GoiBerri 17. alea

Page 1

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

17. zenbakia. 2012ko ekainaren 1a

GOI B ERRI Aizkolari urretxuarra, Gurrutxaga Azpikoa baserriko atarian. ASIER ZALDUA

Ramon Iurrebaso Aizkolari ohia

ÂŤArerioak handiak ziren nire aldean, baina ni bizkorra nintzenÂť 6-7

Rafa Berasategi 3 Iritzia 4-5 Eskola txikiak 8-9 Big Band 10 Haizea San Sebastian 11 Iparragirreri omenaldia 12 Asteburuko proposamenak 15



GOIBERRI 03

KATE MOTZEAn

ASIER ZALDUA

Rafa Berasategi Segurako Erraztiolatza museoaren sortzailea

«Nire ametsa Nafarroa-Euskal Herria batzea eta subirano izatea da» Asier Zaldua Segura Rafa Berasategik (Segura, 1951) euskal kulturari eta historiari buruzko Erraztiolatza museoa ireki zuen 2008an Seguran. Mendizalea ere bada, eta 1993an Cho Oyu eta Hidden Peak mendietan izan zen.

harrigarriena Papuan dago: Irian Jaya du izena. Hango tribuek harrizko erremintak erabiltzen dituzte oraindik. Duela 50 urte kanibalak ziren.

Amets bat.

Liburu bat.

Edari bat.

Pedro Esartek Nafarroako konkistari buruz idatzitakoa.

Jaso duzun oparirik bereziena.

Nafarroa-Euskal Herria batzea eta subirano izatea.

Janari bat. Txuleta. Errioxako ardo ondua.

Zaletasun bat.

Musika talde bat.

Ez dut bat bereziki gogoratzen.

Mendizaletasuna. Asteburuetan joaten naiz mendira eta erretiratzen naizenean, bost hilabete barru, gehiago ibiltzeko asmoa dut.

Ken7.

Gorroto duzuna.

Oporretarako leku bat. Kontinente guztietan izan naiz. Ezagutu dudan parajerik

Diruz laguntzen duten erakundeak: Altzaga, Arama, Itsasondo, Urretxu, Olaberria eta Zumarragako Udalak

GOI B ERRI

Abesti bat. Ken 7ren Gernika. Inoiz ahaztuko ez duzun eguna. Madrilera atxilotuta eraman gintuztenekoa. 2002an izan zen eta bost egun pasarazi zizkidaten bertan.

«Segurako alkate banintz, errebotean aterpea egingo nuke lehenbailehen»

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Aloña Landa Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Madrilen atxilotuta izan nintzenean inguruan izan nituenak.

Goierriko txoko bat. Aizkorpe bailara.

Herriko alkate bazina. Errebotean aterpea egingo nuke lehenbailehen.

Egoitzak: Beasain:

Webgunea:

Urbialde plaza 7, behea. 20200.

Posta elektronikoa:

goiberri.hitza.info

Urretxu:

goiberri@hitza.info

Barrenkale 13. 20700.

Publizitatea:

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

Bezero arreta / harpidetzak:

647 319 775 – oprieto@bidera.eu 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info


04 GOIBERRI

IRITZIA

Xabier Mendiguren Elizegi Idazlea

Salda bat eskatu eta lau hartu aiatz hasieran izan zen: Joxantonio Ormazabalek utzi gintueneko urteurrena betetzen zelaeta, hura oroitzeko ekitaldi xume bat antolatu zioten herrikideek, Zegaman. Hara bildu ginen hainbat lagun, eta, bertsolari, koru, dantzari eta gaineratikoen ondoren, mokadutxo bat atera zuten nahi zuten guztientzat. Salda beroa hartzen ari nintzela, pasadizo bat etorri zitzaidan gogora, gure aitak sarritan kontatu izan duena. Ba omen zen Beasainen mandazain bat Koxka esaten ziotena, sudurmintzoa zeukana eta ditxolari fama handikoa. Behin batean, enkarguren batekin komentu batera iritsi, eta bertako mojek hamaiketakoa eskaini omen zioten: «Zerbait hartuko duzu ba? Saldea edo...?». Atera zioten salda katilua, eta urtsu samarra, sobrare. Handik pixka batera moja bueltan etorri eta: «Saldaren gainean beste zeozer nahi al zenuke...?», esan omen zion; eta: «Saldaren gainean? Koipea!» bota omen zion Koxkak bere sudur-hizketarekin, katiluko isurkaria erakutsiz. Istorio horixe kontatu nien Zegamako plazan aldamenean

M

nituen lagunei, eta, horren trukean, saldarekin lotutako istorio gehiago hasi ziren kontatzen denak ere. –Lazkao-txikik ere halakoxe pasadizo bat zian –kontatu zigun bertsozale batek–. Joan omen zen behin taberna batera, eta: «Saldarik ba al daukazue?», ta: «Bai». Ta: «Haragi egosirik ba al daukazue?», ta: «Ez». «Orduan ez dut saldarik nahi», esan omen zion Lazkaotxiki zenak. Horren ondotik, beste ipuin bat iritsi zen: –San Gregorion bazen garai batean taberna bat, orain ez dagoena –hasi zen kontatzen ataundar bat–. Behin batean, jaitsi omen ziren menditik basomutil batzuk, eta taberna horretara joan, zeozer hartzeko asmotan. «Saldarik ba al daukazue?» galdetu omen zuten. Ta, etxeko alaba tokatu orduan barran, ta: «Ez daukagu ba». Ta amak berehala sukaldetik: «Baina, baina… nola esan dien ez daukagula saldarik? Ur freskoa edukiz gero, inguratuko dinagu olio tantaren bat nondik edo handik». Zegamar batek hartu zion segida: –Urbian egoten zuan artzain bat, bere txabolan jaten-eta ematen zuena, eta hara joan gintuan behin beste lagun bat

