Goiberri 153. zenbakia

Page 1

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

153 zenbakia. 2015eko ekainaren 26a

GOI B ERRI

Herri bat, bi ikuspegi Herrigintza moduen gaineko desadostasunek eztanda egin dute Zerainen. Zauriak sendatzeaz hitz egin dute bi aldeetako ordezkariek 8-9

Hauteskundeen bueltan ezkutuan zeuden arazoak azaleratu eta zatituta dago Zerain. ARKAITZ APALATEGI

Maitane Legarreta 3 Iritzia 4-5 Iritzi batasunik ez 6-7 Goierri landa eremutik 10-11 Prekarietatearen adina 12 Antiok hartuko du Gipuzkoa 13 Egunsenti ederra, orain 50 urtekoa 14 Zumarragako eta Mutiloako festak 16-19



GOIBERRI 03

KATE MoTZEAN

LOINAZ AGIRRE

Maitane Legarreta Liburu kritikaria eta euskara irakaslea

«Karmele Jaioren mundu ikuskera oso gertuko sentitzen dut» Loinaz Agirre Beasain Maitane Legarreta Etxezarreta (Beasain, 1986) kazetaritzan lizentziatua da. Euskal Kulturaren Transmisioan aditu titulua eta Idazle Eskolako graduondoko ikasketak ere eginak ditu. Ogibidez euskara irakaslea da AEKn. Gaztezulo aldizkarirako liburu kritikak idazten ditu eta 111 aldizkarian idazleei elkarrizketa egiten hasi berria da.

Zein libururi egin diozu kritikarik onena? Sartu Gaztezuloren webgunean eta zeuk ikusi!

Eta txarrena? Txar-txarrik ez dut idatzi. Nire

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Itsasondo, Lazkao, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga

GOI B ERRI

helburua ez da kanona erabakitzea, zer irakurri hautatzen laguntzea baizik.

Idazle gogokoena? Karmele Jaio, esaterako. Bere mundu ikuskera oso gertuko sentitzen dut.

Inoiz pentsatu duzu libururik idaztea?

Liburu gogokoena?

Amestu izan dut horrekin baina, oraingoz, nahikoa dut tarteka zerbait idatzita, zaletasunari eutsita.

Karmele Jaioren edozein, José Saramagoren Ensaio sobre la Cegueira eta J.D.Salingerren The Catcher in the Rye.

Zein motatako liburuak dituzu gustuko?

Euskararik ez dakienak zer galtzen du?

Distopikoak oso gustuko ditut. Mundua eta gizakia ezagutzen eta ulertzen lagunduko didan edozein.

Noiz irakurtzen duzu? Ahal dudanean; nahiago goizean, burua fresko izan behar dut.

«Nire helburua ez da kanona erabakitzea, zer irakurri hautatzen laguntzea baizik»

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Janire Arrondo Kudeatzailea: Aloña Landa Koordinatzailea: Eskeine Legorburu Produkzio arduraduna: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Amets bat: Buruan dudan proiektua gauzatzea eta gustura bizitzea, ilusioak eraberrituz.

Egoitzak: Beasain:

Webgunea:

Oriamendi, 32. 20200.

Posta elektronikoa:

Urretxu:

goiberri@hitza.eus

goiberri.eus

Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Publizitatea:

Erkuden Muguruza

Diseinua eta banaketa:

Munduari begiratzeko leiho gehiago eta izateko beste modu batzuk.

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

607 530 424 – publi@goiberri.eus

Bezero arreta / harpidetzak: 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.eus


04 GOIBERRI

IRITZIA

Joseba Imaz Kazetaria

Gora infernua! au infernua bada, gora infernua eta biba zuek!Âť. Honezkero ezagu n a bihurtu da aldarrikapen alai hori. Hitz horiekin bukatzen da eta, igande gauero, Herri txiki, infernu handi telebistako saio arrakastatsua. Joan den jai gauekoa, baina, berezia izan zen. Guztira 22 herrigune ezagutu eta ezagutzera eman ondoren, Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi aurkezleek aurtengo denboraldia amaitutzat eman berri dute. Orain arte programan izandako unerik onenen errepasoa eginez esan diete agur ikasleei. Reality, prensa-rosa eta teletertuliak nagusi dira gaur egun kanal gehienetako parrilletan. Izan ere, HD bereizmen handiko irudien aroan, telebistak zaborrez gainezka dagoen edukiontzia izaten jarraitzen du. Horregatik hartu dut atsegin, (ia) igandero-igandero, afalostean, telebistaren aurrean eseri eta, mandoari sakatuz, ETB-1eko lehen katea piztean. Ordubete inguruko tarte horretan, hainbat herri txikitako ohitura, bizi-

H

modu eta edertasunaren berri eman digute Gurrutxaga eta Pagadi komedianteek. Beti ere umorez zipriztindutako elkarrizketa eta irudien bitartez. Eszena bakoitza monologo labur batzuekin josiz eta, Sebastian Lizasoren bertsoen bizitasunari esker, gainera, herritarrei beraiei eskainitako emanaldiekin osatu dute programa. Goierrin ere izan dira Elgoibarko futbolari ohia eta Villabonako aktorea, telebista kamerak atzetik zituztela. Gogoangarriak izan dira, esate baterako, ataundar batek gurdi gainean egindako hipika-erakustaldia. Baita ere, Torto jentilak okulistarenera egindako bisita surrealista. Makina bat barre algara eragin digute. Egiari zor, egoera xelebre asko erakutsi dizkigute saio hauetan guztietan. Baten batek esango du, arrazoi puntu batekin, herritarren eguneroko martxa eta izaera azaleratu baino, auzotar berexienak izan direla askotan protagonista. Hala izanda ere, kontuan eduki behar da telebistaren oinarrietako bat espektakuloa dela, hain justu. Ikuslea entretenitzea baitu helburu. Eta xelebre-

keriak, azken finean, horixe dira: ikuskizuna eta komedia. Entretenimendua. Kritikaren sokatik tiraka hasiz gero, baita ere, esan dezakegu Herri txiki, infernu handi kalekume —esan dezadan urbanita, gaur egungo hizkuntzan— batzuen ikuspegitik egindako saioa dela. Hala da, ziur asko. Ez dute hori ezkutatzen Pagadi eta Gurrutxagak. Bidean deskubritzen dituzten joera eta esamoldeekin harrituta ageri dira programa gehienetan. Esango nuke, hala ere, xaloa dela haien begirada. Inoren kontura barre egiteko asmoz baino, ikusmin bihurri batek bultzatuta bezala aritzen dira.

