GoiBerri 95. zenbakia

Page 1

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

95. zenbakia. 2014ko martxoaren 14a

Kirola zazpi orduz Martxoaren 22an Ordizian Emaneurre taldeak antolatuta 8-9

Lide Agirrezabal 3 Iritzia 4-5 Berdintasun planak 6-7 Miren Lasa 10 Aitor Elizondo 11 Urretxuren sorrera 12 Idiazabal gazta berria 13 Azari elkartea 12 Gorka Argaiz, E単aut Gere単u eta Egoitz Iztueta antolatzaileak, Ordiziako Beti-Alai frontoian. AIMAR MAIZ



GOIBERRI 03

KATE MOTZEAn

Lide Agirrezabal Mintzalaguna

«Urte mordoxka daramatzagu elkarrekin, eta lagunak egin gara» Mikel Albisu Urretxu Lanbidez ingeniaria da Lide Agirrezabal (Urretxu, 1972), eta azken 10 urtetan mintzalagun da. «Lau lagun elkartu ohi gara elkarte batean, hamabostean behin, eta urtean bitan afari meriendak egiten ditugu».

Mintzalagunak, benetako lagunak egiten al dira? Baietz esango nuke, ea mintzakideek zer dioten! Urte mordoxka daramatzagu elkarrekin.

Zer esanik gabe geratuz gero, zein da hizketagai 'komodina'? Ez da gure kasua, baina bestela igogailuetako gai berdina, egu-

Zaletasun bat.

neko albisteak edo eguraldia...

Euskaldunok gure artean ondo konpontzea.

Igeri egitea.

Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.

Pelikula bat. Los dioses deben estar locos. Abeslari bat.

Onak asko, eta besteak ahaztuko banitu hobe!

Jaso duzun oparirik bereziena.

Tina Turner.

Lankide batek bere eskuekin egindako burdinezko eskultura.

Abesti bat. Strong enough, Cher-ena. Janari bat.

Gorroto duzuna.

Txipiroiak tintan edo plantxan.

Goierriko txoko bat.

Edari bat. Ura edo garagardoa.

Oporretarako leku bat. Kultura ezagutzeko eta lasai egoteko aukera duen edozein.

Amets bat.

Gezurra eta faltsukeria.

«Inoiz ahaztuko ez ditudan egun onak asko dira, eta besteak ahaztuko banitu hobe!»

Urretxuko Santa Barbara.

Herriko alkate bazina... Nere esku dagoena egingo dut hori gerta ez dadin.

Urretxun biziko ez bazina... Zumarragan edo Legazpin.

MIKEL ALBISU

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Itsasondo, Lazkao, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga

GOI B ERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Aloña Landa Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak: Beasain:

Webgunea:

Oriamendi, 32. 20200.

Posta elektronikoa:

goiberri.hitza.info

Urretxu:

goiberri@hitza.info

Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Publizitatea:

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

Bezero arreta / harpidetzak:

607 530 424 – publi@goiberri.info 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info


04 GOIBERRI

IRITZIA

Garbiñe Etxaniz

Elikadura makrobiotikoan aholkulari-laguntzailea

Gizakioi dagokigun elikadura izakiok nola elikatu beharko genukeen galdetzen hasita, hainbat eta hainbat aukera ditugu gaur egun. Informazio kopurua ia-ia mugagabea da, eta egunero datu gehiago agertzen dira, eta baita dieta eta produktu zoragarriei buruzko makina bat propaganda ere. Panorama horretan, nola elikatu erabakitzea aukera pertsonala eta, asko jota, taldearena, izan daitekeela pentsa dezakegu. Baina, posible al da, «ondorio handiegirik gabe» praktikatzen diren alternatiba horien guztien artean gizaki guztientzat egokia izango den oinarrizko elikadura definitzea? Elikatzeko garaian modu jakin baten barruan kokatu beharrean, ez al litzateke zentzuzkoagoa eta logikoagoa «jendearen askatasuna» errespetatzea, eta bakoitzak ondoen iruditzen zaiona jatea? Gauza bat, ordea, ezin da ukatu: gizaki guztiok gorputz bera dugu, edo anatomia bera, hobeto esanda, eta gure planetako izaki bizidun guztiak espezie eta elikadura-

G

talde jakin batekoak diren bezalaxe, naturako animalia-espezie bat garen aldetik, guri, gizakioi, dagokigun elikadura mota bat ere izan beharko litzateke. Elikadurari buruzko ideia ugariek, ordea, gure gorputzarekiko errespetua eta elkarrizketa desagerrarazi dituzte ia. Ez genituzke kanpokoen iritziak hain kontutan hartu behar, baina bai gure gorputzak esaten diguna. Garai bateko nahiz gure garaiko elikadura-teorien artean saltoka ibiltzea ez da bidea, gure gorputza berbera baita duela milaka urtetik. Era berean, elikagaiak ez genituzke aukeratu behar gure ahosabaiari gustatzen zaionagatik bakarrik, garrantzitsuena elikagai horiek gure organoen gustukoak izatea baita. Ez gaude behartuak zientziak eta hark jarritako ordutegiak betetzera; benetan garrantzitsua da gose eta egarri sentimenduei jaramon egitea. Otso batek ez du aukeratzen «nahi duena» jatea, edo teoria interesgarriak jarraitzea. Otso bat da. Haragia jan behar du. Naturak gorputz bat eman dio,

