Goiberri 156. zenbakia.

Page 1

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

156 zenbakia. 2015eko uztailaren 17a

Fredi Pelaez

Musikaria eta soinu teknikaria

«Helburua jazz munduan erreferentzia izatea zen» 8-9

GOI B ERRI Fredi Pelaez musikaria, Beasainen duen Pottoko estudioaren atarian. ARKAITZ APALATEGI

Maite Riaño 3 Iritzia 4-5 Babes herritarra 6-7 Neskak ezpata dantzan 10-11 Alain Torres 12 Hartzaren ezabaketa Goierrin 13 Mugarrien harriak 14-15


02 GOIBERRI

PUBLIZITATEA


GOIBERRI 03

KATE MOTZEAn

AIMAR MAIZ

Maite Riaño Itsasondoko bizilaguna

«Indar positiboa bideratzen duten egitasmoetan aritzeko zalea naiz» Aimar Maiz Itsasondo Maite Riañok (Ordizia, 1971) auzo-herria aukeratu zuen bizilekutarako eta bizitzarako. 2004an joan zen Itsasondora. 11 urteotan hamaika herri ekimenetan parte hartu du.

Zer egitea duzu bereziki kutun?

Zer dauka Itsasondok?

Zer erakutsi dizu Itsasondok?

Oinarritzat herritarren partehartze zabala eta herrikoia. Herriaren eta herritarron bizimodu pozgarria du helburu.

Auzolana eta elkarlanaren garrantzia.

Zerk egiten zaitu zoriontsu? Maite ditudanen irribarreek eta alaitasunak.

Oporretarako zer asmo? Nahiare alabarekin eta Eleder

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Itsasondo, Lazkao, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga

GOI B ERRI

semearekin, gustuko ditugun gune, lagun eta familiakoekin une goxoak izatea.

Liburu bat? ‘Nosotras las mujeres que no queremos tanto’, Marcela Serranorena. Eta ‘Sentipuinak’, Begoña Ibarrolarena.

Formakuntza pertsonalean eta indar positiboa bideratzen duten egitasmoetan aritzea.

Balio handienekoa zer dago? Gauza asko. Maitagarria bezain baliotsuenetakoa Urkipe eskolako eguneroko lana.

Zer zaletasun dituzu? Iritzi desberdinak entzuteko interesa.

Zerk sortzen dizu irribarrea? Askatasunaren bilakaeran lantzen ditugun egitasmoek.

Eta beldurra?

«Itsasondon, Urkipe eskolaren eguneroko lana da maitagarri bezain baliotsuenetakoa»

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Janire Arrondo Kudeatzailea: Aloña Landa Koordinatzailea: Eskeine Legorburu Produkzio arduraduna: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Herriko alkate bazina? Oraingo eta aurrekoaren urratsei jarraituz, herritar guztion iritziak —zahar eta berri— eta parte-hartzea bultzatu. Trukatu, berpiztu eta zabaldu.

Egoitzak: Beasain:

Webgunea:

Oriamendi, 32. 20200.

Posta elektronikoa:

Urretxu:

goiberri@hitza.eus

goiberri.eus

Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Publizitatea:

Erkuden Muguruza

Diseinua eta banaketa:

Ahozko eta ez ahozko komunikazio bortitz inposatzaileak.

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

607 530 424 – publi@goiberri.eus

Bezero arreta / harpidetzak: 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.eus


04 GOIBERRI

IRITZIA

Joxe Begiristain Euskara teknikaria

Idazle eskola

A

usardia handia behar da edozeinen aurrera agertu eta hitz-jarioan biluzteko, batez ere jario horren diskurtsoak ezer berririk ez diola beldur bazara. Oraingoan ordea hala erabaki dudalako, irakurketaren eta idazketa sortzailearen plazeraz arituko naiz, Bergarako Idazle Eskolari nire esker ona azaltzeko bestetarako balio ez balezake ere. Seguru asko, hau irakurtzen ari denarentzat egia jakina da irakurtzea (eta idaztea) atsegina dela. Baina, adibidez, beste inongo asmorik gabe eta “bakarrik� udan irakurtzen dutenak ere badirela jakitun, ea inori irakurketa berrietarako (eta idazten jartzeko) grina pizten laguntzen diodan, bada. Bergarako Idazle Eskolan aritu naiz azken bi ikasturteetan. Goierritarra dugu bertako zuzendari eta arduradun nagusia. Idazle Eskolari buruzko nire jakin-mina berari aipatu izan ez banio, hark ez luke ni animatzeko aukerarik izango. Beraz, ni ez nintzateke inoiz inguratuko Eskola horretara, izen baino

gehiago adjektibo potolotzat ikusten nion “Idazle� horrek beldurtzen ninduen eta. Bi urteko graduondokoa da. Bergarako UNEDen egoitzan izaten dira klaseak larunbatero eta informazio oso-osoa ieskola.asmoz.org eta idazten.com webguneetan duzue. Zergatik eman nahi dizuet ezagutzera Idazle Eskola? Bada niri, irakurle bai baina literatur-genero jakinetara bakarrik eta batez ere autore mugatuetara hurbilduz bizi nintzen honi, mundu ezezagun mugagabe bat zabaldu didatelako bertan. Bai irakurzaletasunari dagokionez eta baita ere, idazten irakatsi didatelako. Horretarako ordea, garrantzitsuena, nire gabeziak antzematen lagundu izana eskertuko diet: irakurle naizen aldetik zaletasuna idazle askorengana zabaldu didatelako eta batez ere, zer nola idatzi behar ez den jabetu naizelako. Bi gauza ikasi ditut betirako Bergarako Idazle Eskolako irakasleei (idazleak dira guztiak) eta pedagogiari esker: Bata, irakurtzeari lotuta. Literatur-genero guztiak landu di-