Horren guztiaren gainetik, erakutsi dizkigute herri txikietan oraindik bizirik dirauten balore positiboak. Ondoko bizilagunaren ezagutza eta harekiko errespetua, ingurumena zaindu eta maite duten baserritar eta ganaduzaleen lana, auzolanerako konpromisoa, ekimen berriak martxan jartzeko prestutasuna, kultur sorkuntzarako joera, euskararen erabileran duten naturaltasuna, umore sano bezain fina... Zerrenda luzea da. Badugu joera bat herri txikiak, programaren tituluak dioen bezala, norberaren askatasuna mugatzen duten eremu itxi eta endogamiko modura ikusteko. Hiruburuak, aldiz, anonimatoaren eta, ondorioz, libertate indibidualaren paradisu dira, teoria horren arabera. Herri txiki, infernu handik pentsamolde horren aurrean, Euskal Herriko hainbat auzo eta herriguneren aberastasuna eta bizitasuna azaleratu du. Gure eskualdean, zorionez, baditugu joritasun horren hainbat adibide. Baina balio horiei eutsi nahi baldin bazaie, beharrezkoa da erakunde publikoen babesa eta laguntza. Aktibitate ekonomikoa arintzeko, oinarrizko zerbitzuak bermatzeko eta gizarte bizitza bultzatzeko. Batzuk lurralde oreka esaten diote horri. Pagadik eta Gurrutxagak, ironiaz, infernua. Altxor baliotsua, nire ustez.


GOIBERRI 05

IRITZIA

Asteko irudia

Josu Maroto

«Etxerako lanak bai ala ez... beno, ni umeekin nago!!!»

Uda berri bat iristearekin batera, aro berri bat hasi da. Euskal Herriak berezko dituen koloreez gain, esan liteke sarri ikusi izan dugun erromako zubiak ere kolore bat gehiago duela. Gizarteak berezko du aniztasuna, baina hemendik aurrera, gizartearen etorkizuna margotzerako unean aukera bat gehiago zabaldu da: orain artean emakumeen morea, ekologiaren berdea, itsasoaren urdina, langileen eskubideen gorria, herri harresien laranja, bakearen zuria genituen... eta hemendik aurrera, giza katearen urdin turkesa eta erabakitzeko eskubidearen koral kolorea ere gehitu beharrekoak dira. Sarritan entzun izan dugu kolore bakoitza sentimendu batekin lotzen dugula edota sentimentu bat adierazten duela. Euskal Herriko bost hiriburuetan nagusitu den koral koloreak ordea, emozio asko eragin ditu, ezin asmatu adiera bakarra ematen. Izan ere, Jon Maia bertsolariak ongi esanda bezala, eta haren hitzak gogoan hartzea

zilegi bazait, «Euskal Herria emozioen superpotentzia bat da». Koral kolorea nagusi bazen ere, besteen artean ez zen kolore bakar bat falta, denak ziren han. Gaztak hasitako bidea giza kateak jarraitu zuen eta oihal zatiekin iritsi gara honaino. Ea hurrengo pausuan jende zoriontsua ikusten dugun, herri libre batean.

Eneritz Gorrotxategi Zuaitz

bat eta

Ni konformatuko nintzateke jendeak zoriontsu eta libre izateko aukera duen herri batean bizitzearekin. Kirmen Uribek idatzitako letrak oso politak iruditzen zaizkit sorkuntza artistiko gisa, baina infantilak eta desegokiak mezu politiko (edo prepolitiko) moduan. Zoriontasuna eta herri librea binomioak ilusioa sortzeko balio dezake, baina bata zein bestea lortzeko bideak konplexuegik dira uztarri batean lotu eta ilusioaren gurdian itsututa aurrera egiteko. Gure Esku Dago irakaspen asko ari zaigu ematen, jendea elkartzeari, sinesteari, antolatzeari, anbizioari, konpromisoari eta abarri buruz. Txalotzekoa, eskertzekoa eta zoriontzekoa da lan hori guztia. Baina, hainbat kezka ere sortu zaizkit ekainaren 21eko ekitaldien ondoren, eta zilegi bazait, ahoz gora botako ditut: Irribarre eta «superpotentzia emozional» gehiegi ez ote dabilkigu? Eskubide politiko-demokratiko baten aldarrikapena ez ote dugu gehiegi «pailazotu»? Agian ni zozo eta triste bat naizelako izango da, baina tristura, malenkonia, etsipena eta antzekoak ere beharrezko iruditzen zaizkit zoriontsu izateko. Emozionatuegi ez ote gabiltzan! Kolore denak dira beharrezko, baina denak batera jarriz

bat

Ion Muñoa Errasti

gero beltza irteten dela ikasi genuen plastikako eskoletan ezta? Eta aniztasunari buruz zer? Sanferminetako arratsaldeetako zezenketetan agian aniztasun gehiago egongo da Iruñean joan den igandean baino; zer esanik ez San Mamesen edo Anoetan denboraldi guztian zehar. Beldur naiz konbentzituen festa hauek parrokianoak irribartsu eduki arren, Gure Esku Dagoren helburu nagusiei gehiegi ez ote dieten laguntzen. Baina ez kasu handiegirik egin. Grisa izateaz gain, Anoetan zerbezak amaitu zirelako petralduta irten ostean idatzitako lerroak dira hauek eta.


06 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

Iritzi batasunik ez Haurrei etxerako lanak bidaltzearen gaiak hizpidea jarri ohi du eskola komunitatea sortzen duten eragileen artean. Aldagai askok eragiten diote eztabaida horri, eta iritzi bateratu bat izateko bide luzea dago egiteko oraindik. Iñaki Gurrutxaga Bukatzear da aurtengo ikasturtea, eta horrekin batera, irailera arte –kasu gehienetan behintzat– ahaztuta geratuko dira eskola kontuak. Beharbada, oraingoa izan liteke aurtengoaren balorazioa egin eta datorrenari begira hausnarketa egiteko garairik onena, baina udako oporrak ere igaroko dira, eta bi hilabete eta erdi barru bere horretan segituko du denak. Etxerako lanak bai ala ez, etxerako lanak bai eta ez, etxeko lanak zertarako? Galdera eta gogoeta ugari egin daitezke

hitz aspertu askorako aukera hainbat eman duen gai horri buruz. Gurasoen artean sortzen du zeresana batez ere, eta esparru hainbatetan zalantzan jartzen da etxerako lanen balioa. Interneten ere hamaika artikulu irakur daitezke gaiaren inguruan. Eta ondorio bat ateratzekotan, honakoa: ez dago iritzi bateraturik. Artikulu horiei tiraka, aditu askoren hitzak bil daitezke. «Europan eskola ordu gehien duen hezkuntza sistema daukagu, eta etxean beste hiru sartu behar dituzte ikasleek. Ho-

rrek ez dauka zentzurik», dio Enric Roca Pedagogia irakasle kataluniarrak. Askok egiten dute bat iritzi horrekin, baina beste askok –kontserbadoreek kasu gehienetan– diote lan ohiturak, ordena eta diziplina dakartela.

