Goiberri 114. zenbakia

Page 1

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

Gazta dastatzeko garaia Legazpin eta Ordizian gazta lehiaketak egingo dituzte datozen egunetan Legazpiko Gipuzkoako Artzain Egunean gazta dastatze herrikoia. HITZA

114. zenbakia. 2014ko irailaren 5a

Mattin Aranburu 3 Iritzia 4-5 Tibur Agirre 6-7 Itziar Etxeberria 8-9 Boluntarioak 10-11 Gabiriako neskatoak 1951n 12 Jabier Ugarte 13


02 GOIBERRI

PUBLIZITATEA


GOIBERRI 03

KATE MOTZEAn

Mattin Aranburu Argiketaria

«Prezioak egokituz eta jator jokatuz egiten diogu aurre krisialdiari» Mikel Albisu Mutiloa Mutiloan bizi da eta argiketaria edo elektrizista da Mattin Aranburu (Beasain, 1971). Beste hainbat bezala, krisialdiak astindu duen sektorea da argiketariena, eta garai zailei aurre egiten ari da Aranburu, «prezioak egokituz, material berriak bilatuz, eta noski, jator jokatuz».

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Itsasondo, Lazkao, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga

GOI B ERRI

Edari bat. Ardoa.

Oporretarako leku bat. Asturias edo Galizia ingurua.

Amets bat.

Zaletasun bat.

Afrika bisitatzea.

Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.

Herri bateko festak. Beasaingoak.

Andragaiarekin hasi nintzen egunaren biharamuna.

Film bat.

Jaso duzun oparirik bereziena.

Abenturazko edozein.

Opari guztiek dute bere berezitasuna.

Irakurtzea ez dago nire zaletasunen artean.

Gorroto duzuna.

Musika talde bat.

Goierriko txoko bat.

Ken Zazpi.

Oamendi eta inguruak oso politak dira.

«Andragaiarekin hasi nintzen egunaren biharamuna ez dut inoiz ahaztuko»

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Aloña Landa Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Jateko txarrik ba al da ba? Dena ona.

Motorrean ibiltzea.

Liburu bat.

MIKEL ALBISU

Abesti bat. Izarren hautsa. Janari bat.

Gezurra.

Herriko alkate bazina... Ez dut politikarako balio, beraz, ez dut uste kasu hori tokatuko zaidanik.

Mutiloan biziko ez bazina... Beste herri txiki eta lasai batean, ahal izanez gero behintzat.

Egoitzak: Beasain:

Webgunea:

Oriamendi, 32. 20200.

Posta elektronikoa:

goiberri.hitza.info

Urretxu:

goiberri@hitza.info

Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Publizitatea:

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

Bezero arreta / harpidetzak:

607 530 424 – publi@goiberri.info 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info


04 GOIBERRI

IRITZIA

Iñigo Igartza Bankuko langilea

Komunikazioa eta inkomunikazioa

H

arrituta nauka azken urtetan teknologiak hartu duen abiadu-

rak. Itzela. Harrituta baita ere adinarekin, urteen poderioz nola alderatzen garen aldaketetaz eta nola pasiboki begiratzen diegun «hobekuntzei» edo azken garapenei. Tira, jada badakizue sakelakoetaz ari naizela edo Facebook eta abarrez noski. Orain urte batzuk sakelakorik gabe bizi ginen eta nire ustetan, aurrera pausoa izan da sakelako telefonoa, bai horixe. Hemendik aurrerakoak, Internet, argazki eta bideo kamerak, watxap -a, shazam, wi-fi, facebook, jokuak eta asmatu ezin ditzakedan hainbat gauza. Puffff amatxo maitea. Hori aukera pila eta komunikaziorako erraztasunak. Ideia hori buruan, kuadrilkak antolaturiko afari batetara joan nintzen elkartera, eta elkar besarkatu ostean afaria prestatzen hasi ginen.

«Begira ze bideo pasa didaten. Ikusi al duzu argazki kamerak egin dezakeena? Joe Interneten ikusi dut kriston bizikleta salgai dagoela eta merke gainera, begira. Etxoin watxapa bidali didate. Joeeeee nere emaztearen kuadrilla da ta...» Izugarria sakelako telefonoak ematen dituen aukerak. Hori da hori, eta kanpoan dagoen jendearekin kontaktua ere erreza da oso. Batek atzerriko lagun batekin eta besteak kanpoko familiarekin edo etxean utzi duen emaztearekin... Nik ere antzerako telefonoa dut gaur egun eta orain 15 egun, oporraldia gozatzen ari nintzela emaztea eta semearekin, bizikleta hartu eta Urkirekin joan nintzen Chillidaren «Haizearen orrazia» ikustera. Argazkia atera eta lagun eta familiari bidali, klik! Erantzunak bat-batekoak izan ziren. «ze ondo zaudeten. Zein leku ederra. Zelako eguraldia. Ze guapo Urki....» Jajajaja. Erantzunak bidali eta beste argazki batzuk izan ziren bueltan. Bakoitza punta batean bazen ere gertu-

