GoiBerri dekorazioa

Page 1

2021eko ekaina

DEKORAZIOA



3

mujer.com

dekorazio gehigarria

ERABATEKO NATURALTASUNA NATURALA DEN GUZTIAREKIKO JOERA NAGUSITU DA DEKORAZIOAREN ALOR GUZTIETAN. GOIERRIKO HAINBAT ADITUK EMAN DIGUTE GUZTIEN BERRI.

E

gungo osasun egoerak erabat baldintzatu du eguneroko bizitza. Ohitura aldaketak ekarri ditu eta horrek arrasto nabarmena utzi du baita dekorazio joerei dagokionean ere. Etxea gehiago eta ezberdin erabiltzen da, eta ondorioz, behar berrietara egokitu behar dira espazioak. Dekorazio joerei dagokionean, zalantzarik gabe, naturaltasuna gailentzen duten horiek azpimarratu behar dira. Naturan oinarritutako materialak nagusitu dira: harria, egurra, portzelana, lihoa, kotoia, zuntza... Etxe barruan natura presente izateari garrantzia ematen zaio dekorazioan, horregatik, landareak eta loreak ere aintzat hartu beharreko osagarriak dira. Jarraian hainbat adibide dituzue azken joerak ez galtzeko.


8.

SUKALDEA

SUKALDEAK Irekiak eta erabilera anitzekoak

14-15. 16-17. 18. 20-21.

8-17

BARATZE adimentsuak BAINUGELA

28-30

24-25. 30.

blog.gala.es

LOGELAK Molde naturalak OIHALAK Nortasuna emateko

EGONGELA Zaharrak berri

ARGIZTAPENA 32-33 Patrik Hagborg delikatissen.com

A U R K I B I D E A

SUKALDEA Paretetako osagarriak

santosmueblesdecocina.es

6-7.

ELKARRIZKETA. Aitziber Garmendia Txindoki Altzariak

BAINUGELAK Erosotasuna eta segurtasuna

34. 36-37.

OSAGARRIAK Nahitaezko osagarriak

38-39. 40-41.

TELELANA Bulegoa etxean

DEKORATZEKO LANDAREAK 42

BALKOIAK Etxeko errege ELKARRIZKETA. Jokin Barandiaran

Barandiaran Berrikuntzak

decorarenfamilia.com

4

dekorazio gehigarria



6

dekorazio gehigarria Sukaldeak eta bainuak

AITZIBER GARMENDIA · Txindoki Altzariak

«Gure proiektuetan sukaldea izaten da ardatz nagusia» Noiz eta nolatan sortu zen Txindoki Altzariak? Enpresa berean lan egiten zuten lau lagun goierritarrek sortu zuten Txindoki Altzariak 1978an, Juan Mugikak, Pedro Mendizabalek, Joxe Aranburuk eta Joxe Joakin Garmendiak, gure aitak. Lehendabiziko erakustokia Tolosan ireki

zuten, Gipuzkoa erdialdeko herririk handiena zelako. Gero, 1984an Beasainera lekuz aldatu ziren, sei urte horietan zehar bezero gehienak goierritarrak zirela ikusi baitzuten. Bi bazkidek jarraitu zuten Beasaingo negozioarekin, gure aitak eta Juan Mujikak.


dekorazio gehigarria elkarrizketa

7

Zertan aldatu da batez ere enpresa hasi zenetik txikientzako lekuari ere garrantzi handia ematen zaio bagaur arte? naketa egiterako orduan, garbigailuari edo labeari bezainLan egiteko eran, batez ere. Merkatuan aldaketak ematen beste. Garrantzi handia du baita ere zentzu honetan, zakadoazen moduan, haietara egokituz joan gara. Altzariak ere rrontzien kokalekuak, erosoa izatea bilatzen da, ergonomialdatu dira noski, diseinuak, koloreak, materialak... Enpresa koa... Argiztapenean eman diren aurrerakuntzei esker bezala ere handitu egin gara, Beasaingo denda hasierakoa- sukaldeak edo bainugelak beste modu batera argiztatzeren bikoitza da orain, eta kostaldera ere zabaldu gara, bes- ko aukerak biderkatu dira. Argiztapenak egindako lana dote denda bat dugu Zumaian. Gaur egun tailer bat ere ba- toretu edo zapuztu dezake. daukagu, egurrezko altzari pertsonalizatuak egiten ditugu Gainontzeko osagarrietan berrikuntza nabarmenik bezeroaren beharretara egokituta. Mahaiak, bankuak, ba- badator? rra amerikarrak... Gainazalei dagokionean batez ere, harri naturala bueltan Joerei buruz hitz egiten dugunean zertaz ari gara? dator. Orain arte portzelanikoa izan da berrikuntza naguZeinek sortzen ditu? Nondik datoz? sia, beroa ondo jasaten duelako. Eta granitoa ere asko salJoerak ferietan sortzen dira, sukaldeen sektorean azpima- du da hemen. Joera berri hau pixkanaka sartuz doa, aldarratzekoena Milango (Italia) azoka da. Berrikuntza guztiak keta ez da berehalakoa izaten. Aire-xurgatze sisteman ere bertan aurkezten dira eta haiek berrikuntza handiak eman dira, gaimarkatzen dute eramango dena. nazaletik ateratzen direnak oso bo«Joerak ferietan Milangoa bi urtez behin egiten da, gan jarri dira. Dena den, hemen dauapirilean. Pandemiagatik iaz ez zen kagun kozinatzeko moduagatik ez sortzen dira. egin eta aurten ez dakigu zer gertadugu uste eraginkorrenak izan daiBerrikuntza guztiak tuko den. Momentuz atzeratu egin tezkeenik. dute. Sektore honetan mugitzen Bainugelei dagokionean zein jobertan aurkezten garenontzat, gutxienez bizitzan era azpimarratu ditzakegu? dira, eta haiek behin bisitatu beharrekoa da. Aldaketa gehienak azulejuetan ikusJoerak asko aldatzen dira urte ten dira. Komunak eta konketa oromarkatzen dute batetik bestera? korrean zintzilikatuta joaten dira, eramango dena» Ez, asko ez dira aldatzen. Joera baerosoagoa delako. Dutxak lurraren tzuk urtetan mantentzen dira. Hoarrasean jartzen dira, eta bainuonrren adibide garbia da, adibidez, tziak ia desagertu egin dira. Kolore heldulekurik gabeko sukaldeena. Orain, pixkanaka sartzen naturalak, suabeak dira nagusi eta azken urteetan asko jaari den joeretako bat armairu lauetatik ihes egitearena da, rri da beltza iturrietan edo osagarri txikietan. markodunak nabarmentzen hasi dira. Zuria ere atzean uz- Txindoki Altzariaken jasangarritasunaren eta natuten hasi gara, kolore gehiago sartzen ari dira. Materialen al- raren errespetuaren aldeko apustua egin duzue. detik ere berrikuntza handiak ez dira ematen, hori bai, dau- Materialak aukeratzen ditugunean jatorriari garrantzi handenak teknologikoki asko garatu dira. Hori da, adibidez, la- dia ematen diogu. Galiziako Mobalco etxearekin lan egiten minatuen kasua. dugu. Altzari jasangarriak egiten dituzte, naturarekiko Espazioari dagokionean zer da eramaten dena? errespetagarriak diren prozesuak jarraituz. Materialak inBanaketari dagokionean, azken urteetan sukaldeak egon- guruan ekoitzitakoak dira, kontrolatutako baso-mozketegelara irekitzeko joera nabarmena izaten ari da. Gure tatik eratorritakoak. Plastikoa ahalik eta gutxien erabiltzen proiektuen ardatz nagusia sukaldea izaten da, bolumenak saiatzen dira, torlojugintza guztia edo tiraderak berak ere askoz ere irekiagoak dira, espazio komunekin egiten dugu altzairuzkoak dira. Enbalaje biodegradagarriak erabiltzen lan, banakakoekin baino gehiago, irlak bezalako elemen- dituzte. Gu oso identifikatuta sentitzen gara lan egiteko tuak asko jartzen dira, ate erretraktilak ere bai... etxetresna modu horrekin, hortik doa sektorearen etorkizuna.


