Goiberri 179. zenbakia

Page 1

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

179. zenbakia. 2016ko otsailaren 12a

GOI B ERRI Mus txapelketen garai bete-betea Goierri mendebaldean 8 erregera jokatzeko ohitura da nagusi; ekialdean, berriz, 4 erregera 8-9

Goierriko muslariek hiru txapelketa ezagunetan parte hartzeko aukera izango dute datozen asteetan Ordizian, Zaldibian eta Beasainen. MIKEL ALBISU

Odei Lopez 3 Iritzia 4-5 Yolanda Goena 6-7 Uxune Urkia 10 Zuhaitzak landatzeko sasoia 11 I単aki Bastarrika 12-13 Beasaingo azokak 90 urte 14 Markel Lopezen aldeko festa 15


02 GOIBERRI

PUBLIZITATEA


GOIBERRI 03

KATE mOTZEAn

Odei Lopez Bertsolaria eta kirolaria

«Pisua jaurtitzeko gogoa, ilusioa, pasioa eta baldintza fisikoak behar dira» Mikel Albisu Legorreta Bertsolaria eta pisu jaurtitzailea da Odei Lopez (Legorreta, 1988). Orain Bertsotruk egitasmoan parte hartzekoa da, baita sariketaren batean ere; hori dela eta lagun artean elkartu eta entrenatzen ari da. Atletismoan, berriz, Txindoki taldeko jaurtitzaileak entrenatzen ditu. Berak lesio baten ondorioz gazterik utzi behar izan bazuen ere, itxaropentsu dago gazteek egiten duten lanarekin.

Zer behar du pisu jaurtitzaile batek? Gogoa, ilusioa, pasioa eta baldintza fisikoak.

Bertsolari bat.

Maialen Lujanbio.

Edari bat.

Bertsotarako doinu bat. Entzuteko Mainontzi eta aritze-

Oporretarako leku bat.

Sagardoa.

ko hamarreko txikiko edozein.

Asturias.

Zaletasun bat.

Jaso duzun oparirik bereziena.

Atletismo pistan egotea, egitea.

Zeri diozu beldurra?

Pelikula bat. Hurrengo geltokia, Legorretako

Zerk sortzen dizu irribarrea?

oroimen historikoaren dokumentala.

Nire ingurukoak pozik ikusteak, adibidez atletak.

Abeslari bat.

Goierriko txoko bat.

Mikel Laboa.

Abesti bat. Laboaren Gure bazterrak edo Silvio Rodriguezen Ojala. Janari bat. Beste norbaitek prestatutako edozer.

Bikotekide ohiaren postal bat. Neure buruari.

«Pelikula bat, ‘Hurrengo geltokia’ herriko oroimen historikoaren dokumentala»

Hauxe bera, Aldapa Haundi elkartea.

Herriko alkate bazina... Okerrago joango litzateke.

Legorretan biziko ez bazina... Atletismo pista baten inguruan ziur. Argentinan?

MIKEL ALBISU Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Itsasondo, Lazkao, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga

GOI B ERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Iñaki Gurrutxaga Kudeatzailea: Ione Berasategi Koordinatzailea: Tere Madinabeitia Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak: Beasain:

Webgunea:

Oriamendi, 32. 20200.

Posta elektronikoa:

goiberri.eus

Urretxu:

goiberri@hitza.eus

Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Publizitatea:

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

Bezero arreta / harpidetzak:

607 530 424 – publi@goiberri.eus 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.eus


04 GOIBERRI

IRITZIA

Antxiñe Mendizabal Aranburu Idazlea

Kontakatiluak gara berez

urrenekoz ikusi nuenetik deitu zidan arreta portzelanazko figuratxoak: hiru tximu, elkarren ondoan jarrita; bata belarriak eskuekin estaliz, erdikoa ahoa estaliz eta hirugarrena begiak. Hiru tximu ja-

A

kintsuak du izena irudiak eta Tokio hiriaren iparraldean dagoen Toshogu izeneko santutegian dago jatorrizkoa. Irudia aspalditik dago oso hedatua txinatarren artean. . Santai deritzon kode moral txinatarrari egiten dio aipamena bere esanahi ezkutuak: ez ikusi ekintza gaiztoak gauza naturala bailiran, ez entzun gaiztakeriara bultzatzen duen ezer eta ez hitz egin funtsik gabe txarkeriaz. Badira antzeko mezua aldarrikatu duten erlijioak; budismoak esaterako, entendimendu zuzena, pentsamendu zuzena, hizketa zuzena, ekintza zuzena, bizimodu zuzena eta arreta zuzena aldarrikatzen ditu. Mahatma Gandhi lider politiko eta espiritual indiarrak honako goiburu hau hartu zuen beretzat: «Pentsamendu onak, hitz onak eta ekintza onak».

Ugari dira azken hamarkadetan Ekialdetik ekarri ditugun ezagutzak. Baina, hiru tximu jakintsuen kasuan, tximuetako bi bidaian galdu direla ematen du, gurean gaur egun beste goiburu hau ezarri baita: ikusi, entzun eta isildu. Txikitatik erakusten zaie haurrei arazotan ez nahasteko modurik onena dela. Euskaldunon artean ere ospetsu dira Xabier Leteren hitz hauek: «Handitzen zarenean, ikusiko duzu isilik egoteak zenbat balio duen. Jarrai zure bidetik, hobe da horrela, gauza denen gainetik, haizea bezala». Euskalduna berez da hitz gutxikoa; halere, euskaldun erdipurdiko bihurtu garelako edota euskalduntasuna kamustu zaigulako, hitz eta pitz egiten dugu etengabe. Begi bistakoa da sareetan beste zereginik ez duen zenbat hitzontzi dagoen, berriketan jardun, esamesak zabaldu, txutxu-mutxuka ibili eta iritzi funsgabeak zabalduz. Komunikazio gaietan adituek diote gure hitz-jario gehiena esamesak direla, hau da, besteei buruzko berri zehaztu eta egiaztatu gabeak zabaltzen igarotzen dugu isilik ez gauden denbora gehiena.