tasun ederra somatu nuen, aupa! Berriro bizikletak hartu ta Groseraino, Sagueseko parkean utzi genituen kulunpioen ondoan. Pipi! Pipi! Pipi! 17 watxap. Ño! Hortxe neraman ez dakit zenbat denbora Urki gerturatu zitzaidan arte. – Aitatxi! Utzi hori, goazen jolastera. – Ointxe Urki, zaude pixkat. Beste 5- 10 minutu joanak ziren eta berriro etorri zitzaidan. – Aitatxi... – Esan dizut ba oriantxe noala... –erantzun nion, ez umore goxoz. Orduan, begiradak eskaini zidanak tristetu ninduen. Nire inguruko guraso denak sakelakoarekin ari ziren, jo ta su. Urkiren

begirada ere tristea zen eta amona gazte bat ikusi nuen kulunpioten bere bilobarekin jolasean. Aitona bat baloiari ostikoka eta ... lotsa sentitu nuen. Zutitu eta semearekin jolastea erabaki nuen, pelotatxo batekin ea burnizko hesia nork gaindituko, alde batetik bestera zeinek eramango... Gero baloia atera genuen eta izerdi patsetan iturrira hurbildu ginen, freskatzeko asmoz. Handik ikusten nuen jendeak sakelakoa erabiltzen jarraitzen zuela, edo maizegi begiratzen ziola, apurtuta balego bezela. Emaztea gerturatu zitzaigun eta sakelakoa non ote nuen galdetu zidan. Gertatutakoa azaldu nion eta ordundik, Interneteko sarrera, watxapa-a eta besteak egunean bi aldiz pizteko ohitura hartu berri dugu. Komunikazioa ez al dugu bihurtu jada inkomunikazio? Norbaitekin edo lagun taldean gaudenean, ez al gara beste nonbaitera joaten gure sakelakoen bidez, eta ez al dugu une hori galtzen beste komunikazio baten truke? Eta komunikazio horrek, argazki edo bideoak, agurrak edo galdera erantzunak, ezin al dezake itxaron ordu bete edo egun bat? Noski baietz, eta zaude ziur zerbait garrantzitsua izanez gero, deia jasoko duzula. Aupa ni! 3.000 lagun dauzkat facebook-en... baina, bakarrik nago nire logelan.


GOIBERRI 05

IRITZIA

Asteko irudia

Josu Maroto

Ikasturte hasiera Goierriko haurrek ikasturtea hasita edo hastear dute. Jaso berri ditut gure seme-alaben liburuak eta hau etorri zait burura. Animo!

Arrasti on, Boronat laudoriatu hori; Ederra da abuztua, Jon, are gehiago euritsua eta hotza bada. Eskiatzeko prakak jantzita kalera irtetea, Gabiriko Aste Nagusian polarra jantzita egotea... ederra da euriari begiratzea. Ez hain ederra, aldiz, euria ikustea. Ebola Urolako eskuin bailarara iristekotan dagoen honetan, Japoniarrak bezela ibili beharko ote dugu maskarillak jantzita? Ez omen da airearekin kutsatzen, baina berdin du: nik nahiago euriari leihoaren bestaldetik begiratu, eta begiak itxita, badaezpada, ez dezadan ikusi. Asko dira, begiak itxita begiratzen diegun gertaerak. Horiek ez dira bihotzera iristen; ez gaituzte hunkitzen. Hondartzara etorkinak iristen dira. Batzuk txalupa baldarretan; besteak mareak ekartzen ditu, hondakiñak bailiran. Atez atekoaren eta bosgarren edukiontziaren eruditoentzako galdera: non sailkatu hondakin horiek? Baina guri berdin digu, begiak itxita jarraitzen dugulako. Gure buruak arriskuan ikusi arte; mundua ederra izango delako, abuztu eu-

ritsua bezala, eskiatzeko prakak bezala. Eta behin gure buruak arriskuan daudenean... salba dadila indartsuena. Ahulak konpostera. Zein ederra den inkonszientzia. Baina ni ez naiz arrazista, soilik, zortea izan dut, lejiaz garbitutako mundu zuri honetan jaiotzeagatik. Noizbait konturatuko gara, lejiak erre egiten duela.

Alex Areizaga

bat eta

Amorrorturen oinordeko zaren hori; Leihoa; gu errealitaterik krudelenetik babesten gaituen PVC eta kristal bikoitzez egindako gailu bezela hartuta, elementu arriskutsuegia litzateke. Kanpoan, teilatuaren babespetik kanpo arriskuan dagoenak haiei begira aurkitu baigaitzake; inongo enpatia sentimendurik gabe, zurrun, haiei begira. Kanpotik barrura egindako begirada horrek, deskubrituak izateak, barruan erre egiten duten sentimenduak, inork adierazi nahi ez dituen sentimendu baxuak azaleratzen baitizkigu. Lotsa, beldurra, gorrotoa, inpotentzia... jendearen aurrean egunero jazten dugun kareta irripartsuaren atzean, gure barnean giltzapean ondo ezkutatzen saiatzen garen «beste gu» ilun hori. Horregatik eta horretarako, kanpotik jasotako begiradek abuztuan eguzki izpiek bezala erre ez gaitzaten asmatu genituen eta erabiltzen ditugu «leiho beltzak». Leiho beltzetik dena begiratzen dugu, baina inork ezin gaitzake begira atzeman. Haurren gorputz zati odolduak ikusi ditzakegu, zi-

