GoiBerri 103. zenbakia

Page 1

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

Mendiz mendi Beitiaren omenez Igandean I単aki Beitiaren omenezko 18. mendi martxa egingo dute Urretxun eta Zumarragan 8-9

103. zenbakia. 2014ko maiatzaren 16a

Ostadar, Zintzo Mintzo, Ikastola, Goierri kirol elkartea eta Lekaioko ordezkariak daude antolatzaile taldean. GOTZON ARANBURU

Gorka Urteaga 3 Iritzia 4-5 Irakurri, gozatu eta oparitu 6-7 Martin Kortaberria 10 Zegamarrak 1963an 12 Raquel Busca 14



GOIBERRI 03

KATE moTZEAn

MIKEL ALBISU

Gorka Urteaga Olaberriketan euskara taldeko kidea

«Bizi guztiko euskaldunak dira euskararen indargunea, baserritarrak» Mikel Albisu olaberria Olaberriketan euskara taldeko kidea da Gorka Urteaga(Beasain, 1984). Orain hiru urte pasatxotik Olaberrian bizi da, bere aitaren jaiotetxean.

Avatar. Liburu bat.

ko elkartetik atera genituen eguna.

Ja, ja, ja... Galdera ona!

Jaso duzun oparirik bereziena.

musika talde bat. Esne Beltza.

Neskak oparitu zidan taloitegi berezi bat.

Abesti bat.

Gorroto duzuna.

Zein da euskarak olaberrian duen indargunea?

Esne Beltzaren Hegaz doaz.

Janari bat.

Handiak txikia jatea, edo ahulenekin sartzea.

Bizi guztiko euskaldunak, baserritarrak.

Nere amaren marmitakoa.

Goierriko txoko bat.

Edari bat.

Olaberria.

Eta ahulgunea?

Ardoa.

Herriko alkate bazina...

Kanpotar asko egoteak euskara ahultzen du.

oporretarako leku bat.

Zaletasun bat.

Amets bat.

Furgonetarekin kanpora joatea.

Bidaia sabatiko bat agian.

Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.

Pelikula bat.

Txakurrak animaliak babeste-

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Itsasondo, Lazkao, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga

GOI B ERRI

Zumaia.

«Gorroto dut handiak txikia jatea, edo ahulenekin sartzea»

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Aloña Landa Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Zaborrak eta gainontzeko zergak doan, ja,ja,ja...

olaberrian biziko ez bazina... Ez dakit ba... Mundua ez da ez Olaberrian hasten eta ez bukatzen!

Egoitzak: Beasain:

Webgunea:

Oriamendi, 32. 20200.

Posta elektronikoa:

goiberri.hitza.info

Urretxu:

goiberri@hitza.info

Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Publizitatea:

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

Bezero arreta / harpidetzak:

607 530 424 – publi@goiberri.info 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info


04 GOIBERRI

IRITZIA

Andoni Salamero Irakaslea

Sentiberatasunez elekatuz, elikatuz aite ditut gailurrak/argiak ez beste/ ai hegaztia banintz/gainik gain nenbilkeÂť-dio Lizardik bere olerki batean, eta ahapaldi zoragarria irakurtzen ari naizenean, udaberri honetan tontorrean hegaztiek gorenetik, askatasunean, biltzen eta astintzen dituzten hegoetan erreparatzen dut, haiek izango duten atsegina imajinatu nahiz, eta atsegin hori neure egiten dut sentipen aske horrek bihotzondoa ikutzeraino; izan ere, hain da berezia eta erakargarria txoriek joan-etorrian egiten dituzten hegadak! Sentipenok gozatzen ari naizela, garai honetan basoak izan duen aldaketaz ohartzen naiz, iraganeko kimuek hosto dotore izateraino hartu duten indarraz, eta apaingarriok zintzilikatuta ikusiz, zuhaitzon enbor-adarrak txorien kantaz jantzirik, txoriek zuhaitzei soinua eskainiz, zuhaitzek txoriei isiltasuna opatuz, naturak asko erakusten

