Idiazabal Gazta 2015

Page 1

Gazta

ASTEAZKENA, 2015EKO APIRILAREN 8A XII. URTEA., 2.486. ZENBAKIA

JANIRE ARRONDO

gehigarria

AURRERA BEGIRA Neguko lanaren emaitza bistaratzen hasiko dira gaur artzainak. Gazta berria ebakitzeko ohorea Josean Alija sukaldariak izango du.

GOIERRI.HITZA.EUS

TESTUAK TERE MADINABEITIA, , JANIRE ARRONDO, ESKEINE LEGORBURU ETA LOINAZ AGIRRE


02 //

Artzain egunarekin hasiko da gaur Ordizian azoka berezien egutegia Gazta gehigarria

.

Goiz erdian 2.000 arditik gora pasako dira Ordiziako kaleetan, transhumantzia gogoratuz Idiazabal gaztaren denboraldi berria aurkeztuko da udaletxean Artzain egunak ematen dio hasiera Ordiziako azoka berezien egutegiari eta asteazkeneroko ohiko azokaz gain, gaur, ardiak eta Idiazabal gazta izango dira protagonista goiz osoan zehar. ELE (Latxa ardiaren Gipuzkoako Elkartea, Lurgintza, Idiazabal Gaztaren Jatorri Izendapena, Idiazabal Gaztaren kofradiak eta Ordiziako Udalak antolatutako eguna izaten da gaurkoa. Goizean goizetik hasiko da festa. Garagartza plazan, 09:00etan, latxa arrazako 50 bat artzainen aharien erakusketa eta lehiaketa izango da. Salmenta ere egingo da. Latxa mutur gorriak eta mutur beltzak izango dira erakusgai. 200 abelburu inguru biltzea aurreikusten dute antolatzaileek. ÂŤZalantzarik gabe, Euskal Herriko erakusleiho garrantzitsuena izango daÂť, diote antolatzaileek. Aralar, Ernio, Izarraitz, Gabiria, Azpeitia eta Donostia aldetik ekarriko dituzte ahari mutur gorriak. Mutur beltzak, berriz, Urbia, Elgoibar, Legazpi, Ordizia, Zerain eta OĂąati ingurukotik Abereekin jarraituz, 11:00etan, eguneko puntu gorena izango da. Beste behin ere, transhumantzia gogoratuko dute Ordizian; herrigunetik barrena 2.000 ardi baino gehiago igaroko dira. Ekintza sinboliko horrekin, garai batean artaldeak negua bu-

GOIERRIKO HITZA Asteazkena, 2015eko apirilaren 8a

Gazta ere, jakina, eguneko protagonistetako bat izango da gaur Ordizian. Batetik, gazta egiten ariko dira Garagartza plazan. Eta bestetik, Idiazabal gaztaren denboraldi berriaren ekitaldi ofiziala izango da beste une gorenetako bat. Udaletxeko areto nagusian, Nerua Guggenheim Bilbao jatetxeko Josean Alijak izango du denboraldiko gazta berria ebakitzeko ohorea. Goierriko artisautza produktuen saltokiak ere izango dira egunean zehar.

Pintxo potea

Asteazkeneroko pintxo potea berezia izango da gaur, Artzain Egunaren aitzakian. Ordiziako Joseba Insausti artzainaren gazta izango baita pintxoen osagai nagusia. Egitasmo hori, Idiazabal Jatorri Izendapenaren laguntzaz egingo da.

2014an 121 gaztandegi eta 1.133.032 tona Jendetza biltzen da Ordizian artaldeak kalean pasatzen ikusteko. ANE ARRIETA

Artzain eguna EGITARAUA 09:00. Aharien eta ardien erakusketa lehiaketa. Garagartzan. 11:00. Artaldeak igaroko dira herrian barrena. 11:15. Idiazabal gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala. Udaletxeko batzar arteoan. 11:30. Gazta egitea. Garagartza plazan. 12:15. Ile mozte erakustaldia.

Ilea mozten. ANE ARRIETA

katzen zenean mendira joateko herri barrutik igarotzen zirela irudikatu nahi da. Bestetik, Eusko Labela duen esne bildotsa burruntzian erretzen ariko dira goiz osoan, eta 11:30ean dastatzeko aukera izango da. Aspanogiren, Gipuzkoako Haur Minbizidunen Gurasoen Elkartearentzat izango da bertan biltzen den dirua. 12:15ean, azkenik, ardi ile mozte erakustaldia egingo dute Garagartza plazan.

