Goiberri [5. alea]

Page 1

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

5. zenbakia. 2012ko martxoaren 2a

GOI B ERRI Anjel Arrospide Aizkolaria

ÂŤAzkeneko txapelketa izango da niretzatÂť 8-9

Binakako Urrezko Aizkorako finala jokatuko du igandean Anjel Arrospidek. GOTZON ARANBURU

Jexuxmari Arrizabalaga 3 Iritzia 4-5 Martxoan Bertsoa 6-7 Egoitz Mujika 10 Jon Leturia 11 Argazki zaharra 12 Ibilbidea 13 Asteburuko proposamenak 15



GOIBERRI 03

KATE MOTZEAn

Jexuxmari Arrizabalaga Legorretako Kultura teknikaria

«Gehien entzun baina gutxien irakurtzen den liburua Biblia da» Asier Zaldua Legorreta Jexuxmari Arrizabalagak (Legorreta, 1963) ia 25 urte daramatza bere herriko udalarentzat lanean. Itzultzaile eta euskara dinamizatzaile hasi zen, baina, egun, kulturgintza eta liburutegia dira dira bere ardurak. Liburutegiko lana ez duela atsegin, baina kulturgintza «oso polita» dela dio .

Zaletasun bat.

egoten gara, baina Errioxan. Urbanizazioan giro oso ona dugu.

rian, eta ez nuela semea ezagutzerik izango uste nuen.

Liburu bat.

Amets bat.

Gehien entzun baina gutxien irakurtzen dena Biblia da. Ez zaio jaramon handirik egiten.

Plater bat.

Musika talde bat.

Edari bat.

Ez naiz oso musika zalea. Bertsoak gehiago gustatzen zaizkit. Letrari musikari baino garrantzia handiagoa ematen diot.

Oporretarako leku bat.

Abesti bat. Xalbadorren heriotzean. Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.

Errioxako herri txiki batera joaten gara: Alesanco. Han asko lasaitzen naiz. Euskal giroan

Seme nagusia jaio zenekoa. Emaztea haurdun zegoela ospitalera eraman ninduten hilzo-

Aitortzerik ez dagoen bat.

Zoriontsu izatea. Parrilan erretako edozer. Ardoa.

Jaso duzun oparirik bereziena? Familia.

«Ez naiz oso musika zalea: letrari garrantzia handiagoa ematen diot»

Gorroto duzuna. Inbidia gautza txarra da.

Goierriko txoko bat. Ordiziako Jakintza ikastola zaharra. Lagun asko egin nituen.

Herriko alkate bazina... Ez nuke alkate izan nahi.

ASIER ZALDUA

Diruz laguntzen duten erakundeak: Altzaga, Arama, Itsasondo, Urretxu eta Zumarragako Udalak

GOI B ERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Aloña Landa Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak: Beasain:

Webgunea: goiberri.hitza.info Posta elektronikoa:

Urbialde plaza 7, behea. 20200.

Urretxu:

goierritarra@hitza.info otamotz@otamotz.com

Barrenkale 13. 20700.

Publizitatea:

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

Bezero arreta / harpidetzak:

647 319 775 – oprieto@bidera.eu 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info


04 GOIBERRI

IRITZIA

Rufino Iraola Garmendia Idazlea

Tolerantzia praktikatzen in situ urreko igande batean, konkretuki otsailaren 12an, kristau ebanjeliokoen eliz funtzioan izan nintzen. Maria izeneko emakume jator batekin dugun adiskidantza dela medio hartu nuen parte. Tolerantzia ez omen da inori, bere bidean segi dezan, bakean uztea bakarrik, besteen kultura eta munduaren ikusmoldeaz arduratzea ere eskatzen omen du benetako tolerantziak. Jakin-mina ere neurea dut nik, eta gustatzen zait beste kultura bateko pertsonekin tratu apur bat izatea. Beasaingo Iurre auzoan daukate eliza, Hotel Castillotik gertu, eliza delako inongo seinalerik gabe, ez dorre eta kanpai, baina lokal ederra, txukun apaindua eta zaindua. Badituzte musika-taldea eta abesbatza ere. Pentsatzen nuen moduan, ez dago irudirik elizan, ezta Jesukristoren gurutzerik ere, zeharo ikonoklastak dira. «Gurutzea bizkarrean eta bihotzean eraman behar da», esan zidan nire gida inprobisatuak, Mariaren semeak, galdetu egin bainion gurutzerik ez al zuten. Berrehun eta hirurogei lagunetik gora elkartu ziren, gehienak gazteak, horien artean matrimonio asko beren haurrekin. Errumaniarrak eta ukraniarrak dira. Elizkizuna errumanieraz izan zen. Esan zidatenez, ukraniarrek ere badakite erruma-

A

nieraz, mugakoak-edo omen dira gehienak. Funtsean, lau gauza egiten dituzte: kantatu, predikatu, errezatu eta dituzten arazoen berri eman asanbladari. Horrez gain, hilean behin, “Jaunaren Mahaia”, oin-garbiketa zeremonia eta diru-eske berezia egiten dute. “Jaunaren Mahaia” deiturikoak Jesusen Azken Afaria sinbolizatzen du, eta ogi-ardoak banatzen dituzte bataiatu guztien artean. Esan dezakegu katolikoak jaunartzearen inguruan egiten duten liturgiaren antzekoa dela. Hain zuzen, igande horretan tokatu ziren ekintza bereziok. Oso elizkizun partizipatiboa egiten dute, era batera eta bestera jende askok hartu zuen parte. Otoitz bakoitzaren aurretik esplikazio luzea ematen dute, eta otoitzak berak ere ez ziren batere laburrak. Bestalde, egun horrek bazuen berezitasuna. Belgikan lan egiten duen artzainaren bisita izan zuten. Horrek elizkizuna luzatu egin zuen, bi ordu eta erdi iraun zuen zeremonia osoak. Normalean, bi ordu inguru ematen dituzte igande goizean, eta uste dut arratsaldez berriro elkartzen direla. Pentsatzekoa den eran, umeak ez dira txintxo-txintxo egoten, baizik eta beren koadernotxoetan marrazkiak egiten aritu ziren. Errezoan, gehienak suharki, nahiz eta aho zabalkaren bat edo beste ikusi genuen.

