Goiberri 163. zenbakia

Page 1

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

163 zenbakia. 2015eko urriaren 9a

GOI B ERRI

Lanera integratu eta egonkortzen Gureak lantegiek 40 urte beteko ditzute. Lanerako ateak ireki dizkiete ezgaitasunak dituztenei. 6-7

Gureakek Ordizian duena da bailarako hamar lantegietako bat. ARKAITZ APALTEGI

Benito Deba 3 Iritzia 4-5 Mariano Garmendia 8-9 Euskara ekoizten 10-11 Txilibutxofek 30 urte 12 Emakumeen Mundu Martxa 14


02 GOIBERRI

PUBLIZITATEA


GOIBERRI 03

KATE MOTZEAn

ASIER ZALDUA

Benito Deba Ormaiztegiko harakina

«Nik egindako txistorra eta txorizoa eta anaiaren odolkiak jaten ditut gustuen» Asier Zaldua Ormaiztegi Benito Debak (Aztiria, 1964) ia bizitza osoa darama harakin lanetan. Ormaiztegi bere odolkiengatik ezaguna bada ere, berak ez ditu odolkiak egiten, saltxitxak, txorizoak eta txistorra baizik. Makina bat sari irabazi du bere hestebeteekin.

Zeintzuk dira gehien gustatzen zaizkizun hestebeteak?

Ez gara askotan joaten.

Otaño eta Haizeleku.

Seme-alaben jaiotze egunak.

Zer du ona zure lanbideak?

Musika talde bat.

Jaso duzun oparirik bereziena.

Goierriko txoko bat. Aztiria aldea.

Nik neuk egindako txistorra eta txorizoa. Eta anaiaren odolkiak, noski!

Amets bat?

Mendian ibiltzea, txakurrekin.

Seme-alabek ikasketak bukatzen dituztenean lana aurkitzea eta osasuna izatea.

Mendi bat.

Zure bitzitzako egun bereziena.

Zein zaletasun dituzu?

Bezeroekin hartu-emana.

Trikitixa, Benito Lertxundi...

Tokatu zaidan emaztea.

Eta gogorra?

Abesti bat. Xalbadorren heriotzean. Janari bat.

Gorroto duzuna.

Ordutegia eta pazientzia asko behar dela.

Haragi asko jaten al da?

Babarrunak.

Geroz eta gutxiago. Eskerrak guk egiten ditugun hestebeteak ondo saltzen diren.

Edari bat.

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Itsasondo, Lazkao, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga

GOI B ERRI

Sagardoa.

Oporretarako leku bat.

«Geroz eta haragi gutxiago saltzen da. Eskerrak gure hestebeteak ondo saltzen diren»

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Janire Arrondo Kudeatzailea: Aloña Landa Koordinatzailea: Eskeine Legorburu Produkzio arduraduna: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Bideak konpondu eta aparkaleku gehiago jarriko nituzke.

Aztirian biziko ez bazina... Inon ez.

Egoitzak: Beasain:

Webgunea:

Oriamendi, 32. 20200.

Posta elektronikoa:

Urretxu:

goiberri@hitza.eus

goiberri.eus

Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Publizitatea:

Erkuden Muguruza

Diseinua eta banaketa:

Gezurra eta bidegabekeria.

Ormaiztegiko alkatea bazina...

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

607 530 424 – publi@goiberri.eus

Bezero arreta / harpidetzak: 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.eus


04 GOIBERRI

IRITZIA

Itxaro Mendizabal Ttiklik! Elkargunea

Ametsak edo AMETSAK aur ere pasatu zait, ametsetan nengoela esnatu eta errealitatea eta ametsaren artean bereiztea kostatu zait. Gauzak nola diren konturatzean ordea, berehala saiatu naiz berriro ametsari eusten, hain gustura nengoen… baina ez… ezinezkoa izan zait berriro amets goxo horretara itzultzea. Burua nola den, gau batean atzera itzuli, bizipenak berreskuratu eta galduta duguna bizitzeko aukera ematen digu. Pena ezin dugula ordenagailu bat bezala programatu! Programatzea balego, gauero sentitu ahalko genuke ez daudenen presentzia, gauero izango litzateke gurekin ez daudenekin egoteko aukera berri bat. Hala ere, hau horrela balitz, bat baino gehiagok lo jarraituko luke kasu hauetan, etenik gabeko lo goxo batean. Eskerrak esna gauden bitartean amets egiteko aukera ere badugun. Zer litzateke egunerokotasuna ametsik izango ez bagenu? Ametsek aurrera ja-

G

rraitzen laguntzen digute. Ametsak dira gure ‘zergatia’. Bizitzari benetako zentzua eman nahi badiogu, bakoitzak gure arrazoiak bilatu behar ditugu. Gure ametsa zehaztu behar da. Amets honek ez du beti berdina izan behar, denbora pasatu ahala aldatzen joan daiteke, gurekin eboluzionatu behar du. Bizitza honetan ditugun beldur, neke eta estresak errazago gaindituko ditugu amets bat izan, eta beragatik borroka egiten badugu. Amets bat, proiektu bat, aurrera ateratzeko indarra, ez dagoen lekutik ateratzen da. Amets horri forma ematen hastean, zoriontasunak zoriontasuna erakartzen duenez, espero ez duzun gauzak gertatuko dira, dena amets horri forma emateko bidean. Bizitzan zehar denok ditugu momentu txarrak. Une horietan dugun indar apurra galdu eta desesperazioa agertzen da. Momentu limiteak dira. Lan postua galtzea, harreman bat puskatzea, familian arazoak izatea, maite duzun pertsona bat galtzea… Munduko pertso-

