GoiBerri 98. zenbakia

Page 1

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

98. zenbakia. 2014ko apirilaren 4a

Jose Luis Arrieta

Euskal Herriko Itzuliko antolatzailea

«Izugarrizko antolaketa dago Goierrin» 8-9

GOI B ERRI Euskal Txirrindularitza Federazioaren lehendakaria da Arrieta. JUAN CARLOS RUIZ–ARGAZKI PRESS

Xiker Esnal 3 Iritzia 4-5 Ortoprotesika zikloa UGLEn 6-7 Beñat Lardizabal 10 Asier Aldama 11 Irimoko gurutzea 12 Erlezain Eguna Zegaman 13



GOIBERRI 03

KATE MOTZEAN

Xiker Esnal Kazetaria

«Euskal Herrian leku zoragarriak daude, Hondarribia horietako bat» Mikel Albisu Legorreta Kazetaria da lanbidez Xiker Esnal (Legorreta 1987), gaur egun Euskadi Irratian albistegietan ari da, eta Legorretako kronika idazten du Diario Vascon. Areto futboleko atezaina da, Bilkoin Legorreta taldean.

Liburu bat.

Irratia ala prentsa idatzia nahiago?

Janari bat.

Irratia.

Edari bat.

Gustura emango zenuken albistea?

Oporretarako leku bat.

Albistea ematea ez da gutxi.

Nori egingo zenioke elkarrizketa? Espero gabeko erantzunak emango lizkidaken norbaiti.

Zaletasun bat. Geografia. Umetan, aspertuta nengoenean liburutegira joan eta atlasa hartzen nuen. Gaur egun Google Earth.

Pelikula bat. El Padrino.

«Umetan, aspertzean liburutegira joan eta atlasa hartzen nuen»

MIKEL ALBISU

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Itsasondo, Lazkao, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga

GOI B ERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Aloña Landa Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Badut bat irekitzeko premia.

Musika talde bat. Rammstein eta Pantera entzunez pasa dut denbora gehien.

Abesti bat. Oroitzapen onak ekartzen dizkidaten guztiak. Amak prestatutako edozein. Ardo beltza. Urrutira begiratzeko joera dago, baina Euskal Herrian leku zoragarriak daude, Hondarribia horietako bat.

Amets bat. Amesgaiztoak ez izatearekin konforme.

Jaso duzun oparirik bereziena. Realeko bazkide txartela 10 urterekin.

Gorroto duzuna. Handiustea eta harrokeria. Toki beretik gatoz guztiok.

Herriko alkate bazina... Herritarren tokian jarri beharrei erantzuten ahalegintzeko, eta herritarrari herria denon artean egiten dugula sinetsarazi.

Legorretan biziko ez bazina... Jabetzerako Ordizian bizi naiz.

Egoitzak: Beasain:

Webgunea:

Oriamendi, 32. 20200.

Posta elektronikoa:

goiberri.hitza.info

Urretxu:

goiberri@hitza.info

Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Publizitatea:

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

Bezero arreta / harpidetzak:

607 530 424 – publi@goiberri.info 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info


04 GOIBERRI

PUBLIZITATEA


GOIBERRI 05

IRITZIA

Asteko irudia

Josu Maroto

Ugle Ugleren proiektu berria izango ote da? Ikusi 6-7 orrietako erreportajea.

Arrasti on Custodio Bienzobas kriojenizatua. Trantsizioa, Jon, eta botagura. Adolf Suarez hil dala (ups, o-a ahaztu zait) eta transizioaren baloreak goraipatzen entzun behar izan ditut, betikoak. Trantsizioaren transkripzioa irakurri duen belaunaldia gara gu Jon. Ez dugu bizi izan zuzenean, baina ez guk ez inork ez du egin, goierritar zaharrenak ere ez. Berak esango du hobekien, errepideetako kontroletan transiziorik eman den ala ez; tortura desagertu al den; gorrotoaren ofizializazioa amaitu al den... Zaharrenek gogoratuko dute. Arazoa ez da alzheimerra; kolpeka moldatu nahi den memoria baizik; ahaztu dezagun, egiak ez duela existitzen, baina bai gezurrak, eta ahaztu dezagun, gezurrari lapurtu nahi diogula lur zati hau, min emateari utzi diezaion. Oraindik ere sufritzen ari gara, «atado y bien atado» delakoa. M gaizto bat jarriko nioke aurretik,

eta bakoitzak ikus dezala zergatik eta zertarako. Baina amaieran S bat gehituta, neri euskal jendartea datorkit gogora. Hilda gatxeberek, eta ez nuen nik esan: Burges putaz beteta dagoen munduko herririk iraultzaileena. Berriro ere besteak zitatuz: euskalduna naiz, eta arraro nago, Jon.

