Goiberri 69. zenbakia

Page 1

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

Bakoitzak bere neurriko oporrak Oporretarako aukera oso zabala da, bai kanpora doazenentzat, baita kanpotik datozenentzat ere 6-9

69. zenbakia. 2013ko uztailaren 26a

Goierrin txoko asko dago udaz gozatzeko, adibidez Irimo magaleko Lizarriturri. LENBUR

Joseba Villarreal 3 Iritzia 4-5 Mikel Iturriotz 10 Josu Landa 11 Ibilbidea, Trapalata 12-13 Landare inbaditzaileak 15


02 GOIBERRI

PUBLIZITATEA


GOIBERRI 03

KATE MOTZEAn

MIKEL ALBISU

Joseba Villarreal Sindikalista

«Negoziaketan gaia, neurria eta doinua ondo meperatzea ezinbestekoa da» Mikel Albisu Legazpi ELA sindikatuko negoziazio kolektiboko arduraduna da Joseba Villareal (Legazpi, 1970). Bertsozale amorratua Martxoan Bertsoa lehiaketan pare bat aldiz parte hartu du.

Liburu bat.

Enpresarekin negoziatzeko garaian, bat batekoak balio al du?

le iztea, patronala eskuzabala eta solidarioa bihurtzen dela, errepublika…

Eduardo Galeanoren Las venas abiertas de América latina.

Pelikula bat. En nombre del padre. Musika talde bat.

Jaso duzun oparirik bereziena.

Hertzainak eta RIP.

Gorroto duzuna.

Abesti bat. Hertzainaken Pakean utzi arte.

Agintzen dutenek aplikatzen dituzten politikak.

Gaia, neurria eta doinua ondo meperatzea ezinbestekoa da.

Janari bat.

Goierriko txoko bat.

Zer sentitzen da jendearen aurrean bertsotan hastean? Akojono punttu bat... Zaletasun bat.

Edari bat.

Lagunartea eta bizikleta. Lagunartean gehiago aritzen naiz.

Amets bat.

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Itsasondo, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga

GOI B ERRI

Babajan konpletoa. Errioxako ardo beltza.

Oporretarako leku bat. Errioxako kanpina. Klase borrokan langileok garai-

Tindouf-eko kanpamenduetan bizitako esperientziak.

«Tindouf eko kanpamenduetan bizitako esperientziak ahaztezinak dira»

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Lierni Ormazabal Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Aztiri.

Herriko alkate bazina... Ez nintzateke ELAko zuzendaritzan egongo.

Legazpin biziko ez bazina... Legazpira etorriko nintzateke bizitzera...

Egoitzak: Beasain:

Webgunea:

Oriamendi, 32. 20200.

Posta elektronikoa:

goiberri.hitza.info

Urretxu:

goiberri@hitza.info

Barrenkale 13. 20700.

Publizitatea:

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

Bezero arreta / harpidetzak:

673 69 90 95 – asubinas@bidera.eu 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info


04 GOIBERRI

IRITZIA

Rufino Iraola Garmendia Idazlea

Nañarri, gertuegi gauza askotarako aurrak begiak zabaldu orduko, hatz erakuslea barik, esku osoarekin zu seinalatzen zintuen, baina hortik aurrera arreta berezirik ipini gabe. Lazkao Txikik esana da etxeko gauzak gutxi estimatzen ditugula. Sagarra ipintzen zuen adibidetzat. Kanpotik ekartzen hasi arte ez omen ginen ohartu gure errezil eta erreineta sagarrez. Ziur nago Lazkao Txikik egunsentiari bertsoak paratu zizkionean, Nañarrira begira jardun zuela; haurrak hala pentsatzen du behintzat, harentzat Nañarrin gora jaiotzen baita egunsetia. Haren bertsoak ez dago hobetzerik, baina, testuinguruan hobeto kokatze aldera, utz iezadazue bat moldatzen: Goizean goiztar jaikitzen banaiz, kanporatuko naiz beti; eguzkiaren argitasuna hortxe dator sortaldetik; egunero zu mirari antzo, bihotzeko egunsenti, denon aurrean jaiotzen zara Nañarriren sabeletik. Hala ere, haurra behin baka-

H

rrik igo da zure bizkarrera. Beste bitan, justu-justu hartu zenuen besoetan. Haurrak ez zeukan jolasgurarik eta zure besoetatik jaitsi eta Larraitzera itzuli zen. Haurrak, hazi zenean, biografia idatzi zuen. Han esaten duenez, Nañarri edo Txindokiren pare-paren dago bere jaiotetxea. Oskarbi denean, ikuskizun handia omen atzealdetik gora eguzkia jaiotzen edo ilargia ateratzen ikustea. Aurreko paragrafoan esan dugun eran, aitortzen du behin bakarrik igo dela, eta beste bitan intentatu. Hurbiltasunak berak galaraziko omen zion gehiagotan joatea. Baina haurra liburu batzuk idatzia da, eta haietako bati izenburu hau ipini zion: «Nañarriri begira». Normala. Normala den bezala Nañarriren edertasunez liluraturik egotea. Harri eta harkaitzez osatua goiko partea. Punta zorrotza Ordizia aldetik begiratuta; zapalagoa, Amezketatik. Ez han bertan, baina urruti gabe artzain etxolak eta, batez ere, mendizaleen habia eta pasealeku. Beti tente, inoiz denbora-

