GoiBerri 70. zenbakia

Page 1

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

70. zenbakia. 2013ko irailaren 6a

GOI B ERRI

Jesus Mari Mu単oa 3 Iritzia 4-5 Gema Hernandez 8-9 Herri kirolak lagun artean 10 Igartza-Loinatz auzoko jaiak 11 Ibilbidea: Txurruko punta 13

Tunelik zaharrena San Adriango aztarnak Zegamako Anduetzan ikusi daitezke 6-7

Aranzadi elkarteak San Adrianen azken urteetan egindako indusketen emaitza Anduetza baserrian ikusi ahalko da, urtebetez. ARANZADI


02 GOIBERRI

PUBLIZITATEA


GOIBERRI 03

KATE MOTZEAn

MIKEL ALBISU

Jesus Mari Muñoa Azoketako saltzailea

«Uruguain senideak bisitatzen pasa genituen egunak ahaztezinak dira» Mikel Albisu Mutiloa Mutiloako Atiber baserrian bizi da Jesus Mari Muñoa (Segura, 1955). Mari Angeles Telleria emaztearekin batera astean sei azoka egiten ditu (Lazkao, Beasain, Ordizia, Arrasate, Oñati eta Zumarraga), mota guztietako gazta, lekariak, arrautzak, eztia, intxaurrak... salduz.

Zein da lanerako azoka egokiena? Denak berdintsu. Arrasateko postua itxia da, baina jartzen eta kentzen lan handiagoa du.

Zaletasun bat.

Jaso duzun oparirik bereziena.

Autoen mundua gustuko dut, baina, orain ez dut jarraitzen.

Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.

Itsas bidaia bat egitea. Bilobak. Uruguain senideak bisitatzen pasa genituenak.

Musika talde bat. Autoan noanean irratian jartzen dutena entzuten dut.

Janari bat.

Ordizia, Zumarraga...

Edari bat.

GOI B ERRI

Asturias, Galizia...

Amets bat.

Eta, saltzeko?

Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga

Oporretarako leku bat.

Azoka, dudarik gabe. Aukera handiagoa izaten da, jeneroa freskoagoa da...

Arrautzak, txistorra edo urdai azpikoa eta patata frijituak. Prestatzeko, berriz, txerrikumea edo arkumea burruntzian.

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Itsasondo,

Ardoa, ona bada hobe.

Erosketak egiteko, azoka ala denda?

«Azokan erosketak egiteko aukera handiagoa izaten da, jeneroa freskoagoa da...»

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Lierni Ormazabal Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Goierriko txoko bat. Bizi naizen ingurua.

Herriko alkate bazina... Herri txiki hauetan konpromiso gehiegi izaten da.

Mutiloan biziko ez bazina... Seguran.

Egoitzak: Beasain:

Webgunea:

Oriamendi, 32. 20200.

Posta elektronikoa:

goiberri.hitza.info

Urretxu:

goiberri@hitza.info

Barrenkale 13. 20700.

Publizitatea:

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

Bezero arreta / harpidetzak:

673 69 90 95 – asubinas@bidera.eu 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info


04 GOIBERRI

IRITZIA

Itxaro Mendizabal Amundarain Ttiklik Elkargunea

Komunikazio ez bortitza entitu al duzu horrelakorik inoiz? Pazientzia agortzen zait! Zergatik ez du kasurik egiten?. Etsita nago eguneroko gatazkekin! Ez dut gustatuko litzaidakeen armonia eta giro ona lortzen!. Nola azaldu dezaket gustatzen zaidana, saririk eskaini gabe?. «Gau horretako Ramadanafaria ezin hobea zegoela diote. Giro ederra bezain atsegina arnasten omen zen. Palestinako errefuxiatu kanpamendu bateko denda txiro batean izatea gutxienekoa zen, bertan zeuden jendearen arteko sentsazioak ziren garrantzia zutenak. Norbaitek ikusiko balitu, inork ez luke pentsatuko bi ordu lehenago bertan zeuden bi gizonetako batek besteari ‘hiltzaile!’ deitu ziola Palestinar errefuxiatu talde baten aurrean». Kontatu berri dugun pasarte honetako protagonista Marshal Rosenberg dugu, psikologia klinikoan doktore, hezitzaile, nazioarteko gatazketan bitarteko ezaguna eta CNVC Center

S

for Nonviolent Communication-aren sortzailea. Munduan zehar ematen zituen hitzaldi, mintegi eta lanetako batek palestinar errefuxiatu kanpaleku bat bisitatzera eraman zuten. Egun batzuk lehenago kanpaleku hori Israeldar ejertzitoak erasoa izan zen eta edozein lekutan ikus zitezkeen made in USA jartzen zuten gas negar-eragile ontziak. Hitzaldia ematen hasi zenean, bera ere Ameriketakoa zela ohartu zirenean, gizon bat altxatu eta hiltzaile! oihukatu zion eta honekin batera beste hainbeste palestinar altxatu eta berdina egiten hasi ziren. Nola lortu ote zuen Rosenbergek egoera honetatik atera eta hiltzaile deitu zion horrekin Ramadaneko afaria banatzea? Rosenbergen hitzetan: «Ez nuen nitaz pentsatzen zuena entzun, berak sentitzen zuenarekin konektatu nuen soilik, bere beharrekin». Komunikazio bortitz eta autoritario batek min asko egin lezake eta gizakia gauza izugarriak egitera eraman. Ondo aukeratutako hitz batzuk,