tugunez (nobela, ipuina, poesia, antzerkia, iritziartikuluak...), niri sekula burutik pasatuko ez litzaizkidakeen obra eta autoreak irakurri ditut eta horietako batzuk mesanotxean ez bada, eskura izango ditut gertu betirako. Bestea, idazteari dagokiona. Orri zuriaren sindromeari aurre egiteko teknikak irakatsi dizki-

date: nork esan behar zidan niri, zer ziren ere ez nekien idazketa fragmentarioak sortu nitzakeenik edo poesian ere saia nintekeenik, adibidez? Pentsa, iritziartikuluak idazten ere ari naiz lotsagabe-lotsagabe eta! Eta bide batez, zeharka, lanean ohikoa dudan idazketa profesionalerako premietan lagundu didate, noski. Eta azkenik, denetan hoberena: berealdiko lagunartea osatu dugu ikaskideon artean. Harremanetan segitzea erabaki dugu, hilero geure buruari etxeko-lanak jarri eta Bergaran elkartuz. Literatur-zaletasunak (norberak bestearengandik zein baino zeinek desberdinagoak ditugunak) elkartu gaituztenok, eguneroko bizitzaz ere oso eroso aritzen garelako kontu kontari. Bi urteko larunbatetako aurrez aurreko presentziaz gain, norberaren idatziak guztiokin partekatuz elkar ezagutu dugulako eta batak besteari ekarpenak egitea, bukaerarik gabeko aberastasuna dela ikasi dugulako. Ezer gutxitaz izaten du batek iritzia argi eta garbi eta nik zerua topatu dut Bergarako Idazle Eskolan. Horixe adierazi nahi nuen. Gainera, nire esperientzia zoragarri honen antzekorik bizitzera animatu badut norbait orain, pentsa!


GOIBERRI 05

IRITZIA

Asteko irudia

Josu Maroto

Euskal mitologia Ataunek biztanle berezi eta magikoak ditu: lamiak, jentilak, sorginak... Jentilbaratza elkarteak deituta, gau ibilaldi mitologikoa egiten dute urtero, aurten Joxe Migel Barandiaran bera lagun izan dutela.

Gure ama zenak gorroto zian uda . Barkatu, uda gustuko zian, baina udako oporrek gaixotu egiten zien. Amak arriskuak ikusten zizkian nonahi opor garaian; ikasten nahiz lanean ari ginenean, seguru ikusten gintian. Lan-istripuetan ez zian arriskurik ikusten edota, besterik gabe, ez ziean horiei erreparatzen, nonbait. Lanean ikusten gintian denok txintxo, seguru eta ondo, bakoitza bere txokoan, irabazian, lan-saioa bukatzean etxera erretiratuz. Asteburu eta oporretan, berriz, beldurrez airean jartzen huen, parrandak, txangoak, gertura nahiz urrutira irteerak … “Nahiago nuke abuztua pasata balego!” esaten ziguan uztail oro. Eta iraila iristean, betiko esaldia, lasai arnasa hartu eta barrutik ateratzen zitzaiona, “osorik etorri zarete behintzat etxera eta, eskerrak!”. Etxeko beste guztiok, seme-alabok, ez genioan ulertzen, nahi orduko iristen ez zitzaizkigun oporrak, planez betetako egunak, egun alaiak, abenturazkoak, atsedena hartzekoak, nahiz eta gehiago nekatu … nola gorrota zitzakean horrela; guk amets egi-

ten genian oporrekin, haizea hartuta ibiltzen gintuan, pozik. Adin pixka bat badiagu jada guk ere, seme-alabak badizkiagu. Barraren alde batetik bestera pasa ote gaituk?, zer sentitzen, zer pentsatzen diagu opor garai honetan?, ze ilusio eta beldur izaten diagu? Hitz egin, aitatxo!…»

Joxepa Madariaga

bat eta

Aupa Joxepa!. Oporrei buruz hitz egin beharko dinagu, bai, nola ez bada! Garaian garaikoa solasgaietan ere… Nire txikitako iruditerian oporrek hauxe esan nahi zitenan: gurasoekin Leitzaran bailarako erreka-zulo batean egindako egun pasak eta Urbasa edo Aralar aldera egindako txangoak: eta horrekin pozik! Gero mutil-aroan, Artze poetari keinu eginez, bizitzarako armak hartzera abiatu ginenean, festarik festarako ibilera izan huen gure aukera. Hasieran ingurukoak eta, azkenerako, lo-zakua lagun hartu eta Euskal Herriko itzulia ere egiten genuela esan zezakenagu, ekaineko sanjoanetan hasi eta irailean eskolan hasi arte. Oporrak nola ikusten ditudan galdetzen didan gure seme-alabei begira. Dudarik gabe, ahalmenaren eta moduaren arabera, beraiek ikusiko diten nola eta non gozatu nahi duten. Gehienera ere, aholku hauxe emango nieken: urrutira joatea ondo dagoela baina, gure herrian bertan toki eder askoak ere baditugula.Halere, garaiak hainbeste aldatu ditun! Orain, ingelesa hobetzera ez bada erasmusera bidaiatzen ohituta zeuden gure gazteak eta

bat

Inazio Usarralde

hori ere ez dun txarra. Okerragoa iruditzen zaidan bertan lanik ez dagoelako kanpora lan bila joan behar izatea eta oporretan etxera etorri behar izatea. Hori bai tristea! Hortaz, han edo hemen, hemen edo han, irakurle guztiok oporatseden egun onak pasa ditzazuela, horixe opa dizuegu! Ah! Eta denok onik itzuli gaitezela…


06 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

Hamabi bat lagunek osatzen dute Ordiziako Babes Zibileko lantaldea; 2003an sortu zuten. ORDIZIAKO BABES ZIBILEKO TALDEA

