GoiBerri 97. zenbakia

Page 1

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

Bertsolaritzaren unibertsitatea Bertso munduan norbait izan nahi duenarentzat erreferentzia da Gabiriako Osinalde sariketa 6-9

97. zenbakia. 2014ko martxoaren 28a

Iban Urdangarin, Mikel Mendizabal, Euxebio Igartzabal, Jokin Murua eta Joxe Munduate, Osinalden irabazle izandakoak eta antolatzaileak, Gabirian. GOTZON ARANBURU

Lurdes Lerma 3 Iritzia 4-5 Pello Olaberria 10 Eitzako ermitaren historia 11 Iparra-Hegoa azoka 12-13



GOIBERRI 03

KATE mOTZEAn

Lurdes Lerma Musika irakaslea

«New Orleansen bertako musika entzuteko aukera izatea dut amets» Mikel Albisu Ormaiztegi Eskusoinua jotzen du Lurdes Lermak (Ormaiztegi, 1975). 8 urterekin hasi zen solfeoa eta txistua ikasten Paskual Larrañagarekin. Ondoren, Ormaiztegiko eta Beasaingo musika eskoletan egin zituen soinu ikasketak, eta gaur egun Lazkao Txiki musika eskolako irakaslea da.

Eskusoinua menderatzen dut, baina gustura ikasiko nuke biolontxeloa edo tronboia jotzen. Egunen batean akaso…

Arrautza frijitu parea.

Edari bat. Cocacola.

Oporretarako leku bat.

Konpositore bat.

Eskozia eta Italia.

Ze zaila… Vivaldi edo Strauss.

Amets bat.

Abeslari bat.

New Orleansen bertako musika entzuteko aukera izatea.

Nora Jones.

Abesti bat. Sting-en Fields of gold. Zaletasun bat.

Entzuteko musika mota bat.

Pintura.

Momentuaren arabera, denetarik entzutea aberasgarria da.

Jotzeko musika mota bat.

Pelikula bat. Pretty woman. Liburu bat.

Martxosoa eta mugitua.

Rhonda Byrner-en El secreto.

Instrumentu bat.

Janari bat.

Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.

«Gustura ikasiko nuke biolontxeloa edo tronboia jotzen. Egunen batean akaso…»

Ostegun gizen berezi bat eta Lander jaio zen eguna.

Jaso duzun oparirik bereziena. Nire kuadrillak oparitutako mezedora edo kulunkari bat

Gorroto duzuna. Hipokrisia, faltsukeria eta gezurra.

MIKEL ALBISU

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Itsasondo, Lazkao, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga

GOI B ERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Aloña Landa Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak: Beasain:

Webgunea:

Oriamendi, 32. 20200.

Posta elektronikoa:

goiberri.hitza.info

Urretxu:

goiberri@hitza.info

Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Publizitatea:

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

Bezero arreta / harpidetzak:

607 530 424 – publi@goiberri.info 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info


04 GOIBERRI

IRITZIA

Rufino Iraola Garmendia Erretiratua

Boluntarismoa ez da aski bizikidetza sanoa eraikitzeko akigun eran, ETAk armak uztea erabaki zuenetik, puri-purian daude bake-prozesua, bizikidetza eraikitzea, adiskidetzea, gertatuaren kontaera egiatia, biktimak, presoak... Elkartasun, Enpatia eta Errukiaz tratatu beharreko gaiak denak ere. Nik gaur bakarrari helduko diot: bizikidetza eraikitzea herrian. Bizikidetza kinka larrian al zegoen, bada? Bai, borroka armatuaren garaian hala egon da, batez ere herri txikietan. Eta hori ez da bere onera etorriko gauetik goizera, baina etorriko da, eta uste dut baikorrak izateko obligazioa daukagula. Eta zer egin behar da horretarako? Nire iritziz, boluntarismo hutsak ez du balio. Asmo onek, lan pertsonalik gabe, ez

D

dute fruiturik ematen. Lehenengo baketze-prozesua eta bizikidetza-esperientzia geure buruarekin egin behar dugu. Inportantea da bakoitza bere buruarekin adiskidetzea: den bezala onartzea, gero bestea ere den bezala onartzeko. Sakonsakonean denok bat garela esperimentatzea, sare batean lotuta bezala gaudela ikustea. «‘Zu’ beste ‘ni’ bat zara», esaten dute maisu espiritualek. Zer esan eta zer isildu. Nolanahi ere, ez gaitezke hasi inori ezer aurpegiratzen, bakoitzak onartu eta aitortu nahi duen hartatik kanpo. Sufrimenduaren uhinak harrapaturiko jende asko dago, eta ez da komeni zaurian hazka ibiltzea. Gertaturikoa hor dago, baina aurrera egin behar dugu horra murriztu gabe. Bakoitzak bere bidea egin

