Ezkontza Gehigarria

Page 1

2012ko maiatzaren 11

GOI B ERRI

zkontza E gehigarria



GOIBERRI 03

EZKONTZA GEHIGARRIA

Bai, nahi dut Ezkontza ospakizuna antolatzea hilabete askotako lana izaten da, jantziak, jatetxea, zeremonia lekua, eraztunak, bidaia ... aukeratu behar izaten baitira. Goierrin, bertatik bertara, horretan adituak diren profesionalak dauzkagu. Ezkontza ospatzeko egiten diren erritu eta ohituren multzoa da ezteia. Kultura batetik bestera ezteien ospakizuna asko aldatzen bada ere, badira ospakizun guztietan errepikatzen diren elementuak: ezkongaiak elkarri hitz ematea, opariak ematea eta banketea egitea. Ezkontza guztiak dira desberdinak, oso ospakizun pertsonala delako. Baina ezkontzen inguruan hainbat sinbolo errepikatzen dira; batzuk, oso aspaldikoak. Emaztegaia zuriz ezkontzearen tradizioa, 1840. urtetik dator. Mundu osoan zabalkunde handia izan zuen lehenengo ezkontzetako bat, Erresuma Batuko Victoria I. erreginarena izan zen. Zuriz jantzita ezkondu zen, eta harrezkeroztik, Europa Mendebaldean emaztegaiek gehien erabili izan duten kolo-

Ezkontza guztiak dira desberdinak, baina ezkontzetan hainbat sinbolo errepikatzen da.

rea da, nahiz eta azken urteetan tradizio hori ere aldatzen ari den. Zuriak garbitasuna, purutasuna eta zintzotasuna adierazten du.

Zaharra, berria, urdina Emaztegaientzat ere badago beste sinbolo bat: zaharra, berria, utzitakoa eta urdina den elementuren bat eramatea ezkontza egunean. Zaharrak, bere familiarekiko lotura adierazten du. Horregatik, askotan, emaztegaiak familiako norbaitek utzitako bitxiren bat janzten du ezkontza egunean. Berriak, bizitza berri bat hasteko itxaropena sinbolizatzen du. Utzitakoak, laguntasuna adierazten du; eta urdinak, bikotearen fideltasuna sinbolizatzen du. Victoria erreginaren ezkontzaren aurretik, urdinez ezkontzen omen ziren emaztegaiak.

Eraztuna ezkerreko eskuko hatz nagian jartzea ere antzinako garaietatik datorren ohitura da. Bihotzera zuzenean doan zaina bertatik doala uste baitzuten greziarrek. Eztei ospakizuna bukatutakoan, arroza botatzearen ohitura ere ez da gaur goizekoa. Emankortasuna edo ugalkortasuna adierazten du ekintza horrek, eta Asiatik hartutako ohitura da.

Musika Musika ere garrantzitsua izaten da eztei egunean. Antzina uste zuten, musikak, izpiritu txarrak uxatu eta bihotzak pozten zituela. Eztei martxa ere aspaldikoa da. Mendelsshonek konposatu zuen Ingalaterrako Victoria printzesaren eta Prusiako Guillermo printzearen ezkontzarako.


04 GOIBERRI

EZKONTZA GEHIGARRIA

Leire Santillan Diseinatzailea

«Garrantzitsua da izaerarekin bat datorren soinekoa aukeratzea»


GOIBERRI 05

EZKONTZA GEHIGARRIA

Loinaz Agirre Urretxu Emaztegaiaren soinekoa izaten da ezkontza ospakizunetan protagonismorik handienetarikoa izaten duena. Leire Santillanek (Urretxu, 1974) urteak daramatza ezkontza jantziak diseinatzen eta neurrira egiten. Amabitxientzat eta gonbidatuentzat ere egiten ditu jantziak, Urretxuko eta Donostiako dendetan.

Emaztegaia soinekoa egitera doanean, ideia garbiarekin etortzen da, ala jarrera irekia izaten du? Etxetik ideiaren bat edo beste ekartzen dute, baina bukatu gabe. Normalean kolorea eta luzera pentsatuta ekartzen dute. Eskotearekin zalantza gehiago izaten dute.