«Garrantzitsuena elikagi horiek gure organoen gustukoak izatea da»

eta baita gorputz horri dagozkion elikagaiak ere. Animalia basatiek beren gorputzaren beharrak asetzen dituzte, senez, eta horregatik osasuntsu jaio, bizi eta hiltzen dira. Baina guk, guztia eztabaidatzeko adimena garatu izanagatik, galdu egin ditugu gure gorputza zaintzeko sena eta sentsibilitatea. Elikatzeko garaian, adimena da gure etsairik handienetakoa. Hain zuzen ere, pertsona eta gizarte intelektualizatuenak dira gaizkien elikatzen direnak. Goserik sentitu gabe jaten dugu, adimentsuak garelako eta badakigulako «jateko ordua» dela. Likido asko hartzen dugu egarririk sentitu gabe, «medikuek esaten digutelako ona dela». Eta gero gaizki sentitu arren, «buruan irudikatzen zaigun» hori jan nahi izaten dugu. Hobeto elikatzen ikasteko eta, orokorrean, hobeto bizitzeko, gehiago sentitu eta gutxiago pentsatzen hasi beharko genuke. Zer jan eta nola jan erabakitzea ez da «ondorio handiegirik gabeko» erabakia. Hurrengo batean aztertuko dugu gizakioi dagozkigun elikagaiak zein diren, eta zergatik!


GOIBERRI 05

IRITZIA

Asteko irudia

Josu Maroto

Goierriko 7 orduak Martxoaren 22an egingo dira Ordizian Goierriko 7 orduak. Ekintza erberdinen artean Txikon Xtreme izango dugu. Ondo pasa!

Bazatorrek, hemen duk zurrunbiloa Goierrin, Iñaxio! Euskaraz bizi nahi dut pentsatzen eta sentitzen dugun guztiok zurrunbiloan sartu eta indarrez eragiteko garaia. Euskaraz bizi nahi dut pentsatzen eta sentitzen ez dutenak ere erakarriko ditugunak. Euskararen erabilera sozial normalizatua diagu helburu. Horretarako, Kontseiluak piztu ziguk sua eta elkarlanari heltzera goazak. Euskararen normalizazio prozesuak denok behar gaitik, estrategia baten barruan, denok elkarrekin. Lau zutabe behar dizkik talde lanak, armonian eta elkarrekin lanean: 1)Corpus juridikoa, legeak, arauak, ordenantzak, udalak, Foru Diputazioak, Eusko Jaurlaritza... 2)Plangintza: helburu, epe eta ebaluazio sistema zehatzak. 3)Baliabideak: ongi hornituak eta kudeatuak. 4)Herri gogoa: aurreko hirurek ez zigutek balio, herrietan lanean ari garen talde, elkarte eta norbanakoen indarrik gabe. Jendeak ematen ziguk boterea, jendearekin eta jendearentzat egin behar diagu lan. Administrazioa, kirola, alor sozioekonomikoa, hirigintza, aisia,

kultura, hezkuntza eta beste hainbat zerbitzu: denok elkartu behar diagu. Euskalgintza deitzen dugun saila, taldea, sektorea oso zabala duk, kirol taldeetatik hasi eta merkatarietara, hainbat talde, hainbat jende dituena barnean. Koordinazioak, horrexek huts egiten ziguk, hori falta diagu. Bakoitza geure zilborrari begira jardun ordez, elkarrekin aritzea zail egiten zaiguk. Pozik nagok eta esperantzaz blai, gogotsu eta borondate onez hasi baikaituk elkartzen. Beraz, urrutira iritsiko gaituk! bai horixe.

Joxepa Madariaga

bat eta

Pozik eta gogotsu sumatzen haut, Joxepa! Ni ere hire ideia bati helduz hasiko naun: «Euskararen erabilera sozial normalizatua diagu helburu». Ondo. Eta zer ulertzen dugu normalizatu hitzarekin? Hori dun niri datorkidan lehenbiziko galdera. Diskurtso batek halatsu zion: «Bai, ni ere euskararen normalizazioaren alde nago. Bakoitzak erabili dezala nahi duen hizkuntza, bestea behartu gabe». Hori diotenak ez ditinat egundo ezer egiten sumatu euskararen alde. Alderantziz, egiten duten pittina beste norabide batean beti. Badun beste diskurtso bat ere, borondatea bai baina beti hitzetan geratzen dena: Euskaraz bizi nahi dut bandera balkoian, Ibilaldian Kilometroak Oinez Urratsez urrats Arabaraino dabilena, edo haurrak ikastolan edo D ereduan matrikulatzen dituena... eta gero euskara haurrekin eta zakurrekin soilik darabilena. Martxoaren 8an ari naizelarik hau idazten, feminismoaren ekarpen batekin lotuko niken nik normalizatzea. Alegia, gizarte hone-

bat

Inazio Usarralde

tan gizon-emakumeok aukera eta baldintza berberak eduki behar ditugun moduan, hiztun gisa, euskaldunok eta erdaldunek aukera berberak beharko genitizkenan. Hori ulertzen dinat nik normalizatu egoerara iritsi behar dugula diogunean. Jon Sarasuak dioen gisan, izan gaitezen aurrena elean hiztun, gero eleaniztun izateko. Nola? Sentituz, pentsatuz eta (hitz) eginez bihotza, burua eta mihia libre eta koherentziaz astinduz.


