GoiBerri 423. zenbakia

Page 1

zk. 423 2021eko ekainaren 4a www.goiberri.eus

03

Iritzia Judit Garcia Llorens. Ereduaz hitz egin dezagun

10-11

Errainuak

Xabi Garmendia beasaindarraren ‘Iluntasunetik argia’ argazkia

04

Erreportajea

14-15

Igartubeiti baserri-museoa sortu zutela 20 urte beteko dira abuztuan

Jose Julian Irizar _Zumarragako alkate ohia

«NEURRI ERRAZENAK NEOLIBERALAK DIRA, BAINA PROGRESISTAK HARTU BEHAR DIRA»


goiberri

02 Publierreportajea Zubillaga hiltegia

# 423 • 2021eko ekainaren 4a

Publierreportajea

0 kilometro hiltegia, orain Goierritik gertuago arai berrietara egokitzeko eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko instalazioen berritze prozesu batean murgildu da azken urtebetean Zubillaga-Oñati hiltegi eta zatitze zerbitzua. 2012an hiltegi guztia berritu eta puntako hozte sistema ezarri eta gero, 2013an zatitze gela sortu zuten eta iaz zuzeneko banaketarekin hasi ziren. Marka identitate berria ere garatua du, eta instalazioen homogeneizazioan nabari da hori. Aurten harrera gunea eta bulegoak berritu dituzte, jangela berri bat egin dute eta artxibategia moldatu dute lanaren erreferentzia errazteko. Gune garden eta zabalen aldeko apustu hori eginda, langileen lanaren optimizazioa eta praktikotasuna, eta bezeroen erosotasuna lehenetsi ditu erakundeak.

G

Zubillaga Hiltegiak behi, zaldi eta ardi aziendak hiltzeko makina bat zerbitzu eskaintzen dizkie Euskal Herriko eta inguruko harakin (bezeroen %70) eta baserritarrei (%30). Iaz 1.400 tonako ekoizpena izan zuen, eta horietatik 400 zatitze gelatik pasa ziren. Asteazkenetan ez beste egun guztietan hiltzen dituzte behi aziendak –produkzioaren %95–, zaldikoak astelehenetan eta ardi aziendak astelehen eta astearteetan. Urtero 9.000 abelburu pasatzen dira hiltegitik.

Kalitatezko zerbitzua Bezero bakoitzaren beharrei egokitutako zerbitzua ematen dute. Azpiegitura modernoei esker –ukuilu argitsu eta txukunak–, animalien ongizatea bermatzen dute, animaliak ez sufritzea eta ahal bezain

gutxi estresatzea garrantzitsua baita kalitatezko haragia lortzeko. Zatitze gelan egiten duten lanaren bidez, produktuari balio erantsia emateaz gain, azken produktua formatu eroso eta egoki batean eman diezaiekete harakin eta baserritarrei. Zatitze zerbitzuak, gainera, aukera ematen die baserritar txikiei autokontsumoa eta elikagaien subiranotasuna bermatzeko. Banaketa zerbitzu zuzena ere eskaintzen du iaztik, eta ganadua kanalean edo ontziratuta jasotzeko aukera ematen diete bezeroei. Kalitatezko zerbitzu integral eta tokikoa eskaintzen du, 0 Kilometroa filosofiari lotua. Horixe du bereizgarri Zubillaga Hiltegiak. Egungo bide azpiegiturei esker, Goierriko bezeroek inoiz baino eskurago dute Oñatiko hiltegiaren eskaintza zabala.


Iritzia 03 Judit Garcia Llorens • Baserritarra

2021EKO EKAINAREN 4A

# 423 Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL

Itzain

Ereduaz hitz egin dezagun

Koordinatzailea: Iñaki Gurrutxaga

Kudeatzailea: Josu Iñigo

Erredakzio-burua: Loinaz Agirre

Diseinua: Adaki (Eneko Maiz)

Banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak: Beasain: Oriamendi, 32. 20200.

Urretxu: Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08 Webgunea: goiberri.eus

Posta elektronikoa: goiberri@hitza.eus

Publizitatea: 607 530 424 jizagirre@hitza.eus

Bezero arreta, harpidetzak: 902-82 02 01 harpidetza@hitza.eus

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Itsasondo, Legorreta, Mutiloa, Olaberria, Segura, Urretxu, Zaldibia, Zerain eta Zumarraga

Azaleko irudia: Gorka Gomez

O

rain arteko Europako makro-ustiategiElikadura burujabetzaren kontzeptua eta rik handieneko proiektua bueltaka da- agroekologiaren garapena mundu mailako basebil Soriako Noviercas herrian, baime- rritar txikien ekarpena izan da. Agroekologiaren nak bildu nahian: hogei mila behiren- kasuan, ekoizpen deszentralizatua bultzatzen da, tzako ustiategia. Proiektuak estamentu ezberdi- tokian tokiko baldintzen araberakoa, gertukoa, netatik balorazaio oso ezkorrak jaso ditu, ikuspegi giza neurrikoa eta ekologikoa. Askotan pentsaekologikotik, sektorialetik, sozialetik, hidrologi- tzen dut, agronegozioa ezarri aurretik, baserrietakotik... ahaztu gabe duen ditik zetorren jarduera ereduaren mentsioarengatik jasoko lukeen jarraipena dela agroekologia. laguntza publikoaren kopuru Larrialdi klimatikoaren garai handia. Sektoreko mobilizazio hauetan, lurrarekiko defentsan ugari eragin ditu eta herritar aseta agroekologian sakontzea korentzat astakeria handia da. ikasgai pendientea dugu. Gure Hala eta guztiz ere, enpresa suslurraldean baserriak etengabe tatzaileak etsi gabe, asmoarekin desagertzen ari diren honetan jarraitzen du. gaiari heltzea gero eta beharrezJudit Garcia Llorens Honen haritik, Noviercaseko koagoa dela iruditzen zait. ProBaserritarra ustiategi erraldoiari buruzko argrama publiko integrala horretikulu batean «tamainak garratarako bideratuta eta nekazaritzia du» irakurri berri dut. Baina tza politiken norabide aldaketa tamainaz bakarrik ari bagara, beharko genituzke urrats sendoElikadura zein da muga? Zein tamaina da ak ematen joateko. burujabetzaren egokia eta non hasten da astakePertsonalki, gazteak, emakuria? Izan ere, enpresa berdinak meak edo/eta kuadrilla bat erekontzeptua eta bost mila esne behiko ukuilua du agroekologikoan hasten deagroekologia dauka Kaparroson. Berdina eginean poza sentitzen dut. Alde mundu mailako tekotan, eredu bera jarraitzekobatetik, lehenengo sektorean baserritar txikien oro har somatzen den gizarte batan, nola jakin egokia eta ezegokiaren arteko tamaina-muga ekarpena izan da kardadea txikitzen zaigulako eta non dagoen. beste batetik, etorkizunarekiko Gaia interesgarria da elikaitxaropena areagotu egiten dedura eta nekazaritza jarduera ereduari buruzko lako. Agroekologiak bizitzako plazer txiki haneztabaida zabalari eragiteko, eredu industriala diak ematen dizkigu gainera, horietariko bat da eta agroekologikoaren arteko aldeak eta bakoi- zeure buruaren jabe zarela sentitzea askotan, eta tzaren eraginak (osasunean, jendartean, naturan, iraunkortasunaren alde lanean ari den kolektibiekonomian, justizia sozialean..) esate baterako. tate baten parte izatea.