Urte emankorra izan zen iazkoa Idiazabal Jatorri Izendapena duten gaztentzat. 2011. urtean gazta ekoizpenean beherakada txiki bat izan bazen ere, azken hiru urteko joerari jarraituz, 2013an baino gehiago ekoitzi zen: 1.133.032 tona gazta. Orain arteko urterik onena, 2010a izan zen, 1.466.429 tona ekoiztuta. Idiazabal Jatorri Izendapenaren barruan dauden gaztandegi kopuruari dagokionean, berriz, 121 gaztandegi zeuden iaz. 2012an, 125 eta 2013an 122. Gipuzkoan daude gaztande gehien: 53. Araban 25, Bizkaian 16 eta Nafarroan 27.

Idiazabalen ere gazta eguna

Maiatzeko lehenengo igandearen bueltan egingo dute aurten ere gazta eguna Idiazabalen. Gazta eta artzainak izango dira protagonista nagusiak. Astean zehar ere ekitaldi ugari antolatu dituzte.

A

pirilaren 29an hasiko dira Idiazabalen, XVIII. Gazta eguneko ekitaldiak. Lacktikerreko Mailo Virtok Larreetatik gaztara: kalitatearen eta osasunaren ibilbidea hitzaldia egingo du, 19:00etan, udaletxean. Apirilaren 30ean, berriz, mami txapelketa jokatuko da.

Asteburua bete-betea izango da. Maiatzaren 2an, gaztandegietan ate irekiak, ardi larruz eginiko artisautza tailerra eta gazta dastaketak izango dira. Ekitaldi horietarako izena ematea beharrezkoa da (943 18 82 03 info@idiazabalturismo.com). Maiatzaren 3a, igandea, izango da egun handia. Goizean goi-

zetik, gazta dastatzeko aukera izango da: sei gazta pintxo 2 euroan. Gaztarik onena aukeratzeko txartel bereziak salduko dira, gazta onenari botoa eman ahal izateko. 11:00etan, herriko artzainak gazta egiten hasiko dira, era zaharrean eta era modernoan. Bestetik, artzainak bere artaldearekin zeharkatuko dituzte

Idiazabalgo kaleak. Ondoren, gazta keetzea eta ardi mozte ikuskizunak izango dira. 13:00etan, herriko artzain bat omenduko dute, eta jarraian, sari banaketak egingo dituzte: postu dotoreenari eta gazta onenari. Egunarekin amaitzeko, bazkaria egingo dute Frontoi Zaharreko karpan.

Artzaina gazta egiten. I. BADIOLA


GOIERRIKO HITZA Asteazkena, 2015eko apirilaren 8a

//

03

Gazta gehigarria

Josean Alija sukaldariak ebakiko du gazta berria gaur, Artzain Egunean

Donostian elkartu ziren Artzain Egunaren aurkezpena egiteko Aldundiko, Udaleko , Idiazbal Jatorri Izendapeneko nahiz Kofradiako kideak artzainekin.

irudikatzen duen gaztaren ebakitzera. Aurtengoan Josean Alija Nerua Guggenheim Bilbao jatetxeko sukaldariak izango du gazta ebaki eta dastatzeko ohorea. Goizeko hamaikak ondoren egiten da ekitaldi ofiziala udaletxeko batzar aretoan; garai bateko transhumantzia birgogoratuz artaldeek Ordizia erdiguneko kaleak zeharkatu ondoren. Gazta ebakitzerako Idiazabal gazta babestu eta sustatzeko la-

nean nabarmendu direnei errekonozimendua egingo diete. Hala, aurten Eroski Taldea izango da omendua, ÂŤEuskal Herrian nahiz Euskal Herritik kanpo Idiazabal Gaztaren banaketa eta difusioan egindako langatikÂť.

