GoiBerriren gehigarria

Page 1

FESTAK 05 Ale berezia 2019ko urriaren 25a • Ale berezia

Herriaren izena • ospakizuna

2022ko apirilaren 15a www.goiberri.eus

» FESTAK

FESTARAKO GOGOZ DAGO LAZKAO Lazkaon San Prudentzio jaiak ospatuko dituzte apirilaren 22tik maiatzaren 1era



FESTAK 03 Lazkao • Sanprudentzioak

2022ko apirilaren 15a • Ale berezia

Zortzi eguneko festa Apirilak 22, ostirala 18:00: Pilota finalerdia, frontoian. 19:00:Txupinazoa botako du Lazkao Txiki Musika Eskolak. Jundajo txaranga . Erraldoiak eta buruhandiak. Dultzaineroak. 20:00: Xaibor DJa.

Apirilak 23, larunbata Mozorro eguna Egunean zehar: Jundajo txaranga. 17:30: Urpekariak umeentzako emanaldia, Lazkao Txiki plazan edo frontoian. 19:00: Brincadeira taldearen eskutik animazioa herrian zehar. 23:00: Zelanda taldearekin dantzaldia.

Apirilak 24, igandea 10:00: Artisau azoka. 17:30: Kantu Kolore, Arerian. 18:00:Triki dantza Oin Arin taldearekin, plazan. 19:00: Tomaxen abenturak, Lazkao Txiki plazan edo frontoian.


04 FESTAK Lazkao • Sanprudentzioak

Ale berezia • 2022ko apirilaren 15a

Txosna guneko egitaraua

Apirilak 20, asteazkena

23:30: Kontzertuak: Perlata eta Xiberoots.

15:30:Txosna muntaia.

Apirilak 30, larunbata

Apirilak 22, ostirala

22:00: Kontzertuak: DJ Tirri & Tery.

20:00: Elkarretaratzea. 20:15: Irekiera ekitaldia. 23:30: Kontzertuak: Sua, Tzar eta The Lio.

Maiatzak 1, igandea

Apirilak 23, larunbata 14:15: Elkartasun argazkia. 14:30: Bazkaria. 23:30: Kontzertuak: Occhi Di Farfalla, Añube eta Alerta Gorria.

Apirilak 28, osteguna 17:00:Tortilla lehiaketa.

Apirilak 29, ostirala 19:00: Elektrotxufla Giroan, Herrikon eta Txosnan.

15:30:Txosna desmuntaia.


FESTAK 05 2022ko apirilaren 15a • Ale berezia

Apirilak 27, asteazkena 15:00: Xakea. 18:30: Musika Eskola Konboak. 19:00: Buruhandiak. 22:00: DJ Bull.

Apirilak 28, osteguna San Prudentzio eguna 09:00: Goizeresia. 11:00: Meza. 11:00: LAPKE-ko pilota erakustaldia. 12:00:Trikitilariak plazan. 13:00: Soka dantza. 17:00: Lazkaoko Begirale Taldeak antolatutako jolasak (8-13 urtekoentzat). 17:30: Tor Magoa, Lazkao Txiki plazan edo frontoian. 19:00: Benta Zaharreko Mutiko Alaiak, kalean zehar. 19:00: Oskarbi eta Kantaka, Arerian. 20:00: Joselu Anaiak.

Lazkao • Sanprudentzioak


06 FESTAK Lazkao • Sanprudentzioak

Ale berezia • 2022ko apirilaren 15a

Apirilak 29, ostirala

Apirilak 30, larunbata

Umeen eguna

Koadrillen eguna

10:00: Goizeresia. 11:00:Tolin Mariatxia, Gerontologikoan. 17:00: Pilota txapelketaren finala, frontoian. 18:00: Suthai batukada, herrian zehar. 19:00:Tolin Mariatxia, Orobionen. 19:00: Play Back-a, Plazan. 19:00: Sardina jana. 22:00: Oihan Vega.

09:30: 79. Lazkao Proba txirrindularia afizionatuentzat. 12:00: Sugarri txaranga, herrian zehar. 17:00: Ttiki Ttaka Irratia, haurrentzako emenaldia, Lazkao Txiki plazan edo frontoian. 19:00: Rockalea, herrian zehar. 23:00: Zetak.


