Goiberri 011. alea

Page 1

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

11. zenbakia. 2012ko apirilaren 20a

GOI B ERRI Irakurleak biltzeko txokoak Azken urteotan irakurle taldeak sortu dira Goierriko hainbat herritan 8-9

Urretxuko irakurle taldea: Arantxa Gabiria, Maite Imaz, Marijo Etxeberria, Maite Zaldua eta Gorka Azkarate. ASIER ZALDUA

Aitziber Makazaga 3 Iritzia 4-5 Jesus Mari Rodriguez 6-7 Eneko Agirrezabal 10 Ibon Imaz 11 Beasaingo 2.000. bagoia 12 Legazpiko auzoak 13 Gida: edertasuna 14


02 GOIBERRI

PUBLIZITATEA


GOIBERRI 03

KATE MOTZEAn

ASIER ZALDUA

Aitziber Makazaga

Zeraingo eta Segurako turismo bulegoetako arduraduna

«Segurako eta Zeraingo nire toki kuttunak Ardixarra eta Larrondoko zerrategia dira» Asier Zaldua Zerain Aitziber Makazagak (Zerain, 1976) urte mordoxka darama bere herriko turismo bulegoan lanean. Mundu hori gustuko du, eta Aldabe sortu zuen. Enpresa hau arduratzen da Zeraingo eta Segurako turismo eskaintzaz.

Segura eta Zeraingo txoko kuttunak.

Amets bat.

Seguran Ardixarra etxea eta Zerainen Larrondoko zerrategia.

Janari bat.

Zaletasun bat.

Edari bat.

Euskal Herria bera.

Alaba bera.

Inoiz ezagutu duzun turistarik xelebreena.

Liburu bat.

Gorroto duzuna.

Egunkariak eta aldizkariak irakurtzeko astia bakarrik dut.

Gaur egungo egoismoa eta diru eta botere gosea.

Aterpetxera etortzen direnekin dugu harreman estuena. Behin Mexikoko dantza talde bat izan zen eta beste batean ukrainiar batzuk. Txoferretako batek bestea bidaltzen zuen lanera eta bera gurekin gelditzen zen.

Diruz laguntzen duten erakundeak: Altzaga, Arama, Itsasondo, Urretxu eta Zumarragako Udalak

GOI B ERRI

Gaur egungoarekin jarraitzea. Gazta.

Eskulanak egitea.

Sagardoa.

Oporretarako leku bat.

Jaso duzun oparirik bereziena.

Musikari bat. Mikel Urdangarin.

Abesti bat. Ez daukat abesti kuttunik.

Inoiz ahaztuko ez duzun eguna. Alaba jaio zenekoa.

«Zinegotzia naiz eta gure helburu nagusia herritarren parte hartzea bultzatzea da»

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Aloña Landa Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Goierriko txoko bat. Oamendi, Zerainen.

Herriko alkate bazina. Zinegotzia naiz eta gure helburu nagusia parte hartzea bultzatzea da.

Egoitzak: Beasain:

Webgunea: goiberri.hitza.info Posta elektronikoa:

Urbialde plaza 7, behea. 20200.

Urretxu:

goierritarra@hitza.info otamotz@otamotz.com

Barrenkale 13. 20700.

Publizitatea:

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

Bezero arreta / harpidetzak:

647 319 775 – oprieto@bidera.eu 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info


04 GOIBERRI

IRITZIA

Xabier Mendiguren Elizegi Idazlea

Jaza

rain hilabete inguru hil zen Beasainen Jose Antonio Zurutuza Azurmendi, herrian Jaza ezizenaz ezagunagoa. Zain egon naiz, hari buruz norbaitek zerbait esango ote zuen, baina ez dut ezer ikusi eta, hortaz, neronek aprobetxatuko dut GoiBerri-k eskaintzen didan txoko hau, neure oroitzapen eta omena uzteko. Ez naiz ni horretarako aproposena, oso gutxi ezagutu bainuen, eta beraz, datozela artikulu honen ondotik lekukotasun gehiago eta jantziagoak, haren hurbilekoek kontatuta. Jazak, izan ere, ez du Beasainen bakarrik garrantzia: Euskal Herriko historian ere utzi zuen arrastoa, onerako edo txarrerako, eta bere bizitzako zenbait alderdi gure iraganaren ispilu bihurtzen dira. Familia zabal batean jaio zen Jaza; gurasoak, erdaraz baino euskaraz hobeto moldatzen zirenak, Beasaingo kalera etorriak; anai-arreben artean, frankismo giroan, gure herriko kale eta eskola erdaldundu hartan, batzuek euskarari eutsi zioten eta beste batzuek galdu. Jaza, galdu zutenen artean zegoen. Ulertu, ulertuko zuen, baina nik ezagutu nuenean behintzat ez zuen hitz egiten, gaizki egiteko lotsaz edo.