06 GOIBERRI

ERREPORTAJEA

Berdintasunerantz Berdintasunaren bidean aurrerapausoak emateko asmoz, Ordiziako Udalak II. Berdintasun Plana egin du; ildo beretik jarraituko du Beasaingoak ere, plan bat osatzeko parte hartze prozesu bati ekingo baitio datozen asteetan. Josune Zarandona Goierri Gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna utopia bat da oraindik, gaur egungo gizarteetan. Baina, bataren zein bestearen arteko ezberdintasunak aintzat hartuta, aukera eta eskubide berdintasunarekin amets egiten duten gizabanakoak asko dira, gizon nahiz emakume izan. Berdintasunaren utopia errealitate bihurtzeko asko dago oraindik egiteko, baina bideak ibilian osatzen dira. Ordiziako eta Beasaingo udaletan, beste batzuetan aurretik egin bezala, hasita daude berdintasunaren bidean pausoak ematen. Hala, azken lege-

gintzaldian Berdintasun sailak sortu dituzte bi udaletan. Zezilia Herrador Beasaingo Berdintasun, Parte hartze, Immigrazio eta Hezkuntza zinegotziak azaldu duenez, «berdintasuna garrantzia duen gai bat da, eta aparteko lanketa bat merezi duela iruditzen zaigu». Ordizian ere legegintzaldi berriarekin sortu zuten berdintasun gaiak lantzeko aparteko sail bat. Eta sail horren ekimenez, hain zuzen, osatu berri dute Ordiziako II. Berdintasun Plana. Beasainen, berriz, lehenengoa egituratzeko lanean hasiko dira laster. Berdintasun Planak zer diren galdetuta, udaletxe batek berdintasune-

«Orain arte berdintasun faltsu batean bizi izan naizen sentsazioa daukat» Edurne Gutierrez Ordiziako zinegotzia

rantz jarraitu beharreko bidean «norabidea markatzen duen lanerako tresna» dela azaldu du Edurne Gutierrez Ordiziako Berdintasun eta Gazteria zinegotziak. Ordiziako II. Berdintasun Plana otsaileko osoko bilkuran onartu zuen udalbatzak. 2013 hasieran plana osatzeko parte hartze prozesua jarri zuten martxan, «plan berriak herriko errealitatearekin bat egitea» izan baita helburu nagusia. Horretarako, bilera ezberdinak egin dituzte, «herritarren, elkarteen, udal langileen eta politikarien» iritziak jasotzeko. Ekarpen guzti horiekin eta «Emakunderen VI. Berdinta-


GOIBERRI 07

ERREPORTAJEA

Administrazioan ere lan asko dago egiteko bi zinegotzien ustez, baina jakitun dira Ordizia edo Beasain bezalako udalerrietako udalek dituzten mugez. Dauzkaten baliabideak «oso mugatuak» dira Herradorren ustez, eta gainera, «berdintasunaren inguruan jendea mugitzea zaila da». Baina, mugak muga, gauzak egiteko unea ere bada, eta tokian tokiko plan hauez gain, Goierri behean Danon Arten izeneko lanketa bat egiten ari dira eragile ezberdinak batuta, «indarkeriaren aurkako protokolo bat osatzeko», zehaztu du Gutierrezek.

Lehen urratsak ematen

sun Plana eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Foru Plana oinarri hartuta» osatu dute dokumentua.

Planaren lehentasunak Plan hau, lehenengoaren jarraipena izango da, eta «20132016 aldirako helburuak hartzen ditu bere baitan». Bigarren lanketa hau «lehenengoan zeuden gabeziak aintzat hartuta» egin dute. Izan ere, Gutierrezen iritziz, «lehenengo plana anbizio handikoa zen, eta ez dugu udal mailan denari heltzeko gaitasunik izan. Bigarrenean helburu zehatzagoetara jotzen saiatu gara». Planean jasota dauden lehentasun azpimarragarrienak ondokoak dira Gutierrezek esan duenez: Mainstreaminga, edo «genero ikuspegia zeharkakotasunez udal jarduera eta maila guztietan txertatzea, emakumeen parte hartze soziopolitikoa areagotzeko» politikak lantzea, edo herritarren artean «aukera eta tratu ezberdintasunekin behin betiko amaitzea». Gizonen eta emakumeen erantzukidetasunean

ere eragin nahi du planak eta, baita, «emakumeen aurkako indarkeriarekin amaitzeko» neurriak hartzerakoan ere. Plana amaituta dago, eta helburuak finkatuta. Orain, teoria praktikara eramatea baino ez da falta. Dena den, «lanketa hau amaituta berdintasunaren bidean oraindik asko» dago egiteko. Gutierrezek Aitortu duenez, «orain arte berdintasun faltsu batean bizi izan naizenaren sentsazioa daukat, udalean lanean hasi eta gaian sakondu dudan arte». Herradorren iritziz, berdintasunaren arazoari errotik heldu behar zaio, eta zentzu horretan «heziketa falta handia» dagoela uste du. Oraindik orain, «emakumeen eta gizonen arteko ezberdintasunak bultzatzen dituzten jiteak errepikatzen dituzte haurrek eta gazteek». Hala, berdintasuna lortzea lan zaila dela esaterakoan bat datoz bi zinegotziak. Jasotako heziketaren ondorioz, «hainbat balio barneratuta ditugulako gaur egungo gizarteetan, eta zenbait jarrera nahi gabe ateratzen zaizkigulako».

