Bipuntuzero XVII

Page 1

aina

XVII 2016ko ek


XVII 2016ko ekaina

Koordinazioa eta Diseinua Testugintza

Argazkiak

Iker Moreno Goreti Etxepare Maider Iriarte Koldo Los Arcos Iker Moreno Irene Narbarte Daniel Otxoa Andrea Redin Karrikaluze Elkartea Batirtze Cabello (10-11)

Zuzentzailea

Miren Munarriz

Inprimategia

Ultzama

LG NA 742-2012

Eusko Jaurlaritza eta Atarrabiako Udalaren diru laguntzaz argitaratua.


[+] BATERA HIRI TAILERRAK · Ekainaren 22tik 30era · HH2-LH6 · Atarrabiako kultur etxean · 9:00etatik 14:00etara · Prezioa: 70€ (bazkideak 56€)

[+] UDAKO GAZTE KANPALDIA · Uztailaren 25etik 30era · Otaza, Garaio (Araba) · LH6-DBH4 · 195€ (156€ bazkideak)

[+] UDABLAI HIRI TAILERRAK · Uztailaren 25etik abuztuaren 30era · HH2-LH6 · Atarrabiako kultur etxean · 9:00etatik 14:00etara · IZEN EMATEA: maiatzaren 16tik ekainaren 3ra (udaletxean, 012 telefono zenbakian)

Nafarroako euskal hedabideak: euskaraz bizi nahi dut Aurki urte bat beteko da udal hauteskundeak egin zirenetik. Emaitzen ondorioz, aldaketa handia gertatu zen Nafarroan, udaletan zein Nafarroako Gobernuan. Euskalgintzak paper garrantzitsua eduki zuen egoera politikoa aldatzeko egindako ahaleginean aurreko urte guztietan, eta horregatik, aldaketarekin batera normaltasunerako urratsak gertatuko direlako itxaropen handia zeukan. Lehen urtea ia osorik joan da, eta ezbairik gabe, aurrerapen handiak nabaritu dira euskararen inguruko gaietan; batzuk sakonak: agintari berrien ahotan euskara maiz entzun dugunean, adibidez, horrek euskarari dakarkion prestigioarekin; beste batzuk egunerokotasunari dagozkionak: kultur eskaintzan, erakundeen publizitatean eta beste. Bada, aldiz, behin eta berriro errepikatzen den arazo bat: euskalgintzak ekonomikoki zailtasun handiak ditu. Krisi ekonomikoaren eraginez, Nafarroako erakundeek egoera larrian utzi zituzten euskaltegiak, euskal elkarteak, eta bereziki, hedabideak. Egia da hedabideen alorrean Nafarroako Gobernuak bi aurrerapauso garrantzitsu bultzatu dituela: Euskalerria Irratiaren legalizazioa eta EITBren kanalen sintonizazioa (azken hau une honetan zalantzan jarrita). Baina, hala eta guztiz ere, diru laguntzen murrizketen erruz, ito beharrean eta ekimen berrietan ezin sartuta dabiltza hedabide gehienak. Orain arte, Eusko Jaurlaritzak Nafarroako euskalgintza diruz babestu du, bere deialdietan gure eskaerak onartuta. Orain arte diogu, izan ere, aldaketarekin batera, Nafarroak bere baliabideak erabil ditzakeela irizten baitu. Baina, tamalez, hona hemen paradoxa: Nafarroako Gobernuak eskaintzen duena Eusko Jaurlaritzak ematen zuena baino gutxiago da; beraz, okerrerako aldaketa gertatzeko arriskua dago arlo honetan. Euskal hedabideek lan sozial handia egiten dute, gizartearen kohesioa handituz. Horietako batzuk jendeak gehien irakurtzen edo entzuten dituenak dira (Ttipi-Ttapa, Guaixe, Xorroxin...); langile askori enplegua ematen diete eta jarduera ekonomikoa bultzatzen dute. Halere, orain arte, erakundeetatik publizitate gutxi kontratatu dute; beren irakurle kopuruari dagokiona baino askoz gutxiago, nabarmenki. Euskalgintza aldez edo moldez saiatu da egoerari buelta ematen, arrakasta gutxirekin, zoritxarrez. Horregatik, eta aldaketen abiadura motela salatzeko, Kontseiluak manifestazio bat deitu du Iruñean, datorren ekainaren 4an, “Euskaraz bizi nahi dut” lelopean. Euskalgintzarako baliabide duinak exijitzeko eta euskararen normalizazioan urrats ausartagoak eskatzeko.


*Argazkiak 8. orrialdean

Aurten, Karrikaluzeko kultur taldeak 2016ko kultur eskaintza planteatzerakoan formatu berri bat egitea zuen helburu. Askotan kultur ekitaldietan parte hartzea eskasa dela eta, kultura jendearengana eramatea pentsatu genuen. Eta non dago jendea? Bada, Atarrabiako tabernetan jende asko elkartzen da; baina tabernetan elkartzen den jendea anitza da eta ez dira guztiak euskaldunak. Nola egin jende hori ez aspertzeko eta ikusleak eta artistak errespetatzeko? Badakigu! Ikuskizun laburrak planteatuko ditugu, eta, gainera, laburrak izanda, modalitate desberdinetako ekintza bat baino gehiago antolatu ditzakegu egun berean. Eta, azkenekoa, nola deituko diogu ekintza berri honi? Kultourra? PoteShow? Topa dezagun kultura? Hori baino errazagoa den zen bat behar dugu! Jendeak izena irakurtzerakoan zer den imajinatzeko modukoa. Kultur Poteoa? Hori da! Erraza eta argia. Beraz, behin formatua zehaztuta, artistekin harremanetan jartzen hasi ginen, eta kasualitatez lortu genituen artista guztiak Atarrabiakoak edo Atarrabiakoak izandakoak ziren. Horrek nolabaiteko ziurtasuna eman zigun; izan ere, herri honetan herriko norbaitek emanaldi bat eskaintzen duenean jende gehiago mugitzen da. Apirilaren 15ean ospatu genuen Kultur Poteoa, Itziar, Basajaun, Mendi Txuri eta Indians tabernetan. Bakarrizketa bat, bakarlari bat eta ipuin kontalari bat ikusteko aukera izan genuen. Aipatutako hiru ikuskizun horiek 15-20 minutu ingurukoak izan ziren, eta ondoren, kultur ekintza honi amaiera emateko, kontzertu batez gozatzeko aukera izan genuen. Bakarrizketa Mikel Mikeok eskaini zigun, Itziar tabernan. Bertan, bere “ligoteoei” buruzko istorioak entzun ahal izan genituen, eta, besteak beste, ligatu ahal izateko baino ez zela euskaltegian apuntatu kontatu zigun. Berak asmatutako abesti bat ere entzuteko aukera izan genuen. Abesti horren helburua neska batekin ligatzea zen, baina zaila da benetan abesti hori entzutean ligatzeko

