GoiBerri 59. zenbakia

Page 1

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

59. zenbakia. 2013ko maiatzaren 17a

GOI B ERRI Giltzapean jaiotako haurrak Oskarbi Jauregi eta Lierni Armendariz ama izan dira kartzelan 4-5

Ana Mari Amundarain eta Satur Glz. de Langarika alaben eta biloben argazkiekin. A.A.

Mikel Etxenike 3 Iritzia 4-5 Goierriko museoak 6-7 Irakurri, gozatu eta oparitu 11 Agi単aga 1934an 12 Landareak lurrari lotuta 13



GOIBERRI 03

KATE MOTZEAn

MIKEL ALBISU

Mikel Etxenike Zalduna

«Nire lehenengo behorra izan da jaso dudan oparirik bereziena» Mikel Albisu Olaberria Olaberrian bizi da Mikel Etxenike (Ordizia, 1990), eta bertan ditu bere zaletasuna diren lagunak: zaldiak. Raid probetan lehiatzen da, maila onean gainera. Baina lesio baten ondorioz urtebete geldi egon ondoren, aurten itzuliko da lehiaketerara. Kontrol numeriko ikasketak ditu eginak.

Zaletasun bat.

Landak.

Mendia.

Amets bat.

Liburu bat. Irakurtzea ez dut gustuko.

Orain dela gutxi galdu dudana berreskuratzea.

Musika talde bat.

Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.

Zeinda gizakiaren lagunik onena?

Janari bat.

Gatibu eta Mikel Urdangarin.

2011-06-02.

Abesti bat.

Jaso duzun oparirik bereziena.

Mikel Urdangarinen Munduari begiratzeko.

Gorroto duzuna.

Pertsonai bat. Pello Saizar. Pizza.

Animalia, garbi.

Edari bat.

Zaldi arraza bat.

Ura.

Anglo arabiarra.

Oporretako leku bat.

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Itsasondo, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga

GOI B ERRI

Nire lehengo behorra.

«Olaberrian biziko ez banintza, Kataluinan gustura biziko nintzateke»

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Lierni Ormazabal Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Injustizia.

Goierriko txoko bat. Hirumugata.

Herriko alkate bazina... Ez dut agintzeko balio.

Olaberrian biziko ez bazina... Kataluinan gustura.

Egoitzak: Beasain:

Webgunea:

Oriamendi, 32. 20200.

Posta elektronikoa:

goiberri.hitza.info

Urretxu:

goiberri@hitza.info

Barrenkale 13. 20700.

Publizitatea:

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

Bezero arreta / harpidetzak:

673 69 90 95 – asubinas@bidera.eu 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info


MAIATZAK 30, GREBA OROKORRERAKO DEIA

04 GOIBERRI

IRITZIA

Joseba Villarreal ELA sindikatua

Kalean elkartuko gara erriro ere greba deialdi baten aurrean gaude eta berriro ere grebaren arrazoietaz hitz egitea ezinbestekoa da; 2009ko maiatzaren 21etik hona 6. greba orokor eguna izango da maiatzaren 30ekoa, eta lehenengorako zeuden arrazoi guztiak biderkatu egin direla esango nuke. 2009ko greba iragartzean sindikatu abertzaleak Patxi Lopezi (PSE) ongi etorria emateko deitzen genuen greba politikoa zela leporatu zigun batek baino gehiagok, eta 4 urte beranduago IĂąigo Urkulluren (EAJ) aurka sindikatu abertzaleak eta, kasu honetan, beste 50 mugimendu sozialetik gora egiten dugun greba politikoa dela esaten dute beste askok. Greba berez da politikoa, agintariek aplikatzen dituzten politikak baldintzatu eta aldaraztea baita edozein greba orokorraren berezko helburua, hori bai, ez da inondik inora greba partidista. Agintean dagoen gobernuak inposatzen dituen politika ultraneoliberalen aurka, herriaren ahotsa plazaratu