04 Hitz-aspertuan Jose Julian Irizar • Zumarragako alkate ohia

Elkarrizketa

Jose Julian Irizar Zumarragako alkate ohia

«POLITIKAN ZAILA IZATEN DA ERDIKO BIDEA JORRATZEA» Testuak: Asier Zaldua Argazkiak: Gorka Gomez

Jose Julian Irizar (Gabiria, 1954) Zumarragako alkatea izan zen 1987tik 1995era bitartean, Eusko Alkartasunarekin. Ondoren, Errepide eta Garraio diputatua izan zen. 1998an utzi zuen kargu hori. Gipuzkoako Eusko Alkartasunaren lehendakaria ere izan zen. Egun EH Bilduko kidea da.

# 423 • 2021eko ekainaren 4a


Hitz-aspertuan 05 Jose Julian Irizar • Zumarragako alkate ohia

2021eko ekainaren 4a • # 423

Nolatan piztu zen zugan politikarekiko grina? Nire ikasketa garaiko urteak urte gogorrak izan ziren. Bilbon bost urte eman nituen eta aurreneko hirurak Franco hil aurreko azkenak izan ziren eta azken biak Franco hil ondorengo lehenak. Ekonomia ikasketak egin nituen Bilbon eta Sarrikoko fakultatea pil-pilean ze-

goen. Sekulako giroa zegoen. Garai hartako politiko ezagunenek bertan hitzaldiak eman zituzten, bertatik politiko ezagunak atera ziren... Miguel Angel Revilla Kantabriako presidentea, adibidez. Ni ere han murgildu nintzen politikan, baina ez nintzen alderdi batera afiliatu.

Eusko Alkartasuna alderdiko Gipuz-

koako lehendakaria izan zinen, ordea. EAJko zatiketa gertatu zenean, nire lagun batzuk EAren alde egin zuten. Bilera batzutara joan nintzen eta laguntzen hasi nintzen. Dena egiteko zegoen. 1987ko udal hauteskundeetan zerrendan sartuko nindutela esan zidaten. Hasieran hamabosgarren postuan joango nintzela esan zidaten, gero bigarren... eta azkenean zerrendaburu. 31 urte besterik ez nituen eta aurpegi berri bat nahi zutela uste dut. Ez genuenez irabaztea espero, baiezkoa eman nuen lasai asko. Azkenean, irabazi egin genuen, 15 botoren aldearekin. Bigarren alderdi bozkatuena PSE izan zen. EAJk emaitza txarrak lortu zituen eta ordutik ez du inoiz hiru zinegotzi baino gehiago lortu.

Zenbat zinegotzi lortu zenituzten? Guk bost zinegotzi lortu genituen eta PSEk beste bost. EAJk hiru lortu zituen, Herri Batasunak bi eta Euskadiko Ezkerrak beste bi. Jaurlaritzan EAJ eta PSE zeudenez, hemen biak oposizioan jarri ziren. Hala, HB eta EErekin osatu nuen gobernua. Oso oposizio gogorra izan genuen. Bost eta sei orduko osoko bilkurak izan genituen. Giro nahasia zegoen, EAJren banaketa zela eta.

Zein izan zen zuen ekarpen nagusia? Dena egin gabe zegoen. Udala herritik oso urruti zegoen. Arau subsidiarioak egin genituen eta udalari baliabide teknikoak eta giza baliabideak eman genizkion.

Bigarren legealdia lasaiagoa izan al zen? Kutxara itzultzeko asmoa nuen, baina berriro alkategai izateko eskatu zidaten. Berriro irabaztea sorpresa izan zen, PSE oso indartsu baitzetorren. Anton Arbulu aldunditik zetorren. EAJren zerrendaburua, berriz, Josu Jon Imaz izan zen. Goiko auzoetan, PSEk boto asko lortzen dituen auzoetan, boto asko lortu genituen.

Zergatik uste duzu gertatu zela hori? Goialdean obra asko egin genituen, auzotarrentzako lokala, margotze lanak... Auzo haiek utzita zeuden eta jendeak obra horiek gustura hartu zituen.

Nortzuk osatu zenuten gobernua? Bigarren legealdi hartan EAJrekin normalizazioa bilatzen hasi ginen. Josu Jon Imazekin hartu-eman ona nuen eta gobernuan sartzea onartu zuen. Ogasunaz arduratu zen. Ondo hasi ginen, baina EErekin genuen hartu-emana okertu egin zen. Sagarna EEko zinegotzia bota


06 Hitz-aspertuan Jose Julian Irizar • Zumarragako alkate ohia

# 423 • 2021eko ekainaren 4a

Zein da?