gogoak izatea. Ligatze kontuak alde batera utzita, aipatu beharra dago jende asko gerturatu zela Mikel entzutera eta denok oso ongi pasatu genuela. Mikelen emanaldia bukatu zenean, Basajaun tabernara abiatu ginen Irune Goñi bakarlaria entzutera. Bertara iritsi eta ekipoa jartzerakoan arazo teknikoak izan genituen. Ezinean ibili ginen, eta hori ikusita, soinu teknikari batzuk laguntzera hurbildu zitzaizkigun (mila esker, lagunak!). Arazo horren ondorioz, ordubeteko atzerapenarekin hasi zen Irune Goñiren emankizuna, baina, hala ere, oso gustura egon ginen. Basajaun taberna lepo bete zen. Gazte ugari eta ez horren gazteak ere bildu zituen Irunek, gitarra eskuan, berak sortutako abestiak entzuteko. Hainbeste itxaroteak merezi izan zuen. Hirugarren ikuskizunak Birjinia Albira izan zuen protagonista: ipuin erotiko bat kontatu zigun. Mendi Txuri tabernara iritsi orduko, mahai guztiak okupatuta zeuden afaltzen zegoen jendearekin; baina hori ez zen inolaz ere oztopo izan guretzat: bertan sartu, ekipoa nola edo hala muntatu eta Birjinaren ipuina entzuten jarri ginen. Hasieran, ipuin arrunta zirudien, baina gutxika-gutxika kontua berotzen hasi zen, eta ziur baten batek etxera joateko beharra sentitu zuela. Kultur Poteoaz gozatzen jarraitu nahi genuenok aurrera segitu genuen. Azkenik, Indians tabernara abiatu ginen, eta gu sartu orduko, taberna beteta zegoen. Bidaideren lehenengo kontzertua zen, eta taldekideen lagunak, senideak eta lankideak bertan ziren kontzertua ikusteko irrikaz. Hauek osatzen dute Bidaide musika taldea: Joseba Segura (baxua), Beñat Artze (bateria) eta Karlos Martí (gitarra). Letrak Josebak idatzi ditu, eta abesti bakoitzaren aurretik azalpentxo interesgarriak eman zizkigun. Garagardoa eskuan, gustura entzun genituen hirukote honen abestiak, eta giro aparta sortu zen. Gainera, tabernek pintxo-potea egin zuten, eta pintxo goxoak afaltzeko aukera izan genuen. Eskertzekoa da tabernek emandako laguntza, haiek gabe ez baikenuke gune eszenikorik izango. Formatu honen arrakasta ikusita, nola ez dugu ba berriz ere errepikatuko? [MI]


Argazkiak* 8. orrialdean

HEZITZAILE ASTEBURUA Urtero bezala, Karrikaluzeko hezitzaile eta formazioko gazteok hezitzaile asteburua antolatu genuen martxoaren 18tik 20ra. Aurten, Getadar atzean utzi eta Iltzarbeko Ur Tanta eskolak bertan duen etxera joan ginen. Bi helburu nagusi genituen: alde batetik, gure arteko harremanak indartzea, izan ere, hezitzaile garen heinean haurrei gure arteko harreman ona helarazi behar diegu eta harremana indartzeak taldean hobeki lan egitea dakar; eta, bestetik, gure lana hobeto egin ahal izateko formazioa jasotzea. Lehenengo helburua betetzeko, ostiralean ekintza desberdinak egin genituen, hala nola ezagutza jolasak, konfiantza tailerra eta abar. Gutariko batzuk lehendik ere ezagunak ginen, baina beste batzuk, ez; horrexegatik, hasierako jolas horiek gure artean pixka bat hobeto ezagutzeko izan ziren. Denbora librean ere, gure harremanak sendotzeko, elkarrekin egoten saiatu ginen, adin tarteak kontuan hartu gabe. Eta, horretarako, musikaz baliatu ginen lotsak kendu eta gure barruko artista azaleratzeko; eta halaxe, gitarra jotzen eta abesten eman genuen ostiral iluntzea. Bigarren helburua betetze aldera, larunbat goizean jazarpenaren inguruko ikastaro bat egin genuen, eta bertan, Patxi San Juanek teknika eta egoera ugari erakutsi zizkigun (ikus 6. orrialdea). Baina, batez ere, jazarpena gertatu aurreko arrisku egoerak nola kudeatu behar diren erakutsi zigun. Larunbat arratsaldean, aisialdi batzordea ospatu genuen, azken saioak baloratu eta etorriko diren erronkei indarrez heltzeko. Baina asteburuko unerik politena afaldu aurretik etorri zen. Hezitzaile taldea kohesionatu eta gure arteko konfiantza areagotzeko asmoz, autoestimu tailerra egin genuen. Eta polita izan zen, bai, baina baita luzea ere (gauerdian hasi ginen afaltzen, beraz, pentsa!). Gau hartan ere lo gutxi egin genuen, izan ere, larunbatean gaubela berezia genuen: aurrez prestatutako karaoke eroa. Eta mundu mailako artista ezagunak gonbidatu genituen Iltzarbera: Lady Gaga, Justin Bieber eta Pimpinela kasu. Asteburuari amaiera osasuntsua emateko, iparrorratzak hartu eta igande goizean mendira joan ginen. Ginkana baten aitzakiarekin eta pista batzuen atzetik ibiliz, Gaztelu eta Txurregi mendi magaletaraino iritsi ginen, eta baita igo ere! Bertan agortu genituen gelditzen zitzaizkigun indar apurrak, baina ahaleginak merezi izan zuen, izugarrizko paisaiaz gozatzeko aukera izan baikenuen bi tontorretan. Igande arratsaldean autoetan sartu ginenean, gure hasierako helburuak lortuta itzultzen ginela ohartu ginen. Ezin dugu ukatu harreman berriak egin eta aurretik genituenak sendotu genituela. Eta orain, pilak kargatuta, gure txikiekin lan egiten jarraitzeko indarra soberan dugu. [IN]