M

digula pentsatzen dut. Hala, biziaren mirariok gure bizitzotan nahita, kausalki eta ez kasualki, aurkezten zaizkigula hausnartzen dut, erakusgarri izateaz gain, irakasgarri ere izanez, barruz etengabe hasten joateko. Gure egunerokotasunean harat-honat gabiltza, norajoanean, baina geure baitan murgilduegiak, nora joan sakonaz ahaztuta, eta jakina, pertsona bakoitza lasterraren autobidean galduta gure gogoaren bolanteak nora eragingo ditugun jakin gabe, mila egoera nahasietan, mugikorrak, whatsappak erreta, azken gertakizuna ondokoari jakinarazi nahian, neurririk gabeko kontrolezean, pantaila liluragarrian galduta, gure begien aurrean aparatutxook elkarri begiratzeko gandu zabala jarrita, izan ere sareak ondotxo baitakizki, arraien antzera, gizakiak bere harietan kateatzen. Asko oroitzen naiz Mikel Laboaz, hark egin zituen komunikazio-inkomunikazioz; uste dut Mikelek berak lan itzelik izango zuela gaurko inkomu-

nikazioak kantatzen, zer kantatzeko eta antzezteko gai franko izango zuen eta. Ikusi besterik ez dago, naturan erreparatzea ahaztu zaigula, nahiz eta ikasle-irakasleek hezkuntza mailan, agenda 21 bezalako proiektuetan, egiten duten lan ederra, eta honelako ekimen asko dira zenbait taldek egiten dihardutenak; nik beti mirestu ditut gure herriko mendizale elkarteak, eta gure natura garbitzen eta zaintzen aritzen diren baserritarrak... hauei, besteak beste, nire eskerrik beroenak. Baina sentiberatasuna zaindu eta elikatu behar dugu izaki, gizakiok elkar zainduz, oreka eta armonia hori mantendu gura badugu, hain zuzen erraz baitzaigu norberekerian gure kemen guztia jartzea eta besteek egindako lana eta ilusio guztia zapuz-

tea, eta hori nire ustez, ez da bidezkoa. Aukera txukunik izan dut jende sentiberarekin aritzeko, beraien disziplinen inguruko azalpenak ematean, apalki, urratu duten bidea erakutsi didate, era berean, tartea eskaini didate nire berri haiei jakinarazteko; hala, elkarrizketak, elkarrekiko begiruneak egin du guztia, zerbait naturala sortu du, elkarrekin hegan egiteko aukera eman, introspekzio lanean arituz, atsegin dena azaleratuz. Osagai natural eta maitagarri horren ildotik sortu behar dira proiektuak, elkartasunean, espazioak elkarri emanez, gure ego eta geurekoikeriak osinik sakonean utziz, gure mamuei bulkada bakoitzean irtetzen laga gabe, proiektuaren apostu zintzoa eginez, esku hartzean ezer kendu edo gehitu behar badugu proiektuaren mesederako izateko, ez gure nabarmenkeriaren podium-ean ikus gaitzaten erakusteko. Hori da, benetan, gizakiok osatzen dugun basoan, txoriek zuhaitzekin egin ohi duten bezala, isiltasuna entzutea, eta zuhaitzen asmoa, txoriak egiten duen legez, kantuaren soinuz zabaltzea, guztia basoaren mesederako, hori da mendi gailurretan diren hegaztien antzera, aske, ase espazio zabaleko zeruak gure artean bermatzea. Horregatik egiten dut neuk apostu, eta zeuk?


GOIBERRI 05

IRITZIA

Asteko irudia

Josu Maroto

Beitia mendi martxa Igandean izango da 18. Beitia mendi martxa. Ez dut uste aurten elurrik ikusiko dutenik, baina halaxe jantzita dago aurtengo kartela.

Badakit bidaiazale amorratua zarela Jon, eta horren froga dira zure pasaporteko hamaika zirriborroak. Gainera, ni baino ausartagoa izan zara beti arlo horretan. Hala ere, itxaropena dut Europan zehar bidaiatua zarela eta, hala bada, garbi daukat behin baino gehiagotan pentsatuko zenuela «hauek gu baino aurreratuago daude» errepikakor hori. Gauza askorekin gertatu izan zait Europara zaharrera bidaiatu dudan bakoitzeko, baina bada gauza bat jende gehiagori ere entzun diodana. Eta zer da? Ba gizaseme alferrena ere zoriontsu egingo lukeen garraio publikoa! Merkea eta txartel-zulatzaile gabea! Nola da posible? Ba bai, jendea autobus, tren, metro edo tranbian sartu eta bere borondatez ordaintzen du! Sinestezina... Hemen horrelakorik jartzea pentsatzen dugu halakoetan, baina ez dugu garbi ikusten. Ederra izango litzateke bai, baina ezinezkoa. Zuk uste hemen inork tren txartel bat ordainduko lukeela derrigortuko ez balute? Ba nik, garbiago dut egunero, ez. Are gutxiago bosgarren edukiontzia erabiltzeagatik hobariak es-

kaini eta marroietik txartela pasatzen dugunean, gure ekintza zenbatu ondoren zakar poltsa bakarra berdera botatzeko. Edo TAOa dela eta, alboko herrian (merkeagoa delako) erroldatua genuen autoarekin egoiliar txartela lortzeko zer egin behar dugun galdezka gabiltzanean... Ez dugu barkamenik Jon.