Pablo Irizar Gabiriako alkatearen semea

J

ose Julian Irizar Gabiriako Alegia auzoan jaio zen. «Dagoeneko bota duten etxe batean jaio nintzen. Erreka ondoan zegoen, fundizio eta laminazio tailer baten ondoan. Nire birraitonak karretilak egiten zituen eta ondoren fundizioa eta laminazioa ireki zituzten. Enpresak Irizar zuen izena». Haurra zela hil zitzaion aita. «Aitak Pablo Irizar zuen izena. Gabiriako alkatea izan zen. 36 urterekin hil zen. Haurrak ginen eta ni Zumarragara bidali ninduten, 7 urterekin, osaba-izebengana. Zaharrena naiz. Bigarrena Astigarragara joan zen, interno, eta ama (Juanita Lasa) jaiotetxera itzuli zen, Mandubiara, anaia gaztearekin». Irizar ikasle ona zen eta horrek goi mailako ikasketen ateak ireki zizkion. «Zumarragako La Sallen ikasi nuen. Baliabiderik ez genuenez, ofizialia bat ikasi nuen: delineante. Espediente ona lortu nuenez, beka bat eman zidaten. Gijonera joan nintzen, unibertsitatera sartzeko ikasketak egitera. Ondoren, beste beka bat eman zidaten, Bilbon Ekonomia ikasketak egiteko». Politikan murgildu zen arte, banka munduan lan egin zuen. «Unibertsitate ikasketak bukatzen ari nintzenean, Banco de Bilbaon hasi nintzen, Bilbon bertan. Franco hil berria zen eta bankuak oposizio batzuk egin zituen euskaraz zekien jendea kontratatzeko. Bilboko eta Bergarako bulegoetan lan egin nuen. 1984an Aurrezki Kutxa Munizipalak Eibarko bulegoko zuzendari postua eskaini zidan eta hara joan nintzen». Politika utzi zuenean, aurrezki kutxara itzuli zen, baina gutxi iraun zuen. «2000. urtean nire kontura jarri nintzen. Ordutik, aholkularitza lanak egin ditut enpresentzat: aktiboak kolokatu, lurrak bilatu, hedapen egitasmoetan lagundu...».

egin nuen, Josu Jon haserretu egin zen... Legealdia amaitutakoan Zumarragako Udala uztea erabaki nuen.

Zein esango zenuke izan zela zortzi urte horietako zuen ekarpen nagusia? Udalaren modernizazioa eta irekitzea. Giza baliabideak eta baliabide teknikoak eman genizkion eta udaletxeko ateak herritarrei ireki genizkien: mugimendu sozialei, baserritarrei, intsumisoei, gaztetxekoei... Parte hartzea bultzatu genuen. Obra bat ikustera kalera ateratzen nintzenean, jendea harritu egiten zen alkatea kalean ikusteaz.

Zumarragako Udala utzi ondoren, Errepide eta Garraio diputatua izan zinen. Aurrekontu eta langile asko zituen saila

zen. Ez zeukan batere zerikusirik udalarekin. Nafarroako autobidearen inguruan sortu zen istilua ixtea tokatu zitzaidan. Nire aurretik egon zen Imanol Murua gaizki utzi gabe, EAJ, PSE eta Jonan Fernandezen Lurraldea plataformarekin akordioa ixtea tokatu zitzaidan. Bestalde, garai hartan ETAk Aldaia bahitu zuen eta bere enpresaren aurrean astero egiten ziren kontzentrazioetara joaten ginen. Eztabaida dezente ere egon ziren. Adibidez, Etzegarateko obraren inguruan. Nire ustez ez zuen lehentasunik merezi, Gipuzkoari ez baitzion inongo ekarpenik egiten eta Beasain-Durangoren atzeratzea ekarri baitzuen. Goierriko udalak eta Nafarroakoak kontra izan nituen. Bestalde, Ei-

«Lehen legealdian oso oposizio gogorra izan genuen: bost eta sei orduko osoko bilkurak egin genituen» «Udalari giza baliabideak eta baliabide teknikoak eman genizkion eta herritarren parte hartzea bultzatu genuen»


Hitz-aspertuan 07 Jose Julian Irizar • Zumarragako alkate ohia

2021eko ekainaren 4a • # 423

«Nafarroako autobidearen inguruan sortu zen istilua ixtea tokatu zitzaidan, nire aurrekoa [Imanol Murua] gaizki utzi gabe»

«AHT, Donostiako metroa... Horren aldean, errepideen mantenua huskeria da. Garraiolariei kargatu behar al zaie?»

bar-Gasteiz autobidea martxan jarri genuen. Errepide horrek bidesariak izatea defendatu nuen. Bidesarien aurkakoa naiz, baina kontuan izan behar da errepide horrek sekulako mesedea egin ziela Deba bailarako bizilagunei eta obra garestia izan zela. Errepide hori egin zen arte, eibartarrak Soraluzetik, Bergaratik, Arrasatetik, Aretxabaletatik, Gatzagatik... pasa behar ziren Gasteizera joateko. Gipuzkoako enpresa garrantzitsuenetako batzuk bertan egonda, nola eduki zezaketen errepide hori? Eibarren hitzaldi bat eman nuen eta 500 pezetaren truke Eibartik Gasteizera ordu erdian joango zirela esan nienean, zoro moduan txalo egin zuten. Ezin zuten sinetsi. Aldundian egon nintzen urteetan Beasain-Durangok ere bultzada garrantzitsua jaso zuen.

ezin dira beti herritarrak izan dena ordaintzen dutenak. Aldundian nengoenean, AHTa 2010erako bukatuko zela esan zuten. Zenbat urte eta zenbat diru hipotekatu den eta oraindik falta dena, Donostiako metroa... Diru horren aldean, errepideen mantenua huskeria da. Eta hori garraiolariei kargatu behar al zaie?

Ez zenuen legealdia bete. Zergatik? Bidesarien inguruko eztabaida sortu zen, baina garai hartan bidesariak beharrezkoak ziren aurrekontuak koadratzeko. Denek edo inork ez ordaintzearen alde nengoen. Nire tesiak galdu egin zuen eta politikan, galtzen denean, galtzen jakin behar da. Utzi eta kito.

Nola ikusten duzu egungo egoera? Egun bidesariak defendatzeak ez du inongo zentzurik, ez etikari dagokionez eta ezta finantzei dagokienez ere. Izan ere, ia obra guztiak amortizatuta daude. Neurri errazenak neoliberalak dira, baina progresistak hartu behar dira. Kargak banatu egin behar dira. Aldundia bidesariak jartzen tematu da, baina ez dut uste aurrera aterako direnik. Europak ez dio utziko. Estudio bat egin beharko da eta aurrekontuetako dirua beste modu batera banatu beharko da. Lehentasunak zehaztu behar dira. Zer da hobea? N-1 hobetzea edo Eibar-Gasteiz bide alternatiboa erabiltzea? Zein da arazoa? Errepideen mantenua? Baina

Ze harreman duzu egun politikarekin? Bilkidea naiz eta zerrendetan joan izan naiz. Politika interesatzen zait, noski, baina kanpotik jarraitzen dut. Iritzia eskatzen badidate, ematen dut, noski. Eta udaletxean nire laguntza behar badute, ematen dut. Baina behatzailea naiz nagusiki.