Urtero bezala, Karrikaluzeko hezitzaileek asteburu-pasa bat egin dugu formakuntzako gazteekin batera, Iltzarben, Olloko bailaran. Asteburu honek gai espezifiko baten inguruko formazioa jasotzeko helburua du, beste batzuen artean. Aurten, hezitzaileok interes handia genuelako, jazarpenari edo bullyngari buruzko formazioa jaso genuen. Izan ere, zoritxarrez, gaur egun modan dagoen gaia da jazarpena, eta gure taldeetan ere honen biktima, erasotzaile edota konplize diren edo izan daitezkeen haur eta gaztetxoak izan ahal ditugu. Horregatik, gure iritziz, gaiaren inguruan zer edo zer jakitea garrantzitsua da taldeekin lan egiten duen hezitzaile ororentzat, eta horretarako, gaian aditua den Patxi San Juan deitu genuen, guri formazio saio bat emateko. Formazio horri esker gauza asko ikasi genituela eta genekizkien beste batzuk finkatu ditugula uste dugu, izan ere, San Juanek oso ongi antolatu zuen saioa.


Baina zer da jazarpena?

Jazarpena tratu txar mota bat da, kasu honetan berdinen artekoa eta nahita egiten dena. Pertsona edo talde batek beste baten kontra jotzean datza, eta normalean, denboran irauten duen jarrera izan ohi da. Erasoak min handia ematen dio biktimari, izan ere, beti baten aurkakoa da eta ez talde baten aurkakoa.

Jazarpena egoteko, beti hiru baldintza hauek bete behar dira: biktima bat egotea (bakarra), alde batek besteak baino botere gehiago izatea eta ekintza erasokorrak denboran jarraituak izatea. Jazarpen mota desberdinak egon ahal dira: fisikoa, hitzezkoa, psikologikoa, soziala eta zeharkakoa; guztiek biktimarengan eragin negatiboak sortzen dituztelarik. Kontuan izatekoa da biktima, egoeraren arabera, edozein pertsona izan daitekeela, eta taldea, baita ere. Izan ere, ez daude izaerazko edo egoerazko ezaugarri finko batzuk, egoeraren eta taldearen arabera, edonork edozein paper joka dezake. Egia da gauza batzuk predisposizioa azaltzen dutela, baina hori besterik ez.

Zer dela eta ematen da jazarpena?

Honen inguruan teoria aunitz egon daitezke, baina Patxik kontatu ziguna gustatu zitzaigun; izan ere, egungo egoera azaltzen duela uste dugu. Gauzak helburu bilakatu diren gizarte batean eta pertsonak “gauza” bihurtu egiten direnean, uler daiteke pertsonak gauza moduan tratatuak izatea eta, hortaz, hauei eragindako mina kontuan ez izatea, enpatia gutxi edo ezer ez erakustea eta errespeturik ez izatea. Izan ere, gaur egun, gauza materialak helburu gisa markatzen ditugu eta ez pertsonak. Gauzak pertsonen garapenerako erabilgarriak izan daitezke, baina betiere pertsona bera eta pertsonaren garapena helburu izanik. Hori dela eta, hezkuntzaren balio nagusietako bat pertsonen hezkuntza izan beharko litzateke; hau da, pertsona bat gauzak baino lehenago dago, eta, hortaz, balioen hezkuntzaren garrantzia aldarrikatzen da. Horrez gain, gizarte zientzia ugarik aspaldi esaten duten moduan, taldeak eratzeko edota krisian daudenak mantentzeko, batzuetan

mekanismo perbertsoak jartzen dira martxan: gaizkiak elkartzen du taldea, eta ez du beste izateko arrazoirik. Izan ere, talde batzuk gauza negatiboengatik elkartzen dira; beste bati min egiteagatik, adibidez. Hori dela eta, “txibo espiatorio” bilakatzen da pertsona bat. Hau da, taldea orekan mantentzeko, pertsona baten aurka azaltzen da, eta horrek, eta agian beste ezerk ez, batzen ditu taldeko kide guztiak. Pertsona batek jazarpena jasotzen duelarik inolako zentzurik gabe; bati tokatu behar zaiolako. Horregatik da garrantzitsua haur eta gazteekin arrazoi positiboak direla-eta taldeak eratzea; izan daiteke zaletasun baten inguruan, helburu baten inguruan eta abar.

Aisialdiko hezitzaileen papera

Askotan, uste baino garrantzitsuagoa da; izan ere, nahiz eta haiekin ordu asko ez igaro, adituek deitzen dioten “gertuko heldu positiboa” izan ahal gara. Hau da: jazarpen kasuetan batzuetan helduek ez dute jazarpena ikusten eta ez dira bere existentziaz jabetzen; baina gertatu ohi da gaztetxoek aisialdiko hezitzaile batekin konfiantza gehiago izatea hau kontatzeko, adinez eta izatez gertuagokoak sentitzen gaituztelako. Horregatik uste dugu aisialdiko hezitzaileak honen inguruan formatuak egotea oso garrantzitsua dela, betiere horrelako kasu bat agertuz gero, eskola eta familiarekin batera interbentzioa elkarlanean egin ahal izateko. Interbentzioaren inguruan gako ugari eman zizkigun Patxik, eta protokoloak ere idatzita daude; baina, oro har, ideia garrantzitsu bat jaso genuen saio hartatik: erasoa jasaten duen pertsonari boterea eman behar zaio, galdetu behar zaio nola nahi duen lagundua izan; alegia, protagonismoa eman behar zaio. Bestalde, taldearekin eta erasotzaileekin ere lanketa egin behar da. Ezin baita arazoaren zati batekin bakarrik lan egin. Konpromisoak eskatu behar zaizkie alderdi guztiei eta bestearen lekuan jartzen irakatsi. Gai honekin, beste askorekin bezala, arazoa handia eta ikusgarria denean hasten da interbentzioa, eta orduan zaila izan ohi da konponbidea bilatzea, ordurako sufrimendu asko eta harreman txar ugari garatuak eta errotuak egon ohi direlako. Horregatik, beste gai askotan gertatzen den erara, prebentzioa edo aurrelanketa da gakoa, eta ez itxoitea arazoa agertu arte. Galdera zera da: nola gutxitu ahal ditugu horrelako kasuak ematea? Bada, ziurrenik, balioetan heziz taldeak, talde sentimendua garatuz eta enpatia eta laguntza bezalako balioak garatuz. [GE]


