GoiBerri 016. alea

Page 1

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

16. zenbakia. 2012ko maiatzaren 25a

Ikazkinen langintza gogoratuz Auzolanean egindako txondorra pizteko prest dute Zaldibian 8-9

GOI B ERRI Xanti Lizarraga ‘Xanti naparra’ txondorgilea ari da taldea gidatzen. IÑAKI GURRUTXAGA

Andoni Olano 3 Iritzia 4-5 Goierri 1200-1512 6-7 Ai Laket! 10 Lurdes Landa 11 Franco Beasainen 12 Sarako bidea 13 Asteko proposamenak 14


02 GOIBERRI

PUBLIZITATEA


GOIBERRI 03

KATE MOTZEAn

ASIER ZALDUA

Andoni Olano Ingeniaritza ikaslea

«Gidatzeko baimena lortu nuen eguna ez dut sekula ahaztuko» Asier Zaldua Altzaga Andoni Olano (Altzaga, 1992) Ingeniaritza Mekanikoa ikasten ari da Ordizian. Gainera, gurasoei laguntzen die Olagi sagardotegiko lanetan. Bertan, denetik egitea tokatzen zaiola dio, baita parrillan aritzea ere.

Zaletasun bat. Kirola egitea. Mendiko kirolak atsegin ditut, ibiltzea batez ere. Futbola ez dut oso gustuko, baina Realaren aldekoa naiz.

Oporretarako leku bat. Benidormera joaten gara. Giroz aldatzeagatik, batez ere.

Liburu bat. Diruz laguntzen duten erakundeak: Altzaga, Arama, Itsasondo, Urretxu, Olaberria eta Zumarragako Udalak

GOI B ERRI

Liburu gutxi irakurri ditut. El niño con el pijama de rayas gustatu zitzaidan, adibidez.

Amets bat. Amets asko ditut.

Janari bat.

Musika talde bat.

Haragia.

Punk musika atsegin dut. Talde bat aukeratzea zaila da, asko baitaude.

Edari bat.

Abesti bat.

Jaunartzea egin nuenean oparitu zidaten zaldia.

Sagardoa.

Jaso duzun oparirik bereziena.

Dublin Boys taldearen Euskal Herria.

Inoiz ahaztuko ez duzun eguna. Gidatzeko baimena lortu nuen eguna. 18 urte bete eta berehala izan zen. Ordurako bai gurasoak eta bai ni nazkatuta geuden. Izan ere, hemen bizitzeko gidatzeko baimena beharrezkoa da.

Gorroto duzuna.

«Jaso dudan oparirik bereziena, jaunartzea egin nuenean oparitu zidaten zaldia da»

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Aloña Landa Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Faltsukeria.

Goierriko txoko bat. Sanjoanitturri merenderoa. Gaintza, Baliarrain eta Altzaga elkartzen dira bertan.

Herriko alkate bazina. Errepidea zabalduko nuke.

Egoitzak: Beasain:

Webgunea:

Urbialde plaza 7, behea. 20200.

Posta elektronikoa:

goiberri.hitza.info

Urretxu:

goiberri@hitza.info

Barrenkale 13. 20700.

Publizitatea:

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

Bezero arreta / harpidetzak:

647 319 775 – oprieto@bidera.eu 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info


04 GOIBERRI

IRITZIA

Iñigo Igartza Bankuko langilea

Txokolate jana aina baina... zer duzu Marina? Zergatik malko jario hori? - Tripako mina dut, aitatxoooo. - Zer gertatu zaizu ba? Ez al zenuten eskolako txokolate jana? - Baiiiiiiiiiiii, eta uste dut gehitxo jan dugula, azkarregi ere bai agian, eta orain ezinean nabil. Bost txokolate hartu ditut eta hamaika bizkotxo, txorizoa eta goxokiak ere nahi adina, eta... eta ... eta .... - Baina baina, denek izan al duzue jarrera bera? Dena hartu eta, arrapaladan irentsi? - Eeeeeeez! Gutxi batzuk zerbait hartu eta jolastera joan dira, baina gehienak.... - Baina, bukatu egingo zela pentsatzen al zenuten? Sekula txokolate gehiagorik ez dela izango uste zenuten? - Ez dakit aitatxo, baina denek edo gehienek behintzat, jarrera hori hartu eta... nik ere bai. Aiiiiiiiiii... hau mina!! - Lasai, Marina. Nork antolatu du txokolate jan hori? - Ez dakit ziur, baina gutxi batzuen artean izan dela uste dut. Zergatik aitatxo? Farmaziako jabeak eta dendariak uste dut. - Marina ... eta zer egin dute soberakinekin? Han geratu al dira? Edo egoitzaren batetara eraman dituzte? - Galdetu dute baina denok jolas egin nahi genuen eta bitar-

B

tean dena biltzen aritu dira. Zergatik aitaxo? - Ummm... krisia, hori bai egunerokoa. - Aitatxo? Zer diozu kirsiaren inguruan? Nik tripako mina besterik ez dut! - Ups! Barkatu Marina, krisiaren eta zuen txokolate janaren arteko parekotasunak txunditu nau. Hausnarketa surrealista batean harrapatu nauzu. - Aitxooo? - Bai Marina? - Ondo al zaude? Zer da krisi famatu eta ezezagun hori? Nondik sortu da? Zein parekotasun izan lezake gure txokolate janarekin? - Jajajajaja. Ba begira Marina, zuek bezala, gizarteko pertsona asko eta asko, txokolatea jatera abiatu dira zentzugabeki. Etxeak, kotxeak, oporrak, ordenagailuak eta era askotako jostailuak erostera, behar ez zituztenak eta asko erabiliko ez dituztenak. Orain, horren azkar eta hainbeste jatearen biharamuna dute, eta tripako ezinegonari –zorrei– ezin eutsirik dabiltza. Eta beste gutxi batzuk, eguneroko jarrera orekatuan, jolasera joan zirenak, oraindik ere jolasean jarraitzen dute– nahiz eta errurik gabeko batzuk ere kutsatu diren–. - Gure jarrera txarra izan al da aitatxo? - Beno Marina, autokritika deitzen zaio horri.