«Hainbat postaletan azaltzen zara, begiratzen dizuten guztiak hunkitzen dituzula»

rik inguru horretatik igaro ez balitz bezala. Bertsoan esan dugun eran, egunsentiaren ama. Eta bista paregabeak, zure gainetik begiratuta: Goierri osoa nahiz Donostiaren zati bat ikus daitezke, beti ere Juan Ignazio Iztuetaren hitzetan. Ederra zeu eta paraje ederrak erakusten dituzunak. Jentilak ere baziren hor edo hortik gertu; badirudi haiek materiala garraiatuta egina zarela. Murumendiko Damak ere Nañarrin igarotzen omen uda. Sarritan, hodeiz eta lainoz estaltzen zara, eta, haien tartetik, saguak ate zirrikitutik bezala, mutturra atera ohi duzu. Beste irudi bat ere iradokitzen duzu: icerberg-aren punta itsasoaren erdian. Eta, gehiago behar bada, zergatik ez paisajista onenak pintaturiko koadroa? Parapentistek ere ez dizute «bakean» uzten. Eguraldi ona lagun, hor dabiltza hegan, horko haizea aprobetxaturik, zu bai baitzara Eoloren adiskidea ere; seguruenik, hura baino zaharragoa. Ez haizearen iturri bakarrik, baita eguzki-elurrena ere. Zure maindire zuria zoragarri da neguan; eguzkiaren aurpegia eder udan. Horregatik zara argazkilarien lilura, horregatik azaltzen zara hainbat postaletan, begiratzen dizuten guztiak hunkitzen dituzula. Berdin Gabonetako christma eta katalogoetan. Finean, guztion bihotzean.


GOIBERRI 05

IRITZIA

Asteko irudia

Josu Maroto

Ondo pasa oporrak!

Leihotik begiratu eta oporrak oso gertu ikusten ditudan honetan burua mila kontuz betea dut Artola jauna. San Ferminetako ikurrina handia zen oso, baina bere inguruan, gobernu eta udaletxe ustel batek jokatu duen duintasun paper lotsagarria bakarrik datorkit gogora. Hori gutxi balitz, Barcenas jaunaren auziak estatu puta honetan guztiok genekiena mahai gainean jarri du behingoz, eta badirudi, oraingo honetan ere, ez duela ezertarako balioko. Beste aldera begiratuta, zaborraren gatazkaren inguruan sortutako alderdi borroka zentzugabea ere entzuten dut eta, egia esan, kokoteraino egoten hasia naiz. Aspaldi hartu ninduen alderdiak eta sindikatuak agortuta daudenaren sentsazioak, eta sabeletik igotzen hasia zait eta Egiptoko egoerak, estatuak ere gaurkotasuna galdu ote duten galdetu arazi dit. Asteburua iritsi eta lasaitasuna eskuratuko nuelakoan, makina bat lagun eta ezagun ez dakit zenbat kilometro mendian gora eta behera korri egiteko prest ikusi ditut. Tabernara iritsi eta tabakoaren salneurria igo dutela ere ikusi dut. Garagardoa? Hori ere bi eurora gerturatzen ari da… Telebista

piztu eta orain arte heroiak ziruditen atletak kirolerako arroza eta pasta baino gehiago hartu izan dutela onartzen ikusi ditut. Katez aldatzeko esan diot tabernariari nire ia bi euroko garagardoa gustura hartu ahal izateko eta Asier Illarramendi agertu da malko artean. Zertarako kirola? Klubak? Sentimenduek ez badute ezertarako balio? Gauza gehiegi buruan Artola jauna eta bakarra garbi, oporrak behar ditudala.

Mikel Alvarez

bat eta

Oporrak Mikel? Ez dakit ba nik on baino kalte gehiago egingo ez ote lizuketen! Hondartzara joan eta jendez gainezka, lasai egoteko tokirik ez zenuke aurkituko. Uretan marmoken beldurrez gabarroira joan gabe geratuko zinateke. Mendia aukeratu ezkero AHTaren obrek amorratu egingo zintuzkete eta Ehunmiliakeko korrikalariek autoestima lurretik duzula utzi. Atzerrira joatea aukeratuz gero, etxean bezain ongi inon ez dela jaten konfirmatuko zenuke eta hori, kafe huts bat izotzarekin eskatzen saiatzeak ekar ditzakeen gorabeherak aipatzen ez hastearren! Ez Mikel, zuk behar duzuna ez dira oporrak, Monty Pythonek zioen bezala bizitzaren alderdi argitsuan arreta jartzea baizik. Izan ere, nik ere askotan pentsatu izan dut triste egoteko pozik egoteko baino arrazoi objektibo gehiago daudela munduan… baina beno, batzuetan bizi ere egin beharko dugu, ezta? Kar, kar, kar. Edo agian arrazoi duzu eta oporrak behar dituzu Mikel, oporretan «dibertitzera behartuta» sentitzen baikara askotan (hala egin

bat Jon Artola

ezean errudun ere sentituz). Etxetik atera ezkero denok «ikaragarri ondo» pasatzen dugula ere aipagarria da, denbora batetara benetako gorabeherak azaleratzen diren arren. Benetan disfrutatu eta dibertitu ote garen? Hori ez da beste behin garrantzitsuena, itxura baizik. Baina beno, agian horrek guztiak zure mentalitate aldaketa kataliza dezake.


06 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

Oporrak nahieran Oporrak pasatzeko hainbat modu dago; helburu desberdinak dituzten lau testigantza dira honokoak. Erredakzioa Goierri Hainbeste desiratutako oporraldia modu desberdinetan antolatzen du jendeak. Asko etxean bertan geratuko badira ere, oporretarako helburu eta modu desberdinak dituzten goierritarrak ere badaude. Lau adibide besterik ez dira ondorengoak.