O

Euskalduna ez denari ez zaio erraza egingo ulertzea nola den posible belaunaldi bitan ia euskaraz besterik ez egitetik ia erdaldun hutsa izatera pasatzea. Guk ondo asko dakigu ordea. Eta horrek era askotako minak uzten ditu. Jazak ere izango zituen bereak, ziur. Euskaldun kontzientzia sakona baitzuen politika mailan. Gutxi ezagutu nuela esan dut, baina noiz eta nola kontatu nahi dut. 1983ko herriko festetan uste dut izan zela. Nik 19 urte bete berriak; berak 30 edo. Gau batean, bakoitzak bere kuadrillako lagunak galdu, eta mano-mano hasi ginen, zerbait edan eta asko hitz egin, goizaldeko ordu txikiak arte. Parranda ez baizik eta hitz-festa izan zen hura, eta politika izan zen gure hizketagai ia bakarra: askapen nazionala eta soziala, borroka motak, talde politikoak... Pasioz defenditzen genuen nork bere posizioa. Berak ez dakit ezer ikasi zuen gau hartatik; niri gogoan txertatuta geratu zitzaidan. Gau hura eta orduan esandakoak berriro gogoratu nituen Jazaren izena periodikoetan atera zenean, 1984 hasieran: ETA pm-ko VIII. asanbladako kide izateagatik atxilotu zuten, beste senide batzuekin batera, eta kartzelara eraman zituzten bera eta bere anaietako bat. ETA pm-ko zati bat armak utzi-

ÂŤEuskal Herriko historian utzi zuen arrastoa, onerako edo txarrerako, eta bere bizitzako zenbait alderdi gure iraganaren ispilu bihurtzen diraÂť

ta desegin egin zen 1981ean, Mario Onaindiak eta Bandresek UCDko Roson ministroarekin egindako negoziazioaren ondoren; polimilien beste zati batek borrokan jarraitu nahi zuen, baina oinarri sozial eta babes politikorik gabe zeuden: Euskadiko Ezkerra bere bide espainolistan abiatua eta Auzolan koalizioa erreka jota. Hortaz, 1983an polimiliek egindako azken ekintzak (tartean enpresari ezagun baten bahiketa gure herrian bertan) suizidio politiko bat izan ziren. Handik gutxira, erakundea teknikoki desaktibatuta geratu zen, eta kideak, nor bere bidean. Zurutuza anaiek bergizarteratzea aukeratu zuten, garai hartan PNVko senatari Joseba Azkarragak diskrezioz eraman zuena: espetxean denbora gehiegi pasa gabe Beasaina itzuli ziren, baina irudipena dut dena oso aldatuta zegoela, gauzak ez zirela sekula berriro lehen bezalakoak izango. Horra Euskal Herriko historiaren pasarte triste bat. Orain dela 10 bat urte hitz egin nuen berriz Jazarekin. Buruan nuen liburu batean, besteak beste, bere historia kontatu nahi nuela eta. Galdetu nion. Esan zidan ez zela ezertaz damutzen, baina oraindik ez zela momentua. Liburua ez nuen idatzi, eta honezkero ez dut inoiz idatziko.


GOIBERRI 05

IRITZIA

Asteko irudia

Josu Maroto

Ampo Ordizia Igandean, hilak 22, Ampo Ordizia errugbi taldeak, Espainiako Kopako finala jokatuko du Palentzian (Gaztela eta Leon), El Salvadorren aurka. Zaleen babesa izango du taldeak, eta gure aldetik ere animo!

Lehengo batean gogoratu nintzen orain dela hamar bat urte (gehiago ez badira) Urretxuko festetan atera zuten pegatina baten lemaz: «Sevillanas, bacalau eta gure musika nun dau?». Gogoratzen dut nire artean pentsatu nuenaz; egia da, gero eta gutxiago entzuten ditugu gure talde kuttunak: Hertzainak, Maixa eta Ixiar, Delirium Tremens, Negu Gorriak eta, zergatik ez, Egan! Beste asko ere baziren. Pegatina horren lemak gaur egun are eta indar handiagoa luke. Zuk jakingo duzu Susaeta jauna (nik baino hobeto segur aski) zein musika ipintzen diguten aste bukaeretan edo edozein herriko festetan. Bakalaua edo patxanga dira nagusi. Lehengo batean, urrutira joan gabe, lagun batzuekin Hernaniko sagardotegi batera joan nintzen afaltzera, eta parrandan amaitu genuen. Ordu betez edo patxanga musika entzun ondoren, nazkatuta, erabaki genuen euskal musika jatorra ipintzen duen tabernaren batera joatea. Sartu ginen eta nire harridurarako bertan ere zer musika egongo eta patxanga. Barrara inguratu eta zerbitzariari ho-

nako hau esan nion: «Aizu, ze musika da hau?», berak orduan; «badakizu jendeak hau entzun nahi du», erantzun zidan. Non daude gure herriko festa haiek? Etzakit non, gu han. Non daude herriko plaza bete haiek trikitixa dantzatuaz? Beraz, zer egingo diogu ba, gaur egungo gazteriak (ez denek! ez gaizki hartu) musika mota hori entzuten badu.

