1 minute read

S ofa , gris kolorekoa

Egongela apaintzeko sofa berri bat aukeratzeko kolorerik bilatuena grisa da , eta haren atzetik datoz , berdea , arrosa , krema , beltza ....

Etxeko altzari garrantzitsuenetako bat da sofa bertan eseerita edo etzanda ordu gehien pasatzen dugun altzaria da Egongelan protagonismorik handiena duen elementua da, bai estetikoki, bai erabilerari dagokionean Beraz, nola aukeratu sofa egokia? Diseinuari bakarrik begiratu beharrean, lehenik eta behin, kontuan izan behar da egongelaren neurria Neurtu egongelaren zabalera eta luzera, sofak izan behar duen tamaina argi izateko Espazioaren metro karratuek erabakiko dute sofa handia izan daitekeen ala ez, izkina-eredu bat hauta dezakegun, eta abar Garrantzitsuena sofa egongelaren tamainarekin orekan egotea da Ez da handiegia izan behar, traba bat egingo duelako eta egongela beteegia egongo delako Oso txikia ere ez da komeni, galduta geratuko baita

Advertisement

Sofa erabili ohi duten pertsonen kopurua ere datu garrantzitsua da sofa aukeratzeko orduan Kontuan hartzeko datua da, batez ere etxean asko bazarete edo maiz bisitak izaten badituzu

Sofaren egiturari arreta jarri beharko zaio, ahalik eta erosoe- na izan dadin Hori da baldintza nagusia Eroso ez bazaude ez erosi Aholku bat: begiratu betegarria, hainbat motatakoa izan baitaiteke Bestalde, sofaren egiturak sendoa izan behar du Materialik onenak zur trinko naturala, altzairua edo aluminioa dira

Ondoren etorriko da sofaren kolorean eta tapizeria aukeratzeko ordua Egokiena kolore neutroko sofa bat erostea da Gaur egungo modaren arabera, kolorerik erabilienak grisa, urdina, beixa, zuria eta berdea dira Gehien-gehiena aukeratzen dena, grisa da Gris neutroa ia edozein etxetara molda daiteke Hori bai, egongelaren tamainak baldintzatuko du sofaren kolorearen tonuan ere; pieza oso handi batek edo tonu biziegiak dituenak egongelako ikusmen-espazioa baldintza dezake

Bestalde, erabiltzaileen ezaugarriak eta beharrak ere kontuan izan beharko dira sofa erosterakoan, merkatuan eskaintza zabala baita Esate baterako, erabiltzaileen beharren arabera, ohea egiten den sofak edo motorizatuak aukeratu daitezke

2023ko ekainaren 9a • Gehigarria

Banakakoen xarma

B anakako besaulkiak ukitu berezia emango dio egongelari, logelari edo sarrerari Egongelan adibidez, sofei bateratasuna ematea izan daiteke funtzio bat B akarka egon nahi izatea bestea Edo txoko berezi bat sortzea hirugarrena , irakurtzeko txokoa adibidez.

L ogelan beti etortzen dira ondo aulkiak , tokia edukiz gero behintzat Eta etxeko sarreran ere bai, oinetakoak erantzi eta janztea errazteko

Besaulkiarentzako behar adina tokirik ez balego, aulki arinagoak aukeratu daitezke : aulki berezi tapizatuek edo zumitzezkoek ere funtzio bera bete dezakete Edo egoera informal baterako, puffak ere oso baliagarriak dira Aukera zabala dago merkatuan

Hori bai, banakako besaulkiaren estiloa ere faktore garrantzitsua da Aukeratu etxeko diseinu orokorrera egokitzen den estilo bat Estilo ezberdin asko daude eskuragarri, klasikoetatik hasi eta modernoetaraino Mantatxo eta kuxinekin apaindu daitezke

Behar berezietarako

B atez ere adineko pertsonak bizi diren etxeetarako, oso erosoak dira besaulki motorizatuak Bizitza errazago egiten lagunduko diegu etxeko nagusiei decoracionbeltran com micasarevista com