«Ondo aukeratutako hitz batzuk edozein gatazka konpondu lezakete»

bestearekiko enpatia erakusten dutenak, berriz, edozein gatazka konpondu lezakete. Gehienak gure harremanen kalitatea hobetzeko gaitasunak edukitzeko desiratzen gaude, horiek modu hobeagoan eta eraginkorragoan komunikatzen lagundu gaitzaten. Tamalez, asko lehiatzera, epaitzera, eskatzera eta diagnostikatzera eramaten duten eredu hezitzaile eta patroi batzuk erabiliz heziak izan gara, oso gaztetatik aurreiritziak erabiltzera eta giza harremanetan ondo edo gaizki dagoena adieraztera. Askotan, hitz-egiteko eta pentsatzeko dugun ohiko moduak komunikazioa geldiarazten du, eta gaizkiulertuak edo frustrazioak sortzen ditu. Hau dena guk geuk alda dezakegu, ikasketa eta entrenamendu prozesu baten bidez, Rosenbergenen Komunikazio Ez Bortitza erabiltzen ikasiz. Komunikazio Ez Bortitzaren eredua: Behaketa / Sentimenduak / Beharrak / Eskaera. Hilaren 9an, astelehenean, Komunikazio Ez Bortitza lantzeko Nerea Mendizabalek sortu duen ©ZUTANI jolas berriaren aurkezpena egingo da, dohainik, Beasaingo Ttiklik! Elkargunean. Gaiari buruzko ikastaro trinko bat ere prestatu dute, parte hartu nahi duen edonorentzat.

Txinpartak «Obamak ez du gerrarik nahi, baina ez du beste aukerarik (o gizajoa!). Eta guk sinetsi ez dela beste aukerarik» Idurre Eskisabel Kazetaria

Superkopa

Ibilaldi mitologikoa

Ampo-Ordizia errugbi taldeak Superkopako partida jokatuko du igandean, Ordiziako Altamirako zelaian 13:00etan. 20122013 denboraldiko Ligako garaile izan zen Valladolideko Quesosos Entrepinares taldearen aurka lehiatuko da, Errege Kopa irabazi zuen Ordiziako taldea.

Ataungo Lizarrusti Parketxean, 10:00etan, ibilaldi mitologikoa egingo dute, etzi hilak 8. Lareoko urtegira bidean, parke naturala eta bere inguruak gordetzen dituen istorioak ezagutzea da helburu. (Izena ematea: 943 18 03 35/ barandiaran@ gipuzkoamendizmendi.net).


GOIBERRI 05

IRITZIA

Asteko irudia

Josu Maroto

Gema Hernandez

Aizan, Joxepa, edukitzeaz eta ez edukitzeaz arituko al gara? Zorionekoa oraintxe egun batzuk opor gehiago dituena pentsatuko dun akaso. Ba ez, ez noan hortik. Gehiago noan beste honetatik: Ez daukanak ongi ohi daki edukitzea zein den ona zioen Xabier Leteren letra gogoangarriak. Eta hori egia izanik ere, pentsatzen jarri al haiz, mundu honetan, sarri, gutxien daukanak erakusten duela irribarrerik loratuena eta daukan apurra elkarbanatzeko prest izaten dela. Denok dizkinagu gogoan miseria gorrian bizi diren munduko leku ezberdinetako bizilagunen gisa horretako argazki ugari. Honetaz guztiaz pentsatzera iritsi naun, uda honetan Goierrin ezagutzeko aukera izan dugun abeslari bikote batekin momentu eder batzuk bizitzeko zoria izan dugunean. Las dos D ahizpa kubatarrez ari naun. Hura indarra, poza eta bizi-gogoa erakutsi eta transmititu digutena Euskal Herrian barrena eskaini dituzten emanaldietan! Goierrin, Lazkaon ez ezik, Beasainen, Idiazabalen, Ataunen eta Urretxun entzuteko aukera izan dinagu. Ez zaidan berehala ahaztuko Lazkaoko kantaldiaren ostean izan genuen tertulia luzea. Kuban bizi duten egoera larriaz jakitun, sinesgaitza egiten dun ahizpa

horien umiltasuna, horien bizitzari begiratzeko modua eta, azken batean, horien klasea! Hitz batean, bizi-poza jaso geninan merkemerke eurengandik eta eurei ere guretik eman genienan. Ni horretan nion. A, eta bizipoza zabaltzen segitzeko aukera ezin hobea izango dinagu Lazkaon, irailaren 22an, Irrien Lagunak-en eskutik izango dugun festan.

