Goiberri 183. zenbakia

Page 1

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

183. zenbakia. 2016ko martxoaren 11

Jose Antonio Azpiazu Historialaria

«Gaur egun muga modura ikusten da itsasoa» 8-9

GOI B ERRI Jose Antonio Azpiazu legazpiar historialaria, Oñatiko Unibertsitatearen atarian. M. IGARTUA

Garbiñe Alustiza 3 Iritzia 4-5 Goierriko industria ondarea 6-7 Luzia Urkiola eta Ane Cavero 10 Teresa Giral 11 Euskararen paradigma berria 12-13


02 GOIBERRI

PUBLIZITATEA


GOIBERRI 03

KATE MOTZEAN

MIKEL ALBISU

Garbiñe Alustiza Bolaria

«Janari bat, txapelak bezala puzten diren amak egindako taloak» Mikel Albisu Zerain Garbiñe Alustiza (Zerain, 1964) Irakaslea da Tolosan, eta asteburuetan bere zaletasun nagusia praktikatzen du, bolatan jokatzea. Hainbat txapelketa ditu irabaziak, tartean Goierrikoa, Gipuzkoakoa eta Euskadikoa.

Gogoa bakarrik, astero alde batetik bestera ibiltzeko.

Oporretarako leku bat. Eguraldi ona egiten badu edozein.

Pelikula bat. Klasikoetan Al este del Edén , bertara etorrita Loreak.

Amets bat.

Liburu bat.

Euskaldun bezala, geuk izan nahi duguna erabakitzea.

Irakurtzen ari naizena Zu, Anjel Lertxundirena.

Jaso duzun oparirik bereziena. I love you jartzen zuen hartza-

Nolatan bolari?

Musika talde bat.

Etxean bi bolari handi izanda, aita eta anaia, nola ez ba! Iloba gaztea ere bide beretik doa.

U2.

txo baten irudia oparitu zidan nire alabak txikia zenean. Oraindik gordeta daukat.

Emakume asko al zarete? Astero ibiltzen garenak 10-11.

Emakumea izateagatik zailtasun gehiago izan al duzu?

Abesti bat. Itoitzen Lau teilatu. Janari bat. Txapelak bezala puzten diren amak egindako taloak.

Edari bat.

Kontrakoa, dena erraztasunak. Oso ondo hartzen gaituzte.

Eguerdiko bermuta.

Goierriko txoko bat.

Zer behar du bolari on batek?

Gertu ditugun Urbiako zelaiak.

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Itsasondo, Lazkao, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga

GOI B ERRI

Zerk sortzen dizu irribarrea?

«Emakume bolaria izanda dena erraztasunak dira, oso ondo hartzen gaituzte»

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Iñaki Gurrutxaga Kudeatzailea: Ione Berasategi Koordinatzailea: Tere Madinabeitia

Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Sarritan nire ikasleen ateraldiek.

Herriko alkate bazina... Ufff! Ez nuke nahi!

Zerainen biziko ez bazina? Itsasoa duen Euskal Herriko edozein herri txikitan.

Egoitzak: Beasain:

Webgunea:

Oriamendi, 32. 20200.

Posta elektronikoa:

goiberri.eus

Urretxu:

goiberri@hitza.eus

Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Publizitatea:

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

Bezero arreta / harpidetzak:

607 530 424 – publi@goiberri.eus 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.eus


04 GOIBERRI

IRITZIA

Itxaro Mendizabal Amundarain Ttiklik! Elkargunea

Bizitza urreko batean nire bizitza izango denaren erdia pasatu nuela ohartarazi zidan psikologoak (hori, bidean gaixotasun, istripu edo bestelako zoritxarrik pasatzen ez bada). Horma bati begiratzeko esan zidan eta horma horretan marra horizontal bat irudikatzeko. Marraren hasiera (ezkerraldean) nire jaioteguna izango zen eta marraren bukaera 70 bat urte nituenekoa. Marra horretan nire gaur egungo lekua kokatzeko esan zidan hurrena, eta nik, asko pentsatu gabe, marraren erditik ezkerraldera kokatu nuen, jaiotegunetik gertu. A ze inuzentea ni! Ez dut oraindik esan, baina aurten 39 urte beteko ditut; beraz, marra horretan nire kokapena erditik eskuin aldera izan beharko da, hau da, bizitzaren erdia dagoeneko pasa dudala ohartzeko garaia iritsi da. Atzera begira jarri eta egin behar nituen hainbeste gauza oraindik egiteke daudela konturatzen naiz. Baina ez dut uste orain atzera begi-