B

nahi duen greba baten aurrean gaude, garbi gera bedi. Kuriosoa da behin eta berriz entzutea, ia beti eragile zein pertsona berdinei, grebarako arrazoiak egon arren greba ez dela bidea, ez dela grebarako unerik aproposena, greba borroka molde zaharkitua dela edo grebarekin ez dela ezertxo ere aldatuko, biharamunean berdin egongo garela... Goazen arrazoietara: egunero langabetu gehiago, murrizketak murrizketen gainean (osasungintza, hezkuntza, zerbitzu sozialak...), lansarien gainbehera (funtzionarioei murrizketak, langileoei soldata jeitsierak...), langileon bermeei eta eskubideei ikaragarrizko erasoak (lan erreforma, Negoziazio Kolektiboaren erreforma...), ongizate gizarteari gupidarik gabeko erasoa (pentsioen erreforma, dependentziaren inguruko murrizketak, etxegabetzeak...) eta bakoitzak zerrenda honi gehitu diezaizkioken beste hamarnaka arrazoi. Era arrunt batean esateko guztia deuseztatzen ari dira gutxi batzuen interesak bermatzeko, gertatzen ari dena ÂŤkatastrofe humaritarioaÂť da, kasu hone-

tan ez da ekaitz, tsunami edo lurrikara batek sorturikoa, aseezinak diren elite ekonomikoen zerbitzura diharduten Gobernuak (Europa, Erkidego, Estatu) dira erantzule bakarrak. Alternatibarik ez dagoela darabilte hitzetik hortzera, hau ere gezurra, beraiek jakin badakite, ondo jakin gainera, beste politika batzuk garatzeko aukera badagoela. Herri xehearen aldeko politika egiteak gaur gobernuetan daudenen hariak mugitzen dituztenen aurkako politikak egitea da, eta ez daude horre-

tarako prest, ez dira ausartzen, gehiegi zor diete. Abiapuntu gisa fiskalitatea errotik aldatu beharra dago, herriaren zerbitzura jartzeko fiskalitatea progresiboa bermatu, gehien daukanak gehien ordaindu dezala (gaur hauek ez dute ordaintzen), iruzur fiskala erasotu (gaur bultzatu egiten da...), baina ezinbestekoa da ausardiaz jokatzea eta iraultza fiskala ahalbidetzea. Zerbitzu publikoak hedatu behar dira, languntza sozialak haunditu, arlo sozialean enpleguak sortu, ingurugiroarekin bateragarriak diren enpleguak bideratzen lagundu, herriaren eta ez multinazional haundien mesedetan dagoen Ikerketa eta garapena sustatu, nekazaritza jasangarria babestu eta bultzatu, finean kapitalaren aldeko politikak egin ordez herritarren eta herriaren aldeko politikak garatu. Tamalez gaur aginte makilak dituztenak ez dira ari honetan pentsatzen, gizarte osoaren ardura da ados ez gaudela jakinaraztea, zapalduak eta erasotuak sentitzen garen guztion erantzukizuna da gure aletxoa edo zakukada jartzea, honetarako deitzen dugu Greba orokorra, honetarako egin nahi dugu topo kalean. Lehen, orain, bihar eta etzi aldaketa kaleetatik etorriko da, beti izan da horrela, langile klaseari inork ez digu inoiz ezer bulego batean oparitu. Gora Greba Orokorra!


GOIBERRI 05

IRITZIA

Asteko irudia

Josu Maroto

Beasaingo jaiak Pitxu, Bagonero eta Koskolo Beasaingo jaietako buruhandiak ditugu. Herriko pertsonaia ezagunak eta maitatuak. Ondo pasa jaiak!

Amildu antzean nabaritu zintudan aurrekoan, Unai. Langabezian zeundela-eta, ezinean bezala. Baina txori txiki batek esan dit hasi zarela berriro beharrean, eta hartu duzula lasaitua-edo. Asko pozten naiz txotxo, benetan. Eta aizu, Unai, ez nabil txantxetan: zer pasatzen zaio bati burutik luzaroan langabezian dagoenean? Zer sentitzen du? Zerk mugitzen du? Esaten dute egun zorteduna zarela lana baldin badaukazu, eta hori altxor bat bailitzan zaindu behar dela. Lanean sufritu baino ez duzula egiten eta horrek zure egunerokoan eragina daukala? Berdin du, eutsi. Seko aspertzen zarela eta denbora galtzen ari zarela sentitzen duzula? Ez du inporta, segi. Lantegiko burua edo lankideak akabatzeko tentazioa daukazu? Pasatuko da, pentsatu beste gauza batzuetan. Ez dakigu deskonektatzen, ordea. Edo bai… Lana, lana besterik ez dela konturatu beharko genukelakoan nago. Horrela, igual, ez ginateke hainbeste aspertuko eta fantaseatzen ikasiko genuke, ez genuke sufrituko, eta gure buruak edo gure lankideak lasai asko

egon ahal izango luke gure ondoan, akabatuak izango ez direla jakinda. Baina lagun batek esaten zidan bezala, enpresetan ez dituzte langileak nahi, esklaboak baizik. Eta esklabotza zein alienazio modu berriak dira mugikorrak, sare sozialak… Twitter, Facebook, Whatsapp… Hauspotu naute horiek erabiltzeko, baina Facebook-a modu exhibizionistan izan ezik, oraindik ez naiz besteen aurrean makurtu. Denbora kontua da, ordea… Bai zozoa geratu zaidala, Unai…

