Manipulaziorako 10 estrategia

Page 1

MANIPULAZIORAKO 10 ESTRATEGIA noam chomsky

1

DISTRAKZIOAREN ESTRATEGIA. Kontrol sozialaren funtsezko elementua da. Distrakzio zein informazio hutsalen etengabeko zaparradaren bitartez, herritarren arreta desbideratzen da arazo garrantzitsuetatik zein elite ekonomiko eta politikoek hartutako erabakietatik. Distrakzioaren estrategia beharrezkoa da baita jendarteak funtsezko ezagutzekiko interesa izatea eragozteko; zientzia, ekonomia, psikologia, neurobiologia eta zibernetikaren esparruan. “Publikoaren arreta distraituta mantentzea, benetako arazo sozialetatik urrun, benetako garrantzirik ez duten gaiek erakarrita. Jendartea okupatuta, okupatuta, okupatuta mantentzea, pentsatzeko denborarik izan ez dezan” (Armas silenciosas para guerras tranquilas testuko aipua).

2

ARAZOAK SORTU ETA, ONDOREN, KONPONBIDEAK ESKAINI. Arazoa-erreakzioakonponbidea metodo gisa ere ezagutzen da. Arazo bat sortzen da, publikoaren erreakzio jakin bat sortzeko aurreikusitako “egoera” bat, hori izan dadin onarraraztea nahi diren neurri jakin batzuen bideratzaile. Hau da, jendartea asaldatzea hark eska ditzan onarraraztea nahi diren neurri horiek. Adibidea 1: biolentzia zabaltzen zein areagotzen uztea edo atentatuak antolatzea jendarteak segurtasun politika eta legeak eska ditzan, askatasunaren kaltetan. Adibidea 2: krisi ekonomiko bat sortzea beharrezko zorigaitz gisa onarrarazteko eskubide sozialetan emandako atzerapausoak eta zerbitzu publikoen deuseztapena.

3

GRADUALITATEAREN ESTRATEGIA. Onartezina den neurri bat onartzea lortzeko, nahikoa da gutxika-gutxika aplikatzea, tanta-kontagailu batekin bezala, urtez urte jarraian. Adibidea: modu horretan inposatu zen neoliberalismoa 80 eta 90eko hamarkadetan; estatuaren gutxieneko esku-hartzea, pribatizazioa, prekarietatea, langabezia, soldata ez duinak etab. Neurri horiek guztiak batera aplikatuz gero, iraultza bat eragingo lukete.

4

EZINBESTEKOTASUNAREN ESTRATEGIA. Iritzi publikoari gustuko ez duen neurria “mingarria eta ezinbestekoa” bailitzan aurkezten zaio, momentu horretan publikoaren onarpena lortu eta neurria etorkizunean aplikatu dadin. Errazagoa da etorkizuneko sakrifizio bat onartzea momentuko sakrifizio bat baino. Alde batetik, ez duelako berehalako esfortzurik eskatzen eta, bestetik, jendarteak etorkizunean gauzak hobeto joango direnaren esperantza konstantea izateko joera duelako, exijitutako sakrifizioa saihestu ahal izango dela pentsatuz. Hartara, aldez aurretik prestatzen da publikoa aldaketarako, hura heltzean otzanago onartu dezan.


5

PUBLIKOARI ADIN TXIKIKOA BALITZ BEZALA HITZ EGIN. Pertsona bati hamabi urte edo gutxiago izango balu bezala hitz eginez gero, sugestioagatik, pertsona horrek zentzu kritikorik gabeko erantzuna eman lezake, hamabi urtez azpiko ume batek bezala. Jendartea engainatzeko asmoa zenbat eta handiagoa izan, orduan eta tonu infantilagoa erabiltzen da.

6

HAUSNARKETA BAINO, ALDE EMOZIONALA ERABILI. Alderdi emozionalaren erabilpenarekin nahasmena sortzen da norbanakoaren analisi arrazionalean eta zentzu kritikoan. Bestetik, erregistro emozionala erabiltzeak norbanakoen inkontzientean sartzeko ateak zabaltzea ahalbidetzen du; ideiak, desioak, beldurrak ezartzeko, jokabide jakin batzuk eragiteko etab.

7

PUBLIKOA EZJAKINTASUNEAN ETA KASKARKERIAN MANTENDU. Jendartea bere kontrolerako zein esklabotasunerako erabiltzen diren teknologia eta metodoak ulertzeko gai ez izatea eragitean datza. Jendarteak ezin ulertu ahal izatea iritzi publikoa morrontzan mantentzeko eta kontrolatzeko zein metodo erabiltzen diren. “Beheragoko klase sozialei emandako hezkuntza ahalik eta pobreena izan behar da, behe mailako eta goi mailako klaseen arteko ignorantzia tartea behe mailakoentzako eskuraezina izan dadin” (Armas silenciosas para guerras tranquilas testuko aipua).

8 9

PUBLIKOA EROSO SENTIARAZI KASKARKERIAN. Ergela, baldarra, ezjakina… izatea modan dagoela pentsaraztea.

NORBANAKOAREN ERRUDUNTASUNA INDARTU. Norbanakoari bere zoritxarraren errua berea soilik dela sinestaraztea, ez delako azkarregia edo ez duelako ahalegin nahikoa egin. Modu horretan, norbere buruaren aurka egingo du norbanakoak sistemaren aurka egin beharrean, herri depresibo bat sortuz. Joera etsigarri horren ondorioetako bat norbanakoen ekintzen inhibizioa da eta, ekintzarik gabe, ez dago iraultzarik.

10

NORBANAKOAK HAIEK HAIEN BURUA EZAGUTZEN DUTENA BAINO HOBETO EZAGUTZEA. Zientziak azken urteetan emandako aurrerapenen eraginez, gero eta tarte handiagoa dago publikoaren eta eliteen ezagutzaren artean. Biologia, neurobiologia eta psikologia aplikatuari esker, sistemak norbanakoaren ezagutza aurreratu bat dauka, esparru fisikoan zein psikologikoan. Bide horretan, sistemak norbanakoak haiek haien burua ezagutzen dutena baino hobeto ezagutzea lortu du. Horren ondorioz, kasu gehienetan, norbanakoak haien buruarekiko baino kontrol gaitasun handiagoa dauka sistemak berak norbanakoekiko.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.