Mikel Alvarez

bat eta

Demontre Mikel, baina jendeak guzti horiek egiten al ditu ala? Zeinen inozentea naizen alajaina! Ikusten dut xoxak aurrezteko aukerak galdu eta galdu nabilela egunero. Arraioa, herriko aberatsenen artean nintzateke honezkero! Edo beno, agian... agian ez, ezta Mikel? Zaborrengatik urtean 20 euro aurreztuz behintzat, gaur egungo maila berberean nengoke gutxi asko. Ikaragarria da bai, jendeak horrelako trikimailuekin herrikideei iruzur egitea eta ondoren, auto, telefono, aseguru edo argi indarretan multinazionalei horrenbesteko erreparorik gabe eta agian konturatu ere egin gabe, hilean 5 edo 10 euro gehiago ordaintzea. «Lehen ere nahikoa zerga ordaintzen ditut», «besteek ere egiten dute» edo «niri ezer esan aurretik sar daitezela ustelkeria kasu handiekin» bezalakoak pentsatuz justifikatzen du jendeak bere burua (azken honetan arrazoiz agian, pikareskaren batura, ustelkeria handiekin konparatu beharko litzateke eta). Baina sorgingurpilarekin apurtu beharra dago, azkenean inork ez baitu ezer or-

bat Jon Artola

dainduko, besteek ordaintzen ez dutelako. Eta beno Mikel, behin berriketan ari garela, nola du izena aurrekoan deskargatzeko gomendatu zenidan musikariak? Izan ere, estreinatu berri den pelikula bat online ikusten nengoen eta ez nuen inon apuntatu. Badakizu, «lehen ere kulturan nahikoa ordaintzen dut», etab.


06 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

Ana Perez Beasaingo irakurle taldeko kidea, Ekain Mendizabal liburu saltzailea eta Celes Goitia liburutegiko arduraduna.

Janire Arrondo Beasain Irakurtzea, gozatzea eta oparitzea. Horiexek dira Euskaltzaleen Topaguneak zortzigarrenez martxan jarri duen egitasmoaren hiru baldintza nagusiak. Irakurri, gozatu eta oparitu kanpainari apirilaren 23an eman zioten hasiera Euskal Herriko hamarnaka herritan; baita Goierrin ere. Ataun, Beasain, Idiazabal, Lazkao, Segura, Olaberria, Ordizia eta Zaldibiako euskaltzale elkarteak, udaletako euskara zerbitzuak, liburutegiak zein liburu dendak elkarlanean jarri dira irakurzaletasuna sustatzeko asmoz. Egitasmoak «herritarrak euskarazko liburuak irakurtzera animatu nahi ditu». Irakurleari euskaraz irakurtzearen alde atsegina eta gozagarria erakutsi nahi diote. Kanpainaren goiburuak berak dioenez, hiru dira eman beharreko pausoak. Lehengoa irakurtzea da, euskaraz irakutzea. Horretarako, herriko udal liburutegian edozein liburu

Orriz orri, euskaraz gozatuz

JANIRE ARRONDO

merkeago erosteko aukera izango da txekearekin; %50 merkeago euskara elkarteren bateko bazkide izanez gero. Azkeneko urratsa da liburua oparitzearena; langun bati, senide bati nahiz norbere buruari. Kanpainak bi hilabeteko iraupena izango du, ekainaren 30era arte egongo baita liburutegietan erosketa-txekeak lortzeko aukera; uztailaren 5era artekoa horiek liburu dendan erabiltzeko.