Babes herritarra Ordiziak badu bere babes zibileko lantaldea. Musutruk aritzen dira SOS Deiak koordinatutako sare batean. Larrialdiak eta prebentzioa dira euren lan esparruak. Garai bateko auzolanetik biziraun duen katebegietako bat dira. Miriam Luki Ordizia Ordiziako Zahar Etxean argindarrak kale egin du. Ilunpetan geratu dira oherako orduan. Goiko solairura ezin joanda daude adinekoak eta bertako langileen eskuak urriak dira guztiei igotzen laguntzeko. Babes zibileko boluntarioei deitu diete. Deia jaso eta aktibatu egiten da taldea. Ezintasunak dituzten adinekoak besoetan altxatu eta oheratu egiten dituzte banan-banan. Zahar etxean gertatutakoak kanpoan ez du oihartzunik. Bertako egoi-

liarrek, langileek eta babes zibileko boluntarioek badakite, halere. Joxe Arizmendi Ordiziako babes zibileko boluntarioaren hitzetan, «halakoetan, lana amaitu ondoren, zer egin dugun galdetuta erantzuna bakarra da: lagundu». 2003. urtean martxan jarri zuten Ordiziako boluntario taldea. Hamabi bat lagunek osatzen dute egun. Berrogeita hamar inguru urte dituztenak eta hogei bat urte dituztenak elkartzen dira taldean; ez dago erdibideko kide gehiegirik. Ariz-

mendi: «Aurten 18 urte beteko dituztenak batu zaizkigu, transmisioa eman da nonbait, izan ere, taldekideen semeak hasi dira». Babes zibileko taldea sortu aurretik, suhiltzaile boluntarioak zeuden Ordizian. Gipuzkoako Foru Aldundiak suhiltzaile parke profesionala bertan kokatu eta gero, boluntario taldea desagertu egin zen. Arizmendik larrialdien eta prebentzioaren arloan hutsunea zegoela sumatu zutela dio, «beste esparru batzuetan beharra zegoela

ikusi genuen, batez ere, udaletxeko langileak nahiko ez diren arloetan». Arlo horietako batzuk zerrendatu ditu, hala nola, mendi martxen nahiz jaietako zaintza bereziak edo elurra enbarazu egiten duen tokietatik kentzea. Babes zibileko boluntarioak arautegi propio batera lotuta daude. Udal taldea dira, hau da, udalbatzak osoko bilkuran onartutako ordenantza bat da euren arautegia. Ordiziako kasuan 2008an onartu zuten arautegi hori. Baldintzak, esku-


GOIBERRI 07

ASTEKO GAIA

bideak eta betebeharrak jasotzen ditu ordenantzak. Tartean, prestakuntza jakin bat izan behar dutela babes zibilean aritzeko. Garai batean Eusko Jaurlaritzak emandako diru laguntzak kudeatzen zituzten udalek eta prestakuntza saioak antolatzen zein kudeatzen zituzten. Aurreko legegintzaldian, ordea, jaurlaritzak prestakuntza bere gain hartu zuen eta, ordutik, boluntarioak Arkauten prestatzen dituzte, Araban, ertzainak trebatzen diren toki berean. Araututako prestakuntza horrez gain, urtean hainbat ikastaro eskaintzen dizkie jaurlaritzak: suteak itzaltzeko oinarrizko ikastaroa, desagertutako pertsonak bilatu eta erreskatatzeko ikastaroa, larrialdietan lehen laguntza psikologikoak emateko ikastaroa eta abar.

Liztorren kontrako borrokan lanean ari dira ero eta liztor asiar gehiago, orduan eta bertako erle gutxiago. Liztorrek akabatu egiten dituzte bertako erle ezti egileak. Gizakiarentzat ez dira lehen mailako arriskua, baina erle kopuruak behera eginez gero biodibertsitatearen desoreka eragin ahal dute, eta hori gizakiarentzat bada arriskutsua. Joxe Arizmendi Ordiziako Babes Zibileko taldeko kideak abisu bat jaso berri du elkarrizketa egin bitartean, Altamiran beste erlauntza bat jarri dute liztorrek, kasu egin beharko diote. Maiatzaren 2tik zortzi erlauntz kendu dituzte liztor beltzenak eta beste zortzi bertakoenak. Liztorren arloari dagokionean, protokolo bati jarraiki egiten dute lan. «Gipuzkoako Foru Aldundia eredua eta aitzindaria izan da. Hasieran, orain hiruzpalau urte, suhiltzaileek beren gain hartu zuten liztorren gaia, baina arazoa areagotu da eta, honezkero lanak banatu dituzte». Liztorrei aurre

G

Larrialdiak bakarrik ez Arizmendik beren jarduna bi lerrotan banatzen du: larrialdiak eta prebentzioa. Aurretik zehaztu du prebentzioan aritzen direla larrialdietan baino gehiago, «zorionez». Larrialdiei aurre egiteko sistema «nahiko ondo» eratuta dagoela dio. SOS Deiak koordinatzen du, «herritar batek arazo bat duenean 112 telefonora deitu eta handik bideratzen dute laguntza». Larrialdia zein den ikusita, dagokion aktorea bertaratu ohi da. «Ohiko arazo batzuk badaude zeintzuetan guk informazioa jaso arren, ez dugun esku hartzen. Puzzle osoaren atal bat gara eta dagozkigun egoeretan aritzen gara». Arazoak mailakatuta daude larriaren arabera. Larrienetan profesionalak eta hain larri ez direnetan boluntarioak; batzuetan, guztien beharra dago. Adibideak jartzeko eskatuta, Ordiziako lantaldeak parte hartu duen kasu bat kontatu du Arizmendik: «Urtarrilean luizi bat egon zen eta lurra behera etorri zen. Eraikin bati eragin zion, nahiz eta zuzenean ukitu

