Goiberri 197. zenbakia

Page 1

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

197. zenbakia. 2016ko uztailaren 1a

Oier eta Julen Goia Errugbi jokalariak

ÂŤElkarrekin jokatzen hasteko gogoz gaudeÂť 6-7

Elena Markotegi 3 Iritzia 4-5 Zumarragako danborradak 50 urte 6-7 Beasaingo hiru neska Masterchef udalekuetan 10 Aitor Merchan margolaria 11 Udaberria, euritsua 12-13 Goierriko Jazzaldia 15 Oier eta Julen Goia anaia errugbilariak, Altamira zelaian. Datorren denboraldian elkarrekin arituko dira Ampo Ordizian. ARIANE VIERBĂœCHER


02 GOIBERRI

PUBLIZITATEA


GOIBERRI 03

KATE MOTZEAn

Elena Markotegi Informatikaria

«Euskal Herri burujabe eta euskalduna dut amets» Josune Zarandona Arama Elena Markotegi (Legazpi, 1971), informatikaria da lanbidez, baina bidaiatzea eta kirola egitea ditu gustuko. Kuba eta Guatemalara bizikletaz egindako bidaiak ditu batez ere gogoan, «guztiz motxileroak izan zirelako agian». Asiako herrialderen batera joatea gustatuko litzaioke, baina orain, gurasoak eta haurrak tarteko, hemen dago bere lekua. Familia ere «abenturazko bidaia» dela dio.

Abesti bat. Oihu. Janari bat. Menestra on bat.

Edari bat. Ardoa.

Oporretarako leku bat. Jende asko ez dagoen edozein.

Goierriko txoko bat. Otaño.

Amets bat. Euskal Herri burujabe eta euskalduna.

Jaso duzun oparirik bereziena?

Zein zaletasun dituzu?

Idatziz jasotako hitz politak.

Mendian ibiltzea, oinez, bizikletan, txakurrarekin, haurrekin...

Zeri diozu beldurra?

Liburu bat. Ipurtargiaren itzal luzea. Musika talde bat. Berri Txarrak.

Gauza gehiegiri, gauza onerako...

Zerk sortzen dizu irribarrea? Haurren burutazioek, eta nire aitarenek.

Gorroto duzuna.

«Idatziz jasotako hitz politak dira jaso ditudan oparirik berezienak»

JOSUNE ZARANDONA

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Itsasondo, Lazkao, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga

GOI B ERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Iñaki Gurrutxaga Kudeatzailea: Ione Berasategi Koordinatzailea: Tere Madinabeitia

Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Zurikeria.

Legazpiko alkate bazina? Herria euskalduntzen saiatuko nintzateke.

Legazpin biziko ez bazina. Gabirian, Zerainen edo Mutiloan.

Egoitzak: Beasain:

Webgunea:

Oriamendi, 32. 20200.

Posta elektronikoa:

goiberri.eus

Urretxu:

goiberri@hitza.eus

Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Publizitatea:

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

Bezero arreta / harpidetzak:

607 530 424 – publi@goiberri.eus 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.eus


04 GOIBERRI

IRITZIA

Garbiñe Etxaniz

Elikadura makrobiotikoan aholkulari-laguntzailea ko moduan. Besteak beste, eragotzi egin beharko genuke elikagaiak frijitzea, txingarretan egitea edo mikrouhin-labean egin edo berotzea. Elikagaiak tenperatura altuan egiten ditugunean, kantzerigenoak izan daitezkeen toxikoak sortzen

Zer da ondo jatea? odu egokian eta orekatuan jaten dutela esan dutenek, ziurrenik pentsatzen dute beren dietan ez dela falta bitamina, mineral, proteina eta kaloriarik beren eguneroko jarduerak betetzeko; baina nutriente horiek guztiak edozein iturritatik lor ditzakegu? Esnekiak, azukrea, fruta freskoa, bitamina sintetikoak, barazki freskoak, barazkikontserbak, arraina, haragia, zerealak, lekaleak… Hauxe lehenengo hausnarketa. Logikoena elikagai integralak kontsumitzea izango litzateke, gure gorputzak metabolizatu ahal izateko beharrezko mineral eta bitamina guztiak dituztenak, ez baita gauza bera gertatzen elikagai finduekin (arroz txuria, ogi txuria, freskagarriak….), horiei bitamina eta mineralak kendu zaizkielako. Elikaduraren bidez oreka lortzeko bidean, sen onarekin jokatu beharko genuke. Dieta hitza grekerako diaita-tik dator, eta bere esanahia da bizitzeko modua, arreta berezia jarriz elikagaiak aukeratu eta prestatzeko moduan. Norberaren konstituzio eta kondizioarentzat egokienak diren elikagaiak aukeratu beharko genituzte, norberari gehien komeni zaizkionak; gure inguruneko elikagaiak jan beharko genituzke, proportzio egokian, behar bezala sukaldatuta eta behar bezala murtxikatuta. Eta gure dieta osa dezakegu beste elikagai interesgarri batzuekin, bere onetik aterata dagoen ingurune honetan, oreka berreskuratze-

M

ko oso lagungarriak izan daitezkeenak. Elikagai-sendagai horietako batzuk ekialdeko erremedio tradizionalak dira, eta nahiz eta gure inguruneko elikagaiak ez izan, dituzten onura terapeutikoek justifika dezakete beren erabilera. Menu egoki bat diseinatzeko garaian, badaude zenbait puntu kontuan hartu beharko genituzkenak; alde batetik, honakoak gure elikaduratik kanpo uztea komeni da: -Azukre findua -Bestelako elikagai finduak: zerealak, olioak, gatza… - Trans erako gantzak eta tenperatura handienpean jarri diren gantzak -Esneki gehiegi -Edari bizigarri gehiegi, kafea esaterako -Alkohola -Pestizida eta gehigarri toxikoak dituzten elikagaiak eta transgenikoak -Elikadura-industriak guztiz eraldatutako elikagaiak Eta zein aukeratuko genituzke orduan? Zereal integralak, barazkiak (itsasoko algak barne), frutak, lekaleak, haziak eta fruitu lehorrak, hotzean prentsatutako olioak, findu gabeko gatza, eta baita gure arbasoek hain ondo ezagutzen zituzten landare eta belarrak ere! Animalia produktuak kontsumitzeko aukera egiten badugu, oso garrantzitsua da behar bezala hazitako animalien haragia kontsumitzea, eta arrainen kasuan, itsasokoa izan dadila, ez arrain-haztegi batekoa. Elikagai egokiak aukeratu eta gero, arreta handia jarri beharko genuke horiek prestatze-