Nola ikusten duzu Zumarraga? Atzerapauso handia eman da. Nire ustez, udala berriro ente itxi bat bilakatu da. Ez dago gardentasunik eta informaziorik. Ez dakigu ze erabaki hartzen diren, zergatik eta zertarako. Herriari bizkarra ematen ari zaio. Alderdi berak denbora asko daramatza boterean eta gehiengo absolutuek horrelako gauzak ekartzen dituzte. Guk oso gehiengo estuak lortu genituen. Guri tokatu zitzaigun bezala lan egitea gogorra da, baina gehiengo absolutuek nepotismoa ekar dezakete. Nire ustez, aldatu beharra dago. Indar progresistek aurrera egitea espero dut eta orain dago horretarako aukera. Plan Orokor berria egin behar da eta hor finkatuko da etorkizuneko Zumarraga. Ea udalak herritarren parte hartzea bultzatzen duen edo ez duen oztopatzen behintzat, ea nola parte hartzen duten herriko taldeek eta alderdiek... Azkeneko urteetan Zumarragan ez da aldaketa nabarmenik egin. Etxe batzuk bota dira, baina ez dakigu zeintzuk diren gure indarguneak, zer daukagun eskaintzeko. Zumarragak aldaketa sakona behar du.

EH Bilduko kidea zarela esan duzu. EAkoa ere bai? Ez. Gipuzkoan iskanbilak sortu zirenean, alderdia utzi nuen. EAko jende askorekin harreman ona dut, baina egun bilkidea naiz.

Zer diozu EAn bizi den eztabaidari buruz? EAk okupatzen zuen espazio politikoa nahiko zaila izaten da. Ezker indartsua (ezker abertzalea) eta zentro-eskuin indartsua (EAJ) egonda, polarizazioa ematen da. Erdiko bidea jorratzea zaila da. Gainera, hemen ilusio efektua dago. Eusko Jaurlaritzan hirukoak osatu dira eta horrek ukitu progresista eman dio gobernuari. Eta alderdi bat izan da, EAJ, ukitu progresista horri probetxu atera diona. Zentro-eskuina progresista bada eta ezkerra indartsua bada, erdikoak toki gutxi du. Lan zaila du. Horregatik defendatu nuen EA EH Bildun sartzea. Egungo eztabaidari dagokionez, EAko zenbaitek diote EAk ez duela nahikoa ordezkari EH Bildun. Hori ala da. Zergatik gertatu den hori? EAkoek hausnartu beharko dute zergatik iritsi diren egoera horretara. Nik ez dakit zeintzuk diren Alternatibako afiliatuak, baina denok Alternatiba Oskar Matuterekin lotzen dugu. EAk, ordea, ez du hori lortu.

Denbora librean zer egiten duzu? Bizitzak fase ezberdinak ditu, baina guztiak dira aprobetxagarriak. Bidaiatzea asko gustatzen zait, urtero nonbaitera joaten naiz atzerrira ingelesa praktikatzera, bi urte daramatzat pianoa jotzen ikasten, egunero kirola egiten dut, Reala jarraitzen dut, kultur ekitaldietara joaten naiz... Aurten Vietnam eta Camboyara joateko asmoa nuen, baina Indian bizi den egoera dela eta, enbaxadakoek ez dela oso gomendagarria esan didate. Ea datorren urtean joaterik dudan. Eguna nahiko beteta izaten dut.


08 Herri jakintza Pertsonaia

# 423 • 2021eko ekainaren 4a

Orrialde honetarako ekarpenik egin nahi izanez gero: goiberri@hitza.eus

Hitzen ganbara

Esaera zaharra

Efemerideak

Baratoa: Eskuz jokatzeko pilotaren alokairuari esaten zioten, Itsasondon. Migel Inazio Elortza Kaminaur ‘Milixio’ herritarrak egiten zituen pilotak, eta gazteei partidak jokatzeko uzten zizkien, erreal batzuen truke.

«Makila hautsiarekin ez sartu»

1954-6-2: Iñaki Maiora txirrindularia jaio zen, Ormaiztegin. 1965-6-2: Markel Olano politikaria eta diputatu nagusia jaio zen, Beasainen. 1937-6-4: Jose Antonio Artzelus musikari eta organista jaio zen, Gabirian.

Biren arteko ikamikan edo eztabaidaren erdian kontuz tartekatu behar da. Sartzekotan, arrazoi sendoekin. Borrokaren erdira ‘makila hautsiarekin’ joanez gero, bi aldeetatik jaso baitaiteke.

Pertsonaia

Domingin argazkilariarekin bidaian Domingo Artzelus ‘Domingin’-en bi eszena ospetsu: hegazkina eta Parisko Eiffel dorrea marraztutako izarak. Domingo Artzelus

Testua: Aimar Maiz

O

rain adinako aukerarik ez zegoenean batetik bestera bidaiatzeko, irudimenari hegal egiten uzten zieten. Egoeran jarri, kontestua aurkitu, eta, borondate pixka batekin, lortzen zuten beste leku batzuetara aldatzearen poztasun hori. Domingo Artzelus izeneko argazkilaria zen giro horiek sortzen abila. Domingin txikigarriaz edo Madril Txiki ezizenez ezagunagoa, herrietako festetan ibiltzen zen argazkiak ateratzen. Astigarretako Agerretxipiberri baserrian jaio zen Domingo Artzelus, eta oso gazterik joan zen handik. Beasaingo Kale Nagusian bizi izan zen, gero Loinatz taberna egongo zen etxean. Argazkigin-

tza estudioa kalexkan bertan, kanpoan, muntatzen zuen. XX. mendeko lehen erdian ibili zen herririk herri, 30eko eta batez ere 40ko hamarkadetan. Paisaje, elementu edo monumentuen irudiak margotuta zeuzkaten izarak erabiltzen zituen, atzean jarri eta eszenografia apaintzeko. Bidaiatzeko modua hura zen. Ehunka argazkitan geratu dira Dominginen hegazkina, Eiffel dorrea, edo Aranjuezko lorategien eszenak –hortik Madril Txiki izengoitia–. Milaka lagun ere bai. Lagun kuadrillak, familiak, senideak, taldeak... jartzen ziren haren kameraren aurrean, betikotzeko. Sarritan, gainera, etxe askotan Dominginek festetan ateratako argazkiak bakarrik zeuzkaten. Familia batzuen berri haren argazkien bidez soilik heldu da.

‘Su artifizialak’ ere bai Pasadizo batzuk ere iritsi dira. Behin, Lazkaon, Francisco Areso berak konposatutako konposizio bat estreinatzen ari zen, Aresoren meza berria. Abeslari puntakoak ere ekarri zituen okasiorako. Meza bitartean, abesten eta Areso intentzio guztiarekin zuzentzen ari zela, Dominginek koruari argazkia atera zion. Flasharen distirak, nonbait, kontzentrazioa eten eta unearen handia hautsi zion Aresori. Erreta, gogor erantzun zuen: «Zer, su artifizialak?».