HEZITZAIL E AS 2016·III·18 TEBURUA ,19,20 Iltzarbe

ASTE SANTUKO BATERA V·1 2016·III·29,30,31 | 2016·I Atarrabia KULTUR PO 2016·IV·1TEOA Atarrabia5


IA KANPALD AI - JAUZI L ARUNBL2016·IV·23,24 (Erratzu) Lamiarrita

RA ATERALDI OROKOR 2016·V·7 Bertiz

MINTZA EGUNA 2016·V·14 Atarrabia


BATIRTZE CABELLO ETA IZASKUN RUIZ DE LARRAMENDIRI ELKARRIZKETA

“Errefuxiatuek Europan bizi duin bat izateko eskubidea eskatzen dute” Aste Santuko oporrak probestuz, Pedro de Atarrabia ikastetxeko bi irakasle Grezian izan dira errefuxiatuei laguntza ematen. Batirtze Cabello eta Izaskun Ruiz de Larramendi dira irakasle horiek, eta beraiekin hitz egiteko aukera izan dugu. Hasierako asmoa Lesbosera joatea zen, baina martxoaren 20an Europako Batasunaren eta Turkiaren arteko ituna sinatu zenez geroztik irletatik boluntarioak kanporatzen hasi zirenez, Atenasen geratzea erabaki zuten. Greziako hiriburuan egon ziren hiru egunez, eta Pireoko portura gerturatu ziren bertako errealitatea ezagutzeko. Bertan, gobernuz kanpoko hainbat erakunderekin harremanetan jarri ziren, eta bertako hiritarrek osatutako plataforma batekin ere ibili ziren bazkariak ematen. Ikusita Atenasen boluntario nahikoa zegoela (hiriburua delako eta irletako boluntario asko Atenasen geratzen ari zirelako), beste zonalde batera mugitzea erabaki zuten. Greziako ipar-mendebalderantz jo zuten, ia Albaniako mugaraino, bazekitelako bertan behar handia zegoela nahiko berria zen kanpaleku batean: Katsikako kanpalekuan.

Zer-nolako egoera aurkitu duzue bertan? Kanpaleku berri samar bat topatu genuen, aste gutxi batzuk besterik ez zituena, eta 1.300 errefuxiatu inguru zeuden bertan. Horietatik 500 bat haurrak ziren. Armadak emandako kanpin-dendetan bizi ziren, eta bertako klima oso euritsua eta hotza denez, Idomenin gertatutakoa ez gertatzeko, harriak bota zituzten lurrera, euriteekin lokatzik ez sortzeko, eta harri horien gainen lo egiten zuten. Higiene aldetik, lau dutxa zeuden gizonezkoentzako eta beste lau emakumeentzako. Hasiera batean egunean ordubete omen zuten ur beroa erabiltzeko, baina gero hori desagertu zen eta ez zuten batere ur berorik. Komunak jaialdietan edo herriko festetan jartzen diren plastikozko modulu horien antzekoak ziren, eta oso zikinak zeuden bai dutxak eta baita komunak ere. Hamabi boluntario inguru egongo ginen bertan lanean, eta “Olvidados” GKEkoek zuten kanpalekuaren ardura; baina gu egon ginenean, poliziarekin partekatu behar zuten obretako barrakoi bat (erdia biltegi gisa erabiltzen zuten). Dena oso nahastuta zegoen, eta errefuxiatuek zerbait eskatzen zigutenean denbora asko eman behar izaten genuen bilatzen. Nahiko egoera txarra eta desesperatzeko modukoa da, ikusten duzulako ez direla gutxieneko baldintzak betetzen eta kanpalekuan edozein aldaketa egiteko borroka batean ibili behar genuelako armadarekin eta agintariekin.


Zein da errefuxiatu horien jatorria? Gehienak siriarrak dira, baina badira pakistandarrak eta afganistandarrak ere. Eta kanpalekuan hitz egiten diren hizkuntzak arabiarra, farsia eta kurdua dira batez ere. Askok ingelesez ere hitz egiten dute eta itzulpen lanetan ibiltzen dira. Zer ari dira eskatzen errefuxiatuak? Zeintzuk dira beraien aldarrikapenak? Europara ailegatu eta bizi duin bat izateko eskubidea eskatzen dute. Eta, aldiz, jasotzen ari direna da Europako Batasunak ate eta muga guztiak ixten ari dizkiela. Bidean beraien bizitza jarri dute arriskuan; askok senitartekoren bat galdu dute Egeoko bidaia horretan. Gainera, beraien aurrezkiak gastatu dituzte bidaian, eta orain ere dirua gastatzen ari dira hor blokeatuta dauden bitartean, ezin aurrera joan. Baldintzak geroz eta tamalgarriagoak dira, ikusten dutelako egunak joan egunak etorri egoerak hobera egin beharrean okerrera egiten duela. Errefuxiatuetako askok badituzte mugak itxi aurretik iparraldera bidaia jarraitzeko aukera izan zuten senideak, eta haien helburua senide horiekin elkartzea da. Beraz, esan genezake, eskatzen dutena zera dela: giza eskubideak betetzea; zehazki, asilo eskubidea eta zirkulazio librerako eskubidea. Zer ondorio ekarriko du Europako Batasuna eta Turkiaren arteko akordioak? Jada ikusten hasi gara akordio horren ondorioak. Apirilaren 4an hasi ziren deportazioak Lesboseko uhartetik Turkiara. Pertsona ugari deportatzen ari dira, eta hemendik aurrera ez badugu nahikoa presio egiten akordioak bere horretan jarraituko du. Errefuxiatuak Turkiara deportatzen ari dira, eta dagoeneko bada deportazio ilegalen berri,Turkiatik Siriara. Horrek esan nahi du errefuxiatuak behartzen dituztela gerra egoeragatik utzi behar izan duten herrialdera itzultzera, beraien bizitza arriskuan jarri duen bidaia bat egin eta gero, beraien aurrezkiak gastatu eta gero. Europako Batasuna eta Turkiaren arteko akordioak ekarri du errefuxiatuen etorkizuna eta bizitza giza eskubideak betetzen ez dituen Turkia bezalako herrialde baten esku uztea. Azken finean, akordio horren bidez Europako Batasunak diru kopuru bat eman dio Turkiari polizia lan hori edo lan zikin hori egiteagatik. Errefuxiatuentzat suposatuko du haien abiapuntura itzuli behar izatea kostu pertsonal eta ekonomiko handi bat ordaindu eta gero.