«Norberaren konstituzio eta kondizioarentzat egokienak diren elikagaiak aukeratu beharko genituzke, norberari gehien komeni zaizkionak»

dira: -100ºC-tik gora, amina heteroziklikoak: batez ere haragia eta arraina frijitzen dugunean -Akrilamidak: Maillard erreakzioaren ondorioz sortzen dira, azukre eta aminoazidoen artean, 140-180ºC bitartean: patata frijituak, gailetak, ogiak, bizkotxoak, kafea… Sukaldatzeko modu ugariek eragin desberdinak dituzte gorputzean eta energia mota jakin bat ematen digute; hori ere oso kontuan hartu beharko genuke gure menua prestatzeko garaian, eta beraz, sukaldatzeko modua aldatzen joan beharko genuke urtaroaren arabera eta lortu nahi dugun efektuaren arabera: denbora luzean edo denbora gutxian sukaldatutako elikagaiak, gorputza berotzen edo hozten laguntzen diguten sukaldatzeko moduak, gorputza erlaxatzen, aktibatzen, indartzen edo garbitzen laguntzen digutenak. Eta orain arte esandako guztia borobiltzeko mastekatzeaz hitz egin beharko genuke. Mastekatzen dugunean, hortzak energia-kondentsadore bihurtzen dira, mastekatzean elikagaia energiarekin kargatzen dugu, hortzetik hortzera elektroi saltoa gertatzen delako. Hortzen arteko elektroi salto horrek elikagaia elektrikoki kargatzea eragiten du, eta hori oso garrantzitsua da elikagaiak bizitasuna izan dezan. Elikagaien kalitatea handitu egiten da ondo mastekatu eta txistuarekin nahasten dugunean. Horregatik guztiagatik gure ahoa gorputzeko energia gune garrantzitsua da, gorputzaren gainontzeko bizi-funtzioak garatzeko erabakigarria.


GOIBERRI 05

IRITZIA

Asteko irudia

Josu Maroto

Goia anaiak eta errugbia Ordiziako Rugby Elkarteak Oier eta Julen Goia anaia idiazabaldarrak elkartu ditu bere talde nagusian. Marotoren irudian, anaietan zaharrena, Julen.

Aldarte iluneko eta kopeta zimurtuta ari natzaik idazten. Espainiako hauteskundeen emaitzek, harritu ez ezik, amorratu egiten naitek. «Inozoa ni!» pentsatzen diat. Ez, ez dituk geure hauteskundeak, baina Europa zaharkitu, dekadente, itogarri honetan kezka eta ezigonerako sintoma bat gehiago duk gertatua. Aldarte iluneko eta kopeta zimur, bai. Kasualitatetik kausalitatera sarri tarte handirik ez. Azken egunotan ia egunero pasatzen nauk Lizeo paretik. Irrialgaraka ikusten dizkiat ikasleak, gaztetasunaren sasoi-indarrez. Eta, akaso kasualitatez, asko gogoratu nauk geure nerabealdiko grano eta ilusioez, eta bizitza ikuspegi berri bat parez pare jartzen zizkiguten irakasle-irakasgai haietaz. Ritxi, Amaia, Balen, Mikel zena... Literaturaz eta filosofiaz, batez ere. Eta jabetu nauk, dagoeneko ez direla esparru estimatuak egungo gizarteetan; existentzia ere kolokan dutela, hezkuntza sistema ofizialetatik kentze bidean direla. Giza zientzia horien desprestigioak zerikusirik ba ote du egungo balio humanisten galerarekin, Europan gertatzen ari den prozesu degradatzailearekin? Gazte builloso alegera horiek ba ote dakite zein gizarte eta etorkizun datorkien bizkar gainera?

Susmoa diat, agintekeria eta boterea irabazle atera direla berriz. Irakasle haien irakaspenen gainetik, garaile atera da «bizitzan arrakasta izatea» zer zen erakusten zigun coach bizardun txotxoloaren diskurtsoa. Leihakortasuna azal poroetan sartzen ziguna, nor izatea diru eta materialtasunarekin lotzen zuena, «ahalik eta goren iristearekin». Kopeta zimurrek etsiaz jan ez nazaten, poz txiki bat ere izan diat azkenaldian. Merli telesailak irakasle filosofo bat dik protagonista. Baduk zerbait... Haren eta filosofia nahiz literatur irakasle guztien omenez topa egingo diagu santaixabeletan, Josu!

Gorka Erostarbe

bat eta

Lizeoko garaiak! Asko gogoratzen nauk Ritxik nola jartzen gintuen gure gustuko liburu bat irakurtzen klasea hasi aurretik, hain gustuko zian Silviorekin batera. Liburu baten aurrean, ixilik, guk irakurtzea lortzen zian, eta baita Garcia Lorcaren Poeta en Nueva York liburuko poemek sentiaratzen zigutena marrazten. Ordu hartan ez genian baloratzen ahalegin hori eta nik asko diat eskertzeko, gerora aztarna utzi izanaren sentipena badiadalako. Aztarna utzi zidaan Joxerrak historiaz azaltzeko zuen grinak eta kritikotasuna lantzeko zian metodoak, galderak eta galderak etengabe eginez, gure garunak zukutu arte. Etengabe geure buruari galderak egitea eta norbera ebaluatzea ez baituk aski aldiz egiten. Eta garai hartaz ari garela, ongi asko dut gogoan izebak Txillardegiren Exkixu liburua irakurtzeko gomendatu zidaan eguna. Ondoren, gogoratzen diat, 16 urte nituela, nola erosi nian Txillardegiren Euskal Herria Helburu , osorik irentsi eta nola saiatzen ninduan Mikeli kontra egiten marxismo-leninismoaz (gajoa, ni). Eta akordatzen nauk ederki nola hasi gintuan

bat Josu Aztiria

Ama Say, Dut eta M-ak entzuten. Ondoren, aldiz, etorri huan Huts Tabernan Tindersticks-en Sinple pleausre diskoa utzi hidaan eguna eta Lambchop entzutera Donostiako Antzoki Zaharrera joan gintuaneko egun polita. Agian hartuko diat tartea zapatua baino lehen Belokira buelta bat eman eta Mikelen omenez landatu zen lizarra bisitatzeko, eta larunbatean Ritxirekin eta maite ditugun guztiekin ospatuko diagu bizitza. Laguntasuna eta maitasuna, izandakoa eta datorrena, ez dizkiagulako inoiz ospatzeri utzi behar.