Helburua eta neurria Rocak erdibidearen alde egiten du. Haren ustez, etxerako lanak onuragarriak izan daitezke eta ohitura onak sor ditzakete baldin eta ez badira eskola orduen jarraipen modura proposatzen. «Eskola orduetan ulertu ez

dena ulertarazteko ez dute balio etxerako lanek, baina bai eskolan ikasitako kontsolidatzeko». Maite Rodriguez pedagogoaren hitzak dira horiek. Lehen Hezkuntzako 3. mailara arte ez liratekeela etxerako lanak bidali behar uste du, eta ez luketela ordu erdi bat baino gehiago iraun behar, irakurketa barne dela; 6. mailatik aurrera ordu eta erdi, eta DBHn bi ordu baino gehiago ez. «Umeek ume izan behar dute, bizi egin behar dute, eta jolas egin». Orokorrean, beraz, ez da zalantzan jartzen etxerako lanak bidali be-


GOIBERRI 07

ASTEKO GAIA

«Haurren erritmoa eta sistemaren funtzionamendua ez dira bateragarriak» «Etxerako lanak neurrian eta ikasle bakoitzak dituen beharren arabera bidali behar dira» «Gurasook irakasleen egoera ulertu behar dugu, baita haiek gurasoona ere»

Idoia Apaolaza Psikopedagogoa

har diren bai ala ez, baizik eta neurrigabekeria. Frantziako Guraso Elkarteen Federazioak Etxerako lanen greba deitu zuen 2012an, eta 2014an LHn etxerako lanak galarazteko proposamena egin zuen Frantziako Gobernuak. Gerturago etorrita, Nafarroako Arartekoaren eskariz Nafarroako Eskola Kontseiluak 2011n egindako txosten bat ere badago. Haren arabera, lehen eta bigarren hezkuntza ikasleen %32,9k ordubete eskaintzen diete etxerako lanei; %50,7k ordu eta erdi, eta bi ordu eta erdi artean; eta %11,6k hiru ordutik gora. Egiaztapen argi bat utzi zuen txosten hark: zenbait ikaslek ez dutela etxean nahiko baliabide ekonomiko, kultural eta tekniko etxerako lanak era egokian egin ahal izateko, eta ondoen egiten dituztenak baliabide horiek dituztenak direla. «Horrek ezberdintasunak sortzen ditu ikasleen artean, eta gero eta arrakala handiago ere bai». Finlandiako eta Koreako ereduak beti dira aipagai etxerako lanez hitz egitean. Finlandian ordu erdi eskas eskaintzen dizkiete ikasleek etxerako lanei; han ez dira garrantzitsuak. Korean, berriz, akademia batera joan behar dute eskolako hariari jarraitu nahi badiote. Talka egiten duten bi eredu dira, baina emaitza aldetik biak ala biak arrakasta lortzen dute.

Teoriatik errealitatera Etxerako lanak zertarako, edukiak ikasteko ala ikasleen artean lan ohiturak sortzeko? Gurasoen artean sortzen den beste galdera bat da hori. Eta hona hezkuntza munduan aritzen den guraso baten iritzia: «Ez luke ikasteko behar, edukiak irakasleek erakusten dituztelako, eskolan. Lan ohiturak sortzea bada helburua bai, gaur egun daukagun irakaskuntza munduan lan ohitura batzuk ez badauzkazu ez baituzu zereginik izango goi mailako ikasketa

batzuei aurre egiteko. Interesgarria da lan ohitura horiek edukitzea». Tankera bertsuko ustea du Idoia Apaolaza psikopedagogoak (Ikaztegieta, 1980). Beasaingo Ttiklik elkargunean kontsultak eskaintzen ditu ostegunero, eta baita sorterrian jarria duen zentroan ere. Arreta gabezia, hiperaktibitate eta motibazio eza duten gaztetxo eta nerabeekin lan egiten du. Batetik teoria dagoela dio, eta errealitatea bestetik. «Niri asko gustatzen zait Maria Montessoriren filosofia. Eskola librea aldarrikatzen zuen, haurren erritmoa errespetatu behar dela, eta ni guztiz ados nago horrekin. Teoria orokorra da, eta oso ondo dago, baina errealitatean hori ezin da». Apaolazak, ordea, gaur egungo hezkuntza sistemari egiten dio erreferentzia. «Curriculuma irakurtzen duzu, eta ikasle bakoitzaren erritmoa eta aniztasuna errespetatu behar dela jartzen du. Baina zer gertatzen da? Lehia gogor batean sartuak gaudela, eta haurraren erritmoak eta sistemaren funtzionamendua ez direla bateragarriak. Zer gertatzen da lan munduan? Gutxieneko titulu bat ez badaukazu, oso zaila egingo zaizu lana bilatzea». Apaolazak ez du bere burua «etxerako lanen defendatzailea sutsutzat» jotzen, baina gaur egungo gizarteari begiratu behar zaiola dio. «Etxerako lanak neurrian eta ikasle bakoitzaren beharraren bidaltzearen aldeko naiz. Guraso bezala, defenda dezaket eskoletan gauzak beste modu batean egin ditzaketela, baina profesional bezala kasu bakoitzaren berezitasunak aztertu behar direla uste dut. Ni gizarte honetan bizi naiz, eta badakit zer dagoen».

Ohiturak sortzearen alde Kontsultara joaten zaion ikasle baten kasuari egin dio aipamena. Bezero horren ikastetxean –edo ikaslearen irakasleak

Udako oporrak, etxerako lanak, deskantsua eta oreka kasturtean zehar nahikoa lan egin dutela eta oporrak deskantsatzeko direla. Inor gutxik jarriko du zalantzan baieztapen hori, baina horrek ez du esan nahi ezer egin behar ez denik. Apaolaza udan zehar «lan pixka bat» egitearen aldekoa da, batik bat urtean zehar atzetik eta ezinean ibiltzen den kolektiboari begira. «Oreka bat bilatzearen aldekoa naiz. Egunero egin daiteke zerbait, haurra ito gabe eta bere erritmoa errespetatuz. Ikasturtean ondo ibili bada malguagoak izan gaitezke». Gutxienetik, ohera sartu aurretik gurasoek haurrekin irakurketa saioa bat egiteak kalterik ez dakarrela dio.

I

behintzat ez– ez dute etxerako lanak bidaltzeko ohiturarik, baina ikasle horrek behar omen ditu. «Nik neronek prestatzen dizkiot fitxak, benetan behar baititu». Apaolazarentzat garrantzitsua da haurrei gauzak kosta egiten direla sentiaraztea, hori bai, blokeoak saihestuz. «Orain gehiegi babesten dira haurrak, burbuila batean bezala dauzkagu, eta askotan eskola eta irakasleak etsaitzat hartzen ditugu. Nik uste dut lan-talde bat sortu beharko genukeela. Gurasook irakasleen egoera ulertu behar dugu, baita haiek gurasoon egoera ere». Etxerako lanak ikasleengan lan ohiturak sortzeko badira, begi onez ikusten ditu. «Unibertsitatean, esaterako, ikasi eta ikasi egin behar da, eta hori egiten da ikasketarako ohitura bat dagoelako. Eta ohitura hori umeengan txertatzea gurasoei dagokigu», zehaztu du.