Zeintzuk dira hemendik laguntza emateko modu desberdinak? Asko dira hemendik errefuxiatuei laguntzeko moduak. Lehenbizikoa eta nire ustez garrantzitsuena da gai honen aurrean aktibo egotea, eta horretarako badira aukera aunitz. Iruñean bertan, adibidez, “Iruñea harrera hiria” herri ekimenak deituta, astelehenero elkarretaratzeak egiten ari dira 18:30ean Merkatarien kalean, eta horren ondoren, 19:00etan, bilerak egiten dituzte gai honen inguruan lanean jarraitzeko, egoera hau salatzen jarraitu behar dugulako. Oso jarrera aktiboa izan behar dugu, eta kalera atera behar gara Europako Batasunaren politika maltzur honi aurre egiteko. Bestetik, gu egon ginen kanpalekua diruz laguntzeko aukera ere badago1, behar handia baitago. Izan ere, lehenago azaldu dugun bezala, kanpalekua kudeatzen ari den GKEa txikia da eta hamabi boluntario inguru ari dira kanpalekua kudeatzen, oso baliabide eskasekin. Zer da gehien harritu zaituztena? Pertsonalki gehien harritu gaituena izan da horrelako egoera latz batean egonda ere jendeak irribarre bat zuela beti ahoan. Kanpalekuan beraiekin gurutzatzen ginenean ahoan irribarre bat zutela agurtzen gintuzten; egoera oso muturrekoa izanda ere jendearen artean beti modu onak, irribarreak ikusten ziren. Eta oso egoera limiteak dira, azken finean zure oinarrizko beharrak asebeteta ez dituzunean pentsatzekoa izango zen bestelako erantzun mota bat ematea. Noski, tentsio uneak ere sortzen ziren hainbat momentutan; baina, oro har, gizatasuna gailentzen zen, gure politikariek eta agintariek erakusten ez duten gizatasun hori. [DO]

Katsikako kanpalekua kudeatzen ari den “Olvidados” GKEa diruz lagundu nahi baduzu, hau da bere kontu korrontea:

IBAN ES28 0128 0048 7801 0003 9792.


“Bakarrik egiten lagundu nazazu�

MARIA MONTESSORI Haurrak ikasteko berez duen ahalmenean sinisten zuen Maria Montessorik; aukerak eskaintzean zegoen gakoa. Hori dela eta, autonomia eta askatasuna bultzatu zituen haurraren garapenean, horretarako aproposa zen ingurua aurretik prestatuz eta materialak sortuz.

Maria Montessori 1870an jaio zen, Chiaravallen (Italia). 1896an Erromako Errege Unibertsitatean diplomatu zen, eta Italiako lehen emakume sendagilea bihurtu zen. Ondoren, Filosofian eta Natur Zientzietan lizentziatu zen. Garai hartan, emakume izateagatik, ospitaletan sendagile aritzea debekatu zioten Italian. Hori dela eta, sendagile lana utzi, eta 1898. urtean adimen urritasuna zuten haurrekin lanean hasi zen. Ikasle hauek behatzean konturatu zen garatuak izan zitezkeen gaitasunak zituztela, eta bizitza duin eta egokiago bat izan zezaketela. Momentu hartatik aurrera, bere bizitza osoan haurrekin lanean arituko zela erabaki zuen eta bere teoriaren oinarriak garatzen hasi zen. Bere hasierako behaketetan ari zela, haur batzuk topatu zituen ogi apurrekin jolasean (beste objekturik ez baitzuten inguruan); baina haurrek ez zituzten ogi apurrak jaten, soilik manipulatzen ari ziren. Hori ikusita, konturatu zen haurrek mundua ezagutu eta beren ahalmenak garatzeko uki zitzaketen objektu errealak behar dituztela. Eta horretan jardun zen Maria Montessori. Bere ikerketa zientifikoen bidez, haurrak nola ikasten duen eta ikasketa prozesu hori abian jartzeko zer ezaugarri eskaini behar zaizkion ezagutzera iritsi zen. Aurrerago, 1907an, Casa dei Bambini eskola sortu zuen. Urteak eman zituen bertan ikertzen, eta orduan hasi zen bere lehen liburuak idazten, hitzaldiak ematen eta mundu osoan bere teoria zabaltzen.


Baina zertan datza bere teoria? Zeintzuk izan ziren bere aurkikuntzak eta ekarpenak? Zeintzuk dira bere metodologiaren zutabe nagusiak?

kainiko zaio; hau da, askatasunaren ahalmenak mugak zehaztearen beharrarekin lotura zuzena izango du. Halaber, ikasgeletan elkarbizitzarako beharrezkoak izango diren arau batzuk zehaztuko dira.

Montessorik bultzatutako pedagogia “Eskola berria” izeneko mugimenduaren barruan kokatzen da; izan ere, berak proposatutako kontzeptu zein materialek berrikuntza bat suposatu zuten garai hartako hezkuntzan. Munduko zoko guztietako haurrek ikasteko gogo eta grina berdinak dituztela eta garapen etapa berdinak igarotzen dituztela baieztatu zuen Montessorik; baina kontuan hartu behar da jaioterriak, bertako kulturak eta jasotako hezkuntzak garapen hori baldintzatuko dutela eta garapen horrek lotura zuzena izango duela bizi den giroarekin eta pertsonekin. Aipatu dugun ikasteko interes horrek autonomiarantz bultzatuko du haurra, baldin eta helduaren laguntza jasotzen badu.