Artzainek ere jasoko dute euren lanaren errekonozimendua eta aitortza. Idiazabal gaztaren kalitatea egiaztatu duten artzainen-

tzat gaztaren erregulartasun sariak banatzen dira. Hala, erregulartasun-kalitate sariei dagokionez gaztagilearena Ataungo Ixidro Sukia artzainak eramango du. Gaztandegiari dagokionez, Sunbillako (Nafarroa) Luis Vicente Larrarteren gaztandegiak jasoko du. Iaz ere izendapen bera jasota Arkaitz Larrarte izan zen Ordizian, errepikatu egingo du arten beraz. Aurtengoa Idiazabal gaztaren denboraldi berriaren XXI. edizioa izango da. 1995ean egin zuten lehena, Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiak eta Idiazabal Gaztaren Jatorri Deiturak bultzatuta. Helburua, Idiazabal gaztaren bueltan festa egitea zen, produktua sustatzeko helburuarekin. Horrez gain, gazta egiteko ezinbesteko diren artzainei esker ona eta meritua aitortzeko beharra ere ikusi zuten.

egin zuten aurkezpena Arkauten (Araba) Idiazagal Jatorri Izendapeneko kontseilu arautzailearen egoitzan. Nafarroako Landa Garapeneko zuzendari nagusi Juan Pablo RebolĂŠ, eta INTIA-Reyno Gourmeteko Elikadura Sustatzeko zuzendari Cristina Lekunberrik hartu zuten parte aurkezpenean; baita Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politiken sailburuorde Bittor Orozek ere, Idiazabal Jatorri Izendapeneko lehendakari Jose Mari Ustarrozekin batera. Krisi aurreko mailetara itzultzeko, Idiazabal gaztaren

bolumena %20 igotzea da jarri duten helburuetako bat. 2007an ekoiztu zen gehien, 1.354.565 kilo gazta. Gutxien 2013an, 1.107.779 kilo. Helburuen artean jarri dute enplegua %15 handitzea ere eta Euskal Herrian kontsua sustatzea. Ekoizpen-sarea berreskuratzeko datozen urtetan jezteko lana albo batera utzi duten ustiapen aktiboen kopurua igotzen ahaleginduko dira. Plana garatu ahal izateko hainbat estrategia zehaztu dituzte. Eraginkoratsuna eta lehiakortasuna hobetzea, Idiazabal gaztaren hornikuntza, eraldatze, logistika eta merka-

turatzeko eraginkortasuna sustatuko duten egitasmoak babesteuz, bai eta enpresen arteko lankidetza egitasmoak babestuz ere. Komunikazioa berreskuratzeko ahalegina egingo dute, baita merkaturatzea sustatzekoa ere. Barne kontsumoaren sustapenari lehentasuna eman nahi diote. Gaztandegietako berrikuntza teknologikoetarako laguntzak eskainiko dira. Era berean, gaztandegietan instalatzen diren edo jadanik badiren artaldeei jarraipena eman nahi dieten pertsonentzako finantza laguntza, aholkularitza nahiz prestakuntza ere eskainiko da.

.

Gaztaren denboraldi berriari irekiera emango diote Ordizian Erregulartasun-kalitate sariak Ixidro Sukia ataundarrak eta Sunbillako Larrarteren gaztandegiak jasoko dute Apirilarekin gazta berriaren denboraldiari irekiera ofiziala emango diote gaur Ordizian. Urte amaieran gazta egiten hasi eta gutxienez hiru hilabetez ondu ondoren, lehen aleak dastatzeko prest egongo dira. Artzain Egunarekin, gainera, hasiera emango diote Ordizian urteko azoka berezien egitarauari. Gazta, ardiak eta bereziki artzaina izango ditu protagonista Artzain Egunak. Artzaintza eta gaztagintzaren inguruko ekitaldi ugari antolatu dituzte, eta tartean, Idiazabal gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ekitaldi ofiziala egingo dute. Gipuzkoako Foru Aldundian aurkeztu zituzten gaurko ekitaldiak Aste Santuko jai egunak baino lehen. Bertan bildu ziren Koldo Lizarralde Nekazaritza eta Landa Garapeneko zuzendaria; Igor Eguren Ordiziako alkatea; Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiako kide Jose Ignacio Iturrioz eta Jesus Mari Ormaetxea; Miriam Molina Idiazabal Jatorri Izendapeneko kudeatzailea; Josean Alija Bilboko sukaldaria; eta omendutako gaztagileak, Arkaitz Larrarte eta Ixidro Sukia ataundarra.

Ordiziako Udalak Latxa-ardiaren Gipuzkoako Elkartea, Lurgintza, Idiazabal Gaztaren Jatorri Izendapena eta Ordiziako Idiazabal Gaztaren kofradiarekin batera antolatzen du Artzain Eguna.

