GoiBerri 106. zenbakia

Page 1

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

106. zenbakia. 2014ko ekainaren 6a

GOI B ERRI Angel Oiarbide Gure Esku Dago

ÂŤEuskal herritarrok gure adibidea eraiki behar duguÂť 6-9

Xanet Barreras 3 Iritzia 4-5 Gaztetxekoen kabareta 10 Parapente Eguna 11 Bertatik Bertara 13

Igandeko giza katea, erabakitzeko eskubidera bidean, entsegua izango dela dio Angel Oiarbidek. ARKAITZ APALATEGI


02 GOIBERRI

PUBLIZITATEA


GOIBERRI 03

KATE moTZEAn

MIKEL ALBISU

Xanet Barreras Gure Esku Dagoko kidea

«Elkartasuna eta auzolana Lazkaoren ezaugarriak dira» Mikel Albisu Lazkao Lazkaoko Gure Esku Dago taldeko Xanet Barreras (Lazkao, 1976) buru belarri ari da, beste hainbat kiderekin bateara, igande honetako giza katea eta ondorengo festa antolatzen.

Zaletasun bat.

Abesti bat.

Iristeko dago oraindik.

Zer dago gure esku?

Ken zazpiren Ilargia.

Gorroto duzuna.

Erabakitzeko eskubidea.

Janari bat.

Faltsukeria.

nor gara gu?

Urbitarte sagardotegiko arrain on bat, brasatan eginda.

Goierriko txoko bat.

Euskaldunok erabakitzen duguna.

Zer du Lazkaok azken aldian jai erraldoiak egiteko gune izateko? Elkartasuna eta auzolana Lazkaoren ezaugarriak dira.

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Beasain, Itsasondo, Lazkao, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga

GOI B ERRI

tza ona edukitzea, eta liskarrak behingoz amaitzea.

Parranda.

Pelikula bat. Brave heart. musika talde bat.

Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.

Ken zazpi.

Jaso duzun oparirik bereziena.

Edari bat. Sagardoa.

oporretarako leku bat. Argentina.

Amets bat. Euskaldunen artean elkarbizi-

Realak Zaragozan kopa irabazi zuen eguna.

«Inoiz ez dut ahaztuko Realak Zaragozan kopa irabazi zuen eguna»

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Aloña Landa Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Lazkaomendi.

Herriko alkate bazina... Zortzi urte pasatu nituen zinegotzi, eta nahikoa da!

Lazkaon biziko ez bazina... Konpainia onarekin beste edozein tokitan, baina kostata...

Egoitzak: Beasain:

Webgunea:

Oriamendi, 32. 20200.

Posta elektronikoa:

goiberri.hitza.info

Urretxu:

goiberri@hitza.info

Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Publizitatea:

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

Bezero arreta / harpidetzak:

607 530 424 – publi@goiberri.info 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info


04 GOIBERRI

IRITZIA

GarbiĂąe Etxaniz

Elikadura Makrobiotikoan Aholkulari-Laguntzailea

Gizakioi dagokigun elikadura II izakioi dagokigun elikadura zein den eta zergatik aztertzekotan geratu ginen azken artikuluan eta horixe egingo dugu. Gure gorputzaren beharrak zein diren argi eta garbi ikusi ahal izango dugu bere egitura, kalitate eta diseinuari erreparatuta. Begira diezaiogun lehendabizi gure odolari. Odola zertxobait alkalinoa da, pH-a 7,35 da hain zuzen. Zenbaki hori orekan izatea da gakoa immunitatesistema indartsu eta osasuntsua izateko. Hesteetako florari erreparatuko diogu hurrena. Kontuan hartu behar da hesteetan sortzen dela odol kopuru handiena, gero gure gorputzeko organo eta ehun guztietara zabaltzen dena, eta horregatik oso garrantzitsua da hesteetan be-

