GoiBerri 92. zenbakia

Page 1

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

92. zenbakia. 2014ko otsailaren 21a

1977ko Alkate Taldea Alderdi politikoak legeztatu aurreko lana egin zuten alkateek 8-9

Haritz Eguren 3 Iritzia 4-5 Mertxe Aizpurua 6-7 Xabier Erostarbe 10 Jaiak mozorro denda 11 Astigarretako ikasleak 1970. urtean 12 Internet 14

GOI B ERRI Martin Perez de Albeniz Alkate Taldearen argazkiarekin Omaiztegiko udaletxe aurrean. A.M.



GOIBERRI 03

KATE MOTZEAn

Haritz Eguren Sagardogilea

«Egindako lanaren fruituak ikustea da nire ametsa» Mikel Albisu Zerain 2000. urtean Oiharte nekazal etxea jarri zuen martxan Haritz Egurenek (Arriaran, Beasain, 1974). Etxeko sagardoa dastatzera emateko sagardotegi txiki bat ireki zuten, eta «jendearen erantzuna ikusirik 2010ean sagardotegia handitu eta Oiharte sagardo botilaren komertzializazioa» jarri zuten martxan.

Aurtengo sagardoa ere, iazkoa baino hobea al da? Urtero produktuan, produkzioan eta instalazioetan hobekuntzak izaten dira, eta horrek emaitzak hobetzea dakar.

Krisi garaian ere, sagardotegiak beti beteta? Beti, asko esatea ez al da? Sagardotegi garaia epe motzekoa izanik, jende guztia hiru-lau hilabete hauetan pilatzen da.

Sagardoa edateko, sagardotegi

garaia ala uda da hobea? Txotx garaian kupel desberdinetako aukerarekin jokatzea polita da, baina, gorputzak beroarekin gehiago eskatzen du.

Zaletasun bat. Ehiza.

Musika talde bat. Trikitia jotzen duten euskal talde oro.

Abesti bat. Kupela.

Janari bat. Txuleta, nola ez!

Edari bat. Sagardoa.

Oporretarako leku bat. Pirinioak.

Amets bat. Egindako lanaren fruituak ikustea.

Inoiz ahaztuko ez duzun eguna. Hainbeste egun on pasa ditut, lagun artean, familian…

Gorroto duzuna.

«Polita da txotx garaia, baina, gorputzak udan gehiago eskatzen du sagardoa»

MIKEL ALBISU

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Itsasondo, Lazkao, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga

GOI B ERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Lierni Ormazabal Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Ustelkeria.

Goierriko txoko bat. Idiazabal.

Herriko alkate bazina... Ez ote da gertatuko!

Zerainen biziko ez bazina... Beste herri txikiren batean.

Egoitzak: Beasain:

Webgunea:

Oriamendi, 32. 20200.

Posta elektronikoa:

goiberri.hitza.info

Urretxu:

goiberri@hitza.info

Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Publizitatea:

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

Bezero arreta / harpidetzak:

607 530 424 – publi@goiberri.info 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info


04 GOIBERRI

IRITZIA

Goierriko Sahara herriaren aldeko lagunak

3.800 kilo elkartasun adira 38 urte Sahararrak euren lurretatik ihes egin eta Tindufeko errefuxiatuen kanpalekuetan babestu behar izan zutenetik. Ordutik, kanpo-laguntza da errefuxiatuen kanpa- lekuetako biztanleen bizibide bakarra. Saharako herriari egun bakoitza zapalkuntzaren azkena izan daitekeen itxaropenarekin bizitzen laguntzeko, eta baliabide materialak emateko, justiziaren, kulturaren, osasunaren, hezkuntzaren, gizarte-laguntzaren eta nekazaritzaren arloko zereginak bete ahal izan ditzaten laguntzeko helburua dute. Azken batean, bizirik jarrai dezaten. Hainbat pertsonak, erakundek eta gobernuk zokoratua duten gatazka da Mendebal-