Uda begirako kanpaina

Euskara elkarte, udal, liburutegi eta liburu denden artean, abian da irakurketa sustatzeko egitasmoa. maileguan hartzea nahikoa da. Bigarren pausoa da etxera eramandako liburuarekin gozatzea. Liburua irakurri, liburutegira itzuli, eta fitxa bat bete behar da: zein izan den

irakurritako liburua eta zer iritzi duen norberak. Fitxa hori beteta, liburuzainak erosketa-txekea emango dio irakurleari, hitzartutako liburu dendan erosketa egiteko. Liburuak %25

Euskaltzaleen Topaguneak aurreko urteetan ikusi ahal izan duenez, kanpainak «eragin positiboa» izan du herritarrek herriko liburutegietan egiten duten euskarazko liburu mailegu kopuruan. Izan ere, egitasmoaren helburuetako bat ere bada euskaldunak liburutegi publikoen erabiltzaile bihurtzea. Segurako udal liburutegiko arduraduna da Celes Goitia beasaindarra. Gertutik ezagutzen ditu berak segurarren irakurke-


GOIBERRI 07

ASTEKO GAIA

tarako gustuak, eta gomendioak ematea ere tokatzen zaio. Negu partean, eguraldiaren eraginez, liburutegian jende gehiago ibiltzen dela dio berak; «udan liburutegira etortzen direnak dira benetako irakurleak», dio barre artean. Segurako irakurleek euskarazko liburuetara edo gaztelerazkoetara jotzerakoan, nabarmen bereizten ditu bi talde na-

«Neguan jende gehiago ibiltzen da liburutegian, udan ikusten da nor den benetako irakurle» Celes Goitia

Segurako liburuzaina

«Ohitura faltagatik edo, gutxi saltzen dira liburuak, euskaraz are gutxiago» Ekain Mendizabal Mujika liburudenda

«Euskaldun berria izanda, irakurle talderi esker ezagutzen ditut liburuak» Ana Perez Irakurlea

gusi Goitiak. Haurrak eta gaztetxoak dira euskaraz irakurtzen dutenak; helduek orokorrean, gazteleraz. Segurako kasua ez da berezia, ordea; herri gehienetan errepikatzen da. Horren lekuko da Ekain Mendizabal Ordiziako Mujika Liburudendako saltzailea. Helduek haur edo gaztetxoentzat aukeratzen dituzten liburuak gehienetan euskaraz izaten diren arren, norberarentzat gaztelerazkoak aukeratzen dira. Toti Martinez de Lezearen Nur pertsonaia protagonista duten liburuetaraino irakurtzen dute gaztetxoek euskaraz; «hor ez dakit zer gertatzen den, baina gaztelerara jotzen dugu», dio Mendizabalek. Hain justu ere, ohitura hori kolokan jartzea du asmo Topaguneak. Euskarazko liburuak aukeratzeko aitzakia jarri eta zaletasuna sortuz. Euskarazko irakurketaren munduan murgilduta dabilena da Ana Perez beasaindarra. Euskaltegian euskara ikasten hasi eta bigarren mailan dabil gaur egun. Euskaltegian animatu zuten Perez Beasaingo irakurle taldean parte hartzera; eta hala aritu da iaz arte. Igartza Saria eskuratu zuen Danele Sarriugarteren Erraiak liburua izan da berak eskuartean izan duen azkenetakoa. «Euskaldun berria izanda, ez da erraza nirentzat euskaraz irakurtzea», dio Perezek. Edo-

nola ere, Beasainen nahiz beste hainbat herritan irakurtzeko zaletasunak elkartuta biltzen dira hainbat talde. Liburuak aukeratu, irakurri eta ondoren horien gaineko gogoetak egiten dituzte. Liburuaz bakoitzak gozatzeaz gain, gainontzekoekin elkarbanatzen dute esperientzia.

Salmentak sustatuz Topagunetik diotenez Irakurri, gozatu eta oparitu kanpainak maileguez gain, liburuen salmentan ere izaten duen eragina «kontuan hartzekoa» da. Hala, liburusaltzaileei ere esku bat botatzeko aukera dute honakoa. Aurreko urteetan, egitasmoak iraun zuen bitartean, salmentetan nabaritu zela dio Ekain Mendizabalek.

Orokorrean libururik saltzen ote den galdetuta, Mendizabalen erantzuna ezezko argia da da: «Oso gutxi saltzen da. Idazle ezagunen batek libururen bat ateratzen duenean agian gehixeago saltzen da; baina hori gutxitan gertatzen da», dio. Irakurzaletasuna izan arren, liburu elektroniko edo ebook-en gorakadak ere eragin nabarmena izan dute papereko liburuen salmentan. Irakurri, gozatu eta oparitu egitasmoaren bueltan bestelako literatur jarduerak ere antolatuko dituzte: solasaldiak idazleekin, liburu azokak nahiz irakurketa musikatuak. Egitasmoak erakundeen babesaz gain, argitaletxeen laguntza ere jasotzen du.