behar du, besteei ezer exijitu gabe. Adiskidetzea ez da etorriko sortzen diren foro artifizialetatik , nahiz eta beharrezkoak diren teorizazio-lanerako, baizik eta bakoitzaren lan pertsonaletik, erlazionatzeko eratik: zabiltzan tokian hitz egin, parte hartu gabe egon zaren ekintzetan parte hartu, sartzen ez zinen tokian sartzen hasi, kalera maizago atera, baina zeure burua bortxatu gabe, giroak berak eramanda. Sekulako garrantzia du presentean bizi izaten ikasteak, presentea dela denbora erreal

bakarra garbi ikusteak eta ari garen hartan atentzio osoa ipintzeak. Zahartu garelako, ez geratu etxean: gure belaunaldian sortu zen gatazka, eta badugu erantzukizuna baketzeprozesuan. Egoaren ezaugarrietako bat da arrazoi izan nahia. Ez dugu tranpa horretan erori behar. Egia osoa ez dauka inork. «Hilketarik gabe, edozertaz hitz egin daiteke». Bada, hori praktikan ipini behar da lagunartean ere. Poteoko kuadrilla itxiak irekitzea hobe. Eztabaida zibilizatuak egiten ikasi behar dugu. Gerra «galdu», «irabazi» eta antzeko terminoak desager bitez gure hiztegitik. Bakea hain da gauza ederra, merezi du esfortzu txiki bat egitea. Ondo etorriko litzaiguke elkarri entzuten ikastea eta informazio-iturri zabalagoetatik edatea. Nik baneuzkan ikusi ezin nituen programak, batez ere zenbait pertsonak parte hartzen bazuen. Ari naiz pixkana-pixkana gainditzen, eta berriturik sentitzen naiz. Gatazkaren zipriztinek askori ukitu digu. Pasatu da, ordea. Beste zerbaitetan hasteko tenorea da. «Jaiotzeak hiltzea zor du», esaten da; baina ez hori bakarrik, baita bizi izan zaren momentuko zirkunstantzia historikoak onartzea ere. Gainera, azkenean, bizitzak beti konpentsatzen du, beti orekatzen du balantza.


GOIBERRI 05

IRITZIA

Asteko irudia

Ruper Ordorika Lazkaon izango dugu gaur gauen Ruper Ordorika. Biba zuek!

Josu Maroto


06 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

Osinalde da unibertsitatea Bertsolari gazteentzako Gabiriako sariketa irabazi duten hiru goierritarrek Osinalderen balioa goraipatu dute.

bat baino gehiago, lagunarteko saioa», dio Iban Urdangarin ataundar irabazleak. «Gabiriako ikur bihurtu da sariketa hau», borobildu du Mikel Mendizabal itsasondoarrak. Hitz ederrak dituzte denek Osinalderekiko. «Bertso munduan zerbait egitea zen hasi ginenean gure helburua. Gabirian errespetu bat izan da antolatzen jarraitu ahal izateko, herriko jendearen aldetik laguntasun bat. Inork ez du dudan jarri», gogoratu du Igartzabalek, iraupen luzeari buruz.

Urritasuna oparo bihurtu Aimar Maiz Gabiria «Bertsotan sentitu litekeen sentsazio onena eta pozik handiena hemen izan nituen. Kartzelako bigarren bertsoan, errepikapenean jendeak ez zidan bukatzen ere utzi, txaloka eta oihuka. Hotzikara edo halako zirrara bat sentitu nuen». Joxe Munduate bertsolariak hala gogoratu du 1989an Gabiriako Osinalde bertso sariketa irabazi zueneko saioa. Historia luze-

ko sariketa da, 43 urtean zehar gazteei plaza, txanda eta aukera eman diena. Estimatua da, horrengatik. Baita urteen eta lanaren poderioz lortu duen ospearengatik ere. 1971n sortu zuten herriko gazteek, Euxebio Igartzabal, Joxemari Landa eta Migel Agirre buru ziren taldean. Bertsolari gazteak izan ditu, beti, helburu eta objektu. Garai hartan ugari ziren antzeko lehiaketak:

Ampo saria, Idiazabalgo Zepai, Añorgako Orixe, Zarauzko Lizardi, Errenteriako Xenpelar... Zumarragako Galeperrakoa bukatu zenean hasi ziren gabiriarrak, han bultzagile zen Luzio Gabiria herritarrarekin batera. «Osinalde, niretzat bereziki, ziklistentzat Tourra bezala zen. Oso mutikotan hasi ginen entzutera etortzen, Iker Zubeldiarekin. Osinalde ametsa zen, guretzat egindako saioa; sariketa

Lehenengo urteetan «nahiko lan» izaten zuten sei bertsolari gazte biltzeko. «Gero, pena zen sei bakarrik hartu eta beste denak uztea», dio Igartzabalek. 1998an eskualde mailako izaera hartu zuen Osinaldek, aurretik hiru saio antolatuta. Gazte ugaritasunak eta plaza beharrak bultzatu zituzten. 1980ko hamarkadako eskolarteko lehiaketek eta bertso eskolen lanak eman zuen fruitua.