Alex Areizaga

bat eta

Alienizatutako jendarteak, sistemaren megafono errepikakor eta unidirekzionalek kondizionaturiko artalde horrek, bai egin diola Suarez zenari trantsizioa, omenaldi, ohore eta laudorioz betetako trantsizioa lurtarren artetik zerura, San Pedro beraren filtrorik pasa beharrik gabe. Halare, zeruko atariko zaindari ei denak aspertzen hasia egon behar du dagoeneko; Adolforen lurretik zerurako trantsizio hori Espainia berarena baino luzeagoa izaten ari den honetan. Suarezen gorpua fresko iritsi zen lehen hileta elizkizunetara, baina ia deskonposizio egoera aurreratuan behar du azken «omenaldietan». Nork erabakitzen du, bide batez, omengarria zer den eta zer ez? Non dago kriterioa? Zer da zilegi eta zer ez? Benetan ezagutzen al dugu jendeak, «trantsizio», niretzat ein batean fiktizio eta kontinuista izan den horren «buque insignia» izandako Suarez zintzo, garbi eta ia santua izendatu dutenaren lana, obra arte eta partea? Zergatik

bat Jon Plazaola

omentzen ditugu itsu-itsuan joan direnak, joandakoan euren balioa mila aldiz biderkatu balute bezela, nahiz eta ez jakin zer kristo, norgatik eta zergatik egin zituen egindakoak? Bizi garenok benetan hain inutilak eta ezjakinak al gara? Nire ustez, bai.


06 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

Lanerako gogoz Giza eta osasun alorrak indartzeko apustua egin zuten 2011n UGLEn. Merkatuan urria den espezialitatea aukeratu eta ortoprotesika zikloa jaio zen. Bi urteren bueltan, ikasleak praktikak egin eta lanerako prest daude. Janire Arrondo Zumarraga Lan eskasiak bultzatuta iritsi ziren Naiara Landa eta Idoia Garmendia urretxuarrak ortoprotesikaren inguruko goi mailako ziklora. Biak ala biak ere, aurrez osasungintza alorrean lanik egin gabe zeuden. Duela bi urte jarri zuten martxan Urola Garaiko Lanbide Eskolan ortoprotesika zikloa, lehenbizikoz. Gorputz atalen bat falta edo elbarritasunen bat dutenentzat neurrira eta egokiak diren gorputz atal artifizialak egiten ikasi dute; eriei eman beharreko laguntza psikologi-

koaren gaineko ezagutzak ere jaso dituzte, baita elbarrientzat ingurunea nola egokitu behar den ikasi ere, besteak beste. Ikastetxean jaso beharreko ezagutzak jasota, enpresetan edo zentroetan praktikak egiteko prest daude zikloa egin duten hemezortzi ikasleak. Naiara Landak Administrazio Laguntzaile ikasketak egin zituen, baina lan munduan lekua egitea kostatzen ari zitzaiola eta animatu zen ortoprotesika zikloa egitera. Picasso softwarearekin aritu da lanean. Erien artatu beharreko atalak

eskaneatu eta 3D inpresorekin egiten dute produktua. «Eriarentzat askoz ere erosoagoa da horrela egitea, eskaiola baino material arinagoak dira, leunagoak eta azkarrago lan egin daiteke», dio. Otroprotesika ikasleek elbarritasunen bat duten pertsonekin egin dute lan zikloko proiektua osatzeko. «Poza ematen du zuk egindako lan bati esker jendeari laguntzen diozula ikustea, bizia erraztu diozula», dio Landak. Idoia Garmendia galdaragintzan hamaika urte eman eta langabezian gelditu ondoren

iritsi da goi mailako ziklo honetara. Protesietarako material berriak ikertzen eta probatzen aritu da bera. Material iragazkorra bilatzea izan da bere egitekoa.

Pertsonekin lanean Galdaragintzatik ortoprotesikara alde handia ote dagoen galdetuta, komunean «uste baino gehiago» dutela dio Garmendiak: «Galdarintza giza gorputzean, horixe da ortoprotesikan egiten duguna, zerbaitek kale egiten duenean huraxe konpontzea da kontua».


