Bipuntuzero XVIII

Page 1

XVIII 2016ko iraila


XVIII 2016ko iraila

Koordinazioa eta Diseinua Testugintza

Argazkiak

Iker Moreno Ilunber Ayestaran Goreti Etxepare Maider Iriarte Isekako gazteak Koldo Los Arcos Iker Moreno Irene Narbarte Garazi Sanchez Karrikaluze Elkartea

Zuzentzailea

Miren Munarriz

Inprimategia

Ultzama

LG NA 742-2012

Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua eta Atarrabiako Udalaren diru laguntzaz argitaratua.


[+] ANTZERKI TAILERRA · Azarotik maiatzera · Astean bi orduz · Atarrabiako kultur etxean · Kuota: 30€ (bazkideak 25€) · Izen ematea: irailaren 20ra arte

[+] ASTEBURUETAN JOLAS, TXANGO ETA SOLAS · Azarotik maiatzera · Larunbatetan, 16:30etik 18:30era · LH3-DBH4 · Kuota: 60€ (bazkideak 48€) · Izen ematea: irailaren 30era arte

[+] AHORA · Azarotik maiatzera · Astean ordu bat · DBH1-DBH4 · Kuota: 50€ (bazkideak 40€) · Izen ematea: irailaren 30era arte

Pasa den ekainean abian jarri zen Euskarabideko Plan Estrategikoa sortzeko prozedura. Plan hau aurreikusten zen Nafarroako Gobernurako programa akordioan, hizkuntza politikari dagokion puntuan, hain zuzen, gobernuaren hizkuntza politikaren oinarria finkatzeko helburuz. Aurreikuspenak betetzen badira, Eguberrietarako aurkeztuko da. Plan honen diseinuak hainbat fase eta helburu xehe ditu; hona hemen horien laburpen bat: Faseetan: euskarak Nafarroan duen egoeraren diagnostikoa egitea; adituen ekarpenak jasotzea (horretarako zortzi mahai tekniko eratu ziren); herritarren parte hartzea jasotzea, prozesu publiko batean; eta plana aurkeztea Nafarroako Parlamentuan. Helburuei dagokionez, Plan Estrategikoa hau Nafarroako Gobernuko Hizkuntza Politikaren oinarria izango da; zeharkakoa izanen da gobernuko departamentu guztietarako; herritarren hizkuntza eskubideak bermatuko ditu; eta euskarari prestigioa emateko tresna izango da. Plan estrategiko honek badauka bigarren atal bat: Euskarabideren kudeaketa sistema aztertzea, erakundeak eraginkortasuna irabaz dezan. Izan ere, gaur egun, baliabide ekonomikoak eta langileria aurreko gobernuaren irizpideetara egokitzen dira. Ikusten denez, planak oso helburu zabalak ditu eta hizkuntza politikan, behingoz, oinarri sendoak ezarri nahi ditu; hau da, euskararen aldeko hizkuntza politika bat egin nahi du. Euskalgintzatik begi onez ikusten dugu hausnarketa hau, izan ere, hagitz beharrezkoa da aldaketa sakonak egiteko. Baina bi alderdi ahul nabaritzen ditugu: Alde batetik, analisi sakona izanda ere, ondoren, unez uneko neurriak onartzeko orduan, Parlamentuko lau indar politiko oso desberdinak ados jarri behar dira; eta ezaguna zaigu euskaren inguruko gaiek zer-nolako errezeloak sortzen dituzten nafar gizarteko hainbat sektoretan. Bestetik, hartu beharreko neurriek baliabide pertsonal eta ekonomikoak eskatzen dituzte. Urte luzeetan, krisiaren aitzakiaz maiz, euskararen baliabideak murriztuz joan dira; eta gaur egun, ito beharrean daude euskalgintzako zenbait atal (kultura, hedabideak, euskara elkarteak…). Asko da galdu dena, eta zaila izango da duintasuna ziurtatuko duen aurrekontu bat berreskuratzea. Bukatzeko, erran Karrikaluzek parte hartu zuela ekainean egin ziren adituen taldeetako batean, baita Topaguneak ere, beste batean. Etorkizun oparoa opa diogu ekimen honi.


Udako Gazte Kanpaldia

uzrari jarraituz, Urteroko ohitu ak et o ko astean Oza taileko azkene joan N sorgingunera (Araba) GaraiO o 32 eta inguruetak ginen Atarrabia pasatu z euskaraz ongi gazte, astebete asmoz. zinak bizitzeko eta une ahazte k egugazteek beraie Hemen duzue tako kronika. nez egun idatzi

Uztailak 26, asteartea

Uztailak 25, astelehena Urtero bezala, Garaiora goizean iritsi gara. Arauak errepasatu ostean, bertako neskak, Amaiak, bi bideo jarri dizkigu: Arabako euskararen historia eta etxe honen proiektua (natura, aisia, euskara, sormena...). Kanpin dendak prestatu bezain laster, lakura abiatu gara. Bide luzea eta neketsua izan denez, iritsi bezain laster uretan sartu gara, eta ondoren, gose handia genuenez, etxetik ekarritako bokatak jan eta baten batek izozkiren bat ere erosi du. Arratsaldea lasaia izan da: gure izenak ikasteko jolasen bat egin, kartetan jolastu, eguzkia hartu, txutxu-mutxuak elkarri kontatu... Bidea ezaguna genuenez, etxerako buelta azkarragoa egin zaigu. Dutxatu eta afaldu ostean, taldea indartzeko ginkana bat egiten hasi gara. Hirugarren proba egitera basora joan garenean, ordea, bertan egon beharko lukeen begiralea ez da agertu, eta bere bila abiatu gara. Baina, konturatu garenerako, ginkana ez zen hasiera batean zirudiena, beldurrezko gaubela bat baizik. Azkenean, susto eta beldurrei esker indartu dugu taldea.

