GoiBerriren 427. zenbakia

Page 1

zk. 427 2021eko uztailaren 2a www.goiberri.eus

Iritzia Elixabete Garmendia Lasa. Jokoa errenta denean

03

10-11

Errainuak

Carlos Mediavilla urretxuarra, Santa Isabel egunari keinu eginez

04

Erreportajea

14-15

Lamborghini LM002 lur orotakoa, Irizarren proiektu bitxienetakoa

Markel Olano _Gipuzkoako diputatu nagusia

«POLITIKAN ERE KULTURA BAT DAGO, LANDU ETA IKASI BEHAR DENA»



Iritzia 03 Elixabete Garmendia Lasa • Kazetaria

2021EKO UZTAILAREN 2A

# 427 Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL

Itzain

Jokoa errenta denean

Koordinatzailea: Iñaki Gurrutxaga

Kudeatzailea: Josu Iñigo

Erredakzio-burua: Loinaz Agirre

Diseinua: Adaki (Eneko Maiz)

Banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak: Beasain: Oriamendi, 32. 20200.

Urretxu: Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08 Webgunea: goiberri.eus

Posta elektronikoa: goiberri@hitza.eus

Publizitatea: 607 530 424 jizagirre@hitza.eus

Bezero arreta, harpidetzak: 902-82 02 01 harpidetza@hitza.eus

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Itsasondo, Legorreta, Mutiloa, Olaberria, Segura, Urretxu, Zaldibia, Zerain eta Zumarraga

Azaleko irudia: Gorka Gomez

I

loba batek esan zigun, 2019ko udan, telefo- tan hanka zuloraino sartzen dudan herrietako notik jokatzeko lehiaketa bat zabaldu zutela: argazki zenitalekin. Egunean Behin. Jaitsi zidan aplikazioa, baina Lagun batek Berria-ko denborapasetan astebeldur nintzen gailuekiko nire abilezia pri- artero ateratzen duten Euskal herrietan barrena marioak huts egingo zidala. Trenez nindoan testa-ren berri eman zidan denbora asko ez dela. egun batean froga egin, eta tiDagoeneko ez diot paso egiten ra, iruditu zitzaidan nire moaste bakar batean ere. Biharaduko jendearentzat ere izan zimunean erantzun zuzenak artekeela lehiaketa. Azken aspalgitaratzen dituztenean… umildian, harrapatuta nauka. dade dutxa hartzen dut. 6/10 Afalondoko kontua izaten bitarteko atakan geratzen naiz da: besaulkian eseri, telefonoa beti, zera dioen horretan: «Behartu eta Egunean Behingo netan diozu euskal herriak ongi partida jokatu. Askotan arraezagutzen dituzula?». Ba bai, pataka, gauerdia iritsi baino le- Elixabete Garmendia Lasa nik uste nuen Euskal Herriko Kazetaria hen bukatzeko, bestela jai baiherriak, ipar eta hego, ekialde tago. Bataz bestekoa zazpian eta mendebal, nahikoa ezagudaukat, hamar galderetatik tzen nituela, langintzak ere lazazpi asmatzen ditut gehienegundu baitit horretan. Uste usAfalondoko kontua tela! tan; ondo daramat kalifikazio Ikasten segitu behar. izaten da: hori, zazpia baita nire zenbaki Ez dakit zenbat jokalari besaulkian eseri, kuttuna. Seira jaisten banaiz, izango dituen Berria -ko hemasailak gorritu egiten zaiztelefonoa hartu eta rrien testak. Egunean Behinen inguru lagun ibiltzen kit. Bederatzirekin, frustratu ‘Egunean Behin’-go 60.000 omen gara. Bada zerbait , ezta? samar geratzen naiz, hain gupartida jokatu Hirurogei mila lagun, egunero txi falta eta… Noizean behin, euskaraz jolasean… (Jolasean konfeti birtual jarioa lehertu diot, Egunean Behinek bietatik eta hamarrera iritsi naizelako zoriontzen nauenean Egunean Behinek… zenti- baitu, jokotik eta jolasetik). Euskal hiztunen kimetroren bat irabazten dut. degoan ez zen halakorik gertatuko sekulan. Bereziki gaizki ibiltzen naiz nazioarteko kiroHilaren 11n itxiko da Egunean Behinen zazpilari, aktore eta musikariei buruzko galderetan; garren denboraldia; finala lau egun geroago jobanderekin ere ez naiz batere ondo moldatzen; katuko da, zuzenean, Euskal Telebistako kameherrialdeak mapan kokatzen, edo geografiako ren aurrean, Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia beste edozein galderetan, hainbestean. Euskal aurkezle direla. Ostegun iluntze horretarako Herriari buruzkoetan, taxuz, nahiz eta batzue- plana eginda dago.


04 Hitz-aspertuan Markel Olano • Gipuzkoako diputatu nagusia

Elkarrizketa

Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusia

«ORAIN 15 URTE BANITU, BERRIZ ERE POLITIKAN SARTUKO NINTZATEKE» Testuak: Aimar Maiz Argazkiak: Gorka Gomez

Hirugarren agintaldia ahitu 2023an, eta ez da berriro diputatu nagusitarako aurkeztuko Markel Olano Arrese (Beasain, 1965). Politikan 15 urterekin sartu zen, EGIn, Beasaingo eta Goierriko suspertzaile. EAJn egituretatik igarota, 2007tik lan instituzionalean ari da . Politikan segituko duela aurreratu du, gero ere.

# 427 • 2021eko uztailaren 2a


Hitz-aspertuan 05 Markel Olano • Gipuzkoako diputatu nagusia

2021eko uztailaren 2a • # 427

San Joan sutara zer bota duzu? Politikan tentsio handia egoten da, pertsona hasarrarazten duten momentu asko. Bizitzan, ahal den neurrian, egoerak ez zaitu jan behar, eta sentimendu positiboetara jotzen ahalegindu behar da. Sutara bota behar direnak sentimendu beltzak eta ilunak dira. Zaila dahori oporraldi aurretik egitea, hala ere.

Estudiante zinela, garai honetarako libre izaten al zinen?

ketak oinarria dira, baina eskolaz aparte ere beste gauza batzuk egin behar dira.

Normalean, irailerako ez nuen ezer uzten. Baina hamarrak ateratzen ere ez nintzen ibiltzen. Estudiante arrunt bat izan nintzen. Nire helburua ez zen horrenbeste notak ahalik eta onenak ateratzea, baizik aprobatu, eta beste kuriositate batzuetarako denbora atera. Ikas-

Igartzako jauregian gaude. Zer ekartzen dizu gogora leku honek? Hainbeste gauza... Leku honek Beasainen zaharberritzea irudikatzen du. Umetan ezagututakoak eta oraingoak ez dute zerikusirik, eta nola zaharberritu den eredugarria izan da. Herriak eta erakundeek prozesu bat egin dute. Beasainen eta Goierrin indar bat egon da, eta egoera industrialaren aurrerabidea ekarri du, aberastasuna. Igartza horren sinbolo nagusia da. Bestetik, gipuzkoarrak zer garen azaltzeko askotan erabiltzen dut: oinarrian industrialak gara. Igartzako burdinola XVIII. mendean zaharkituta geratu zenean, nagusiek eurek jarri zuten lehenengo labe garaia orain CAF dagoen lekuan. Erdi Arotik esperientzia industrial bat etenik gabe mantendu da. Espazio polita eta ederra da, baina historikoki garrantzi handikoa.

