GoiBerri 96. zenbakia

Page 1

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

Zumalakarregi museoak 25 urte Karlistadak aitzaki hartuta, XIX. mendeko Euskal Herria ezagutzeko Erreferentzia Zentroa da 8-9

96. zenbakia. 2014ko martxoaren 21a

Ane Aranburu, Lurdes Azpiazu eta Mikel Alberdi Zumalakarregi museoko arduradunak. JANIRE ARRONDO

Jesus Mari Telleria 3 Iritzia 4-5 Martin Erauskin 6-7 Aitor Irastortza 10 Iparra-Hegoa 12 Mirandaola 12 Errezeta 13


02 GOIBERRI

PUBLIZITATEA


GOIBERRI 03

KATE MOTZEAn

MIKEL ALBISU

Jesus Mari Telleria Tabernaria

«Eguraldi onarekin lanez gainezka ibiltzen gara; txarrarekin, batere ez» Mikel Albisu Gaintza Gaintzako Kale Txiki jatetxeko semea da Jesus Mari Telleria (Gaintza, 1962). «Tabernako bizimodua da gurea» dio berak. Tabernan zerbitzatu, sukaldatu, denetik egin behar izaten du, betidaniko bezeroei bezalaxe, bezero berriei ere harrera egiteko. Denei bezala krisiak eragin dien garai hauetan ere eguraldiari begira bizi dira: «Zerikusi handia du eguraldiak, onarekin lanez gainezka ibiltzen gara; txarrarekin berriz, batere ez».

Zein da arrakasta handiena duen platera? Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Itsasondo, Lazkao, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga

GOI B ERRI

Arraina, eta gehiena zapoa.

Amets bat.

Eta derrigorrez probatu beharrekoa?

Tabernan lan egin gabe bizi ahal izatea.

Arkume errea, eta bere garaian mondejuak eta odolkiak.

Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.

Zaletasun bat.

Gaixo egon eta ebakuntza egin zidatenekoa.

Ibiltzea.

Jaso duzun oparirik bereziena.

Musika talde bat.

Maitasuna.

Oskorri.

Gorroto duzuna.

Abesti bat. Mendian lar artean. Janari bat.

Goierriko txoko bat.

Barazkiak.

Edari bat. Iturriko ur freskoa.

Oporretarako leku bat. Mendia dagoen edozein.

Ez dut gorrotorik.

«Gaixo egon eta ebakuntza egin zidateneko eguna ez dut inoiz ahaztuko»

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Aloña Landa Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Aralar.

Herriko alkate bazina… Lanpostuak sortzea gustatuko litzaidake.

Gaintzan biziko ez bazina… Tolosan.

Egoitzak: Beasain:

Webgunea:

Oriamendi, 32. 20200.

Posta elektronikoa:

goiberri.hitza.info

Urretxu:

goiberri@hitza.info

Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Publizitatea:

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

Bezero arreta / harpidetzak:

607 530 424 – publi@goiberri.info 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info


04 GOIBERRI

IRITZIA

Antxiñe Mendizabal Aranburu Idazlea

Autobiografia literarioak dazle askok idazten dute euren buruaz; b a t z u e k modu agerian, eta beste batzuek mozorropean. Aitortza hori egiten dutenek, euren testuak Memoriak, Autobiografia edo Gutunak izenburupean aurkezten dituzte. Besteek, nobela edo poesia idatzi dezakete esate baterako, fikziozko pertsonaia baten ahotan idazlearen beraren sentimenduak, esperientziak, hausnarketak jarriz. Irakurleari, normalean, hau guztia ez zaio gehiegi interesatzen, irakurlearen eta idazlearen artean badagoelako halako isileko hitzarmen bat: «Nik ez dut galdetuko idatzitakoa errealitatea den ala ez, baina baietz sinestarazi behar didazu». Alegia, sinesgarritasunean datza testuaren arrakasta. Halere, batzuetan, idazleak trebezia handiz lortzen du sortu duen pertsonaiaren intimitatearen muga konbentzionalak

