Goiberri 155. zenbakia

Page 1

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

155 zenbakia. 2015eko uztailaren 10a

Mendizaleak dantzari, Iru単ean 1856koa errepikatuz, Ordiziatik Iru単erako bidea oinez egin eta dantza egin dute udaletxeko plazan goierritarrek 10-11

Dantzarien Bidea osatu eta udaletxeko plazan dantza egin zuten. CARLOS MEDIAVILLA

Maitane Insausti 3 Iritzia 4-5 Hilabetean arnas berritu 6-7 Juan Joxe Agirre 8-9 Maialen Zubizarreta 12 Ander Kerejeta 13 Migel Imaz arkitektoa 14 Saretik 15


02 GOIBERRI

PUBLIZITATEA


GOIBERRI 03

KATE MOTZEAn

LOINAZ AGIRRE

Maitane Insausti Haur eskolako hezitzailea

«Baliteke haurrak gehiegi babestea,baina maitasun handienarekin egiten da guztia» Loinaz Agirre Mutiloa Maitane Insausti Irastorza (Mutiloa, 1980) haur hezitzailea da Ezkio-Itsasoko haur eskolan. Bere denbora librean, lagunartean, mendira joatea oso gogoko du.

Haurrak gustura egoteko sekretua zein da? Beharrak asetuta izatea.

Haurrak gehiegi babesten ditugu? Baliteke, baina egiten den guztia maitasun handienarekin egiten da.

Igo duzun mendirik politena?

Balaitous, gehien bat egun berean igo ginelako aterpetxetik tontorrera eta jaitsi beheraino.

Edozein, guztiak igotzen gozatzen dut.

Zerk sortzen dizu irribarrea? Ez da gauza asko behar niri irribarrea sortzeko.

Urtaro bat. Guztiak, denek daukate bere xarma.

Eta beldurra?

Zaletasun bat.

Mutiloako txokorik gustukoena?

Euskal dantzak ikastea eta dantzatzea.

Musika talde bat. Hertzainak.

Aralarko edozein.

Gogorrena?

Lezearena.

GOI B ERRI

Mendi buelta bat egin, eta ondoren, putzu edo errekaren batean bainu eder bat hartzea, esaterako.

Zein mendi igotzea amesten duzu?

Liburu bat. La Herbolera, Toti Martínez de

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Itsasondo, Lazkao, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga

Oporretarako plan bat.

Familiakoak sufritzen ikustea.

«Oporretarako plan bat? Mendi buelta bat eman ondoren, errekan bainu eder bat hartzea»

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Janire Arrondo Kudeatzailea: Aloña Landa Koordinatzailea: Eskeine Legorburu Produkzio arduraduna: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Herriko alkate bazina? Puff...utzi utzi, ez noa izan baino lehen pentsatzen jartzera behintzat.

Egoitzak: Beasain:

Webgunea:

Oriamendi, 32. 20200.

Posta elektronikoa:

Urretxu:

goiberri@hitza.eus

goiberri.eus

Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Publizitatea:

Erkuden Muguruza

Diseinua eta banaketa:

Lierni gainean mahaiekin dagoen txokoa.

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

607 530 424 – publi@goiberri.eus

Bezero arreta / harpidetzak: 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.eus


04 GOIBERRI

IRITZIA

GabiĂąe Etxaniz

Elikadura makrobiotikoan aholkulari-laguntzailea

Esnea eta esnekiak, osasuntsuak? ztabaida asko sortzen duen gaia da. Batzuen ustez esnea elikagai osasuntsua da dieta orekatu baten barruan, eta beste batzuk berriz, garbi dute ez dela gizakientzako elikagai egokia. Aitortu beharrean nago ni neu ere bigarren talde horretan kokatzen naizela. Ez dut uste eguneroko elikagaiak izan beharko liratekeenik, noizbehinka apetak ematen digunean har dezakegun zerbait baizik. Esnea bularretik hartzeko da, airearekin kontaktuan jarri orduko oxidatu eta kutsatu egiten da; naturan ez dago animaliarik heldutan, bere borondatez, esnea edaten duenik; ugaztun motaren arabera esnearen konposizioa desberdina da; eta niretzat garrantzitsuena dena: asimilatzeko gai garenak elikatzen gaitu, ez ja-

E

ten edo edaten dugun edozerk. Horren harira, esnekiek duten kaltzioaren %32,1 xurgatzen dugu; egin dezagun alderaketa barazki batzuekin. Brokolia: %61,3. Azalorea: %68,6. Aza: %49,3. Sesamoa: %20,8. Gure hezurren kalitatea faktore askok baldintzatzen dute, ez kaltzioak bakarrik. Adibidez, hormonek, ariketak fisikoak, D bitaminak, K bitaminak edo magnesioak. Elikadurari dagokionez, benetan garrantzitsua da gatz, azukre eta irin finduak alde batera uztea edo asko murriztea eta antioxidatzaile asko hartzea (frutak eta barazkiak). Zergatik ez da egokia? Arrazoi bat baino gehiago aipa genitzake, baina benetako gaizto papera dutenak esnearen proteinak dira. Esnekiek IGF-1 hormonaren (hazkuntza hormona) kopurua handiagotzen dute, eta hori patologia askorekin lotzen da: minbizia, diabe-