Goizean goiz esnatu eta gosaltzera deitu gaituzte, baina gosaria lortzeko, ekintza bat egin behar izan dugu: gutako batzuk Siriako errefuxiatuak izan gara, beste batzuk Europako aberatsak eta hezitzaileak, ordea, mugak zaintzen dituzten militarrak. Siriarrek Europan sartzeko proba batzuk egin behar izan dituzte, eta, eguerdirako, hamarrek bakarrik lortu dute muga igarotzea. Bazkalorduko egoerak baldintzatu ditu hurrengo orduak: muga pasatzea lortu dutenek mahaian eserita goxo-goxo bazkaldu dute eta siesta itzaletan egin ahal izan dute; besteek, ordea, txakurren pare, platerik gabe eta kale gorrian jan behar izan dituzte besteek utzitako hondarrak. Arratsaldean goizeko ekintzari buruzko eztabaida egin dugu. Jolasari buruzko iritzi desberdinak izan arren, gauza batean ados jarri gara: errefuxiatuak oso egoera txarrean bizi dira. Gauean, Amazoniako erritu batean inspiratutako jarduera bati esker, erlaxatu eta masajeak egiteko aukera izan dugu. Temaskal batean lurrinak arnastu, giharrak luzatu, oinak lokatz eta ur hotz eta beroekin garbitu, izpiritu txarrak keaz uxatu eta ipuin bat entzunez lasaitu ditugu gure gorputzak. Ipuinarekin lokartu ez direnek masajeak eman dizkiote elkarri.

Uztailak 27, asteazkena Gosaldu ondoren, Araba gelan bildu gara, goizeko ekintzaren esperoan. Ondoren, hezitzaileak sartu dira International Culinary Meeting-eko sukaldariak balira bezala, bakoitza herrialde bat ordezkatuz (Errusia, Andaluzia, Italia, Mexiko). Taldeka jarri gaituzte eta herrialde bakoitzeko plater tipikoak prestatu ditugu: entsalada errusiarra, natxoak reina pepiadarekin, espagetiak carbonara erara eta tiramisua. Prestatutakoa jan eta gero, hezitzailerik gabeko egunaren ekintzak prestatu behar izan ditugu denbora librean. Arratsaldeko ekintzan, olinpiar jokoak egin ditugu ohiko kirolak iseka estiloan eginez. Afalostean, hamabiak aldera, baso ezezagun batera eraman gaituzte furgonetan eta etxera itzultzeko linternarik gabeko ginkana bat egin behar izan dugu: hezitzailerik gabe, ilunpetan eta pistak bilatzen. Bitan galdu garenez, begiraleak bila etorri zaizkigu. Goizaldeko hiruretan aurkitu dugu etxea, eta sari gisa, bizkotxoak jan ditugu.


*Argazki gehiago 9. orrialdean

Uztailak 29, ostirala Gaur egin dugu hezitzailerik gabeko eguna. Goiz eta arratsaldez, guk prestatutako ekintzak burutu ditugu. Goizean olinpiar joko zikinak egin ditugu, bost frogatan banatuta. Olinpiadak amaitzeko “pistolari� jolasa egin dugu eta irabazleek nahasketa higuingarriz betetako kubo batzuk bota dizkiete galtzaileei burutik behera.

Uztailak 28, osteguna Bapo gosaldu ondoren, hezitzailerik gabeko ekintzak prestatzeko denbora izan dugu. Gero, oilategira bidali gaituzte eta han egon gara zain. Karmelo tenienteak (Iker Morenok) hilketa bat egon dela azaldu digunean, K.S.I zela konturatu gara. Berarekin batera komuna hippy batean infiltratu gara eta kasua ikertzeko hainbat elkarrizketa egin dizkiegu hippy susmagarriei. Azkenean, hildakoak bere buruaz beste egin duela ondorioztatu dugu. Bazkaldu ondoren, lakura joatea pentsatua genuen, baina berandu egin denez etxean gelditu gara. Batzuek lokatz-terapia egin dugu; beste batzuk, berriz, Lapur eta poliziatan jolasten aritu dira eta beste guztiek libre egoteko aukera izan dute. Afaldu eta gero, hezitzailerik gabeko lehenengo ekintza egin dugu: Gose Jokoak. Hamabi distritutako hamabi bikotek hainbat froga egin behar izan ditugu. Froga batean bi lagunek oka egin dute. Lau finalistek Luis Reinaldos aurkitu behar izan dute arto soro batean, eta azkenean Iker Moreno atera da irabazle. Egunero bezala, nahi baino beranduago oheratu gara.

Arratsaldeko ekintzan, arte eszenikoetako eskola batean murgildu gara. Oso dibertigarria izan da. Hainbat diziplinatan trebatu ondoren (antzerkia, dantza eta kantua, besteak beste), “Kaixo, ume!� kantuaren koreografia eta letra ikasi behar izan ditugu, taldeen artean norgehiagoka eszenikoan aritu ahal izateko. Eta entseguen artean, denok sinistu dugun broma txikia egin digute ekintzako antolatzaileek: Iker Jauregi hezitzailearen eta Aingeru Kormenzana gaztearen arteko borroka. Azkeneko gaua izanik, urtero bezala, adinagatik Iseka utziko duten kideei omenaldi txiki bat egin diegu. Omenaldi honen gaia ezkontza izan da eta lau isekalariak ISKrekin ezkondu ditu Iker Jauregi apaizak. Lotara joan aurretik, gure artean banatutako liburuxketan dedikatoriak idazten egon gara.