bat Jon Plazaola

priztinek gu zikintzeko beldurrik gabe. Gaixotasunak lurralde txiroetan hedatzen senti ditzakegu, bertan bageunde bezala, baina maskarilarik erabiltzeko premiarik gabe. Leiho beltzaren aurrean sentimendu ilun guzti horiek azaleratzen zaizkigula senti dezakegu. baina berdin du, inork ez baikaitu ikusten. Leiho beltza itzaltzean, ordea, kristalean gure isladarik beltzena erakusten digute, «ispilu beltz» bihurtuta.


06 GOIBERRI

ELKARRIZKETA

Tibur Agirre Legazpiko Artzain Egunaren antolatzaile taldeko kidea

ÂŤErrekonozimendu hau hartu, onartu eta eskertu ere egiten dutÂť Miriam Luki Legazpi Etzi Gipuzkoako Artzain Eguna egingo dute Legazpin. Artzainen lanari aitortza egin eta haien jardunaren berri zabaltzea da egunaren helburua. Hainbat izango dira artzainen artean banatuko dituzten sariak. Aitzitik, inoiz artzain lanik egin ez badu ere, Tibur Agirreri (Legazpi, Brinkola, 1950) omenaldia egingo diote. Agirre lehenengo Artzain Egunaren admi-

nistraria izan zen, etzikoaren kontuak ere bere esku daude eta tartean egon diren artzain egun guztien administraria izan da. Tibur Agirre Brinkolako Igaralde baserrian bizi da. Ogiaren Txokoaren jabe, ogia enkarguz egiten du asteburuetan eta bisitariei ogia nola egiten den erakusten die. Etxeko aldabak bi aldiz jo du, ogia duen galdetzera datoz.

Etzi Gipuzkoako Artzain Eguna da Legazpin. Jar gaitezen lehenengo artzain egunean, nolatan erabaki zenuten artzainen eguna antolatzea? Udaletxean baserritarren batzordea egiten dugu. Nik aspaldi parte hartzen dut eta 90ko urteen hasieran Erreixal baserriko Juan Joxe Aranguren artzainak Legazpin artzain egun bateratua egitea proposatu zuen. Garaia hartan artzain

egun bat baino gehiago egiten zen, eta Legazpira Gipuzkoako Artzain Eguna izango zena ekartzearen alde egin genuen batzordeko kideok. Aurretik Legazpin bertako gazta lehiaketa egiten zen.

Artzain Eguna antolatzen duzuen lantaldearen barruan, zure eremua diru kontuena da. Bai, ni 26 urtetan Patrizio Etxeberrian administrazio lanetan aritu nintzen. Lehen ikasketak


GOIBERRI 07

ELKARRIZKETA

nekin uztartu zenituen 26 urte haietan guztietan, ezta?

kin ere egiten dugu txapelketa bat.

rritarren arteko elkarlanaren emaitza al da?

Bai, sei anaia-arreben artean ni zaharrena nintzen. Sasoiaren araberako lanak egiten nituen lantegitik ateratzen nintzenean. Neguan ukuiluko lanetan aritzen nintzen iluntzean, eta udaberri, udazken eta udan kanpoko lanetan laguntzen nuen: lurra landu, ganadua zaindu, esnea atera, ogia egin, basoko lanak, baratza zaindu...

Aurten ba al dago berritasunik?

Bai. Egun auzolana tradiziora lotuta dagoela dirudi. Legazpiko Urtatza auzoko baserritarrak aritzen dira elkarrekin oraindik ere. Hemen, Brinkolan, bakoitza bere kasa dabil. Garaiak aldatu egin dira. Garia auzolanean egiten zeneko garaia ezagutu dut. Gero, baserri makineria zabaldu zenean baserritarra independizatu, eta auzolana urritu egin zen.

Baserriagatik utzi zenuen lantegia 26 urteren buruan. Patrizio Etxeberria ez da jada existitzen. Lantegiaren sakabanaketa hasi zenean lan hura uztea erabaki nuen; industriaren egoera beltza ikusten nuen. Horrez gain, aita gero eta gutxiago zen eta baserrian lana egon bazegoen. MIRIAM LUKI

Brinkolan bertan egin nituen, Telleriarteko eta Brinkolako haurrek elkarrekin ikasi genuen, eta ume asko elkartzen ginen. Eskolan bertan hasi nuen batxilergoa maisu batek lagunduta. Batxilergoa Oñatin (Gipuzkoa) amaitu nuen, eta orduan peritaje mercantil esaten zitzaiona ikasi nuen Oñatin bertan. Ikasketak amaitu, eta berehala hasi nintzen Patrizio Etxeberriaren lantegian lanean, Legazpin.