Udal taldea dira eta udalbatzak onartutako arautegi propioa dute babes zibileko taldeek Prestakuntza derrigor gainditu behar dute; orain Arkauten trebatzen dituzte boluntarioak Ez dute egiten duten lanagatik dirurik jasotzen, baina lanak asebete egiten dituela diote

egiteko boluntario taldeak sortu ziren herriz herri. Ordizian babes zibileko taldea egon bazegoenez, eurek hartu zuten liztorren kontrako borrokaren ardura. «Kasurik zailenetan suhiltzaileek laguntzen digute». Edonola ere, gero eta lan zailagoa dela dio, «dena arauak dira edota dena da negozioa». Arizmendiren ustetan, «arazoak bestelako dimentsioa hartu du eta erlauntzak kenduta ere, aurki ezingo diogu aurre egin. Ikerketaren esparruan zerbait egin beharko da». Boluntarioak erlauntzak non dauden antzematen dute, «ez da beti erraza mimetizatu egiten baitira». Behin antzemanda, protokoloak agindu bezala kentzen dituzte eta, beharrezkoa bada, kanpoan geratzen diren liztorrak akabatzeko tranpak erabiltzen dituzte. «Gizakiarekin ez dira oldartzen, baina etxeko leihoan edukitzea ez da batere atsegina eta ordiziarrek esparru honetan egiten dugun lana ondo baloratzen dute».

ez. Halakoetan suhiltzaileek ez dute esku hartzen, baina gu han izan ginen bizilagunei laguntzen eta ura bideratzeko ubide bat irekitzen». Ohikoena lantaldea Ordizian bertan aritzea den arren, SOS Deiak eskatuz gero, Ordiziatik ateratzen dira. Errepideetara erortzen diren arbolak kentzen aritu daitezke edota suteak zuzenean itzaltzen ez badituzte ere, suteek eragin ditzaketen bestelako kalteak artatzen laguntzen dute.

Prebentzioa ere bai Prebentzioari dagokionez, udaltzainei laguntzen diete Olentzero egunean, udaberriko zikloturista martxan, San Joan sua zaintzen dute edota datozen Ordiziako jaietan ere bertan izango dira. Uniformeak identifikatzen ditu, «zerbitzua behar den bezala emateko uneanuneko irteeraren arabera janzten gara, baita urteko sasoiaren arabera ere». Baliabideak ere badituzte: 4x4 bat, furgoi bat, quad bat, zodiac bat eta motobonba bat, besteak beste. Boluntario bakar batek ere ez du dirurik jasotzen babes zi-

bilaren esparruan egiten duen lanagatik. Lan orduetatik kanpo egiten dute eta bizimodua bestela ateratzen dute. «Gurean norberaren gogobetetasuna baino ez dago», dio Arizmendik. Orain bi urte adineko gizon bat galdu zen Ordizian. Pasieran ibiltzea atera zen eta ez zen ordurako etxeratu. Ingurua miatzeari ekin zioten baina adinekoa ez zen agertzen. Babes zibileko boluntarioetako batek ideia bat izan zuen eta hari kasu eginda galdutako gizonezkoa aurkitu zuten, bizirik. Arizmendik aipatutako gogobetetasuna halakoetatik elikatzen da, baita egunerokoan egiten dituzten ekintza txikiagoetatik ere. «Gure lanak balio jakin batzuetatik eta elkartasunetik edaten du. Sistemak erakundeak jarri ditu auzolana zegoen tokietan eta horrek, ezpata bat bezala, bi alde ditu: gizarteari laguntzen dio baina gizartea desaktibatzen du aldi berean». Dioenez, gizarte aberatsena ere, behartsua da balioetan galtzen badu. Beraiek, beste asko bezala, isilean lanean ari dira eta balio horien ikur dira.


08 GOIBERRI

ELKARRIZKETA

ARKAITZ APALATEGI

Fredi Pelaez Musikaria eta soinu teknikaria

ÂŤMusika mota guztiak dira interesgarriak eta beti ikasten da zerbaitÂť Arkaitz Apalategi Bizitza osoa musikari lotuta egin du Fredi Pelaez lazkaotarrak. Duela sei urte, bere amets bati forma eman eta Pottoko Studio grabaketa estudioa zabaldu zuen. Urte gutxian, jazz eta musika akustikoen arloan erreferente izatea lortu du, eta genero horretakoak ez ezik, beste estilo askotako musikariak ere joaten zaizkio ate joka.

Ez da ohikoa ibilbide bat egin duen musikari bat estudioan teknikari lanetan ikustea. Aspalditik al zenuen ideia hori buruan? Askotan esaten dut, hau izan dela nire bizitzako kapritxoa. Musikariok beti izaten dugun arazoa da non aritu, non jo. Etxean zeure kasa jo dezakezu, baina taldean aritzeko lokal bat behar da, eta beti arazoak iza-

ten ditugu tokiarekin. Zentzu horretan, niretzat estudioak hainbat behar betetzen zituen; batetik hori, nire isats-pianoa sartzeko tokia izateaz gain, ondo prestatutako leku bat izatea. Denok aritu gara udalak edo utzitako lokaletan, baina toki aproposago bat edukitzea beste gauza bat da; hau niretzako etxean egotea bezala da.

Eta grabaketa aldetik, lehendik

al zenuen zaletasun hori? Soinu munduan gaztetatik nola ibili naizen, arlo horretan zer edo zer egiteko aukera ikusten nuen. Ez zen bapateko zerbait izan. Musikari gehienok bezala, etxean banuen nire 'estudiotxoa', neure grabaketak-eta egiteko. Gero pixkanaka hasten zara beste norbaitentzat lokalean grabaketak egiten, pistak etxera eraman eta nahasketak


GOIBERRI 09

ELKARRIZKETA

daudenez, giro honetan mugitzen den jendearen artean zabaldu egin da, eta azken aldian Nafarroatik, Bartzelonatik, Kanarietatik... etorri zait jendea.

Musikarien artean ahoz ahokoak funtzionatzen du beraz. Bai. Batez ere musika estilo jakin batean, zabaltzen ari da Goierriko txoko batean badagoela tipo bat, musika mota horretaz badakiena, musikaria dena, eta gainera ondo grabatzen duena.

