Goiberri 150

Page 1

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

150 zenbakia. 2015eko ekainaren 5a

Gaur GoiBerrirekin

GOI B ERRI Jakoba Errekondo Agronomoa eta paisajista

ÂŤEzjakintasunak, finean, botere goseari laguntzen dioÂť 8-9

Zeraingo eredua azaldu du Eraldian, proiektu eraldatzaileen topagunean, Zerain Dezagun Fundazioko teknikariak. MIKEL ALBISU

Xabier Maiza 3 Iritzia 4-5 Sumarioetatik konponbidera 6-7 Gizonen azalean 10-11 Haizea Tapia, Bolivian 12 Saretik 13


02 GOIBERRI

PUBLIZITATEA


GOIBERRI 03

KATE MOTZEAn

LOINAZ AGIRRE

Xabier Maiza San Benito ikastolako irakaslea

«Teknologiaren arrakastaren gakoetako bat da aplikazioen erabilerraztasuna» Loinaz Agirre Olaberria Lazkaoko San Benito ikastolako informatikako irakaslea da Xabier Maiza (Ordizia, 1968) .

Informatikako programarik konplikatuena? Ez dago programa zailik. Nire ustez hori da teknologiaren arrakastaren gakoetako bat, aplikazioen erabilerraztasuna.

Ikasleei gehiena gustatzen zaien programa? Zein gomendio emango zenieke? Orokorrean, lagunekin harremanetan egoteko aukera ematen dizkien aplikazioak eta jokoak dituzte gustuko. Gomendio hauxe emango nieke: esan

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Itsasondo, Lazkao, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga

GOI B ERRI

edo argitaratu behar duten horren ondorioak baloratu eta neurtu ditzatela.

aldi honetan Vendetta eta Hesian dira gehien entzuten ditudanak.

Sare sozialak ondo erabiltzen al ditugu?

Liburu bat:

Batzuk oso ondo erabiltzen dituzte eta ondo erabilita izugarrizko aukerak ematen dizkiguten tresnak izan daitezke, eta beste batzuk berriz ez dituzte modu egoki batean erabiltzen… Errespetua da gakoa.

Txikitan gehien gustatzen zitzaizun ikasgaia? Deskubritu nuenean, informatika, zalantzarik gabe.

Musika talde: Boladak izaten ditut. Azken

Koldo Saratxagaren Sinfonia o jazz.

Zeri diozu beldurra? Bizitzeko ilusioa galtzeari.

Amets bat:

«Esan behar duten horren ondorioak baloratzea edo neurtzea gomendatzen dut»

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Janire Arrondo Kudeatzailea: Aloña Landa Koordinatzailea: Eskeine Legorburu Produkzio arduraduna: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Herriko alkate izango bazina... Alderdikeriak alde batera utzi eta udala osatzen duten guztien arteko talde lanean eta herritarren parte hartze zuzenean oinarrituko nuke nire jarduna.

Egoitzak: Beasain:

Webgunea:

Oriamendi, 32. 20200.

Posta elektronikoa:

Urretxu:

goiberri@hitza.eus

goiberri.eus

Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Publizitatea:

Erkuden Muguruza

Diseinua eta banaketa:

Inguruko sufrimenduez ohartu eta hauek ekiditeko baliabideak jartzen dituen gizarte bat.

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

607 530 424 – publi@goiberri.eus

Bezero arreta / harpidetzak: 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.eus


04 GOIBERRI

IRITZIA

Andoni Salamero Irakaslea

Tipi-tapan zainduz alean zehar ikusten ditugu, hara eta hona, egonarri eta pazientzia handiz adineko pertsonaren bat laguntzen, edota kontu-kontari , eserlekuren batean jarrita samurtasunik handiena haiei eskaintzen. Haienganatzen bazara, emeki irri egingo dizute, irri abegikorra, hurbila, eta seguraski, solasean arituko dira zurekin, betiere protagonismoa zaintzen duten pertsonari emanez; badakite elkarrizketaren etenez zein hitz jarioan aritu daitezkeen uneez gozatzen, psikologia handiko pertsonak dira, biziaren halabeharrak zaildutakoak, Maitasunak bere egin dituenak. Ez da lan makala pertsona hauena, batez ere bihotza, gogoa eta izpiritua beren ekintzan etengabe jarri behar dutenean; beti iruditu zait haien lana gogorra bezain goragarria dela, izan ere, sarri aiton-amonek beren erretiroan bizimodu duin bat bizi nahi dute, beren izatea zentzuz eta egoki “BIZI”, eta bidean hainbeste traba eta oztopo topatzen dituzte, hainbeste

K

iskanbila eta kalapita…eta zentzu batean, zaintzaileok bihurtu dira haien begirale eta aingeru guardako, bestela, nola aurre egin diezaioke geldo-geldo doan gizaki batek gizarte honek eratutako lasterketa nahasiari? Ariketa zaila, benetan, hargatik, horrelakoetarako makulua edo makila esku batean lagun hartuta, mesedegarri eta laket zaie adineko pertsona hauei laguntzaileon beso beroa, izan ere, halako abarorik aurki daiteke inon? Bagoaz, bai, pausoak emanez, edonora, bai, baina askotan edonola, gure norajoanaren galduan biziaren erdigunea topatu gabe. Kudeatzaile finak gara halako eta bestelako lanean, ardura eta eraginkortasuna erakusten dugu ofizio askotan, eta sarri, hauxe, gure aitonamonekin zer egin, nola jokatu ahaztu zaigu, guk gaztetasunaren edabe majikoa izango bagenu bezala. Guztiok dugu zahartzeko txartela gurekin, zimurren arrastoetatik, momentuz, inor ez da libratu, ahaldun zein aberats ugarik Botox guztia egunero emanda ere. Berezia eta hunkigarria da adineko pertsonen aldeko

zaintza egitea eta egiten dutenen lana mirestea; egia da, kasu guztiak ez direla berdinak, gu ere berdinak ez garen bezala, baina ekite berezi horren ariketan norberak zailtzen du bere nortasuna, izan ere, adineko pertsonen erritmoan arituz, egiaz, barruz nolakoak garen ikas baitezakegu. Erraza da egoera ezagutu gabe aholku ematea, baina ikasi beharrean gaude halakotan ekiten, alegia, ondo asko gure aiton-amonei nola lagun diezaiekegun jakinez, bestearen eta gure jardunaren aritzea eramangarriagoa nola izan daitekeen aztertzeko,

hain zuzen, maiz, adineko pertsonen kasuan, bere zaintza kontuan hartzen baita, baina berau bezainbeste garrantzitsua da inguruan arituko diren pertsonen egoera ere kontuan izatea. Bitartean, maiatzaren etorrerarekin batera, eguzkiaren izpiek jotzen duten haietan, kalean gora, kalean behera zaintzaileok pasiatzen ikusiko ditugu, eta pasean agurtuko ditugu: «Gero arte, Aintzane» , «Agur Jose”, «Adio Rosario»… Ziur nago haiekin gurutzatuko zarela, haien bizitza ezagutuko duzula, haien unibertso zabal eta aberatsa partekatzeko aukera eskainiko zaizula, ba, emakume, gizon ez itxi aterik, hartu unetxo bat eta egon haiekin, ireki zure bihotzaren ataka eta dezazuela elkarrekin bizi adiskidetasunaren sugarra, zaintzaileok eta zaintzen dutena ezagutzeko okasio ederra izango da zuretzat, horrela ariketa xume eta apal hau eginez herri izatearen dimentsioak, zuri eta haiei esker, balio bete eta osoagoa hartuko du. Haiek, zinez, eskertuko dizute, zure barruak ere bai. Jaso bihotzetik besarkada bero-beroa.


GOIBERRI 05

IRITZIA

Asteko irudia

Josu Maroto

‘Zerain’ Imaginatzen hasita, horrelakoxea imaginatzen dut nik Asterixen eta Obelixen herrixka.

Nola aldatu diren gure herriak azkeneko urteetan Idoia. Beasainera joan, eta erdialdea oinezkoentzat egokituta. Lazkaon ere, kotxerik ezin sartu lehen bezala plaza aldera. Ordiziko alde zaharra, zama lanetarako bakarrik zabalik. Urretxu-Zumarraga elkartzen dituen Areizaga-Kalebarren plazarako pasoa asteburutan zangaz itxita. Eta aste honetan bertan, Legazpin Kale Nagusia egokitzeko lanak hastear. Oinezkoen mesedetan egin omen dira aldaketa horiek guztiak, kotxeen kaltetan. Herri barruan kotxea alboratu, eta oinez ibiltzea bultzatu nahi da. Ongi dago, denontzako osasuntsuagoa da, kutsadura murrizten da, herri erdialdeek lasaitasuna irabazten dute… Baina benetan murrizten al da horrela kotxeen erabilera? Nik, egia esan, ez dut gehiegi nabaritu, nire herrian behintzat. Kaletik urruti samar bizi naizenez, nik neuk kotxea erabiltzen dut maiz, eta herrira iristean, askotan kanpoaldeko

auzuneetan aparkatu behar izaten dut, kanpoaldeko bizilagun horiek erdigunera kotxez joan direlako, bost-hamar minutu eskaseko bidea egiteko, eta erdigune horretan oinezkoen mesedetan geratu diren aparkaleku eskasak okupatu dituztelako. Nere ustez, kotxea lehen bezala erabiltzen dute batzuk, eta beste batzuk bai, egiten dugu oinezkoen aldeko apologia, behartuta besterik ez bada.