«Kristau dotrinatik jasoa: Esamesak kontatzea, adiskide daudenak okertzeko eta gaizki nahi diogunari adiskideak kentzeko»

Joera globalei iskin egitea ez da erraza, eta are gutxiago gizakiaren eboluzioak horretara ekarri bagaitu. Gizakion komunikatzeko gaitasunean urrats erabakigarria orain dela 7.000 urte gertatu zen, homoak bere elikadura aldatu zuenean. Haragia jaten hasi, balio kaloriko handiagoko elikagaiak irentsi, bere digestio-hodia moztu eta digestio-aparatua eraginkorragoa bihurtzen joan zen neurrian, handitu zen homoaren burmuina. Garunaren bilakaerarekin batera garatu zen gizakiaren hizkuntza-gaitasuna. Munduari buruzko informazioa partekatzeko sortu zen hizkuntza, batez ere. Gogoratu gizakia animalia soziala dela eta bere bizi iraupenerako informaziorik funtsezkoena beti izan dela beste gizaki batzuen berri eman eta jasotzea. Tximinoek agertzen dute informazio sozialari buruzko interesa, baina modu eraginkorrean berriketa egiteko zailtasuna dute. Horrela ba, zalantza egiten dut garapenak hobeak egin gaituen eta ez ote genukeen atzera egin, eta hiru tximu jakintsuen bideari jarraitu behar.


GOIBERRI 05

IRITZIA

Josu Maroto

Asteko irudia

Zertan ari da neska? Euskaldunarentzako sakratua. 31 dituela segurooooo!!! San Balentin gertu eta mus jokoa hizpide.

Aupa, hi!; tulun-tulun!, tzunpa-tzunpa!; joareak, dunbak, zintzarriak, suziriak, txarangak, ardi larruak, zaldiaren buztaneko ilez egindako isipuak, maskarak, orgak …; Zubieta, Ituren, Tolosa … Han eta hemen, inauteri giroan gaudek! Denak dituk inauteri, baina bakoitza ama batena, oso desberdinak Nafarroakoak eta Gipuzkoakoak, zerikusirik ez dutenak herri txikietakoak eta handietakoak. Denetan hotsa, zarata, soinua, musika ozen, oso ozen; zertarako? Natura lozorrotik esnatzeko; eta gaitzak uxatzeko; eta errealitatea ezkutatzeko; eta gure barruko nia ateratzeko; eta baita, ustez disimuluan, kalte egiteko ere … Nagok, zarataren abaroan, hotsaren babesean, harrabotsaren anparoan, gaitzek, kalteek eta minek indarra hartzen dutela, askotan. Ez al dituk mozorrotuta, indarra hartuta lasai demonio!, zapaltzaileak, bortxatzaileak, festara irteten? Eta ez al ditiztek barrabaskeria handiak eta ugari, orduantxe egiten? Bortxatzaileei inauterietan mozorroa kentzeko abildadea

izango bagenu, naturarekin batera guk geuk ere, geure burua eta kontzientzia esnatuko bagenitu, beste kontu bat izango lituzkek festa hauek. Egun batzuetan xelebre jantzi, ohikoak ez ditugunak egin, libre jardun, ondo pasatu eta, geu izateari erabat utzi gabe, beste norbait bihurtu. Horiek guztiak zilegi dizkiagu inauterietan, baina, baina, baina …, errespetuan, beti ere; sano eta jator.

tzun

Joxepa Madariaga

bat eta

Inauteri giro bete-betekoa zebilen, bai, Joxepa! Beste lekuetakoei ezer kendu gabe, nire kuttunak Tolosakoak ditun, zer nahi dun esatea? Beti deigarri egin zaidan tolosarrek festa hauetan jartzen duten kemena. Aurtengoak, halere, nola joan diren ezin esan hau idazten ari garen unean, baina, itxura ona zeukan. Bikaina! Hots eta harrabots, tonto-tonto gai sakona ipini dun mahai gainean orain ere disimulu ederrean, artista horrek! Aztertzekoa dun mozorroak pertsonoi, Interneten anonimotasunak bezala, zer eragiten digun… sarri geure burua galtzeraino! Gehiegitan gizonok gaitun, gainera, mozorropean alderik ankerrenak ateratzeko gauza garenak. Noiz?, eta jende guztia dantza, salto eta brinko dabilenean. Elkarrekin, parez pare, errespetuan, festa giroan ibili beharrean, horrelakoetarako baliatzen ditizten malapartatu batzuek. Hari honek eraman izan nain sarri entzuten den anonimotasunak, sare sozialetan, behar direnak eta ez direnak esateko ematen duen aukeraz gogoeta egitera. Hainbat foro eta eztabaida-guneetako hizketarako tonua ikusi besterik ez zegon, beti izengoitiaren

bat

Aupa, hi!; tulun-tulun!,

Inazio Usarralde

azpian babestuta. Eta kasu, gaitz erdi esate hutsean geratzen bada eta egitera iristen ez bada! Gure sendagairik onenak ama naturak eta bertsoek ematen dizkigutenez, Maialen Lujanbiok, Santa Ageda bezperarako prestatu zituen Beti-bezperako koplak aholkatzen dizkinat. Horra lehenak zer dioen: «Santa Ageda eguna / beti bezpera duguna / Ohitura batzuei ez zaie inoiz / iristen biharamuna». Buruz ikastekoak eta zabaltzekoak, dudarik gabe.