«Euskal umorerik baldin bada, horixe litzateke: egiazko edo egia itxurako pasadizoak»

eta biok. Txabola inguruan han zeuzkaan oilo batzuk, garai batzuetan dena lumatuta egoten direnetakoak, ta: «Ze oilo dituk horiek?» esan genioan, ta: «Horiek salda egiteko zeuzkaat: soka batekin uretan sartu, saldari gustua emateko, eta gero atera egiten zituat, hurrengora arte» esan ziguan artzainak. Horrela irakurrita igual ez dute aparteko graziarik izango baina, nahiko barre egin genuen salda kontuekin han bildurik geundenak; eta pentsatzen hasi nintzen neure artean, euskal umorerik baldin bada, horixe zela, garai batean behintzat, euskaldunok egiten genuen eta gustatzen zitzaigun umore mota: egiazko edo egia itxurako pasadizoak, benetako lekuetan gertatuak, eta egiazko bizieren berri ematen dutenak. Kasu honetan, jatekoa edo haren falta zinezko arazoa izaten zen sasoi bateko istorioak. Umore mota honek ba ote du baliorik ikus-entzunezkoetan hezitako belaunaldi berrientzat? Ezin jakin. Ahozko kontamodu bat betiko galdu ote den zen oraintsu arte nire kezka, horretaz pentsatzean; orain, berriz, beste burutazio bat datorkit, askoz ere larriagoa: gose-garaiak ezagutuko ote ditugu berriz ere? Zer gerta ere, Zegamako ospakizun hori izan dadila adibidea, ez bakarrik umorearena, baita eskuzabaltasunarena ere: daukaguna denon artean banatuz, beti iritsiko da gehiago denentzat. Salda-istorio batekin iritsi nintzen ni egun hartan, eta lau kolkoan sartuta bueltatu nintzen etxera.


GOIBERRI 05

IRITZIA

Asteko irudia

Josu Maroto

Big Band taldeak Gazteak talde musika jorratzeko modu erakargarria, ezberdina da Big Band taldea edo jazz talde handia. Kutxa Big Band taldea sortu dute Gipuzkoan musika eskoletako ikasleek; tartean daude lau legazpiar.

Iepa Aitor, zer, moduz habil? Nik azken aldian ez zekiat banaizen, nun bizi naizen... gaurkoan ere, etxeko atarian sartzera nindoala, ELAko banderola piloa ikusi, eta ez nekian zein ote hitan, zergatik zeudean han... Beranduago jakin diat, CAFeko garbitzaileak omen dituk, edo Oneko langileak, hala izena baitik azpikontratatutako enpresak. Egin ditek haien paripea, eta kitto. Haiekk han eta gu hemen, begira, edo beste aldera begira, lan erreformaren aurkako greban hainbat aldarrikatu zitean eta existitzen ez den langile kontzientzia hori agerian uzten diagu behin eta berriz. “Lehendabizi judutarren bila etorri ziren, baina nik ez nuen ezer esan, ez bainintzen judutarra...”, horixe etortzen zaidak behin eta berriz burura horrelako aldarrikapenekin. “Eta zer egingo diat ba nik langile horiengatik?” ba ezer ez. Ez egiteagatik, ez sentitzeraino ere iritsi gaituk, guretzat erosoa delako. Ez diagu ulertu nahi, ez jakin nahi, geroni zein egoeratan eta zergatik gauden ere, ez arrisku pri-

ma zer den, ez ratinga, ez ezer; hori bai, gurerik ezta ukitu ere. Eta horrela, ekonomia saial pixka bat irakurtzeko, CAFeko garbitzaileen grebarena ekonomia sailean idazten ditek, ekonomiari eragiten diolako. Baina gaia soziala duk ekonomikoa hainbeste, eta krisia ere bai.

Iñaki Apalategi

bat eta

Herriko festak pasa berritan halakorik esaterik bazegok, ondo gebiltzak inguruotan. Protesta sindikalak aipatu dituk, eta zertan ez bazekiat ere, azken urteotan huts egiten ari garen sentsazioa diat. Alde batetik sindikatuek alderdi politikoen itxura hartu ditek, lan arazorik izan ezean nekez oroitzen duk jendea haiekin, eta medioetan ere politikarien itxura bertsuan ikusten dizkiagu. Ez nauk ari lantegietako ordezkari eta lankideez, sindikatu handietako arduradunez baizik. Esaten/egiten dutena eta transmititzen dutenaren artean alde handia dagoela uste diat. Bestalde, funtzionatzeko modua duk agian aurrekoaren arrazoi nagusia. Berdin gertatzen duk eskubideen aldarrikapenekin edo bestelako protesta ekintzekin ere. Duela hogeita hamar-berrogei urteko errezetek ezin ditek balio bapateko informazio-kontsumo neurrigabeko gizarte honetan. Enkartelada, manifestazio, gizakate, ... etabarrek kopuruan gora egin ahala indarreran behera egitek ditek, eta oraindik ere balio dezaketen arren kolpea non eta ze

bat Aitor Sarriegi

indarrekin eman hobeto neurtu behar genukeela uste diat. Erreza dek esatea. Soziala dek arazoa, eta politikoa, eta ekonomikoa, eta kulturala... Gero eta yankeeagoak gaituk.