Nominak egitea eta bestelako administrazio lanak baserri la-

Artzain eguna asko aldatu al da urte hauetan guztietan? Gauza gutxirekin hasi ginen. Seguru aski gazta lehiaketa baino ez zen egiten, elkarte eta erakunde gehiago sartu diren heinean ekintzak ugaritu egin dira. Orain artisauak daude, artzainei omenaldiak egiten zaizkie, tresneria erakusketak egiten dira... Gero eta oihartzun gehiago dauka Gipuzkoan, eta guretzat pozgarria da ondo ateratzen dela ikustea. Ardi okela ere sartu zen, eta lehiaketa egiteari ekin genion. Lehen gazta lehiaketa bakarra zena ere biderkatu egin da eta orain lehiaketa nagusiaz gain, umee-

Hasi ginenean Artzain Egunak udaletxe aurreko plaza baino ez zuen hartzen. Orain herri osora zabaldu da jada, eta aurten kokapenak aldatuko dizkiegu hainbat ekintzari.

Eta diru kontuak nola daude? Laguntzak gero eta gutxiago dira, baina azkenean udaletxeak aurrekontua osatzen du eta Artzain Eguna egiteko moduan egon gara aurtengoan ere.

Artzain Eguna Legazpiko base-

«Artzain Egunak gero eta oihartzun handiagoa dauka, guretzat pozgarria da ondo ateratzea» «Laguntzak gero eta gutxiago dira, baina udaletxeak aurrekontua osatzen du» «Baserri batzordeko edadetuak hiltzen ari dira eta ez dator jende berririk»

Nola jaso zenuen omenaldia egingo dizutenaren albistea? Batzorde osoak egiten du lan eta ez dakit bada aitortza hau asko merezi dudan. Toki guztietan bezala batzuek beste batzuek baino gehiago egiten dute lan gurean ere. Batzordean kideak ere omentzea erabaki genuen, eta aurten niri egokitu zait. Errekonozimendu hau onartu, hartu eta eskertu ere egiten dut.

Legazpiko baserritarren batzorde hori berritzen al du gazte jendeak? Ez. Edadekoak hiltzen ari dira eta jende berririk ez dator. Transmisiorik ez dago, gure lekukoa hartuko duenik ez dago.

Zuen baserriko lanak bere gain hartuko duen seniderik ez al duzu? Ez, ez naiz ezkondu eta ilobak badauzkat, baina inork ez dauka baserriko lanak egiteko ilusio handirik. Gaurko gazteek beste egiteko batzuk dituzte.


08 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

Ezkerrean, Itziar Etxeberria, erosleei gazta probatzeko ematen bere postuan. Eskuinean, lau belaunaldietako argazkiak, udaletxepean.GOIBERRI Itziarri berari, umetan ez zitzaion gehiegi gustatzen lana: «Oporretan eta etorri izan ginen hiru ahizpak, eta gure lagunak azokan zebiltzala, gu postuan egon behar, erdi lotsatan». Administraritza ikasi zuen, eta azokari gustua hartu, eta beste bi ahizpek ez bezala, amaren ogibideari eutsi dio. «Hasieran, erosle askok ama ezagutzen zuten ni baino gehiago, eta hark zerbitzatzea nahiago izaten zuten. Dagoeneko ni ere ezagutzen naute». «Hemen ez dago oporrik», dio. Baina, sekretu bat ere kontatu du: «Ordiziako festetan bai, orduan piper egiten dut azokan, herriko festez pixka bat behintzat gozatzeko».

Lau belaunaldi udaletxepean Itziar Etxeberria ordiziarra, Ordiziako udaletxepean gazta saltzen ari den familia bereko laugarren belaunaldikoa da. Ane Arrieta Ordizia Asteazkenean Euskal Jaietako azoka berezia egingo dute Ordizian eta Itziar Etxeberria saltzailea, bere familiako aurreko hiru belaunaldi bezala, bertan izango da, asteazkenero moduan. Artzain askok beren lanak utzi eta azoketan ibili ordez, askok, merkatarien esku uzten dituzte kaleko lanak. Itziar Etxeberria (Ordizia, 1973) asteazke-

nero, fin-fin egoten da Ordiziako udaletxepeko postuan. Gaztak (Urbasakoak gehienbat, Lazkaokoak, Zaldibiakoak, fabrikakoak...), intxaurrak, babarrun zuriak eta beltzak, baba txikiak, irasagarra eta sagardoa saltzen. Merkataria da, Arizmendi Gaztak etxekoa. Udaletxepeko postuan dagoen familia bereko laugarren belaunaldia da Etxeberria. Ama ere oraindik lagun izaten

du azokan, bera ere bere amarekin etortzen zen bezala, eta aurrekoak ere berdin. «Oso gustura etortzen da ama azokara, eta saltzen ere aritzen da. Azoka kenduz gero, sufritu egiten du: «Behin edo behin etorri ezinean egon da, begitik operatu zutenean, eta... sufritu egiten zuen. Azokara etorri, jendearekin hitz egin, kontu batzuk esan... gustatu egiten zaio, bai».