Zentzu horretan, izen bat duen jendea kanpotik etortzeak, zerbait esan nahiko du. Normalean honera etortzen zaidan jendeak badaki zertara datorren. Musika estilo jakin batean aritzen dira eta erreferentziaren batekin etortzen dira; hemen grabatu duen beste norbait, entzun duten grabazioren batetik, edo beste produktore batzuek aholkatuta. egiten... Eta iristen da une bat esaten duzuna: izango banu nik neure txoko bat, jendea etorri eta bertan grabatzeko... Bestalde, ni jazz munduan mugitu izan naiz, eta hutsune bat ikusten nuen hor. Garai batean bazirudien jazz musikarien mugimendu bat egon zitekeela hemen, baina grabatzeko garaian zailtasunak zeuden, piano bat sartzeko edo hainbat musikarik batera grabatzeko. Beste musika estilo batzuetan teklatuak eta nahikoak dira, adibidez pop edo rock estiloetan; baina musika akustikoetan, jazzean edo klasikoan adibidez, zaila da inguruko estudioetan horrelako tokia izatea. Baina nik nola pianoa izan behar nuen, aukera ikusten nuen genero jakin batzuetako musikariek beraien neurrira egindako estudio bat izan zezaten.

Lokal dotorea daukazu hemen. Beno, estudio handiagoak badaude, hemen dagoena dago, baina ondo moldatzen naiz. Grabatu izan ditut zortzi edo bederatzi lagun batera jotzen. Eta emaitza onarekin. Ezaugarri horietako estudio asko ez

Zu musikaria izateak eragin handia izango du, batez ere elkar ulertzerako garaian. Asko eragiten du. Nik uste musika grabatzen aritzen den edozein, neurri batean musikaria dela. Gehienek instrumenturen bat jo izan dute edo talderen batean aritutakoak dira. Baina ezohikoa dena da, formazio musikal bat duen norbait teknikari lanetan aritzea. Musikariek asko eskertzen beraien hizkuntza ulertzea. Botoiak sakatzen ari den tipo horrek beraiek nahi dutena ulertzen duela jakiteak lasaitasuna ematen die. Beraien taldekide bezala sentitzen zaituzte. Ni ere egona naiz beste aldean, eta egoten naiz, eta horregatik hobeto ulertzen dut hor dagoena.

kontuan izaten duten zuk esandakoa. Haien ondoan txikiagoa sentitzen zara, eta pentsatzen duzu: nik zer esan behar diet hauei? Baina gero ikusten duzu galdetu egiten dutela, iritzia eskatzen dizutela, eta zuk esandakoa kontuan hartzen dutela. Kontrako kasua ere gertatzen da, musikari batzuk laguntza gehiago behar dute. Edo diska bat hasieratik bukaeraraino ekoitzi behar duzunean; adibidez kantautore bat bere kantekin etorri, eta arreglo guztiak eta musika guztia zuk sartu behar diozunean. Eta horretarako behar den guztia egin, gidaritza eraman, musikariak ekarri, koordinatu, moldaketak egin, idatzi behar denean idatzi...

Beraz ekoizle lanak egitea ere tokatzen zaizu. Taldearen arabera. Ibilbide bat duten edo pixka bat finkatuta dauden taldeekin ez dago askorik egin beharrik; iritsi, jotzen hasi eta denak funtzionatzen du. Askotan grabaketak oso erraz joaten dira. Batzuk pentsatzen dute tekniko batek sekulako lana hartu behar duela soinu on bat lortzeko, baina gauzak aurrez ondo eginda eta

«Estudioa muntatu nuenean, helburua jazz munduan erreferentzia bat izatea zen»

Oso zorrotza al zara zure lanean? Ala musikariei beraiek nahi dutena egiten uzten diezu?

«Musikariek asko eskertzen dute beraien hizkuntza ulertzea, lasaiago egoten dira»

Lan mota ezberdinak daude. Honera etorri zaizkit izen handiko musikariak, Iñaki Salvador, Gonzalo Tejada, Javier Colina... estatu mailan jazz munduan lehen mailan dabiltzan musikariak. Eta poza ematen du ikusteak horrelako musikariek nola

«Nire proiektuak aurrera ateratzea zailagoa egiten zait, baina ez naiz inoiz jo gabe egon»

prestatuta badaude, mikrofonoak jarri eta bere kasa joaten da, ez dago ukitu ere egin beharrik. Musikariak sortzen du soinua, ez teknikariak. Beste batzutan teknikariaren laguntza gehiago behar izaten da, baina printzipioz gauzak ondo badoaz, bere bidea egiten uztea gustatzen zait.

Lan ezberdin horietan zein da gehien betetzen zaituena? Estudioa muntatu nahian hasi nintzenean, nire asmoa zen jazz musikaren munduan eta grabaketa arloan erreferentzia bat izatea. Agian gu geu gara gure ikuspegiari mugak jartzen diogunak, eta egia esan, ez nuen espero beste musika estilo edo esparru batzuetara iristea. Eta nire sorpresarako, beste lan mota batzuk sortzen hasi zitzaizkidan.

Barietate hori gustuko al duzu? Bai. Azkenean musika guztiak dira interesgarriak, eta grabazio bakoitzetik ikasten da zerbait.

Eta zure musikari ibilbideari dagokionean, estudio bat izateak uzten al dizu denborarik zeure proiektuetarako? Musika proiektu pertsonalak aurrera ateratzea zailagoa egiten zait orain. Baina egia da inoiz ez naizela ezer egin gabe egon. Organiks ez bada Dinamic Trio hirukoarekin; bi aste barru gainera, Donostiako Jazzaldian joko dugu. Baina jazz arloan oso zaila da kontzertuak bilatzea; ate asko jo behar dira, eta lanpetuta bazabiltza, indar gutxiago jartzen duzu horretan. Azkenean bizitzak jartzen zaitu behar den tokian, eta estudioko lanetan aritzearena, nire bizitzako filosofiari emandako erantzun bat zen. Gaztetan, hogeita gutxi urterekin, jendeak animatzen ninduen Madrilera joan, eta han musika arloan lan onen bat bilatuko nuela esanez. Baina niri atzera egin izan dit beti horrek. Ni gustura nengoen nire Goierrin. Eta beti inguruan jotzen aritu gara. Eta ez da pasa urte bat musika jo gabe egon naizenik.