«Gustatzen zait beste kultura bateko pertsonekin tratu apur bat izatea»

Esan dut hileroko diru-eskea zutela gelditu nintzen: 2.185 euro bildu zituzten, amaieran esan zutenez. Bada zerbait! Diru hori, gero, premian direnen artean banatzen dute, ez bakarrik hemengo koloniakoen artean, baita beren herrian beharrenean daudenen artean ere. Ulertu nuenez, beren herritarren eta hurbilenekoen artean banatzen dute. Iruditu zitzaidan elizkizuna baino zerbait gehiago zela; ekintza sozial inportante bat esango nuke, kanpo herrian harremanak ez hausteko. Apustu egingo nuke elizak enplegu-bulego moduan ere funtzionatzen duela. Eta informazio-zentro moduan ere bai, elkarren berri jakiteko. Nire interpreteak esaten zidanari kasu egiten badiot, nik, ikuspegi erlijiosoari berari buruz, bi ondorio atera nituen. Batetik, Bibliaren ikuspegi nahiko literalista daukate, teorian behintzat, nahiz eta gero eguneroko bizitzan, nik ezagutzen ditudanak behintzat, askoz pragmatikoagoak diren. Bestetik, erlijioak asko elkartzen ditu, “anaia” deitzen dio batak besteari. Ikuspegi solidarioa sumatu nuen. Zentzu horretan, elementu zentrala ez da pertsona bakarka, baizik eta taldea da inportantea. Egoa guk baino transzendituago daukate. Baina poliki! Agian, tribalismo-arriskua badute. Beraien arteko dualtasuna gainditu dute, baina, beharbada, ez beste taldeekiko. Baliteke egozentrismotik etnozentrismora igaro izana. Dena den, iritzi soila da, intuizioa. Europarrak izan arren, Europako “aurreratukok” bezain kutsatuak ote daude lehiakortasun, diru-gose, indibidualismo eta abarrean? Ez dakit. Gurea dakigu guk: hamaika titiko txerramaren errapean hamabi txerrikume baino lehia handiagoan bizi gara.


GOIBERRI 05

IRITZIA

Realeko entrenatzaile Montanierren aldeko argudio bat baino gehiago datorkit burura, baina baita kontrakoak ere. Bere alde, gazteen aldeko apustu garbia egin izana. Ez soilik debutatzeko aukera ematerakoan, baita gazte horiei jarraikortasuna ematerakoan ere. Ezin da, ordea, den-dena horrekin estali. Partiden irakurketa egiterakoan kale egin ohi du behin baino gehiagotan. Hainbat neurketa aldapa gora jarri direnean, gutxitan asmatu du aulkitik. Askotan, aldaketak berandu egin ditu eta ez dute etekinik eman. Seguru nago astelehenetik ostiralera bitarteko entrenamenduak ondo baino hobeto prestatzen dituela. Plangintza, errendimendua... oso metodikoa izatearen fama du. Benetako azterketa, ordea, partida da. Hor jo behar da goia, eta entrenatzaile honi, zenbait egoeratan, gabezia hori sumatzen zaio. Nortasunarenaren aldetik, talde honek, muturreko zenbait kasutan, -larriena Mallorcan- aurrera pausoa eman beharrean, atzeraka eman du. Beroa izan beharrean, epela dela erakutsi du.

Horrenbesteko parekotasuna dagoen Liga batean, hanka-sartze txikienak sailkapenean gora begira edo behera begira jarri zaitzake. Horregatik, Realak gidaritza sendoa behar du. Talde gaztea da. Gehien-gehienean, etxeko jokalariz osatua. Harro egoteko moduko bereizgarria da hori, baina talde gazte bat, eta Espainiako Ligan esperientziarik gabeko entrenatzaile baten uztarketa, arriskutsua izan liteke.

Jon Balentziaga

bat eta

Arrazoi duzu Balentxi, baina Montanier bai ala ez? Nik garbi dut, aldeko arrazoi gehiago daude kontrakoak baino. Urteak eman ditugu noraezean, zer izan ginen ahaztu, eta inor izan gabe, nora joan nahi genuen jakin gabe. Bazen garaia, ausardia pittin bat izan eta, etxekoak baino gehiago ez diren atzerritarrei ateak ixteko. Urteak eman ditugu, etxean zer genuen begiratu gabe, kanpotik behar ez genuena ekarriz, askotan balio ez zuena gainera. Bejondeiola Montanierri, tristea da baina kanpotik etorri behar zein garen erakustera. Baina ez da nahikoa arrazoi. Akaso ez duzu sinetsiko, baina Realaren partidak ikustera gustura joaten naiz askotan. Ez bat, ez bi, asko dira ongi jokatu dituenak: Sevilla, Valentzia, Osasuna, Mallorcaren kontra Anoetan... Txarrak ere bai noski, baina Bartzelonak ere Anoetan ez zuen aparteko erakustaldirik eman. Realak, bere apaltasunean, joko molde bat badu. Nortasun hori badu. Izaera, bai egia da, batzuetan gatzik gabea da. Gehiago eskatu behar zaio. Baina nolako enborra halako ezpala. Eta kasu honetan enborra ez da Montanier. Gipuzkoarron izaera nolakoa da