Tere Madinabeitia

bat eta

Argi dago kotxea gutxiago ez dela erabiltzen, baina nor naiz ni horri buruz hitz egiteko? Izan ere, ni, zu bezala Tere, ez naiz erdigunean bizi eta herritik kanpo lan egiten dut sarritan, hortaz, ia egunero nabil gora eta behera kotxearekin. Hori bai, ahal dudan bakoitzean, gutxitan, kotxea aparkatuta uzten dut. Egia esango baitizut, ez dut jasaten arratsaldeko seietatik aurrera kotxean herritik ibiltzea. Baina ni ere ibiltzen naizenez, ezin ba horren inguruan gauza handirik esan. Bueno, ze demontre, batzuk bai. Ni ados nago herriguneak oinezkoentzat egitearekin. Nik igandean kotxez sekulako buelta egin behar badut seme-alabak lagunekin egon ondoren jasotzera joateko eta erdigunea itxita dagoelako, hor konpon ni! Hare lasaiago daude oinezkoak eta herria jendearentzat egin behar da. Baina aparkatu diozu. Ba zenbaitek ez dute aparkatzen, «momentu baterako» kotxea edozein mo-

bat Idoia Luzuriaga

dutan uzten dutelako! Ogia erosteko, enkargu bat hartzeko edo tabernara sartzeko ere! Eta hori bai ezin dudala jasan. Ulertzen dut, noizbehinka kotxea «erdian» utzi behar dela; adinekoren bat jeisteko, mugikortasun arazoak dituen norbait uzteko…. baina alajaina! Ez edozertarako! Hortaz Tere, kotxea ez dugu lehen bezala erabiltzen, okerrago baizik.


06 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

Sumarioetatik konponbidera 18/98 sumarioaren itzala oraindik erabat gainetik kendu gabe, askatasunera ohitzen ari dira Korta eta Berriozabal. Arkaitz Apalategi Euskal Herriak bizi izan duen makroepaiketarik handienak bete-betean harrapatu zituen Mikel Korta eta Inma Berriozabal. Herri mugimenduetan eta politika arloan egindako lanarengatik atxilotu zituzten biak, ETAri laguntzea leporatuta. 18/98 sumarioan epaitu eta kartzela zigorra ezarri zieten. Iazko azaroan atera zen Korta Mansillako espetxetik (Leon,

Espainia), 7 urte pasa eta gero. Berriozabalek berriz, 5 urte egin ditu A Lamako (Galizia) espetxean, hainbat gaixotasun larri izan arren. Duela hiru aste itzuli zen Zegamara. Kartzelaldia utzi berritan, etxera itzultzea askok uste baino zailagoa dela aitortu dute biek; betiko bizimodura «kostata egokitzen» ari dela dio Berriozabalek. «Oraindik ere hango ordutegia dut, eta gauza as-

kotan burua ere han daukat, nire kideak zertan ariko diren... Dolu moduko bat pasa behar da». Hala ere, oso pertsona baikorra dela dio: «Badakit segituan egokituko naizela. Hobeto sentitzen naiz, baina muga bat daukat, osasuna. Bestela, nire herri txikian mugitzeko ondo moldatzen naiz». Zailtasun horien inguruan hitz egin du Kortak ere: «Gauza batzuk ezin dira bere osotasu-

nean ulertu bizi izan ez badituzu. Haurdunaldiarekin gertatzen den bezala, gizonok ezingo dugu sekula erabat ulertu, bizi ezin dugulako». Hala gertatzen da kartzelarekin ere: «Topikoa dirudi, baina bertan egon arte ez dakizu benetan zer den». Zazpi urtez espetxean bakarrik eta bere kasara bizi eta gero, zailena «etxeko oreka berreskuratzea» egiten zaio Ordizikoari. «Denbora horretan emazteak eta semeak beren bizimodua egin dute, eta hilero egonda ere, semea uztera behartu nindutenean 12 urte zituen, eta 19rekin elkartu gara berriro. Edonorentzat garrantzitsuak diren urte horiek galdu ditut, eta ez nuen ezagutzen semea». Antzeko egoera bizi du Berriozabalek ere. «Mikeli entzun nionean kristoren deskantsua hartu nuen. Ni han nire etxeko andrea nintzen. Eta konturatzen zara etxera etorri eta ez dakizula gauzak non dauden. Eta normala da, han zauden bitartean bikotekideak ere bere


GOIBERRI 07

ASTEKO GAIA

Korta eta Berriozabal, 18/98 epaiketako zigorrak bete eta gero, Ordiziako plazan. A. A.

bizimodua egiten du». Behin ateratakoan, «inguruak, lagunek... sekulako laguntza» ematen badute ere, halako noraez bat sentitzen dutela azaldu du Kortak: «ez dakizu nora jo». Zentzu horretan, Harrera Taldearen lana eskertu du: «Sekulakoa da, eta hortik pasa ez denak benetan ez daki zer nolako garrantzia duen».

bat» izan dela dio. «Lau urtean ez naute neumologoarengana atera. Behin okerreko botikak eman eta takikardiekin pasa nuen gau osoa...». Kortak hain egoera larririk pasa ez badu ere, garbi du «kartzelan gaixorik egotea gerta dakizukeen gauzarik okerrena» dela. Gaur egun, «bost edo sei preso daude gaixotasun larriekin, baina ez dute ezer egiten». Josu Uribetxeberria da azken adibidea; «harekin egin zutenak ez du izenik. Europa osoan ez dago beste gobernu bat mendeku jarrera hori duenik». Berriozabali ere, legeak eskubide hori aitortu arren, ez zioten zigorra arindu. Gainontzeko euskal preso politikoek bezala, 18/98 auzikoek ere jasan dute dispertsioaren eragina. «Dispertsioak gu eramaten gaitu punta batera, baina baita gure familia eta lagunak ere bai», dio Berriozabalek. Horren atzean «helburu politiko garbi bat» dagoela uste du Kortak. «Presoaren bizi baldintzak muturreraino eramaten dituzte, presoa pertsona bezala deuseztatu eta ondorioz politikoki ere deusezteko». Hala ere, dispertsioa «politikoki gainditzea» lortu dela uste du, «ez dutelako haien helburua lortu: gu zatitzea. Baina fisikoki hor jarraitzen du dispertsioak, kostu handi batekin. Hor pertsonen hilketak egon dira; hilketak bai, nahita eragindako heriotzak direlako».

Espetxealdia Bere osasun arazoak direla medio, bereziki gogorra izan da Berriozabalen espetxealdia. Diabetesa, B hepatitisa, psoriasi artropatia, asma bronkial arina, hipertentsioa eta sinusitisa ditu. Berak zaindu behar izan du bere burua. «Oso zorrotza izan naiz eta ingurukoekin ‘0 tolerantzia’ izan dut. Han bi kide geunden, bi neska, eta egia da nire kideak ere asko lagundu didala». Gainontzean, espetxean jasotako atentzioa «desastre

18/98 makrosumarioa Azken hamarkadetan makina bat epaiketa politiko izan dira, baina 18/98 sumarioak inflexio puntu bat ezarri zuen, hura izan baitzen ‘dena da ETA’ tesiaren puntu gorena. Baltasar Garzon epaileak, herri mugimendutik sortutako hainbat proiektu, elkarte eta erakunderen kontra jo zuen, ETAren ingurukoak izatea leporatuta. Kortaren arabera, «oso ondo antolatutako zerbait» izan zen hura. Horregatik,

epaiketa hura definitzeko prentsan «zirkua edo egoera kafkianoa bezalakoak irakurtzen nituenean, amorratu egiten nintzen. Hura ez baitzen zentzurik gabe egindako gauza bat». Epaiketa haren jomuga ere garbia zen. «Zeinen kontra jo zuten? Gazteak, errelebo generazionala mozteko; herri mugimenduak, ezker abertzaleko proiektu guztiak auzolanetik sortu direlako; nazioartea, kanpoan gure bertsioa azaldu ahal ez izateko; komunikabideak, beraien pentsamendu bakarrari aurre egin eta beste bertsio bat ematen zutelako». Zentzu horretan, ‘dena da ETA’ tesia lehendik zetorrela azaldu du Kortak. «Garzoni ez diot ematen horren aitatasuna ere, ze Garzonek egin zuen bakarra izan zen Franco garaitik zetorren tesi polizial bati izaera juridikoa ematea». Berriozabalek ere, «hasieratik garbi» zuen epaiketa hura nola bukatuko zen, zigortu egingo zituztela. «Jendeak esaten zuen ‘ez da posible’ edo ‘atzera egingo dute’, baina nik inoiz ez nuen sinistu libre geldituko ginenik. Lehen momentutik banekien gurea nola izango zen, eta banekien gurearekin ez zela bukatuko ere. Hauteskunde batzuen atzetik besteak da-

«Epaiketa hura ez zen izan ‘zirku’ soil bat. Oso ondo antolatutako zerbait izan zen» Kepa Korta

18/98ko auzipetua

«Ezin dugu ahaztu euskaldunez beteta daudela kartzelak. Haiek atera egin behar dira handik» Inma Berriozabal 18/98ko auzipetua

toz, eta Madrilgo alderdiek bazka behar dute, eta zein jateko hoberik euskaldunak baino». Epaiketa «oso luzea» izan zela dute gogoan eta «fase ezberdinak» bizi izan zituzten; «konfrontazioa bete-betean, Loiolako elkarrizketen garaia, su-etena, haren amaiera... eta guk ez genuen inolako aldaketarik nabaritu epaiketan». Euskal Herritik babes handia jaso zuten. Kortaren ustez, «inoiz lortu gabe zegoen elkartasun maila lortu zen: legebiltzarraren sostengua, gehiengo politiko eta sindikalarena, gizartearena... Hori baino gehiago lortzea ia ezinezkoa da. Baina zein izan zen irakaspena? Halako elkartasun maila lortuta ere, ez genuela gaitasunik izan eraso hura gelditzeko». Horregatik, «elkartasunetik elkarlanera» salto egin behar zela uste du, baina eragile politiko batzuen aldetik, ez zuten jauzi hori ikusi.