Unai Kerejeta

bat eta

Garai batean eztabaida sutsuak eduki izan nituen kontu horren harira, eta tabernaren bat edo beste sasi-boikoteatu genuen. Orain, ordea, nekez hitz egiten dugu lagunartean horretaz. Auskalo zergatik… Ez dut gogoratzen zuk aipatu duzun pegatina hori. Egon ziur, baina, bere garaian leloarekin bat egingo nuela nik ere. Bere garaian… Halere, leloak dioenari hertsiki erreparatuz gero, Sevillanak eta bacalaua nekez entzun ditugu parajeotan… Ez? Tira, pedanteegi jarri naiz. Argi asko ulertzen dut zer esan nahi duzun. Baina, ez dakit, nik ez dut taberna guztietan «gure musika» hori entzun nahi. Batetik, ez zaidalako «gure musika» hori guztia gustatzen. Bestetik, aspertu egingo ginatekeelako. Eta azkenik, «gure musika» horren barruko talde asko ez dituztelako jartzen. Bide batez: zeri buruz ari gara «gure musika» esaten dugunean? Ez dut bat egiten esan dituzun gauzetako askorekin, Unai. Baina zerbitzariak erantzun zizunarekin ere ez. Jendeak hori entzun nahi du, hori eman zaiolako. Agian garai batean zuk aipatu dituzun tal-

bat Igor Susaeta

de horiek entzuten ziren gehiago, besterik gabe jarri egiten zirelako, eta normalizatuta zegoelako. Orain… Niri ez dit penarik ematen. Pena gehiago ematen dit konprobatzeak musikalki ia taberna gehienak eskasak direla. Batzuetan pentsatu izan dut tabernak ere izan zitezkeela garraiatzaileak musikalki gustuak sortzen, talde berriak jartzen. Portzierto: Sevillana bat entzutea gozada bat ere izan daiteke unearen, tokiaren eta konpainiaren arabera, ez?


06 GOIBERRI

ELKARRIZKETA

ASIER ZALDUA

Jesus Mari Rodriguez Xake jokalaria

«Futbola asko gustatzen zait, baina xake partidak ikustea gehiago»


GOIBERRI 07

ELKARRIZKETA

Asier Zaldua Zaldibia Jesus Mari Rodriguezek (Ordizia, 1966) irabazi du aurten ere Urretxuko Eire-Bankoa xake txapelketa, Goierrin antolatzen den garrantzitsuena. Bederatzi aldiz parte hartu du eta dagoeneko sei txapela ditu.

Nolatan halako zaletasuna? Oso berandu hasi nintzen; 21 urterekin ikasi nuen piezak mugitzen. Garai hartan xakea modan jarri zen, kalean jokatzen zen eta koadrilako gehienek jokatzen zekiten. Aspertu nahi ez banuen ikasi beharra neukan eta hala ikasi nuen. Asko gustatu zitzaidan eta aurrera jarraitu nuen. Koadrillako batzuekin Ordiziako xake taldea sortu genuen. Denda gehienek xake jokoak eman zizkiguten, Barrenan lokal bat utzi ziguten... Ostiraletan 60 bat lagun elkartzen ginen. Bizpahiru talde izan genituen, baina zortzi bat urteren ondoren, argia itzali egin zen.

Zer egin zenuen ondoren? Urte batean Idiazabalen jokatu nuen eta beste bizpahirutan Beasainen, Alfil taldearekin. Alaba jaio zenean, duela 14 urte, utzi egin nuen. Izan ere, xakeak denbora asko kentzen du eta, gainera, partidak larunbat arratsaldetan jokatzen dira. Etxetik kanpora jokatzen genuenean 15:00etan irten eta 22:00etan itzultzen ginen.

Ez al zitzaizun gogorra egin zure zaletasuna uztea? Erdizka ibiliz gero, gehiago sufritzen da. Gogorra egin zitzaidan, baina utzi nuen eta kito. Urte mordoxka eman nuen partidarik jokatu gabe, baina Maialenek 5 urte zituenean EireBankoa txapelketaren berri izan nuen txapelketa. Honen abantaila malgutasuna da: eguna eta ordua arerioarekin adosten da, eta partidak ohikoak baino motzagoak dira. Astean bi ordu hartzea ez da zaila, eta etxekoak enteratu ere ez dira egiten. Oso erosoa da. Gainera, bizpahiru hilabete irauten du, eta hurrengo urtera arte ez dut xakean jokatzen.