Saretik Bixi-Bixi Segura irratiko Bixi-Bixi saioak bere lekua egin du sarean ere. Goierriko Hitzaren webgunean zehazki. Ostegunero, saio berri bat igotzen dute, entzuteko eta jaisteko aukera eskainiz

goierri.hitza.info

Zientzi@ Beasaingo udal euskaltegiak Internet bidezko lehiaketa antolatu du. Martxoaren 6an amaituko da.

beasaingoudaleusk.blogar iak.net

Asteko irudia

Martxoan bertsoa Jadanik heldu da martxoa, eta honekin batera Zumarraga eta Urretxun bertsolaritza sustatzea helburu duen Martxoan Bertsoaren X. edizioa. Hau izan da oraingoan bi bertsolari handiren karikaturak, txoko honetara ekartzeko aitzakia: Igor Elortza eta Unai Iturriaga.

bat Igor Sarriegi

ba? Anoeta ez al da ba hotza? Aitzakia pistak al dira? Zakurrak, nagusiaren antza izaten du, eta Reala, gipuzkoarron ispilu da. Zer garen, non gauden eta nora goazen, hori da garrantzitsua. Momentuz ideia garbi batekin, eta jaitsieratik sei puntura. Zuk ere sinatuko zenukeen abuztuan, ala ez? Taldeari sendotasuna falta zaio, Montanierrek konfiantza gehiago eman behar luke. Baina zuhaitzak sendotasuna hartzeko denbora behar du, eta gure lana da bitartean, babesa ematea.

JOSU MAROTO


06 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

Martxoan bertsotan Martxoan Bertsoaren 10. edizioa abian da eta, aurten ere, Urretxun eta Zumarragan bertsozaletasuna suspertzeko helburuarekin antolatu dute lehiaketa. Bultzatzaile nagusiak Gorka Azkarate eta Gorka Ojanguren dira. Asier Zaldua Urretxu Gorka Azkarate eta Gorka Ojangurenek betidanik ezagutzen dute elkar; egun berean jaio ziren eta gurasoak ere lagunak dira. Klase berean ibili ziren, batera hasi ziren bertso eskolan, eta elkarrekin abestu dute hamaika plazatan. Duela bederatzi urte, Martxoan Bertsoarekin lotutako ekitaldiak antolatzea erabaki zuten, eta ekimenak sekulako arrakasta izan du. Biak oso harro daude ekimenak urte hauetan eman duenaz, eta Martxoan Bertsoko saio batzuk «magia» izan

dutela diote. «Martxoan Bertsoa, bertso eskolaren ondorioa izan da, baina baita tresna ere. Jende askori plaza eskaini dio, eta herri mailan fenomeno soziala izan da. Arrakasta handia izan duten gauzak egin dira», dio Ojangurenek.

Aurten, musikala Gorka Azkarate iritzi berekoa da, eta txapelketa «erreferentea» dela uste du. Hiru lagunez osatutako taldeekin txapelketa lehenengoz haiek antolatu zuten, eta «orain modan jarri da. Agurrak mozo-

rrotuta egitea ere, orain jarri da modan. Bestalde, inork espero ez zuen herriko jende asko bertsoak kantatzen jarri dugu. Hori da MBren indarra, lagun pila bat mugitu dugula». Bertsoa jendearengana hurbildu izana da gakoa. Txapelketa, adibidez, tabernetan jokatzen da. «Parte hartzea bultzatu behar dela esaten da, baina horretarako jendeak ondo pasatu beharra du», dio Ojangurenek. Aurtengo egitarauari dagokionez, berrikuntza nagusia, bertso musikatuen ordez, mu-

sikala antolatu dutela da. Aldaketa hamar urte hauetako lanaren fruitua dela uste dute. «Denbora honetan guztian jende asko mugitu dugu. Txapelketan 84 lagunek parte hartu dute, eta bertso musikatuetan beste hamabost inguruk. Orain da musikala egiteko garaia. Zuzeneko musika, dantza, antzerkia eta bertsoa uztartuko ditugu. Baina hori ezin da zerotik hasita egin, hamar urte hauetan sarea osatu dugulako egin ahal izango dugu», azaldu du Ojangurenek. Musikalaren gaiari buruz gal-


GOIBERRI 07

ASTEKO GAIA

detuta, bi bertso eskolako bi kideek «Urretxu eta Zumarragarekin oso lotuta dagoen maitasun istorio ezinezkoa» dela aurreratu dute. Zorionez, bi herriok bertsoarekin bizi duten maitasun istorioak ez du inongo oztoporik eta luze iraungo duela dirudi.