Gaztaren ebakitzea

Gastronomia munduan aditua den pertsona bat gonbidatzen dute urtero Idiazabal gaztaren denboraldi berriaren irekiera

Ekoizpena berreskuratzeko plan estrategikoa 2010 urtetik eta 2014ko kanpainaraino, %20 jaitsi da gaztaren ekoizpena. Idiazabal gazta egiteko esnea saltzen dutenen kopuruak ere behera egin du. Sektorean esku hartzeko beharra ikusita sortu zen hausnarketaprozesu baten beharra. 20152020 plan estrategikoa izan da lanketa horren emaitza. Nafarroako Gobernuak, Eusko Jaurlaritzak eta beste hainbat eragilek hartu dute parte planean. Martxoaren hasieran

Artzainei, aitortza


4 //

GOIERRIKO HITZA Asteazkena, 2015eko apirilaren 8a

57

Gazta gehigarria Publierreportajea

L

atxa Ardien Gazta Lehiaketaren bueltan sortu zuten Ordizian Idiazabal Gaztaren Kofradia. Eraketa prozesua 1987an hasi zen, Antton Olanoren eskutik, bera izan baitzen 1967az geroztik eta Ordiziako Udalarekin elkarlanean gazta lehiaketa antolatzen hasi zena. Kofradia sortzearen helburua bakarra zen, udalarekin elkarlanean jardungo zuen elkarte bat sortzea. Hala, 1989an eratu zuten Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradia, Kepa Korta orduko Ordiziako alkatearen eta Jesus Mari Lariz zinegotziaren eta Kultura eta Kiroletako Batzordeko Lehendakariaren eskutik. Batzarraren erabakiz, Ordiziako alkatea izango da lehendakaria. Sorreran, eta alkatearekin batera, 17 kidek osatu zuten kofradia, eta gaur egun 57 dira kofradiakideak. Kideak zehaztuta, kofradiaren sorrera ekitaldia 1990eko irailaren 14an egin zuten, Gastronomiazko Euskal Anaiartea eta Kantrabriako Gaztaren Anaiarteren babesarekin. Kofradiako kideek adierazi dutenez, helburu argi batekin sortu zuten kofradia: ÂŤLatxa ardiaren esnearekin artzaiek egindako artisau gazta gorestea, sustatzea eta zabaltzea, eta gazta honen kalitatearen hobekuntzan lan egingo zuten lahiaketak antolatzeaÂť. Helburu hori, estuki lotuta egon da beti lehen sektorearen eta, ondorioz, Ordiziako asteroko azokaren sostenguarekin.

Jarduera berriak

Gaur egun ere, helburu berdinak ditu jomugan Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiak. Helburu horietara iristeko, ordea, kofradiak jarduera berriak garatu ditu azken urte hauetan: gazta dastaketak, aurkezpenak, lehiaketa berriak, prentsan argitaratutako artikuluak, azoka ezberdinetan izandako presentzia eta Idiaza-

KOFRADIAKIDE Gaur egun Ordiziako Idiazabal Gazta Kofradia osatzen duten kofradikide kopurua. Herriko alkatea izan ohi da sorreratik kofradiako lehendakaria.

Latxa ardiaren gazta goresteko Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiako kideak Ordiziako Plaza Nagusian. ARTZAI GAZTA

bal Gaztarekin harremana duten erakundeekin eta elkarteekin harremanetan eta elkarlanean aritzea. Sorreratik gaur egunera arte ugari dira gazta kofradiak urtez urte antolatzen dituen ekintzak, denak latxa ardiaren gazta gorestera bideratuak. Gaur bertan izango da ekintza horietan garrantzitsuenetako bat: Ordiziako Artzain Egunean Idiazabal Gazta berriaren aurkezpena eta moztea. Urtero Kofradiaren Egunean osatzen da kapitulua. Egun hori Arantzazuko Ama Birjinaren jaietik gertuen zegoen iraileko bigarren igandean izaten zen 1994.urtera arte. Ordutik, ordea, uztaileko lehen igandean ospatzen da eta FECOGA Gastronomia Anaiarteen Federazioaren kide diren hainbat Anaiartek parte hartzen dute, Euskal Herritik, Espainiatik, Frantziatik

Ugari dira urtean zehar kofradiak antolatzen dituen ekintzak.

edo Portugaletik iristen direnak. Bertan aukeratzen dira urtero kofradiakide berriak eta Ohorezko Kofradiakidea.