B

deko Sahara herriarena. Eta 38 urte igaro dira. Aspaldi begiak itxita bizi dira, Saharako herriari egunez egun giza eskubideak ukatzen zaizkiola ez ikusteko; belarriak estaltzen dituzte, gai horretan erantzukizunak hartzea eskatzen duen jendartemugimenduaren ahotsa ez entzuteko; eta ahoa ixten dute, esaten dutenarekin zapaltzailea ez mintzeko. Ondorioz, gogorra da Sahara okupatuan, sahararrek bizi duten egoera. Ondorioz, krudela da 200.000 sahararrek Arjeliako desertuan, desertuaren gordinean, errefuxiatu kanpamenduetan bizi duten egoera. Honetan, Mendebaldeko Sahararen gatazka ez ahazteko ahalegin xumea da Goierriko Sahararen aldeko lagunak dugun giltzarri nagusia. Gure xumetasunean hainbat egitasmo

burutzeko ahaleginean jarduten dugu. Aurreko astean, Saharako herritarrentzat elikagaiak biltzeko kanpaina abiarazi genuen Goierriko hainbat ikastetxetan eta supermerkatutan. Lau egun eta helburu bat: 200 kutxa janariz betetzea. Helburua soberan gainditu da eta Goierriko familiek eta herritarrek erakutsitako jarrera eta elkartasuna itzela izan da. Guztira, 3.800 kilo janari eta konpresaz betetako 15 zaku bidali ditugu Euskal Karabanara. Dagoeneko guztia kanpamenduetara bidean da. Elkartasunari esker, modu eta leku ezberdinetatik jasotako elkartasuna ezinbestekoa du Saharako herritarren errefuxiatu kanpamenduetako bizitzak, bizirauteko. Soilik antolatutako egitura

sendoari eta elkartasun sentimendu handiei esker, izan dira gai gizarte antolatu bat eraikitzeko desertuaren gordinean. Eta honetan, oraingoan ere, goierritarrek agertu duzuen jarrera, Sahara herriari dagokion aitortza eta askatasuna aldarrikatzeko baliatu nahi dugu. Hurrengo egunetan eta hilabeteetan ere bidean topatuko gaituzue. Oporrak bakean egitasmoa ate joka dugu, eta haur sahararrak goierriko familietan uda pasatzeko aukerak handitzeko ÂŤharrera familiakÂť topatzen egingo dugu ahalegina. Errefuxiatu kanpamenduetako haurren bizi-maila eta bizi-kalitateari modu eraginkor batean eragiteko sortu zen egitasmoak ere goierritarren eskuzabaltasuna eta konpromisoa behar baitu. Mila esker eta laster arte!


GOIBERRI 05

IRITZIA

Asteko irudia

Josu Maroto

Sahara Goierriko Sahara herriaren aldeko lagunek 3.800 kilo elikagai bildu dituzte. Saharari elkartasunezko begirada bat oraingoan.

Udaberriaren atari-festak, inauteriak, gain-gainean ditugu eta badugu garaia mozorroak prestatzen hasteko. Irudimenari bide eman eta aukerarik ez zaigu faltako norbere izana utzi eta beste zerbaiten/norbaiten mozorroa janzteko kanpotik eta barrutik. Izan tradizionalago edo modernoago, izan transzendentalago edo lurtarrago, umorez beteta beste norbaiten larruan jartzea da kontua. Mozorroen aukeraketaren atzean, ordea, badago mundu kultural eta sinboliko bat, erreferenteen mundu bat. Ez da gauza bera pailazoz janztea edo Spiderman-en arropak soineratzea; ez da berdina Ziripot bihurtzea edo andaluzez disfrazatzea; ez da igual Txatxo-ren litsak soinean eramatea edo Ipar Ameriketako indioen jantzien telak zintzilik eramatea. Ez da gauza bera. Gure mundu erreferentziala Hollywood-etik abiatu eta Madrildik bueltan iristen bazaigu (Parisek honetan ez digu hainbeste eragiten zorionez eta zoritxarrez), ez da harritzekoa Tolosan nahiz beste herrietan kapela handidun mexikarrak, guardia zibilak (jada hau ere ezin), zonbiak, bakeroak, toreroak, Bob Sponja-k, Hello

Kitty-ak eta abarrak koloretsu ikustea kaleetan salto, dantza eta brinkoka. Aitzitik, badirudi ikastola eta eskoletan ohikoak direla joaldun, Txatxo, Ziripot eta antzekoen euskal tradizioko (?) mozorroak. Guk gure haurrei gurea den hori irakasten ez badiegu, nork irakatsiko die ba? Nola ikasiko dute ba zer den gurea eta zer ez? Baina inauterietan halakoak egin, eta gero egunerokoan, ez ote daude oso urruti mundu erreferentzial horretatik liburu, telebista, joko, xaboi, pintura, koaderno, karpeta eta abarretan? Ez ote ditugu inauteritan bi bider mozorrotzen gure haurrak?