«Zer da krisi hori? Nondik sortu da? Zein parekotasun izan lezake gure txokolate janarekin?»

- Baina aitatxo? Gure errua bakarrik izan al da orain tripako mina izatea? - Ez Marina, lasai maitia. Demagun dendaria eta farmaziakoa pertsona berekoiak direla, eta beren produktuen kontsumoa bultzatu nahi dutela. Egoera ikusi eta zuen festaz aprobetxatu dira, gehiago irabaztean eta dirua lortzean, jolastokian bakarrik geratu eta beraiek bakarrik jolasteko. Hori, baina maila altuagoan.... - Eta? Zein da irtebindea? - Jajajajaja Marina. Lehenik eta behin autokritika, norberak ere badu errurik eta. Gero denok batera, dendari eta farmaziakoei beren jarreraren argitzea eskatu, eta txalotu edo zigortu, eta lortu dituzten mozkinak edo irabaziak, berriro ere hurrengo beste festa baterako gordetzea –gizarteratzea–, neurri batean bada ere. Eta azkenik, eskola izan behar dugu begi bistan. Zergatik baimendu duten eta zergatik beraiei –horiek gure politikariak dira–. - Aitxooooooooooo. - Zer Marina? - Asko maite zaitut. Mila esker ipuinagatik. - Nik ere maite zaitut Marina. Eman muxu Urkiri oheratu aurretik, ados ? Oharra: Barkamena eskatzen diet txokolate janean parte hartu ez dutenei eta, hala ere, tripako minez dauden guztiei.


GOIBERRI 05

IRITZIA

Asteko irudia

Josu Maroto

Txondorra Zaldibian Zaldibian, auzolanean, txondorra egiten ari dira egun hauetan. Gure ondare inmateriala bizirik mantentzeko baliioko du ekintza honek.

Barack Obama eta konpainia dagoeneko hasi dira hauteskundeen lehian. Baina ez dago hain urruti joan beharrik hauteskundeen atarian gaudela antzemateko. Nahikoa da egun hauetako egunkariei bistadizo bat ematea. «Guraizeen aroan» murgilduarazi gaituzten honetan, jakinminaren harra hazten doakit: Zer nolako kanpainak egin behar dituzte «gure» politikoek? Hezkuntzan eta osasunean egin asmo dituzten neurriko murrizketak egingo ote dituzte kanpainetan? Zenbat diru erabiliko dute kanpainak gauzatzeko? Zer nolako ekitaldiak ikusiko ote ditugu? Batzuen aldetik izan ohi diren “gehiegikeriak” non geratuko ote dira? Jabetuko ote dira herritarren diruarekin ari direla «jolasean»? Ez, barka; herritarrentzat zergak dira opari. Dirua soilik bankuentzat da. Dirua bankuei ematen zaie; barra-barra. Hauek herritarren dirua gordetzen dute, eta herritar bat, lanik gabe geratzen denean eta etxeari dagokion hipoteka ordaindu ezin duenean etxearekin

geratzen dira, jabea kale gorrian utziz eta zorra ordaindu beharrean. Hori da errealitatea. Hauteskundeen gaira itzuliz: ea oraingoan, aspaldiko partez, herritarrek benetan izaten dugun aukera desberdin guztien artean hautatzeko eskubidea, baita proiektu horiek aurrera eramatekoa ere. Aukera guztiak mahai gainean jartzeko moduan baldin bagara, argi eta garbi, herriak horren alde lan egin duelako izango da.

Eneritz Gorrotxategi

bat eta

Aitortu behar dut irrikitan nagoela Barack Obama eta (ia ziur) Mitt Romney hautagai errepublikarra aurrez aurre jarriko dituen AEBko hauteskunde kanpaina jarraitzeko. Egia da: gustu xelebreak ditut. Baina komunikazioaren munduan hezi eta bizi naizenez, ezin dut ekidin demokraziaren gailurra omen den hauteskunde garaian gauzatzen diren komunikazio estrategia guztiak jarraitzea. Politika ere espektakulua denez, nik Conquistador del fin del mundo edo Salvame ikusi ordez, hauteskundeekin gozatzen dut. Norbaitek esango dit nola hitz egin dezakedan «fribolidade» horrekin politikaz. Non eta gure herri honetan! Politikak hainbeste kalapita, gorabehera, sufrimendu eta desgrazia ekarri digun herri honetan! Baina egungo munduan, Mendebaldean, normaltasun politikoa duen estatu, autonomia, federazio edo erreinu batean bizi nahi badugu, uste dut ezinbestekoa dugula politika «fribolidade» puntu horrekin hartzea. Badakit. Ez luke horrela izan beharko. Gu guztiok eraikitako herri eraikuntzan gure eta ondorengoen etorkizuna landu beharko ge-

bat Ion Muñoa

nuke joko-arau demokratikoak guztioak praktikatuz. Teoria nahiko ongi dakit! Politikari dagokion zilegitasuna, garrantzia eta lekua itzuli behar zaio; herrigintza egin behar da. Hori ere badakit! (eta hala dela uste dut). Baina oro har bizi dugun egoeran, ez bagara gai gizartean «politika» deitzen diogun hori espektakulu askotxotan negargarria dela konturatzeko, uste dut ez garela gai izango hipoteka ezin ordainduta daudenen arazoak nola konpon ditzakegun aurkitzeko. Yes (maybe) we can!