Nire koadrillako batek txapelketa irabazia zuen, «nik zergatik ez?» pentsatu nuen, familiari ondo iruditu zitzaion... eta hala hasi nintzen Eire-Bankoan parte hartzen. Lehen urtean irabazi egin nuen, giroa asko gustatu zitzaidan eta Txema Iriberri antolatzailea oso jatorra iruditu zitzaidan. Ordutik ez dut kale egin.

Zenbat aldiz parte hartu duzu? Bederatzi aldiz parte hartu dut eta seitan irabazi dut. Final bat galdu nuen eta beste batean hirugarren gelditu nintzen.

Txapelketa honetan bakarrik parte hartzen duzu. Nola lortzen duzu sasoi puntu bikain hori? Eire-Bankoan urtero 40 bat lagunek parte hartzen dugu eta horietatik 15-20 federatuta daude. Batzuek maila altua dute: Alfil taldeko bigarrena, Elorriokoak... Horiek urte guztian jokatzen dute, eta errodajea eginda heltzen dira. Nire abantaila beste bat da: gosez heltzen naizela. Gainera, txapelketa honetako erritmoa ondo datorkit. Partidak ohi baino motzagoak dira, baina denbora faltak ez nau urduri jartzen.

Zer prestaketa egiten duzu EireBankoa txapelketarako? Xakea asko gustatzen zait, baina ez dut jokatzen. Internetek munduko txapelketa onenak zuzenean ikusteko aukera eskaintzen du. Hori da nire entrenamendua. Futbola ikustea asko gustatzen zait, baina xake partidak ikustea askoz gehiago. Gainera, aldizkariak erosten ditut; horietan zuzenean ikusitako partidak komentatzen dituzte eta hori oso lagungarria da. Nire ustez, horrela lagun batekin egunero jokatuz baino askoz gehiago ikasten da. Jende askori partida komentatuak ikustea gustatzen zaio, baina niri ez: ordenagailuari partidak komentatzen uzten badiozu, ez duzu zeure burua erabiltzen.

Zure kasa ikasi al zenuen xakean jokatzen? Hala da. Ez dut sekula maisurik izan. Ordiziako taldean lehen

taula izan nintzen eta ondoan ez dut sekula hoberik izan. Hori bai, beti onenen kontra jokatzea gustatu zait.

Zein da jokatu duzun partidarik gogoangarriena? Eire-Bankoan galdutako biak gehiagotan gogoratzen ditut irabazitakoak baino. Konfiantza gehiegi edukitzeagatik galdu nituen, Carlos Erostarbe legazpiarraren eta Zigor Igartua zumarragarraren aurka. Beste batean, finalean, Anibal Fernandezen aurka berdindu egin nuen eta, ondoren, berdinketa hausteko partida galdu nuen.

Zein duzu gustuko jokalaria? Nire ustez, historiako onena Kasparov da. Ponomarioven laguna naiz. Hemen bizi da eta Groseko taldearekin jokatzen ari da. Bere aurka jokatu izan

«Xakean erabakiak hartu behar dira eta hori oso lagungarria da bizitzarako» «Teknologia berrietara ondo moldatzen den kirola da: etorkizun oparoa du» «Xakeak irudi ona du, gero eta gehiago aipatzen baita gure garapenerako ona dela» «Txema Iriberri Eire-Bankoa txapelketako antolatzaileak lan bikaina egiten du»

dut, baita gerra apur bat eman ere... baina barre egiten dit.

Eta goierritarren artean, zein duzu gustuko? Ordiziako Lakuntza oso ona dela diote. Alfilekin jokatzen du. Rankinean puntu asko ditu. Eire-Bankoa puntuagarria izango balitz, antzerako puntu kopurua izango nukeela uste dut.

Ez al duzu txapelketa gehiagotan parte hartzeko gogorik? Toki askotatik deitzen didate, baina ez dut joaterik. Semealabak hazten direnean, beharbada, txapelketa gehiagotan parte hartuko dut. Donostiako Openean parte hartzea asko gustatuko litzaidake, baina Aste Santuan jokatzen da eta egunero daude partidak. Egunen batean jokatuko dut.

Zer dohain behar ditu xake jokalari on batek? Kontzentrazio oso ona, kalkulatzeko ahalmena, hoztasuna, memoria ona... Xakean erabakiak hartu behar dira, besteak zer egingo duen pentsatu... eta hori guztia bizitzarako oso lagungarria da. Gainera, ikerketa batzuen arabera, alzheimerraren garatzeko aukerak murrizten ditu. Europa mailan ikastetxeetan xakea bultzatzea erabaki dute eta, gainera, teknologia berrietara ondo moldatzen den kirola da. Etorkizun oparoa duela uste dut.