Olano eta Arrese, Beasainen arrastoa duten bi leinu. Zer eman dizu sendiak? Bi jatorri ditut. Bat, Beasaingoa, nahiz eta Olanotarrak Senperekoak diren, Lazkao eta Beasain mugakoak. Beasaindartasuna ekarri didate. Lanagatik-eta, kalean oso integratuta zeuden: okindegietan, gure aitak altzari denda... Merkataritzarekin eta jendearekin harreman izugarria zuten. Arresetarrak Ataungo San Gregoriokoak dira, eta Ataun ere ez daukat saltzeko. Oso herri berezia da, eta hortik mundu erruralago bat etorri zait, herri txikiko ikuspegia.

Eta politikoki? Biak ala biak familia euskaltzaleak eta abertzaleak dira. Bizitzan konpromisorako bide bat ekarri dit horrek. Ikastoletako hasierako konpromisoa ere bi aldeetan dago. Isabel Olano lehen irakaslea izeba nuen, eta Amaia Arrese andereño izan zen Lizeoan. Ni ikastola giroan hazi naiz, eta oinarri nagusiak hortik datozkit. Gero, Arresetarrek harreman gehiago eduki dute industriarekin, Fabrika Haundian edo CAFen. Ikuspegi diferenteak dira, eta denek aberasten dute.

Politikan 15 urterekin hasi zinen. EAJko gazteen antolamendu eta suspertze lanean jardun zinen. Trantsizio garaia zen. Politikan ere kultura bat dago, landu eta ikasi behar dena. Interesak hartu, irakurri, lanean hasi lehenengo herrigintzan eta gero alderdian... Horrek markatu du nire gazte


06 Hitz-aspertuan Markel Olano • Gipuzkoako diputatu nagusia

# 427 • 2021eko uztailaren 2a

Zein da?

Argazkizalea errealitate politikoaren eszenan

P

asaian eta Beasain sorterriko plazan ekitaldi bana eginda, ordurako iritsi da Markel Olano Igartzako jauregi aurrera, komunikazio burua beste laguntzailerik gabe. Denborarekin, presarik gabe eta esatekoak pentsatzeko astia hartuta egin du elkarrizketa. Aurretik, jauregia ikusi du, diputatu modura etorritakoan inoiz izan ez duen patxadarekin behatzeko. Sotoko zurezko presaren aurkikuntza, goiko solairuko itsasontzi marrazkiak, Errotakoak... aipatu ditu. Historia maite du. Beasainera gutxi etortzen da. Hondarribia du bizileku orain, eta Bidasoan gaindi ibiltzen da. Askotan, Hendaian. Argazkilariarekin kameraz luzaro aritu da, oraintsu erosi duela berria. Natura-argazkizale porrokatua dela dio, eta sare sozialetan jarri izan ditu; azken aldian, etxeko haurraren erretratista da. Aitatxo aspalditik zen, ordea; Goierriko EGIren garaietatik. Politikaren gazi-gozoak ahobizarrik gabe kontatu ditu. Nahiez eta ezinez aritzeko oztoporik ez du jarri. Markel pertsona eta Olano diputatu pertsonaia ezin direla bereizi aitortu du. Politika bizigai duela, bokazioa. Hika izan da elkarrizketa. Kargudun den 14 urteotan, gehien lehenengo agintaldian zahartu zela erantsi du. Bi gurasoak galdu zituzten 2006an, une oso latzak familian, eta diputatuaren ardura politikoa «artean dolu egoeran» hartu zuen. «Jendeak ez dit sinistuko, baina 2011n hauteskundeak galtzea niretzat liberazio pertsonal handia izan zen. Oso gogorra suertatu zitzaidan». Bere familia osatuta, 2015-2019 agintaldia jada oso desberdina izan zuen. «Bizitza erabat aldatu zen». Politikarena lan gogorra dela ziurtatu du, baina «konpromisoa» du aurre egiteko botika. Hamabi aldiz erabili du hitza.

garaia. Konpromiso politikoa izan da nire heziketan inportanteena. Oso gogorrak ziren garai haiek, kultura jeltzalearen eta ezker abertzalearen tirabira oso inportanteekin, Goierrin bereziki. Gazte garai oso interesgarria izan nuen; gogorra zen, baina aldi berean une historiko batean kokatua.

Gaur 15 urte bazenitu, sartuko al zinateke politikan? Zailagoa da gaur egun. Konpromisoak markatzen du nire bizitza, eta gaur egun hori jarraia izatea da zaila. Gaurko gazteek eta nerabeek ere konpromisoak hartzen dituzte, baina mundu guztian gertatu da, luzeak zailago direla. Zygmunt Bauman pentsalariak dio mundu hau geroz eta likidoagoa dela. 1980ko

hamarkada izugarri solidoa zen. Oso egonkorrak ziren gauza haiek malgu eta likido bihurtu dira. Bere arriskua badu; Baumanek dio hori gertatu dela kontsumo gizarte bat garelako eta dena kontsumo bihurtu dugulako. Gaurko gazteek, bakoitzak bere prozesua beharko dute. Dena dela, Beasainen gure alderdiak jende gaztea erakartzeko ahalmena daukala ikusten dut. Orduan, modu diferentean seguruenez, baina gaur ere antzeko zerbait egingo nuke.

Filosofia karrera aukeratu zenuen. Oso irakurtzalea nintzen. Ordu asko igarotzen nituen irakurtzen, literatura eta edozein diziplina. Etxetik zetorkigun; aitak-eta zaletasun handia zeukaten, eta liburuak geneuzkan etxean.

Idazteko bokazio bat baneukan, letretan hazteko, baina interesa arlo pila batekin neukan. Hiru anaiek letretatik jo genuen: batek Kazetaritza, besteak Euskal Filologia. Filosofia ikasi nuen, historia adarretik, ez zelako diziplina espezializatua, ikuspegi zabala zeukalako. Filosofiaren harra, seguruenik, Lizeoan irakasle izan genuen Luis Mari Barandiaranek sartuko zidan. Filosofiarekiko oso ikuspegi interesgarria zeukan, estimulantea. Hark ez zidan kalterik egin Filosofia aukeratzeko.