Soinekoa sortzeko prozesua zein izaten da? Enkargu bakoitza mundu bat da. Lehenengo egunean, korteari buruz, bolumenari buruz, gustatzen zaizkizun estiloei buruz hitz egiten dugu. Bigarren egunerako, aurreko egunean hitz egindakoarekin, marrazkiak egiten ditut, proposamen batzuk prestatzen ditut. Oihal gehiago ere begiratzen ditugu eta aurrekontuak egiten ditut. Dendan, lehen egindako prototipoak edukitzen ditugu, algodoizkoak. Modelo horiek probatu eta gustatu zaizun modeloaren gainetik, gustatu zaizun oihala jartzen dugu, soinekoa irudikatzeko. Prototipoaren bidez eta oihala gainean jarrita, ikusten da soinekoak zein itxura izango duen.

Zenbat denborako prozesua izaten da? Ezkontza jantzietan komeni izaten da sei hilabeteko tartea hartzea. Gonbidatuetan, askotan, bi hilabeterekin ere nahikoa izaten da. Baina denbora gehiagorekin etorriz gero, askoz ere hobeto. Udaberritik aurrera lanpetuago egoten gara.

Zein oihal mota erabiltzen dituzue? Oihal naturalak, batez ere zeta naturala. Hainbat motatako

eta preziotako zetak daude. Kalitate ezberdineko oihalak izaten ditugu, aurrekontura egokitzeko. Oihalaren arabera eta soinekoak daukan lanaren arabera, prezioa dezente aldatzen da.

Soinekoarekin zer bilatzen du bezeroak?

lana dauka, baina ondo egokituta eramanez gero, ez du arazorik ematen. Tailaka eginda daudenak ondo geratzea zailagoa da, bularraren neurrira eta gorputzaren formara ondo egokitzea zaila baita. Neurrira eginez gero, ondo geratzen da.

Eskotearen arabera, barruko

Lasai egotea, jantziarekin eroso sentitzea. Gustura ikusten bazara, beste lasaitasun batekin zoaz edozein lekura. Egunero ikusten zarena baino pixka bat dotoreago ikusi behar zara, baina mozorrotu gabe.

Poliki-poliki osagarrietan pentsatzen joaten gara. Orain, geroz eta gehiago erabiltzen dira buruko apaingarriak. Zapatak ere oso garrantzitsuak dira. Osagarri guztiak garrantzitsuak dira.

Nik uste dut garrantzitsuena, norberaren izaerarekin bat egingo duen soinekoa izatea eta egun horretan lasai ibiltzea dela. Janzten duzunean, esatea: bai, hau da nik pentsatuta neukana edo hau da nik nahi nuena.

Gonbidatuen jantziei dagokionean, nolakoak izaten dira?

Emaztegaiak kolore berriekin animatzen al dira?

«Ezkontza soinekoarekin eroso sentitzea bilatzen du jendeak»

Denetarik dago, baina, gehienek, txuria aukeratzen dute. Askotan beste kolore bateko detaileak jartzen dizkiogu. Hala ere, hainbat koloretako ezkontza jantziak egin ditugu: granateak, berdeak, laranja suabe bat... Aukera badago.

«Denetariko koloreak daude baina gehienak, txuriak egiten ditugu»

Aukera handia dago. Dendan oihal dezente dauzkagu eta horrez gain, katalogoetatik ere ekartzen ditugu.

Soinekoaren luzerari dagokionean, zein luzeratakoak egiten dituzue gehien? Gero eta soineko motz gehiago egiten da ezkontza jantzietan, bai emaztegaiarenean, bai ama bitxiarenean.

Eskotearekin zalantza gehiago izaten dutela esan duzu. Palabra de honor erakoak asko ikusten dira. Asko egiten dira bai horrelakoak. Eskote mota hori gehiago landu behar da, beste eskote batzuk baino gehiago, bere lekuan egokituta geratzeko. Bere

Bularretakoa beti oso garrantzitsua da. Guk lehenengo probatik, bularretakoa aukeratzen dugu. Askotan bularretakoa soinekoari lotzen edo josten zaio. Kuleroak ere lehenengo probatik aukeratzen dira askotan, kulero luze batekin, gorputzaren forma alda daiteke.

Behin soinekoa aukeratutakoan, gainerako osagarriak aukeratuko dira, ezta?

Zure ustez, ezkontza jantzietan, zer da garrantzitsuena?

Gehienean, zuriz janzten dira emaztegaiak, baina koloreei dagokionean, zein aukera dago?

arropak ere bere garrantzia izango du.

«Gero eta soineko motz gehiago egiten dira ezkontza jantzietan» «Ezkontza jantzietan komeni izaten da sei hilabeteko tartea hartzea»

Motza eramaten da geroz eta gehiago. Amabitxietan orain arte, beti, arropa luzea eraman izan da. Hori ere aldatuz doa, eta geroz eta gehiagok, motza janzten dute.