I

gainditzea. Izan ere, ez gaude ohituta gizarteak zenbait gairen inguruan, kontzientziak ez astintzeko, ezarri duen ahokoa kentzen duen idazlea topatzea. Normalean, sexua, bortizkeria, tortura, heriotza, zenbait gorputz espresio edo hilketekin loturiko gaiak izan ohi dira; tabuak alegia. Irakurleak, orduan, idazleak bere kontzientzian ireki duen arrakalaren atarian ikusten du bere burua (askotan, kontatutakoarekin identifikatua sentitu delako, baina, inori aitortzen ausartzen ez delako), eta, harrituta, zalantza sortzen zaio: «Ezinezkoa da idazleak esperientzia hauek berak bizi izan ez baditu, hain ondo ezagutu eta kontatzen jakitea». Segidan, irakurlearengan morboa pizten da; kontakizun autobiografikoa den jakin nahi du. Kazetariek ere galdera bera egingo dute. Idazleak ohiko beste konbentzionalismo batera jotzen du orduan erantzuteko, esanez idazle guztiek hitz egiten dutela euren buruaz,

berari zehatz-mehatz gertatu ez, baina inguruan bizi izan dituen kontuak direla, eta horrelako hainbat erantzun topiko. Aitortuko dut morboso hitzaren esanahia hiztegian begiratu behar izan dudala (badau-

«Idazle morboso baten atzean, idazle morboso bat dagoela esango nuke nik»

de, erabileraren poderioz, jakintzat ematen ditugun hitzak, baina askotan hitzaren esanahi zehatza ez dugu ezagutzen). Morboari buruz zera dio hiztegiak: bizipen desatsegin, anker eta debekatuetarako joera obsesiboa. Gauzak horrela, ematen du idazleak nahiz irakurleak ahaztu egin dutela literaturak bi oinarrizko ezaugarri dituela: bata, gizakia eta gizartea ezagutzeko bide bat dela; bestea, jolasa dela, idazlearen eta irakurlearen arteko jolasa. Beraz, testu batek zenbat eta modu sinesgarriagoan eman gizakiaren berri, are eta hobea irudituko zait niri, eta horretarako gizakiaren alderdi ilunenean murgildu behar badu, are interesgarriagoa. Horregatik, esango nuke irakurle morbosoak baino lehenago, idazle morbosoak daudela. Nik, neuk, aitortuko dut gogoko ditudala, gizakiaren erraietara jotzen dutelako. Bizitza literarioen inguruko gogoeta hau aitzakia bakar batekin idatzi dut: Danele Sarriugartek, iazko Igartza sariaren irabazleak, argitaratu berri duen Erraiak liburua irakurtzera gonbidatzea. Morbo handiko idazlea iruditu zait; ez, liburuak autobiografia literario bat eman dezakeelako, baizik eta hainbat tabu gainditu eta gizakiaren eta gure gizartearen erraietara jo duelako.


GOIBERRI 05

IRITZIA

Asteko irudia

Josu Maroto

Zorionak Zumalakarregi museoak 25 urte bete ditu. Zorionak eta urte askotarako!

Telebista-kate nagusietako berriak ikusi ezinda kalera irten ninduan lehengo batean. Parkean Champions League osoan baino talde gehiagotako elastikoekin ikusi nitian umeak, eta zer pentsatua eman zidaan. Ez diat agure petralarena egin nahi, baina gogoan al dek telebista-kate gutxi zeuden garaian berrien garaian berriak ematen zituztenekoa? Eguraldia eta kirolak bukaerako bi zipriztin hituen, ez gehiago eta ez gutxiago. AEBetako serieetan ikusi genitian lehen eguraldi-gizon/emakumeak. Hona ere berehala zabaldu huen moda, eta hasieran berrietan beraien txokoa eman zitzaiean. Gerora ibilbide bitxia izan dik eguraldiak, bere programa propioa izaterainokoa. Eguraldiaren baitako lanak baztertu ditugun honetan ez dek oso normala eman diogun tartea. Berri nagusietako titularrak ere lapurtzen dizkik tarteka, gainera: gaur Etxegaraten elurra. Ezta lehen aldia balitz ere! Eta kirola? Tokitan zeudek kirol-adituak kirol-saioetan soilik irteten ziren garaiak. Hauek ere aurkezle nagusiaren ondoan jarri eta ia hark adinako protagonismoa izatera iritsi dituk. Pentsa, igogailuko elkarrizketa inozoak ere izaten ditiztek berrien hasieran! Espainiako kateetan kirolaz ez, baina R. Madril eta Bartzelonaz hitz egi-

ten ditek orduerdian. Eta kito. Beste baterako utziko diagu Ukrainiako azken berriak edo Audientzia Nazionaleko azken bidegabekeriak kontatu dizkigun ahotsak berak sofak, aseguruak, kredituak edo amona bera saltzen dizkigunekoak, «publizitatea» ertz batean jarrita. Ataungo ume-kozkorrak Chelsea Bayern baino hobea dela esan ziok Zaldibikoari. Bera Mourinhoren alde dagoela. Euskadi Irratiak «Anima ezazu Gorria» dioen iragarkia jarri dik. Une batez, Osasunarentzat balio lezakeela pentsatu diat. Edo, zergatik ez, amets egin eta Nafarroa osoko selekzioarentzat. Aa gizaajoa...