FESTAK 07 2022ko apirilaren 15a • Ale berezia

Maiatzak 1, igandea 09:00: Bandaren goizeresia. 10:00: Igeriketa. 12:00: Bakailau lehiaketa. 13:00: Urrezko Aizkora. 16:00:Toka txapelketa. 17:30: Dantza suelto txapelketa, frontoian. 19:30: Lazkaoko Musika Bandaren emanaldia, plazan.

Lazkao • Sanprudentzioak


08 FESTAK Lazkao • Sanprudentzioak

Ale berezia • 2022ko apirilaren 15a

Imanol Garmendia • Suthai batukada taldeko sortzailea eta kidea

«Festetan, une batez bada ere, gu izango gara protagonistak»

S

utahi batukada taldea duela bi urte eta erdi sortu zuen Imanol Garmendiak (Urretxu, 1970). Pandemiaren erruz, lehen sanprundentzioak izango dira eurentzat. Apirilaren 29an joko duzue, umeen egunean. Aurreneko festak izango dira guretzat, baina aurretik herrian ere jo dugu, lauzpabost aldiz. Kristorena da. Gora etortzen gara, ikaragarri. Gogoa ala urduritasuna, zer nagusitzen da? Oso gogotsu gaude, ilusio handiarekin. Festetan jotzea are bereziagoa da, publikoa giroan sartuta dagoelako. Bikoitza gozatzen da. Festa on baterako musika ezinbestekoa da. San Prudentzio festetan, une batez bada ere, gu izango gara protagonistak. Bi txandatan joko dugu, gainera: 18:00etatik 19:00etara erdigunean ibiliko gara; gero, play-backa egiten ari diren bitartean atseden hartuko dugu; amaitutakoan, Lazkao kanpoaldean joko dugu, festa auzo guztietara zabaltzeko asmoarekin. Erritmo berriren bat prestatu duzue?


FESTAK 09 2022ko apirilaren 15a • Ale berezia

Lazkao • Sanprudentzioak

Zer esango zenioke Suthai batukadan hasi nahi Ez. Ekainaren 11n batukada festa antolatu dugu duen norbaiti? herrian. Hamabost batukada koordinatzea ez Etorri dadila probatzera. Ez da solfeoa eta danda horren erraza eta erritmo horiek lantzen gatza jakin beharrik, lau erritmo dira; hemezortzi biltza. Entseatutakoa joko dugu. urtetik gora, ez dago adin mugarik. Edonork diZein da sanprudentzioetako egunik politena? tu ateak zabalik. Etor dadila probatzera, eta gero Kuadrilla eguna, jai giroa goizean goiztik izaten erabaki dezala gustatu zaion edo ez. Baina ziur delako. gustatuko zaiola. Kuadrilla egunean jotzea gustatuko litzaizuke? Zu nolatan hasi zinen? Gustura joko nuke, bai. Baina ez Orain dela lau urte Atzegirenda horren erraza: Sugarri txatzako ekitaldi bat antolatu ranga urtero irteten da kalera nuen eta Itsasondoko batuegun horretan eta beraiek dute «Festetan jotzea are bereziagoa da, kada etorri zen, besteak beslehentasuna. te. Gustatu, eta beraiekin joSanprudentzioetako oroitzapen publikoa giroan tzen hasi nintzen. Baina penbereziren bat? sartuta dagoelako. tsatu nuen zergatik ez sortu Brincadera batukada talde kataluniarra etorri direnekoak. Bikoitza gozatzen da» taldea Lazkaon. Hamar-hamaika lagun hasi ginen eta Behin baino gehiagotan etorri orain hemezortzi kide gara. dira. Itzelak baino gehiago dira: Zein instrumentu jotzen duzu? erritmoak, koreografiak... oso landuta dituzte. Lehen surdoa. Itsasondon hasi nintzenean hori Ea gu ere noizbait maila horretara iristen garen. besterik ez zegoen libre, eta horri heldu nion. Beste ekintzaren batean parte hartuko duzu? Lazkaon hasitakoan jarraitzea pentsatu nuen. Buruhandiekin ere aterako naiz. Lazkao Txiki Agian, jotzeko errazena ere badelako. naiz ni. 52 urterekin ez nago korrika asko egiteBatukadak zer du berezia? ko, eta Lazkao Txikiren pertsona lasaiagoa da. Erritmoa. Betidanik gustatu zait batukadaren Haurrekin egon, argazkiak atera... asko gustaerritmoa. Eta zerbait berezia badauka, batukatzen zait. Egia esan, ahal dudan ekitaldi guztiedak asko gustatzen direlako. tan parte hartzen eta laguntzen saiatzen naiz.