06 GOIBERRI

ELKARRIZKETA

MAIALEN IGARTUA

Yolanda Goena

Stop Accidentes elkarteko Gipuzkoako ordezkaria

«Legea aldatu beharko litzateke; gaur egungo zigorrak hutsalak dira»


GOIBERRI 07

ELKARRIZKETA

Maialen Igartua Zumarraga Tolosan jaioa da Yolanda Goena (1969), baina Ordizian hazia. Azken hamasei urteetan, berriz, Urretxun bizi da. Ezaguna da herrian, Zumarragako elektrogailu denda batean lan egiten baitu. Ez da bere jarduera bakarra, ordea: 2011z geroztik, Stop Accidentes elkarteko Gipuzkoako ordezkaria da. Aita auto batek harrapatuta hil zitzaionetik, beste txip batekin gidatzen du Goenak, eta txip hori bera transmititu nahi dio gizarteari, halako kasuak gerta ez daitezen. Oinezko, zure bizitza ez zeharkatu argazki erakusketa jarria du elkarteak Ordiziako Barrena kultur etxean hilaren 26a arte. Errepidean egiten diren arduragabekeriak bistaratzea da helburua.

Zer da Stop Accidentes? Trafiko istripuetako biktimek eta biktimen senitartekoek osatutako elkartea da. Gure lana hiru zatitan banatzen da: hezkuntza, informazioa ematea eta aldarrikapena. Gure helburua jendea kontzientziatzea da.

Zer aldarrikatzen duzue? Besteak beste, legea aldatu behar dela. Pertsona bat hiltzea ezin da doakoa izan. Istripu bat edozeinek izan dezake momentu jakin batean, hori ulergarria da. Ezin dena onartu da gehiegizko abiaduran joatea, edo mozkortuta, edo drogatuta... eta istripu bat eragitea. Arduragabe jokatzen duenak ordaindu beharra dauka. Eta modu horretan gainerakoek ere ikusiko dute, beharbada, ezin dela ardura gabe jokatu.

Gaur egungo zigorrak ez dira nahikoa? Ez, zigorrak hutsalak dira. Eta, legeari dagokionean, badago beste gauza bat oso gaizki iruditzen zaidana: epaiketetan, azken hitza akusatuak izaten du. Azken hitza biktimak izan beharko luke. Akusatuak nahi duena esan dezake, eta biktimak ez du erantzuteko aukerarik. Hori ez da justua. Gauza ho-

rien ondorioz, biktimak eta biktimen senitartekoak babesgabe sentitzen dira.

Herri barruko abiadura mugarekin ere ez zaudete ados. Uste dugu herri barruko abiadura muga orduko 30 kilometrokoa izan beharko litzatekela. Herri gehienetan 40koa da muga. 40ko abiaduran, ezustekoren baten aurrean, ez du erreakzionatzeko astirik ematen.

Aldarrikapen horiek nora bideratzen dituzue? Baduzue harremanik erakundeekin? Bai, noski. Euskadiko delegazioko ordezkaria biltzen da aldundietako ordezkariekin, estatuko justizia departamentuarekin... Kongresura ere joaten dira Stop Accidentes elkarteko kideak, Espainia mailako elkartea baita. Baina gure lanak epe luzera ematen ditu fruituak, prozesua oso geldoa da. Hala ere, gutxika ari gara gure aldarrikapenak aurrera ateratzen, eta gauza batzuk hobetu dira. Esaterako, lehen auto istripuak faltak kontsideratzen ziren, eta orain bide penaletik epaitzen dira.

Beharrezkoa ikusten duzue kontzientziazioa lantzea. Istripu bat gertatu arte, jendeari iruditzen zaio ez zaiola ezer pasako. Noski, inor ez doa errepidean istripu baten bila, edo norbait harrapatzeko intentzioarekin. Baina, ezarritako abiadura baino gehiagoan bazoaz, aukera gehiago izango dituzu norbait harrapatzeko edo istripu bat izateko, eta jendea horretaz konturatzea nahi dugu. Behin istripu bat izaten duzunean, edo gertuko norbait istripu batean galtzen duzuenean, nik aita galdu nuen bezala, gauzak ikusteko modua erabat aldatzen da. Beste txip batekin gidatzen duzu.

Garrantzitsua da kontzientziazioa haurtzarotik lantzea? Uste dut eskola guztietan irakatsi beharko luketela errepideko hezkuntza. Beharrezkoa da errepidean nola jokatu behar dugun ikastea, txikitatik.

Azken finean, bizi osoan behar dugun zerbait da. Eskoletan hainbat proiektu ditugu martxan. Esaterako, Bizi bizikletarekin, txirrinduan seguru nola ibili erakusteko.

Eta gazteekin nola lantzen duzue gaia? Batxilergoko ikasleekin gaia lantzeko Road Show-ak egiten ditugu institutuetan. Istripu baten antzezpena da. Bideo batean gazte batzuk ageri dira, parrandan, alkohola edaten eta ongi pasatzen. Bideo hori batbatean mozten da, eta, esaterako, mediku bat ateratzen da, berak lanean bizitako esperientzia bat kontatzen. Gero suhiltzaile bat, istripu batean norbait galdu zuen senitarteko bat... Eta azkenik istripu batean elbarri geratu den norbait ateratzen da. Kontakizun horiek parrandaren bideoarekin tartekatzen dira, gazteek ikus dezaten momentu batean parrandan egon zaitezkeela ongi pasatzen, eta handik hamar minutura zure bizitza hankaz gora jar daitekeela istripu bat dela eta. Oso hunkigarria izaten da, eta zer pentsatua ematen du. Gazteei izugarrizko inpresioa eragiten die Road Showak, isil-isilik geratzen dira.