tesa, aknea, alergiak, gaixotasun autoimmuneak, loditasuna, bihotzeko gaixotasunak eta gaixotasun neurodegeneratiboak. Aknearen kasuan, badirudi esnea dela alterazio hori gehien eragiten duena, eta horren erantzuleak testosterona hormonaren aitzindariak dira. Hainbat azterketek diote esnekiak muki-sortzaile handiak ere badirela, nahiz eta eztabaida handia izan. Esnearen kontsumoa minbiziarekin lotzen duten azterketak ere badira; horien arabera, kontsumoak areagotu egiten du prostatako minbizia izateko aukera. Era berean, odoleko IGF-1 maila handia denean,

emakumeek bularreko minbizia izateko aukera handiagoa dute menopausia aurreko garaian. Eta gauza bera gertatzen da endometrioko minbiziarekin menopausia ondorengo garaian. Kontua da txekorrak azkar hazteko beharrezko hormonak dituela behi-esneak, baina hormona horiek ehun epitelialak haztea eragin dezakete. Esnea edaten dugun bakoitzean hormona-koktel itzela hartzen dugu: pituitarioak, hipotalamikoak, esteroideak, pankreatikoak, tiroideoak, sexualak‌ Eta gainera, animalia ugaztunek hainbat toxina iraizten dituzte esnearen bidez, hala nola pestizidak, antibiotikoak, produktu kimikoak, hormonak eta baita globulu zuriak ere (mastitisetatik eratorriak). Bukatzeko, gomendio bat ematekotan, esango nuke esnekiak gure eguneroko dietatik kanpo uztea egokia iruditzen zaidala, eta are gehiago osasun arazoren bat izanez gero; pazientzia askorekin hornitu eta ikusi esnea eta esnekiak utzi eta gero zer emaitza lortzen dituzuen, askotan hilabeteak itxaron behar izaten badira ere. Eta noizbehinka esnekiren bat hartu nahi izanez gero, hobe hartzituak izatea (kefirra edo gazta erdiondua), ekologikoak, eta hobe ahuntz edo ardiarenak badira, esne horien proteinak eta giza esnearenak antz handiagoa baitute.


GOIBERRI 05

IRITZIA

Asteko irudia

Josu Maroto

‘2015 Neskek eta mutilek Antion dantza batera egin duten urtea, gogangarria benetan!’

Gora Ez-erabakitzeko eskubidea. Eta ea nork argumentatzen duen hori orain, gazta bat nazionalismoen batasun ikur denean. Gerra Zibiletik, ez genituela nazionalista guztiak Ebro ibaiaren alde berean ikusten. Gaztazionalismo erradikala. Gerra gastronomikoa. Aberri eguna Ordiziako Artzai Egunagatik aldatu beharko dute. Eta Ampo alderdi bihurtuko da orduan. Baina nik ez-erabaki nahi dut, norbaitek esan ez zuen moduan, hau ez-lekua delako; eta beraiena, ez-jakintasuna. Ez-erabaki egin nahi dut, ez dudalako zirkorik behar, ez inoren baimenik, nirea dena aldarrikatzeko. Eta egunero egite horrek, eta hori egunero egiteak, sinestaraziko dit, azkenean, nik hala nahi badut, aske naizela. Eta orduan izango naiz ni. Ni ez naizen hori guztiak gabe. Ni ez naizen hori guztiak gainetik kentzen ditudanean. Eta orduan, ni soilik geldituko naiz. Ni soilik baitnaiz. Izan ere, mundua desberdin ikusten da, gazta baten zuloetatik.

PD: Maite Zaituztegu. Nahiz eta jendeak nahiago duen hondartzara joan.

Alex Areizaga

bat eta

Agur bero bat Yaw-en oinordeko zaitugun hori. Gastronomiak berak, inork baino hobe azal dezake herri honen nortasunaren nondik norakoa. Charles de Gaullek esan zuen behin gure iparraldeko bizilagunen lepora, zaila behar zuela ehundaka gazta mota dituen herrialde bat ados jartzea; hainbat buru hainbat aburu atsotitzari omenaldi eginez ia ezinezkoa zela herrialde bat norabide berean jartzea. Urte batzuk beranduago euskaldunak izan behar teoria hori goitik behera desmontatzeko arduradunak. Ze hemen, nahi ez eta gazta mota asko supergazta bakar baten izenpean batzen diren eta jendearekin lehenengo aldiz antzeko zerbait lortu denaren sentsazioa izan dezakegun, arras neketsua eta zaila da herria foko bakar bati begira, boya bakar baterantz arraunean jartzea. Umorerik gabeko iraultza gorringorik gabeko arraultza da eta azken ahaleginek badute hortik zerbait eta ez da gutxi. Bekozkoa-

bat Jon Plazaola

rekin egindako aldarrikapenak geroz eta gutxiago dira. Gazta denontzat dago, baina gazta horretatik denok jan nahi ote dugun da galdera. Batzuek jan eta errepikatu nahiko dute, beste batzuei ez zaie gazta gustatzen eta beste batzuek nahiago izango dute cabrales edo camembert. Ez dadila urtu eta fondue hutsean geratu.