Inazio Usarralde

bat eta

Musuak, ematea eta hartzea. Irribarreak eskaintzea eta jasotzea. Harri-koxkorrak erreka-zulora bota eta txapla! entzutea. Itsasoaren gorabeherei eta olatuen joan-etorriei begiratzea. Pago azpiko itzalean lo kuluxka egitea. Hodeiekin haizeak egiten dituen marrazkiei begira egotea... Ba al zagok hori baino plan politagorik, zoriontsu izateko? Aipatutakoak denok dizkiagu eskuera, jabetu eta baloratu egin behar, ordea, eta horixe egiten ez zakiagu. Pena. Pertsona bakarrik ez garenez, ordea, gizarte eta herri ere bagarenez, zerbait gehiago behar diagu zoriontsu izateko, Kubako kantariek erakutsi zigutean bezala. Iraultzak lotzen gaitik bi herriak: Kubako iraultza ondorenean jaioak dituk Daniellis eta Danieuris ahizpak eta Euskal Herriko iraultza aurreko egoera (hala ote?!) ezagutzeko aukera izan diate gure artean eman duten denboran. Gurasoei eta aitona-amonei entzuten dizkieten Kubako kontu asko, Euskal Herrian bizi izan dizkiate. Asko eman zigutek eta guk

bat

Joxepa Madariaga

ere bai beraiei, nonbait. Eskerrik asko eta segi dezagula elkarrengandik ikasten. Bizipozerako gonbita ere jaso diat, bai, ÂŤSentitu, pentsatu, ekin!Âť, Lazkaon 22an. Elkar ikusiko diagu.


06 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

Denboraren koba San Adriango leizean denborak ahots andana utzi du. Aranzadi elkartekoak gero eta sakonago dauden aztarnak aurkitzen ari dira, denboran oso atzera doazenak. ‘Sandrati, denboran zehar igarobidea’ erakusketan bildu dituzte. Miriam Luki Zegama San Adriango leizeak eta inguruek denborari buruz hitz egiten dute. Adolfo Moraza Aranzadi elkarteko arkeologoaren eta historialariaren arabera, «Euskal Herrian badaude hainbat leku mitiko, eta San Adrian horietako bat da». Izaera mitikoa ez dio bakarrik historiak berak ematen, naturak berez sortutako pasabidea baita, «gizakiak gerora moldatu duena».

Zegamako Udalaren eta Gipuzkoako eta Arabako Partzuergoaren lurretan dago San Adrian. Aranzadi elkarteak azken bost urteetan paraje haietan egindako arkeologia indusketen emaitzak Sandrati, denboran zehar igarobidea erakusketan bildu dituzte. Erakusketa Zegamako Anduetza baserrian ikusi ahalko da, urtebetez. «Ikerketa mota hauetako emaitzak biltegi batean gor-

detzea da ohikoena; gure helburua orain arte aurkitutakoa gizarteratzea da». Bi zatitan banatu dute erakusketaren edukia. Alde batetik, informazioa ematen duten bost dorre daude. Lehenengo dorrean leizearen eboluzio fisikoa azaltzen dute, azken urteotako ikerketak aintzat hartuta. Bigarren dorrean orain 14.000 urteko hastapenetatik abiatuta, gizakien egonleku gisa aurkezten dute ingurua. Hirugarren dorreko ardatza gaztelua da, eta laugarrenekoa, galtzada. Bosgarren dorrean pasabidea abandonatu zuteneko azken faseraino iristen dira, aurreko mendearen hasierara arte, hain zuzen. Informazio hori guztia emateko argazki zaharrak, marrazkiak, mapak eta krokisak erabili dituzte. «Informazio ugari ematen dugun arren, oso bisuala da».

baino ezin baita nabaritu tokiaren ukitu mitiko hori, denboraren giltza denaren sentipena. Arkeologoaren argota erabili du Morazak San Adrianen egindako aurkikuntzen berezitasun nabarmen bat azaltzeko: seriazioa. «Hau da, une ezberdinetan gizakiaren bizilekua izan da, etenik gabe. Eta han bizi izan direnek hondar aberatsak utzi dituzte». Aranzadikoek 2008an lanari ekin ziotenean ez zuten espero hainbeste denbora emango zutenik: «Hilabeteko lana zela uste genuen, baina bost urte daramatzagu, eta ez dugu oraindik bukatu». Arkeologoak gero eta sakonago industen ari dira, eta orduan eta atzerago doaz denboran. «Orain arte hiru bat metro egin dugu behe-

Aurkikuntzak ikusgai

Altxorra pieza bakoitzak besteen ondoan osatzen duen puzzlea da lfredo Morazak dioenez, «arkeologo batentzat, aurkitzen duen pieza bakoitza altxor bat da». Pieza batek besteak baino antzinatasun gehiago izateagatik balio gehiago duela pentsatu izan bada ere, Morazak dioenez, «benetako altxorra puzzlea bere osotasunean osatzea da». Bertatik bertara topatzen dituzten pieza sortak osatzen duen puzzle horrezaz gain, badago beste puzzle zabalago bat. Izan ere, aurkikuntza berriek jadanik egindakoekin alderatzeko aukera ematen diete ikerlariei, hala tokian bertan topatutakoak nola beste leku batzuetan aurkitutakoak. Finean, arkeologoak duen materialaren arteko harremanak aztertuz jakituriaren puzzlea berregiten du.