GOIBERRI 07

ASTEKO GAIA

Edonola ere argi du Garmendiak pertsonekin lan egitea ez dela makinekin aritzea. «Kontuan izan behar ditugu jendearen beldurrak, beharrak, nahiak...», dio berak. Jaiotzez elbarritasunen bat dutenek ezintasun hori «onartuago» izaten dutela diote. Zailagoa izaten da istripuen kasuan Garmendiaren arabera: «Gazte eta norbere burua mozketaren batekin ikustea oso gogorra da. Egunerokoan oztopoak besterik ez dituzte ikusten hasieran. Gorputzeko mugikortasun egokia lortzea da gure egitekoa, baina baita bere ingurunea bere beharretara egokitzen laguntzea ere». Lehenago elbarriekin lanik egin gabekoa izanda, hasiera batean «gogorra» egin zitzaiola dio gorputz atal moztuak ikustea, hala ere urretxuarraren arabera «oso pertsona irekiekin egin dugu lan, ez zuten arazorik ukitzeko, nahi duguna egiten utzi digute». Iktus baten ondorioz ibili ezinik zegoen Beasaingo emaku-

me batekin lan egiteko aukera izan du, esate baterako, Garmendiak: «Maisuak prestatu zion bere arazoa konpontzeko moduko gailu bat eta oinez irten zen hemendik. Bere burua oinez ikustean emakume hark egin zuen irribarrea gogoratu hutsarekin ileak tente jartzen zaizkit».

Kanpora begira Ekainean, zikloa amaitzean, tituluarekin irtengo diren ikasle hauek lehenak izango dira. Inguruetan gainera, Euskal Herrian behintzat, ez dago ortoprotesikan espezializaturiko profesionalak prestatzen dituen zentrurik. Ikastetxetik irten eta hainbat zentrotan praktikak egingo dituzte hemendik ekainera bitarte. Bilbo, Gasteiz nahiz Iruñean, ugari dira ikasle hauek hartzeko interesa agertu duten zentruak. FEDOP Espainiako Ortesi eta Protesi Egileen federazioko eta AFDO Ortopedia Ekoizle eta Banatzaileen elkarteko ordez-

Naiara Landa eta Idoia Garmendia ortoprotesika tailerrean lanean; eskuinean ikasleen proiektuetako baten aurkezpena. JANIRE ARRONDO

«Poza ematen du ikustea guk landu dugun zerbaiti esker norbaiti bizia erraztu diogula» Naiara Landa Zikloko ikaslea

«Askotan elbarritasuna onartzea kosta egiten da, eta zaila izaten da egoera» Idoia Garmendia Zikloko ikaslea

karien bisita izan zuten martxoan Zumarragan, Eusko Jaurlaritzako, Gipuzkoako Aldundiko zein Zumarraga, Urretxu eta Legazpiko agintariekin batera. Zikloan landu dituzten proiektuak aurkeztu zituzten. Pazienteak ere lagun izan zituzten aurkezpen horretan. Gaiztotze baten ondorioz ia hanka galtzear izan zen urretxuar batek, adibidez, bere egoera agertu zuen. UGLEko irakasleek eta ikasleek lagundu diote bere beharren arabera sortutako plantilla batekin. Arazo larria duen arren, ia bizimodu normala egiten du. Xabier Arratibel UGLE fundazioko zuzendariak azaldutakoaren arabera, 2011 eta 2014 urteetarako egindako gogoeta estrategikoan erabaki zuen Urola Garaia Mankomunitateak giza eta osasun alorrak sustatzea; eta UGLEk proiektu horren parte izateko erabakia hartu zuen: «Merkatua aztertu genuen eta ortoprosietan adituen eskaintza urria zela ohartu ginen».


08 GOIBERRI

ELKARRIZKETA

Jose Luis Arrieta

Euskal Txirrindularitza Federazioaren lehendakaria

ÂŤGoierri izugarrizko euskarria da Euskal Herriko ItzuliarentzatÂť Aimar Maiz Donostia Zegamar odola du zainetan Jose Luis Arrieta Lazkanok (Donostia, 1947), aita-amak Zegamakoak izanda. Baita txirrindularitzarena ere. Euskal Txirrindularitza Federazioaren lehendakari da 2009tik. 2012an aukeratu zuten berriz, beste lau urterako. Bizikleta artean lan egin du azken 40 urteotan. Horren

ondo ezagutzen duen Goierrin egin du, beste behin, Euskal Herriko Itzuliaren apustu bat.