Bertsoa • Kate motzean 09 Jon Iturrioz Nazabal • Aizpea Olano

2021eko ekainaren 4a • # 423

Gaiak hala dio

Kate motzean Aizpea Olano • Merkataria

«Nire erronka euskaraz gehiago irakurtzea da» Jon Iturrioz Nazabal

Gaia: Ilusioak Neurria: Hamabikoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz Doinua: Baneza eta banitu Banakako zein taldeko barne bultzadak tarteko lehengoei harro eusteko berrien bila joateko une onetan sinisteko ta makurretan amesteko sutan dagona pil-pil mantenduz bare dagona pizteko arnasa hauspoz berritzea da bizitzan ezinbesteko bizi garela senti dezagun eta sentiarazteko Negarrean kolirio ametsaren delirio inbidia arerio errutina kontrario izan ezean bizi zintezke hutsaren sufrikario bete ezinak baldin badira amorrazioz adio benetakoak diren ala ez esentziari dario norberarenak sentitu ezean ez dute asko balio

Testua eta argazkia: Asier Zaldua

Aizpea Olano Tolosan jaio zen eta 11 urterekin Madrilera joan zen gurasoekin. Han, senarra dena ezagutu zuen. Ez zituzten seme-alabak Madrilen hazi nahi, eta duela 17 urte Idiazabalera etorri ziren. Izan ere, amaren aldeko familia bertakoa du. Olanok sommelier ikasketak egin zituen eta Madrilen hori izan zuen lanbide. Idiazabalen, eskolako jangelan lan egin du 12 urtez. Izpar dendako nagusiak erretiroa hartu zuenean, berak hartu zuen negozioa.

Bertsolaria: Gorka Maiz Alustiza Gaia: GI-632

Pelikula edo telesail bat? Mejor... imposible. Musika talde bat edo musikari bat? U2. Ez ditut behin ere zuzenean ikusi. Beti lanean harrapatu ninduten.

Abesti bat? One. Kolore bat? Berdea.

Gustuko ardoa?

Oporretarako toki bat?

Beltza. Ardo indartsuak gustatzen zaizkit: Ribera del Duero, Kataluniakoak...

Cadiz.

Zeintzuk dira zure zaletasunak?

Kafesnea eta fruta.

Eskulanak egitea, paseatzea eta irakurtzea. Egun, ez dut denbora librerik.

Zein da jaso duzun opari bereziena?

Gustuko liburua?

HURRENGOA »

lera joan nintzenean gazteleraz irakurtzea gomendatu zidaten eta euskaraz irakurtzeko ohitura galdu nuen.

Denetik irakurtzen dut. Gustatzen zaizkidan idazleen artean Carlos Ruiz Zafon eta Isabel Allende daude. Nire erronka euskaraz gehiago irakurtzea da. Madri-

Zer gosaltzen duzu?

Etxekook elkarri idazten dizkiogun oharrak.

Idiazabalgo alkatea bazina, zer egingo zenuke? Oztopo arkitektonikoak kentzen saiatuko nintzateke.


10 Errainuak Xabi Garmendia Garcia

# 423 • 2021eko ekainaren 4a


Errainuak 11 Xabi Garmendia Garcia

2021eko ekainaren 4a • # 423

ILUNTASUNETIK ARGIA

Xabi Garmendia Garcia Beasain Aitak mimo handiz gordetzen duen Praktica zahar batetik begira hasi nintzen argazkiaren munduan murgiltzen. Harrezkero, Goierriko eta kanpoko txoko, paisaia eta tradizioen irudien bilduma osatzen jarraitzen dut, orainak eta bere protagonistak etorkizunean ere bizirik iraun dezaten. Naturak gizakia harritzeko duen joera edo nahiaren erakusle da irudia, pasa den maiatzaren 10eko arratsaldeko ekaitzaren ostean mugikorraren kamerarekin jasoa. Ortzadar koloretsuak Beasaingo Barrendain Plaza eta inguruko arboladiaren gainetik doa hegan, hustu berri ziren lainoen soineko beltzak Txindoki eta Aralar mendilerroa ezkutatzen zuen bitartean, bizitzea tokatu zaigun garai ilun honen gainetik irribarrerik koloretsuena zabaldu nahiko balu bezala.

Datu teknikoak Samsung SM-A516B • f/2.2 • 1/100s • ISO-40


12 Erretratua Irudi baten istorioa

# 423 • 2021eko ekainaren 4a

Erretratua

ARGAZKI ZALETASUNA BARNEAN CAFeko eskolan ibilitako asko gara argazkilaritzako zaletasuna dugunak. On Jesus Dorronsorori zor diogu.

Xanti Mendizabal

Puerto de Piqueras gainean, 1961ean. Juan Galparsoro, Jesus Mari Cordero, Jose Ramon Mendez, Fermin Arratibel, Txomin (irakaslea), Martin Jauregi (?), Jose Manuel Aranzegi eta Xanti Mendizabal. Xanti Mendizabalek utzia

datorkit. On Jesus Dorronsorori eskerrak alegia. Argazki zalea zen eta argazki makina edukitzeaz gain, argazki laboratorioan argazkiak errebelatzen ikasi genuen. On Jesus Dorronsorok uzten zigun argazki makina eta guk errebelatzen genituen. Hantxe argazkizaletu nintzen, eta 27 urte izango nituen lehen argazki makina erosi nuenean.

Ordizia

Bidaia zoragarria

C

AFen eskola industriala (19241963 artean martxan egon zen) beste modu batekoa izan zela esango nuke. Irakasleak aurrerakoiak ziren, HOACekoak. Atxilotuta ere egon ziren. CAFen greba handiak egin zirenean, eurei leporatu zieten bultzatzaileak izatea. Hainbat eskubide lortzeko egindako borrokek emaitzak izan zituzten. Beste adibide bat ere bada: argazki laboratorioa geneukan eta argazki zaletasunerako grina ordutik