Ezkerrean Ordiziako bigarren berdintasun planaren aurkezpena, eta eskuinean Beasaingoa. J.ARRONDO/A.ARRIETA

«Ezberdintasunak bultzatzen dituzten jiteak errepikatzen dituzte haurrek eta gazteek oraindik» Zezilia Herrador

Beasaingo zinegotzia

Beasainen orain hasiko dira Ordizian iaz osatutako bidearekin. Plan baten beharraz galdetuta, Herradorrek, berdintasunaren inguruan «ikuspegi orokorrago batekin lanketa bat egiteko beharra» ikusi zutela erantzun du. Plana egiteko ideia orain urte bete pasatxotik martxan dagoen berdintasun forotik atera zen. Foro horretan «toki eta ideologia ezberdinetako emakumeak daude, hilean behin kezkatzen dituzten gaiei buruz hitz egiteko eta hausnartzeko». Parte hartzea izango da, baita ere, Beasainen plana garatzeko aukeratu duten metodologia: «Datozen asteetan hasiko gara bilerekin, eta politikariak, udaletxeko teknikariak, herritarrak... bildu nahi ditugu». Datozen hilabeteetan egingo dituzte bilerak, eta «ekainean lehenengo emaitzak emateko moduan» egotea espero dute. Ikasturte berrian helduko diote plana osatzeko lanari, eta «2105erako osatuta izatea da asmoa». Plan hauekin ez da amestutako berdintasuna lortuko, baina «lehenengo urratsak eman eta kontzientziazioa lortzeko» balioko dutela uste dute bi ordezkariek. Horrela, aniztasunetik berdintasunerako bidea laburragoa egiteko esperantzarekin.


08 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

Goierrin, zazpi ordu Ordizian Goierriko Zazpi Orduak kirol festa egingo dute martxoaren 22an, Euskadiko Sei Orduen gomutan. Aimar Maiz Ordizia Giro berezia, kirol espiritu bildua eta ikuskizun aparta izan ohi zen, garai batean, Euskadiko Sei Orduak. Anoeta belodroan (Donostia) 1979tik 2008ra bitartean ospatu ziren jaialdi haien esentzia Goierrira ekarriko du, aurten, Emaneurre taldeak. Ordizian Goierriko Zazpi Orduak egingo dira, martxoaren 22an, 17:00etatik gauerdira. Belodromoan bezala, txirrindularitza dago egitasmoaren muinean. Euskal Herriko Itzulia Ordizian hasiko da, apirilaren 7an, eta ekitaldi seinalatu hori denboran, publikoz eta eskaintzaz gehiago zabaltzeko asmotan, egitarau erraldoia bezain

mamitsua osatu dute. Izan ere, Itzuliaren bi etapez eta Goierriko Zazpi Orduez gain, gizartearen esparru ugaritara hedatu dute. Hilabeteko egitaraua ondu dute Ordizian, Udaberrian Martxan. «Hasieran pentsatu genuen apirilaren 7an eta 8an ekitaldiak egitea, Itzuliko etapak Ordizian izango diren egunetan. Elkarteekin hitz egin, eta dendenak prest azaldu dira zerbait antolatzeko. Azkenean asko zabaldu eta luzatu da egitaraua», azaldu du Udaberrian Martxan egitarauaren antolatzaile Eñaut Gereñuk. Pozik dira antolatzaileak, ideiak harrera bikaina eta eran-

Arratsaldeko bostetan hasi eta gauerdira arte, kirol eta festa zopa elodromoaren ordez pilotalekua, eta seiren ordez zazpi ordu. Goierriko Zazpi Orduak martxoaren 22an jokatuko dira, larunbatarekin. Beti-Alai pilotalekuan 17:00etan hasiko da ikuskizuna. Jarraian eta etenik gabe, gauerdira arte segiko du festak. «Pentsatzen dugu gaueko hamabietan-edo bukatzea. Hori espero dugu. Estimazioak eginda dauzkagu, baina beti ere zerbait atzera daiteke», dio Emaneurreko Egoitz Iztuetak. Sarrera doan izango da. Taberna bat egongo da. Zazpi Orduak girotzeko, berriz, beste hainbat ikuskizun antolatu dituzte. Amets Bide dantza taldeak eta Burrunbazale txarangak animatuko du giroa. Aitor Sarriegi eta Iker Zubeldia bertsolariak, eta Beasaingo Zanpaldunak joaldunak ere ariko dira. Emaneurre taldearen bideoa botako dute pantaila erraldoian, eta Esait-ek karpa bat jarriko du.

B

tzun ezin hobea jaso dituelako Ordiziako eragileen aldetik. «Helburu nagusia Ordiziako elkarteen artean zerbait antolatzea zen. Itzulia aitzakia bezala hartuta, denen artean gauza gehiago eta desberdinak egitea». Lortu dute, lortu badute. Txirrindularitzarekin lotuta, euskal zaletuen artean txirrindulari mitiko maila hartu duten hiru lagunekin hitzaldia ere egingo dute: Marino Lejarreta, Txomin Perurena eta Claudio Chiappucci italiar maitatua, Euskadiko Sei Orduetan partaide izandakoa, hain justu.