06 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

50 urte danborra jotzen Zumarragako danborrada jaietako ekitaldi nagusietako bat da. Aurten, ekitaldi horrek 50 urte bete ditu. Asier Zaldua Zumarraga Haurren eta helduen danborradak Zumarragako jaietako ekitaldi nagusien artean daude. Santa Isabel eguna bakarrik dago beraien gainetik rankinean. Izan ere, ekitaldi jendetsuenetakoak dira. Gainera, helduen danborradak ematen die hasiera ofiziala jaiei. Eta Zumarragako ereserkia (hori bai ereserkia, Olinpiar Jokoetan aurkezteko modukoa!) danborradan estreinatu zen. Aurtengo

danborradak oso bereziak izango dira, 50 urte beteko baitituzte. Zumarragako danborrada elizarekin lotura zuen Oargui elkartearen eskutik sortu zen. Haurren danborrada 1962an antolatu zen lehenengoz, baina lau urte pasatu ziren berriro egin zen arte. Ordutik, bi danborradak etenik gabe antolatu dituzte. Egun, La Salle-Legazpi ikastetxeko ikasle ohien elkarteak antolatzen ditu.

Danborradei buruz hitz egiteko, Josean Mendizabalekin elkartu da GOIBERRI. Barru-barrutik bizi ditu biak: antolatzaileetako bat da eta helduen danborrada zuzentzen du. 40 urte inguru daramatza danborradan. «Duela 42 urte udalarentzat lanean hasi nintzen, elektrikari moduan. Garai hartan danborrada Jesus Mari Gonzalez de Audikanak zuzentzen zuen eta musika jartzeko eskatu zidan. Hortik jotzera pasa nintzen eta ondoren zuzentzera. Ia 40 urte daramatzat zuzendari lanean». Horretaz gain, haurren danborradaren antolaketan lan egiten du. «Horretan ere duela 40 urte hasi nintzen. Zinegotzia Carlos Adrian zela gogoratzen dut». Mendizabal Zumarragako kiroldegiko zuzendaria da, baina danborradarekin duen loturagatik ezagunagoa da ia. «Danborradak nire bizitzaren zati handi bat hartzen du. Gainera, emazteak eta semeak ere antolaketan lan egiten dute. Semea haurren danborradako zuzendaria izan da eta aurten helduenean parte hartuko du». Antolaketa lana ez dela gogorra, baina luze jotzen duela dio. «Arropa garbitu behar da, eroritako botoiak josi, danbo-

rrak eta barrikak garbitu, entseatu, bilerak egin... Hiru hilabete ematen ditugu lanean». Lan taldea hamabi bat lagunek osatzen dute eta danborraden egunetan bizilagun gehiagoren laguntza jasotzen dute. «Ardura lau familiaren esku dago: Andueza, Villar, Del Barrio eta Mendizabal familiak. Zumarragako danborraden etorkizuna ziurtatuta dago, Jose Manuel Villarri esker». Etorkizuna esku honetan dagoela ikusirik, 50. urteurreneko danborradak lasaitasun osoz antolatu ahal izan dituzte. Haurrena joan zen larunbatean izan zen eta helduena gaur gauean izango da. Urteurren ospakizun nagusiak azken honetan egingo dituzte.

Abesti berri bat Hasteko, abesti bat estreinatuko dute: Luis Orduña bandako zuzendariak konposatu du. Euskarazko hitza Andoni Salamerorena da eta gaztelerazkoa Orduña berarena. Kantaren oinarria ezpata dantzaren bi pasarte dira. Aurtengo elkarteen danborradara beste herrietakoak gonbidatu dituzte: Ordizia, Legazpi, Eibar eta Azpeitia. Lerro hauek idazterakoan, Donostiako danbor-jotzaileak etorriko


GOIBERRI 07

ASTEKO GAIA

Goian, danborradaren historia biltzen duten hainbat irudi. Ezkerrean, antolatzaileak joan zen asteko haurren danborradan. FOTO MAESTRO-ASIER

diren ala ez baieztatu gabe dago. Etortzekotan tradizio handiko Donostiako bi konpainia etorriko dira: Gaztelubide eta Union Artesana. Bi konpainia hauek oso ezagunak dira. Danborradaren 50. urteurrenaren harira, antolatzaileek aurreratu dute sorpresa bat egongo dela gaur 19:00etan.

ZALDUA

Eitzagako konpainia Beraz, 50. urteurreneko ekitaldia inoizko jendetsuena izango da. Gainera, konpainia berri bat irtengo da: Eitzaga auzokoa. «50 lagun elkartu dira eta gogo handiarekin ekin diote, gainera. Ia egunero etorri dira entseguetara». Konpainia berri bat sortzen den bakoitzean, poz handia sentitzen dute. «Dagoeneko, 500 bat lagunek parte hartzen dugu urtero elkarteen danborradan. Haurrenean, berriz, 900 bat irteten dira. Duela urte batzuk 1.200 haur inguru irteten ziren, baina azken urteetan haur gutxiago jaio da», azaldu du Mendizabalek. Ikastetxe bakoitzak konpainia bat du eta gainontzeko konpainietan ikastetxe ezberdinetako haurrek elkarrekin jotzen dute. Haurren danborrada joan zen astean izan zen. Urteurrena

