GoiBerri 420. zenbakia

Page 1

zk. 420 2021eko maiatzaren 14a www.goiberri.eus

Iritzia Xabin Fernandez Zubeldia. Gizon Pikua behar nuke

03

Elkarrizketa

10-11

Alex Rabanal: «Bakarrizketalariak behatzaile ona izan beharra dauka»

KARST EREMUAK BIZIAREN ITURRI Premiazko unitate hidrogeologikoak dira

04

Gure lurra

14-15

Txekorraren zuzeneko salmenta indarra hartzen, loteka salduta



Iritzia 03 Xabin Fernandez Zubeldia • Kazetaria

2021EKO MAIATZAREN 14A

# 420 Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL

Itzain

Gizon Pikua behar nuke

Koordinatzailea: Iñaki Gurrutxaga

Kudeatzailea: Josu Iñigo

Erredakzio-burua: Loinaz Agirre

Diseinua: Adaki (Eneko Maiz)

Banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak: Beasain: Oriamendi, 32. 20200.

Urretxu: Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08 Webgunea: goiberri.eus

Posta elektronikoa: goiberri@hitza.eus

Publizitatea: 607 530 424 jizagirre@hitza.eus

Bezero arreta, harpidetzak: 902-82 02 01 harpidetza@hitza.eus

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Itsasondo, Legorreta, Mutiloa, Olaberria, Segura, Urretxu, Zaldibia, Zerain eta Zumarraga

Azaleko irudia: Ion Fontenla

H

itz hauek maiatzaren ondora eta esan: «Ze politta eon hamalauan argitaratudan aurtengoa re! Aber ze itten ko dira. Eta oraindik dezun zuk gauen!». Batekin eta idazten ari naizen bestearekin gelditu behar ninarren, badakit ez dela egun xatzateke gero hitz egiten. Kuadrimurra izango nire barrenean. Ez lakoekin eta beste harekin ere eta beste goierritar askorentzat bai. Marianorekin txorakeriak Xabin Fernandez ere. Izan ere, gure herrietako esan eta Nerearekin dantza egin Zubeldia jaiak ospatu gabe geratuko gara behar nuke gaur, urtero moKazetaria beste behin. Nire kasuan, gaur duan. Eta amarekin. Eta Inmareeguerdian, ostiralean, Legorretakin, Ezkizuko barra barruan. ko Bilkoin elkartean eserita be(Idazteari utzi behar izan diot, Aspaldian esan har nuke, errioxar erara prestatubegiak urtzen hasiak dira eta). tako pataten artean. Gazteek goiBaina gaur ez dut horrelakogenuen herriko zean zehar egindako eltzeko karik egingo, tamalez. Eta bide bajaiak medikuak fea hartuko nuke gero eta ornire lagun Yolik ere ezin errezetatu behar tez, duantxe hasiko litzateke izango du Beasaingo Mariren lituzkeela txaranga jotzen. jaitsiera ikusi gaur gauean. Eta Xixik bezperako abenturaren triste jartzen naiz. Hain dira gabat kontatu behar luke gaur, eta rrantzitsuak gure herrietako nik nire lagun Amaia barrez lehertzen ikusi. Nire jaiak. Hain dira beharrezkoak festa horietan soraitak elkarteko barratik galdetu behar lidake ea tzen diren sinergiak. Hain da osasuntsua bost gustura bazkaldu dugun eta nik, Modouri erosi- eguneko oasia, nirea bezalako herri txiki batean. tako betaurreko koloretsuak kendu eta begi bat Eta ez naiz parranda soilaz ari. Jaiak, parranda itxiz erantzun behar nioke. baino askoz ere gehiago direlako; auzolana direArratsalde partean frontoira joatekoa ere ba- lako; bitaminak direlako; osasuna direlako. Eta nintzen gaur, herriko txikiek mimoz prestatuta- inoiz izan ditugun sare sozialik eraginkorrenak ko playback saioa ikustera. Eta malkoak egingo direlako gure herrietan. lidake irrist gaur ere, Itoitz eta Lier oholtzan ikuAspaldian esan genuen Zelaik eta biok, herrisi bezain laister. Hain leudeke polittak gaur. Eta ko jaiak medikuak errezetatu behar lituzkeela. gero, Libe eta bere gelakideak. Eta Laia! Eta hara! Eta orain alkate dugu Zelai, eta medikua dugu Oroitzen txanda da! Eta nik bere izeba Naiarari kuadrilan. Ez goaz hain gaizki, Mix. (Kuadrilako blusa eta herriko zapia jarri ditut begiratu behar nioke eta haren zoriontasun aurazken hitzak idazteko). Gora gure herrietako pegiak nire barrua bete behar luke gaur. Eta orduan, soilik orduan, haurren saioa jaiak! Gora Azintzioak! Eta ez ahaztu izugarri amaitu berritan, Milagros etorri behar litzaidake maite zaitudala Gizon Piku!


04 Sakonean Karstak, bizi gordailuak

# 420 • 2021eko maiatzaren 14a

Erreportajea

GOIERRIKO KARSTAK, BIZI-ITURRIAREN GORDAILU AHAZTUAK Testuak: Aimar Maiz

Karstaren eta kobazuloen nazioarteko urtea izendatu du 2021a Espeleologiaren Nazioarteko Batasunak. Goierrin Aralar eta Aizkorri dira karst eremu handienak. Baina, espeleologiaren ikusgarritasunetik harago, jatorrizko zizelkatzaile den urarengan jarri dute arreta zientzialariek. Bizi iturri, emaile eta gordailu baitira.

Igonizko urzuloa, Ataunen. Ubeiko leizean hiru ubidek husten dituzte urak, eta adituen ustez, horiek dira Igonizen ateratzen direnak. Ion Fontenla


Sakonean 05 Karstak, bizi gordailuak

2021eko maiatzaren 14a • # 420

Ur gordailu modura karst arrokek daukaten balioa nabarmendu dute adituek; ez du zerikusirik espeleologikoarekin

Oriaren arroan lau unitate hidrogeologiko edo akuifero multzo daude: Aralar, Elduain, Ernio eta Albiztur. Hegoan, Aizkorri

K

gikoak ez digute uzten karsta akuifero bezala bere osoan ikusten», dio Antiguedadek. Ez uraren arloan bakarrik, sedimentuen ikuspegitik ere garrantzitsuak dira sare karstikoak: «Hor daudelako metatuta iraganeko garai batzuetako klimaren kutxa beltzak».

are haitza dute lehengai, eta ura zizelkatzaile. Urteen patxadan, monumentu natural ikusgarriak sortu dira Goierriren hegoaldean. Aizkorri eta Aralar, kareharrizko bi erraldoi dira, eskualdearen babesle. Hango barrunbeak oso ospetsuak dira, bai espeleologoen artean, bai arkeologoenean, bai hamaika ipuin, mito eta kondaira asmatu, transmititu eta sinistu dituzten herritarrenean. Ahaztuxea geratzen da, ordea, jatorrizko sortzailea, oraindik lanean, zizelkatzen eta bizia ematen ari dena: ura. Itsaspean sortuak dira Aralarko eta Aizkorriko kare haitzak, sakonera txikian eta ur epel tropikaletan, orain dela 120 bat milioi urte. Kaltzio karbonatoz aberastu zituen egoera/gune hark. Orogeniaz goratu, eta zerupeko prezipitazioen menera utzi zituenean hasi ziren benetan antzaldatzen, itxurak hartzen, kanpoko eta barneko forma geologiko bereziak sortzen. Euri ura, lurzoruan azidotutakoan eta anhidrido karbonikoa gehitutakoan, kareharriaren disolbatzaile bihurtzen da, eta karstaren historia hasten da hortik aurrera. Baina badira bota beharreko uste oker batzuk. Geroz eta sare karstiko zabalagoa eta garatuagoa egon, orduan eta akuifero hobeak daudenarena, bat. Hidrogeologiak ikertu eta azaldu du okerra: «Urarentzat, garrantzia ez dago hainbeste konduktoetan, baizik arrokan eta hango arrakala, zartatu eta poroetan», dio Iñaki Antiguedad hidrogeologo katedradun eta EHUko maisuak. Zuhaitz batek atzeko basoa ikusten uzten ez digunean bezala gaude karstarekin. Urak sortu dituen artelan ikusgarriei beha, ez gara jabetzen egileak eta diharduen eremuak zer balio duten. «Kondukto karstikoen ospe espeleolo-