GOIBERRI 07

ASTEKO GAIA

Joxe Munduate, Jokin Murua, Mikel Mendizabal, Iban Urdangarin eta Euxebio Igartzabal, Gabiriako plazako pretilean. GOTZON ARANBURU

«Gure garaian, bertsolariak taldeka edo labekadaka sortzen ziren. Eskolarteko lehiaketek jarri zuten mugarri bat», dio Mendizabalek. Garaiak eta egoera hobera aldatu arren, Osinaldek eskolatik helduaro-

rako jauzia markatzen jarraitu du. «Hau titulu bat da. Gabiriakoa irabazi beharra zeukan aurrera egin nahi zuenak». Arrakastaren gakoa, Munduateren irudiko, saioaren estiloa da: «Eserita kantatzeak lasaitasun bat ematen du, afal giroan. Hemen, gainera, beste bertso estilo bat gehiago baloratzen da. Entzulea ere bertsozale jantzia da: bertso ona txalotzen da, eta beste toki batzuetan agian izena gehiago». Publiko «aditua» da Mendizabalen ustez Gabiriakoa; «ona» Urdangarinentzat: «Niri ez zait tokatu, baina ikusi dut bertsolaria isildu denean bertsoaren erdian, segi ezinda, entzuleek lagundu izan diote bukatzen, denen artean. Soziedadeak bukatu izan dio bertsoa askotan». Gaur egun antolaketan dabilen Jokin Muruak dioenez, afari formatuan egitea «berezia» da; «ez dago beste leku askotan horrela egiten den sariketarik. Arrakasta eduki du». Soziedadeak ematen duen espaziotik handiagora ez igarotzeak ere —130 bat afaltiar izaten dira, entzuten gero 200 bat— goxotasuna bermatzen du. Ez bertso-afari moduan, ez bestela. Eskolaren habiatik irten berri diren bertsolari gazteentzat Osinalderen eta Goierriko beste hiru sariketen antze-

koak falta direla deitoratu du Urdangarinek. «Osinalde irabazi eta gero bukatu zen puntu batera iristen zinen. Ez zeneukan besterik. Hemen kantatu eta irabazteko beldurrez egoten nintzen; ‘orain non kantatu behar diat nik berriz, holako giro batean?’. Sariketa gehiago antolatzea ona izango litzateke. Bertsolarientzat, behintzat, ikaragarria zen». Behin Osinalden irabazten duen bertsolariak ezin du gehiago parte hartu. Gaur egun, bestetik, bi aldiz parte hartzeko aukera eman ahal dute, gehienez ere, bertsolari asko daudelako kantatzeko gogoz. Osinaldek, lehenengo eta behin, Gabirian bertso zaletasuna pizteko balio izan du, antolatzaileen iritziz. Bestetik, Goierrira hedatu da sariketaantolatze sarea. «Osinaldek ekarpen handia egin dio, eta egiten segitzen du, bai bertsozale aldetik, bai bertsolari gazteen aldetik. Inork ez luke gaur eguneko Goierriko bertso mugimendua ulertuko Osinalderik ez balego», dio Munduatek. «Sari honek errespetua eskuratu du, bertsolari denek etorri nahi dute», dio Mendizabalek. Urdangarinentzat, eskolartetik eliterako tartea betetzeko «aukera bakarretakoa» da Goierrin: «Oso ondo egina, eta jendeari ailegatzen zaio».

«Osinalde titulu bat da. Gabiriakoa irabazi beharra zeukan aurrera egin nahi zuenak»

«Jendeak bertso batean ez zidan bukatzen utzi, txaloka eta oihuka. Zirrara egin zidan»

«Osinalde ametsa zen; sariketa bat baino gehiago, lagunarteko saioa zen guretzat»

Itsasondo, bertsolaria, Osinalden irabazle 1976an

Ataun, bertsolaria, Osinalden irabazle 1989an

Ataun, bertsolaria, Osinalden irabazle 2006an

Mikel Mendizabal

Joxe Munduate

Iban Urdangarin

Irabazleak auek dira Gabiriako Osinalde sariketaren 42 ekitaldietan irabazle izan diren bertsolariak, urtez urte. Gipuzkoarrek 35 aldiz irabazi dute —tartean 14 goierritar—, bizkaitarrek bost aldiz, eta lapurtarrak behin. Emakumezko garaileak 10 dira, bi goierritar.