Neurrira egiten dituzu jantziak. Pieza bakoitza, bakarra izango da. Bai. Ez dugu errepikatzen. Horrek ere lasaitasuna ematen du, ezkontzaren batera joan eta gonbidatuak soineko berdina edo kolekzio berdinekoa eramatea ez baitzaio inori gustatzen. Neurrira eginda badakizu ez duzula berdinik ikusiko.

Ideiak nondik hartzen dituzu? Etengabeko lana da hori. Deigarria egiten zaidana gorde egiten dut. Pelikularen bat ikusten dudanean, informazioa jaso eta landu egiten dut. Edo erakusketaren batetik, argazkietatik... Detaileak bildu eta landu egiten ditut, eta hortik ateratzen ditut diseinuak. Diseinuak prest izaten ditut jendeari erakusteko. Jendeak ekartzen dituen ideiak osatzen saiatzen naiz. Bezeroaren beharra ulertu behar duzu eta nik ere zerbait gehiago eskaini behar dut. Askotan ideia nahiko landua ekartzen dute, baina nik, nire iritzia eman behar dut.


06 GOIBERRI

EZKONTZA GEHIGARRIA

Barrutik ere dotore

Ezkontza jantziek baldintzatzen dute barruko arropa. Liga da emaztegaiaren osagarrietako bat. MIKEL ALBISU


GOIBERRI 07

EZKONTZA GEHIGARRIA

Ikusten ez bada ere, garrantzia handikoa izaten da barruko arropa. Bikotekidea limurtzeko asmoez gain, gainerako arropa egokiago gelditzeko eta gorputza moldeatzeko aukera ematen baitu barruko arropak. Era horretan, barruko arropa aukeratzerakoan, erosotasunarekin batera, estetikari eta sexy egoteari begiratzen zaio. Ezkontza eguna ere barrutik dotore jantzita joateko eguna izaten da. Beasaingo Zuretzat eta Pergola dendetan badute horretan esperientzia.

Emaztegaia Emaztegaiaren kasuan, soinekoak baldintzatuko du barruko arropa. Batez ere, bularretakoa. «Eskotearen arabera izaten baita. Adibidez, soinekoak hilda eskotea edo uhalik gabeko eskotea baldin badu, edo lepoan lotutakoa baldin bada... bularretako egokia eraman behar

da», argitu du Tere Garinek. Horregatik, soinekoa aukeratutakoan «komeni da bularretakoa ere aukeratu, eta soinekoarekin batera probatzea». Hori bai, edozein motatako bularretakoa aukeratzen dela ere, bularretakoak betegarri asko samar izatea gomendatzen du Garinek. «Normalean andregaiaren soinekoak pisatu egiten du eta, bularrak zapaldu egiten ditu». Kuleroaren kasuan ere bada aukerarik. Gaur egun, merkaturatu dituzten kulero luzeekin, gorputza moldatu daiteke. Koloreari dagokionean, marfil koloreko barruko arropak aukeratzen dituzte gehienean.

Gerruntzearen itzulera Gorputza estilizatzeko nahiaren ondorioz, garai batean eramaten ziren gerruntzeak edo fajak itzuli egin dira, bai ezkontzetarako, bai egunerorako.

«Emaztegaiaren ezkontza soinekoak baldintzatuko du barruko arropa» Hori bai, egokituak. «Faja, buletarretaraino iristen da eta ez du markarik egiten, fajak egiten duten bezala». Garai bateko bodia ordezkatzera, berriz, faja-kamiseta etorri da. Badu berezitasun bat: «konbinazio tankerakoa da, baina norberaren bularretakoarekin eta kuleroarekin eramatekoa da. Kamiseta honek estutu egiten du, eta haragi bigun horiek disimulatzen ditu», azaldu Garinek.

Gainerako osagaiak Emaztegaiak ere izaten du pieza berezi bat: liga. Zuria edo marfil kolorekoa izaten da, la-

zotxo urdinarekin. Emaztegaiak ezkontza egunean, zerbait urdina eraman behar izaten du Garinek azaldu duenez. «Niri gehiago gustatzen zait liga urdina baino, liga txuria izatea eta zerbait urdinarekin. Emaztegaiei geuk oparitzen diegu liga, andregaiek oparitutako zerbait ere eraman behar dela esaten da eta». Garai bateko ligerorik ez da erabiltzen. Zetazko galtzerdiak ere garrantzitsuak izaten dira emaztegaiarentzat, nahiz eta gehiegi ez diren ikusten. «Izter erdirainokoak izaten dira, parpaila edo enkaje handikoak».