A

Erakusketaren beste atalean Paleolito aroko piezak (orain 14.000 urte), Brontze arokoak (orain 3.500 urte) eta Erdi Aroko piezak ipini dituzte. «Material originalak dira, bertan aurkitutakoak eta erreprodukzioak». Hala ere, ikusleek igitai zati bat identifikatu ahal izateko igitai osoa jarri dute, adibidez. Aurreko hori guztia aurkitu daiteke erakusketan. Dena dela, Morazak gomendio bat luzatu nahi die bisitariei: «Lehenengo San Adrianera joan daitezela, eta gero erakusketa ikus dezatela». Bertatik bertara

«Gizakien bizileku izan da une ezberdinetan etenik gabe, hori da seriazioa» «San Adriango Pasabideak egungo autopistako geralekuen antza zuen» Alfredo Moraza Arkeologoa


GOIBERRI 07

ASTEKO GAIA

San Adriango irudi ezberdinak XIX. mendean hasi eta egungo indusketak arte. ARANZADI

ra, eta beste hiruzpalau metro geratzen zaizkigulakoan gaude». Kobaren harri artean zein kanpoaldean paleolitoko ehiztarien eta biltzaileen ebakitzeko, zerratzeko zein karrakatzeko suharrien aztarnak aurkitu dituzte. Brontze aroko nekazarien eta abeltzainen larrua lantzeko tresnak topatu dituzte. Kobaren tuneletan gorpuzkien hondarrekin egin dute topo; tumulu bat ere aurkitu dute, gertu. Egun, basoan gora dagoen tokian gizakiak orain 14.000 urte zergatik elkartzen ziren azaldu du Morazak: «Denetarik zutelako, erreka, fruituak zein ehizatzeko piztiak». Orduz geroztik, gizakiek nomadak izateari utzi ziotenean ere bizileku izan dute San Adrian. Gerora toki estrategikoa izateari ez dio utzi. «Pasabide garrantzitsua izan da, baita kokaleku garrantzitsu bat ere, hasi Erdi Arotik eta aurreko mendera arte». Seriazioa 1913an leizean geratzen zen azken etxeak su hartu zuenean eten zen. Mugak zaintzen zituzten mikeleteak izan ziren azken bizilagunak. Urrezko garaiak ezagutu ditu San Adrianek. «Pasabide nabarmena izan zen. Gaztelua, ermita eta ostatu handia zeuden han, egungo autopistako geralekuen antza zuen», agertu du, grafikoki, Morazak. Gainbehera XVIII. mendean Gipuzkoako Foru Aldundiak Arlabaneko portua Arabara egiteko igarobide nagusi gisa aukeratu zuenean hasi zen. Aurkikuntza guztien artean urrezko txanpon txiki bat ere topatu dute arkeologoek, iragandako urrezko aroen lekuko. Denboraren berbaroa ez da orain artean isildu San Adriango leizean barrena zein inguruko parajeetan.


08 GOIBERRI

ELKARRIZKETA

GEMA HERNANDEZ

Gema Hernandez Triatleta

ÂŤHurrengo Ironmana noiz eta non egin pentsatzen aritu naiz iaÂť Xiker Esnal Zumarraga Pasa den asteburuan Vichyn (Frantzia) egin den Ironman proban parte hartu du Gema Hernandez triatletak (Urretxu, 1978). Oso gustuko du kirola, eta labide ere bihurtu du. Zumarragako Ispilla kiroldegian egiten du lan eta duatloietan eta triatloietan parte hartzen du. Iaz, ordea, Ironman proba batean parte hartzea erabaki

zuen, eta Frantziakoa izan da lehena. Emaitza bikaina lortu du, gainera: 35 eta 39 urte arteko emakumeen artean Europako txapeldun tituluarekin itzuli da Vichytik.

Zer moduzko esperientzia izan da Ironmana? Oso esperientzia polita eta positiboa izan da, eta oso gustura geratu naiz. Asko gustatu zait, gainera, proba. Beldur handiarekin joan nintzen, froga oso lu-

zea delako eta aurretik ez neukalako halakorik eginda. Indarrak neurtu behar nituela banekien, eta hasieratik lasai-lasai hartu nuen, eta asko disfrutatu dut. Horrelako froga bat bukatzeak emozionalki ematen dizun poza ere izugarria da, beste proba batzuetan baino gehiago, prestaketa ere gogorragoa izaten delako.

Europako txapeldunorde geratu zara. Helburu zehatzen bat

bazenuen denborari dagokionez? Helburua bukatzea zen, eta beste dena bakarrik etorri da, bila joan gabe; ez nintzen emaitza hori lortzeko asmotan joan. Baina hala gertatu da eta oso pozik nago. Proba hasieran erritmoa hartzea pixkat kostatu zitaidan, baina behin erritmoa hartuta oso gustura aritu nintzen, itomenik gabe, ondo janez eta ondo hidratatuz. Dis-


GOIBERRI 09

ELKARRIZKETA

tantzia oso luzeak dira, eta beldurra ematen dute, baina lasai hartuta helmugara iristen da.

ten dituzuenontzako egutegia gero eta zabalagoa da. Duela urte batzuk triatloia eliteko kirol modura ikusten zen, aukera gutxi batzuek zutela zirudien. Gisa horretako probak egiten zituena beste koska batean bezala zegoen. Gaur egun aldiz, ez da horrela. Zabaldu egin da eta gero eta jende gehiagok egiten du, hortik probak areagotu izana. Are gehiago, hainbat frogatan izena eman ahal izateko azkar mugitu behar izaten da. Emakumezkoen parte hartzea ere goraka doa.

