Bipuntuzero XIV

Page 10

KONTSUMO ETIKOA: kontsumo arduratsua egiteko alternatibak

Energia, janaria, ura, arropa, eta abar... Eguneroko bizitzan behar ditugun produktu askoren atzean zer dagoen ikustean, berehala ohartzen gara korporazio handiak, kontaminazioa edota espekulazioa dagoela. Horien helburu nagusia (bakarra ez esateagatik) ahalik eta etekin ekonomiko handiena lortzea da, bezero, ingurugiro, eta gizartearen ongizatea kontuan hartu gabe. Horren aurrean zer egin? Zorionez, gero eta gehiago dira balore sozialetan oinarritutako hornitzaileak, ia edozein alorretan lanean daudenak: ekoizpen, kudeaketa eta harreman jasangarriak, justuak, banatzaileak (ez metatzaileak) eta parte-hartzaileak sustatzen dituzten enpresak. Jarraian aurkeztuko ditugunak adibide batzuk dira. Batzuk erabat finkatuta daude; beste batzuk, aldiz, sortu berriak dira. Hiru alor desberdinetan banatu ditugu: finantza, energia eta konektibitatea.

FINANTZAK

FIARE Banku etikoa Banku kooperatibo bat da, bazkideez osatuta dago. Edozein bankuk dituen zerbitzuak eskaintzen ditu, nahiz eta oraindik erabat operatiboa ez izan (kreditu txartelak martxan jartzen ari dira oraintxe). Momentuz estatu osoan bulego bakarra dute (Bilbon), eta lurralde askotan ekimen taldeak antolatuta dituzte, baita Nafarroan ere. (Info: www.fiarebancaetica.coop) TRIODOS BANK Banku pribatua, oinarri sozialik gabekoa, estruktura tradizional bat mantentzen du, baina printzipio etiko eta gardenetan oinarritzen du bere jarduera. Edozein bankuk dituen zerbitzuak eskaintzen ditu. Hala ere, sekta antroposofiko batek sortu eta kudeatzen du. (Info: www.triodos.es) COOP57 eta OIKO CREDIT Bi kooperatiba hauek dirua inbertitzeko aukera ematen dute. Diru horren truke interes batzuk (ez asko) jasotzen dira. Diru hori ekonomia sozialean oinarritutako proiektuak finantzatzeko erabiliko da. (Info: www.coop57.coop eta www.oikocredit.org) Atal honen barruan printzipio etiko berdinetan oinarritutako aseguru etxeak ere sar daitezke (Atlantis edo CAES). Baita proiektu kolektiboak finantzatzen dituen Goteo plataforma edota Bitcoin izeneko txanpon birtuala, gobernu edo beste erakundeetatik independentea dena.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.