Bipuntuzero XIX

Page 1

endua

XIX 2016ko ab


XIX 2016ko abendua

Koordinazioa eta Diseinua Testugintza

Argazkiak

Iker Moreno Maider Iriarte Koldo Los Arcos Irene Narbarte Mikel Oteiza Suyapa Perez Amaia Sanchez Maite Urdaniz Ismael YagĂźe Karrikaluze Elkartea

Zuzentzailea

Miren Munarriz

Inprimategia

Ultzama

LG NA 742-2012

Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua eta Atarrabiako Udalaren diru laguntzaz argitaratua.


[+] EUSKALDUNON ZOZKETAKO SARIDUNAK · 1. saria: 1957 · 2. saria: 0742 [+] BATERA HIRI TAILERRAK · Abenduak 23, 26, 27, 28, 29, 30 eta urtarrilak 2, 3, 4, 5 · HH2-LH6 · Atarrabiako Kultur Etxean · 9:00etatik 14:00etara · Prezioa: 100€ (bazkideak 80€) · IZEN EMATEA: Abenduaren 5etik 9ra (Atargin, Paz de Zigandan edo Karrikaluzen) [+] DANTZA AFRIKARREN IKASTAROA · 16 urtetik gorakoentzat · Urtarrilaren 12tik martxoaren 30era · Ostegunero, 17:30etik 19:30era · Atarrabiako Kultur Etxean · Prezioa: 30€ (bazkideak 25€) · IZEN EMATEA: karrikaluze@karrikaluze.org edo 948355739 / 685115756

Euskaldunak aktibatzen: Egia Euskaraz ekimena hedatzen ari da Euskaldunak pizteko Egia auzo donostiarraren egitasmoak arrakasta izan duela dirudi. Donostiako Piratek eta Añorgako herritarrek kopiatu zuten, eta udazken honetan antzeko ekimenak izango dira Hernanin, Lasarte-Orian, Agurainen eta Astigarragan. Adibidez, Hernanin, Euskara Ari Du ekimena eginen dute abenduaren 3an, Euskararen Eguna, aitzakiatzat hartuta. Alabaina, ez da izango egun bateko aldarrikapena. Hari begira bi hilabeteko erronka prestatu dute, urrian eta azaroan beteko dena. Helburua da ahalik eta herritar eta elkarte gehien euskaraz bizitzea, eta gutxienez astebeteko eperako hartuko dute konpromisoa. Etxean, lantokian, dendan, kirol taldean, tabernan… euskaraz egiten saiatuko dira. Urriaren 15etik azaroaren 26ra txandakatuko dira norbanakoak eta elkarteak. Hainbat helburu dituzte antolatzaileek: “Herritarren kontzientziak astindu nahi ditugu, herritarrak konturatu daitezela gure ohiturak aldatzea ez dela hain zaila; uste baino jende gehiagok dakiela edo ulertzen duela euskaraz gure inguruan; dakigunok egiten badugu, ez dakitenek errazago ikasiko dutela eta euskara erabiltzeko aukera handiagoa izango dutela. Azken finean, herritarrak jabetu daitezela keinu txiki honekin aldaketa handia eragin dezakegula Hernanin”. Hori guztia irakur daiteke Onintza Iruretaren Jalgi hadi plazara izeneko blogean. Ideia egingarria iritzita, gure artean erronka plazaratzeko unea heldu zaigula ematen du. Izan ere, ez gara gutxi Atarrabian euskara dakigunok, heldu, gazte zein haur izan. Baina erabilera dugu erronka: euskaldunak aktibatzea falta zaigu. Horrelako egitasmo batek arrakasta izan dezan, ez da nahikoa euskaldun jendea erakartzea, erdaldunek ere jakin behar dute zein den egitasmoaren helburua, eta pentsatu euskararen alde egoteko erarik eraginkorrena dela euskaldunoi euskaraz egiten uztea. Ez da lan makala, eta ez dagokio bakarrik Karrikaluze elkarteari; baina erabilera zabaltzeko tenorea heldu da: motelalditik esnatzeko ordua da.