Zure ustez, zein irudi du gizarteak xakeari buruz? Xakeak irudi ona du, gero eta gehiagotan esaten baitute pertsonaren garapenerako ona dela.

Goierrin ba al dago zaletasunik? Beasaingo Alfil elkarteak lan handia egiten du. Maisu batek eskolak ematen ditu ikastetxeetan eta haur askok jokatzen dute xakean. Nik, adibidez, Zaldibian haurrei eskolak ematen dizkiet, gurasoek eskatuta.

Zer diozu Eire-Bankoa antolatzen duen Txema Iriberriz? Lan bikaina egiten du: txapelketa prentsan ateratzea lortzen du, jendea animatzen du, Bankoaren diru-laguntza lortu du...


08 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

Irakurleen txokoa Astelehenean Liburuaren Eguna ospatuko da. Azken urteotan irakurle taldeak sortu dira toki askotan: Beasainen, Lazkaon, Ordizian, Seguran, Legazpin, Urretxu-Zumarragan. Azken bietan bana daude: euskarazkoa eta gaztelaniazkoa. Asier Zaldua Urretxu Gorka Azkarate, Marijo Etxeberria, Arantxa Gabiria, Maite Imaz eta Maite Zaldua Urretxu eta Zumarragako euskarazko taldeko kideak dira, Gabiria eta Imaz baita gaztelaniazko taldekoak ere. Udal Euskaltegia izan zen Urretxun eta Zumarragan irakurleak liburuez hitz egiteko elkartu zituen lehena. Mikel Lizarraga eta Sebas Iturriotz ziren gidariak. Ikasleek eta ikasle ez zirenek parte hartzen zuten. Udalek ekimena zabaltzea erabaki zuten, baina lehen saiake-

rak ez zuen arrakastarik izan. Bigarrengoan Gorka Azkaratek taldetxoa osatzea lortu zuen. Azkarate da, hain zuzen ere, dinamizatzailea. Berak aukeratzen du irakurri beharreko liburua (taldekideen iradokizunak kontuan hartuta, noski), eta bera da solasaldia bideratzen duena. Taldeak hirugarren ikasturtea du eginikoa. Hamahiru lagun hasi ziren eta, egun, hamazazpi dira. Irakurleak hilero elkartzen dira eta bi saiotik behin liburuaren egilea gonbidatzen dute. Bernardo Atxaga, Edorta

Jimenez eta Uxue Apaolaza pasatu dira, besteak beste, Zumarragako Zelai Arizti kultur etxetik. Datorren asteazkenean, 19.00etan, Anjel Lertxundik, Etxeko hautsa liburuaz hitz egingo du urretxuarrekin eta zumarragarrekin.

Dinamizatzailearen lana Azkaratek dinamizatzaile lanean nola hasi zen azaldu du. «Udalek eskatu zidaten eta, bestela kanpoko norbait ekarri beharko zenez, baiezkoa eman nuen. Liburuak aukeratzea nire esku dago, baina proposame-

nak onartzen ditut. Eztabaida sortzea ere nire ardura da, baina dagoeneko denok ondo ezagutzen dugu elkar, eta ez dago jendea parte hartzera bultzatu beharrik. Nirea lan erraza da». Liburu «arraro samarrak, bestela irakurriko ez genituzkeenak» aukeratzen dituela aipatu du. Orain arte landu dituzten guztiak euskal idazleenak dira eta aurki atzerriko idazle baten libururen bat aukeratuko duela aurreratu du. Gaztelaniazko taldean itzulpenak irakurtzea ohikoa dela diote Imazek eta Gabi-


GOIBERRI 09

ASTEKO GAIA

riak. Euskarazko taldea baino heterogeneoagoa dela uste dute. «Euskarazkoan irakasle asko gaude eta guztiok antzerako adina dugu». Bestelakoan, bi taldeak antzerako ezaugarriak dituztela uste dute. «Gaztelaniazko taldean ere, Jose Luis Cancho dinamizatzaileak geure kabuz irakurriko ez genituzkeen liburuak hautatzen ditu. Izan ere, gehienok best-sellerrak irakurtzeko joera dugu».