Egungo egoera Egun bizi duguna, «egoera berria baino gehiago, aukera berriz betetako egoera» dela dio Kortak. «Egoera bere orokortasunean ulertu behar da. Askapen prozesu batean gaude eta hori aurrera eramateko bidea eta moduak aztertu behar ditugu. Askatasuna behar dugu. Askatasuna pentsatzeko, iritzi propioak izateko, askatasunean eztabaidatzeko eta erabakiak hartzeko modua izatea». Alderdi politikotik baino gehiago, «bihotzetik» hitz egin du Berriozabalek. «Politika egin eta aurrera pausoak eman behar dira, bai. Baina garbi dut gauza bat, presoak kartzeletako patioetan usteltzen uzten baditugu, Euskal Herria bera ere ustelduko da. Badakit politikoek beste lehentasun batzuk jarriko dituztela, baina Euskal Herriaren parte dira eta hemen egon behar dute. Ezin dugu ahaztu patio haiek euskaldunez beteta daudela. Eta haiek atera egin behar dira handik. Nola edo hala».


08 GOIBERRI

ELKARRIZKETA

Jakoba Errekondo Agronomoa eta paisajista

«Baratza da gauza iraultzaile bakarra, balio guztiak batzen ditu eta» Miriam Luki Zerain Zerainen egiten ari diren lana aurkeztu du Jakoba Errekondok (Usurbil, 1961) Donostian izandako Eraldia jardunaldietan maiatzean. Zerain Dezagun Fundazioko teknikaria da eta hogeitaka urte dira jada Goierriko txoko honetan lanean ari dela.

Zein da Eraldian egin zenuen hitzaldiaren muina? Behetik gora sortutako prozesu eraldatzaileen adibideak eraman zituzten, ekonomiaren ikuspegitik. Nik Zerainen egiten ari garen lana aurkeztu nuen; ondarearen kudeaketa, lurraren jabegoa eta jardun horietatik sortu daitezkeen lanpostuen argazkia egin nuen.

Ondarearen kudeaketatik hasiko gara? Ondaretzat zer hartzen dugu? Arkitektura irudi edo eraikin handi bat al da? Ondarea dena da: inmateriala, sakabanatutakoa, eraikin honen azpian dagoen kartzela [Zerain Dezagun fundazioaren egoitza], zerrategi hidraulikoa, meategiak... Lurralde osoan lantzeko dagoen sakabanatutako ondare pila bat daukagu. Gure kulturaren arrasto guztiak ere paisaia kulturalaren ondarea dira; egun dugun bizimoduan biltzen dira orain

2.000 urteko arrastoak, atzo sortu genituenak, gaur sortzen ari garenak... Horrek egiten du komunitate bat, identitatea oso garrantzitsua da, herri bat jabetzea. Autoestimua herri baten motorra da eta nahi dugun tokiraino eraman gaitzake.

Paisaia kulturala garapen eko-

nomikoarekin lotu duzue Zerainen. Nola? Bi bide hartu ditugu. Bisitei erreparatu diegu: turismo bulegoa, aterpetxea, sagardotegia... Bestalde, ekoizpena gure paisaiari lotu diogu. Bertan ekoizten ditugun produktuak ondo baloratu ditugu zerainda-

«Baratza solo bazterreko ertza izan da, emakumezkoen esku egon da» Bizi baratzea liburua argitaratu berri du Jakoba Errekondok Argiarekin, lehen edizioa agortu, eta bigarrena ere bidean doa.

Zeintzuk dira ‘Bizi baratzea’ libururen oinarriak? Euskaraz eta euskaratik baratzari buruzko lana egiteko premia bat izan nuen abiapuntu. Ezertan hasi aurretik hiru oinarri jarri nituen: hizkuntza, diseinua, hemendik pentsatutako liburua eta baratza bera zer den. Hizkuntzari dagokionez, gure ama eredu hartu eta, irakurtzeko erraza izatea nahi nuen. Euskaraz, bestalde, lan ikaragarria dago egiteko gauza bera izendatzeko hitz asko dugulako. Hiztegi bat gehitu diot liburuari. Daukagun hori jaso beharko genuke etorkizun hurbilean. Diseinuak erakargarria izan behar zuen aurretik aipatutako irakurtzeko erraztasun horri laguntzeko. Hemengoa beste inon ez dago eta geure landareen zikloak bertako klimara egokituta daudenez, hemendik pentsatutako liburua osatu dut.

Eta baratza, zer da baratza euskaldunontzat? Euskaldunok ez daukagu jardina izendatzeko hitzik. Guretzat baratza dena da, hau da, etxe baten premia guztiak beteko dituen gunea da. Ez da, aitzitik, horren baloratuta egon. Solo bazterreko ertza izan da, emakumezkoen esku egon dena. Emakumezkoei ez zaie lan horren aitortzarik egin. Hartu eta eman diogu, baina nik eman eta hartu dela diot, lehenengo eman eta ondoren hartu. Nago eman emetik datorrela eta hartu harretik.

rren bizitza kalitateari balioa emanda. Horri denari, gainera, lurrak eusten dio. Lurrak publikoa izan behar du, hala eusten zaio komunitateari eta garatu nahi dituen proiektuei.

Herritik harago komunitate izaera al du Zerainek? Zerain garai batean abandonatuta sentitu zen eta gaitasuna izan zuen esateko: «edo guk egiten dugu edo inor ez da gu salbatzera etorriko». Zenbat herri txiki dago ia ezezagunak direnak? Bakoitzaren esku dago jabetu, eta nork bere bidea egitea. Prozesuak egiten du komunitatea.

Lurra publikoa izan behar dela diozu. Garai batean hala zen, baina XIX. mendean atzerapauso nabarmena egin zen eta lur publiko denak saldu egin ziren. Lau gerra egon ziren eta sarraskien ondoren jauntxoek lur horiek erosi zituzten. Herri bakoitzak bere herri lurrak zituen arren, bideak, zubiak eta abar konpondu behar izan ziren eta denon bizimodua errazten zuten lurrak –jana, egurra eta baliabideak bertatik aterata– saldu, eta jauntxoek erosi zituzten. Araban eta Nafarroan lurren %50 publikoa da, baina Gipuzkoan %1 baino ez. Oraindik ere, lurra pabilioiak egiteko behar


GOIBERRI 09

ELKARRIZKETA

dugula pentsatzen du jendeak.

rekin eta perretxiko zaletasunarekin zerbait egin beharko dugu. Orain artean ez zaio garrantzirik eman, baina jarduera horiek ere arautu beharko dira. XVI. mendean arau gehienak basoari lotutakoak ziren.

Lurra bestela ikusten duzu zuk. Ez da soilik baratze txikiaren kontzeptua. Euskal Herrian jaten dugunaren %5 bakarrik ekoizten da bertan.

Zerainen zein puntutan zaudete?

Ingurumenari lotutako bestelako lanpostuak ere badaude.

Herriko lurren %20 publikoa da. Zeregin handia dugu hor, herri txikia izanda baliabide urriak ditugu, baina ari gara. Berez, goragoko administrazioen zeregina delakoan nago, baina oraindik ez dira jarri horretara.

Bai, zaintzan, alderdi pedagogikoan, turismo arloan, kirolaren ikuspegitik. Ekoizpenean ere, jakina. Energiaz hitz egin dugu, baina ekoizpenak baditu beste aurpegi batzuk: baso jangarrien berri eman –garai batean jaten ziren eta orain ezagutzen ez ditugun landare nahiz fruituak ematen ditu basoak– eta altzarigintza, besteak beste. Egurrari dagokionez, modu produktiboan erabiltzea da gakoa, non erosten ditugu orain altzariak?

Eredu hori esportagarria al da? Zalantzarik gabe. Hau badator. Basoak abandonatuta ditugu, mendian ez dakigu zer egin eta jendea lurrari begira jartzen hasia da.

Xehatuko al zenituzke lurrak eman ditzakeen lanpostuen soslaiak?

Lurretik asko urrundu al gara?

