Proiektu integraltzat» definitu zuten Ezkio-Itsasoko eskolarena. «Herri eskola bultzatu ez ezik, herri osoaren erabilerarako ostatu eta kirol instalazioak izatea lortu da, herria egiteko oso garrantzitsuak diren zerbitzu batzuk lortuz. Eskolako jangelako menuak ber-


Gure lurra 15 Landa garapena sustatzeko proiektuak

2021eko uztailaren 9a • # 428

4.700.000

Txirbil Axalkoko Aitzol Telleria agintari eta teknikariei egurrezko bizikleta koadroak nola egiten dituzten azaltzen, Zeraingo tailerrean.

Eurotik gora jaso ditu Goierrik landa garapeneko laguntza gisa 2015-2021 urteen artean. Guztira 71 proiektu lagundu dira, 11 milioi euroko inbertsioa aurreikusita.

3.200.000 Erein programatik iritsi dira. Horietatik 2,4 milioi erakunde publikoek sustatutako 31 proiektu finantzatzeko erabili dira, eta 900.000 euro sustapen pribatuko 17 proiektutara bideratu dira. Inbertsioak, berriz, 7,4 miloikoak.

1.500.000 Leader laguntzei dagozkie, eta 36 miliotik gorako inbertsioak aurreikusten dituzten 23 proiektu finantzatzeko erabili dira. tako eta garaiko produktuekin osatzen dira, eta inguruko herrietako umeei beste eredu baten ikasteko aukera ematen die haur zein lehen hezkuntzan».

erroldatuta daude, eta bertan bizi dira. Udalarentzat arazo zen egoera bati buelta eman diote laguntza hauekin.

Erromesen aterpetxea Zegaman Txirbil-Axalko kooperatiba

Mutiloako plazako etxebizitzak 2011tik egitura hutsean geratu ziren etxebizitzak egitea lortu zuten Mutiloan Leader laguntzei esker. Lehen fasean, eraikinaren egitura, lurpeko garajeak eta zerbitzuak (liburutegia, mediku kontsulta eta ludoteka) egin ziren. Bigarrenean, eta 2018an egindako proiektuari esker, etxebizitza berriak urbanizatzea eta eraikitzea lortu da sustapen kolektiboaren bidez. Sei etxebizitza sortu dira guztira, bi solairutan banatuta. Lau etxebizitza hiru gelatakoak dira, eta beste biak bikoak. Gaur egun sei etxebizitzak beteta daude, guztiak herrian

dute. Pelleta (biomasa) egiten ere aitzindariak izan ziren.

Hiru gazte ekintzaileren ekimena da Txirbil-Axalko kooperatiba, eta landa eremuan iraunkortasun ikuspegia duen jarduera ekonomikoa da. Ekodiseinuak, berrikuntzak eta teknologiak bat egiten dute enpresa honetan, arotzeria tradizionalaren jarduera bizikletaren mundura eramanez. Bizikleten egurrezko koadroak egiten dituzte, tokiko lehengaiak erabiliz kalitate handiko produktu bat lortuz. Axalko neurrira sortutako koadro bat da, egur tekniko eta errendimendu handiko zuntz begetalekin egindakoa. Koadroa txirrindulari bakoitzaren beharretara egokitzen

Passivhaus estandarrak ematen duen eraginkortasun energetikoaren eredua erabiliz egindakoa da Anduetza parketxearen ondoko aterpetxea. Eraikina beheko solairuan dago, eta ganbara txiki bat dauka. Fatxada nagusia hegoaldera eta mendebaldera begira dago, eta inguratzaile bat du ipar-mendebaldeko haizeteei aurre egiteko. Eraikinak 12 erromes har ditzake gehienez, eta bi logela, sukaldea, komuna, egongela eta bi bainugela ditu. Zegamako Udalak sustaturako proiektu bat da, hirugarren sektorearen erabilerarako. Iraunkortasuna, osasuna eta 0KM-ko eraikuntza materialen alderdia uztartzen ditu.