Bertsoarekin gozatuz Azkarate eta Ojanguren ere bertsolariak dira, eta ederki gogoratzen dute bertso eskolan zergatik eman zuten izena. Gurasoekin Herri Urratsera, Durangoko Azokara eta halakoetara joaten zirela oroitzen dute, eta horrek eragina izan zuela uste dute. Gainera, Iñaki Beitia zena zuten irakasle, eta animatu egin zituen. Gelako gehienek eman zuten izena. Lehen urteetan merienda asko egiten zituztela eta oso ondo pasatzen zutela gogoratzen dute. Juanjo Sagastibeltza zuten irakasle. Lehen saioak ikastolan bertan eskaini zituzten, baina Gipuzkoako Eskolarteko finala gogoratzen dute bereziki. «Kar-

melo Baldan izan zen. Sekula ez dugu horrenbeste jenderen aurrean abestu. Ikastolako guztiak autobusean joan ginen, eta saio polita osatu genuen». Azkaratek eurentzat «Champions League-ko finala jokatzea bezala» izan zela gehitu du. «Unai Zabaleta eta Gorka Sasietarekin abestu genuen eta, askoren ustez, irabaztea merezi genuen». Ordutik, hamaika aldiz abestu dute elkarrekin: inaugurazioak, omenaldiak... Urretxu eta Zumarragako bertsolari ofizialak izan dira urte luzetan. Ez dute uste lan nekosoa denik, baina bere alde txarra ba omen du: «Bertsolaritza gustuko dugunez, gustura ibiltzen gara. Baina plaza batzuk xelebre samarrak dira: apenas ezagutzen ez duzun norbaiten omenaldia, inaugurazio ekitaldiak...», aitortu du Azkaratek. Ojangurenek joateko gogorik izango ez balute, ez liratekeela joango aipatu du, baina horretan ez daude guztiz ados. «Hori erlatiboa da. Izan ere,

Ezkerrean: Gorka Azkarate eta Gorka Ojanguren Urretxuko Iparragirre plazan. Eskuinean: Larunbatean Aizpurutxon jokatu zuten desafioa. GOTZON ARANBURU ETA ZUMARRAGA-URRETXUKO BERTSO ESKOLA

«Inork espero ez zuen herriko jende asko bertsoak kantatzen jarri dugu» Gorka Azkarate Bertsolaria

«Jende askori plaza eskaini dio eta herri mailan fenomeno soziala izan da lehiaketa» Gorka Ojanguren Bertsolaria

askotan gu joaten ez bagara, ez da inor joango, eta ekitaldia bertsorik gabe geldituko da». Bere lagunaren iritziz, hori ez da horren larria. «Toki batzuetan, beharbada, ez da komeni bertsorik egotea. Jendea adi egongo ez den tokietara ez da joan behar. Bertsoari errespetua zor zaio. Askotan jendeak ohituraz deitzen ditu bertsolariak, trikitilariak eta dantzariak, eta hori danontzat da kaltegarria. Antolatzaileak kontuan izan behar du entzuleak bertsoak gustuko dituen». Plaza xelebreez galdetuta, Ojangurenek duela gutxi Urretxuko eguneko zentroan gazteleraz abesteko eskatu zietela eta hala egin zutela kontatu du. Azkaratek, berriz, umetan Urretxuko Euskal Jaiko desfilean abestu zutenekoa ekarri du gogora: «Karroza batean joan ginen eta batek urretxuar rola bete zuen eta besteak zumarragar rola. Bakoitzak hiru bertso ikasi zituen eta denbora guztian horiek abestu genituen!».


08 GOIBERRI

ELKARRIZKETA

Anjel Arrospide Aizkolaria

«Dagoeneko ideia eginda nago hau izango dela nire azken txapelketa» Arkaitz Apalategi Zumarraga Azurmendi eta Atutxa kanpoan utzi eta gero, Urrezko Aizkorako finala jokatuko du igandean Anjel Arrospidek (Leaburu, 1956), Aratz Mugertzarekin batera. Bikote ona osatzen dutela, eta aukera badutela uste du Zumarragan bizi den aizkolariak. Final hori berezia izango du gainera, azken txapelketa izango duela iragarri du eta.

Azurmendi eta Atutxa kanpoan utzi dituzue. Askok sorpresa hartu dute, iazko txapeldunak haiek zirelako. Ez dakit sorpresa izango ote zen, batzuk ezustean hartuko zituen agian. Aurreko urteko finaleko saioan beraiek irabazi ziguten. Baina honen aurretik ere, Ataunen ligaxkako saioa jokatu genuen, eta han gu aritu ginen hobeto. Finalaurrekorako nahikoa ondo ikusten genuen geure burua, eta bagenekien guk lan ona eginez gero aukera izan genezakeela, eta azkenean, irabaztea tokatu zen.

Iazko finalaren errebantxa hartzea izan al da zuentzat? Jendeak horrela hartzen du, baina guretzako bat gehiago da, hor ez dago errebantxarik. Hura txapelketako finala zen, eta hau kanporaketa bat, eta oraindik txapelik gabe gelditzeko aukera dago.

Iñaki Azurmendi ondo ezagutzen duzu. Bikotekide ere izanak zarete. Bai, urtebete egin genuen elkarrekin, eta finalera ere iritsi ginen. Bai, azkenean final asko jokatzeko aukera edo zortea izan dut, zortzi bat bai binakakoan, baina txapela bakarra atera dut orain arte. Hauxe ateratzea polita izango litzateke.

Finalean Otaño eta Otaegi izango dituzue aurrez aurre. Nola ikusi dituzu orain arte? Ondo, sendo dabiltza eta orain arteko saio guztiak irabazi dituzte; Azurmendiri eta Atutxari ere irabazi zieten. Gazteak dira, bizkorrak. Baina egun guztiak ez dira berdinak izaten, ez beraientzat eta ez guretzat. Bietakoren batek txapelik gabe etorri beharko du.

Zure bikotekidea, Mugertza, oso gaztea da zure aldean. Ondo konpontzen al zarete? Ondo, oso ondo. Lehengo urtean ere elkarrekin aritu ginen. Gaztea da, 23-24 urte ditu, eta goraka dezente egiten ari da. Oso aizkolari bizkorra da eta aurten oso ondo ari da.