Igor Susaeta

bat eta

Bai Susaeta jauna, arrazoi duzu, erabat «amilduta» nengoen horretan, eta errudun bakarra langabezia zen. Poliki-poliki kontsumitzen joaten zara, eta iristen da momentu bat etsipenean sartzen zarenekoa. «Zertarako bidali curriculum-ak? Inork ez dit deituko eta, gainera, gasolina alferrik gastatzen ari naiz!». Niretzat, dudarik gabe, astelehenak ziren egunik gogorrenak, inguruko guztiak lanera eta zu etxean, zereginik gabe. Nire kasuan, adibidez, bi kuadrila ditut (horretan beti izan naiz zorioneko), 50 lagun bien artean, eta (zorionez) ni bakarrik nengoen langabezian. Horrek zer pentsatua ematen zidan. «Ze ostia, ni bakarrik lanik gabe, zer naiz espeziala ala?» Egoera horren aurrean, planteamendu bat egin nuen lagun batekin batera (mila esker Jon), goizetan mendira edo kiroldegira joatea. Horrela, zerbait egin eta bide batez, bikini operazioa egin! Egoera horretan burua entretenituta eduki behar duzu; familiarekin edo neskalagunarekin (hauei ere mila esker) zaudenean ongi. Orain, bakarrik geratzean… Gainera,

bat Unai Kerejeta

nire ustez, ez da berdina nire kasua; hau da, hipotekarekin edo gabe. 20-25 urte dituzula gurasoekin biziz gero putada bat da, baina hipoteka hori tartean dagoenean… Telebistako albistegiak ikustea besterik ez dago, kaleratzeak gora eta behera. Baina tira, zorionez egoera aldatu egin da duela aste bete eta, bide batez, momentu honetan nire egoera zena pasatzen ari direnei animoak eman nahi nizkieke! Badakit ez dela erraza, baino animo berriz ere, goiz edo berandu egoera aldatuko da eta.


06 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

Igartubeiti baserri museoa Ezkio-Itsason. ARKAITZ APALATEGI

Museoa herriaren ispilua Goierri da Gipuzkoan museo eskaintza zabalenetarikoa duen eskualdea, ohitura eta kulturan oinarrituta. Josune Zarandona Goierri Bihar Museoaren Nazioarteko Eguna ospatuko da. Hala izan da, 1977an Nazio Batuen Erakundeak maiatzaren 18a mu-

seoei eskaintzea erabaki zuenetik. Museoen helburu nagusia kulturaren, ikerketaren eta heziketaren zabalkundea egitea da, besteak beste. Helburu

horrekin bat eginda, museo eskaintza zabala dago gaur egun Goierrin, Gipuzkoa mailan zabalenetarikoa. Historian, ohituretan, eta naturan oinarrituta makina bat dira arbasoen bizimodua eta pentsamoldea gaur egun bizirik mantentzeko lanean diharduten museoak eskualdeko herrietan. Azpiegitura handiak bainoago, tokian tokiko historia biltzen duten guneak dira, batez ere, Goierriko museoak. Inguruko baliabideak, ondarea eta paisaia oinarri hartuta, bertako izaeraren eta izatearen ispilu gardena dira gehienak. Modu didaktikoan azaltzen diete bisitariei lurralde hau besteengandik bereizten dituzten ezaugarriak, datozenekin bi aldeetako hartu emana sustatuz. Legazpi da, seguruenera, aipatutako honen adibide garbienetakoa. Burdinari lotuta dago guztiz herriaren bilakaera eta herritarren izaera. Lenbur