*Argazkiak ikusteko jo 16. orrialdera

euskaldunONastea2016

Irailean seigarren EuskaldunON astea ospatu genuen, eta urtero bezala, asteartetik larunbatera bitartean udaletxe plazan jarduera erakargarriak antolatzen saiatu ginen. Yoseikan Budo borroka arte erakustaldiarekin eman genion hasiera. Horretarako, zoruan koltxoneta mordoarekin tatamia osatu eta oinetakoak erantzi genituen. Karlos Iñigo irakasleak Bipuntuzero-ren aurreko zenbakian azaldu zigun guztia ikusteko aukera izan genuen. Yoseikan Budo hainbat borroka arteren nahasketa da, eta gainera Euskal Herrian egiten den guztia euskaraz irakasten da, hori baita duten filosofia. Guk tatamiaren gainean, euskaraz gain, itzulipurdiak, kolpeak eta kideen arteko errespetua ikusi ahal izan genituen. Asteari jarraipena emateko, hitzaldi interesgarri bat entzuteko aukera izan genuen. Migratzaile eta errefuxiatuei buruzko hitzaldia. Bertan, Atarrabia Harrera Hiria taldeko Peio Goiatxek Siria eta inguruetako egoera azaldu zigun. Ondoren, Iruñea Harrera Hiria kolektiboko Marisa Ruizek egoera azaltzeaz gain Iruñea Harrera Hiriak duen filosofia eta helburuak azaldu zizkigun. Oinarrian pertsona guztientzako eskubide berdinak aldarrikatzen dituzte, eta hori oztopatzen duten europar gobernuen politikak salatu. Salaketaz gain, errefuxiatuei harrera egiteko plan integral baten beharra ere azpimarratzen dute. Hitzaldiaren bigarren zatian, hainbat lagunek Greziar kanpalekuetan bizitako esperientziak azaldu zizkiguten: Batirtze Cabellok Katsikan ezagututakoa kontatu zigun; Txepillo Txibitek Karabana Greziarekin Tesalonikara egindako bidaia eta No Borders taldearekin aurrera eramandako dinamikak azaldu zizkigun; eta, amaitzeko, HELP-Na suhiltzaileek GKEarekin Tesalonika inguruko kanpalekuetako egoeraz ohartarazi ziguten. Ostegunean, Olatz Pagalday aktoreak Eskoriatzako Irantzu erdaldun berriaren zailtasunak kontatu zizkigun, bakarrizketa umoretsu batean. Ez da erraza erdaldun berri jaiotzea. Bestela esanda, zure inguru guztia euskalduna denean, zure erdaraz aritzeko gaitasuna garatzea aski konplikatua da. Bai-

na hitz-totel itxura hartzea ez da erdaldun berrien zama bakarra. Inkomunikazio egoera asko antzeztu zizkigun Olatzek: EGA azterketa, medikuarenera bisitak... Ondorio gisa, talde euskaldunean erdaldun bakarrak erdara inposatzen duenean erdaldun berriek dituzten zailtasunak gainditzeko euskaldunek euskarari heltzea proposatu digu, hau da, erdaldun berriak berari euskaraz egitea eskertuko dizula! Ostiralean, urtero bezala, pintxo lehiaketa eta kontzertua izan genituen. Geroz eta jende gehiago parte hartzen du pintxo goxoak prestatzen; aurten 14 probatu genituen. Urtero bezala, pintxo gehienak ordu erdi eskasean amaitu ziren, eta mantsoenek patata tortilla zatiekin bete behar izan zituzten tripak. Lehiaketan Ismael Guijarroren “Itsasontzi baten” pintxoak jaso zuen lehen saria; Maider Iriarte eta Gorka Lazkozen “Sumendia”-k bigarrena, eta Nerea Garde eta Andrea Aldazen “Tipugaz” pintxoak jaso zuen herritarrek emandakoa. 20:30erako, The Sparteens taldearen ekitaldia hasi zen, eta dantzan jarri gintuen plazan bilduta geunden lagun guztiak, Txus, Egunsentian edo Ikusi eta ikasi kantuen ye-yé bertsioekin. Asteari amaiera emateko, larunbatean, goizean goizetik plazan bildu ginen euskaldunONtzako gunea prestatzeko asmoz. Hamaika lagun ibili ginen barra, mahaiak eta soinu ekipoa muntatzen. Guztia prest utzi, eta Berriozarko trikitilariekin herrian barna poteatzera abiatu ginen. Gose ginenean plazara bueltatu ginen, Txipik egindako bazkariarekin asetzera. Postrearekin batera, Irune eta Martinen gitarra hotsekin abestu ahal izan genuen. Arratsaldean Ingo al deu? taldearekin dantzan ibili ginen, eta jende asko ez zegoen arren, bertan ginenak dantza-dantza aritu ginen. Iluntzean, mikrofono pare bat piztu eta karaoke saioan eztarriak lehertu genituen. Espero genuena baina jende gehiagok abestu zuen, eta bati baino gehiagori mikroa kendu behar izan genion. [MI]