06 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

Etzi Ausa Gaztelun Nafarroako banderak nagusituko dira, ekitaldian parte hartuko dutenekin batera «nafar estatua» aldarrikatzeko. GOIBERRI

Goierri 1200-1512 Gaztelak 1512an konkistatu zuen Nafarroa, eta honek burujabetza galdu zuen. Hala, gertaera haren 500. urteurrena oroitzeko, ekitaldi ugari antolatu dituzte aurten Euskal Herri osoan. Goierri 1200. urtean konkistatu zuten gaztelarrek, eta eskualdean ere bada zer gogoratu.

Asier Zaldua Urretxu Goierri Nafarroako erresumaren zati izan zen 1200. urtera arte, eta garai hartako aztarnetako bat da Ausa Gaztelu. Kostaldetik Irurtzun aldera doan bidean dago –Zaldibian–, eta «bidea zaintzeko» eraikia izan zen. Nabarralde elkarteko Beñi Agirrek zehaztu duenez, 1200. urtean sartu ziren gaztelarrak Goierrin, «eta bai Ausa Gaztelu eta bai Ataungo gaztelua muga kontrolatzeko erabili zituzten». Eraikin txikiak ziren biak, eta jende gutxi egoten zen bertan. «Nafarroaren eta Gaztelaren arteko ondorengo gerretan, batzuen zein beste-


GOIBERRI 07

ASTEKO GAIA

en esku egon zen Ausa Gaztelu». Gaizkileen Muga izenez egin zen ezaguna gaztelua, eta Gaztelaren eta Nafarroaren arteko liskarrek gudu zelai bilakatu zuten. Orduko gertaerak gogoratzeko, Nabarralde elkarteak urtero ekitaldia egin ohi du Ausa Gaztelun. Aurten, igandean, hilaren 27an, izango da. Nabarraldekoen iritziz, Ausa Gaztelu gaur egun «oroimen lekua da: gure iraganaren eszenatokia, gure historiaren gakoak oroitu, mantendu eta hedatzea ahalbidetzen duena». Agirrek azaldu duenez, Gaztelaren eta Nafarroaren arteko liskarretan Goierri oso garrantzitsua izan zen Nafarroako erresuman. Eskualdetik pasatzen zen bidea, itsasaldetik zetorrena, «merkataritzarako erabiltzen zen, eta bertatik barnealdera garraiatzen ziren itsasontziz ekartzen ziren gaiak: garia, ardoa...». Hala, Gaztelak bide hori hartzeko Nafarroa erasotu zuen 1200. urtean. «Helburua, Nafarroako kostaldearen aberastasunaren jabe egitea zen». Urte hartatik aurrera, borroka «etengabea» izan zen eskualdean. «Horrek, Nafarroaren ahultzea ekarri zuen, eta Gaztelak Segura eta Ordizia sendotu zituen: kontrolerako hiri harresituak bihurtu zituen»; izan ere, bi herri horiek «Nafarroako muga aurre-aurrean zuten eta oso garrantzitsuak izan ziren 1512an». Gaztelak, muga lerroan zeuden herrietako familia boteretsuenak gerra jauntxo izatera bultzatu zituen, eta Ausa Gaztelu familia horien gehiegikeriei eta harrapakariei aurre egiteko gotorlekua izan zen. Ordurako, baina, Goierrik 300 urte zeramatzan Gaztelaren kontrolpean, eta «erabat gaztelaratua» zegoen. «Gaztelak lehendabizi kostaldeko herriak indartu zituen –Hondarribia, Donostia, Zarautz, Getaria...–, aberastasuna han

zegoelako. 1256tik aurrera gotortu zituen Hernani, Tolosa, Segura, Ordizia, Agurain... ». Ordizia, esaterako, «oso garrantzitsua» izan zen tropen hornitze lanetarako. Gainera, goierritarrak Gaztelaren alde borrokatzera behartu zituzten. Deialdia udalen bidez egiten zen. Ihes egin eta Nafarroaren alde borrokatuko zenik ere izango zen, «baina ez dago daturik». Agirrek azaldu duenez, ordurako Goierri Gaztela zenez, eurek armetara deitutakoen zerrendak bakarrik daude egun.