Nekazaritzan ikaragarrizko aukerak daude. Ingurumen eta kalitatezko produktuak aurrera doaz, bien bitartean, ekoizpenera eta industrializaziora lotutako ustiaketak ixten ari dira. Jateari buruz ari gara eta, hori da, hain zuzen, gaur-gaurkoz ekintza politikoena. Politikoei zer jaten duten galdetuko nieke nik, herriaren alde ari diren eta benetan independentistak diren jakingo genuke. Nola zaindu gure ardurapean dugun lurra? Ingurumenaz jabetu eta ereduak eman behar dira. Azken bost urteotan 1.500 familia batu dira kontsumo taldeetara. Familia horiek haurrak dituzte eta hemendik urte batzuetara ume horiek izango dira alkate. Baratze publikoetan ere 1.200 familia ari dira. Baratza da gauza iraultzaile bakarra balore hauek guztiak batzen dituelako: lurrarekiko lotura, paisaia kulturala, jakintza eguneratzea, gimnasioa...

Euskal Herrian oraindik nahiko hurbil sentitzen dugu eta hori gure alde daukagu. Hemen ditugun basoak ez daude inon eta baloratzen jakin behar dugu. Lurra zaindu eta ematen diguna itzuli behar diogu. Izan ere, lurra ez da inorena, aspaldi esana utzi zuen Rousseauk: «Gu ez gara lurraren jabeak, guri zaintzea egokitu zaigu». Ezjakintasunak, finean, botere goseari laguntzen dio. Gure esku dago lurrarekiko lotura nahiz jabegoa berreskuratzea, ez du balio «beti hala izan da» esateak, belaunaldi batzuk atzera eginda beti hala ez dela izan ikusiko genuke.

Orduan paisaia kultura da.

Energia iturri ere bada lurra eta esparru horretan lanpostu sortzaile ere bai. Urte batzuk barru petrolioa ezin ordainduta egongo gara, atalik garrantzitsuena izango da energiarena. Bide batez, ehiza-

MIKEL ALBISU

Kultura ez da folklorea edo artea. Kultura komunitate batek bere arazoei irtenbidea emateko aurkitzen duen modua da. Modu hori heredatutakoa izan daiteke: gure birramonak arazo hau zuen? Irtenbiderik aurkitu al zuen? Balio digu? Edota dagoenetik hartu eta zure herrira egokitu. Hirugarren bide bat ere badago: irtenbidea asmatzea. Prozesu hauek automatikoak izan behar dira. Lehen aipatu ditugu alkate izango diren haurrak, horiek berez barneratuta izango dutenari buruz ari naiz.


10 GOIBERRI

ERREPORTAJEA

Gizonen azalean Drag King tailerrak ematen ditu Josebe Iturriotz ordiziarrak. Emakumeak gizonez trabestitzen dira. Gizonezkoen itxura fisikoa hartzeaz gain, genero maskulinoaren kodeak antzezten dituzte, eta kalean esperimentatu. Maialen Igartua Gaur egungo gizartean ezaguna da dagoeneko Drag Queenaren irudia; ia edonork izan du emakumez trabestitutako gizonezkoen ikuskizunen bat ikusteko aukera, zuzenean ez bada telebistan. Ezezagunagoa da, ordea, Drag King-aren kontzeptua: neskak mutilez trabestitzea. «Maskulinitatearen parodia eginez maskulinitate hegemonikoaz barre egiteko modu bat da; umore puntua du, baina baita jabekuntza puntu handi bat ere»,dio Jose-

be Iturriotz transfeminista ordiziarrak. Hain zuzen ere, Drag King tailerrak ematen ditu Iturriotzek. Alde teorikoa eta praktikoa izaten dituzte tailer horiek: hainbat teoria feminista azaltzen dira hasieran, eta gizonez trabestitzen dira amaieran. Hainbat ideia eta teoria lantzen dituzte, eta generoaren eta sexuaren arteko harremana birdefinitzen saiatzen dira. Iturriotzen esanetan, generoa ez da naturala, errepresentatiboa baizik. Hau da, generoa

kode jakin batzuek osatzen dute, eta kode horiek antzezten ditugu etengabe, jaiotzean diagnostikatu diguten sexuaren arabera. Horrexegatik trabestitzen dira Drag Kingak: generoa antzeztu egiten dela erakusteko. «Generoa errepresentatiboa da, eta gorputzaren bidez errepresentatzen dugu nor garen», adierazi du Iturriotzek. 60ko hamarkadan dute jatorria performance-ek. Sexuaren eta generoaren arteko harremanaz hausnartzen zuten garai harta-

ko artistek gorputzaren bidez, eta orduan sortu ziren Drag Queen eta Drag King kontzeptuak. Sexuaren eta generoaren arteko harremanaz hausnartzeko aukera ematen dute, hortaz, Drag King tailerrek. Baina baita maskulinitatea esperimentatzeko aukera ere. «Emakume diagnostikatutako gorputzei» maskulinitatea ukatu egin zaiela adierazi du Iturriotzek, eta ondorioz gauza asko galarazi zaizkiela; gauez kalean lasai ibiltzea edo indarra erabiltzea.


GOIBERRI 11

ERREPORTAJEA

Josebe Iturriotz transfeminista ordiziarrak gidatzen ditu Drag King tailerrak. GOIBERRI

Trabestitu eta kalera Tailerrek, hortaz, alde teorikoaz gain alde praktikoa ere badute. Behin kontzeptuak barneratuta, gizonez trabestitzen dira. Eta ez dira gizonezkoen arropak janztera mugatzen. Titiak tapatzen dituzte eta pektoralak margotu. Bizarra ere jartzen dute, nork bere ilearen zati txiki txikiak moztu eta aurpegian itsatsita. Luzeak izaten dira tailerrak, zortzi ordu ingurukoak, eta trabestitzeko prozesuak tarte handia hartzen du. Izan ere, serio hartzen dute itxura aldaketa. Bizarra itsasteaz gain, makilajearen bidez gizonen aurpegiko ezaugarriak irudikatzen dituzte. Eta zakila ere jartzen dute. «Kondoi bat betetzen dugu algodoiarekin, eta hori jartzen dugu», azaldu du Iturriotzek. Hori guztia alde fisikoari dagokionean. Drag King bihurtzen direnean, ordea, fisikoaz harago doaz; gizonezkoen generoan barneratzea da helburua, ge-

«Maskulinitate hegemonikoaz barre egiteko modu bat da, horren parodia eginez» «Generoa guztiz errepresentatiboa da: gorputzaren bidez antzezten dugu nor garen» «Tailer hauetan parte hartzea esperientzia potentea da, eta oso dibertigarria»

Josebe Iturriotz

Berdintasun teknikaria

nero horretako kodeak antzeztuz: hankak irekita ibili, espazio handia hartu... gutxika gizonezkoen jarrerak hartzen joaten dira, generoa antzerki hutsa dela konturatu arte. Bakoitzak pertsonaia bat ere asmatzen du: lanbidea, bikotea duen ala ez... paperean gehiago sartzeko. Tailerraren zati garrantzitsuena, dena den, amaierakoa izaten da, trabestiturik kalera ateratzen direnekoa. «Generoa erlazioanala da, hau da, harremanetan oinarritzen da», azaldu du Iturriotzek. Horregatik da hain garrantzitsua trabestiturik kalera ateratzea, ikusteko generoak nola eragiten duen besteekin harremantzeko moduan. Iturriotzen hitzetan, trabestitzean, hau da, beste generoko kodeak barneratzean, jendeak pertsona hori irakurtzeko modua ere aldatu egiten da. Eta horregatik aldatzen dira harremanak ere. «Trabestituta kalera ateratzean, neskak segituan konturatzen dira nola aldatzen diren gauzak gizon batentzat», adierazi du Iturriotzek. «Hor ikusten da gorputza ez dela bukatzen azalean».

Aldea nabarmena da Genero maskulinoaren rolean sartuta, gauza asko aldatzen direla ohartzen dira tailerrean parte hartzen duten neskak. Esaterako, kalean lekua uzten dietela ikusten dute, baita tabernetan ere. «Gizonezkoek espazio fisiko gehiago hartzen dute», esan du Iturriotzek. Jateko moduan ere badira aldeak. «Neskek aldiko kantitate txikia sartu behar dute ahoan, eta ahalik eta gutxien zikintzen

saiatu». Begiradari dagokionean, berriz, neskek etengabe kontaktu bisuala bilatzen dutela esan du Iturriotzek, eta hitz egiten ari dena eroso sentitzeko ahaleginak egiten dituztela etengabe, entzuketa aktiboa eginez. «Gizonei, berriz, ez zaie inporta parekoa eroso sentitzea, eta ez dute kontaktu bisualik bilatzen». Gauez kalera ateratzen badira, berriz, tabernetako «baboseoa» jasan beharrik ez dutela ohartzen dira, eta kalean beldurrik gabe ibiltzea zer den bizitzen dute euren azalean. Bestalde, Iturriotzen esanetan «oso dibertigarria» izaten da genero bakoitzeko pertsonek nola ligatzen duten behatzea. «Neskek jarrera pasiboa izaten dute, eta mutilek aktiboa».