Noiz erabaki zenuen Ironman proba egitea? Eta zergatik Vichyn? Iaz hartu nuen erabakia, orduan ikusi nuen gai neure burua Ironman proba egiteko. Vichyko Ironman erdia egin nuen pasa den urtean eta asko gustatu zitzaidan. Batez ere, bizikletako ibilbidea izan zen erakarri ninduena, laua delako. Hobeto moldatzen da nire ezaugarrietara. Horrez gain, proba udan izateak garrantzia izan zuen aukeraketa egiterakoan, prestatu ahal izateko denborarik ez nukeelako izango bestela.

Emaitzei begiratuta, garaipen eta postu on asko dituzu aurten egindako neguko triatloi, duatloi, eta triatloietan. Besteak beste, Espainiako txapelduna zara F35-39 mailan, Euskadiko txapelduna ere bai, laugarren egin zenuen Bilbon...

Izan ere, 5 urteko alaba duzu, eta horrek, besteak beste, entrenamenduak egiteko denbora murriztuko dizu. Malenek denbora eskatzen du noski, eta Zumarragako igerilekuan lan egiten dudanez, urtean zehar ikastaroak eman behar izaten ditut. Neguan edo udaberrian ezingo nuke horrelako probarik egin, ezingo nuke behar bezala prestatu.

Etxekoek zer esan zizuten Ironman proba egiteko asmoa zenuela jakin zutenean? Senarrak normaltasunez hartu zuen. Gustuko du kirola orohar,

ÂŤNire helburua bukatzea zen, eta beste dena bakarrik etorri da, bila joan gabeÂť ÂŤJanaren eta edanaren kontrolak distantziak baino gehiago kezkatzen nauÂť

GEMA HERNANDEZ

eta alboan izaten dut beti. Nire mekanikaria, argazkilaria... da. Akuilu garrantzitsua da oso niretzat Asier, Itsaso Leunda entrenatzailea bezala. Asko lagundu didate. Gurasoek erotzat hartu ninduten berria jaso zutenean, horrelako probak egitea ez dela batere osasungarria esan zidaten.

Osasungarria izan ala ez, probak eskatzen duen ahalegina ikusita, ez da hain arraroa hori pentsatzea, ezta? Egia da ondo prestatuta egotea eskatzen duela era honetako proba batek. Fisikoki eta psikologikoki. Baina horiexek dira zehazki gogoko ditudanak, froga luzeak. Bakoitzaren erronka pertsonala da. Gainera, lehiatzea da gustatzen zaidana, ez sailkapenari begira, baizik eta helburu bat jarri eta hori lortzeko entrenatzea. 2007an egin nuen lehen triatloia, proba egiteko, eta begira orain. Gozatzea

da nire helburua, oreka mantenduz.

Gozatzeko, ordea, ondo prestatuta egoteaz gain, indarrak ondo gorde edo banatzen jakin beharko da. Helburuak markatzen du asko hori. Bost Ironman erdi egin ditut eta proba guztietan ikasi dut zerbait. Monegros-eko (Aragoi) proban, esaterako, oso ondo sentitzen nintzen, baina gehiegi fidatzeak larri pasarazi zidan. Ez nuen behar bezala jan eta edan, eta hidratazio faltak proba bertan behera uztera behartu zidan ia. Oso burugogorra naiz, ordea, eta amaitu nuen azkenean. Janaren eta edanaren kontrolak distantziak baino gehiago kezkatzen nau. Norbere gorputza ezagutzea oso garrantzitsua da.

Monegrosen, Valladoliden, Zarautzen, Bilbon... egin duzu triatloia aurten, besteak beste. Triatloiak nahiz duatloiak egi-

Ez nituen espero inondik inora. Aurrez ere esan bezala, gozatzea izaten da nire helburua, sailkapena bigarren mailan geratuz. Bilboko triatloiean laugarren egin eta saria jasotzera joan nintzenean tokiz kanpo sentitu nintzen, hura beste baten lekua balitz bezala. Poz bikoitza izan zen. Honetaz bizi naizela uste du jende askok, baina proba hauek egiteko ordaindu egiten dut.

Orain bost urte espero ez zenuen tokian zaude eta Ironmana zer den ere ezagutu duzu. Hurrengo sasoirako probak urte amaieran erabaitzen dituzun arren, Ironmana berriro egiteko asmorik baduzu? Asko gustatu zait esperientzia eta ia hurrengoa noiz eta non egin pentsatzen ere aritu naiz. Vichytik bueltan autoan senarrarekin netorrela, datak begiratu eta nora joan gaitezken pentsatzen aritu ginen. Gainera, horrelako probak bidaiatzeko ere aprobetxatzen dugu, eta ia hasi gara hurrengo urteko plana egiten. Beraz, ez dut ezetzik esango, eta asko gustatuko litzaidake esperientzia hau errepikatzea.