Konkista baten lekukoa

Ausa Gaztelu. I. GURRUTXAGA

Gaztelaren eta Nafarroaren arteko liskarrek gudu zelai bihurtu zuten Ausa Gaztelu Kostaldetik Goierrira zetorren bidea eskuratzeko Gaztelak Nafarroa erasotu zuen 1200. urtean Hainbat talderen bidez, orduko gertakarien inguruko informazioa ematen du Nabarraldek

Gaztelarrak Goierrira sartu eta handik urte batzuetara lortu zuen Nafarroako erresuma bereganatzea, XVI. mendean. «1199an Gasteiz setiatuta eduki zuten zazpi hilabetez, baina, azkenean, sartzea lortu zuten. Ondoren, Goierrira heldu ziren. Inguru hau Nafarroako erresumaren barrualdean zegoenez, ez zegoen defentsarako ezer. Ez zeuden 500 lagun hartzeko prestatutako gazteluak, eta jendea ere ez zegoen gerrarako prestatuta. Nekazariak, artzainak, basagizonak eta merkatariak ziren gehienak, eta gaztelarrek ez zuten erresistentziarik aurkitu goierritarren aldetik». Nabarraldek urte asko daramatza Nafarroaren konkistaren berri ematen. Azkenaldian, gainera, jende asko elkartu zaie, eta taldeak sortzen hari dira hainbat herritan. Goierrin ere sortu dituzte talde horietako batzuk. Talde horien bidez, gertakarien inguruko informazioa eta Nabarralderen mezua zabaltzen dute. Historia euren ikuspuntutik kontatu nahi dute, gertakarien mendeurrena dela eta, Nafarroako gobernuak «ordagoa» bota baitzuen Cervantes institutuaren eta Espainiako Kultura ministerioaren laguntzarekin. «Eurek Nafarroak Gaztelarekin

Igande honetan egingo dute martxa Ausa Gaztelura abarralde elkarteko kideek Zaldibiako Ausa Gaztelura martxa antolatzen dute urtero. 2012ko ekitaldia igande honetan bertan izango da. Mendizaleak 09:00etan elkartuko dira, Larraitzen. 11:30ean omenaldia dute Ausa Gaztelun. Idatzi bat irakurriko dute eta ondoren abestu egingo dute. Eguerditik aurrera trikitilariek joko dute Larraitzen. Ondoren txistularien saioa izango da eta komunikatua irakurriko dute. 14:30ean parte hartzaileak Lazkaora joango dira, Gerriko Txokoan antolatu duten bazkarira.

N

bat egin zuela ospatu nahi dute, baina hori gezurra da. Ez zen bategitea izan, konkista baizik. Gainera, 1530era arte gerra etengabea izan zen. Sekulako erresistentzia izan zen, eta gaur egun Gipuzkoa dena ere konkistatua izan zen, Nafarroa zen garaian. Testuinguru honek gure herriaren historia askoz ere hobeto ezagutzera eraman gaitu».

Urteurrena aurten Hau guztia jakitera emateko, bideoak eta idatziak argitaratzeaz gain, Nabarraldek hainbat ekitaldi antolatu ditu 500. urteurrenaren harira –ekainaren 16rako martxa nazionala deitu dute, adibidez–. Igandean Ausa Gaztelun egingo duten ekitaldia ere urteurren horri lotuta egongo da, eta hainbat goierritarrek parte hartuko dute. Larraitzen hasiko dute festa eta handik Lazkaora jaitsiko dira; Gerriko txokoan bazkaria egingo dute.


08 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

Iraganera bidaia Udaleko partaidetza sustatzeko batzordearen ekimenez, auzolanean txondorra egiten ari dira Zaldibian. Xanti Lizarraga ‘Xanti naparra’ txondorgilea ari da taldea gidatzen, beste hainbat lagunekin. Bihar arratsaldean piztuko dute. Iñaki Gurrutxaga Zaldibia Zaldibiako Udaleko parte hartzea sustatzeko batzordean herritar batek egindako proposamenari heltzetik sortu zen orain hilabete batzuk herrian txondorra egiteko asmoa. Galtzen ari diren ofizioei buruz aritu ziren bilera horietako batean, eta herritar batek honako galdera egin zuen: «Zenbatek ezagutuko dute gure herrian zer den txondorra?». Galdera horixe izan zen ekimen parte hartzaile honen abiapuntua. Zaldibian bada gizonezko bat ofizioz txondorgile izana. Xanti Lizarraga da bera, Xanti naparra ezizenez ezagunagoa.

Urte askoan lanbide izan zuen txondorgintzari grinaz eusten dio oraindik, eta bi aldiz pentsatu gabe eman zion baiezkoa proposamenari. Hori ikusita, herriko eragileak, elkarteak eta norbanakoak bilduko lituzkeen lan talde bat osatzea erabaki zuen udalak. Zaldibiako txondorra, iraganera bidaia izena jarri zioten egitasmoari. Zubi-Buru eta Gaztelu elkarteek, Beti Gazte jubilatuen elkarteak, Lardizabal herri eskolako zuzendaritzak eta guraso elkarteak, gazte asanbladak, eta udaleko ingurumen eta kultura batzordeek egin zuten bat ekimenarekin. Baliabideak aur-

kitzea, ekintzaren prozesua zehaztea, txondorra egiteko leku egokia aurkitzea eta egitasmoa bera nola finantzatu erabakitzea izan zen lehen bilera hartako gai ordena. Egurra erosteko dirua udalak eta herriko bi soziedade gastronomikoek jarriko zutela adostu zuten.