06 GOIBERRI

ERREPORTAJEA

Hilabetean arnas berritu Hamaseigarren urtez Bielorrusiako haur bat uda pasatzera ekarri du Asun Mendizabalek, kutsaduratik aldentzeko. Maialen Igartua Zegama Duela ia 30 urte egin zuen eztanda Txernobilgo zentral nuklearrak, 1986ko apirilaren 26an, larunbat batez. Gaur egungo haur ukrainiarrek ez zuten gertakari hura bizi izan, baina oraindik jasaten dituzte ondorioak. Erradioaktibitate mailak altuak dira oraindik, eta kutsaturik daude airea, lurra, zein ura. Osasunean arazoak eragiten dizkiete horrek. Baina, Ukrainiako biztanleek bakarrik jasaten al dituzte ondorioak? Tamalez, ez. Erradioaktibitatea ez dago muga politikoen mende, eta inguruko herrialdeetan ere maila altuak atzeman daitezke. «Nik beti adibide bera jartzen dut: Baionan eztanda nuklear bat gertatuko balitz, komunikabideek Frantzian gertatu dela esango lukete, baina Frantziako iparraldekoei baino gehiago eragingo liguke guri», azaldu du Asun Mendizabal zegamarrak. Izaki izeneko gobernuz kanpoko erakundeko kidea da Mendizabal, eta hamasei urte daramatza Bielorrusiako haurrak etxera ekartzen, erakundearen bidez. Izan ere, Bielorrusiako haurrek ere jasaten dituzte 1986ko gertakari haren ondorioak. Izakiren bidez, hilabete eta erdi pasatzen dute haurrek Euskal Herrian. Aurten Bielorrusiako hiru haur daude

Goierrin: bat Beasainen, bestea Legorretan, eta hirugarrena Zegaman, Mendizabalekin. Hemen pasatako hilabete eta erdiak «ikaragarrizko mesedea» egiten diela adierazi du Mendizabalek. «Hemengo airea arnastuta, hemengo janaria janda... erradioaktibitatea gorputzetik garbitzea da helburua» adierazi du. Eta, antza denez, izaten du eragina. «Behin nirekin izan nuen haur baten gurasoek eskutitza idatzi zidaten esanez hemen izan ondorengo neguan ez zuela katarrorik ez beste gaixotasunik izan», oroitzen du. «Hemengo egonaldiak horretarako behintzat balio badu, ni gustura».

Hizkuntza ez da muga Bielorrusiako haurrak ekartzen hasi zenetik, lau neska ezberdin izan ditu berarekin Mendizabalek. Aurten Nastya dago bere etxean, hirugarren urtez. Hamabi urte ditu Nastyak eta Gomel eskualdekoa da. Hegoaldean dago Gomel, Ukrainiarekin muga eginez. Lotsatia dirudi lehen begi bistan, baina etxekoekin «oso maitakorra» dela dio Mendizabalek. «Familiok maitasuna eta esker ona jasotzen ditugu haurren aldetik, baita haien familien aldetik ere, eta horrek lan guztia konpentsatzen du».

Izan ere, Mendizabalek ez du ukatzen haur bat etxera ekartzeak lanik eragiten ez duenik. Gustura egiten du, ordea. Batez ere, lehen urteak dira gogorrak zegamarraren esanetan. Komunikazioa izaten da oztopo handiena. Errusiarrez eta bielorrusiarrez egiten dute haurrek, eta hasieran keinuka ulertu behar izaten dute elkar. Hizkuntza ez da muga izaten, hala ere. Apurka egiten diote aurre. Nastyak, esaterako, dagoeneko badaki euskara apur bat. Mendizabalek dena euskaraz egiten dio, familian eta herrian horixe delako erabiltzen duen hizkuntza. Nastyak gehiena ulertzen du dagoeneko, eta hitz batzuk ere egiten ditu. «Nire bilobekin ederki asko komunikatzen da; dena ulertzen diote elkarri». Igerilekura joatea gustatzen zaio gehienbat Nastyari, Mendizabalen alabarekin. Bestalde, astebetez oporretara ere eramaten dute. Eta gainontzekoan eguneroko bizitza egiten du Zegamako etxean. «Azken finean familiako bizimodua egiten dugu, besterik ez, eta, noski, oporrak direnez, hainbat ekintza egiten ere saiatzen gara». Abuztuaren erdialdean itzuliko da Nastya Zegamatik Bielorrusiara. Agian datorren urtean bueltatuko da, eta agian ez. Ez dute jakiten. Gehienek hamalau bat urte dituzten arte jarraitzen dute etortzen. Batez ere, ikasketengatik. Izakik eskolen bidez ekartzen ditu haurrak Euskal Herrira, eta baldintzeta-


GOIBERRI 07

ERREPORTAJEA

Ezkerrean, Asun Menizabal eta Nastya. Goian, Izaki erakundeak aurten Euskal Herrira ekarri dituen haurrak. MIKEL ALBISU / GOIBERRI

«Hemen hilabete eta erdi pasata haurren osasuna ikaragarri hobetzen da» «Familiok esker ona eta maitasuna jasotzen ditugu haurrengandik eta familiengandik» «Gu zortedunak gara jaio garen lekuan jaio garelako, baina beraiek ez» Asun Mendizabal Harrerako familia

ko bat ikasturtea gaindituta edukitzea izatean da. Dena den, berriro ez itzuli arren, Mendizabalek harremana mantentzen du bere etxean izan diren neska gehienekin. Harreman estua, gainera. «Nire urtebetetze egunean eta gabonetan beti deitzen didate», adierazi du. Internetek, noski, errazten die komunikazioa. Baita Mendizabalek prestaturik dituen taulatxo batzuek ere, bi hizkuntzetako oinarrizko esaldiak biltzen dituztenak.