Poliki-poliki ‘dabilen’ ura Hidrogeologia urari eta urak egiten duen bideari erreparatzen ari zaion bitartean, hark sortutako formei gehiago begiratzen die geologiak, iragana ulertu nahian. Eta badira mota, jatorri eta garai desberdinetako kareharriak, Arantza Aranburu geologo olaberritarrak eta EHUko irakasleak argitu duenez: «Karstean, Euskal Herrian agerian ditugun kare haitzak hartzen baditugu itsas kosta-lerrotik abiatu eta Aizkorriraino edo Araban behera, guztiek ez dituzte forma berdinak, ez kanpoan, ez barruan. Hori zergatik ote den ulertu nahian hasi ginen», dio Aranburuk. Leizezulo batzuk bertikalak dira, espeleologoek hain gogoko dituztenak. Aralarren badira 500 metro beheratzen diren konduktoak eta zuloak. Baina badira bestelakoak ere. Aizkorrikoa, adibidez: «Aizkorrin, mila metrotik gora, tontor-tontorrean eta erabat horizontalean egindako galeriak daude. Kamioiak –eta plurala erabiltzen dut– sartzeko moduko tutuak ematen dute, 30 metro altukoak eta zabalekoak. Horiek ez dira gaurko itsasoaren lekuan jarrita euri tanta erortzen denetik urak egiten duen bideari dagozkion pasabideak. Milioika urte atzera joan behar da». Karst hitza bera, morfologiari lotuago dago urari baino gehiago. «Baina morfologia, azken batean, prozesu baten ondorio da», dio Antiguedadek. Hala, Goierrin ere adin askotako estadioak

dituzte karstek. «Karst guztiak dira modu batean edo bestean aktibo, dinamiko. Batzuk gaztaroan daude; eta beste batzuk zahartzaroan-edo, agian sedimentuz betetzen. Hidrogeologiarako, urik ez bada pasatzen, ez dago aktibo. Baina, hala ere, urbegietatik 200 edo 300 litro segundoko ari dira ateratzen karstetik. Gaurko ur bideak ez dira lehenagoko berak», dio Antiguedadek. Hain justu, karstaren ur gordailu funtzioa da, oroz gain, arreta handiena zor zaiona: arrokaren baitan, belaki edo esponja balitz modura, dagoen ura. Poliki-poliki, bere bidea egiten ari dena, poroz poro, zartatuz zartatu. «Begi bistara ikusi ezin den barru horretan dago gero urbegietan eta iturrietan ateratzen zaigun ura, urte guztian, euria egin ala ez», gehitu du Aranburuk. «Karstaren ikuspegi hidrogeologogikoa batzuetan okerra da –jarraitu du Antiguedadek–. Konduktoetatik mugimenduan dabilen urarekin lotzen da, baina garrantzirik handiena ez dago konduktoetan, arroketan baizik. Akuifero karstikoek ez dute zerikusirik literaturan ohikoagoak diren akuiferoekin. Arrokak dauka uraren funtzio gordetzailea. Gero konduktoetara ematen dute ura arrokek, eta haien amaierako urbegietatik ateratzen da; uraren funtzio bideratzailea dute kondukto karstikoek. Ikuspegi espeleologikoa baino harago joan behar da».

Lau unitate hidrogeologiko Orian Lurzoruan behera infiltratzen den ura bihurtzen da gero emari-iturri. Bien bitartean, ordea, denbora asko pasa daiteke, akuifero karstiko motaren arabera –era askotakoak daude–. Aizkorrin, esate baterako, leku askotan oso garatuta dago karstifikazioa –barrunbe,


06 Sakonean Karstak, bizi gordailuak

kondukto eta bide asko zulatuak–, eta urari eusteko kalte da hori: euri urak denbora «gutxi» egiten du barruan. Neurketa hori aldagai askok baldintzatzen dute; zaparradak egiteak edo akuifero karstikoaren hedadurak, kasu. Uraren analisi isotopikoak-eta eginda, ordea, kalkula daiteke karst baten barruan urak zenbat denbora igarotzen duen. «Urak egiten duen denbora urte bat, bi edo hiru izan daiteke, batez beste. Ez du kentzen atzo izugarrizko zaparrada eginda, bihar aterako den uraren parte bat atzokoa izatea. Baina, hiru hilabetean zaparradarik egin gabe, gaur ateratzen den ura agian orain dela 8, 10 edo 12 hilabetekoa da», azaldu du hidrogeologoak. Oro har, Euskal Herriko Kantaurialdeko akuifero karstikoak sare oso garatuetan daude. «Oso pozgarria da espeleologoentzat, baina urarentzat nahiko kezkagarria, ez baitu belakiarena egiten, eta akuifero bezala eskasa da». Eusko Jaurlaritzak eta EEE Energiaren Euskal Erakundeak duela 25 urte osatu zuten EAEko mapa hidrogeologikoa, unitate hidrogeologiko handienak (akuifero karstiko multzoek osatzen dute unitatea) identifikatuta. Oria ibaiaren arroan lau daude: Aralar, Elduain, Ernio eta Albiztur. Aizkorri zerrenda horretan sar ote daitekeen zalantzan dago Antiguedad: «Aizkorriren parte oso-oso txikia da Oriaren aldera ura ematen duena. Zati gehienak Deba aldera egiten du, eta beste batek Altsasu alderantz, jada Ebroko isurialdera». Uraren ikuspegitik «estrategiko» jo ditu katedradunak unitate horiek. Oriaren ibarreko lau unitate hidrogeologikoak karbonatozko arroketan daude. Baina badira aldeak batetik bestera, baita Aralarretik irten gabe ere. Garai geologiko desberdinetan sortuak izaki, izaera eta jokaera desberdina dute arrokek. Kantaurialdeko isurialde osoan bezala, Orian ere ohikoenak Behe Kretazeoan sortutako kareharri arrezifalak dira, itsaso epel tropikal hartakoak. «Nahiko arin disolbatzen dira arroka horiek, eta forma endokarstiko ezagunenak normalean horietan daude». Adinez zaharragoak diren beste arroka karbonatozko batzuk ere badaude: Jurasikokoak. Beste giro batean sortutako harkaitzak izanik, ez daude hainbeste lekutan, geruzatuta ageri dira, eta horrenbeste konduktu eta ba-

# 420 • 2021eko maiatzaren 14a

rrunbe sortzeko erarik ez dute. «Jurasikoko arroketako akuiferoak, konparazio baterako, askoz ere hobeak dira. Sare karstiko gutxiago daukate, eta gordailu modura ahalmen handiagoa». Hala, Kretazeoko akuifero batean euri eta emari bitarteko erlazioa urte batetik 3ra artekoa bada, Jurasikoko arroketakoetan «askoz urte gehiago» irauten du urak bidaian , «mugitzeko zailtasun gehiago daukalako urak hain garatuta ez dauden kareharri horietan. Askoz denbora gehiago irauten duenez, interes gehiago dute Jurasiko garaiko arroketako akuifero karstikoek ura baliabide estrategiko bezala hartzeko. Klima aldaketari begira, kontuan hartzekoa da hori». «Aralarrek bihotza Jurasikokoa du, erdigune guztia. Aldiz, Txindokitik Ataungo Domora, eta San Migel alderako ertz osoa, Kretazeokoa da. Malloen aldera ebaketa baten antzera dago, ekialdera dagoena, eta hor ere Jurasikoa da gehiena», zehaztu du Aranburuk.