10 GOIBERRI

GAZTEAK

Iazko II. Kuadrilla arteko herri kirol txapelketa Rockus taldeak irabazi zuen. . HITZA

Herri kirolak elkartuko ditu Ordiziako kuadrillak Erredakzioa Ordizia Festa egunak izango dira datozen egunak Ordizian: Euskal Jaiak (egitarau osoa ikusi liburuxkan). Asteazkena, hilak 11, iraileko azoka berezia egunik handiena izaten bada ere, Ordiziako gazteek eta kuadrillek biharkoa izango dute egun handia. Emaneurre taldeak antoaltuta, aurten ere, III. Kuadri-

Babeslea

lla arteko Herri Kirol txapelketa jokatuko baitute, Plaza Nagusian. Aurten, lehiaketaren ordua aldatu dute. 17:30ean hasiko dira kanporaketak, «plaza inguruan dabilen jendetza erakarri eta plaza giroari berotasuna eman asmoz», diote Emaneurrekoek. Finala 21:00ak inguruan jokatzea espero dute.

Gero eta arrakasta handiagoa duen ekimena da Emaneurrek antolatutakoa. 14 taldek hartuko dute parte herri kirol txapelketan: Pluying, Emaneurre, Rockus, Sophomores, Tzulo, Km 39, Monolio Pirulak, Bidegora, Enfermeras Asesinas, Bekause, Gauss, Buff, Herrira eta Embiel. Zortzi laguneko taldeak dira. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, aurten ez da ingudearen proba egingo, eta haren ordez, asto karrera egingo dute. Aizkolariaren erakustaldia ere prestatu dute. Bi aizkolari ariko dira lehian, eta bi aizkolariek, finalera iritsitako bi taldeekin jokatu-

ko dute azken saioa. «Aizkolari azkarrena, sailkapen fasean denbora onena egiten duen taldearekin ariko da finlean; bigarren aizkolaria, berriz, 2. talde finalistarekin».

Afaria Kirola aitzakia hartuta, mahaiaren bueltan elkartuko dira parte hartzaileak eta hala nahi duten herritarrak. Afarirako menua, txerri errea izango da. Egun osoan burruntzian erreko dute txerria. Sagardo kupela ere bertan jarriko dute. Afarirako txartelak 6 eurotan eros daitezke Kantoi, Kirikil, Urdin, Sugaar, Orlegi eta Herriko taber-


GOIBERRI 11

MOTZEAN

Festa eta kirola uztartuta Beasaingo Igartza-Loinatz auzoan festak ospatuko dituzte asteburuan beste urtebetez. Auzotarrek prestatutako festak izaten dira, eta aurten bi berrikuntzekin dator egitaraua: mendi duatloia eta haurrentzako krosa. Loinaz Agirre Beasain Loinazko Ama Birjinaren egunaren inguruan antolatzen dituzten festak Beasaingo Igartza-Loinatz auzoan. Gaur, hilak 6, buruhandiekin eta txistulariekin emango diete hasiera festei. Kirol probek inoiz baino protagonismo handiagoa izango dute aurten. Bigarren 3x3 saskibaloi txapelketaz gain, mendi duatloia eta haurrentzako krosa antolatu ditu Igarloi elkarteak. Bihar, 16:00etan hasiko da, mendi duatloa izango da. Auzoan barrena osatu dute mendi duatloiaren ibilbidea. Auzoko Gaztelu, Arrieta, Ota単o, Olazar, Agerre, Beatxurrreta, Errekarte Txiki eta Loinaz baserriak lotuko dituzte kirolariek. Guztira, 23 kilometro egin beharko dituzte. Korrikan 5 kilometro egin beharko dituzte lehenengo kirolariek; ondoren 15 kilometro bizikletan; eta azkenik, beste 3 kilometro korrika. Igandean, berriz, umeentzako krosa antolatu dute. Igartza jauregitik hasita, 1999 eta

Igartza Loinazko VI. Ardo dastaketa egingo dute gaur, 19:00etan. MAITANE LEGARRETA

2005 urte bitartean jaiotako haurrek korrika egiteko aukera izango dute. 2004-2005ean jaiotakoak izango dira korrika egiten lehenak, 10:00etan. Orduerdiko tartearekin aterako dira gainerakoak.

Igartzako dantzariak Igartza inguruan, kirolaz gain, bihar, izango da besterik: Igartzako dantzarien eguna. Ezpata dantzarien kofradia Beasaingo udaletxetik Igartzara abiatuko da 12:00etan, Elgoibarko Errosarioko Amaren Kofradiarekin batera, eta ezpata dantzen saioa egingo dute Igartzan. Jarraian, sagardoa eta pintxoak dastatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek, jauregiaren inguruko zelaian. 14:30ean bazkaria egingo dute Igartza jauregian eta arratsaldean, 18:30ean, erromeria izango da Aiko taldearekin.