Bidaia autobusez Izaki erakundeak lau haur ekarri ditu aurten Gipuzkoara, eta beste hainbat Arabara. Autobusez egiten dute bidaia, ez dagoelako zuzeneko hegaldirik. Aurten Mendizabalen gizona joan zen autobusean, haurren bila, eta Nastyaren ama ezagutzeko aukera izan zuen. «Negar malkotan eskertu zion bere alabari gure etxean izateko aukera ematea», adierazi du Mendizabalek. Halako momentuetan sentitzen denak, haurrengandik jasotako maitasunak eta ahal duten neurrian Bielorrusiako haurrei laguntzen ari direla jakiteak ematen dio indarra Mendizabali urtero haur bat ekartzeko, eta erakundean lan egiteko. «Gu oso zortedunak gara jaio garen lekuan jaio garelako».


08 GOIBERRI

ELKARRIZKETA

Juan Joxe Agirre Fraile beneditarra eta artxibozaina

ÂŤZorionez, artxiboaren jarraipena eta etorkizuna ziurtatuta daudeÂť Arkaitz Apalategi Lazkao Urtetan isilpean egindako lana bere ordaina eta aitortza jasotzen ari da azken urteotan. Izan ere, Juan Joxe Agirrek beneditarren artxiboan 40 urtez baina gehiagoz egindako lanak, sari eta omenaldi askotarako eman dezake. Azkena, pasa den asteburuan jaso du Agirrek: Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak, ohorezko adiskide izendatu du.

Zientziaren eta jakintzaren arloko Euskal Herriko elkarterik zaharrenetakoa da. Bai, zaharrena da, duela 250 urte sortu zuten, PeĂąaflorida kondea zen tartean. Garai hartako intelektual asko biltzen zituen, arlo guztietakoak. Gero Europara eta Ameriketara ere zabaldu zen. Baina gerra garaian hori dena moztu zen. Hala ere, gero beraiek aro modernoa

deitzen zutena hasi zen, eta oraindik jarraitzen dute lanean.

Halako historia duen elkarte batek horrelako aitortza bat egitea berezia izango da ezta? Bai. Ekitaldia bera ere oso dotorea izan zen, solemnea. Palazioa ere okasiorako apainduta zegoen, balkoiak, banderak, urteurreneko inskripzioak... Eraikin ederra da, bere kaperatxoa du, eta jardin ederrak. Elkarteko

lehendakariak hitz egin zuen aurrena, eta oso gorazarre handia egin zuen, elkartean zein jende egon den, denak intelektual handiak. Neure burua izen horien artean ikustea arraroa egiten zait. Ni nor naiz pertsonaia horien guztien ondoan?

Zure urtetako lan isil hori saritu nahiko zuten. Nik uste baloratu dutela 40 urtean egin dudan lan hori, batez


GOIBERRI 09

ELKARRIZKETA

tegietan, eta esaldiak tintaz edo azidoz borratu, orri osoak kendu edo liburuak erre ere egiten ziren. Frankismo garaian, euskal apaiz batzuen argitalpenak ere debekatu zituzten.

Zuk zeuk ere bizi izan zenuen debeku horien eragina. Duela 10 urte etorri zen Guardia Zibila Baltasar Garzon epailearen aginduz. Denbora pasa arren ahazten ez den egun horietako bat izango da, ezta?

ARKAITZ APALATEGI

ere historialariei eta ikerlariei begira. Nik egin dudana da materiala bildu eta horien eskura jarri. Joxemiel Barandiaranek esaten duen moduan, ‘herritik hartu duguna, herriari eman’. Filosofia horrekin lan egin dut, eta hala esan nuen Azkoitiako ekitaldian ere. Egin nezakeen gai bat hartu eta hura sakondu, beste askok egin duten bezala. Baina niri ez didate sari hau horregatik eman, 44 edo 45 urtez egin dudan lanagatik baizik.

Saria jasotzeko hitzaldian, euskal ondare bibliografiko eta dokumentala biltzeko egindako lana izan zenuen hizpide. Ezinezkoa da dena hitzaldi batean laburtzea, hainbeste kontu eta anekdota daude... Baina saiatu nintzen batzuk sartzen. Eta gero batzuk esan zidaten, ‘Juan Joxe, zentsuraz-eta esaten duzun hori bizi izan dugu guk ere’. Beste era batera baina garai ezberdinetan bizi izan da hori. Beti izan dira zentsura eta debekuak. Inkisizio garaitik hasita, XV-XVI. mendean, liburu debekatuak baziren, eta inspektoreak ibiltzen ziren liburu-

Hori ez da ahazten. Ni egunero etortzen naiz 9:00etarako, sarreratik bueltan, eta etortzen zaizkit egun hartako irudiak. Beste jende asko iristen den bezala, handik sartu ziren bi gizon, eta Garzonen aginduz atxilotuta eta inkomunikatuta negoela esan zidaten. Ia ia bertan gelditu nintzen, arnasa etenda bezala. Gero sartu ziren denak, 15 bat lagun, batzuk aurpegia estalita, pasamontañasekin . Ez nekien polizia edo Guardia Zibila zen ere, kalez jantzita zeuden eta. Gerora jakin nuen hori. Erabili zuten kaxetako bat jaso nuen, eskularruak, zintak eta hainbat papel zeuden bertan. Oroigarri moduan daukat.