G

har bezala xurgatu ahal izatea elikagaiek dituzten nutrienteak. Hori dela-eta, gure dietak aberatsa izan behar du landare-jatorriko elikagaietan, gure hesteetan bizi diren mikroorganismo ugarien arteko oreka gorde ahal izateko; animaliajatorriko elikagaiek, berriz, hesteetako flora hori desorekatzen dute. Gure hesteen diseinuari dagokionez, belarjaleenetatik gertu gaude: oso heste luzeak ditugu, elikagaiak ondo xurgatu ahal izateko, eta horregatik behar ditugu gehiago landare jatorriko elikagaiak, gaixotu gabe bizi ahal izateko. Animalia haragijaleen hesteek ordea, ez dute zerikusirik gureekin. Haragijaleek oso heste motzak dituzte haragiak dituen substantzia toxikoak ahalik eta azkarren kanporatu ahal izateko, eta horrela, ez dituzte izaten gizakiok haragia jatearen on-

dorioz izaten ditugun gaitzak: bihotzeko gaixotasunak, digestio-aparatuari eragiten dietenak, era askotako minbiziak, gaixotasun degeneratiboak‌ Guretzako elikagai egokiak zein diren esaten digute baita ere gure hortzek: - 20 hagin, aleak (zerealak eta lekaleak) ehotzeko eta murtxikatzeko; 32 piezatik 20, jatordu bakoitzean jaten ditugun elikagaien %62,5 hain juxtu.

- 8 ebakortz, barazkiak mozteko, 32 piezatik 8, horrek esan nahi du jatordu bakoitzean hartzen ditugun elikagaien %25 barazkiak eta frutak izan beharko liratekeela (frutak hobe jatordu nagusietatik kanpo jatea). - 4 betortz animalia jatorriko proteinak mozteko (gizakiarentzako proteina onenak arraina eta lekak dira); horrek esan nahi du jatordu bakoitzeko elikagaien %12,5 bakarrik izango litzatekeela animalia jatorriko proteina. Eta beraz, animalia jatorriko proteina jan nahi izanez gero, proportzioa hau izango litzateke: animalia zati 1 eta 7 zati barazki. Barazkien artean daude zerealak, barazki borobilak, sustraiak eta hosto berdeak; animalia jatorriko elikagaiei dagokienez berriz, osasunarentzat hobea da arrain zuria odol beroko beste edozein animalia edo horien eratorriak baino (txerrikiak, erraiak, pateak, saltxitxak)... izan ere, horiek gehiegi uzkurtzen gaituzte, bortitzagoak egiten gaituzte, hondakin toxikoak uzten dizkigute gorputzean, grasa gogorrak uzten dituzte arteria, heste eta organoetan, osasunarentzat oso kaltegarriak. Proteina ekarpenaz ari garenean, gizakiarentzat beti da askoz osasungarriagoa landare jatorrikoa, lekak hain zuzen.


GOIBERRI 05

IRITZIA

Asteko irudia

Josu Maroto

Emanaldia Antion Bihar larunbata, 9:30ean hasita, Natura, hitzak emari, Zu zeu olerkari, emanaldian parte hartzeko gonbitea luzatzen dizuet. Zumarragako Antion izango da, interpretazio gunean. Anima zaitez!

Aspaldiko, Nerea! Igandeko giza katerako prest? Badirudi Durangotik Iru単earainoko bidea jendez lepo egongo dela, elkarri eskutik helduta, erabakitze eskubidearen aldarrikapen oihua lau haizetara hedatuz. Ea eguraldiak ere laguntzen duen eta festa borobila izaten den herri, errepide eta Euskal Herriko txoko guztietan. Edonola ere, aste mugitu xamarra izaten ari da hau, atxiloketak eta Ebro ibaiaz hegoaldetik datozen albisteak direla medio. Komunikabide guztiak (edo ia guztiak) ez ohiko jarraipena egiten ari dira Juan Carlos Borboikoa badoala-eta sortu den zalapartari. Monarkiaren aurkako aldarria han eta hemen entzun da, errepublikaren aldeko aldarria entzutearekin batera. Hala ere, epe motzean behintzat ez dirudi aldaketa handirik izango dugunik, presaka eta

korrika izendatuko baitute Felipe Espainiako errege, egungo egoera luzatze aldera, noski. Zerbait mugitzen ari da, ordea, ez duzu uste, Nerea? Ea, bada, igandean guk ere gure hondar aletxoa jartzen dugun bide horretan...