A

ra jarri eta nire buruaz errukitzeko garaia denik. Pasatutakoa pasatu da, ezin da aldatzeko ezer egin. Baina badago iraganarekin egin dezakedan gauza bat: bertatik ikasi. Aurrera begira jarrita, berriz, oraindik bete gabeko amets eta ilusio asko ditudala badakit. Ametsik ez badugu, ilusiorik ez badugu, hilda gaudela esan daiteke eta. Gauza ez da etorkizunean egingo dugunari behin eta berriz gure denbora eskaintzea. Hori iraganean geratzea bezain arriskutsua da. Zenbat denbora galtzen dugun etorriko denaren beldurrez, edo etorriko denaren zain. Hau gertatzen bada… hau egiten badut… lana topatzean... etxea erostean… oraina bizitzeaz ahazten garela! Egunero esnatzean eskerrak eman beharko genituzke egun berri bat bizitzeko aukera dugulako. Gure ondotik maite ditugun pertsonak goiz joan zaizkigunean oraindik eta argiago ikusten dugu hau. Denek ez dute beste egun bat bizitzeko aukera hori izaten. Egunero eskaintzen zaigun opari bat da. Eta opari hori den bezala hartu

beharko genuke, egun berri bat beti izango da aukera berri bat. Gauza berriak ikasteko aukera berri bat, pertsona hobeak izateko aukera berri bat, gure seme-alabei eta ondoan ditugunei maite ditugula esateko aukera berri bat, aberatsak izateko aukera berri bat. Nire alabek ondo asko dakite aberatsak garela. Zenbat aldiz esan ote didate, «ama, gu maitasunean aberatsak gara!». Eta ez dute arrazoi faltarik. Ez gara kontziente bizitza bakarra dela eta konturatzerako eskuetatik joango zaigula. Askok betirako egongo garena-

ren sentsazioa dugula iruditzen zait. Besteak direla joango direnak. Bizitzaren trenean gaude denak, tren hau azkar doa. Batzuk gertuago duten geltokian jaitsiko dira, eta beste batzuek, berriz, azkeneko geltokira arte egingo dute bidaia. Nik ez dakit zein geltokitan geratzea tokatuko zaidan. Baina geltoki horretara iristen ari naizen unean ez dut atzera begiratu eta egin ez ditudan gauzengatik damutu nahi. Hiru lan jarri dizkiot nire buruari: bat, orri zuri batean bete gabe ditudan ametsak idaztea. Bi, amets horiek betetzeko bideak zein diren finkatu eta martxan hastea. Eta azkena, amets horiei forma emanez, nire alabei hegoak ematea, beraiek ere beraien ametsak betetzeko gai direla erakustea. «Hemendik 100 urtera kutxan nuen diru saldoa ez da garrantzitsua izango, zein motako etxea neukan edo zein motako kotxea gidatzen nuen ere ez. Baina hemendik 100 urtera, mundua desberdina izatea posible da, haur baten bizitzan garrantzitsua izan naizelako». Egile ezezaguna.


GOIBERRI 05

IRITZIA

Asteko irudia

Josu Maroto

Black or White ÂŤBlack power, basque power, women power, people power...Âť izan ziren Arnaldo Otegik martxoaren 5ean Anoetako Belodromoan esandako azken hitzetako batzuk.

Lehenik eta behin ongi etorria eman nahi nieke txoko honetan ikusiko ditugun aurpegi berriei eta zorte on, berriz, utzi dutenei. Batzuentzako akaso betikoak izango gara aurretik gabiltzanak eta paso egingo dute gure zutabetxoak irakurtzetik. Baina ezin bada, orri zuria txurian utzi. Zeregin honetan beti bertsolariekin gogoratzen naiz: gaia libre utzi eta beti topatzen dute denbora tarte motxean zer esana. Guk aurrean orri zuria dugu, eta eskerrak inork ez dakien zenbat denbora behar izaten dugun karaktere hauek osatzen. Batzuetan berehala, eta leku faltan geratzen naiz, baina beste batzuetan... Tira, bertsolarien gaira itzuliz, martxan dira Goierrin Osinalde bertso sariketa, baita Martxoan Bertsoa ere. Bertsoen arloan beraz, badago gazteei plazarako bidea eskaintzen dien aukera bat baino gehiago. Baina ez ote lirateke behar arlo edo esparru gehiagotan noski, gazteei aukerak eskaintzeko horrelako gehiago? Mu-

sikan, antzerkian... Ez diot lehiagatik, esperientzia eskaintzeagatik baizik. Lan bat lortzerakoan ere esperientzia eskatzen da, baina aurrez aukerarik izan ez baduzu, nola lortu? Lana aipatuta, eta emakumea izaki, ezin ahaztu martxoaren 8a pasa berri dugula. Beraz, emakume langile direnei eta izango direnei, zorionak, animo eta segi aurrera!

Eneritz Gorrotxategi

bat bat eta

Zure zorion agurretara batzen naiz, Eneritz, eta kasu honetan zuri ere helaraziz, merezi duzulako! Era berean, neure egiten ditut berrientzako ongietorri desioak (eta uzten badidazue, aholku bat ere bai: ondo aukeratu zuen identifikaziorako argazkia; denboraren joanak hori ez baitu aldatzen, eta orduan konturatzen baita bat zenbat denbora daraman orri zuriak jendeak irakurriko dituelakoan hitzez betetzen). Esperientziak-edo ematen duen atrebentziaz berriak agurtu eta emakumeak zoriondu ostean, muga nakion paper-gaineratu duzunari: aukerak emateari, alegia. Bistakoa da bertsolaritzaren munduak jakin duela transmisiorako apustuan aukerak sortzen, eta beraz, eredugarri izan daitekeela beste askorentzat; kultur arloan, jakina! Baina baita kultur arlotik kanpo ere. Aukerez hitz egiterakoan, beste galdera sorta bat bururatzen zait: Zenbateraino daude aukerak norbere esku? Zenbateraino zortearen esku? Eta zenbateraino beste batzuen esku? Galdera hauentzat erantzun jakinik ez dut zoritxarrez. Iruditzen zait, ordea, horiei erantzuten saiatuz gure ekonomia, lanpostu, es-