Txapelketa ugari

Ekintza guztien artean izen handiena hartu duena, baina, Ordiziako Euskal Jaietan egiten den latxa ardiaren esnearekin egindako gazta lehiaketa da. Txapeldun geratzen den artzainarentzat handia izaten da txapela jar-

Kofradiara kide gazteak erakartzea da orain etorkizunea begira duten erronka tzea eta gazta irabazleagatik ordaintzena ere ez da atzera geratzen. Lehiaketen artean, Ordizia Txapeldun txapelketa ere aipatu behar da, Euskal Jaietako lehiaketan azken hamar urteetan irabazle izan diren gaztekin egiten dena. Gabonetako azoka berezian, berriz, nazioartean sarituak izan diren artzainei aitortza egiten die kofradiak. Etorkizunean ere orain arteko lan ildoarekin jarraituko dute kofradiako kideek, helburuak sendotzeko eta ahal den neurrian kofradiara kide gazteak erakartzeko. Hala ere, Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiak indartsu jarraitzen du, aspalditik kofradiaren erritmoa eta martxa ondo ezagutzen duten kideen lanari esker. Erronka, erreleboa hartuko dietenen zerrenda osatzean dute orain.



06 //

GOIERRIKO HITZA Asteazkena, 2015eko apirilaren 8a

Gazta gehigarria

Egun batez artzaintxo Arkumeei biberoiarekin jaten ematea da bisitariei gehien gustatzen zaien momentua . TERE MADINABEITIA

Legazpiko Erraizabal baserria artzaintzaren museo bizia bihurtzen da Lenbur Fundazioaren egitasmoari esker. Egun hauetan, egun batez artzaintxo bihurtzeko aukera dago bertan.

A

rkumeak jaio eta jaio aritu dira urtarrilaren amaieran hasi eta otsailean eta martxoan zehar Erraizabal baserriko artegian, eta Gipuzkoa osotik eta kanpotik etorritako haur eta familia ugari izan dira aurten bertan abere xarmangarri horien lehen egunetako zainketa lanetan laguntzen. Arantxa Segurola eta Juanjoxe Aranguren artzainen begiradapean, bisitariak arkumeei biberoia ematen ibili dira azken asteburu hauetan zehar, Artzaintxo egunak deitzen den egitasmo baten barruan. Legazpiko Lenbur Fundazioak eta Mirandaola Turismo Bulegoak antolatuta, familiak artzaintzaren lanbidera hurbiltzeko saioak dira Artzaitxo egunak,

bereziki txikienei zuzendutako ekintza didaktikoak, hain zuzen ere. Erraizabaleko inguru zoragarriak ezagutu, bertan kokatuta dagoen Artzaintzaren Ekomuseoa bisitatu, Idiazabal gazta dastatu eta etxe ondoko artegian arkumeak ikusi, ikutu eta biberoia eman. Hori guztia da Artzaitxo egunak ematen duena.

Paraje zoragarria

Telleriarte eta Brinkola auzoen mugan, paraje zoragarrian eta zelai berdez inguratuta dago Erraizabal baserria. Trenez, kotxez edo oinez iritsi daiteke bertara, azken aldapa malkartsua igo eta gero. Etxe aurrean dagoen txakurrak ematen du beti ongietorria zaunkekin, eta berehala ateratzen da Arantxa etxekoandrea, bisitariei ongietorria emateko. Bisita honetan Santurtzitik, Villabonatik, OĂąatitik, Legazpi

bertatik eta Bartzelonatik iritsi dira, besteak beste, hogeitik gora lagun, haur ugari tartean, egun batez ÂŤartzaitxoÂť bihurtzeko gogoarekin. Gaurkoa, martxoko larunbat eta igande guztiak bezala, Artzaitxo eguna da Erraizabalen. Legazpiko Lenbur Fundazioak antolatutako egitasmoa da Artzaitxo eguna. Arkumeak jaiotzen diren garaia aprobetxatuz burutzen den bisita berezia da, artzaintzaren eta gaztagintzaren gorabeherak ezagutzeko aukera ematen duena, eta arkumeekin zuzeneko kontaktua eskaintzen duena, bisitari guztiek dutelako abere txiki horiek besoetan eduki eta biberoiaz elikatzeko okasioa. Horixe da, hain zuzen ere, bisitatik unerik goxoena eta guztiei gehien gustatzen zaiena.

Ekomuseoan ibilaldia

Baina artegira sartu eta arkume-

ei esnea ematen hasi aurretik, Arantxak bere etxeko ganbarara gonbidatzen ditu bisitariak, han kokatuta duen Artzaintzaren Ekomuseoa erakusteko. Museoa bi zatitan dago banatuta, eta lehenik, Euskal Herriko

Arkumeak jaiotzen diren garaia aprobetxatuz burutzen da bisita Erraizabal museoan Euskal Herriko artzaintzaren historia azaltzen da artzaintzaren historia azaltzen duen diaporama proiektatzen da. Arantxak eta Juanjoxek egiten duten lanaren azalpenetik abiatuz, zortzi minutu eskaseko diskurtsoak artzaintzaren historia azaltzen du.