06 GOIBERRI

ELKARRIZKETA

ASIER ZALDUA

Ramon Iurrebaso Aizkolari ohia

«Ni izan nintzen Madrilera joan zen lehen aizkolaria»


GOIBERRI 07

ELKARRIZKETA

Asier Zaldua Urretxu Xabier Zaldua aizkolari zumarragarra zeresan handia ematen ari da azkenaldian, baina lehenago ere izan dira aizkolariak Urretxu-Zumarragan. 40ko hamarkadan Aietsu baserriko Ramon Iurrebasok (Urretxu, 1927) Jeronimo Iturbe Agiñetaren lekukoa hartu zuen, eta urte askotan puntan aritu zen.

Nolatan hasi zinen aizkoran? Nire nagusia zalea zen eta Agiñetaren laguna, gainera. Aizkoran ibilitakoa zen eta aizkolaria nintzela ikusi zuen. Harengatik ez balitz nik pentsatu ere ez nuen egingo aizkolaria izango nintzenik.

Zure lehen aurkaria Bitoriano Jauregialtzo zumarragarra izan zen. Urretxuko frontoian lehiatu ginen. Bitoriano mutil handia zen, baina ez zen aizkolaria, eta irabazi egin nion. Orduantxe 18 urte beteta nituen, mutil koxkorra nintzen. Handik urtebetera, abantaila eskatu zidan: saioa Agiñetarekin prestatzea. Bigarrengo hartan errazago irabazi nion. Vitorianok eskua eman zidan eta zera esan zidan: «Ramon, ni baino gehiago haiz, barkatzen diat eta hemendik aurrera ahal dudan guztian lagunduko diat». Ordutik, lagunik handienak izan ginen.

Hortik aurrera aizkoran burubelarri aritu zinen. Jendeak aizkolaria nintzela ikusi zuen, eta soldadu joaterako onenekin jokatzen nuen. Klasea nuen, jendeak lagundu egin zidan, eta denbora gutxian gora egin nuen. Arerioak handiak ziren nire aldean, baina ni bizkorra nintzen. Berezkoa nuen eta kirolariak berezkotasun hori behar du. El hombre eléctrico deitzen zidaten eta, oraindik ere, askok gogorarazten didate.

Nork jarri zizun ezizen hori? Basarrik . La Voz de España egunkarian «El hombre eléctrico de Urretxu» idatzi zuen, eta izen horrekin gelditu nintzen. Lehen apostua jokatu nuenean

«Iurrebaso de Zumarraga» idatzi zuen eta Felipe Elgarresta alkateak Basarriri gutuna bidali zion Iurrebaso Urretxukoa zela esanez.

Zer diozu apustuez? Bikainena Txurrukaren aurka jokatutakoa izan zen: 1953ko urtarrilaren 18an Azkoitiko frontoian. 2.200 lagun sartu ziren eta beste asko kalean gelditu ziren. Hiru kolperengatik galdu nuen. Txikito de Arruizi, berriz, aizkoran eta korrikan jokatu nion. Tolosako zezen-plaza bete genuen: 5.000 lagun bildu ziren. Korrika ez nintzen ondo moldatzen, baina kirolari gogorra nintzen: zortzi enbor ebaki eta gero, 8 kilometro 32 minututan egin nituen. Apustu hura ere galdu egin nuen.

Telebistara ere joan zinen. Ni izan nintzen Madrilera joan zen lehen aizkolaria. Zirko batean ere aritu nintzen. Valladoliden, Santanderren, Oviedon... ere izan naiz aizkoran. Bizkorra eta ikusgarria nintzenez, erakustaldietarako eta lan txikietarako niri deitzen zidaten. Oraindik gogoan dut 1953an Idiazabalera Luxiari jokatzera joan eta «mutil koxkor honekin Luxiari jokatzera etorri al dira?» esan zutela. Nik 28 minututan ebaki nituen eta berak 31 minututan. Gizon handia zen, baina ez zen azkarra.

Garai hartan asko jateko ohitura zenuten. Gehiegi. Haragia eta arrautzak jan behar zirela, eta barazkiak begiratu ere ez zirela egin behar uste zen. Bijilia egun batean egun guztia arrautzak jaten eman nuen: gorringoa azukrearekin, tortila... Hiru bat dozena jango nituen! Arrautza gutxien jaten nuen egunean, hamar bat gorringo jango nituen. Baita egunero hiru txuleta ere. Arraina ez omen zegoen jaterik eta ura edaten ere ez ziguten uzten, dena aldrebes: ez medikuarengana joan, ez masajea hartu... Sasoi galanta genuen, eta denak on egiten zigun.

Noiz utzi zenuen aizkora jokoa?

47 urterekin. Alabak, Kizkitzak, «ez al dizu lotsarik ematen? Gazteagoak badaude eta utzi iezaiezu haiei!» esaten zidan.

Joaten al zara saioetara? Gutxi. Apustuetara joatea gustatzen zait, baina Zalduak eta Olasagastik jokatu zutenera ez nuen joaterik izan. Familiako bazkaria izan genuen eta ez nituen etxekoak haserretu nahi. Xabier Zalduak jokatutako bi lehenengoak plazan bertan ikusi nituen. Gainontzeko saio guztiak telebistan ikusten ditut. Urte asko ditut jada!

Nola ikusten duzu Xabier Zaldua zumarragarra? Gogorra da. Apustua hasi eta bukatu egiten du beti. Olasagastiren aurka ere ondo aritu zen, baina kolpe pixka bat falta zaiola uste dut. Hori berezkoa da. Ni gizon txikia naiz, baina

«Arerioak handiak ziren nire aldean, baina ni bizkorra nintzen» «Bijilia egun batean arrautzak jaten eman nuen eguna. Hiru bat dozena jango nituen!» «Oso zaila da aizkolari onak lortzea: kirol garestia da eta diru gutxi ematen du» «Txirrindularitza eta esku pilota aizkora baino gehiago gustatzen zaizkit»

kolpe ikaragarria nuen. Dena den, Xabier Zalduak dezenteko hobekuntza egin du azkenaldian. Mutil zimela da eta erresistentzia itzela du, baina lehen mailara igotzea zail ikusten dut.