08 GOIBERRI

ERREPORTAJEA

Arkaitz Apalategi Zerain Kanpotik inbidiaz begiratu izan zaio Zeraini, itsuraz, herri eredu eta funtzionamendu idealak zituelako. Azken udal hauteskundeek, ordea, ezkutuan zeuden hainbat arazo azaleratu dituzte, eta horrek, bere eragina izan du herritarren arteko giroan ere. Ezohiko egoera hau hobeto ulertzeko asmoz, bi aldeekin hitz egin du GoiBerri aldizkariak. EH Bilduk udal hauteskundeetan zerrenda osatzea erabaki ondoren, Herri Kandidaturak atzera egin eta ez aurkeztea erabaki zuen. Hala, EH Bilduk hartu du udala osatzeko ardura. Arantza Ruiz de Larrinaga alkate izendatu berriak azaldu duenez, «arazoa orain azaleratu bada ere, lehendik datorren kontua da». Izan ere, bere ustez Zeraingo sistema ez da dirudiena bezain perfektua: «Kanpotik oso ideala eta demokratikoa ematen du, baina behin barrutik ezagutzen duzunean, baditu bere hutsuneak. Horietako bat da gauzak lehendik egosita edo erabakita egon izan direla gehienetan». Hauteskundeen zerrendan aterako zirenen ize-

«Sistema honek oso ideala ematen du kanpotik, baina barrutik ezagututa baditu hutsuneak» «Hitz egiteko zubiak irekita egoera aldatu daiteke; hori da orain dugun lana»

A. Ruiz de Larrinaga EH Bildu

nak «herritar guztiek aurretik» zekizkitela azaldu du. Udal ordezkaritza nork hartu erabakitzeko sistema hau 35 urtez izan dute Zerainen. Horren arabera, aurre bozketa bat egiten da, eta jendeak izen batzuk aukeratzen ditu. Behin 15 laguneko taldea osatuta, horiek elkartu eta erabakitzen dazerrendan nor joango den. Herri batzar horien funtzionamendua defendatu du Aitzol Telleria Herri Kandidaturako zerrendaburuak. Bere ustez, Zerainen dagoen aukera hori ez dago beste herri askotan. «Giza talde txiki batean, norbanako bakoitzak bere presentzia izateko eta iritzia emateko aukera duenean, sentsibilitate guztiak ordezkatuta egotea baino gehiago dela uste dut, norbanako bakoitza dagoelako ordezkatuta». Horregatik, zaila egiten zaio beste aldetik jasotako kritikak ulertzea. «Hemen, eguneroko funtzionamenduan parte-hartzeko eta norbere iritzia emateko aukera egonda, orain alderdi politiko bat sartzea, atzerapausoa dela iruditzen zaigu». Garbi du herritar guztiek dutela hauteskundeetara aurkezteko eskubidea, baina horrek orain arteko bidearekin haustea dakarrela dio. Herritarren artean egin zuten galdeketa gogora ekarriz, gehiengoak «herri zerrenda bat osatzea nahiago» izan zuela gogorarazi du, baina «minoria batek hori puskatu» nahi izan duela.

Erreleboaren beharra Sistema honek urte askoan funtzionatu badu ere, duela 1520 urte, udalean «errelebo baten beharra» ikusten hasi ziren; garai berean, familia gazteak etorri ziren herrira, haur txikiekin. Ruiz de Larrinagaren ustez, ordea, «errelebo horretan ez dugu inork asmatu. Gauza asko ondo egin dira Zerainen, baina hori ez zen ondo egin. Hainbeste urtean hor egon direnei kosta egin zaie erreleboa ematea». Batzuk aldaketak proposatzen

Zerain ulertzeko bi modu Orain arte emandako batasun irudiak zatiketari utzi dio lekua Zerainen; zauriak sendatzeko garaia da orain.


GOIBERRI 09

ERREPORTAJEA

hasi ziren bitartean, beste batzuek «ez zuten aldaketarik egin nahi eta betiko moduan jarraitu nahi zuten. Eta hor talka bat egon zen». Talka hori are nabarmenagoa izan zen duela lau urte. Ruiz de Larrinagaren arabera, «saiakera bat egon zen aldaketa bat egiteko, adostua», baina hori martxan jartzerakoan, desadostasunak sortu eta zenbait jende «hortik kanpo» gelditu zen. Hala, urte askoan «barrutik aldatzeko» apustua egin dutela dio, baina hori ezinezko zela ikustean, aurkeztea erabaki zuten, iruditzen zitzaielako «aldaketa bat behar zela». Zerainen Sortu alderdia eratu eta herri programa lantzeko hainbat herritarrekin bildu zirenean ere, ideia hori jaso zutela diote, udalean ikuspegi guztiak ordezkatuta egoteko «modu bakarra», beste zerrenda bat aurkeztea zela. Bere aldetik, Herri Kandidaturak osatua zuen ordurako hauteskundeetarako zerrenda. Baina herrian beste zerrenda bat aurkeztekotan zirela jakin zutenean, atzera egitea erabaki zuten. Arrazoien inguruan galdetuta, «herri batzarraren erabakia» izan zela azaldu du Telleriak. «Herritik beste zerrenda bat sortuko balitz, Herri Kandidatura ez litzateke herritar guztien zerrenda izango». Gainera, beste talde batzuk egoteak «sistema guztia aldatu» egingo lukeela uste zuten.

Ezohiko egoera Honek guztiak, Zeraingo Udala ezohiko egoera batera eraman du. Bi aldeek diote ez zutela egoera honetara iritsi nahi, baina errealitateak puntu horretaraino eraman ditu. Telleriaren arabera, «egoera surrealista» da. «Guk ez genuen gaur egun dagoen eskenatoki hau nahi, baina gu gehiengo batekin eta besteak gutxiengo batekin egotea ere ez; gobernu-oposizio dinamika batean sartzeri ez

genion inongo zentzurik ikusten». Ruiz de Larrinagak ere dio ez zutela espero egoera honetan egongo zirenik. «Gure helburua zen ikuspegi guztiak ordezkatuta egotea, aberastasuna iruditzen zaigulako». Egoera honek inori ez diola mesede egiten uste du, eta konponbide bat eman behar zaiola. «Herritarrek nahi dutena da kontu hau konpontzea, lehenbailehen normalizatzea eta elkarrekin lanean jarraitzea».