Fundazioak ondare hori aintzat hartu eta berrinterpretatzen lan asko egin du azken hamarkadetan. Lan horren ondorio da Burdin Harana bezala ezagutzen den gune turistikoa. Legazpi denboran zeharreko bidaia bat da. Olatz Konde Lenbur Fundazioko kideak bi gunetan ezberdintzen du Burdina Harana. Batetik, Mirandaolako parkea, landa auzoak eta ibilbideak daude. Mirandaola parkean daude «turismo bulegoa, Euskal Burdinaren museoa eta Mirandaolako burdinola». Landa auzoetan kokatzen dira, esaterako «Erreizabal artzaintzaren ekomuseoa edo ogiaren txokoa». Bestalde, «Urola ibaiari jarraituz egin daitekeen ibilbidean presak, dorretxeak eta baserriak ikusi daitezke, besteak beste». Bestetik herrigunea bera ere hartzen du Burdin Haranak. «XVIII. mendean burdinolak desagertu egin ziren eta indus-


GOIBERRI 07

ASTEKO GAIA

Museoak

trializazioak bidea hasi zuen». Horren adibide garbiak daude Legazpin «papertegia, Patrizio Etxeberriaren lantegiak, eta horren atzetik sortu ziren auzoak, ikastetxeak...».

Aldabek antolatutako bisita turistiko gidatu antzeztua Seguran. AIMAR MAIZ

Iragana gogoan izateko Zerainek ere lotura estua izan du burdinarekin. Garai bateko meategien jardunetik sortu zen Burdinaren mendia AizkorriAratz parke naturalaren barruan. Miren Makazaga Aldabe zerbitzu turistikoak enpresako kideak esan duenez, «garai batean meategietan nola lan egiten zuten erakusten diegu bisitariei». Aizpita adieraztegian dago guztia adierazita, baita «Burdinaren mendian aurkitu daitekeen landare eta animaliei buruzko informazioa ere». Zerainen Herri museoa ere badago «bertako historia, filosofia eta Paisaia Kulturala proiektua» azaltzen dituena. Garai bateko apaiz etxean dago kokatuta eta, «eraikina bera ere

Museoen helburua kultura, ikerketa eta heziketaren zabalkundea egitea da, besteak beste Azpiegitura handiak bainoago, tokian tokiko historia biltzen dute Goierriko museoek

ikustekoa da». Ganbaran museo etnografikoa dago «nekazaritzan, meatzeetan, elizan, etxeetan erabiltzen ziren tresnak, lanabesak...» daude ikusgai. Azken batean, «nekazaritzatik bizi den herri txiki bateko bizimodua azaltzea da» museoaren helburua. Segurak, bere aldetik, erdi aroko herria izaki, badu zentzu horretan zer eskaini. Ardixarra museoa aurki daiteke bertan: «XVI. mendeko eraikina da, eta bertan dago kokatutako Erdi Aroko interpretazio zentroa». Goierrin paisaia eta ingurunea bera ere ikustekoak dira, «museo biziak», eta produktoreengana bisitak ere antolatzen dituzte «gaztandegietara edo erlezainengana, adibidez». Esan gabe doa badirela aipatzea merezi duten beste zenbait museo ere Goierrin, Zumalakarregi Ormaiztegin, Igartubeiti Ezkio-Itsason Barandiaran Ataunen edo Egurraren museoa Zegaman, besteak beste.

Goierrin dagoen museoen aukera zabala da, Gipuzkoa mailan eskaintza zabalenetarikoa duen eskualdea da. Gehienak bertako ohituretan eta kulturan oinarritu dute bere eskaintza. ataun. - Aralar parke naturaleko interpretazio zentroa (lizarrusti.com). - Barandiaran museoa (gipuzkoamendizmendi.net). beasain. - Igartza Erdi Aroko multzoa (igartza.net). Ezkio-itsaso. - Igartubeiti baserria (igartubeitibaserria.net). idiazabal. - Gaztaren dastaketa eta interprezio zentroa (idiazabalturismo.com). legazpi. - Euskal Burdinaren museoa (lenbur.com). - Langileen ibilbidea (lenbur.com). - Erreizabal, artzaintzaren ekomuseoa (lenbur.com). - Txillida Lantoki (lenbur.com). - Igaralde, ogiaren txokoa (lenbur.com). ordizia. - Goierriko interpretazio zentroa (delikatuz.com). - Elikadura eta gastronomiaren interpretazio zentroa (delikatuz.com). ormaiztegi. - Zumalakarregi museoa (zumalakarregimuseoa.net). segura. - Erdi Aroko interpretazio zentroa (seguragoierri.net). - Erraztiolatza museoa (erraztiolatza.net). urretxu. - Urrelur mineralean eta fosilen museoa (urretxu.eu). - Aikur erle museoa (aikur.com). zegama. - Aizkorriko ataria interpretazio zentroa eta egurraren museoa (zegama.net eta museomadera.com). zerain. - Paisaia kulturala: herri museoa, kartzela eta zerrategia (zerain.com). - Burdinaren mendia (zerain.com).