Herrian aizkolari bat egoteak pozten al zaitu? Noski! Ez zen gazte hasi, e! 34 urte ditu dagoeneko.

Noiz ezagutu zenuen? Aizkorarekin hasi zenean ezagutu nuen. Laguntza eske deitu zidan. Pare bat aldiz joan nintzen bere baserrira. Kolpea nola eman eta halakoak azaldu nizkion.

Zein izan da, zure ustez, historiako aizkolari onena? Latasa. Dena ona zuen: indarra, gaitasuna... Oso gogorra zen.

Egungo aizkolarien artean, zein duzu gustukoen? Nire ustez, onena Nazabal da. Baina bera ere urtetan aurrera doa. Gure garaian, 40 urtetik aurrera ez zuen inork aizkoran egiten. Orain 60 urterekin aizkoran! Seinale txarra da hori. Gazte gutxi dagoen seinale. Badaude batzuk, baina oso zaila da aizkolari onak lortzea: kirol garestia da, eta diru gutxi ematen du.

Nola ikusten duzu ospea eman zizun kirola? Beti izan da kirol pobrea. Eskerrak Euskal Telebistak Urrezko Aizkora txapelketa babesten duen, bestela dagoeneko galduta legoke. Pobrea izan da beti 1izkora eta orain ere bai.

Pilota ere asko gustatzen zaizu. Lehen frontoira asko joaten nintzen, baina gero eta gutxiago joaten naiz. Lehengo pilotari guztiak ikusi ditut, baita Atano III.a ere. Esku pilota da gehien gustatzen zaidana, eta egungo pilotarien artean gustukoena Irujo dut.

Iloba, Joxe Mari Iurrebaso, txirrindularia izan zenuen. Dagoeneko ez naiz lasterketetara joaten, baina garai batean ilobaren lasterketa guztietara joaten ginen. Egun, telebistan ikusten ditut. Txirrindularitza eta esku pilota aizkora baino gehiago gustatzen zaizkit.


08 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

Txikian handi Goierriko eskola txikiek festa giroan ospatuko dute lehen aldiz elkartu zireneko 25. urteurrena, igandean. Aimar Maiz Goierri Orain dela hogeita hamar urte, Euskararen Legea onartu eta D eredua ikastetxe publikoetan txertatu zenean, birmoldaketa bat izan zen Goierriko eskoletan. Biztanle gutxiko herrietan, adibidez, demografiaren beherakada ere kontuan hartu beharreko aldagaietako bat izan zuten, herriko eskolak aurrera jarraitu ala ez pisu handia hartu zuena —askotan gaur arte—. 1980ko hamarkadaren erdialdean irakasle talde bat elkartu eta egoera berdintsua zuten eskoletan bilerak egiten hasi ziren, herriz herri. Irakasle mugimendu hura—metodologia eta material prestaketaren premiak bultzatuta— izan zen Gipuzkoako Eskola Txikien festaren eragilea, lehena 1988an Bidegoianen. Bost urteren buruan sortu zen koordinakundea, gurasoak ere gehituta. Etzi, igandea, 25. festa izango dute eskola txikiek, Larraulen. Koordinakundea sortzea eskola bakoitzak zeuzkan beharrak bideratzeko indar gehixeago egitearen ondorio izan zela gogoan dute askok oraindik, arazoak elkarren antzekoak zirela eta erabaki baitzuten pausoa ematea. Orduz geroztik hazi egin dira, orokorrean, Goierriko eskola txikiak, bai ikasle kopuruz, bai irakasle lan-talde aldetik, gizar-

tearen neurri berean. Koordinakundean hiru herritakoak daude gaur egun, Gipuzkoako 27 herri eta auzoren artean: Zerain, Olaberria eta Gabiria. Itsasondokoa ere izaera horretako ikastetxea da. Lehen Hezkuntzara arte dute; Itsasondon eta Gabirian ziklo guztiak, Olaberrian 3. zikloa osatzen hasiko dira. Berrogeitik gora ikasle dituzte horiek, Zeraingoak 14. Ume aldetik momentuz ez dute arazorik, kasuak kasu. Demografia gora-beherek, izan ere, erasan zuzena dute eskola txikietan. Hori dute arazo larrienetakoa. Bestea, hezkuntza sistemaren gutxieneko kopuruak eta eskakizunak. Ekonomikoki oso garesti ateratzen direla askotan entzuten dute, eta horretan arrazoi dutela, baina ekonomia baino gehiago, beste gauza batzuk ere badirela sarri azpimarratu izan dute eskola txikietako arduradunek.

Eskola handien pare Haur gehiago edo gutxiago, eskola txikien lanak eta eginbeharrak handien parekoak dira, eta irakasleek partaide izan behar dute, lan askotan. Giza baliabide arloan, irakasle batzuk eskola batek baino gehiagok banatzen dituzte, orduka. Hezkuntza ildoa Berritzeguneetan bideratzen dute eskola

txikiek ere, baina berezitasun batekin: Goierriko herri txikietako irakasleek Ordiziako Berritzegunean parte hartzen dute, baina baita Lasartekoan ere, han eskola txikietako gaiak lantzeko. Jarraipidea ziurtatzeko, murrizketek zeresan handia izan dezakete irakaslerian, eta, on-

dorioz, eskola txikietan nabarmenago. Teknologia berriek laguntzen dutela diote, baina oztopatu ere bai. Lan burokratikoak geroz eta gehiago dira, eta lehen Delegaritzatik egiten zituzten asko orain aplikazioen bidez eskoletan egin behar izaten dituzte. Lan karga handiagoa horretan ere, beraz.