Uztailak 30, larunbata Azken egunean dena txukuntxukun uzteko unea heldu zaigu. Goizean goizetik, gosaldu ostean, talde txikitan banatu eta erabili ditugun txokoak garbitzen hasi gara: jantokia, kanpalekua, sorkuntza gela, kalea... Urteroko garbiketa-ginkanarik ez dugu egin, baina, egia esan, ez dugu horren beharrik izan, nahiko fin ibili garelako taldekide gehienak lanean. Dena bildu ondoren, Araba gelan elkartu eta gazte kanpaldiko balorazioa egin dugu. Horretarako, gure balorazio orriak bost kutxatan sartu behar izan ditugu: etxea eta janaria, ekintzak, euskara, hezitzaileak eta gure arteko harremanak. Orokorrean pozik egon gara kanpaldian, eta oroitzapen polit ugari eramaten ditugu gurekin. Bazkaria aprobetxatu dugu elkarrekin egoteko eta egun hauetako pasadizoak elkarri kontatzeko. Ondoren, dena jaso, azken dedikatoriak idatzi eta autobusera igo gara. Ordurako, denak leher eginda ginen, eta askok ezin izan diote logurari eutsi. Datorren urtera arte, GaraiON!


euskaldunONastea antolatzen Aurten euskaldunONastearen 6. edizioa ospatuko dugu. Euskarazko ekitaldiz osatutako aste honen antolaketari buruz hitz egiteko, Andrea Redin, Aingeru Erro eta Maitane Urdiain antolatzaileekin elkartu gara. Zer da euskaldunONastea eta zeintzuk dira helburuak? Andrea: Bada, euskaldunONastea da bost egunez herriari eskainitako hainbat kultur ekitaldiz osatutako proiektu bat, Karrikaluzek duela sei urte sortua. Hasieran, talde txiki bat elkartu ginen, eta konturatu ginen urtean zehar egiten genituen aisialdi eskaintza guztiez gain beste ekintza batzuk ere euskaraz landu nahi genituela. Beraz, beste proiektu txiki bat sortzeko asmoz elkartu ginen, eta proposamen ugari egin eta gero, ideia batzuk batu, eta azkenean, astebetez ekintza desberdinak egitea bururatu zitzaigun. Eta lehenbiziko urtean arrakasta izan zuela ikusita, hurrengo urteetan ideia berdinarekin aurrera jarraitzeko gogoak piztu zitzaizkigun, eta orain 6. euskaldunONastea prestatzen gabiltza. Maitane: Helburuei dagokienez, nagusiena euskararen normalizazio prozesuan laguntzea da. Karrikaluze horretarako jaio zen, eta horixe da proiektu honetan, beste guztietan bezala, oinarritzat dugun helburua. Atarrabiako udaletxe plazan astebetez presentzia lortzen dugu, eta giroa euskalduntzeko hainbat ekitaldi prestatzen ditugu, adin tarte desberdinei zuzenduta eta dendenak euskaraz. Aingeru: Maitanek esan duen moduan, euskararen normalizazioa sustatzea da gure helburu nagusia, baina beste helburu batzuk ere lantzen ditugu, hala nola Atarrabiako jende euskalduna elkartzeko gune bat sortzea eta aldi berean Karrikaluzek presentzia izatea herrian. Honek asko laguntzen du urtean zehar eskaintzen ditugun proiektuen berri emateko, baita elkartearen baitan egiten ditugun ekintzen inguruko informazioa emateko ere. Horretarako, udaletxe plazan jartzen dugun erakusmahaiaz baliatzen gara urtean zehar egindako ekintzen argazkiak, informazioa eta abar jartzen baitugu bertan. Bestalde, kultur arloari ere garrantzi handia ematen diogu, eta horregatik, kultur mailako ekintzak eskaintzen ditugu nagusiki, eta betiere euskaraz; hala nola antzerkiak, ipuin kontalariak, kontzertuak... Nolakoa da euskaldunONastea antolatzeko prozesua? Maitane: Apirilean, Karrikaluzeko kultura koordinatzaileak deialdi bat egiten du, eta lehenengo bilera bat egiten dugu, non aurreko urteko balorazioa kontuan hartzen dugun eta urte horretarako ditugun ideia berriak kontatzen dizkiogun elkarri. Behin proposamenak mahai gainean jarri ondoren, bi astean behin geratzen gara, eta orduan hasten gara euskaldunONasteari forma ematen, alegia egitaraua sortzen, aipatutako proposamenak eta etorriko diren berriak kontuan hartuta. Ekain alderako, egitaraua amaitu-

tzat ematen saiatzen gara, eta ondoren, abuztuaren erdialdean, berriz ere elkartzen hasten gara, azkeneko detaileak zehazteko, eta euskaldunONastea amaitu arte lanean egoten gara. Behin euskaldunONastea amaituta, lantaldeko kideak elkartzen gara eta prozesu guztiaren balorazioa egiten dugu. Aipatu dituzuen bileretan nola antolatzen zarete? Aingeru: Lehenengo deialdietara talde handi bat biltzen gara. Behin programazioan zer sartu nahi dugun erabakita, lantaldeak sortu eta bakoitzaren eginbeharrak banatzen ditugu. Adibidez, boletoen lantaldea dago, boletoen bidez lortuko den saria bilatzeko; merchandising taldea ere badago, eta honek urte bakoitzean zein produktu salduko diren erabakitzen du (kamisetak, motxilak, zapiak...) eta produktuetan jarriko den logoa eta kolorea ere aukeratu behar izaten du lantalde honek . Maitane: Egun bakoitzean eskainiko diren ekintza jakinetarako lantaldeak ere eratzen ditugu, besteak beste: helduentzako antzerkia aukeratzeko lantaldea, pintxo potearena, txikientzako ekintzaren lantaldea, mahai inguru eta hitzaldiarena... Zein da zuen lantalderik gogokoena? Andrea: Duela hiru urte sortu zen pintxo-potearena. Herriko edonork parte har dezake lehiaketa honetan.