Ion MuĂąoa kubide sozial, proiektu politiko eta abarretan zer pentsatua badugula. Aukerak emateaz, sortzeaz eta aprobetxatzeaz ari baikara. Baina bakoitzean zenbat ahalegin eta indar jartzen dugun... hor ez ote dago korapiloaren iturbura eta irtenbidea! Bertsolaritza munduak asmatu du azken hamarraldietan aukerak sortu, eman eta probesten. Horretarako gakoak zeintzuk izan diren aztertzen badugu, uste dut geure buruari begiratuta etorkizunerako irakaspen argiak baditugula. Galderak ondo planteatzea eta erantzuten saiatzea ere, aukera kontua da! Hitz hauek idaztea edo irakurtzea bezalaxe!


06 GOIBERRI

ERREPORTAJEA

Legorretako paper fabrikako zatirik handiena botatzeko asmoa du aldundiak; bulegoen eraikina eta tximinia utziko dituzte zutik. AIMAR MAIZ

Baloratu gabeko altxorra Oria ibai-arroko industria ondarea aztertzen ari da Irati Otamendi beasaindarra, balioan jartzeko asmoz.

Maialen Igartua Goierri Industriak eta lantegiek herriei itxura itsusia ematen dieten ustea oso zabalduta dago gaur egun. Industria hitza entzutearekin batera, greba garaiak, amaierarik gabeko lanaldiak, paper fabriken isurketengatik aparrez estalitako ibaiak, kea edota usain txarra etortzen zaizkigu burura. Baina, pentsatzen jarrita, Goierriko herriak gaur direnak izango al ziratekeen industriarik gabe? Irati Otamendi arkitekto beasaindarrak argi du ezetz. Herriaren beraren egituran eta arkitekturan, industriaren eragina nabarmena dela uste du. Bi adibide nagusi aipatzen ditu. Batetik, langile auzoak. «Gure herrietako hazkundea sarri in-

dustriak edo industrialariek sustatuta eman da, langile auzoen bidez». Bestetik, industriak herrien hazkundea baldintzatu duela ere uste du, hiri egiturari dagokionez. Esaterako, CAF enpresak Beasainen, Ordiziaren eta Lazkaoren hazkundea guztiz mugatu duela adierazi du. «Baina, aldi berean, garapen maila bera lortuko al zuten herri horiek CAF bertan izan ez balitz? Seguru ezetz!». Eta ez herrien egituran soilik. Industriaren eragina «eskala guztietan» islatzen da Otamendiren iritziz. «Zenbat pinu landatu da gure mendietan paper fabriken zerbitzurako? Edo zenbat ur salto eraiki ibaian?», adierazi du.


GOIBERRI 07

ERREPORTAJEA

idazten ari da, Oria ibai-arroko arkitektura ondare industrialaren inguruan.

Oria, Gipuzkoako eredu Zergatik zentratu da Oria ibai arroan? Bada, Gipuzkoan, ibai ibilgu nagusien inguruan garatu zelako industria, uraren indarra baliatzeko, eta Oriaren ibaiarroa izan zen industrializatuenetako bat. Gainera, lurraldean indar handiena izan zuten industria sektoreek presentzia nabarmena izan zuten Oria inguruan: papergintza, ehungintza, metalurgia... Hori dela eta, Oria ibai-arroko industria ondarea aztertzeak lurralde osokoa ulertzen lagundu dezakeela uste du Otamendik. Goierriren kasuan, esaterako, hainbat lantegi nabarmentzen ditu, beren balio historiko eta arkitektonikoagatik esanguratsuak: CAF enpresaren arkitektura multzoa, Olaberriko Aristrain lantegiko eraikinak, edota garai batean Bellota enpresarena izandako eraikina — gaur egun AMPOk harrerak egiteko erabiltzen duena—.

Ondarea arriskuan dago

Hori guztia dela eta, industria ondarea balioan jartzea oso garrantzitsua iruditzen zaio Otamendiri, eta beharrezkoa. «Industria ondareak nondik gatozen eta nor garen erakusten digu». Balioan jartzeko, lehen pausoa industria ondarea aztertzea eta ondo ezagutzea dela adierazi du, «ezagutzen ez duguna ez baita sekula baloratzen». Eta horretan ari da, hain zuzen ere: doktoradutza tesia

Beasaingo Manufacturas Olaran lantegiaren erdia bota egin zuten 2011n, etxebizitzak egiteko; beste erdia babestuta dago. ARKAITZ APALATEGI

«Erabilerarik ez duten lantegiek aukera paregabeak eskaintzen dizkigute» Irati Otamendi Arkitektoa

Baina, ematen al diogu behar adinako balioa industria ondareari? Otamendiren ustez, ez. Gizarteak eta administrazioak ondare industrialaren garrantzia ulertzeko zailtasunak dituela iruditzen zaio. «Oso argi dut ez dugula baloratzen daukagun altxor hau». Hain zuzen ere, horixe da tesian orain arte ateratako ondorio nagusia: arkitektura ondare industrial aberatsa dugula, baina arriskuan dagoela, baliorik ematen ez zaiolako. Industria ondareak bizi duen egoera zai-

laren adierazgarri, bi adibide aipatzen ditu: Beasaingo Manufacturas Olaran eta Legorretako paper fabrika. Lehena, erdi eraitsita dago. Etxebizitzak egiteko bota zuten lantegiaren erdia, 2011n. Legorretako paper fabrika, berriz, nahiko hondatuta dago, eta aldundiak eraisteko asmoa du. Bulegoen eraikina eta tximinia izan ezik, gainontzeko zatirik handiena eraitsi nahi dute.