Ion MuĂąoa

bat eta

Inauterietan bi bider, eta egunerokotasunean ez ala? Geu ere ez al gara egunero mozorrotzen, gizartean hain barneratuta dauden rolak segi beharraren segi beharraz? Tamalez gizartean bizi dugun egoera gordinak ez du egunerokoan irribarre askorik egiteko aukera handirik uzten, eta inauterietan bada ere, geure buruaz eta ingurukoaz barre egiteko lizentzia hartu nahi duenari ez diot nik oztoporik jarriko. Batzuk nahikoa izaten dute ileorde bat jartzea eta besteek, berriz, karroza osoa apainduta izanagatik ere graziaren erdirik ere ez. Norberak ematen dion umore kutsua da balio duena. Egun bateko mozorroa, mozorro hutsa da; eta ez dut uste gain hartuko dionik urtean zehar egindako lan mardulari. Hautatzen den mozorroak, egiten denak, prestatzen denak, beti ematen du ikasteko bidea, baina erreferentziak egunero eta uneoro hartzen dituzte haurrek, ez pentsa! Etxeko sukaldean hasten da heziketa: nondik gatozen eta nora goazen etxean ikasten da, ez da ikastola

bat

Eneritz Gorrotxategi

edo eskolaren kontu hutsa. Helduok gara haurrek ulertuko dutenaren inguruan interpretazioak egiten jarduten dugunak. Aurten ere izango dira Bob Sponja-k edo Hello Kitty-ak, Mielotxin, Ator eta Txatxo-ak baina ziur nago ÂŤtxorixo, zerri eta lapurrakÂť ere ez direla faltako, batzuk gainera, mozorro asko behar ez dutenak izango dira. Ikusiz ikasten da eta ondo pasatuz ere bai.


06 GOIBERRI

ELKARRIZKETA

Mertxe Aizpurua Ipuin kontalaria

«Emozioak eragiten dira ipuinekin, ni barrea sortzen saiatzen naiz» Miriam Luki Ordizia Ipuin bat asteko bederatzi urtean zehar. Hori da Mertxe Aizpurua (Ordizia, 1967) ipuin kontalariaren marka, oraingoz. Ordiziako udal liburutegian 4 urtetik 9 urtera arteko haurrei ipuinak kontatzen dizkie. Kontaketarekin uztartzen ditu Jakintza ikastolan egiten duen antzerki irakasle lana eta gozoki denda batean egiten duena; «umeak dauzkat beti inguruan», dio. Urtetan San Joan suan Marirena ere egin du; aurten ez da aterako Mari bezala, «baina sorgin arruntarena» egiten jarraituko dut. Antzerkiko ikasketak egin zituen Donostian, «duela denbora asko...».

Nolatan hasi zinen Ordiziako liburutegian ipuin kontaketak egiten? Aurretik beste neska batek egiten zituen, hark utzi behar zuela, eta Blas Usabiaga liburuzainak deitu zidan erreleboa hartzeko prest ote nengoen galdetzeko. Baiezko borobila eman nion. Aukera paregabea zela pentsatu nuen. Bertigo pixka bat ere sentitu nuen, izan ere, haurrak publiko zorrotza eta oso naturala dira. Umeak, zerbait gustuko ez badute, aspertu egiten dira eta beste edozertan hasten dira; liburutegian, esate baterako, haspere-

nak egiten edota bira egin eta apaletako liburuak begiratzen.

tarik edo antzekorik ba al daramazu?

Urte osoan aritzen al zara astean behin liburutegian ipuinak kontatzen?

Ni ez naiz mozorrotzen, haurrak atera, eta poltsa laranja handi batetik hartzen ditudan objektuekin mozorrotzen ditut: ileorde edo pelukak, kapelak, loreak... Ipuinekin zerikusia duen edozer gauza ateratzen dut. Haurrek poltsa ikusi, eta badakite ipuina dagoela.

Kontaketa gehienak negu partean egiten ditugu. Urrian hasi eta apirila bitartean izaten dira, astean behin, arratsaldeko bostak eta erdian beti.

Lau eta bederatzi urte arteko haurrentzako kontaketak dira, baina adin tarte bitxia da, lehenengo haurtzaroa eta bigarrena nahasten dituelako. Egia esateko, zer pentsatua eman digu azkenaldian eta beharbada aldatuko dugu. Datozen haurrak gero eta txikiagoak dira. Nagusiagoak ez datoz txikien aldean etortzeko handiegiak direla uste dutelako. Adin tarte hori jarri zen bere garaian, baina, agian, eskariaren arabera doitu egin beharko dugu.