«Ez utzi inori ametsak larpurtzen, amets bati forma eman ezin diozula esaten»

narik zorigaiztokoenak garela sentitzera irits gaitezke, gure bizitzak zentzurik ez duela eta agian bertan egongo ez bagina hobea litzatekeela. Momentu horiek dira gakoak. Gauden kiribil suntsitzaile horretatik atera nahi badugu, aurrera jarraitu ahal izateko arrazoiak bilatzea ezin bestekoa da. Lurretik altxatu eta aurrera jarraitzen lagunduko diguten arrazoi hauek bizitzan gure betebeharra zein den definitzen lagunduko digute. Arrazoi hauekin aurrera jarraitu ahal izateko proiektu bat ‘sortu’ behar dugu. Proiektu hau izango da gure ametsa. Hala ere kontuz ibili behar gara. Amets bati forma ematen hasten garen unean, beti agertuko baitira ‘amets-lapurrak’. ‘Amets-lapur’ hauek zure ametsak eta itxaropenak lapurtzen saiatuko diren pertsonak dira. Eta ez dute zertan etsaiak izan behar. ‘Amets-lapurra’ ondoan duzun, eta asko maite zaituen, familiako edo lagun bat izan daiteke. Ez du helburu gaiztoa izan beharrik ere. ’Amets-lapurrek’ zure ametsa utopia bat dela esango dizute. Ilusioak ez egiteko eta erotuta zaudela ere esango dute. Ez utzi inori zure ametsak lapurtzen. Ez utzi inori amets bati forma eman ezin diozula esaten. Benetan sinisten baduzu, ametsa errealitate bihurtuko da, eta zure bizitzak beste argitasun bat izango du..


GOIBERRI 05

IRITZIA

Asteko irudia

Josu Maroto

Euskaragileak Enpresa mundua eta euskara batzen dituen egitasmoa.

Hitzak haizeak eramaten omen ditu, baina badira zenbait adierazpen, buruan eta bihotzean ongi hiltzatuta geratzen direnak. Azken egunotan bolo-bolo dabiltza enpresarien ardura daraman gizonezko batek esandakoak, eta nire ustez, ez dira gutxiagorako. Hautsak harrotzeko gai izan dira adierazpen hauek baina entzungor egiteko ere, gogorregiak direla iruditzen zaizkit. Historian zehar belaunaldi bakoitzak bere «papera» izan duela esango nuke: batzuk lantegi zaharrak martxan mantentzeko euren eskubideen alde borrokatu behar izan zuten. Haiek egindakoa deusezten ari direla ikusita, ondorengoi dagokigu lortutakoa ahal den neurrian ez pikutara bidaltzea, eta bizitzak eta urteek esango dute datozen belaunaldiek zer egin beharko duten. Itxura guztien arabera, atzerrira joatea izango da aukera hautatuenetako bat, babak eltzetik ateratzeko diru apur bat lortu nahi bada, edota ikasitako horrekin lotutako zerbaitetan lan egitea

bada helburua. Ez dut uste hainbat urtez ikasketa batzuk aurrera ateratzen jardun ostean, inork bere etorkizuna etxeko sofan etzanda irudikatzen duenik. Ez dut uste eguna joan eta eguna etorri diru-sarrerarik gabe, zer eginik izan gabe, lana topatzen saiatu eta ezer lortu gabe inor gustura bizi litekeenik. Nini ezizenez ezagutzen diren horiek baino niniago ez ote da azaldu, zentzugabekeria galant horiek esan dituena?

Eneritz Gorrotxategi

bat eta

Aho handiz eta beroz egindako adierazpen onartezinak dira inolaz ere. Eta ez antzeko hitzak behin baino gehiagotan entzuten ez ditugulako tabernetan edo tertulietan, baizik eta Gipuzkoako enpresen elkarte nagusiko ardura goreneko pertsonak prentsaurrean egindakoak direlako. Arduragabekeria eta arinkeria ikaragarria erakutsi du Gibelalde jaunak, baina zer esana eta zer pentsatua jarri duenik ezin zaio ukatu. «Lehengo garai guztiak hobeak ziren» logikapean dihardu. Oraingoa ulertu beharrean, lehen norberak egindakoaren prismatik errealitatea begiratzeak gehiegi murrizten du errealitate hori. Ez dakit nik Adegiko buru jauna zenbat gazterekin egoten den bere egun normal batean; ni dozenaka gazterekin egoten naiz egunero eta esan dezaket gazte zoragarriak ditugula: arduratsuak, langileak, ameslariak, konprometituak, argiak... alfer eta axolagabe hutsak ere baditugun bezala. Lehen ez zen horrela? Beste kontu bat da ekintzailetzako pausuak ez emateko dituzten frenuak nolakoak diren, funtzionario izatea edo Caf-en lan

bat Ion Muñoa

egitea aspirazio gorena duen gizarte batek nola bermatu dezakeen bere etorkizuna. Horiek kezka iturri izatea normala da, baina gazte guztiak zaku berean sartuz, egoera ez da asko aldatuko. Zorionez nini gutxi ditugu gure artean eta ez dira hainbeste atzerrira lan bila alde egin behar izan dutenak. Espainiako komunikabideek etengabe darabilte gai hau, baina Euskal Herriko datuak beste batzuk dira. Edozein modutan, gazteentzat lan aukera sendoagoak sortzea serioski hitz egin beharreko kontuak dira. Serioski eta arduraz, Gibelalde jauna!