Egitaraua Egitarau bete-betea antolatu dute astebururako Igartza-Loinatz auzoan. gaur, hilak 6. 18:00:Txupinazoa buruhandiekin eta txistulariekin. 18:45: Haur jolasak Izartxorekin. 19:00: Ardo dastaketa. 21:30: Diskofesta. 22:30: Kontzertuak Gaztetxean. bihar, hilak 7. 10:00: Basket 3x3 txapelketa. 11:00: Marrazki tailerra. 12:30: Igartzako dantzariak. 16:00: Mendi duatloia. 16:30: Mus txapelketa. 17:00: Apar festa. 17:30: Patata tortilla lehiaketa;

18:30: Erromeria Igartzan; 18:30: Duatloiko sari banaketa. 19:00: Trikipoteoa mozorroturik. 21:00: Herri afaria mozorroturik. 22:00: Dantzaldia Imanol DJarekin. 22:30: Kontzertuak Gaztetxean. etzi, hilak 8. 10:30: Igartzako umeen krosa. 11:00: Paella erraldoiaren prestaketa. 12:30: Laguntasuna Errondaila. 14:15: Herri bazkaria. 17:00: Txapel jaurtiketa txapelketa. 17:30: Izan Izar abesbatza. 18:15: Buruhandiak. 19:00: Trikipoteoa.


12 GOIBERRI

IBILBIDEA

Txurruko puntatik ikuspegi polita dago Aizkorri-Aratz Parke Naturalera; baita Aralar eta Urbasara ere. ARGAZKIAK: JANIRE ARRONDO

Txurruko puntara Hamaika aukera eskaintzen ditu Aizkorri-Aratz inguruak; gailur eta bide zorrotzak asko. Ibilbide labur eta errazak eginez, ordea, goza liteke mendiaz Zegaman. Txurruko Puntara joan-etorria da naturaz blai egiteko aukera polita. Janire Arrondo Zegama Txurruko Punta edo Txurru (990m) izenez ezagutzen den mendia, Altzania mendilerroko punta belartsu eta garbia da. Askorentzat, Aizkorri eta Aratzen hegalean, ezkutuan geratzen den tontor ezezaguna. Horrek ez dio, ordea, edertasunik gutxitzen Txurruko Puntari. Haizelekua udako egun beroetan ere, baina, ikuspegi ederreko begiralekua urte sasoi guztietan. Ibilbide erraz eta labur batean iritsi gaitezke bertara Beudeko atsedenlekutik. Otzaurteko gaineko bidegurutzean Andikoetxea baserritik doan pista hartuta iristen da Beundera (832m). Otzaurtetik bertatik

oinez abiatzea ere aukera polita izan daiteke. Bihurgune ugariko pistaz ordu erdi inguruan iristen da Beuderaino. Izena daraman harriak ematen du ongi-etorria.

Autoa aterpearen eta iturriaren ondoan utzi eta oinez Altzania alderako pistan abiatzen da Txurruko Punta aldera. Metro gutxiren bueltan bidegurutze batera iristean, pista albo bate-

Garagartzako Bikunaitz (834m) tontorra.

an utzi eta maldan gora joanda Unamendi (898m)mendi biribilaren gainera iritsiko gara hogei bat minutuan. Udan goiko larreetan ibiltzen diren behor, behi eta ardien gustuko lekuak dira zelai belartsu hauek. Hemendik Ultzamako lepora (823m) jaisten da; usategi ilarak erakusten du Txurruko Puntarako bidearen norabidea. Bertatik hasten da tontorrerainoko igoera malkartsua. Hogei bat minutuko igoeran jotzen da begiz tontorreko harria; buzoi bat ere badago goian. Altzaniako mendiak ikusten dira bata bestearen atzetik; Larrebil, Apota, Agi単aran edo Hirumuga, ehizerako postu preziatuak jasotzen dituzten mendiak.


GOIBERRI 13

IBILBIDEA

Irteera-helmuga

Lasterketa ugari antolatu dituzte datozen asteetarako Goierrin asterketaz beteta dator aurten iraila. Luzera desberdinetako lasterketak antolatu dituzte Goierrin, kalean zein mendian, bizikletan edo korrikan egiteko. Gero eta proba gehiago antolatzen ari dira Goierrin; aurten, 4 lasterketa berri gehiago izango dira, Ataunen, Lazkaon, Idiazabalen eta Beasainen.

L

Txurru

Beunde-Txurruko Punta-Beunde Luzera: 5,200km Denbora: 1h 50m Altuera gehiena: 990 m. Altuera gutxiena: 811 m. Desnibela: 245 m. Zailtasuna: Erraza