Saioak ere doazen umeen arabera moldatzen al dituzu? Bai, noski. Ez da gauza bera haur txikiagoei ala haur nagusiagoei ipuina kontatzea. Saioetara datozen haurren ezaugarrien arabera prestatutako ipuinak moldatzen ditut. Ume asko etortzen da, haurren liburutegia lepo egoten da, 45 bat haur etortzen da, batez beste.

Zein da kontaketaren dinamika? Mozorrotzen al zara? Male-

Nola prestatzen duzu kontaketa bakoitza?

«Kontaketetara datozen haurrak gero eta txikiagoak dira, nagusiagoak ez dira etortzen» «Tonuen, keinuen eta esaeren bidez haurra ipuinaren mundura gonbidatzen duzu» «Dagoeneko sorginak eta ipotxak belarrietatik ateratzen zaizkit»

Hasteko eta behin adinari erreparatu beharko nioke, baina nahastuta daudenez, nik ipuin bat prestatzen dut eta datozen haurren arabera inprobisatu egiten dut, moldatu, alegia.

Nola? Hizkuntza eta keinuak aldatzen ditut. Horiek dira, hain zuzen, ipuin kontaketaren giltzarri nagusiak. Ahots tonuen, keinuen eta esaeren bitartez haurra ipuinaren mundura gonbidatzen duzu. Gure kontaketetara datozen umeak berdinak izaten dira luzaroan, eta beren eboluzioa gertutik ikusten dut. Polikipoliki konfiantza hartzen dute, batzuetan harrotzeraino ere, eta hori ere ez da oso ona. Edozein kasutan, lehen aldiz ateratzen direnean lotsatuta ikusten ditut, eta kontaketa gehiagotara datozen heinean, denek eskua altxatzen dute erdira ateratzeko. Niri haurrak kontakizunaren parte izatea gustatzen zait; horregatik, ipuinak beti formula berarekin amaitzen ditut: orain txalo bero bat zuentzat, eta beste bat niretzat.

Eta ipuinak nola aukeratzen dituzu? Ipuin bat kontatzeko hogei bat irakurtzen ditut. Liburutegian hartzen ditut, ikastolan begiratzen dut, Interneten bilatzen ditut... Ipuin batzuk motzak dira


GOIBERRI 07

ELKARRIZKETA

eta nik 45 minutu inguruko kontaketak egiten ditut. Inoiz ez dut irakurritako ipuin bat bere horretan kontatu, moldatu egiten ditut. Pertsonaiak aldatzen ditut eta berriak sartu edota bukaerak nire beharretara egokitzen ditut.

Aurretik esan duzu ipuina gustuko ez badute aspertu egiten direla. Ez da erraza izango denen gustuko ipuina kontatzea, ezta? Amaieran ea gustatu zaien galdetzen diet. Inoiz batzuek asko gustatu zaiela eta beste batzuek batere ez zaiela gustatu esan izan didate. Ipuin bat denen gustukoa izatea oso zaila da.

Zuri zer ematen dizu ipuin kontalari jardutea? Umeekin hartu emanean egotea etengabean; asko erakusten didate. Emozioak eragiten dira ipuinekin, ni barrea sortzen saiatzen naiz; hori da gainera gehien betetzen nauena, haurren barrea entzutea. Gainera, burua lantzeko balio dit; ipuinak irakurtzen eta moldatzen ditut, eta dagoeneko sorginak eta ipotxak belarrietatik ateratzen zaizkit.

Zein da zure ipuin faboritoa? Beldurra zer zen jakitera joan zen baten ipuina. Kontatuko zenuke?

MIRIAM LUKI

Gazte batek ez daki beldurra zer den. Gaztelu sorgindu batean hiru gau egiten baditu, erregeak bere alaba ezagutzeko aukera emango dio. Ez du beldurrik pasatzen, alaba ezagutu eta maitemindu egiten dira. Neskak haurdun dagoela esaten dionean gazteak beldurra zer den ezagutzen du lehenengo aldiz; aita ona izango ote da?