Emaneurre, egur batean Prestaketa lanean buru-belarri ari direnetako batzuk Emaneurre errealzale taldeko kideak dira. Goierriko Zazpi Orduen ideia eta gidaritza hartu dute. «Guk normalean elkartearen kultur astea egiten dugu. Emaneurrek bost urte bete ditu, gainera. Itzulia datorrela eta, dena elkartu eta aurten zer edo zer berezia egitea pentsatu dugu», dio Egoitz Iztueta taldekideak. Euskadiko Sei Orduekin oroitu, eta hango giroaren lilura Ordiziara ekarri nahi dute. Ordubete gehiago erantsita, gainera. Beti-Alai pilotalekuan izango da gunea, baina Usurbe mendiaren gailurretik parapentean jauzi egitea bezain ekintza ikusgarriak ere txertatu dituzte. «Ordiziara eta frontoira egokituko ditugu Euskadiko Sei Orduak, pilotalekuak bere mugak dituelako». Hala, geldikako bizikletak, arraunerako ergometroa eta korrikarako zirkuitu la-


GOIBERRI 09

ASTEKO GAIA

Probak Ikuskizun oparoa antolatu dute, zazpi ordurako. Kirol arlo ugari landuko dituzte. Korrika-parapentea proba. Segura eta Ordizia herrien artean. Frontoitik Usurberaino korrika; kide batek parapentean jauzi, Trebijano zelaira, eta korrika frontoira. Beste kide bati txanda eman, eta yuma eran eskalada. ‘amerikarra’ atletismoan. Itzuli bakoitzeko azkeneko korrikalaria kanporatua. 10 neska eta 10 mutil. 400 metroro esprinta. Euskal korrikalari onentsuenekin. ‘crossfit’ gimnastika. Modalitate lehertzailea, amerikarra. Gimnasioko jarduera desberdinak: pisu altxatzea, flexioak... Donostiako eta Bilboko gimnasioekin, Gipuzkoa-Bizkaia dema. txirrindularitza. Geldikako bizikletetan. Mikel Astarloza, Javier Ruiz de Larrinaga, Irene eta Ana Usabiaga. Bi taldetan, 7 kilometro, txandaka.

herri kirolak. Lasto altxatzea (hiru lagun, 90 segundoko lanetan); aizkolari-trontzalari dema, Iñaki Azurmendirekin eta Unai Iraola-Jokin Garmendia trontzalari ikaztegietarrekin. Harri jasotzen Aimar Irigoien. arrauna. Ordiziako Bandera jokatuko da, ergometroan eta banku finkoan. Orio-Hondarribia (mutilak) eta Zumaia-Orio (neskak) demak. sanda profesionala. Wu-shu antzeko arte martziala. Lau borrokaldi (65, 70, 75 eta 80 kilotan). Euskal Herriko selekzioa Madrilgoaren aurka. duatloia. Geldikako bizikletan eta zintan korrika: Egoitz Zalakain, Aimar Agirresarobe, Maider Gaztañaga eta Maialen Muñoz. sokatira. Lagun Onak, Ibarra, Auzolan eta Sokarri taldeak. ‘txikon extrem’.

Gorka Argaiz, Eñaut Gereñu eta Egoitz Iztueta ordiziarrak, Beti-Alai frontoian. AIMAR MAIZ

burtua erabiliko dituzte. Pantaila erraldoi bat jarriko dute, proben emaitzak, garapena eta unean uneko informazioa ikusleei erosoago iritsarazteko. Interneten zuzenean emango dute, streaming bidez. Tokiz mugatu bai, baina ez hala partaidetzaz. Euskal Herriko kirolari puntakoak ekarriko dituzte. «Dimentsio handia hartu du ekintzak, eta handitzen joan zaigu. Azkenean, holako zerbaitetan sartuta, ezin edonor ekarri. Batek bestea ekartzen du. Harrituta gelditu gara kirolarien erantzunarekin. Euren artean ere hitz egin, eta elkar animatu dute. Haiek ere Euskadiko Sei Orduak gustuko zituztela esan digute. Erantzuna oso-oso ona jaso dugu». Ikuskizuna eta goi mailako kirola ziurtatuta daude. Nola Udaberrian Martxan egitasmo zabalean, hala Itzulian edo Goierriko Zazpi Orduen kasuan, antolatzaileek daukaten guztia jarri dute. Orain, gozatzera.

Euskal Herriko Itzuliaren inguruan «zerbait» egiteko asmoak hilabeteko egitaraua ekarri du Sei Orduen gomutan, Goierriko Zazpi Orduek goi mailako kirolariak bilduko dituzte


10 GOIBERRI

GAZTEAK

«Niretzat ohore bat da Euskal Ligan jokatzeko deitu izana» Gipuzkoako taldearekin Euskal Ligan jokatzeko aukeratu dute Miren Lasa lazkaotarra. Pozik dago «sariarekin». Ane Arrieta Lazkao Miren Lasa (Lazkao, 1993) Euskal Ligarako hautatua izan da, Arabako, Bizkaiako eta Gipuzkoako taldeen artean egiten dien txapelketan Gipuzkoako taldearekin parte hartzeko.

Noiz hasi zinen futbolean?

Probaren bat pasa beharrik izan al duzu? Ez. Gipuzkoako Federaziotik deitu zidaten proposamena egiteko eta ez dut probarik egin beharrik izan.

DBHko bigarren mailan nengoela hasi nintzen hamaikako futbolean. Aurretik, mutilekin jokatzen nuen eskolako futbol lehiaketan, baina, Lazkaoko nesken futbol taldean hasi nintzen gero, eta iaz arte han ibili nintzen. Azken urtean Lazkaoko eta Beasaingo taldeek bat egiten dute, Beasain K.E. izenarekin.