H

1971. Patxi Iraola (Zaldibia). 1973. Luis Otamendi (Aia). 1974. Xabier Zeberio (Itsasondo). 1975. J. Izagirre ‘Attola’ (Azkoitia). 1976. Mikel Mendizabal (Itsasondo) 1977. Inazio Begiristain (Ataun). 1978. Jose Luis Mugertza ‘Elgetzu’ (Mallabia). 1979. Xabier Arrizabalaga ‘Ziarda’ (Elgoibar). 1980. Millan Telleria (Albiztur). 1981. Xalbador Laka (Ondarroa). 1982. Jon Sarasua (Aretxabaleta). 1983. Xabier Euzkitze (Azpeitia). 1984. Juan Jose Eizmendi ‘Loidisaletxe II.a’ (Errezil). 1985. Pablo J. Aristorena (Hernani). 1986. Joxe Mari Izeta (Usurbil). 1987. Xabier Narbarte (Lazkao). 1988. J.Ramon Elortza (Ormaiztegi) 1989. Joxe Munduate (Ataun). 1990. Bernardo Azpillaga (Errezil). 1991. Igor Elortza (Durango). 1992. Maialen Lujanbio (Hernani). 1993. Aitor Sarriegi (Beasain). 1994. Pablo Suberbiola (Lasarte). 1995. Bixente Gorostidi (Amezketa). 1996. Ez zen lehiaketarik izan, 25. urteurreneko saioa baizik. 1997. Jexux Mari Irazu (Larraul). 1998. Nahikari Gabilondo (Zarautz). 1999. Arkaitz Goikoetxea(Oiartzun). 2000. Nerea Elustondo (Legazpi). 2001. Ainhoa Agirreazaldegi (Bergara). 2002. Iker Zubeldia (Zegama). 2003. Iñaki Apalategi (Beasain). 2004. Oihana Bartra (Bilbo). 2005. Aritz Aranburu (Zarautz). 2006. Iban Urdangarin (Ataun). 2007. Aitzol Barandiaran (Ataun). 2008. Uxue Alberdi (Elgoibar). 2009. Maialen Artzallus (Hendaia). 2010. Mikel Artola (Alegia). 2011. Ane Labaka (Lasarte). 2012. Amaia Iturriotz (Urretxu). 2013. Nerea Ibartzabal (Markina).


08 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

ÂŤHerri oso bertsozalea da Gabiria, Osinalderi eskerÂť Belaunaldi bitako ordezkariak dira Euxebio Igartzabal eta Jokin Murua, baina zaletasun berak elkartzen ditu,Osinaldek eta bertso zaletasunak

gara, ni 16rekin gai jartzen ipini ninduten... Batek bestea dakar. E. I.: Gabirian Osinalde sariketak eta Goruntz dantza taldeak lan handia egin dute herritarrak elkartzeko.

Gabiriatik Goierrira zabaldu da. E. I.: Orain Goierrin dago eginda sarea. Kanporaketak egiten diren elkarteekin kontatzen dugu. Gainera, nahi dugu elkarte horiek beraiek antolatzea eta aukeratzea, ez hemen daudenak hara joanda. Elkarte hartako gogoa egin dadila.

Ondo dagoena ez omen da ukitu behar. Baina, etorkizunari begira zerbait aldatzeko asmorik?

A. Maiz Gabiria Bertsolari bezala beste toki batzuetan ezagutu zituen sariketak herrira ekartzeko lanean, aurrenetik Osinalderen antolatzaile izan da Euxebio Igartzabal (Gabiria, 1944). Katea eten ez dadin, langintza horretan dihardu gaur egun Jokin Muruak (Gabiria, 1985).

Non izan zuen Osinalde sariak ernamuina? Euxebio Igartzabal: Zumarragan aurretik holako sariketa bat egiten zen, Galeperra elkartean. Luzio Gabiria gabiriarra zegoen han. Zazpi urtean egin, baina zuzendaritza aldatu zenean kendu zuten. Orduan, Gabiriarengana joan ginen hemen egiteko. Uste dut andreak ez ziola poz handiagorik emango ezkontzeko baietz esan zionean. Juan Mari Lekuonarengana ere joan ginen, eta izugarrizko harrera egin zigun. Kantatzen zutenak bertsolaritza promozionatzen hasten ikusteko gogoa bazuela esan zigun.

Zein izan da hainbeste urtean jarraitzeko giltza? E.I.: Gabirian errespetu bat izan

Euxebio Igartzabal eta Jokin Murua, Osinaldeko sarreran. G.ARANBURU

da. Hemengo zuzendaritzan ere egon dira bertsoa gustatzen ez zaienak ere, baina ez dute hitzik atera hori kentzeko, baizik beraiek ere lana egin dute. Herriko jendearen aldetik laguntasun bat izan dugu, inork ez du dudan jarri.

Bertsolaritza asko aldatu eta zabaldu da. Osinalderen arrakasta nola esplikatzen duzu? Jokin Murua: Oraindik arrakasta handia dauka. Nire garaiko bertsolariei entzuten nien Osinalde kristorena zela. Ikusi besterik ez dago Gabirian bertan nolako bertso zaletasuna sortu den. Seguru nago asko Osinalde sariagatik dela. Gazte talde

bat elkartzen gara ostegunero, bertsotan egiteko. Aurten, umeentzat bertso eskola ere sortu dute, eta 18 haur dabiltza. Herri oso bertsozalea da Gabiria, Osinalde sariari esker. E.I.: Gero, eta ez dakit beti asmatu dugun, baina beti saiatu izan gara jakiten bertsolariak berak zer nahi duen, gutxi gorabehera denen gustua eginezko saio bat prestatzeko.