Gorka Azkarate

bat eta

Auzoan zerbait mugitzen ari dela ematen du bai, baina ahala dutenek lehengo lepotik burua! Aste honetan ere, fin ibili da Espainiako Barne Ministerioa Aritxulegiko Gudarien Basoa dela eta ez dela. Ez da berria. Bakea eta normalizazio politikoaren alde Espainiako Gobernua egiten ari den ahaleginaren beste adibide bat gehiago besterik ez da. Berdezkoentzako beti izan du intxaurrondoak haritzak izan ez duen itzala. Espainiara begira jarri nauzularik, gaztelerazko hitza euskarara literalki itzulita, Zarzuelako artelatz zaharra ere ohartu da nonbait ez duela garai batean zuen itzalik eta zer gerta ere, zuhaitz gaztearen esku utziko du bibotedun gizon txiki hark eman zion ardura. Tamalez, urte asko pasako direla ematen du espainiarrei zuhaitza zaintzen jarraitu edo errotik moztu nahi duten erabakitzeko aukera ematen zaien arte. Baina gatozen gurera. Egia esan, ederra izan da azken hilabeteetan gure herrietan sortu den mugimendua ikustea. Zenbat jende,

bat

Nerea Elustondo

zenbat ekintza eta zenbat ilusio! Haurren kontaketa sistema erabilita, bi lo falta dira egun handirako! Ikusi nahi ez gaituenak ere ikusi beharko gaitu oraingo honetan...


06 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

Angel Oiarbide Gure Esku Dago egitasmoko koordinatzailea

«Eskozia da gure iparra; Katalunia, ipar horretara iristeko adibide bat» Janire Arrondo Idiazabal Agenda estua du Angel Oiarbidek (Idiazabal, 1974) igandean egingo den giza katearen bezperetan. Gustuko lekuan aldaparik ez dela eta, gogor ari da lanean. Erabakitzeko eskubidera bidean entsegua izango da igandekoa. Aurrera begirako indarrak neurtzeko termometroa.

Ekainaren 9an zein da egunkaria hartu eta gustura irakurriko zenukeen titularra? Egun historikoa izan dela esateak iada ez du indarrik izango, historikoa horrenbeste erabiltzen denez. Titularra baino, argazki bat ikusiko dut gustura. Ez dauka zertan airetik hartua izan behar, gizakatearen handitasuna erakusten duena, lauzpabost lagun eskutik emanda irudikatzen ditut. Handitasun horretako txikitasuna, detailea, eskuz esku zer egiteko gai izan gaitezkeen erakusten duena.

oinarria jartzen, oso zaleak garelako ertzetan kateatuta gelditzen. Herri bat gara, erabakitzeko eskubidea dugu, herritarron garaia da, eta kitto.

Gure Esku Dago. Zein gara gu eta zer da gure esku dagoena? Gure Esku Dago ez da lelo bat, jarrera bat baizik. Barneratua izan edo ez, bi norabide ezberdin har daitezke. Etorkizuna gure esku dagoela barneratzea da Gure Esku Dago. Zeintzuk garen subjektua? Guk esaten duguna da euskalherritarrok erabakitzeko eskubidea dugula; hiru milioi biztanle horiek. Gu ez gara sartuko nola kudeatu behar den edo zein fasetan edo nola. Ez gara estrategiatan sartuko.

Nabarmendu duzuena da kolore ezberdinekoen topagune izan behar duela.

Duela urtebete aurkeztu zenuten Ficoban (Irun) Gure Esku Dago egitasmoa. Herri bat gara, erabakitzeko eskubidea dugu eta herritarron garaia da.

Izan ere, hau ez da gutxi batzuen kontua, gizarteko sentsibilitate politiko guztien kontua baizik. Jakitun gara momentu honetan agian hutsuneak ditugula, baina gure buruan irudi hori izan beharko genuke, abaniko zabalarena.

Oinarri hori ez da berria goierritarrontzat. Nazioen Munduan Igartzan (Beasain) egin zen manifestuan ikusi genituen. Zergatik? Ahalegindu ginen ahalik eta ertz gutxien zituen

Europako Parlamentuetarako Hauteskundeetan alderdiak erabakitzeko eskubidearen gainean aritu dira. Maiatzaren lehenean sindikatuak ere bai. Mahai gainean al dago erabakitze-

ko eskubidearen aldarrikapena? Nik ez dut esango guk jarri dugunik mahai gainean. Hor zegoen, guk ez dugu ezer asmatu. Ahalegindu garena da zegoen hori ondo kudeatzen. Lokatzetan zegoen kontzeptua, gure asmoa izan da kontzeptu hori hartu, garbitu eta gizarteratzea. Egia dena da, Gure Esku Dagok gaia mahai gainean egotea sustatu duela. Erabakitze es-