Aitor Sarriegi

bat eta

Igogailuko elkarrizketak zer esan ez dakienarenak izaten dituk sarri, eta akaso, albistegitan ere zer esan ez zekitek. Edo akaso ondoegi zekitek zertaz ez hitz egin, eta eguraldiaz hitz egiten ditek, ziur aski hau izango duk. Gainera, jendeari egunsentiko giroa argazkitan isladatu eta bidaltzeko tartea ematen zaiok; baina komeni denean, giroa bero-bero dagoen beste hainbat tokitako irudiak propio ezkutatu… ez duk giro! Garai bateko kirol adituak aipatzen dituk gero. Horiek, gizon burusoil eta betaurrekodunak izaki, bestelako saioetan hobeto ematen dutenaz jabetu dituk telebistak, eta –pertxentak komunikatzaile hobeak dudarik gabe– dituk oraingo kirol adituak, kirola esanda belar gainekoa bakarrik (eta ezta hori ere) ulertuta behintzat. Kazetaritza omen duk hori, KZritza. Ktik Zra doazen gaiak landu

bat Iñaki Apalategi

eta Atik Kra artekoak ahaztu dituztela zirudik sarri, bai. Baina tira, gure esku ere bazagok soka horren parte izaten jarraitu ala ez. Ba al dakik zer esaten zian Groucho Marxek? «Telebista oso edukatiboa iruditzen zait. Norbaitek pizten duen aldiro, ondoko gelara joaten naiz eta liburu bat zabaltzen dut».


06 GOIBERRI

ELKARRIZKETA

Martin Erauskin Pilotako apustu artekaria

«Euskaldunak apustua berekin du, gehienean» Aimar Maiz Zaldibia Apustu munduarekin egin zuen bizitzako apustua Martin Erauskin zaldibiarrak, orain hamasei urte. Eta aldeko atera zaio. Pilota partidetako apustu artekari lan egiten du, eta ez da damutu harakin lanbidea utzi eta frontoietan hastearekin. Jokoaren erresuman, negozio bat gehiago da apustuena. «Norbere buruan kontrola izan», horixe da bizirauteko legea.

Nola funtzionatzen du pilotako artekari lanbideak? Gu autonomoak gara, bakoitzak beretzat egiten du lana. Enpresa baten izenean aritzen gara, eta hari ordaintzen diogu. Baina bakoitzak gure bezeroak ditugu, eta enpresak ez dauka zerikusirik hor. Gu enpresarekin eta bezeroekin; horregatik gara artekariak.

Zenbat artekari zarete? Aspen zortzi eta Asegarcen hiru. Gehienean lana erdi bana egiten dugu, jada. Denak batera, edo eremuka. Enpresak esaten digu nora joan eta zenbat. Orain, txapelketa garaian, ostirala, larunbata, igandea eta batzuetan astelehena lan egiten dugu. Partidak Iparraldean baldin badira ezin dugu joan, han apustua debekatuta dago eta.

Zu noiz hasi zinen artekari? Nik 16 urte daramat honetan. Harakina nintzen Beasainen, eta Joxean Tolosak animatu ninduen. Aspe enpresa ere orduantxe sortu zen. Beti gustatu izan zait apustu mundua, baina

ez zitzaidan iruditzen niretzako lana zenik. Ezagutzen nuen frontoia eta pilota, gustatzen zitzaidan, eta pausoa eman nuen. Ez naiz batere damutu, oso gustura nabil artekari.

Zer ikastea komeni da aurrena? Zein da ofizioaren giltza? Jendea ezagutu behar da. Matematiketan ona izateak ez du balio. Eta ofizioa gustatu. Iruñean hasi nintzen lanean, ostiral batean. Ideiarik ez neukan, baina jendea ezagutzen nuen. Gauza guztietan bezala, hasieran justu eta gaizki hasten zara. Konfiantza hartu ahala, ordea, oso ondo ibili naiz.

badu, lan gutxiago egiten du. Arriskuak hartzen baditu, gehiago. Adibidez, gorrien alde 100 euroko joko bat hartzen duzu; urdina bilatu behar duzu. Tantoa alde erortzen bada, sal dezakezu. Lanik zailena hori da; denbora neurtu behar duzu, segundo hamarren batzuetan erabaki. Saldu gabe edukita, gero garestiago sal daiteke. Hartzen ez baduzu, arrisku gutxiago duzu baina artekari okerragoa zara. Orain, pasatu gabe.