Nolako eragina izan du herriko gazteengan sariketa honek? J. M.: Txikitatik bizi izan dugu. Gurea bezala sentitzen dugu. Herrian hau zegoen, eta etorri egiten ginen, 6-8 urterekin. 1415ekin zerbitzatzen hasten

J.M.: Garai batean bertsolariak bilatzeko lanak izaten ziren bezala, orain denei hots egin ezin diegula gaude. Noizbait aipatu zen laugarren sariketa bat jartzea aurretik, baina ez da bideragarria. E.I.: Horrek bukaerarako ere konplikazioa ekarriko luke, finalean zortzi izatea, leku gehiago behar izatea... Momentuan, behintzat, hala moduz segitzea da asmoa.

Zuen iritziz, zer ekarpen egin dio Osinaldek bertsolaritzari? E. I.: Giroa. J. M.: Bertsolari gazte askori eman zaio aukera kantatzeko eta euren burua ezagutzera emateko. Bertsolariek izugarrizko ilusioarekin hartzen dute kantatzeko gonbidapena.

Eta, alderantziz: Osinaldek Gabiriari edo Goierriri? E. I.: Bertso munduan ezaupide bat. Hedabideetan oroitzen dira gurekin eta Gabiriako saio honekin. J. M.: Bertso zaletzen asko lagundu du. Hor ez dago dudarik.


GOIBERRI 09

ASTEKO GAIA

Kronologia 1970eko hamarkadaren hasieran sortu zuten Osinalde sariketa. Orduz geroztik, egitura eta izaera nagusiei sendo eutsi die, nahiz eta aldaketa batzuk txertatu. sorrera. Lehen sariketa plazako Erbie elkartean jokatu zen, 1971ko martxoaren 6an, «elurra hasten zuela». Patxi Iraola zaldibiarrak irabazi zuen. Beste bertsolariak hauek ziren: Florentino Goiburu (2.a), Xabier Zeberio, Joxe Mari Mujika, Etxaluze eta Felipe Barandiaran. Imanol Lazkano eta Luzio Gabiria izan ziren epaile, Migel Agirre gabiriarra aurkezle. emakumeak. Osinalden kantatu zuen lehenengo emakumezkoa Arantzazu Loidi izan zen, 1984an. Sariketa irabazi zuen lehenengo emakumezkoa, berriz, Maialen Lujanbio, 1992an. Harrezkero beste bederatzi neskak irabazi dute; azkeneko sei edizioetan, bostek. mende laurdena. Jokatutako 42 sariketetatik, batean ez zen lehiaketa izan, 25. urteurreneko saio berezia egin zelako 1996an.Lehen etorritako bertsolariek kantatu zuten. hedapena. Saio batean sei bertsolari gazte gonbidatzetik, hirutan hemezortzirentzat lekua egitera igaro zen egoera. 1998an sortu ziren ArgiBerri (Ordizia), Axari (Idiazabal) eta Armuño (Brinkola) sariak, kanporaketa modura baina saio beregainak. 2000n Aztirik hartu zuen Brinkolaren tokia, eta 2013an Zaldibiako Osinberdek Idiazabalgoaren lekukoa. Bitxitasunak. - Kataluniako TV3 telebistak grabatu zuen Osinalde saioa, 1999an, Euskal Herriari buruz landu zuten erreportaje berezirako. - Saio aurreko afariaren menua berdina izan ohi da urtero: arkume odolaren pikatxa-tortilla, arkume errea letxugarekin, gazta eta sagar-goxoa, eta fruta. - Gaur egun ezin da erre. - Mikrofonorik ez da erabiltzen. Entzuleen aldetik erabateko isiltasuna eskatzen eta jasotzen da.

Bertsolari gazte gabiriarrak, Osinalde elkartean, asteroko trebatze-saio batean. AIMAR MAIZ

Goierriko biltoki Bertsotan trebatzeko juntadizoa egiten du gabiriar talde batek, astero, Osinalde elkartean bertan. Txapelketa garaian-eta, bertsolari goierritar gehiago batzen zaizkie. A. Maiz Gabiria Osinalde elkarteko bilera-gelari erreserbatua deitzen diote bazkideek. Atea zabaldu, eta mahaian bederatzi lagun badaude ere, giroa erreserbatua da. Isilik denak, bertsoa buruan ontzen ari dena hatzei begira. Hasi da kantuan, kide bati erantzunez, hamarreko handi itxuroso bat, hasi eta buka etenik gabe, arrazoiz borobildu arte. Bertsogintzaren osagai asko dago mahaiaren bueltan. Bertsotan ikasi, jardunez ikasten omen da. Arituaren arituz, gabiriar gazte talde batek ostegunero elkartean bilduz zazpi urte darama, 2007an Atera herriarteko lehiaketa izan zenetik. Osinalde sariaren puntua ez da lehiaketarekin isiltzen. Pare bat orduko saioak egiten dituzte, aldiko. «Librean hasten gara lehenengo, buelta