Babes zabala jaso zenuen orduan herritarren eta erakundeen aldetik. Zentzu horretan, gertakari haien harira hemengo lana ezagutzera ere eman zen... Bai, gero atera nintzenerako alderdi guztietako ordezkariak zeuden han, EAJkoak, HBkoak, EAkoak, LABekoak... denetarik. Harritu egin nintzen. EHUko historiadore talde bat ere etorri zen babesa ematera, gehienak ere hemendik pasatakoak baitziren. Anekdota moduan kontatuko dizut, esan zidatela sekulako barreak egin zituztela, Guardia Zibilei sumarioaren akta eskatu niela jakin zutenean. ‘Baina zeini okurritzen zaio hori? Zuri bakarrik’ esaten zidaten. Nik natural eskatu nien, askorik pentsatu gabe. El País egunkariak oso ondo jaso zuen: ‘Hor ikusten da artxibozain onaren eskua’ idatzi zuten.

Haren ondoren etorri ziren ar-

txibategi berria, izen bat hartzea, sariak eta ezagutzak... Azkoitiako ekitaldian ere esan nuen, hau ez dela nik bakarrik egindako lana. Orain jende gehiago ere ari da, baina niretzat garrantzitsuena da honek jarraipena izango duela. Zorionez atzetik fundazio bat dago, langile batzuk eta honen jarraipena eta etorkizuna ziurtatuta daude. Hori oso garrantzitsua izan da artxiboarentzako, Lazkaorako eta baita Goierrirako ere. Ze hemen politikoak aldatu egiten dira, batzuk joan eta besteak etortzen dira, baina udaletxeetan bezala, teknikariek lanean jarraitzen dute, eta gurea, zentzu horretan, haien antzeko lana da.

Aurten bost urte beteko ditu artxiboaren eraikin berriak. Zein da urteotan egin duzuen lana? Orain arte bildutako material guztia txukuntzen eta behar bezala gordetzen ari gara orain. Dugun material guztiaren inbentario sakon bat egiten ari gara, dokumentu bakoitzari fitxa bat eginez, eta dokumentuak digitalizatuz. Batez ere kartelekin hasi gara, eta nahiko aurreratuta gaude, 19 edo 20

«Nirea izen handi horien artean ikustea arraroa da. Ni nor naiz ba horien ondoan?» «Miaketan erabili zuten kaxetako bat jaso egin nuen. Oroigarri moduan daukat gordeta» «Esan izan didate: ‘hauek salduz gero dirua egin liteke’. Baina hau ez da diruz ordaintzen»

mila eginda egongo dira dagoeneko. Arte aldetik garrantzia dutenak ere bai; Nestor Basterretxearen erakusketa baterako sei kartel hemendik eraman zituzten. Batzuk esan izan didate: ‘hauek salduz gero dirua egin liteke’; baina hau ez da diruarekin ordaintzen. Inbentarioaz gain, material guztia digitalizatzen ari gara. Hasieran Donostiara eramatea proposatu ziguten, horretan adituak diren enpresa bati, baina hemendik atera, bidean eraman, puskatu edo hondatu egin direla... Azkenean makinak hona ekarri eta bertan egitea erabaki genuen. Hori guztia egindakoan, hemen bertako ordenagailuetan edonork kontsultatu ahal izango ditu.

Zuk poliki-poliki eta zeure kasa hasitako lanak beste maila bat hartu du orain, beraz. Bai, maila handia gainera! Une honetan erreferentziazko toki bihurtu gara artxibogintzan eta euskal gaien inguruko bildumetan. Eta Azkoitiako ekitaldian ere hori aipatu zuten, erakutsi dugula posible dela artxiboak eta bibliotekak egiteko beste sistema berri eta modernoago bat, eta zentzu horretan, berritzaileak izan garela. Esan liteke ni izan nintzela Euskal Herrian ez ezik, Estatuan ere gauza horiei garrantzia ematen hasi zen lehena. Montserraten zabaldu zitzaizkidan begiak, hango bibliotekan. Monje batek infernua izeneko gela batean zituen gordeta debekatutako liburuak. Guk ere bagunen gure infernua hemen. Batikanoak debekatutako liburu bat genuen, eta gerora ere, baimen berezi bat behar izaten zen hura ikusteko. Kutsu modernista zuen guztia debekatu egiten zuten. Eta eskuetan harrapatuz gero, ipso facto eskomulgatzea zekarren. Baina eskerrak ez genien kasurik egin eta denak gorde genituen. Orduan ezkutuan gordetzen genituen, baina orain altxorrak dira.


10 GOIBERRI

MOTZEAN

Goierritarren taldea San Fermin egunean Iruñeko udaletxeko plazan dantzan. CARLOS MEDIAVILLA

Loinaz Agirre Duela 159 urte, 1856. urtean, Joxe Antonio Olano maisu dantzari zaldibiarraren gidaritzapean, Zaldibiako dantzari talde bat, Zaldibiatik abiatu eta Aralar mendilerroa zeharkatuz, Iruñera (Nafarroa) oinez joan zen uztailaren 7an, San Fermin egunean, Gipuzkoako sokadantza edo aurreskua dantza egitera. Aurten, Nafarroako Euskal Dantzarien Biltzarrak Jexuxmari Garate dantzari goierritarrari istoria hura berriz errepikatzeko proposamena luzatu zion eta Goierriko Mendizale Beteranoek erronkari heldu zioten.