Indiara kooperante Janire Larrañaga eta Naiara Otaegi legazpiarrak Indiara joango dira, eta abuztu osoa han emango dute. Beren ametsetako bidaia egitera doaz. «Indiatik aldatuta etorriko garela badakit; nola ez dakit, baina aldaketa positiboa izango delakoan nago», dio Larrañagak; «nire lagun Naiarak gogoetarako bidaia izango dela dio». Abuztuaren 2an aterako dira eta irailaren 5ean itzuli. Turismoa egiteko asmoa daukate, baina bidaiari bestelako zentzua eman nahian, kooperante joango dira Calcuttako Teresa Amaren etxera. Bertan hamabost egun egiteko asmoa daukate. Calcultako etxeak hainbat pabilioi ditu: umezurtzena, emakumeena, gizonezkoena, adinekoena... «Autismoa duten haurrekin lan egin nahiko nuke, baina egokitzen zaigun tokian arituko gara; beharbada, pabilioi batetik baino gehiagotik igaroko gara»,

dio Larrañagak. Dena den, ez dute aurretik ezer prestatu, «jakin badakigu, hara iritsi eta lan egiteko prest zaudela esate hutsarekin nahikoa dela, toki bat egingo digutela, alegia; etxe horrek era horretara funtzionatzen du». Kooperatzen egongo ez diren bidaiaren beste zatian turismoa egiteko asmoa daukate. «Taj Mahal-a ikusiko dugu, Agratik igaroko gara, Ganges ibaia ikustera joango gara...». Calcutattik gora abiatuko dira New Delhirako bidea hartuta, baina bide horretan geldialdiak egiteko asmoa daukate, «tokiak ikusteko; ez daukagu argi zein toki zehazki, ezta desbideratuko garen».

Ingelesa ikastera Jende askok aprobetxatzen du uda atzerrira joan eta hizkuntzak ikasteko. Horietako bat da Segurako Maider Gisasola. Bristolen dago, «Ingalaterrako hego mendebaldeko hiri handienetariko batean». Ikasle etxe batean dago. «Zazpi logela dituen etxe bat da eta lurralde ezberdinetako ikasleak gaude bertan: bi korear, bi turkiar, taiwandarra, frantziarra eta ni. Norberak bere logela eta bainugela ditu, baina, guztiok egongela eta sukaldea partekatzen ditugu». Aurten «bakar-bakarrik»

joan da. «Izan ere, aurrez antzeko esperientziaren bat izanda nuen, baina, beti lagunekin edota ezagunekin etortzen nintzen. Oraingo honetan, aldiz, ez, eta uste dut hizkuntza ikastearen aldetik hobe dela, horrela norbere hizkuntza ez erabiltzeko tentazio gutxiago izaten dugu», dio Gisasolak. Astelehenetik ostiralera izaten ditu ingeleseko eskolak; egunero lau ordu eta erdi goizez eta arratsaldez, ostiraletan izan ezik. «Ostiraletan hiru orduko jardunaldia izaten dugu, goizez bakarrik. Eskolak hiru saio nagusitan banatzen dira: goizeko lehenengo saioan gramatika, hiztegia, ahoskera, entzumena... lantzen ditugu batik bat. Bigarren saioan, batez ere, irakurketa eta hiztegiaren barneraketa, idazlanak...». Arratsaldeetan, astelehenetan eta asteazkenetan idazteko gaitasuna garatzen laguntzen duten eskolak izaten dituzte. «Asteartetan eta ostegunetan, berriz, hautazko ikasgaiak ditugu, hala nola solasaldiak, film ikasketak, ingelesen bizitza eta kultura, literatura ingelesa... nik enpresagintzako ingelesa aukeratu nuen eta bertan, batez ere, enpresa munduko hiztegia landu eta enpresari modura hainbat egoerei nola aurre egiten zaien ikusten dugu zenbait adibideren bidez».

Motorrean Alemaniara Zaldibiako Jon Luloagak, Jon Furundarenak eta Iñigo Garmendiak motorra izango dute opor laguna. Bi motorretan


GOIBERRI 07

ASTEKO GAIA

Janire Larrañaga, Maider Gisasola (argazkian erdian), Jon Luloaga eta Albizu-Sancho familia. GOIBERRI

«Indiatik aldatuta etorriko garela badakit; aldaketa positiboa izango delakoan nago» Janire Larrañaga Gazte kooperantea

«Zazpi logelako ikasle etxe batean nago eta lurralde desberdinetako ikasleak gaude» Maider Gisasola Ingeles ikaslea

«Alemaniara joateko gutxi gorabehera 5-6 ordu pasako ditugu moto gainean» Jon Luloagoa Motorzalea

«Etxe trukaketaren abantaila nagusia ezer ordaindu behar ez izatearena da» Albizu-Santxo familia Etxe trukea

egingo dute Zaldibiatik Alemaniako Bodenmais herrirainoko bidea. Harako bidean 2.400 kilometro egingo dituzte; itzulerakoan, gutxixeago, beste bide batetik etortzeko asmoan direlako. Zer eguraldi egiten dien, hiru aukera dituzte pentsatuta ibilbiderako. Egun bakoitzerako etapa desberdinak antolatu dituzte, «eta gutxi gorabehera egunean 5-6 ordu pasako ditugu motoan. Gainontzeko denbora herriak ikusten, jana prestatzen eta garagardoa edaten ariko gara», dio Luloagak. Janaria sukaldatzeko, gas kartutxo batzuk eramango dituzte, su txiki bat elikatzeko. Bisitan joango dira Alemaniara, Luloagaren lehengusu bat alemaniera ikastera joana da eta. Bisita egitearen aitzakiarekin, bidaia «desberdina» egitea otu zaie. Bidaia bera ere abentura izango dute. «Kanpinetan edo kanpaleku libreetan lo egingo dugu. Guk nahi dugun adina luzatu genezake horrela bidaia», diote zaldibiarrek. Bodenmaisen «hiru-bat eguneko» egonaldia egiteko asmoan doaz. «Ipurdiko minaren arabera» gehiago luza dezakete txangoa. «Txekiako mugatik oso gertu dagoenez, agian Praga hiribururaino joango gara». Lehendabiziko aldia dute halako bidaia luzea motorrean egingo dutena.