Aurreko lanak egiten Maiatzaren 6an aurkeztu zien udalak herritarrei txondorraren proiektua, Ibargungo basoan bertan. Ordurako hainbat zeregin aurreratuta zituzten lehen lanak egiteaz arduratzen ari diren lau lagunak, denak ere adinean aurrera joanak: Xanti na-

parra, Antonio Iraola (Arruko Antonio), Ramon Gorostizu (Elormendiko Ramon) eta Manuel Labaka (Agotxaneko Manuel). Txondorra eraikitzeko eremua zopizartua zuten ordurako –eremua garbitu, belar guztiak kenduta–, eta egur pixka bat ebakita ere bai jendeari azalpenak eman ahal izateko. Txondorraren tximinia izango zena eraiki zuen orduan laukoteak, eta segidan oinarria edo parrilla kokatu zuten. Ondoren, inguru guztia zutikako egur puskekin betetzeari ekin zioten. Erakustaldi moduko bat izan zen igande hartakoa, hortik aurrerako hamabost hogei


GOIBERRI 09

ASTEKO GAIA

Xanti Lizarraga ‘Xanti naparra’ Txondorgilea

«Pagoa egur garbiagoa da, baina artea gogorragoa da, eta gehiago irauten du» I. Gurrutxaga Zaldibia Aitarekin ikasi zuen gaztetan Xanti Lizarragak (Dorrao, Nafarroa, 1938) txondorrak egiten. Aitarekin eta lau anaiekin aritzen zen batean eta bestean ofizio horretan: Dorraon, Arbizu inguruan, Etxarri-Aranatzen, eta baita Ataunen ere, besteak beste.

orain txondorra egiten ari zarete. Aurreko lanak ondo egitea garrantzitsua izango da, ezta?

Makina bat txondor egindakoa izango zara ba...

Zaldibiako Ibargurengo basoan ari dira txondorra eraikitzen. Txondorrak itxura hori zuen joan den astean. Biharko dena prest izango da. IÑAKI GURRUTXAGA

egin dute benetako lana. Herritarrei egin zieten egur txikitzen aritzeko deia, eta banaka batzuk izan badira ere, jendeak erantzun dio deiari. Aste honetan bukatu dute egur denak txondorrean pilatzeaz. Garoz eta lurrez ere estali dute, eta piztea falta da soilik.

Piztu eta zaindu Festa moduko bat eginez piztuko du bihar, 18:30ean, Xanti naparrak txondorra, tximiniatik brasa botata. Eta orduan hasiko da benetako parte hartzea. Hogei bat egunez zaindu beharko dute herritarrek txondorra, gau eta egun. Txandak egiten hasiak dira dagoeneko, jende askok azaldu baitu zaintza lanetarako borondatea. San Joan bezperarako-edo zakuetan behar du ikatzak, lurrez eta orbelez freskatu ondoren.

Uff! Asko. Herrian, Sakanan, Igaratza aldean ere bai, Putterri inguruan. Handik Kifosara bi gurdikada jaisten genituen idiekin egunean. Inguru hartan 25 bat txondor egindakoak bagara. Ataungo Arzarekin ere ibiltzen nintzen. Hamalau bat urte izango nituen orduan.

Jendeak hala eskatuta txondorra egindakoa ere bazara. Zaldibian egin nuen orain hamabost bat urte, Ataunen gerora ere egin nuen bat, eta baita Salbatoren ere. Salbatoren mutilzahar baten kapritxoz egin nuen, txondorreko ikatzarekin egindako txuleta jan nahi zuela eta [barrez].

Udaberria garai ona da txondorra egiteko. Bai, orain ona, negua tristea izaten da. Neguan egindakoak bagara, baina gutxi. Euria ugari, eta lanerako asunto txarra. Hemen bero pixka bat pasatu beharko dugu, baina gutxienez lehorrean ari gara.

I. GURRUTXAGA

Zenbat tona egurreko txondorra egiten ari zarete hemen? 38.000 kilorekin, bi kamioikada egur. Iratitik ekarritakoa dela esan didate, ez dakit egia edo gezurra den [barrez]. Egur gogorra da, baina ona. Adardunak-eta ez dago sartzertik.

Eta zenbat ikatz aterako dela kalkulatzen duzu? Jo ezazu 32.000 kilo inguru erabiliko ditugula. Sartutako egurraren erdia baino gutxiago izango da ikatza. Egur hau egosten denean arina gelditzen da. Dozena bat tona ikatz aterako dira, ateratzen badira.

Eremua zopizartu zenuten aurrena, egurra txikitu ere bai, eta

Zein da egurrik egokiena txondorra egiteko?

«Txondorrean sartutako egurraren erdia baino gutxiago izango da ikatza»

Artea da onena. Hemen pagoarekin ari gara. Pagoa egur garbiagoa da, baina artea gogorragoa da, eta gehiago irauten du. Barruan egosten ari denean alde ederrekoa da artea. Gainontzean, lan egiteko pagoa da hobea, egur gozoagoa.

«Zuloren bat sortuz gero, dena ondo garbitu behar da, eta atzera egurrarekin bete»

Terrenoa ondo prestatu behar da, bueltan-bueltan belarra kenduta. Gero parrilla jarri beharra dago, lurraren gainean jarriz gero ez delako egosten egurra. Tximinia egin, eta txondorraren ipurdian egur lodiak jarri behar dira. Gero meheagoak, eta azkeneko errematea egurrik meheenekin egiten da, dena gozatzeko eta zirriztuaketa tapatu eta ixteko. Ondoren garoarekin, orbelarekin eta lurrarekin estaliko dugu, eta tximinitik brasa botata piztu.

Zein da txondorraren etsairik handiena? Euria, haizea.... Haizea okerrena. Haizeak segun eta nondik jotzen duen, horko zuloak tapatu egin behar dira, bestela tira egiten du bestaldera. Eta bere kasa zuloa egiten bada, pare hori garbitu egin behar da, berriz ere egurra sartu, estali eta aurrera. Txondorrari zutik eutsi behar zaio.