06 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

Gaitasunak lantzen Gureak lantegiek 40 urte bete dituzte. Adimen urritasuna edo ezgaitasun fisikoren bat dutenei lan munduan sartzeko aukera eskaintzeko sortu ziren, eta dagoeneko 5.000 laguni ematen diote lana. Goierrin hamar lantegi ditu. Arkaitz Apalategi Adimen urritasuna duten pertsonek lan munduan integratu eta lan aukera egonkorrak sortzea. Helburu horrekin sortu zen, 1975. urtean, Gureak taldea. Tailer txiki batzuekin hasi zen abentura hura, ordea, urteen poderioz 5.000 langile dituen talde indartsua izatera pasa da. Lau hamarkadako ibilbidearen ondoren, atzera begiratzeko tartea hartu dute, erakusketa ibiltari bat eta beste hainbat ekintza antolatuta. Ordiziako Barrena jauregian jarritako erakusketan, Gureak

taldearen sorrera eta garapenari buruzko informazioa eman dute. Iurdana Rodriguez arduratzen da erabiltzaileei nahiz hauen senideei harrera egin eta azazlpenak emateaz. Berak azaldu duenez, «70eko hamarkadan, adimen urritasuna zuten pertsonen senideek kezka agertu zuten, behin eskola bukatutakoan beraien seme-alabei zein aterabide edo etorkizun eman ez zekitelako». Hala, Atzegi elkartearen bidez, aurreneko tailer edo lantegi babestuak sortzen hasi ziren. 1972an, Donostian eta Bergaran jarri zi-

«Senideek ez zekiten beraien seme-alabei zein aterabide, zein etorkizun eman» «Bakoitzak dituen gaitasunen arabera orientazio bat eta formakuntza bat ematen zaie»

Iurdana Rodriguez Gureak taldea

tuzten aurrenekoak. Ondorengo urteetan, beste hainbat herritara ere zabaldu ziren, tartean Legazpira eta Ordiziara. Zabalkunde honen ondorioz, enpresa gisa egituratzeko beharra ikusi zuten, eta hala, 1975ean sortu zen Gureak, sozietate anonimo moduan. Urtez urte zabaltzen joan da Gureak taldearen lantegi sarea, eta Gipuzkoako 38 herritan dituzte lantokiak; Araban eta Nafarroan ere badituzte. Jarduerari dagokionean, alor industriala (elektronika, kableak eta piezak) eta zerbitzu arloa (lo-


GOIBERRI 07

ASTEKO GAIA

gistika, lorazaintza, posta zerbitzua, garbiketa...) jorratzen ditu, batez ere. Azken urteetan ordea, marketing arloan ere zabaltzen ari da.

Goierrin errotuta Gureak taldeak izan duen zabalkundean, oinarri garrantzitsuetako bat izan da Goierri. Legazpiko eta Ordiziako lehen tailer haiez gain, egun Itsasondon, Beasainen eta Urretxu-Zumarragan ere badituzte lantoki edo zerbitzu guneak, 10 guztira. Industria alorrean, Ordiziakoa izan da tailerrik emankorrenetako bat. 1979an zabaldu zuten, eta bi urte geroago, tokiz aldatu zuten, Itsasondora. Lehen urte haietan, Orkli, Bilore, Nenuco edota Goizper bezalako enpresak hornitzen zituzten. 1998an, atzera Ordiziara mugitu zuten lantegia, Mallutz industrialdera. Egun, Orkli da bezero nagusienetako bat; harentzako soldadura iturriak, buru termostatikoak eta segurtasun balbulak egiten dituzte, besteak beste. Automobilgintzako

Valeo enpresarentzat berriz, argizpapenerako kableak egiten dituzte. Zerbitzuen alorrean, erreferente nagusietako bat Beasaingo zerbitzugunea da. 2005ean zabaldu zuten eta gasolindegia, denda eta taberna ditu; egun, 34 langile ari dira lanean bertan. Gureak Garbitasuna berriz, Goierriko hainbat enpresa eta erakunderi garbikuntza zerbitzua emateaz arduratzen da. Horien artean daude CAF, GH, Olaberriako Estanda fundizioa edota Beasaingo Arangoiti adinekoen egoitza. Gureak Berdea (Goroldi) berriz, lorategien eta parkeen mantenuaz arduratzen da, eta CAF, Irizar eta Ampo enpresak eta Beasaingo, Olaberriako eta Ormaiztegiko Udalak ditu bezero nagusien artean.

Lan merkatua, helburu Gureak taldeak lan handia egin du urte hauetan guztietan, tailer eta zerbitzu propioak sortuaz, adimen urritasuna duten

Ezkerrean, Gureak lantegietan dabiltzan erabiltzaileak, Ordiziako erakusketara egindako bisitan. Ezkerrean, lantegietako bat. A. A. - GUREAK

Datua

413

Langile Goierrin. Gureak taldeak 5.000 langiletik gora ditu dagoeneko; horietatik 413 Goierriko tailer edo zerbitzuetan ari dira lanean. Gureakek 10 tailer edo lantoki ditu bailaran, eta hainbat zerbitzu eta enpresetan ere jarduten dute. · Ataun ................................2 · Arama ...............................1 · Beasain ............................81 · Idiazabal ...........................12 · Itsasondo ...........................7 · Lazkao ............................36 · Legazpi ............................67 · Olaberria ............................5 · Ordizia .............................61 · Ormaiztegi ..........................7 · Segura..............................10 · Urretxu .............................31 · Zaldibia .............................11 · Zegama .............................11 · Zumarraga .........................71