Jaietako balorazioa

Hemeretzigarren Bipuntuzero aldizkarian aurtengo Atarrabiako festei lekutxo bat egin nahi izan diegu, eta horretarako, Karrikaluzeko kide eta Atarrabiako alkate den Mikel Oteizari bederatzi egun horien balorazioa egiteko eskatu diogu. Hauek dira bere hitzak: Joan den urriaren 1etik 9ra Atarrabiako jaiak ospatu genituen. Festa bereziak, dudarik gabe: batetik, urteko azkenak direlako, eta, bestetik, sortzen den giroagatik. Jakin badakigu gure jaietan ez dugula punta-puntako ikuskizunik ekartzen, ezta modako azken musika talderik ere, baina gure jaietan une berezi asko daude eta herritarrok oso gertutik bizi ditugu festak. Hori da gure jaien benetako balioa eta gure jaiak berezi egiten dituena. Ekitaldiak ez dira ezer bertan parte hartzen duten pertsona guztiak gabe. Beste behin ere, Atarrabiako altxorra atarrabiarrak direla esan behar dugu, zalantzarik gabe. Aurten urriaren 1ean hasi ziren festak. Txupinazoa bota aurretik, elkarte desberdinetako hainbat eta hainbat lagun bildu ziren aterpearen inguruan parekidetasunaren aldeko bideo batean parte hartzeko. Festak berdintasunean ospatu behar direla aldarrikatu zuten, eta nola ez, errespetu osoarekin. Udan zehar, hiri eta herri ugaritan hainbat bortizkeria kasuen berri izan dugu, eta horietako batzuk oso deigarriak izan dira, sanferminetako bortxaketa, esate baterako. Atarrabiarrok ez ditugu honelakoak onartzen, ez gure herrian, ezta besteetan ere, eta hori oso argi utzi nahi izan genuen festetan. Azken urteetako eguraldirik onenetakoa izan dugu aurten festetan, eta horri esker, egunak eta gauak oso atseginak eta aproposak izan dira festan aritzeko. Lehen egunetik azkenekora arte eguzkiak bere aurpegirik gozoena eskaini zigun, eta ondorioz, planteatutako ekimen eta ekitaldi guztiak burutu ahal izan genituen. Hala ere, aurten inoiz baino prestatuagoak ginen euriari eta, oro har, eguraldi txarrari aurre egiteko; izan ere, Udaletxe plazako karpa nagusiaz gain, beste bi karpa ere jarri genituen: bata txosna gunean, ohi bezala, eta bestea, Santxo plazan. Jai batzordean parte hartzen dutenek eta bizilagunek plaza horretan egindako ekintzak oso ongi baloratu dituzte, beraz, badirudi jaietako bigarren gunea datozen urteetan egonkortuko dela. Esan bezala, programan jasotako ekintza guztiak egin ziren, eta aipatzekoa da ekitaldi gehienetan parte hartzea oso altua izan dela eta giroa bikaina. Herriko taldeek antolatutako programaz ere gauza bera esan daiteke. Momentiko ugari izan dira jaietan zehar, eta gozatzeko aukera asko. Ezingo nuke bat bakarra aipatu, elkarren artean oso desberdinak direlako eta bakoitzak bere momentua daukalako.