08 GOIBERRI

ERREPORTAJEA

Lau hormen arteko irriak Preso egonagatik, badira kartzelan umea izatea erabakitzen duten emakumeak. Goierrin badira bi kasu. Arkaitz Apalategi Goierri Ama izateko eskubidea traba eta oztopo guztien gainetik jartzea. Hori izan da Oskarbi Jauregi zaldibiarrak eta Lierni Armendariz beasaindarrak bilatu dutena. Preso daude biak, baina horrek ez die ama izateko aukera kendu. Kartzelan ezkondu ziren biak, eta biek ere, kartzelan izan dute umea. Preso dauden amek hiru urtean dute umea berekin izateko eskubidea. Bitarte horretan, eta batez ere ondoren, ezinbestekoa da familiaren laguntza, eta nola ez, amena. Ama izateaz gain, amona ere bihurtu diren amena. Alaba kartzelan izate-

ak dituen atsekabe guztien artean, «poz handia» da beti ere ume baten etorrera, eta hala bizi izan dute bi familiek. Espetxe batetik bestera sarritan aldatu izan dituzte biak. Eta haien arabera moldatu behar izan dute bizimodua Jauregiren eta Armendarizen gurasoek. Oskarbi Jauregi 2001ean atxilotu zuten, Zaldibian. Handik Soto del Realera (Madril, Espainia) eraman zuten, aurrena, baina geroztik beste 8 espetxe pasa ditu gutxienez. Gogoan ditu denak Oskarbiren amak, Ana Mari Amundarainek, eta errenkadan esaten ditu: «Soto, Alcala, Brieva, Al-

M18 Plazara! ekimenak kalera aterako du presoen eskubideen aldeko aldarria euskal preso politikoen defentsan sortutako Herrira! mugimenduak deituta, #M18 Plazara! ekimena egingo dute bihar, larunbata, Euskal Herri osoko 200 bat plazatan; tartean, baita Goierriko hainbat herritan ere. Protesta horren bidez, «euskal preso politikoei aplikatzen zaizkien salbuespen neurriak» ken ditzatela eskatuko dute, «presoen eta haien familien giza eskubideen urratze etengabea ekartzen dutelako, eta bestetik, milaka pertsonari sufrimendua eragiten dietelako». Plazara! ekimenak, hainbat alderdi politiko, sindikatu eta gizarte eragileren babesa jaso du. Tartean dira Alternatiba, Aralar, Eusko Alkartasuna, Ezker Batua-Berdeak, Euskal Herriko Komunistak, Eusko Ekintza eta Sortu alderdiak, LAB, EHNE, ESK, STEE-EILAS, HIRU, CNT eta Solidari sindikatuak, eta Herria2000 Eliza eta Euskal Herriko Apaizen Koordinakundea, besteak beste.

E

meria, Castello eta Granada. Han jaio zen lehen umea». Geroztik Aranjuezen ere egon izan da, eta orain Valentziako Picassent espetxean dago, etxetik 600 kilometrora. Mutil laguna ere preso zuen Oskarbik, eta biak elkarrekin egon ahal izateko, ezkontzea erabaki zuten. 2006an egin zuten ospakizuna, eta 2008an izan zuten aurreneko umea, Zohargi, Granadako espetxean. Bigarrena, Ihortziri, Aranjuezen jaio zen, eta hogei hilabete ditu. Antzeko kasua da Lierni Armendarizena ere. Bartzelonan atxilotu zuten. «Oso momentu latza» pasatu zutela azaldu du Saturnina Gonzalez de Langarikak, Lierniren amak. Izan ere, atxilotuta izan zuten lau egunetan, «tortura latzak jasan behar izan zituen». Bartzelonara joan zirenean torturen gaineko salaketa jarri zuten, «baina paper haiek zakarrontzira joan ziren». Armendarizek, duela 9 hilabete izan zuen haurra, Aiur. Oroitz Salegi presoarekin ezkonduta dago, eta hasiera batean senar-emazteak espetxe berean egon baziren ere, umea jaio zenean tokiz aldatu zuten Armendariz, Leongo Mansilla espetxetik Aranjuezera, amentzako egokitutako modulura. Senarrak, oraindik ezin izan du bere semea ezagutu; umea izanda bi gurasoak bananduta dituzten kasu bakarra dela azaldu du Armendarizen amak. «Umea izan arte biak batera eduki zituzten, baina orain bananduta daude berriz. Ama Aranjuezen dago alabarekin,