Gidariek soilik ez, oinezkoek ere arduratsu jokatu behar dute, ezta? Noski, eta horregatik garrantzitsua da adinekoekin ere gaia lantzea. Kontuan izan behar da

«Eskola guztietan irakatsi beharko lukete errepideko hezkuntza; komeni da txikitan hastea» «Istripu batean norbait hiltzen denean, familia suntsituta geratzen da»

autoek harrapatutako jende gehiena edadetua dela. Adinekoak askotan ez dira kontzientziatuta egoten: edozein lekutatik pasatzen dute errepidea, eta ez dute gazte batek duen mugikortasuna.

Argazki lehiaketa ere antolatzen duzue. Irailetik abendura bitartean antolatzen dugu. Helburua izaten da argazkiak ateratzen dituen jendea ohartzea nolako arduragabekeriak egiten diren, bai gidarien aldetik, baita oinezkoen aldetik ere.

Ordizian ikusgai jarri dituzue lehiaketako argazkiak. Erakusketa herriz herri eramaten dugu. Helburua berdina da, argazkiak ikusten dituen jendeak esatea: ‘Hara, arduragabekeria hori nik ere egiten dut’. Askotan konturatu gabe egiten diren gauzak dira: mugikorrez hitz egiten den bitartean errepidea gurutzatzea, haurrak baloiaren atzetik errepidera ateratzea... Gauza horiek zein arriskutsuak izan daitezkeen konturatzea nahi dugu.

Gidarien kasuan, zein arduragabekeriak eragiten dituzte istripu gehien? Datu zehatzik ez dut, baina gehienetan gehiegizko abiadura izaten da kausa.

Jendea ari da gutxika kontzientzia hartzen? Uste dut jendeak, orokorrean, gero eta kontu gehiagorekin gidatzen duela. Ez dakit puntuengatik izango den... Adibidez, gazteen artean, konturatzen naiz parrandara kanpora joan behar badira taxia hartzen dutela edo norbaitek ez duela edaten, gero gidatzeko. Lehen hori ez zen ohikoa. Abiadura ere, uste dut, lehen baino gehiago errespetatzen dela.

Familiari nola eragiten dio horrelako istripu batek? Istripu batean norbait hiltzen denean, familia suntsituta geratzen da.Asko ez dira berriro gidatzera ausartzen, esaterako. Laguntza psikologikoa beharrezkoa izaten da.


08 GOIBERRI

ERREPORTAJEA

MIKEL ALBISU

‘Musua’ 4ra ala 8ra? Musean jokatzeko ohitura Goierrin osoan dago. Baina mendebaldean 8 erregera egiten da, eta ekialdean 4ra.

Aimar Maiz Goierri Turroia bezalakoa da musa. Gozoki hori urte osoan jan daiteke, baina Gabonetan eransten zaio hortza. Musean ere edozein garaitan jokatzen da Goierrin —jaietan, herri festetan, elkarteetan...—, baina urteko lehenengo hiru hilak dira, dirudienez, gogokoenak. Barru giro gehiago, egun argi gutxiago eta gainontzeko jardueratan mugimendu mantsoagoa izateak lagunduko du, ziur asko. Kontuak kontu, Goierrin jende gehien erakartzen duten hiru lehiaketa ospetsuenen garaia iritsi da: Ordiziako Argi-Berri elkartean otsailaren 13an, Zaldibiako Zubi-Burukoa otsailaren 27an, eta Beasaingo Arrano elkartekoa martxoaren 12an.

Ehun bikotek baino gehiagok parte hartu ohi dute. Ibilbidea ere luzea dute. Zaldibiako txapelketa da Goierrin zaharrena, 51. aldia baitu aurten —urte batzuetan antolatu gabe egon ziren—. Ordiziakoak, 39.a du. Sarietan ere ez dabiltza murritz; Argi-Berrin, esate baterako, bikote irabazleak 1.500 euro jasoko du dirutan, ahaztu ezin diren txapelekin batera. Urtarrilean eta otsailean, bestetik, azken zazpi urtean sustraitzea lortu duen Euskal Herriko Txapelketarako herrikako kanporaketak ere jokatu dira. Goierrin, 21 guztira. Sailkatu direnek Gipuzkoako Txapelketa otsailaren 20an jokatuko dute, Alegian. Handik aurrera igarotzen direnek, Euskal Herri


GOIBERRI 09

ERREPORTAJEA

nak ere muslari trebatuak izaten dira, asko eta asko. «Portzentaia handi bat batetik bestera ibiltzen direnak dira. Muslari direnak».

Mus jokoa arautzeko liburu bat atera zuten 1804an

Euskal jatorria

Goierrin musean lau erregera edo zortzira jokatzeko ohitura, herrika. Mendebalaren eta ekialdearen arteko aldea argi ikusten da, bi salbuespenekin. MIKEL ALBISU

osoko finala martxoaren 5ean dute, Urdiñarben (Zuberoa). Ondoren etorriko dira herrietako jaietako, soziedadeetako eta beste zenbait ongintza kausatarako musaldiak. Egin ere, helburu sozial batekin egiten direlako mus txapelketak.

Behar dutenei lagunduz

Neguan jokatu ohi dira Goierrin mus txapelketa handienak; nazio mailakoa ere bai Euskal Herriko bi ohituren (4 erregera edo 8ra) bilgune da Goierri; nabarmena da eremu banaketa Musaren etimologia ‘musu’ euskal hitza da batzuentzat, latineko ‘musso’ aditza besterentzat

Argi-Berrin, adibidez, duela ia 40 urteko egoera soziopolitikoa izan zuten mus txapelketa sortzeko akuilu. «Egoera politikoa halakoa zen orduan ere. Familiei diruz laguntzeko sortu zen mus txapelketa. Helburu sozialak izan ditu. Zoritxarrez, gaur egun ere helburu berdinak daude Euskal Herrian», dio Patxi Calvillok. Urterik onenean —partaidetzari dagokionez—, 153 bikote izan ziren. 130en bueltan ibili ohi ziren. Iaz, 112 bikote joan ziren. Handira ozenago jotzen zen garaiak izan zituen musak. «Musean egiteko ohitura aldatzen ari da. Lehen, bazkalondoan egunero edozein tabernatan egiten zuten kartatan. Orain, batean edo bitan bakarrik. Eta hor ere jende larriak. Gazteek ez dute musean batere egiten». Txapelketetan ibili ohi dire-