Pilotariak nola dauden aurrez jakiteak zerbaiterako balio du? Oso zaila da jakiten, ez dizu inork esaten. Pilotari bat kata-

Dirua tarteko izanda, azti ibili beharko du artekariak, ezta? Konplikatua da, bai. Aurrenetik, frontoira joan, lana egin, eta diru gutxiagorekin etortzen zara. Inbertsio bat egin beharra daukazu, dirua jarri mugitzen. Dirua gero hasten da sortzen, eta errotazioa hasten da. Baina aurrena zuk jarri behar duzu, arrisku batzuk hartuta.

Fama ere ez dauka puntanekoa. Lehen ez zuen fama ona. Baina niri ondo atera zait, berriz. Gaztetan apustu gutxi egiten genituen, ez geneukalako dirurik. Baina ibiltzen erakutsi zigun, eta hark asko balio izan dit artekari sartutakoan. Ikasita eta errodajea eginda, badakizu nola funtzionatzen duen.

Apustu egin dezakezue zuek? Bai. Askotan, artekari ona eta txarraren aldea hor dago. Artekari batek seguru jokatzen

«Apustuak izena apustu du, eta apustu segururik ez dago; behin ere ez eta inon ez» «Euroa sartu zen garaian mundu guztiak aberatsa ematen zuen, diru asko jokatzen zen» «Artekari izateko jendea ezagutu behar da, ez du balio matematikan ona izateak»

rroarekin joaten bada, ez dizu esango. Obligazioa dauka isilik egoteko, gainera. Partida iraun beharra dauka, behin ateraz gero. Enpresak pilotariari erakusten dion araua hau da: «Hemen dirua jokatzen da, eta baldintza onean atera behar duzu, bestela ez etorri».

Lanik gehieneko garaiak zein dira zuentzat? Txapelketak. Udan baino gehiago jokatzen da. Jendeak gehiago segitzen ditu, pilotariak ere partida bila oso serio joaten dira, eta gehiago jokatzen da, konfiantza handiagoarekin.

Apustuzaleen profila zein da? Asko ari da aldatzen. Gaztea asko joaten da frontoira, baina lehenagoko pilotazaletik oso desberdina da. Giro oso ona egoten da. Lehen serioagoa zen, apustuzale gehiago joaten zen. Gazteek ere jokatzen dute, kuadrillan afaltzeko eta. Orain danbor hotsa, buila, pilotariarekiko errespetua bestelakoa dago. Saskibaloiaren erara jarri da. Hotsa ez da hain ona apusturako, baina onartu behar da.

Baserria edo kotxea galdu dituenarena, mitoa ala egia da? Garai batean esango ziren holakoak. Aizkoran baserria jokatu zuela... Baina gure garaian ez dago horrelakorik.

Telefonoz ere hartzen dituzue apustuak orain. Lan asko egiten da telefonotik. Bezeroak etxetik deitzen du, partida telebistan ikusten ari dela. Frontoian kantatzen duzu


GOIBERRI 07

ELKARRIZKETA

hark esandakoa. Gure negozioa asko zabaldu du, oso ona da.

Krisiak eragin du jokoan? Asko, eragin izugarria izan du. Joan deneko bost urteotan, hamarretik zazpi jaitsiko zen. Diru mugimendu gutxiago dago. Euroaren aldaketaren garaian mundu guztiak aberatsa ematen zuen, askoz gehiago jokatzen zen orduan. Mila duroko (30 euro) apustuak egitetik 100 eurokora pasatu zen, kolpean. Izugarrizko gora-behera egon zen. Hura ez zen normala, eta hau ere ez. Bizimodua doan bezala da: orduan gehiegi bezala, orain gutxiegi.

Jendea aberasten edo larrutzen da frontoian? Ez, ez. Arruinatzea errazagoa da aberastea baino, joko guztietan. Zure burua kontrolatzen jakin behar da. Frontoira joan, diru pixka bat irabazi, eta ederki afalduta etxera joatea munduan den politena da. Pixka bat galduta bazoaz ere, hurrengoan irabaziko duzu. Baina kontrola behar da.

Joko makinak zoko guztietan daude. Zer iritzi duzu horiez? Lehenagoko jokalarien artean ez du eragin, ez direlako horietan ibiltzen. Baina gazteak bai, eta uste dut denborarekin min egingo digula.

Apustu segururik ba al dago? Apustuak izena du apustua, eta apustu segururik ez dago. Behin ere ez eta inon ez. Eta pilotan gutxiago. Pilota borobila da, eta gauzak pasatzen dira.

Goierrin apustuzaleak gara?

AIMAR MAIZ

Goierrin ere bai, denean bezala. Euskal Herri gehienean gara apustuzaleak. Euskaldunak apustua berekin du. Gorago ala beherago, baina jokatzea denei gustatzen zaie.