Horretarako, parte hartzaile bakoitzak lehiaketan aurkeztuko duen pintxoaren hogei ale ekarri behar ditu aurretik guk emandako bandeja batzuetan. Hogei ale horietatik lau edo bost epaimahaikideentzat izango dira, eta besteak plazan dagoen barran salduko dira edariarekin batera, 2 eurotan. Nahiz eta prozesua erraza dirudien, ekintza hau antolatzeko atzetik lan sakona dago. Maitane: Pintxo lehiaketan honetan aldaketa batzuk ere egin izan ditugu hasierako urtetik hona: lehenengo urtean pintxoak guk egin genituen eta kata-pintxo izena jarri genion ekintza honi. Esan bezala, pintxoak guk geuk prestatu genituen, eta ardo-dastatzea Atarrabiako enologo batek prestatu zuen, ardo desberdinak aurkeztuz gure pintxoekin batera. Andrea: Bai, lehenengo urtean hiru pintxo egin genituen hiru ardo desberdinekin jateko, eta hurrengo bi urteetan, berriz, formatua aldatu eta Atarrabiako biztanleei pintxoak egiteko aukera eman genien. Eta arrakasta ikusita, formatu horri eustea erabaki genuen. Aingeru: Pintxo-potea lehiaketa bihurtzearekin batera, sariak gehitu behar izan genituen. Lau sari banatzen ditugu; horietako bat publikoaren botoei esker lortzen da. Sariak urtean bertan erabakitzen ditugu, baina gastronomiarekin zerikusia dute beti. Lehen aipatu duzuen epaimahai hori nork osatzen du? Maitane: Normalean lau epaimahaikidek osatzen dute: alde batetik, aurreko urteko irabazlea; bestetik, sukaldaritzaren munduan adituak diren pertsonak: langileak, ikasleak...; eta, azkenik, Karrikaluzeko ordezkari bat.

Zer egin beharko genuke pintxo lehiaketan parte hartzeko? Andrea: Astean zehar plazan jartzen dugun erakusmahaira hurbildu eta bertan izena eman, trukean bi bandeja emango dizkizuegu ostiralean prestatuko duzuen pintxoaren 20 aleak bertan ekar ditzazuen. EuskaldunONastean bertan nola antolatzen zarete? Andrea: Kultura koordinatzaileak taula moduko bat egiten du, eta bertan txandak ageri dira, hala nola erakusmahaiko txandak, larunbateko barrakoak, plaza prestatzeko eta txukuntzekoak... Bileretan parte hartu dugun pertsonak eta Karrikaluzen boluntario moduan ibiltzen diren lagunek izena ematen dute bertan, eta guztion artean lana aurrera ateratzen dugu. Aipatu duzue erakusmahai bat jartzen duzuela plazan; zer-nolako materiala erakusten duzue bertan? Andrea: Alde batetik, Karrikaluzek urtean zehar eskaintzen dituen ekintzen eta proiektuen argazkiak jartzen ditugu. Aingeru: Bai, gainera, aurten berrikuntza bat izango dugu: proiektore bat baliatuta, argazkiak pantaila batean proiektatuko ditugu, eta ordenagailuan ikusteko aukera ere izango da. Maitane: Argazkiez gain, urtean zehar eskaintzen ditugun proiektuetan apuntatzeko eskuorria hartzeko aukera ere badute, baita boletoak erosteko aukera eta euskaldunON logoa duen materiala erostekoa ere (kamisetak, zapiak, motxilak...). Andrea: Maitanek esandakoaz aparte, larunbateko bazkarirako txartelak ere saltzen ditugu bertan. Hori guztia aurkituko duzue asteartetik ostiralera udaletxe plazan jarriko dugun erakusmahaian. Zer kontatu ahal diguzue aurtengo euskaldunONasteko planaren inguruan? Aingeru: Aurreko urteetan bezala, aurten ere ekintza desberdinak eskainiko ditugu asteartetik larunbatera. Ez dakit jendea konturatu den, baina, urtero bezala, egunak adinaren arabera sailkatu ditugu, larunbata izan ezik. Asteartean hasiko gara haurrei eskainitako Yoseikanbudo borroka artearekin, bertan helduek nahiz haurrek elkarrekin parte hartzeko aukera izango dute. Asteazkenean, Atarrabiako biztanle batek antolatutako errefuxiatuen inguruko hitzaldi bat egongo da. Maitane: Ostegunean antzerkiaren eguna izango da, eta aurten “Erdaldun berrien kluba� antzerkia izango dugu, gazte eta helduei zuzendua. Ostirala gastronomia eguna izango da; aurretik aipatu dugun pintxo lehiaketa izango da, eta, gero, kontzertu emanaldia egongo da The Sparteens taldearen eskutik. Andrea: Asteari amaiera emateko, urtero bezala, larunbata izango dugu egun handia. Hainbat ekintza egongo dira egun osoan zehar: goizean goiz, muntaketa lanak egingo ditugu plazan, eta hamaiketakoa banatuko dugu bertan; gero, triki-poteoa, eta jarraian, bazkaria gitarra joaldiarekin batera; arratsaldean Ingo al deu? taldeak joko du, eta kontzertua amaitzean, karaokea egongo da. [IN]


ISK PIRAGUAK 2016·VI·4 Arga (Iruñea)

KANPALDI IBILTARIA 2016·VI·10,11,12 Irun - D.Lohizune

RA EKAINEKO BATE8,29,30 7,2 4,2 3,2 2,2 I·2 2016·V Atarrabia


UDAKO GAZTE KANPAL DIA 2016·VII·25,26,27,28,29,3 0 GaraiON (Ozaeta)

UDABLAI 2016·VII,VIII Atarrabia


Atarrabiako bizilaguna dugun Miren Usubiaga Muguerzarekin egon ginen aurrekoan. Izan ere, ideia polit bat izan zuela jakin genuen, eta horri buruz eta gure ideia eroak errealitatera ekartzeak dakarren ongizateaz hitz egin nahi izan genuen berarekin. Kaixo, Miren. Kontaiguzu zer egin duzun. Kamiseta bat egin dut; kamiseta txuri bat “Keep calm and speak bask” leloarekin, letra gorriekin idatzita. Sanferminetarako sortu nuen, bertan ere euskarak presentzia izateko eta hau zabaltzeko asmoarekin.