Uraren kalitatea, «oso ona» Ur gordailu funtsezkoak bai, baina sorginak ere badira akuifero karstikoak, ura aurkitzerako garaian. «Leku batean ehun metroko zundaketa bat egiten duzu, eta agian dena lehor dago. Baina handik bost metrora, agian 20 litro segundoko atera daitezke uda partean lau hilabete etenik gabe. Iragazkortasuna oso aldakorra da kareharrietan. Akuifero karstikoen ikerketak daukana hori

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako unitate hidrogeologikoen mapa. Borobilduta, Oria ibaiaren arroko akuiferoak. Hegorago, Aizkorrikoa. EHU

«Karstaren garrantzirik handiena ez dago konduktoetan, arroketan baizik, hor daudelako akuifero karstikoak» «XXI. mendeko geologia aldarrikatu nahi dugu, jendeak jakin dezala unitate hidrogeologikoen eta kareharrien balioa» Iñaki Antiguedad Hidrogeologian katedraduna


Sakonean 07 Karstak, bizi gordailuak

2021eko maiatzaren 14a • # 420

«Kalitateko ura nahi bada, zaindu beharra dago»

E

Aralarko bloke diagrama, akuifero karstikoak eta zundaketak adierazten dituena, Barbara Angulok 2014ko tesian aztertuak. EHU

«Aralarrek bihotza, erdigune osoa, Jurasikokoa du, eta ekialdeko ertza Behe Kretazeokoa, berriagoa» «Begi bistara ikusi ezin den barru horretan dago gero, urte guztian, urbegietan eta iturrietan ateratzen zaigun ura» Arantza Aranburu Geologoa

da: badakizu hor azpian ura dagoela, baina ez da erraza non asmatzen». Barbara Angulok 2014an egindako tesian Aralarko bloke diagrama ondo definitu zuen, eta zehatz kokatu zituen egindako putzuak, zer sakoneraino dauden, eta zergatik alde batzuetan ura topatzen den, eta beste batzuetan ez. Inguruko herri askok, Zaldibiak, adibidez, edateko ura hortik hartzen dute. «Osinberde, Osinbeltz, Arkakatxiki, Bonbazulo... oso urbegi ezagunak dira –dio Antiguedadek–. Uraren kalitatea akuifero horietan oso ona izaten da, birkarga eremuak oso altu izaten dituztelako». «XXI. mendeko geologia» defenditu beharraz mintzatu dira zientzialariak. Oso kritiko dira gaur egun gizartean zabaltzen den geologiaren kutsuarekin. «Badirudi fosilak, karsta, itsaso tropila... dela dena. Utikan. Hori ezagutzea ondo dago, baina jendeak Aralarrek, Aizkorrik eta beste unitate hidrogeologikoek daukaten garrantzia ezagutu behar du, horko kareharrien balioa. Batetik, historia geologikoaren ondare dira, sedimentuen bidez jakin daiteke garai bateko klima eta landaretza. Baina, bestetik, jendeak jakin behar du iturria zabaltzen duenean ur hori nondik datorren. Eta mendira doanean, edo hainbat erabaki hartu behar direnean, jakingo balu ur batzuek hainbat urte egiten dutela leku horietan, agian beste modu batera ulertuko luke eremu karstiko batetik paseoan doala ikusten duen hori».

remu karstikoei uraren betaurrekoekin begiratzeko premia aldarrikatu dute Aranburuk eta Antiguedadek. Ura oinarrizkoa da, egunero eta bizitza osoan behar dena, biziaren sorburu eta eusle den neurrian. «Gurean asko egiten duen arren, ez zaigu nahiko zerutik erortzen den ur tantoa zuzenean iturrira iristea», ohartarazi du Aranburuk. «Bidean zenbat eta gehiago iraun, hobeto». Hori dela eta, unitate hidrogeologikoak –hau da, karstak; alegia, mendi eremuak– zaindu beharra lehenetsi dute. «Lur azalean egiten denak –izan gizakiok nahita edo utzikeriaz egindakoak, izan klimak, izan landaretzak–, eragin zuzena du barrura infiltratzen den ur kopuruan eta haren kalitatean». Antiguedaden kalkuluen arabera, Goierrin urtean egiten dituen 1.5002.500 litro uretik %35etik 38ra bitartean ebapotranspiratu egiten da, lurrundu. «Nolako prezipitazioa egiten duen garrantzitsua izango da klima aldaketarekin, baina portzentaje garrantzitsu bat berriro atmosferara doa; hala izan behar du, gainera». Hala, lurrazala edo lurzorua zaintzea bakarrik ez da «nahikoa». Gainean basoa eta zuhaitzak garatzeak ur beharra handitzen du, eta infiltratzen dena gutxiagotuko du. «Baten batek nahi izango balu hurrengo hamarkadetan Aralarko goiko landak %100 basoz bete, arazo handi bat izango genuke beheko kotetan, Aralar buelta osoan dauden urbegietan ez ote den asko jaitsiko emaria. Zergatik? Zuhaitzek ere edan egiten dutelako», dio Antiguedadek. Beste premisa bat uraren kalitatea da. «Ur ona behar dugu, ez kutsatua, ez eraldatua. Mendian motordun ibilgailuak sartzeak, edo eraikinak, edo etxeak, edo hotelak jartzeak bere seinalea uzten du lurzoruan, eta handik urak ekarriko du gure iturrietara», dio Aranburuk. Beste arazo bat ere badakusate: «Gauzak gero eta konplexuagoak izanda, egiten ditugun apustuak sinpleagoak dira. Kontraesana da».


08 Herri jakintza Ondare materiala

# 420 • 2021eko maiatzaren 14a

Orrialde honetarako ekarpenik egin nahi izanez gero: goiberri@hitza.eus

Hitzen ganbara

Esaera zaharra

Efemerideak

Zeharra: Herri edo udalerri batean, geografikoki bereiz daitekeen eremu bat izendatzeko erabiltzen da. Berez, magala edo aldea. Ataunen, adibidez, Aitzarte Zeharra, Ustatxo Zeharra, Errondo Zeharra, Otamots Zeharra...

«Maiatza, erdia hotzak eta beste erdia goseak hil zuten»

2016-5-14: Iker Irribarriak buruz buruko lehen txapela irabazi zuen, Bilbon. 1981-5-16: Iker Zubeldia bertsolaria jaio zen, Zegaman. 1993-5-16: Joxerramon Agirre ‘Marron’ Everesten gailurrera iritsi zen.

Trantsizioko hilabetea da maiatza, aldaketarena. Neguaren erasanak oraindik gerta litezke, eta udako uztaren oparotasunik ez oraindik.

Ondare materiala

Dragoi gorriaren garrak Ormaiztegin sa eginda zegoela: Dragoi gorria (Red Dragon errotulatuta). Bigarren unitatea urdinez margotu zuten, eta Dragoi urdina izan zen (Blue Dragon). Harrezkero, bezeroei pertsonalizatutako koloreekin egin zituzten. Ekoizpen-bolumen oso handia ez zuen izan. «Urtean 30-40 unitatetik gora ez ginen pasatuko». Bilman Bus enpresak, esaterako, Bilbo-La Manga linea 12 Dragoi autobusekin inauguratu zuen. Marketin ona izan zen. Euskal enpresek ere eskuratu zuten berea: Aldalurrek, Aizpuruak, La Guipuzcoanak, Le Basque Bondisat-ek, Goierri Busek... Irizarrek 1985ean sortu zuen bi solairuko lehen autobusa, Dragoi Gorria izendatua. Angel Elortza