Politikan zer gustatu zaizu gehien? Arlo politikoan bi momentu oso diferente izan ditut. Lehena, hauteskunde jakin batzuetan hautagai bezala sartu nintzen artekoa; oso herrikoa, berta-


Hitz-aspertuan 07 Markel Olano • Gipuzkoako diputatu nagusia

2021eko uztailaren 2a • # 427

«Senpereko Olanotarrek Beasaindartasuna ekarri didate. Ataungo Arresek, herri txikiko ikuspegia eta esperientzia»

«Gipuzkoan bi tradizio politiko abertzale nagusiek daukagun aldentzeak nazio eraikuntza zailtzen du»

bihurtu zaio bere indargune nagusietako bat, gizarte antolatuarekin izan duen harremana, mantentzea. Denoi tokatzen zaigu, guri ere bai, errealitatearen iraurketa egokia egitea. Ez dut ezkutatuko EAJk herrigintzarekin eta euskalgintzarekin oso harreman problematikoa eduki duela, urte askoan. Eboluzio bat egin, eta jakin izan dugu gure burua egokitzen eta aldatzen. Denok egin beharra daukagu esfortzu hori.

koa. Gero, lurralderako jauzia egin nuen han, GBBra, eta gero EBBn egon nintzen. Aldundirako hautagai, azkenik. Bi aroek daukate bere poza. Herrian, EGIren Beasaingo eta Goierriko taldeak dinamizatzeko lana izan nuen. Jada edadean aurrera samar nindoanean, 30 urterekin, Aitatxo esaten zidaten, adarra joz. Talde oso indartsua sortu zen Goierriko herrietan, eta Beasaingo nukleoak balio izan zuen dena indartzeko. Belaunaldi oso bat etorri zen EAJn. Harrobi lana inportantea da, baina egunerokoa da lan hori. Jende gaztea ilusioz datorrela ikustea eta taldeak sortzeko aukera izatea, poz handiz bizi izan nuen.

ko ahalmena izan da, adostasunetara iristeko. Lizarra-Garazik, une beltz bat gainditzearekin, errealitatea erabat aldatu zuen. Gaur egungo bake prozesua ezin liteke ulertu Lizarra-Garazirik gabe. Jende askok ikusi zuen politika beste modu batera egin zitekeela, eta aukera berri bat ekarri zuen. Momentu hartan ez zen gauzatu, baina hurrengoan bai.

Ez dirudi egoerak oso itxaropentsua.

Lizarra-Garaziko talde iraunkorrean ibili zinen. Itxaropen handia piztu zen. Nola bizi izan zenuen barrutik? Alderdi politiko batean sartutakoan, mundua alderditik ikusten duzu. Gainera, Goierrin eduki genuen egurrarekin, ideologikoki oso beligerante bihurtzen zara. Portaeretan ez, beti konpondu beharra daukazulako. Baina proiektu politikoen talka hain handia denean, dogmatikoa zara beste alderdien kontsiderazioan. Lizarra-Garazik ekarri zuen beste ideologia batzuk barrutik eta konfiantza giroan ezagutzea. Zure irakurketa aberastu egiten du horrek. Kontestu ona izan zen, ilusio handikoa, baina eten egin zen. Norberak bere eboluzioa izan du geroz. Baina nik beti mantendu dut, gaur ere bai, mugimendu politiko eta komunitate guztiek egoera eta izaera konplexuak dauzkatela, eta irakurketa linealak eta dogmatikoak egitea oso injustua dela. EAJrekiko irakurketa hori edukitzea zilegi eta justua ez den bezala, ezker abertzalearekiko edukitzea ere ez da. Irakurketa dogmatikoek etena ekartzen dute, errealitatea beti parametro jakinetan interpretatzen duzu, eta mesfidati gainera. Gure alderdian, Joseba Egibarren ikuspegia irakurketa konplexuagoak egite-

Abertzaleek elkar ulertu beharra daukatela defenditu izan duzu. Paradoxikoki, Gipuzkoan dituzte liskar handienak EAJk eta ezker abertzaleak. Ikuspegi eta diferentzia ideologikoak daude. Elementu batzuetan batasuna, ez posible bakarrik, beharrezkoa eta ezinbestekoa da. Euskararen normalizazio estrategietan eta halako nukleo gogorreko oinarrizko kontuetan ezinbestekoa dugu adostasuna lantzea. Gertatu dena da arlo sozioekonomikoan ereduak aldentzen joan direla. Nik interpretatzen dut, bere garaian Podemos sortu zenean, Espainiako estatuan oro har, ezkerraren munduan iraultza edo irakin handi bat egon zela, eta alderdi bakoitza horren inguruan kokatzen joan da. Ez ezker abertzalearen ikuspegitik bakarrik, sindikatuen ikuspegitik ere lerrokatze bat ikusi dut ezker muturreko ideologietan eta ikuspegietan. Orduan, jeltzaleok ere gure eredu sozioekonomikoaren ikuspegia landu dugun neurrian, bat-batean konturatu gara oso urrun gaudela, izugarri urrun. Hurrengo urteetan bereziki landuko dugu hemen daukagun eredu sozioekonomikoa eta bere defentsa. Eta nola muturreko ikuspegi batek zalantzan jar dezakeen gure eredua, industriala. Epe laburretan oso zaila ikusten dut adostasunetara iristea, ezkerreko munduan markaje bat dagoelako eta horko ideologia nagusiak oso ezker muturreko ikuspegi klasikoa daukalako. Gainera, ezker abertzaleari problematikoa

Daukagun aldentze horrek nazio eraikuntza zailtzen du. Gure nazioak dituen erronka berriei aurre egiteko, bi tradizio politiko abertzale nagusiek distantzia hori edukitzeak izugarri zailtzen du dauzkagun lanak eta lehentasunak behar bezala enfokatzea. Eta kezkagarria da. Bilduk foru aldundian pasatu zituen lau urteetan politikagintza enfokatzeko modu bat gauzatu zuen Gipuzkoan: arerioak jada etsai bihurtu gintuzten, sistematikoki. Horrek nahastu zuen izugarri harremana, eta oraindik ez da gainditu. Objektiboki, gertakari batzuk oso larriak egon ziren. Epaitegietan daude. Eztabaida edo konfrontazio politiko bat epaitegietara joaten denean, badakizu nola hasten den baina ez nola eta noiz bukatzen den. Ikasgai bat da hori: denok ikasi behar dugu lehia politikoa arlo politikoan burutzen. Tribunaletan, bestela, eskuetatik joaten da, eta hori gertatu zaigula uste dut.

Azken agintaldia izango duzu? Bai, azkenekoa izango dela erabaki dut.

Zer legatu utzi nahiko zenuke? Nire kontsiderazioa ez dut sekula egin, talde bezala funtzionatu dugu. Ahalmen intelektual handiko jendea eduki dugu. Gu sistema politiko eta instituzionala garatzen joan gara, eta Gipuzkoaren erronka nagusiei aurre egiteko sistematizazio bat eta egitura bat sortu dugu. Mugarria 2017an Etorkizuna Eraikiz izan zen. 2007an hasi ginen jada aldaketak egiten eta gizartearengana gerturatzen, gobernantza kezka hartuta. Etxe barruan ere barre egiten ziguten orduan. Jada inork ez du barre egiten, ikusten delako garai berriek ezinbestekoa dutela mundu guztian egiten ari dela aldaketa politiko handi bat. Erronka eta arrisku handiak dauzkagu, besteak beste populismoarena. Sistema politiko klasikoek euren burua eraldatu behar dute, biziraun nahi baldin badute.