Eta aurrera begira zer? Bi aldeak bat datoz egoera honek inori onik egiten ez diola esatean. Arantza Ruiz de Larrinagak azaldu duenez, helburua «udalean ikuspegi guztiak ordezkatuta egotea» da. Horregatik, legez dagozkien ordezkari guztiak hartu beharrean, zazpi zinegotzitik lau hartu dituzte; gainontzeko hiruak berriz, libre geratu dira, «gonbidapen moduan, esanez: ‘zuekin lan egiteko prest gaude eta hemen dituzue hiru toki’». Epe bat utziko dute, eta epe horretan ez badira postu horiek betetzen, beraiek hartuko dituzte. Egoera konpontzeko, «zubi lana» egin eta konfiantza landu beharko dela uste du. «Hitz egiteko zubiak irekitzen badira, egoera aldatu daiteke. Orain daukagun lana hori da, ea zubi horiek nola irekitzen ditugun». Orain herriko talde eta eragileekin egiten hasi diren bilerek ere «zubi horiek irekitzeko» balioko dutela uste dute; «eta badago gainera jende bat zubi izan daitekeena, eta prest dagoena zubi izateko». Momentuz ordea, asko falta da bide horiek eraikitzeko. Aitzol Telleriaren ustez, «lur eremu batean erreten sakon bat ireki eta gero zubiak egin behar direla esatea... Nik uste hobe dela berriz ere lurrez estali eta eremu bakar bat egitea». Zentzu horretan, beraien helburua «berriz ere hurrengo legealdian herri zerrenda bat osatzea»

izango dela azaldu du; «talde ezberdinik gabe, eta bakoitzak bere burua ordezkatua izateko aukerarekin, bozkatu eta bozkatua izateko aukerarekin eta nahi duena erabakitzeko eskubidearekin». Bien bitartean, Telleriaren ustez udaletxea hartu dutenei dagokie orain lanean hastea. «Guk ez diegu lan horretan oztoporik jarriko, baina garbi duguna da guk ez dugula eredu hau nahi, eta horretan ez dugula kolaboratuko». Hala ere, gehitu du berriz ere «gauzak hobetzeko edo beste bide parte-hartzaileago bat lortzeko» borondatea badago, horretara iristeko laguntza guztia izango dutela. Lau urte hauek konponbidera iristeko «trantsizio» gisa planteatu nahi ditu Ruiz de Larrinagak. «Urte hauetan landu beharko da aurrera begirako aldaketa hori nola gauzatu nahi dugun». Zentzu horretan agintaldi hau «trantsizio moduan» ikusten duela dio. «Errelebo eta aldaketa horri begira gauzak bideratzen badira, hemendik lau urtera beste aukera bat zabalduko dugula uste dut».

«Norbere burua ordezkatua egoteko aukera izanda, alderdi bat sartzea atzerapausoa da» «Gure helburua berriz ere herri zerrenda bat osatzea izango da, talderik gabe» Aitzol Telleria

Zeraingo Herri Kandidatura


10 GOIBERRI

GURE LURRA

Goierri osoko lehenengo mapa bateratua eta osatua egin du Goimen elkarteak Landa eremua bizirik dagoela eta gizartean parte hartze handiago aldarrikatu nahi dute

Manex Aranburu eta Jose Manuel Zubizarreta ‘Goierri landa eremutik’ maparekin. GOIMEN

Goierri landa eremutik Goimen elkarteak Goierriko mapa argitaratu du, goierritarrak landa eremuaz sentikortzeko helburuarekin.

Loinaz Agirre Goierri eskualdearen % 80 baino gehiago landa eremua da; mendiak, larreak eta basoa. 69.000 biztanleen %22 landa eremuan bizi da; gainerakoa sei herri nagusitan pilatzen da: Beasainen, Ordizian, Lazkaon, Zumarragan, Legazpin eta Urretxun. Horixe da Goimeneko Manex Aranburuk Goierriri buruz egin duen argazki orokorra. Datu horiek adierazten duten bezala, «Goierriri nortasuna landa eremuak ematen dio. Goierri erakargarri landa eremuak egiten du». Hori horrela izanda, ordea, belaunaldi berrien artean eskualdearen eta landa eremuaren inguruko ezjakintasun handia somatu du bai Goimenek,

eta baita Goierriko hainbat eragilek ere. «Toponimiaren eta bertako geografiaren ezagutzan galera edo urritze handia dago belaunaldi berrien artean. Bakoitzaren herriko errekaren izena edo mendi altuenaren izena jakiteaz harago, ezer gutxi ezagutzen dute herritarrek orokorrean». Ildo horretatik, bi ideia nagusi horiek bateratu dituzte Goimenek argitaratu berri duen Goierri landa eremutik mapan. Goierri osoko lehenengo mapa bateratua eta osatua egin dute: «Garrantzitsua da eskualdearen ikuspegia edukitzea». Gizartea eta erakundeak sentikortzeko tresna izan nahi du mapak. Irakaskuntzan ere horrelako materialaren falta nabaritu izan dutela nabarmendu dute Goimenetik. Beraz, «hezkuntzarako ere material erakargarria da».

Landa eremua bizirik Landa eremua bizirik dagoela eta gizartean parte hartze handiagoa nahi dutela aldarrikatu nahi dute. Horren lekuko da, Goierriko maparen kolore nagusia berdea izatea; tonu desberdinetako berdea. Urteetan baserritarrek egin duten lanari esker du hainbat tonalitateko kolore berdea Goierrik. «Paisaia berak asko esaten du landa eremuan egiten den lanaz, edo paisaiaren zainketaz».


GOIBERRI 11

GURE LURRA

Goierriko lurren erabilera Baso lurrak Nekazaritza lurrak Hiri lurrak Besteak (sastraka, tontor...) Guztira

Dena den, gaur egungo Goierriko paisaia ez da egun batetik bestera sortutakoa. «Urteetan daukagun inguru zoragarri hau baserritarrei zor diegu. Urteetan eta urteetan egin duten lanari esker da», dio Aranburuk. Ildo horretan, eskualdeko baserritarrak omendu nahi izan dituzte, herriz herri, baserrien izen guztiak jarrita. Errekonozimendu horrekin batera, «goierritarrak Goierriren kudeaketan baserritarrek parte aktiboa daukatela jabetzea» nahi dute.

Bi mapa batean Bi mapa osatu dituzte. Alde batean, definizio handiko ortoargazkia erabili dute. «Ortoargazkia erabili dugu zenbat bide eta bidezidor dauden ikusteko, auzoak eta herriak nola saretzen diren ikusteko. Izan ere, bideek azkenean komunikazioa adierazten dute eta asko hitz egiten dute auzoen arteko harremanez», dio Aranburuk. Lursailak eta mugak ondo bereizten dira mapan: «Bakoitzak bere lursailak azkar eta ondo identifikatu ditzake». Hezkuntzarako ez ezik, «udaletxeetarako ere oso baliagarria ikusten dugu mapa hau. Herriz gaindi gero eta proiektu gehiago egiten ari dira, batez ere aisiarekin edo kirolarekin lotuta». Ehunmiliak eta Bi Handiak mendi lasterketak jarri ditu adibidetzat. «Mapa hone-

Ha 29.460 9.519 1.701 2.339 43.019

% % 68 % 22 %4 %5 % 100

kin, begirada batean ikusten da Goierri», zehaztu du. Herri bakoitzeko mendi tontorrik altuenak ere nabarmendu dituzte mapan.