Autonomia hori garatzeko, helduaren papera eta rola oso zehatza izan beharko da. Heldua, haurrarentzat eredu egoki bat izateaz gain, haurraren ekintzen behatzaile ere izango da, edo Maria Montessorik esaten zuen bezala, haur bakoitzaren ikaskuntza prozesuaren “gidaria”. “Gidari” hori haurrarentzat lagungarri izango da, bidea erakutsiko baitio baina bakoitzari berea egiten utziz, bakarrik ikasi dezan erraztuz eta bultzatuz.

Garapen etapei lotuta, Maria Montessori ohartu zen haurrak interes eta jakin-min handiko garaietatik igarotzen direla, eta garapeneko “garai sentikorrak” deitu zien etapa horiei. “Garai sentikor” horietan, erraztasun osoz lortzen dituzte abilezia berriak. Berezko garrantzia eman zion 0-6 urte bitarteko garapen etapari, etapa honetan haurrak mundua ezagutzeko eta bertan gertatzen dena ikasteko ahalmen izugarria baitu; “esponjen” antzera, eguneroko bizitzan aritzeko behar duena xurgatu egiten du. Haurra hitz egiten, idazten eta irakurtzen hasiko da katuka, ibiltzen edo korrika ikasi duen bezala, modu espontaneoan, arituz. Munduan dagoen guztia barneratu ahal izateko “jardun” egin behar da: ukitu, egin, sentitu. Modu horretan, norberak bere kabuz ikasten du eta auto-hezkuntza sortzen da. Haurrak zentzumen guztiak erabiliz bereganatzen du mundua: objektu berri bat aztertzeko, ikusi, eskuetan hartu, bota, zurrupatu eta hozkatu egingo du. Eta horregatik, haurrak ukituz, ikusiz, entzunez, dastatuz, mugituz eta usainduz ikasten duelako, zentzumen guztiak era progresibo batean lantzeko moduko materialak sortu zituen; zentzumenetatik pasa ez den zerbait ez baitago gure gogoan. Haurrak ikasteko berez duen ahalmenean sinisten zuen Maria Montessorik, aukerak eskaintzean zegoen gakoa. Hori dela eta, autonomia eta askatasuna bultzatu zituen haurraren garapenean, horretarako aproposa zen ingurua aurretik prestatuz eta materialak sortuz. Aurreko guztia kontuan izanda, haur bakoitzaren erritmoa errespetatu beharra nabarmendu zuen, eta argi adierazi zuen momenturo haurra izan behar dela bere ikaskuntza prozesuaren protagonista, haur bakoitza bakarra, errepikaezina eta desberdina baita. Horrexegatik, haur bakoitzari bere garapen eta ikaskuntzarako aproposak izango zaizkion inguru eta tresnak eskaini beharko zaizkio. Haurrak askatasuna edukiko du modu autonomo batean aritzeko: prestatutako espazioan nahi duen lekuan egoteko, nahi duen materialarekin aritzeko, nahi duen denbora tartea eskaintzeko, bakarrik edo taldean egoteko... ; berak aukeratutakoa egiten, desegiten, hautatzen, berritzen, sortzen, erabakitzen, konpartitzen eta abar ibiliko da. Baina askatasun hori aldez aurretik zehaztutako muga batzuen barruan es-

Haurrengan autonomia bultzatzeko, aldez aurretik pentsatu eta prestatutako inguru aproposa eskaintzea funtsezkoa izango da ikaskuntza egokiago bat sustatzeko kontu handiz diseinatu eta antolatutakoa. Aipatutako inguru hori eraikinek, espazioak, altzariek eta materialek osatuko dute. Espazio argitsua eta epela izateaz gain, altzariak haurren altuerara egokituta egongo dira eta material nobleez eginak, egurrezkoak. Horrez gain, apaingarriek, landareek, musikak eta arteak ere lekua izango dute espazio hori ederra eta goxoa izan dadin, estetikari berebiziko garrantzia eskainiz. Inguru horretan haurrari eskainitako materiala Maria Montessorik berak sortu zuen. Bere behaketetan konturatu zen haurrek behin eta berriz errepikatzen zituzten ekintzekin disfrutatu egiten zutela. Hori ikusita, autoikaskuntza errazten zuten eta zentzumen desberdinak erabiliz zuzentzaileak ziren materialak diseinatu zituen. Haurren ikaskuntza prozesuaren momentuaren araberakoak dira material horiek, eta lau alorretan bereizi zituen: “bizitza praktikorako” materialak, zentzumenen bidezko materialak, matematiketarako materialak eta hizkuntza lantzeko materialak. Material guztia ahalik eta errealena eta anitza izan zedin saiatu zen: beira, zeramika, egurra, kortxoa, oihala, lixa, papera, kartoia eta abar erabili zituen horretarako. Ikasgela batean ondorengo materialak egon ohi dira: dorreak egiteko neurri desberdinetako blokeak, usaimena lantzeko ontziak, ukimenaz bereizteko piezak, soinuak egiteko txilinak, esku trebetasuna lantzeko lokarriak, lijazko letrak, fonogramak, pote termikoak, geometria lantzeko pieza desberdinak, aritmetikarako hamarrekoak, puzzle antzeko atlasak... Material bakoitzak ezaugarri bat lantzen du, hala nola kolorea, pisua, forma, ehundura, luzera, hotsa, usaina. Baiona ezaugarri horiek guztiak isolatuta agertzen dira; hau da, koloreak landu nahi badira, koloretan bakarrik desberdinak diren objektuak ikusiko dituzte, tamaina, forma eta abarretan berdinak direlarik. Gainera, material hori graduatua da; alegia, poliki-poliki konplexutasun maila gehituz joango da, eta ezaugarri horiek menderatu ahala, beste mota bateko ezaugarriak lantzeko erabiliko dira. [AR]


“Denetarik entzun beharko genuke” Nahikari Oloriz Maya (1992) bederatzi urterekin hasi zen Burlatako musika eskolan. Bertan saxoa hiru urtez ikasi ostean, Iruñera joan zen Pablo Sarasate kontserbatorioan erdi mailako ikasketak burutzera. Hauek amaituta, hemezortzi urterekin, Bartzelonara joan zen, Kataluniako Goi Mailako Musika Eskolara (ESMUC), Interpretazio Klasiko eta Garaikidea ikastera. Nacho Gascónen gidaritzapean goi mailako titulazioa ohorezko matrikularekin eskuratu zuenean, Versaillesera jo zuen, CRR kontserbatoriora, Vincent David saxofoi irakaslearekin ikastera. Aurten amaitu du bi urteko ikastaldia, baina ez du geldirik egoteko asmorik. Pariseko kontserbatorioan saxo masterra ikasteko eskaintzen den plaza bakarra berak eskuratu du, eta datorren ikasturtean Claude Delanglerekin ikasten hasiko da. Apirileko oporraldia Atarrabian eman zuela probestuz, berarekin bildu ginen honetaz eta hartaz hitz egiteko.