Erabilera berrien bila Zerk eragiten du, ordea, industria ondarea balioan ez jartzea? Otamendiren ustez, eragina izan dezake «ondare gaztea» izateak. Hau da, espazio eta denborari dagokionean, gertu dugu oraindik industria. Eta adibide oso argi bat jartzen du: «Erraz ulertzen dugu errota bat kultur ondarearen parte dela. Bada, errotak ere eraikin industrialak dira, baina denboran urrutiago ditugunez, errazago aitortzen diegu balioa». Gauza bera gertatzen da gaztelu edota elizekin. Dena ez da negatiboa, ordea. Egoera kezkagarria bada ere, irtenbideak eta alternatibak badaude. Otamendiren esanetan, industria eraikinak unean uneko beharretara moldatzeko baldintzarekin eraikitzen dira. Ondorioz, erabilera berriak hartzeko potentzial handiko eraikinak dira, orokorrean. Hau da, industria eraikinak egokiak izan daitezke beste ekintza mota batzuetarako ere. Otamendik argi du bere mezua: «Erabilerarik ez duten lantegiek aukera paregabeak eskaintzen dizkigute!». Lantegi zikinen ordez, gizarteak ere altxorrak ikustea gustatuko litzaioke.


08 GOIBERRI

ELKARRIZKETA

MAIALEN IGARTUA

Jose Antonio Azpiazu Historialaria

«Gipuzkoa barnealdeko herrien garapena ezin da ulertu itsasorik gabe»


GOIBERRI 09

ELKARRIZKETA

Maialen Igartua Oñati Ikasketaz filosofoa da Jose Antonio Azpiazu (Legazpi, 1944), baina historialaritza du pasio. Azken hogei urteetan, hogei bat liburu argitaratu ditu. Euskaldunok itsasoarekin izan dugun harremanaren ingurukoak dira gehienak. Iazko azaroan argitaratu zuen azkena: Y los vascos se echaron al mar. Dagoeneko jubilatuta badago ere, gazte sentitzen da, eta idazten jarraitzeko asmoa du: «Droga bezalakoa da niretzat».

Unibertsitate ikasketak ez zenituen edonon egin: Erroman. Nolatan? Hamabi urte nituela Oñatiko Agustinoetara joan nintzen ikastera, eta bertan egon nintzen hemezortzi urtera arte. Aitak Patrizio Etxeberrira bidali nahi ninduen lanera, baina nik ikasi egin nahi nuen. Gero, Oñatiko Agustinoek Erromara bidali ninduten unibertsitate ikasketak egitera. Zorte handia izan nuen. Han filosofia ikasi nuen hiru urtez, Jesuitekin. Gero, Madrilen Filosofia y Letras egin nuen, Complutensean. Egia esan, filosofia ikastearena ez zen nire aukera izan. Garai hartan huraxe ikasi behar zen; ez zegoen askoz aukera gehiago.

Hainbat urtez unibertsitateko irakasle izan ondoren, historiara egin zenuen salto. Historiako doktoretza tesia 1987an egin nuen, EHUn, Julio Caro Barojarekin, garai hartako antropologo entzutetsuenarekin. Berrogei urteak beteak nituen ordurako. Doktoretza egin ostean, eskolak emateari utzi nion. Soziologia juridikoko mundu mailako erakunde batean lanean hasteko aukera suertatu zitzaidan, eta han aritu naiz azken hogei urteetan. Oñatiko unibertsitate zaharrean dago erakundea. Ni argitalpenen arduraduna nintzen.

Lanak ez dizu oztopatu historialaritzan jardutea. Makina bat liburu argitaratu dituzu azken urteetan. Lanean egon naizen hogei urte-

etan eta jubilatu naizenez geroztik, hogei bat liburu argitaratu ditut, gehienak historiari buruzkoak. Biografia batzuk ere bai tartean, eta artikuluak. Lan honek, irakasle lanak ez bezala, aukera ematen zidan liburuak idazteko eta ikerketak egiteko.

Zure lan gehienek lotura dute itsasoarekin eta itsasoko jendearekin. Legazpiarra izanik, nondik datorkizu itsasoarekiko interesa? Doktoretza egiteko, Oñatiko artxibategian hasi nintzen ikertzen. Konturatu nintzen kostaldean ez ezik, itsasoko merkataritzak izugarrizko garrantzia izan duela Gipuzkoa barnealdean ere. Hau da, ez ginela baserritarrak soilik izan. Orduan hasi nintzen gaia ikertzen. Nire lanetan beti agertzen da itsasoa. Baina ez nik hala bilatu dudalako, baizik eta dokumentazioak bultzatuta. Artxiboak arakatzean garbi ikusten da euskaldunen eta itsasoaren arteko harremana handia izan dela historian zehar. Dokumentazioak erakusten du gu itsasorik gabe ez ginatekeela ezer izango.