8

dekorazio gehigarria sukaldeak

SUKALDEAK IREKIAK ETA ERABILERA ANITZEKOAK ETXE GUZTIKO DEKORAZIO JOERA NAGUSIENEN ARTEAN BEZALA, SUKALDEKO JOEREN ARTEAN ERE, MATERIAL NATURALEK PROTAGONISMOA HARTUKO DUTE SUKALDEAN.

O

sasun krisiak eraginda, 2020an bizitako itxialdiak aztarna sakonak uzti ditu aurtengo dekorazio joerei dagokienean. Orokorrean, naturaltasuna bere zentzu guztietan goraipatzeko beharra sortu da baita sukaldeko azken joerei dagokionean ere. Jarraian laburbilduko ditugu aurten gehien ikusiko ditugun joeretako batzuk. 1. SUKALDE IREKIAK ETA ERABILERA ANITZEKOAK

Ez da joera berria. Sukaldeak etxeko beste gela batera irekitzea azkeneko urteetan indarra hartzen ari den joera nagusietako bat da. Gaur egun, Goierrin egiten diren sukalde gehienak, modu batera edo bestera, egongelara irekitakoak izaten dira.

lokoloko.es

2. KOLORE NATURALAK, BAINA BELTZAK ERE BAI Sukaldea eta egongela espazio jarraitu bihurtzen diren unetik, sukaldeko altzariak paretekin bat egitea komeni da, forma edo kolore deigarriak alboratuz. Kolore neutroetarako joerak nabarmena izaten jarraitzen du aurten ere. Grisa asko eramango da aurten, baina etxea naturara gerturatzeko nahi horretan berdeek edo lur-koloreek ere protagonismoa hartuko dute. Orain arte kolore beltza dosi txikietan erabili da sukaldeak dekoratzerako orduan: gainazaletan, azpialdeko altzarietan, iturrietan. Beltza dosi handiagoetan erabiltzea apustu arriskutsuagoa izan daitekeen arren, ondo erabilita leku interesgarri eta harrigarriak sortzeko balio dezake. Sukalde beltzei dagokienean, apustua garbia da: dena beltzera. Altzari guztiak beltzez jantziko dira, eta argi puntua emateko gainazaletan zuria edo grisa erabiliko da. 3. TESTURA NATURALAK Lehengai naturalak elkarren artean nahastuko dira sukaldeetan. Aipatu bezala, etxe barruan ere, naturarekiko lotura hori gero eta nabarmenagoa izatea bilatzen da. Marmola, harria, egurra —intxaurrondoarena eta haritzarena batez ere—, zementua, granitoa... material hauek guztiek giro lasai eta eroso bat sortzen lagunduko dute. Altzarietan ikusiko ditugu batez ere, baita gainazaletan ere.

lokoloko.es

4. APAINGARRI JASANGARRIAK Orain arte jarraitutako norabide berean, apaingarriak ere natura iradokitzen dutenak izango dira. Aukeran hobe, artisau eran edo eskuz eginak, eta beti ere jasangarriak. Mendian aurkitutako adarrak, adibidez, aukera bat dira.



10

dekorazio gehigarria sukaldeak

cocina Kvik

SUKALDEA BERRITZEA

SUKALDEA BERRITZEKO ASMOTAN BAZABILTZA, AURRETIK, AZKEN JOEREN ERREPASOA EGITEA BEHARREZKOA DA.

B

ai funtzionaltasunean irabazteko, edo bai itxuraz aldatzeko, sukaldea berritu aurretik etxe osoko dekorazioarekin bat egingo duen diseinu bat aukeratzea beharrezkoa da etxeak bere osotasunean koherentzia eta oreka egokia izan dezan. Are gehiago, sukaldea egongelara irekita badago.

Behin berrikuntzekin hasita, espazioa berrantolatzeko aukerak aztertzea ere interesgarria da, daukagun espazioari ahalik eta etekin handiena ateratzeko. Berrikuntzarekin asmatzeko, eta batez ere, azkeneko emaitzak hasierako aurreikuspenak bete ditzan, puri-purian dauden azken joeren errepasoa egingo dugu.


dekorazio gehigarria sukaldeak

11

BERRIKUNTZAREKIN ASMATZEKO

1.

dmasc.es

2.

AKABERAK NAHASTEA . Ez dago zertan sukalde guztirako akabera bakar bat aukeratu beharrik. Tonu ezberdinak erabiliz jokatu daiteke, baita azpialdeko eta goialdeko altzarietan material edo ehundura ezberdinak konbinatu ere.

Vicugo

AZULEJUAK KANPORA. Batez ere paretetan. Gaur egun, aurreko paneletan ez da azulejurik jartzen, eta ohikoena hau gainazalaren akabera berekoa izatea da. Gainerako paretetan pintura garbigarri bat edo paper pintatu bat jartzea ideia ona izan liteke.

3. 4.

EGUR UKITUAK. Berdin dio lurrean edo aukeratutako altzarietan izan, sukaldean egur ukituak sartuta goxotasuna gehituko zaio, hasieran batean, hotzagoa dirudien espazio honi.

Pando

Studio McGee

GAINAZALETAKO KANPAIAK. Sukaldeko kanpaietan azkena gainazaletan integratutakoak dira. Sistema honi esker usainak modu eraginkorragoan ezabatzen dira, eta espazioan irabazten da.


elmueble.com

12

dekorazio gehigarria sukaldeak

NON ETA NOLA KOKATU ENTXUFEAK SUKALDEAN SUKALDEA BERRITZERAKO ORDUAN ENTXUFEAK NON ETA NOLA KOKATU ASMATZEA EZ DA BETI ERRAZA IZATEN. ZENBAT JARRI BEHAR DIRA? NOLA ARGIZTATU BEHAR DA SUKALDEA? Kontutan hartu, entxufeak lurretik 30 edo 40 zentimetrora kokatzea komeni dela, kanpaiaren kasuan, bere atzean jarri beharko da. Era berean, entxufeen eta balizko urharguneen artean nahikoa distantzia dagoela egiaztatu.

pccocinas.com

pccocinas.com

ETXETRESNA BAKOITZEKO ENTXUFE BAT. Sukalde guztietan hainbat etxetresna pilatzen dira. Oinarrizkoenak plaka, kanpaia, labea, mikrouhin-labea eta hozkailua dira, besteak beste. Bada, gutxienez bost entxufe jarri beharko dira, etxetresna bakoitzeko bat. Normalean, garbigailua, lehorgailua edo ontzi-garbigailua ere sukaldean izaten ditugu. Hala bada, horiek ere kontutan hartu beharko dira instalakuntza egin aurretik.