Asteazkenerokoa Asteazkenetako Ordiziako azoka, astearteetan hasten da Etxeberriarentzat. Azokara eraman beharreko produktuak prestatu egin behar dira: intxaurrak, babarrunak, babak... kilokako zorrotxoetan jarri saltzeko prest, postuko mahaia prestatu, pisuak, ... Asteazkenean, 06:30erako jada plazan egoten dira, furgonetarekin. Trasteak deskargatu, mahaia jarri, beira-arasa muntatu eta produktuz bete, pisua, kaxa, Txindokiko argazkia... Horiek prestatzen ari direla hasten dira jada lehen bezeroak, eta noski, aterata egon edo ez, bezeroak eskatutakoa ematen diote. «Lehen goizago hasten zen azoka. Gu 06:00etarako etortzen ginen lehen, eta harakinak eta antzerako saltzaileak, asko etortzen ziren. Hori bajatuta dago pixka bat», dio. 07:3007:45 alderako dena muntatuta izaten dute. Gosaltzera joaten da orduan Etxeberria, indarra hartu eta poliki-poliki


GOIBERRI 09

ASTEKO GAIA

inguratzen diren lehen bezeroei eskatutakoa ematen hasteko. Postua jasotzen 13:30 aldera hasten dira, 14:10ak ingurura arte. Behin dena jasota, furgonetan biltegira joan eta deskargatu egiten dute dena. «Pisu handiarekin ibiltzen gara; ni aspalditik nabil hernia diskalarekin». Lanak 15:00 aldera amaitzen dituzte, eta Lazkaoko Patxirekin eta Rakelekin trago bat hartzera joaten da Pionera, egunak utzitakoa errepasatuz. «Ondo saltzen da Ordizian», dio. Erosle fidelak ere baditu: baita oporretan ere: «Txiki-txikia nintzenetik gogoratzen dut nola udaro-udaro etortzen ziren Herrialde Katalanetatik, Madrildik, Zaragozatik... Gazta

jakina nahi izaten dute eta urtero etortzen dira Ordiziako gure postura, hona datozenean. Abuztuko feriak ere oso onak izaten dira», dio. 80 urte ditu jada Etxeberriaren amak baina asteazkenero lagun izaten du azokan. Bitartean, aita ostegunerako bezeroen eskariak jasotzen aritzen da, telefonoz, 82 urteekin.

Saldu eta prestatu Baina, ez pentsa horrekin amaitzen duenik lan-eguna. Asteazkena luzea izaten da Etxeberriarentzat. Arratsaldean ostegunerako eskarietako produktuak prestatu behar izaten ditu, hurrengo egunean dena prest izateko. Donostia, Hondarribia, Irun, Astigarraga...

eta inguru horietan ibiltzen dira. «Sagardo denboraldian askoz lan gehiago izaten dugu. Orain lasaiago gabiltza», dio. Saltzera joaten direnean, erosi ere egiten dute: «Sagardotegietara gazta eramatera joaten gara, eta bide batez, guk ere beraiei sagardoa erosten diegu. Sagardo hori, saltzeko baino, azokako erosleei oparitzeko erabiltzen dugu gehienbat: bezeroa mimatu egin behar da», dio. «Aitak aukeratzen du sagardoa, upeletatik probatuta, garai batean bezala». Asteazkenetan Ordizian egoteaz gain, esan bezala, ostegunean banaketa lanetan aritzen dira Donostialdean eta larunbatetan, berriz, Tolosako azokara joaten dira. Donostia-

ko, Oñatiko eta Ordiziako Sagardo Egunetara ere joaten dira, eta lehen Santo Tomasetan Donostiara joaten baziren ere, azken urteetan joateari utzi diote, «postuagatik asko ordaindu behar zelako eta egun osoan jende askok lan egin behar izan zutelako; errentagarri ateratzen ez zelako». Azokaren geroaz galdetuta, «orain saltzaile gazteenetakoa» dela dio ordiziarrak, baina, azokak iraungo duela uste du: «500 urtean iraun badu, aurrerantzean ere zerbait egingo dugu». Azokan saltzaileak egoteko, ordea, baserritarrek jarraitu behar dute, eta horretan zailtasun gehiago ikusten du. «Laguntzak badaude, baina, bizimodu gogorra da».