batzuk. Gero ofizioetan saio batzuk, tartean puntu-erantzunak batzuetan, eta bukaeran bakarka», azaldu du Mikel Asurabarrenak. «Oporrak opor egiten ditugu; udan, Gabonak, Aste Santua... baina bestela urte guztian aritzen gara», gaineratu du Gorka Maizek. «Udan bestela ere saio asko edukitzen ditugula eta...», gaineratu du, txantxetan, Endika Igartzabalek. Bertsoa, ziria eta adarraz gain, serio hartzen dute. «Ez da giroa eta ondoren egiten dugun afaria bakarrik. Bertsoetan ere gustura aritzen gara. Denoi gustatzen zaigu bertsoa, asko», ziurtatu du Asurabarrenak. Orain Martxoan Bertsoa lehiaketarekin zentratuta daude buru-belarri, Gabiriako bi talde eta hirugarrenean Maialen Akizu gabiriar-urretxuarra

sartu direlako gaurko finalera. «Nabaritu egiten dira entrenamendu hauek. Batere ibili gabe aste batzuk pasatzen baditugu, hona etorri gabe, antzeman egiten da», dio Endikak.

Bertsolari askoren habia Normalean herriko bederatzihamar bat lagun elkartzen dira, Antzuolatik etortzen den Aitzol Iturbe tartean. Euxebio Igartzabalek eramaten dizkie gaiak — Mikel Mendizabal ere ibili zen—. Txapelketa garaietan, Osinaldeko entrenalekua Goierri osora zabaltzen da. Gipuzkoako Txapelketaren garaian, adibidez, Iker Zubeldia, Aitor Sarriegi, Iban Urdangarin eta Iñaki Apalategi ere joaten ziren, baita Beñat Lizaso azpeitiarra ere. Erreserbatuko atea itxi, eta bertso giroak segitu du. Osinalde elkartea hutsik egonda ere.


10 GOIBERRI

GAZTEAK

«Specialized taldeak izena du eta atzerriko taldeak guri begira egongo dira» Pello Olaberria txirrindulariak Specialized-Fundación Alberto Contador taldearekin fitxatu du. Asier Zaldua Mutiloa Pello Olaberriak (Mutiloa, 1994) profesional mailara pasatzeko bere esku dagoen guztia egitea erabaki du, eta aurten txirrindularitzan buru-belarri arituko da.

Nolatan hasi zinen bizikletan ibiltzen? Familian txirrindulariak ditut. Leire Olaberria eta mendiko bizikletan bikain ibili zen Andoni Olaberria lehengusuak ditut. Baina Ikaztegietakoak dira eta ni Mutiloan zaletu nintzen. Jon Ander Intsaustiren lagun mina naiz eta umetan bere lehengusuen, Izagirre anaien, lasterketa guztiak ikustera joaten ginen.

Aholkurik ematen al dizute? Guri laguntzen saiatzen dira eta aholkuak ematen dizkigute, nahiz eta orain biak Goierritik kanpo bizi diren. Noizean behin elkarrekin entrenatzen dugu.

ASIER ZALDUA

Babeslea

Aurten oso talde indartsu batean zaude, Specialized-Fundación Alberto Contador taldean. Bigarren urtea dut afizionatu mailan eta Specialized-Fundación Alberto Contador taldeak aurten atera du 23 urtez azpikoen taldea. Euren asmoa Tinkoff-Saxo talderako txirrindulariak lortzea da.

Nolatan fitxatu zenuen? Nire prestatzailea Patxi Vila txirrindulari ohia da, eta Speciali-

zed enpresarentzat lan egiten du. Fran Contadorrek, Albertoren anaiak, beharbada deitu egingo zidatela esan zion. Ez zuten deitzen eta urduritzen hasia nengoen. Irailean Fran Contador berak deitu zidan, Beasaingo Arranon lagunekin bazkaltzen ari nintzela.

Zeintzuk dira zure asmoak 2014rako? Lauzpabost lasterketetan parte hartu dut, baina oraindik ez dut nire maila eman. Bretainiako itzulian profesionalekin aritu behar gara, eta aukera hori ikasteko baliatu nahi dut. Bestalde, Beasaingo lasterketan eta Lehendakari txapelketan onenen artean egon nahi dut. Eta, zergatik ez, lasterketaren bat irabazi.

Nola ikusten duzu etorkizuna? Profesional mailara pasatzea oso zaila da. Iazko afizionatu onenak Poloniara joan behar izan dira. Dena den, egia da Specialized-Fundación Alberto Contador taldeak izena duela eta atzerriko talde asko guri begira egongo direla.

Nolako txirrindularia zara? Iaz aldapa motz eta gogorretan eta 20-30 laguneko esprintetan ondo moldatzen naizela ikusi nuen. Erlojuaren aurkakoak ere gustatzen zaizkit, eta horretan hobetu egin nahi dut.