Zergatik merezi duen Baina... zer aztertzen dute irakurle taldeen bileretan? «Liburua goitik behera aztertzen dugu: pertsonaiak, edukia, estiloa, gustatu zaigun ala ez...», dio Azkaratek. Imazen ustez, egilearekin batera egiten diren saioak «oso aberasgarriak» dira. Azkaratek egilearekin egiten diren solasaldiak eta besteak, elkarren oso ezberdinak direla azpimarratu sdu. «Idazleak protagonismoa hartzen du eta parte hartzaileoi gehiago kostatzen

zaigu iritzia ematea, batez ere liburua gustatu ez bazaigu. Bi modalitateak tartekatzea komeni da». Noizean behin idazlea gonbidatzea merezi duela uste dute denek. «Etorri zen azkena Joseba Lozano izan zen eta oso saio atsegina izan zen», aipatu du Azkaratek. Gabiriak egileen etorria miresten du. Saio batzuk gogoangarriak izan direla uste dute. Guztiek Bernardo Atxagarena aipatu dute, eta asteazkenean Andu Lertxundi oriotarra etorriko dela gogoratu. Arantxa Gabiriak oso argi du zergatik erabaki zuen irakurle taldeen saioetan parte hartzea. «Bestela irakurriko ez nituen liburuak irakurtzeko. Donostiako saioetan ere parte hartu nuen, baina han maila oso ezberdineko jendea zegoen eta horrek parte hartzea mugatzen du». Etxeberria Gabiriarekin bat dator. «Solasaldiak irakurketa aberastu egiten du, zuku gehiago ateratzen zaio libu-

Urretxu eta Zumarragako irakurle taldeko kideak. Ezkerreko argazkian Uxue Apaolaza idazlearekin eta eskuinekoan Bernardo Atxagarekin. IRAKURLE TALDEA

ruari. Gainera, talde honetako kide izango ez banintz, liburu batzuk ez nituzke bukatuko», onartu du. Halakoetan, besteei ere liburua ez zaiela gustatu entzutea kontsolagarri dela onartu dute.

Gustuko liburuak

«Liburu arraro samarrak aukeratzen ditut, bestela irakurriko ez genituzkeenak» Gorka Azkarate

Taldearen koordinatzailea

«Solasaldiak irakurketa aberasten du, zuku gehiago ateratzen zaio liburuari» Marijo Etxeberria

Irakurle taldeko kidea

Gainera, giro oso ona dute. Parte hartzaileek gutxitan egiten dute kale eta ikasturteko azken saioa Santa Barbaran egiten dute, merienda eta guzti. Eurengana beldurrik gabe gerturatzeko diote, parte hartu ahal izateko ez dela literaturan aditua izan beharrik. Bukatzeko, gehien gustatu zaizkien liburuak aipatu dituzte. Egia esan, irakurri dituzten ia guztiak gustatu zaizkie: Atxagaren Zazpi etxe Frantzian, Ur Apalategiren eta Xabier Montoiaren ipuinak, Uxue Alberdiren Aulki jokoa , Eider Rodriguezen Katu jendea ... Datorren ikasturtean Harkaitz Cano eta Ramon Saizarbitoria ekartzen saiatuko direla aurreratu dute.


10 GOIBERRI

GAZTEAK

ÂŤKrosean baldintza asko hartu behar dira kontuan, pistak egia esaten dizuÂť Eneko Agirrezabal Gipuzkoako kros txapelduna da, eta txapeldunordea Euskadiko kros motzean. Eskeine Legorburu Segura Umetatik parte hartu du krosetan Eneko Agirrezabalek (Segura, 1986). Azken hiru urteak, ordea, zapatilak jantzi gabe egon behar izan du, aldakako lesio baten erruz. Neguko denboraldi bikaina egin du, eta orain, pistan aritzeko garaia heldu zaio.

Zergatik hasi zinen krosetan parte hartzen? Eskolan kirol askotan parte hartzen nuen. Gogoan dut, Laiotzen ikasten nuenean, zortzi kirol ere egiten nituela; baina aita korrika ibiltzen zen eta berak bultzatuta serioago hasi nintzen atletismoan, anaiarekin batera.

Zer nahiago duzu, krosa edo pistako lasterketak? Nahiago krosa, baina pistan ere ondo moldatzen naiz. Ezberdinak dira, pistan denborak hobetzea izaten da helburua, bizkortasuna; krosean, berriz, aurkariari irabaztea. Krosean baldintza asko hartu behar dira kontuan, eta irabazteak ez du

ESKEINE LEGORBURU

ÂŤ1.500eko proban denbora hobetu nahi dut eta, gero, lasterketaz lasterketa joanÂť

esan nahi onena zarenik, aurkariak egun txarra izan dezakeelako, adibidez. Baina pistak egia esaten dizu, ondo edo gaizki egin duzun.

Krosean maila altuko korrikalariei irabazi diezu. Hiru urte geldi egon ondoren, poza bikoitza izan al da? Zure aurretik ibili direnen parean jartzeak motibatu egiten zaitu, eta poza ere handia izaten da. Bueltatzen banintzen ondo aritzeko esperantza banuen, asko entrenatu dudalako eta entrenamenduetan ondo ikusi dudalako nire burua.

Entrenamenduak non egiten dituzu? Zegama eta Mutiloa aldera joaten naiz, bide lauak dira eta hori behar dut nik. Pistarako, berriz, Ordizian entrenatzen dut Txindoki taldearekin. Jon Etxeberria da gure entrenatzailea.