10 FESTAK Lazkao • Sanprudentzioak

Ale berezia • 2022ko apirilaren 15a

25 urtetako txupinik melodikoena Lazkao Txiki Musika Eskolak botako du aurten San Prudentzio jaiei hasiera emateko txupinazoa. 25 urte bete ditu eta Lazkaoko Udalak, herritar guztien izenean, keinu honekin aitortu nahi izan die egindako ibilbidea.

N

erea Barandiaran (Lazkao, 1975) musika eskolaren sortzaileetako batek esker oneko hitzak izan ditu. Amagoia Naldaiz Kultura zinegotziak duela hilabete inguru egin zion pregoilari izateko proposamena, eta askotariko emozioak arrapaladan etorri zitzaizkiola oroitu du: sorpresa, zirrara, bertigoa... «Egia da musika eskolaren 25. urteurrena aitzakia polita dela, baina ez genuen espero», aitortu du. «Gogotsu gaude. Pregoilari izateak zirrara berezia eragiten digu. Pentsa, herritar guztiak guri begira egongo dira, festa

noiz hasiko zain». Herrikideak «festa gosez» nabaritzen ditu. Ardura ere bada, baina. «Abisatu zidatenean halakoetan zer egiten den pentsatu nuen. Nik ez dut sekula pregoirik egin, beti behean izan naiz». Pregoia, «gutxi gorabehera», prest dute. Barandiaranek ez du asko kontatu nahi izan, «sorpresari eusteko», baina musikarekin lotura duen «zerbait originala» egingo dutela aurreratu du. «Garbi daukagu herria pregoiaren parte sentitu behar dela. Azkenean, musika eskola 25 urtera arte iritsi da lazkaotarrei esker. Horiek dira gure kimuak», sakondu du. Horregatik, eskola komunitate osoari datorren ostiralean, 19:00etan, plazara hurbiltzeko deia egin dio.

Udaletxeko balkoitik Eskolako irakasleak aterako dira udaletxeko balkoira. «Nahi baino gutxiago izango gara», atsekabetu da. Musika eskolak herriko zenbait eragilerekin batera antolatzen duten Aste Kulturala amaitu berri dute, eta horrek ere denbora eskatzen duenez, pregoia sortzeko lanetan


FESTAK 11 2022ko apirilaren 15a • Ale berezia

Lazkao • Sanprudentzioak

Musika eskolako haurrak jaialdi baterako abestia prestatzen, 2016. urtean.

ezin izan dira denak izan. Gainera, sanprudentzioen hasierak eta Aste Santuko oporraldien amaierak aurten kointziditu egiten dutenez, irakasleren batzuk ez dira hasiera ekitaldian izango. Hamazazpi irakasle dira denera egun. Lantalde «zoragarria» dela «garbi» du Baradiara-

nek. 1996-1997 ikasturtean hiru ziren. Batek, Lurdes Lesmak, jarraitu egiten du. Ikasleak ere urtetik urtera gehitzen joan dira, eta orain laurehun baino gehiago dira. Eskola handitu ahala, lekuz aldatu da: hasierako egoitza Barandiaranen etxea izan zen; San Benito ikastolan eta Gerriko Elkartearen eraikineko azken so-


12 FESTAK Lazkao • Sanprudentzioak

Ale berezia • 2022ko apirilaren 15a

Lazkaoko Musika Banda musika eskolatik sortu zuten 2019an. Ikasleek eta herritarrek osatzen dute.

lairuan ere eman zituzten eskolak; 2000. urteaz geroztik Kultur Etxean ari dira. 2005. urtean ofizialtasuna lortu zuten. Barandiaranek azpimarratu du «mugarria» izan zela. Ofizialtasunaren aterkipean, Lazkao Txikik gainerako musika eskolen antzeko ikasketa plana du, baina badu berezitasun bat: musika plazaratzeko ekintza «asko» egiten dituzte. «Herrian eragile aktibo bat gara», dio Barandiaranek. «Lau pareten barruan ikasleak jasotzen dituen eskolei ematen diegu garrantzia, noski, baina musika atera beharreko hizkuntza da. Edozein aitzakia ona da gure ikasleei agertoki bat eskaintzeko».