«Erreferenduma izebergaren punta da, balore demokratikoek eusten dutena» «Ilusioa piztu da, hori da edozer martxan jartzeko behar den gasolina» «Udazkenean elkartuko gara egindakoa dastatu eta gerora zer egin erabakitzeko»

kubidea ez da soilik lurraldetasun kontua edo zein estatus eman nahi diogun gure herriari, hori baino zabalagoa da. Zorionez ikusi dugu langile mugimenduan ere jarrera hori hartu dutela, emakumeek ere gorputzaren gaineko erabakitze eskubidea defendatzen ari dira...

2014a Europan urte garrantzitsua izango da herrien erabakitzeko eskubidea dela-eta. Hor ditugu Eskozia eta Katalunia. Zer ekarriko zenuke batetik eta bestetik Euskal Herrira? Gurean guzti hau hasi zenetik Eskozia da gure iparra; Katalunia da ipar horretara iristeko adibideetako bat. Guk, euskalherritarrok, gure adibidea eraiki behar dugu. Eskozian 2014an erreferenduma egin behar dute, mugarri garrantzitsua izango da. Guretzat aukera paregabea da adibide hori. Ez soilik erreferendumagatik, baizik eta atzean dituen balore guzti horiengatik. Azken finean, erreferenduma izebergaren punta da. Erabakitzeko eskubidea erabat barneratua dute, oinarrian dituzten balore demokratikoek eusten diote puntari.

Beraz hemen, oinarri hori jartzea da behar duguna? Eskoziara egindako bidaietatik atera duguna da 2008an unionista bati galdetu genionekoa


GOIBERRI 07

ASTEKO GAIA

ea zer irudituko litzaiokeen Gordon Brownek [orduko lehen ministroa] Eskoziari bere etorkizuna erabakitzen ez uztea. Ez luketela onartuko esan zigun. Erabakitzeko eskubidea ez da aldarrikapen independentista bat, printzipio demokratikoa da eta sentsibilitate politiko guztien topagunea. Gu atzo hasi ginen bide horretan pausoak ematen, dudarik ez dugu egiten hutsune hori txikitzen joango garela.

Irudikatzen duzu, beraz, euskalherritarrek erabakitze eskubidea praktikara eramango duten guna? Dudarik ez dut egiten. Ikusi dut zein pauso eman ditugun eta oraindik zer gelditzen den, baina horixe posible dela! Demokraziaren norabidean gehiago sakontzen dugun eran topagune horretara iritsiko gara. Guri berdin zaigu irailaren 18an zer gertatzen den Eskoziako galdeketan, emaitza berdin da. Dakiguna da irailaren 18an denek irabaziko dutela, herritarren borondatea entzungo delako. Agertoki hori lortu behar dugu gurean.

Ficobatik, hilabeteak daramatzazu herriz herri, hitzalditan, aurkezpenetan, hedabideetan elkarrizketak ematen... Nola zabaldu da Gure Esku Dago Euskal Herrian?

ARKAITZ APALATEGI

Ficoban sinatuko genuen dinamikak izan duen zabalkundea izatea. Hala ere, hemen ez da ezer kasualitatez etortzen. Hortara joanez, lortu egiten da. Araban zortzi batzordetik gora daude, Nafarroan 20tik gora, Gipuzkoan 45etik gora eta Bizkaian ia 60. Ipar Euskal Herrian ere hasita daude. Ekainaren 8ra zain egon gabe, esan dezakegu Gure Esku Dago arrakastatsua dela. Sentsibilitate ezberdineko jendea elkartu da. Izugaria da nolako ilusioa sortu den, hori da edozein proiektu martxan jartzeko behar den gasolina, orain arte garesti egon dena. Jarraitu irakurtzen


08 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

ARKAITZ APALATEGI

Zer dauka Gure Esku Dagok jendeak horrelako harrera egiteko? Egitasmora inguratzen ari den jende asko 45-50 urtetik gorako jendea da. Zatiketaren garaia bizi izan dute, ezberdintasunak nabarmentzen zirenekoa. Puskatutako zubiak eraiki zitezkeenik ere ahaztuta zegoen jendea. Dinamika honek komunean ditugun gauzak indartzen ditu. Elkartu eta elkarlana sustatu da. Etorri da 80 urteko amonarik «ez nuen uste ilusioa

berriro ere berreskuratuko nuenik» zioena.