Lanbide zaharra, artzaintza, 4.000 urtetik gora dituena, eta Euskal Herrian belaunaldiz belaunaldi trasmitituz gaur egunera arte iritsi dena. Hemen inguruan latxa ardia nagusitu da. Arraza sendoa eta zorrotza da, bertako klimara ondo egokitutakoa, ile latza duena eta esne asko ematen duena. Negu amaiera eta udaberri hasieran jaiotzen dira arkumeak, eta orduan hasten da gazta egiteko garaia. Urteko garairik gogorrena izaten da hau artzainentzako, gero Arantxak eta Juanjoxek baieztatuko duten bezala. Bideoak irauten duen denboran isiltasuna izaten da nagusi Erraizabaleko ganbarako gela honetan, adi-adi egoten direlako handiak zein txikiak horman proiektatzen diren irudiak begiratzen eta artzaintzari buruz esaten dituen azalpen horiek guztiak entzuten. Proiekzioa amai-


GOIERRIKO HITZA Asteazkena, 2015eko apirilaren 8a

tutakoan, egun batez artxaitxo izateko gogoarekin Erraizabalera hurbildutakoak museoaren beste zatia ezagutzeko aukera izaten dute, ardi-latxaren eta Idiazabal gaztaren historiatik fisikoki paseatuz: gazta egiteko kaikuak, malatxak eta apatzak, artzainek erabiltzen dituzten beste lanabesak, ardiei jartzen zaizkien txintxarriak… eta museoko izarra den ardia ikusi eta ikutzeko bidea izaten dute ibilaldi horretan zehar. Ibilaldi iluna eta freskoa, gainera, Ekomuseoa dagoen ganbara ardi leunez baitago argiztatuta eta tenperatura ere bajuxama

//

Gazta gehigarria

Arantxa Segurolak egiten diete ongi etorria bisitariei. T. MADINABEITIA

Gutxik izan du orain arte arte horrelako aberetxoa besoetan hartzeko aukera Ikuiluan ematen dute familiek bisitaren denbora gehiena rra delako barruan. Horregatik irtetzen dira gustora kanpora bisitariak, kanpoko argitasunak eta epeltasunak erakarrita. Horregatik, eta ganbarako sarreraren ondoan dagoen estalpean Arantxa eta Juanjoxe laguntzen jarduten duen Marijose Aizpuruak hamaiketakoa prest izaten duelako: gazta, noski, bertakoa; ogia, Brinkolako Igeralde baserrikoa, eta sagardoa, Gipuzkoako sagardotegietakoa. Txikienentzako ura ere bai. Horrelako mokadua hartu eta gero indarberrituta, bisitaren azken zatiari ekiteko prest agertzen dira guztiak.

Artzaintzarekin lotutako tresnak ikusi daitezke. TERE MADINABEITIA

takoak: txuri txuriak, beltzak, marroixkak… Ohituta daude gizakion eskukin, gose ere bai batzuk, eta gustora hartzen dute biberoian eskaintzen zaien esnea. Argazkiak ateratzeko unea da, une xarmangarria. Izan ere, gutxik izan baitu orain arte horrelako aberetxoa ikutzeko eta besoetan hartzeko aukera, haurrek batez ere. Gezurra badirudi ere, asko dira oraindik arkumea harategiko bitrinatik edo plateretik kanpo ezagutzen ez dutenak. Aukera paregabea da, beraz, Artzaintxo egun hauek eskaintzen dutena. Ikasi ere, asko ikasten da. Arantxaren azalpenak oso gertukoak eta alaiak izaten dira, erraz ulertzeko modukoak. Horrela, bisitariei arkume ar eta emearen arteko desberdintasunak agertzen dizkie, ardiek erditu eta gero duten errapea erakusten dizkie, abere hauek zer jaten duten azaltzen dizkie, … «artzaitxo» batek jakinbeharrekoak, hain zuzen ere. Ikuiluan ematen dute familiek Erraizabalera egindako bisitaren denbora gehiena, eta penaz aldegiten dute bertatik. Baina Arantxak eta Juanjok beste lan batzuk dituzte, tartean gazta egitea, eta denak agurtzeko garaia iristen da. Paperezko titulorik ez dute banatzen ekintza honetan parte hartzen dutenen artean, baina bisitari guztiek buruan eta bihotzean gordeta eramaten dute egun batez «artzaitxo» izan direneko oroigarria. Oroigarri horrekin batera, askok, gainera, Erraizabal gazta