Senargaia Senargaiaren kasuan, normalean, ama izaten da barruko arropa erosten duena. Gantzontzilo berezixeagoak erosten dituzte: zuriak edo beltzak, baina zilar koloreko gerrialdearekin.


08 GOIBERRI

EZKONTZA GEHIGARRIA

Osagarrien garrantzia Osagarriak garrantzia handikoak izaten dira beti. Soinekorik dotoreena, osagarririk gabe, ez da hain dotorea izango. Osagarriek gainera, joko handia ematen dute eta osagarriak bakarrik aldatuta, jantzi eta oinetako berberak jantziagatik, itxura erabat aldatuko da. Ezkontza ospakizunetan, bai ezkongaiek, bai gonbidatuek, osagarriak tentuz aukeratuko dituzte. Jantziak eta oinetakoak aukeratu ondoren, osagarri

egokiak aurkitzeko garaia izaten da. Beasaingo YS Harriak eta Osagarriak dendan aukera zabala dago osagarrietan. Poltsak, pasminak, diru zorroak, ilerako osagarriak, opariak, bisuteria, bitxiak egiteko materiala... Bitxiei dagokienean, aukera bat baino gehiago dago: egindakoak erostea, bezeroak aukeratutako materialarekin enkarguz egindakoak erostea,

edo materiala erosi eta norberak egitea. «Bitxien arloari bat beste ikuspuntu bat erakusten diogu. Gure dendan, marka originalenak eta berrienak aurkituko dituzu», dio Harria eta Osagarriak dendako arduradunak.

Pertsonalizatuak Azken batean, osagarri pertsonalizatuak egiteko aukera ematen du Harriak eta Osagarriak dendak. Diseinuak norbe-

rak asmatutakoak, norberaren irudimenezkoak izan daitezke, edo imitaziozkoak. Azken hauek, katalogoetatik ateratakoak izan daitezke. «Era horretan, ametsetako bitxiak egin daitezke prezio askoz ere merkeagoan. Saiatzen gara pieza bakoitza pertsonalizatua izaten; bakarra izan dadila» gaineratu du. Harribitxi txikiak, agetak, turkesak, ur marinak, olibinak, koralak, amatistak, zirkonitak, swaroskiak eta txekiar beirak aukeratuta, moda-modako diseinuak egiteko aukera dago. Perla naturaletan ere aukera zabala daukate. Bitxiak egiteko behar den material guztia saltzen dute: kateak, makila txikiak, larrua, sokak, zeramikak, akrilikoak, feldroak, lumak... erabiltzen dira. «Iaz, alumuniozko piezek arrakasta handia izan zuten», azaldu du.


GOIBERRI 09

EZKONTZA GEHIGARRIA

Aukeratutako materialaren arabera, bitxi merkeagoak edo garestiagoak egingo dira. «Euro batetik hasi eta zortzi eurora bitartekoak», zehaztu du.

Ezkontza opariak Egun berezietarako opari katalogoa ere badute Harriak eta Osagarriak dendan. «Ezkontzetako oparitarako, brotxeak eta eskumuturrekoak asko oparitzen dira. Askotan gainera, norberak egiten ditu. merkeago ateratzen da materiala erosi eta norberak eginda». Material gehiago erosita, deskontuak egiten dituzte Harriak eta Osagarriak dendan.

handiegirik baina batez ere gazteak animatzen dira», azpimarratu du.

Kolorea Koloreak garrantzia handia du osagarrietan. «Jendea, aukeratutako arroparekin etortzen da, ahalik eta kolore egokienak aukeratzeko. Oinetakoetan adibidez, detailetxoak jartzen ditugu eta horretarako garrantzitsua da zein kolore erabili jakitea. Gazteak dira kolore gehiena aukeratzen dutenak», azpimarratu du.

Tokatua Ezkontza ospakizunerako beste lanik ere egiten dute ezkongaientzat Beasaingo dendan: buruko apaingarriak edo tokatuak. «Gero eta gehiago egiten ditugu. Hemen ez dago ohitura

Osagarriek gero eta garrantzia handiagoa dute. Horren adierazgarri da buruko apaingarrien ikusgarritasuna.


