Etxebizitza gehigarria

Page 1

ETXEBIZITZA Osteguna,2011ko azaroaren 10a Testuak: I単aki Gurrutxaga eta Arkaitz Apalategi

ARKAITZ APALATEGI

Sektoreari eutsi nahian


goierriko hitza • 2011ko azaroaren 10a, osteguna

2 Etxebizitza Sektorearen egoera

Salmentek beherako bidean segitzen dute, prezioek ez hainbeste Urteko lehen seihilekoaren datuen arabera, etxebizitzen salmentak iaztik %55 egin du behera Gipuzkoan, batez ere etxe berrietan Prezioek ere behera egin dute azken hiru urteetan; urte hasieratik, %1,1 jaitsi dira Eraikuntzako 80ko hamarkadan izan zuen goraldia eta gero, urterik okerrenak bizitzen ari da sektore hori. Azken urteetako bidetik, salmentek beherako bidean jarraitzen dute. Gipuzkoa izan da orain arte, jaitsiera horri gehien eutsi dion euskal lurraldea, baina aurten, beherakada hori nabarmenagoa izan da bertan, eta egoera «oso zaila» dela diote sektoreko enpresek. Prezioak ere hasi dira jaisten, eta zenbait kasutan, jaitsiera handiak ere izan dira. Orokorrean ordea, beste toki batzuetan baino gutxiago jaitsi dira Gipuzkoan. Salmenten jaitsiera horren adierazle dira urteko lehen seihilekoak utzi dituen datuak. Horien arabera, iazko datuekin alderatuta, salmentek %55 egin dute behera Gipuzkoan. Beherakada hori, nabarmenagoa da etxebizitza berrien kasuan (%79), bigarren eskukoetan baino (%45). Baina salmentek ez ezik, eraikitako etxe kopuruak ere nabarmen egin du behera. Duela bost urteko datuekin alderatuz gero, beherakada hori ikusgarria da. 2005ean, 5.042 etxe eraikitzen hasi ziren Gipuzkoan; iaz berriz, 708 besterik ez ziren izan. Kontsumitzaileen aldetik ordea, salmentak jaisteak badu alde onik; prezioek ere behera egiten dutela, alegia. Gipuzkoan, urte hasieratik %1,1 merkatu dira prezioak (iaz %3,45 jaitsi ziren, eta 2009an, %7,47). Une honetan, me-

tro koadroaren bataz besteko prezioa 3.405 euroan dago aipatutako lurraldean. Mendiola eraikuntzetako Maria Angeles Mendiolaren arabera, «egoera oso zaila» bizi du sektoreak, batez ere, «krisi ekonomiko orokorrak eraginda». Krisi horrek, eraikuntzako sektore pribatuari eta publikoari, biei eragiten die. Mendiolaren ustez, krisiak hainbat arlotan izan du eragina. Eraikuntza berriei dagokionean, «sektore publikoan ez dago eraikuntzarik, eta pribatuari esker

‘‘

Arlo publikoan ez dago eraikuntzarik, promozio eta enpresa pribatuei esker eusten diogu» MARIA ANGELES MENDIOLA Mendiola eraikuntzak

eusten diogu, promozio eta enpresa pribatuei esker». Pabilioi industrialei dagokionean, egoera beltza ikusten du. «Ez dago zoru industrialaren promozio berririk, eta ditugun eskaerak, gehienez ere, 200 metro koadroko pabilioi txikietarako dira». Etxebizitzetan ere, «tamaina ertaineko etxeak» eskatzen dituzte, eta denak ere, prezio estuekin. Babestuak, zailtasunekin Eraikuntza sektorearen urterik gozoenetan, merkatu libreko

etxebizitzek hartu zituzten gehiegizko prezioak ikusita, babestutako etxeetan bilatu dute irtenbidea askok. Atzean erakunde publikoak dituzten promozioak izaten dira, eta horrenbestez, prezio mugatua dute. Babestutako etxebizitza horien salmenta prezioa, bataz beste, 109.200 eurokoa da. Krisiak ordea, eragina izan du etxebizitza mota horretan ere. Goierrin esaterako, Etxebidek martxan duen promozio bakarra, Beasaingo Agauntza promozioa da. Hamahiru etxebizitza egin dituzte. Pasa den urriaren 27an egin zuten etxebizitza horietako bat lortzeko zozketa, eta guztira, 176 eskaera izan zituzten. Oraindik ere, eskaria eskaintza baino handiagoa den seinale. Alokairua, beste aukera bat Babesekoa izan edo ez, etxebizitza bat erostea garestia da, eta egun bankuek eta aurrezki kutxek ere zailtasunak jartzen dituzte kredituak eta hipotekak ematerako garaian. Hori dela eta, gazte askok alokairura jotzen dute. Eta aukera horrek %20,4 egin du gora azken urtebetean. Alternatibarik merkeena, pisu bat hainbat lagunen artean alokatzea da, baina norbere etxea nahi duenak ere, baditu aukera merkeak. Egun, merkatu libreko etxebizitzen alokairua 911 eurokoa da bataz beste EAEn, nahiz eta lurraldearen arabera eta herri batetik bestera alde handiak egon. Prezio horrek ere %1,9ko jaitsiera izan du iaztik hona. Babestutako etxebizitzen kasuan, alokairu hori askoz merkeagoa da (231 euro bataz beste), baina etxebizitza horietako bat lortzeko, Etxebiden izena eman eta zozketetan parte hartu behar da.

Etxebizitza publikoen promozioek behera egin dute azken urtebetean.

Etxebizitza hutsak, pilatzen Etxebizitza salmentek behera egiteak, gauza bat esan nahi, salgai dauden etxebizitzek ez dutela aterabiderik. Eta horrek, datu esanguratsuak uzten ditu, etxebizitza hutsei dagokionean. Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian, 34.500 etxe daude salgai, duela bost urte zeudenak halako bi. Higiezin agentziei ere, gero eta gehiago kostatzen zaie etxebizitza bat saltzea. Bezeroak beraiengana jotzen duenetik etxea saltzen dutenera arte, 8,8 hilabete pasatzen dira bataz beste, hau da, iaz baino hilabete gehiago kostatzen zaiela etxe bat saltzea. Eta horretarako ere, lehen baino gehiago negoziatu behar izaten dute.

G Datua

708 pEtxebizitza. Gipuzkoa mailan 2010. urte osoan egindako etxebizitza kopurua da. 2005. urtean, 5.042 egin zituzten.