ospatzeko, karroza bat atera zuten eta antolatzaileak omendu zituzten. Mendizabalek bi danborradetan berdin gozatzen duela dio. «Egia esan, haurren danborradaz harroago nago. Baina helduen danborradan Zumarragako Martxa jotzen dutenean zuzendari lana egitea oso hunkigarria da. Ez dakit Donostiako Konstituzio plazako danborrada zuzentzen duena nola sentitzen den, baina nekez hunkituko da ni Zumarragan baino gehiago». Urtero hunkitzen da, baina batzuetan besteetan baino gehiago. Urte hunkigarriena Gonzalez de Audikana omendu zutena izan zen. «Bera izan zen danborradan sartu ninduena eta, normala den bezala, bere

omenaldian asko hunkitu nintzen». Hunkipena ez ezik, barrea ere piztu dio batzuetan danborradak. «Beti anekdota bera gogoratzen dut. Sukaldarien barrikak pisutsu samarra dira eta beti larruzko gerriko bati lotzeko esaten diet. Baina batzuek ez didate kasurik egiten eta soka batekin lotzen dute. Urte batean parte hartzaile bati barrika Saskigileen Aldapan askatu zitzaion eta korrika hasi behar izan zen, barrikaren atzetik». Saskigileen Aldapan eta Zumarragako gainontzeko kaleetan ez ezik, Zumarragatik kanpo ere jo dute: Azpeitia, Durango, Gallarta eta Fuengirolan, hain zuzen ere. Etorkizunari begira, beraien

helburua pieza berriak jotzea da. Aipatu bezala, aurten bandako zuzendariak konposatutako pieza bat estreinatuko dute. Zumarragako ereserkia ere danborradarako egin zuten eta arrakasta handia eduki zuen. Zumarragarrek bere-berea dute. Musika Jesus Gonzalez Bastida bandako zuzendariak konposatu zuen eta hitzak Lucio Gabiriak idatzi zituen. «Oso ereserki ederra da, baina jotzeko oso zaila».

Erakusketa Ereserki hau gaur gaueko danborradaren amaieran joko dute. Eta Zelai Arizti kultur etxeko areto nagusian ere entzun daiteke. Izan ere, bertan bi danborradei buruzko erakusketa jarri dute, urteurrena dela eta. Urte hauetan guztietan ateratako 300 bat argazki eta maniki batzuk jarri dituzte, danborradako jantzi esanguratsuenekin. Gainera, pantaila batean azken urteetan ateratako argazkiak ikus daitezke, musika eta guzti.


08 GOIBERRI

ELKARRIZKETA

Oier eta Julen Goia Errugbi jokalariak

«Oso berezia izango da zelaira elkarrekin salto egiteko momentu hori» A. Vierbücher Ordizia Datorren denboraldira begira, Ordizia Rugby Elkarteko lehenengo taldeak hainbat aldaketa izango ditu. Horietako bat Julen Goia Idiazabaldarra bost urteren ondoren etxera bueltatu dela da. Oier Goia ere, Julenen anaia gaztea, talde bereko jokalaria da eta lehenengo aldiz elkarrekin jokatuko dute. Julen, azken urteotan, Biarritzen aritu da hiru urtez, eta Maulen beste urte bat egin du. Urte batzuen bueltan, etxera dator berriz ere. Errugbian anaiaren «erruz» hasi zela dio, eta datorren denboraldia ilusioz begiratzen diote, elkarrekin arituko direlako.

Bietako zein hasi zen aurrena errugbian jokatzen? Oier Goia: Nahiz eta gazteagoa izan, ni hasi nintzen lehenago errugbian jokatzen. Anaiak, Julenek, garai hartan futbolean jokatzen zuen. Julen Goia: Anaiak esan bezala, futbolean hasi nintzen ni. Idiazabalen hasi eta Realarekin ere egin nituen partida batzuk infantilekin. Futbola eta saskibaloia nituen beti buruan.

Nolatan hasi zineten errugbian? J. G. : Aitarekin Trebijano zaharretik pasatzen nintzenean, Oier entrenatzen ikusten nuen,

eta huraxe gustatu! Partidak ikustera ere joaten nintzen eta azkenean futbola utzi eta errugbian hasi nintzen neu ere. O. G. : Beti izan naiz mutiko mugitua. Kontaktuko kirola dela ikusi eta probatu nuenean, gustatu eta segituan esan nuen, hau niretzako egina dago! Eta hasi nintzenetik, hortan jarraitzen dut.

Kirol honetan izan duzuen eboluzioa nolakoa izan da? O. G. : Ordiziako Rugby Elkartearekin jokatu dut beti. Gaztetan hasi eta mailaz maila igotzen joan naiz OREko talde guztietatik pasaz. 15 urterekin selekzioarekin jokatu nuen lehenengo aldiz. 19 urtez azpikoarekin ere bi urtetan aritu naiz eta orain, absolutuan, eta anaiarekin gainera. Horrelako aukerak motibazio handia ematen dute.

Selekziotik deitzen dizutenean zer? O.G.: Ez nuen sinesten. Selekzioan anaiarekin jokatzeko aukera... Denboraldi erdia eskumuturreko lesioarekin egon ondoren. J.G.: Sekula elkarrekin jokatu gabe geunden, eta lehenengo aldia selekzioarekin. Nahiz eta zelaian ez genuen koinziditu lehenengo partidu hartan (Espainia-Argentina izan zen). Kolpe bat hartu eta zelaitik ate-

ra ninduten. Ondoren Oier sartu zuten zelaira.

Eta zuk Julen? Zein izan da zure eboluzioa? J. G : Infantiletan hasi nintzen errugbian Ordiziako taldearekin. Maila guztiak pasa nituen nik ere. 17 urterekin iritsi nintzen lehenengo taldera, orain dela bost urte arte. Biarritzera joateko aukera sortu zitzaidan eta horri ezin nion ezetz esan.

Biarritz talde handia da... J.G.: Bai, Frantziako lehenengo mailan dago. Nik errugbiaren unibertsitatea deitzen diot. Han ikasi baitut egun dakidan gehiena.