ETXETRESNA TXIKIETARAKO TOMAK. Aurrez aipatutako oinarrizko etxetresna elektrikoez gain, sukaldean etxetresna txikiak ere erabiltzen ditugu, kafe makina, zukugai-

lua edo txigorgailua, besteak beste. Noski, etxetresna txiki hauetarako entxufeak aurreikustea ere beharrezkoa da. Entxufe hauek gainazaletik 5 edo 10 zentimetrora kokatzea da egokiena. Gainontzean, adituen ez dute gomendatzen argindarra areagotzeko egokigailuak edo antzekoak jartzea, gainkarga arazo garrantzitsuak sortu baitaitezke sukaldean.


dekorazio gehigarria publierreportajea

Publierreportajea

Eraikinen paretak, energia iturri

E

guzki panelak, eguzki energia energia elektriko bihurtzeko gailu bezala ikustea da arruntena, baina arkitektura jasangarria deiturikoaren ezinbesteko atal bihur daitezke etorkizunean.

Horren adibide dira eraikinen kanpoaldean egitura janzteko inguratzaile modura erabiltzen diren eguzki panelak, BIPV deiturikoak (Ingeleseko Building Integrated Photovoltaic-tik eratorria). Energia sortzeaz gain, eraikinaren egiturako atalak ordezkatzen dituzte, orain arte erabiltzen ziren materialak ordezkatuz. Eguzki izpiak energia iturri garbi bezala erabiltzea tendentzia bihurtzen ari den garai honetan, BIPV panelek, energia iturri garbi bat eskuragarri jartzen digute, teknologia eta diseinua eraikinaren zerbitzura jarriz. Lledo energiaren teknologiari Tapia Energiak sektore elektrikoan daukan esperientzia eransteak, energia iturri garbien alde apustu egitea posible egiten dute, eraikin bakoitzaren beharretara egokituriko proiektuen bidez.

13


compraracional.com

14

dekorazio gehigarria osagarriak

BARATZE ADIMENTSUAK SMART HERB GARDEN

Clic and Grow via vilssa.com

Click and Grow etxeko Smart Herb Garden-ek etxean ortu propioa izateko aukera ematen du. Modu oso sinplean funtzionatzen du. Aparatua entxufatu eta gailuak berak hala adierazten dizunean ureztatu baino ez da egin behar belarusaintsuak etxean hazteko.

Tamainaz handiagoa da Urban Cultivator delakoa, 60 zm ditu zabalean eta sakoneran. Gailu honek sukaldean lorategi bat izateko aukera ematen du, urte guztian zehar belar freskoak, kimu jangarriak edo ‘microgreens’ delako landare jangarriak hazteko gaitasuna du.

ecoinventos.com

URBAN CULTIVATOR


dekorazio gehigarria osagarriak

15

ORTU ADIMENTSUAK errealitate bat dira dagoeneko. Horiei esker, zure sukaldetik irten gabe belar-usaintsuak edo barazkiak urte guztian zehar eskura izateko aukera izango duzu. Merkatuan modelo ezberdinak daude aukeran, diseinu aldetik politak dira, eta ur-bonbak egiten duen soinua lasaigarria ere suertatu daiteke. Sistema hidroponikoa dute guztiek, hau da, landareak lurrik gabe hazteko sistema bat da. Loreontzi adimentsuak dira, landareak espazio txikian eta argi naturalik gabe hazteko gai diren gailuak dira.

SMART GROW

Lilo via planetahuerto.es

Bosch via computerhoy.com

Bosch etxeko Smart Grow gailua bi neurritan dago eskuragarri merkatuan: hiru landare aldi berean hazteko gai dena bata, eta sei landare ere hartzen dituena bestea.

LILO PRÊT À POUSSER Lilo etxeko ortu adimentsu honen oinarria eta zurtoina banbuz eginak daude. Loreontziak eta flotagailuak ABS materiala daukate eta barneko argia aluminiozkoa da.


16

dekorazio gehigarria sukaldea

PARETETARAKO OSAGARRIAK SUKALDEAN ESPAZIOA ONDO APROBETXATZEKO OSO PRAKTIKOA DA PARETETAN OSAGARRIAK JARTZEA.

S

ukaldean espazioa gustuz dekoratzeko eta ordenean irabazteko modurik praktikoena paretan jartzeko sistemak dira, zalantzarik gabe. Gaur egun, mota askotakoak daude merkatuan. Badira marka onenek eskaintzen dituzten diseinuzko sistemak, baita, oinarrizkoagoak direnak ere, merkeago erosi daitezkeenak denda espezializatuetan. Sistema hauek labanak, sukaldeko papera edo espezieak gordetzeko potetxoak ordenatuta eta eskura edukitzeko aukera ematen dute, baita, nola ez, sukaldea modu originalean dekoratzeko aukera ere.

cocinasconestilo.net

Keinu txikietan dago gakoa Orokorrean, metalezko xaflak izaten dira gehientsuenak. Borobilak edo karratuak izan daitezke, eta euskarrien bidez finkatzen dira paretara. Xafla hauetatik zintzilikatu daitezkeen elementu ezberdinak daude aukeran merkatuan. Gure gustuaren eta sukaldeari eman nahi diogun diseinuaren arabera antolatu daitezke osagarri hauek. Aukera praktikoa eta erakargarria dira, sukaldean erabiltzen ditugun osagarri horiek sukaldariaren eskura egon daitezen, anabasarik sortu gabe.


dekorazio gehigarria sukaldea

17

Hainbat elemetu, hamaika aukera

1.

2.

TXUKUN ETA BETI ONDO GORDETA . Eskura eduki nahi ditugun elementu guztiak txukun eta modu ordenatuan gordeta edukitzeko lekurik ez izatea arazo handia bilakatzen da egunerokoan. Paretak hutsik izaten ditugu sarri, eta horiei beste erabilera bat emateak kaosarekin eta anabasarekin amaitzeaz gain, sukaldeari beste ukitu bat ematen lagunduko digu.

cocinasconestilo.net

cocinasconestilo.net

NORBERAREN GUSTUAREN ARABERAKOAK. Sukalde txikietan, altzari edo kaxoi nahikoa ez dagoen horietan, batez ere, oso praktikoa gerta daiteke sukaldeko erreminta eta lanabesak gordetzeko sistema hau. Kasu askotan obra gutxi eskatzen dute eta alokairuko etxeetan jartzeko ideia ona izan daiteke. Barra, kako edo apalak euren artean konbinatuta konposizio ikusgarriak sortu daitezke.