10 GOIBERRI

GAZTEAK

Boluntario lan egiteak ematen duen guztia Irati Badiola Erritmo bizia dauka egunerokotasunaren doinuak; hara eta hona, lanpetuta ibili ohi dira herritarrak, atseden uneak urrea bailiran baliatuz. Alabaina, ia etenik gabeko melodia burrunbatsu horretan, badira aisialdia besteen doinua entzuteko baliatzen duten pertsonak ere; gainera, entzun ez ezik, melodia horretan murgiltzen dira, euren aisialdia doinu hori are ederrago egiteko helburuarekin. Olatz Aiastui (Beasain, 1990) eta Idoia Sarriegi (Idiazabal, 1988) goierriko bi gazte boluntario dira; bata Atzegiren Beasaingo Txolarte programan dabil, eta bestea, berriz, Ingalaterrako Leeds hirian ari da lanean, Oxfam elkartearen liburudenda batean. Aiastui, duela bi urte hasi zen Txolarten lanean. Adimen urritasuna duten pertsonekin lan egiten du begirale moduan, eta aurten, gainera, koordinatzaile lanetan ariko da. Txolartekoak

Babeslea

astero elkartzen dira larunbatetan, 16:00etatik 19:00etara. Begiraleen lana, batik bat, Atzegiko kideekin egotea da, talde moduan elkarrekin kalera atera, eta eurekin arratsaldea pasatzea. Horrez gain, urtean zehar, hainbat ekitaldi egiten dituzte, hala nola, gabonetan edota inauterietan, eta hainbat irteera ere egiten dituzte. Gazte beasaindarrak irribarretsu hitz egiten du bere esperiantziaz. Duela bi urte ekin zion Txolarten lan egiteari; bere lehengusuak han ziharduen, eta haren esperientziak animatu zuen pausoa ematera. Aiastuik betidanik izan zuen boluntario aritzeko kuriositatea; nolanahi ere, hasterako kezkak ere izan zituela aitortu du: «Ardura handiko lana da, eta ez nekien balioko ote nuen». Alabaina, hasierako kezkak uxatuta, egun, «oso gustura» joaten da Txolartera, eta jasotzen duena ematen duena baino gehiago delakoan dago gaztea: «Guk ematen duguna ez da beste

Goian, Aiastui, zapi laranjarekin, Txolartek gabonetan egindako ikuskizunean. Behean, Sarriegi liburu-dendan. AIASTUI/SARRIEGI


GOIBERRI 11

GAZTEAK

«Taldeko kideek irribarreak, maitasuna, ematen dizkigute; esker oneko lana da» «Merezi du boluntario izatea, astean hiru ordu baino ez dira eta asko jasotzen da»

Olatz Aiastui

munduko ezer, astean behin baino ez gara joaten; eurek, aldiz, irribarreak, maitasuna, ematen dizkigute; esker oneko lana da». Sarriegik oso bestelako lana egiten du Leeds hirian. Idiazabaldarrak Oxfam erakundearen liburu-denda batean egiten du lan. Bertan, jendeak emandako liburuak saltzen dituzte, eta lortutako irabaziekin Oxfam erakundeak munduko zenbait herrialdetan hainbat proiektu gauzatzen ditu. Egun, esaterako, Hego Sudanera ari dira dirua bidaltzen. Idiazabaldarrak hilabeteak daramatza denda horretan. Londresen hainbat urtez bizi ostean, Leeds hirira lekualdatu zen duela zenbait hilabete, eta bertan, estreinakoz, boluntario lan egiteko erabakia hartu du. «Batetik, besteentzako zerbait egiteko nahia nuen, eta gainera, aukera ona iruditu zitzaidan bertako jendea ezagutzeko». Aiastuik ez bezala, Sarriegik ez du ordutegi finkorik, gainontzeko lanek uzten dizkioten tarteak baliatzen ditu, eta hala, astean behin edo bitan joaten da, eta normalean, 4 orduko jardunaldiak izaten ditu. Aiastuiren moduan, Sarriegi ere pozik dago esperientzia horrekin: «Pozgarria da dendara zenbat jende etortzen den ikustea; halaber, esperientzia honek jende ugari ezagutzeko aukera ematen dit».

Txolartekoen lanarekin alderatuta, Oxfameko dendan egiten den lanak dituen eraginak ez ditu zuzenean ikusten boluntario gazteak; baina, edonola ere, Sarriegik badaki euren lana ere baliagarria dela: «Gure lanaren emaitza zuzenean ikusi ez arren, sentitzen dugu zerbaitetarako ari garela lanean».

Gizartearen balorazioa Nola Beasainen, hala Leedsen, bi gazte goierritar horiek euren aisialdia besteentzat lan egiteko darabilte. Hautu horrek pertsona askorengan du eragina, hala ere, gizarteak ez du beti behar bezala baloratzen Aiastui, Sarriegi eta gainontzeko boluntarioek egiten duten lana. Aiastuiren iritziz, «taldeko kideek eta euren familiek baloratzen dute bountarioen lana.