Baita Aratz, Aizkorri, Urbasa eta Beriain handiak ere. Bista ederrak daude tontorretik egun argietan. Magalean, behean, ageri da Urdalurgo urtegia (645m) ere. Beherako bidean erraz jaisten da Garagartzara (811m). Tontorretik pagadiaren ezker aldetik iristen da bi haitz-pusken magalean dagoen gunera. Sakana ingurura, Beriain nagusi dela, ikuspegi politaz goza daiteke beherakoan. Gazteluberriko(860m) bi haitz tontorrak ere bertan ikusten dira. Gustuko lekua da udan mendian dagoen ganaduarentzat ere inguru hau. Eskubian dagoen haitza da Bikunaitz (834m), erraz igo daiteke bertara, eta

ezkerrekoa, Naparraitz (862m), igotzen zailagoa. Garagartzako trikuharria dago Bikunaitzen atzealdean, 1981an aurkitu zutena. Ia osorik lurrazpian dagoen arren harri losa bat antzematen da. Hala ere, plaka batek erakusten du lekua. Garagartzatik, Txurru inguratzen duen pistaz itzuli daiteke Ulatzamara eta hemendik Unamendi inguratzen duen GR 121 (Gipuzkoako Bira) pistatik jarraitu Beunderaino. Bidea ikur horiz eta txuriz seinaleztatua dago. Beunde atseden hartzeko leku ederra da itzuliaren ondoren; aisialdirako mahai eta parrilla ugari daude orain gutxi berrituak.

Bihar, hilak 7: Beasainen, Igartza-Loinatz auzoan, I.Mendi duatloia jokatuko da, 16:00etan. Guztira 23 kilometro (5 korrika, 15 bizikletan eta 3 korrika). Etzi, hilak 8: Ataunen, Lizarrustin, Gipuzkoako I. Rogaine txapelketa jokatuko da, hau ere lehenengo aldiz, 09:00etan hasita. Hilak 15, igandea: Idiazabalen, I. Axari Trail Mikel Garmendia memoriala mendi lasterketa antolatu dute. 09:30etan hasita, 24,6 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute korrikalariek. Hilak 15, igandea: Urretxun etaZumarragan, MTB trabesia mendi bizikleta proba antolatu dute aurten ere, 09:00etan hasita. Bi luzerako ibilbideak daude: 36 kilomoetrokoa eta 24 kilometrokoa. Hilak 21, larunbata: Zaldibian herri lasterketa antolatu dute, 18:00etan hasita. Herrigunean 7 kilometroko zirkuitua prestatu dute. Hilak 21, larunbata: Lazkaon, lehenengo aldiz, mendi duatloia antolatu dute. 16:00etan hasita, 4 kilometro korrika, 12 kilometro bizikletan eta 2 kilometro korrika. Hilak 29, igandea: Ordizia-Beasain-Lazkao-Ordizia artean (10 kilometro) Josetxo Imaz korrika proba jokatuko da, 11:00etan Altamiran hasita. Urriak 5, larunbata: Beasaingo Arriaran auzoan, Euskal Herriko mendi duatloiaren zirkuituaren barruan, hirugarren proba jokatuko da, 16:00etan hasita.


14 GOIBERRI

INTERNET

saretik Sarean ikusia

elhuyar.org

Klik

Hiztegiak sakelekoan

Microsoftek Nokia erosi du Microsoft informatika arloko enpresa erraldoiak, sakelako telefonoak ekoizten dituen Nokia etxea erosi du, 5.440 milioi euro ordainduta. Bi enpresek elkarlanean ziharduten 2011tik, eta Nokiaren egoera ekonomiko txarrak azkartu du operazioa; enpresa finlandiarraren salmentak %27 jaitsi dira urteko bigarren hiruhilekoan, eta 5 milioiko galerak izan ditu. eitb.com/eu/albisteak

Elhuyar fundazioak urteak daramatza euskarazko hiztegigintza arloan lanean, eta aurten, hainbat urrats eman ditu lan hori sarean eta baliabide berrietan kokatzeko bidean. Joan den ekainean, Hiztegi Automatikoak izeneko baliabidea sortu zuen; webgune bakarrean, bost hiztegi ezberdin kontsultatzeko aukera emanez. Hiztegi horiek telefono mugikorrerako ere egokitu dituzte, aplikazio moduan. Eta azken berrikuntza, Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa da. Hiztegi horrek, zientziaren 50 jakintza arlo ezberdinetako 23.000 kontzeptu inguru biltzen ditu, eta Android nahiz IOS sistemetarako dago prestatua. ZTH hiztegiaz gain, EuskaraGaztelania, Euskara-Ingelesa

Bilatzaile solidarioa Google-ek baditu alternatibak. Horietako bat da Ecosia, helburu solidario batekin sortutako bilatzailea. Izan ere, irabazien %80 zuhaitzak landatzeko programa bati ematen dizkio. ecosia.org

eta Euskara-Frantsesa hiztegiak deskargatu daitezke; baita Sinonimo eta antonimoena eta Ikaslearen hiztegia ere. Bestalde, euskara ikasi nahi dutenentzako Kxo! aplikazioa ere sortua dute. ÂŤEuskararako lehen hurbiltzeaÂť bezala definitu dute eta entzuteko nahiz mintzatzeko ariketak eta irakurtzeko nahiz idaztekoak uztartzen ditu.

Umeak gero eta lehenago sarean AEBtan egindako azterketa baten arabera, 8 eta 18 urte arteko gaztetxoek egunean 5 ordu pasatzen dituzte bataz beste Interneten. %90ak sare sozialak erabiltzen ditu; %51k, egunero. sustatu.com




Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.