Etxe trukaketa Segurako Ekhi Albizu eta Lazkaoko Nagore Sanchok etxe truke sistema erabili izan dute oporretarako. Iazko udan egin zuten lehen etxe trukea. Lankide batek komentatu zien ideia. «Hasieran ez zitzaigun oso ideia erakargarria iruditu, ezezagun bat gure etxera... gu ezezaguna baten etxera... Baina kontuari buelta batzuk eman ondoren pentsatu genuen, zergatik ez». Interneten, www.homeforhome.com webgunean izena eman eta fitxa bat sortu zuten:

«Zure datuak jarri, zure etxeko argazkiak, aurkezpen txiki bat...». Elkartrukeak zehazteko bilatzailearekin, «zuk nahi duzun ingurua, etxea aukeratu eta zuzenean etxeko jabeari eskaera bat bidaltzeko aukera daukazu. Eta bilatzaile horren bitartez zure etxera iritsi daiteke norbait eta zuri eskaera bidali», zehaztu dute. Behin kontaktua eginda dagoenean «detaileak zehaztu behar dira: datak, giltza trukaketak». Trukerako «etxea prestatu behar izaten da, eta horrek lan pixka bat ematen du: garbiketak, armarioen bat hustu...». Bi etxe truke egin dituzte segurarrek. Iazko udan Gironako Pirinioetan izan ziren eta aurtengo Aste Santuko oporretan Bartzelona ondoko kostaldeko herri batean. Oporraldiaren ondoren esperientzia baloratzeko aukera egoten dela azpimarratu dute, «eta norberaren etxea edo aparkalekua ongi baloratzen badute, gero aukera gehiago sortzen dira». Etxe trukaketarekin izandako esperientziak «oso onak eta aberasgarriak izan dira; harreman oso onak izan ditugu bi kasutan beste etxeko jabeekin». Abantailak ikusten dizkiete opor mota horri: «Abantaila nagusia ezer ordaindu behar ez izatearena da, baina beste asko ere baditu: jende berria ezagutzea, sortzen diren harremanak, oporretako leku berriak ezagutzea. Azken finean, dena ez dela saldu, erosi edo alokatu behar; modu polita iruditzen zaigu leku berriak ezagutu eta oporretara joateko». Etxea ezezagunei uzteak sortzen duen kezkaren inguruan, zera diote: «Egia da zer pentsatu pixka bat ematen duela hasieran, baina honelako esperientzietan sartzen den jendea, nik esango nuke, ia-ia denak, intentzio onarekin sartzen garela, zure etxea ondo zaintzea nahi baduzu zuk besteena ere ondo zaindu behar duzulako».


08 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

Goierriko planak Goierrira oporrak pasatzera datozenak ere asko izaten dira. Ostatu eta eskaintza aukera zabala dago eskualdean. Batez ere, naturak eta gastronomiak erakartzen dituzte kanpotarrak. Baita euskarak ere, Maizpideren kasuan. Erredakzioa Goierri Goierrira gero eta turista gehiago etortzen dira, batez ere, naturak eta gastronomiak erakarrita. Goierriko baliabide turistikoek esperientzia ugari eskaintzen dituzte, kanpotik datozenentzat, nahiz bertakoentzat. Denetariko eskaintza dago Goierrin: landaetxeak, aterpetxeak, kanpina, hotelak... Turismo bulegoek eta eskualdeko garapen agentziek eskaintza zabala prestatu dute.

Legazpiko kanpina Jende askok ez badaki ere, Goierrin kanpin bat dago. Legazpin, hain zuzen ere. Lakiola

Beheko baserriko Oskar Quintanilla eta Marina Borrajo senar-emazteek ireki zuten duela bost urte. Legazpikoa EAEko lehen mendiko kanpina izan zen. Halakoek ezin dute 750 metro koadro baino gehiago izan, eta asko jota 20 partzela eduki behar dituzte. «Halako kanpinek diru gutxi ematen dute, baina bizimodu hau oso gustuko dugu». Euren kanpina txikia den arren, handien zerbitzu berberak eskaintzen dituzte. Komunaz eta egongelaz gain, bungalow bat dute. Gainera, tratua gertukoa da. «Ez dugu harrera gelarik, tabernarik edo igerile-

kurik, baina bezeroei jana eta edana eskaintzen dizkiegu. Gure etxean jendeak landetxe batean bezala bizitzeko aukera du: ganadua ikusi, nola lan egiten dugun ikusi, naturaz gozatu, mendian ibili, bizikletan ibili...». Kanpin hau udan bakarrik irekitzen dute, eta iaz 40 bat talde hartu zituen. «Atzerritarrak etortzen dira batez ere: kataluniarrak, frantziarrak, poloniarrak, italiarrak, txekiarrak, alemaniarrak eta suitzarrak izan ditugu, besteak beste. Baita australiarrak ere! Askok Internet bidez izaten dute gure berri». Jendea euren kanpinean oso

gustura egoten dela diote. «Hemen ez dugu Wi-fi, telebista edo igerilekurik, baina toki lasaia da eta turistei asko gustatzen zaie. Asko gau bakarra pasatzeko asmoz etortzen dira eta bizpahiru egun gelditzen dira, baina beste askok ederki asko dakite nora datozen».

Basque Highlands Aurten, berrikuntza bat Goierri ezagutzera datozenentzat: Gipuzkoako Parketxe Sareak familientzat eskaintzen duen Basque Highlands. Abuztuaren 5etik 9ra, Aralar Parke Naturala, Ataun, Ordizia, Ezkio-Itsaso, Segura eta Zegama gertuago-