pertsonak lan munduan integratzeko. Orain ordea, beste pauso bat eman nahi dute, eta beraien taldetik kanpo, lan merkatuan integratzea da taldearen hurrengo helburua. Bide horretan, beste hainbat zerbitzu jarri dituzte martxan. Horietako bat da Pauso Berriak programa. Adimen urritasuna duten pertsonak «lan merkatuan integratu eta lanbide ezberdinak» ikasteko erreminta dela dio Iurdana Rodriguezek. «Bakoitzaren gaitasunak kontuan izanda, orientazio bat eta formakuntza bat ematen zaie». Azken pausoa, enpresa eta erakundeekin harremanetan jarri eta kontratu bat egitea dela dio Rodriguezek. Bide beretik doa Gureak Akademi ere, ostalaritza mundurako prestatzea helburu duen egitasmoa. Programa horien bidez, Beasaingo Udalean edota Dolarea hotelean pertsona bana kontratatzea lortu dute, adibidez. 40. urtemuga dela eta, aurtengoa ospakizun urtea izaten ari da Gureak taldearentzat. Arlo ezberdinetako profesionalak eta adituak elkartzeko Gureak Gosaldiak egin dituzte, eta baita urteurrena ospatzeko Gai gara bai abestia sortu ere. Esperientzien tailerra eta erakusketa ibiltaria dozena bat herritatik pasa da dagoeneko. Bertan, Gureak taldearen historiari errepasoa egiteaz gain, jokoen bidez desgaitasuna duten pertsonek egunerokoan topatzen dituzten oztopoen inguruko kontzientzia lantzen dute. Hala, bisitariak desgaitasun fisiko, sensorial edo intelektuala edukitzea zer den ulertarazten diete. Eta noski, hauek dituzten beharrei erantzuteko eta autonomia lantzeko laguntza egokiak izatea zein garrantzitsua den ere. Ordiziakoa amaitu ondoren, bere bidea jarraituko du taldearen erakusketa ibiltariak, harik eta Gureak taldeak lantegiak dituen herri guztietara iristen diren arte.


08 GOIBERRI

ELKARRIZKETA

Mariano Garmendia Talidomidak kaltetutako Avite elkarteko kidea

«Munduan nire tokia aurkitu izan banu bezala sentitzen naiz» Iñaki Gurrutxaga Legorreta Haurdunaldiko lehen hilabeteetako ondoezei aurre egiteko 1960ko hamarkadan haurdun zeuden amei errezetatzen zieten botika bat da talidomida. Espainian 1975. urtera arte publizitatu zen botika hori, eta 1985. urtera arte saldu ere bai. Gerora jakin da botika hark umekiei kalte egiten ziela, eta hainbat haur gorputzadarrik gabe jaio zirela botika horren

ondorioz. Mariano Garmendia (Legorreta, 1977) da horietako bat. Bi beso eta hanka labur batekin jaio zen, eta 35 urtean ez du jakin bere ezgaitasuna amak botika hori hartu ondoriozkoa dela, harik eta auzi mediku batek baieztatu zion arte.

Azken bi urteetan erabat sartuta zaude Avite talidomidarengatik kaltetutako elkarteak abian dituen prozesu judizialetan. Zergatik erabaki hori?

Istorioa xelebrea da. Orain dela hiru urte, talidomidaren inguruan informatzen hasi nintzen, jakin gabe ni kaltetua nintzela. Ikusi nuenean nire oso antzekoak zirela kaltetuak, erabaki nuen Avite elkartean sartzea, batez ere babesa emateko helburuarekin. Madrilgo Probintzia Auzitegiaren epaia atera berria zen, elkartearen aurkakoa. Elkartekoak kaltetuoi mediku txostenak-eta eskatzen

hasi ziren auzi horretan zenbat jende sar zitekeen jakiteko.

Eta zer egin zenuen orduan? Neronen mediku-txostenak egiten hasi nintzen. Poliklinikara joan nintzen –han jaioa da–, eta han analisi genetiko bat egin zidaten. Txostena iazko udan iritsi zitzaidan, eta esaten zuen ni horrela jaiotzea ez zela arrazoi naturalengatik izan, baina ez zuen zehazki talidomida aipatzen. Begi guztiak piztu zi-


GOIBERRI 09

ELKARRIZKETA

nuen nik, ni ohean, baina ama aldamenean, eta harentzako ere sufrimendu latza izan da.

Kalte-ordainik ez dagokizuela esanez Auzitegi Gorenak irailaren 23an kaleratu zuen epaia kolpe gogorra izango zen zuentzat. Nola bizi izan zenituen momentu horiek?

IÑAKI GURRUTXAGA

tzaizkidan orduan, eta erabaki nuen aurrera segitzea. Bartzelonako auzi-mediku batekin harremanetan jarri nintzen elkartearen bidez, eta hark txosten bat egin zuen, eta txostenak emaitza positiboa eman zuen. Ez zuen ziurtatzen %100ean talidomidarengatik zenik, baina probabilitateak oso handiak zirela bai.

Zer esan nahi izan zuen zuretzat baieztapen hark? Zein izan zen zure lehenengo erreakzioa? Lantokian nengoen, eta posta elektroniko bidez jaso nuen. Nire lehen erreakzioa amari deitzea izan zen. Prozesu honetan kaltetuak gu gara, baina gure amak behintzat gaizki darama kontu hau. Gure amak kontzientzia lasai zeukan, pentsatzen zuelako ni horrela jaio nintzela arrazoi naturalengatik, eta esan nionean txostena positiboa zela, hauek izan ziren bere lehen hitzak: 'Baina zer egin digute, Mariano? Zer egin digute?'. 12-13 urte bitarte ez dakit zenbat ebakuntza egin behar izan dizkidaten, 10-12 ez dakit, kontua galduta nago. Denbora guztian ama ondoan

Auzia preskribituta dagoela zioen epaiak. Ikaragarri gogorra izan zen momentu hori, osooso gogorra. Sistema judizialera sartzen zarenean edozer gauza espero dezakezu, baina nahiko itxura ona hartzen genion fiskala gure alde zegoelako. Madrilgo Probintzia Auzitegiak preskripzioa erabili zuen gure kontrako epaia emateko, eta zaila ikusten genuen Gorenak argudio bera erabiltzea. Eta jo eta, argudio berarekin bota zuten atzera gure eskaera. Gogorra izan zen, ikaragarrizko desilusioa, samina... denetik. Epai honek bide judiziala asko zailtzen digu, asko.