Noiz hasi zen gipuzkoarren eta itsasoaren arteko harremana? XII. mendera arte, Gipuzkoako biztanleek apenas zuten harremanik itsasoarekin; itsas bazterrean ez zegoen ia biztanleriarik. XII. mendearen bukaeran hasi ziren kostaldean herriak egiten: Donostia, Hondarribia, Mutriku, Getaria... Zergatik? Bada, erregeak Europari eta Atlantikoari begira jarri zirelako. Orduan hasi zen arrantza, garraioa, merkataritza... Eta momentu horretatik aurrera ezin dugu ulertu Gipuzkoa barnealdeko garapena itsasorik gabe.

Itsasoak Gipuzkoa barnealdeko historian eragin handia izan duela diozu. Zein zentzutan? Zumarraga, Legazpi eta inguru horretan, esaterako, burdina ekoizten zuten. Beasaingo olak ere oso garrantzitsuak ziren. Burdinaren inguruan sortutako eta garatutako herriak dira. Bai-

na, noski, burdina ezin da jan. Kanpora saldu beharra zeukaten, dirua lortzeko. Era berean, beste herrialdeetako produktuak ekartzen hasi ziren: Ternuako olioa, Europa iparraldeko arropa... Mandoekin garraiatzen zuten kostaldetik barrura. Modu horretan hasi ziren handitzen barrualdeko herriak eta biztanleria. Itsasorik gabe ez zen posible izango. Gaur egun ezagutzen ditugun herriak ez lirateke existituko itsasorik gabe. Burdinaz gain, basoak ere garrantzitsuak izan ziren.

Itsasoa ulertzeko modua asko aldatu da ordutik? Gaur egun muga modura ikusten da itsasoa. Aisialdirako ere bai, adibidez, hondartza. Baina hori oso kontzeptu berria da, XIX. mendekoa. Itsasoa garai hartan lanerako zen. Hondartzan emakumeek bakailaoa eta balea olioa gordetzen zuten, edo eskabetxea egiten zuten... Ez zitzaien burutik pasatzen itsasoa ongi pasatzeko izan zitekeenik. Zerbait beldurgarria zen itsasoa, menderaezina. Baina, hala ere, euskaldunak hor sartu ziren, derrigorrean, itsasorik gabe mundurik ez zutelako.

Los vascos se echaron al mar da argitaratu duzun azken liburua. Zer jasotzen du? Euskaldunek historian zehar itsasoarekin izan duten harremana ikertu dut. Euskaldunak itsasoko gizonak izan dira. Miguel Lopez de Legazpi, Ordizia-

«Erraz ulertzeko moduko gauzak idazten saiatzen naiz; dibulgazioa da nire helburua» «Orain aisialdirako erabiltzen da hondartza, baina hori oso kontzeptu berria da»

ko Urdaneta... XIX. mendean Ataungo, Oñatiko... jendea joaten zen itsasora lanera. Zergatik? Lurrak ez zuelako askorako ematen. Maiorazgoa zuena bertan geratzen zen, baina gainontzekoek, abade egitera, ejerzitora edo itsasora joan behar izaten zuten. Itsasoa irteera bat zen. Itsasgizon horien bizimodua jasotzen dut, batez ere, liburuan. Historialaritzan daramatzadan berrogei urteetan bildutako materiala aprobetxatu dut liburua idazteko, eta artxibategiak arakatu ditut dokumentu berrien bila.

Itsasgizonek soilik ez, emakumeek ere badute lekua zure liburuan. Emakumeak itsasbazterrean izugarrizko garrantzia zuen. Gizonek ekarritako arraina beraiek saltzen zuten. Buru gainean saski bat jarri eta barruko herrietara korrika joaten ziren, lehenengo iritsitakoak prezio altuagoa jar zezakeelako. Eta negozioak ere zuzentzen zituzten. Horrez gain, emakume asko alargun geratzen ziren, itsasoan jende asko hiltzen zelako. Eta gero bizimodua aurrera atera behar izaten zuten, gogor lan eginez.

Historia gizarteratzea da zure helburua. Jendeak erraz ulertzeko moduko gauzak idazten saiatzen naiz, historia bera erraza delako. Dibulgazioa egitea da nire helburua. Jendeak esaten didanean nire liburuak erraz irakurtzen direla, pozik geratzen naiz, hori baita bilatzen dudana. Gai interesgarriak aukeratuz gero eta modu erraz batean azalduz gero, badakit jendeak irakurtzen duela. Azken finean jendeari historia hurbiltzeko modu bat da. Hitzaldiak ere ematen ditut.

Idazten jarraitzeko asmorik? Orain jubilatuta banago ere, ikertzen eta idazten jarraitzen dut. Ez dut uzteko asmorik, droga bezalakoa da niretzat. Adinekoa naiz, baina oraindik gazte sentitzen naiz.