Nola hasi zinen musika ikasten? Kasualitatez izan zen. Nire lagun gehienak 6-7 urte zituztenetik Burlatako musika eskolan aritzen ziren, eta ni ez. 8-9 urte nituenean nik ere musika ikasi nahi nuela esan nion amari.

tura handirik. Ez dut uste alferkeriagatik zenik, ohituragatik baizik: amak prestatzen zidan bazkaria, alde batetik bestera eramaten ninduten kotxez. Eta bat-batean, neure burua bakarrik ikusi nuen hiri handi batean, eta horrek hazten lagundu ninduen.

Baina Burlatan hiru urte besterik ez zenituen eman. Nerabezaroan derrigorrezko ikasketak eta musika ikasketak bateratu behar izan zenituen, ezta? Gogorra izan zen? Askatasuna institutura joan nintzen garaian hasi nintzen Iruñeko kontserbatorioan. Eta, egia esan, ez dut oso oroitzapen txarrik. Kontserbatorioan ikasteagatik institutuko hainbat ikasgai konbalidatzen zizkidaten, eta ordu horiek aprobetxatzen nituen arratsaldeetan kontserbatoriora joan beharragatik egin gabe nituen etxeko lanak aurreratzeko. Garai hartako alderik okerrena alde batetik bestera mugitu behar izatea zen. Atarrabiatik Burlatara eta berriz Atarrabiara, gero Iruñera igotzeko... nekagarria zen. Baina, orokorrean, bizimodu arrunta izan nuen.

Eta Bartzelonatik Frantziara egin zenuen salto. Bai. Bartzelonan lau urte eman nituen. Denboraldi horretan talde askorekin lan egiteko aukera izan nuen eta izugarri ikasi nuen. Baina goi mailako ikasketak amaitzean Frantziara joateko nahia piztu zitzaidan, eta Versaillesera joan nintzen. Garai batean, masterrak egiteko obsesio hau ez zegoenean, jende guztia joaten zen Frantziara saxofoia ikastera, bertako edozein eskola txikitan saxoko irakaslea oso ona izaten baita. Izan ere, saxoa Frantzian asmatu zen, eta bertan hasi ziren saxoa kontserbatorioetan irakasten edo bandetan jotzen. Saxoaren herria dela esan dezakegu. Versaillesen bi urte egin ditut Vincent David irakaslearekin. Eta aipatu nahi nuke, Versaillesen emango didaten diploma Bartzelonako titulazioaren azpitik dagoela; baina, hala ere, balore ofizialik ez duen arren, niretzat oso garrantzitsuak izan dira bi urte hauek. Bartzelonako kontserbatoriokoak goi mailako ikasketak izanik, musika jotzeaz gain teoria asko ikasi behar izan nuen. Aldiz,Versaillesen denbora guztia jotzen eman dut; jotzen eta entzuten. Eta bertan ikasitakoak Pariseko kontserbatorioko ateak ireki dizkidala esango nuke.

Zergatik aukeratu zenuen saxoa? Lehengusuek txirula eta saxoa jotzen zuten, eta bi horien artean, zortzi urte besterik ez nituela eta ideia handirik izan gabe, nik ere saxoa aukeratu nuen. Hala ere, esan behar dut Iruñeko kontserbatorioan emandako sei urte horietan, Burlatako musika eskolara joaten jarraitu nuela, eta txirula, baxu elektrikoa eta kantua ere ikasi nituela. Are gehiago, saxoko erdi maila amaitu nuenean, goi maila ikasteko zalantzak nituenean, kontrabaxuko erdi maila ikasten hasi nintzen, baina bertan behera utzi behar izan nuen. Bartzelonara joan nintzenetik, saxoa izan da nire musika tresna nagusia. Nolakoa izan zen Bartzelonako egonaldia? Oso polita izan zen niretzat. Bartzelonara joan izan ez banintz, dena oso desberdina izango litzateke. Garai hartan, goi mailako ikasketak Iruñean edo Donostiako Musikenen egiteko aukera zegoen, baina nik ez nuen hemen segitzeko gogo handirik. Gainera, urte hartan Musikenek arazo ekonomikoak omen zituen eta bere etorkizuna ez zen oso argia. Egoera horretan, Bartzelona aukeratu nuen, kasualitatez beste behin. Eta oso polita izan da. Bartzelonako kontserbatorioa oso anitza da. Musika klasikoa, modernoa, flamenkoa edo jazza egin ditzakezu, baita Kataluniako musika tradizionala ere. Era berean, Bartzelona hiri handia da, eta mundu osoko jendea topa dezakezu bertan. Honek guztiak burua zabaltzen laguntzen dizu. Pertsona eta musikari gisa asko aberasten zaitu. Gainera, Bartzelonara hemezortzi urterekin joan nintzenez, ez nuen nire bizitza era autonomoan kudeatzeko ohi-