«Ia 16.000 pertsonen aurrean jokatu arren, etxeko goxotasuna sentitu nahi dut» Julen Goia

«Nahiz eta gazteagoa izan, ni hasi nintzen lehenago errugbian jokatzen» Oier Goia

Entrenamendu mailari eta egunerokotasunari dagokionez zer suposatzen du horrelako talde batean egoteak? J.G.: Lehenago bizitakoarekin ezin da konparatu. Ordizia talde amateurra dela esan daiteke. Oso gutxi bizi daitezke hemen errugbian jokatzegatik. Han %100 hortara dedikatzen dira. Goiz eta arratsalde entrenatzen dute, eta sesio ezberdinak egin dituzte; osasuna, entrenamendua, azken hauek taktikoak eta baita teknikoak ere, gimnasioa...Ez dago konparatzerik, ez diru aldetik, ezta prestaketa aldetik ere. Hemen lehenengo kirola futbola da, han berriz errugbia.

Ondoren Maulera joan zinen oker ez banago... J.G.: Bai. Denboraldi bat pasa nuen Maulen. Han pixka bat ezberdina izan zen. Jokoa gogorragoa zen, zikinagoa esan daiteke, eta han ere asko ikasi nuen. Bestalde, nik magisteritza ikasi nuen eta Maulera joateak errugbia eta irakaskuntza uztartzeko aukera eman zidan. Goizetan Seaska Ikastolan irakasle eta arratsaldeetan entrenatzera joaten nintzen. Esperientzia bezala, ezberdina, baina oso aberasgarria.

Eta hortik, etxera berriz...


GOIBERRI 07

ELKARRIZKETA

J.G.: Oraindik ez gara hasi, orain dela gutxi bukatu dugu denboraldia. Oporrak iritsi dira eta haize pixka bat hartzea ere tokatzen da. Baina bai, datorren denboraldian Ordiziako taldearekin jokatuko dut eta oso pozik nago etxera bueltatzeagatik.

Etxean jokatzeak gauza berezia behar izan, edo? J.G.: Biarritzen nengoenean, ia 16.000 pertsonen aurrean jokatu nuen. Jende aldetik gehiago bada ere, hemen sentituko dudanak ez du zer ikusirik. Hemengo goxotasuna ezberdina izango da. Zelai kuttunagoa da Ordiziakoa.

Eta bi anaiak lehenengo aldiz Ordiziako lehenengo taldean arituko zarete. Zein sentipen sortzen dizue horrek? O.G. : Gogoz gaude hasteko. Anaia eta lehengusua talde berean izango ditut. Oso berezia izango da zelaira elkarrekin salto egiten dugun momentu hori. Etxekoak ere zoratzen daude.

Datorren denboraldira begira aldaketa dezente datozela dirudi ezta? O.G. : Goitik behera aldatuko da taldea, bai zuzendaritza eta baita jokalari ugari ere. Bost sei bat taldetik irten eta beste batzuk etorriko dira, horien artean Julen bera. J.G. : Ni neu naiz aldaketa horietako bat eta gogotsu begiratzen diot datorren denboraldiari. Gainontzeko fitxaketei dagokienez, bost edo sei izango dira eta pixkanaka ezagutzen joango gara.

Eta orain oporrak datozela, nola planteatzen dituzue?

MIKEL ALBISU

J.G.: Udaran beste erritmo batean arituko gara baina entrenatzeari utzi gabe. Fisikoki geroz eta hobeto egon, zelaian ere asko nabari da. O.G.: Ezin dugu urteko esfortzu guztia alde batera utzi. Entrenatzera etorriko gara, ondoren bestela, berriz ere hastea gogorra egiten da. Urtean zehar dugun presio hori izan gabe, baina lanean jarraituko dugu oporretan ere.


10 GOIBERRI

GAZTEAK

MasterChef, sukaldean sakontzeko udalekuak Josune Zarandona Beasain Ane eta Julene Ruiz ahizpek eta Carla Rodriguezek, beasaindarrak izateaz gain, badute beste zerbait komunean: sukaldaritza maite dute. 13, 10 eta 12 urte dituzte hurrenez hurren, baina sukaldeko saltsa gustuko dute jada. MasterChef telebistako saio ezagunak uda honetarako antolatu dituen udalekuetara joatekoak dira, Cofrentes bailarara (Valentzia). Bi zaharrenek esperientzia errepikatuko dute aurten —Gironan izan ziren iaz—, Julene Ruizentzat, berriz, estraineko aldia izango da. MasterChef udalekuak 8 eta 16 urte arteko haur eta gazteei zuzenduta daude, eta sukaldaritzan sakontzea dute helburu. Sukaldaritza ikastaroak taldekako sukaldaritza lehiaketekin uztartzen dituzte Ruizek eta Rodriguezek esan dutenez, eta aisialdian kirola egiteko tartea ere izango dute. Iazko esperientzia «izugarri» gustatu zitzaiela esan du irribarrea ahoan Ane Ruizek, eta horregatik errepikatuko dute aurten. Partaideen artean «oso giro ona zegoen eta lagun asko egin genituen», gehitu du Rodriguezek. Ahizpak kontatutakoak jakin-mina piztu dio Juleneri eta aurten proba egitea erabaki du, «gogotsu noa, baina urduri ere banago ez baitakit zer aurkituko dudan bertan», aitortu du.

Carla Rodriguez, eta Julene eta Ane Ruiz ahizpa beasaindarrak MasterChef udalekuetara joango dira. J.Z.

«Ahizpak kontatutakoak jakin-mina piztu dit eta gogotsu noa ni ere aurten» Julene Ruiz

Julene sukalde kontuetan hasi berria bada ere, bi zaharrenei oso gazte zirela erakarri zien mundu honek. Ane Ruizek esan duenez, «aitak taberna bateko sukaldean egiten zuen lan lehen. Niri asko gustatzen zitzaidan eta askotan joaten nintzen laguntzera». Rodriguezi, aldiz, amonarengandik datorkio zaletasuna, «oso gogoko izan dut beti amonarekin gailetak egitea».