Orain pistan aritzeko garaia da. Zein helburu dituzu? 1.500 eta 5.000 metroko probak egin nahi ditut. Orain arte ez dut 5.000 metrokorik egin, baina krosarekin antza du eta probatu egin nahi dut. Gainontzean aparteko helbururik ez dut, 1.500ekoan denbora hobetu, eta, gero, urtez urte eta lasterketaz lasterketa joan nahi dut. Ez naiz profesionala, eta helburua ere ez da hori.


GOIBERRI 11

GOIERRITARRAK MUNDUAN MUNDUTARRAK GOIERRIN

Tamil Nadu estatuko hiriburua da Coimbatore. Bi milioi biztanle bizi dira bertan. IBON IMAZ

Ibon Imaz

Indian bizi den idiazabaldarra

«Arazoen aurrean ez dira haserretzen, osasunerako kaltegarria dela diote» Loinaz Agirre Idiazabal Duela urtebete pasatxo joan zen Ibon Imaz (Idiazabal, 1972) Indiara. Idiazabalgo Ampo kooperatibak bertan duen lantegiaren martxaz arduratzen da ordutik.

Nolako herrialdea da India? Oso herrialde handia da, hedaduraz, ia Europa adinakoa eta populazioz, hiru bider handiagoa. Ondorioz, nahiko zaila da orokorrean hitz egitea, ezberdintasun handiak baitaude iparraldearen eta hegoaldearen artean. Nire kasuan, hegoaldeko Tamil Nadu (73 milioi biztanle) estatuko Coimbatore (2 milioi biztanle) hirian bizi naiz. Tamil-a da bertako hizkuntza, eta Indiako beste estatuetako herritarrekin ulertzeko ingelesa erabili behar dute. Baina ingelesa gutxiengoak hitz egiten du hemen. Soldata, hilean, 120150 eurokoa da. Astean 6 egunetan lan egiten dute, eta urtean 14 jaiegun bakarrik dituzte.

Zerk harritu zaitu gehien? Lehen itxuran, oso herrialde atzeratua eta desastrea da, baina azken urteetan egin duten aurrerapausoa itzela izan da. Duela hamar urte bizikleta asko, moto batzuk eta auto gutxi ikusten ziren kaleetan. Gaur

egun ez da bizikletarik ikusten, eta motoak eta autoak edonon dabiltza. Hasieran inongo logikarik eta araurik gabeko «kaos» bat dela iruditzen zaizu.Denborarekin «kaos antolatua» dela konturatzen zara. Beste gauza deigarri bat, gizartea kasten arabera zatituta dagoela da. Arbasoek duela ehunka urte izandako ofizioen arabera, kategori ezberdinetan sailkatuta daude pertsonak. Ezkontzak ere beti kasta berdineko pertsonen artean izaten dira. Goragoko kastatako pertsonenganako izugarrizko errespetua dute, eta beheragokoekin aldiz, batere ez.

Krisirik nabari al da?

«Herrialde oso handia da India; hedaduraz, ia Europa adinakoa»

Babeslea

Hemen ez dago krisirik. Azken urteetako hazkunde ekonomikoa %7 inguru izan da, batez beste. Eskualde honetan eskulan behar handia dago, baina bertakoek egin nahi ez dituzten ofizioetarako bakarrik. Indiako estatu pobreetako etorkin asko etortzen dira hona lanera.

Zer ekarriko zenuke Indiatik Goierrira? Ezer gutxi, akaso bertakoek duten pazientzia, baina pixka bat bakarrik. Arazoen aurrean ez dira haserretzen, osasunerako txarra dela esaten dute.

Zer eramango zenuke Goierritik Indiara? Lehenengo klima. Hemen ikaragarrizko beroa egiten du, otsailetik irailera. Bigarren, txukuntasuna eta usaina. Bertako estolderia zaharkituta dago eta beroaren ondorioz, kirats desatsegina ohikoa da hirietan. Eta hirugarren, berriz, txuleta eder batzuk.


12 GOIBERRI

ARGAZKI ZAHARRA

Fábrica de Vagones de Beasain enpresak 2.000 bagoia egin zuenean ateratako argazkia, 1908. urteko abuztuan. GUREGIPUZKOA

Beasainen egindako 2.000. trena

Arkaitz Apalategi Beasain Beasaingo Compañía Auxiliar de Ferrocarriles (CAF) enpresa, gaur egun ezagutzen dugun izenarekin, 1917. urtean sortu zen. Enpresa ezagunaren aurrekariak, ordea, mendi erdi lehenagokoak dira. 1860. urtean, hiru enpresari gaztek, Fábrica de Hierros San Martin sortu zuten. Aurreneko urteetan, labeak eta zilindroak egiten zituz-

ten. 1892an, baina, La Maquinista Guipuzcoana izena hartu zuen enpresak, Urkixoko markesa bazkide moduan sartu zenean. Trenentzako makineria eta forja lanak egiten hasi ziren. 1905. urtean, aldaketa gehiago etorri ziren eta lantegiak Fábrica de Vagones Beasain izena hartu zuen, eta izenak dioen moduan, trenentzako bagoiak egiten hasi ziren.