10 GOIBERRI

GAZTEAK

Areto futbola, indartu beharra dagoen kirola M.Aranburu Idiazabal Urte hasieran, urtarrilaren 2tik 4ra, areto futboleko hamalau jokalari elkartu ziren Euskadiko selekzioaren 21 urte azpiko taldearen kontzentrazioan, Getxon. Horietako bi Luzia Urkiola (Gabiria, 1999) eta Ane Cavero (Anoeta, 1996) izan ziren. Euskadiko selekzioak Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban egin zituzten aurre aukeraketak, eta biak selekzioarekin jokatzeko aukera izan dute. Caverok Ordiziako taldean jokatzen du, eta iaz ere aritu zen Euskadiko Selekzioan. Urkiolak, berriz, Idiazabalgo areto futboleko taldean jokatzen du, eta lehenengo aldiz izan da aurten Euskadiko Selekzioan . Biek bat egiten dute esperientzia «oso ona» izan dela esatean.

Hobetzeko aukera Euskadiko Selekzioarekin jokatzera ez dira asko iristen. Hasieran, Getxon elkartu ziren hamalau jokalari horietatik bi jokalari atarian gelditzen dira, eta besteek aurrera egiten dute. Entrenamendu «taktikoak» egin zituztela gogoratu du Urkiolak. «Jokatzeko planteamendu bat eginda zeukan entrenatzaileak, eta hori erakutsi zigun guri», gaineratu du Caverok. Bideo bidez grabatzen zituen partidak entrenatzaileak, eta ondoren, jokalariei erakutsi,

Babeslea

Ane Cavero Ordiziako jokalaria eta Luzia Urkiola Idiazabalgo taldeko jokalaria. M.ARANBURU

«Gehiago landu beharra dago areto futbola, oraindik ere protagonismoa falta zaio» Ane Cavero

Euskal Selekzioko jokalaria

eta zertan hobetu behar zuten azaltzen zien. Lagun arteko hiru partida jokatu zituzten, bi Bizkaiko taldearen aurka, eta bat Ordiziako taldearen kontra. «Helburua bete genuen», esan du Urkiolak. Lehenengo partida –bizkaitarren aurka– irabazi egin zuten, eta besteak galdu arren, maila oso ona erakutsi zuten. Otsailean ere Euskadiko Selekzioarekin aritu ziren. Espainiako komunitateen arteko lehiaketan parte hartu zuten. Ez ziren sailkatu, baina inoiz lortu gabekoa egin zuten. «21 urtez azpiko Euskadiko selekzioak txapelketa honetan historiako lehenengo gola sartu zuen Anek», azaldu du Urkiolak, irribarrez. «Gol bat behintzat sartzea zen helburua, eta

lortu genuen», gaineratu du irribarrez Caverok ere.

Protagonismo falta Urkiolak areto futbolean soilik jokatu du, baina Caverok ezagutzen du 11ko futbola. Argi du bietatik zein nahiago duen: «Areto futbolean bikoitza disfrutatzen dut». Hala ere, badakite biek areto futbolak ez duela, askotan, protagonismo handiegirik. Ane Cavero: «Gehiago landu beharra dago areto futbola, oraindik ere protagonismoa falta zaio». Bizkaian talde gehiago daudela diote, eta maila altuagoa dutela gehiago lantzen dutelako. Areto futbola bultzatu beharra dagoela ere uste dute: «Ez da asko bultzatu, baina hala egin beharko litzateke».


GOIBERRI 11

GURE LURRA

ÂŤErleak desagertuko balira gizakiak nekez iraungo luke denboranÂť Teresa Giral kubatarra (Ciudad de Matanzas, 1950) apiterapian aditua da, eta 27 urte eman ditu erleak ikertzen. Josune Zarandona Zaldibia Teresa Giral aditu kubatarra Gipuzkoan izan berri da. Hasierako helburua Gipuzkoako Erlezale elkarteko kideei formazioa eskaintzea izan da. Bidaia probesteko asmotan, apiterapiaren inguruko hitzaldi bat ere eskaini du, eta bertako erlezainek berarekin egoteko aukera ere izan dute.

Noiz eta nola hasi zinen erleak ikertzen? Albaitaritza ikasketak egiten ari nintzela La Habanako Laboratorio Nacional de Diagnostico Veterinario delakoan hasi nintzen lanean. Hamaika urte eman nituen han, baina ikasketak amaituta ez nuen lanerako plazarik aurkitu bertan. Lagun batek Estacion Esperimental Apicola (gaur Centro de Investigacion Apicola dena) delako-

JOSUNE ZARANDONA

az hitz egin zidan. Bertan plaza bat lortu nuen eta 27 urte eman nituen ikerlari bezala lanean. Ordukoa da erleen munduarekin eta apiterapiarekin nire lehendabiziko harremana.

Zein izan da zure lana zehazki? Erleak eta erlauntzetatik eratorritako produktuak ikertzea izan da nire lana, gero produktu hauek gizakientzako eta animalientzako sendagaietan aplikatzeko. Beste modu batera esanda, nik ikerketa aurreklinikoa egin dut, produktua bere horretan ikertu, gero medikuntzan erabili ahal izateko.

Erlauntzetatik eratorritako produktuak oso erabilgarriak dira hortaz, medikuntzan? Erlauntzetako produktu guztiak osagarri nutrizionalak dira, baina metabolismoa erregulatzeko akzio bat ere badute, eta horregatik gaixotasunak tratatzeko erabil daitezke. Gainera, printzipio aktibo asko daukate, beste produktu batzuetan nekez aurkitu daitezkeenak, horregatik dira hain onuragarriak.