Buru pribilegiatua izateak ere lagunduko du. Ez dut uste nire burua pribilegiatua denik. Bakoitzak bere gaitasunak ditu, eta nik, ziurrenik, musikarako gaitasuna garatu dut. Baina horren atzean lana dago, benetan nahi duzun horren alde borrokatzea. Horri guztiari, beste zerbait ere gaineratuko nioke: une egokian toki egokian egotea ere oso garrantzitsua da. Baina, esan dudan moduan, atzean lana dago. Niri asko laguntzen dit epe labur edo ertaineko helburuak zehaztea. Nik ezin dut ikasi behar dudalako ikasi. Hurrengo asteetan kontzertu edo proba bat dudala jakiteak, ordea, asko laguntzen dit, lan egitera bultzatzen nauelako. Nola lortu zenuen Pariseko kontserbatorioan sartzea? Masterra egiteko goi mailako titulazioa eskatzen dizute izena eman ahal izateko. Gero, froga gisa, ordu erdiko emanaldia prestatu behar duzu, eta tartean, bi hilabeteko tartearekin zehazten dizuten “obra inposatu” bat txertatu behar duzu. Guztiontzako berdina. Normalean, bi hilabete horien aurretik zure programa prest izatea komeni dela esaten dute. Nik, ordea, ez nuen oso prestatuta. Eta “obra inposatua” esan zigutenean, nire programa obra horren arabera aukeratu nuen. Horrek erre-


pertorio anitz eta koherenteagoa izatea ahalbidetu zuen. Horrela egitearen alde txarra? Bada, bi hilabete eskas izan nituela emanaldi hura prestatzeko. Eta pentsa daiteke 30 minutu ez direla asko. Baina argi izan behar dugu froga hori ez dela kontzertu soil bat; zure programarekin zure indarguneak zeintzuk diren erakutsi behar duzu. Bestalde, errepertorioaz gain, elkarrizketa bat ere prestatu behar izan nuen. Nolakoa naizen erakutsi behar nien, nola eta frantsesez! Badaezpada, hainbat gairi buruzko nahiz nire errepertorioko konpositoreei buruzko informazioa bildu nuen. Eta ongi egin zenuela esan dezakegu, ezta? Plaza hori lortu baituzu. Hala ere, urte hauetan guztietan, sentitu al duzu inoiz egiten ari zinen hori utzi behar zenuela? Burlatako musika eskola utzi eta IruĂąera joan behar nuenean ez nuen bide hau hartzeko batere asmorik. Nire amari eta garai hartako irakasleari esker nago hemen. Eta haien insistentziaz pozten naiz. Izan ere, geroztik ez dut atzera egiteko inolako sentipenik izan. Musika nire bizimoduaren ardatz bihurtu da, eta oso pozik nago. Nire profesioa izateaz gain hobbya ere badelako. Baina hori baino gehiago ere bada: nire lagun gehienak musikariak dira, eta esango nuke ezin dudala nire bizitza musikarik gabe ulertu. Zer harreman duzu saxoarekin? Ni saxofonista naiz. Baina edozein arrazoi dela medio beste musika tresnaren bat erabili behar banu, ez litzateke arazo handia izango. Niretzat saxoa musika egiteko tresna bat besterik ez da, beste asko bezala. Nola dago musikari lotutako lan mundua? Nik pertsonalki baditut noizbehinka kontzertu batzuk, baina ez dut lan finkorik. Egin nahi duzunaren arabera, egoera oso desberdina da. Musika eskola txikietan lan egitea posible da, nahiz eta ez den erraza. Hala ere, nik ez dut irakasle izateko ikasi; nik jotzen ikasi dut eta hori da egin nahi dudana. Zentzu horretan, niri banda batean jotzea izugarri gustatuko litzaidake: Pamplonesan, Bartzelonako, Bilboko edo Gasteizko bandan. Izan ere, horrek finkotasun bat ematen dizu, eta ordutegi aldetik beste proiektu batzuetan parte hartzeko aukera ematen dizu. Zer-nolako proiektuetan? Bada, nik orain Bilboko pianista batekin jotzen dut. Bilbotarra den arren, egun Suitzan bizi da, eta ni Parisen. Kontzertuak ditugunean entsegu asko behar izaten ditugu. Batzuetan bera Parisera etortzen da, eta beste batzuetan, Gabonetan adibidez, ni Bilbora joaten naiz. Eta gustatu ala ez, horrela ibiltzea ez da edozein lanarekin bateragarria.

Zeintzuk dira bizimodu honen alderik onena eta txarrena? Onena, zalantzarik gabe, zure zaletasuna izatea zure bizitzaren ardatza. Nire kasuan, nire profesioa dena zaletasuna ere bada, eta hori oso polita da. Eta okerrena? Bada, deskonektatzeko zailtasunak. Oporraldietan ere ikasi eta kontzertuak prestatu behar izaten ditut. Eta argi gera dadila, oso pozik egiten ditut biak, baina askotan ez dugu bereizten jakiten. Nola ikusten duzu, musika garaikideari dagokionez, Nafarroako kultur giroa? Ez dakit. Bartzelona edo Parisekin alderatuta, hemen pixka bat aspertuko nintzatekeela uste dut. Hiri handietako eskaintza oso zabala da, beti dago ikusi edo entzuteko zerbait. Eta egia da ez dudala hemengo egoera asko ezagutzen, baina sentsazioa dut hemen zerbait ikusi edo entzuteko bilatu egin behar duzula. Eta han badago kultur giro aberats bat, kulturaren inguruan mugitzen den jendearen arteko harremana bizia da. Bartzelonan mundu osoko musikariak ezagutu ditut, eta ez dut ia IruĂąeko saxofoi jotzailerik ezagutzen.

“Sentsazioa dut hemen zerbait ikusi edo entzuteko bilatu egin behar duzula� Iaz Mixel Etxekopar entzuteko aukera izan nuen, pianista baten laguntzarekin jotzen zuen iparraldeko txirulari bat. Kasualitatez joan nintzen. Eta esango nuke, orain arteko nire bizitzako kontzerturik onena izan dela. Benetan. Zoragarria izan zen. Eta pentsatu nuen nola ote zen posible kontzertu hura ia-ia galtzea. Hori Bartzelona edo Parisen ez da gertatzen. Emanaldi, hitzaldi edota ikastaroei buruzko informazioa segituan zabaltzen da. Ohitura kontua da. Musikari izateko, jotzen ikasteaz gain entzuten ikastea ere garrantzitsua dela uste dut. Eta, bukatzeko, zer gomendatuko zeniguke? Denetarik entzun behar da. Nik, konparaziorako, filmak aipatu ohi ditut. Amak entseatzen ari naizen pieza xelebrea dela esaten didanean, esaten diot batzuetan pelikula erromantikoak ikusteak ez digula beste batzuetan film goreak ikustea eragozten; eta musikarekin berdin egin beharko genukeela. Batzuetan musika itsusia ere entzun beharko genuke. Hori ere interesgarria izan daitekeelako. [IM]


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.