18

dekorazio gehigarria logelak

MOLDE NATURALAK LOGELETAN JOERA RUSTIKO-MODERNOAK, LOREDUN ESTANPATUAK ETA KOLORE NEUTROAK AZPIMARRATU BEHAR DIRA LOGELETAKO DEKORAZIOAREN JOERETAN.

estiloydeco.com

L

ogelaren dekorazioari dagokionean hainbat estilo nabarmendu dituzte adituek 2021 urterako. Aukerak anitzak dira, baina orokorrean lasaitasuna eta naturaltasuna iradokitzen dituzten diseinuak azpimarratu behar dira aurtengo joerei dagokionean. Logela rustiko-modernoak estilo erromantiko klasikoaren berrinterpretazioa dira. Egurrezko altzari rustikoak gailentzen dira logeletan, material naturalez eta oihal leun eta erosoez jantzita. Kutsu modernoa ukitu-industriala duten osagarriekin gehituko zaie, beti ere diseinu soila duten piezak aukeratuta. Joera rustiko-modernoa erosoa, sinplea eta dotorea da. Loredun estanpatuak ere indarra hartuko dute diseinuari dagokionean. Mantetan, kuxinetan, alfonbretan, gortinetan edo tapizatutako altzarietan ere ikusiko ditugu, baina batez ere, oheak jantziko dira lorez. Estanpatu handiak eta deigarriak izango dira, koloretsuak. Horregatik, dekorazio sinple eta kolore neutroekin konbinatzea komeni da. Altzariei eta osagarriei dagokienean, diseinu linealak bogan jarraitzen dute aurten ere, pasa den urteetako joerei jarraituz. Altzari aerodinamikoak baina sinpleak nabarmenduko dira. Forma borobilak eta karratuak elkarren artean konbinatuko dira, loreontzi borobilak, ispilu dotoreak, lanpara sotilak eta estilo lineala duten osagarriak, adibidez. Koloreei dagokienean, tonu neutroen aldeko apustua egin da berriz ere. Grisa izango da nagusi, bere aldaera guztietan, baita xanpaina edo beixa ere. Grisak eta beixak elkarren artean konbinatuta bake sentsazioa eta armonia gailenduko dira logelan. Kolore puntua osagarriekin emango zaio osotasunari. Berde-menda udaberrirako egokia izan daiteke, urdin ilunak udararako eta berde ilunak aproposak dira neguko hilabeterik hotzenak gozatzeko. Oherako jantziekin eta koloreekin jarraituz urdina ere nabarmenduko da logeletako dekorazio joeretan. Urdinak ez du zertan hotza eta deserosoa izan behar. Kolore argiko egurrezko altzariekin konbinatuz gero, emaitza dotoreak lortzen dira. Egurra tratatu gabea eta ahalik eta naturalena izatea gomendatzen da, bai lurrean, bai gainontzeko altzarietan ere.



20

dekorazio gehigarria oihalak

OIHALAK ETXEARI NORTASUNA ETA GOXOTASUNA EMATEKO OIHAL NATURAL ETA ORGANIKOETARAKO JOERA ARGIA DA AZKEN URTEETAN. KOLORE NATURALAK ETA ESTANPATU GUTXI DUTENAK NABARMENDU BEHAR DIRA.

O

ihalek eta ehunek pisu handia dute etxe bat dekoratzerako orduan. Dekorazio prozesuan aukeratzen diren azkenetariko elementuak badira ere, ez dira garrantzi gutxien dutenak, ezta gutxiago ere. Funtsezkoak dira adierazi nahi dugun estiloa eta itxura definitzeko, baita edozein espaziori izaera jakin bat emateko ere. Agurtzane Iturbe dekoratzaileak bi alderdi azpimarratu ditu zentzu horretan. Haren iritziz, oihalek «nortasun handia» ematen diote etxeari. «Gaur egun, altzariak estandarragoak dira, linealagoak. Oihalen bitartez, testura eta bolumena ematen zaio dekorazioari, baita kolorea ere». Dagoen aukera zabalaren artean, bakoitza tonu, koloregama edo ehundura jakin batzuekin beste batzuekin baino gehiago identifikatzen da. «Horregatik diot nortasuna ematen diotela etxeari; norberaren ukitua emateko bitarteko ezin hobea direlako». Nortasuna batetik, baina goxotasuna ere bai, bestetik. «Oihalak jartzen diren momentuan etxeak beste izaera bat hartzen du, goxoagoak bihurtzen dira. Oihalik ez dagoen etxeetan oihartzun gehiago egoten da, adibidez»..

Josune Zarandona

FILOSOFIA BERA ETXE GUZTIRAKO Garai batean etxebizitza bateko gela bakoitzak bere dekorazio propioa izatea ohikoa zen bezala, gaur egun, etxeak bere osotasunean jarraikortasun bat izatea lehenesten da, baita oihalekin dekoratzerako orduan ere. «Gela bakoitzak izan dezake nortasun propioa, noski; baina oinarria, hau da, oihalen kalitatea, sentsazioa edo filosofia bera izango da etxe guztian», zehaztu du Iturbek.


AGURTZANE ITURBE · Dekoratzailea

«Garai batean ia pentsaezina zen lihozko ezer etxean jartzea. Asko zimurtzen zirenaren ospea zuten»

Koloreei dagokionean lur-koloreak, edo kolore naturalak gailendu dira. «Estanpatuak ere bai, baina dosi txikietan. Difuminatuak, loreak edo motibo organikoak ugaritu dira aurten». Geometrikoak ere jarraitzen dute, baina pasa den urteetan baino modu apalagoan. Iturberen iritziz, gaur egun oihal gutxiago erabiltzen da dekoratzeko. «Garai batean oihalak edozer forratzeko erabiltzen ziren, tulipak, pertsianen kaxak, gortinak..., gaur egun beste neurri batean erabiltzen dira». Amaitzeko, kalitatean inbertitzea garrantzitsua dela uste du Iturbek. «Gehiago irauten dute, eta lihoa edo kotoia hondatzen badira ere, beste grazia batekin egiten dute. Azken batean, kalitatezko materialek zahartze hobea dutela uste dut».

Josune Zarandona

Oihalgintzan joerak ez dira urte batetik bestera aldatzen, «urteetan markatzen joaten den zerbait da». Gaur egun, dekorazioan orokorrean bezala, oihaletan ere naturaltasuna bilatzen da, horregatik ehun naturalek hartu dute protagonismo guztia. «Kotoia, lihoa eta ehun organikoak» dira gehien erabiltzen direnak, Iturberen arabera. «Oihalek ukitzera gonbidatu behar dute, ikusi eta ukitzeko sentsazioa piztu behar dute». Ehundura aldetik aberatsak izaten dira. Kuxinetan, ohegainekoetan edo izaretan oihal sintetikoak baztertu dira. Zentzu horretan, pentsatzeko modua ere aldatu da: «Lihoa, adibidez, beti egon izan da, baina garai batean ia pentsaezina zen lihozko ezer etxean jartzea. Asko zimurtzen zirelako ospea zuten, besteak beste. Gaur egun, zimur horiek beste begi batzuekin ikusten ditugu, politak ere iruditzen zaizkigu».