GOIBERRI 09

ASTEKO GAIA

Ane Miren Aizpuru

Balentzategi herri eskolaren zuzendaria

«Herrietan eskola beharrezkoa da, eta herri txikietan oraindik gehiago» A. Maiz Gabiria Goierriko eskola txikietako bat da Gabiriako Balentzategi. Bertako irakasle eta zuzendari 27 urte darama Ane Miren Aizpuruk (Gabiria, 1961). Irakasleen bilkuretatik hasi, festarekin segi, koordinakundea sortu... ibilbide osoa ezagutu du.

Zer garapen ikusi duzu? Hasieran irakasleek indar gehiago zuten, eta tartean gurasoak indarra hartzen joan dira. Momentu honetan hortxe gabiltza; denak elkarrekin, baina batzuetan gurasoek bide bat nabarmenago, irakasleek beste bat, eta tarteka elkartuta. Zerbaiten beharra dagoenean, denok elkartzen gara. Festak berak ere izan du garapen hori. Irakasleen eta ikasleen parte-hartzea izaten zen hasieran, eta gurasoak laguntzaile. Azken urteetan gurasoak dira antolatzaile, eta beste ekintza mordo bat osatzen dute. Kopuruak ere eragin handia izan du horretan.

Balorazio orokor bat egitekotan, nolakoa izango litzateke? Eskola Txikiak indartzeko, baloratzeko eta hobetzeko bide egokia izan dela uste dut.

Zein behar lehenetsiko zenuke etorkizunari begira?

Gabiriako Balentzategi herri eskolako ikasle guztiak, ikastetxe aurreko eskaileretan. Goierriko lau eskola txikietatik bat da Gabiriakoa. AIMAR MAIZ

Eskola handiei iristen zaizkien murrizketak eskola txikietan batzuetan nabarmenago izaten dira. Gure egoera asko aldatu da 25 urteotan. Hemen hasieran bi irakasle geunden, 2025 ikasle; gaur egun askoz gehiago ditugu, baliabide aldetik ere ondo hornituta gaude. Behar materialak baino gehiago, baloreen aldaketa da. Urteotan aldaketa batzuk izan dira, eta guraso aldetik partaidetza asko aldatu da.

A. MAIZ

Eskola, gurasoak eta udala. Ardatz horiek doituta dabiltza? Herrietan eskola beharrezkoa da, eta herri txikietan oraindik gehiago. Herritarra izanik eta herrian egonda, saiatu naiz eskola herriarekin lotzen. Nik, behintzat, hasieratik herriarekin lotura sentitu dut —gure leloa Eskola sendoa, herriaren bizigarri da—. Jendeak ere ikusten du hori beharrezkoa dela, umeak herritar sentitzeko ere bai, herriaren ezagutzatik hastea. Herriari eguneroko bizitasuna emateaz gain, bakoitzaren balioak ere aberasten dira.

Eskola txikien zein onura nabarmenduko zenuke?

«Etorkizunerako, behar materialak baino gehiago baloreen aldaketa lehenetsi behar da» «Eskola handien lan berdinak ditugu esku gutxiagotan. Denok denetik egin behar dugu»

Ikasle bakoitzaren jarraipena nahiko estua da, eta ibilbide orokorra jarraitzeko errazagoa. Elkarren artean laguntzen dute, txiki eta handi. Bakoitzaren balioa ematea, batzuk gauza baterako, besteak besterako. Gurasoekin harremanak errazagoak dira, gertutasun gehiago egoten da.

Eta desabantailak? Batzuetan, kopuruena, oso txikia baldin bada. Adin desberdinetako umeak beraien artean izatea aberatsa da, baina beren modukoak ere behar dituzte. Beharbada, hori izan liteke. Izan ditugu hemen urte batzuk banaka egon direnak; orduan, kanpotik pixka bat indartzen saiatu behar duzu, beste ekintza batzuetan parte hartuz, beste modu batera, beraien jirakoak eduki ditzaten.

Funtzionamendu arloan? Baliabide aldetik eta eginbehar aldetik eskola handi batek adina ditugu, berdinak. Aldatzen direna kopuruak dira, guk txikixeagoak jarri behar ditugula. Baina, bestela, lan berdinak, eta esku gutxiagotan. Desabantaila hori ere izan liteke. Eskola txikietan denok denetik egin behar dugu.


10 GOIBERRI

GAZTEAK

Alex Calvo, Andoni Arana, Unai Barriga eta Ioxe Arana Donostian, entseguetako batera joan aurretik. GOIBERRI

Musikaren altzoan hazitakoen harrobia Josune Zarandona Legazpi Gauza asko dituzte komunean Alex Calvok, Andoni Aranak, Unai Barrigak eta Ioxe Aranak. Laurak dira legazpiarrak, 16 eta 17 urte dituzte, eta musika egitea biziki gustatzen zaie. Legazpiko Doinua musika eskolako ikasleak dira guztiak, eta lurralde mailan sortu berri den Gipuzkoa Kutxa Big Band taldeko partaide dira. Big band-ak musikari askoz osatutako jazz talde handiak dira, eta oinarrian Andoni Aranak azaldu duenez, «haizezko, sokazko eta perkusiozko musika instrumentuz» osatuta daude. 1.920 urte ingurukoak dira ezagutzen diren mota honetako lehendabiziko taldeak. Bai-

na banda hauen urrezko urteak 1935 eta 1950 artekoak izan ziren. Jazz musika egiten dute batez ere, baina Ioxe Aranak zehaztu duenez, «bluesa, rock and rolla edo swinga bezalako estiloak» ere jotzen dituzte. Legazpiko lau musikari gazteak, hain zuzen, gisa honetako talde baten partaide dira. Guztiek tronboia jotzen dute, Andoni Aranak izan ezik, bera, tronpeta jotzailea baita. Gipuzkoa Kutxa Big Band berriki Italian egin den Musikari Gazteen Jaialdiaren aitzakian sortu da aurten. Gipuzkoako musika eskola ezberdinetako 22 ikasle gaztez osatuta dago. Legazpikoez gainera, badira taldean «Zuma-

rragako, Beasaingo edo Ordiziako musika eskoletako kideak ere, besteak beste», Unai Barrigak dioenez.