Bihar piztuko duzu txondorra, eta zaintza lanetan herritarrek aritu behar dute. Zer da jendeak kontuan hartu behar duena? Zuloren bat sortuz gero, garoa eta lurra kendu beharra dago, dena ondo garbitu, eta ingurua atzera egurrarekin bete. Gaur igual alderdi batean egingo da zuloa, eta hurrengoan bestean. Hori eginez gero, txondorra lehen bezalaxe geratuko da.

Eta noiz jakiten da ikatza eginda dagoela. Hori goitik egiten da. Makila batekin zuloak egin bueltan-bueltan, eta kea botatzen hasten da suabe-suabe. Gero beheraxeago egin, gero beheraxeago... Behera etorritakoan berak erakusten du, kea joan egiten da ia.


10 GOIBERRI

GAZTEAK

Ai Laket! elkarteak festaz festa drogen inguruko azterketa egiteko erabiltzen duen karpa eta ibilgailua. AI LAKET!!

Drogaren arriskua murrizteko programa Asier Zaldua Beasain Ai Laket! elkartea 1998an jarri zuten martxan. Droga kontsumitzaileez eta kontsumitzaile ohiez osatutako taldea da, eta drogak hartzearekiko jarrera «neutro» eta «ez-morala» dute. Drogak kontsumitu ala ez, modu librean hartu behar den erabaki pertsonala dela uste dute elkarteko kideek, eta erabaki hori informatu eta hausnartu ondoren hartu behar dela azpimarratzen dute. Informazioa banatzeko eta ondorengo hausnarketa egin ahal izateko, festak eta kontzertuak dauden guneetan informazio puntuak jartzen dituzte. Elkartearen helburua gazteen artean drogen gehie-

gizko kontsumoa sahiestea da; horretarako, arriskuen berri ematen diete, substantzia ilegalen inguruan osasun kontrolik ez dagoela ohartarazten diete, eta arriskuak murriztea aholkatzen diete. Festa guneetan Testing programa gauzatzeko karpa bat jartzen dute, eta bertan, kontsumitzaileek eskura dituzten substantzia ilegalak aztertzen dituzte. Izan ere, substantzia horien aizuntzea edo faltsutzea droga ilegalen kontsumoarekin lotutako osasun arrisku nagusietakoa da. Programa honek osasun zerbitzu arruntetara jo nahi ez duten gazteei euren zalantzak argitzeko aukera ematen die, eta substan-

tzia berrien agerpenari eta kontsumo moldeen aldaketari buruzko datuak jasotzeko ere egokia da.

Loinatzetan azterketak Festa gune horien artean, pasa den asteburuan, Beasaingo Loinatz jaiak aukeratu ditu Ai Laket! elkarteak Testing programa egiteko, eta elkarteko kideak gustura daude Loinatzetan jaso duten erantzunarekin. «Ia gau guztian euria egin zuen arren, nahikoa jende hurbildu zen: 290 lagun guztira, iaz bezala gutxi gorabehera», azaldu du Ai Laket!eko Unai Perez de San Romanek. Gazteek preserbatiboak eta

alkoholimetroak hartzeko, galderak egiteko eta droga ilegalak testatzeko aukera izan zuten. Guztira, 32 lagunen droga analizatu dute. «Droga ekarri zuten guztiak gizonezkoak ziren. Gehienek haxixa eta marihuana ekarri zuten, baina kokaina, speed-a eta MDMA» ere aztertu zituzten. Kasu guztietan, jendeak droga horiek erosten dituenean nahi duen printzipio aktiboa aurkitu zuten, eta lehen ondorioen arabera «MDMA oso purua» ari dira saltzen. Kokaina, berriz, «purutasun eskasekoa». Emaitza kualitatiboak hiru aste barru jarriko dituzte ailaket.com helbidean.


GOIBERRI 11

MUNDUTARRAK GOIERRIN GOIERRITARRAK MUNDUAN

rria da. Horretaz gainera, agenda kultural oso zabala dauka urte guztian zehar, baina batez ere uda partean. Aire libreko kontzertuak, antzerkia eta hainbat ikuskizun antolatzen dituzte, besteak beste. Sasoi honetan kaleak jendez betetzen dira, eta bizi-bizirik daude. Zer esanik ez, hemen hain ohikoak diren garagardotegiak ere lepo egoten dira.

Nolakoa da zure eguneroko bizitza bertan? Zorionez, lagun asko ditut hemen, ez alemanak bakarrik, baita beste herrialde batzuetakoak ere. Orokorrean, hemengo jendea oso atsegina da eta beste kulturekiko jakin-min handia dute.

Zer botatzen duzu faltan Zumarragatik?

Orain dela bederatzi urte joan zen Lurdes Landa zumarragarra Alemaniara. LURDES LANDA

Lurdes Landa

Gauza asko, baina, batez ere nire familia. Baita kuadrilla eta lagunak ere, eta noski herriko festak ere bai. Faltan botatzen dudan beste gauzetako bat janaria da, batez ere arraina, hemen, aurkitzea oso zaila baita.

Nurembergen bizi den zumarragarra

Noiz etorri zinen azkeneko aldiz Zumarragara?

«Sei hilabeterako etorri nintzen, eta bederatzi urte igaro dira ordutik»

Azkenezkoz Gabonetan izan nintzen. Gainerakoan, urtean lau edo bost aldiz joaten saiatzen naiz. Eta, ahal dela, festaren bat edo beste dagoen garaia aukeratzen saiatzen naiz.