10 GOIBERRI

EZKONTZA GEHIGARRIA

Norvegia eta Vietnam, bikote askok ezkon bidaiarako aukeratzen dituzten bi herrialde dira . URRAKI BIDAIAK

Bidaia, ahalik eta urrutien Ezkontza bidaiaren kasuan, «gure bizitzako bidaia egin nahi dugu» esanez joaten dira bezeroak Beasaingo Urraki bidaia agentziara. Diruari ez zaio hainbeste begiratzen, eta ahalik eta urrutiena joateko aukera aprobetxatzen dute ezkonberriek, «berriz horrelako bidaiarik ez dutel egingo uste baitute». Askotan, gainera, denboraldiz kanpo egiten den bidaia izaten denez, eta garaiz ibilita, bidaia interesgarriak lor daitezkeela uste du Urraki bidaia agentziako Izarra Urdalletak. Bezero batzuk garbi izaten dute zein bidaia egiten duten;

beste batzuk, berriz, zer ez dakitela joaten dira. Bidaia agentzietakoak horretarako daude, bidaia aukeratzen laguntzeko. Hori bai, «garrantzitsua da bidaian zer bilatzen duten jakitea. Batzuk, kulturari begiratzen diote, beste batzuk paisaiari, eta beste batzuk hondartzan etzanda egon nahi dute». Amerikara, Asiara eta Afrikara joaten dira gehienak. «Gertura» joan nahi duten gehienek, Norvegia aukeratzen dute. Urdalletak azaldu duenez. Antolatuak nahiz bakoitzak bere kasara egitekoak aukera-

tzen dituzte. Hegaldia, hotela eta autoa (edo autokarabana) lotu, eta gainerakoan bere kasa ibiltzen direnak ere gero eta gehiago dira. «Batez ere, Europan, AEBetan eta Zeelanda Berrian», gaineratu du. Izarra Urdalletaren esanetan, Ezkontza bidaien filosofia ez da askorik aldatu. «Gure gurasoek, Espainia mailan egiten zituzten bidaiak. Egonaldia nahi zuena Kanarietara joaten zen, eta zirkuituak egin nahi zituena, Galiziara, Bartzelonara eta Madrilera... Orain gauza bera egiten da, baina urrutirago joanda».

Bidaia ohikoenak Kontinentez kontinente, honokoak dira ezkonberriek gustukoen dituzten herrialdeak. amerika. Amerikako Estatu Batuak (ekialdeko eta mendebaldeko kostaldea), Argentina eta Kanada. Hondartzan etzanda egoteko, Mexiko, Dominikar Errepublika eta Kuba aukeratzen dituzte. asia. Thailandia, Vietnam eta Txina. afrika. Tanzania, Kenya eta Hego Afrika. europa. Norvegiako fiordoak.



12 GOIBERRI

EZKONTZA GEHIGARRIA

Urrezko eta diamantezko eraztunak Ezkontzako unerik garrantzitsuenetakoa eraztunak elkartrukatzen diren unea izaten da. Ohitura hori, gainera, kultura eta erlijio ezberdinetan egiten da. Historialarien arabera, Kristo aurreko XIII. mendean, Antzinako Egiptoko zibilizazioan aurki daitezke ohitura horren lehenengo aztarnak. Eraztuna ezker eskuko hatz nagian eramateko ohitura, antzinako Greziatik dator. Hatz horretatik pasatzen den zaina zuzenean bihotzera zihoala uste baitzuten. Maitasunaren betierekotasuna adierazten du eraztunaren forma borobilak, hasi eta inoiz bukatzen ez den sentimendua; amaierarik gabeko sentimendua. Urreak ere badu bere esanahia: sortzera doan batasunaren sendotasuna eta iraunkortasuna adieraztea. Gaur egungo ezkontza ospakizunetan ere, eraztunek garrantzia handia izaten jarrai-

tzen dute, euren sinbologia eta guzti. Baina iraganean ez bezala, egun hainbat motatakoak diseinatzen dituzte: urre zuria, horia edo arrosa, euren artean konbinatuak, lisoak edo landuak, distirak dituztenak, diamantedunak edo gabeak, eta abar. Hainbat materialek norberaren gustura eta izaerara pertsonalizatzeko aukera ematen dute. Horretan adituak dira Ordiziako Hidalgo bitxi dendan, eta zalantzak argitu eta aholkuak ematen dituzte, eraztunak denboran iraun behar baitu, bikotearen pasioaren adierazgarri. Hidalgorekin batera, Gipuzkoako hainbat bitxi dendek, Iparjoy taldea osatzen dute. Prezio lehiakorragoak, bitxien kalitate hobea, produktuen aukeraketa zaindua, eskaintza zabalagoa, osoagoa eta orijinalagoa, arreta pertsonalizatuagoa, eta aholku profe si onalagoa eskaintzen dute Iparjoy bitxi dendek.