Nola bururatu zitzaizun ideia hau? Egia esateko, kopiatu egin dut. Katalan bati ikusi nion Katalunian, “Keep calm and speak catalan” leloarekin, eta izugarri gustatu zitzaidan. Garai hartan ez nintzen egiten ausartu, baina ideia hura buruan nuen eta aurten egin dut. Aurten animatu naiz, eta oso pozik nago azkenean ideia hau aurrera eraman dudalako. Zergatik aukeratu zenuen lelo hori? Lelo hori oso famatua da gaur egun; Britainia Handian sortu eta handik mundu osora zabaldu da. Bigarren Mundu Gerraren garaian sortu zuten, Londresen, urte beltz eta latz horietan jendea animatzeko asmoz. Baina garai hartan leloak zabaltzeko moduak eskasak zirenez, ez zuen apenas arrakastarik izan. Eta hara non 2000. urtean leloa famatu bihurtu zen, eta gaur egun arlo askotan ikus dezakegu, batez ere arlo komertzialean, oroigarriak-eta saltzeko asko erabiltzen baita. Nik lelo hau hautatu nuen, esan bezala, Katalan bati ikusi eta asko gustatu zitzaidalako eta iruditu zitzaidalako ingelesez izanik jende gehiagoren interesa piztuko zuela, kanpotarrena bereziki. Izan ere, Sanferminetan kanpoko jende mordoa dator Iruñera, eta aukera ona iruditu zitzaidan ingelesez adieraztea Euskara hor dagoela eta hitz egin nahi dugula. Hortaz, esandakoaz gain, zein izan da helburua? Nire asmoa zen euskara zabaltzea, eta horrenbeste gustatu zitzaidanez, egitea erabaki nuen. Egia esateko, nire inguruko jendeak ez du ulertu zergatik erabili dudan ingelesezko lelo bat euskara zabaltzeko. Baina, nire ustez, kanpoko jendeak ez du euskara ezagutzen, eta

beraz, euskarazko leloek ez dute oihartzunik, kanpotarrek ulertzen ez dituztelako. Baina esan dudan moduan, nire asmoa euskara ezagutaraztea, euskara zabaltzea izanik, egokia iruditu zitzaidan ingelesezko lelo hori erabiltzea. Orain konturatu naiz ez naizela izan ideia hau izan duen bakarra; Googlen sartuz gero, jende gehiagok erabili duela ikusiko duzue. Hizkuntza desberdinetan eta baita euskaraz ere. Nola salduko duzu? Pfff...Horretarako oso txarra naiz. Lagunen artean saltzea pentsatu nuen, Whatsapp zerbitzuaren bitartez eta ahoz aho horren berri emanez. Askotariko iritziak jaso ditut lagun eta ingurukoengandik: batzuek ez dute ulertzen; beste batzuek ez dute egoki ikusten leloa ingelesez idatzita egotea. Hala ere, batzuek gustuko izan zuten ideia eta nirekin batera aritu ziren Sanferminetan kalean saltzen. Negozioetarako oso txarra naiz, baina hori bururatu zitzaigun eta oso ongi pasatu genuen Sanferminetako giroan murgilduta kamisetak saltzen. Norbaitek eskuratu nahi izanez gero zer egin dezake? Karrikaluzera joan eta esan kamiseta bat nahi duela. Eta gero kontaktua niri pasako didate. Besterik? Bai, azken gauza bat: asko ohartuko ziren moduan, leloa gaizki idatzita dago, hau da, akats ortografiko bat du. “Keep calm and speak bask” jarri dut, apropos; ingelesez basque ez da k-rekin idazten, baina gustatu zait speak hitzarekin ongi geratzen delako, bertso bat balitz bezala. [GE]


Edurne Oroz Malok, 24 urteko Atarrabiako gazte euskaldunak, Rokokó Store izeneko arropa denda ireki du Iruñeko Alde Zaharrean, beste lagun batekin batera. Iruñeko ESNE unibertsitate pribatuan moda diseinua ikasi zuen 3 urtez, eta 4. urtea, Madrilen, Camilo José Cela unibertsitatean egin zuen. Zerk bultzatu zintuen proiektu hau aurrera eramatera? Proiektua martxan hasi baino lehen, hiru enpresatan aritu nintzen praktiketan: Peleteria Groenlandia izeneko enpresan (josten eta patroigintza lanetan), Kukuxumuxun (urte bateko mutilen kolekzioa diseinatzen) eta Bayaderos Escuela de Danza eskolan (Europako birarako soinekoak egiten). Horrez gain, Madrid Fashion Week ferian ere parte hartu nuen. Patroigintza, joskintza eta diseinuaren munduan ibilia nintzen, baina marketin mundua ezagutzea falta zitzaidan. Horregatik, H&M enpresan dendari hasi nintzen, eta esan liteke bertan ikasi nituela marketinaren nondik norakoak. Ondoren, beharrezko jakintza guztiak izanik, ikaskide batekin batera gure proiektua aurrera eramatera ausartu ginen: Rokokó Store denda, hain zuzen ere. Madrilgo bizimoduak zerikusirik al du Atarrabiakoarekin? Ez, erabat desberdinak dira. Atarrabia herri txiki bat izanik, lagunekin edo ezagunekin elkartzen zara maiz. Madrilen, ordea, jendea bakarka doa, eta zailagoa da planak egitea. Unibertsitatean zaudenean, ikaskideekin taldetxoa sortu genuen eta horiekin nolabaiteko kuadrilla sentimendua nuen, bai, gainontzekoak ere kanpotarrak zirelako eta nire egoera

berean zeudelako; baina unibertsitatetik kanpo ez genuen planik egiten. Horregatik, nahiko gogorra egin zitzaidan Madrilen igarotako urtea, ez bainintzen hango bizimodura ohitu. Izan ere, hiriburu hain handia izanik, egun guztia bidaiatzen ematen nuen: bai unibertsitatera joateko, baita erosketak egiteko ere… Edozertarako hartu behar izaten nuen metroa. Nola erabaki zenuten dendari “Rokokó Store” izena jartzea? Normalean, diseinatzaileek beren izen propioa jartzen diote arropari. Baina lehen esan dudan bezala, lankidea eta biok eztabaidatzen aritu ginen, eta argi genuen marka bat sortu nahi genuela, markari garrantzia emateko eta, aldiberean, gu anonimatuan gelditzeko. Eta orduan Rokokó izena bururatu zitzaigun; izan ere, batak Roko izena hartzen zuen eta besteak, Koko, eta biak bateratuz gero, Rokoko bilakatzen zen. Horrez gain, neska zein mutilen arropa diseinatu nahi genuen, eta horrexegatik izen neutro bat sortu nahi genuen; eta pentsatua genuen izena primeran zetorkigun. Bestalde, Rokokó izena, estilo artistikoari dagokionez, antiformalista bezala definitzen da, erlijio kutsurik gabekoa eta naturari lotua. Nola definituko zenuke zuen denda? Zerk egiten du berezi? Gure dendan egunero janzteko moduko arropa egiten dugu, normalean multinazionalek egiten duten bezala. Baina egun berezietarako arropa ere egiten dugu, ezkontzetarako eta ospakizunetarako. Bezeroek nahi dutena diseinatzen dugu, pertsonalizatua. Beraz, esan liteke denda bat baino gehiago, denda-tailerra dela Rokokó. Dendara etortzen den edo-