Azken urteetan gainera, gero eta gehiago entzuten dira hipotekari aurre egin ezinean daudenen eta banketxeek etxebizitza kentzen dietenen kasuak. Hori dela eta, bankuek eta aurrezki kutxek etxebizitza ugari berenganatu dituzte, baina horiei irteera ematea kosta egiten zaie.


2011ko azaroaren 10a, osteguna • goierriko hitza

Sektorearen egoera Etxebizitza 3

Etxebizitza planaren kontraesanak eta kontrako jarrerak Duela urtebete aurkeztu zuen Eusko Jaurlaritzak Etxebizitza Plana; urtea betetetzerako, zailtasun ugari dituztela diote

Ordiziako San Joan auzoan egiten ari diren etxebizitzena da egun martxan dagoen promozioetako bat. A. APALATEGI

Eusko Jaurlaritzak duela urtebete, 2010eko eguberrietan, onartu zuen Etxebizitzaren eta Hiri Berrikuntzaren Plan Zuzentzailea. Helburu handiak jarri zituzten orduan; 2.900 milioi euroko aurrekontua zuen planak, eta 40.000 etxebizitza babestu egitea aurreikusten zuten. Urtebete geroago ordea, egoera ekonomikoa eta etxebizitza sektorearena ikusita, Iñaki Arriola sailburuak plan hori betetzeko «zailtasunak» dituztela esan du. Etxebizitza plan horrek hasieratik sortu zituen kontrako jarrerak, eragile politiko eta sindikalen artean. Eusko Alkartasunak, plan horrek baliabide gutxi dituztenei etxebizitza eskubidea ukatzen diela esan zuen, eta Ezker Batuak «porrot» gisa definitu zuen Jaurlaritzaren proposame-

Gorka Lamy 1Lazkao Immobiliaria

«Operazio onak egiteko aukera dago» Higiezinen agentzietan ere nabaritu dute krisiaren eragina. Hala ere, etxebizitza ona eta prezio egokia bada, hori saltzeko arazorik ez dagoela dio Lazkao Immobiliariako Gorka Lamyk. Urte zailak bizi ditu etxebizitzaren sektoreak, baina azken urtean, egoerak okerrera ala hobera egin duela esango zenuke? Hiruzpalau urteotako egoera antzekoa da; jaitsiera izan zenetik hor mantentzen da, batzuetan okerrago, beste batzuetan hobe-

to, baina aldaketa handirik gabe. Gipuzkoan eta Goierrin, krisiaren eragina ez dela beste leku batzuetan adina nabaritu esaten dute. Zuen kasuan ere horrela al da? Garbi dago etxebizitzen salmentak eta egoera ekonomikoak harreman estua dutela, eta Goierrin beste lekuetan baino egoera ekonomikoa hobea dugunez, hemen beste lekuetan baino hobeto ari gara gainditzen egoera hau. Hala ere, Goierrin, herri bakoitzak bere berezitasunak ditu.

Salmentek behera egin dutela gauza jakina da, baina prezioak ere neurri berean jaitsi al dira? Ala oraindik beherako bidean jarraituko dute? Gaur egun ere, etxebizitza erakargarria duenak, prezio on batean saldu dezake. Pisu normala dutenek, ordea, badakite prezioa jaitsi behar dutela, eta horrela gertatzen denean, operazio interesgarriak egiteko aukera daude. Etxebizitza bat saltzeko, bataz beste, 8 hilabete behar omen dira. Zuenean ere horrela al da?

IÑAKI GURRUTXAGA

na. LAB eta EILAS sindikatuek, Sare Antifaxistak eta Ezker Gogoak, besteak beste, planaren kontrako protesta egin zuten martxoan, Etxebizitza eskubideari bai, Etxebizitza Plan honi ez lemapean. Apirilean, Iñaki Arriola Etxebizitza Sailburuak, plan horren helburuak betetzeko «zailtasunak» dituztela aitortu zuen, batez ere, aurrekontu aldetik dituzten arazoak direla eta. 2010-2013ko eperako planaren arabera, babestutako 20.000 etxebizitza eraikiko ditu Jaurlaritzak; horietatik 11.900 saldu egingo dira, eta gainontzeko 8.900 etxebizitzak alokairuan jarriko dituzte. Baina Arriolaren ustez, plan horren helburuak gauzatzeko, 1.389 milioi euroko aurrekontua «ez da nahikoa». Horregatik, sektore pribatuko laguntza jaso ezean, plan batzuk ezingo direla behar bezala gauzatu azaldu zuen. Plan horrek, besteak beste, alokairua bultzatzea du helburu. Hala, datozen urteetan egingo diren babestutako etxebizitzen %58 alokairura bideratu nahi dituzte.

Etxebizitza eta prezio interesgarriak badira, ez da hilabete asko behar saltzeko, baina etxebizitza normaletan ez dago eperik, prezio oso interesgarririk jartzen ez bada behintzat. Etxebizitza libreak, babestuak, berriak ala bigarren eskukoak,zein dira jendeak gehien eskatzen dituenak? Guregana etortzen direnek etxe libreak nahi dituzte, berria edo bigarren eskukoa izatea ez da garrantzisua, etxearen ezaugarriak baizik. Alokairura gero eta jende gehiagok jotzen al du? Guk oso gutxi lan egiten dugu alokairuarekin; hala ere, gero eta jende gehiagok deitzen digu alokairuagatik galdetuz.


goierriko hitza • 2011ko azaroaren 10a, osteguna

4 Etxebizitza Aholkularitza Etxebizitza bat eskuratzea ez da egunero egiten den gauza, eta adituen lehen gomendioa gauzak patxadaz hartzea da. Erosi ezean, errentan hartzea izan daiteke bestelako alternatiba.