Formazioa eskaintzera etorri zara Gipuzkoara. Bisita honekin, kolaboratzen dudan Consejo Cientifico Vete-

rinario eta Gipuzkoako Erlezain Elkartearen arteko elkarlanari hasiera eman diogu. Bertan egiten den produktuen kalitatea eta trazabilitatea bermatu beharra dago, kanpotik datozen produktuen gainetik. Produktuen dibertsifikazioa bultzatu behar da. Erlezainek eztia egiten dute hemen, baina propolia edo lore-hautsa ere bertan produzitzea lortu nahi da.

Erleak garrantzitsuak dira? Erleak zaindu behar ditugu, desagertuko balira, gizakiak nekez iraungo luke, landareek hazteari utziko bailiokete.


12 GOIBERRI

ERREPORTAJEA

Beharra behar du Euskararentzat paradigma berri bat sortzea nahitaezkoa dela agertu du berriki Patxi Saez soziolinguista beasaindarrak. Lidergoa falta du euskarak, eta hori Euskaltzandiak hartu beharrekoa dela uste du. Lan mundua irabaztea da giltza. Aimar Maiz Beasain Euskara «bidegurutzean» dakusa Patxi Saez Beloki soziolinguista beasaindarrak. Orain arteko bideak eman beharrekoa eman du. Aurrerantzean, «beharra» sortzea da euskara bizitzen jarraitzeko formula. Paradigma berria definitubeharra dago. Euskaltzaindiari lidergoa hartzeko eskatu dio, hurrengo urteetarako norabidea zehatz dezan, eta 2018an —erakundearen mendeurrenean, Euskara Baturaren 50. urteurrenean— kongresu batean «mugarria» jar dezan. Lan mundua irabazi beharra dagoela ere argi du. «Aspalditik nuen euskararen inguruan kezka. Iaz minbizia atzeman zidaten. Nire burua bidegurutze batean ikusi nuen. Euskara ere bai. Buruan nituenak plazaratu nahi nituen». Lehenik, Elefantea ikusi artikulua idatzi zuen. «Eragiteko asmoz, kontzientzia pizteko». 50 erantzun jaso zituen. «Jendea gai honekin gosez eta egarriz dagoela jabetu nintzen». Berarekin izandako elkarrizketatik ateratakoak, segidan: Euskara bidegurutzean dago. Lidergorik ez dauka. 2015eko irailaren 10ean Andres Urrutia euskaltzainburuari horixe esan zion. «Lidergoa hartzeko Euskaltzaindia ikusten dut egokiena. Lehen ere izan zen, gauzak abian jartzeko gidaritza eduki du historian zehar. Gero, etorriko da egokitzen zaiona, eta segituko du hasitako lana, beste arloekin gertatu den bezala».

Erronka estatusean dago. Estatusean edo egoeran. Orain arte Euskaltzaindiak corpusa landu du. «Euskaltzaindiak onarpena du gizartean, euskaldun guztiok onartzen dugu. Autoritatea du gainera, oso-oso garrantzitsua dena. Urrutiari proposatu nion heltzeko gidaritzari. Bidea gizarte zibilarekin eta euskalgintzarekin batera egin behar da». Paradigma berria. Estrategia bat behar da, paradigma bat behar da. «Denok jarraituko duguna». Gaur egun, Sanchez Carrión Txepetx-en Un futuro para nuestro pasado tesiko 3 urratsak jarraitzen dira: 1) erabilera; 2) ezagutza; 3) motibazioa. «Hirugarren urratsean gaude, motibazioan: kanpainak, borondatea bilatzea, nahia sustatzea da politika Eusko Jaurlaritzaren hurrengo urteetarako txostenean». Hizkuntza moldatu. Hizkuntza tresna da, komunikaziorako. Hiztunen komunikazio beharretara egokitu dira inguruko beste hizkuntza guztiak, historian zehar. Hizkuntzak moldatu beharra dago. Hizkuntzaren garapena eta modernizazioa moldatu direlako etorri dira. Hizkuntza gutxituen definizioa. Euskaltzaindiari eskatu zion. «Nire ustez, hizkuntza gutxitua da bere hiztunen komunikazio behar guztiei erantzuten ez diena. Funtzio batzuetarako beste hizkuntza bat erabiltzen duenean hiztunak, hark bereganatu dituelako funtzio batzuk. Noiz dago hizkun-

«Lan mundua euskalduntzen ez badugu, ez dugu euskara sekula normalizatuko» «Estrategia eta paradigma bat behar da. Lidergoa hartzeko egokiena Euskaltzaindia da» Patxi Saez Beloki Soziolinguista