Musika kalera ateratzeko beharra Pandemiaren erruz azken urteetan nahi baino plaza gutxiago izan dituzte. «Gogorra izan da», aitortu du. «Jo nahi duenarentzat aukerarik ez izatea ez da erraza. Praktikatzen duzun hori ezin baduzu erakutsi motibazioa galtzen

da. Gogorra izan da ikasleentzat, irakasleontzat, gurasoentzat...». «Orain musika jotzeko gogoa badago, baina nolabaiteko nekea ere sumatzen dut. Erabateko normaltasuna berreskuratzeko denbora gehiago beharko dugu oraindik», gaineratu du. «Musika emozioa da eta hori islatzeko indartsu egon behar da».

San Prudentzio festarik ere ez da izan azken urteetan. Horregatik, festen itzulerarekin, maskaren derrigortasuna malgutzearekin eta neguaren amaierarekin, garai berri baten hasiera izatea nahiko luke Barandiaranek. Horregatik, txupinazoari balio are sinbolikoagoa ematen dio. «Gauzak ez dira kasualitatez gertatzen, eta nik horri heltzen diot. 25 urtetan denetarik bizi izan dugu baina pandemiari ere aurre egin diogu. Beste 25 urte ere egingo ditugu». «Pandemiak gorararazi digu bizitza ez dela horizontala, gorabeherak dituela. Lazkao Txiki Musika Eskolak ere 25 urte haue-


FESTAK 13 2022ko apirilaren 15a • Ale berezia

Lazkao • Sanprudentzioak

«Musika eskolaren 25. urteurrena aitzakia polita da txupinazoa botatzeko, baina ez genuen espero» Nerea Barandiaran Lazkao Txiki Musika eskolako sortzailea

tan izan ditu gorabeherak. Bizi garen seinale da hori». Festa lehertzeak emango dien indarrarekin beste 25 urterako indarra hartzea espero du. Beste mende laurden bat suziriaren indarrarekin. Lazkaoko Udalari, herriari eta ikasleei pregoilari izateko aukera eskertu die berriz. Eta, bide batez, gogorarazi nahi izan du egungo musika eskolaren aurretik ere Lazkaon bazegoela musikarako joera. Txaranga eta koru arloetan, bereziki.

Erromeria Lazkao Txiki Musika Eskolaren 2019ko kultur astean.


14 FESTAK Lazkao • Sanprudentzioak

Ale berezia • 2022ko apirilaren 15a

Lazkaomendiko festak

Maiatzak 6, ostirala 18:00:Txupinazoa. 18:30:Talo tailerra. 19:30: DJ Oixani.

Maiatzak 7, larunbata 10:00: Lazkaomendiko 46. txirrindulari proba. 10:15: Pilota erakustaldia. 12:00-14:00: Puzgarriak. 16:00: Mus txapelketa Itxurrenen. 16:00-18:30: Puzgarriak. 17:00: Patxin eta Potxin pailazoak. 18:00: Buruhandiak. 20:00: Erromeria: Elustondo anaiak trikitilariekin, Pipasen; Astiazaran II.a eta Andonegi, Itxurrenen. 21:00: Auzo afaria. 22:00: Erromeria Astiazaran II.a eta Andonegi trikitilariekin, Itxurrenen.

Maiatzak 8, igandea 08:15: Ibilaldia txirrinduz. 08:30: Ibilaldia oinez. 11:00: Haur jolasak.

12:30: Meza. 13:00: Andoni Egan ̃a eta Maddalen Arzallus bertsolariak. 17:30: Herri kirolak. Hiru talderen arteko desafioa: Lazkaomendiko beteranoak, Lazkaomendiko gazteak eta zaldibiarrak. 19:00: Erromeria Ansorregi eta Larran ̃aga trikitilariekin, Itxurrenen.


FESTAK 15 2022ko apirilaren 15a • Ale berezia

Lazkao • Sanprudentzioak



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.