Gazte beasaindarra

Telebista saioko zaleak Babeslea

Astean zehar sukaldean aritzeko tarte handirik ez dutela aitortu dute biek, baina asteburuak baliatzen dituzte beraiek platerak prestatzeko. Ruiz eta Rodriguez familiak asteburuetan elkarrekin mendira joateko ohitura dute, eta gero Beasain-

go Bareak elkartean bazkaltzen dute: «Bazkaria egiten laguntzea gure egitekoa izaten da», esan dute bi zaharrenek. Ruizi, arraina jatea oso gustuko ez duen arren, arraina prestatzea gustatzen zaio gehien, «legatza patatekin eta saltsa berdean oso ona ateratzen zait», dio. Rodriguez, aldiz, gozogintzak erakartzen du gehiago. «Urtebetetzeetan egiten dudan Nutella eta M&Ms tarta oso goxoa dela esango nuke», gehitu du. Gainera, aurtengo Loinatz jaietan elkarte arteko gastronomia lehiaketan saria ere irabazi dute. Bareak elkartearen izenean aurkeztu ziren, eta bakailao tortilla eta oilaskoa kanela eta almendrarekin prestatu zituzten. Lehenengo saria jaso zuten oilaskoarekin.


GOIBERRI 11

MOTZEAN

Aitor Merchanen bi lan: Beasaingo udaletxea eta San Martin inguruko erreka. L.AGIRRE

Merchanen pintzelkadak Aitor Merchan Zabaleta beasaindarraren margolanak ikusgai eta salgai daude Beasaingo Igartzako jauregian, uztailaren 10era bitartean. Hamazazpi lan bildu ditu, horietatik hamarretan Beasain da protagonista nagusia. Loinaz Agirre Beasain Beasaingo Igartza auzokoa da Aitor Merchan Zabaleta margolaria, eta etxe ondoan, Igartzako jauregiko hormetan zintzilikatu du, orain arteko bere pintura lanaren ibilbidearen erakusleihoa den pintura erakusketa. Guztira, hamazazpi margolan jaso ditu eta uztailaren 10era arte dago erakusketa irekita. Hiru zatitan banatu du erakusketa. Zatirik handiena, hamar koadro, Beasainek hartzen du. «Espresuki erakusketarako egindako lanak dira Beasaini dagozkionak», dio Aitor Merchanek. Loinazko San Martin plazaz eta Igartzako errotaz gain, Beasaingo paisaia ere margotu du, basoa, errekak, zuhaitza eta behe lainoa, besteak beste. Bere auzoko Loinazko San Martin baselizaren

inguruko erreka eta basoa oinarri hartu ditu Merchanek. Beasaingo paisaia den autobidea ere jaso du bere lanetan: «Ez gaude ohituta errepideak margotzera baina bere xarma dauka».

Aurretik egindakoak Beste zazpi lan ere bildu ditu Igartzako erakusketarako. Aurretik egindakoetatik aukeraketa egin du: Italiako Venezia, lantegia, Salamancako traktorea...

«Espresuki erakusketarako egindakoak dira Beasaingo koadroak» Aitor Merchan Pintorea

Erakusketako paisaien artean, beste bi koadro ere jarri nahi izan ditu beasaindarrak: begiak protagonista dituen bi auto erretratu. «Ordu pare batean, azkar eginda daude, pintzelada azkarrekin». Oleo pinturarekin egindako margoak dira gehienak. «Beste teknika batzuk menperatzen ditut baina oleoarekin ibiltzen naiz gustuen», zehaztu du artistak. Hainbat perspektibetatik argazkiak ateratzen ditu Merchanek:«Argazkietatik margotzen dut, argazkiaren interpretazioa egiten dut». Koadro batzuetan nabarmen ikusten da paisaia, beste batzuetan ez horrenbeste: «Behe lainoak beste behar batzuk ditu, beste teknika batzuk, abstraktuagoa. Errekaren koadro batean, berriz, hostoak eta harriak margotzeko, barnizarekin pintatu dut,

transparentziak lortzen saiatu naiz. Inoiz ere egin gabekoa zen».

Pinturatik bizitzea Artearen Historia eta Arte Ederrak ikasitakoa da beasaindarra. Bear pintura eskolara joaten da margotzera, Jokin Telleriarekin. Batez ere pintatzeko lekuagatik joaten da bertara, baina lagun artean gustura sentitzen da bertan. Pinturatik bizitzea du amets, baina «momentuz ezinezkoa» ikusten du beasaindarrak: «Oso zaila da pinturatik bizitzea». Igartzako erakusketan salgai ditu margolanak, 200 eta 400 euroren artean. Teknologia berrien aukeraz baliatzeko asmoa du orain beasaindarrak, sare sozialen bidez bere artelanak erakutsi eta saltzeko.


12 GOIBERRI

EGURALDIA GOIERRIN: UDABERRIARI ERREPASOA

Udaberri euritsua Ohiko udaberria izan da aurtengoa, Goierrin jasotako datu metereologikoek erakusten dutenez. Urteak aurrera egin ahala, tenperaturak epeltzen joan dira, eta euri asko egin du. Uda ez da oso beroa izango, freskotik joango omen da. Tere Madinabeitia Goierri Eguraldi ederrarekin agurtu zen udaberria Goierrin ekainaren 20an, zeru oskarbiekin eta 25 graduren bueltako tenperaturekin. Atzean geratu zen martxoaren 20an goizaldeko 04:30ean iritsi zen urtaroa, 92 egun eta 18 ordu eta gero. Iritsi, eguraldi nahasiarekin iritsi zen udaberria: martxoko 20 hartan eskualdeko mendi puntak elurtuta zeuden, zeruak estalita zeuden, euria ere egin egin zuen eta 13 gradu ingurukoa izan zen tenpertura altuena. Goierrin jasotako datu metereologikoak kontuan hartuta,

ohiko udaberria izan da aurtengoa, bai tenperatura aldetik baita euriari dagokionez ere. Neguarekin alderatuta, urteak aurrera egin ahala tenperaturak gozatzen joan dira, egun batzuetan bero handia egin badu ere. Eta euria, udaberrian inguru honetan ohikoa den bezala, asko egin du, bereziki apirilean. Espainiako Aemet metereologia agentziak Ordizian eta Legazpin dituen neurketa estazioetan datuak jasotzeaz arduratzen diren Emilio Alvarez Fatxeti eta Alonso Frances bat datoz aurreko baieztapenekin. Alvarez ordiziarrak dioenez,