Martxoaren 5ean jokatu zenuten lehen partida Gernikan Urbieta zelaian. Nola eta non entrenatzen duzue partidetarako?

Zergatik bat egin zuten bi taldeek?

Talde ezberdinetatik zoazten neskak zarete. Jokamolde ezberdina izan dezakezue. Nola konpontzen zarete?

Adin batetik aurrera jende gutxiagok jarraitzen du futbolean eta bi taldeak batzea erabaki zuten. 18-20 neska gabiltza taldean, 16 urtetik 24 urte ingurura artekoak. ANE ARRIETA

Uste dut norbait joango zela nola jokatzen dugun ikustera.

Hiru entrenamendu egin genituen ordura bitartean. Lehenengoa Urnietan (Gipuzkoan) egin genuen, eta bakoitzak nola jokatzen duen ikusi ahal izan genuen.

Ni urduri samar nengoen lehen entrenamenduan, baina, elkarrekin jokatzeko moldatu egin ginen.

Nola aukeratu zintuzten Euskal Ligan jokatzeko?

Pozik al zaude aukeratu zaituztelako?

Neronek ere ez dakit (barrez).

Bai. Ez nuen batere espero, inondik inora. Niretzat ohore bat da Euskal Ligan jokatzeko deitu izana, baina, argi dut nire lehentasuna nire taldea dela; Beasaingoa. Hoi jarri nahi dut indar gehien. Hau sari bat bezala ikusten dut, baina, garrantzia handiena hemengo taldeak du.

Babeslea

«Hau sari bat bezala ikusten dut, baina, garrantzia handiena hemengo taldeak du»


GOIBERRI 11

MOTZEAN

Carcross gidaria Carcross ibilgailuarekin autocros eta slalom probetan parte hartzen du Aitor Elizondok. Lau urte daramatza probetan, maila ona erakutsiz. Anaiaren eta neskalagunaren laguntza badu ere, eta zaletasun «garestia» dela dio. Ane Arrieta Beasain Aitor Elizondo Ttitti-k (Beasain, 1981) duela lau urte izan zuen lehen aldiz eskuartean carcross auto bat, lan egiten zuen tailerrera konpontzera eraman zutenean. Gustatu, eta bigarren eskuko bat erosi zuen. Zaletasunari heldu eta lasterketetan parte hartzen hasi zen, slalom eta autocross modalitateetan. Suzuki GSXR 600 bat da berak gidatzen duen carcrossa. Oilar itxura du, gandor eta guzti. Konponketa guztiak Elizondok berak egiten dizkio, «bestela diru asko beharko nuke», dio. Oraintxe hasi dute autocrosseko carcross denboraldia, eta iaz «nahiko txukun» ibili ondoren, aurtengo lasterketetarako «gogotsu» dago. «Mirandan, Alcañizen, Espainiako txapelketan eta horrelakoetan ibiliko naiz datozen asteburuetan», dio. Espainiako lehiaketan 60 lagun inguruk parte hartzen du, eta gainerakoetan 30-35 inguruk. Lasterketak, ordea, hamabosnakako taldeetan egiten dituzte, zirkui-

Aitor Elizondo, bere bi carcrossak, eta horiek eramateko erosi berria duen atoi berria. ANE ARRIETA tu itxietan egiten direnez, denak ongi sartzeko. «Lasterketetan garrantzia handia dute entrenamenduek», dio: «Entrenamenduan nola ibiltzen zarenaren arabera jartzen zaituzte lasterketako irteeran». Entrenatu, ordea, «ia-ia lasterketetan bakarrik» egiten duela dio Elizondok. «Lehen Gasteiza joaten ginen, eta hura itxi zutenetik Mirandara (Burgos) joaten gara. Ez daude leku gehiago

hemen inguruan, eta horietan ere, eurak esandakoan bakarrik entrenatu daiteke». Joan den urtean bigarren postua lortu zuen Gaztela-Leongo autocrossean, laugarren Nafarroakoan eta Mirandan lehen postua lortu zuen. Gogoratzen duen kolperik handiena Espainiako lehiaketan izandakoa dela gogoratzen du. «Atzetik jo ninduen auto batek, eta auto berbera pendizera igo zen

eta nire gainera erori, iraulita. Nire carcrossak su hartu zuen. Eskapada ederra izan zen». Eneko anaia gustu hartzen hasia da zaletasun horri, eta Aitorren carcrossetako bat erabiltzen du orain. Neskalagunak ere laguntzen dio. Kirol garestia da, ordea. Mantenua «oso garestia» dela dio; «batzuk manga bakoitzean aldatzen dituzte gurpilak». Horregatik, babesleak gustura hartuko lituzke.


12 GOIBERRI

GARAI BATEAN

Josune Zarandona Urretxu XIV. mendearen amaieran jarri zuten Urretxuren lehendabiziko hazia, gerora egin diren azterketek baieztatu dutenez, ordura arte hutsik zegoen eremu batean. Urretxuk duen lehen agiri historikoaren aipamena, Juan I. Gaztelako erregeak emandako herriaren sorrerako Hiri Gutun delakoa da. Datu idatziek diotenez, 1383ko urriaren 3an emana. Herriaren hasierako egitura Erdi Aroko ohikoa zen: esparru angeluzuzen bat bi kale nagusik banatuta, Goiko Kale eta Kale Nagusia. XVI. mendearen erdirako hirigunea erabat garatuta zegoen. XIX. mendearen amaieran egungo izena eman zitzaien bi kale horiei. Goiko Kaleri Jauregi jarri zioten Artzaia gerrillari ospetsuaren omenez. Kale Nagusiari, aldiz, Iparragirre, kale horretan jaiotako kantariari erreferentzia eginez. Bi kale horien gerizpean jaio ziren, beste hainbat kale XV. mendetik aurrera: Areizaga, Nekolalde eta Labeaga, adibidez.