GOIBERRI 09

ASTEKO GAIA

Aukera ugari oierrin bertan, abuztuan ere bada zer ikusirik eta zertaz gozaturik. Sandratira bisita gidatuak. Zegamako Aizkorri Interpretazio Zentroan Sandrati, denboran zehar igarobidea erakusketa, eta abuztuaren 3an, 10ean, 11n eta 18an bisita gidatuak, Sandratira, 09:00etan, Zegamatik hasita. www.zegamaturismoa.net Lizarrustiko parketxea. Ataungo Lizarrustiko parketxetik ibilaldi gidatuak antolatu dituzte. Abuztuak 4: Lizarrusti-OiduiJentillarri-Lizarrusti. barandiaran@gipuzkoa.mendizmendi.net Pasaporte gastronomikoa. Ordiziako D’Elikatuz, Idiazabalgo Interpretazio Zentroa eta EzkioItsasoko Igartubeiti baserriaren asteburuko paketea: 67 euroan, 2 museo+bazkaria+ostatua. www.goierriturismo.com Zumalakarregi museoa. San Luisen Ehun Mila Semeak, kontaketa garaikidea erakusketa, Juan Perez Agirregoikoa, Azucena Vieites eta Ops-El Roto artista garaikidearen eskutik. www.zumalakarregi.net Lazkaoko Maizpiden.. Udako ikastaroen barruan, Mazpiden: abuztuak 7, Iker Laurobaren kontzertu akustikoa, 21:30ean;13an, bertso afaria Iban Urdangarin eta Iker Zubeldia bertsolariekin, 20:00ean; 15, Joxe Mari Carrere kontalariaren ipuin pre-erotikoak, 21:30ean;22, Hutsun Txalapartaren kontzertu didaktikoa, 21:30ean; 27, Koldo Ameztoiren biribilketa, luma beltza kontaketa, 21:30ean; 29, Dani Oiarbide eta Pello Urdangarin trikitilariak, 21:30ean. Goierri garaia. Ezkio-Itsasoko, Legazpiko, Urretxuko eta Zumarragako turismo agentziak ekintza bereziak egingo ditu abuztuan. www.urolagaraia.com Festak. Zerainen, Itsasondon eta Gabirian, abuztuaren 15aren inguruan; Zegaman eta Itsason, San Bartolome festak, abuztuaren 24aren bueltan.

G

tik ezatutzeko aukera izango da. «Aukera paregabea da Goierriko txoko polit hauek familian ezagutzeko. Jarduerak mota askotarikoak izango dira: mendi ibilaldiak, gaztandegi eta azoka esate baterako» (3 kideko familia: 295 euro; 4 kideko familia: 345 euro). Aurrez izena ematea ezinbestekoa da 943 18 03 35 - 943 67 02 49 telefono-zenbakietara deituz edo barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net posta elektronikoaren bitartez. Lizarrustiko parketxean afaldu eta lo egiteko aukera ere badago (3 kideko familia: 380 euro eta 4 kideko familia: 462 euro).

Euskara ikasleak Lazkaoko Maipide barnetegiak urte asko daramatza udan ere euskara irakasten. «Garai batean hiru asteko edo hilabete bateko ikastaroak egiten genituen udan ere, baina ikasleen eskaria zen ikastaro motzagoak egitea. Orain ari den jendeak oporretako hamabostaldi bat aprobetxatu nahi izaten du euskara hobetzeko, eta horregatik egiten ditugu trinkoago-

ak, asteburua ere barne dela», dio Jon Urdangarin Maizpideko zuzendariak. Garai batean ohikoa izaten zen uztailean 300-400 lagun Lazkaon elkartzea, «ia hemen bakarrik egiten baitziren ikastaroak». Gaur egun, toki askotan antolatzen dira udako ikastaroak eta «normala denez, hona jende gutxiago inguratzen da. Azken urteotan 80100 ikasle inguru izan ditugu hamabostaldi bakoitzean». Udan zehar, hamabost eguneko sei ikastaro izango dituzte aurten Maizpiden, 90 lagun ingurukoak bakoitza. Uztaileko lehenengo hamabostaldian atzerritar asko izan dituzte: «Ipar-Amerikar talde bat etorri da, ingelesak, txekiarrak, madrildarrak, kataluniakoak… Jende nahiko heldua izan dugu; bigarrenean, berriz, gazte jende asko». Urdangarinek azpimarratu duenez, oro har, bi ikasle mota izaten dituzte: «euskara ikasten hasi nahi dutenak, beraz, oso maila baxukoak, eta beren maila pixka bat hobetu nahi dutenak. Esan liteke, gainera, udan ikasturte-

Sandratiko indusketan parte hartzeko, paisaiaz gozatzeko eta Legazpiko kanpinera joateko aukera dago Goierrin. ARANZADI, ZALDIBIAKO UDALA, A. ZALDUA

an zehar baino jende gaztexeagoa izaten dugula. Azkenik, ditugun datuak ikusita, agian, irailean HABEko azterketak prestatzeko asmoz etorriko da jendea, eta, seguru asko, urtean zehar izan ohi ditugun ikasleak izango dira». Maizpiden oso barneratuak dituzte, ikasleak euskara ikasiko badu, euskara eta euskal kultura ezagutu behar dietuela. Horregatik, kultur eskaintza zabala antolatzen dute udako hilabeteetan ere. «Barnetegiak arnasguneak dira euskararentzat, euskaraz ikasi nahi dutenentzat, eta, arnas hori behar bezala emateko, ikasgelako lau hormak baino askoz gehiago behar da. Horregatik, beste modu baten bada ere, badugu oraindik goierritarren beharrik».

@

Informazio guztia ikusteko sartu: goiberri.hitza.info


10 GOIBERRI

GAZTEAK

ÂŤBertso udalekuen helburua bertsolariok elkar ezagutzea daÂť Mikel Iturriotz bertsolari urretxuarrak Bidarrai herriko bertso udalekuetan parte hartu du bigarrengoz. Asier Zaldua Urretxu 2013a urte oparoa izaten ari da Mikel Iturriotz (Urretxu, 1995) bertsolari urretxuarrarentzat. Ekaina hasieran Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa irabazi zuen eta handik aste batzuetara Euskal Herrikoan txapeldunorde izan zen, Gema Urteaga beasaindarraren atzetik. Hori guztia ospatzeko, udalekuetara joan da. Bertso udalekuetara, noski. Udaleku hauetan, bertsolari gazte asko elkartzen da urtero. Helburua Euskal Herriko bertsolari gazteek elkar ezagutzea da

Zer dira bertso udalekuak?