Ikertzaile batzuen iritziz, euskaldunek asmatutakoa da mus karta jokoa. XVIII. mendeko testuetan aipatu zuten, ordurako. Manuel Larramendiren aipua da zaharrena, 1754ko Corografía de Guipúzcoa liburukoa. Musu hitzetik eratorria dateke jokoaren izena bera; bikotekideari joko ona daukala adierazteko, keinua ezpainak mutturtzearekin lotzen dute. Valero de Castro idazleak latineko etimologia ikusten dio mus hitzari. Musso aditza isilik geratzea dela dio, eta lehenengo pertsona singularra mus konjugatzen da. Euskal musean ez da hitzik egiten, justukoa esateko ez bada. Jokatzeko modua ere aldatu egiten da toki batetik bestera. Euskal Herrian, funtsean nahiko berdin mantendu da. Nahiz eta bigarren mailako arau batzuk, partiden iraupena edo karta batzuen balioa aldatu.

Lau edo zortzi erregera Musaren gako harrigarrienetakoa lau erregera edo zortzira jokatu da. Laura, launa errege eta bateko izaten dira; zortzira, 12koak eta 3koak erregetzat hartzen dira, 1ekoak eta 2koak batekotzat. Araban eta Bizkaian 8ra zabalduago dago; Nafarroan eta Gipuzkoan, 4ra. Goierri, lurrez oso zabala ez den arren, baina Euskal Herriaren erdigune geografikoan dagoenez, zatitua dago 4/8 erregeen aferan. Mendebaldean (Urretxu, Zumarraga, Legazpi, Zegama, Gabiria, Ezkio, Mutiloa, Zerain, Segura, Itsaso, Ormaiztegi) zortzi erregera jokatzea da ohitura. Baita erdialdean ere (Beasain, Olaberria eta Lazkao). Ekialdean, aldiz, 4ra ez den beste musik ez dute aitortzen (Ordizia, Itsasondo, Le-

dola bero dezake musak, jokoa den neurrian. Eta berori arautzeko beharra eta saiakerak aspaldikoak dira. 1804an esku-liburu bat argitaratu zuten, Iruñean, Xavier de Gadea-ren inprimategian: ‘Reglas fixas que conviene usar en el juego llamado mus, caracteristico de vizcainos y navarros’. Antonio Chuecaren liburu-dendan jarri zuten salgai. Hitzaurrean esanahi handiko aipamena dakar 20 orrialdeko liburuxkak: «Jabe zaitez, nahiz eta joko hau euskaldunentzat [Bascongados hitza darabil] egokiagoa den [‘mas propio’], ez direnek ere ikasi eta asko jokatu dutela, gustu handi neurri gabez».

O

gorreta, Zaldibia, Gaintza, Arama, Altzaga). Salbuespenak badira: Arriaran 4ra jokatzen duen irla da, 8koaren eremuan. Idiazabal ere berdin. Ataunen, berriz, bietarako joera daukate: San Gregorion 4ra; Aian lehenago 8ra eta orain 4ra; San Martinen elkarte batean 8ra, bestean 4ra... Calvillo ordiziarrak dioenez, duela 40 urte Ordizian 8ra egiten zen, eta 4an hastea erabaki zuten, «Euskal Herrian 4ra» egin behar zela eta. Altzagan ere bitxia da kasua: garai batean, herrian 4ra aritzen ziren eta Altzagaraten 8ra. Gaintzan, lauko hirukoitza dute: lau ustel, lau hamarreko eta lau erregera. Legorretan kontatzeko era berezia dute: 25 tantoko (bost hamarreko) hiru ustelera izaten da han musa. Laura ala zortzira aritu, hemengoa ala kanpokoa izan, Goierrin musa beti hor dago.


10 GOIBERRI

GAZTEAK

ÂŤArrauna kirol gogorra da,baina gustukoa egiteak asebetetzen duÂť Bost urte daramatza Uxune Urkiak arraunean. Egun, fisioterapia ikasketak eta entrenamenduak uztartzen ditu. M.Aranburu Idiazabal Txikia zenetik sentitu du gertu itsasoa Uxune Urkiak (Idiazabal, 1997). Haurra zenean traineruak itsasoan ikusten zituen, eta orain, arraunean ibiltzen da Hernaniko taldean.

Nolatan hasi zinen arraunean? Nire ama Pasaiakoa da, eta txikitatik joan izan gara hara. Beti izan dugu estropadak ikusteko ohitura. Idiazabalen bizi naizenez, zaila ikusten nuen arraunean aritzea, baina Tolosan talde bat zegoela jakin genuen, eta han eman nuen izena. Aurtengoa arraunean nabilen bosgarren urtea da. Tolosan ibili izan naiz hasieratik, eta hala jarraitzen dut. Gauza da Tolosako eta Hernaniko taldeak bat egin dutela Hernani izenpean.

Kirol gogorra dela dirudi kan-

Babeslea

GOIBERRI

potik. Traineru barruan ere hala al da?

rraituko jakin genuen. Geroz eta emakume gutxiago zarete?

hori jarri diogu gure buruari, ea lortzen dugun aurten.

Bai, kirol gogorra da. Gorputzak asko sufritzen du, bai besoek, bizkarrak, gerrialdeak... baina azkenean gustukoa egiten dut, eta horrek asebete egiten du, konpentsatu. Iaz duda-mudan ibili nintzen, uztekotan. Unibertsitateko karrera ikasten hasi nintzen, eta ez nuen denbora askorik entrenatzeko... Baina jarraitzea erabaki nuen.