08 Herri jakintza Sendabelarrak

# 427 • 2021eko uztailaren 2a

Orrialde honetarako ekarpenik egin nahi izanez gero: goiberri@hitza.eus

Hitzen ganbara

Esaera zaharra

Efemerideak

Erroiloa: Alperra, alper harria. Soroan lurra zapaltzeko erabiltzen zen harrizko zilindro astuna. Goierrin ‘erroilo’ forma zabalduta zegoen. Errepideetan zorua trinkotzeko pasatzen duten makina, berriz, zilindroa da.

«Iturri onak lehortean ezagutzen dira»

1848-7-3. Joaquin Alzaa jeneral karlista oñatiarra fusilatu zuten, Zaldibian. 1991-7-4. Irene Paredes futbolaria jaio zen, Legazpin. 1996-7-4. Iker Irribarria pilotaria jaio zen, Araman.

Oparotasunean emaile diren guztiak borondatetsuak eta eskuzabalak direnik ezin da esan. Daukan gutxia elkarbanatzen duena da emaile ona, ezintasunean laguntzeko prest dagoena.

Sendabelarrak

Intsusa Sendabelarrik erabilien eta herrikoienetako bat da intsusa. Arnas arazoetarako eta azalerako erabiltzen da.

» Izen herrikoia Intsusa.

» Izen zientifikoa Sambucus nigra L. (Crassulaceae)

» Ezaugarriak Landare hau zuhaixka oso adartsua da, 6 eta 8 metro arteko luzera har dezakeena. Zuhaitz batenak bezain zurtoin gogorra dauka, eta zurtoin horrek bi azal izaten ditu: bata ikusi egiten da, eta kolore marroia du; bestea, berriz, azpialdean dago, eta berde kolorea du. Loreak, txiki zuriak, ugari izaten ditu, eta elkartuta agertzen dira lore-elkarketa zapaletan (bost lore-hosto txiki). Txikiak izateaz gain, bata bestearen ondoan jaiotzen dira, eta sorta ederra osatzen dute. Usain oso berezia daukate, urrutitik antzeman daitekeena. Adartxo bakoitzak 5-9 hosto izaten ditu, lantza formakoak eta ertzak horzdunak. Hostoak bata bestearen ondoan jaiotzen dira. Fruituak beltzak, mamitsuak eta txikiak dira, eta loraldia amaitzean agertzen zaizkio. Ukituz gero, esku guztia purpura kolorez tindatzen da.

Baso ertzetan, erreka bazterretan eta bide-ertz hezeetan aurki daiteke.

» Atal erabilgarriak Loreak eta adarren bigarren geruza erabiltzen dira gehienbat. Loreak udan bildu behar dira, fruituak uda bukaeran edo udazkenean, eta bigarren azala udazkenean.

» Propietateak eta erabilpenak Loreen infusioa arnasbideetako arazoetarako – bronkitisa, eztula, gripea, katarroa, sukarra– eta halakoak sendatzeko erabiltzen da. Horretarako, 20-30 gramo lore ur litro batean egosi behar da, eta bost minutuz beratzen utzi. Egunean bizpahiru aldiz har daiteke. Begiak garbitzeko, konjuntibitisarentzat, bekatxoentzat... ere erabil daiteke infusioa.

Aurpegia garbiltzeko edo leuntzeko intsusa lurrinak har daitezke, poroak irekitzen laguntzen baitu. Azalaren bigarren geruza, berriz, ukendu moduan erabil daiteke azaleko gaitzetarako: zauriak, erredurak, kolpeak, herpesak, ospelak... Ukendua egiteko, zurtoin edo adarretako bigarren geruzaren 100 gramo olio litro batean egosi behar da, su eztian eta bizpahiru orduz. Iragazi, 100 gramo argizari bota eta dena urtzen denean poteetan sartu.

» Kontraindikazioak Ez dira ezagutzen. Iturria: Legorretako Udalak kaleratutako ‘Ez zela kajoi batean gordetzekoa’ liburua.


Bertsoa • Kate motzean 09 Sustrai Goenaga Intxausti • Karmele Plazaola

2021eko uztailaren 2a • # 427

Gaiak hala dio

Kate motzean Karmele Plazaola • Irakaslea

«Txikik bezala, gozoa eta gazia gosaltzen dut» Sustrai Goenaga Intxausti Gaia: Ez da posible Neurria: Hamahirukoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz Doinua: Zuek horrela ikusi eta Ez da posible herri batetik joan behar izatea ez da posible gutxik bapo ta askok ezer ez jatea genero arten ezberdintasun nabarmena egotea ezta ere gerratea ta dakarren desastrea pobreziaren atea herriren batek aske izan nahi ta besteek zapaltzea Ez da posible zeinen gogorra den errealitatea Monarkia bat demokrazia garbi bezala saltzea beltza izanda polizi batzuk zu gogor erasotzea gerra batean gal ditzakezu familia ta etxea eskuina orain indartzea faxismoan elkartzea lege txarrak ezartzea frankismoaren apologia iritzi gisa hartzea ez da posible hori guztia nik neuk noizbait barkatzea

HURRENGOA » Bertsolaria: Iker Zubeldia Katarain Gaia: Bidaiak

Testua eta argazkia: Asier Zaldua

Karmele Plazaola urretxuarrak Haur Hezkuntzako goi mailako teknikari eta Lehen Hezkuntzako irakasle ikasketak egin zituen. Makina bat tokitan lan egin du: Arrasateko Aita Mennin, Apalategi kirol-dendan, Antzuolako enpresa batean eta hezkuntzan. La Salle-Legazpi ikastetxean hiru urte eman zituen eta Urretxu-Zumarraga ikastolan 15 ikasturte daramatza. Lurra eta Irrintzi dantza taldeetako kidea izan zen eta kirola asko gustatzen zaio. Gimnasia erritmikoa egin zuen, Urretxu-Zumarraga Ikastolaren taldean jokatu zuen eta egun Urola futbol taldeko entrenatzailea da. Beste kirol asko egiten ditu: igeriketa, frontenisa, padela, mendia...

Gustuko liburua? Karmele Jaioren Amaren eskuak. Pelikula edo telesail bat? Pelikula, La vida es bella. Telesaila, berriz, La casa de papel. Musika talde bat edo musikari bat?

Hertzainak eta Su Ta Gar.

Abesti bat? Baldorba. Kolore bat? Morea.

Oporretarako toki bat? Kantabriako edozein txoko. Aurten ez gara hara joan behar, baina aurreko bederatzi urteetan Kantabriara joan gara. Liencres ingurua zoragarria da.

Zer gosaltzen duzu? Gozoa eta gazia, Txikik Herri txiki, infernu handi saioan esan zuen bezala: tostada gozo bat, tostada gazi bat eta kafesnea. Zein da jaso duzun opari bereziena? Seme-alabak, zalantzarik gabe. Urretxun biziko ez bazina, non biziko zinateke gustura? Alabak Londresen esateko esan dit, baina Urretxun oso ondo bizi naiz. Urretxuko alkatea izango bazina... Kiroldegia berritu eta handituko nuke.