Etxebizitza eskuratu bai, baina zentzuz

A

sko dira etxe bat eskuratzeko garaian sortu ohi diren kezkak eta zalantzak. Hori dela eta, erabakia patxadaz hartzea komeni izaten da, baldin eta ez badago aparteko presarik. Etxebizitza bat erostea erabaki potoloa da gaur egun, gauza asko hartu behar da kontuan eta norberaren etorkizunean ere pentsatu beharra dago. Alokairua izan daiteke etxebizitza eskuratzeko beste modu bat. Hala ere, aldez aurretik irizpide zehatz batzuen jabe izatea da bideari ekiteko modurik eraginkorrena. Norberaren beharretara, eta batez ere, norberaren ahalmen ekonomikora egokitzen den etxebizitza bat aurkitzea ez da lan samurra izaten. Egoerari patxadaz heldu behar zaio, presarik gabe, baina pausoak emanez eta informatuz. Baina horren guztiaren aurretik, bi galdera erantzun behar dizkio norberak bere buruari; ea nolako etxebizitza mota nahi edo behar den, eta ea zein diren etxea eskuratzeko benetako baliabide ekonomikoak. Lau aldagai Etxebizitzaren kokapena, azalera erabilgarria, eraikuntzaren kalitatea eta eraikuntza berria edo erabilitakoa den. Lau aldagai horiek dira etxe bat eskuratzeko garaian kontuan hartu ohi dituenak gizarteak. Hirigunean edo nezakal gunean egon daiteke etxea, hiriburu batean edo herri batean, baina horrez gain, norberak lantokia duen tokiari eta giza

harreman sarea duen inguruari ere asko erreparatzen dio. Azalerak ere eragiten du, ez baita gauza bera bakarrik edo bikotean etxe batean sartzea eta lau-bost senideko familia bat sartzea. Kalitatea ere kontuan hartzeko faktorea da: erabilitako materiala, akaberak, iraunkortasuna… Eta noski, etxe eraiki berria eskuratzetik erabilitako bat eskuratzera beti egongo da aldea, zentzu askotan gainera. Baliabide ekonomikoak Modu errealista batean planteatu behar da etxebizitza bat erosi edo alokatzeko beharra. Norberaren eta etxeko kideen baliabide ekonomikoei eta diru-sarrerei begiratzea ezinbestekoa da behar baino urrats gehiago egin aurretik. Aurrezkiak edukitzea beti izaten da bermea, eta lan finkoa izatea ere bai gehienetan. Bankuan zenbateko mailegua lor daitekeen jakitea ere garrantzitsua da egoera aztertzeko. Faktore horiek kontuan izanik, hileroko ordainketak zenbaterainokoak diren jakiteko aukera dago. Eta adituek sarritan ematen duten aholkua hauxe izaten da: hileroko gastuek –hipotekak, fakturek...– ez dezatela gainditu norberaren diru sarreren %40. Egoera oso berezietan %50era irits daiteke kopuru hori, baina konpromiso hori arriskutsutzat jo ohi dute. Aurretik lortu ezin diren helburuak alde batera utziz, norberaren egoera orokorrera egokitutako zerbaiten bila jotzea litzateke egokiena.

Etxebizitza bat eskuratu aurretik izapide asko egin behar da, eskriturak tartean. HITZA

G Kontuan hartzekoak

Etxebizitza bat erosi aurretik oinarrizko hainbat neurri hartzea komeni izaten da, gerorako ustekabeak saihesteko. pEtxea bisitatu. Etxeak bertatik bertara ikusi behar dira. Publizitatean oinarritutako pausurik ez da egin behar. pArgibideak eskatu. Bisita ondo aprobetxatu behar da, xehetasun guztietan arreta jarriz. Argibideak eskatzeko galderak egin behar dira.

pDokumentuak egiaztatu. Izapìdeak egiterakoan beharrezkoak diren dokumentuak egiaztatu egin behar dira. -Jabetza Erregistroan Erregistro Ziurtagiria eskatu, etxearen titularra zein den eta etxebizitzak kargurik baduen jakiteko. -Eskrituraren kopia bat eskatu, etxebizitzaren ezaugarri guztien berri izateko. -OHZ Ondare Higiezinen Zergaren –kontribuzioaren– azken ordainagiria ordainduta dagoela, eta etxearen datueak jabea-

ren izenarekin bat datozela baieztatu. -Udaletxera joan etxearen hirigintza egoeraren berri izateko. -Jabetzaren komunitate kuota guztiak egunean daudela egiaztatu. -Etxe eraiki berria bada, obren baimenaren kopia eta lehen okupazioko baimenaren kopia ere eskatu behar da. -Eraiki gabe baldin badago, antolamenduren planoa, kalitatearen txostena eta beste eska daitezke.

Erosi ala alokatu Ahalmen edo nahi ezberdinen araberako erabakia da etxea erosi edo alokatzearena. Bi aukerek dituzte aldekoak eta kontrakoak, eta norberaren bizi egoera eta aukera ekonomikoa kontuan hartzea da gomendatzen dena. Egia dena da, azken urteetako interes apalen ondorioz, eta maileguen

kuoten merkatzearekin alokairua baino erosketa sustatu dela nabarmen. Etxebizitzaren prezioen etengabeko igoerak, ordea, bestelako irtenbideetara ere bultzatu du jendea, etxeko askotan ez baitu ematen erosteko adina. Alokairuaren aukera, beraz, ezin da baztertu, eta eragozpenak eta mugak badituen arren, aban-

tailak ere badauzka: konpromiso ekonomiko apala eta epe motzekoa; ez du hasierako diru gastu handirik behar; eta izapide guztiak azkarrak izaten dira. Epe ertain eta luzerako planteamendua ere egin daiteke alokairuarekin, baldin eta denbora jakin batera erosteko aukerarik suertatzen ez bada.

HAINBAT GOMENDIO


2011ko azaroaren 10a, osteguna • goierriko hitza

Publizitatea Etxebizitza 5 San Bartolome kalea, 1 behea 20240 ORDIZIA Tel.Faxa:943 88 82 44 Mugikorra: 670 888 244 / 610 734 968 web: www.zubizarretaetxegintza.eu


goierriko hitza • 2011ko azaroaren 10a, osteguna

6 Etxebizitza Diru-laguntzak Ekonomia krisiaren ondorioz etxe berria erosteko aukera baztertzen dutenek, etxean berrikuntzak egitea da nagusitzen ari den joera. Lan horiek egin ahal izateko hainbat diru laguntza ematen ditu Eusko Jaurlaritzak.

Berrikuntzak egiteko laguntzak

E

txebizitzak birgaitzeko diru laguntzak ematen ditu Eusko Jaurlaritzako Herri Lan, Garraio eta Etxebizitza sailak. Lau multzotan banatzen ditu laguntza mota horiek, eta egin beharreko obraren arabera ematen ditu diru-laguntza horiek. Egiturak eta fatxadak sendotzeko, balkoietarako, teilatu-hegaletarako, teilatuak berritzeko, eskaileratarako, eta igogailuak konpondu eta instalatzeko ematen ditu laguntza horiek jaurlaritzak. Dekorazio elementuak, apaingarriak, altzariak eta etxetresna elektrikoak ez dira sartzen laguntza horietan. Hala ere, hainbat baldintza bete behar dira laguntza horiek jasotzeko. Batetik, laguntza onartzen duen ebazpena jakinarazi ondoren hasiko beharko dira lanak. Bestetik, diru laguntzarako eskubidea izateko, eskatzaileen familiaren diru sarrera haztatuek ez dute 21.000 eurotik gorakoak izan behar. Beraz, lan motak, diru sarrerak eta familiako kide kopurua hartzen ditu kontuan Eusko Jaurlaritzak diru laguntzak ematerakoan. Etxebiden aurki daiteke laguntzei buruzko informazio guztia. Hori bai, diru laguntzak horiek eskuratu ahal izateko egin beharreko izapideek haien denbora eskatzen dute, eta dokumentazio guztia txukun aurkeztu beharra dago, epeak gehiegi luzatu ez eta obrarekin ahalik eta azkarren hasi ahal izateko. Kasu honetan ere, pazientzia bidelagun izatea gomendagarria da.