Produktu berritzailea Testua: Aimar Maiz

O

rmaiztegiko Irizar autobusgile enpresak mugarri ugari izan ditu, bere historia luzean. Produktu gogoangarriak ere bat baino gehiago ekoitzi ditu. Ikusgarrienetako bat, bi solairuko autobusa izan zen: Dragoia. 1985ean hasi zen. Espainiako merkatuan nabarmendu nahi zuen Irizarrek garai hartan, lehia izugarria zelako. Europara irteteko izenik ez zuen artean, eta ibilgailu ikusgarri bat behar zuen. Dragoiak eman zion hori. Everest modeloa zuen garai hartan Irizarrek autobus estandarra, baina harekin zerikusirik ez zuen bi solairukoa garatu zuen. «Bi pisuko garantiako autobusik ez zegoen orduan. Belgikatik edo Alemaniatik inportatzen ziren, bai-

na oso garestiak ziren, amortizatu ezinak. Ideia nahiko berritzailea zen. Txasiari aurrealdea aldatu, eta lortu zen egitea», oroitu du Juan Antonio Urteaga orduko komertzialburuak. Inpaktua nahi zuten, eta baita lortu ere. Dragoi gorria izan zen bi pisukoaren lehen unitatea, prototipoa. Andoaingo lankide batek egin zuen diseinua, ezohiko margolanetan trebea. Ondoren, Eliseo Gorospe altsasuarrak margotu zuen. Herensuge luzea autobusaren saihetsean kiribildua ageri zen, ahotik sua zeriola. Madrilgo Empresa Ruizek erosi zuen, ikusi orduko. Espezializazioa zen beste helburu bat, hasi berria zen bi solairukoen alorrean sartu, beste produktuen merkatuak sendotzeko, irudi ona bilatuta. Hain justu, diseinu hark eman zion bataio-izena autobusari, behin autobu-

Irizarrek 1950eko hamarkadan ere egin zituen bi solairuko autobusak. Dragoia, teknologikoki berritzailea izan zen, ordea. Ekoizpen arloa diseinatzen Joaquin Oñatibia ibili zen. Produkzioan, ordea, ez zen besteekin proportzioanala, bi pisukoak zituen neurri handiengatik: armadura, txapa eta pinturako kargak handiagoak zituen, eta zaila zen ekoizpen katean integratzen. Egiteko kostuak altuak ziren. Konpetentzia ere handitu zen, eta errentagarritasun faltagatik utzi zion Irizarrek egiteari. Bezero askok geroago ere eskatzen zieten. 1996 aldera arte egin zituzten Dragoiak, banaka batzuk azkenera. «Denborarekin, oso autobus ona izan zen, emaitza ona eman zuen. Izen ona lortu zen, produktu bezala eta Irizar bezala. Aurrenetik zeuden espektatibak bete ziren». Dragoi gorriaren kemena.


Bertsoa • Kate motzean 09 Aratz Lasa Galparsoro • Maddi Irastorza

2021eko maiatzaren 14a • # 420

Gaiak hala dio

Kate motzean Maddi Irastorza • Irakaslea

«Txikitatik gozatu dut dantza egiteaz» Aratz Lasa Galparsoro

Gaia: Normaltasun berria Neurria: Hamarreko handia Doinua: Lurraren pean sar nindaiteke Normalitate berria edo heldu omen da behingoaz baina apenas hitzegin dugu benetako arazoaz kaleratzeak, baldintza txarrak hauek inora ez doaz aspaldi ez da inor bustitzen langilearen malkoaz normalitate berria baina gauzak berdintsu dijoaz Hainbat pertsona zendu zaizkigu urte honetan lanean bizi osoa jokoan jarriz bizi on baten nahiean gauzak normaltzen dijoazela uste dugun bitartean pertsona gutxi, ardi beltz gutxi mugiko da artaldean eta berandu ez al da izango konturatzen garenean?

HURRENGOA » Bertsolaria: Iban Urdangarin Lardizabal Gaia: Gure basoak

Testua eta argazkia: Mikel Albisu

Maddi Irastorza (Lazkao, 1992) San Benito ikastolako irakaslea da, 3-4 urteko haurrekin ari da aurten. Azken bi ikasturteak, «zailak eta ziurgabetasun handikoak» izan dituzte, besteak beste bi aldiz egon dira gela osoa etxean bakartuta. Iaz etxeratze aginduan iritsi zenean lan egiteko modua erabat aldatu zitzaien. «Umeekin zuzenean aritzetik, goiz eta arratsalde ordenagailu aurrean egotera pasa ginen». Egoera zailak bizi izan ondoren «gehiago preziatzen ditut bizitzako gauza txikiak, maite ditugun pertsonen besarkadak eta musuak, familiakoekin edo lagunekin bazkariak, asteburuetako planak…» 22 urtez dantzari izan ondoren, ikasturte honetan utzi du Oin Arin dantza taldea. «Txikitatik gozatu dut dantza egiteaz, eta beti izan dut hobetzeko eta gehiago ikasteko gogoa». Azken 13 urteak dantza-irakasle egin ditu. «Aukera eman zidatenean oso gaztea nintzen eta nire lehen esperientzia izan zen irakasle bezala. Ardura handia zen baina haurrei gogo eta ilusio hori transmititzeko aukera izan nuen».

Abesti bat. M-n Ezten taldearen 104.

Oporretarako leku bat. Zerrenda luzea daukat.

Zer gosaltzen duzu? Zerealak eta kafesnea.

Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.

Ze zaletasun dituzu?

Magisteritzako graduan onartu ninduteneko eguna.

Bidaiatzea.

Jaso duzun oparirik bereziena.

Pelikula bat edo telesail bat. El diario de Noa. Liburu bat. Juliette Morillot-en Las orquideas rojas de Shanghai. Musika talde edo abeslari bat.

Amonaren eraztun bat.

George Ezra.

Ez nintzateke oso urrutira joango.

Bizitzako plazer txiki bat. Mendira egun-pasa joatea.

Goierriko txoko bat. Lazkaomendi.

Lazkaon biziko ez bazina...


10 Elkarrizketa Alex Rabanal • Bakarrizketagilea

# 420 • 2021eko maiatzaren 14a

Elkarrizketa Alex Rabanal Bakarrizketagilea

«NI NAIZENA BAINO GANBERROAGOA DA OHOLTZA GAINEKO ALEX»

Alex Rabanal (Lazkao, 1971) bakarrizketagilea oholtza gainera igoko da gaur zortzi, Zumarragan. Ia 20 urteko ibilbidea du. Bidean lagunak egin dituela eta asko ikasi duela dio, nahiz eta oraindik urduri jartzen den irten aurretik. Jendeari barrea eragiteak sekulako poza ematen diola aitortu du. Testua eta argazkia: Kerman Garralda Zubimendi

Umoregileentzat nolako egoera dago? Oso une zailak bizitzen ari gara. Tabernetako bakarrizketarik hemen inguruan ez da egiten, eta hori da nire ohiko espazioa. Aretoetan errazago betetzen dira ezarritako neurriak eta ikuskizun batzuk badaude, baina ezer gutxi. Badirudi hasi dela animatzen jendea, baina ezjakintasuna oso txarra da. Egoera eta neurriak azkar aldatzen dira eta zaila da aurreikuspenak egitea.

Pandemiaren aurretik garai onak bizi zenituzten? Ez zegoen gaizki. Pandemiaren erruz funtzio bat baino gehiago utzi behar izan nuen bertan behera.

Barrea eragiten nola hasi zinen? Duela 19 urte hasi nintzen. Beste garai batzuk ziren: ez zegoenInternetik, ez zegoen Youtube... Telebistan Club de la comedia ikusi nuen eta asko gustatu zitzaidan. Nik ere probatu behar nuela pentsatu nuen. Halako batean, lagun baten bidez jakin nuen Errenterian bakarrizketa lehiaketa bat antolatu zutela eta izena eman nuen. Etxeko sukaldean grabatu nuen. Baina gustatu zitzaien eta hartu egin ninduten. Horrela sartu nintzen, gutxika.

Jendaurreko lehen bakarrizketa oroitzen duzu?