21

josune Zarandona

dekorazio gehigarria oihalak




24

dekorazio gehigarria egongelak

westwing.es

ZAHARRAK BERRI EGONGELAN

GARAI BATEKO JOERAK BUELTAN DIRA, ERABERRITUTA BADA ERE. MATERIAL NATURALEZ, BEIRAZKO OSAGARRIEZ EDO ‘CANNAGE’ MOTAKO ALTZARIEZ JANTZIKO DIRA EGONGELAK

E

gongelak elkartzeko, jateko, erlaxatzeko, kirola egiteko edo lanerako lekuak bilakatu dira. Pandemiak bizi ohiturak aldatzera derrigortu gaitu, eta hori nabarmena da baita dekorazio joerei dagokionean ere. Egongelak erabilera anitzeko gelak bihurtu dira, bizitza gehiago egiten dugu bertan, eta ondorioz dekorazioa ere behar berrietara egokitu da.

Etxeko gainontzeko gela guztietan bezalatsu, egongelan ere naturarekiko lotura lehenesten dute iaztik gailendu diren dekorazio joerek. Material naturalak, kolore suabeak, eta landareak ezin dira falta aurten egongeletan. Ehundurak Egongelak gustura egoteko leku bat izan behar du, elkar-


dekorazio gehigarria egongelak

25

tzeko edo erlaxatzeko erabiliko duguna. Zentzu horretan, ehundura ezberdinek zeresan handia izango dute, sentsazioak sortzen baitituzte, eta ukitzera gonbidatu. Harria, marmola edo egurra nagusitu dira materialetan. Paretetan zein osagarrietan ikusiko ditugu. Paretak dekoratzerako orduan, paper pintatuak aukera egokia dira, obra handiegirik egin gabe testuran irabaziko dugulako.

Naturaltasuna beti irabazle Material organikoak eta zuntz naturalak paper garrantzitsua jokatuko dute. Zumezko edo ratanezko altzari asko ikusiko dira. Kuxinak, gortinak edo besaulkietako estalkiak oihal naturalez egindakoak izango dira: zetazkoak, lihozkoak edo kotoizkoak. ‘Cannage’ estiloko altzariak Altzariei dagokionean joera nabarmena da cannage estiloko altzarien itzulera. Saretazko altzariok aulkietan, arasetan, mesanotxeetan edo armairuetan ere ikusiko dira. Baita mahai-zapi indibidualak bezalako osagarrietan ere.

time-for-fashion.blogs.elle.es

Landareek egongelak konkistatu dituzte Nahiz eta hirian bizi, naturarekiko harremana presente izatea beharrezkoa bilakatu da eguneroko bizitzan. Ez da zerbait berria, azken urteetan gero eta indar gehiago hartzen ari den filosofia da. Diseinatzaileek ere hortik edan dute, eta dekorazioan integratu dute. Landareek egongelak ez ezik, logelak, bainugelak eta sukaldeak ere konkistatu dituzte. Palmondoak eta monsterak nagusitu dira, batez ere. Lore lehorrak ere aukera erosoa dira, ez baitute mantenurik behar. Belar exotikoek ere bere lekua egin dute, panpa-belarrak eta kotoi-adarrak, batez ere, azken hauen artean.

westwing.es

Beira bueltan da 80ko hamarkadako etxeetan kristal ketuak, plisatuak edo tindatuak oso bogan egon ziren. Desagertu egin ziren gero, eta beirak material hotzaren eta deserosoaren ospea hartu zuen. Beiraren erabilera gaurkotu egin da eta bueltan da dekorazio joera berritzaileenetan. Osagarrietan ikusiko da batez ere, lanparetan, mahaietan edo apaletan.


26

dekorazio gehigarria mahaien dekorazioa

MAHAIAK ERE APAIN JANTOKIKO MAHAIAK EZ DIRA OHARKABEAN PASATZEN EGONGELA BATEAN. AUKERATUTAKO MAHAI MOTAREN ARABERAKO OSAGARRIEK ESPAZIOA EDERTZEN LAGUNDUKO DUTE.

E

gongela askotan jantokiko mahaia da, sofarekin batera, protagonismo gehien hartzen duen altzarietako bat. Jateko erabiltzen ez denean, elementu dekoratibo bilakatu daiteke hainbat osagarri modu egokian jarrita. Osagarri horiek egongelako gainontzeko dekorazioarekin bat etortzea ezinbestekoa da emaitza biribila lortzeko.

MAHAI BOROBILAK

Kenay Home

Tamainaz txikiagoak direnez, osagarriak ere proportzioan jarrita emaitza hobea lortuko da. Beirazko loreontziak erabili daitezke eta adar lehorrak sartu. Beiraren gardentasunari esker adarrak erabat ikusiko dira.

MAHAI LAUKIZUZENAK

Kenay Home

Beren tamainagatik eta diseinuagatik konposizio politak egiteko aproposak dira mahai laukizuzenak. Simetriarekin jolastu daiteke, goiko argazkian bezala. Material eta tamaina ezberdinetako loreontziak erabili daitezke, eta lorez apaindu.

Beirazko mahaiek dotoretasuna iradokitzen dute. Gardenak direnez, espazio gutxiago beteten dute. Materialekin jolastuz, zeramikazko loreontziak egoki ezkontzen dira beirazko mahaiekin. Forma originala badute, askoz hobe.

Banak Importa

BEIRAZKO MAHAIAK



28

dekorazio gehigarria bainugelak

EGURRAREN, HARRIAREN ETA MARMOLAREN KONBINAKETA GAUR EGUNGO BAINUGELAK EGUNEKO TENTSIOAK ASKATZEKO BABESLEKU ETA ERLAXATZEKO LEKU BIHURTU DIRA. EROSOTASUNA ETA EDERTASUNA LOTUTA DOAZ.

A

rropetan gertatzen den bezala, moda pasareletan eta aldizkarietan ikusten dena eta bezeroek aukeratzen dutena, ez dira bat etortzen askotan. Izan ere, bainugela bat aukeratzeko edo erreformatzeko garaian, denboran ondo iraungo duena eta aspertuko ez duena aukeratzen dute gehienek. Beasaingo Antonio Elosegi Saneamenduak dendako Eider Jimenezen esanetan, gainera, goierritarrak ez dira ausartegiak, «gauza neutro asko saltzen da». Pareta eta zorurako kolore neutroak eta argiak dira erabilienak, txuri, gris edo beix tonalitateetakoak. Gero eta gehiago, mateak. Egur (kolore desberdinetakoak) edo harri imitaziokoak eta marmola (pieza handiak), azulejo eta baldosa handiak, ertz zuzenekoekin, zirriztu gutxiago geratzeko. Kolore bixiagoko, edo forma eta erliebe desberdineko azulejo txikiagoak pareta zati batean ja-

rrita hautsiko da monotonia. Egurra gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari denez, aukera bat dutxaren barruan eta zoruan egur imitazioa jartzea, eta gainerako paretetan txuria, grisa edo beixa. Zorurako terrazoa ere itzultzen ari da pixkanaka; baina sinpleagoak, gris, beige edo txuri tonuetan. Kolorea, osagarrietan sartuko dugu.