Dena prest dago Itzulia astelehenean Ordizian hasteko? Bai. 19 talde izango dira, eta txirrindulari oso garrantzitsuek parte hartuko dute: Valverde, Betancur, Contador, Rui Costa, Albasini eta Gerrans Orican, Cadel Evans eta Sanchez, Gilbert... Azkeneko itzuli txikietatik

hona datozenak aurrean ibili dira gainera, Pinot edo Vichot.

Zer maila espero duzu aurten? Ikusi behar dugu zer formatan datozen Schleck bi anaiak, Haimar Zubeldiarekin. Haimar gaizki zegoen, baina espero dugu arazoak konpondu eta Itzulian izatea. Maila ona izango da. Astanan, Belkinen Mollema eta Gesink, Katushan Purito Rodriguez ez baina bai bes-

teak... Talde guztietan dago jende berezia eta aurrean ibiltzekoa. Tony Martin, Moreno Moser... Etxeko taldeak, Caja Ruralek, nik uste hori baino talde hobea ezin duela atera. Talde oso polita eta lehiakorra du.

Iaz Beasainen bukatu eta aurten Ordizian hasi. Azken urteotan Goierri giltza da Itzulian. Goierri beti izan da giltzarria. Eta ez bakarrik txirrindularitza-


GOIBERRI 09

ELKARRIZKETA

gora pasatzen, jada asfaltatu eta gero. Baserritarrek komentatzen dute egunero ikusten dela txirrindulari mordoxka bat.

Zuk baduzu beste amets bat ere, ezta? Aldapa berezi bat, etapa bukaera ikusgarria.

JUAN CARLOS RUIZ

– ARGAZKI PRESS

rako, gauza askotarako: ikusi errugbian non dagoen eta nola egon den. Beste kirolak ere asko egiten dira. Goierri izugarrizko euskarria da Itzuliarentzat. Datorren urterako ere eskatuta dago zerbait Goierriko tontorrean, Zumarraga aldean.

Beraz, 2015ean ere Itzulia Goierrin izango da? Seguru, bai.

Zer aurkitzen duzue hemen, bada? Antolaketa, izugarrizko antolaketa. Jendea buru-belarri ari da leku guztietan antolatzen. Eta jendea. Herria ikustera joaten da, aldapa zaharretara, berrietara eta berritutakoetara ere bai. Denak. Hori behar da. Horrelako lasterketa bat egiten bada, jendeak ere erantzuna emateko da.

Aurten Gaintzako igoera da berritasuna. Goierritarrei bertako geografia erakusten ari zarete. Jendea pozik gelditzen da horrelako igoera berriak ezagututa. Gainera, errepideak konpondu egiten dira pixka bat. Zaletuak eta bizikletan ibiltzen direnak mordoa ari dira hortik

Beno, polita litzateke. Baina batzuetan, dauzkagun asmoak dauden azpiegiturekin nahasten dira. Ea posible den jartzea tontor batean etapa bukaera... Guretzat derrigorrezkoa irtenbidea da, ez bukaera bakarrik, baizik beste bide bat ere behar du ailegaerak: larrialdietarako, goian gelditzen diren txirrindulariak, kotxeak eta bestelakoak ateratzeko. Lehendabiziko gaia hori da, eta gero gauza gehiago. Ideiaren bat agertzen baldin bada berehala deitzen didate, aldapak edo bideak ikustera joateko, «hau ere oso ona da pasatzeko, bukatzeko», esanez. Gaintzan bi aldiz pasatuko da, Larraiztik hiru aldiz... Badaude aukerak, alde batean eta bestean ikusteko.

Lehenengo etapa izateko, Ordizia-Ordizia gogorra dela esaten da, iaz Beasaingoa bezala. Laburtxeagoa izango da astelehenekoa, iazko Eibar-Beasain etapa baino. Azkenean, aldapa bada, baina Euskal Herrian dauden aldapak normalki ezin dira konparatu Pirinioetan daudenekin. Han oso luzeak dira, 16-18 kilometrokoak, eta hemen gehienez 6-7 kilometrokoak dira, Jaizkibelek daukana. Nire asmoa beti izan da Euskal Herriko Itzulia Aralarreko San Migelera iristea. Orain dela 14 urte baino gehiagotik bide hori asfaltatzeko aurrekontua eskuan izan dut nik. Baina, apirilean nola egiten dugun gure Itzulia, eguraldi kaxkarra egiten du beti, edo elurra, edo bustia, edo hotza. Horrela, dagoen bezala, ni behintzat ez naiz ausartzen hortik pasatzera. Espainiako Vuelta hortik pasatuko da, abuztuaren bukaeran. Beste eguraldi bat egiten du udan, lehorra.