08 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

Denbora geldituta Ikurrina legeztatzea eta mende bat lehenago galdutako foruak berreskuratzea izan ziren, besteak beste, Alkate Taldearen kezkak, 1977an. Goierriko bost-bat alkate hasieratik ibili ziren, Martin Perez de Albeniz Ormaiztegikoa tartean. Aimar Maiz Goierri Historia zikloen errepikapena dela diotenek, Euskal Herrian adibide bat baino gehiago aurkituko dute. Udalbiltzak Euskal Herritarrak gara ekitaldia egingo du, bihar, Ordizian, eta tartean «euskal herritartasun ildoa» landuko dute. Orain 37 urte ere sentipen bera egikaritu nahi izan zuten zenbait alkatek, 41 urteko itzalaren ondoren Euskal Herriari, bere ikurrei eta legeei argitasuna itzularazi nahiz. Alkateen Taldeak hartu zuen euskal politikaren abangoardia; Bergaran eta Deba

Goienean sortu zuten, eta Goierrin zabaldu zen berehala. Franco hil ondoren, 1976an demokrazia organikoa ezarri zen, haren arauetara. Alkateak aldatu zituzten herrietan, baina lehengo lepotik segi nahian: hatzez. Herri mailan gizon herrikoiak —artean denak gizonezkoak ziren—, elkarteetan lana egin eta ekitaldiak-eta antolatzen iaioak, sartu ziren udalbatzetan. Bestetik, herriaren sukarra aspaldian ez bezain gora igota zegoen. Aldarrikapenak, protestak eta euskal herritartasuna sendotu zezakeen edozer

Ikurrina udaletxeko balkoira ateratzeko udalbatzarrak egin zituzten 1977ko urtarrilaren 19an Nafarroa barruan zuen estatutu bat nahi zuen Alkate Taldeak; ezezko borobila jaso zuten

lortzeko irrika zegoen. Bi osagaiek bat egin zuten, eta zenbait alkatek dimisioa eman zuten, presioaren presioaz. Halako zerbait gertatu zen Ormaiztegin ere. Martin Perez de Albenizek (Viana, Nafarroa, 1939) 1976ko martxoaren 28an hartu zuen alkatetza. «Aurrekoetatik inork ez zuen segitu nahi. Ni beasaindarra naiz, eta aitonaren herrian, Vianan, jaioa. Ezkonduta etorri nintzen Ormaiztegira. Irizarren nenbilen lanean, eta hortik kanpora saltsa askotan: elizaren inguruko gaietan, eskubaloian, Baso-


GOIBERRI 09

ASTEKO GAIA

Jose Julian Baztarrika zinegotzia eta ni irten ginen balkoira». Ikurrina lortzea ere ondo pentsatu beharrekoa izan zen. «Zaldibiako alkatea eta biok joan ginen Donostiara, Ordiziako frontoi ondoan geratu, eta haren autoan, Madrilgo matrikula zeukalako. Horrela, Donostian bueltan Guardia Zibilak geratzea zailagoa izango zela pentsatu genuen. Beldurrez joan ginen». Gauez itzuli ziren, kotxean lau ikurrina hartuta: Ormaiztegi, Gabiria, Urretxu eta Zaldibiarako.

Oztopoa, Nafarroa

txulo elkarteko lehendakaria nintzen... Lankideek ere animatu ninduten». Alkate Taldean hasieratik parte hartu zuen Perez de Albenizek. Harekin batera, Goierritik Gabiriako alkatea (Andres Goia), Urretxukoa (Juanito Arbizu), Legazpikoa (Prontxio Larrañaga) eta Zaldibiakoa (Juan Mari Etxeberria) bildu ziren, lehen unetik.

Ikurrina, lehen auzia Euskal foruak kendu zituztenetik mende betera hasi zen, Bergaran, atzera euskal estatutua berreskuratzeko mugimendua, 1976an. Ondoren, Alkate Taldeak ikurrina legeztatzea, preso politikoen amnistia eskuratzea, estatutua lantzea —Nafarroa barne—, eta udal hauteskundeak aurreratzeko eskatzea izan zituen Espainiako Gobernuarekin borroka gai. Artean alderdi politikoak jokoz kanpo zeuzkaten, eta Alkate Taldeak hartu zuen gidaritza. Madrilera joan ziren, Rodolfo Martin Villa Gobernazio minis-

troarekin elkarrizketatzera, 1820 bat alkate. Tartean Perez de Albeniz, Etxeberria, Larrañaga eta Arbizu, auto berean joanak. «Marcelino Orejak bazkaltzera gonbidatu gintuen, Vianako Printzea jauregian. Izugarrizko bazkaria egin, eta lorategietara atera gintuen gero. Han lasai hitz egin gezakeela esan zigun, jauregian ‘dena entzuten’ zela eta. Martin Villari zuzenean foruen gaiarekin ez hasteko gomendatu zigun, bestela han bukatuko zuela bilera. Ikurrinarena ateratzeko modua ikusten genuen». Adolfo Suarez zen Espainiako presidente, eta harekin hitz egitea ere lortu zuten, bileratik telefonoz. «Ikusarazi ziguten ikurrinarena baietz baina ezetz, ezetz baina baietz... Usaina hartu genuen Donostian ateratzeko asmoa zegoela. Ez geunden horretarako prest». Hala, 1977ko urtarrilaren 19ko iluntzean udalbatzarrak deitu zituzten, herrietan. «Ikurrina nola jarri, bakoitzaren arabera utzi genuen. Ormaiztegin,