nork ikus dezake arropa nola egiten dugun, eta gainontzeko dendetan, normalean, bezeroak ez du prozesu hori ikusten. Gainera, egiten dugun arropa erabat esklusiboa da, errepikaezina. Edizio mugatuak sortzen ditugu; modelo bakoitzeko ale bakarra egiten dugu. Bueno ale bakarra ez, hiru; izan ere, hiru neurri desberdinetan egiten dugu arropa guztia, denek aukera berdina izan dezaten. Zeintzuk dira denda bat irekitzearen alde onak? Eta txarrak? Egia esateko, Iruñean diseinatzaile munduan lan aukera gutxi daude, eta beraz, mundu honetan aritzeko aukera bakarra denda bat irekitzea da. Dena den, niretzat positiboa da hori, izan ere, Iruñeko komertzio txikiak pertsonalizatuak dira, bereziak. Gainera, esango nuke gure hiriburuan mota honetako dendetan erosteko ohitura dagoela. Nagusirik ez izatea ere bada beste alde positibo bat, horrek suposatzen duelako nik neuk nire diseinu propioak egin eta nire gustura lan egin dezakedala. Bukatzeko, nire denda ikustera animatzen zaituztet. Hauxe da gure udako ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:30etik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara. Eta larunbat goizetan.

[GS]


2016ko uztailaren 18a da, eta azken egunetako booma dela eta, Pokemon Go-ren jarraitzaile den Pikachu eta ez-jarraitzaile Ashekin elkartu gara, aplikazio berri honetaz dakigun gutxi horri buruz hitz egiteko. Agerikoa denez, haiek hala eskatuta, izenak aldatu dizkiegu:

POKEMON GO

sinplea izanik ere, sekulako arrakasta izan du denbora luzez. Hortaz, badirudi baietz, Pokemon Go-k iraungo duela. Gizakiak, batzuetan, gauza hauekin nahiko tuntunak gara eta erraz engantxatzen gara. Pikachu: Oraindik ez dut argi jolasak amaierarik ote duen edo ez. Amaierara iritsita, jendea aspertuko da. Ash: Baina ordurako beste zerbait asmatuko dute (kar-kar-kar).

Hasteko, zer da Pokemon Go? Ash: Modan dagoen aplikazio berri bat da. Mobila eskuan, kaletik Pokemonak bilatu eta harrapatzeko balio du. Pikachu: Nik ere ez dut ideia handirik. Modan zegoela ikusirik, aplikazioa jaitsi nuen, eta, egia esan, oraindik ez dakit oso ongi zertan datzan. Kaletik pokemonak bilatu, harrapatu eta entrenatu behar ditudala dakit, besterik ez (kar-kar-kar). Zer entzun duzue aplikazio honetaz? Ash: Aplikaziorik deskargatuenetariko bat dela entzun dut, Whatsapp eta Facebook gainditzera iritsi omen dela. Prentsan agertutakoa egia bada, Pokemon Go kaleratu duenetik, bi aste eskasetan, Nintendok bere balorea bikoiztu du 21.000 milioi irabaziz. Hori guztiaz gain, jendea oso frikia dela (kar-kar-kar). Pikachu: Nik uste dut jendea ez dela horren frikia. Batzuk egongo dira, bai, baina askorentzako zerbait nostalgikoa ari da izaten, haien haurtzaroa gogora ekartzen dielako. Ash: Jokalariengan sortutako fanatismoa ikusirik, dendari batzuek pokemonak haien dendetan jartzeko eskatu dute, jendea dendara hurbildu eta zerbait erosiko dutelakoan. Lapurretak egiteko ere erabili dituzte, izan ere, pokemonak ikusi ahal izateko telefono ona behar denez, pokemonak dauden lekura joan eta jokalariei haien sakelakoak lapurtu dizkiete. Pikachu: Nik irakurri dudanez, gizon batek bi gazte ikusi zituen bere lorategian pokemon bat ehizatzen eta haien atzetik tiroka hasi zen, baten amaren kotxearen gurpilak zulatuz. Ash: Nik ere entzun dut pertsona bat zubi batetik erorita hil zela, pokemon bat harra-

Gure ohiturak aldatuko dituela uste duzue? Ash: Nik kasu batzuk entzun ditut. Sekula IruĂąera igotzen ez zen jendea, orain, bat-batean, pokemon bila igotzen hasi dela esan zidan lagun batek. Horrelako jendeak bere ohiturak aldatu dituela ezin da ukatu. Agian kirola egiteko balioko du. Pikachu: Nik uste jendea kaletik mugikorrarekin ikustea ez dela berria. Orain arte ere Whatsapp edo Instagramarekin itsututa ibili da jendea kaletik. Hortaz, zentzu horretan ez da aldaketa askorik sumatuko.