ASIER ZALDUA

Babeslea

Bertsozale Elkarteak antolatzen ditu eta bertso eskoletako ikasleok lehentasuna dugu, baina gainontzekoek ere parte har dezakete. Ez dakit noiztik antolatzen diren, baina ni azken bi urteotan joan naiz. Zaharrenak, 15 eta 18 urte bitartekoak, Bidarrain egon gara. Txikienak Oriora, IraĂąetara, Arrazolara... joan dira.

Zer egiten duzue bertso udalekuetan? Bertso udalekuetan baloreekin lotutako ekintzak egiten ditugu. Egun batean Erronkaren Eguna egin dugu, beste batean Harreman Eguna... Kontua baloreak lantzea da. Baina bertsolaritza ere jorratu dugu, nos-

ki, eta rafting eta antzerako kirolak ere egin ditugu.

Zein da udaleku hauen helburua? Helburuetako bat Euskal Herriko bertsolari gazteok elkar ezagutzea da. Aurten, 15 eta 18 urte bitarteko taldea 42 lagunek osatu dugu.

Herrialde guztietako bertsolariek parte hartu al duzue? Helburua herrialde guztietako bertsolariek parte hartzea da, baina aurten lapurtarrak, bizkaitarrak, arabarrak eta gipuzkoarrak bakarrik egon gara.

Elkar ezagutzen al zenuten? Batzuk finaletan elkarrekin aritutakoak gara. Beste batzuk, berriz, iazko udalekuetan ezagutu nituen. 42tik 30 batek iazko udalekuetan ere parte hartu genuen.

Zenbat goierritar egon zarete? Nik dakidala, Maialen Akizu eta biok bakarrik. Iaz Gabiriako eta Zeraingo jendea ere egon zen.

Udalekuek bere helburua betetzen al dute? Bai. Udaleku hauek ez dira gainontzekoak bezala. Guztiok zaletasun bat konpartitzen dugu, gutxienez: bertsolaritza. Horri esker, errazagoa da lagun onak egitea. Gainera, urtean zehar beste hainbat ekitaldi antolatzen ditugu: topaketak, asteburu pasak...


GOIBERRI 11

MOTZEAN

Josu Landa sukaldari zumarragarra, Ezkioko Argindegi ostatuko sukaldean. ASIER ZALDUA

Josu Landa

Ezkioko Argindegi ostatuko sukaldaria

ÂŤEl Bullin 40 lagunek egiten genuen lana, Ezkion ia nik bakarrik egiten dutÂť Asier Zaldua Ezkio-Itsaso Josu Landak (Zumarraga, 1980) bere amarekin eman zituen lehen pausoak sukaldean. Mikel anaia ere sukaldaria du eta bere laguntza jaso du. Hamaika jatetxetan lan egin du eta egun Ezkioko Argindegi ostatuko buru da.

hen pausoak amarekin eman nituen, beraz. 18 urterekin sukaldaritza ikasketak hasi nituen, El txoko del gourmet-Armendarizen. Gainontzeko eskoletan Batxilergo ikasketak eskatzen zituztelako jo nuen bertara.

Nolatan sukaldari?

Bergarako Lasan, Roseseko (Girona, Herrialde Katalanak) El Bullin, Tafallako (Nafarroa) Tubalen, Azkoitiko (Gipuzkoa) Iturrin, Idiazabalgo Zepain eta Urretxuko Santa Barbaran lan egin du Ezkiora etorri aurretik.

Familia kontua da. Zumarragako Unanue tabernakoak nire senitartekoak dira. Taberna honek ospe handia zuen herrian eta igande eguerditan bertara joatea ohitura zen, baina uholde batzuen ondoren itxi egin zuten.

Norekin ikasi zenuen sukaldaritza? 13-14 urterekin hasi nintzen sukaldean muturra sartzen. Le-

Nondik nora ibili zara ondoren?

Zer moduz moldatu zinen El Bulli jatetxe ospetsuan? Uda bat eman nuen bertan, eta esperientzia oso ona izan zen. Ferran Adria oso ondo portatu zen nirekin. Tipo jatorra da.

Gogorra al da bertan lan egitea? Diziplina oso handia da. Dena perfekto egin behar da. Ezin da akats bakar bat egin. Bertan lan egitea gogorra izan zen, baina asko ikasi nuen, eta lana aurkitzeko orduan asko lagundu dit curriculumean El Bullin lan egin nuela jartzeak .

Zein da El Bullitik Argindegira dagoen alde handiena? Hemen oso zaila da han egiten genuena egitea. Han 40 lagunek 40 afari prestatzen genituen eta Ezkion ia nik bakarrik prestatzen ditut afari horiek guztiak. Dena den, niri beste sukaldaritza mota bat gustatzen zait, tradizionalagoa.

Zeintzuk dira zure sukaldari kuttunak? Hilario Arbelaitz gustatzen zait

gehien. Zumarragako Kabia jatetxeko Juanma Hurtado ere asko gustatzen zait. Nire ustez, Gipuzkoa mailan erreferentea da.

Mikel anaia ere sukaldaria duzu. Hala da. Cadizko (Espainia) Sotogrande golf zelaian lan egiten du. Berak aholkatu zidan non egin sukaldaritza ikasketak eta Tafallako Tubal jatetxeko ateak ireki zizkidan. Berak hango lana utzi zuenean hartu nuen nik.

Zer diozu Argindegin egiten duzuen lanaz? Salda, txorixoa, bakailaoa eta txuleta ez dira sekula falta. Goierriko jendea eta Igartubeitiko bisitariak etortzen dira batez ere. Udako oporren ondoren asteburuko menu bereziak eskaini nahi ditugu.

Ezkion luzaroan jarraitzeko asmoa al daukazu? Bai. Ezkiotarrekin oso gustura gaude eta eurak ere bai gurekin. Veronica Perez neskalagunak, Aitziber eta Marieta zerbitzariek eta Iker sukaldariak lan egiten dute nirekin.