1 eta 2 motako obrak Egitura eta eraikuntzak, eta bizigarritasun baldintzak Egitura eta eraikuntza egokitzeko obrak dira 1 motakoak, eta etxebizitzen bizigarritasun baldintzak egokitzeko obrak sartzen dira bigarren atalean. Antzeko ezaugarriak dituztenez bi obra

Etxebizitzak birgaitzeko edo hainbat berrikuntza txiki egiteko diru laguntzak ematen ditu Eusko Jaurlaritzak, Etxebideren bidez. HITZA

mota horiek, multzo berean sar daitezke, hori bai, komunitateko obrak eta obra partikularrak bereiztuta. Komunitateko obren artean, honako lanak laguntzen dituzte diruz erakundeek: fatxadak birgaitzea; kanpoko arotzeria ordezkatzea; estalkiak eta haien osagaiak; igogailuak konpontzea eta instalatzea; iturgintza eta elektrizitate instalazioak; saneamendu sareak; isolamendu termiko eta akustikoak; eta berogailu instalazio berriak edo energia eraginkortasuna hobetzeko erreformak. Obra partikularretan, berriz, berogailu instalazio berriak edo energia eraginkortasuna hobetzeko erreformak, indarrean dagoen araudiari egokitzeko instalazio elektrikoak, eta isolamendu termiko eta akustikoa egokitzeko

lanak laguntzen dituzte. Lokalak etxebizitza bihurtzeko lanak ere atal honen parte dira. Gehienezko diru laguntza 5.500 eurokoa da.

3 motako obrak Irisgarritasuna egokitzeko Etxean ezinduren bat biziz gero, eta gaur egungo indarrean dagoen araudira egokitzeko egiten diren lanak finantzatzen dira, batez ere, atal honetan. Ezindu fisikoen kasuan, arkitektura oztopoak kentzen dira, eta besteko ezinduentzat egokitzapenak ere egiten dira. Multzo honetan ere, komunitateko lanak eta norberaren etxean egin beharrekoak bereizten ditu Etxebidek. Komunitateko obren barruan, arkitektura oztopo guztiak kentzen dituzten igogailuak instala-

tzeko laguntzak ematen dituzte, bide publikotik ibilbide erabilgarri orokorra sortuz. Halaber, bide publikoan dauden sarbideak –portalak, esaterako– berritzeko ere dirua ematen dute, irisgarritasuna bermatze aldera batez ere. Obra partikularretan, berriz, arkitektura oztopoak kentzeko edo zentzumen urritasuna duten pertsonentzat etxea egokitzeko helburua duten barne erreformak laguntzen dituzte, eta baita bainugeletako erreformak ere. Gehienez ere 5.940 euroko laguntza jaso daiteke atal honetan.

4 motako obrak Akabera orokorretarako Eraikuntzaren eta etxebizitzen akabera orokorra Eraikuntza onaren printzipioetara egokitze-

ko obrak laguntzen dira laugarren eta azken multzo honetan. Komunitateko obrei dagokionez, ataria eta eskailerak, elektrizitate eta berogailu instalazioak berritzea, eta gas instalazioak jartzea dira diruz laguntzen direnak. Etxebizitzaren barruko erreformak laguntzen dira obra partikularren kasuan: igeltsaritza lanak, igeltsua, barruko arotzeria, iturgintza, elektrizitate eta berogailu instalazioak, ikus-entzunezko instalazioak eta pintura. Kanpoko arotzeria lanek ere badute laguntza. Gehienezko laguntza 2.200 euroko da.

Diru laguntzei buruzko informazio gehiago lortzeko bisitatu gune hau: www.etxebide.info

@


2011ko azaroaren 10a, osteguna • goierriko hitza

Publizitatea Etxebizitza 7


goierriko hitza • 2011ko azaroaren 10a, osteguna

8 Etxebizitza Kooperatibak

Hori enpresa batek hartutako ekimena litzateke, baina beste aldekoa ere izaten da, hau da, lagun talde bat izatea orube hori edo etxe zahar hori bilatu, erosi eta kooperatiba bere kabuz sortzen duena. Hemen ere ezberdintasunak egon daitezke, Unanuek zehaztu duenez. «Gerta daiteke tartean pertsona ausarten bat, erai-

Sustapen libreko etxeen aldean %20 merkeagoa eskura daitezke etxebizitzok Kooperatiba bat sortzea teknikoki erraza da, enpresa bat sortzea bezalaxe

Kooperatiba sortuz gero, lur sailaren erosketan, etxeen diseinuan, kalitatean eta beste hainbat alorretan parte har dezakete bazkideek. HITZA

Lagun talde bat elkartu eta kooperatiba bat sortzea da etxebizitza merkeagoa lortzeko moduetako bat. Autopromozioak, ordea, bazkideen parte hartzea aktiboa eskatzen du.