Baten gaztetasunarekin eta bestearen esperientziarekin, bikote ona osatzen duzue, ezta? Esperientziarekin bakarrik jai dago. Azkenean eman egin behar zaio. Bikoteka aritzeak hori

du, biek egin behar dute lan ona, aurrera egin nahi bada; batek bakarrik eginda ez dago aurrera biderik.

Ondo. Momentu onean gaude, moralarekin, iazko txapeldunei irabazi eta gero. Aukera badugula esango nuke.

Bai, abiadurakoak eta lan motz horiek dira guretzako egokienak. Proba motz horietan ondo moldatzen naiz, eta Mugertzak berriz abiadura handia du. Proba horietan uste dut kostako zaiola gehien beste bikoteari, baina txanda librean ere lan handia dago, eta azkenera ere oso-osorik iristea komeni da.

Azkeneko saioetan, zutikakoan eta abiadura proban lortu dituzue emaitzarik onenak.

Entrenatu, urte osoan egingo duzue, baina horrelako txapelketak nola prestatzen dituzue?

Eta finalari begira, nola ikusten duzue zuen burua?

«Momentu onean gaude, moralarekin iazko txapeldunei irabazi eta gero; aukera badugu» «Itxurazko jaialdiak egiteko gai garen bitartean jarraituko dugu erakustaldietan» «Orain urte osoan dago zerbait, liga, banaka, binaka... aizkorarentzat ona izan da»

Saio batetik bestera hamabost egun ditugu, eta gehiago da errekuperatze kontua, buelta ematea. Egunotan saio batzuk egin ditugu, eta ea txisparekin iristen garen egunerako. Bestela guk entrenamenduei-eta, ez diegu gehiegi begiratu, beti esperientziak eman digunaren arabera ibili izan gara. Baina oso ezberdina da 30 urterekin egiten den entrenamendua eta oraingoa. Orain sasoiari nola eutsi ez dakigula ibiltzen gara.

Eta aizkoran aritzeaz gain, besterik egiten al duzue? Mendi buelta batzuk-eta egiten ditugu. Gero ehiztaria naizen kontuarekin, oilagorretan eta aritzen gara, eta aitzakia polita da mendian ibiltzeko.

Aizkora kirol garestia dela esan izan da beti, batez ere enborrak direla eta. Oso garestia da, bai. Hala ere,


GOIBERRI 09

ELKARRIZKETA

garai batetik ona asko aldatu da kontua; orain, krisiaren kontu honekin edo, jendea egurra non enpleatu ez dakiela dabil, eta modu hobean lortzen dugu. Baina garai bat izan zen, egurra ekartzea asko kostatzen zitzaiguna, eta kamioikada bat egur ekarri aurretik, bi aldiz pentsatu behar izaten zen. Orain nahiko moduan dago.

Saltsa polita dago orain. Duela hamar bat urte hasiko ziren kontu horrekin, eta nik uste aizkolarientzat ona izan dela. Ia guztian badago zerbait, banaka edo binaka, liga bat ere izaten da... ondo etorri zaio aizkorari. Lehen Euskadiko txapelketa jokatzen genuen, Gipuzkoakoa, eta urte osoan ez zegoen besterik, apusturen bat egiten bazenuen horixe eta erakustaldiren bat, bestela ez zegoen ezer. Forman egotea ere kosta egiten zen, eta gastua antzera, orain bezalaxe. Urte osoan jarraikortasun bat izatea ondo etortzen da; azkenean ibiliz gero, materialetarako-eta diru pixka bat ere ateratzen da.

Aizkora munduko beteranoetako bat zara. Txapelketa askotan parte hartu izan duzu eta oraindik ere hor aurrean zabiltza. Aurrera begira zein asmo duzu? Dagoeneko ideia eginda nago hau izango dela nire azkeneko txapelketa. Prestatzea ere gero eta gehiago kostatzen da, eta azken batean, gazte asko dago, eta horien artean ibiltzea... Beraiei utzi beharko diegu euren artean borroka egin dezaten.

Ikuskizun aldetik ere gauza berria izan da. Bai, oso gauza diferenteak dira. Orain arte enborraren gainean jarri ,eta ordu erditik gorako lana izaten zen, gelditu gabe. Hau berriz, lan txikiak eginezeta, gauza biziagoa da. Guretzako behintzat ez da gaizki etorri. Ni neu, esaterako, txapelketak-eta utzita negoen, baina lantegi honetan beti hobeto moldatu naizenez, honi heldu nion. Bestela txapelketak erabat utzita nengoke. Eta azkenean, inon ez bazara agertzen, herrietatik ere gutxiago deitzen dute.

Baina aizkora ez duzu erabat bazterrean utziko, ezta? Itxurazko jaialdiak egiteko gauza garen bitartean behintzat, jarraituko dugu erakustaldietan-eta. Baina txapelketen kontua utzi egingo dut.

Tartean desafioren bat ere izango da, agian. Ez, ez. Horiek kontu serioak dira. Beste sasoi bat eta beste prestakuntza bat behar da. Garai batean esaten zen tranpak eta asko egiten zirela... Dirua tartean dagoenean, badakizu. Edozein txapelketa eta lehia baino estuago hartzen ditu norberak apustuak.

Txapelketak uzteko asmotan egon eta finalera iristeak, zer pentsatua ere emango du, ezta? Finalera iritsi bai, baina gero... Ondo ibiltzen ginen sasoian bai, orduan txapela batzuk jantzi genituen, eta nik uste karrera txukuna egin dugula.