Josune Zarandona Urretxu Lurdes Landa 1971n jaio zen Zumarragan. 14 urte zituela irten zen lehenengo aldiz bere jaioterritik: «Ingalaterrara, ingelesa ikastera joan nintzen», dio. Turismo ikasketak egin zituen Donostian, eta ikasketak amaituta, zortzi urtez aritu zen lanean Beasaingo bidaia agentzia batean. Orain bederatzi urte, Alemaniara bertako hizkuntza ikastera joateko erabakia hartu zuen arte.

Nolatan aukeratu zenuen Nuremberg hiria? Egiaz, ez nintzen zuzenean Nurembergera etorri. Bambergen bizi izan naiz orain dela gutxira

arte. Nurembergetik 80 kilometrotara dagoen herri bat da.

Zergatik utzi zenuen Bamberg? Lan kontuengatik etorri nintzen Nurembergera, duela urte bete inguru. Lantokitik gertuago gelditzen zait orain bizitokia. Hasiera batean, sei hilabeterako etorri nintzen aleman ikastaro trinko bat egiteko. Baina oraindik hemen jarraitzen dut!

Zertan egiten duzu lan Nurembergen? Bertako enpresa ezagun batean salmenten eta esportazioen saileko komertziala naiz.

Bavierako hiri honetatik zer nabarmenduko zenuke? Nuremberg historia luzeko he-

«Nurembergetik bueltatzen naizenean, oroitzapen onak ekarriko ditut»

Zure lekua aurkitu al duzu Nurembergen ala Zumarragara bueltatzeko asmoa al duzu? Azkenaldian, inoiz baino gehiago etortzen zait burura bueltatzearen aukera. Dena dela, lan egoera nola dagoen ikusita, oraindik itxaron egin beharko dudala badakit.

Bueltatzen zarenean, zer ekarriko duzu Nurembergetik? Oroitzapen onak, batez ere.

Babeslea


12 GOIBERRI

GARAI BATEAN

Francori harrera Beasainen Francisco Franco Bahamonte 36ko kolpe militarraren eta ondoren osatutako gobernuaren burua Beasainen izan zen, 1945. urtean. Garaiko kroniken arabera, «harrera beroa» egin zioten herritarrek, autotik jaitsi ez bazen ere. dundiko ordezkariak, gobernadore zibila eta marinako eta aireko armadako ordezkariak bildu ziren bertan, besteak beste.

Ez zen autotik jaitsi

Arkaitz Apalategi Beasain Espainiako tropa faxisten altxamenduak eta ondorengo gerrak arrasto handia utzi zuten Goierrin. Baina Francisco Franco Bahamonte, kolpe militarraren eta ondoren osatutako gobernuaren burua, bederatzi urte geroago, 1945eko irailaren 14an, iritsi zen aurrenekoz Goierrira. Madril utzi eta Donostian, Aieteko jauregian egun batzuk pasatzera zetorren generalisimoa, baina Burgosetik eta Arabatik barrena zetorrela, Beasainen egin zioten harrera ofiziala. Garaiko kronikek azaltzen dutenez, «harrera beroa» egin zioten agintariek eta herritarrek Francori. 19:30ean iritsi zen Beasainera. Erregimenaren aldeko jarrera garbia agertzen zuen Diario Vasco egunkariak, detaile handiz kontatu zuen harrera hura, biharamuneko egunka-

Kronistaren kontakizunarekin jarraituz, herritarrek Franco «txalo eta gora artean» hartu zutela dio. Korneta eta danbor jolez osatutako banda batek, Espainiako himnoa ere jo zion. Hala ere, Francok ez zuen Beasaingo lurrik zapaldu, ez baitzen autotik jaitsi ere egin. Kronikaren egilearen arabera, «jendea emozioz gainezka» egitear zegoelako. Harrera haren ondoren, Donostiarako bidea jarraitu zuen. Bidean pasatako herri guztietan, «herritarrak kalera atera ziren errespetuzko eta maitasunezko omenaldia eskaintzeko». Gainera, zenbait herritan, garaipenaren arkuak jarri zituzten, eta alkate eta zinegotziak atera ziren harrera egitera; horien artean aipatzen dituzte Ordizia, Alegia, Tolosa, Andoain eta Lasarte. Bidean ez zuen denbora askorik galdu, ordea, eta Franco iluntzeko 20:30ean iritsi zen Donostiara. Aieteko palazioaren atarian ere harrera egin zioten garaiko agintariek.

Primo de Rivera Goiko argazkian, Francori harrera egiteko Beasainen jarri zituzten arkuetako bat. Behean, El Diario Vasco egunkariaren biharamuneko azala. FONDO FOTO CAR – VICENTE MARTIN

rian. «Beasaingo herria galaz jantzita zegoen; herri sarreran, Nafarroa etorbidean, garaipenaren arku eder bat zegoen, Estatu Buruari agur maitakor bat eginez». Herriko alkatea eta zinegotziak, apaiza eta gotzaina, al-

Francisco Francoren bisitak, badu beste aurrekari historiko bat, 1927. urtean Primo de Riverak Beasainen egin zuen egonaldia. Construcción y Auxiliar de Ferrocarriles (CAF) lantegia bisitatu zuen goi agintariak, herriko eta lurraldeko agintariek lagunduta.