08 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

Museoak 25 urte Askorako eman du mende laurdenak Zumalakarregi Museoan; gerora begira ere, ideiarik ez zaie falta. Janire Arrondo Ormaiztegi Udaberrian beteko du Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoak sortu zeneko 25. urtemuga. Tomas Zumalakarregiren bizi izan zen Iriarte Erdikoa baserrian 40ko hamarkadan dagoeneko jarri zituzten general karlistaren hainbat objektu ikusgai. 1989an, ordea, Gipuzkoako Aldundiak hainbat objektu eta dokumentu eskuratu eta museoaren ibilbideari hasiera eman zion. Imanol Murua ahaldun nagusi zela egin zuten irekiera ekitaldia urte hartako maiatzaren 18an, Museoen Nazioarteko Egunean. Zalantzarik gabe Ormaiztegin erreferentziazko gune bilakatu da Zumalakarregi Museoa. Aldundiaren zerbitzu publikoa den arren, harreman estua dute bertako udalarekin. Proiektu honen parte izan

dira hasiera-hasieratik Lurdes Azpiazu eta Mikel Alberdi; koordinazio lanetan aritzen da lehenengoa; artxibo eta dokumentazio zerbitzuko arduraduna da bestea. Duela sei urtetik eurekin dabil lanean Ane Aranburu ere, eta heziketa zerbitzuez arduratzen da bera.

Atzera begira Urte luzeetako lana jasotzen du Iriarte Erdikoa baserriko museoak. Izan ere, mende laurdenak askorako eman du. Atzera begiratu eta hamaika lan, hamaika proiektu garatzen ikusi dute. Derrigorrez Idoia Estornesen eta Paloma Mirandaren lana goraipatzen dute Alberdik zein Azpiazuk museoaren sorrerari buruz hitz egiteko garaian. Miranda bera museoan aritu zen lehen hamar urteetan lanean aholkulari gisa.

Musika, lehiaketa zein erakusketarik ez da faltako ospakizunetan uela hiru aste egin zuten Zumalakarregi Musoean 25. urteurreneko lehen ekitaldia. Hain justu ere, zentroari dohaintzan dokumentuak zein objetuak eman dizkion jendeari euren eskertza erakutsi nahi izan zieten. Oraindik, urtean zehar egingo duten ekitaldien berri eman ez badute ere, aurreikusia dute udaberrian ekitaldi nagusiren bat egitea. Museoko katologoa berritzea, erakusketak zein kontzertuak ez dira falta izango. Museoko grabatu zaharretan agertzen diren lekuen argazkiak ateratzeko ere proposatuko diote jendeari.

D

Hasiera batean Tomas Zumalakarregiren eta Lehen Karlistaldiaren inguruan zentratu zen museoa. Pixkanaka, ordea, Bigarren Karlistadetara eta, orokorrean, XIX. mendera zabaldu dute ikerketa eremua, abiapuntua ahaztu gabe. Zumalakarregi eta karlistadak aitzaki hartuta, XIX. mendeko Euskal Herria ezagutzeko Erreferentzia Zentro bilakatu dute. Gizarte, kultura, ekonomia eta politikari lotutako aldaketa sakonak bizi izan zirenez, mende hartarainoko bidaia eskaintzen dute erakusketa, multimedia gune, tailer eta ekitaldien bidez. Erakusketa iraunkorraz gain, XIX. mendea, bi munduan arteko zubia, XIX. mendeko esploratzaileak , XIX. mendea karikaturetan edo Petit de Meurvilleren Loreak asmatzen gisako erakusketa ibiltariak dozenaka izan dira. Urte hauetan sortu eta landu duten altxorretako bat sarean ikusgai dagoen artxibo digitalarena da; 4.000 dokumentu inguru jarri zituzten edonorentzat erabiltzarri. Zortekodun sentitzen dira Mikel Alberdi zein Lurdes Azpiazu proiektuaren parte izateaz. Alberdik Historia ikasketak amaitu eta irakaskuntzan-edo muturra sartzear zela jaso zuen Zumalakarregi Museorako gonbita. «Nere saltsan nabil hemen», dio orain. Azpiazurentzat ere «luxua» da proiektuaren parte izatea: «Zenbat lan zoragarri egin ahal izan ditudan, zenbat jende ezagutu... hauxe da gustatzen zaidana eta honetan aritzeko aukera edukitzea izugarria da».