Etxe merkeagoa lortzeko

O

rokorrean, jendeak, formula tradizionala erabiltzen du etxebizitza bat eskuratzeko garaian: bukatutako produktu bat erostea. Hau da, etxea aukeratu, dagokion diru kopurua ordaindu, eskriturak sinatu eta kito. Baina formula tradizionaletik harantzago, badaude bestelako alternatibak etxebizitza merkeagoa eskuratzeko; horietako bat kooperatiba bat sortzea izaten da. Kooperatiba interes berbera duten lagun taldeek osatu ohi dute, eta helburu argia dute: sustapen libreko etxeen aldean, %20

inguru merkeagoak izango diren etxeak eskuratzea, autopromozioaren bidez. Dirua aurreztu bai, baina kooperatibako bazkideen parte hartze aktiboa eskatzen du formulazio horrek. Kooperatiba bat sortzea, teknikoki, erraza da oso, beste edozein enpresa sortzea bezalaxe. Notaritzara joan beharra dago, estatutu batzuk sinatu, Eusko Jaurlaritzako erregistro berezi batean izena eman eta nahikoa. «Printzipioz, kooperatiba horren barne funtzionamendua arautzeko beharrezkoa den pausua da kooperatiba sortzea. Horren ondorioz,

akordioak nola hartuko diren idatzita geratzen da, ordainketak-eta nola egin behar diren ere bai, ordaintzen ez duenari zer gerta dakiokeen...», azaldu du Andoni Unanue ordiziar abokatuak. Abokatu ez ezik, kooperatiba lanak sustatzen eta sustapen horretan kudeaketa lanak egiten dituen Oreka Gestion Urbana enpresako partaide ere bada Unanue. Hainbat aukera dago Beste hainbat lanen artean, Oreka Gestionekoek promozio zuzenekoak baino merkeagoak izan daitezkeen orubeak bilatzen di-

tuzte. «Zer lur-sail edo zer etxe zahar dauden ikusten dugu guk, eta baloratzen dugu ea etxe merkeagoak egin daitezkeen orube horretan», nabarmendu du. Orube horietakoren bat «ekonomikoki bideragarria» dela ikusten badute, immobiliariekin harremanetan jartzen dira Orekakoak, eta etxe horietan interesa eduki dezaketen jendea bilatzen dute. «Azken finean, gure negozioa jende hori bilatzea da, jende hori antolatzea eta jende horrentzat lan egitea. Hau da, guk aurreko lana egiten dugu, terrenoa prestatu, eta gero, jendeari eskaini».

kuntzaren mundua ezagutzen duena, eta obraren ardura bere gain har dezakeena. Hori kooperatiba autentikoa izango litzateke, kontu teknikoak soilik utziko lituzkeena gestio enpresa baten esku. Hau da, arkitektoa kooperatibak kontratatu, etxearen diseinuan parte hartu... hori dena kooperatibak egitea. Hala ere, lan horiek denak kooperatiba batek enpresa bati ematea izaten da normalena». Gastuen estimazioa egin Kooperatiba bat sortu eta horren bidez etxebizitza egiteko, edo etxebizitza libre bat erosteko gaur egun dagoen arazorik larriena finantziazioa lortzea izaten da. «Orduan, gure gomendioa izatean da jendeak hasiera-hasieratik jakin dezala prozesu horretan guztian zenbat diru gastatu behar duen jakitea, hau da, finantziazio hori lotuta edukitzea». Hori hala eginez gero, gerorako ustekabeak saihestu daitezke. Eta finantzazio hori taldean edo banaka eskatzea da sor daitekeen beste zalantzetako bat. Unanueren iritziz, mailegua banaka eskatzea litzateke normalena, kooperatibako bazkideen artean kasuistika ezberdinak egon daitezkeelako. Behin etxea eraikitzean, eta norberak bere etxearen eskriturak dituenean bukatuko litzateke kooperatiba horren funtzioa, bazkideak bizilagun bihurtuz.


2011ko azaroaren 10a, osteguna • goierriko hitza

Publizitatea Etxebizitza 9


goierriko hitza • 2011ko azaroaren 10a, osteguna

10 Etxebizitza Dekorazioa Ondo aukeratutako alfonbra bat atentzio gune bihur daiteke Betidanik ezagutu izan ditugu alfonbrak gure etxeetan. Batzuentzat ordea, aspergarriak gerta daitezke, eta ez badira leku bakoitzera ondo egokituta jartzen, gehiegizkoak ere gerta daitezke. Betiko alfonbra horiez gain ordea, egun kolore eta forma askotako aukera dago merkatuan. Ondo erabilita, dekorazio erreminta garrantzitsua bilaka daitezke. Aurreneko lana, dugun tokiaren araberako alfonbra bat aukeratzea da. Altzari ilunak erabiltzen baditugu, hobe da alfonbra txikia jartzea, ito itxurarik ez emateko. Espazio zabalak eta garbiak baditugu ordea, alfonbra handi bat atentzio gune nagusia bihurtuko da. Umeen logela bat dekoratzeko ere, kolore biziak erabiltzea gomendatzen da, haientzat ere jostagarria gerta dadin eta umeak egunero energiarekin esnatu daitezen.

D

Egongela honetako hormetan eta altzarietan kolore neutroak erabili dira. Osagaien bitartez eman diote kolorea eta nortasuna. HITZA

Hormetan eta altzarietan kolore neutroak erabiltzea dekorazio arloan erabiltzen den tekniketako bat da; kolorea eta nortasuna, osagaien bidez ematen zaio gero gelari.

Osagaiak, nortasuna emateko

N

orberaren estiloa eta gustuak kontuan hartuta, etxe bat dekoratzeko modu asko daude. Zer gertatzen da ordea, bere unean hain ederrak iruditu zitzaizkigun kolore eta hormako paper horiekin aspertzen garenean? Badago modu bat gela baten itxura elementu gutxirekin erabat aldatzeko. Diseinuaren arloan azken urteetan asko erabiltzen den teknika bat da: kolore neutroko hormak eta altzariak erabiltzea. Horrela, gainontzeko osagaiekin eman dakioke kolorea eta nortasuna gela bati. Eta kolore horiekin aspertzen garenean, nahikoa da osagai horiek aldatzea, gela osoa pintatzen eta berriz dekoratzen hasi gabe. Tonu neutro ezberdinak erabiltzea, dekorazioan asmatzeko modu ona da adituen ustez, nahiz eta askorentzat, tonu horiek ohikoak eta aspergarriak ere gerta daitezkeen. Zuria, grisa, beix eta kolore horien tonalitate ezberdinak dira adibiderik garbienak. Hormetan, altzarietan eta beste-

Giro epel eta gozoa lortu nahi badugu, kolore hauekin hobekien konbinatzen duen materiala egurra da. Aldiz, gelari itxura modernoa eman nahi badiogu, tonu neutroek metal, altzairu, beira eta material akrilikoekin konbinatzeko aukera zabala ematen dute. Hormak kolore neutroz pintatzeak, gero osagai mota ezberdin asko erabiltzeko aukera ere

lako osagaietan ere erabili daitezke. Kolore horiek, indar handiagoa duten beste batzuekin konbinatu daitezke gero, kontrasteak eragiteko. Neutroek gainera, ez dute beste koloreen pertzepzioan eragiten; hareago, indar eta distira gehiago ematen diete. Kolore indartsuago horiek, dekoratzeko erabiltzen diren osagaien bidez sartu daitezke, hala nola, gortinak, alfonbrak, kuxinak, lanparak, lorontziak edota koadro biziak jarrita. Beste aukera bat, altzari jakin bat edo horma bat kolore biziz margotzea da, gainontzeko osagaiekin kontrastea lortzeko. Aukera ezberdinak Kolore neutroek duten ezaugarrietako bat, erabilera ezberdinak emateko aukera da. Hala, ondoren erabiliko ditugun altzari eta osagaien arabera, estilo klasikoa, modernoa, rustikoa edo minimalista izan daiteke. Kolore neutroek, edozein material, textura eta kolore konbinatzeko aukera ematen dute.