Ez, ez nuke hala esango. Nik uste adin kontua dela. Orain geroz eta gazte gehiago dabil arraunean, zenbait lekutan neskak mutilak baino gehiago. Hala ere, traineruan ibiltzeko gutxieneko adin bat izan behar da, eta nik uste hori dela gertatu dena. Jendea badago, baina Jubenila izan behar duzu. Gazteagoek traineruetan entrenatu dezakete, baina ezin dute txapelketan parte hartu.

Ikaslea zara. Izaten duzu nahikoa denbora entrenatzeko?

Zer moduzko taldea duzue?

Kirola egiten duzula esandakoan beti pentsatzen da futbola praktikatzen duzula. Ni aritu nintzen futbolean, baina nahiago dut arrauna. Harritu bai, askotan jendeari esan izan diodanean arraunlaria naizela harrituta begiratzen didate, baina beti begi onez.

Duela gutxi Zumaiako arrauneko nesken taldeak ez zuela ja-

Oraindik ere talde gaztea gara, baina dugun adinerako uste dut nahiko maila ona dugula. Hobetzen ari gara, eta hori nabaritzen dugu. Aurtengo helburua Getariako taldea harrapatzea da, ez da lan erraza izango, baina saiatuko gara. Helburu

Fisioterapia ikasten ari naiz Tuteran (Nafarroa), eta normalean asteburuan bueltatzen naiz herrira. Denboraldia udan hasten dugu, eta orain asteburuan entrenatzen dugu. Nire kabuz joaten naiz gimnasiora entrenatzera.

Idiazabaldar bat itsaso kirolean. Nor edo nor harrituko zen, ezta?


GOIBERRI 11

GURE LURRA

Zuhaitzak aldatzeko sasoia da Behin neguko izotz garaia amaituta hasten da zuhaitzak aldatzeko garaia, bestela erroek ez diote lurrari eusten. J. Zarandona Zumarraga Urtarrilean hasi eta martxora bitartean luzatzen da zuhaitzak aldatzeko garaia. Data horri lotuta, orain 13 urte Zumarragako udaletxean baserritarren artean zuhaitz landareak banatzeko ekimena jarri zen martxan, Patxi Plazaola baserritarraren bultzadaz. Zinegotzi zen garai hartan zumarragarra eta ordutik ez du etenik izan banaketak. Gaur egingo dute 2016. urteari dagokiona. 15 baserritarren artean 413 zuhaitz landare banatuko dituzte Ipintzan. Plazaolak berak esan duenez, «neguko izotz garaia amaituta landatzen hastea da onena, bestela lurrak ez die zuhaitzaren erroei eusten». Eguraldia ero xamar dabil aurtengo neguan, eta ez dago jakiterik hemendik aurrera zer egingo duen, baina berez, izotz hilabeteak «azaroa eta abendua» izan ohi dira. Garai honetan, gainera, zuhaitz landareak «hilik egoten dira, ez dute izerdirik botatzen. Martxoaren amaiera aldera hasten dira lo-

ratzen». Eta horregatik ere aparteko sasoia da landaketarako.

Bertakoak zaintzea Bertako espezieak dira Zumarragako Udalak baserritarren artean banatzen dituenak, «haritz amerikarra, pagoa eta intxaurrondoa» batez ere. Plazaolak garrantzia handia ematen dio bertako espezieak mantendu eta berreskuratzeari. Izan ere, orain 40 bat urte pinu asko sartu zen inguruko landa eremuan, eta «paisaia itsusitzeaz gainera, pinuak kalte asko» eragiten dituela zehaztu du, bertako zuhaitzei lekua kentzeaz batera. Pinu asko dagoen inguruetan bizitzea «ezinezkoa» dela aitortu du Plazaolak. «Udaberrian polen asko sortzen dute eta ezin dira etxeko leihoak ireki ere egin». Orain dela 10 bat urtetik hona, etxe inguruko pinuak kendu eta pagoa eta haritza sartzeko lanean dabil zumarragarra. Lan asko ematen duela dio. «Basahuntzek sarri

Pagoak, haritzak eta intxaurrondoak banatuko dituzte baserritarren artean. MIRIAM LUKI

Zumarragako Udalak 413 zuhaitz landare banatuko ditu gaur, 15 baserritarren artean Orain 40 bat urte pinu asko sartu zen eta paisaia itsusitzeaz gainera, kalteak sortu ditu

buruarekin zuhaitzen azala kentzeko joera dute. Zuhaitz landatu berriak lehortu egiten dira eta hurrengo urtean berriak landatu beharra daude».

Jarraipena urtean zehar Bertako espezieak mantentzeko baserritarrek lan asko egin behar izaten dute. Landatzeaz gainera, «gero urte guztian zehar jarraipena egin behar zaie, ingurunea garbitu, adibidez, ondo haz daitezen». Espezie hauekin baserritarrak ez duela ezer irabazten ere gaineratu du, «espezie hauek ondo hazteko 100 edo 200 urte behar dituzte», amaitu du.


12 GOIBERRI

ELKARRIZKETA

ASIER ZALDUA

Iñaki Bastarrika

Itzultzailea eta literaturarekin lotutako egitasmoen bultzatzailea

«Kirolean errazago saritzen dute gazte bat literaturan baino» Asier Zaldua Urretxu Iñaki Bastarrikak (Urretxu, 1970) Marina Aoiz poeta nafarraren Mirar el río (Ibaiari begira) antologia itzuli du. Iruñean eta Donostian aurkeztu ondoren, bihar eguerdian Beasaingo Igartza jauregian aurkeztuko dute. Ekitaldian, Aoizen alabak aurreskua dantzatuko du, zenbait poesia zalek ibaiari buruzko testuak irakurriko dituzte eta

lagun batzuk omenduko dituzte.