Batez ere, diamantea eta urrea erabiltzen dituzte ezkontza eraztunak egiteko, bakarkaka edo konbinatuta.

Historia handiko bi harribitxi: diamantea eta urrea zkontza eraztunak bezalaxe, eraztunak egiteko erabiltzen diren bi material nagusiek, historia luzea daukate. Diamante hitzak grezieraz, apurtezina esan nahi du. Harribitxi hori da, hain zuzen ere, Mohsen eskalan gogortasun handiena duena, eta estimatuena dena. Diamantea duela bi mila urte inguru ezagutu bazen ere, XIV. mendean landu zen lehenengo aldiz. Urrea, gizakiaren historiari lotua bizi izan da aspaldidanik. Historiaurreko hilobi eta aztarnategietan ikus daitekeenez, gizakiak ezagututako lehen metala da. Metal preziatu horren aitzakian konkista eta aurkikuntza ugari egin izan dira historian zehar.

E



PUBLIERREPORTAJEA

Ospakizun ahaztezina Beasaingo Igartza Monumetu multzoan, kulturaz, historiaz eta xarmaz betetako Beasaingo guneak ezkontza eguna, giro goxoan ospatzeko aukera daukate ezkongaiek. Bertatik bertara, Igartza jauregi zaharberrituak, eta 1611ko Dolarea baserriak, gaur egun lau izarreko hotel bihurtua osatzen dute Igartza Monumentu Multzoa. «Autorik hartu gabe, dena bertatik bertara dago, eta jendeari gustatzen zaio hori. Festa luzatu nahi duenarentzat herria ere bertan dago». Iban Matek eta Arantxa Ranchok kudeatzen dute Igartza, eta aukera ezberdinak jartzen dituzte mahai gainean: Igartza jauregia erabiltzea, Dolarean

banketeak egitea, hotela erabiltzea, edo aukera guztiak batera erabiltzea. Ezkontza ospakizun zibilak egiten dira Igartza Jauregian. Beasaingo Udalak zehaztutako prezioen arabera, Igartza jauregia egun erdian erabiltzea, 200 euro+BEZ kostatzen da; egun osoa 400 euro+BEZ. Jauregia egun osoan hartuz gero, gaueko 22:00ak arte luzatu daiteke ospakizuna.

Menuak neurrira Dolareak 200 lagunentzako jangela du. Menuak irekiak dira, neurrira egindakoak, sukaldaritza tradizionala zein berria. Ezkongaiekin aukeratzen eta moldatzen dituzte menuak. Ez-

kongaiek dastatze menua egiten dute, behin betiko menua zehazteko. «Menu itxia nahi duenari ematen diogu, baina beraien beharretara eta nahietara egokitzen saiatzen gara», dio Iban Matek. Menu bereziak ere prestatzen dituzte: haurrentzako menuak, haurrentzako pureak, menu begetarianoak, zeliakoentzat... Ezkontza tarta ere berezia izaten da ezkontza egunean. Norberak nahi duena eraman badezake ere, zazpi pisuko tarta eskaintzen du Dolareak. Menuaren barruan, luntxa, banketea eta musika sartzen dira. Musikaren kasuan, norberak aukeratu dezake edo Dolareak badu bere disko jartzailea.

Otorduaren ondoren, bi orduan, debalde edateko aukera ere eskaintzen du Dolareak. Musikarekin bezala, Dolarea, ezkongaiei lana errazteko dago. Ezkongaiek horrela nahi izanez gero, argazkilaria, loreak, opariak, antzinako ibilgailuak, su artifizialak... koordinatuko baititu Dolareak.

Hotelean prezio bereziak Dolarea hotelak 20 logela ditu; tartean ezinduentzako egokitutako bat. Prezio bereziak izaten dituzte gonbidatuek. Gauean festa luzatu nahi adina luzatu nahi baldin bada, aukera ere badago, hoteleko logela guztiak gonbidatuek hartzen baldin badituzte.

Dolarea Hotela**** Jatetxea Nafarroa Etorbidea, 57 BEASAIN Tel.: 943 889 888




Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.