Ezkerrean, Alkate Taldean gehien ibilitako kideak. Goian, Martin Perez de Albeniz, ikurrina jarri zuteneko argazkia erakutsiz, toki berean. A. MAIZ

Talde izaera sendoa zuen mugimenduaz oroipen polita lkate mugimenduaren garaiaren oroitzapen «polita» geratu zaio Martin Perez de Albenizi. Taldekoen artean giro ona zegoela dio, eta herrietako festetan elkar gonbidatzen zuten bazkaltzera, familia eta guzti. Gertakari haiekin «beldurra» ere pasatu zuen, geroago. 1981ean militarrek estatu kolpea jo zutenean, adibidez. «Berez ausarta naiz, baina orduan ordu txarrak izan nituen, otsailaren 23 hartan. Ikurrina jarri genuenean ez nintzen jabetu, eta gero ere ez. Baina orduan konturatu nintzen zer esan nahi zuen».

A

Ikurrina legeztatzea lortu zuten. «Baina helburua ez zen ikurrina, Estatutuaren zerbait ateraraztea baizik. Madrilgo bileran denetik hitz egin genuen, baina ikurrinari buruz gehiena. Nafarroa aipatzea laletxe zen jada». Bigarren bilera bat ere egin zuten Martin Villarekin, Donostian. Hernaniko alkate Ignacio Iruinek eta ministroak aurrez aurreko gatazkatsua izan zuten: «Elkar iraindu zuten. Iruin aretotik atera genuen, bestela Guardia Zibilak eramango zuen. Esan ziguten komunitateetan banatuko zela estatua. Guk Nafarroa ere sartu beharra zegoela esaten genuen, haiek ezetz, Euskal Herria puskatu nahi zutelako. Hori zen gakoa». Alkate Taldearen lekua alderdi politikoek hartu zuten, pixkanaka, eta bere horretan desegin zen mugimendua. 1979an egin ziren lehen udal hauteskunde demokratikoak. Euskal Herriaren proiektuak Nafarroarik gabe zentzurik ez duela dio Perez de Albenizek. «Guztiok gara nafarrak. Izenak berdin dio, hala ere. Nafarroarik gabe dena mozten da: nekazaritza, lurraldea, garapena... Benetako muga Ebron dago, han garbi bereizten da lerroa». Etorkizunean, Euskal Herria batzea alkateen mugimenduaren antzeko joeretatik etorriko dela ziur esaten du Perez de Albenizek, alderdietatik aparte.


10 GOIBERRI

GAZTEAK

ÂŤBi eskuekin kolpe ona dut, baina oraindik irregular samarra naizÂť Xabier Erostarbe pilotari urretxuarrak etorkizun oparoa du. Dagoeneko Aspe enpresakoekin entrenatzen ari da. Asier Zaldua Urretxu Xabier Erostarbe (Urretxu, 1994) zazpi urterekin hasi zen Goierri elkartearen pilota eskolan. Egun, Amezketako Zazpi Iturri elkartekoekin jokatzen du.

Buruz burukoan ondo moldatzen al zara?

Noiz hasi zinen pilotan?

Zeintzuk dira zure dohainak?

Bost bat urterekin. Zazpi urterekin, berriz, Urretxuko pilota eskolan hasi nintzen. Kirola beti izan dut gustuko, batez ere pilota. Umetan krosa ere egin nuen.

Bi eskuekin kolpe ona dut, baina irregular samarra naiz. Ikasten ari naiz. Bakoitzak bere estiloa du eta ni jotzailea naiz.

Beti atzean jokatu al duzu? Umetan aurrean ere jokatu nuen. Bikotearen arabera.

Noiz hasi zinen Amezketakoekin? Duela bi urte. Han pilotari oso onak dituzte eta hobeto entrenatu ahal izateko joan nintzen.

Zeresan handia ematen ari den Tolosa ere Amezketako taldekoa zen.

ASIER ZALDUA

Jaka ere bai. Tolosa ni baino gazteagoa da, baina askotan jokatu dugu elkarrekin. Argi zegoen profesionaletan maila ona emango zuela.