eta aita bakarrik, Leonen. Legez elkarrekin egon behar lukete». Egoera salatzeko hainbat idatzi egin eta sinadurak ere bildu dituzte. Espetxeen zaintzako epaileak esan die jakinaren gainean dagoela eta datozen asteetan sinatuko duela autoa. «Esperantza horrekin gaude, baina kezkatuta nago hainbeste luzapenekin, aitaren egoera gogorra baita psikologikoki».

Familiaren papera Preso dagoen amak, hiru urtez izan dezake umea berarekin batera. Gero, familia egiten da haren kargu. Hori da Oskarbi Jauregiren kasua. Haren seme zaharrenak bost urte egingo ditu maiatzaren 21ean. Hiru urte egin zituenean, gurasoen tutoritzapean gelditu zen. Jauregiren senarra, Antxon Sasiain bergararra, aske gelditu zen bigarren semea jaio zenerako. Jauregiren gurasoen eta bere artean zaintzen dute umea. Kasu hauetan, amonaren papera oso garrantzitsua dela uste dute biek. Saturnina Gonzalez de Langarikaren arabera, «amona bezala geure gain gelditzen da gehiena, arropak ero-


GOIBERRI 09

ERREPORTAJEA

Oskarbi Jauregi zaldibiarra (goian), eta Lierni Armendariz beasaindarra (eskuinean), biak ere, semea eskuetan dutela. GB

«Harrigarria da duten indarra, eta nola beraien artean elkar laguntzen duten»

Ana Mari Amundarain Oskarbi Jauregiren ama

«Amona bezala gauza asko gelditzen dira gure gain, baina gustura egiten dugu» Satur G. de Langarika Lierni Armendarizen ama

si, poltsak egin, eraman… baina gustura egiten dugu». Zailagoa da aitaren papera. «Lehen urteetan umeak amarekin pasatzen du egun osoa, eta aita kartzela berean egonda ere, astean behin ikus dezake. Eta umearentzat bisitan joaten den norbait bezala da, zaila da aita duela ulertzea. Alde horretatik aitarekin izaten duten harremana ezberdina da». Zailtasunak zailtasun, garbi dute «umeak amarekin» egon behar duela. Lehen urte horiek oso garrantzitsuak dira, eta «oso harreman estua» sortzen da amaren eta umearen artean, «toki txiki batean eta egun osoan batera» baitaude.

Animoz indartsu Kartzelan beraien alabek duten babesik handiena, beste preso

politikoekin duten harremana dela azaldu dute bi amek. «Harrigarria da duten indarra, eta euren artean elkar nola laguntzen duten. Alde horretatik oso ondo daude». Lagunak tokiz mugitu eta bakarrik utzi dituztenean pasatu izan dituzte zailtasunik handienak, baina une honetan, «moralez ondo daude, eta beti horrela ateratzen dira, argazkietan bezala, irribarrea ahoan dutela». Amundarainek eta Gonzalez de Langarikak, beti dute buruan beraien alaben eta haien umeen etorkizuna. Gonzalez de Langarikak dionez, «beti pentsatu izan dut; heltzen direnean, zer pentsatuko dute honetaz guztiaz? Ze ume asko daude egoera horretan, eta heltzen doazen heinean galderak izango dituzte, eta garrantzitsuena

gurasoekin, ateratzen direnean ondo konpontzea da». Egoera politiko berriak itxaropentsu izateko motiboak ematen dizkie, baina kosta egiten zaie horrelako promesak sinistea. Ana Mari Amundarainek garbi azaldu du: «hainbeste urte daramatzagu etorkizunaz hizketan... zenbat aldiz entzun dugun, 'bai, oraingoan konponduko da', edo 'laster dira denak kalean'... baina denak berdin jarraitzen du». Haien alabak bisitatzera joaten direnean ikusten duten indarrak eta irribarreak, ordea, beraiei ere indarra atera arazten die. «Askotan pentsatu izan dut, bizitzak aurrera egiten du, eta guk ere aurrera egin behar dugu. Umeak gure laguntza behar du, eta aurrera egin behar da».