Neutroek ez dute beste koloreen perzepzioan eragiten, aldiz, indartu egiten dituzte

Alfonbrak ere erabil daitezke dekoraziorako. Mota askotakoak daude.

Erratzu Industrialdea, z/g 20700 URRETXU (GIPUZKOA)

Tel.: 943 72 02 55 carpinteria@biona.net www.biona.net

ematen dute, kontrasteak bilatuz eta objektu horiei protagonismoa emanez, gela hori gehiegi kargatu gabe. Dekorazio mota honetan, ehungintzak garrantzia handia hartzen du, sarritan, horiek direlako gelari kolorea eta nortasuna emateko erabiltzen direnak. Koloreekin ez ezik, textura ezberdinekin jokatu daiteke, kontraste handiagoak lortzeko.


2011ko azaroaren 10a, osteguna • goierriko hitza

Publierreportajea Etxebizitza 11

Aizkorpe elektrikariak Koop. Elk.

Energia aurrezpena bultzatzen goierritar guztien zerbitzura Elektrizitate arloa lantzeaz gain, energia aurrezteko azterketak egin eta aholkularitza zerbitzua ematen diote berezo bakoitzari Partikularrei ez ezik, erakundeei, enpresei eta kontratistei ere ematen diete zerbitzua Gaur egun, gero eta gehiago hitz egiten da energiaren kontsumoaren eta energia aurrezteak duen garrantziaren inguruan. Aizkorpe Elektrikariak, elektrizitatearen eta energiaren arloan esperientzia handia duen enpresa da. Horrekin lotuta, zerbitzu ezberdinak eskaintzen dituzte. Bezeroari energian eta hileko fakturan aurrezpen hori lortzeko bideak eskaintzen dizkiote; horretarako, berokuntza eta argiztapen sistemak eta energia hornitzaileekiko kontratuak errebisatzen dituzte. Kasu bakoitza aztertu eta zenbat eta zertan aurreztu daitekeen jakiteko aurreikuspena egiten diote bezero bakoitzari. Segurako sarreran, Goardi industrialdean dago Aizkorpe Elektrikariak, «gure lanak ongi egin ahal izateko egokitutako pabiloi batean». Lantokia ez ezik, bezeroentzako denda eta harrera zerbitzua ere badute bertan. Zerbitzuen eskaintza zabala Aizkorpe Elektrikariek, zerbitzuen eskaintza zabala ematen

dute. «Era guztietako argi lanak egiten ditugu etxe eta lantegietan, orokorrean». Batez ere, ondorengo arloetan egiten dute lana: instalazio elektrikoak, goi tentsioa, argiztapen publikoa, LED argiztapena, domotika, antena eta atezain automatikoak, telekomunikazioak, sare informatikoak, IP telefonia, ikus-entzunezkoak, sarbide kontrola, alarma eta bideo-zaintza, klimatizazioa, tximistorratzak, mantentze lanak eta lehengaien salmenta. Iberdrolaren kolaboratzaileak ere badira. Aizkorpe Elektrikariek merkatu zabala dute; handikako zein bezero txikientzako zerbitzua ematen dute «hasi partikular batek etxean izan dezakeen matxura txiki bat konpontzetik eta udaletxe baten, enpresa baten edo kontratista baten beharretaraino». Aizkorpe Elektrikariak kooperatibarekin harremanetan jartzeko: aizkorpe@aizkorpe.com Tel.: 943 800 000

@

Aizkorpe Kooperatibaren bulegoak (goian), denda (erdian) eta biltegia (behean). ARGAZKIAK: AIZKORPE KOOP. E.


goierriko hitza • 2011ko azaroaren 10a, osteguna

12 Etxebizitza Leihoak

Leiho egokiekin energia eta dirua aurreztu daiteke Azken urteetan, leiho hermetikoak eta hotzaren kontra prestatutako beirak atera dira merkatura Etxean leiho onak izateak, kanpoko hotsetatik eta hotzetik babesteaz gain, energia eta dirua aurrezteko aukera ematen du. Izan ere, isolamendu txarra duten leihoak dira etxe bat hozteko iturririk onena. Hotza sartu ezean, energia gutxiago behar da etxea berotzeko; eta horrenbestez, diru gutxiago gastatzen da berogailuetan. Gainera, Energiaren Euskal Erakundea (EEE), etxeko berritzeko laguntzak ematen ari da. Horren guztiaren inguruan asko dakite Legazpiko Aluminios Aleman enpresakoek; hogei urtetik gora daramatzate sektore horretan lanean. Marian Hernandezek azaldu duenez, «egungo leihoek itxiera hermetikoa dute, eta hotzaren kontrako beira bereziak ere badaude». Horrela, «ez da haizerik sartzen, bero gutxiago galtzen da, eta horrenbestez, energia aurrezten da». Azken urteetan leihoen sektorean izan diren berrikuntzarik handienak, bide horretatik etorri dira. «Hamar urte baino gehiago

dira leiho hermetikoak jartzen hasi ginenetik», eta egun, leiho guztiek dute ezaugarri hori. Beiraren arloan ordea, «aurrerapen handiak» egin dira azken urteetan. «Isolakuntza termikoa duten beirak dira, eta tenperatura mantentzeko pentsatuta daude. Badaude baita ere, hotsaren kontrakoak direnak, bere kasa garbitzen direnak... hor garapen handia egon da azken aldian». Krisiari aurre eginez Aluminios Aleman enpresa, 1990. urtean sortu zuen Felix Aleman enpresariak. Legazpiko Elbarrena auzoan dute 1.100 metro koadro dituen egoitza nagusia. Egun, 22 langile ari dira bertan lanean. Krisiaren eragina somatu dute beraiek ere, eskaerak jaitsi egin baitira. Hernandezen hitzetan, «duela hiru urte iritsi ezinda eta hainbat autonomorekin aritzen gin lanean; orain, gureekin egiten dugu. Lehen urte osorako lana izaten genuen. Orain berriz, bi hilabeterako dugu, eta gero, auskalo». Kontsumoaren atzeraldia dagoela, eta «jendea ezertan sartzeko beldurrez» dagoela uste du. Egoera zaila izanagatik, ordea, plantilla mantentzea lortu dute; «22 langile gaude hemen, eta denok jarraitzen dugu lanean; eta hori, gaur egun, zorte handia da».