Elkarrizketa 11 Alex Rabanal • Bakarrizketagilea

2021eko maiatzaren 14a • # 420

Lehendabizikoa Errenteriako Cafe Boulevarden egin nuen, lehiaketaren harira. Oso oroitzapen ona dut. Bigarrengoa Donostiako Kandelan egin nuen, gaur egungo Dokan, kafe antzokian. Gimnasioei buruz hitz egin nuen.

ruan gertatzen dena aprobetxatzea batzuetan testua bezain garrantzitsua da. Edo garrantzitsuagoa. Baina testutik sartu-irten horiek egiteko lasai egon behar duzu, ezin duzu haria galtzeko beldurra izan.

Oholtzara igotzen zarenean zer sentsazio izaten duzu?

Bakarrizketa bat nola prestatzen da?

Hasi aurretik urduritasun apur bat izaten dut, beti, urteak pasa arren. Puntu hori galtzen dudanean, gaizki. Baina behin oholtzara igota lasaitu egiten naiz. Bereziki, entzuleekin azkar konektatzen baduzu. Tabernetako giroa beroagoa da, entzuleak hurbilago dituzulako. Baina arriskutsuagoa ere bada. Kopa artean hizketan egoten den jenderik izaten da, bakarrizketari kasurik egin gabe. Bakarrizketarik onenak tabernetan izaten dira, baina txarrenak ere bai.

Telebistan ere egin duzu lan. Telebistan lan egin dudan ia guztietan publikoarekin lan egiteko zortea izan dut. Ongi dago, baina tabernetako saioetako informaltasuna galdu egiten da. Nahiago zuzeneko emanaldiak. Noizbait ere tokatu zait ezerezari begira egin beharra, eta hori ez zait gustatu.

Zer pasatzen da zuzeneko emanaldi batean kale egiten baduzu? Kale egiten baduzu kale egin duzu. Jan, eta aurrera. Niri askotan tokatu zait, eta jakin egin behar da horri buelta ematen. Kale egitea probetxuzkoa ere izan daiteke.

Proba-akatsa. Egia esan hasiberria nintzenean ispiluaren aurrean entseatzen nuen, baina jendaurrean egitea oso bestelakoa da. Txiste berriak sartzen dituzunean ez da lehen saiakeran etsi behar. Probatzen joan behar da. Publikoaren arabera ere egokitu egin behar dira txisteak, ez baitira berdinak 20 urteko gizonezko bat eta 50 urteko emakumezko bat. Nire bakarrizketak nire bizipenetan oinarritzen dira askotan. Nire adineko publikoa txisteekin errazago sentitzen da identifikatuta hemezortzi urteko gazte bat baino. Erritmoa, forma, hizkuntza... publikora egokitu behar dira.

Noiz idazten dituzu bakarrizketak? Ez dut nire burua idaztera behartzen. Ideiaren bat dudanean apuntatu egiten dut eta lauzpabost ditudanean josten hasten naiz. Batzuetan ideia batek beste bat eragiten dit, eta batzuetan hobeak izaten dira. Pentsatzen duzu ideia bat sekulakoa dela baina gero hobea da bere inguruan eraikitakoa.

Zerk inspiratzen zaitu? Ideiak paseo bat ematerakoan bururatzen zaizkit, edo bizikletan noanean, edo ohean nagoenean... ez dut trikimai-

Heldutasunarekin errazago egingo da. Bakarrizketak egiten ere ikasten da. Bakarrizketa berdina hamar urteko aldearekin egin eta ziur hamar urte geroago egindakoa hobea dela. Kontrolatzen ikasten duzu, non egin geldialdiak, publikoarekin elkarri eragiten... Idatzi ere hobeto egiten da, baina inspirazioari dagokionez esango nuke hasi berria zarenean ideia gehiago bururatzen zaizkizula, freskoago zaudelako. Baina hau ez da zientzia zehatza. Alde batean funtzionatzen duenak bestean ez du zertan. Gertatu zait ostegun batean oso saio arrakastatsua egitea eta ostiralean, bakarrizketa berdinarekin, gaizki ateratzea.

Garrantzitsua da publikoari tenperatura hartzen jakitea? Bakarrizketagile batek abila izan behar du inguruan zer gertatzen den ikusteko? Bakarrizketak egitea ez da testu bat buruz ikasi eta jendaurrean esatea. Ingu-

lurik. Ideiak izateko ingurura begira ibili behar zara, hor egoten dira.

Umoregile batek behatzaile ona izan behar du. Umoregile batek oso behatzailea izan behar du. Aurrena istorio bat eraikitzeko, eta gero, kontatzen ari denean, istorioaren eta bere inguruan gertatzen dena aprobetxatzeko.

Umorea egiteko edozein gaik balio du? Bitxia da, baina atzera goazela uste dut. Topikoa da, baina ni hasi nintzenean edozerk balio zuen. Orain, nahiago dut gai batzuk ez landu badakidalako ez didatela funtzionatuko. Lehen dena umorez errazago hartzen genuen.

Sortzailea izanda, nola daramazu autozentsura? Erraza da txiste bat gordetzea? Behin baino gehiagotan sartu dut hanka. Horrela ikasten da.

Oholtza gaineko Alex kaleko berbera da? Oholtza gaineko Alex ganberroagoa da. Baina ez dut pertsonairik egiten, ni izaten jarraitzen dut. Kontua da, grazia egiteko, dena esajeratzen dudala. Bikotekidearekin gertatutako anekdota bat kontatzen dudanean, seguraski hori benetan gertatu zait, baina esajeratu egiten dut.

Nola bizi duzu jendeak zure bizipenez barre egitea? Nik kontatzen dudanean jendeak nire patetismoaz barre egitea ikaragarri atsegin dut. Eta entzuleek kabroia naizela esatea ere gustatzen zait.

Publikoak barre egiten duenean lasaitua hartzen duzu?

«Kale egiten baduzu kale egin duzu. Jan, eta aurrera. Kale egitea probetxuzkoa ere izan daiteke» «Umoregile batek oso behatzailea izan behar du istorio bat eraikitzeko eta inguruan gertatzen dena aprobetxatzeko»

Sekulako sentsazioa da. Ez dago beste ezerekin alderatzerik. Gertatu izan zait bakarrizketa baten ostean entzule bat etorri eta esatea oso egun txarra izan duela baina arazo guztiak ahaztuarazi dizkiozula. Oso polita da. Baina kale egiten duzunean ere oso sentsazio gogorra da. Baina zorionez gutxiago izaten dira.

Goierritarrei barre egitea gustatzen zaie? Nik ere antolatu nuen bakarrizketa lehiaketa bat Beasaingo Maillutz tabernan. Jende asko ezagutzeko balio izan zidan, eta komedia talde bat sortu genuen guztien artean: Kike Biguri, Jon Plazaola, Macrea Clarke... Eskualdean ez dago bakarrizketagile askorik, egia esan. Baina saioak arrakastatsuak izaten dira, jende asko hurbiltzen da entzutera. Zaletasuna badago.


12 Erretratua Irudi baten istorioa

# 420 • 2021eko maiatzaren 14a

Erretratua

AGIÑA AUZOKO ESKOLA

Zutik: Elena Poyo, irakaslea; Eulogio Alberdi, Muxikakoa; Iñaki Zabalo, Arkikoa; Arantxa Aranmendi, Urdanbietakoa; Isabel Alberdi, Muxikakoa eta Joxepi Plazaola, Abendañokoa. Erdian: Kati, Antonita; Elena Begiristain, Muxikakoa; Marivi Etxaniz, Kortaberrikoa; Mariaje Begiristain, Muxikakoa; Inaxio Alberdi, Muxikakoa eta Esperanza.Eserita: Claudio Cuadrado; Jesus Plazaola, Zumakortakoa; Jose Mari Begiristain, Muxikakoa; Miguel Aramendi, Urdanbietakoa; Jose Mari Etxaniz, Kortaberrikoa; Jesus Mari Etxaniz Kortaberrikoa eta Nikolas. Josune Begiristainek utzia

I

Josune Begiristain Plazaola Agiña auzoa, Zumarraga

Duela 54-55 urteko argazkian Agiñako eskolaumeak agertzen gara. Auzoko umeez gain, Espainiatik etorritako beste lau ere badaude.