«Azken urteetako joera bera izan du udaberriak; euri askotxo eta tenperatura epela» Emilio Alvarez Datu-biltzailea

aurtengo udaberriak aurreko urteetako udaberriek izan duten joera bera izan du: «Bero handiko egun solte batzuk kenduta, tenperaturak epeltzen joan dira, eta euria betiko moduan egin du, askotxo, baina aparteko ekaitz eta euri jasarik gabe». Frances legazpiarraren arabera, berriz, euriari dagokionez, azkenengo hiru urteko joera berretsi da. «Ez dirudi, baina euri asko egin du». Izan ere, ekain hasierarako 1.000 litroak gaindituta zeuden, eta urteko batez bestekoa 1.500 litrokoa izaten da azken urteetan. Apartekoa izango al da aurtengoa


GOIBERRI 13

EGURALDIA

Zegama-Aizkorri maratoian, maiatzaren 22an, euria eta hotza egin zuen goizean. IÑAKI GURRUTXAGA

euri kontuetan?Urte erdi falta da oraindik eta ikusi behar zenbat egiten duen hemendik aurrera. Tenperaturei dagokienez, bestalde, ez direla oso altuak izan, baina ezta oso bajuak ere azaldu du Francesek. Bero handiko egun batzuk kenduta, eta maiatz hasieran izan zen hotza alde batera utzita, udaberrian ohikoak diren tenperaturak neurtu dira Goierrin.

Egun esanguratsuak Euria eta tenperatura epelak izan dira, beraz, Goierriko uda-

berriaren ezaugarriak, baina jendeak datu orokor horiek baino, egun zehatzak izaten ditu gogoan. Aste Santua, esaterako. Eguraldi txarrarekin joan ziren opor egun haietako gehienak: martxoaren 25, 26, 27 eta 28an euria egin zuen, eta 11,5 eta 20 gradu arteko maximak eta 2,5 eta 8 gradu bitarteko minimak neurtu ziren. Herriko festak ere ez dira izaten ahaztekoak. Udaberrian, Lazkaon, Legazpin eta Beasainen ospatzen dira, denak apirilaren amaieraren eta maiatzaren hasieraren inguruan. Lazkao eta Beasaingoetan euria egin zuen, ez ordea Legazpikoetan, baina herri honetako Santikutz jaietan neurtu ziren udaberri osoko tenperatura minimo baxuenak, 1,5 gradukoak. Egutegian aurrera eginez, askok izango dute gogoan maia-

tzaren 22ko Zegama-Aizkorri maratoian lasterkariek pasa zuten hotza eta bezperan eta egunean bertan bota zuen euria. Ekainaren 5a ere egun seinalatua izan da goierritarren egutegian, Gure Esku Dagok antolatutako galdeketa eguna izan baitzen. Egun eguzkitsuaeta epela izan zen, 25-26 gradu bitarteko maximekin.

Uda, freskotik dator Baina udaberria joan da, eta uda bertan da. Ekainaren 21ean iritsi zen urtaro hori, 0:34an, eta irailaren 22an joango da, 93 egun eta 15 orduren ondoren. Aurtengo udako lehen egunak oso beroak izan dira, baina ez omen dira horrelako asko izango aurrerantzean. Pronostikoen arabera, ez omen da uda beroa izango, eta ohikoa baino euri gehiago egingo du.

Udaberriko datu metereologiko esanguratsuenak ORDIZIA martxoa

apirila

maiatza

(21etik)

ZEGAMA ekaina

martxoa

apirila

maiatza

(20ra arte) (21etik)

Tenperatura maximoa

24,7º martx. 30

23º apir. 15

30 º 30º maiatz 21 ekain. 8

22,5º mart. 30

Tenperatura minimoa

3,6º martx. 25

1,5º apir. 2

2º 10º maia. 2-3 ekain. 20

Egun euritsuena

45,4 litro martx. 31

15,8 l. apir. 7

Euria guztira

61,8 litro 6 egun

Egun haizetsuena

-

LEGAZPI ekaina

martxoa

apirila

maiatza

(20ra arte) (21etik)

21,4º apir. 15

ekaina (20ra arte)

28,7º 29,6º maiatz. 21 ekain. 8

20,5º 21º martx. 30 apir. 15

4,4º 1,8º martx. 25 apir. 2

3,4º maiatz. 2

2,5º martx.25

1,5 1,5º apir. 2-29 maiatz.2

17 l. 17 l. maiatz. 19 ekain. 15

32,3 l. martx. 31

17,4 l. apir. 7

12,8 l. 23 l. maiatz. 22 ekain. 15

33,6 l. martx. 31

25,6 l. apir. 7

11,3 l. 15,9 l. maiatz. 8 ekain. 15

100,1 l. 22 egun

60,9 l. 14 egun

48,1 l. 7 egun

61,6 l. 7 egun

130,6 l. 23 egun

65,1 l. 19 egun

47,6 l. 6 egun

122,2 l. 22 egun

62,4 l. 16 egun

57,4 l. 9 egun

-

-

-

81,1 km/o 79 km/o martx. 26 apir. 10

-

-

-

-

8,8º ekain. 1

55,4 l. 9 egun

79,7 km/o 52,9 km/o maiatz. 8 ekain. 13

Iturria: Ordiziako eta Legazpiko Aemet estazio meteorologikoak eta Zegamako eta Ordiziako Euskalmet estazio meteorologikoak.

27,5º 28º maiatz. 21 ekain. 8. 9º ekain. 1


14 GOIBERRI

INTERNET

saretik Albisteak

Sarean ikusia

WathsAppez 100 milioi dei egunean

hobelex.eus ‘Txisteka Misteka’, LibreOfficek ere badu sarean eta doan Hobelex zuzentzailea 80ko eta 90eko hamarkadetan Euskal Herriko kotxerik gehienetan izango zen Kike eta Joxe Ramonen txisteak jasotzen zituen kasetteren bat. Izan ere, Txisteka Misketa bildumak arrakasta handia izan zuen, eta asko zabaldu ziren. Lau grabazio atera zituzten denera, denak kasette formatoan. Orain, audio horiek digitalizatu eta sarean jarri dituzte, doan entzuteko eta deskargatzeko moduan. katxonderstan.blogspot.com

obelex euskarazko zuzentzailea LibreOffice programa multzoan erabili ahal izango da hemendik aurrera. 5.0 bertsiorako egokitu dute UZEIk sortutako erreminta hori, eta doan deskargatzeko moduan jarri dute. Hobelex 2014an sortu zuten «akats ortografikorik gabe eta lexiko zuzen eta eguneratuarekin» idazteko erreminta gisa.