12 GOIBERRI

IBILBIDEA

Irazola baserria mendi-lepo batean kokatuta dago; zingulozangoa kanpoan, ikusgarriak dira baserri inguruan dauden lizar zaharrak. M. LUKI

Ezkutuko Trapalata Urola eta Oria ibaien arroen artean dago Trapalata. Ibilbidean seinalerik ez dagoen arren, Azpikoetxetik abiatuta Legazpiko industria jardueraren keak eta zaratak atzean utzita, basoan barrena altxor bat baino gehiago dago bidean. Miriam Luki Legazpi Trapalata edo Trapaleta mendiak, Aizelekurekin (812 metro) batera, iparraldera Aizkorriko mendikatearekin bat egiten duen kordala osatzen du. Urola eta Oria erreken goialdeko arroen artean dago, ezkutatuta erabat, seinalerik gabe, eta pinuzko basoek bistak lapurtutzen dizkiote. Urretxutik Legazpirako bidean, behin industrialdea igarota, lehenengo biribilgunean ezkerrera egin eta Azpikoetxe tabernatik igarota Mantxola auzoa aurkituko dugu. Autoa han utzita, oinez ekingo diogu ezkerreko bidetik hormigoizko azken etxearen ondotik abiatzen den zidorretik. Bidean gora asunak daude, baina kuku prakak, otea eta bi-

txiloreak ere gogotik ikusiko ditugu; gaztainondoak eta ametzak ere badaude. Bidearen zati horretan Legazpiko industria jardueraren zaratak entzun eta keak arnastuko ditugu. Hamar minutu inguruan, behin zido-

rraren gailurrera iritsita, atzean utziko dugu kutsadura basoan barrena abiatzeko. Pista batera iritsiko gara eta aurrean dugun bidea zeharkatuko dugu. Eskubian aterpetxe bat utzita, mendi pistan behera

egingo dugu pixka bat, pista hori hormigoizkoa bihurtzen den arte. Aurrera eginda, Irazola baserria dagoen lepora iritsiko gara. Ikusgarriak dira baserria bera, zein inguruan duen parajea. Inausi gabeko haritzak harrera egingo digu, adarretik zintzilik duen zingulozangoarekin.

Irazola baserria

Trapalatako gaina Gabiria da berez, Legazpiko mugatik hurbil. M.L

Baserria zuriz margotutako harrizko eraikuntza da; ateak nahiz leihoak berdez. Leihoak geranio gorriekin apainduta daude, eta hormei itsatsita bezala, kimatutako lizarren enborren tamainak zahar-zaharrak direla erakusten dute. Horietako enbor bat hustu, eta etxeko artzain zakur beltzaren habi bihurtu dute.


GOIBERRI 13

IBILBIDEA

Helmuga Irazola

Irteera

Ezkutuko Trapalata Luzera: 5 kilometro Denbora: ordubete Altuera gehiena: 642 metro. Desnibela: 133 metro. Zailtasuna: Erraza, baina seinaleztatu gabea

Irazola baserria atzean utzita, ezkerrera egingo dugu aurkitzen dugun lehenengo zidorrean. Harriek estaltzen duten bidean gora egingo dugu. Hasieran okerrago dagoen bideak hobera egingo du gora egiten dugun heinean, zidorra zabalduz eta garbituz baitoa. Bidean gora jarraituko dugu, eta zidorrak bi aukera eskaintzen dizkigunean, ezkerrekoa hautatuko dugu mugarri batekin topo egin arte; bata bestearen gainean jarritako harriek osatzen duten mugarria horietakoa da. Handik gora egin behar dugu, eta berriz bideak zabaltzen direnean, eskubira joko dugu, basoaren sakonean Trapalata

gailurra aurkitzeko. Tontorra dela OĂąatiko mendizaleek 1973an jarritako burdinezko etxetxoak adieraziko digu. Pinuak dira nagusi basoan, eta inoiz Trapalatatik Legazpi bistaratu ahal izan bada ere, orain pinuek begirik gabe utzi dute mendi gaina. Edozein modutan, tokiak badu bere xarma, pinuek eta zorua estaltzen duen garo itsasoak edertasuna ematen diotelako. Hango isiltasuna ere nabarmentzekoa da, are gehiago industriaren zaratarekin hasitako ibilbidea izanda. Trapalatako gaina jo eta gero, ibilbidea labur geratuz gero, Aizalekura egiteko aukera dago aurrera segituz.

Urbiako zelaiak. ZEGAMA, URBIA ETA AIZKORRI ARTZAINTZA LIBURUA

Hilaren 31n San Inazio eguneko festa ospatuko dute Urbiako zelaietan ztailaren 31 festa eguna izaten da Urbian, Gipuzkoako eta Arabako Partzoneriak antolatuta. Aspalditik datorren festa da, eta oraindik ere bizi-bizirik dagoena. Aukera ona izaten da Urbiara mendi buelta egiteko. Zegama, Urbia eta Aizkorriko artzaintza liburuan, Anttoni Oiarbide artzainak gogoratzen zuenez, ÂŤSan Inazioko festa, hori beti, beti nire akuerdon hori bai. Haretxen pozen egoten dinen gu beti neska koskor hasitaÂť. Liburu berean jartzen duen informazioaren arabera, festa artzainentzat edo euren aitzakian antolatuta bazegoen ere, denek ezin zuten nahi bezala ospatu egun horretan lana pilatzen zelako. Sandratitik barrena edo Arantzazutik gora, adin guztietakoentzako ibilbide egokia eta erosoa da Urbia.

U

Egitaraua 11:30. Meza nagusia baselizan, bertsolariekin. Ondoren. Bertsolariak. 12:30. Hamaiketakoa. Ondoren. Artzain txakur lehiaketa eta umeentzako pailazoak. Bazkal aurretik eta ondoren. Trikitilariak.