«Boluntario lan egiten asko ikasten da, oso esperientzia interesgarria da» «Ingalaterran asko baloratzen da boluntarioen lana, curriculumean ere pisu handia du» Idoia Sarriegi

Gertutik bizi dutenek eskertzen dute lan hau. Baina, oro har, uste dut, kanpotik ez dela asko ikusten edo ezagutzen boluntarioen lana». Ingalaterran, aldiz, «asko» baloratzen dituztela boluntarioak azaldu du Sarriegik: «Euskal Herriarekin alderatuta oso desberdina dela esango nuke. Hemen, jendeak gauza asko ematen ditu, eta adin guztietako jendea inplikatzen da boluntario lanetan. Gainera, curriculumean ere boluntario lan egin izanak pisu handia du». Desberdintasunak desberdintasun, bi goierritar horiek bat datoz zerbaitetan: merezi du boluntario lan egitea. Hori dela eta, biek animatu nahi dute jendea esperientzia probatzera, boluntarioak inoiz ez baitaude soberan. Aiastuik esperientzia benetan «aberasgarria» dela nabarmendu du, eta horrenbestez, zalantzan daudenei «probatzeko» deia egiten die. «Esperientzia ezagutu nahi duen edonor larunbat batean etor daiteke ikustera, ez du hasieratik astero etortzera konprometitu beharrik, pixkanaka ikusten joan daiteke». Bi gazteek, oraingoz, boluntario lan egiten jarraituko dute, izan ere, Aiastuiren aburuz «merezi du, astean hiru ordu baino ez dira, eta asko jasotzen da». Sarriegi ere iritzi berekoa da «Asko ikasten da, eta oso esperientzia interesgarria da».


12 GOIBERRI

ARGAZKI ZAHARRA

Gabiriako eskolako neskatoak ageri dira irudian; 1951ko ekainaren 9an aterako argazkia da. ANDER YURRITA

Gabiriako neskatoak Gabirian 1951an ateratako argazkia da goikoa. Gabiriako neskatoak ageri dira bertan. Goiko ilaran, ezkerretik eskuinera: Dolores Agirrebengoa (Otsategi), Isabel Garziandia (Sekretarioenea), Isabel Arrondo (Oñatibiaundi), Konsuelo Iruin (Torrea), Rosario Ar-

zelus (Kaleerdi), Juli Ormazabal (Landarregi), Pakita Mujika (Noare) eta Rosario Soraluze (Zuazolazpikoa). Atze-atzean dagoen maistra: Maria Eugenia Garate. Erdiko ilaran: Arantxa Izagirre (Zuazolazpikoa), Elisa Alustiza (Landeta), Maria Isabel Apao-

laza (Barretxe), Mari Karmen Apaolaza (Barretxe), Rosa Mari Izuzkiza (Jauregi), Maria Pilar Iruin (Torrea) eta Ana Mari Garmendia (Gaztañaga). Beheko ilaran: Euxebia Ormazabal (Agerre), Maite Antia (Altolagirregarakoa), Pilar Agirre (Lizardigoikoa), Begoña Zu-

malakarregi (Lizardigoikoa), Begoña Zumalakarregi (Izarrerdikoa), Begoña Oiarbide (Bidarrota), Maria Angeles Oiarbide (Bidarrota), Lorentxa Agirre (Eztanda), Maria Jesus Lizarazu (Zantagoitigoikoa) eta Mariloli Galdos (Etxeberritxo).


GOIBERRI 13

MOTZEAN

jaten zen. Ez zegoen gaur egun bezain aukera zabala eta, gainera, jendeak lehen baino gutxiago jaten du, ez gizentzeko.

Krisia nabaritu al duzue? Jendeak kantitate txikiagoak erosten ditu. Lana ez duenak ez du dirurik eta lana duenak badaezpada ere gorde egiten du.

Jendearen ohiturak aldatu al dira? Nire nagusiak garai batean xerrak Donostiako jatetxeetara bidaltzen zituztela esaten zidan. Hemengo jendeak lapikoan prestatzeko haragia erosten zuen, merkeena. Lantegietan erreleboetara lan egiten hasi zirenean hasi zen jendea xerrak erosten. Bestalde, lehen gibela eta muinak haurrentzat gordetzen ziren. Medikuek eurentzat onak zirela esaten zuten.

Jabier Ugarte brinkolarra, bere harategian, txuleta bat mozten. ASIER ZALDUA

Ofizioa gustuko al duzu? Bai. Fabrika batera joateko aukera eduki nuen, baina harategian gelditu nintzen.

Jabier Ugarte

Zein da zure lanbidearen alde ona?

Harakina

ÂŤGarai batean gibela eta muinak haurrentzat gordetzen zirenÂť

Jende asko ezagutzeko aukera ematen du. Gainera, hemen ez dut nagusirik. Ez dut beste batek esaten didana egin behar.

Eta zer du txarra zure lanbideak? Ordu asko sartu beharra. Baina hori autonomo guztioi gertatzen zaigu.

Asier Zaldua Urretxu Jabier Ugarte (Legazpi, 1952) 17 urterekin hasi zen harakin lanean. Duela sei urte Paco Mendizabalen harategia hartu zuen, Urretxun.

Nolakoa zen garai hartan harakinaren lana?

eta handik niri ekartzen dizkidate.

Garai hartan harakinok hiltegira joaten ginen, ganadu-hiltzaileari laguntzera. Bakoitzak bere ganadua eramaten zuen.

Bestalde, garai batean baino askoz ere produktu gehiago saltzen duzue: kontserbak, ogia, babarrunak, jogurtak...

Zein ikasketa egin zenituen?

Lan gogorra al zen?