Hortaz, frogatu da euskaldunak elkarrekin lan egiteko gai direla? Idiazabalen hasi ginenean herriko bi sentsibilitate politiko nagusietako ordezkariak jarri genituen elkarrekin, eskema guztiak puskatu ziren. Goierrira pasa ginenean 35 lagun agertu ziren Igartzan. Horrek zilegitasuna ematen die herritarrei. Emandako mezua izan zen: «Hasi gaitezen herdoildutako

«Ezinezkoa izango zen pertsonen arteko konplizitaterik gabe» ide luzea egin du erabakitzeko eskubidearen aldeko egitasmoak 2007tik. Angel Oiarbide lekuko ez ezik, protagonistetako bat ere bada. Bidean pauso handiak eman diren arren, oraindik «elkarrekin zer egiteko gai garen» erakusteko dagoela uste du berak. Egindako bidea «pertsonen arteko konplizitaterik gabe ezinezko» izango zela dio. Oiarbide harritu duena da, bestalde, «askotan hormarik handienak» norberaren barnekoak direla. Horregatik, mugarik gabe, aske pentsatuz aritzea dela uste du Gure Esku Dagoren gakoetako bat. Pertsonalki ordu eta lan ugari eskaini dio proiektuari, burukomin ugari ere bai ziurrenik. Hala ere, eman baino gehiago jaso duela dio: «Gure esku dago jarrera barneratzeko balio izan dit guzti honek». Esfortzua baino, «plazerra» da Oiarbiderentzat erabakitzeko eskubidearen alde lanean aritzea.

B

artikulazio horiek engrasatzen, makina martxan jarriko badugu». Sinistuta genuen gure artean elkarlana ezinezkoa zela. Esango didazu zein etorkizun genuen jarrera horrekin?

Zentzumen guztiak igandekoan izango dituzu orain. 50.000ko erronka gainditu da, ezta? 50.000 lagun 123 kilometroko ibilbidea betetzeko behar den gutxienekoa da. Jarri zenean batzuek gehiegi zela ere bazioten, orain gaindituta dago. Nik uste dut bihar minimo hori baino askoz gehiago izango garela eta igandean bikoitza ere izan gaitezke.

Luis Katarain ez da giza katean izango. Seguraski bizirik balego ere ez zen joango, baina, bere figura eta irudia han izango ziren. Orain berdin, nahiz eta fisikoki gurekin ez dagoen, giza katean eta hortik aurrera Luis bezalako izaera hori gurekin egongo da. Mikel Garmendiarena eta Loinaz Urrestarazurena dagoen bezala. Eredu horiek hor geldituko dira.

Igandekoa, ordea, ez dela helmuga diozue. Zein da helburua? Iaz Euskal Herrirako saltoa egin

zenean dinamika honek iraungitze data zuela esan genuen. Urtebeteko entsegua da. Badakigu bakoitzak zer egin dezakegun, baina ez dakigu elkarrekin noraino irits gaitezkeen. Ariketa bat jarri genuen eta pausoak ematen hasi. Udazkenean elkartuko gara zer egiteko gai izan garen ikusi, dastatu eta hortik aurrerakoa erabakitzeko.

Beraz, giza katearena proba bat izango da? Dudarik gabe, erabakitzeko eskubidearen jarrera hori zenbateraino barneratu dugun ikusteko. Ekainaren 8tik aurrera hasiko da hausnarketa. Bide bat edo besterako zenbaterainoko indarra izango dugun igandean ikusiko da.

Europa Euskal Herrira begira jartzeko aukera ere izango da? Euskalherritarrontzat garrantzitsua da igandeko zita; baina atzerrira begira gu ere hemen gaudela esateko une ezinhobea da. Eskoziak eta Kataluniak hasi duten zurrunbiloan sartzeko aukera dugu. Bi horien inertziak aprobetxatu behar ditugu guk ere aurrera egiteko. Datozkigun haize horiek, balore demokratiko horiek, gure gizartean eragin dezaten.