Gazte asko dagoela esan duzu. Harrobia ikusten duzu, orduan. Bai, momentu honetan aizkolari kopuru polita dago. Horietatik aurrera zenbatek egingo duten auskalo, baina aspaldian izan den kopururik handiena dabil orain. 23-25 urte inguruan badaude gazteak; batzuk oso aizkolari politak gainera. Bolada batean etorkizuna beltzagoa bazen ere, orain hasi gara argi pixka bat ikusten.

Euskadiko txapelketa, urrezko aizkora... hainbeste lehiaketa izateak on edo kalte gehiago egiten dio aizkorari?

Atzera begira jarrita, Euskadiko sei txapel, urrezko bost kopa... Ibilbide oparoa egin duzula esan liteke.

GOTZON ARANBURU

Urrezko aizkoran banakakoa falta zait, gainontzekoetan irabazteko zortea izan dut. Nik uste edozein kirolarik sinatuko lukeela txapel bat janztea, edozein kiroletan dela ere. Nik batzuk irabazteko zortea izan dut, eta alde horretatik konforme nago egindakoarekin.


10 GOIBERRI

GAZTEAK

«Anaia kopilotua da; amak bi semeak autoan doazela, eta Gabirian poliki ibiltzeko esan dit»

autoa rallyetarako muntatzea erabaki nuen. Citroën Saxo bat da. Ormaiztegiko Almosport tailerrean daukagu. Gabirian hasiko den denboraldirako prestatuko dugu.

Nola prestatzen da auto bat rallyetan aritzeko?

Egoitz Mujika Ormaiztegiko tailerrean, Gabiriako rallysprinterako prestatzen ari den autoarekin. M. LUKI

«Rally gidaria izatea edozein gazteren ametsa da» Egoitz Mujika auto gidari legazpiarrak Gabiriako rallysprintean parte hartuko du, igandean.

Miriam Luki Urretxu Egoitz Mujikak (Urretxu, 1986) dioenez, bere gurasoengandik jaso du autoekiko afizioa. 4 urterekin motorrean ibiltzen zen. Igandean izango da Gabiriako Rallysprinta, eta beratan parte hartzeko, Citroën Saxo bat prestatu du Mujikak. Iaz bere mailako onena izan zen.

Inoiz irudikatu al zenuen zure burua lasterketa auto baten barruan? Betidanik joan izan naiz probak ikustera; eta, bai, «egunen batean ni izango naiz autoko gidaria». Horixe neukan buruan. Nik uste dut afizio hau edozein gazteren ametsa dela.

Ez da afizio merkea, ordea. Ez. Gazte asko dabil, hala ere. Nik duela hiru urte motor bat saldu nuen lasterketetarako auto bat erosteko. Euskal Herriko rallyetara joateko gogoa neukan. Hiru proba egin nituen auto harekin. Hirugarrenean puskatu egin zen.

Legeak ezarritako segurtasun neurriak errespetatu behar dira. Egitura bat ipintzen zaio barruan; itzulipurdia eginez gero, minik ez hartzeko. Eserlekuak eta uhalak bereziak dira. Itzalgailuak izan behar ditu eta, hortik aurrera, norberak nahi duen guztia.

Gabiriakoa rallysprinta da. Zein da rallyaren eta rallysprintaren arteko aldea? Rallysprintean zati bakarra dago eta rallyan zati bat baino gehiago eta igoerak daude. Euskal Herrian aurtengo denboraldian zazpi rallysprint, bost rally eta bost igoera inguru egongo dira.

Denetan parte hartzeko asmoa al duzu? Bai. Autoa apurtzen ez badugu, behintzat.

Gabiriako rallysprinterako zein itxaropen duzu?

Errazena, lasterketa batean, autoa apurtzea da.

Osorik bukatzea eta autoa ez puskatzea. Amak bi semeak doazela, eta poliki ibiltzeko esan dit. Xabier Mujika anaia kopilotua izango da.

Egingo zenuke izan dituzun autoen zerrenda?

Zeintzuk dira Gabiriako lasterketaren ezaugarriak?

Iaz, izan dudan bigarrenarekin aritu nintzen. Zumarragako Ugle lanbide eskolari esker muntatu nuen. Ikasle ohia naiz eta proiektu bat egin zuen tailerreko irakasleak. Autoa ikasleek muntatu zuten. Peugeot 309 GTI bat zen. Urte amaieran saldu nuen eta kalerako neukan

Zirkuituko zailena da. Bide estuak eta arroila zabalak ditu. Gidariak, kurbak hartzerakoan, arroilatan sartzen dira eta autoa apurtzeko aukera asko daude. Lokatza badago, oraindik ere zailagoa da. Eguraldiak asko baldintzatu dezake igandeko proba.

Ez da zaila autoko motorra puskatzea, ezta?


GOIBERRI 11

GOIERRITARRAK MUNDUAN MUNDUTARRAK GOIERRIN

Malta Herritar izena: maltar. Eremua: 316 km2. Hiriburua: Valleta (valletar). Dirua: euroa. Hizkuntzak: maltera eta ingelesa. Erlijioak: Katolikoa (% 98). Biztanleak: 410.000.

Mediterraneo itsasoan dago Malta. GOIBERRI

Jon Leturia Maltan bizi den ordiziarra

«Euskara eta maltera omen dira Europako hizkuntzarik zaharrenak»

kasteaz gain, Valleta hiriburuan, lagun batzuen jatetxean nabil haiei laguntzen. Gainera, etorkizunerako, bertako unibertsitatean euskara irakasteko proiektu bat bideratu nahian nabil, euskal eta maltiar hizkuntzak omen baitira Europako hizkuntzarik zaharrenak.