GOIBERRI 09

ASTEKO GAIA

Ane Aranburu, Lurdes Azpiazu eta Mikel Alberdi museo atarian. Eskuinean Karl F. Henningsenen akuarela; Zumalakarregiren lehen biografotzat jotzen da. JANIRE ARRONDO

Museoan duten lanik edo piezarik kuttunenaz galdetzean ezinezko egiten zaie erantzutea. Bitxia da Donostiako panoramika jasotzen duen XIX. mendeko akuarela, esate baterako. 1994an Christie’s enkante etxe ospetsuan azaldu zen Londonen eta aldundiak erosi zuen. Bereziak izan daitezke Karl F. Henningsenen ilustrazioak ere, Tomas Zumalakarregi bizirik zela egindako bakarrenetakoak edo karlistek zein liberalek gerrateetan erabilitako jantziak. «Ezinezkoa da bat aukeratzea. Batzuk balio handia dute historikoki, besteek istorio berezia gordetzen dute atzean...», dio Azpiazuk.

Interneten iraultza

Paloma Miranda eta Idoia Estornes ezinbesteko izan ziren museoaren sorreran Dokumentu edo objektu berezi asko dago museoan; bakoitzak bere istorioa du atzean Etorkizunera begira egiteko proiektu asko dituzte Zumalakarregi Museoan

Hogeitabost urteren bueltan museoko proiektua aldatzen eta osatzen joan den bezala, lanerako baldintzek eta balibaideek ere asko aldatu dute bertako langileen egunerokoa. Izugarria da teknologia berriek ekarri duten aldaketa. «Pentsa, hasieran idaz makina bat bakarrik genuen!», dio Alberdik. Orain pentsaezina izango litzateke gisa hartan lan egitea. «Teknologia berriek, Internetek batez ere, aldaketa ekarri du. Artxibo digitalarekin hasi ginenean dokumentuak nola digitalizatu erabakitzeko buruhausteak izan genituen; orain emailez eskaerak jaso eta berehala bidaltzen ditugu», dio Azpiazuk.Hogeitabost urte eta gero zer landu ba ote dagoen galdetzean ideiarik ez zaiela falta diote.


10 GOIBERRI

GAZTEAK

ÂŤOsinalde sariketan parte hartzeko gonbidatu izanak asko poztu nauÂť Aitor Irastortza bertsolari zaldibiarrak Osinalde sariko bigarren kanporaketan parte hartuko du, bihar, Ordizian. Asier Zaldua Zaldibia Aitor Irastortza (Zaldibia, 1995) eskolan hasi zen bertsotan. Egun, Goierriko bertso eskolako kidea da. Iaz Lizardi sariketan parte hartu zuen.

Nolatan hasi zinen bertsotan? Etxean bertsozaleak al dira? Ez nuke esango etxetik datorkidanik. Lehen Hezkuntzako 5. mailan hasi nintzen, Bixente Gorostidirekin. Ondoren, Zaldibiako taldean aritu nintzen, Bianditz Iraola, Altzo Txiki eta Joxi Irastortzarekin. Egun, Ordiziara joaten naiz. Endika Igartzabalekin aritzen naiz.

Bilbon ikasten duzu. Han ere bertsotan egiten al duzu? Bertsolaritza oso gustuko dut eta han Santutxuko taldearekin aritzen naiz. Santutxuko jendea, Arkaitz Estiballes, Zarauzko jendea eta Amaia Iturriotz urretxuarra elkartzen gara. ASIER ZALDUA

Babeslea

Nolako bertsolaria zara? Oraindik ez dut estilo zehatz bat. Neurri motzetan erosoago sentitzen naiz, bertsoa egin eta ideiak sartzeko orduan. Umoretik jotzea gustatzen zait. Izan ere, umorearekin errazagoa da publikoarengana heltzea.

Zein txapelketatan parte hartu duzu? Eskolartekoan bi aldiz parte hartu dut. Duela bi urte lehen

kanporaketan kalera joan nintzen eta iaz Gipuzkoako finalerako sailkatu nintzen.

Osinalde sariketan parte hartzeko deitu izanak ilusioa egin al dizu? Asko poztu nau. Gainera, Ordiziako Argi-Berri elkartean abestuko dut. Duela hiru urte gaiak proposatzera joan nintzen eta azken bi urteetan saioa entzutera joan naiz. Bestalde, dagoeneko sarrera guztiak saldu dira eta badakit Zaldibiatik jendea joango dela.

Joan zen asteko saioa Zaldibian izan zen. Zer nahiago zenuen, herrian abestu ala Ordizian? Nahiago dut Ordizian abestu. Herrian abestu eta finalera sailkatuko banintz, norbaitek herrikoa izateagatik mesede egin didatela esango luke. Gainera, herrian urduriago jarriko nintzateke.