10 Errainuak Carlos Mediavilla

# 427 • 2021eko uztailaren 2a

UNERIK GORENENA EGUNIK HANDIENEAN

Carlos Mediavilla Ikatza (Legazpi)

Iruindarra naiz jaiotzez, eta Urretxun bizi arren, Legazpiko Ikatza argazkilaritza elkarteko kidea naiz azken 30 urteotan. Naturako eta kirol ekitaldietako argazkiak ateratzen gozatzen dut batez ere. Irudiko argazkia 2017ko Santa Isabel egunean ateratakoa da, Zumarragako jaietako egun handian, gaur lau urte juxtu. Antioko ermita erromeri toki bihurtzen da, baina unerik hunkigarriena Ezpatadantza egiten dutenekoa da. Klik bakar batean, une horretan gertatzen diren istorio ezberdinak biltzen saiatu nintzen argazki honetan: herritarrak, agintariak, apaizak, kazetariak, txistulariak, abesbatza, eta nola ez, dantzariak mugimenduan. Unerik gorenena da, egunik handienean. Hori bai, argazkia lortzeko pare bat ordu lehenago igo ohi naiz Antiora: tripodea prestatu, kamera doitu, zain egon...

Datu teknikoak Nikon D700 • 24/70 • 1/15 sg • ISO 400


Errainuak 11 2021eko uztailaren 2a • # 427

Carlos Mediavilla


12 Erretratua Irudi baten istorioa

# 427 • 2021eko uztailaren 2a

Erretratua

OLABERRIKO SVASTIKA

Larraitz Arratibel Gorostizu-Orkaiztegi Olaberria

G

aztain ipurdi batetik disdira egiten zuen zeozer ikusi zuen Santos Arratibelek ehizera joan zen egun batean. Gerturatu eta berehala konturatu zen Olaberriko svastika zela. Hartu eta bere etxean, Garitain baserrian jaso zuen bertako zutabe bateko zuloan. 30 urtez ez zion inori ezertxo ere esan. Ideologia nazionalista pil-pilean zegoen aurreko mende hasieran, eta lurralde guztian ikur nazionalistak azaltzen hasi ziren. 1914. urtean nazionalisten gaztediak euskaraz hitz egiten zutenak erdaraz hitz egiten zutenetatik bereizteko svastika insignia bezala hartzea iradoki zuen. Urteak pasa ahala hizkuntzaren irudi izatetik nazionalista sentimenduaren irudi izatera pasa zen, svastica. Olaberrian, gaur egun udaletxean dagoen tokian, batzokia zegoen gerra aurretik, 3. solairuan bertako mastilean svastika eta ikurriña jartzen ziren. Ideologia nazionalista zuten olaberritar batzuk bertan zegoen Bujanda-Olarandarren tabernara joaten ziren maiz politikaz hitz egitera afaltzen zuten bitartean. Baina, militar frankistak Etzegaratetik barrena Ojarbitik Olaberrira sartzearekin batera svastika eta ikurriña zeuden tokia utzi eta desagertu egin ziren.

Olaberriko Garitain baserriko zutabe bateko zuloan egon zen gordeta svastika. Larraitz Arratibel

1935ean zenbait idatzi argitaratu ziren 1914an gaztedi nazionalistak hartu zuen erabakia kritikatuz, baina ordurako Hiltlerren ideologiaren indarra ikusita, svastikaren erabilera zalantzan jarri zuten nazionalistek, Euzkerea aldizkarian argitaratu zen artikulu honetan ageri den bezela.

Lauburuarekin ordezkatu «Ez da euskalduna eta ez dugu pentsatzen euskaldunak erabili duenik orain arte. Enblema bat da, aintzinako herrialde ugaritan erabilia izan dena eta nazionalista euskaldunak erabili dutena Hitlerren faxismoaren aurretik. Azken honek bereganatu du eta zabaldu bere ikur bezala, benetako svastikaren esanahia eta historia ez dakitenen artean. Zer egingo dugu? Alde batera utzi. Eta zerekin ordezkatuko dugu, beste ikur batekin?» Eta halaxe izan zen. Gerra zibila bukatu aurretik euskal nazionalistek erabiltzen zuten svastika gaur egun ezagutzen dugun lauburuarekin ordezkatu zuten. Svastika izena sanskritotik dator (suastika) eta benetako esanahia «zorte oneko» da: hala nola oso ondo, zoriontsu, arrakasta, zorte on, ondo joan dagizula, agur, esan nahi du. Sinbolo hau

munduko kultura guztietan aurki dezakegu eta denetan esanahi positiboa du.

Utzitako tokian 1975-1976 urtean Santosek zeozer esan nahi zuela adierazi zion familiari eta iloba Gregorio Arratibeli esan zion eskua sartzeko etxeko zutabeko zulo batean, «nik utzitako tokian badago hor egon behar du» esanez. Orduan ikusi zuen familiak lehen aldiz svastika. Garitain baserrian jaso da Olaberriko historiaren parte bezala. 1930. urtekoa da. Gerra garaian Olaberrian gertatutakoaren egia jakiteko benetako desioak memoria historikoaren proiektu honen sorrera ekarri du; min eta sufrimenduaren testigantzak jaso dira, baita barkamenekoak ere alde negatiboa lagun hartuta ibili zirenentzat, esker ona momentu zailetan lagundu zuten guztientzat ere. Inor eta ezer epaitu gabe, ez eta ere inor eta ezer kontrolatu nahi izan gabe, gorrotoa eta iguia besterik ez duelako areagotzen. Proiektu honekin, svastickak esan nahi duen bezala, zoriona eta benetako askatasuna desio da historia honetan egon ziren Olaberriko familia guztientzat. *Aitor Urkiola Ugartemendiaren laguntzarekin osatutako testua.


Gaztejira 13 Alarma Morea

2021eko uztailaren 2a • # 427

‘Udaberrian’, txarraren alde onaz hitz egiten duen abestia

A

larma Morea bueltan da berriro ere. Musika talde hau Uxue (Zumarraga, 2002) eta Ainhoa Plagaro ahizpek (Zumarraga, 1997) eta Nerea (Zumarraga, 2002) eta Palmi Dual (Irun, 1996) ahizpek osatzen dute. Etxean eta lagunartean hasi zena, proiektu eder batean bilakatu zen berehala. Jendea lehenengo momentutik maitemindu zen beraien abestietako runba erritmoaz, eta ildo beretik jarraituz, Udaberrian izeneko abesti berria kaleratuko dute igande honetan, uztailaren 4an. Ainhoak kontatu duenaren arabera, «barrenak askatzeko» idazten du askotan, «inongo beste asmorik gabe», eta horrelaxe sortu zen abesti hau: «Txarraren alde onaz hitz egiten du. Askotan kosta egiten da lokaztutako bide batean aurrera egitea, eta sekulako garrantzia dute bide horretan topatzen ditugun lore txikiek. Momentu korapilatsu batetik ateratzeko behar nuen bultzada izan zen kantu hau idazteko prozesua». Taldeak orokorrean haien abestiekin emakumearen egoera salatu eta mahai gainean jartzea bilatzen du. Gizartean ematen diren beste gai batzuk ere ikutzen dituzten arren, feminismoa da beti haien ikuspuntuaren oinarria: «Abesti guztiek mezu bat daramate, eta kontziente izan behar dugu, inplizituki bada ere, mezu hau jaso egiten dela. Asko zaindu behar da ematen den mezua». «Alarma Morea sortu genuenetik, asko ikasi dugu bide honetan, baina gehien ikasteko aukera ematen duen unea oholtza gainekoa da, oholtza gainean ez da sekula esperientzia bera bi aldiz errepikatzen», azaldu dute taldekideek. Azkeneko zuzenekoa Lazkaon izan zuten, eta harrera oso ona izan zutela azaldu dute musikariek: «Guk eszenatokian dugun jarrera jendearen aldarteak baldintzatzen du era batera edo bestera». Egoerak hala behartuta, azken hilabeteetan hiru kontzertu bertan behera utzi beharra izan dituzte, baina «egoera hobetzen ari dela ikusita, laster data berriak izatea espero dugu».