Jarrerak, esperimentu Trabestiturik kalera ateratzean, jokamolde guzti horiek esperimentatzeko aukera izaten dute tailerreko partaideek. Gehienentzat bizitzako aukera bakarretakoa. Izan ere, Iturriotzen arabera, inauterietan, esaterako, oso ohikoa izaten da gizonezkoak emakumez jantzita ikustea, genero femeninoan barneratuta eta emakumezkoen jokamoldeak imitatuz. Emakumeak gizonez jantzita ikustea, ordea, ez da hain ohikoa. Tailer hauetan horretarako aukera ematen zaie. Genero maskulinoaren kodeak antzezten dituzte, eta kode horiek antzeztuta jendeak nola irakurtzen dituzten esperimentatzen dute euren azalean. Horrelako tailer batean parte hartzea «esperientzia potentea» dela dio Iturriotzek, eta «oso oso dibertigarria».


12 GOIBERRI

GAZTEAK

Haizea Tapiak –eskuinean, pikotxean– hilabete egin zuen joan zen udan Bolivian, haurrekin eta presoekin lanean. HAIZEA TAPIA

Boliviako haurrekin eta presoekin lanean Loinaz Agirre Beasain Haizea Tapia beasaindar irakasleak bere biziko esperientzia bizi izan zuen iazko udan: Hego Amerikara, Boliviara, joan zen La Salle ikastetxeak duen Proyde-Proega proiektuan parte hartzeko. Beasaingo Udalak gazte kooperanteei emandako dirulaguntzei esker egin ahal izan zuen bidaia. Hilabeterako joan zen Trinidad herrira eta bertako La Salle

Babeslea

ikastetxeko Anaien etxean hartu zuen ostatu. Beste bi kiderekin batera, bi proiektutan parte hartu zuen Tapiak. Arratsaldeetan, La Sallek Trinidadeko auzo batean zuen eskola txiki batean aritu ziren, bost urteko haurrekin lanean: «Umeek irakurtzen eta idazten ikastea nahi zuten. Baina hara iritsi eta ez zegoen ezer; libururik ere ez zegoen. Mahaiak eta aulkiak bakarrik zeuden; gutxi

batzuek arkatzak zituzten. Bisualki ere ez zuten idatzirik ikusten». Batez ere, irakasleei laguntzen aritu zirela esan du, aholkuak ematen. Hezkuntzaz zuten ikuspegia ere ez zen egokiena beasaindarraren esanetan. «Eguraldi txarra egiten bazuen haurrak ez ziren eskolara joaten, irakasle batzuk ere lehenago joaten ziren etxera. Soldata txikiak zituzten eta askotan irakasleek ez zuten motibaziorik».

Kartzelan, antzerkia Goizak, berriz, Trinidadeko kartzelan pasatzen zituen Tapiak. «Irakaskuntzan boluntarioak bazituztenez, guk antzerkigintza egin genuen. Emozioak lantzeko erabili genuen antzer-

kia». 25 lagunek hartu zuten parte eta abuztuan Boliviako Independentzia egunean aurkezteko antzerki obra bat prestatu zuten. «Bakoitzari nahi zuena izaten utzi genion, barruan zutena ateratzeko». Gehien ase zuen proiektua izan zen kartzelakoa. «Preso batzuk esan ziguten terapia izan zela beraientzako». Gainera, beraien lanaren ondorioz, kartzelan antzerkigintza emateko irakasle bat izendatzea lortu dute. Kartzela ere egoera txarrean aurkitu zuten: «200 presorentzako kartzela zen eta 500 preso zeuden. Lurrean egiten zuten lo». Boliviara lanera itzuliko dela dio beasaindarrak, baina denbora behar duela aitortu du.


GOIBERRI 13

INTERNET

saretik Klik

Hitziki, euskaraz jolasteko App-a

Aldundiak aplikazio bat garatu du ibaien egoeraz informatzeko ibaien unean uneko egoeraz informatzeko App berria du martxan Gipuzkoako Foru Aldundiak. Bereziki baliagarria izango da uholde arriskua dagoenerako; izan ere, ibaien emariari buruzko datu zehatzak emango ditu eta, gainera, uraren kalitatearen berri ere emango du. Aplikazioa profesionalek eskuratu dezakete, baina baita interesa duen edozein herritarrak ere.

I

Foru Aldundiak ibaietako ur emaria eta kalitatea neurtzeko aforalekuen sare zabala du. Sarea osatzen duten 23 aforaleku nagusietan uraren maila eta emaria nahiz prezipitazioak neurtzen dira; horietatik 14tan kalitateari buruzko parametro nagusiak ere neurtzen dira, hala nola tenperatura, PH edo eroankortasuna. Bestalde, aforaleku horiek uholdeen jarraipen eta prebentziorako erabiltzen den Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako hidro-

meteorologia sarean ere badaude. Jasotzen diren datuak hamar minuturo igortzen dira, eta Foru Aldundiaren webgune honetan argitaratzen dira: www4.gipuzkoa.net/oohh/web/eus/02.as p. Telefono mugikorrek izan duten garapena ikusirik, komenigarritzat jo du aldundiak mugikorretarako aplikazio bat sortzea, ÂŤdatu berrienak ahalik eta bizkorren eskuratzea ahalbidetzekoÂť.

Zortzi gaietan sailkatutako 189 hitz bildu dituzte Hitziki aplikazioan. Euskarazko hiztegia ikasteko jolasa da, 0 eta 6 urte bitarteko haurrentzat diseinatua. Hala ere, helduek ere praktika dezakete jolastuz. Glenn Doman psikoterapeuta estatubatuarraren adimen-bitetan oinarritutako aplikazioa da, Android eta iPhonerako dago. euskalapps.net

Haur literatura, smartphonean Galtzagorri Elkarteak, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren laguntzarekin, eta Oreka Interactive enpresarekin elkarlanean, XXI. mendeko euskarrietara ekarri du Euskarazko Haur Literaturako klasiko bat, Anjel Lertxundi eta Antton Olariagaren Maria Goikoak batbirulau! . www.galtzagorri.org



meetmeinthenorth/garbi単e irizar


2

ezkontza gehigarria

DENA PREST IZATEKO EZKONTZA BAT PRESTATZEAK BURUHAUSTE BAT BAINO GEHIAGO EKAR DITZAKE; GIDA HONEK LANA ERRAZTEKO GIDA IZAN NAHI DU, AZKEN TENDENTZIAK KONTUAN HARTUTA.

G

auza asko eduki behar dira kontuan ezkontza bat prestatzeko; bai prestatzen hasitakoan, baina baita hasi aurretik ere. Adituen esanetan, urte beteko tartea behar da ezkontza tradizional bat prestatzeko. Ezkontza motaren eta urtaroaren arabera denbora hori aldatu egin liteke, baina erabakia hartzen denetik ezkontza egunera arte hamabi hilabeteko epea gorde-

tzea aholkatzen dute. Izan ere, uste baino gauza gehiago dira lotu beharrekoak, eta dena ez da ezkontideen esku egoten. Uda garaia izaten da ezkontzeko garairik onena, eta horrek nahi baino gehiago baldintza dezake ezkontza eguna. Aurrez ibiltzea gomendatzen da, azken ordukoak saihestu nahi badira behintzat. AURKIBIDEA Ezkontza mota ezberdinak .............................. 3-5 Argazkien joera aldatu da .................................. 6-7 Opariak ................................................................... 8 Arropetan estilo berdina ................................... 10-11 Barrutik ondo egotea ......................................... 12 Bidaiak urtaroka ................................................... 14 Kolorea loreekin ................................................... 16

meetmeinthenorth/garbi単e irizar


ezkontza gehigarria

3

BIKOTEA LEGEZTATZEKO HAMAIKA AUKERA EZKONTZEA ERABAKITZEN DUTENEN ARTEAN, EZKONTZA ZIBILAK DIRA NAGUSI

E

zkontzaz kanpoko harreman ereduak ugaltzen eta familia ereduak ezbaian jartzen ari diren garaietan, legeak ezkontzen direnentzako gordetzen ditu abantailak oraindik. Elijioaren baitako ezkontzak gutxituz doazen heinean, ordea, ezkontza zibilak nahiz izatezko bikoteen erregistroa goraka doa. Nabarmena izan da gizartearen bilakaera azken hamarkadetan, eta inguratzen gaituzten balore eta bizitza ikuspegiena ere bai. Bikotean bizitzeko eraba-

kia hartu eta ezkontzearena oraindik mantentzen den erritua da, baina zerikusi gutxi du orain hamarkada batzuetakoarekin. Erlijioak agintzen zuen gisan elizaz ezkontzetik, ezkontza zibilak nagusitu dira Goierrin. Bikote homosexualen artekoak nahiz izatezko bikoteak ere gero eta gehiago dira bikotean bizitzeko hautua egiten dutenen artean. Herritarrek garrantzia ematen diote ezkontzari. Aldaketak izan dira moduari dagokionean, baina errituak berak jarraitu egiten du. Ezkontza elizatik atera