Legazpiko Burdin Haraneko beste eskaintza batzuk

Arkumeei biberoia ematen

Korrika batean egiten dute haurrek baserritik 50 bat metro urruntzen den artegira bitarteko zatia. Pabiloi handia da, negu partean ardiz beteta egoten dena, baina orain, eguraldiaren hobetzearekin hustu egin dena, ardiak larrera atera direlako. Arkumeak besterik ez daude bertan, eta oraindik erditu ez diren ardiak. Juanjoxe ere hantxe dabil, Paula alaba gazteaz lagunduta, eta berehala inguratzen dute bisitariek, arkume bati biberoia ematen ari delako. Korroa egiten da bere inguruan, baina berehala desegiten da, Paula ondoko itxituratik arkume gehiago ateratzen hasten delako. Familia bakoitzarentzako bana dago, baita gehiago ere, kolore guztie-

07

Arkumeak ikutu eta jana emanez gozatzen dute txikienek. T. M.

Natura eta burdina dira Legazpiko berezko baliabideak, eta horien inguruan eraiki du Lenbur Fundazioak bere proiektu turistikoa. Baina ez da berea edozein proiektu, Burdin Haran honetan sortu eta kudeatzen dituen museoei eta guneei balio erantsia eman nahi izan dielako, bisitariei esperientzia desberdinak eskainiz. Artzaintzaren Ekomuseoa, Euskal Burdinaren Museoa, Mirandaolako ola eta Ogiaren Txokoa aukeratu ditu Lenburrek esperientzia horiek aurrera eramateko, eta Burdin Hara-

ere eramaten dute etxera, hamaiketakoan jandako pintxoak tentatuta.

Erreizabal baserria

Juanjoxe Aranguren eta Arantxa Segurola dira Erraizabal baserriko artzainak, Paula alaba gaztetxoarekin batera. Legazpiko Telleriarte auzoko baserri honetako Aranguren familiako laugarren belaunaldia osatzen dute. Baserriaren berri 1512 urtetik dago jasota dokumentuetan. Gaztetan hartu zuen Juanjoxek baserriaren kargua, 22 urte zituela, aita hil eta gero. Fraisoron ikasia, proiektu ezberdinei heldu zien bertan bizimodua ateratzeko asmoarekin. Behiekin hasi zen lehenengo, baina ardiak erosi zituen azkenik, 40ren bat, duela 35 urte baino gehiago. Harrez gero ardia da Erraizabal baserriko erregina, Idiazabal gaztarekin batera. Michel Lekuonarekin batera ikasi zuen Juanjoxek gazta egiten, eta honek Arantxa emazteari, hau Urrestilatik Erraizabalera 1995ean etorri zenean. Eta ondo ikasiko zuten, nonbait, hainbat sari jaso dituztelako, tartean Ordiziakoa, 1999an. Nazioarte mailako World Cheese Awards deritzan txapelketan ere jaso dituzte sariak. Gaur egun jubilatuta dago Juanjoxe, eta garai batean 300 gorako artaldea izan zena, gaur erdira jaitsita dago. Hala ere, gazta egiten jarduten dute, Arantxaren ardura izanik. Eta horretaz gain, Artzaintzaren Ekomuseoaren kargua ere badaramate, Lenbur Fundazioarekin batera.

narekin zerikusia duten lanbideen inguruko ekintza didaktikoak landu ditu. Horrela, Artzaintzaren Ekomuseoan Artzaitxo egunak antolatu ditu, artzainen mundura hurbiltzeko aukera paregabea. Olagizonen lanak ere badu bere tokia proiektu honetan, eta Euskal Burdinaren Museoa eta Mirandaola tartekatuz, Burdintxo egunak dira lanbide hori ezagutzeko bidea. Ikazkinen lanbidea, berriz, Gabon bezperan Mirandaola inguruan antolatzen diren Olentzero egunak izeneko jarduerarekin lantzen da. Eta, azkenik, badira “Errotatxo egunak” ere, Brinkolako Igeralde baserrian kokatuta dagoen Ogiaren Txokoa museoan burutzen direnak.