Testua: Ane Garmendia

@alarmamorea Alarma Morea

Argazkia: Alarma Morea


14 Erreportajea Irizar-Lamborghini: Ormaiztegiko zezena

# 427 • 2021eko uztailaren 2a

Erreportajea

RAMBOREN ZEZEN GOIERRITARRA Testuak: Aimar Maiz

Irizarrek inoiz izan duen proiektu bitxienetakoa Lamborghiniren LM002 lur orotakoa izan zen. Luxua eta potentzia, Goierrin jantziak.

O

rmaiztegiko txakurrak harrapar eta pasar egiten zuela, baina zezena ez zen amutsagoa. Italiar kutsuarekin, gainera. Raggiungere eta sorpassare . Erronka teknologiko modura hasi zen Lamborghiniren eta Irizarren arteko harremana. LM002 lur orotako auto erraldoia karrozatzeko eskaria iritsi zen Ormaiztegiko kooperatibara, 1980ko hamarkadan. Eugenio Elortza presidenteak Patxi Baron ormaiztegiarrari eskatu zion proiektuaren buruzagitza hartzeko. Hasieran zalantza izan zuen, baina kanpotik ingeniari bat ekartzeko prest zeudela ikusita, onartzea erabaki zuen. Eta Irizarrek sekula izandako proiektu bitxiena –eta ikusgarrienetakoa– eraikitzen hasi zen. Ibilgailu eta teknologia askok bezala, arlo militarrean zeukan sorburua LM002-k. AEBetako armada 1960ko hamarkadaren azkenean hasi zen Jeep mitikoen ordezkoak sartzea pentsatzen. Humvee mugikortasun handiko erabilera-askotarako ibigailua ideiatu zuten 1979an. Bertsio zibila, hainbat enpresa eta gora-beheraren ondoren, Lamborghiniren eskura iritsi zen. Lur jotzeko zorian zegoen Italiako traktore eta auto marka ezaguna, eta merkatu-esparru gehiagotan probatu beharrez, azkene-

an argia ikusi zuen LM002 modeloak. 1986ko Bruselako erakustazokan aurkeztu zuten. Patxi Baronek ingeniaria ez dela argi utzi du, ikasketarik ez daukalako. «Baina ingeniaria ere jeinurik gabe ez da ezer. Nik eramaten nuen dena. Buruari eragin behar izaten zitzaion beti». 1.500 plano eman zizkioten, eta hortik hasi zen muntaia guztia diseinatzen. «Oso zaila izan zen prozesua. Astoaren gainean jarri egitura, eta planoetako piezak eginez, gutxinaka handik hasi ginen eraikitzen. Ikaragarri zaila zen». Ekoizpenaren eta materialen buru Jon Miren Mendizabal itsasondoarra jarri zen – «lan bikaina egin zuen»–, eta ingeniari Pablo Mendizabal.

303 unitate egin zituen Irizarrek Ez zen nolanahiko autoa Lamborghiniren LM002-a: motorra 12 zilindro V-an, karburaziozkoa, 450 zaldiko potentzia ematen zuena. 1 Formulako kotxeen motorra zen, Countach modelo superdeportiboarena. 3.000 kiloko pisua hartzen zuen kotxeak. Erregai kontsumoa, berriz, 30 litro 100 kilometroan. 300 litroko depositua jarri zioten, Irizarren diseinatua. «Kostatu zitzaidan hori», dio Baronek. Luxu handiko autoa zen, garestia. «18 milioi pezetan saltzen zen kotxe hura, garai hartan. Oraindik ere kotizatuta daude, asko balio dute». 1985ean hasi zen Irizar ekoizten, eta 1987an bukatu. 303 ibilgailu egin zituzten epe horretan. Patxik 1986an utzi zuen Irizar, Sunsundegira joateko. Lamborghinik 1993an atera zuen azkeneko LM002a, stockeko piezekin bukatuta. Irizarrek Olaberriko Ihurren daukan

lantegian egin zituzten, eta 20 bat langile ibili ziren proiektuan.

Eskakizun tekniko handiak Maila horretako ibilgailua ateratzeko, ekoizpenean ezin zen hutsik egin. «Esekidura sartzeko-eta, milimetrora eraiki behar izaten genuen egitura, akatsik gabe. Bestela, ez zuen balio. Bestetik, soldatzeko garaian, bi aldeetatik batera soldatu behar izaten zen; alde bakarretik eginez gero, okertu egiten baitzen.

«Ikaragarri zaila izan zen prozesua. Autoaren 1.500 plano eman zizkiguten. Piezak egin, eta handik pixkanaka eraiki genuen» Patxi Baron LM002-ren proiektu burua


Erreportajea 15 Irizar-Lamborghini: Ormaiztegiko zezena

2021eko uztailaren 2a • # 427

Handia baina ahaltsua

K

Irizarren Lamborghini LM002 ibilgailua, ekoizpeneko hiru arduradunekin: Jon Miren Mendizabal, Patxi Baron eta Pablo Mendizabal; eta atzerago Dino Roggiati. Patxi Baron

Horrelako hamaika problema gainditu beharra izan genuen». Egitura zuzen geratu zela konprobatzeko, tarteka neurketak egiten zituzten CAFera eraman eta laserrarekin neurtuta. Piezak egitea ere Irizarren ardura zen. «Orduan ez zegoen laser ebaketarik. Trokelatuta egiten genituen piezak. Lehenengo laserra Bizkaiko Ihurreko enpresa batek jarri zuen, eta hara eramaten nituen egitera. Gero, Zumaiako beste enpresa batean jarri zuten, eta hara», kontatu du Baronek. Egiturarentzat ST44 altzairu berezia erabili zuten. «Kolpeak-eta hobeto irensten zituen, malguagoa zen. Normalean, autobusetarako ST37 altzairua erabiltzen zen orduan».