EGURRA GERO ETA GARRANTZI HANDIAGOA HARTZEN ARI DA BAINUGELETAN ERE

Altzaria, kaxoiduna, zintzilikatua Errebestimentuetan bezala, altzarietan ere egurra itzuli da, askotan beste kolore (txuria edo grisa) edo material batzuekin konbinatuta. Bainugelako altzariari dagokionean, kaxoi handiko altzariak dira nagusi, batez ere, zintzilikatutakoak. Konketak, korianezkoak, portzelanazkoak edo harrizkoak. Altzariaren gainean jarritako konketak bogan daude, baina garbitasunari dagokionean, ahalik eta juntarik gutxien daukatenak dira gomendagarrienak. Korianarekin egindakoak adibidez, mateak. Komunerako oso material ona da eta aukera asko ematen


dekorazio gehigarria bainugelak

ditu. Bestalde, ispiluetan aukera zabalduz doa: borobilak, karratuak ere bai, obalatuak, gainean zintarekin.... Beltzaren ukitua kaniletan Kolore argiekin eta neutroekin batera, beltza ere indarrean sartu da, batez ere, betiko kanil eta manpara kromatuen tokian. Harrera ona izan du. Elegantzia ukitua ematen dio. Doratua ere bidea egin nahian dabil, baina gehiago kostatzen ari zaio. Manparetan ere errail beltzak hasi dira. Manpara gehienak gardenak jartzen badira ere bainugelari zabaltasuna emateko, serigrafiarekin ere jolas daiteke. Manparek karearen aurkako tratamendu berezia izaten dute. Dutxak, ahalik eta handienak Bainuontzia edo dutxa aukeratu behar izaten da sarritan. Bezeroen gehiengoak dutxa jartzen du, baina egia da umeek asko gozatzen dutela, eta bainuontziaren aukera egiten dutela guraso gazte askok. Dutxaren kasuan, hori bai, ahalik eta dutxarik zabalena eta handiena jartzen saiatzen dira bezeroak, dutxako momentua ahalik eta erosoena izan dadin. Jimenezen esanetan, garai batean, «borobil erdiko dutxak jartzen ziren, ahalik eta toki gutxien hartzen zutenak. Orain, berriz, zenbat eta handiagoa hobeto. Gaur egun, dutxako platerak neurrira egiten dira eta ez dago arazorik. Lehen portzelanikoekin neurri zehatz batzuk zeuden, orain neurrira mozten dira eta aukera ematen du, platera zure gustura jartzea. Txukunagoa geratzen da».

29


30

dekorazio gehigarria bainugela

EROSOTASUNA, SEGURTASUNA EROSOTASUNAK SEGURTASUNA DAKARRELAKO, BAINUGELAN ERE KOMENI DA BIZI KALITATEA HOBETUKO DUTEN NEURRIAK HARTZEA. GERO ETA AUKERA ZABALAGOA DAGO. DUTXAK, MANPARAK Dutxaren platerak (irristatzen ez dutenak) nahi den altueran jar daitezke gaur egun, arrasean ere bai, ahalik eta koskarik txikienarekin, erosotasunean eta segurtasunean irabaziz. Manparen kasuan, gainera, gaikaldeko errail bakarrekoak daude orain, koska txikiagoarekin. Obrako dutxa baino gomendagarriagoa da: «Obrakoa tela asfaltikoarekin egiten da eta horrek iraupen bat dauka, juntatan arazoak eman ditzake».

GARBITU ETA LEHORTU Komunaren altueraren neurria oso garrantzitsua izaten da adinean aurrera doazenentzat. Erosotasunari eta bizi kalitatearii begira, egin beharrekoak egin eta gorputzeko parterik intimoenak urez garbitzeko eta haizearekin lehortzeko sistema dutenak ere aukera ona dira. Uraren tenperatura eta txorrotadaren indarra finkatu daiteke.

SENTSOREEN BIDEZ, UKITU GABE COVID-19aren ondorioz, kutsatzeak saihesteko hartutako neurriak kontuan hartuta, sentsoreen bidez, ukitu gabe funtzionatzen duten kanilen, komunen eta haize lehorgailuen merkatua nabarmen handitu da. Eider Jimenezen esanetan, «orain arte oso murritza izan da esparru hori, baina orain pandemiagatik bizkortu egin da. Batez ere, leku publikoetan eta tabernetan erabiltzen hasi dira».



32

dekorazio gehigarria argiztapena

ARGIA DEKORAZIO ITURRI ARGIZTAPENA ELEMENTU DEKORATIBO BAT GEHIAGO DA. LANPAREK EDOZEIN TXOKO INDARTZEKO GAITASUNA DUTE, BAITA ESPAZIOAK BANATZEKOA ERE.

E

txe baten dekorazioa diseinatzerako orduan, argiztapena aintzat hartu beharreko elementuetako bat da. Barneko zein kanpoko argiztapenak etxeko leku ezberdinetako edertasuna indartu behar du. Era berean, gune hauek praktikoak eta erosoak bilakatu behar ditu. Gero eta presenteago dagoen ingurunearekiko sentsibilitateak eta bizimodu jasangarriago baterako joerek argiztapenaren munduan ere aztarna utzi dute: lanparak egiteko materialetatik hasi, eta energia kontsumoan aurrezteko gailuak lehenesteraino.

iluminoteca.com

ARGIZTAPEN EGOKI BATERAKO GAKOAK Kanpoko lanparak nagusitu dira aurtengo joeren artean, osasun krisiaren ondorioz etxeko balkoiak edo terrazak gehiago erabiltzen direlako. Ahalik eta probetxu handiena ateratzeko argiztapen egoki bat izatea funtsezkoa da. Argiztapenaren bitartez, funtsean, ondoko helburu hauek lortu behar dira: argi naturala indartzea, argiztapena


dekorazio gehigarria argiztapena

33

espazioak banatzeko bitarteko izatea eta naturarekiko fusioa bilatzea, besteak beste. Etxe barruan ahalik eta argi natural gehien izatea da egokiena, baina kasu guztietan ez da posible izaten. Halakoetan, argi puntuak jartzea eta argiztapen egokiena aukeratzea derrigorrezkoa da. Argiztapen on bati esker irekitasun sentsazioa areagotu daiteke, adibidez.