4

ezkontza gehigarria

den heinean, erritu eredu berriak sortu eta finkatu dira. ELIZATIK EKITALDI ZIBILETARA Gertutik ezagutzen dute ezkontzetan izan den bilakaera bake epaitegietan. Beasaingo bake epaitegiko Kety Lopezek emandako datuak oso esanguratsuak dira zentzu horretan. 1994an zazpi bikote ezkondu ziren zibilez Beasainen eta 27 izan ziren elizatik pasa zirenak. Iazko urtean, berriz, 38 bikotek aukeratu zuten ezkontza zibila eta bi bakarrik izan ziren elizatik ezkondu zirenak. Zumarragan ere, Goierriko bigarren herri handienean, ezkontza zibilak nagusitzen dira erregistroko datuetan jasotzen denez. Iaz 30 bikote zibilez ezkondu ziren; eta hamabi izan ziren elizatik. Gero eta gehiago dira ezkontzatik kanpo jaiotzen diren haurrak ere. Goierriko erregistroetako datuen arabera, hiru haurretako bat jaiotzen da ezkontzaz kanpo. SEXU BEREKO BIKOTEAK Zibiletik ezkontzen direnen pareko bikote akordiorako aukera dute sexu bereko bikoteek. Gay mudimenduak ezkontzeko eskubidea lortzeko urtetan eramandako borrokak erakusten du ezkontzeak gizartean duen garrantzia. Lopezek, homosexualen ezkontzak baimendu zirenean, agirian bikotea homosexuala edo heterosexuala zen jarri behar zela gogoratzen du. Orain, berriz, ez da halakorik jarri behar. Nabarmenak izan dira aurrerapausoak bikote homosexualen aurrean legeari dagokionez. Izatezko bikoteen formula da ugaritzen ari dena. Hasieran ezkondu aurreko pauso gisa hartu bazen

ere, datuek erakusten dute gero eta bikote gehiago direla izateko bikote izatea aukeratzen dutenak. IZATEZKO BIKOTEEN ALDEAK Izapide aldetik ezkontzeak baino katramilatuagoa da izatezko bikote egitearena. Legez ez dira ezkonduen pareko, baina aurrerapausoak eman dira. 2008 tik, adibidez, izatezko bikoteei aitortzen zaie alargun

IGARTZA ETA ANTIO DIRA GOIERRIN LEKU KUTTUNENAK Ezkongaiek esanahi berezia duten lekuak aukeratu ohi dituzte ezkontza ekitaldirako. Ez da erraza izaten, ordea, nahi den lekua nahi den egunerako lortzea. Nabarmen Beasaingo Igartzako jauregia eta Zumarragako Antio dira goierritarren leku kuttunak. Kety Lopez Beasaingo bake epaitegiko langilearen hitzetan Beasainen ÂŤezkontza zibilen arrakastaren faktoreetako bat Igartza da. Beasaindarrei bertan ezkontzea gustatzen zaie. Apaiz lagun batek bikote bat bertan ezkondu behar zuen. Azkenean ez zuten baimenik lortu eta bikoteak Igartzan ezkontzeari elizatik ezkontzeari baino garrantzia handiagoa eman zionÂť.


ezkontza gehigarria

pentsioak kobratzeko eskubidea. Eusko Jaurlaritzak badu izatezko bikoteen erregistro bat. Ezkonduei jartzen ez zaizkien hainbat baldintza bete behar dituzte: gutxienez bi urtean egon behar dute erregistroan, elkarrekin erroldan bost urtean gutxienez eta beharrezkoa da irizpide ekonomiko bat finkatzea. Iaz 728 bikote egin ziren izatezko bikote Gipuzkoan. Banaketa edo dibortzio kasuetan ere legeak ez ditu berdin hartzen ezkonduak eta izatezko bikote

5

direnak. Ezkonduta egon direnek, banatu ondoren ere, alargun pentsioa jasotzeko aukera izaten dute, izatezko bikoteek ez bezala. Pareko bihurtzen dira tartean umerik baldin bada. Orduan, banatzekotan, auzitegira jo behar dute ezkonduek eta izatezko bikoteek, eta eman beharreko pausoak berdinak dira. Gizartean oso errotua dago ezkontzarena, baina jada bikoteak ez dira bat; elkartutako bi baizik.

meetmeinthenorth/garbi単e irizar


6

ezkontza gehigarria

ARGAZKIAK, AHALIK ETA ORIGINALENAK OHIKO ARGAZKIEK IRUDI ORIGINALAGOEI KENDU DIE LEKUA, ETA GERO ETA BIKOTE GEHIAGO DIRA ARGAZKIETAN ERE BESTELAKO IKUSPUNTU BAT BILATZEN DUTENAK

E

Ezkontza bat antolatzerako garaian, lotu beharreko mila gauzetako bat gehiago da argazkiena. Hala ere, argazkiak betiko direla jakinda, eta egun berezi horretaz gordeko duzun oroitzapen nagusietako bat dela jakinda, bikoteek asko zaintzen duten arloa da irudiena. Ezkontzetako argazkiak ere asko aldatu dira denborarekin, eta dagoeneko, soinekoa eta trajea jantzi eta ohiko poseak erakusten dituzten argazkiak zaharkituta gelditu dira. Horren ordez, gero eta gehiago dira argazki originalak edo ezohikoak bilatzen dituztenak. Bikoteko kideen afizioetara jotzen dute batzuk; ezohiko tokietan eta egoeretan jartzea besteek. Kontua irrifarre bat sortu edo momentu alai bat irudikatzen duten argazkiak egitea da. Gero eta argazkilari eta estudio gehiago saiatzen dira besteengandik ezberdinak edo originalak diren lanak eskaintzen. Sarean ere, dozenaka webgune daude mota horretako argazkiak eskaintzen dituztenak. AURREZ ZEIN EGUNEAN Ezkontza eguneko argazkiak ezinbestekoak badira

gattiken


ezkontza gehigarria

ere, aurretik egiten diren saioek ere garrantzia berezia hartu dute. Itsasertza, eraikin moderno bat edota bikotearentzat berezia den txokoren bat hautatu ohi dute gehienek. Gero eta gehiago dira argazki informalak eta ahalik eta naturalenak bilatzen dituzten bikoteak ere, eta zenbaitek, kaleko arropekin ateratzen dituzte, ezkontzako jantziak eraman beharrean. Argazkilariaren irudimenak eta originaltasunak ere zeresan handia dute argazki horietan. Ezkontza egunari dagokionean, ezkontideek senitartekoekin ateratzen dituzten argazkiak klasiko bat dira oraindik. Baina arlo honetan ere, proposamen berriak ari dira sortzen. Horietako bat da photocall-arena, adibidez. Argazki dibertigarriak lortu nahi dituztenentzat, photocall hori bazkalondoan egitea gomendatzen dute adituek, ordurako gonbidatuak alaiago daudelako eta argazkietan ateratzeko gehiago soltatzen direlako. Behin ezkontza bukatutakoan ere, argazkiak gordetzeko album eta kutxa bereziak ere eskaintzen dituzte zenbait etxek.

7

ÂŤEzkontza bat istorio bat kontatzea bezalakoa daÂť GarbiĂąe Irizar / Argazkilaria Bikoteek proposatzen dituzte bildumetarako ideiak edo argazkilariek? Bikote batzuek lan dokumentalagoak nahi izaten dituzte, eta beste batzuk gehiago inplikatzen dira; beraz, batzuetan zuk izan behar duzu bikoteari ideiak proposatuko dizkiona, eta beste batzuetan beraiek egiten dizkigute proposamenak. Nola lortu daitezke argazki originalak hainbeste landutako arlo batean? Ezkontza bat istorio bat kontatzea da, eta niri istorio hori kontatzeko balio duten detaileetan fijatzea gustatzen zait: aitonaren erloju zaharra, amak utzitako apaingarribat... argazkilariaren ikuspegia oso garrantzitsua da bikote bat beste batetik bereizten duen detaile horiek identifikatzerako garaian. Zertan bereizten dira ezkontza aurreko eta eguneko argazkiak? Ezkontza aurreko saioa lagungarria izaten da ezkontza egunerako, argazkilariaren eta bikotearen arteko harremana estutzen delako. Saio horrek elkar ezagutzeko balio du, eta bikoteak beldurra galtzeko. Ezkontza egunean, berriz, momentu oso politak bizitzen dira, errepikatuko ez direnak, eta argazkilariak adi egon behar du horiek jasotzeko. Irudiak betirako oroitzapen bihurtzen dira eta ardura eta ohore handia da hori.


8

ezkontza gehigarria

NORBERAK EGINDAKO OROIGARRIAK EZKONTZA EGUNEAN GONBIDATUEI BANATZEKO OROIGARRIA NORBERAK EGITEA DA AUKERETAKO BAT

G

onbidatuei zein opari egin izaten da ezkongaien buruhausteetako bat. Askok praktikotasuna bilatzen dute, opari erabilgarriak eginez. Beste batzuek, ordea, ukitu berezia eman nahi izaten diote opariari, eta gero eta gehiago dira oparia bera, norbera bere eskuekin egitera animatzen direnak. Beharrezko materiala erosi, eta lanean jartzea da lehen egitekoa. Beasaingo YS Harriak eta Osgarriak dendan, adibidez, norberak bere kabuz opariak egin ahal izateko beharrezko materiala eta aholkularitza aurkitu daiteke. Irudimena erabiltzea da gakoa. EMAKUMEAK ETA GIZONAK EZBERDIN Nesken oparien kasuan, paparreko orratzak egiten dituzte, gehienbat, opariak eskuz egitera ausartzen direnek; irudi eta forma ezberdinetakoak izan ohi dira eta, batez ere, feltroarekin egindakoak. Evagoma gero eta gehiago erabiltzen da, merkeagoa eta mozteko errazagoa delako. Lan gutxiago egin nahi duenak, orratzak eta kateko orratzak ere apaindu ditzake bolatxoekin, zintekin eta bestelako materialekin.