patzen ari zelarik. Pikachu: Poliziak ere atxilotu omen ditu lagun batzuk, autopistako tunel batean ehizan ari zirela. Ash: Jendea txoratu dela dirudi. Esan genezake egun gutxi batzuetan mundua hankaz gora jarri duela? Pikachu: Nik uste baietz. Ez dut uste erokeria honek asko iraungo duenik, baina ez dut zalantzarik oraindik beste hamaika istorio entzungo ditugula. Elkarrizketa uztailaren erdialdean ari gara egiten. Zuek uste duzue aldizkaria ateratzen denerako, irailerako, moda itzaliko dela? Ala iraungo du? Pikachu: Nik uste dut lehen olatua gertatu dela. Iraungo du, baina poliki-poliki itzaltzen joango da. Datorren urterako ez du inork erabiliko. Ash: Nik zalantzak ditut. Candy Crash jolasa ikusi besterik ez dago. Betiko jolas

Ligatzeko balio duela ere entzun dut nik. Pikachu: Bai. Pokemonak elkarrekin ehizatzeko eta arratsaldea elkarrekin pasatzeko ezezagun taldeak batzen hasi dira. Baina horiek bai, horiek frikiak dira (kar-kar-kar). Ash: Tinderrek ere beherakada izan duela entzun dut nik. Izan ere, ligatzeko Tinder erabili ordez Pokemon Go erabiltzen hasi omen da jendea. Amaitzeko, nola ikusten duzue Atarrabiako giroa? Ash: Nik oraindik ez dut jendea kaletik pokemon bila ikusi, baina agian hemendik egun batzuetara, bai. Nork daki. Pikachu: Nik uste dut gero eta gehiago ikusiko dela. Batez ere gaztetxoen artean. Eta ni beldur naiz jendea ez ote den nire etxera deika ibiliko, pokemon bila. Ash: Agian horrela ligatuko duzu (kar-kar-kar).

[IM]


MAREN ARANBURO “Kozinatzeaz gain, bidaiatzea eta kung-fu egitea ere gustatzen zait� Aurten, Karrikaluzek helduentzat Munduko Sukaldaritza tailerra antolatu du, eta maiatzeko ostegunetan Etxebeltza elkartean hamabi lagun elkartu gara lurralde desberdinetako platerak kozinatzeko. Ostegunero hiru plater prestatu eta elkarrekin afaldu dugu. Bertan, Maren Aranburo Etxeondo zizurtarra ezagutzeko aukera izan dugu, tailerreko irakaslea izan baita bera. Berarekin elkartu gara gehiago ezagutzeko asmoz. Nola hasi zinen Munduko Sukaldaritza ikastaroa ematen? Nik goi mailako sukaldaritza ikasi nuen Ibaialde institutuan bi urtez, eta duela urte batzuk nire amaren lagun baten arrebari deitu zioten esanez sukaldari euskaldun bat behar zutela ikastaro hau emateko. Animatu nintzen eta geroztik Sormen Tailerretan ikastaroak ematen ditut Anaitasuna elkartean, eta Mutiko Alaiak elkartean ere eman izan dut. Orain arte, helduei bideratutako ikastaroa izan da; baina aurten Baztanen, Elizondon hain zuzen, hogeita piko haurrekin eman nuen ikastaroa eta oso pozik irten ziren. Nolakoa izaten da tailerra? Niri ikasleek kozinatzea gustatzen zait, eta egunero hiru errezeta banatzen dizkiet eta horiek prestatzeko osagaiak. Errezeta errazak bilatzen ditut, bi ordutan egin ahal direnak eta ez oso konplikatuak. Egun bakoitzean lurralde bateko platerak prestatzen ditugu, eta saiatzen naiz lehenengo platera, bigarrena eta postrea egiten. Talde txikiak egiten ditut denek parte hartzeko aukera izan dezaten, eta ondoren, guztiok elkarrekin afaltzen dugu kozinatutakoa. Haurrekin egin dudan tailerrean, aldiz, afariaren ordez bazkaria prestatu dugu. Errezetak nondik lortzen dituzu? Errezeta asko etxean ditudan liburuetatik hartzen ditut, eta beste batzuk Internetik. Bidaiatzen dudanean zerbait gustatzen zaidanean, errezeta eskatzen dut, eta bestela liburuak erosten ditut. Ondoren errezeta horiek euskaratzen ditut.

Gaur egun sukaldari moduan lan egiten duzu? Ez. Goi mailako zikloa bukatzean Roderon aritu nintzen urtebetez eta El Corte Ingleseko jatetxean beste urte eta erdiz, baina konturatu nintzen sukaldaritza ez dela nire gustuko lana. Hobby moduan oso polita zen, baina lan egiteko ez. Baldintza txarrak dira, egunero hamabi orduz lan, asteburuetan lana... Beraz, beste gauza bat ikastea erabaki nuen, eta informatikako goi mailako bi titulazio atera nituen eta gaur egun programatzailea naiz. Orain hobby gisa daukat sukaldaritza, eta posible dudanean, tailerrak ematen ditut.

uztartzeko aukera izan dut, izan ere, udan honetan hilabete batez Hong Kongen egon naiz kung-fua ikasten. Zizurko taldetik bederatzi lagun joan gara gure irakaslearekin. Bertako maisu txinatarrekin entrenatu dugu, egunero 6-8 ordu. Baina entrenatzeaz gain,Txina bisitatzeko aukera ere izan dugu, besteak beste, Foshan-en dagoen Wong Fei Hung museoa, gure kung-fu estiloaren arbasoa ikusteko. Esperientzia polita izan da, nahiz eta txinera ulertu ez. Haiekin ingelesez komunikatu gara, eta gure irakaslea ingelesez eta txineraz ere aurretik pixka bat baitzekien. Bide batez, errezeta gehiago ekarri ditut.