CAFeko eskolako laboratorioari esker, oroitzapenen irudi bilduma ederra daukat. Ikasketa amaierako bidaia honena adibidez, Iruñea, Zaragoza, Soria eta Logroño artean egin genuena. Bost bat eguneko bidaia izango zen, autobus handi batean eta mikrobusean joan ginen 56 ikasleak. Hiru urte lehenago Lourdesera egindako bidaiako miraria izango zen. Izan ere, 56 ikasle ginen eta 56 laguneko autobusik ez zegoenez, ikasturtea gainditzen ez zutenak bidaian ez ziren joaten ordura arte. Borro-

katu egin genuen eta lortu genuen bi autobus jarri eta bidaian denok joatea. Ekainean aprobatu ez zutenek, irailean aprobatu behar izan zuten, eta lortu genuen, denok aprobatu genuen. Abentura ugari izan genituen bidaia hartan, 17 urtekoa gazteak ginen. Zaragozan hotelean txapelketa bat egin genuen gauean: soinuak egin eta zer imitatzen ari ginen asmatzea. Baina badirudi besteentzat ere egin genuela. Batzuk kexatu egin ziren. Soria eta Logroño artean dagoen Piqueras mendatean ere izan genituen komeriak: autobusak ezin izan zuen igo, eta autobusetik jaitsi behar izan genuen autobusak arnasa pixka bat har zezan. Lasaitu zenean bidean aurrera jarraitu genuen. Zaragozan erositako kapelarekin ageri gara gutako asko. Zaragozako oroigarri hura mendi irteera bat baino gehiagotan erabili nuen. Geroago hasi nintzen txapela janzten.


Gaztejira 13 Javi Bujeda Erauskin • Ane Insausti Barandiaran

2021eko ekainaren 4a • # 423

« Lan handia du atzetik produktore lanak» JAVI BUJEDA ERAUSKIN • DJa eta produktorea

Testua: Ane Garmendia

ANE INSAUSTI BARANDIARAN Hegitik begira

Argazkia: Javi Bujeda

@ane_insausti

naiz, musika nahasi eta honekin jolastuz. Produktore moduan, ordea, neureak diren abestiak produzitu eta konposatzen ditut, gero sare sozialetara igo eta jendeak entzun ditzan. Lan zama handia du atzetik produktore lanak. Zure abestiak atera, kolaborazioak bilatu, remixak egin eta beste hainbat gauza egin behar dira, esaterako, sare sozialetara eduki ezberdina igo, jendearekin hitz egin, promozioa egin, marketing kontuak, argazki eta bideoak editatu... Esan daiteke ikus-entzunezko lan dezente egin behar dela.

Abesti berri bat atera duzu, ‘Goxpa’.

J

avi Bujeda Erauskin (Beasain, 1998) DJ moduan hasi zen lehendabizi, baina aurrerago produktore lanetan aritzea ere erabaki zuen. Disnoktia da bere izen artistikoa, eta dagoeneko entzungai dauden hainbat abesti kaleratu ditu.

Disnoktia da zure izen artistikoa. Duela gutxi erabaki nuen izen hori jartzea, baina beharrezkoa ikusi nuen aro berri bati hasiera emateko. Zerrenda luze bat idatzi nuen, eta hitzekin jolasten hasi nintzen. Gauarekin lotutako izen bat nahi nuen, eta latinezko noctem -etik eratorritako noktia hitza gustatu zitzaidan, baina kontrajartze moduan, Disnoktia jartzea erabaki nuen azkenean. Izen honekin gaueko mundua islatu nahi izan nuen, gaueko mundua azkenean musikaren bidez islatzen baita.

Noiz hasi zinen DJ lanetan? Zein da zure egitekoa? DJ lanetan 2016an hasi nintzen, Beasaingo Ertz taberna zenan. Ezberdindu egin behar dira DJ lana eta produktore lana, bietan aritzen bainaiz. DJ bezala, festa edo ekitaldietan musika jartzen ibiltzen

Hala da, bai. Esan beharra daukat abesti hori ez dela nirea soilik, kolaborazio bat da. Abestiaren ideia bururatu zitzaidanean, produktore mexikar bati idaztea erabaki nuen, eta asko gustatu zitzaionez, bien artean egin genuen. Duela bi aste atera genuen gutxi gorabehera, eta nahiko harrera ona izan du. Aste eta erdian dagoeneko 3.000 erreprodukziotara iritsi ginen Spotifyen eta oso pozik gaude emaitzarekin. Gainera, DJ ugarik beraien bideoak bidali dizkigute geure abestia jotzen. Inspirazioari dagokionez, pandemiak sortu duen egoeraren inguruan inspiratu ginela esan daiteke. Koronabirusa dela eta, denbora asko daramagu festarik gabe eta energia horren inguruan inspiratu ginen.

Non entzun daitezke zure abestiak? Niri jendea Spotifyera bidaltzea gustatzen zait, mundu guztiak erabiltzen duen plataforma bat delako eta hor ditudalako nire abesti garrantzitsuenak. Hori bai, hor abesti ofizialak ditut soilik, sesio edo remixen bat igo nahi badut, horiek Soundcloudera igotzen ditut. Plataforma guztietan Disnoktia izenez aurki nazakezue, beraz, babesa ematera animatzen bazarete, ilusio handia egingo lidake. @disnoktia @disnoktia

Egin pixa, lasai

G

izon zuri zisgenero agurgarriak: badakit zuen pribilegioek ez dizuetela konturatzen uzten egun argitan, tabernako terrazako poste horretan, lasaitasun osoz pixa egiteko aukera zuek bakarrik daukazuenik. Badakit, autobide erdian autoa geratu eta husten zaretenean, larri zaudetelako egiten duzuela, bi aldiz pentsatu gabe zuenaz besteko gorputzek ekintza horiek erosotasun horretan egin ote ditzaketen ala ez. Konturatu, ordea, beste askok eta askok ezkutuan egin behar izaten dugula pixa. Ez litzaigukeela bururatu ere egingo terraza batean eserita egon eta komunera altxa ordez, jendaurrean lasai-lasai maskuria hustea. Are, noizbait eremu publikoan halakorik eginez gero, zuek entzun ez dituzuen iruzkinak entzun beharko ditugula. Zuek zuen arrastoa kale kantoietan nahieran eta patxada osoz uzten duzuen bitartean, beste askok izerditan egiten dutela komunerako bidea, bi ateetako batekin ere ez direlako eroso sentitzen, eta erasoak jasaten dituztelako. Badakigu eroso zaudetela, eta ziurrenik ez dituzuela zuen ohiturak aldatuko. Baina beno, saiatzearren ez dugu ezer galtzen, ezta? A! Eta tapa altxa gabe pixa egin eta zikindutakoa ez garbitzeaz beste egun batean hitz egingo dugu.