GOIBERRI 11

MOTZEAN

Irakurri, gozatu eta oparitu Beasainen, Ordizian, Lazkaon, Ataunen eta Zaldibian martxan dago ‘Irakurri, gozatu eta oparitu kanpaina’. Loinaz Agirre Beasain Euskara eta irakurzaletasuna bultzatzeko helburuz, Euskaltzaleen Topagunea elkarteak Irakurri, gozatu eta oparitu egitasmoaren zazpigarren edizioa jarri du martxan. Apirilaren 23an, Nazioarteko Liburuaren Egunean hasi zen kanpaina, eta ekainaren 30era arte luzatuko da. Herritarrak euskaraz irakurtzera animatu nahi ditu kanpainak, irakurtzearen alde atsegin eta gozagarria azpimarratuz. Goierriko bost herrik (Beasain,

Ordizia, Lazkao, Ataun eta Zaldibia) bat egin dute ekimenarekin. Asmoa aurrera ateratzeko, herrietako hainbat elkarte, udal liburutegi, liburu denda eta udalak elkarlanean ari dira. Kanpainaren izenari jarraituz, parte hartu ahal izateko hiru urrats jarraitu behar dira. Lehenik eta behin, herriko liburutegira joan, eta euskarazko edozein liburu maileguan eskatu behar da. Bigarren urratsa, liburua irakurtzen gozatzea da. Liburutegira itzulitakoan, fitxa sinple bat bete behar da: zein

Euskarazko liburuak irakurtzera bultzatzea da kanpainaren helburua. LOINAZ AGIRRE

den irakurritako liburua, zer inpresio eman dizun... adieraziz. Behin bigarren pausoa egindakoan, liburuzainak erosketa-

txekea emango dio irakurleari, hitzartutako liburu dendan erabiltzeko. Azkeneko pausoa, beraz, liburua oparitzea da: lagun bati, senide bati, edo norbere buruari. Euskarazko beste edozein libururen erosketan %25eko deskontua izango du.


12 GOIBERRI

GARAI BATEAN

Zumarragako Agiñaga auzoaren irudia 1934. urtean; orduan Azkoitiako auzoa zen. INDALECIO OJANGUREN/GUREGIPUZKOA.NET

Agiñaga auzoa 1934an

Miriam Luki Zumarraga Zumarragako auzoa da egun Agiñaga, Azkoitiarako bidean lehenengo bidegurutzean gora eginda goialdean dagoen baserri multzoa da, baita bide ertzean daudenak ere. Guztira, 16 bat baserrik osatzen dute. Agiñaga Azkoitiako udalerriaren parte izan zen 1989ra arte. Orduan, bizilagunen aspaldiko eskaerari erantzunez

Zumarragako auzo bilakatu zuten. Izan ere, agiñagarrek betidanik bizimodua Zumarragan egin dute. Azkoitiako udaletxera izapideak betetzera baino ez ziren joaten, eta arazo ugari ere sortzen zizkien urrunen dagoen herriko auzoa izateak. Bertakoek diotenez, Zumarragako baserritarren artean auzolanaren filosofia dirauen auzo bakarra da Agiñaga.


GOIBERRI 13

GURE LURRA

Landareak lurrari lotuta Nerea Soraluzek negutegia dauka Zumarragako Eitzaga auzoan eta kanporako landareak saltzen ditu; orain, udaberrian, salmenta denboraldia bete-betean dago, eta krisiak krisi, jendeak «lore gosea» duela dio ekoizle zumarragarrak. Miriam Luki Zumarraga Nerea Soraluze, familiarekin batera, «lore kontutan» orain 16 bat urte hasi zen. Nekazaritza arloko ikasketak egin zituen Fraisoron, Zizurkilen, eta abeltzantza gustuko bazuen ere, bazekien «oso lanbide lotua» dela. Ikasketetako praktikak lore eta landare negutegi batean egin zituen, eta hango bultzadarekin, bere negozioa sortu zuen. «Hasierako asmoa etxean landareak haztea bazen ere, ezin izan genuen negutegi handiagoa ipini; aldapa asko dago hemen». Izan ere, Goierri garaiko nekazaritza mundua eta maldak estu lotuta daude. Nafarroatik ekartzen ditu saltzen dituen landareak, eta gehienak kanpoan jartzekoak dira; balkoietan, lur sailetan edo etxe kanpoko lorategietan. «Orain, jendea lurrari lotuago sumatzen dut; landare eta lore artean norberak bere lasaitasun uneak bilatzen ditu gero eta gehiago». Duela 16 urte, negozioa martxan jarri zuenean lurretik urrunago ikusten zuen jendea, «egun, piperrak nondik datozen jakin nahi dute. Eskoletan sekulako lana egiten ari dira, eta umeek ere bestelako jakin-nahia dute; gurasook geure seme-alaben jakin-mina ase nahi dugu». Udaberria euritsu hasi bada