GOIBERRI 11

GARAI BATEAN

Eitzagako ermita 1960ean, 1540. urtean zutik zegoen jada; orduan Santa Engraziako ermita zen. INDALECIO OJANGUREN-GUREGIPUZKOA.NET

Eitzagako ermitaren urte luzeak

Miriam Luki Zumarraga Zumarragako herria baserri udalerria izan zen hasieran. XV. mendearen hondarrean eta XVI. mendearen hasieran, mendi aldeko bizimoduaren zailtasunek bultzatuta, zumarragarrak bailarara jaisten hasi ziren. Eitzaga auzoa sortu zuten lehenengo, eta auzoarekin batera Santa Engrazia ermita eraiki zuten 1540 inguruan.

XVIII. mendean ermitari izena aldatu zioten eta San Gregorio izena erabiltzen hasi ziren. Orduz geroztik, izen horrekin ezagutzen dute zumarragarrek Eitzaga auzoko baseliza. Harria eta egurra dira tenplua egiteko erabili zituzten materialak. Bi isurialdeko teilatua duen oinplano angeluzuzeneko baseliza da, eta barnealdea hiru nabek osatzen dute.


12 GOIBERRI

GURE LURRA

Zazpi herrialde batuta Segurako Iparra-Hegoaren barruan, Euskal Herriko zazpi herrialdeetako produktuen azoka antolatu dute. Loinaz Agirre Segura Aurtengo Iparra-Hegoaren barruan, protagonismo berezia izango du Euskal Herriko zazpi herrialdeetako produktuen azokak. Orain arte, igandetan beste ekintza batzuekin batera antolatzen bazuten ere, aurten ere azokari protagonismo eta indar handiagoa emateko, larunbatean, apirilak 5, izango da. Segurako plazan, goizean, 10:00etatik 14:00etara, Euskal Herri osoko 30 ekoizletik gora elkartuko dira. Gaztak, olioa, esnekiak, eztia, ardoak, kontserbak, gozoak, txerrikiak, ahatekiak, barazkiak, fruituak,

mermeladak... denetik dastatzeko eta erosteko aukera izango da. Azokarekin «elikaduran ere burujabetza» aldarrikatu nahi du Iparra-Hegoak. Xabier Albizu segurarrak (Iparra-Hegoa egitasmoaren antolatzaileetako bat) azpimarratu nahi izan duenez, «Euskal Herrian denetik daukagula erakutsi» nahi dute. Hiru hitzek deskribatzen du filosofia: bertakoa, bertan eta osasuntsua. «Ez daukagu kanpotik erosi beharrik, bertan nahikoa daukagu». Bertakoek bertakoa erostearen garrantzia azpimarratu du Albizuk. «Bertakook bertako

Azokaren ikurra den logotipoa. GOIBERRI


GOIBERRI 13

GURE LURRA

produktuak erosiz, bertakoei ematen diegu lana, eta bertakoei ematen diegu aberastasuna».

Gizartea sentiberatzen Elikadura burujabetza oinarri hartuta, «nekazaritza iraunkorra» lortzen dela dio segurarrak. Kalitatezko produktu osasuntsuak lortu eta natura zaintzearekin batera, nekazaritza iraunkorrarekin, «herriak eta baserriak bizi» egingo dira, «lanpostuak eta etekinak bertan sortzen direlako». Horrekin guztiarekin, «gure nortasuna mantenduko» da. Nekazaritza industrialaren aukera eginez gero, berriz, «kalitateko eskaseko» produktuak, «milako kilometrora eginak, ezezaguna, natura kaltetua, hondakin sortzailea, transgenikoak, goseteak...» izango direla dio Albizuk. Horrekin batera, «etekinak nonbaiteko multinazionalentzat izango dira, eta lanposturik ez da sortzen». Ondorioz, «dendak itxi eta herriak hilik, eta baserriak eta lurrak hondaturik» geratzeko arriskua dagoela uste du. «Guk aukeratzen dugu zer jan eta zer erosi. Baina gure

Apirilaren 5ean izango da; goizean, 10:00etatik 14:00etara, Segurako plazan ‘Gure Lurra, gure etorkizuna’ erakusketa ere jarri dute Botikaxaharran

Nafarroa Behereko patea eta foiea dastatzeko eta erosteko aukera ere izango da. JANIRE ARRONDO

eguneroko jokaerak baldintzatzen du etorkizuna», zehaztu du Albizuk. «Etorkizuna, guztion esku dago», gaineratu du. Gizartea sentiberatzeko lanean ari dira Seguran. Jangela kolektiboetan bertako produktuak kontsumitzeko lanean ari dira, esate baterako. «Eskola, aterpetxea edo ospitalea dauzkagu Seguran. Aterpetxea dagoeneko Ekolapikon sartuta dago. Poliki- poliki horretara joan nahi dugu», jakinarazi du Albizuk.