14 GOIBERRI

INTERNET

saretik Sarean ikusia

Irudia

Ordiziako Klasikoa

Euskarabildua jardunaldiak

Frantziako Tourraren ondoren, Goierriko txirrindularitza zaleek Ordiziako Klasikoa izaten dute hitzordu nagusia. Eta urtero bezala, jarraipen berezia egin dio Goierriko Hitzak. Atzoko lasterketaren informazio osoa, irudiak eta bideoa gure webgunean aurkitu ahal izango dituzue. goierri.hitza.info

Iametza Interaktiboak, Argiak eta Ametzagai単a taldeak antolatuta, Euskarabildua jardunaldien bigarren edizioa egingo dute urriaren 11n, Donostiako Koldo Mitxelenan. Ikus-entzunezkoen eta multimedia produkzioaren gako komunikatiboak aztertuko dituzte aurten. sustatu.com

Klik

Han eta hemen

Baserriko ogia nola egiten zen

Poteorako ere bada aplikaziorik

Gipuzkoako Parketxe Sareak eta Jentilbaratza kultur elkarteak antolatuta, hainbat ekintza egin dituzte Ataunen, bertakoentzat nahiz kanpoko bisitarientzat. Besteak beste, ogia garai bateko eran nola egiten zuten erakutsi zuten. goierri.hitza.info/bideoak

Gaur egun ia edozertarako dago mugikorrerako aplikazioren bat. BerrizTek etxeak, PinuPoteo izeneko APPa sortu du; botea eramatea tokatzen zaionak, kuadrilla osoaren tragoak bertan apuntatu ditzake, zerrenda batetik aukeratuta. euskalapps.net

Ataunen ogia lehengo eran nola egiten zen ikusteko:


GOIBERRI 15

GURE LURRA

Cortaderia Selloana bila Azken urteetan asko zabaldu den espeziea da Cortaderia Selloana landarea, baina bertako landaredian kalte handia sortzen du. Goiekik Cortaderia Selloana landare inbaditzailea kentzeko eta ordezkatzeko kanpaina hasi du. Loinaz Agirre Goierri Izenez ezezaguna bada ere, bere itxura bereziagatik oso ezaguna da Cortaderia Selloana landarea. Azkenaldian gero eta gehiago ikusten da. Batez ere jabego pribatuetan dago landare hori. Pampako plumeroa bezala ezagutzen da Cortaderia Selloana eta Hegoamerikan du jatorria. Goiekik Cortaderia Selloanaren kontrako kanpaina jarri du martxan. «Orokorki herritarrek ez dakite espezie horiek inbaditzaileak direla, eta kasu batzuetan politak direla esaten dute», dio Goiekiko Iker Azurmendik. Aurten eremu pribatuetan aurkitzen diren aleen aurka zabaldu dute kanpaina, baina badira bi urte ibai ertzetan aurkitzen zirenen aurka lan egiten ari direla. «Garatzen ari garen lanak nagusiki ibai ertzetan dauden flora inbaditzaileetara mugatu dugu, baina ibaiez kanpo aurkitu diren ale solteak ere tratatu ditugu», gaineratu du.

tan lorategietako apaingarri gisa barneratu ziren Europara, baina gaur egun «naturan zabaltzen ari da ingurumenean arazo ezberdin eta konplexuak sortuz». Cortaderia Selloanaren kasuan aipagarria da kostaldeko «errepideetan ikusten den egoera, Santandertik Iparralderaino errepideetako maldak Cortaderiaz beteta aurkitzen ditugu». Goierrin oraindik ez da gehiegi zabaldu Cortaderia Selloana landarea, nahiz eta leku batzuetan paisaia erabat aldatu duen landare honek. «Goierrin oraindik garaiz gabiltza», dio

Azurmendik. «Eremu eraldatuetan oso erraz zabaltzen dira. Horrela, obrak eta lur mugimenduak egiten diren lekuetan erraz hazten dira. Horregatik oso garrantzitsua da eremuan baso edo baso aurreko flora aberatsa izatea, kasu horietan ez baitira zabaltzen, beraiek hartuko luketen beste espezie batzuk okupatzen baitute», gaineratu du.

Lehiakortasun ahalmena Cortaderia Selloanak sortzen duen arazo azpimarragarriena landare eta zuhaitz gazteekin ura eta elikagaiak eskuratzeko

Ordezko landareak

Apaingarri arrriskutsua Dena den, Cortaderia Selloanaz gain, badira beste hiru landare inbaditzaile arriskutsu: Fallopia japonica, Helianthus tuberosus eta Buddleja davidii. Asian eta Hego Amerikan dute jatorria. XIX. eta XX. mendee-

duen lehiakortasun ahalmena da. «Kasu askotan jatorrizko espezien finkapena eragotzi eta horien hazkundea garatzea lortzen dute, eta paisaiaren kalitatea nabarmen eraldatzen dute». Cortaderia Selloanaren aurka egiteko bi metodologia erabiltzen ditu Goiekik: aleak moztu eta herbizida aplikatu, edo sustraitik kentzea. «Guk biak erabiltzen ditugu, tamaina txikiko aleak sustraitik kentzen ditugu eta handiak diren kasuetan moztu eta aste batzuetara herbizida aplikatzen diegu».

Cortaderia Selloana batez ere apaingarri gisa erabiltzen da. GOIEKI

Erradikazio lanen ondoren, «ibar-basoko habitaten errestaurazio eta etorkizuneko kolonizazio berrien aurkako prebentzio mekanismo bezala», bertako zuhaitzen eta zuhaixken landaketak egiten dituzte: erromeroa, tomilloa, sagarmina, makatza, astigar arrunta, urkia, pagoa... Cortaderia Selloana landarea duenak eta kendu nahi duenak, Goiekirekin harremanetan jartzea gomendatzen du Azurmendik (943 16 0040 telefonora deituz edo iazurmendi.goieki@goierri.org helbide elektronikora idatziz). Goieki arduratuko da beste landare batzuekin ordezkatzeaz.



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.