Zegamarekin zer lotura duzu?

Nire gurasoak, biak, Zegamakoak dira. Han, oraindik, izeba bat badut, eta lehengusu pilo bat. Alde batetik Arrietatarrak, eta beste aldetik Lazkano abizenekoak; baserrietan eta kalean, asko. Arrieta asko daude.

Herri txirrinduzalea izan da Zegama. Itzulia hartu du, Aitor Perez Arrieta profesionala... Perez Arrietak bi anaia izan dira bizikletan, Aitor aurrera ibilitakoa —ez dut familiartekoa—. Lehen ere egon zen profesionaletara iritsi zen Iñaki Arrieta, Tekan korritutakoa, Zegamakoa. Beste txirrindulari pilo bat ere egon dira, Zabaleta, Jon Ander Intsaustik lehengusuak eta osabak baditu Zegaman... Kasta badago.

Laster Itzulia hara itzultzeko asmorik bai? Otsaurtera edo. Lehen ere konpondu zen errepidea Zegamatik goraino. Orain ere eskatzen ari dira hori, berriro hara joateko. Ea egiten dugun.

Itzuliaren egoera eta etorkizuna zein da gaur egun, duela urte pare bateko zalantzen ondotik? Gaur ere zailtasunekin dago, diru mailan ez daukagu %100 osatuta. Baina, ez da beldurtzekoa ere falta zaigun dirua.

«Izugarrizko antolaketa dago Goierrin. Eta, gero, herria lasterketa ikustera joaten da» «Datorren urterako ere eskatuta dago zerbait Goierrin, Zumarragan» «Aralarko San Migelera iristeko, bidea asfaltatzeko aurrekontua duela 14 urtetik dut»

Hor dauzkagu babesleak. Gero, oso-oso garrantzitsua, herriak zer jartzen duen da. Horrekin nahiko kopuru egiten da. Asko bilatu behar da, asko, asko. Baina gastu gutxi eginda, ea sarrerak inondik badauden. Datorren urterako badaukagu hasiera, badaukagu bukaera, eta tartean beti egoten dira Eibar eta Gasteiz. Falta zaigu etapa bat zer izango den finkatzea. Etapa horretarako eskaerak badauzkagu. Baina izenak, pixka bat baieztatu arte, ez dira esan behar.

Iaz galera handia izan zen euskal txirrindularitzan, Euskaltel desagertuta. Euskal federazioan ibili zineten Continentaleko talde bat atera nahian. Nola dago asmo hori? Oraintxe, geldituta, baina ez alde batera utzita. Pauso batzuk emango dira hemendik gutxira, eta espero dugu benetako taldea berriro gauzatzea eta gora iristea, ez dakit noraino. Baina nik uste taldea agertuko dela.

2015erako bai? Espero dugu. Baina ezin dugu gehiago esan, beti ematen duelako konpetentzia txiki bat egiten diogula Euskadiri, eta hori ez dugu nahi.

Txirrindu munduan aspalditik zabiltza, antolakuntzan, federazioan, Itzulian... Zuretzat zer da mundu hau? Gozamena, lan askorekin. Suplizioa ez, baina egunero-egunero ordu pilo bat sartu beharra dago. Lan hori jendeak disfrutatzeko egiten dugu. Gu prest gaude lan hori egiteko, orain arte prest egon gara. Hemendik aurrera, urteek ere ez dute barkatzen...

Baina jarraitzeko asmoarekin? Beno. Itzuli hau aterako da, espero dugu datorren urtekoa ere baietz, baina hemen zailtasunak dira diru kopuruak nondik lortu, gauzak egiteko. Ezin dugu esan oraintxe utzi egingo dugunik, baina egunen batean hori gerta liteke. Asko erretzen du horrela ibili beharrak.