14 Erreportajea Igartubeiti baserri-museoak 20 urte

# 423 • 2021eko ekainaren 4a

Igartubeiti baserria zaharberrtu aurretik, XX. mendeko bigarren erdialdean ateratako argazkian. Igartubeiti

Erreportajea

BASERRIA MUSEO BIHURTU ZEN Aurten 20 urte beteko dira XVII. mendeko euskal herritarrek nola bizi ziren erakusteko egitasmoak forma hartu zuenetik. Ia zortzi urteko zaharberritze prozesuaren ondoren, 2001eko abuztuaren 10ean ateak ireki zituen Igartubeiti baserri museoak.

MUSEOA URTEZ URTE Testuak: Tere Madinabeitia

A

buztuaren 10ean hogei urte beteko dira Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserri-museoa inauguratu zenetik. Atzera begirada bat bota eta euskaldunak XVII. mendean nola bizi ziren erakutsi nahi zuen proiektuak, gaurko egunean eta etorkizunean jarrita du orain begia. Hogei urteren ondoren, inoiz baino biziago dago baserri zahar hura museo bihurtu zuen egitasmoa. Gipuzkoako arkitektura tradizionala eta baserri giro zaharra adierazteko eraikin paregabea zela ikusita, Foru Aldundiak Jose Mendigureni eta Frantziska Bereziartuari erosi zien Igartubeiti 1993an. Zortzi urteko eraberritze lanen ondoren, museo bihurtuta aurkeztu zuen publiko aurrean. Aurrekaririk gabeko zaharberritze prozesu luze hartan zorroztasun zientifiko handienaz jokatu zuten. Diziplina

eta jakintza alor askotako lan taldea aritu zen lanean: arkeologoak, arkitektoak, etnografoak, historialariak, museologoak, zaharberritzaileak... Indusketa lanak ere egin zituzten, eta gaurko sukaldearen azpian aurkitu zuten orubeak baserria izan aurretik Igartubeiti etxolagune bat zela erakutsi zuen.

Piezaz pieza desmuntatuta Goitik behera desmuntatu zuten baserria, ondoren berriro altxatzeko, jatorrizko egiturak ahalik eta gehien mantenduz, eta XVII. mendean ustez izan zuen konfigurazioa berreskuratuz. Lan horien barruan, baserriaren egituraren parte zen dolarea berreskuratu zuten. Izan ere, Igartubeiti habe-dolare baserria zen, garai hartan beste asko bezala. Jatorrizko dolarea gordetzen zuen oraindik, eta zahartzerritzean habea aldatu behar izan bazuten ere, hainbat

Igartubeiti baserri-museoaren ibilbidean hainbat mugarri daude, baserria gordetzeak merezi zuela erabaki zutenetik gaur arte. Etorkizunari begira jarrita dago, proiektu ugari esku artean dituela.

» 1993 Gipuzkoako Foru Alndundiak Jose Mendigureni eta Frantziska Bereziartuari erosi zien baserria.

» 2001eko abuztuaren 10a Museoaren inaugurazioa, 8 urteko eraberritze lanen ondoren. K-6 Gestion Cultural enpresari esleitu zioten kudeaketa.

» 2007 Interpetazio zentroa inauguratu zuten.

» 2021etik aurrera 20. urteurrena ospatzearekin batera, etorkizuneko proiektuetan sakonduko du Igartubeitik: ondarea eta artistak, herriko eskolarekin elkarlana, Bertatik Bertara, Patrim+ sarea, tailerrak...


Erreportajea 15 Igartubeiti baserri-museoak 20 urte

2021eko ekainaren 4a • # 423

Goitik behera desmuntatu zuten baserria, ondoren berriro altxatzeko, jatorrizko egiturak ahalik eta gehien mantenduz Argi dago baserriaren bisita gidatua dela izarra, baina Igartubeitik eskaintzeko askoz ere gehiago du

IA OSORIK DESMUNTATUTA

Goitik behera desmuntatu zuten, eta gero berriz jaso, jatorrizko egiturak ahalik eta gehien mantenduz. Argazkiak: Igartubeiti.

INDUSKETA da, Igartubeitiko familia eta bizilagunen ahotsen bidez. Erakusketa finkoaz gain, behin-behinekoak ere egiten dituzte, baita familientzako tailerrak eta beste hainbat ekintza ere.

Atzera eta aurrera begira

elementu original asko mantendu zituzten, tartean zorutik estalkiraino iristen diren pieza bakarreko zutoinak, eta erdiko zutabe bikoitzak. Gaur, baserri-museoaren bihotza da dolarea, eta urtean behin martxan ikus daiteke, udazkenean, Sagardo Astean. Behin egitura berreraikita, barru aldea janztea etorri zen, islatu nahi zen garaiko altzari eta tresnekin hornituta; Foru Aldundiaren fondoetakoak ziren batzuk, beste batzuk bildumazale partikularrek emandakoak. Eraikinari museo izaera emateko diskurtsoa antolatzea ere erronken artean sartu zen; ikuspegi etnografikoa eta historikoa jasotzea ezinbesteko zen. Museoari forma emanda, K-6 Gestion Cultural enpresari esleitu zioten kudeaketa. 2007an interpretazio zentroa ireki zuten ondoan. Han, mila urtetik gorako euskal baserriaren historia birsortzen

Urteurrenak ospatzekoak direnez, Igartubeitik ere ospatuko ditu 20 urteak, museoko zuzendari Kizkitza Ugarteburuk aurreratu duenez, oraindik gehiegi zehaztu ezin badu ere. Udan bisita tematikoak egin nahi dituzte, arkitektura eta berrikuntzari buruzkoa bat, ingurunearekin lotuta beste bat, eta Ignaziotar Lurraldearen egitasmoan txertatuta beste bat, Loiolako Ignazioren garaiko baserria nolakoa zen erakutsiz. Bestetik, COVID-19ak ohikoak izaten dituzten eskola umeen bisitak eragotzi dituela-eta, irailari begira badute beste egitasmo bat, horiei zuzenduta, bisita birtuala, hain zuzen. Herriko ikasleak ere ez dituzte ahaztu nahi, eta horiekin ere landuko dute proiektu bat, baserri giroan hazi eta bizi izandakoekin elkartruke bat ardatz hartuta. Aurrerago begira ere badago Igartubeiti, eta urteurrena ospatzeko ekintzetatik harago doazen proiektuak ere badituzte esku artean. Ondarea eta artistak lotzen dituena da horietako bat, erakusketa, tailer eta topaketa birtualetan oinarritua. Elkarlana ere oso barneratuta dute, eta horren lekuko dira Bertatik Bertara egitasmoaren presentzia eta Patrim+ sarearen bitartez osatutako erakusketa bereziak, besteak beste. Argi dago baserriaren bisita gidatua dela izarra, baina Igartubeitik eskaintzeko askoz ere gehiago du.