16 Eszena Goierriko kultur plaza

# 428 • 2021eko uztailaren 9a

Antzerkia

Musika Asier Zinkunegi Antzezlea

Emanaldi eder bat ikusi nuen

A

pirilean emanaldi eder bat ikusteko aukera izan nuen: Las cosas que se que son verdad du izenburua. Madrilen bizi eta lan egiten duen antzezle lagun batek abisatu zidan, Donostian izango zela emanaldi honekin lanean. Antzokira sartu orduko eszenografiarekin egin nuen topo, eta zuhaitz erraldoi bat buruz behera zintzilik ikusi nuen eskenatokian. Buruz behera zegoen zuhaitzak zer islatzen ote zuen galdetzen nion neure buruari. Irudia ederra eta indartsua zen. Emanaldia hastean, taula gainean familia baten istorioarekin egin nuen topo. 60 urte inguruko gurasoek, eta 4 seme-alaba gazteek osaturiko familia, hain zuzen ere. Familia arrunta, non guztiek zituzten beraien ametsak, beraien desirak, izaera eta gabeziak. Familia guztietan bezala, denbora pasatzen doan heinean, familia honetako kideek ere hainbat gorabehera biziko dituzte, eta bat-batean familia disfuntzional baten aurrean egotearen sentsazioa izan nuen. Egun batzuk pasa nituen nire familia eta ezagutzen ditudan familien inguruan hausnartzen, eta guztiak, une batean edo bestean, nahiko disfuntzionalak direla iruditu zitzaizkidan. Egia esan, nire ustez gizaki guztiak gaude funtzionalitatea eta disfuntzionalitatearen artean kulunkan. Ordua puntuan eman nahi duen ordulari herrenak bagina bezala. Denok ditugu amets, desira eta intentzio ederrak. Eta aldi berean, guztiok dugu gabezia txikiren bat, ordua puntuan ematen uzten ez diguna. Ikus dezakezuen bezala, ikuskizun honek galdera mordoa sortu zidan, beraz, horra artelana. Las cosas que se que son verdad du izenburua, eta Andrew Borrell da testua sortu zuen idazle bikaina.

Udako kontzertuen garaia

U

da beteko eguraldiarekin batera, uda giroko kontzertuen garaia iritsi da Goierrira. Pasa den asteburuan LegoReggae jaialdiak estreinatu zuen, ofizialki, denboraldiaren hasiera. Baina datozen asteetan ere, kaleko kontzertu eta emanaldi sorta izango da batean eta bestean. Pandemiak eragindako babes neurriekin egin beharko dituzte, baina iaz baino aukera zabalagoa izango da aurten. Goierriko Jazzaldia da hurrengo hitzordua. Gaur, No More Jazz Band eta Maria Yfeu ariko dira Ordizian, eta bihar, Alberto Artetaren Laurok taldea eta Valmuz, Araman. Lazkaon berriz, udako egitarauaren barruan, skate parkea bihurtuko da kaleko eskenatoki. Gaur Ainhoa Larrañaga kantaria ariko da, baina Los Cazahuates (14an), Unidad Alavesa (17an) eta Gozategi (22an) taldeak ere ariko dira. Urretxu-Zumarragako Gazte Asanbladak antolatuta, Txamiskuna jaialdia egingo dute bihar, Izazpiko kantxan; Billy Club, Txost!, Toc eta Rodeo taldeek joko dute. Legazpin, Uztakale egitarauaren barruan, Kontuz Erromeriya eta Estutu taldeen kontzertua izango da bihar, Agirre-Etxeberri parkean. Hilaren 22an, berriz, Evening Prayer taldeak Soularen Divak ikuskizuna egingo du. Ordiziarrockek ere bi saio berezi antolatu ditu uztailerako. 15ean Sheila Chuffy eta Eneritz Furyak ariko dira Domingo Unanue plazan. 22an, berriz, Ekirock egitamoa herrian barrena ibiliko da, Esanezin eta Aitana Cabidorekin.


Erakusleihoa 17 2021eko uztailaren 9a • # 428

Literatura Marian Arratibel • Gerriko liburudenda (Lazkao)