Eneko Aizpuruaren azkena eta Baztango trilogiarena, irakurrienak ibururik irakurrienen zerrendetan agertu ez arren, eta Interneten ezagun edo hedabideetan protagonista izan ez arren, harribitxi ugari daude euskal liburugintzan. Euskal literaturaz gozatzeko aitzakia ona eskaintzen dute Bernardo Atxagaren Soinujolearen semea liburuak, Juan Mari Irigoienen Ipuin batean bezalak edo Harkaitz Canoren Twistek, beste askoren artean. Goierrin Eneko Aizpurua lazkaotarraren Herensuge gorriaren urtea liburua asko irakurtzen ari dela nabarmentzen dute Celes Goitiak eta Ekain Mendizabalek. Nabarmentzearren, euskaratzen ari diren Dolores Redondoren trilogia aipatzen dute. Bi ale ditu kalean: Zaindari ikusezina eta Hezurren ondarea. Liburutegietako euskarazko ale berrien apala ere betea dago: Xabier Etxanizen Sirenahotsak edo Itxaro Araqueren Damutzen ez direnak, tartean.

L


08 GOIBERRI

ERREPORTAJEA

Iñaki Beitia urratsetan Iñaki Beitiaren Omenezko 18. Mendi Martxa egingo dute etzi Urretxuko eta Zumarragako mendietan barrena. Miriam Luki Urretxu Arratsaldeko zazpiak inguru dira, eta 18. Iñaki Beitiaren Mendi Martxaren egunerako aste eta erdi geratzen da. Antolatzaileak tantak bezala iristen dira bilerara, poliki; halere, batek ere ez du hutsik egiten. Diren gehienak bildu dira Goierri elkartearen egoitzara. Bilera hasi aurretik atzera doaz denboran, Iñaki Beitia laguna galdu zuten 1996eko uztailera arte. Orduan sentitu zuten minaren errautsetatik sortu zuten haren omenezko mendi martxa; aurtengoa etzi izango da. Ostadar mendi taldea, Zintzo Mintzo euskaltzale elkartea, Urretxu-Zumarragako

Ikastola, Goierri kirol elkartea eta Lekaio kultur elkarteko ordezkariak dira mahairen bueltan elkartu direnak. Elkarte horietan guztietan aritu zen Beitia, eta Jexux Mari Garralda antolatzailearen hitzetan, denak «batzen» dituena «Iñaki da». Gertu-gertuko laguna zuen Hilario Aranburuk, eta dioenez, «saltsero hutsa zen». Elkarri hitza kenduta Beitiaren saltsero sen hori azaldu dute: txirrindu probatan esatari lanak egiten zituen, Euskal Jaian aritzen zen, zinegotzia izan zen... eta oso ezaguna zen Urretxun eta Zumarragan. Eta ezaguna izateaz gain, «maitagarria» ere bazela esan du Jabi

Aizpurutxon sortu zen Beitia, eta han egiten dute urtero lehenengo bilera izpurutxotik igarotzen da beti Iñaki Beitiaren Omenezko Mendi Martxa. Han jaio zen bera, eta han bizi dira bere senideak. Jose Mari Beitia aitak gertutik zaintzen ditu Aizpurutxon egiten diren antolaketa lanak, baita han jartzen duten anoa-postua ere. Urtero-urtero martxa prestatzeko lehenengo bilera han egiten dute antolatzailaileek, eta bilera horretara ez du hutsik egiten Beitia aitak. Azken bilera ere han egiten dute. Antolaketaren lantaldean aritzen direnez gain, ordea, askoz gehiago dira egunaren atarian eta egunean bertan laguntzeko prest daudenak. Genaro Jauregi antolatzailearen arabera, inori ez diote bi aldiz eskatu beharrik izan laguntzarik. Beitia mendi martxaren ikur dira elastikoa, anoa-postuen kalitatea eta kantitatea, kanpotik datozenen kopurua eta bertakoek jartzen duten gogoa, besteak beste.