zan ere, garai hartan Espainiatik jende asko etorri zen eta Agiña inguruko baserrietan eta txaboletan bizi izan ziren, oso baldintza kaskarretan, askotan, hiru-lau familia elkarrekin, argirik eta urik gabe. Eskola ere bikoiztu behar izan zuten, 50 ume baino gehiago izatera iritsi baitzen eskola. Honela, Agiñako eskolara, bertakoak joaten ginen batez ere, eta Izukitzakora atzerritik etorritakoak, inguruko bizpahiru baserrietakoekin batera. Ni neu, goiz, 5 urterekin hasi nintzen Agiñako eskolan, maistrak amari esan baitzion ni eskolara bidaltzeko; ondoan bizi ginen. Eskolan hasi arte, ez genekien gaztelera existitzen zenik ere eta ez ziguten eskolan euskaraz hitz egiten uzten. Irakasle guztiak espainiarrak izan ziren. Lehenengo idazten ikasi nuen esaldia, «no hablare en vasco» izan zen. Hala ere, ez daukat eskolako

oroitzapen txarrik. Adin guztietako umeak batera egoten ginen. Orduko maistra batekin harremana izatea lortu dut, Madrilen bizi da, 80 urtetik gora ditu. Nahiko aurrerakoia zela eta dela esango nuke: eskola publikoa izan arren, ordaindu egin behar izaten zen eta baserri askotan ume asko izaten zirenez, ume guztiak eskolara bidaltzeko esaten zien gurasoei, berdin emango ziela klasea ume guztiei. Gaur egun 57 urte dituzten auzotarrak Zumarragarako eskolara joaten hasi ziren. Nahiz eta duela 30 bat urtera arte Agiña Azkoitiko auzoa izan, administratiboki Zumarragara joatea zegokigun.

Eskola izatetik, elkarte izatera Honela, eskola zaharrean elkartea egokitu genuen 1973. urte inguruan eta auzotarren topalekua izaten jarraitzen du. Oso elkarte bizia da eta auzotarrok oso harreman ona daukagu: festak antolatzen ditugu.... Norbait hiltzen denean ireki egiten dugu hileten ondoren taberna zerbitzua emateko, igande goizetan ere zerbitzua eman izan dugu...


Gaztejira 13 Paula Sukia Herrarte • Maddi Erauskin

2021eko maiatzaren 14a • # 420

«Pieza bakoitzak nire zati txiki bat darama» PAULA SUKIA HERRARTE • Bitxigilea

Testua: Ane Garmendia

MADDI ERAUSKIN

Norabide egokian ote?

Argazkia: Espejos del alma

@maddi_erauskin

ere zalea da, eta era guztietako eskulanak egiten ditu: zeramika, xaboiak... Harrapatzen genuenarekin sortzen genituen artelanak. Nik ere txikitatik izan dut pultserak egiteko zaletasuna, betidanik gustatu izan zait dendetara joan eta materiala erostea gero etxean eskulanak egiteko.

‘Espejos del alma’ da markaren izena. Nondik dator? Lagun batek lagundu zidan izena aukeratzen. Eskulan bat egiterakoan bi dira oinarrizko erremintak, eskuak alde batetik, eta begiak bestetik. Beti esan izan da arimaren ispilu direla eskuak eta begiak, eta hortik tira eginda, nire proiektuari Espejos del alma izena jartzea erabaki nuen. Nire artelanak esku eta begiekin egindakoak dira, eta pieza bakoitzak nire esentziaren zati txiki bat darama azken finean.

Salmentak ongi al doaz?

P

aula Sukia Herrarte (Beasain, 1996) ingeniaria da gaur egun, baina txikitatik barruan daraman zaletasunari tarte bat eskaintzea erabaki du azken sasoi honetan, eta Espejos del alma izeneko proiektua jarri du martxan Instagramen.

‘Espejos del alma’ proiektua duzu eskuartean. Zer da egiten duzuna? Egia esan nahiko nukeena baino gauza gutxiago egiten ditut denbora faltagatik, baina orokorrean mota guztietako materialekin egindako bitxiak sortzen ditut: belarritakoak, pultserak, lepokoak... Batez ere horra bideratuta dago proiektua.

Nondik datorkizu zaletasun hau? Nire amonak eta amak irakatsi didate zaletasun hau. Nire amonak betidanik egin izan ditu zeramikazko artelantxoak eta ni txikitatik berarekin ibiltzen nintzen eskulan hauek egiten. Nire ama

Egia esan ez diot garrantzi handirik ematen salmenten kontuari. Denbora gehiago edukiko banu, gehiago zentratuko nintzateke proiektu honetan, eta salmentak areagotzen saiatuko nintzateke. Une honetan nire helburua ez da sekulako salmenta izatea, baizik eta jendeak nik egiten ditudan gauzatxoak ikustea. Ilusio handia egiten dit jendeak nik eskuz egindako artelan bat erosten duenean, baina une honetan gehiago da ikustaraztea saltzea baino.

Nola jar daitezke erosleak zurekin harremanetan? Instagram erabiltzen dut gehienbat. @es.del.alma da nire kontua, eta nahi duenak hortik kontakta nazake. WhatsAppa nahi izanez gero ere ez daukat arazorik, azkenean ordainketa Bizum bidez egiterakoan nire telefono zenbakia ematen diot jendeari, eta hortik hitz egiteko aukera ere eskaintzen dut. @es.del.alma

Kontzientzia eta debekua

B

adira aste batzuk, non gizartea, egun batean zentratuta egon den. Zehatzago esanda maiatzaren 9an. Kalean ezinegona geroz eta nabarmenagoa izan da. Gehiegigatik nekagarri edo aspergarri bihurtu da. Zer pasako da alarma egoerarekin? Eta EAEn? Mugak irekiko al dizkigute? 2019an sinesgaitzak izango ziratekeen galderak entzun dira egun hauetan... Bitartean, komunikabideek ere ez dute asko lagundu, izan ere, ezinegon hori indartu dute morbo delakoa sortuz gizarteari. Kasuen gorakadak nabarmenduz, alarma egoera kenduz gero debekua indartzen duen dekretu berri baten inguruan hitz eginez... Luze doa, oso luze... lehengo errealitatetik urrundu gara eta egoera jasangaitza egiten ari da. Baina akaso ez al gara konturatzen, egoera honen aurrean norberak hartu behar duen jokabide hori, kontzientzia kontu bat dela eta bakoitzaren esku dagoela? Argi geratu dena da birus honekin bizitzen jarraitu beharko dugula eta horretan ikastea besterik ez zaigu geratzen. Debekuak beti izan dira tentaziorako bide, hau da, ez dira gizabanakoaren lagun, eta momentu honetan, ipintzen dizkiguten legeek duten indarra galtzeko era izan daitezkeelakoan nago.


14 Gure lurra Txekor haragiaren salmenta zuzena loteka

# 420 • 2021eko maiatzaren 14a

Gure lurra

TXEKOR OKELAREN SALMENTA ZUZENA INDARRA HARTZEN Testua: Iñaki Gurrutxaga

Ez da kontu berria, baina urtebeteren buruan nabarmen hazi da txekorrak zatika saltzen hasi den ganaduzaleen kopurua. Izan duten harreraz hitz egin dute horietako lauk.