Maltatik zer ekarriko zenuke Goierrira? Loinaz Agirre Ordizia Duela bi urte iritsi zen Jon Leturia ordiziarra Maltara. Harrezkeroztik, ez da askotan etorri Goierri aldera. Mediterraneo itsasoan dago Malta irla, Italia eta Tunisia artean. Bere kokapenagatik, historikoki, eta baita gaur egun ere, herrialde estrategikoa izan da. Ondorioz, aukera zabaleko lurraldea dela dio Leturiak, «soldata altuegirik gabe, ederki bizitzeko lekua da».

Zeren bila joan zinen Maltara? Nire bizitzan aro berri bati ekiteko asmotan, atzerrira joatearen ideia bururatu zitzaidan, nire burua ere proban jarri eta esperientzi berri bat izateko. Dirurik gabe nengoen, eta iritsi eta jatetxe batean hasi nintzen lanean, tabernari gisa.

Orokorrean, duten eleaniztasunerako gaitasuna. Beti orokorrean hitzeginda, baina eskolara joandakoek gutxienez lau hizkuntza hitzegiten dituzte. Harrigarria da!

Eta Goierritik zer eramango zenuke Maltara?

Jon Leturia ordiziarra, Valletako tabernan. JON LETURIA Orain zertan ari zara? Hamaika lanetan ibili ondoren, gaztelerako eskolak eman ari naiz, Hezkuntza Sailean. Ez naiz irakaslea, esperientziarik ere ez nuen, baina onartu egin nuen erronka berri bezala. Ira-

Babeslea

Hizkuntza aniztasunerako gaitasuna goraipatu dut, baina maltiar kulturak milaka urte izanik, harro egoteko sentipen edo sena hori falta zaie maltarrei. Goierritik eta Euskal Herritik sentipen hori ekarriko nuke.


12 GOIBERRI

ARGAZKI ZAHARRA

Tartean zahartxeagoak badaude ere, 1976 eta 1977 urte bitartean jaiotako zegamarrak dira argazkikoak. ASIER BERASATEGI

Zegamarrak 1981-82 ikasturtean

Loinaz Agirre Zegama Zegamako eskolako neskamutikoak dira argazkian ageri direnak, 1981-1982 ikasturtean. Goiko lerroan Eduardo Panadero, Montse Panadero, I単aki Larrea, Iker Arizkorreta, Iker Larrea, Urko Gorrotxategi, Karlos Alvarez, Asier Zabalo, Rafi Gonzalez, Joxe Mari Esnaola, Esther Gonzalez, Irutxe Larrea, Joxe Joakin (maisua), Joseba

Izagirre, Amaia Urbizu, Asier Barasategi, Aitor Galdos eta I単aki Lasa daude. Beheko lerroan berriz, Asier Otaegi, Ainhoa Irastorza, Iker Goiburu, Itziar Azurmendi, Eider Azurmendi, Izaskun Azurmendi, Itziar Irastorza, Agurtzane Irastorza, Maider Azurmendi, Elisabet Irastorza, Amaia Berasategi, Maider Garaiar eta Amaia Mujika.


GOIBERRI 13

IBILBIDEA

Helmuga Arama

Irteera

Ordizia-Itsasondo Luzera: 4,8 kilometro Denbora: 60 min. Altuera max: 163 metro. Desnibela: 13 metro. Zailtasuna: Erraza

Oinez edo txirrinduan egiteko moduko ibilbidea da. ASIER ZALDUA

N-1 ondotik Haurrentzako parke bikaina duen Arama ezagutzeko aukera ematen du, Ordiziatik Itsasondorako bideak. Asier Zaldua Arama Ordiziatik Itsasondora, Aramatik pasata joatea, oso erosoa da. Izan ere, trenean joan daiteke Ordiziara, Itsasondok ere geltokia du, eta ibilbidea samurra da. Ordiziako tren geltokian hasiko dugu txangoa. Handik ir-

ten eta eskuinera egingo dugu. Oria ibaia, autobidea eta trenbidea gainetik igaro ondoren, Zaldibia aldera joko dugu. Usabiaga lantegiaren bukaeran ezkerrera hartuko dugu, Amundarain ibaia gurutzatu eta ezkerrera doan pasealeku politetik jarraitzeko.

Ezkerraldean N-1 errepideadugula, Aramara eta Altzagara doan errepidera irten aurretik, aldapa jaitsi ondoren, espaloitik jarraituko dugu. Aramako parkean atseden hartzeko aukera izango dugu, eta gose edo egarri denak plazako tabernara jo dezake. Pilotalekua ere bikaina da. Itsasondora joateko elizatik eta udaletxetik behera egin eta hor aurkituko dugu ibilbideko bigarren aldapa. Ondoren, ezkerrera dagoen tunelean sartu

autobidea azpitik pasatzeko eta, tren geltokitik igaro ondoren, ezkerrera joan. Ibaia eta errepidea gurutzatu eta elizarantz jotzen duen bidea hartu. Elizaren aldamenetik igaro eta bertan ageri den bideak errepidera eramango gaitu. Ezkerrera joan eta lehen ibaia gurutzatu dugun zubitik tren geltokira helduko gara. Itsasondoko elizak sarrera benetan ikusgarria du eta Otamendi oinetxea ere azpimarratzekoa da. Ordiziarian alde zaharra eta tabernetako eskaintza ezagutu eta probatu beharrekoak dira.