Konstituzio Auzitegira eta Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegira jotzeko asmoa duzue. Zertan dira gauzak? Epai osoa idazteko dago oraindik, eta osoa iristen denean, elkarteko abokatuak helegitea prestatuko du eta Auzitegi Konstituzionalean sartuko du. Konstituzionalak ebatzi beharra daukana da Gorenak emandako epaia Konstituzioaren aurkakoa den ala ez. Aurkakoa dela esaten badu, prozesu guztia irekiko da atzera, jakinda Goreneko epaile berberek epaitu behar dutela kasu bera. Orduan, alde horretatik, esperantza handirik ez daukagu. Eta Estrasburgora joz gero, gure alde egiteko aukera gehiago ikusten ditugu, baina, Estrasburgok guri arrazoia ematen badigu, botika egin zuen laborategiak ez luke ordaindu beharko, Espainiako estatuak ordaindu beharko luke.

Vatikanoan Aita Santuarekin egon zineten maiatzean, eta aurreko astean Espainiako Diputatuen Kongresuan ere bai. Es-

painiako Gobernuak zuekin biltzeko borondaterik ba al du? Vatikonoko bileraren ondorioen berri ez daukagu oraindik. Alfonso Alonso iazko abenduan izendatu zuten Osasun Ministro, eta gaiari buruz ideiarik ez zeukala esan zigun, eta aztertu beharra zeukala. Baina komunikabideetan atera da esanez abendutik hona gurekin biltzen ari dela, eta hori gezurra da. Harrezkero ez dugu berarekin inolako bilerarik eduki.

Beste herrialde batzuetan urratsak eman izan dituzte gobernuek, baina Espainiak ez. Zer irakurketa egiten duzue? Nik gero eta garbiago ikusten dut Espainiako Gobernuak garbi daukala zer ardura daukan auzi honetan. Gauza bat da farmazia enpresa batek, enpresa bezala, produktu bat saltzea, baina hori baino okerragoa da, edo maila berekoa bai behintzat, gobernuak botika horren komertzializazioa baimentzea. Gobernuak berak badaki errua daukala, baina ez du onartu nahi, eta horregatik ari da horrenbeste traba jartzen.

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako kaltetuak Eusko Jaurlaritzare-

«Kaltetuak gu gara, baina gure amak gaizki darama kontu hau» «Auzitegi Gorenaren epaiak bide judiziala asko zailtzen digu» «Gobernuak gaizki jokatu duela onartu beharko luke, ondorio guztiekin»

kin bilduko zinateketela aipatu izan duzu behin baino gehiagotan. Halakorik gertatu al da? Ni saiatu naiz horretan, eta hurrengo asteetan, ni eta elkarteko presidenteordea, Jon Darponen saileko zuzendariarekin elkartzekoak gara Jaurlaritzan. Ikusita Espainiako Gobernuak ez digula ezer ematen, ea Eusko Jaurlaritzak. Ematen esaten dudanean ez naiz diruaz ari, baizik eta mediku unitate bat jartzeaz, adibidez. Gure ezgaitasunak gero eta arazo gehiago sorrarazten dizkigu, horiei jarraipen bat egin behar zaie...

Errekonozimendua aipatu izan duzue behin eta berriz. Alde batetik, ekonomikoa dago, baina errekonozimendu publiko eta instituzional baten beharra ere eskatzen duzue? Nik beti esaten dut barkamena eskatzea erraza dela, baina barkamena eskatzea hitzak dira bakarrik. Gobernuak gaizki jokatu duela onartu beharko luke, onarpen horrek dakartzan ondorio guztiekin. Gaur egun, elkartean jende asko dago ekonomikoki hil bukaerara ailegatzen ez dena. Dauzkagun ezgaitasunekin jende askok ezin du lanik egin, pentsioetatik bizi da, hirugarren pertsona baten laguntza behar du bizia aurrera eramateko... Gauza horiek diruarekin ordaintzen dira.

Eta zuk zer moduz daramatzazu bi urteok? Zuk zure burua zaren bezalakoa onartu izan duzu, baina orain dena berritzen arituko zara. Munduan nire tokia aurkitu izan banu bezala sentitzen naiz. Martxoan batzar bat izan genuen, Madrilen. Nire lehenengo batzarra zen, hoteleko atartera sartu, eta zeuden guztiak ni bezalakoak zirela ikustea ba... Asko betetzen naun gauza bat da, ulertuta sentitzen naiz eta nik ere besteak ulertzen ditut.