Nolatan suertatu da egitasmo hau? Itzultzaile lanak egiten ditut eta literatur arloko egitasmoetan kolaboratzen dut. Marina Oliten ezagutu nuen, beste emakume batekin batera eman zuen hitzaldi batean. Hitzaldiaren ondoren berarekin hitz egin nuen eta bere liburuak bidali

zizkidan etxera. Irakurri ahala, nire gustuko olerkiak euskarara itzulita bidaltzen nizkion. Antologia egin zuenean, niri ere pasa zidan. Euskaraz ere argitara genezakeela esan zidan eta baiezkoa eman nion. Edizioaren ardura berea da eta asko eskertzen diot. Izan ere, inoiz lan hori egitea tokatu zait eta oso nekeza da.

Zergatik erabaki zenuen Aoi-

zen poemak itzultzea? Hitzaldira joan aurretik, ez nuen Marina ezagutzen. Oso ondo errezitatzen du eta bere testuak asko gustatu zitzaizkidan. Sakonak eta ederrak iruditu zitzaizkidan. Gainera, ondo konpondu gara elkarrekin. Halako lanak egitera ohituta dago eta nabaritzen da. Sentsibilitate bat konpartitzen dugu, gauzak egiteko modu bat.


GOIBERRI 13

ELKARRIZKETA

Zer aurki daiteke liburuan? Bere hamahiru liburutako poemak sartu ditu. Bakoitzetik, gustukoenak hautatu ditu. Gaiei dagokienez, denetik dago.

Larunbatean Beasainen aurkeztuko duzue liburua. Urretxu inguruan ere aurkeztea proposatu zidan eta Igartza toki egokia dela pentsatu nuen. Toki ederra da eta, gainera, erreka ondotik pasatzen da.

Aurkezpen berezia izango da. Ez da aurkezpen hutsa izango. Inguruko batzuei, liburuaren izenburua gaitzat hartuta testuak irakurtzeko eskatu diet. Beraien testuak edo gustuko dituzten olerkarienak irakurriko dituzte. Larunbatekoa topaketa moduko bat da. Poesia zaleon topaketa bat.

Dantza ere egingo dute. Marinaren alabak (Sury Belloso) aurresku bat dantzatuko du. Txistua bere lagun batek joko du: Uxue Alcuazek. Ondoren, Marinak bere liburuaz hitz egingo du eta olerki pare bat irakurriko du. Nik olerki horiek euskaraz irakurriko ditut. Horren ostean, gure lagunek ibaiari buruzko testuak irakurriko dituzte. Bukatzeko, Ibaiari Begira sariak emango ditugu.

Nori emango dizkiezue sariak? Sari nagusia Ana Maria Larrea legorretarrari emango diogu. 87 urte ditu eta duela hamar bat urte liburu bat egin genuen berarekin: bere amaren biogra-

fia. Oso emakume berezia delako emango diogu saria.

Ines Elortza jakinzale legazpiarra, La Academia Errante (Angel Cruz Jaka gogoan), Bergarako Idazle Eskola (Tere Irastortza), Senpereko Hatsa elkartea (Auxtin Zamora), Gotzon Aranburu kazetaria, Segura Irratiko Itaka saioa (Irati Goikoetxea) eta Koldo Zubeldia eta Gabriel Korta olerkariak. Saria ibai baten marrazkia da.

eskerrak ematea da. Sektore bat dago. Ez da sektore antolatu bat, baina egon badago. Bakarka lan egiten dugu, baina ez gara isolatuta bizi. Goierriko jendeaz gain, Euskal Herriko beste toki batzuetako jendea etorriko da. Askotan kolektiboki zerbait egitea nahi da, baina horretarako norbaitek lan egin behar du. Alde horretatik, Hatsa elkarteak egiten duen lana eredugarria da. Urtero liburu bat argitaratzen du idazle ezagun eta ezezagunen lanekin.

Zergatik erabaki duzue sari horiek ematea?

Poesia itzultzea dirudien bezain zaila al da?

Beraien ekarpena ezagutzera eman eta eskertu nahi dugu. Kirol munduan errazago saritzen dute gazte bat literatur munduan baino, adibidez, eta ez zait ondo iruditzen. Helburua zenbait jende lanean ari dela aldarrikatzea eta jende horri

Poesiako testuak prosakoak baino zailagoak dira, baina laburragoak ere bai. Horrek testuari denbora gehiago eskaintzeko aukera ematen dizu. Olerkiak laburragoak direnez, hitz ezezagun gutxiago daude. Olerkiak itzultzen lasaiago sentitzen naiz. Autorea bizirik egotea ere garrantzitsua da. Ondo ulertzen ez dituzun gauzak berarekin argitzeko aukera ematen dizu. Marinari eskerrak eman nahi dizkiot emandako laguntzagatik eta baita Koro Garmendia itzultzaileari nire testuak errepasatzeagatik.

Zeintzuk dira gainontzeko sarituak?

«Aoizek eta biok sentsibilitate bat konpartitzen dugu, gauzak egiteko modu bat» «Poesiako testuak prosakoak baino zailagoak dira itzultzeko, baina laburragoak»

Poesiaz gain, zein lan itzultzen dituzu? Gauza arruntak: enpresetako testuak, webguneetakoak... Ez dut nire burua itzultzailetzat. Lanbide bat da. Nire bizitzan zehar beste lan batzuk ere egin ditut. Itzultzaile lana egiten dut,

Aurkezpenean parte hartuko duten poesia zaleen zerrenda iharko aurkezpenean 19 poesia zalek parte hartuko dute. Hauek dira: Andoni Salamero, Koldo Zubeldia, Gabriel Korta, Marina Aoiz, Ana Maria Larrea, Iñaki Bastarrika, Mary Franco, Miriam Luki, Monika Leiva, Tere Irastortza, Maite Toledo, Josu Jimenez Maia, Ekaitz Goikoetxea, Irati Goikoetxea, Itziar Albisua, Enrique Zaldua, Eneida Garmendia, Koldo Goitia eta Xabier Zarandona.