H

Hasieran Microsoft Office sistemarako prestatu zuten, eta bi urteotan 15.000 deskargatik gora izan ditu. Orain berriz, software librearen aldeko apustua egin eta LibreOfficerako egokitu dute. Eguneraketak egiteko asmoa ere azaldu dute. Programa hori garatzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Laboral Kutxaren laguntza izan du UZEIk. Zuzentzailea doan deskarga daiteke hobelex.eus webgunean.

Jakina da WhatsApp mezularitza zerbitzua dela munduan gehien zabaldu den mota horretako aplikazioa. Baina mezuak bidaltzeko ez ezik, deiak egiteko ere gero eta jende gehiagok erabiltzen du. Azken datuen arabera, munduan 100 milioi dei egiten dira egunean WhatsApp bidez. Zerbitzu horren arrakasta ikusita, berau hobetzeko berrikuntzak iragarri ditu konpainiak.

Facebook, Google-ren pare Munduko sare sozialik handiena da Facebook, eta hemendik aurrera, bilatzailerik indartsuenen lehian ere sar liteke. Izan ere, bere bilatzailea iradokizunak erakusken hasi da, Googleren ‘suggestion tools’ erremintak egiten duen moduan. Bi konpainien arteko lehia bizia da, eta Facebook-ek bilatzaileak eskaintzen dituen onurak jarri nahi dizkio bere zerbitzuari.


gOiBERRi 15

MOTZEAN

Jazz-az gozatzeko lau egun Hilaren 6tik 9ra Goierriko Jazzaldia egingo dute Ordizian eta Araman. Noa Lur Quartet izango da talde izarra. M. Igartua Ordizia / Arama Goierriko Jazzaldiak berezitasun bat badu, jaialdiaren txikitasuna eta horrek berarekin dakarren goxotasuna dira. Bere txikitasunean, ordea, handitzen eta urtetik urtera egitarau osatuagoa prestatzen ari dira. Aurten, lehen aldiz, lau egunetako egitaraua osatu dute, uztailaren 6tik 9ra. Orain arte bi egun baino ez zituen izaten jazzaldiak. Dena den, egun kopurua alde batera utzita, kalitatea eskaintzea da Goierriko Jazzaldiaren helburu nagusia. Aurtengo egitarauari begira, Noa Lur Quartet taldea nabarmendu du Urtzi Etxeberria antolatzaileak. Noa Lur abeslariaren ahotsak nazioarteko kritiko ugariren laudoriak jaso ditu. Cuadernos de Jazz aldizkariak honela definitzen du haren ahotsa: «Jolastia, talentuduna, femeninoa, erregistro ugarikoa eta liluragarria». Larunbatean, uztailaren 9an, eskainiko du kontzertua, Araman. David Pastor tronpeta-jotzaile kataluiniarraren emanaldia ere nabarmendu du Etxeberriak. Iaz beste talde batekin jo zuen Araman, eta aurten Nu Roots hirukotea osatu du Jose Luis Guart (piano elektrikoa, organoa eta teklatuak) eta Toni Pagesekin (bateria eta laptopa). «Hiruko honek jazz garaiki-

dearen hizkuntza beste estilo batzuekin bateratzea lortzen du, teknologiak eskaintzen dituen aukera amaigabeak erabiliz», adierazi dute antolatzaileek. Goierriko Jazzaldiari itxiera emango diote.

Ordiziako Musika Eskolako ikasleen kontzertua, iazko jazzaldian. ARKAiTz APALATEgi

Goierriko artistak ere bai Bestalde, herriko artistak ikusteko aukera ere izango da. Izan ere, bertako musikarien erakusleiho izatea da jazzaldiaren helburu garrantzitsuenetako bat. Larunbat arratsaldeko saioa The Machetazo taldeak irekiko du, eta talde horretako bateria-jotzailea Mikel Urretagoiena ordiziarra da. Musikenen lau urte egin ditu, eta iaz jazzaren inguruko master bat egin zuen Holandan. Han ezagututako hiru kiderekin batera egingo du kontzertua. «Laukote honen kontzertuak zeresana emango du, eta ikus entzuleak energiaz beteriko soinuz bustiko ditu».. Goierritar gehiago ikusteko aukera ere izango da. Tutti Frutti Jazz Project taldeko teklatua, esaterako, Jose Mari Gonzalez de Galdeano Txintxo beasaindarra da. FMA Trio taldean hammond-a jotzen duena, berriz, Fredi Pelaez lazkaotarra da. Sarrera doakoa izango da. Hortaz, jazz-az gozatu nahi duenak ez du aitzakiarik izango datorren asteburuan.

Noa Lur Quartet-ez gain, David Pastor & Nu Roots taldea nabarmendu dute antolatzaileek Mikel Urretagoiena ordiziarra da The Machetazo taldeko kideetako bat, eta bateria jotzen du Kontzertuez gain, jazz-aren historiari buruzko hitzaldia egingo du Angel Manriquek

Egitaraua Aurten lau eguneko egitaraua prestatu du Arama Jazz elkarteak. uztailak 6, asteazkena. 19:30ean, Ordiziako Musika Eskolako Barrena Big Band taldearen kontzertua, Ordiziako plaza nagusian, pintxo pote garaian. uztailak 7, osteguna. 22:00etan, Jazz musikaren historia entzunaldia, Angel Manriqueren eskutik, Sugaar tabernan. uztailak 8, ostirala. 19:30ean, Tutti Frutti Jazz Project talde donostiarraren kotzertua, Ordiziako plaza nagusian. 23:00etan, Nevermind Trio talde donostiarraren kontzertua, Ordiziako D’Elikatuz zentroan. uztaialak 9, larunbata. 18:00etan, The Machetazo taldearen kontzertua, Aramako parkean. 19:30ean, Noa Lur Quartet taldearen kontzertua, Aramako parkean. 21:00etan, jazz afaria, Aramako plazan. 23:00etan, FMA Trio talde lazkaotarraren kontzertua, Ordiziako Barrenako parkean. 00:00etan, David Pastor & Nu Roots talde kataluiniarraren kontzertua, Ordiziako Barrena parkean.



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.