GOIBERRI 13

IBILBIDEA

Helmuga

Mirandaola

Irteera

Brinkola-Legazpi Luzera: 5 kilometro Denbora: 60 min. Altitud max: 600 metro. Desnibela: 190 metro. Zailtasuna: Erraza

Legazpiko Elorregi jauregia. ASIER ZALDUA

Legazpiko auzoak Ibilbide honek Legazpiko Telleriarte eta Brinkola auzoak ezagutzeko aukera eskaintzen du. Asier Zaldua Legazpi Legazpik bi tren geltoki ditu, herrikoa eta Brinkola auzokoa, eta ibilbide honek biak lotzen ditu. Erosoena Brinkolara

doan trena hartzea da, eta handik herrigunera oinez joatea. Izan ere, norabide horretan ibilbideak behera egiten du eta, amaieran, Legazpiko

tabernetan indarrak berritu ditzakegu. Brinkolako geltokitik irten ondoren, ezkerrera hartuko dugu eta zubia igaroko dugu. Ondoren, eskuinera joko dugu. Paraje ederraz eta lasaiaz gozatuko dugu Telleriartera iritsi bitartean. Bidean, Ogiaren Txokoa museoa eta Elorregi jauregia aurkituko ditugu.

Telleriarte igaro ondoren, eskuinera hartu behar da. Zubia gurutzatu eta bidexkak Mirandaola parke ederrera eramango gaitu. Bertan, taberna, Euskal Burdinaren Museoa eta pilotalekua daude, besteak beste. Gainera, igandetan bertako burdinola martxan ikusteko aukera dago.

Langileen Ibilbidea Mirandaola parkea atzean utzi ondoren, Motxorro industrialdea zeharkatu behar da Legazpira sartu aurretik. Bertan, Biku単a jauregiaz eta Langileen ibilbideaz goza dezakegu, besteak beste. Geltokiko aldapa igotzen hasi aurretik, plazan atseden hartu eta indarrak berritu ditzakegu.


14 GOIBERRI

GIDA

Omniluxtm, terapia fotodinamikoa

zken berrikuntza da Omniluxtm gailua. Hainbat argi mota erabiltzen ditu azalean emaitza nabarmenak lortzeko, zelula prozesuak aktibatzen baititu Omniluxtm-ek. Medikuntza arloan azken 10 urtean baino gehiagoan egin-

A

Beatriz Perez

Estetizista Xarmanki edergintza

Xarmanki estetika zentroa Aurpegi eta gorputzeko tratamentuak Masaje eta terapiak Solariuma Depilazioak Laser diodoa Makilajea Manikura eta pedikura Xarmanki edergintza Labeaga, 2. Tel.: 943722513 Urretxu.

dako ikerketek, Omniluxtm gailuaren eraginkortasuna bermatzen dute, terapia erabat naturala, segurua eta eraginkorra dela ziurtatuz. Argi garbia (ez laserra eta ez pultsatua) igortzen du Omnilux tm -ek. Zelula egituren ekoizpena eta birsortzea estimulatzen eta bizkortzen ditu, azala kaltetu gabe. Omniluxtm-en hiru lanparek, hainbat uhin luzeretara botatzen dute argia. Ondorioz, azalak dituen beharretan eragiten du: zimurrak gutxitzea, aurpegi adierazpenean, azalaren hiperpigmentazioetan, aknean, gorriunetan... Azaleko alterazio horietarako tratamenduaren ezaugarriak ondorengoak dira: 4 Tratamenduak oso erosoak dira, argia 20 bat minutuz erabiltzen da. 4 Atermikoa da, bigarren mai-

Hiru lanparek ematen dute argia.

lako efekturik gabekoa eta ez du minik egiten. 4 Ez du errekuperazio denborarik behar. 4 Azal mota guztietan erabili daiteke, eta eguneko edozein momentutan. 4 Denborarekin gero eta gehiago nabaritzen dira efektuak.

Goierriko estetika zentroak Elorri estetika zentroa. Lukusin plaza, 4. Ordizia. Tel: 943 164 898

Ana Cristina olano edergintza. Hirigoien, 12. Lazkao. Tel: 943 086 000

Zuri単e edergintza. Garmendia Otaola, 5. Beasain. Tel: 647 314 771


GOIBERRI 15

PUBLIZITATEA



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.