B

baina beste lan batzuk ere egingo nituzke.

Editore lanak ere egiten dituzu. Larrearen liburua guk editatu genuen. Artisau-lanak gustatzen zaizkit. Gustuz egindakoak. Horiek dira gozamen handiena ematen dutenak. Gaur egun lan guztiek etekin ekonomikoa eman behar dutela dirudi, baina bizimodua ez da beti halakoa izan eta bizitza ez da beti hori bakarrik. Etekinari bakarrik begiratuko banio, ez nuke Beasaingo aurkezpena prestatuko. Hilabete baino gehiago daramat prestatzen.


14 GOIBERRI

GARAI BATEAN

1926ko otsailaren 2an egin zen Beasaingo lehenengo asteko azoka ofiziala, Loinazko San Martin plazan. JOSETXO ZUFIAURREK UTZIA

Beasaingo azokaren 90 urteak

Loinaz Agirre Beasain 1926ko otsailaren 2a, Kandelaria eguna, asteartea, egun handia eta historikoa izan zen Beasainen: asteko azoka ofizializatu zen eguna izan baitzen. Jose Guridi zen garai hartan herriko alkatea. Aurretik ere, herriko eta inguruko baserritarrek beraien produktuak saltzen zituzten arren, azokaren eremua finkatu egin zuen Guridik. Handik au-

rrera, Loinazko San Martin plaza izango zen azokaren kokaleku nagusia, bai goia eta bai behea. Dena den, barazkiez eta fruituez gain, ganaduak ere lekua zuen garai hartan Beasaingo azokan. Bideluze plazan, esate baterako, pilotalekuan, ganadu peria ere egiten zuten. Kokalekuaz gain, azokaren eguna ere finkatu zuten: astearteetan egitea erabaki zuten.


GOIBERRI 15

MOTZEAN

Txakurrak eta musika Markelekin Urretxuko gazte honen aldeko jaialdia egingo da bihar Gaztetxean, bere bi zaletasunak elkartuz. T. Madinabeitia Urretxu Musika betidanik gustatu izan zaio Markel Lopezi (Urretxu, 2000), eta txakurrak duela urte batzuk ditu ondoan, bere egunerokoa errazteko gertu. Markelek azaleko gaixotasun larria du, epidermolisis bullosa edo tximeleta azala . Horrek, egunerokoan moldatzeko trabak eragiteaz gain, zama ekonomiko astuna ere ekartzen dio familiari. Zama hori arintzen laguntzeko, ongintzazko jaialdia egingo da bihar Urretxuko gaztetxean, Denok Markelekin izenburupean. Markelen bi zaletasun elkartuko dira bertan: txakurrak eta musika.

Indartsu eta Aurrera atera Txakurren erakustaldiarekin hasiko da jaialdia, Ederrena pilotalekuan, 13:00ean. Bilboko Indartsu txakurren formakuntzarako eta trebakuntzarako zentroak eskainiko du. Partaideak bi artzain txakur belgikar, artzain txakur alemaniar bat eta artzain txakur holandar bat izango dira. Laurak, txakur han-

diak, baina ÂŤjostalariak eta maitagarriakÂť, Indartsu taldekoek adierazi dutenez. Erakustaldiak bi zati izango ditu. Batetik, segurtasun txakurrekin egiten den lana erakutsiko dute: defentsa, eraso, harrapaketa edo bilaketa ariketak aginduko dizkiete. Segurtasun txakur horiek, adibidez, defentsa pertsonalerako, lur-sail eta etxe inguruak zaintzeko edo tratu txarrak jasaten dituztenak babesteko erabiltzen dira. Segurtasun txakurrek, gainera, lehiaketetan ere parte hartzen dute, eta salto edo obedientzia ariketak egiten dituzte. Bigarren zatian, laguntza txakurren lana erakutsiko dute. Desgaitasunen bat duten pertsonak laguntzeko hezitako txakurrak dira eta, besteak beste, ateak eta kajoiak irekitzen dituzte, argiak piztu edo arropa eranzten lagundu. Markelek ondo ezagutzen du laguntza txakurren mundua, berak baduelako bat: Izar (lehena Antxoa izan zen). Gainera, bere ama Saioa Arrizabala-

Markelek berak parte hartzen du txakurren erakustaldietan, Irudian, Brinkolako jaietan. T.M-

Markelek ondo ezagutzen du laguntza txakurren mundua, berak bat duelako: Izar

gak beste bi lagunekin sortu duen Aurrera Atera elkartean ere buru belarri dabil. Animaliekin, txakurrekin bereziki, terapiak eta erakustaldiak egiten dituzte. Txakurtegietatik jaso-

tzen dituzte normalean txakurrak, edo txikiak direnean adoptatu, eta hezi egiten dituzte desgaitasuna duten pertsonekin edo premia bereziak dituztenekin lan egiteko. Bergarako Uliazpi zentroko erabiltzaileak dira Aurrera Atera elkartearen terapia saio horiek baliatzen dituztenetako batzuk.

Musika elektroteknoa Markel Lopezen aldeko jaialdiak 17:00etan jarraituko du, gaztetxean, Dj-en emanaldiarekin. David Meiser, The Outlier, Jon Maraka, Jondi, IĂąigo TxanpaĂąa, Gordon, Unaikox, Barajas, Kanuto, Manu 16V eta Axular Dj-ek musika elektroteknoa jarriko dute.



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.