Zeintzuk dira zure erronkak 2014rako?

Babeslea

Maila ona ematea eta gustura gelditzea. Otsailaren 21ean Lezamako finala jokatuko dut Altunarekin. Euskal Liga ere jokatzen ari gara, eta dagoeneko finalerdietarako sailkatu gara. Zumarragako txapelketa ere aurki hasiko da.

Gustatzen zait. Aukeran, pilotaleku osoan hobe. Lau t’erdian ere gustura aritzen naiz, baina aurrelarientzat egokiagoa da.

Kazetari batek Albisurekin konparatu zintuen. Ez dago konparatzerik. Albisu atzelari onenetakoa da. Nik neurea egin behar dut.

Enpresak zurekin harremanetan jarri al dira? Prestaketa fisikoa Tolosan egiten dut, Aspeko Justo Lillo prestatzailearekin. Gainera, Aspeko pilotariekin entrenamendu saio batzuk egin ditut. Nire ametsa profesionala izatea da, baina oso zaila da. Maila altua dago eta, gainera, krisia dela eta, pilotari gutxiago daude. Asko hobetu beharra dut.

Aritz Lasarekin debutatzea gauza handia izango litzateke, ala? Laguna dut eta ikaragarria izango litzateke bera bikotekide dudala debutatzea.

Zein duzu gustuko pilotaria? Umetan Beloki gustatzen zitzaidan. Egun, Albisu eta Zabaleta gustatzen zaizkit.


GOIBERRI 11

MOTZEAN

Mozorroen bila nora? Zaldibiara Inauteriak gerturatzen ari diren heinean, Zaldibiako Jaiak mozorro dendara jendetza inguratzen hasi da. Ane Arrieta Zaldibia Ia dozena bat urte hasi zen, askok Takolo bezala gogoratuko duten Agustin Mujika (Zaldibia, 1960) mozorroak saltzen. Ordizian hasieran, Zaldibian gero, eta joan den urtearen amaieran Donostian ere ireki zuen denda bat, baina, denda nagusia Zaldibiako Jaiak da. Euskal Herri mailan mozorro denden erreferente dela esan liteke Mujikarena. «Lesakatik, Leitzatik, Etxarritik, Hernanitik, Lasartetik... Txoko askotatik» gerturatzen dira mozorro bila Zaldibiara; «ETBkoak ere bai». «Gehien inauterietan saltzen dugu, herrietako festetako mozorro egunetarako ere bai, despedidetarako, kuadrillen juntadizoetarako...», dio. «Antzerki taldeetako jendea, paila-

zoen mundukoa eta horrelako jendea ere etortzen da». Aurtengo inauteriak ere gertu dira, eta «duela hilabete» prestatzen hasi zirenak ere badauden arren, «gehienak azken bi asteetan» joaten omen dira. Bera ere azken unean ibiltzen denetako dela aitortu du.

Animaliak, modan Azkenaldian gehien saltzen diren mozorroak animalienak direla iruditzen zaio: «Modak egoten dira. Orain arte asko saldu dira kirolekin lotura dutenak, elizarekin zerikusia dutenak... Baina, aurten animalienak ari gara saltzen gehienbat. Haurrek nabarmen eskatzen omen dituzte modan dauden filmetako pertsonaiak, eta mutilek, batez ere, «akzioarekin lotura

Agustin Mujika, Zaldibiako Jaiak dendan, mozorroak probatzen. ANE ARRIETA

8.000 artikulu baino gehiago dituzte Jaiak dendan; tartean, 500 pelukatik gora

duten mozorroak» aukeratzen omen dituzte: «Ninjak, ezpatadunak, ...». Guardia Zibilez mozorrotzeko debekuaren inguruan dio, «jantzi ezin daitekeena traje ofiziala bakarrik» dela. Baina, benetazkoen antz handia duten mozorroak ere badaude. Hondarribiko talde batentzat 80 traje saldu omen zituen behin.


12 GOIBERRI

ARGAZKI ZAHARRA

1970. urtean Astigarretan ateratako argazkia da. ANDER IURRITA

Astigarretako ikasleak Erredakzioa Beasain Ormaiztegiko Ander Iurritak eskuratu duen argazkia 1970. urtekoa da, eta Astigarretako eskola umeak ageri dira bertan.