Aspalditik elkarrekin Italiako jaialdian beste musikari gazteek egiten dutena ezagutzeko aukera izan dute, baina, baita beraiek egiten dutena nazioartean ezagutzera emateko ere. Taldeak Italiara joan aurretik eskaini zuen lehenengo kontzertua Legazpin izan zela harro diote gazteek. Laurek aitortu dute, esperientzia oso ona izan dela talde berrian aritzea, «Italiara joateko aukera emateaz gainera», lagun berriak egin dituztelako, adierazi du Alex Calvok. Gazte-

ak izanagatik eskenatokiak ez ditu kikiltzen, eta behin jotzen hasita, bat datoz laurak gozatu egiten dutela esaterakoan. Umetatik ezagutzen dute elkar, eta hamaika bat aldiz jo dute batera. Banda txikian aritu ziren lehenengo, eta eskolako big bandean ere elkarrekin jotzen dute. Eskenatoki gainean, harreman hori «nabaritu» egiten dela diote, gainera. Italiako abentura amaitu da, baina Gipuzkoako big bandak jarraipena izatea gustutatuko litzaiekeela diote laurek. Musikaren altzoan hazi eta hezitako gazteak dira, eta euren etorkizuna ere musikaren inguruan irudikatzen dutela aitortzen dute.


GOIBERRI 11

GOIERRITARRAK MUNDUAN MUNDUTARRAK GOIERRIN

rrandatxoak egin, irteerak egin ingurua ezagutzeko... Betikoa.

Eskozian, autodeterminazio erreferenduma egitekotan dira 2014an. Zein giro bizi da? Egia esan, ez dut asko nabari, iritzi desberdinak baitaude. Nire lagun gehienak atzerritarrak dira, ez dut bertako lagun askorik. Hala ere, bertakoekin honetaz ez dugu asko hitz egiten, haserrerik ez izateko.

Goierritik atera zinenean, zer egin zitzaizun gogorrena?

Edinburgo da Eskoziako hiriburua. HAIZEA SAN SEBASTIAN

Haizea San Sebastian Eskozian bizi den beasaindarra

«Oso atseginak dira eskoziarrak, beti laguntzeko prest daude» Loinaz Agirre Beasain Irailaren 27an bi urte beteko dira Haizea San Sebastianek (Beasain, 1989) Beasain utzi eta Eskoziara, Invernessera, joan zela, ingelesa ikastera. Gaur egun, Edinburgon bizi da.

2011ko abuztura arte, Invernessen egon nintzen au pair moduan. Au pair zer den ez dakitenentzat, esan, au pair ume zaintzaile bezalako bat dela. Familiaren etxean bizi nintzen. Nik umeak zaindu eta astean behin etxea garbitu behar izaten nuen. Horretaz aparte ingleseko eskoletara joateko eta lagunekin geratzeko aukera ere izaten nuen.

Nolatan erabaki zenuen Eskoziara joatea? Unibertsitateko ikasketak bukatu nituenean, Finlandiara joateko asmoa neukan. Irakaslea naiz eta Finlandiako hezkuntza sistema aurreratuagoa dagoenez hara joatea erabaki nuen. Baina gauzak ez ziren nik espero eta nahi nituen bezala atera. Orduan, inglesa ikastea pentsatu nuen, eta horretarako erarik hoberena inglesez hitz egiten duten toki batera joatea da. Beraz, au pair joan nintzen Eskoziara, Inverness-era.

Denbora asko egin al zenuen au pair? Azalduko al zenuke au pair bezala zer egiten zenuen? Ia urtebete, 2010eko irailetik

Gaur egun zertan ari zara? Orain, berriz, Edinburgon ikasle pisu batean bizi naiz. Goizetan ingleseko eskoletara joaten naiz, eta arratsalde batzuetan lana egiten dut. Asteburuetan, berriz, lagunekin gelditu, pa-

«Ahalko banu, janaria, batez ere barazkiak eta fruta ekarriko nituzke. Eguraldia ere bai»

Babeslea

Bakartasuna egin zitzaidan Gogorrena. Inverness-era iritsi nintzenean nire ingeles maila oso bajua zen. Gramatika arloa banekien, baina egia esan, hitz egiterako orduan eskasa zen nire ingelesa. Familiarekin oso gustura nengoen, baina bakarrik nengoenean, familia eta lagunak faltan somatzen nituen. Azkenean buelta ematea lortu nuen: lagunak egiten hasi nintzen, klasera joaten,... eta familiak ere asko lagundu zidan. Uste dut lehenengo hilabetea dela okerrena, gero askoz ere hobeto.

Sarri itzultzen al zara Goierrira? Ez, Gabonetan eta udan bakarrik bueltatu naiz, eta ez denbora luzerako. Gainera, gurasoak, ahizpa edo lagunak etorri izan zaizkit bixitan.

Bizi zaren lekutik zer ekarriko zenuke Goierrira? Hemendik, hemen ezagutu dudan jende guztia, eta hiria bera. Baita hemengoen adeitasuna ere, oso atseginak dira, eta beti irripar batekin laguntzeko prest daude.