GOIBERRI 09

ASTEKO GAIA

Urtez urte, pausoz pauso, eskuz esku, erabakitzeko eskubidearen aldarria

2008ko urtarrila. Idiazabalen sentsibilitate desberdinetako herritarrek autodeterminazioaren aldeko aldarria egin zuten San Blas jaien barruan, herri kirola oinarri hartuta.

2010eko maiatza. Idiazabalen sortutako dinamika Goierrira zabaldu zen. Goierri beheko iritzi desberdinetako 35 goierritarrek Igartzako adierazpena sinatu zuten. Larraitzen Pasa Langa festa egin zuten.

2010eko ekaina. Idiazabaldik Goierrira eta Goierritik Euskal Herrira: Donostiako Miramar jauregian Euskal Herri osoko herritar ugarik bat egin zuen erabakitze eskubidearen aldeko aldarriarekin.

2011ko apirila. 1931n Itsasondoko Udalbatzak autodeterminazio eskubidea aldarrikatu zuela 80 urte bete zirenean, Goierri beheko 17 udaletako alkatek bat egin zuten adierazpenarekin.

2012ko apirila. Gazta zati bat dokumentala aurkeztu zuten ordura arteko lana ezagutzera emateko. Euskal Herri mailan erabakitzeko eskubidearen aldeko ÂŤtxispaÂť sortzeko baliagarria izan zen.

2014ko ekaina. Durango-IruĂąea 123 kilometroko giza katea egingo da etzi. Dagoeneko 60.000 lagunek baino gehiagok bat egin dute erabakitzeko eskubidearen aldeko Gure Esku Dago dinamikarekin.


10 GOIBERRI

GAZTEAK

Saioko aurkezleak, Mantala No! bakarlari beasaindarra, performanceko une bat eta dantzari bat dantza orientalak egiten. ANE ARRIETA

Gaztetxekoen Kabareta herritarrekin elkarlanean Ane Arrieta Beasain Gaztetxeak aurten 10 urte betetzen dituela eta, herrian horren berri eman eta jendearekin batera urteurrena ospatzeko asmoz, Kabaret berezi-berezia eskaini zuten larunbatean Beasainen. Herriko elkarte ezberdinekin elkarlanean eta gonbidatu batzuk lagun, emanaldi sorta handia eskaini zuten.

Babeslea

Gaueko hamarretan hasi zen emanaldia txosna gune ondoan jarri zuten oholtzan. Gaztetxeko bi kidek egin zituzten aurkezpenak, eta emanaldi guztien aurkezpenak, baserritarrez jantzita, modu oso atseginean eta dibertigarrian. Joanes Etxaide zegamarrak eta Gema Urteaga beasaindarrak bertsoak abestu zituzten lehenik, eta

Beasaingo Aurtzaka Dantza Taldekoek saioa egin zuten, Aitor Furundarenaren doinuekin.

Hamar urteren erakusle Herritarren azken emanaldia Mantala No! bakarlariak eskaini zuen, bera izan baitzen gaztetxean lehen kontzertua egin zuena. Bere abestiak eta Ruper Ordorikaren bertsio bat eskaini zituen. Jarraian ikusi ahal izan ziren saioetara hainbeste ohitu gabe zegoen Beasaingo ikuslegoa: dantza orientalak, txalaparta elektronikoa eta Reveldias Minimas taldearen Andar con tacones sin hacer ruido performancea ikusteko aukera izan

zuten. Honen amaieran, gaztetxean sortu berri den talde feministari keinu bat egin nahi izan zion antzezleetako batek. Jarraian, gaztetxeko kide batzuk antzoki gainera igo ziren eta bengalekin pankarta bat atera zuten borrokaren fruituak dastatu eta gurekin topatu zioena. Amaitzeko, antzokiko paretan, soketatik zintzilik, ikuskizun berezia eskaini zuen Dragon Bassek: Sokaren Itzala. Jendetza bildu zen txosna ingurura larunbat iluntzean emanaldia ikustera; batzuk horretarako prestatu zituzten aulkietan egon ziren, estalpean beste batzuk, eta baita txosnetako barra bazterrean ere.