GOIBERRI 13

IBILBIDEA

Irteera

Astigarragako atsedenlekua Barandiaran museoa

Helmuga

Sara bidea Luzera: 8,2 kilometro Denbora: 1 h, 40 min. Altitud max: 265 metro. Desnibela: 158 metro. Zailtasuna: Erraza Agauntza errekaren aldamenetik, ibiltzeko toki erosoa da Ataungo herribidea. A. APALATEGI

Sarako bidean Agauntza errekaren bazterretik eta Barandiaranen pausoak jarraituz, ia Ataun osoa zeharkatzen du bideak. Arkaitz Apalategi Ataun Itzal luzea utzi zuen Joxemiel Barandiaranek, eta herritarrek beti agertu izan diote esker ona. Haren omenez egindako museoa dago Ataunen; baita haren izena daraman eskola ere. Duela urte batzuk konpondu eta erabilgarri jarri zuten herribideak ere, ikerlari ezagunari egiten

dio erreferentzia, Sara bidea izena hartu baitu. Lazkaoko Zubierreka industrialdean hasiko dugu txangoa. Presaren ondotik doan bideari ekingo diogu. Ibilbide osoan, Agauntza erreka izango dugu bidelagun. Berehala, Lazkaoren eta Ataunen arteko muga egiten duen Urmakiko zubira

iritsiko gara. Otadizelai baserria eskubira utzita, gasolindegi aldean, errepidea zeharkatuko dugu aurrena, eta erreka gero. Hogei bat minuturen buruan iritsiko gara San Martin auzora. Bidarteko zubian, herrigune aldera egin eta San Martin elizaren ondotik pasako gara. Plaza atzean utzita, zubia zeharkatu eta erreka bazterretik jarraituko dugu, atzera herribideari heldu arte. Errekaz bestaldera utziko ditugu Joxemiel Barandiaran ikastetxea eta garai bateko eskola izan zen Gabrielenea. Gel-

diune bat egin nahi duenak, Astigarragako atsedenlekuan du horretarako toki aproposa. Bideari berriro ekin, eta kilometro batera, Murkondo auzora iritsiko gara, Barandiaran jaio zen tokira. Han dago Ipar Euskal Herritik bueltan eraiki zuen Sara etxea, 1953tik 1991. urtera arte, bizitoki izan zuena. Aurrera jarraituta, errotatxoa eta Barandiaran museoa daude, ikerlariaren inguruan gehiago jakin nahi duenarentzat. San Gregorioko auzogunea atzean utzita, errotaren aldaparoari jarraituko diogu, presara iritsi arte. Errekaren aldamenetik jarraituta, beste kilometro eta erdira dago Ergoiena auzoa; bertan bukatzen da Ataungo herribidea.


14 GOIBERRI

ASTEBURUARI BEGIRA

Eguerdiko 12:00etan hasiko da Baserriaren eguna igandean. Juan Zufiriari omenaldia eta Baserria eta itsasoa tailerra izango dira lehenengo . Jarraian, Jon Maia eta Nerea Elustondo bertsolarien saioa izango da, eta 14:00etan herri bazkaria. Bazkalondoren, Juan Mari Beltranen kontzertua entzuteko aukera izango da. Etzi, hilak 27, 12:00etan hasita. Ezkioko Igartubeiti baserrian.

MIREN MENDIZABAL

Baserriaren eguna ospatuko dute Ezkioko Igartubeiti baserrian

IGARTUBETI

Pazko eguneko ospakizunak izango dituzte Astigarretan Goizeko 11:30eko mezarekin hasiko dira astigarretarrak Pazko eguna ospatzen. Beasaingo San Martin parrokiako abesbatzak kantatuko du bertan. Eguerdiko 13:30ean bazkari herrikoia egingo dute, Ekaitz Goikoetxea eta Mu単ukorta bertsolariek, eta Laja eta Landakanda trikitilariek girotuko dute eguna. Etzi, hilak 27, 11:30ean hasita, Beasaingo Astigarreta auzoan.

Goierriko Nazioen Mundua herri ekimenak, Jon Maiak zuzendu duen Gazta zati bat dokumentala eskainiko du datozen egunetan Goierriko hainbat zinematan. Gaur, hilak 25, 22:15ean, Ordiziako Herri Antzokian ikusteko aukera egongo da. Datorren asteburuan, berriz, ekainaren 1ean eta 2an, Beasaingo Usurbe Antzokian, eta ekainaren 2an, 3an eta 4an Lazkaoko Arerian. Gaur, hilak 25, 22:15ean, Ordiziako Herri Antzokian.

GAZTA ZATI BAT

Gazta zati bat dokumentala Goierriko zinemetan ikus daiteke


GOIBERRI 15

ARGAZKI ZAHARRA

Indalecio Ojangurenek 1915ean Legazpin ateratako argazkia da. GUREGIPUZKOA.NET

Legazpiko 1915eko agintariak

Arkaitz Apalategi Legazpi Legazpiko XX. mende hasierako argazkia da honokoa; zehazki, 1915. urtean, herriko agintariei ateratakoa. Eserita, ezkerretik eskuinera lehenengoa dagoena, Jose Galarza organo jotzailea da. Segidan daudenak, Miguel Mujika laguntzailea Jose Antonio Larrea erretorea, Prudencio Gereta alkatea, Pedro Izagirre la-

guntzailea eta Francisco Elustondo kapilaua ageri dira. Zutik, berriz, Bernardino Sarasola idazkaria, Jose Joakin I単urritegi zinegotzia, Jose Miguel Olabide zinegotzia, Juan Aztiria sindikua, Antonio Aztiria alkate ordea, Benito Iturbe zinegotzia, Esteban Ormazabal zinegotzia, Francisco Mantxola zinegotzia, eta Francisco Arrizabalaga aguazila ikus daitezke.



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.