Beste afiziorik baduzu? Bai, bidaiatzea eta kung-fua. Posible dudan guztietan bidaiatzen dut. Gustuko dut beste lurraldeak eta kulturak ezagutzea. Orain arte Venezuelan, Japonian, Dominikar Errepublikan, Erroman, Londresen, Serbia eta Bulgarian, Ukrainia eta Krimean, Berlinen eta Txinan egon naiz. Frantzia ere ia osoa ezagutzen dut. Momentuz, gustukoena Asia, Japonia eta Txina; zoragarriak dira, bai kulturalki, bai gastronomiari dagokionez ere. Nire beste afizioa kung-fua da, eta 15 urte daramatzat egiten. Zizurren egiten dugu, eta ni entrenatzeaz gain, haurrei ere irakasten diet. Ikasturte honetan ez dut talderik izan, baina lau urtez aritu naiz bertan entrenatzaile. Aurten nire bi hobbyak

[MI]


“Gure kanten bertsioak egiten dituzten gazteek, musika baino gehiago, harrabotsa sortzen dute� DUGLASS NIGHTINGALE

Datorren irailaren 9an, ostiralarekin, The Sparteens ye-ye taldea Atarrabiako plazan izango dugu 20:00etatik aurrera. Data hurbil dugula aprobetxatuz, taldeko Duglass Nightingale kidearekin elkartu gara, eta, oztopoak oztopo, ahal izan dugun elkarrizketarik koherenteena osatzen saiatu gara.


Nortzuk zarete taldekideak? Nortzuk garen? Gu gara, The Sparteens: Duglass Nightingale, ni neu (artisten munduan, lehena ezartzen ikasi behar da); Maribel d’Iriarte kantaria, Remi Rivers, Albertina Bide, Sardock Klein (baterian), Jey Lion (teklatuan), Shasha Theard eta Idi (saxofoian), Jane Peluard, Ann-Mouïz Hartnow, Tiko Volcano, Tommy Sixteen, Charli Nigels, Adame Valleyroad... Egia erran, oraintxe bertan ez naiz oroitzen batzuek zer egiten duten taldean.

Nolakoak dira zuen entseguak? Bi doberman beltz kantaren bideoklipean bezala, norbaitek planoa du eta bakoitzak zer egin dio? Kaosa sortzen da? Hori abokatuarekin hitz egin ezazu, ez dakit baimena dudan erantzuteko.

Nola sortu zen taldea? Nondik datorkizue inspirazioa? 1962. urtean orduko La Voz de España irratiak twist lehiaketa egin zuen. Aurkeztu ginen eta irabazi egin genuen.

Tronpetariek ez dute irribarrerik egiten gustura ez daudelako? Harremanak hobetu daitezke bai; baina hau negozio bat da. Pozik ez badaude, hor dute atea.

Bai, baina inspirazioa nondik datorkizue? Gu sortzaileak gara, ez dugu inor oinarritzat hartzen.

Atarrabian inork dantzatzen ez badu, agertokitik jaitsi eta ikus-entzuleei twist dantzatzen erakusteko prest zaudete ala ez da beharrezkoa izango? Lehiaketa hasi aurretik, klase txiki bat egiten dugu. Klasean ikasten ez duenak ez dezala pentsa ezer lor dezakeenik. Norbaitek aldez aurretik zerbait ikasi nahi badu, sar dadila Youtuben bertan ditugun bideoekin ikastera.

Baina... Elkarrizketa bukatu al da? Ados, aurrera segituko dut. Hasierako taldekide guztiek jarraitzen duzue taldean? Ez, 1978. urtea arraroa izan zen. Paul Luxek periplo berria hasi zuen sintetizadoreekin, eta Tony Sixteenek ordezkatu zuen. Berak salbatu zuen ye-ye ontzia. Ikusten dut ideia argiak dituzuela: bidea segitzen ez duenari, ate. Ideologia sendokoak, bai horixe. Bertsionatzen dituzuen kanta asko aldarrikapen kantak dira (Jo Ta Ke, Ikusi eta ikasi, Vive le feu). Emaitza ikusirik, “eusko-pijoak” deitzen ahal zaituztegu ala oihuetatik harago ere aldarrikapenak egin daitezkeela uste duzue? Tira, hori SGAEkoei galdetu beharko zaie. Gure ustez, gaztetxo batzuk handik dabiltza gure kantak “bertsionatzen”, hala deitzen ahal bazaio; izan ere, musika baino gehiago harrabotsa egiten dutela uste dugu. Baina gazteak dira, eta ez ditugu epaiketara bidaliko. Guk musika polita, entzungarria egiten dugu. Ez dugu harrabots komertziala maite. Musika geroz eta fuerteagoa izan orduan eta aldarrikatzaileagoa dela uste duen oro tranpan erori da. Hori bera da merkatuaren fenomenoa: musika fuerteagoa, hobea.

Momentu honetan auto zuri batetik bi doberman beltz atera dira, eta elkarrizketatua eraman dute. Kafea ordaindu didate. Elkarrizketaren hurrengo partea telefonoz egin dugu, uste dut elkarrizketatua ongi zegoela, tarteka eztul egiten bazuen ere

Entseguetako batean sartu nintzen bertan dituzten milioika bafleetako batean ezkutatuta, eta ikusi nuen hor gertatzen dena ez dela inondik inora kanpotik ikusten dena. «Hau negozio bat da; gustatzen ez bazaizu, zoaz Errusiara!», zioen managerrak kide batek tronpeta jotzen zuen bitartean. Horixe da duten elkartasuna; diruak besterik ez ditu elkartzen Erraten ahal dizudana da interpreteak garela, eta, beraz, dena prestatuta dago. Bat-batekotasunak hil egiten du.

Badakizue norekin hitz egiten ari zareten? Nik zuen sari bat lortu nuen Miarritzen. Bizikletan ibiltzea bezalakoa da twist dantzatzen jakitea edo ahaztu egiten da? Nola konponduko naiz kontzertuan? Twist dantzatzen ez da sekula ahazten. Baina zerbait erran behar dizut [ahopeka]: Miarritzeko gau hartakoa tongoa izan zen, publikoko norbaiti eman behar izan genion saria. Sekretu bat kontatuko dizut: gure kopak mafia txinatarrak sortzen ditu. Behar adina kopa banatzen ditugun bitartean (eta guk ez ditugu tramankulu horiek ezertarako behar), haiek behar duten dirua jasotzen dute eta bakean uzten gaituzte. Baina kopa gutxi erosten dizkiegunean… Momentu honetan elkarrizketa telefonikoa moztu da. Espero dugu Atarrabian Duglass Nightingale onik ikustea



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.