8 //

GOIERRIKO HITZA Asteazkena, 2015eko apirilaren 8a

Gazta gehigarria Publierreportajea

Hamar urte gastronomia bultzatzen

Ordiziako D’elikatuz Elikadura eta Gastronomia zentroa martxan jarri zutela hamar urte igaro dira, eta urteurrenaren harira ugariak dira antolatu dituzten ekintzak, beti ere noski, Ordiziako asteazkeneroko azoka ardatz hartuta.

Egitaraua

G

oierrira eta Ordiziara datorren bisitariari harrera egitea eta herriko naiz eskualdeko interesgune berezietara bideratzea izan da sorreratik Ordiziako D’elikatuz zentroak izan duen egitekoetako bat. Baina ez bakarra. Ordiziako azokako produktuak ardatz hartuta, bertako produktuen balioa eta kontsumoa sustatzea ere badu helburu, beti ere elikadura osasungarri baten irizpideak bermatuz. Eta bi helburu horiek jomuga, dagoeneko hamar urteko bidea egin du Goierriko elikadura eta gastronomia zentroak. Urteurrena ospatzeko gainera, asko dira gaur hasi eta urte amaiera arte iragarri dituzten ekintzak. Gaurko Artzain Egunaren eta pintxo pote egunaren harira, Eusko Label eta Jatorri Izendapeneko produktuekin egindako pintxoak dastatu ahal izango dira. Hamar urteko ibilbide honetan, 70.000 bisitaritik gora jaso ditu D’elikatuzek, zentroak antolatzen dituen ekintzak kontuan hartu gabe. Hala, D’elikatuzek Goierriko Interpretazio Zentro eta eskualdeko turismo bulego bezala betetzen duen papera kontuan hartuta, bisitari horiek guztiek Ordizian eta eskualdean egiten duten ekarpen ekonomikoa garrantzitsua da, eta zer esanik ez horrek guztiak sortzen duen giza harremanen aberastasuna eta turismo jasangarrariaren gorakada. Gastronomiari lotuta zentroak duen izaera kontuan hartuta, D’elikatuzek muga guztiak gainditu ditu elikadura osasungarria-

APIRILA ETA URRIA Ikastaroa. Basque Culinary Centerrek eskaintzen dituen gastronomia zaleentzako ikastaroez gozatzeko aukera egongo da D’elikatuzen. Lehenengo ikastaroa apirilaren 14an eta 24an izango da eta bigarrena urriaren 1ean eta 8an. Aurrez eman beharko da izena. MAIATZA D’elikatuz gauez. Museoen Nazioarteko Egunaren harira, D’elikatuz gauez ekintza egingo dute hilaren 15ean. 21:00etan hasita, gastronomia, musika, eta museoan bisita uztartuko dituzte. IRAILA Asteroko Ordiziako Azokan du sorrera eta bilakaera D’elikatuz Elikadura eta Gastronomia zentroak.

ren eta bertako produktuen sustapenari dagokionez, eta horren adibide dira Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera garatutako D’elikatuz Bizi kanpaina, Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean landutako argitalpenak, hitzaldiak edo proiektuak, ikastetxeetara zuzendutako unitate didaktikoak edo Ordiziako azokaren dinamizazioan egindako lana.

URRIA Pintxo lehiaketa. Goierriko ikastetxeen arteko pintxo osasungarrien txapelketako finala jokatuko da Ordizian urriaren 16an. Ekitaldia. Urriaren 16an baita ere, ekitaldi solidarioa egingo da, eta D’elikatuzekin elkarlanean jardun dutenek hartuko dute parte.

Ekintza zerrenda luzea

Gaur hasi eta urtea amaitu arte luzatuko dira urteurreneko ekintzak. Hilabetez hilabete ikuspegi ezberdinetatik landuko dituzte gastronomia eta bertako produktuak, eta denen berri www.delikatuz.com helbidean emango dute.

Dastaketa. Euskal Jaien bueltan gazta dastaketa edo erakustaldi gastronomikoa egingo ditu Ordiziako Idiazabal Gazta Kofradiarekin batera.

ABENDUA

Basque Culinary Centerrek ikastaroa eskainiko du Ordizian.

Santa Maria kalea 20240 Ordizia 943 88 22 90

www.delikatuz.com www.ordiziakoazoka.com

Azoka. Urteroko Eguberritako azokan emakume baserritarrei eskainitako eskultura aurkeztuko da, eta D’elikatuz Bizi saria emango da.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.