10 GOIBERRI

MOTZEAN

Neskak ezpata dantzan Legazpiko Sustraiak taldeko neskek eta Urretxu eta Zumarragako Irrintzi taldekoek ezpata dantzan parte hartu dute aurten. Legazpin duela lau urte dantzatu zuten lehenengoz eta Zumarragan aurten estreinatu dira. Asier Zaldua Zumarraga Erabakiaren nondik norakoak ezagutzeko eta aurreko egunak, ekitaldia bera eta ondorengo egunak nola bizi izan zituzten jakiteko, GOIBERRI aldizkariak Oihane Auzmendi legazpiarra eta Oihane Vicente zumarragarra elkartu ditu. Auzmendik bi aldiz parte hartu du Legazpiko ezpata dantzan eta Vicente kapitaina izan da Zumarragakoan. Ezpata dantza urteko ekitaldi garrantzitsuena da bi taldeentzat eta bi dantzariek oso argi dute neskek ere parte hartzea merezi dutela. Legazpin, Jon Dorronsoro Sustraiak taldeko kidea izan zen nesken parte hartzea bultzatu zuena. «Aldaketak onartzea kosta egiten zait eta erreparo pixka bat eman zidan. Dena den, egin genuen. Aurten iragarri egin dugu, baina orduan ez. Herritar batzuei ez zitzaien ondo iruditu. Aurten iragarri egin dugu eta errazagoa izan da», esan du Auzmendi legazpiarrak. Duela lau urte neskek bakarrik dantzatu zuten, nesken jantziekin. Aurten, Legazpiko ezpata dantza mistoa izan da eta ezpata dantzariz jantzita egin dute. Zumarragakoa ere hala izan da.

Irrintzikoak duela bi urte hasi ziren gaiari buruz hitz egiten eta iaz hartu zuten erabakia. Jantziak berritu dituzte eta horrek estreinaldia atzeratu du. Jantzi berriak Ikerfolkeko Ane Albisuk diseinatu ditu. Kezka apur bat zuten, herritarren erantzunaren inguruan. Hori dela eta, argudioak lantzea erabaki zuten. «Kazetariei eta kontra daudenei erantzuteko prestatu behar ginela erabaki genuen. Erantzunak landu genituen, denok arrazoi berberak emateko», aipatu du Zumarragako dantzariak. Zorionez, bai Legazpin eta bai Zumarragan herriaren gehiengo zabal batek begi onez ikusi du dantza taldeek hartutako erabakia. Gehienek neskek ere urteko egun handienaz gozatzeko eskubidea dutela ulertu dute. Bai Sustraiakekoek eta bai Irrintzikoek oso argi dute emakumeek ezpata dantza egiteko eskubidea dutela. «Dantza taldeetan neskak gehiengoa gara eta, beraz, gu gara lan gehien egiten dugunak. Dena den, Legazpin ezpata dantza mutilak motibatzeko balio zuen eta guk ere parte hartzeak beraiek errazago uztea ekarriko ote zuen beldur nintzen. Zorionez, ez da halakorik gertatu».

Beste herri batzuetan ere neskak orain arte mutilenak ziren dantzak egiten ari direla eta argudio berberak erabiltzen ari direla aipatu dute bi dantzariek. Tolosako bordon dantza aipatu dute, besteak beste.

Esperientzia hunkigarria

«Dantza taldeetan neskak gehiengoa gara eta, beraz, gu gara lan gehien egiten dugunak» Oihane Auzmendi

Sustraiak taldeko kidea

«Gure helburua lortu dugu: nesken parte hartzea naturaltasunez hartzea» Oihane Vicente

Irrintzi taldeko dantzaria

Tolosan, Legazpin, Zumarragan... emakumezkoek festetako ekitaldi garrantzitsuenean parte hartzeko aukera dute azkenean. Lau urte pasa dira dagoeneko Auzmendik ezpata dantza lehenengoz egin zuenetik, baina ez ditu egun haiek ahaztu. «Oso urduri nengoen. Santikutz egunean, plazan, herritar guztien aurrean, dantza egitea oso hunkigarria izan zen. Oso oroitzapen polita dut. Jende askok zoriondu ninduen, baina hurrengo egunetan Interneten kritika batzuk egon ziren eta horrek min egin zidan», gogoratu du. Zumarragarrak ere urduritasunez bizi izan ditu ezpata dantza aurreko egunak. «Zumarragako ezpata dantzak esfortzu fisiko handia eskatzen du eta, gainera, jendearen erantzunak kezkatzen ninduen. Egunari berari dagokionez, emozioa eta poza izan ziren sentimendu nagusiak», azaldu du Irrintzi taldeko dantzari gazteak.


GOIBERRI 11

MOTZEAN

Oihane Auzmendi legazpiarra eta Oihane Vicente zumarragarra, ezpatekin jolasean. ASIER ZALDUA Jendearen erantzunak asko poztu du. «Gehienek zoriondu egin gaituzte. Badakigu batzuk aurka daudela, baina gure helburua lortu dugu: nesken parte hartzea naturaltasunez hartzea. Oso pozik gaude», esan du Vicentek.

Saria, ez pribilegioa Hemendik aurrera, neskek urtero edukiko dute dantza egiteko aukera, bai Zumarragan eta bai Legazpin. Urtean zehar lan gehien egiten dutenek parte hartuko dute, neskak izan edo mutilak izan. Beraien ustez, ezpata dantza egitea sari bat izan behar da eta ez pribilegio bat. «Ikasturte osoko lana hartu behar da kontuan. Urte osoan lan egin dutenei dagokie ezpata dantza egiteko eskubidea. Sari bat da. Mutil batzuk apirilean ezpata dantzaren entseguak noiz hasi behar ziren galdetzen zuten eta ez zitzaidan ondo iruditzen horiek dantza egitea. Nahiz eta oso dantzari onak izan», azaldu du Auzmendik. Vicente iritzi berekoa da. «Jaialdietan urtean zehar gogor lan egin dutenek dute protagonismoa eta ezpata dantzan ere horrela izan behar da», amaitu du.