Oporretarako irakurgaiak

U

dako opor egunetan plan ederra izaten da liburu on bat irakurtzeko astia hartzea, gauden tokian gaudela. Ohi bezala, urte sasoi honetan ere, ugariak dira liburuetan jaso ditugun nobedadeak, euskaraz zein gazteleraz. Irakurle gazteenentzat betiko bildumetan titulu berriak iritsi dira. Manga estiloko komikiak ere asko saltzen dira eta youtuberren liburuak ere bai. Hala ere, bertako idazleen lau izenburu azpimarratuko nituzke: 8-10 urtekoentzat, Ibon Martinen Onin bildumako Mitologiaren lurraldean; 10-12 urtekoentzat Amaia Telleria idiazabaldarraren eta Laida Ruiz lazkaotarraren Zuhara, itsasoaren deia; 12-16 urtekoentzat Enara Garmendiaren Etxetik Ameriketara. Horiez gain, beste lau titulu gehiago ere bai: Irati Garmendia goierritarraren Xomorro lapurra, Miren Agur Meaberen Itsasoaren atea, Yolanda Larreategiren Gurasoak tokatzen zaizkit eta Kris Marquez, Maite Maiza eta Mikel Etxaberen Canoso. Helduetan ere irakurgai ederrak ditugu. Goizane Aizpuruaren Izarak, Alberto Ladronen Mendekuaren hazia, Tene Mujika Saria irabazi duen Jon AlonsorenNaparra eta Juan Luis Landaren Orreagako historia kontatzen duen Errolanen elezaharra nabarmenduko nituzke euskarazkoetan. Gaztelerazkoetan, azkenik, Maria Dueñasen Sira, Cristina Cerveraren El invencible verano de Liliana, Najat El Hachmi Buhhuren El lunes nos querran, Ibon Martinen La hora de las gaviotas, Mikel Santiagoren El mentiroso eta En plena noche. Osasunari begirako bi aipamenekin bukatuko nahiko nuke: Libe Garateren Har 3 minutu zuretzako eta Tom Grangerren Dibuja y respira.

Merkataritza eta zerbitzuak


18 Kontrakantxa Komikia • Aliritzian

# 428 • 2021eko uztailaren 9a

Komikia

Aliritzian

Igor Susaeta • Kazetaria

Oroitzapen udatiarrak

Z

utabe hau idazten hasi aurretik ene memoria pribilejiatuarengana jo dut eta eskaera bat egin diot: «Aizu, ekar iezadazu, otoi, oroitzapen udatiar bat». Planteamendua ezin irekiagoa izan da, baina hondartzaren bateko akordua, edo beltzaran, irribarretsu, alegia, irabazle agertzen naizen argazki bat beharrean, beste zerbait eman dit: gogorarazi dit Pagoeta tabernako telebistan ikusi nuela, zortzi urterekin, Jon apaizaren eta beste piztia batzuen konpainian, Miguel Indurainek nola irabazi zuen aurrenekoz Tourreko etapa bat, Cauteretsen, 1989ko uztailaren 10ean. Imajina ezazue zenbat oroitzapen eduki ditzakeen batek, baina hori aukeratu du memoriak. Auskalo, igual otoi esan diodalako eskaeran; edo orain gutxi Lourdesko Ama Urretxuko Pasiotarren eliza itxi dutelako eta Jon izan zelako hango apaiz karismatikoena eta futbolari trebeena; edo, beharbada, besterik gabe, nostalgiko jarri nintzelako orain egun batzuk, Iñaki Akizu apaiza elizaren barruan hitz egiten ikusi nuenean

Urola Telebistan. Zeren, 1960ko, 1970eko eta 1980eko hamarkadetan Ipeñarrieta kalean edo inguruan jaiotako asko Pagoetako parkearen eta elizaren bueltan hazi ginen. Baina Thailandiara edo Cadizera joateko beharrik gabe artean, noizbait konturatu ginen bazela mundurik Pagoetatik kanpo ere, eta udako gau sargorietan Zelai Ariztira iristen hasi ginen aurrena, eta gero, behin ahotsa lodituta, inguruko herrietara ere, tradizioz jasotako erritu etilikoari segida ematera. Asko izan zirelako oraindik ere pisu handia dute egunez erditzen ziren gau haiek ene oroitzapen udatiarretan, eta horrek eraman nau Makala handiaren Hondartzan (2005) diskoa oroitzera, doinu atsegin eta beroetara, izen bere- Pagoeta tabernako ko kantua entzutera. telebistan ikusi nuen «Lortuko al dugu dugu, behingoz bai, itsasoa Indurainek nola irabazi ikustea. Lortuko al du- zuen aurrenekoz gu, azkenik bai, hondar- Tourreko etapa bat tzara iristea». Pagoetatik ez da itsasoa ikusten, baina 20 urte barru gustatuko litzaidake oroitzapenak egunez erditzen diren gauenak baino, ilunabar eder idilikoenak izatea. Baina nago ni atzera Pagoeta ingurura eramango nautela, esaten dutenez haurtzaroa baita gizakiaren aberri bakarra.


Publizitatea 19 2021eko uztailaren 9a • # 428



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.