Goiko ilaran, ezkerretik eskuinera, Jesus Irastorza (Itsasko Intxaurzelaietakoa), Lourdes Makazaga (Dorronsorotegikoa), Arantxa Etxaniz (Albitxu-

koa), Gema Garin (Dorronsorotegikoa) eta Maria Pilar Aldasoro (Aizpurukoa) astigarretarrak ageri dira. Beheko ilaran, berriz, ezke-

rretik eskuinera, Presen Lasa (Itsasoko Mandubiko bentakoa) eta Belen Makazaga (Dorronsorotegikoa)ikasleak ikus daitezke.


GOIBERRI 13

ERREZETA

Intxaur-tarta Laberako molde borobil batean zuritutako intxaurrak jarri. Gainean aurretik azukrearekin egindako karamelua gehitu, eta hozten utzi. Hoztutakoan hostorea jarri moldearen bazter guztietan. Gainean pastel-krema jarri, eta

bukatzeko, azalera guztia hostorearekin estali. Ondoren, bazterretan gainetik ateratzen den hostorea barruraka tolestu bi geruzak ondo josiz; pastel krema barruan ondo itxita geratu behar da. Tarta labe oso beroan sartu 5

edo 6 minutuz. Karamelua aldeetatik gainezka egiten hasten denean, labetik atera eta moldeari buelta eman. Azkar atera behar da moldetik, azpian zeuden intxaurrak goian direla eta karameluak aldeetatik gainezka egiten duela.

Lontxo Ormazabal Korta jatetxea

Osagaiak 300gr intxaur Hostorea Pastel-krema Azukrea karameluarentzat


14 GOIBERRI

INTERNET

saretik Inkesta goierri. hitza.info

theindezents.com

Klik

Blog bat baino gehiago

Egunean zenbat orduz erabiltzen dituzu teknologia aparailuak? (ordenagailua, telebista, mugikorra...)

Euskaraz idazten duten hedabideen artean, Twitter sarean jarraitzaile gehien dituena Berria egunkaria da. Pello Urzelai kazetariak bere blogean argitaratu dituen datuen arabera, 23.700 jarraitzaile ditu Berria-k.

✞6 ordutik gora ..............%35 ✞ 3-6 ordu artean..........%25 ✞ 1-3 ordu artean ............%31 ✞ Ordubetetik behera.....%8

Teknologia

4,8 milioi lagun APPetan lanean Azken belaunaldiko telefono mugikorrekin eta tabletekin batera asko zabaldu dira APPak (aplikazioak), eta horien inguruan sortu den negozio bolumena ere gero eta handiagoa da. Europar Batasuneko komisioak agindutako Eurapp ikerketaren arabera, 2018rako, 4,8 milioi lagunek lan egingo dute APP horien garapenean.

Berria, twitterren jarraituena

azpi urteko ibilbidearen ondoren, aro berri bati ekin dio Mikel Alvarez beasaindarraren The Indezents blogak. Horretarako, diseinua ez ezik, webgunea bera ere berritu du, eta ‘.com’ bihurtuta dator orain. Aldaketarik handiena, ordea, edukien aldetik etorriko da; izan ere, blog soila izateaz gain, bideo ekoizpenak eta online nobela baten atalak irakurri ahal izango dira bertan. Hala, The Indezents berriak «bi hanka gehiago» izango dituela azaldu du Alvarezek. Le-

Z

hena, Rural Postmodern Videos izeneko «sasi-produktora» dela dio umorez; bertan, bideoklipak, spotak eta «burutik pasatako harrikadak» sartuko ditu. Bigarren atala, egilearen proiektu pertsonal bat da; Finlandia izeneko «online nobela». Oharrak hartzen eta ideiari bueltak ematen urteak pasa eta gero, astero nobela horren atal bat argitaratuko du, datorren asteartean hasita. Horrez gain, orain arteko kontakizun, iritzi eta filme nahiz diskoen kritiken bidetik jarraituko du, hori bai, ideiaz eta indarrez berrituta.

Haren atzetik daude Gaztea (18.500), Argia (13.100), Hamaika (7.198), Euskadi Irratia (7.164), EiTB albisteak (6.497) eta Sustatu (6.294). berriaro.wordpress.com

Itzulpen sistemak ebaluatzeko deia Hizkuntza eta teknologia arloan lan egiten duen Ixa Taldeak, ingelesetik euskarara automatikoki itzultzeko hainbat sistema garatu ditu. Onena zein den erabakitzeko, Ebaluatoia antolatu dute, eta erabiltzaileei dei egin diete itzultzaileak probatu eta iritzia eman dezaten. ixa2.si.ehu.es/ebaluatoia


GOIBERRI 15

PUBLIZITATEA



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.