Goierriko mendizale dantzariak Ordiziatik Iruñera oinez joanda, Goierriko Mendizale Beteranoen taldeko hamazazpi kidek aurreskua dantzatu dute Iruñeko plazan.

Era horretan, mendizaletasuna eta dantza uztartu dituzte mendizale goierritarrek proiektu berrian. Iruñeko plazara iristeko, ordea, dantza pausoak ikastea eta 63 kilometro zituzten aurretik. Hiru hilabetean 1517 mendizale Garaterekin aritu dira dantza ikasten.

Zaldibiarrak egun batean Dantza pausoak ikasita, uztailaren 5ean, 06:00etan puntuan ekin zioten mendi zeharkaldiari. 1856. urtean zaldibiarrek egun bakar batean egin omen zuten herritik Iruñerako bidea, eta dantza egiteko garaian ez


GOIBERRI 11

MOTZEAN

omen zitzaien aurretik egindako ahaleginaren nekerik sumatzen. Idatzietan kontatzen denez, urte hartan gastuak espero baino handiagoak izan ziren eta, itxuraz, horregatik erabaki zuen Olanok urte hartan Iruñeara oinez joatea. Oraindik ere, Aralarreko mapetan Dantzarien bidea izenarekin azaltzen da Zaldibiako Iztuetaren etxetik hasi, Akapulkotik gora Oiduira, Igaratzara eta San Migelera iritsi, eta Irurtzundik (Nafarroa) barrena Iruñera iristen den bidea. 2007an beste zaldibiar talde batek ere egin zuen Dantzarien bidea. «Esan digutenez, 2007an zaldibiar talde bat egun batean joan zen 11 ordutan, Zaldibiatik Iruñera. Zortzi lagun iritsi omen ziren eta Labriten egin zuten dantza», dio Andoni Sarriegik. Goierriko mendizale beteranoek lasaiago osatu dute ibilbidea, 2007an Irungo (Gipuzkoa)

zalek egin zuten ibilaldia. Lehenengo etapan ibilitako batzuk ez ziren bigarren etapan ibili, baina beste batzuk gehitu ziren.

Ekitaldi arrakastatsua

Lehenengo etapan, San Migelen ateratarako argazkia. GMB Kemen dantza taldeak egin zuen tankeran: hiru egunetan egin dute zeharkaldia. Etxetik gertu zeudenez, egunero etxean lo eginez osatu dute zeharkaldia. Lehenengo egunean, 36 kilometro egin zituzten, Ordiziatik Madotzera (Nafarroa), Aralar zeharkatuta. 34 mendizalek

egin zuten lehenengo eguneko ibilbidea. Eguerdiko 12:30erako San Migelen ziren mendizaleak. Gehienek oinez egin zuten ondoren Madotz (Nafarroa) arteko beherako bidea. Bigarren eguneko etapa laburxeagoa izan zen, 23 kilometrokoa, Madoztik Berriozarrera (Nafarroa) artekoa. 35 mendi-

Hirugarren eta azken egunean, Iruñeko udaletxeko plazara arteko kaleko hiruzpalau kilometroak ere oinez egin zituzten. Arrotxapean mendizaleak dantzariz jantzi ziren: alkandora zuriz, mahoizko prakaz, eta txapel, espartin eta gerriko beltzez; emakumezkoak gona luzez. Atzeskua eta aurreskua, bi puntako dantzari izan ziren: Mikel Sarriegi eta Mikel Apaolaza beasaindarrak. Ekitaldi arrakastatsua izan zen asteartean mendizaledantzariek eskaini zutena. San Fermin eguneko prozesioaren aurretik, jendearen harridura piztu zuten behintzat. Guztiak pozik, beraz.


12 GOIBERRI

GAZTEAK

«Txistulariontzat ere Antioko baselizan sartzeko une hori zirraragarria da» Antxiñako Ama taldeko kidea, urteetan jo du Maialen Zubizarretak txistua Zumarragako Antion uztailaren 2an. Miriam Luki Zumarraga Zumarragako jaien baitan, Santa Ixabel egunean, Antxiñako Ama txistulari taldeko txistulari gazteena izan zen Maialen Zubizarreta (Zumarraga, 1991).

Noiz hasi zinen txistulari taldean? 13 bat urte nituenean. Amak geriatrikoan lan egiten zuen eta musika eskolako ikasleak joaten ziren jotzea; ni beti joaten nintzen ikustera. Igandeko txistulari kalejirek ere beti eman zidaten atentzioa. Beste musika tresna batek ere ez ninduen erakarri eta horren guztiaren batuketak eraman ninduen txistura.

Txistularientzat egun berezia da Antioko Santa Ixabel erromeriakoa. Nola bizi duzu zuk? Bezperan arropak prest uzten ditut eta goiz joaten naiz lotara. MIRIAM LUKI

Zure adineko asko eta asko festatan murgilduko dira... Bai, hala da. Guk salbea jotzen dugu Santa Ixabel bezperan eta Antxiñako Ama txistulari

Babeslea

«Neskei ezpata dantza egiteko unea lehenago edo beranduago iritsiko zitzaien»

taldeko kideok elkarrekin afaltzen dugu. Afaldu ondoren etxeratzen gara Antiorako indarrez egoteko.