Aluminios Aleman enpresa legazpiarrak Urretxun egindako berrikuntza lan bat. ALUMINIOS ALEMAN

Etxeko leihoak berritzeko 1.200 euro arteko laguntza emango du EEEk Energiaren Euskal Erakundeak laugarren urtez jarri du martxan leihoak berritzeko ‘renove’plana Energiaren Euskal Erakundeak (EEE), duela lau urte hasi zuen leihoak berritzen dituztenak diruz laguntzeko politika. Aurten ere, renove plana martxan jarri dute, eta inbertsioaren %22ra arteko laguntza emango dute leihoak berritzeko. Neurri horrekin, etxebizitzen energia kontsumoa murriztea lortu nahi dute. Laguntza horiek jasotzeko baldintza nagusia, isolamendu estandar handiak dituzten leihoak jartzea da, «energia nabarmen aurrezten» laguntzen dutelako. Hala, jarriko diren beirek edo kristalek honako ezaugarri berezi hau izan behar dute: Isolamendu Termiko Sendoa (ATR) motakoa izatea. Dirulaguntza hori, inbertsioaren %22ra artekoa izango da, eta

Leiho berriak jartzeko inbertsioaren %22ko laguntza lor daiteke. ALEMAN

gehienez ere, 1.200 euroko laguntza emango dute. Berrikuntza plana, 2012ko urtarrilaren 31ra arte egongo da martxan. Bezeroentzat «aukera ona» Aluminios Aleman enpresako Marian Hernandezen ustez, laguntza hori «bezeroarentzat oso ondo dago eta aukera ona da, 1.200 euro arteko laguntza jaso de-

zaketeelako, eta hori, azkenean, diru bat da». Leiho zaharrak dituenarentzat eta aldatzeko asmoa duenarentzat «momentu ona» izan daitekeela uste du, «diru bat aurrezteko aukera dagoelako». EEEk eskatzen dituen baldintzak betetzen dituztela, eta orain arte laguntza eskatu duten bezeroek, inolako arazorik ez dutela izan azaldu du Hernandezek.


2011ko azaroaren 10a, osteguna • goierriko hitza

Publizitatea Etxebizitza 13


goierriko hitza • 2011ko azaroaren 10a, osteguna

14 Etxebizitza Lan bertikalak K0munitate jabetzentzat lan egin ohi dute batik bat lan bertikaletan aritzen direnek. Fatxadak txukundu eta berritzen dituzte, margoketak lanak ere bai, eta lana zabaltze aldera, teilatu lanak egiten duenik ere bada.

Lan bertikalak baino gehiago

A

EB Amerikako Estatu Batuetan du sorburua lan bertikalen munduak, 1950eko hamarkadaren bueltan. Eraikin altu ugari zegoen ordurako atlantikoaz bestaldera, eta eraikin horien fatxadak edo kristalezko leihoak txukundu eta mantentzeko teknikarik egokiena eskaladarena zela ikusi zuten. Lan horiek modu seguruan egin ahal izateko, alpinismoko teknikak menderatzen zuten pertsonengana jo zuten, eta horiek, etorkizuneko lanbidea izan zitekeela konturatzean, profesionalizaziora jo zuten. Hurrengo hamarkadan, alpinismorako materiala ikaragarri hobetu zen, eta horren ondorioz, lan bertikalak egin ahal izateko modua asko garatu egin zen, langintzari segurtasuna eta kalitatea emanez. Handik urte batzuetara eskalatzaileak, espeleologoak, erreskatateetan aritzen zirenak eta sokaren mundua gertutik ezagutzen zutenak barneratu ziren langintza berritzaile horretan, sektorea lan merkatuan behin betiko egonkortuz. Euskal Herrira orain hogei urte inguru iritsi zen lan bertikalen mundua. Hiriburuetako eraikin garaiak izan ziren teknika hori ezagutzen lehenak, bai Bilbokoak eta baita Donostiakoak ere, eta pixkanaka-pixkanaka eskualdeetara zabaltzen hasi zen sektore hori. Gaur egun, langintza horretan aritzen hiru enpresa behintzat badaude Goierrin, eta eskualdez kanpo lanak ere egiten badituzte ere, oso urrutira joan gabe izaten dute lanik inguruan. Hori bai, urte osoan zintzilikako lanak egiteko adinako lan kargarik ere ez dute Goierrin, eta bestelako lan batzuei heltzen diete, teilatu lanei, esaterako. Beste edozein lan bezalaxe Garikoitz Oiartzabal eta Xabi Enrike urretxuarren kasua da horietako bat. Aurretik beste lan ba-

rago joan gabe, ikusiz gero nola aritzen diren Arcelorren nola aritzen diren fundizioan... Lan gogorrak eta ikusgarriak asko daude gaur egun». Lan gehiena komunitateekin Lan bertikalak izena du haien enpresak, eta baita sektoreak ere, baina Prestekoak haruntzago doaz, eta haien lana «altueretako lana» dela nabarmentzen dute. «Lan bertikalekin ez dugu urte

Eskalada munduan eskarmentua zutenek profesionalizatu zuten lan bertikalen sektorea Fatxadak konpontzea eta margotzea izaten dira lan bertikaletako langintzarik ohikoenak

Presteko langileetako bat, eraikin bateko hoditerian lanean. PREST

tzuetan aritu eta gero –lantegietan, arotz lanetan...– orain bost urte Prest Lan bertikalak enpresa sortu zuten elkarrekin, eta biak ala biak gustura daude hartutako erabakiarekin. Sokatan zintzilikatuta lanean hasi zirenean jendeak zer esaten ote zieten galdetuta, garbi dute erantzuna. «Hasieran jendeak zerbait esaten zigun, eta egia da garai hartan ere ikusgarria izan zitekeela gure lana, baina gaur egun jendea gauza gutxirekin harritzen da», esan du Enrikek. Oiartzabalek gogoan du zazpigarren pisutik zintzilik ikusi eta jendeak nola esaten zion bera ez litzatekeela horrela arituko. «Badakit lan aereoa dela, baina nik esaten diet ez nintzatekeela Cadizera joango kamioian, edo urruti-