Soraluzeren arabera aurten landare kontsumoari eguraldi txarra krisia baino gehiago ari zaio eragiten Nerea Soraluze Eitzagako negutegian Itzal alaba besoetan duela. MIRIAM LUKI

ere, urteko sasoi onena da hau landare eta lore salmentari dagokionez. «Aurten erosleak hotz daude oraindik, eta gu geu ere bai. Azokara joateko animoak falta zaizkigu euri azpian, eguzkiak ematen duen bizitasunaren falta sumatzen dugu. Eta, geuk sentitzen badugu, nola ez dute bada erosleek sentituko?». Landareen eta loreen salmenta, baratzeak bezala, hilabeteko atzerapenarekin datoz aurten. «Landare kontsumoan eguraldi txarraren eragina krisiarena baino handiagoa da, izan ere, jendea lore gosez

dela esango nuke, eta landareen prezioengatik ihes egin duen eroslerik ez dut ikusi». Urteak dira Soraluzek ez dituela landareen prezioak igo; geranio batek, adibidez, bi euro balio ditu. BEZ zergak, aldiz, igoera itzela izan du, eta %6tik %21era igo dute sektore honetan. «Landareak ere luxuzko produktua bihurtu dituzte, eta guri apurua ematen digu prezioak igotzea, guztiok egoera beretsuan baikaude».

Landare sorta Geranioak dira Soraluzek gehien saltzen dituen landareak: «Hemengo klimara ederki ohitzen dira, eta zaintza ere erraza da». Alegriak egon badaude Soraluzeren negutegian, baina Etxeko Alegriarik ez dago jada. «Onddo batek jota dauka landare hau, eta oraindik ez dute sendatzeko tratamendurik aurkitu». Gineako alegria, bikoitza eta eguzkitakoak baditu. Beti loratutako begoniak, petuniak, surfiniak, krabelinak... Horiek guztiak ondo moldatzen dira euskal lurrari lotuta. Landareen zaintzari dagokionez, «formula magikorik ez dago, ez dira erlojuak, bero bada eta gu egarri bagara, beraiek ere egarri izango dira. Pazientziaz, seinaleei erreparatzen ikasi behar dugu».


14 GOIBERRI

INTERNET

saretik www.mintzatu.com

Euskaraz hitz egiten duen mundua guneroko bizimoduan euskaraz bizi nahi duenak, badu nondik nora mugitu daitekeen esango dion erreminta. Izan ere, euskaraz egiten duten denda, taberna, kiroldegi, erakunde eta bestelako zerbitzuen gida kaleratu zuten duela hilabete batzuk, Azkue fundazioak eta Irontec etxeak. Erreminta horrek, Mintzatu du izena, eta hasieran sare sozial moduan hasi zenak, bigarren pausua emango du

E

laster, mugikorrerako garatzen ari diren aplikazioarekin. Telefonotik bertatik, inguruan ditu-

gun komertzio eta zerbitzuetatik euskaraz non hartuko gaituzten jakin dezakegu horrela.

Mintzatu-ren mugikorrerako aplikazioa iragartzeko bideoa:

Euskaraz hitz egiten duten tokien sare hori, elkarlanaren bitartez osatzea da ekimena bultzatu dutenen asmoa. Hala, norberak ere gehitu ditzake bere inguruko komertzio edo zerbitzuak gida horretara, mapa batean etiketak gehituz. Momentuz mintzatu.com webgunean egin daiteke hori, baina sortzaileen asmoa, laster mugikorrerako aplikazioa ere martxan izatea da, aste honetan jakinarazi dutenez.




Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.