Ordiziako Renault Goierriren bidez ekartzen zituzten piezak, eta hari Peugeot 505aren sistema elektrikoa eransten zioten. «Belarri bat soldatu behar izaten zitzaion, eta gero berria balitz bezala geratzeko tratamendu bat eman». Ezina, ekinez –eta lanez– egina. Barrutik larruz forratzen zuten. Kolorea bezeroak aukeratzen zuen. «Behi larrua izaten zen, eta Beasaingo Olaran Manufakturetatik ekartzen genuen». Apaingarri modura, zurezko moldurak jarri zizkioten akaberari, Baronek berak diseinatuta. «Budinga izeneko zura zen, eta Beasaingo Ibai-Ondo aroztegian egiten zituzten moldurak». Benetako Made in Goierri zegoen, beraz, teknologia italiarraren azpian.

‘Erre-xietearen’ sarrailarekin

Ramboren kotxea

Aldagailu-kaxa oso handia zeukan, txasiaren erdi-erdian, eta barruan toki asko kentzen zuen, aurreko bi eserlekuen tartean. «Gidariarentzat hain toki gutxi geratzen zen, ezen atea irekitzeko sarraila normala ez baitzen sartzen, tokirik ez zegoen eta». Osinalderen desguazean aurkitu zuen Baronek irtenbidea. «Renault-7 modeloaren sarraila akoplatzen zitzaion ondo, eta hura erabili genuen».

Jende ospetsu askok erosi zuten Irizarrek karrozatutako Lamborghini handi hura. Silvester Stallone aktoreak (Rambo pertsonaiarena) eta Tina Turner kantariak eskuratu zuten bana, esate baterako. Rambo-Lambo deitzen zioten. Ameriketarako egin zituzten gehienak. «Baina karburazioa zeukan, ez injekzioa, eta izugarrizko gastua egin beharra zeukan markak AEBetan homologatzeko. Eta utzi egin zion fabrikatzeari».

arrozeria soilik egiten zuen Irizarrek, eta kamioietan Italiara bidaltzen zuten, Lamborghiniren egoitza nagusian ensanblatzeko. Kotxea osorik ez zen Irizarren bukatzen.Irizarrek ez zuen kotxe bakar bat gorde beretzat. Baronek behin probatu ahal izan zuen. Bartzelonako auto erakusketan erakutsi zuen Lamborghinik LM002 kotxea, eta markaren eta Irizarren bitartekari Dino Roggiatik ekarri zuen Ormaiztegira. «Ormaiztegitik Zumarragara eraman nuen, probatzeko. Artean autobiderik ez zegoen. Santa Lutziko zuzenean 180 km/h-an jarri nuen. Hark ateratzen zuen motor hotsa... egundokoa! Bihurgunea iritsitakoan, komeriak. Izan ere, frenuak zeuzkan patal samarrak, 3.000 kilo geratzeko gutxiegi». Lamborghiniren lantegian izan zen bisitan, Countach modelo mitikoaren muntaia katea ikusten.

Lur orotakoa izanda, basamortuan ibiltzeko aproposa zen: 200 km/h-ko abiadura garantizatuta zeukan. Hala, Afrikako diktadoreek ere erosi zituzten. «Mobutu diktadore odolzalearentzat 30 egin genituen. Bat blindatua, berarentzat propio. Belgikan topatu nuen auto hura, duela urte batzuk, jabe pribatu baten garajean. Zumarragan egindako txapa berezia jartzen genien blindatzeko, eta ateetan epoxi ehuna. Madrilen, koronel baten bidez, proba balistikoak egin genituen. Espainiako Armadak soldaduak, armak eta behar zen guztia utzi zizkigun. Metrailadoreekin 5 metrotik tiro egiten zioten ateari, eta ez zuten blindajea zulatu»». Hassan II.a marokoarrak eta Gadafi koronelak ere bazituzten Irizarko zezenak. Haientzat, salpikaderoan lamina berezia jartzen zuten. «Parez pare begiratuta bakarrik ikus zitezkeen koadroko argiak, ez aldamenetik. Desertura gauez ehizera joaten zirenean, animaliek argirik ez ikusteko zen. Hassan II.aren autoarei argi infragorriak ere instalatu genizkion».


16 Eszena Goierriko kultur plaza

# 427 • 2021eko uztailaren 2a

Dantza

Uztailak dakarrena Mikel Sarriegi Dantzaria

Trikuarena

E

torri da uda, pasa da San Joan. Oraintxe urtebete su majikoaren inguruan esku-dantzan erre genituen lore eta belar zaharrak, eta saiatu ginen haiekin batera uxatzen birus eta mozorroak. Txertoekin bezalaxe, aurtengo alamartxoan bigarren dosia jarri diogu gaitzari eta tradizioaren laborategiak protokoloak ongi bideratu baldin baditu, hurrengo hilabeteetan libratuko gara maskaretatik, esku-zapietatik eta hainbat sentimenduren adierazpide-hesi diren distantzietatik. Bien bitartean, dantzari jendeok behinik behin, trikuarena egin behar izan dugu egoerari aurre egiteko. Kuzkurtu, kiribildu, ingurumariari neurria hartu, eta babestu. Baina horrek ez du esan nahi, kuzkurtuagatik, arantzei zorrotz eutsi ez diegunik. Kiribiltzearen beharraz tamaina txikiko adierazpideak asmatu eta plazaratu behar izan ditugu iragan berri diren hilabete luze hauetan: dantza-koreografiak berrasmatu behar izan ditugu ezpata-dantzarien saldo handiak taldetxo txikietan sakabanatzeko; sokak eten ditugu nor bere urruntasunetik birtualki eta bideoen bidez elkar josten saiatzeko; hitzaldi dantzatuen moldea asmatu behar izan dugu Igartubeitia baserriko ganbara, edo Joxemari Telleriaren Nafarroa 23 bezalako zoko ezkutuetan dantzatu ahal izateko; Andramendi Ikastolako ikasleek Arteria dantza-sorkuntza proiektu saritua atera dute argitara meritu handiz; Beñat Urretabizkaia dantzariak, Pop!, bere lehen bakarkako ikuskizuna, sortzeko baliatu du abagunea; eta beste abar luze bat, bizirik dagoenak bideak bilatu eta aurkitzen dituela erakusten dutenak. Orain, badirudi trikua deskiribildu eta xirri-xarra, zirurika, berriz ere abiatzeko moduan dela. Luzatu hatzak eta behatzak, zorroztu ezpatak, zabaldu belarriak, heldu eskutik ondokoari, bagatoz kaleak eta plazak berriz ere hartzera!