Gizonentzat, berriz, giltzatakoak egin izan dituzte larrua eta bolatxoak uztaruta. EROSITAKOA APAINDU Oparien artean beste aukera bat ere bada opariei ukitu pertsonala ematea: erositako opariak zinta, soka, organtzazko edo zakuzko poltsekin apaintzea. Xaboiak, kandelak, haizemaileak, perfume potoak, bolalumak eta likore botilak oparitzen dira gaur egun gehien.


ezkontza gehigarria

publierreportajea

9

NATALIETTA. Legazpi kalea, 8 ZUMARRAGA. 943 046 410 www.natalietta.es

Hasi burutik janzten

E

gunerokoan janzteko pronto moda du oinarri Nataliettak, egun berezietarako ere aproposa izan daitekeena osagarri egokiak gehituta. Izan ere, osagarri on batek bestelako nortasun bat eman diezaioke zure lookari, eta burugainekoa izan liteke zure soinekoa gainontzekoengandik bereiziko duena; hori lortzen, Natalia Mora-Gil diseinatzaileak lagun zaitzake. Kolore, material, forma eta mota ezberdinako burugainekoak egiten ditu Nataliak, bezero bakoitzarentzat pertsonalizatuak. Moda aditu baten aholkularitzarekin, prezio erakargarrietan eta prozesu guztia jarraitzeko aukerarekin eskura dezakezu bereiztuko zaituen osagarria. Gerturatu Nataliettara eta eman bestelako ikutu bat zure estiloari! NATALIETTA N_ATALIETTA

#bynatalietta Argazkiak:Meet Me In The North


10

ezkontza gehigarria

ZER JANTZIKO DUT? EMAZTEGAIEN ARTEAN OHIKO SOINEKO ZURIAK EDO MARFIL KOLOREKOAK DIRA AUKERATUENAK, BAINA ARROSA SUABEKOAK INDARRA HARTZEN ARI DIRA GIZONEZKOEN TRAJEETARAKO GERO ETA AUKERA GEHIAGO DAGO, ETA OHIKO KOLOREEI ARROSAK, HORIAK ETA BERDEAK GEHITU ZAIZKIE, BATEZ ERE OSAGARRIETARAKO

Z

uria edo marfil kolorea da nagusi emakumezko ezkongaien artean. Baina, ezkontza tradizionalen gainbeherarekin, beste hainbat estilo nagusitzen ari dira. Vintage soinekoak, boho erakoak nahiz hippieak gero eta ohikoagoak dira. Soineko motzak ere gustuko dituzte diseinatzaileek, ezkongaiak ordaindik horrenbeste hausartzen ez diren arren. Garrantzitsuena, ordea, norbera gustura sentitzeko moduko soineko bat bilatzea dela diote. Moda modako emakumeentzat blusa eta gona konbinatzen dituen jantziak dira tendentzia 2015ean. Diseinatzaile entzutetsuenak euren bildumetan gisa horretako proposamenak egiten ari dira. Bestelako ukitu berezi bat ere badute aurtengo jantziek, eta poltsikoak ageri dira gonetan. Ezkongai soinekoetan soberan gelditu ez dena parpaila edo enkajea da. Urtez urte indar handiagoarekin dator gainera, eskuz egindako bordatu eta amaiera finekin. Bizkarra da, bestalde, soineko diseinatzaileek atentzioa jarri duten gorputzeko ataletako bat. Gero

eta ohikoagoa da agerian eramatea. Hainbat neurritakoa izan daiteke bizkarreko irekiera, bizkar erdia agerian uzten duena, edo osoa. Eta pixkanaka arrosa kolorea da ezkongaien artean lekua egiten ari dena. Goitik behera arrosa suabeko soinekoak egokiak dira ezkongaietan, baita soilik kolore horretan detaile txikiak dituztenak ere. GIZONEZKOAK, KLASIKOA BAINO GEHIAGO Betiko traje klasikoak dira gizonezko ezkongaien artean nagusi. Edonola ere, gero eta aukera gehiago dago eskura. Ohiko trajeetatik hamaika dira aurten ikusiko diren jantziak. Betiko frac eta chaquĂŠ-tik kanpora, kolore eta osagarriak ageri dira ezkontzari ukitu berezia eman nahi diotenentzat. Arrosak, horiak eta berde koloreak dira tendentzia, betiko kolore klasikoez gain. Slim fit erako traje ajustatuak ageri dira gizonezkoetan, txelekoa osagarri nagusi dutenak eta korbata eta pajaritarik gabe. Ezkontzarako aukeratutako lekuak ere zeresana izango du; aire librean edo egun beroetarako kolore argietako lihoa egokiagoa izango da.


ezkontza gehigarria

11

ETA GONBIDATUEK ZER? Udaberriarekin batera, bete-betean sartu gara ezkontza denboraldian. Baina, ba al dakizu zer jantzi egun berezi horretarako? Moda tendentzien araberako erabakia izaten da sarri aukeraketa, baina adituek beti azpimarratzen dute norbera bere estiloarekin jantzi behar dela, «mozorrotu gabe». Emandako aholkuen arabera, beltza beti da aukera ona; diskrezioarekin batera, elegantzia. Baina, ezkongaietan ez ezik, gonbidatuen artean ere arrosa kolorea bere lekua egiten ari da. Arrosa eta kolore suabeak dira aurten gehien errepikatuko direnak. Soineko hausart baterako aukera egiten dutenek, ordea, ondo aukeratu beharko dute kolorea, batez ere norberaren azal kolorearen arabera. Indarrean dagoen joera, osagarriekin janztea: «Gainerako gonbidatuetatik bereizteko giltza izan liteke, ukitu pertsonala, eta arropari aparteko puntua ematen diona», Natalia MoraGil diseinatzaileak azaldu duenez. meetmeinthenorth/garbiñe irizar

PAJARITAREKIN AUSARTZEN? Gizonezkoen kasuan buruhauste gutxiago egon izan ohi da, baina trajeen kasuan ere bada non aukeratu: kolorea, oihala, marrazkirik bai edo ez... Eta ausartenentzat pajarita. Gero eta indar gehiago ari da hartzen, eta gero eta ezkontza gehiagotan ikusten da.


12

ezkontza gehigarria

EDERTASUNA, BARNETIK KANPORA BARNETIK ZEIN KANPOTIK EDER SENTITZEKO GAKOA, BIZITZARI DATORREN BEZALA AURRE EGITEA DA AITZAKIARIK GABE, ONGI SENTITZEA EGUNERO LANDU BEHARREKO ZERBAIT DA

I

nguruneak guretzat gordeta dituen aldaketen aurrean erantzuten ohituak gaude. Gure emozioen bitartez erantzuten dugu. Gustuko ez dugun albistea jasotzean haserre, urduri, beldurrez edo lotsatuta sentizten gara. Berri on bat jasotzean berriz, euforiko. Guzti hori gertakarien aurrean behar bezala hausnartzen ez dugulako gertatzen da. Hala dio Ainara Olano psikologoak: «Emozioak identifikatu beharrean, arrazoi azkarrak bilatzen ditugu». Ondo sentitzea garrantzitsua da bizitzan, eta ez dagokio soilik elikadura egokia mantentzeari edo osasun fisiko ona izateari. «Ondo sentitzea bizitzaz gozatzea da eta jarrera ona izatea; norbere buruarekin eta ingurunearekin dugun harremanak zeresan handia izango du». Egoera egokian egotea ez da egun batetik bestera lortzen Olanoren arabera, eta behin lortzean ez da betierekoa izaten, gainera. Barnetik nahiz kanpotik eder sentitzeko modurik onena, bizitzari datorren gisan heltzea da «arazo eta garaipen txikiekin». Horregatik, psikologoaren ustez garrantzitsua da ohartzea zoriontsu izatea ez dela hirugarren pertsona batzuei lotuta egotea: «Norbere burua ezagutu eta maitatu behar da lehenbizi, den bezala onartu, eta orduan izango gara zoriontsu. Bakarrik jaio eta hiltzen gara. Nahiz eta bizitza beste batzuekin konpar-

titzea erabaki, gu gara gure buruaren jabe eta gure buruaren arduradun». Une batez emozioei ihes egin eta hausnarketarako tartea hartzeko gomendatzen du Olanok. Sentimenduak nondik datozen aztertu eta irtenbideak jarri behar ditugu. Oinarria, autoestimua hobetzea da. «Inoiz ez gara perfektuak izango, beraz hori onartzea garrantzitsua izango da». Aitzakiarik gabe, ongi sentitzea egunero landu beharreko zerbait da, norberak egin behar du zoriontasunerako bidea.


ezkontza gehigarria

publierreportajea

13

UR-LEIRE SANTILLAN. Labeaga, 37 URRETXU. 943 0724 464 leiresantillan.com

E

JOSI ZURE AMETSAK

zkontza egunean eroso sentitzea oso da garrantzitsua, eta horregatik, egun berezi horretarako amestu duzun soinekoa lortzen lagunduko dizu Leire Santillan diseinatzaileak. Zure nahietan oinarrituta, eta bere esperien-

tziarekin, diseinu tradizionalak ukitu modernistekin uztartzen ditu, ezkontzara arteko denbora ere zurekin eta zuretzat jositakoa izan dadin. Diseinu esklusiboak eskaintzen ditu, baita amabitxientzat eta gonbidatuentzat ere.