A

Etxanizek: «Horregatik gaude hemen», zehaztu du. Beitiaren izaera horren gerizpean bere izena duen mendi martxa hazi egin da hemezortzi urte hauetan. Luis Albisuak martxa egiteko lehen urratsak gogoratu ditu: «Argazki lehiaketa bat antolatzea pentsatu genuen, baina bera ez zen argazki zalea eta zentzurik ez zuen. Garai hartan ez zen mendi martxa askorik egiten, eta hortik jotzea erabaki genuen, Iñaki mendizalea zelako». Beitiaren lagunak lanean hasi ziren, Ikastolako lankideekin, Alex Orbegozorekin, Hilario Aranbururekin...

Ibilbide luzeko martxa 1997tik urtero egin dute Beitiaren omenezko martxa. Maila xumean hasi baziren ere, eta lehenengoa oso ongi atera zela diote denek aho batez. Albisuaren esanetan, «partaidetza ona izan zen eta lan aldetik hainbestekoa ez zela izan iruditu zitzaigun. Urtero egingo genuela erabaki genuen orduan». Ibilbide luzea eta motza egin izan dituzte. Hasieran luzean mendizale gehiagok parte hartzen zuen eta denborarekin joera aldatu egin zen, eta ibilbideak ere aldatuz joan dira antolaketa taldera mendizale gehiago batu den adinean. Lehenengo martxan 170 bat lagunek parte hartu zuen; orduz geroztik parte-hartze handiena izan duen martxan 1.500 bat lagunek parte hartu dute. Etxanizek dioenez, «hasieratik ibilbide luzeko martxa bat


GOIBERRI 09

ERREPORTAJEA

«Iñakik berak batzen gaitu hemen gauden antolatzaile guztiak»

Jexux Mari Garralda Antolatzailea

«Mendi martxa egitea erabaki genuenean ez zen horrelako asko egiten» Luis Albisua Antolatzailea

«Martxa herrikoiaren ukitua denborarekin hartu du, guk ez genuen horrela pentsatu» Jabi Etxaniz Antolatzailea

Beitia mendi martxaren antolatzaileak. Goiko argazkian bi antolatzaile aurtengo ibilbidea egiten. GOTZON ARANBURU/LUIS ALBISUA

antolatu nahi genuen, ez martxa herrikoi bat, umeak eramatekoa, alegia. Ukitu hori denborarekin hartu du, ez guk horrela pentsatu genuelako». Garraldak gehitu duenez, ordea, herriko jendeak parte hartzea nahi zuten eta horregatik ibilbide laburraren aukera eman zuten. Sekula ez da lehiatzeko martxa bat izan; asko jota beste probaren bat prestatzeko erabili ohi izan du baten batek. Egun ibilbide bakarra egiten dute eta hala izango da etzikoa. Antolaketa lanak erraztekoegin zuten aldaketa eta mendi ibilbide guztiak eginda zeudelako. Orain mendi martxan 32 kilometro inguruko ibilbidea egiten da, eta laburtzeko aukera bat baino gehiago dago. Martxan honi arrakastak segitzen dio. Arrakasta baita martxa bakoitza elkarte hauen guztien arteko elkarlanaren emaitza, herritarrengan eragin duen mendi gogoa, kanpotik erakarri dituen guztiak. Arrakastaren giltza beraiek dira, Iñaki Beitia eurek gordetzen dutelako.


10 GOIBERRI

GAZTEAK

ÂŤBiolinak soinu oso gozoa du eta errepertorio zabala eskaintzen duÂť Martin Kortaberria biolin-jotzaile beasaindarrak kontzertua egingo du hilaren 20an Beasaingo udaletxean. Asier Zaldua Beasain Martin Kortaberria (Lazkao, 1999) 3 edo 4 urterekin hasi zen biolina jotzen. Egun, Xabier Sarasola beasaindarra eta Catalin Bucataru errumaniarra dira bere maisuak.

Nolatan musika zaletasuna? Gurasoak musika zaleak dira eta hasieratik saiatu ziren ni ere zaletzen. 3 edo 4 urte nituenean lehen biolina erosi zidaten, eta 6 urterekin biolin eskolak hartzen hasi nintzen.

Zaila da biolina jotzen ikastea? Ariketa errazekin hasi nintzen eta lehen pieza zaila 10 urterekin ikasi nuen. Bach-en bi biolinentzako kontzertua da ikastea gehien kosta zitzaidana.

Zeintzuk izan dira zure irakasleak orain arte?