@

Elkarrizketa osorik irakurtzeko: goiberri.eus


10 GOIBERRI

ERREPORTAJEA

Euskara ekoizten Kontseiluak ‘Euskaragileak’ sarea sortu du, euskaraz lan egin «nahi» duten enpresen ahalegina, bitartekaritza eta aukera indartzeko. Goierrikoak bi sartu dira, momentuz: Ordiziako Orkli eta Ormaiztegiko Irizar kooperatibak. Aimar Maiz Hizkuntzak tresnak direla esan ohi da. Bitartekoak, komunikatu nahi dena esateko edo jasotzeko kodea. Besterik sartzen da, ordea, erabili beharreko hizkuntza aukeratzeko unean: politika, prestigioa, aurrejuzkuak, ezjakintasunak, lotsak edo harrotasunak. Euskarak lan munduan duen iluntasuna argitzen laguntze aldera, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Euskaragileak egitasmoa abiarazu du. «Euskaraz lan egin nahi duten enpresen sarea» da.

Kooperatiben artean aurkitu dute babesa, hasiera honetan. Sorburua 2013ko Lan mundua euskalduntzeko konferentzian du egitasmoak. Batzordea iazko irailean eratu zuten, eta harrezkero 13 enpresak bat egin dute. Goierrikoak bi dira: Irizar (Ormaiztegi) eta Orkli (Ordizia). Tartean da Mondragon Korporazioa ere. Ideia, sinplea bezain samurra da. Baina, beste arlo askotan gertatu ohi den bezala, natural garatzeko zailtasun ikaragarriak dituena: euskaraz saldu, erosi eta lan egin.

Euskaragileak proiektuan dauden kooperatibak ez dira euskararen lan munduko betebeharretan hasiberriak. Euskara plangintzak dituzte askok eta askok. Goierriko bi ordezkarien kasuan bezala, gainera, euskara batzordeak ere finkatuta dituzte enpresaren organigraman.

Helburuak, urtekakoak Kontseiluak bultzatutako egitasmoak enpresaren helburuekin bat egiten zuelako erabaki zuen Orklik Euskaragilean sartzea. «Guk urtez urte definitzen

ditugu helburuak eta ekintzaplana, eta egunerokoan horiek lantzen saiatzen gara», azaldu du Orkliko Euskara Batzordeko kide Andoni Zubeldiak. Talde horretan aritzeak, bi norabidetan irekitzen ditu bideak, gutxienez. Batetik, kideen arteko «sinergiak» bultzatzen ditu. Helburuak markatuta eta egitekoen jakitun, beraien artean euskaraz aritzea besterik ez delako geratzen orduan. «Indar metaketa hori aprobetxatuz edo arazo komunei irtenbide bateratuak aurkituz, adibidez».


GOIBERRI 11

ERREPORTAJEA

Aurreko orrian, Euskaragileak egitasmoaren sustatzaileak, lehengo astean, tartean Orkli eta Irizar. Aldamenean, Goierriko lantegien euskara batzordea, Ingudea, 2011ko sorreran. GOIBERRI/AMPO

karagilearen batzordean bildu garen enpresek erabaki dugu, urrats garrantzitsua izan daitekeela gure hornitzaile nagusiei zerbitzua euskaraz jaso nahi dugula eskaera bidaltzea», azaldu du Euskaragilearen bozeramaile Leire Okarantzak. Hornitzaileengan eragin nahi dute. «Hornitzaile komunekin prozesu bat hasiko dugu, zerbitzua euskaraz jaso dezagun eurek ere konpromisoak hartu eta urratsak egin ditzaten». Bestetik, Euskaragileen sortzaile diren kideek «eragile eta eredugarri» izatearen zama ere hartu dute bizkarrean. «Horiexek dira, hain zuzen ere, egunerokoan ditugunez gain hartu ditugun konpromisoak», dio Orkliko ordezkariak. Lan mundua euskalduntzeko prozesuetan, eragile estrategiko modura lau sektore zehaztu zituzten, duela bi urte: enpresak, langileak, bezeroak eta administrazioa. Euskalgintzak ere parte hartzen du, aholkularitza edota euskarri teknikoa eskainiz. Orain arte, enpresa barruko langileei bideratuta,

euskara indartzeko neurriak hartuak dituzte. Bereziki, hornitzaile eta enpresa laguntzaileen sarean eragin nahi dute, orain. «Orklin zehaztuta dugu Euskal Herriko hornitzaile, bezero eta administrazioarekin ditugun harremanak euskaraz edo bi hizkuntzatan izango ditugula. Aurten, hornitzaileekin ditugun harremanak lantzen ari gara», dio Zubeldiak.

Ingudea, Goierriko sarea Ez zereginean, ez funtzionamenduan, Euskaragilearen jarduna ez zaie arrotza Goierriko

enpresei. Ingudea taldea badago lehendik ere, Goierriko enpresen euskara batzordea. 2011n sortu zuten Ingudea, «enpresetan euskararen erabilera normalizatzeko pausoak» emateko. Bi hilero elkartzen dira kide diren lantegietako ordezkariak. Batzordeko kide honako enpresak dira, gaur egun: Ampo, Arri, CAF, Ederfil Becker, Eredu, Estanda, Ezarri, Goieki, Goilaser, Hertell, Irizar, Montte eta Orkli. Hain zuzen, 2015erako jarrita daukaten helburuak Euskaragilearekin bat egiten du: hornitzaileekin gaia lantzea. «Eus-

Aukera badago Euskaraz egiteko «aukera badago», azaldu dute Orklitik; «baliabideak dauden adinean. Hala ere, hizkuntza aukeratzea norberaren erabakia da. Eta hori da lanik zailena: orain arte izan ditugun hizkuntza ohiturak aldatzea. Horretarako, ezinbestekoa da euskararen beharra sortzea eta langileak kontzientziatzea eta motibatzea», dio Orkliko Zubeldiak. Oraingoz, hornitzaileak identifikatzen eta harremanak aztertzen ari dira. Tresnak badaude, produktua ekoizteko.