Goizean goiz ekiten diozue egunari. Gosaltzeko hitzordua egiten dugu eta 09:15eak inguru Euskadi plazara joaten gara. Han dantzariekin elkartu eta Eitzagatik Antiora igotzen gara.

Txistulariek ere modu berezian bizi al duzue Antiokoa? Bai, Antiora iritsi eta ermitara sartzen garen une hori oso zirraragarria da guretzat ere.

Aurten neskek ere egin dute ezpata dantza, zer deritzozu? Lehenago edo beranduago iritsiko zelakoan nago.

Harreman estua al duzue dantzariekin? Bai, ezpata dantzaren entseguak elkarrekin egiten ditugu. Guk txistua jo eta beraiek dantza egiten dute. Antioko egunekoa aurretik prestatzen dugu. Abuztuaren 15eko ezpata dantza ere elkarrekin egiten dugu.

Abuztuaren 15ean zuk ere joko al duzu? Bai, hemen egongo naiz eta taldeko kideekin batera joko dut plazan eta parrokian.

Ikasten ari al zara? Haur hezkuntza eta heziketa berezia ikasketak amaitu berri ditut.


GOIBERRI 13

GURE LURRA

Ander Kerejeta OrtuKontuk kontsumo taldearen ekoizlea

ÂŤKontsumo taldeetan parte hartzeko gogoa sumatu dut jendearenganÂť

Erraz aurkitu al dituzu kontsumitzaileak?

Miriam Luki Urretxu Maiatzeko azkeneko astean lehenengo otarreak banatu zituen Ander Kerejetak (Urretxu, 1984) Areizaga-Kalebarren plazan. Kontsumo taldea sortu du, bigarrena Urretxun eta Zumarragan. Badira hiru bat urte Gorka Sasieta itsasoarrak otarreak banatzen dituela bi herriotako bezeroen artean. Orain, Kerejetak beste kontsumo talde bat sortu du. Maiatzeko azken aste hartatik astelehenero banatu ditu otarreak.

Sasietaren kontsumo taldea martxan egoteak bidea ireki dit. Jende askok kontsumo taldeen berri zeukan. Nik ere, aurretik, otarren bat edo beste banatu nuen etxez etxe. Bilera bat deitu nuen eta abiatu ginen. Jendeak horrelakoetan parte hartzeko gogoa daukala sumatu dut. Zumarragako jaietan, txosnetan, Euskal Herriko produktuak baino ez dira eskaini. Esango nuke gero eta gehiago arduratzen gaituela kontsumitzen duguna zer den eta nondik datorren jakiteak.

Aurretik baserri lanetan aritua al zinen? Baserri mundua betidanik ezagutu dut, baina baserriko lanak ez. Ni kalekumea naiz. Garai batean, Gaztelekuko kide batzuekin baratze bat okupatu genuen Etxeberrira doan bidegorriaren ondoan, baina ez ninduen horrek harrapatu.

Zerk harrapatu zintuen? Une jakin batean, bidegurutze batera iritsi nintzenaren sentipena izan nuen. Zertan lan egin nahi dut? Lana egin beharra baitago, zoritxarrez. Asebeteko ninduen zer edo zer egin nahi nuen. Tabernan edo tailerrean aritua nintzen eta ez ninduten asebete. Entzun nuen Gorka Sasietak kontsumo taldea martxan jarri nahi zuela eta egun horretan bertan erabaki

ere egin dut. Gorka Sasietak lagundu zidan eta auzolan bat ere antolatu nuen lagunekin. Poliki-poliki lur gehiagora zabaldu nuen ortua eta orain gutxi martxan jarri dut kontsumo taldea. Asko daukat oraindik ikasteko, momentuz autoeskolatik atera berritan bezala, ni ere L-arekin noa.

Zer zegoen zuk banatutako azken saskian?

Ander Kerejeta Gabiriako baratzetik etorri berritan. MIRIAM LUKI bat hartu nuelakoan nago. Hamalau hilabeteko bidaia bat egin aurretik izan zen. Ondoren, Latinoamerikatik bueltan, Sasietarengana jo nuen.

Berekin ikasi al zenuen? Bai. Sei edo zazpi hilabete inguru egin nituen berekin lanean, ikasten. Gero, nire kasa hasi nintzen Gabiriako Zantagoiti baserrian.

Zein izan zen hasierako lanik handiena?

Etxekoak konbentzitzea. Baserrian lan egin duenak bizimodua baserritik ateratzea ezinezkoa dela uste du. Nik argi esan nien senideei saiatu behar nintzela.

Nondik hasi zinen? Sail txiki batean probatzen hasi nintzen. Salto handiena negutegiarekin eman nuen, aurreko abenduan jarri nuen. Nire kasa egiten saiatu naiz eta lan gehiago eman dit, baina merkeago

Letxugak, indarrean datoz orain. Lehenengo kalabazinak ere badatoz. Negutegian lekak atera dira eta kanpokoak ere badatoz. Tipulinak, udaberriko aza, azken ilarrak, piperrak azkar egongo dira, erremolatxa... Uda oso oparoa da.