Erakusketa Azokaz gain, EHNEk osatutako Gure Lurra, gure etorkizuna erakusketa jarri dute Botikaxaharran, apirilaren 6ra bitartean. Agroindustria, klima aldaketa, txirotasuna, Via campesina, agroekologia, elikadura burujabetza... ezagutzeko eta etorkizunaz hausnarketa egiteko aukera ematen du erakusketak.

Ekoizleak Apirilaren 5ean, 30 ekoizle inguru bilduko dira Segurako azoka berezian. Lapurdi. Kristine Elizondo (Urruña), ardi eta ahuntz gazta. Patxi D’Oiartzabal (Arbona), axoa eta ereximenta. Nafarroa Beherea. Panpi Sainte Marie (Ostibarre), euskal txerrikiak. Beñat Negelua (Donaixti), ardi gazta eta ardikiak. Jean Mitxel Urruti (Armendariz), barazkiak eta zukuak. Klaude Miñaberrigarai (Arruta), pate, foie eta kontserbak. Zuberoa. Dominike Agergarai (Urdiñarbe), ardi gazta. J.Mitxel Berho (Domintxine), ahatekiak eta kontserbak. Araba. Añanako gatza. Bergondako olioa, gazta eta boilurrak (trufak). Ezkuernagako Arabar Errioxako

ardoa . Trokonizko Eko-Txip patatak. Bizkaia. Laneko kooperatiba (Gernika), txakolina eta sagardoa. Ainara eta Izaskun (Sondika), Txaramela pastak. Kepa Agirregoikoa (Zornotza), behi eta ahuntz gazta. Nafarroa. Ekolo (Arroniz) olioa, zukuak eta kontserbak. Bittor Jauregi (Amaiur), euskal txerrikiak. Iturri kontserbak (Arroniz), Begoña Goikoetxea (Etxarri), barraskiloak. Bargotako ardo ekologikoa. Gipuzkoa. Eugenio eta Ageda (Segura), eztia. Anttoni Murgiondo (Mutiloa), barazkiak. Joseba Baez (Idiazabal), behi gazta ekologikoa. Leire (Amezketa), ogia eta pastak. Pello Urdanpilleta (Bidania), euskal txerrikiak. Behieko (Altzo-Olaberria), jogurtak eta esnea. Bengoetxea (Olaberria), txakolina.


14 GOIBERRI

INTERNET

saretik bertsomovieda.com

Sarean ikusia

Igandera arteko epea dago botoa emateko

‘GeoZumarraga’ APPa martxan da

Book Trailer lehiaketan 297 lan urreneko bi edizioen bide beretik, aurten ere erantzun ona izan du Bertsomovieda lehiaketak, eta guztira 24 lan aurkeztu dituzte. Denak ikusgai daude lehiaketaren webgunean, eta igandera arteko epea dago gustukoena aukeratu eta haren aldeko botoa emateko. Aurten jasotako 24 lanetatik gehienak, gaztetxoen mailakoak dira; haientzat espreski sortutako atalak eta sariak zerikusia izan dezakete igoera horre-

A

tan. Izan ere, 300 euroko saria emango dute 18 urtez azpikoen mailan. Helduenean, berriz, 1000 euroko saria izango da, eta 350 euroko aipamena. Gainera, Ikusleen saria eta bertsorik onenak dituenarena ere emango dituzte. Denera, 2.500 euro banatuko dituzte saritan. Sari banaketa, apirilaren 11n Astebeteko epea (hilaren 30era arte) eman dute antolatzaileek bideoak ikusi eta botoa emateko. Sari banaketa, berriz, apirilaren 11n egingo dute, Beasainen.

Klik

Galtzagorri elkarteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako Book Trailer lehiaketak sekulako arrakasta izan du. Iaz 167 lan jaso bazituzten, aurten 297 izan dira aurkeztutakoak. Guztira 275 ikastetxek eta 22 norbanakok parte hartu dute. Kopuruan ez ezik, kalitatean ere gora egin dutela uste dute antolatzaileek, «gero eta lan originalagoak» jasotzen baitituzte. Lan guztiak ikusgai daude galtzagorri.org/liburu-gaztea webgunean; maiatzaren 16ra arte izango da bertan botoa emateko aukera.

Zumarragako herriari buruzko informazioa ordenagailu zein sakeleko telefono bidez eskura izateko aukera ematen duen doako plataforma berria da GeoZumarraga. Besteak beste, merkataritza gida, ibilbideak, hirigintza, kultura eta turismo arloko eskaintzak biltzen ditu bere baitan, eta baliabide horien guztien kokalekua erakusten du, mapa batean. geozumarraga.net/eu

Twitter Music: jokoz kanpo Musikaren munduan bere tokia bilatzeko asmoz, Twitterrek apustu garrantzitsua egin zuen iaz, Twitter Music zerbitzua martxan jarrita. Aplikazio horrek, ordea, ez du izan espero zuten harrerarik. AppStore-tik kendu dute jada, eta apirilaren 18an zerbitzua etengo dute. music.twitter.com




Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.