Argiztapena antolatzerako orduan, indartu nahi diren guneak mugatu behar dira lehenengo, gune bakoitzari emango zaion erabilera zein izango den aintzat hartuta. Gune bakoitzaren barruan, politenak edo praktikoenak izan daitezkeen elementu dekoratiboak nabarmenduko dira lanparen laguntzaz. Aurten, zuria eta kolore naturalak dira nagusi osagarri hauen artean. Etxean naturaren presentzia indartzea dekorazioaren alor guztietan errepikatzen den joera da. Baita argiztapenari dagokionean ere. Zentzu horretan, nagusitzen ari dira material birziklatuarekin edo naturalekin egindako lanparak, baita natura imitatzen duten materialak erabiliz egindakoak ere. Sokak, egur naturalak, jutea, buztina edo ratana daude nabarmentzekoen artean. Joera nagusia ez diren arren, animalia itxurako lanparak ari dira pixkanaka agertzen. Zalantzarik gabe ez da jarraitzaile gehien bilduko dituen elementua izango, baina ausartenentzako aukera bat izan daitezke.

elmueble.com

MATERIAL NATURALAK LANPARETAN


34

dekorazio gehigarria osagarriak

NAHITAEZKO OSAGARRIAK OSAGARRIEK, NAHIZ ETA TXIKIAK IZAN, ETXEKO EDOZEIN TXOKO EDERTZEKO BALIO DUTE, ZENBAIT KASUTAN PRAKTIKOAK ERE IZAN DAITEZKE.

ZUNTZEZKO SASKIAK

elmueble.com

Zuntzezko edo kanaberazko saskiak azken urteetan asko ikusi diren osagarriak dira, baita aurten ere. Edozein lekutan geratzen dira ongi:, egongelan, bainugelan, sarreran... Ukitu naturala emango diote espazioari eta dena ordenatuta edukitzeko balio dute.

KUXINAK EDONON

elmueble.com

Nahitaezko osagarria dira etxe guztietan. Aukeratutako material eta estanpatuari esker nortasuna emango dio etxeko dekorazioari. Espazioak erosoagoak bihurtzen dira kuxinei esker. Tamaina, forma eta ehundurak nahastuz konposizio ederrak sortu daitezke.

elmueble.com

KANDELEN ARGITAN Erretilu baten gainean taldeka jarri daitezke, altura ezberdinak konbinatuz. Kandela zuriak beti dira aukera egokia, eta aromatikoak badira usain goxoz jantziko dute etxea. Kandelen argiak bake sentsazioa areagotzen dute eta giro lasaiak sortzeko osagai ezinbestekoak dira.



36

dekorazio gehigarria bulegoa etxean

TELELANERAKO TXOKO BAT GEROZ ETA PERTSONA GEHIAGOK ETXETIK EGITEN DU LAN. HONA HEMEN BULEGOA ETXEAN JARTZEKO ADIBIDE BATZUK.

E

txean lan egitea, ez da beti ematen duen bezain erraza, eta garrantzitsua da, baldintza onenetan lan egin ahal izatea. Olaberriako Bikain altzariak denakibilbide luzea du altzarien sektorean, eta telelanerako txoko bat egokitzeko hainbat gako eman ditu. Batetik, espazio lasai bat aurkitzea, kontzentrazioa erraztuko duena eta gustura sentituko zarena. Bilatu zarata eta mugimendu handieneko guneetatik urrun dagoen txoko bat, ahal dela, argi natural nahikoa duena. Behin etxean lan egiteko tokia zein izango den aukeratuta, sinpletasuna da aliatu onena. Saiatu, lanerako tokia objektuz ez betetzen eta kolore argitsuen aldeko apustua egiten. Neutroen paleta eta egur argiko tonalitateak ezin hobeak izango dira apaintzeko. Ukitu pertsonala Bulegoa etxean izateak badu abantaila bat, eta hori da, ukitu pertsonala ematea posible duzula. Lanerako espazioa zure egiteko, elementu desberdinak erabil ditzakezu; gustuko argazki bat, landare bat, oso gustuko duzun objektu bat... Denak balio du gustura sentituko zaren ingurune atsegin hori lortzeko.


dekorazio gehigarria bulegoa etxean

Gustura lan egiteko bi gako

1.

ESPAZIOA ONDO APROBETXATU. Bikain altzariak espazioa ondo aprobetxatzearen aldekoa da. Kontutan izanik, oso posible dela, etxean ofizina jartzeko gela huts bat ez izatea, erabilpen anitzetarako gela bat jartzea aukera egoki bat izan daiteke. Kontzeptu hortara heltzeko, altzariak badaude merkatuan; lanerako mahaia, almazenajerako apalak dituena, eta aldi berean, ohe edo sofa bihur daitekeena segundu gutxian.

2.

KOLOREAK . Koloreen gaia, tendentzia kontua bai, baina bezeroaren gustuaren araberakoa ere bada. Badira kolore ilunagoen aldeko apustua egin ohi dutenak, eta kontrara, kolore argiagoak nahiago dituztenak ere badaude. Hori oso kontutan dute Bikain altzariaken, baina lanerako, kolore argiak gomendatzen ditu. Dena den, norbera gustura sentitzea da garrantzitsuena.

37


38

dekorazio gehigarria balkoiak

BALKOIAK ETXEKO ERREGE EGURALDI ONA LAGUN ETXEKO BALKOIAK GEHIAGO ERABILTZEKO GARAIA IRITSI DA. NAHIZ ETA BALKOI TXIKIA IZAN, ELEMENTU EGOKIAK AUKERATUTA ITXURA BERRITUKO DIOGU.

Salva Rodriguez. Bigmat Urbil

Z

alantzarik ez dago, azken urte honetan etxeetako balkoiek garrantzia berezia hartu dutela, hein handi batean, osasun krisiaren ondorioz bizitzako itxialdiagatik. Orokorrean balkoi txikiak dira nagusi Goierriko etxebizitza gehientsuenetan. Garai batean, balkoiak isteko joera nagusitu zen, etxebizitzari metro koadroak gehitzeko helburuz. Gaur egun, kontzeptua aldatu egin da, eta etxean bertan bada ere, aire librean egoteko leku bat izateari garrantzia handia ematen zaio. Lazkaoko BigMat Urbil dendako Salva Rodriguezek hainbat aholku eman ditu, balkoiak atsedenerako leku apropos bihurtzeko: «Ahalegin gehiegirik egin gabe eta diru gutxi gastatuta itxura berri bat ematea dirudiena baina errazagoa» dela uste du. Merkatuan aukera zabala dago. Urrutira joan gabe, Lazkako BigMat Urbilen balkoia dekoratzeko beharrezko elementu guztiak aurkitu daitezke. Rodriguezentzat «belar artifiziala, kanpoko altzariak, landare naturalak edo artifizialak, eta argiztapena» dira gako nagusiak.


dekorazio gehigarria balkoiak

39

Salva Rodriguez. Bigmat Urbil

1.

BELAR ARTIFIZIALA. Balkoietako zorua belar artifizialez estalita itxura erosoa lortzen da ahalegin handirik egin gabe. Ur irteera egokia duela ziurtatzea garrantzitsua da, istripuak saihesteko. Neurrira mozten dira, eta erraza da nahi denean jarri edo kentzeko.

2.

KANPOKO ALTZARIAK . Mahaia eta pare bat aulki jarrita, balkoiaz eroso gozatu ahal izango da. Tekazkoak, PVC-zkoak edo plastiko iraunkorrekoak izan daitezke. Bilgarriak badira hobe, leku txikietarako egokiagoak dira, eta ez dute ia lekurik hartzen.