GOIBERRI 11

MOTZEAN

Hegan egiteko prest Parapente Eguna egingo dute bihar Sakanan (Nafarroa). Ehun lagun inguru elkartuko dira antolatu dituzten jardunaldietan parte hartzeko, tartean baita goierritar ugari ere; Parapente Egunaren 25. ekitaldia da biharkoa. Miriam Luki Gizakiak berezkoak ez dituen gaitasun asko teknologiari esker erdietsi ditu, baina nork bere kasa hegan egiteko ametsa betetzeko dago oraindik. Amets horretatik hurbil-hurbil daude parapentean hegan egiten dutenak. Bihar Parapente Eguna egingo dute Sakanan, Nafarroan. Kirol honi buruzko jakin-mina duten ehun bat lagun elkartuko dira Baiza Parapente Taldeak antolatutako jardunaldietan. Aitor Baiza taldeko kidearen arabera, «ausartenek» hegan egiteko aukera ere izango dute. Sakanako topaketan ez da goierritarrik faltako. Biharkoa Parapente Egunaren 25. ekitaldia da. Euskal He-

rriko hainbat tokitatik joandako hegalariak bilduko dira Sakanan, eta «kirol hau ezagutzera emateko». Korrika egiteko gaitasuna eta altuerari beldurrik ez izatea dira parapentean hegan egiteko baldintza bakarrak. Bestelakoan, eguraldiak baino ez du baldintzarik jartzen. Haizearen indarrak ezin du 30 kilometro orduko abiadura gainditu. Haizearen kontra ateratzea komeni da eta euriarekin irtetea ez da batere gomendagarria. Gartziak hegalariek erabiltzen duten esaldia gogoratu du: «Askoz hobea da lurrean

Iazko Parapente Eguna, Nafarroako Sakanan. AITOR GARTZIA

hegan egiteko gogoak jota egotea zeruan ezin jaitsita egotea baino». Ipar haizeak jotzen duenean Urbasako Santa Marinako ermitatik ateratzen dira, eta Iturmendin lur hartzen dute; hego haizearekin San Migeletik atera eta Irañetan lur hartzen dute.

Izen-ematea Hegan egitean zer sentitzen den galdetuta arnasa hartu du, eta «isiltasuna, lasaitasuna eta askatasuna» aipatu ditu. Dioenez, «hasierako urduritasuna baretzen denean hegan egiten ari zarela konturatzen zara. Dena dela, onena sentitzea da». Jose Ramon Agirre Marron ataundarrak Parapente Egune-

an parte hartuko du. Urteak dira Baiza taldeko kide dela eta «pozik» agertu da «gazteak indartsu» datozelako. Mendizaletasunarekin lotzen zaio berari parapente zaletasuna, eta hegan dagoenean «aske» sentitzen dela dio: «Haizea sentitzearekin bakarrik bizirik sentitzen zara». Lurrean egonda ere aske sentitzen dela zehaztu du. «Dena dela, hegan egiten duzunean askatasuna bestelakoa da». Biharko Parapente Egunaren egitarauak goizetik iluntzera arteko ekintzak hartzen ditu. Hegan egiteko aukera emango dute, baina horretarako aurrez sakanaparapente@gmail.com helbidean izena eman behar da.


12 GOIBERRI

ERREZETA

Onddoz betetako krepeak, foie saltsarekin Krepeak egiteko osagai guztiak nahasut eta irabiatu. Pixkanaka krepeak egiteko zartagin batera bota, zabaldu eta krepeak egiten joan.

Onddo betegarria Tipula txikitu eta zartagin batean erregosi. Onddoak gehitu

eta pixka bat egiten direnean esne-gaina gehitu eta egin arte sutan eduki.

Foie saltsa Tipula txikitu eta erregosi, foiea eta esne-gaina batera gehitu. 10 minutuz egosten eduki ondoren, irabiatu.

Aurkezpena Onddoak krepearekin bildu eta 15 minutuz labean sartu. Plater bakoitzaren hondoan saltsa zabaldu eta gainean bina krepe jarri. Bukatzeko modena ozpinarekin eta lore lehorrekin apaindu daiteke.