10 GOIBERRI

GAZTEAK

«Kontua ez da tiro asko egitea, baizik eta egiten diren horiekin asmatzea» Beñat Lardizabal ehiztari aparta da. 20 urte bakarrik ditu eta, dagoeneko, Euskadiko txapelketa irabazi du. Asier Zaldua Segura Beñat Lardizabal (Segura, 1994) aitarekin eta osabarekin hasi zen ehizan. Otsailaren 22an Segurako Txoritegi ehiza elkartearen txapelketa irabazi zuen, Ultzaman (Nafarroa).

Nolatan hasi zinen ehizan? Txiki-txikitan hasi nintzen. Izan ere, aita eta osaba ehiztariak dira. Nik ere bide horretatik segitu nuen. Oinez ikasi nuenetik egiten dut ehiza.

Norekin joaten zara gaur egun? Osabarekin eta aitarekin ibiltzen naiz batez ere, etxe inguruan eta partzonerian. Santa Barbaran postuak ditugu eta oso toki ona ez den arren, han lasai ehizatzeko aukera dugu. Partzoneriara, berriz, usotara joaten gara.

Aitak eta osabak aholkuak ematen al dizkizute?

HITZA

Babeslea

Umetan pazientzia edukitzeko esaten zidaten, lasai egoteko. Kontua ez da tiro asko egitea, baizik eta egiten diren horiekin asmatzea.

Hemendik kanpo ere ehizatzen al duzue? Hemendik kanpora oso gutxi joaten gara. Palentziara(Espainia) joaten naiz noizean behin, osabarekin. Han eperrak botatzen ditugu, gehiago baitaude.

Nora joango zinateke gustura? Argentina ehizarako oso toki

ona dela esaten dute eta, aukeran, hara joango nintzateke.

Zuena afizioa garestia da, ezta? Oso afizio garestia da. Eskopeta bakarra dut eta aitarena da. Gustura, gainera, uzten didalako. Oraingoz, aitaren eskopetarekin jarraituko dut, zahartu arte.

Zeintzuk dira orain arte irabazi dituzun lehiaketak? Herritik kanpo ez dut lehiaketa askotan parte hartu. Aurten herrikoa irabazi dut eta duela bi urte Euskadikoa irabazi nuen, Zanbranan (Araba).

Nolakoak dira lehiaketak? Parte hartzaile bakoitzak epaile bat eramaten du eta beste batek eramandako epailearekin parte hartzen du. Piezak askatzen dituzte eta gehien botatzen dituenak irabazten du. Hemen eperrak botatzen ditugu, baina Zanbranan faisaiak ere bota genituen.

Txakurrarekin ehizatzen al duzu? Usotan ere ibiltzen naiz, baina txakurrarekin aritzea nahiago dut. Txakurra ondo ezagutu behar da. Horretarako, berarekin ibiltzea oso garrantzitsua da. Mendira korrika egitera joaten naizenean ere txakurra eramaten dut. Setter ingelesa da, arra. Osabarena da, baina nik erabiltzen dut gehien. Sol du izena.


GOIBERRI 11

MOTZEAN

Fruta-denda ekologikoa Dagoeneko zortzi urte inguru dira Asier Aldamak produktu ekologikoak Urretxun saltzen dituela, eta gero eta gazte jende gehiagok erosten du bertan; Txilarra denda ez da belar-denda bat, elikadura denda bat baizik. Miriam Luki Urretxu Urte asko dira Asier Aldamak (Zumarraga, 1976) aspaldiko lagun baten ondoan produktu ekologikoen denda bat imajinatu zuela. Orduko ideia, edo amets hura, egia bihurtu zuen orain zortzi urte. Urte hauetan guztietan produktu ekologikoen merkatuan aldaketak nabaritu ditu. Batik bat, bezero mota aldatu dela dio: «Jende nagusia badator, baina aipagarriena da gazte jende gehiago datorrela orain». Produktu ekologikoak saltzen ditu Txilarra dendan, zerealak, jogurtak, fruitu lehorrak, pasta eta beste hainbat elikagai eskaintzen ditu. Hala ere, fruta eta barazki ekologikoak dira dendaren bereizgarria. «Gurea ez da belar-denda bat, gurea elikadura denda bat da. Txilarra fruta-denda bat da, non ezaugarri jakinak dituzten produktuak saltzen ditugun». Denda martxan jarri zuenetik, bezeroak gero eta gazteagoak izateaz gain, gero eta gehiago ere badira. «Barazki