14 GOIBERRI

GIDA

Osasuna

Elikadura orekatuaren garrantzia

izentasuna, mundu mailako izurritea bihurtu da. Munduko Osasun Erakundeak egindako azterketen arabera, munduan 15 urtetik gorako 1.000 milioi pertsonek, gehiegizko pisua dute, eta 300 milioi pertsona gizenak dira. Datu kezkagarri bat: haurren gizentasun tasa

G

Nutrizio eta dietetika Idoia Gobantes elikagaien zientzia eta teknologian doktorea, eta nutrizio eta dietetikan diplomatua. Nutrizio hezkuntza eta dietetika aholkularitza: Haur, gazte, heldu eta zahar. Haurdunak, edoskitzaro eta menopausia. Pisu kontrola. Kirolariak. Dietoterapia (patologiak). Dieta pertsonalizatuak. Zabale belar denda Santa Maria kalea, 8. Tel.: 943 881 211 Ordizia.

Mari Karmen Goiburu

Zabale Ordizian

altuena duen Europako herria da Espainia. Zer ari da gertatzen? Gaur egun, era desordenatuan jaten dugu, estresak, sedentarismoak, ordutegiek eta beste faktore batzuk, elikadura arloko nahasmenak eragiten dituzte, eta hainbat gaixotasun izateko arriskua areagotu egiten da. Zer egin dezakegu? Barazkiak, fruta, eta ur eta likidoetan aberatsa den dieta jarraitu. Dietak orekatua izan behar du, adin bakoitzera eta bizitza estilora egokitua. Ariketa fisikoa erregulartasunez egingo dugu, adinaren eta egoera fisikoaren arabera . Nola orekatuko dugu elikadura? Fundamentuzko gosariarekin hasiko dugu eguna, 11:00etako ÂŤzuloaÂť ekiditeko. Otordu guztiak egin behar ditu-

gu: gosaria, hamaiketakoa, bazkaria, askaria eta afaria. Frijituak eta koipe askoko elikagaiak baztertuko ditugu. Eta elikadura eta kirola? Kirolean arrakasta, besteak beste, elikadura egokiaren araberakoa izaten da. Karbohidratoak, proteinak, koipeak, bitaminak eta mineralak behar ditu gure gorputzak. Hala ere, kirolariak, ez ditu beti bere beharrak asetzen, eta errendimendua eta energia jaitsi egiten dira, arazo fisikoak eraginez. Beraz, egokia da kirolariek beraien beharrak gehigarriekin osatzea. Ez dago mirarizko dietarik. Elikadura adituen aholkuak jarraitu, kasu bakoitzerako elikadura ildoak zehazteko. Era horretan, emaitza hobeak lortuko ditugu.

Goierriko belar denden gida Natxo belar denda. Nafarroa etorbidea, 3. Beasain. Tel.: 943 162 110

Ekobaserri produktu ekologiko eta naturalak. Nafarroa etorbidea, 27. Beasain. Tel.: 943 089 262

Ekilore belar dendak. Nafarroa etorbidea, 22. Beasain. Tel.: 943 087 636 Mikelar, 1. Lazkao. Tel.: 943 889 362

Lanbroa eta Lanbroa Bi belar dendak. Bidezahar, 7. Zumarraga. Tel.: 943 037 527 Nafarroa kalea, 27. Legazpi. Tel.: 943 731 798


GOIBERRI 15

ASTEBURUARI BEGIRA

Lazkaok, Ataunek, Segurak eta Ordiziak elkarlanean antolatzen dituzte abenduko disko eta liburu azokak. Azokak lotzen gaitu! elkarlan horri tiraka, Jon Sarasuarekin kantaldi solasaldia egingo dute, Xabier Lete gai hartuta: Leterekin kantuberbetan: Xabierri buruzko interpretazioa. Jon Sarasuak, batetik, Xabier Leteren kantak abestuko ditu, gitarra eta pianoa lagun; eta bestetik, Leteren ibilbidea, bilakaera eta bere ekarpenen inguruan hitz egingo du Ataun San Martingo Herri Antzokian. Sarrerak aurrez eros daitezke Ataungo Troskaeta eta Sutegi tabernetan, Lazkaoko Gerriko liburu dendan, Segurako Elorripe tabernan eta Ordiziako Larratxa liburu dendan. Bihar, hilak 3, 19:00etan. Ataungo Herri Antzokian. 3â‚Ź

ARKAITZ APALATEGI

Xabier Leteren kantuak abestuko ditu Jon Sarasuak

Martxoaren 11ra bitartean, kultur astearen barruan, ekitaldi ugari antolatu dituzte Olaberrian. Asteburu bete-betea izango dute. Bihar, 10:00etan, bola txapelketa , 10:30ean zuhaitzak landatzea, 11:30ean toka eta igel txapelketa, 16:00etan mus txapelketa eta 17:00etan, Zapata gorriak haurrentzako ikuskizuna izango dira. Etzi, berriz, XII. Herrialdeen eguna ospatuko dute, 12:30etik aurrera. Bihartik hilaren 11ra. Olaberriko kaskoan.

Urrup eta Arrautza kontua URRUP ANTZERKI TALDEA

XENPELAR DOKUMENTAZIO ZENTROA

Kultur astea ari dira ospatzen Olaberrian

Ordiziako Urrup antzerki taldeak, Arrautza kontua euskarazko antzezlana estreinatuko du gaur Ordizian. Martxoaren 16an, Beasainen lan bera aurkeztuko dute, 22:15ean, Usurbe Antzokian. Gaur, hilak 2, 22:15ean. Ordiziako Herri Antzokian.



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.