LegoReggae jaialdia bueltan da Reggae doinuek hartuko dute Legorreta gaur-biharretan. Mo’Kalamity, Emeterians, Trikoma eta Skabidean ariko dira. • Non: Kiroldegia (Legorreta) • Noiz: Uztailak 2 eta 3

Uztakale, ikusi, entzun eta dantzatu Ikus-entzunezkoak, antzerkia, dantza eta musika saioak dakartza Legazpiko Uztakale egitarauak, tartean, Errimak bi oinetan ikuskizuna, hilaren 16an. • Noiz: Uztailaren 1etik 24ra

Jazz doinuak ere badatoz Goierrira Goierriko Jazzaldia ere bueltan da, No More Jazz Band, Maria Yfeu, Alberto Arteta, Chris Kase eta Valmuz bezalako artistekin. • Non: Arama eta Ordizia • Noiz: Uztailak 9, 10 eta 11

Unidad Alavesa eta Gozategi, Lazkaon Lazkaoko udako kultur egitarauaren barruan, Unidad Alavesa (17an) eta Gozategi (22an) taldeak ariko dira, zuzenean. • Non: Skate Parkea (Lazkao) • Noiz: Uztailak 17 eta 22


Erakusleihoa 17 Merkataritza eta zerbitzuak

2021eko uztailaren 2a • # 427

Osasuna Ibone Etxezarreta • Aintzane Alberdi farmazia (Zaldibia)

Beherakoa

tzea onuragarria da, beherakoaren iraupena murrizten laguntzen baitute. Hauek, lactobacillus eta bifidobacterium bakteriez osaturik daude. Probiotikoen funtzioa hesteetako mikrobiotaren oreka mantentzen laguntzea da. Mikrobiotak hesteen mukosen azalera handia dela medio gure sistema immunologikoa aktibatzeko gai da, erantzun immunologiko bati hasiera emanez. Ondorioz, gizakien sistema immuneko osagaiak erlazionatuta daude hesteetako mikrobiotaren zaintzarekin.

S

asoi honetan hainbeste ikusten den gaixotasun bati buruz hitz egitera nator, beherakoaz. Urteko beste garai batzuetan ere gertatzen den arren adierazgarriagoa da udan. Beherakoa gorozkien maiztasuna, bolumena eta biguntasuna handitzea da. Sarritan erasotzen gaituen eta gure artean arrunta den arren, bereziki bi urtetik beherako umeetan eta adinekoetan arduratzeko gaixotasuna da. Arrazoi ezberdinengatik pairatu daitekeen arren, gehienetan, kausa infekziosoa, iraupen gutxikoa eta automugatua da. Gaurkoan, gastroenteritis infekzioso akutuan eman beharreko pausoak aztertuko ditugu. Beherakoan gure lehentasuna deshidratazioa saihestea eta zuzentzea izango litzateke, batez ere umeetan eta adinekoetan. Beraz, funtsezkoa da ondo hidratatzea likidoak eta zopak hartuaz. Bestalde, beherakoa dela eta galduriko mineralak eta gatzak farmazietan dauden hauts batzuek hartuaz berreskuratu ahalko ditugu. Hauetako sobre bat ur litro batean nahastu eta pixkanaka egun guztian zehar 1-2 litro edan behar dira, zehazki libratze bakoitzeko 200 ml likido hartu beharko lirateke. Beherakoaz gainera, botagurea baduzu likidoa pixkanaka edatea komeni da, hau da, koilarakadaka eta 3-4 minutuz behin.

Sintomak arintzeko

Janariari dagokionez, gogoaren arabera kantitate txikietan jango dugu, eta oso gozoak, koipetsuak eta zuntzean aberatsak diren jakiak saihestu behar dira. Edarien artean alkoholdunak eta hasiera batean ere esnea baztertzea gomendatzen da. Laburbilduz, orokorrean ahal den heinean edatea eta jatea derrigorrezkoa da. Honetaz gainera, jan aurretik eta ondoren eta komunera joan eta gero eskuak garbitzea funtsezkoa da. Beherakoari aurre egiteko, geroz eta ezagunagoak diren probiotikoak har-

Sintomei dagokienez, hauek arintzeko badaude botikak, ez dute gaixotasuna sendatzen baina eramangarriagoa izaten laguntzen dute. Hauetako batzuk dira: loperamida, razekadotriloa, ikatz aktibatua... botika hauek errezeta gabe eros daitezke baina ongi aztertu beharko litzateke zein den aproposena eta gerora pairatu daitezkeen albo ondorioak. Neurri hauek denak hartu eta gero 4 edo 5 egunetan beherakoa ez bada eteten, medikuarenera jo behar da. Aldiz, gaixoa adinekoa edo bi urtetik beherakoa bada lehenago joan behar da, errazago deshidratatzen baitira eta ume txikien kasuan fardela erabiltzen dutenez ez da ziur jakiten zenbat likido galtzen duten. Horrez gain, gorozkiak beltzak badira edo odola badute eta/edo sukarra, sabeleko min zorrotza eta etengabe botaka egiten ari bazara medikuarenera joatea gomendatuko nuke.


18 Kontrakantxa Komikia • Aliritzian

# 427 • 2021eko uztailaren 2a

Komikia

Aliritzian

Eresti Oiarbide • Hizkuntza aholkularia

Lotsa

E

z nuke esango lotsatia naizenik; ez naiz jendaurrean Gizonezkoa bazara, baliteke esaten ari naizena ez ulertzea; erraz musugorritzen den horietakoa. Hainbat egoe- izan ere, nerabezaroko bigote irten berri hori izan zenuenean ratan, ordea, zentzurik ez duen lotsa sentimenduak ez bada, sekula ez zenuen horrelako sentipenik izango. Eta harrapatzen nau. Adibide argienetako bat depilatu kontua ez da gizonezkoen begiradek bakarrik lotsarazten gaigabe ibiltzearena da. Hainbat lagun femituztela, baizik eta gizartearen begiradak, nistarekin behin baino gehiagotan hitz orokorrean. Pentsa, gutako askok ere hoegin dut gaiaz, eta ia guztiek onartu didabeto ikusten dugu geure burua ilerik gaNire proposamena te antzeko sentipenak izaten dituztela. be. Lotsarik gabeko eguna Gazteenek hanketakoa eta, batez ere, beZenbat aldiz entzun dugu «Ez da itxuizendatzea da, eta rea!» esaldia? Esate baterako, hileta batesapeetakoa gainditu dutela diote, baina an elizara ez sartzeagatik, edo egun seibigotearena… Hori beste kontu bat da. zentzurik gabeko nalatuetako familia bazkariren batera ez Musukoak dezente erraztu digu konlotsari modu joateagatik, edota lan-elkarrizketa batetraesanean ez erortzea. Izan ere, hurbilekolektiboan erantzutea ra arropa zarpail samarrarekin joateagakoekin egon garenean bakarrik kendu tik. Kasu horietan, ez dugu arazo handidugu, eta, jakina, egoera horietan ausartagoak gara. Baina berriro ahoa estali gabe ibiltzen hasi gara, rik izaten esaten digutenari kasurik egin gabe sudurraren eta kitto. Arazoa honakoa da, orain artekoa irakurri duzue- puntan jarritakoa egiteko. Urteko egun guztiek izena duten nok, idatziaren aldameneko argazkia ikusi gabe ere, zalantza honetan, nire proposamena Lotsarik gabeko eguna izendaizpirik gabe emakumea naizela ondorioztatuko zenutela –be- tzea da, eta zentzurik gabeko lotsa honi modu kolektiboan erantzutea. re horretan horrelakorik aipatu ez badut ere–.


Publizitatea 19 2021eko uztailaren 2a • # 427



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.