Zer espero duzu? Nire helburua saio ona egitea eta konforme gelditzea da. Gozatuz goza araztea, alegia. Nik baino esperientzia gehiago duen jendearekin abestuko dut, baina itxaropen pixka bat badut. Kartutxo guztiak erretzeko prest joango naiz.

Zein duzu gustuko bertsolaria? Bertso afarietarako Iker Zubeldia eta hausnarketarako Amets Arzallus.


GOIBERRI 11

MOTZEAN

Euskal Herriko zazpi herrialdeetako produktuen azoka eta bertso afaria arrakastatsuak izaten dira Seguran. JANIRE ARRONDO / ANE ARRIETA

Hasi da Iparra-Hegoa Euskal herrien –ipar zein hego– eta euskal herritarren arteko harremanak sortu eta sendotzea ditu helburu Segurako Iparra-Hegoa kultur egitasmoak. Apirilaren 6ra arte izango da Seguran zer ikasia, ikusia eta zertaz gozatua. Loinaz Agirre Segura Euskal herrien ohituren, kulturen eta hizkuntzen topaleku izaten da Segura. Euskaldunen arteko harremanak naturaltasunez sortzeko eta irauteko sortu zen Iparra-Hegoa duela 19 urte. Ekitaldirik gehienak eta nagusienak martxoaren 31tik apirilaren 6ra izango badira ere, dagoeneko hasi dira Abian gara! egitarauko ekitaldiak. Gaur bertan, 19:30ean, H-Eden Lapurdiko taldearen kontzer-

tua izango da, Botikaxaharrean. Datorren ostiralean, berriz, Nafarroa Beheko Aire Ahizpak abeslarien txanda izango da. Hiru erakusketa ikusteko aukera ere izango da egunotan Seguran. Igandera arte, Elkar ezagutzetik, elkar aitortzera, herriz herri zubiak eraikitzen erakusketa ikus daiteke Botikaxaharren. Astelehenetik (hilaren 24tik apirilaren 6ra) aurrera, berriz, leku berean, Gure lurra, gure etorkizuna erakusketarekin, agroindustria, klima

aldaketa, txirotasuna, Via Campesina, irtenbideak, agroekologia, elikadura burujabetza, nekazaritza iraunkorra eta etorkizuna gaiak landuko dira bertan. Era berean, Joxemari Telleria segurarraren Segura marrazkitan erakusketa ikusteko aukera izango da, kultur etxe zaharrean, apirilaren 6ra arte.

Gerra, amildegi eta zubi Aurtengo Iparra-Hegoaren gai nagusia, gerra izango da. 1914an hasitako Lehen Mundu

Gerraren mendeurrena aitzakia hartuta, Ipar Euskal Herrian ekarri zuen pentsaera aldaketa sakonean aztertuko du Eneko Bidegainek martxoaren 31n, eta Benjamin Duinatek apirilaren 1ean. Josu Txuekak, berriz, apirilaren 2an, 36ko gerra eta errefuxiatuak gaia landuko du. Apirilaren 3an, bertso afaria, apirilaren 5ean Euskal Herriko zazpi herrialdeetako produktuen azoka berezia eta apirilaren 6an Gereziondoko ekitaldia izango dira.


12 GOIBERRI

GARAI BATEAN

Legazpiko Mirandaolako burdinolak ez du itxuran ia aldaketarik izan, irudia 1959koa da. JUAN SAN MARTIN/GIPUZKOAKO ARTXIBO OROKORRA

Mirandaola: burdinaren lekuko isila

Josune Zarandona Legazpi Euskal Herrian burdinaren industriak tradizio handia izan du; zer esanik ez, Legazpin. Horregatik, gaur egun ere, Mirandaolako burdinolak Euskal Herriko burdingintzaren urrezko garaiaren adibide bizia izaten jarraitzen du. Mirandaolako burdinola XIV. mendetik XIX. mendera arte martxan egon zen, eta bere de-

sagertzearen arrazoi nagusiena industria handien sorrera izan zen. Lantegietan egiten zuten burdina hobea eta ugariagoa zenez, burdinola baztertuta gelditu zen. 1952an Patrizio Echeverriak burdinola berreraikitzeko agindua eman zuen eta ondoan ermita bata eraiki zuen, XVI. mendean burdinolan bertan gertatuko miraria omendu asmoz.