12 GOIBERRI

GAZTEAK

Txilibutxof aisialdi taldeko kideak iaz Beizamara (Gipuzkoa) egindako irteeran. TXILILBUTXOF

Beasaingo Txilibutxof 30 urtez gazteak hezten Loinaz Agirre Beasain Beasaingo 12 eta 16 urte bitarteko gaztetxoen aisialdiko taldea da Txilibutxof. Lagunartean eta gazte taldean elkarbizitzen ikasteko helburuarekin sortu zuen 1985. urtean, garai hartan Beasainen apaiz zegoen Iñaki Zabaletak. Katekesiaren eta sendotzaren arteko hutsunea bete nahi zuen gisa horretan.

Babeslea

30 urteotan taldeak makina bat gora behera izan ditu: hiruzpalau urtean, aisi talderik ez zen izan, gaztetxoen eta begiraleen katea eten egin zelako. Dena den, herri mailan ekintzak antolatzen jarraitu zuten: Erregeen Zamalkada, festetako dantzaokea, eskulan tailerrak, gurpil festa.... 2011ko abenduan berreskuratu zuten aisi taldea. Harrezkeroztik, ur-

tero 30-35 gazte elkartzen dira. Begiraleen taldean, lehen ikasle izan ziren bi gazte daude. Gaur egungo begiraleek haur garaiko oroitzapen «izugarri onak» dituzte: «Garai hartan 60tik gora izaten ginen». Gaua etxetik kanpo pasatzen zituzten irteerak zituzten orduan gogokoen. Gaur egun ere, begirale paperetik, oso gustokoak dituzte irteerak. Begiraleen eta gaztetxoen artean harreman berezia sortzen zela diote: «Idoloak izaten ziren begiraleak, ondo pasarazten ziguten pertsonak ziren». Lehengo eta oraingo ikasleak eta begiraleak elkartu nahi dituzte Txilibutxofen prestatu duten urteurren festan.

Urriak 10 spakizun eguna izango dute Txilibutxof osatzen dutenek. 11:30. Meza. Bertan, hildako taldekideak gogoratuko dituzte. 12:30. Gaur egungo gaztetxoek txupinazoa botako dute udaletxetik, festari hasiera emanez. 12:31. Erraldoiek, buruhandiek eta trikitilariek alaituko dituzte herri erdiguneko kaleak. 14:00. Bazkari herrikoia plaza azpian. 17:00. Dantzaldia trikitilariekin Kale Nagusian, plaza parean egingo da. .

O


GOIBERRI 13

GURE LURRA

Amelia Jauregi Baserritarren eskubideen alde borrokatu den emakumea

ÂŤDena egiteko genuen, ez zegoen ez elkarterik eta ez sindikaturikÂť Asier Zaldua Gabiria Amelia Jauregik (Gabiria, 1949) bere gurasoen baserria hartu zuen eta bizitza osoan baserritarren eskubideen alde lan egin du. Bereziki, emakume baserritarren alde. Orain gutxi EBELek Donostian egin zuen emakume baserritarren azokaren antolaketa lanetan aritu zen.

Zein zen lan banaketa? Amak astean behin ogia egiten zuen. Egun osoa horretan ematen zuen. Horretaz gain, etxekolanak egiten zituen eta jorraz, hazia ereiteaz, belar metez, etxeko-lanez... arduratzen zen aitarekin. Aita, itzaina ere bazen. Gazta biek egiten zuten.

Noiz aldatu zen baserriko bizimodua? Aldaketa pixkanaka ikusi dugu. Inork ez zuen pentsatzen gaur

Nola ikusten duzu baserriaren etorkizuna? Baserriak aurrera jarraituko du. Gaur egun, seme-alabek jarraitzen ez badute, ilobek edo bilobek jarraitzen dute. Hori bai, baserriko kulturak errekonozimendua merezi du. Ez hitzezkoa bakarrik, benetazkoa baizik. Turismoa bultzatzeko baserriak aipatzea gustatzen zaie, baina eguneroko lanean administrazioak zailtasun handiak jartzen dizkigu. Inspekzioak oso zorrotzak dira eta zigorrak sekulakoak.

Emakumea izanik, baserrian gelditu zinen. Hori ez zen ohikoa.

Nolakoa zen Baztarrika baserria haurra zinenean? Gure amaren aitonak erosi zuen baserri hau, Zegamatik etorri ondoren. Hark behiekin lan egiten zuen. Ardiak gure aitak jarri zituen. Lau anaia-arreba ginen: hiru neska eta mutil bat. Oso zoriontsuak izan ginen eta gara. Baserrian bizi diren umeak ezberdinak dira, baina gauzak asko aldatu dira gu umeak ginenetik. Guk naturarekn askoz ere harreman estuagoa genuen. Dena oinez egiten genuen, lanak ezberdinak ziren.

kak kalera joaten ziren neskame eta askok ez zuten baserrira itzuli nahi.

Amelia Jauregi, Baztarrika baserri aurrean. ASIER ZALDUA

egun bizi garen moduan biziko ginenik. Aldaketa handiena autoarekin eta traktorearekin etorri zen. Gaztetan, bizikletak alokatzen genituen igandetan! Osaba batek bizikleta zuen, baina lanera joateko behar zuen eta ezin genuen ukitu.