Hasierako Urretxu hartan bi kale baino ez zeuden: Goiko Kale (irudian) eta Kale Nagusia. Egun Jauregi eta Iparragirre. GOIBERRI

Urretxuren lehen haziak


GOIBERRI 13

GURE LURRA

Idiazabal Gazta berria urte berrian Gazta egiteko denboraldi bete-betean daude Goierriko ekoizleak. Eguraldi epelak lagundu die orain artekoan. Aimar Maiz Gabiria Arkumeak jaiotzeko garaia denez, gazta egitekoa ere bai. Goierrin Idiazabal Gazta ekoizten duten egileak gazta berriarekin hasita daude, eta gaur egun sektoreko diru sarrera garrantzitsuena den produktuarengan jarrita dute arreta, arte eta goxotasun guztia. Gazta egiten hasteko unea desberdina dute denek, bakoitzaren ahalaren, antolamenduaren eta beste produktuekiko merkaturatzearen —ardi esnea, adibidez— arabera. Urriaren azkenean hasi ziren batzuk, azaroan bestetzuk, eta abenduaren erditik aurrera ekoizpen bete-betea harrapatzen ari dira gainontzekoak. Bukaera ere desberdina da. «Ekainaren bukaerara arte egiten dugu guk», dio Baztarrika gaztandegiko Asier Osinaldek. Mendira igotzen diren artzain batzuek, berriz, beranduxeago eginarazten diete arkumea, goian oraindik esnea eduki ahal izateko, mendiko gazta egiteko.

Hotza da bereziki garai honetan arazo handienak sorrarazten dizkiena. «Ardiari gehien erasaten diona hotza da. Izotz handiak baldin badaude, ez du esnea behar bezala ematen», dio Osinaldek. Orain arteko negualdian, eguraldia «ona» ari zaie egiten. «Ez du elurrik egin, izotzik ere ez. Eguerdi parterako ardiak kanpora ateratzen hasi gara». Larratu ahal izateak, ukuiluko pentsu eta alpapa gastuak aritzen laguntzen diete, gainera. «Dena barruan emateko oso garesti dago produktua. Jenero ona bilatzea zaila da gaur egun, asko ordaintzeaz gain».

Hobekuntza genetikoa Gazta egiteko teknika dagoeneko oso egonkortua dago, eta horrek azken produktuan nolabaiteko bateratzea ekarri du. Hala ere, aldagai asko daude gaztaren zaporea, koipetasuna edo proteina kantitatea mugitzen dutenak. Asko nabaritu duten arloa

Eli Elgarresta eta Asier Osinalde, Gabiriako Baztarrikan. A. MAIZ

Gaztagileak oierrin egileok ekoizten dute Idiazabal Gazta, jatorri izendapenean. Ataun. Troskaeta. Ezkio-Itsaso. Berroeta. Gabiria. Baztarrika. Idiazabal. Juana Irastortza; J. Aranburu; Nieves Mujika; Latxa Esnea kooperatiba. Lazkao. Isidro Sukia. Legazpi. Arantza Segurola; Pedro Gabiria. Legorreta. Olalde. Olaberria. Aizpea; Santi Etxezarreta. Ordizia. Joseba Intsausti; Ordizia Gaztandegi Kooperatiba. Segura. Karmele Murua. Urretxu. Jose Ramon Etxabe. Zaldibia. Gerardo Garmendia. Zegama. Mari Paz Oiarbide. Zerain. Javier Muñoa; Garoa.

G

ardien genetikan egin den hobekuntza izan da. Ardi kopuru berberarekin, esne askoz gehiago ateratzen dute orain. «2003tik hona egunean 200 litro gehiago ateratzen ditugu esnetan, ardi kopuru berarekin. Ardiei hilero kontrola pasatzen diegu, jakiteko zenbat esne daukan bakoitzak». Igoera bai, baina behartu gabe. «Gehiago ere eman dezakete, nahi izanez gero. Baina ezin dira ardiak lehertu. Gehiago emanarazita, bizi iraupena bi-hiru urte mozten diozu. Ez da konpentsazioa bakarrik, animalien ongizatea ere badago. Ia-ia pertsonak bezala tratatu behar ditugu; azken batean gure langileak dira». Ardiari kentzen zaion esne kopurua hazita ere, grasa eta proteinatan baxuago etor liteke, eta horrek gaztarengan eragina du. Eta gazta kalitate gorenekoa atera dadin, ez da jolasik.