Otarra banatzea baino gehiago bada taldea, ezta? Taldekideen artean izena jarri diote taldeari. Baserrira bisita egin dugu eta halako gehiago antolatzeko asmoa daukat. Errezetak ere igo daitezke Interneteko txokora. Nik uste dut jendea astelehenetan oso gustura etortzen dela otarra hartzera. Hasi baino ez gara egin.


14 GOIBERRI

GARAI BATEAN

Donostiako arkitektoa Migel Imaz ataundarra XIX. mende bukaerako eta XX. mende hasierako Donostiaren garapen urbanistikoaren aita izan zen. Berak egin zituen Donostiako eraikin garrantzitsu asko. Loinaz Agirre Ataun Migel Imaz Apalategi Ataungo Arrondo auzoko Estrada berri etxean jaio zen 1873an. Dozena bat urterekin, herriko harrobi batean hasi zen hargin lanbidea ikasten, eta 1890ean Donostiara joan zen lanera. Arte eta Lanbide Eskolan aljebra, matematikak eta marrazketa ikasketak egin zituen lanean ari zen bitartean. 1890-1891 ikasturtean, berriz, Industria eta Eraikuntza Arteetako sailean hasi zen ikasten. Arte eta Lanbide eskolan hiru ikasturte igaro ondoren, arduradun jarri zuten. 1864an Donostian harresiak bota ondoren, hiria zabaltzen eta hazten ari zen Amara, Gros eta Antiguo aldera. Donostia modernoaren garapenean lan garrantzitsua egin zuen Imazek. 1900 eta 1905 artean, Miguel Imaz y Sociedad elkartea sortu zuen bere lanbide berdineko lagun batzuekin. Donostiako Udalaren enkarguz egindako lehen lana San Bartolomeko muinoaren ebaketa izan zen, 1908-1915 artean. Gaine-

Zurriolako zubia eraikitzeko lanak 1918an. MIGEL IMAZ APALATEGI LIBURUTIK

rako lanak errenkadan etorri ziren. Kursaal kasinoaren inaugurazioaren ondoren gauzak okertzen hasi zitzaizkion Imazi. Krisialdi ekonomiko larria piztu zen Espainian eta Europan. Ekonomia krisiari jokoaren debekua ere gehitu zitzaion. Donostiarren esker onaren adierazgarri, Grosen, ataundarraren izeneko kalea dago. 1925eko ekainaren 6an hil zen Urnietan (Gipuzkoa), trenak harrapatuta.

Donostian Imazek egindako lanak San bartolome. 1908-1915. Amara berri aldera Easo kalea luzatzeko San Bartolomeko muinaren ebaketa lanak egin zituen. pasealeku berria. 1916-1919. Urgull mendiaren magalean Pasealeku berria egiteko lanetan parte hartu zuen Imazen elkarteak, pasealekua babesteko horma egin zuten. Maria cristina hotela eta victoria eugenia antzokia. 1910-1912. Europako hiri turistiko garrantzitsuenen pare jartzeko, luxuzko hotela eta antzokia eraiki zituen.

Justizia jauregia. 1909. Hormigoi armatua ez zen asko erabiltzen inguruan baina Imazek bere abantailak ezagutzen zituen. Hormigoi armatuzko zoruak egin zituen justizia jauregian. Zurriolako zubia. 1918-1921. Groseko zabalduran parte hartu zuen: Urumea ibaiaren bideratze lanak egiteaz gain, Zurriolako zubia ere egin zuen. Kursaal kasinoa. 1916-1922. Kursaal kasinoaren eraikuntzak dotorezia edo ukitu berezia eman zion Grosi. Lursailen prezioa ere ia bikoiztu egin zen ondorioz.


GOIBERRI 15

INTERNET

saretik goierri.hitza.eus

Sarean

Ehunmiliaken proben jarraipen berezia, ‘goierri,hitza.eus’ atarian

Etxearen apainketarako gida, sarean

Ehunmiliak, G2H eta Marimurumendi lasterketak gertutik jarraituko ditu Goierriko Hitzak ostiraletik igandera bitartean, hiru probek irauten duten bitartean; goierri.hitza.eus atari digitalaren bidez, Ehunmiliak, G2H nahiz Marimurumendi proben jarraipen berezia egingo du. Dagoeneko goiberri.eus atari digitalean ikusgai daude proboren aurkezpen ekitaldia, hiru probetan parte hartuko dutenetako korrikalariei elkarrizketak nahiz beste hainbat kontu: probei buruzko informazioa, autobusen ordutegiak, mapak... Era berean, ostiraletik igandera proba bakoitzaren irteera -helmugan, nahiz ibilbi-

Goiberri aldizkariarekin batera ekainean paperean argitaratu zen Dekorazio gida ikusgai dago dagoeneko goierri.hitza.eus atarian.

deko hainbat puntu esanguratsutan izango da, berri guztiak gertutik emateko. Unean uneko informazioa, argazkiak nahiz bideoak jasoko ditu. Jarraipen berezia egingo da gainera, sare sozialen bidez. GOIERRIKO HITZAk Facebook eta

Twitter kontuen bidez lekuan lekuko xehetasunak emango ditu. Proben jarraipenerako erabiliko diren traolak ondokoak izango dira: #ehm15, #g2h15 eta #mm15. Ikusleek edukiak igo nahi izanez gero aipatu @GoierriHitza!



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.