12 GOIBERRI

GAZTEAK

Alain Torres beasaindarra Aterpe tabernako marrazki erakusketaren aurrean. ATERPE TABERNA

ÂŤMarrazkiak grafitoz eta ikatzez egindakoak diraÂť Alain Torresek pintura erakusketa du jarrita herriko Aterpe tabernan. Koloreei uko egiten die beasaindarrak. Babeslea

Loinaz Agirre Beasain Beasaingo Aterpe tabernan Alain Torres (Beasain, 1988) artistaren artelanak ikus daitezke hilaren 30era arte. Koloreei uko eginez, marrazkiari ematen dio protagonismoa. Arte Ederrak ikasten ari da.

Nolakoa da Aterpen erakusgai jarri duzun erakusketa? Koadro formatuko erakusketa da: marrazkiak dira, grafitoz eta ikatzez, paper gainean egindakoak dira. Horien artean oleo handi bat dago.

Koloreari uko egiten diozu. Zergatik? Kolore ukaketa hori marrazkia sakontzeko grinan datza, sinplifikatzeko. Marrazkiari, formari eta testurari eman nahi diet garrantzia. Marrazkia maite dut eta marrazkiaren jatorrian oinarritzen ditut nire lanak. Garrantzitsua ikusten dut jatorrietara bueltatzea, bai teknikan eta bai tematikan.

naiz. Urretxuko Irimo lantoki abandonatu bat berpizten ari gara.

Zertan ari zarete Irimon? Izan Gabe arte kolektiboan, diziplina desberdinak batzen dira; batez ere eskulturaren esparrua lantzen dugu. Baina kolektibokoak Goierrikoak garenez, industria hautsetako arazo urbanistikoez, sozialez eta estetikoez kezkatzen gara. Bitakora bat sortzen ari da, esparru librea, ez bakarrik artea, edonor egon daiteke, ez da esklusiboa. Datozen egunetan ekintzak egingo ditugu.

Bakarkako lanean edo kolektiboan aritzen zara gusturago? Kolektiboarekin errealitatea lantzen dugu. Indibidualki nire kezka eta nahi pertsonalak marrazten ditut. Libreago sentitzen naiz.

Nola iritsi zara horraino?

Poesia ere idatzi duzu erakusketa iragartzen duen agirian. Txikitatik idazten dut. Spooken word mugimenduaren zuzen-

Txikitatik marraztu dut, Goierriko eta Gipuzkoako hainbat lehiaketatan parte hartu izan dut. Orain, Arte Ederrak ikasten ari naiz. Indibidualki ilustrazioak eta marrazkiak erakusten ditut eta kolektiboki Izan Gabe arte kolektiboaren partaidea

daria izan naiz. Olerki formatu librea da; aurten iritsi da Bilbora. Ni hemengoa izanda euskara ere sartu dugu. Ondo dago poesia esperimentala ingelesez eta erdaraz egitea, baina euskaraz ere beharrezkoa da. Jendea hezi nahi dugu poesian.


GOIBERRI 13

GARAI BATEAN

Hartzaren ezabaketa Goierrin Gizakiak nahita desagerrarazi du hartza, sortzen zuen beldurragatik. Ehiztariak diruz saritzen zituzten. Aimar Maiz Gizakia ez da naturaz hartza baino indartsuagoa. Baina bai aztiagoa, tresna artifizialak erabiltzen iaioagoa; eta ziurrenik maltzurragoa ere bai. Hartza desagerrarazteko erabaki sendoa izan du, azken bostehun urtean bereziki. Goierrin denak akabatu zituzten. Ataungo Miguel Arrondok 75 urte zeuzkan 1556an. Etxarriko eta Arbizuko basoak ondo ezagutzen zituela zioen, 1505etik «hartzak eta basurdeak ehizatzen ibiltzeagatik». Goierritarrei eta hartzari buruzko lehen aipamena da. Aralarren, 1523an, 28 urteko Sancho de Arruazuri hozka egin zion hartz batek. Bere kabuz jaitsi zen. Hartzaren ehizan triskantza handien berri dago udal diru

kontuetan. 1579tik 1608ra 19 hartz eta zortzi otso hil izanaren ordainagiriak badira Ordizian, Amezketan eta Abaltzisketan. Enirio-Aralarko Batasuneko bizilagunek bilera egin zuten 1578ko maiatzaren 20an, Zaldibian. Aralarren ardiei piztiek kalte handiak eragiten zizkietela eta, araudi bat onartu zuten. Hartza hiltzeagatik sei dukat ordainduko zen, otsoagatik bi dukat, otsokumeagatik bi erreal.

Lehoinabarrak ere bai Goierriko mendietan «tigreak» eta «leopardoak» edo lehoinabarrak ere ehizatu izan dituzte. Serapio Mujikaren arabera, Nafarroako erregeek Afrikatik eta Asiatik ekarri zituzten, ehiza irteeretan jare egin eta atzera harrapatzeko. Batzuek ihes