Eta Goierritik zer eramango zenuke? Ahal izango banu janaria, batez ere barazkiak eta fruta. Eguraldia ere bai.


12 GOIBERRI

GARAI BATEAN

Iparragirreri omenaldia Gerra aurreko garaian, euskaltzaletasuna eta euskal kultura pil-pilean zeuden garaian, Jose Maria Iparragirre olerkari eta kantari ezagunari omenaldia egin zioten Urretxun, bere jaioterrian; bi eguneko festa antolatu zuten herritarrek. Arkaitz Apalategi Urretxu 36ko Gerra eta haren ondoren ezarri zuten diktadura faxistak, kalte handia eragin zioten euskal kulturari eta euskaltzaletasunari. Urte haien aurretik, ordea, II. Errepublika garaian, euskaldunek oro har eta abertzaleek bereziki, modu agerikoan bizi eta erakusten zuten euskararekiko eta aberriarekiko maitasuna. 1933ko uztailean, Urretxuko euskal kulturaren ikur nagusietako bat zen Jose Maria Iparragirreri omenaldia egin zioten. Bi eguneko egitaraua osatu zuten urretxuarrek, eta ehunka lagun bildu ziren ospakizunetan. Iparragirreri ez ezik, euskarari eta euskal kulturari egindako omenaldia izan zen ekitaldia. Garai hartako kronikek diotenez, ‘Euskaltzaleak’ taldeak antolatu zuen ekitaldia, udalaren laguntzarekin. IV. Olerki Eguna probestu zuten olerkari ezagunari gorazarre egiteko. El Día egunkariko Euskal Orria atalean, Arripe ezizenarekin sinatzen zuen kronikagileak, urretxua-

Iparragirreren omenez 1933an egin zuten festa; dantzariek (goian) eta bertsolariek (behean) parte hartu zuten. JESUS ELOSEGI – ARANZADI

rrak aspaldian lozorroan zeudela aipatzen zuen, baina «Iparragire'ren oroimen biziak aztinduta edo, itxartu da noizbait ere eusko izateara, ta leyatsu diardu olerkari entzutetsuaren jaya antolatzen». Lerro haien bidez, urretxuarrei ez ezik, euskaltzale guztiei egin zieten ekitaldi haietara joateko deia. «Betoz baita egun oretan Uretxua'ra al duten euskotar geyenak besarkada anaikor batean bildurik aundikiro ospatzera olerkari ilezkorrari bere jayoterrian eskaintzen zayon jai aldia». 1933ko uztailaren 15ean eta 16an egin zituzten ospakizunak. Besteak beste, dantzariak, txistulariak, bertsolariak eta antzezleak bildu ziren bertan; baita olerkariak ere. Izan ere, Olerki Eguna zela eta, poesia egilerik onenak ere saritu zituzten; sari nagusia, zilarrezko haritz adar bat zen. Abesbatzaren eta kantarien laguntzaz, Gernikako arbola kanta ezaguna abestuz bukatu zen jaia, Iparragirreren estatuaren aurrean.


GOIBERRI 13

IBILBIDEA

Senpere

Irteera Helmuga

Abalin

Lazkaon bira

Lazkaomenditik Aizkorri aldera ikuspegia. Lazkaoko kalea, eta goian Olaberria. AIMAR MAIZ

Txoritxoen moduan Lazkaoko monumentuak eta mendiko historiaz beteriko altxorrak, itzulian. Aimar Maiz Lazkao ÂŤNire sehaska oraindik ere, gordea daukat goguan/ neronek ere zail da esaten, zenbat maitatutzen nuan/ bere gainean ibiltzen niĂąun, txoritxo baten moduan/ karga handirik ez nuen eta, aisa jasotzen ninduan Âť. Joxe Migel Iztuetaren bertsoa da, sehaskari botatakoa. Lazkao Txikiren sorleku Abalinzaharren albotik igaroko gara, hain zuzen, Lazkaoko plazan hasi eta amaituko dugun

ibilian, Lazkaomendin barrena. Plazatik Senperera bidegorrian joan, eta Lazkaomendiren ertz batetik sartuko gara, CAFen lantoki ertzetik gora. Iztueta esnetegiaren barrenera eramango gaitu pistak, eta errepideak Lartxai elkartea dagoen muinoaren gailurrera. Eskolatarako II. Errepublikan eraikia da eraikina, Lartsari gainean. Beheko aldean iturria eta hiru koadroko frontoitxoa ditu. Lazkaomendin, begi-bista

gozatzeaz gain, sabela betetzeko bi jatetxe ere badira. Soziedadetik gorantz, larreen erdiko bidetik joko dugu, Gurutzeagaetxeberri, Atxubieta eta Abalinzaharrera (364 m). GR20 ibilbideko gurutzean, aurrera segiko dugu, iturri ondotik.

Intsustiko lurretan Enirio-Aralar mankomunitateko parte zen Intsustiko Batasun zaharrean gaude. Lazkao, Ataun eta Zaldibiaren lur komuna zen, 1413an sortua. 1838an desegin zuten erakundea, eta lurrak banatu. Udalerri bakoitzak irla moduko sailak

Luzera: 9,2 kilometro Denbora: 2 h, 45 min. Altituera max: 392 metro. Desnibela: 240 metro. Zailtasuna: Ertaina

mantentzen ditu oraindik, bestearen erdian nahas-mahas. Ezkerreko bidetik, basopean, Intsustiko Batasunaren batzarrak egin ohi zituzten Amundarain baserrira (Ataun) iritsiko gara Abalinzahartik, Iramendiren (476 m) magalean. Sukiara asfaltatutako bidetik jaitsi, eta berehala eskuinera helduko diogu. Pistan sigi-sagaka behera, Agauntza ibaira iritsiko gara, Ataun-Lazkao herribide edo Naparbidezarrera. Iribetxikiko presan errotako ubidea eta ataka dago. Iribeaundiren alboan, San Joan ermita. Antzinako gurutze-bidean egingo dugu azken kilometroa, plazaraino; harrizko bi gurutze eta auzoaren izena dira azken aztarnak.