GOIBERRI 13

ERREZETA

Kuiatxo rabioliak, barazki arroz krematsuz beteak, kui kremarekin

Pepi Urretabizkaia Itsasoko Ostatua

Kui kremarentzako patata, kuia eta tomatea txikitu eta eltze batean jarri egosten oliba olioarekin (urak osagaiak estali ditzala). Ordu erdi baten bueltan egosita egongo da eta turmixarekin txikitu guztia eta ondoren iragazi. Erreserbatu. Arroz krematsuarentzako zartagin zabal batean tipulina, porrua eta azenarioa txiki-txiki eginda jarri olio apur batekin eta goxatu sutan. Arroza bota

barazkien gainean eta nahastu. Eltze batean barazki salda irakiten eduki behar da. Burruntzali batekin arroza estali arte salda bota, eta goilara batekin etengabe bueltak eman arrozari. Salda agortutakoan berriz salda gehiago bota eta bueltak eman... eta horrela 17 minutuz. Arrozari bi minutu falta zaionean ziazerba txikituta bota, baita gurina eta gazta xigortua ere. Erreserbatu.

Kuiatxoa 5 milimetroko xaflatan ebaki, baina luzeraka. Plantxan pasatu 20 segundo alde bakoitzetik. Rabioli batentzako bi xafla behar dira. Bi xafla kuiatxo hartu eta gurutze forman zeharkatu. Bi goilarakada arroz jarri erdian eta rabiolia itxi, pardel bat balitz bezala. Lau bat rabioli pertsonako. Kui krema plateraren hondoan jarri eta rabioliak gainean.

Osagaiak Rabiolia 1/2 kuiatxo 100gr arroz 1 azenario 1 ziazerba 1 tipolin 1 porrua (txuria) 1 litro barazki salda 30gr gurina 30gr gazta xigortua

Kui krema 1 patata 200gr kui 1 tomate (azalik gabe) oliba olioa


14 GOIBERRI

INTERNET

saretik blogetan.com

Sarean ikusia

Euskal blog onenei saria

WWW-aren 25. urteurrena

Adaki taldeak Smile Festival saria jaso du Blogetan lehiaketako saridunak, epaimahaiko kideekin. BLOGETAN uskal blogosferak eskaintzen duen aniztasunaren seinale da martxoaren 8an egin zuten Blogetan! Euskal blogarien topaketa. Azkue fundazioak eta Argia aldizkariak antolatu duten topaketa horren helburuetako bat, euskal blogosferaren azterketa egitea izan da; baina horrekin batera, izen bereko sariak ere banatu dituzte Euskararen Etxean. Denera euskarazko 115 blogek parte hartu dute lehiaketan. Lau kategorietako bakoitzean hiruna finalista aukeratu

E

zituzten aurrena, eta epaimahaiaren eta sareko erabiltzaileen iritziak kontuan hartuz aukeratu dituzte onenak. Kultura atalean, IĂąaki Gaunaren Klak...eta zineari buruzko bloga izan da saritua; Gizarte eta politika sailean, Amaia Lekunberriren Arma, tiro, klik; Aisia atalean, Tropela txirrindularitzaren inguruko bloga; eta Zientzia eta teknologia arloan, Euskalnatura gunea. Bosgarren sari bat ere banatu zuten: blogari berriarena; Gaizka Izagirrek jaso du 2013ko uztailean sortutako, Ikusi makusi... zer ikusi? blogari esker.

Klik

Ezkio-Itsason kokatuta dagoen Adaki komunikazio agentziak sari garrantzitsua lortu du, Madrilen egiten den Smile Festival publizitate jaialdian. Hain zuzen ere, Marketin zuzeneko merkataritza erabilerarik onena saria eman diote, Tolosako Merkatari Elkartearentzat egindako kanpaina bati esker. Elvis lokal bila kanpainarekin, Tolosa Merkat proiektua ezagutarazi nahi izan dute. Kanpainaren ekintza nagusia, Tolosako Zerkausian egin zuten Flashmoba izan zen; Elvis bera bertan zela. Webgunea, kartela eta eskuorriak ere egin zituzten.

Egungo Interneten oinarria den WWWak (World Wide Web) 25 urte bete ditu. Tim Berners britainiarrak hipertextuak elkarbanatzeko CERN protokoloa garatu zuen 1989ko martxoan, gerora WWW izango zenaren lehen harria jarriz. Internet berez ukiezina den zerbait da; Bernersen arabera, ÂŤelkarren artean konektatutako milioika elementuk osatzen duteÂť. webfoundation.org

Kargatzaile unibertsala Europar Batasunak aurrera jarraitzen du sakeleko telefonoentzat kargatzaile unibertsala sortzeko ahaleginean. Aurreko bi saiakeretan huts egin eta gero, 3 urteko epea eman zaie konpainia ezberdinei 28 herrialdeetarako kargatzaile bakarra garatu dezaten. ec.europa.eu




Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.