Auzoen garrantzia Bigarren mapak, Goierriko 22 herriak biltzen ditu. «Industria ikuspegitik Goierri behea eta Goierri garaia banatzen bada ere, landa eremuan eskualdea 22 herrik osatzen dute». Dena den, 22 herri baino askoz ere gehiago biltzen ditu: auzuneak eta bailarak. «Auzoei indarra eman nahi izan diegu, historian pisu handia izan dute eta». Aldi berean, auzoak elkartu nahi izan dituzte; «Herriez gaindiko ikuspegi hori edukitzea garrantzitsua da eta batez ere landa eremuaz ari garenean». Adibide bat jarri du Goimeneko teknikariak: «Idiazabalgo Urtsuaran eta Segurako Kortaberri oso gertu daude, beraz, proiekturen bat elkarrekin egitea errazagoa izango da. Mapak herriz gaindiko proiektuak garatzearen premiaz jabetu arazi nahi du». Toponomia, errekak, interpretazio zentroak, cromlech ak, kobazuloak, trikuharriak, errotak, tumuloak, galtzadak, gasolindegiak, tren geltokiak, ospitaleak, atseden lekuak, industriaguneak.... jasotzen dituzte mapan.

AIMAR MAIZ

Landa eremua ezagutuz Bi mapez gain, Goierriko landa eremuari buruzko informazio osagarria bildu du Goimenek. Abelburuak. Abelburu kopuru handia dago Goierrin: 32.961. Horietatik gehienak ardiak dira, 26.154. Esnetarako behiak 1.135 dira eta haragitakoak 3.067. Behorrak ere asko dira: 1.534. Ahuntzak, azkenik, 1.071. basoen azalera. Goierrin 29.458 hektarea baso

dago. Zatirik handiena koniferoek hartzen dute, batez ere intsinis pinuak (9.613 ha). Hostozabaleko zuhaitzek osatutako basoak 13.781 ha hartzen ditu. Kasu honetan, pagoa da ugariena (7.066 ha). Baserriak Goierrin 1.732 baserri daude. Herri mendiak. Herri mendiek eskualdearen 9.994 ha hartzen ditu. Horietatik 4.427 larreak dira.


12 GOIBERRI

GAZTEAK

‘Gazteak zazpi iruditan’ ilustrazio laneko pasarteetako bat, Gazteen Euskal Behatokiak egindako ilustrazio lana, Muxote Potolo Bat-ekin batera. GAZTEEN EUSKAL BEHATOKIA

Prekarietatearen adina Goierriko gazteen langabezia erregistratua %1,5 da; datuak gazte guztiak hartzen ditu aintzat, baita ikasten ari direnak ere. Egoera ezegonkorra dela dio Euskadiko Gazteen Kontseiluak, eta kontratuen %95 aldi baterakoak dira. Miriam Luki Prekarietateak lan munduan ez dauka adinik. Krisi ekonomikoaren izenean izurrite bat bezala edo are gehiago zabaldu da gutxienez 2006tik. Ez dauka adinik, baina aurpegiak baditu eta aurpegi horietako batzuk andrazkoenak dira, immigranteenak dira, adinean aurrera egin duten gizonezkoenak dira eta gazteenak ere badira. Ez da erraza prekarietate horren isla diren zenbakiak aurkitzea, are zailagoa Goierrira ekarritako kopuruak aletzea.

Babeslea

Lehenengo lanaren bila 446 lagun ari ziren Goierrin 2011n emandako azken datuaren arabera Langabezian prekarietatea kabitzen da, baina prekarietate guztia ez da langabezia

Langabeziaren datu bat: Goierriko gazteen langabezia erregistratuaren tasa %1,5 da. Gaindegia Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategiaren datua da. Dena dela, esan liteke erregistratutako langabeziak gazte guztien kopurua gordinean hartzen duela, hau da, ikasten ari diren zein lan bila ari diren gazteak batu egiten dituela. Alderaketek zeresanik badute, Tolosaldeako datua %6,2 da, Urola Kostakoa %7,2, Debagoienakoa %2 eta Debabarrenakoa zero. Eustatek egiten dituen estatistiketan gazteen langabeziari lorratza jarraitzeko lehen enpleguaren bila ari direnen adierazleari erreparatu dakioke. Azken datua 2011koa da. Orduan, lehen enpleguaren bila zeuden goierritar kopurua 446 zen; eta

langabeak garai hartan, 3.876 ziren. Euskadiko Gazteen Kontseiluak (EGK) Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan gazteen langabezia %30 dela plazaratu du orain gutxi. Langabezia datu hori zehatzagoa da lan bila eta aurkitzen ez duten gazteen zenbatekoa ematen duelako. Gipuzkoan %28 dira; aitzitik, erregistratutako gazte langabetu kopurua %5 da. Langabezian prekarietatea kabitzen da, baina prekarietate guztia ez da langabezia, eta lanean ari diren gazteen prekarietatea salatu du EGK-k eta Eusko Jaurlaritzaren enplegu planek ez dutela prekarietate hori murrizten. Ezegonkortasuna da nagusi, sinatzen diren kontratuen %95 aldi baterakoak dira EGK-ren arabera eta lana dutenen %22 gaztek ez dute bizitzeko adina diru.


GOIBERRI 13

GARAI BATEAN

1992an Legazpi dorretxeak hartu zuen Batzar Nagusietako osoko bilkura. Argazkian Irizar, Arbulu, Imaz eta Gonzalez, besteak beste. GFA

Antiok hartuko du Gipuzkoa

Miriam Luki Zumarraga Uztailaren 2an Gipuzkoako Batzar Nagusietako osoko bilkura ibiltaria Zumarragan egingo da. Antion jarri dute hitzordua, interpretazio zentroan. Ez da nolanahiko eguna eta tokia. Zumarragako ermitaren festa egun seinalatuena da, Santa Isabeleko erromeria, baseliza barruan ezpatek dantzan egiten duten data.

Beste behin ere egokitu zitzaion Zumarragari batzar orokorren osoko bilkura ibiltaria hartzea. Hain zuzen, 1992an izan zen. Bilkura Legazpi dorretxean egin zuten. Jose Julian Irizar (EA) zen Zumarragako alkatea, Josu Jon Imaz (EAJ) zinegotzi lanetan aritzen zen eta Anton Arbulu (PSE-EE) batzarkidea zen. Urretxuko alkatea Pello Gonzalez (EA) zen.