L

ehendik ere badira Goierrin txekorrak zatika bezeroei zuzenean saltzeko erabakia hartu zuten ganaduzaleak. Batzuk bakarka, besteak taldean. Batzuk ohiko haziera moduan, besteak ekologikoan. Helburu argia du erabakiak: norberak ekoitzitako kalitatezko bertako haragia bertako bezeroei saltzea, eta etekin ekonomiko handiagoa izatea bitartekariak saihestuz. Deigarria da azken urtebete honetan Goierri garaiko herrietan zentzu horretan sortu den mugimendua. Ez dago talde antolaturik, bakoitza bere aldetik hasi da zeregin horretan, baina denek badute elkarren berri, eta kasu batean baino gehiagotan elkarri lagunduz eta erakutsiz eman dute urratsa. Orain arte izan duten esperientziaz hitz egin dute lau ganaduzale gaztek aldizkari honekin. Lauren artetik egitasmo honekin hasten lehena Zumarragako Leturiondo baserriko Aimar Alberdi izan zen. 2019ko urrian eman zuen ezagutzera bere ekimena Zelai Arizti frontoian egin zen II. Bertatik Bertara azokan. «Postu bat jarri genuen, eta interesa zuten bezero batzuen zerrenda egin genuen. Beti harakinei edo bitartekariei saltzen genien, eta denok irabazi behar badugu baserritarrok prezioa jaitsi behar». Iazko urtarril-otsailean hasi zen «serio» Alberdi. Bost kiloko loteak 600 gramoko

Gune elkartea berriz martxan jartzeko lanean

A

kronimo bat da Gune, Goierri Urola Garaiko Nekazari Elkartea. 1995eko maiatzean sortua, sei herritako (Urretxu, Zumarraga, Legazpi, Gabiria, Ezkio-Itsaso eta Ormaiztegi) baserritarrak elkartu eta lankidetzan aritzeko bokazioarekin jaio zen. Erreportaje hau ganaduari lotutakoa bada ere, lehen sektore osoa biltzen duen elkartea da Gune. Hasierako urteetan indar handia izan zuen elkartea izan zen, baina urteen poderioz galtzen joan da. «Bertatik Bertara udaleketa bultzatu zuten, oso ondo egin dute beraien lana, eta eskertzekoa da hori, baina orain ikusten dugu baserritarrok ere antolatu beharra daukagula», adierazi du Leturiondoko Alberdik. Elkartea ez da sekula desagertu, eta berriz aktibatzeko prozesuan murgilduta dabiltza, administrazioaren aurrean elkarte iraunkor moduan aurkeztu ahal izateko.

«Salmenta zuzenarekin bitartekariak kendu ditugu. Lan eta arrisku handiagoa hartzen dugu, baina etekina guretzat da» Aimar Alberdi Leturiondo baserria (Zumarraga)

zortzi paketetan saltzen dituzte: xerrak (extrak, primerakoak eta segundakoak), gisatzekoa, xehatua, saiheskia, zankarroia eta txuletak. «Gu oso gustura gaude salmentarekin. Bi hilean behin hiltzeko txahal bat edukitzen saiatzen gara. Salmenta zuzenarekin bitartekariak kendu ditugu. Lan eta arrisku handiagoa hartzen dugu, baina etekina guratzeko geratzen da». Alberdi soldatzaile modura aritzen da lanean, eta familian aritzen diren Pirenaika arrazako ganaduaren hazkuntzan.

Legazpin ere zabaltzen ari da Urtea bete da oraintsu Legazpiko Urtatza baserriko Mikel Mantxola Alberdiren zeregin berean hasi zela. «Gu harakin batekin ibiltzen ginen, osasun arazoak izan zituen, denbora batean harategia itxita eduki zuen, eta dena parean tokatu zela esan liteke». Fabrikan egi-


Gure lurra 15 Txekor haragiaren salmenta zuzena loteka

2021eko maiatzaren 14a • # 420

Ezkerreko argazkian, Aimar Alberdi. Behekoan Josu, Luis eta Ander Ibarguren aita-semeak. Hurrengoan, Mikel Mantxola, eta eskubikoan, Iñigo Gorospe. Asier Zaldua / Tere Madinabeitia

«Bertako produktua bertan gera dadin, eta bertako baserritarrari aukera bat emateko hasi gara horrela»

«Beste batzuk horrela hasi ziren, eta ikusita hiltegiak nola prestatzen duen haragia... Irteera ona zela iruditu zitzaidan»

«Beste era batera salduta etekin handirik ez zegoela ikusita hartu genuen erabakia; Txahal osoa saltzea lortu dugu»

Ander Ibarguren

Mikel Mantxola

Iñigo Gorospe

Lakiola Aundi baserria (Legazpi)

Urtatza baserria (Legazpi)

Zubiaurre baserria (Legazpi)

ten du lan, eta aitaren eta bien artean hazten dituzte Limousin arrazako txekorrak. «Ikusi nuen beste batzuk horrela hasi zirela, eta ikusita hiltegiak nola prestatzen duen haragia eta zer kalitate eskaintzen duen ba... Irteera ona zela iruditu zitzaidan». Ingurukoak, lagunak, haien familikoak... ditu bezero, eta orain arte lau-bost txahal saldu ditu paketetan. Lakiola Aundiko Ander Ibarguren, berriz, aurten hasi da salmenta eredu horrekin. Aita Luis eta anaia Josurekin

batera hazten ditu Akitaniako Blonda arrazako txekorrak. «Bertako produktua bertan gera dadin, eta bertako baserritarrari aukera bat emateko hasi gara horrela, produktua modu duin batean saldu eta bertakoek kontsumi dezaten». Baserri txikiei eusteko modu bat iruditzen zaio Ibargureni salmenta eredu hau: «Beti esan izan da baserritarra ekoizle ona izan dela eta saltzaile txarra. Ez dakit hori hala den, baina egoerari buelta eman behar zaio, eta saltzaile ere bihurtu beharra daukagu». Behi txisto-

rra eta behi hanburgesa zorroetan saltzeko asmoa ere badute Orain hamabost egun, apirilaren 29an, hasi zen Brinkolako Zubiaurre baserriko Iñigo Gorospe zuzeneko salmentarekin, Mantxola lagunaren pausoei segiz. «Beste era salduta etekin handirik ez zegoela ikusita hartu genuen erabakia. Txahal erdia salduz gero konforme, eta azkenean osoa saldu dugu. Oso harrera ona izan dugu». Lau abeltzainei Oñatiko Zubillaga hiltegian prestatzen diete haragia loteka.


16 Eszena Goierriko kultur plaza

# 420 • 2021eko maiatzaren 14a

Literatura

Dantz Point Joxe Begiristain Euskara teknikaria

Itzultzaileen mirariak

O

raingoan, lau haizeetara gomendatu nahi dudan liburu bat dut hizpide: Anjel Lertxundiren Itzuliz usu begiak. Liburu hau saiakera abizenez sailkatzen da, baina hasi eta bukatu, bere irakurketa literatura bete-betea da. Ez dakit munduan beste inork egingo lukeen Lertxundik hemen bezain ondo, literatura-itzulpenen garrantzia zenbaterainokoa denaren aldarria. Lertxundik adibide franko ematen ditu itzulpen onak antzeman ditzagun eta itzultzaile onek zein bertute dituzten jabetu gaitezen. Betiere, berak sarreran diona gehitu behar zaiolarik: «Tamalena zait mintzagai izan ditudan itzulpen eta itzultzaileak ez direla inondik ere liburura ekartzea merezi zuten bakarrak». Eta ni arrazoi beraz desenkusatu naitekeenez, haien itzulpenengatik nigan berealdiko arrastoa utzi duten hiru itzultzaile behinik, aipatuko ditut: Robert Louis Stevensonen Altxor uhartea itzuli zuen Asun Garikano, Emily Brontëren Gailur ekaiztsuak itzuli zuen Irene Aldasoro eta alderantzizko bidean, euskaratik gaztelaniara Xabier Leteren Egunsentiaren esku izoztuak, Las ateridas manos del alba bihurtu zuen Jabier Imaz ataundarra. Liburu horiek, Lertxundiri ikasi diodana baino lehen irakurriak ditut eta nolabaiteko harrotasun bat sumatzen dut orain, nik ere Garikanoren, Aldasororen eta Imazen liburuak, hirurak, irakurtzen ari nintzena eurak sortuak balira bezala gozatu nituela jabetzen naizelako. Lertxundik argitu dit zergatik, noski: itzultzailea nahitaez da idazle sortzailea. Itzultzaile automatikoen (neuronala, Elhuyarren Elia...) egokitasuna eztabaidan den honetan, inork ez ditu zalantzan jartzen horien ahalmena eta zenbait alorretarako dakartzaten onurak, baina paradoxikoa da, are eta ageriagoan utzi dutena: ezin izango dituzte sekula ordezkatu literatura itzulpenen idazleak. Hauen mirariak.