Gutxi ikasi nuen. Batxilergoa egin nuen eta ondoren Arrasateko (Gipuzkoa) lanbide eskolara joan nintzen. Baina urtebete bakarrik eman nuen bertan. Etxera itzuli nintzen: Brinkolako Eguzkitza Goikoa baserrira.

Ez zen gogorragoa, ezberdina baizik. Gogorra ganadu-hiltzailearentzat zen. Dena den, garai hartan harakin guztiok genekien txahalak eta arkumeak hiltzen eta larrutzen. Egun, guk ez dugu abererik hiltzen. Ezta nola hiltzen duten ikusten ere. Erakusmahaian lan egiten dugu, batik bat.

Hala da. Lehen, txahal haragia saltzen genuen batez ere. Ni hasi nintzenean, arkumea San Josetan eta pazkoan bakarrik saltzen zen. Ondoren, Gabonetan saltzen ere hasi ginen. Untxiak eta oilaskoak ere saltzen genituen, baina nire nagusia Nafarroara joaten zen oilaskoa erostera. Oilasko saltzailea ez zen egunero etortzen.

Nongo txahalen haragia saltzen duzu?

Lehen baino haragi gutxiago jaten al da?

Ze haragi mota atsegin duzu gehien?

Bertako baserritarren txahalen haragia saltzen dut. Baserritarrek hiltegira eramaten dituzte

Bai. Lehen jendeak erosketa handiagoak egiten zituen. Izan ere, egun baino arrain gutxiago

Gelatina duena: masailak, buztana... Bestalde, txuleta azpizuna baino gustukoagoa dut.

Berehala hasi al zinen lanean? Urtebete eman nuen baserrian. Ondoren harakin lanean hasi nintzen, Juanito Etxeberriaren harategian. Bera izan zen nire maisua. Maisu ona izan zen, baina gure lanbidea asko aldatu da ordutik.

Harategi askotan lan egin al duzu? Ez. Etxeberriarekin hasi nintzen eta soldadutzatik itzuli nintzenean Eroskin hasi nintzen. Ondoren, Laubide auzoko Erosleko harategia hartu nuen. Handik Urretxura etorri nintzen. Paco Mendizabalek erretiroa hartu zuen eta bere harategia hartu nuen.

Haragia gustuko al duzu? Arraina ere bai. Jatun ona naiz. Etxetik kanpo arraina jaten dut normalean.


14 GOIBERRI

INTERNET

saretik goierri.hitza.eus

Klik

Euskarazko hitzik Ku, sortzaileen ederrenen bila sare soziala

Iaz argazki originalenaren saria jaso zuen irudia. MIKELAR MENDIA

Udako Argazki Lehiaketa skorentzat bukatu dira dagoeneko uda garaiko oporrak, baina oraindik ere badago hauei etekina ateratzeko modurik; udan ateratako argazkirik onenak aukeratu eta Goierriko Hitzaren lehiaketara bidaltzea, alegia. Izan ere, Hitzak, Fotoetxe argazki dendak eta Sasieta Mankomunitateak antolatuta, aurten IX. edizioa du Udako Argazki Lehiaketak. Parte hartzaileen artean sari ugari banatuko dira. Fotoetxeko argazkilariek osatutako epaimahaiak, argaz-

A

kirik onenaren eta originalenaren sariak emango ditu; horrez gain, irakurleek ere gustukoena aukeratu ahal izango dute, webgunearen bidez. Bestetik, Sasietako ordezkariek aukeratuta, beste bi sari emango dituzte. Diru sariak, argazki kamerak eta argazkiak tamaina handian inprimatzeko bonoak izango dira sarien artean. Argazkiak irailaren 23ra arte bidali ahalko dira, posta elektronikoz, goierri@hitza.eus helbidera. Mezuan, egilearen datuak, harpidedun kodea eta argazkiaren azalpen labur bat bidali behar dira.

Bartzelonako Euskal Etxeak lehiaketa berezia jarri du martxan, hastear diren euskara ikastaroak iragartzeko. Twitter bidez, jendeak gogokoen dituen euskal hitzak aukeratu behar ditu. Horretarako, #euskaraeslhora traolla sortu dute. Kukuxumuxuren kamisetak eta poltsak banatuko dituzte. #euskaraeslhora

Telefono mugikorren erabilera zabaltzearekin batera, gero eta gehiago dira irudiak elkarbanatzeko erabiltzen diren sare sozialak. ‘Ku’ izenekoa, sormena bultzatzeko egindako sarea da, eta erabiltzaileek sortutako argazki eta irudiak nahiz mezuak elkarbanatu ditzake. Android eta iOS plataformetan dago. kuapp.me

Bideoa

Zegamarrak eta segurarrak lehian Zegamako Elkartasun Egunaren harira, herri kirol saio berezia egin zuten asteburuan: zegamarren eta segurarren arteko desafioa. Ikusmina sortu zuen ekitaldiak eta jende ugari bildu zen. Probari dagokionean, zegamarrak izan ziren nagusi. goierri.hitza.info

Herri kirol desafioaren bideoa hemen dago ikusgai:




Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.