Hartz ehiztariak akabatutako animalia batekin, 1927an, Tineo herrian (Asturias). GOIBERRI

egin izango zuten, eta Gipuzkoako mendietara iritsi, libre. 1603an « onza brava » bat (pantera mota bat) harrapatu eta Ordiziako udalak saria eman zion ehiztariari. 1606an, Ataungo Agautz mendian «ti-

guere» bat ehizatu zuten. Idiazabalgo artzainek 1776an «tigre handia» harrapatu zuten zepoan, herriko Arantzazu mendian. «39 kilo zen larru eta guzti, haragi kolore horizta zuen, eta marra beltz distira-

tsuak», idatzi zuen Iztuetak. Lizartzan leopardo bana hil zituzten 1777an, 1781ean eta 1820an, Gorosabelen arabera. Gabirian 1658an ehizatu zuten hartz batengatik eztabaida izan zuten gabiriarrek eta ormaiztegiarrek, haragi eta larru eskubideak nori zegozkion ez zirelako ados ipintzen. 1735ean, Aralarren hartz bat harrapatu zuten; 87 kilo zen pisuan, larrua kenduta. Valmedianoko markesaren Ordiziako jauregian (Barrenetxea edo Barrena) eduki zuten, ikusgai. Gipuzkoako azken hartza Antzuolan hil zuten, 1867ko uztailaren 4an. Baina hartz-domatzaile edo «titiritero» bati ihes egindakoa zela esan zen. Geroztik, gizakiak bakarrik egin du orro Goierriko mendietan.


14 GOIBERRI

MOTZEAN

Mugarrien harriak Herrien arteko mugak bereizteko jarritako mugarriek kontatzen duten historia biltzen ari da Joseba Alonso olaberriarra. Goierriko mugarrien mapa osatzen ari da pixkanaka, baita Gipuzkoakoa ere. 1285. urteraino iritsi nahi du. Loinaz Agirre Olaberria Denbora librean, Joseba Alonso mugarriei buruzko informazioa bilatzen eta mugarriak aurkitzen aritzen da. Hamar bat

urte badaramatza dagoeneko horretan. Herri baten historia ezagutzeko eta nortasunari eusteko, beharrezkoa ikusten du Alonsok mugarrien historia,

kokalekua ezagutzea. Goierrin eta Gipuzkoan ari da lanean. Gipuzkoako Foru Aldundiarekin ere elkarlanean aritzen da. 1285. urteko mugarrietaraino

heldu nahi du Alonsok. ÂŤZergatik data horretaraino? Data horretan hasten direlako herriak edo kontzejuak osatzen. Segurari eta Ordiziari atxiki zitzaiz-


GOIBERRI 15

MOTZEAN

kien Goierriko gainerako herriak. Jurisdikzionaltasuna Segurarena eta Ordiziarena izango zen, baina lurraldetasuna mantendu egin zuen herri edo kontzeju bakoitzak».

Arriarango mugarriak aurkitzeko laguntza eske

Atzekoz aurrera

easaingo Arriaran auzoak baditu bere mugarriak, garai batean kontzejua izan zelako. Joseba Alonsok gehien-gehienak aurkitu ditu baina oraindik falta zaizkio hiruzpalau: Lapurretxetik urtegira bitartekoak. Falta zaizkion mugarriak aurkitzeko auzotarren laguntza eskatu nahi du Alonsok: «Arriarandarrek bere nortasunari eusteko oso garrantzitsua da garai batean kontzeju izan zirela jakitea eta mugak non zeuden jakitea».

Data horretara iristeko, ordea, atzekoz aurrerako lana egiten ari da. «Azkeneko mugarritzetik hasi naiz, 1942tik alegia». Alonsoren esanetan, «1939 eta 1942 artean herri guztiak mugarritu ziren, eta testamentuetan gertatzen den bezala, azkenekoak dauka indarra. Aireko oso argazki politak dauzkat». 1889an beste mugarritze bat izan zen Gipuzkoan. «Garai hartako informazio asko lortu dut Madrilen. Gipuzkoan 16 liburu edo metro bateko mapak egin ziren. Kaxiano Zufiriak eskuz egin zituen plano horiek. Mugarriak non zeuden, mugarrien izena eta mugarri bakoitzaren artean zenbateko distantzia zegoen zehazten da bertan». Mapa horri esker, Arriarango mugarriak aurkitzea lortu du Alonsok. Izan ere, «1889an kontzejua zen Arriaran eta bere mugak zituen. 1942an, ordea, dagoeneko Arriaran Beasaingo auzoa zen eta ez zuen mugarririk».

Mapa kartografikoa Denboran atzerago eginez, 1871 ere data garrantzitsua izan zen mugarrien gaian. «Espainiako

B

Ezkerrean, Zumarraga eta Legazpi arteko muga adierazten duen harria. Eskuinean, Joseba Alonso. GOTZON ARANBURU - LOINAZ AGIRRE

mapa kartografikoa egin nahi zuten. Europan ia 100 urte zeramaten eta Espainian ez zegoen mapa kartografiko onik. Baina errepideak-eta egiteko mapa on bat beharrezkoa zen. Militarrek ere interes handia zeukaten mapa hori egiteko». Alonsok jakinarazi duenez, dena den, Gipuzkoako herri guztiek ez zuten mugarritzerik egin eta informazioa bilatzea zaila da. «Hala ere, konplikatuena, 1617koa da, herriak desanexionatzen hasi zirenekoa».

Artxiboez gain, ordenagailua eta Qgis programa lagun onak ditu Alonsok. Dena den, mugarria aurkitzea ez da askotan lan erraza izaten. «Sasiak edo belarrak hartuta daude askotan. Mugarri bat aurkitzen dudanean, garbitu, argazkia atera eta kokapenaren datuak zehatzmehatz hartzen ditut». Toponimia garrantzitsua da, mugarri bakoitzak bere izena baitu. Mugarriak hareharrizkoak edo kareharrizkoak izaten dira gehienetan: «Garai batean

diru asko ordaintzen zen mugarriagatik». Gaur egun hesolak jartzen dira. Mugarriek bestelako informazioa ere ematen dute. Batetik, zein herrirekin muga egiten duen (herri bakoitzak bere hizkia du). Eta bestetik, herriko zenbatgarren mugarria den. Beasainen kasuan, esaterako, B1, B2... dira. Beasainekin jarraituz, orain arte aurkitutako mugarririk zaharrena Domikokoa da, Itsasondoren, Bidegoianen eta Beizamaren artekoa.



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.