ASIER ZALDUA

Babeslea

6 urterekin Donostiako Orfeoian jotzen hasi nintzen eta 8rekin Beasaingo musika eskolan. Egun, Beasainen Xabier Sarasolarekin aritzen naiz, eta Catalin Bucatarurekin. Musikeneko irakaslea ere bada.

Musikari profesionala izan nahi al duzu? Aukeretako bat Musikenera joatea da, baina Bucataruk argi eta garbi esan dit hango exijentzia maila orain arte ezagutu dudana baino askoz ere handiagoa dela.

Kontzertu asko egin al dituzu orain arte? Donostiako Orfeoian hiru hilabetean behin kontzertu bat egiten dugu. Gainera, iazko maiatzean bakarkako lehen kontzertua egin nuen Beasainen.

Zeintzuk dituzu gustuko konpositoreak? Lehen barrokoa gustatzen zitzaidan batez ere: Bach, Haendel... Egun, ez dut konpositore bat bereziki gustuko.

Gustuko obra? Mendelssohn-en Udako gau bateko ametsa, adibidez.

Zergatik duzu horren gustuko biolina? Bere soinua oso gozoa da eta errepertorio zabala eta atsegina du.


GOIBERRI 11

INTERNET

saretik Irudia

‘Dantza’ filma, Igartubeitin Telmo Esnal zinemagilea euskal dantza tradizionala oinarri izango duen dokumentala prestatzen ari da, Koldobika Jauregi artistaren eta Juan Antonio Urbeltz folklore ikertzailearen laguntzarekin. Filmerako irudiak, besteak beste, Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserrian hartu ditu, trailerrean ikus daitekeenez. http://vimeo.com/94387133

Teknologia

Datuak

Kostu energetikoa neurtzeko gailua

500

IK4-Ideko teknologiako euskal zentroak kostu energetikoa neurtzen duen gailua garatu du, eta ekainean aurkeztuko du Makina-erremintaren biurtekoan.

Milioi erabiltzaile. WhatsApp bat-bateko mezularitza zerbitzuak duen erabiltzaile kopurua da. Erabiltzaile horiek egunean 700 milioi argazki eta 100 milioi bideo elkarbanatzen dituzte.

Gidaririk gabeko autoak martxan

46.600

Google erraldoiak gidaririk behar ez duten autoak sortu ditu; Lexus RX450h modeloko 24 ibilgailu dira eta Mountain View hirian dabiltza, proba moduan.

Milioi dolar. Apple konpainiak urteko lehen hiruhilekoan izandako irabaziak dira, bereziki, iPhone aparailuen salmentekin lortutakoak. Irabazi garbiak, berriz, 9.500 milioi dolarrekoak dira.


12 GOIBERRI

GARAI BATEAN

‘Papelerakoak’ Amasan Zegamako paper-fabrikan lan egindako langieetako batzuk ageri dira beheko irudian, Amasara bazkaltzera joan zireneko irteerako argazkian. Begoña Artolak kontatu du zein irteera egin zituzten urte haietan ‘papelerakoek’.

Zegamako paper-fabrikako langileak, 1963ko uztailaren 18an, Amasako Arantzabi jatetxean. GOIBERRI Ane Arrieta Zegama Zegamaren susperraldi ekonomikoa paper-fabrikari –edo Zegaman esaten duten bezala papelerari– lotua egon zen. Irudikoak fabrika hartako langileak dira, baina, ez daude lanean:

Amasako jatetxe batean daude. Argazkian blusa zuriz eta gona estanpatuz erdiko blokean agertzen den Begoña Artolaren arabera, 1963 ingurukoa izango da argazki hau: «Uztailaren 18an Francoren eguna os-

patzen zen eta lantegiak itxita egoten ziren. Papelerako langileoi, opari moduan edo, irteerak antolatzen zizkiguten nagusiek». Irudikoa Amasan dago, Arantzabi jatetxean. «Fama

handiko jatetxea zen, ni orduan eta boda batean ere izan nintzen bertan. Eta bazuen bitxikeria bat: ikuilua zegoen jatetxearen sarreran, animalia eta guzti». 1961ean Madrilera joan ziren langileak Francoren eguna aitzakia hartuta, eta beraientzat «sekulako irteera» izan zela gogoan du. «Egun hartan desfilea izan zen eta hura ikustera ere joan ginen. Oso leku onean genuen hotela, eta gogoratzen dut, Galerias Preciados izeneko denda handia gure hoteletik gertu genuela. Eskailera mekanikoak zeuden han. Zer gustura ibili ginen han, gora eta behera! Nobedadea, badakizu...». Beasaingo Castillo jatetxean bazkaldu zutenekoa ere gogoan du Artolak. Irudian honakoak agertzen dira, ezker-eskuin: Maria Dolores Agirre, Arantxa Irastorza, Mari Karmen Ormazabal, Begoña Artola, Ramon Otaegi, Santi Irastorza, Kasi Irastorza, Kontxi Otaegi, Pili Garcia goian eta Juani Azurmendi.