14

ezkontza gehigarria

ERAZTUNAK JARRI ETA BIDAIATZERA

B

ikote gutxik egiten dio uko ezkondu berritan ezkontidearekin munduko txoko ezkuturen batera ihes egiteari. Eroski bidaiakek emandako datuen arabera, eztei bidaia gehienak 15 eta 18 egun bitartekoak izaten dira, eta pertsonako 2.000 eta 7.000 euro bitarte gastatzen da. Hondartza duten tokiak bilatzen dira gehien, eta AEB eta Karibeko hondartzak konbinatzen dituzten bidaiek arrakasta handia dute. Maiatzean, ekainean, irailean eta urrian egiten dira eztei bidaia gehienak. Dena dela, hona hemen urtaro bakoitzerako proposamen bana, eztei bidaia ahaztezina izateko. NEGUAN Neguan ezkontzea erabakiz gero, garai aproposa da Indiara bidaiatzeko. Kontuan izan Namaste keinua eginez gero, bi eskuak elkartuz, bertako jendearen errespetua irabazten dela, eta herrialdeko txoko ezberdinak erakusteko prest agertuko dira indiarrak. UDABERRIAN Urtaro aproposa da zirkuito bidaiak egiteko. Bi astez

bidaiatzeko aukera izanez gero, garai egokia da AEB eta Karibeko hondartzak ezagutzeko. Elkarbizitzari ekin aurretik, dagoeneko hain ezaguna egin den todo incluido sistemaz gozatzeko aukera ere ematen du bidaia mota honek. UDAN Kanadara joateko urtaro aproposena da uda, mendebaldera zein ekialdera. Lakuak, parkeak, mendi ikusgarriak... naturaz gozatzeko aukera paregabea eskaintzen du Kanadak. Bikotearekin batera Niagarako ur jauziaren azpitik pasatzea, esaterako, betirako gogoan geratzen den oroitzapena da. UDAZKENEAN Asko Argentinara eta Txilera joaten dira eztei bidaian udazkenean. Han udaberria denez, urtaro aproposena da herrialdea iparraldetik hegoalderaino bisitatzeko. Andeetan barrena ibili eta paisaiez gozatu, Buenos Aires edo beste hiriren bat bisitatu, gastronomia ezagutu, glaziarrak ikusi... Otsailean erreserba egitea komeni da hegaldirik gabe ez geratzeko.


ezkontza gehigarria

publierreportajea

15

ER MATXAIN ILEAPAINDEGIA. Araba, 1 ORDIZIA. Telefonoa: 943 88 10 35

Ile gutxi dutenentzat irtenbidea: mikrolineak NORBERE ILETIK BEREIZTEN EZ DEN ILE KOPURU EGOKIA LORTZEKO ZERBITZUA ESKAINTZEN DUTE ER MATXAINEN ILE URRITASUN KASU GARATUENETARAKO ERE, IRTENBIDE EGOKIA DA MIKROLINEA TEKNIKARENA

L

oditasun falta duen ileari irtenbidea jartzeko zerbitzua eskaintzen dute Ordiziako ER Matxain ileapaindegian. Kalitate handiko ile naturala jartzeko metodoa da bertan darabiltena. Ilearen galtzea etaparik aurreratuenean dagoenean ere, buruaren goikaldean ile gutxi dutenen loditasun faltarekin amaitzeko metodoa da MicroLĂ­neas gisa ezagutzen dena. Norbere ilean hari fin bereziak integratzen dira, bereziak, ia ia ikusezinak; mikrolineak. Horiei lotuta doa kalitate goreneko ile naturala. Emaitzarik onena lortzeko, bezeroaren ile kolorearekin, luzerarekin eta ilearen egiturarekin bat doan ilea aukeratzen da. Hala, itsura erabat naturala lortzen da. Emaitza gisa, ile integratuari esker, berezkotik ezberdintzen ez den ile kopuru egokia lortzen da. Hainbat modutan eraman daiteke. Norbere ileari finkatuta eramanez gero, normaltasun osoz garbitu daiteke burua. Kendu eta jartzeko moduan ere jar daiteke, klip bidez. ER Matxain ileapaindegian bezero bakoitzaren neurrira egokituta eskaintzen dute zerbitzu hau.


16

ezkontza gehigarria

LORE SORTAK, KOLOREA EMATEKO GILTZA meetmeinthenort/garbi単e irizar

Gustuaren arabera eginda, emaztegaiaren lore sorta izan daiteke ezkontza egunari kolore printza eman diezaiokeen osagarria

G

ero eta emaztegai gehiago animatzen dira ohiko soineko zuri tradizionala alde batera utzi eta soinekoan bertan kolore zantzu bat sartzera. Baina joerak aldatzen badoaz ere, poliki doaz bidea egiten, eta soineko luze zuriak dira nagusi oraindik ere. Horregatik, eta zuritasun horri kolore pixka bat emateko, lore sorta biziak aukeratzen dituzte emaztegai askok. Izan ere, eta dagoen aukera zabala kontuan hartuta, loreak izan daitezke ezkontideen arropei kolorea emango dien osagarria. Udaberrian hasten da ezkontza kopurua gora egiten, eguraldi onak bultzatuta; eta lorei dagokionean ere garai aproposa izaten da erramuei kolorea emateko. Klasikoen artean margarita zuriak edo larrosak daude, elegantziaren ikur. Azken boladan indarra hartu duten loreen artean peoniak daude. Larrosaren antza du, baina handixeagoak dira eta kolore aukera handia dago. Lore sorta bat egin aurretik, ordea, oso zehatz jakin behar da nolakoa nahi den. Hori zehaztuta, gattiken

gainerakoa lotzea errazagoa izango da. Lore naturalak material artifizialekin nahastea, kolore ezberdinak uztartzea, lore mota ezberdinak konbinatzea... norbere nahiaren araberakoa da, baina lore sortaren tamaina eta forma kontuan hartzea oso garrantzitsua da. Horretarako, emaztegaiaren izaera eta ezkontzaren gaia (dagoen kasuetan) hartu behar da kontuan. GAINERAKO DEKORAZIOAREKIN KONBINATUTA Adituen esanetan, gero eta joera gehiago dago emaztegaiaren lore sorta gainerako ezkontzako elementuekin konbinatzeko. Hala, ezkontza egingo den gainerako lekuetan jarriko diren loreak, emaztegaiak eskuan eramango dituenekin konbinatzea da azken joeretako bat: eliza, jatetxea, ezkontza gunea... Gehiago dira eliza edo ezkonduko diren gunea ez ezik, otordua egiteko mahaietan lore naturalak apaingarri modura jartzen dituztenak.


ezkontza gehigarria

publierreportajea

17

NO + VELLO. Dolarea Kalea, 1 BEASAIN. Telefonoa: 943 041 715

Depilazioa, segurua eta eraginkorra

O

ngi sentitzea bezalakorik ez dago eder egoteko. Ongi, seguru. Eta depilazioak azken unean buruhausterik eman ez dezan aukera berezia eskaintzen du No + Vellok: fotodepilazioa. Argiaren bidez ilea ezabatzeko teknologia da fotodepilazioarena. Bezero bakoitzaren behar eta ezaugarrietara egokitutako zerbitzua eskaintzen du No + Vellok. Azal mota eta ile kolore gehienetan emaitza iraunkorra eskaintzen duen IPL edo argi pultsazio handiko fotodepilazioa baliatzen dute horretarako. Ez du minik egiten eta tratamendu ekonomikoa da. Izan ere, No+Vellon 30 eurorengatik egiten dute atal bakoitzeko sesioa. No + Vellok erabiltzen duen azken belaunaldiko teknologiari eta hozte sistema bereziari esker, gainera, berotasun sentsazioa minimizatu egiten da. Lehenengo neurri gisa, zentruan azterketa pertsonalizatua egiten dute galdeketa batekin eta doako

proba baten bidez. GAZTETZE-FOTOTERAPIA Ohikoa da denboraren, eguzki izpien eta aldaketa hormonalen eraginez azala lehortu eta zahartzea. Gaztetze-fototerapiari esker dermisa eta epidermisa osatzen duten mikrosareak berreraikitzen ditu kolageno eta elastina zuntzak sortuz eta azala barrutik tenkatuz. Tratamendu honi esker zimurrak eta orbanak gutxitu eta itxura gazte eta osasuntsua lortzen da. AZALEKO GARBIKETAK No + Vellok azal garbiketak ere eskaintzen ditu: oinarrizko garbiketa, nutritzailea eta azalaren oxigenazioa hobetzen duen garbiketa birsortzailea. Azterketa egiten dute azal bakoitzari zer dagokion ikusteko.



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.