eta fruta bila datoz, konfiantzazko hartu eman bat sortzen da eta produktuek zigilurik izan gabe ere, bezeroak badaki eramaten duen horrek kalitate bermea duela». Urtetan Zegamako ekoizle batekin lan egin du, eta aurten Legorretako ekoizle batekin ari da. Irun aldetik (Gipuzkoa) ere ekartzen dizkiote produktuak. «Bestela, gure baratzeetatik hornitzerik ez dagoenean Lleidatik (Katalunia) nahiz Malagatik (Espainia) ekartzen ditugu». Produktu ekologikoen kontsumoa «gero eta gehiago zabaltzen» ari dela uste du: «Otarreen kasua esanguratsua da, produktu hauek jasotzeko itxaron zerrendak daude gure herrietan». Aldama ez da teknologia berrien lagun, eta bezeroari kontua era ekologikoan egiten dio; boligrafoa eskuetan paper gainean ateratzen ditu kontuak.

Asier Aldama Urretxuko Txilarra elikadura dendan; produktu ekologikoak saltzen ditu. M. LUKI


12 GOIBERRI

GARAI BATEAN

Mendizale talde bat Irimon, 1958an gurutzea eta aterpea inauguratu zuteneko hirugarren urteurrenean. I. OJANGUREN/GIPUZKOAKO ARTXIBOA

Irimoko gurutzea eta aterpea

Josune Zarandona Urretxu 1955eko irailean inauguratu ziren gaur egun ezagutzen ditugun Irimoko gurutzea eta aterpea. Garai hartako parrokoak meza eman zuen eta jende asko elkartu zen bertan; terraza eta pareko zelaia jendez gainezka zeudela gogoratzen dute parte hartu zutenek. Gurutze berria egiteko ideia Torcida elkartekoena izan zen,

baina Goierri elkartearen eta herriko eta kanpoko beste horrenbeste gazteren laguntzarekin egin zen. Gurutzea Iberdueroren posteak egiteko materialarekin egin zuten Francisco Alberdiren perrategian. Idiek lagunduta igo zuten goraino. Aterpea, aldiz, bertan aurkitutako harriekin eraiki zuten eta porlana Honorio Alberdik eman zuen.


GOIBERRI 13

GURE LURRA

Erlezain eguna Zegaman Aurten ere, apirileko lehenengo igandearekin batera, erlezainen topaleku izango da Zegama. Egun osoko festa egingo dute. Besteak beste, Gipuzkoako XVI. Ezti Lehiaketa, herri bazkaria eta bertso saioa antolatu dituzte. Loinaz Agirre Zegama Eztia eta erleak izango dira protagonista gaur eta igandean Zegaman. Gaur, hilak 4, 18:00etan, I単aki Gonzalok Apiterapia, aspaldiko sendaketa modua gaur egun hitzaldia egingo du kultur etxean. Igandean, hilak 6, egun osoko egitaraua antolatu dute. 10:00etatik aurrera, eztiarekin goxokiak egiten ariko da Rafa Gorrotxategi; 10:30ean, Gipuzkoako XVI. Ezti Lehiaketa hasiko da. 11:30ean ezti dastatze gidatua eta 12:30ean Durrunba

Aurten Zeledonio Askasibar eta Mikel Arruabarrena erlezainak omenduko dituzte

egingo dituzte. 13:00etan urteko erlezainei omenaldi ekitaldia hasiko da. Aurten Zeledonio Askasibar eta Mikel Arruabarrena omenduko dituzte. 13:15ean bi saribanaketa egingo dituzte: Aitxuri Herri Eskolako marrazki lehiaketako sari banaketa eta XVI. Gipuzkoako Ezti Lehiaketa sari banaketa. 14:15etako herri bazkariaren aurretik, gozokiak banatuko dituzte dohainik. Lehiaketez eta dastaketez gain, ezti, argizari, propoleo eta kandela salmenta, taloak, Erle-

zaintza eta Ingurumena erakusketa, erleak eta txokolate beroa ikusi, dastatu eta erosteko aukera izango da.

Bertso saioa Eguna amaitzeko, bertso saioa egingo dute udal pilotalekuan, 18.00etan. Euskal Herriko bertsolari txapelketako finalistak ariko dira: Maialen Lujanbio, Aitor Mendizule, Aitor Sarriegi, Amets Arzallus, Be単at Gaztelumendi, Igor Elortza, Sustrai Kolina eta Unai Iturriaga. Amaia Agirre izango da gai jartzailea.