GOIBERRI 13

PUBLIZITATEA

ZATOZ MATRIKULATZERA!


14 GOIBERRI

GURE LURRA

Raquel Busca Ogi saltzailea

ÂŤUra eta irina nahastu eta bost egunen buruan bizia sortzen da, hortik ogiaÂť Miriam Luki Zumarraga Raquel Buscak (Zumarraga, 1966) nomada bat dela dio. Bere bizitza den barkuaren lemak sarritan aldatu du norabidea, eta telebistaren erritmo bizkorrean lan egin ondoren, orain Ezkioko Goiti baserrian bizi da eta bere bikotekideari ogia egiten laguntzen dio. Larunbatetan ogia saltzen du Zumarragako azokan.

Nolatan iritsi zinen ogiaren unibertsora? Ni nomada bat naiz, paseko txori bat. Kazetaritza ikasi nuen eta urteak egin ditut Madrilen, Valentzian, Argentinan... lanean. Telebistan lan egin dut, telefonoa beti eskuan, hegazkinetik hegazkinera eta hoteletik hotelera ibilitakoa naiz. Bizimodu horrekin nekatuta Zumarragara etorri nintzen. Jira-biran ibili nintzen bolada batean, eta telebistara itzuli behar izan nuen bizimodua ateratzeko. ETBrako lan egin nuen, Vaya Semanita-ko ekoizlea izan naiz 8 urtean, Goazeneko ekoizlea, Goenkalekoa... Zinean azken lan batzuk egin, eta, erabat ahituta, mundu horretatik urrundu nintzen. Bikotekideak laguntza behar zuen ogiarekin eta halaxe hasi nintzen.

Zuek egiten duzuena ogi ekologikoa da, ezta? Bai, ogi hauek egiteko kalitate handiko produktuak erabiltzen ditugu. Ogi mota asko ekoizten dugu, baina kantitate txikian. Oinarrian ura, gazta eta irina daude; lehengai bakoitza baina, ederki zaintzen dugu. Orearen legamiatzea ere bereziki zaintzen dugu, eta ez diogu behar baino denbora gutxiagoan altxatzea eskatzen; ogiari behar duen denbora ematea oso garrantzitsua da.

Goierriko zein Gipuzkoako herri askotan banatzen duzue zuen ogia.

Legami naturala erabiltzen duzue; zeintzuk dira bere ezaugarriak? Ura eta irina nahastu eta bost egunen buruan bizia sortzen da, hortik dator ogia. Prozesua harrigarria eta natural-naturala da aldi berean, bakteriak sortzen dira, bizia, alegia! Batzuetan Jesukristok ogiak biderkatu zituela diotenean prozesu hau bera kontatzen ari direnaren ustea daukat.

kin egiten du bat: gutxirekin bizi, eskuekin lan egin, bizitzeko adina ekoitzi... Biharko mila ogi eskatuko balizkigute ezingo genuke enkargua bete. Ez genuke, hala ere, enkargu hori bete nahi, ogia ez baitugu aberasteko egiten.

Zumarragako azokan Ezkioko Goiti baserrian egindako ogi ekologikoa saltzen du larunbatero Raquel Busca zumarragarrak. M.L. Irina zuek ehotzen duzue orain Luis Mari Amiama bikotekideak errota bat erosi du orain gutxi, Ezkio-Itsason eta berak ehotzen du alea. Aleak nahastu ere egiten ditu, eta ogi integrala

arintzen du, edo zuriari bihi gehiago sartu...

Zuena ekoizpen txikia dela esan duzu. Bai, finean ogia egiteko modu honek filosofia zabalago bate-

Zumarragatik Donostiaraino azoka askotara joaten gara, bereziki, Goierrikoetara. Belardenda, produktu ekologikoen denda, eskola... Gero eta gehiago da modu kontziente batean elikatu nahi duen jendea.

Prozesu harriagarria eta natural-naturala da aldi berean, bakteriak sortzen dira, bizia alegia!




Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.