tza galbidean? Bere hiztunen komunikazio beharrei erantzuteko baliorik ez duenean». Gurdiaren paradigma. Zer egin egoerari buelta emateko? Gurdiaren paradigma asmatu zuen. Hizkuntzari tira egiten diona beharra dela planteatu du. Hizkuntza baten beharra geroz eta handiagoa denean, erabilera (gurdiaren gurpilak) ere handitu egiten da, eta ezagutza (daraman karga) ere bai. «Ondorengo urteetarako beharra sortu behar da». Euskara lan mundura. Euskaldunak Gatazkaren sindromea deitzen duena dauka: gaztelaniaz ari diren tokian —lantokian, adibidez— euskaraz hasi eta kontra egin nahi eza. «Ulertzen da arazoak euskararekin izango ditugula, txikitatik (hirira joandakoan...). Aldiz, gaztelaniarekin ez dela arazorik izango. Enpresan, adibidez, zuzendaritzatik babes bat etortzen denean euskara erabiltzeko esanez, ziurtasun bat edo legitimazio bat ematen dio hiztunari». Zein da bidea?. Jokabidea aldatzea. «Euskaldunak euskaraz egiten jar ditzagun. Euskara bigarren hizkuntza dutenen kasuan, ikusten badu hizkuntz jokabidea euskaraz dela, joko horretan sartuko da; sistema ez bortxatzeagatik, gatazka ez sortzeagatik. Gatazkaren sindromea izango du, baina gaztelaniaz egiten duenak». Jokalekuak sortu. Eskolan ikasten da euskara, baina egin gero ez. «Futbol eskolan baka-


GOIBGOIBERRII 13

ERREPORTAJEA

rrik ibilita ezin da futbolean ikasi. Urte askoan, euskara ikasi dutenekin hori egin dugu: ez dute eskolatik kanpora jokalekurik izan euskaraz egiteko». Jokalekuak asmatu behar dira. Inbertsio galdua. Gaur egun, euskaraz aritzeko interbentzio guztiak haur eta gazteengana bideratuta daude. Eskolara, unibertsitatera. Baina gero, lan mundura iristen direnean, han denak erdaraz funtzionatzen du. «Gizarteak pertsona horiek euskalduntzen egiten duen inbertsio guztia galtzen da». Lan mundua da giltzarria. Hor eragin behar da. Lan mundua da gizakiaren jarduera garrantzitsuena. «Bizitzaren lehen 25 urteetan ikasten dugun guztia lan munduari begira ikasten dugu. Gizakiaren oinarrizko beharra da elikatzea, jatekoa bilatzea. Garai batean, ehiza zen lana, egunaren ordu gehienak horretan pasatzen zituzten, jatekoa lortzen. Orain 15.000 urte ere lan munduaren inguruan zegoen antolatuta bizitza. Orain ere bai. Denbora gehiena lanean pasatzen dugu, esnarik gauden denboraren erdia baino gehiago». Lan mundua euskaldundu. «Lan mundua euskalduntzen ez badugu, ez dugu euskara normalizatuko. Beharrezko egin dezagun euskara lan munduan, eta gizartean ere beharrezko egingo dugu. Ahulezia

Patxi Saez soziolinguista, Beasainen. AIMAR MAIZ

indartu dezagun; etsaiak oso ondo daki euskararen ahulezia lan munduan dagoela, eta horregatik diote ez duela balio lana bilatzeko, lanerako». Corpusa/bizi indarra. Azken 30 urtean corpusari eman zaio garrantzia. «Ondo, beharrezkoa zen; euskara batua finkatzea... Baina hizkuntzari hiztunek ematen diote bizi-indarra. Gaur egun, orduan baino %70 lur (hiztun) gehiago dauka loreontzi hark. Baina ez dio bizi-indarrik ematen landareari (hizkuntzari), dakitenek ez dute euskara erabiltzen». Inkestak babestuta. Abenduaren 3an iritzi artikulua 16 mediotan atera eta inkesta bat martxan jarri zuen Interneten: a) Euskaltzaindiak gidaritza hartzearekin ados %83 dago; b) 2018an Euskaltzaindiak kongresu bat egin eta estatusaren mugarria jartzearekin ados %85, ondoren nondik jo behar den azaltzeko. Euskaltzaindiak hasi du bidea. Otsailaren 12an jardunaldia antolatu zuen, Saezen eskaerari erantzunez, iritziak jasotzeko. Informazio horrekin erabakiko du zer egin. «Baina Euskaltzaindiak bere bidea egitea erabaki duela aurreratu zidan Urrutiak; hori ez da sekula gertatu. Nik helburua lortu dut: kezka batetik eztabaida bat piztu, eta pausoak hasi. Dena batera etorri da».


14 GOIBERRI

GARAI BATEAN

Tradizioak ez du etenik Iñaki Gurrutxaga Zaldibia Juan Inazio Iztueta dantzari eta koreografoaren (1767-1845) sorterria da Zaldibia. Besteak beste, Guipuzcoa’ko dantza gogoangarrien kondaira edo historia liburua plazaratu zuen 1824an, eta bertan Gipuzkoako 36 dantza zehatz-mehatz jasota utzi zituen. Historiaren joanean dantzarekin lotu estua izan du Nañarripeko herriak, eta gora beherak gora behera, dantzarako ohiturari eta tradizioari eusten jakin du. Datorren igandean, hilak 13, esaterako, Iztueta dantza taldeak antolatuta, aro berriko 26. Dantzari Txikien Eguna hartuko du Zaldibiak, eta hortik hamabost egunera, hilaren 27an, Saturdiko Erromerian dantzak ez du kalerik egingo.

Neska dantzarien taldea eta haien jirako lagunak, orain berrogei urte (1976-04-01) Zaldibiako Saturdi auzoan ateratako irudian. GURE GIPUZKOA




Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.