Sukaldearen azpian egindako indusketek orube bat utzi zuten agerian; baserria izan aurretik, etxolagune bat zen Igartubeiti.

ELEMENTUAK, ZENBATUTA

Egurrezko zutabeak, taulak eta gainerako elementuak banan bana zenbatu zituzten desmuntatu aurretik.

DOLAREAREN HABEA

Dolarearen egitura ere berritu zuten, jatorrizko ia pieza guztiak erabiliz; habe berria egin behar izan zuten.


16 Eszena Goierriko kultur plaza

# 423 • 2021eko ekainaren 4a

Zinema

Ekainak dakarrena Antxiñe Mendizabal Aranburu

B

Idazlea eta editorea

Hezurbeltzen doinuak Zaldibian

Maitasuna versus homofobia

Zaldibiako Udaberria loretan egitarauaren barruan, Hezurbeltzak taldeak kontzertua egingo du, larunbat honetan. Lekua: Resti pilotalekua • Eguna: Ekainak 5 • Ordua: 18:30

ekatorosa naiz. Hala sortu nintzen». Dom Campistron ilustratzaile aldudetarrak (Nafarroa Beherea) bere buruari aitortzen dion izaera bekatari bera eman nahi izan dio argitaratu duen lehenengo liburuari, izenburutik hasita –Bekatorosak–, ilustrazio probokatzaileak lagun. Komiki itxura duen liburu grafiko honek zazpi lekukotza jaso ditu, eskuz eginiko idazkera erabiliz, zazpi elkarrizketaturen ahotik, 2019ko udan egileak jasotako Nafarroa Behereko zenbait herri txikitako homosexual, lesbiana eta bisexualei eginiko elkarrizketetan oinarrituta. Liburuan berridatzi ditu beren sexualitatea onartu eta euren buruaz harro egon arte egin duten ibilbidea; besteak beste, euren ezinak, jasandako erasoak eta bakardadea. Liburua, halere, zazpi lagunen maitasun, itxaropen eta ilusioen istorioa ere bada. Liburuak, gaiaz eta itxuraz gain, aipatzea merezi duten bi ezaugarri ditu: batetik, lekukotzen ingurugiroa, alegia, beren sexualitatea, landa eremuan bizi izateagatik bereziki, jendaurrera agertzeak ekarri dizkien zailtasunak; bestetik, ahozko hizkeraren doinua duen idazkera fresko eta bat-batekoaren originaltasuna. Liburuaren amaieran, ‘Hiztegi laguna’ ere erantsi zaio, hegoaldeko euskaldunentzat hainbat hitz eta joskera ezezagunak gertatuz gero, lagungarri izango delakoan. Iparraldeko hizkerara hurbiltzeko aukera paregabea da liburua, besteak beste, gaztea, freskoa eta ezberdina delako. Domen lana gidatu duen goiburua aldarrikapen honetan laburbiltzen da: «Zure biziaz harro bazara, zure bidea irekitzen duzu. Eta uste dut bakoitzaren helburua dela lasaiki bizitzea, bide ireki batean, harririk gabe, trabarik gabe. Ez da beti erraza, baina posible da».

Bertso saioak, nonahi eta aukeran Bertsozaleentzat hilabete betea dator. Gaur Itsasondon eta bihar Olaberrian daude saioak. Hilaren 25ean, Zapla! saio musikatua dute Legazpin, eta 27an, bertso-trans saioa Beasainen.

Mikel Urdangarin Urretxun ariko da Mikel Urdangarinek Izurdeen lekua diskoa aurkezteko kontzertua egingo du Urretxun, Hatxe taldeak lagunduta. Lekua: Aldiri kiroldegia • Eguna: Ekainak 12 • Ordua: 20:00

Musikak hartuko du plaza Ormaiztegin Musikale egitaraua atzo hasi zuten Ormaiztegin, Marenen kontzertuarekin. Hilaren 17an, Ilargi kantaria ariko da. Lekua: Plazako karpa • Eguna: Ekainak 17 • Ordua: 19:30


Publizitatea 17 2021eko ekainaren 4a • # 423


18 Kontrakantxa Komikia • Aliritzian

# 423 • 2021eko ekainaren 4a

Komikia

Aliritzian

Arrazista bromistak

E

kaina, eguzkia indarrean eta tenperaturak gora. Belaunetarainoko soineko polit bat jantzi eta hanka zuriak agerian direla pozik kalera ateratzeko garaia. «Ene, ze zuria zauden!» Bai, bistakoa da bai. Nire poztasunari irribarrea kentzen diete horrelako hitzek. Gorroto dut gauza jakinak harriduraz esaten dituen jendea, nik jakingo ez banu bezala. Nago eta naiz aditzen erabilera zuzentzen diet. Zuria nago, azal zurikoa naizelako. Egia da ni neroni ere eguzki pixka bat hartuta hobeto ikusi edo sentitzen naizela. Baina ez dakit ez ote den gizarteko edertasun kanon horiengatik. Noiz jarriko ote da modan errespetua, onarpena eta zaintza? Arrazakeriaren biktima naiz ni ere. Eta broma zentzugabeak irain moduan bizitzen ditut. Mina ematen didate, nire gorputz eta buruarengan onarpena galtzeraino. Txikia nintzenean ez nuen ulertzen

Monika Arratibel Irakaslea

Gorroto dut gauza jakinak harriduraz esaten dituen jendea, nik jakingo ez banu bezala

amak zertarako jantziarazten zidan kamiseta bat hondartzan egoteko. Ama, beti ni zaintzen. Ipurdi txiki eta tripa motx txuri politena nuela sentiaraziz gainera. Txikitako zaintza ohiturak berreskuratu ditut. Bizipen harrigarriak izan ditut nire azalaren koloreagatik, irain txatxuak entzutetik, 50 protekzioko krema eskaini eta besteak gehiegi delakoan ez hartzerainokoa. Nahiago ezer eman gabe egon. Burugabeak. Ni ez noa osasuna izorratzerik nire azal zuriak arrazista bromistei begietako mina ematen dizuelako. Jantzi betaurreko beltzak edo begiratu beste aldera. Zaila da hitz guztiak neurtzea, baina komentario arrazista gehiagorik ez mesedez. Zuen broma batek nire autoestima eta osasuna jokoan jartzen dute eta. Nire egoera bereean daudenei, goraintziak eta besarkada bana. Itzaletik ibili.


Publizitatea 19 2021eko ekainaren 4a • # 423



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.