Alo単a Bosque

Jai Alai jatetxea

Osagaiak 4 pertsonentzat

Krepeak 2 arrautza 75g irin Koilarakada bat gurin 250ml esne

Betegarria Tipula bat Onddoak Esne-gaina

Saltsa Tipula bat 250gr foie 300ml esne-gain


GOIBERRI 13

GURE LURRA

Bertatik Bertara proiektua osatzen duten ekoizleen eta merkatarien zerrenda. BERTATIK BERTARA

Bertatik Bertara aurrera

Loinaz Agirre Goierri Urretxu, Zumarraga, Legazpi, Ezkio-Itsaso, Gabiria eta Ormaiztegiko baserritarrak, merkatariak, kontsumitzaileak eta erakundeak elkarlanean ari dira bertako baserrien ekoizpena eta produktu horien kontsumoa sustatzeko estrategian. Datozen 4-5 urterako ekintza plana definitu dute guztiek elkarrekin. Bertatik Bertara proiektuko bultzatzaileek diotenez, «oso erraza da Bertatik Bertara proiektuko partaide

izatea». Ekoizleak dira proiektuaren ardatza, euren produktuak baitira merkaturatu eta ezagutarazi nahi direnak. Bestetik, merkatarien parte hartzea ere ezinbestekoa da produktu horiek kaleratzeko bidean, «merkatariak dira elikadura bide honen alde apustu eginez, produktuak euren saltokietan jarri behar dituztenak». Kontsumitzaileak, azkenik, «bidearen helmuga dira, produktua erosiko dutenak».


14 GOIBERRI

INTERNET

saretik zeatikezpa.org

Sarean ikusia

Iragarkiak landuko ditu ‘Zeatikezpa’ rally-ak

Lana euskaraz eta sarean

Giza-katearen jarraipena, elkarlanean

rretxu-Zumarragako eta Zarauzko gaztetxeen arteko elkarlanetik sortu zen iaz Zeatikezpa Ikus-entzunezkoen Rally amateurra eta asteburuan, lehiaketa horren II. edizioa egingo dute. Laburmetraien ordez, aurten Iragarki rallya izango da, gai bezala «askatasuna» hartuta. Ikus-entzunezko rally-etan egin ohi den moduan, grabazioa eta muntaketa egun berean egin beharko da; horretarako, talde bakoitzak bere balia-

U

bideak ekarri beharko ditu. Bihar (larunbata) goizeko 10:00etan elkartuko dira, gaztetxean. Antolatzaileek bertan jakinaraziko dituzte iragarkian derrigor sartu beharreko objektua eta lekua. Lanak 19:00etarako aurkeztu beharko dira. Egunean bertan joaterik ez dutenek, lanak Youtube-ra igo eta lotura e-postaz bidal dezakete kkinzonalibrea@gmail.com helbidera. Antolakuntzak bazkaria eskainiko die parte-hartzaile guztiei. Iluntzean berriz, aurkeztutako lanen proiekzioa egingo dute.

www.inaustihk.com Haur eta helduen odontologia orokorra Erradiografia panoramikoak eta zefalometrikoa Odontologia estetikoa Kirurgia - Inplanteak ORTODONTZIA * PERIODONTZIA

Joan de Iturralde, 3 - BEASAIN Tel 943 884 628

Klik

Igande honetan Durango eta Iruñea batuko dituen giza katea elkarlanean jorratuko dute herri ekimeneko hainbat hedabidek, tartean Goierriko Hitzak. Hedabideok«apustu berezia» egin dute, denen artean «kalitatezko jarraipen anbiziotsua» egiteko. Sare sozialetan zein webgunean momentuko jarraipena egingo dute, eta egunean zehar, bideoak eta argazki galeriak osatzen joango dira. Giza-katean parte hartzekoa bazara, zuk ere bidal ditzakezu argazkiak 647 319 747 whatsapp zenbakira edo goierrisarean@hitza.info helbidera.

Bai Euskarari ziurtagiriaren elkarteak, lan mundura egokitutako zerbitzu berria jarri du martxan: Lansarean. Webgune honen bidez, profesional euskaldunek lana euskaraz bilatu ahal izango dute. Horrez gain, profesional euskaldunak behar dituzten enpresek ere hautatze prozesuak egin ahal izango dituzte bertan. lansarean.org

Ordizia Rugby, Instagramen Ordizia Rugby Elkarteak kontua zabaldu du Instagram sare sozialean. Asmoa, «klubaren historia grafikoa» pixkanaka erakusten joatea da. Horretarako, zaletuen laguntza ere eskatu dute, beraiek dituzten irudi bitxiak, zaharrak eta berriak info@ordiziarugby.com helbidera bidali ditzaten. info@ordiziarugby.com




Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.