14 GOIBERRI

MOTZEAN

Egunsenti ederra, orain 50 urtekoa Lazkao Txikik 1965eko ekainean bota zizkion hiru bertso gogoangarri egunsentiari, Lazkaoko Domarda elkartean. Aimar Maiz Lazkao Hiru minutuko bertsoaldia bakarrik izan zen, baina egunsentiari inoiz inork egin dion poesia gogoangarrienetakoa utzi zuen. Joxe Migel Iztueta Lazkao Txikik egun jaio berriari botatako hiru bertsoak bertsolaritzaren antologiarako geratu dira. Orain justu 50 urte bete dira ordutik: 1965eko ekainean bota zituen bertso haiek, bat-batean, Lazkaon. Domarda elkartea 1963an ireki zuten, Lazkaoko hiru koadrillak. Harrezkero, urtero ospatu ohi zuten urteurrena, ekaineko igande batean. Bazkari eder bat, eta bertsolariak ondoren. 1965eko elkarteko festan Lazkao Txiki eta Jon Lopategi ziren kantuan, Intxaurrondo Txiki etxearen atzeko soziedadean —2006an aldatu zuten egoitza Aresoko gaur egungo tokira—. Duela 50 urte, isildu gabe ari ziren bertsotan Lopategi eta Lazkao Txiki. Itsasondoko Je-

Egunsentiari Goizian goiztar jeikitzen banaiz kanporatutzen naiz beti. Ta ikusten zaitut zabaltzen goruntz eguzkiaren aldeti. Eguzkiaren edertasuna hortxen dator sortaldeti. Egunan haurtzaro besteik etzera bihotzeko egunsenti. Argi polit bat badatorkigu erdi zurizko urdiña. Gure jainkuak zeru goitatik mirabe antzo egiña. Guk behar genduke sendotasun bat eta sinistamen fiña. Zer miraria dan egunsentia konturatuko bagiña. Loa uxatu det oheti ta eguzkiak hor dio su. Inpernuaren antz berbera zuk alde batera daukazu. Baiña eguna gazte zera ta zure eskuan naukazu. Milla zorion egun guztian arnas ematen banazu.

Eguzki errainuak, Lazkaomendiko baso batean. CARLOS MEDIAVILLA sus Lete Ibaiertz-ek jarri zituen gaiak, nahiz bera ez zen bazkaltzen eta saioan izan. Jabier Muruamendiaraz zena izan zen aurkezle, elkartean.

Egunsentia etxetik ikusia Binaka ofiziotan, banaka gaia emanda, lau oinekin bertsoak osatzen... ariketa ugari egin zi-

tuzten. Tartean, atsedenaldian bazkaltiarren kantu ederrak, hiru ahotsera. Muruamendiarazek berak grabatu zuen saioa, magnetofoiarekin. Kasetean kopiak banatu zituen, geroago. Berriz ekin zioten bertsolariek, grabazioko ordubete ingurura dago une gorena. Lehenik, Lopategik hiru bertso bikain

bota zituen, «itsasoan galdu den semeari». Jarraian, Lazkao Txikiri gai hau jarri zion Muruamendiarazek: «Iztueta: egunsentiaren edertasuna, Lazkaomendiko zure etxetik ikusita. Hiru bertso». Hala erne zen egunsentirik ederrena, Joxe Migelen ahotik. Txaloz luze eskertu zuten Domardako entzuleek.



16 GOIBERRI

ZUMARRAGAKO SANTA IXABEL JAIAK

Zumarraga jaietan Ekainak 26, ostirala 19:00-21:00: X. Pintxo Lehiaketa.

Ekainak 27, larunbata 10:00: Autodefentsarako tailerra. 12:00-21:00: Irrati emanaldiak, KAR elkarteak antolatuta, Antioko zelaitik. 12:00-14:00 eta 19:00-21:00: X. Pintxo Lehiaketa. 13:00: Musika eskolako ikasleen kontzertua, Kalebarren-Areizaga plazan. 16:30: Pilota txapelketako finalerdiak (kimuak). 18:00: Sun magoa Zelai Arizti aretoan. 19:30: Goiargi abesbatza mertzedariatar lekaimeen elizan.

Ekainak 28, igandea, Haurren Eguna: 09:00-12:00: Irrati emanaldiak, KAR elkarteak antolatuta, Antioko zelaitik. 09:30: Txistularien kalejira. 10:30-14:30: Arte eta eskulangintza azoka plazan. 11:30: Alkateak alkate txikiari agintaritza emango dio festek irauten duten bitartean eta pregoia irakurriko dute. Ekitaldi ho-

netan bertso eskolako haurrek abestuko dute. 11:45: Pintxo lehiaketako sari banaketa. Ondoren: Irrintzi taldeko gaztetxoen dantza saioa. 13:00: Musika bandaren kontzertua Zelai Arizti aretoan. 15:30: Herri mailako plater-tiraketa O単atiko tiro zelaian. 16:30: Haurren danborradako parte hartzaileak La Salle-Legazpiko ikastetxeko patioan elkartuko dira. 19:30: Brincadeirarekin kalejira herriko kaleetan zehar.

Ekainak 29, astelehena 11:00-13:00/16:30-19:30: Haurrentzako parkea, txu-txu trena eta apar festa, plazan 16:30-19:30: Zaldiz paseoak Zelai Arizti parkean.

Ekainak 30, asteartea 11:00-13:00/16:30-19:30: Haurrentzako parkea, txu-txu trena eta apar festa, plazan. 16:30-19:30: Zaldiz paseoak Zelai Arizti parkean. 19:00: Ilunabar literarioa Antioko zelaian. Testuen irakurketa eta olerkien errezitaldia.

Jaiak ondo hasteko, gaur eta bihar pintxo dastaketa eta lehiaketa astronomia modan dago eta dagoeneko Zumarragako jaietan ere bere txokoa aurkitu du: gaur eta bihar X. Pintxo Lehiaketa egingo dute. Hamabost tabernak parte hartuko dute: Alaska, Alexander, Arkupe, Berri, Bidezar, Bordatxo, Hirukia, Iburreta, Kakueta, Kortaberri, Monterrey, Saski, Txanpon, Xaloa eta Ziaboga. Gaur, 19:00etatik 21:00etara dastatu ahal izango dira aipatutako hamabost taberna hauek lehiaketara aurkeztuko dituzten pintxoak. Bihar, berriz, 12:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara jarriko dituzte salgai pintxoak. Sariak igandean banatuko dituzte: 11:45ean, udaletxean. Betiko moduan, bi pintxo sarituko dituzte: onena eta originalena. Zumarragako Udalak bi pintxo lehiaketa antolatzen ditu urtero: bat Buzkantza Egunean eta bestea ekainean. Aurten, lehenengoz, ekaineko pintxo lehiaketa jaietan izango da. Iaz ekainaren erdialdean egin zuten eta pintxo onenari saria Iburretakoek irabazi zuten. Pintxo originalenari dagokion saria, berriz, Saski tabernakoek eraman zuten.

G


GOIBERRI 17

ZUMARRAGAKO SANTA IXABEL JAIAK

Uztailak 1, asteazkena 11:00-13:00/16:30-19:30: Haur parkea, txu-txu trena eta apar festa, plazan. 12:30: Musika eskolako trikitilarien kalejira. 16:30-19:30: Zaldiz paseoak Zelai Arizti parkean. 18:30: Antioko Amari ohiko bisita egingo diote herriko agintariek, txistulariekin batera. 19:30: Eslavaren salbea parro-

kian, bertako abesbatzak abestuta. 19:30: Buruhandiak eta Iratzarri dultzaineroak. Kultur etxetik irtengo dira. 20:00: Pregoia. Goiargik eta bandak herriko ereserkia abestu eta joko dute. 20:00: Txupinazoa eta bertsopoteoa (txosnetan). 20:30: Bandaren kalejira. 20:30: Erromeria familia guztia-

rentzat, Areizaga-Kalebarrenen. 23:00: Kontzertua (txosnetan). 23:30: The Northagirren taldearen kontzertua plazan.