Ondarea bera dantzaleku

H

errietako ondarea eta musika elektronikoa uztartzen dituen Dantz Point egitasmoa bueltan da. Iaz egin zuten aurreneko edizioa eta Zeraingo Aizpeako meatze gunea izan zen orduan aukeratutako zazpi eskenatokietako bat. Aurten ere, jaialdiak Goierri bisitatuko du, eta ez behin, bi okasiotan baizik. Guztira zazpi emanaldi egingo dituzte, naturguneak eta eraikin historikoak uztartuz; horietako bi, Goierriko bi eraikin berezitan kokatuko dira: Zumarragako Antio baselizan, eta Ezkioko Igartubeiti baserrian. Aste honetan ekin diote emanaldiei, Divorce From New York proiektuak Arrasateko Gomestio baserrian egin duen saioarekin. Gainontzeko sei saioen datak eta artisten izenak eguna gerturatu ahala esango dituzte. Aipatutako kokalekuez gain, Chillida-Lekun (Hernani), Urkuluko urtegian (Aretxabaleta), Eibarren eta Mutrikun izango dira gainontzeko saioak. Aurreneko edizioan bezala, aurten ere publikorik gabeko emanaldiak izango dira, eta streaming bidez soilik jarraitu ahal izango dira. Horretarako, DantzMusik-ek Youtuben duen kanalean, Facebooken edo Twitch-eko kontuan sartu beharko da. Egoerak hobera eginez gero, saio mixtoak egiten saiatuko dira, alegia, online baina publikoarekin.


Erakusleihoa 17 Merkataritza eta zerbitzuak

2021eko maiatzaren 14a • # 420

Loreak eta landareak Haizea Zurutuza • Hazia loradenda (Beasain)

Apaingarriak eta osasunerako onuragarriak

E

txean denbora gehiago igarotzen dugun garai honetan, naturari eta landareen berdeari (naturalak zein artifizialak izan) gero eta toki gehiago egiteko joera hartu dugu. Dena den, kontuan izan behar dugu, apaintzeaz gain, osasunerako onuragarriak direla landareak; funtzio desberdinak betetzen dituzte. Etxean dugun argitasunaren eta tokiaren arabera aukeratu beharko ditugu landareak. Argitasun gutxi dagoen tokietarako, landare berdeak aukeratuko ditugu, lorerik gabekoak.

duten landareak jarriko ditugu toki gehiegi ez kentzeko. Yucca eta Dracena, esate baterako. Lekua zabalagoa bada palmera modukoak edo hosto handiko landareak jar daitezke, forma berezietakoak. Apal edo mahai baten gainean jartzeko garoa, begonia bixiak edo kalanchoeak dira ezagunenak.

Sukaldean ere bai Landare apaingarriez gain jangarriak ere badaude. Aromatikak dira. Asko dira, baina ezagunenak erromeroa, perrexila eta mendafina dira. Erromeroa haragiak kozinatzen direnean erabiltzen da; menda belarra infusioetan eta mojitoa bezalako edariak egiteko; perrexila hainbat erabileren artean arrainei saltsa berdea egiteko erabiltzen da. Horiek etxean usain goxoa ere ematen dute, eta sukaldeko leiho ondoan edo apalen batean jartzeko oso egokiak dira.

Partikula kutsakorren aurka Gaur egungo etxeetan, egurraren eta harriaren ordez, material sintetikoak edo imitaziozkoak jartzen dira eta airera partikula kutsakorrak zabaltzen dira. Elementu hauek ikusi ez arren, gure osasunerako oso kaltegarriak dira. Horri aurre egiteko, badago irtenbide bat: partikula kutsakorrak xurgatzen dituzten barruko landareak jartzea. Spatihiliuma da ezagunena, hosto berdeak eta luma txuri formako lorea du. Sanseveriak berriz hosto berdexka eta ertz marra hori bat du. Photoa ere izan daiteke, tantan formako hostoa duena, berdea hori ukituarekin (tutorea jartzen ez bazaio zintzilika geratzen da) eta Chamadorea palmera ere bai.

Loredunak Bestalde, ordenagailu eta mugikorrak botatzen duten erradiazioa kentzeko kaktus zehatz batzuk daude. Hauen izena Cereus Peruvianus barietateak dira. Forma berezia dute.

Espazioaren arabera Dugun espazioa estua bada, enborra

Espazioari kolorea eman nahi badiogu loreak dituzten barruko landareak daude. Badaude beren hostoek dizdira berezia dutenak. Aukera horietako bat da Anthuriuma . Laranja, gorria, txuria, more edo arroxa koloreko loreak dituzte eta bere hostoek dizdira berezia dute. Batek baino gehiagok uste dute artifizialak direla.


18 Kontrakantxa Komikia • Aliritzian

# 420 • 2021eko maiatzaren 14a

Komikia

Aliritzian

Igor Susaeta • Kazetaria

Sergio izan nahi dut

O

rri zurien betetzaile edo kazetari gisa, talde, elkarte edo mugimenduren baten barruan infiltratzearekin fantaseatu izan dut, batzuetan, ene ibili loriatsuan zehar. Ilea tindatuko nuke, koloretako lentillak jarriko nituzke, kilo batzuk irabazi, eta pasta lodiko betaurrekoetan jarritako kamera txiki-txiki baten bidez grabatuko nituzke ikusitakoak. Hilabete batzuk geroago argitaratuko nuke ikerketaren emaitza, dokumental batean emanda: Goierriren eta zientziologiaren elizaren arteko loturak. Zergatik ez, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian estreinatuko nuke, Viktoria Eugenian, eta GOIBERRI-k elkarrizketatuko ninduke. Hau izango lizateke titularra: «Inoiz ez da jakiten non gerta litekeen». Sator lanak egiteko sentitu izan ohi dudan bulkada indartu du El agente topo (Maite Alberdi, Txile, 2020) dokumental eder bezain hunkigarriak. Sergio, 83 urteko gizona, zahar etxe batean sartuko da espioi lanak egitera, han, ustez, adinekoei tratu txarrak ematen dizkietela pentsatzen baitu egoitzaren bezero

baten senide batek. Baina beste errealitate batekin topo egingo du Sergio maitagarriak. Ezer ez da dirudiena, eremu publikoaren eta pribatuaren arteko mugak guztiz lausotuta daudela diruditen garaiotan. Esaterako, Realaren egunerokoan satorrarena egin nahiko nuke. Esan dezaket, nik zer dakit, alboko sakeak metodo zientifiko bat jarraituz eginez gero arriskua sorrarazi bezala saihestu daitekeela (eta egia da), eta bihurtuko naiz Monrealen eta Zalduaren itzala. Eta, modu horretan, munduari jakinaraziko diot Adnan Januzajen zaletasuna ez dela Los Angelesera joatea, baizik eta Mario Monicelliren pelikulak ikustea eta horiei buruz Mikel Labakarekin eztabaidatzea. Izan ere, Realak, Mugimenduren baten bere kanal ofizialean, infiltratzearekin erakusten dizkigu Anoefantaseatu izan dut tako korridoreko irudiak, eta ematen du jokalarien intimitatearen berri dugula ikusten ditugulako ziminokeriak egiten. Ilusio bat besterik ez da, inoiz baino urrutiago daude eta. Izan gaitezen serioak, ordea. Duela gutxi jakin dut lanpostu bat dela Eusko Jaurlaritzako ez dakit zein sailbururen sare sozialak kudeatzea, eta, gainera, dirutza bat kobratzen dela horregatik. Hor bai behar dela Sergio bat.


Publizitatea 19 2021eko maiatzaren 14a • # 420



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.