14 GOIBERRI

INTERNET

saretik ttalaka.org

Sarean ikusia

Euskarazko aisialdia

Badator Gipuzkoa Encounterren 8.a

Tripazorri saioaren bost atal sarean uskarazko aisialdia eta kultur eskaintza zabaltzeko eta sustatzeko helburuarekin, izen bereko webgunea sortu du Ttalaka elkarteak. ÂŤEuskal kulturaren eta euskara maite dutenen sareko topaguneaÂť izatea da gune berriaren asmoa nagusia, eta bide batez, euskarak eta euskal kulturak sarean duen presentzia indartzea. Euskal Herri mailako kultur agendaz gain, asteburuero proposamen ezberdinak egingo ditu webguneak, antzezlan,

E

kontzertu edo dantza saioen inguruko informazioa bilduz. Era berean, bideo-elkarrizketak eta erreportajeak ere egingo dituzte astero, asteburuan protagonista izango den artistaren batekin. Blogari sare zabala Webgunearen beste atal bat blogariena izango da. Bertan, kulturaren arlo ezberdinak landuko dituzte, hala nola musika, arte eszenikoak, bertsolaritza, sukaldaritza edota informatika. Goierritarrik ere bada tartean, hala nola Sara Cozar eta Aitziber Garmendia aktoreak.

Klik

Umeen elikaduraren inguruan sortzen diren zalantzak argitu eta aholku eta errezeta berriak eskaintzeko asmoz sortu zen Tripazorri ekimena. Bertan, Ttiklik elkarguneak, D’elikatuz zentroak, Lur Denok kooperatibak eta Goierri Telebistak parte hartu dute, Kuko jatetxeko Iker Markinez sukaldariarekin batera. Guztira 9 saio egin dituzte; horietan, hainbat aditu ere gonbidatu dituzte, besteak beste, alergiez, zeliakiaz, janari osasuntsuaz edota emoziez hitz egiteko. Aurreneko 5 saioak ikusgai daude, ttiklik.com webgunean.

Dagoeneko 8. urtea du Gipuzkoa mailan egiten den informatika arloko topaketarik garrantzitsuenak. Gaurtik igandera bitartean, 600 lagun inguru bilduko dira Tolosako Usabal kiroldegian. Arte digitala, software eta bideo-joko lehiaketak, hitzaldiak eta tailerrak izango dira; aurtengo berrikuntza nagusia, ordea, 3D inprimagailuak izango dira. gipuzkoaencounter.org

Artikulu bakoitza 10 zentimoan Hainbat egunkari hasiak dira, harpidetza edo kuota finko baten bidez, sareko edukien truke kobratzen. Herbehereetan, ordea, sistema berri bat asmatu dute. Blendle gunean, egunkari nagusien artikuluak 10 zentimoan irakur daitezke, ordenagailuan zein e-bookean. blendle.nl


GOIBERRI 15

ERREZETA

Barazkiak urdaiazpikoarekin eta onddoekin Azalorea eta brokolia moztu adartxoak banatuz, eta bakoitza bere aldetik agosten jarri. Azenarioak tira finetan eta kuiatxoak dadotxoetan moztu, eta hauek ere bananduta egosi. Ziazerbak minutu batez egosi eta ur hotzetan pasa. Zainzuriak ondo zuritu eta

egosi 10 minutuz. Urari azukrea eta gatza bota behar zaio. Onddoak ondo garbitu eta ondoren dadotxoetan ebaki, eta zartagian oliotan egin. Barazki guztiak eta onddoak zartagi batean, olio pixka batekin, sueztitu. Urdaiazpikoa ere zartagian pasa behar da.

Aurkezpena Plater handi Xamar batean aro bat jarri eta barruan barazkiak eta onddoak sartu. Gainean frijitutako urdaiazpikoa jarriko dugu. Guk foie freskoa ere jartzen diogu errezetari. Foiea, zartagi batean frijitu eta ondoan jarri.

Zezilionea Olaberria

Osagaiak 6 pertsonentzako 1 Azalore 2 Azenario 2 Brokoli 2 Kuiatxo (kalabazin) 1 Ziazerba poltsa (espinaka) Zainzuriak (esparragoak) 200 gr.onddo 100 gr. jabugo urdaiazpikoa Oliba olioa Gatza



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.