14 GOIBERRI

INTERNET

saretik gureeskudago.net

Sarean ikusia

Eskualdeko hainbat lan ‘Gureskuklip’ lehiaketan

Wikipedia eta auzolan digitala

Euskalgeo: sareko datu espazialak ure esku dago egitasmoak ekainaren 8rako antolatu duen giza katea girotzeko ekimenetako bat da Gureskuklip lehiaketa. Abenduan aurkeztu zuten, eta helburua, erabakitzeko eskubidearen inguruko bideo laburrak egitea zen. Aurkeztutako lanak ikusgai daude gureskudago.net webgunean. Saridunen izenak, hilaren 21ean jakinaraziko dituzte. Guztira 20 lan jaso dituzte eta horietako batzuk, Goierrin egindakoak dira. Parte hartu dutenen artean daude Lazkao-

G

ko Bertso Eskola eta Oin Arin dantza taldea, Idiazabalgo gaztetxea, Zaldibiako herritarrak eta Beasaingo gazte talde bat, besteak beste. Sari banaketa, Beasainen Lehiaketako irabazleen artean bi sari banatuko dituzte; bata, herritarrek webgunean emandako botoen arabera aukeratutakoa (800 euro), eta bestea, epaimahaikoak hautatutakoa (500) euro. Lehiaketako epaiaren berri hilaren 21ean emango dute, Beasainen. Ekitaldia 18:00etan izango da, Igartza jauregian.

Klik

Euskal Herri osoko datu espazialak eskaintzen dituen lehendabiziko webgunea sortu dute: euskalgeo.net. Orain arte, Eusko Jaurlaritzak (GeoEuskadi) eta Nafarroako Gobernuak (Idena), bakoitzak bereak eskaintzen zituen; Gaindegiak garatu duen guneak, ordea, zazpi lurraldeetako datuak eskaintzen ditu. Bertan, herri, eskualde eta lurraldeen mugak ez ezik, garraio azpiegituren kokapena, zonifikazio berezien antolaketa, herrien izendegia edota ikuspegi geologikoen inguruko informazioa aurkitu daiteke, besteak beste.

Milaka erabiltzaileren arteko auzolanetik sortutako ekimena da wikipedia; eta zer esanik ez, euskarazko edizioa. Lan horren inguruan, eta etorkizunean egin beharrekoen gainean hitz egiteko saioa antolatu du Ikaskidetza Sareak. Galder Gonzalezek @theklaneh gidatuko du tailerra. Martxoaren 27an izango da, EHUren Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolan. ikaskidetza.org

Bertsomoviedako epea bukatzear Gaur zortzi bukatuko da Bertsomovieda lehiaketan parte hartzeko epea. Bertsoak eta ikus-entzunezkoak uztartzen dituzten lanak bidali behar dira; 2.500 euro daude jokoan. Webgunean botoa emateko epea, berriz, hilaren 24tik 30era zabalduko dute. bertsomovieda.com


GOIBERRI 15

ELKARTE LAGUNAK

Jabier Jauregi, Josu Diez, Asier Landa eta Garikoitz Garmendia botatako oilagorrekin Azari elkartean, Zanbranako lehiaren ondoren. A.ARRIETA

Ehiztari azerien elkartea Inguru hauetako elkarterik zaharrenetakoa dago Ordizian: Azari ehiza eta arrantza elkartea. Elkarte gastronomikoa izateaz gain, urtean zehar hainbat ekintza antolatzen dituzte, bai elkartean, eta baita elkartetik kanpo ere. Ane Arrieta Ordizia Ordizian 1926 urtean sortu zen Azari ehiza eta arrantza elkartea. Izenak nahasteak sor baditzake ere, elkarteko Faustino Garmendiak azaldutakoaren arabera, ez omen da elkartekoek azeriak ehizatzen dituztelako: «Azeria elkartearen izenean dago, azeriak bezain ehiztari onak gerala esateko edo...», dio: «Azeriak ehiztari onak dira, eta horregatik». Gaur egun ia 100 bazkide ditu elkarteak, horietako asko euren gurasoen bazkidetzarekin jarraitzea erabaki dutenak. «Elkarte gastronomiko bezala funtzionatzen du gehienbat

gureak», dio Garmendiak. «%20a ere ez da izango ehiztaria» dio. Baina, urtean zehar zenbait ekintza ere antolatzen dituzte.

Zanbranako lehiaketa Martxoaren 1ean bazkide ehiztariek Zanbranako (Araba) tiraketa esparrura joan ziren galeperretara, eta handik bueltan, elkartean bazkaria egin zuten beste hainbat bazkiderekin batera. Irudian ageri dira lehiako txapeldunak: Jauregik beteranoen saria eraman zuen, Diezek bigarrena, Landak lehenengoa eta Garmendiak hirugarrena. San Inazio egunez usakume

tiraketa antolatzen dute Lazkaomendin. «Diru sarrera polita ateratzen dugu egun horretan, elkarteko gastuetarako» zehaztu du ordiziarrak. Eta maiatza aldera bazkideen eguna ospatzen dute. «Orain dela urte batzuk Zaldibiako errekan amuarrain harrapaketa lehiaketa antolatzen genuen, amuarrainak geuk askatuta. Orain, guk behintzat ez dugu antolatzen», azaldu du Garmendiak. Danborradan ere parte hartzen dute: «Gastadoreen konpainian ateratzen dira mutil handientxoenak, eta gero, mutil horiei eta kantinerei afaria

ematen diegu elkartean», gaineratu du. Horrez gain, mus txapelketa ere antolatzen dute urri edo azaro aldera. «Garai batean bi astetan egunero jokatzen ziren partidak, baina, iaz, egun bakarren jokau ziren partidak, jende gutxiago apuntatzen zelako». Txapelketa horretako bi bikote finalistek Ordiziako elkarteen arteko lehiaketan jokatzen dute gero, udaberri aldera. Urte askoko historia du Ordiziako elkarte honek. Faustino Garmendiaren arabera, «hemen inguruko elkarterik zaharrenetakoa da». Beste hainbeste ere bete ditzala.



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.