Salva Rodriguez. Bigmat Urbil

KANPOAN EGOTEKO EGINAK

LANDAREAK. Landareak eta loreak, balkoietan klasiko bat dira. Kolore puntua emateko osagarri bikaina dira. Balkoi txikienetan forma bertikala dutenak egokiak dira. Naturalak edo artifizialak izan daitezke.

4.

ARGIZTAPENA. Argiztapen goxo bati esker gauez ere balkoia erabili ahal izango da. Girlanda argidunak balkoiko barandan bildu daitezke. Pilazkoak badaude, baita eguzki argiarekin kargatzen direnak ere.

clara.es

balcones.shop

3.


40

dekorazio gehigarria elkarrizketa

Jokin Barandiaran · Barandiaran Berrikuntzak

«Pandemiaren eraginez lan igoera handia nabaritu dugu, batez ere aurten» Barandiaranen etxebizitzak eta mota guztietako lokalak berritzen espezialistak zarete. Horretan zabiltzate azken 40 urteotan. Aita hasi zen igeltsero bezala. Denda txiki batekin hasi ginen eta urteekin negozioa zabalduz eta handituz joan da. Komunetako eta sukaldeetako erreformak egiten hasi ginen, baina gaur egun, etxe baten barruan egin daitezkeen lan guztiak egiten ditugu. Gehienbat etxebizitza integralak egiten ditugu, bai sistema, eta baita dekorazio aldetik ere. Berrikuntzak egiten dituzuenean, batez ere zer da bezeroek eskatzen dizuetena? Dekorazio estiloari dagokionean, oinarria estilo nordikoa

da. Etxe argitsuak dira nagusi, argi naturala ahalik eta gehien aprobetxatzea bilatzen da. Kolore argiak nabarmentzen dira, etxe goxoak helburu. Materialei dagokienez, naturalek indar handia dute: harriak, egur naturalak, zeramikak, portzelanak... ehunak ere asko erabiltzen dira, hauek ere ahalik eta naturalenak. Orain beste joera bat ere gehitu zaio nordikoari, nahasketa bat dago. Minimalismotik ere hartzen dira zenbait joera: linea zuzenak, bandarik gabeko ateak... Asko eramaten da baita ere, joera industriala dosi txikietan: burdingintza edota osagarriak beltzean. Komuneko osagarrietan, iturrietan, gelak banatzeko beira beltzezko eta kristalezko ateetan, batez ere.


dekorazio gehigarria elkarrizketa

Barruko banaketari dagokionean aldaketak eman dira? Azken urtetan, eta batez ere pandemiaren eraginez, nabaritu ditugu hainbat aldaketa banaketari dagokionean. Gaur egun, garrantzi handia ematen zaio balkoi edo terraza bat edukitzeari. Garai batean, balkoiak isteko eskatzeko ziguten, etxeak metro koadrotan irabazteko. Kanpora irteteko eduki dugun behar horren ondorioz, behar handiagoa dago barrualdea kanpoaldearekin konektatzeko, horregatik leiho handiagoak eskatzen dizkigute, beirate handi eta

41

marko gutxikoak. Banaketari dagokionean, orain beti gordetzen zaio leku bat lana egiteko txokoari. Behar hori ere sortu da, gero eta gehiago egiten baitugu lan etxetik. Pandemiak nolako eragina izan du etxeen eraberritzeei dagokionean? Lan igoera handia nabaritu dugu, batez ere aurten. Dekorazioaz gainera, ikusi dugu jendeak etxe barruko konforta ere asko baloratzen duela orain. Kalitatezko aire bat arnastea etxe barruan, ur kalitateari dagokionean... Horri lotuta Passivhaus motako etxebizitzei garrantzi handia ematen diozue Barandiaranen. Bai. Passivhaus etxeak eraikitzeko erabiltzen den eta Europatik datorren estandar bat da. Printzipio ezberdinetan oinarritzen da: aireztatze sistemak, efizientzia altua eta hermetismoa. Passivhaus bat oso estandar zorrotza da, berrikuntzetan guk oinarri batzuk hartzen ditugu eta dagokion erreformara egokitu. Mota honetako etxebizitzak izango dira etorkizuneko etxeak? Bai. Alemanian lehendabiziko etxe pasiboa orain dela 50 urte egin zuten. Hemen 50 urte atzera gaude zentzu horretan, baina gero eta gehiago dira. Kontzientzia badago zentzu horretan, guk orain egiten ditugun etxeek ez daukate orain hamar urte egiten genituenen antzik. Erabat aldatu dira, eta aldaketarik nagusienak isolamenduan, leihoetan, hermetikotasunean eta aireztatze sistemetan eman dira.


42

dekorazio gehigarria loreak eta landareak

BARNEKO ETA KANPOKO LANDAREAK

JAPONIAR ASTIGARRA. Astigar japoniarren artean aniztasun handia dago. Kolore eta forma askokoak daude. Hosto berdeak, gorriak edo horixkak izan ditzakete. Udazkenean kolorez aldatzen dira, eta Maritxalarrek dio ikusgarriak bihurtzen direla. Lorategian edo loreontzietan jar daiteke arazorik gabe, ondo mantentzen da eta estetikoki oso polita da.

ESTRELITZIA AUGUSTA EDO PARADISUKO LOREA. Landare tropikala da, tamaina handikoa. Kontutan hartu behar da altura handia har dezakeela handitzen denean. Argia beharrezkoa du, landare guztiek bezala. Argi gutxi dagoen lekuetan landarea biratu eta luzatu egiten baita. Monsterak bezala ur gutxi behar du. Tamainagatik espazio zabalak betetzeko apartak dira.

Josune Zarandona

Josune Zarandona

FILODENDRO MONSTERA EDO ADANEN SAIHETSA. Azken denboran jendeak asko eskatzen duen landareetako bat da. Hosto zabaleko landarea da, bertikalean baino gehiago zabalean hazteko joera duena. Txikia denean gida batera lotzea gomendatzen du Maritxalarrek, zabaleran gehiego hart ez dezan. Ur gutxi behar duen landarea da. Ahal dela toki argitsuan jarri behar da.

Altzibar lorategiko Pilar Maritxalar.

Josune Zarandona

Gabiriako Altzibar loradendako Pilar Maritxalarrek asko daki gaiaren inguruan. Lau landare eta lore aukeratu ditu guretzat: bi etxe barruak apaintzeko, eta beste bi balkoian edo lorategian landatzeko.

Josune Zarandona

Uda sasoia lore eta landareen garai izaten da. Ohikoa da Goierrin, udaberriarekin batera balkoiak lorez eta landarez betetzea. Azken joerei kasu eginez, dena den, etxe barruan ere landareak nagusitu dira.

HORTENTSIA. Klasikoetako bat da. Hortentsiak zuhaixken artean lorea ematen duten bakarrenetakoak dira, eta itzala eskatzen dute. Dena den, badira eguzkia hobe jasaten dutenakere, Panikulata edo Anabel motakoak. Kolore eta petalo ezberdinekoak ere badaude aukeran berritasun bezala. Loreontzian baino hobeak dira lurrean landatzeko, hobeto mantentzen baitira.




Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.