14 GOIBERRI

GIDA

Osasuna

Zergatik aukeratu elikadura ekologikoa? enda ekologikoez hitz egiten denean, barazkien eta frutaren salmentarekin lotzen dute askok. Baina denda ekologikoetan, elikagai mota ugari aurkituko ditugu: fruta, barazkiak, haragia, jogurtak, esnea, zerealak, lekaleak, gailetak, mermeladak, eztia... Eta baita elikagaiak

D

Produktu ekologikoak - Dietista - Shiats - Meditazioa - Umeentzako yogarekin jolasean - Masajeak - Produktu ekologikoak (haragia, kosmetika, makilajea...) - Liburu tematikoak - Tailerrak (sukaldaritza) - Hitzaldiak

Nekane Peralto

Ekobaserri, produktu ekologikoak eta naturalak

Ekobaserri

ez diren beste hainbat produktu ere: kremak, kosmetika... Produktu guzti horiek ezaugarri komun bat dute: osasuna. Produktu ekologikoek, ohiko supermerkatuetan aurki ditzakegun produktuekin alderatuz, badute desberdintasun garrantzitsu bat: bestelako likagaiak gehiago saltzeko, produktibitate gehiago eta onura ekonomiko gehiago ateratzeko pentsatuak daude. Elikagai ekologikoak jendearengan pentsatuta eginda daude. Ekoizle ekologiko batek errentagarritasuna behar du, jakina, baina ez edozein preziotan. ÂŤProduktu ekologikoaÂť zigiluak osasuna bermatzen du. Ikuskapen zorrotzek, gehigarririk gabeko elikagaiak bermatzen dituzte. Janarien jatorrizko zaporeak eta mantenugai guz-

tiak berreskuratu nahi baditugu, elikagai ekologikoak dira aukera. Gure gorputzarentzat ez ezik, gure planetarentzat ere hobea izango da. Nekazaritza ekologikoa ekosistema orekatuaren sinonimoa da, gure lurra eta atmosfera osasuntsu mantentzen baititu, eta ekonomia lokalak bultzatu eta berpizten baititu. Elikadura ekologikoa aukeratzeko arrazoiak badaude, beraz. Horra hor, beste hainbat arrazoi: gehigarri sintetikorik, pestizidarik, generikoki aldatutako organismorik eta antibiotikorik ez daukalako; ingurumenarekin jasangarriak direlako; kalitate maila gorena daukatelako; animalien ongizatea eta natura errespetatzen dituztelako; eta zaporetsuagoak direlako.

Goierriko belar denden gida Natxo belar denda. Nafarroa etorbidea, 3. Beasain. Tel.: 943 162 110

Lanbroa eta Lanbroa Bi belar dendak. Bidezahar, 7. Zumarraga. Tel.: 943 037 527 Nafarroa kalea, 27. Legazpi. Tel.: 943 731 798

Ekilore belar dendak. Nafarroa etorbidea, 27 Beasain Tel.: 943 089 262

Nafarroa etorbidea, 22. Beasain. Tel.: 943 087 636 Mikelar, 1. Lazkao. Tel.: 943 889 362

Zabale belar denda. Santa Maria kalea, 8. Ordizia. Tel.: 943 881 211


GOIBERRI 15

Berri Txarrak Zaldibiako Gaztetxearen VI. urteurrenean Berri Txarrak taldearekin batera, The Rebel Assholes eta Burning Heads taldeen kontzertua izango da ekainaren 7an, Zaldibiako antzokian. Hurrengo egunerako, hilak 8, beste bi ekintza antolatu dituzte Zaldibiako Gaztetxearen VI. urteurrena ospatzeko: 17:30ean Harreman tailerra eta 22:30ean, Lost Chords eta Ze Esatek taldeen kontzertua. Sarrerak Joxepane tabernan eros daitezke. Osteguna, hilak 7, 21:00etan, Zaldibiako antzokian. 8 €

Mendiko bizikleta probak Arriaranen eta Legazpin Bi mendiko bizikleta lasterketa izango dira asteburuan Goierrin: bihar, Arriaranen, 26,5 kilometroko lasterketa, 16:00etan hasita; eta etzi, Legazpin, goizeko 09:00etan hasita, Hegialdetik abiatuta, 36 kilometroko lasterketa. Bihar, hilak 2, 16:00etan, Arriarango plazatik abiatuta.

LOS ZOPILOTES TXIRRIAOS

IURIETXEBERRIA

IÑAKI GURRUTXAGA

ASTEBURUARI BEGIRA

Los Zopilotes Txirriaus eta Egurra eta kitto Gabirian Udaberri kulturalaren azkeneko ekitaldia izango dute bihar Gabirian: Los Zopilotes Txirriaus eta Egurra eta Kitto taldeen kontzertua Osinalde Elkartean, 23:00etan. Bihar, hilak 2, 23:00etan, Gabiriako Osinalde elkartean.

Emakumezkoentzako lasterketa Ordizian Ordizian Kirolean III. Astearen barruan, 5 kilometroko emakumeen lasterketa egingo dute bihar Ordizian. Majori kiroldegian, eta Urrutia eta Vicuña kirol dendetan eman daiteke izena. Bihar, hilak 2, Ordiziako plazatik, 18:00etan . 3€



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.