Lan bertikaletako bi langile, hiriburu bateko teilatuan lanean. JON REDONDO

osoa betetzen, eta bere garaian erabaki genuen teilatua osoak egitea», zehaztu dute. Hala ere, lanik gehiena komunitateetako fatxak konpontzen eta margotzen, bajanteak edo ur-hodiak pasatzen, etxeetako barne patioak margotzen, igeltseritza lan jakin batzuk egiten, balkoiak eta miradoreak zaharberritzen egiten dute. «Lan horietarako oso-oso egokiak dira sokak, lan handiak ere ez direnez muntaia handirik ez dutelako behar». Sokak, erremintak, haiek zintzilikatzeko kakoak eta gindola izeneko eserleku moduko bat dituzte langaiak. Lan bertikalak aukeratzea aldamiotan dirua aurrezteko modua izan daitekeen galdetuta, zenbait lan «merkatu» daitezkeela onartzen dute, baina beste lan batzuetarako beharrezkoak dituzte. «Fatxada oso bat egin behar baduzu, harria ateraz eta juntatuz, aldamioa behar duzu, eta zintzilik egitekotan denbora asko pasa. Azkenean ez dakit zein aterako zatekeen merkeago».


2011ko azaroaren 10a, osteguna • goierriko hitza

Pintura Etxebizitza 15 Etxeko edo gela bateko hormak norberak margotzea, sos batzuk aurrezteko modua izan daiteke; margotzen hasi aurretik ordea, aholku batzuk jarraitu eta aurrez pintatu nahi den gela prestatzea komeni da.

Etxea margotu? Norberak egin dezake

E

txea margotzea lan handia izan daiteke, eta askok nahiago izaten dute profesionalen esku utzi. Pazientziarekin hartuz gero ordea, norberak egiteko moduko lana ere izan daitezke. Beti ere, aholku batzuk jarraituz gero. Egungo egoera dela eta, jendea ez dago dirutza handiak gastatzeko prest, eta etxea edo gela bat norberak margotzea, sos batzuk aurrezteko modu ona izan daiteke. Etxea edo gela bat margotzea ordea, ez da brotxa bat hartu eta zuzenean pintatzen hastea bakarrik. Aurrez prestaketa lan bat eskatzen du, gero emaitza on bat lortu nahi badugu behintzat. Aurreneko lana, margotu nahi dugun gela prestatzea da. Onena, posible den heinean, altzari guztiak gelatik ateratzea edo ondo estaltzea da. Gero, hormaren muga guztiak ere ondo estali behar dira; hala nola: zokaloak edo oinoholak, ateen markoak, leihoak, argien eta entxufeen estalkiak... Horretarako, egunkari zaharrak eta pintoreen zinta erabili daitezke, biak ere, merkeak eta erabilgarriak baitira. Zorua ere estaltzea komeni da, batez ere, sabaia ere margotu behar denean. Zorua estaltzeko, hobe da kartoiak era-

biltzea egunkariak baino. Hau guztia ondo eginez gero, ezusteko asko ekidin daitezke. Gela bat ondo margotzeko, argiztapen ona izatea ezinbestekoa da. Horretarako, argi gutxiko gela baldin bada, leihoak zabaldu eta bestelako argiak ere piztu daitezke. Horrela, pintatzerakoan egindako akatsak errazago ikusten dira. Leihoak zabaltzeak, badu beste alde onik ere. Izan ere, horrela errazago sekatzen da pintura, eta honek botatzen duen usaina eta gas toxikoak kanpora ateratzen dira. Pintatzerako garaian, goitik behera hastea komeni da; alegia, sabaiarekin hasi, eta gero hormak egitea. Gero, brotxa bat erabiliz, ertzak margotu; sabai ertzean eta ate nahiz leihoen markoetan arreta berezia jarri behar da. Behin hori eginda, arrabola erabiltzea komeni da, errazago margotzen delako, eta emaitza hobea uzten duelako. Pintura mota batzuk, esku bat baino gehiago ematea eskatzen dute. Zein pintura mota erabili Etxea edo gela bat norberak margotzeak, erabaki batzuk hartzea ere eskatzen du. Horretarako, zein emaitza lortu nahi dugun ja-

kin behar dugu, zein pintura aukeratu jakin aurretik. Etxeetan pintura plastikoak erabiltzen dira, usain gutxi duelako eta akatsen bat eginez gero, trapu busti batekin erraz garbitzen delako. Pintura kilo batekin, zortzi metro koadro margotu daitezke. Pintura plastikoak ordea, satinatuak edo mateak izan daitezke. Satinatuak distira puntu bat ematen dio hormari. Ondo eusten die zikinari eta denboraren joanari, baina emateko zailagoa da. Matea berriz, errazago ematen da, eta hormak izan ditzakeen irregulartasunak hobeto estaltzen ditu; hala ere, ez da satinatua bezain zikin-estalia. Sukaldeko edo bainugelako hormetarako berriz, pintura akriliko irazgaitza erabiltzea gomendatzen dute adituek. Nola aukeratu kolorea Azken emaitzan garrantzia handia izango duen beste erabaki bat, kolorearena da. Sabairako, kolore zuria gomendatzen dute, gelari argitasuna eta zabaltasuna ematen baitio. Leiho eta ateen markoak ere sabaiaren kolore berean margotzea aukera ona izan daiteke. Aldiz, gelak oso sabai altua badu, eta ‘txikitu’ egin nahi badu-

Gela bat norberak margotzea dirua aurrezteko aukera ona da. HITZA

gu, tonu ilunagoa erabili daiteke. Hormarako aukeratutako koloreak, izaera jakin bat emango dio gela horri. Hala, gorria eta laranja bezalako koloreek, bizitasuna eta optimismoa islatzen dute. Gehiegi erabiliz gero ordea, itogarriak ere gerta daitezke. Askotan, horma bat edo gune jakin bat nabarmentzeko erabil daitezke. Aldiz, berdeak eta urdinak, lasaitasuna eta oreka adierazten dute. Loge-

lan edo jangelan erabiltzeko egokiak izan daitezke. Zuriarekin konbinatuta, kontraste politak sortu daitezke. Beste batzuk berriz, nahiago dute hormak margotzeko kolore neutroak (zuria, beigea edo krema tonalitate ezberdinak) erabili. Horrek argitasuna eta zabaltasuna ematen dio gelari. Kolorea, altzariekin edo osagai ezberdinekin ere eman dakioke gelari.


goierriko hitza • 2011ko azaroaren 10a, osteguna

16 Etxebizitza Publizitatea


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.