Uztailak 2, osteguna Santa Ixabel eguna 08:00: Txistularien kalejira. 09:30: Euskadi plazan elkartu eta agintariak eta herritarrak parrokiara joango dira. Handik, parrokiako kabildoekin batera, Antioko Ama-

ren elizara igoko dira. 11:00: Ohorezko aurreskua. Hasieran, ezpata-dantza eskainiko diote Ama Birjinari eta ondoren prozesioa egingo dute. 12:30: Ohorezko aurreskua. 13:30: Bertso eskolako bertsolarien, Tolosako dultzaineroen eta trikitilarien saioa. 14:30: Herri bazkaria, bertsolariek eta trikitilariek alaituta. 17:30: Erromeria txistulari,


18 GOIBERRI

ZUMARRAGAKO SANTA IXABEL JAIAK

dultzainero eta trikitilariekin. 19:00: Bederatziurrena eta arrosarioa. 19:30: Kalejira Brazztet Molto Vivacerekin. 20:30: Agurra eta itzulera. 21:15: Kaleko ezpata-dantza, plazan. 21:30: Erromeria txistulariekin eta trikitilariekin, plazan. 22:00: Salda Badago eta Guri 5 taldeen kontzertuak (txosnetan). 23:30: Oihan Vega, plazan.

Uztailak 3, ostirala 12:00: Idi probak, plazan. 12:30: Poniak eta zezentxoak, La Salle-Legazpi ikastetxeko patioan. 15:00: Hip hop festa Zelai Arizti pilotalekuan: graffitiak, idazleak, kontzertuak eta breakerrak. 16:30: Idi probak. 18:30: Gazteentzako zezenak (16 urtetik gora) La Salle-Legazpi ikastetxeko jolastokian. 20:00: Egan taldearen emanaldia plazan. 20:00: Herriko taldeen kontzertuak, txosnetan: Godsuck, Nekrobabies, Adiktos al Kaos eta Menfis Mafia. 23:30: Elkarteen arteko XLX. danborrada. 00:30: Egan taldearekin dantzaldia.

Uztailak 4, larunbata 08:00: Asteroko azoka, Euskadi plazan. 12:30: Poniak eta zezentxoak, La Salle-Legazpi ikastetxeko jolastokian.

12:30: Dantza libreko txapelketa, Zelai Arizti pilotalekuan. Eguraldi txarra egiten badu, Zelai Arizti aretoan. 14:00: Trikipoteoa, txoznetan. 15:00: Bazkaria, txosnetan. 16:30: Mus txapelketa, Txoko eta Haizea tabernek antolatuta. 17:00: Euskadiko binakako elite txapelketako finala, Beloki pilotalekuan. 18:00: Dantza jaialdia Irrintzi, Lurra eta Aguraingo Jeiki taldeekin, Zelai Arizti pilotalekuan. Eguraldi txarra bada, Zelai Arizti aretoan. 18:30: #AndonikMugitzen DJ, Tirapu DJ eta Josu Rodrigezen eskutik disko festa, KalebarrenAreizaga plazan. Gu ta gutarrak telebista saioko kideak egongo dira. 18:30: Kuadrillen arteko Grand Prix erakustaldia, La Salle-Legazpi ikastetxeko jolastokian. 19:30: Kalejira Eskandalue elektrotxarangarekin.

23:00: Kontzertuak, txoznetan. 23:15: Su festa Zaragozana etxearen eskutik. 23:30: Ixabel DJ festa, herriko DJekin, Kalebarren-Areizaga plazan. 00:00: Larrain dantza, Euskadi plazan. 00:30: Dantzaldia Pasarela orkestrarekin, Euskadi plazan.

Uztailak 5, igandea 09:30: Antxiñako Ama txistulari taldearen kalejira. 12:30: Poniak eta zezentxoak, La Salle-Legazpi ikastetxeko jolastokian. 13:15: Dantza eta antzerkia, Zelai Arizti aretoan. 14:30: Jubilatuen bazkaria, Euskadi plazan. 16:00: Kantugiro karaokea, Zelai Arizti pilotalekuan. 16:30: Dantzaldia Euskodisko DJ Jesusekin, Euskadi plazan. 17:00: Jokumovil haurrentzako parkea, Zelai Arizti pilotalekuan.

18:30: Euskal Herriko errekortari txapelketa, La Salle-Legazpi ikastetxeko jolastokian. 20:30: Saloi dantzak Jose Mari Orbegozoren eskolaren eskutik, Euskadi plazan. Gauean: Kontzertuak txosnetan.

Uztailak 10, ostirala 19:00: Paleta txapelketako finalaurrekoak, Zelai Arizti pilotalekuan. 20:00etan finala.

Uztailak 12, igandea 10:30: Zumarragako herri lasterketa. 15:30: Plater tiroketa, Oñatiko tiro zelaian.

Uztailak 18, larunbata 09:00: Europako Field Target txapelketa, parke botanikoan.

Uztailak 19, igandea 09:00: Europako Field Target txapelketa, parke botanikoan.


GOIBERRI 19

FESTAK

Mutiloan ‘sanpedroak’ Ekainak 25, osteguna: 19:30: Patata tortilla lehiaketa. Ondoren jendeari banatuko zaizkio lehiaketako tortillak eta ardoa. Parte hartzeko Ostatun izena eman behar da. 20:00: Toka lehiaketa. Iluntzean: Elustondo anai arrebak.

14:00: Gazte bazkaria. 17:00: Haurrentzako jolasak eta merienda. 20:30: Meza. 21:00: Herri afaria. 00:30: Guri Bost taldearen kontzertua. Ondoren: Mozorro gaua.

Ekainak 28, igandea: Ekainak 26, ostirala: 20:00: Sagardo dastaketa. Taloak eta pintxoak jateko aukera. Afaltzeko oilasko errea egongo da. 23:30: Joselu Anaiak.

Ekainak 27, larunbata: Eguerdian: Bazkaldu aurreko poteoa.

Goizean: Goiz eresia Segurako txistulariekin. 11:00: Bola txapelketa. 12:00: Haurrentzako puzgarriak. 12:15: Txakolin dastaketa. 12:30: Gabiriako Goruntz dantza taldearen emanaldia. Ondoren: Bazkal aurreko poteoa Elortza eta Larrañaga trikitilariek alaituta.

18:30: Herri kirolak. Aizkoran: Azurmendi, Ugarteburu, Zaldua eta Dorronsoro. Harria jasotzen Izeta III-a. Ondoren: Elortza eta Larrañaga trikitilariekin erromeria.

Ekainak 29, astelehena: 13:00: Bola jokoa. 13:00: Meza. 14:30: Paella jatea. Bazkalondoren: Argazki lehiaketako sari banaketa eta jokoak.



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.