Aldaketa guztiak onerako izan al dira? Baserritarron lan baldintzak asko hobetu dira. Lehen baserria oso pisua zen. Dena eskuz egin behar zen. Lehen ia uda guztia belarretan ematen genuen eta egun bi egunetan egi-

ten dugu. Dena den, baserriko lana gogorra da oraindik. Ardiekin egiten dugun lana ere asko erraztu da. Baserri batek, aurrera egin nahi badu, aurrerapenak behar ditu. Lana erraztu behar da. Izan ere, egun askoz ere jende gutxiago bizi da baserrietan. Eta baserritarrak ez direnak baserrira hurbiltzeko ere beharrezkoa da lana erraztea.

Garai batean kaletar gutxi ezkonduko ziren baserrietara. Batzuk bai. Eta emakume batzuen lana txapela kentzekoa izan da. Gainera, baserriko nes-

Besteek ez zuten gelditu nahi, baina nik ez nuen nire etxea abandonatu nahi. Gurasoak, ezkondu zirenean, baserria konpontzen hasi ziren. Oso zaharra zen eta erori egin zen. Hori dela eta, berria egin zuten. Handik 25 urtera erre egin zen. Nire gurasoek bi baserri egin zituzten eta hori zor nien. Senarrak asko lagundu dit eta transmisio ona egin dugu. Atzetik datozenek jarraitzeko asmoa dutela dirudi. Oso harro nago.

Emakume borrokalaria zara. Gure belaunaldikook dena egiteko genuen: ez zegoen ez elkarterik eta ez sindikaturik. Gure belaunaldiak jarri ditu guztiak martxan. Behartuta geunden ia. Oraindik elkarte guztietan jarraitzen dut. Erretiroa hartu arren, gizartearentzat lanean jarraitu behar da. Auzolanaz asko hitz egiten da, baina egun hutsunea ikusten dut. Jendeak gustuko duen horretan bakarrik lan egiten du.


14 GOIBERRI

IRUDITAN

Emakumeen karabana Kurdistandik abiatu zen martxoan Emakumeen Mundu Martxa eta Lisboara iritsiko da urriaren 17an. Goierri zeharkatu zuten urriaren 3an eta Beasainen egin zuten geldialdia. Harrera beroa egin zieten bertan bildu zirenek. «Lurperatu nahi izan gintuzten, haziak ginela ohartu gabe. Baina lurra prest dugu, haziak ere bai, eta ureztatzea besterik ez zaigu falta gure helburuak lortzeko!». Hala hitz egin zuen Irati Zubizarreta beasaindarrak Mundu Martxaren harrera ekitaldian. Goierrin martxaren bueltan egindako lanketa «zerbaiten hasiera» izatea nahi dutela diote.

@

Ekitaldiko bideoa ikusi ahal izateko: goierri.hitza.eus

Beasaingo Kontzientzia Moreak-ekoez gain, bailarako emakume ugari bildu ziren. ARGAZKIAK: LOINAZ AGIRRE


Publierreportajea

D’elikatuz, bisitariak eta elikadura zaintzen 10 urte

70.000 bisitaritik gora jaso ditu orain arte D’elikatuzek. Goierrira eta Ordiziara datozen turistei harrera egin eta interesgune berezietara bideratzea da zentroaren egitekoa. Ordiziako azoka oinarri hartuta, bertako produktuen balioa eta kontsumoa sustatzen ere egin dute lan. Izenak berak ere hala jasotzen du: D’elikatuz Elikadura eta Gastronomia Zentroa. Elikadura osasungarriaren eta bertako produktuen sustapenean, hain justu ere, Ordiziako eta Goierriko mugak gainditu ditu D’elikatuzek. Gipuzkoan hainbat argitalpen egin dituzte; Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza Saila eta Hazi korporazioarekin ere bertako produktuen gaineko egiasmoak landu dituzte; hitzaldiak; elkarlan proiektuak... Sortu zeneko hamargarren urteurrena ospatzen ari dira aurten.

Arduradunek, atzera begiratu eta balorazio ezinhobea egin dute orain arteko jardunaz. D’elikatuzek Goierriko Interpretazio Zentro eta bailarako turismo bulego gisa jokatzen duen papera kontuan hartuta, bisitarien egonaldiek dakarten ekarpen ekonomikoa garrantzitsua izan dela diote. Azken urteotan ere Ordiziako Azokaren dinamizazioan egindako lana aipagarria da. Azoka batzordea dinamizatzen, komunikazioan eta azoka sustatzeko egitasmoak lantzen buru belarri aritu dira. Urteurrenaren bueltan bisitak, ikastaroak eta gastronomiaren inguruan hamaika ekintza garatu dituzte azken hilabete hauetan.

Ekitaldi solidarioa, Elikaduraren Nazioarteko Egunean Ekitaldi berezia prestatu du D’elikatuzek datorren hilaren 16rako Ordizian. Elikaduraren Nazioarteko egunarekin bat, ekitaldi solidarioa egingo dute. Goierriko ikastetxeen artean antolatu duten pintxo lehiaketaren finala egingo da bertan. Bestalde, Ordiziako Idiazabal Gazta Kofradiako kideek ere pintxoak prestatu eta banatuko dituzte bertaratzen direnen artean. Hortik ateratzen den dirua haur minbizidunen gurasoen Aspanogi elkartearentzat izango da. Pintxo lehiaketaz gain, D’elikatuzek hamarkada honetan elkarlanean ondoan izan dituen erakunde eta norbanakoak ere bertan izango dira. Besteak beste, Gipuzkoako, Goierriko eta Ordiziako sukaldariak; azokako saltzaileak, Ordiziako Idiazabal Gazta Kofradiako kideak eta Goierriko beste hainbat museotako ordezkariak. Andre Mari kalea, 24 Ordizia - 943 88 22 90 - www.delikatuz.com - delikatuz@ordizia.eus



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.