Dena den, badira aldatu beharreko edo hausnarketarako hainbat gauza. Alde batetik, han-hemenka sortu diren liskarrak. Ez dira asko egon, ez behintzat aurreko urteetan baino gehiago; baina ezin ditugu erasoak normaltasunez onartu. Ez dugu gure herrian erasotzailerik nahi. Ezta Atarrabiara ongi pasatzera etorri beharrean Atarrabiarekin pasatzera etortzen direnak ere. Oso ohikoa da etxeko atariak, kotxeetako kristalak zein bestelako hiri altzariak (baita zuhaitzak ere!) hautsita amaitzea. JAIETAN DENAK EZ DU BALIO! Hala ere, jaiak ospatzea merezi du. Ezin ditugu zenbatu jaietan egin ditugun barreak eta pasa ditugun momentu atseginak. Herria hankaz gora jarri, monotonia eta ordena hausten ditugu, eta ongi pasatzea eta barre egitea gure agenden lehenengo postura igotzen ditugu. Inoiz baino irekiagoak gara eta inoiz baino gogo gehiagorekin egiten dugu gure bizilagunekin topo. Hori guztia gerta dadin, herriko elkarteek eta udal langileek lan izugarria egiten dute gure jaietan. Haiek gabe ezinezkoa litzateke. Dagoeneko egin ditugu egin beharreko balorazio guztiak. Hausnarketa horiek kontuan hartuta, 2017ko jaiak prestatzen hasiko gara hurrengo urteko maiatzean. Herriko elkarte eta bizilagun orok parte har dezake herriko festak antolatzen. Ideia eta ekarpen guztiak ongi etorriak izango dira denok helburu bera baitaukagu: heldu den urteko irailaren 30ean hasiko diren Atarrabiako jaiak izugarri onak eta beti bezain bereziak izatea. Hala bedi.


Fusilatutako atarrabiarrak Espainiako Gerra Zibilaren hasieraren 80. urteurrena bete den urte honetan, asko izan dira —modu xume batean— estatu kolpearen ondorioz hildako eta errepresaliatutako pertsonen oroimenez antolatutako ekitaldiak. Atarrabian, Euskal Herriko beste herri askotan bezala, altxamenduaren ondorioz hainbat gizaseme fusilatu ziren. Osotara, 20 atarrabiar erail zituzten, eta horietako gehienen gorpuak oraindik ere desagertuta jarraitzen dute. Joan den irailaren 25ean, Atarrabiako Udalak ekitaldi bat antolatu zuen Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen Elkartearekin (AFFNA) elkarlanean. Ohiko moduan ekitaldi xume bezain hunkigarria izan zen. Bertan senitarteko zein udal talde guztien ordezkariak bildu ziren, Atarrabiako kaleetan zehar —gehienak Kale Nagusian— eraildakoen etxeen atariko lurrean plaka oroigarri txiki batzuk jarriz. Baina nola zen garai hartako Atarrabia? Zer zen gertatu zena? Atarrabia 1936an 30. hamarkadako Atarrabia 1.500 biztanle inguruko herri txiki bat zen. Onena paper fabrika zen Atarrabiako eragile ekonomiko garrantzitsuena. II. Errepublika ezarri zenean, Atarrabiak karrika bakarra zuen, eta bertan paper fabrikaz aparte, Círculo Carlista, Centro Católico eta ireki berriak ziren Batzokia eta Herriko Etxea biltzen ziren. Hala ere, abertzale eta ezkertiar erakundeetako kideak gutxiengoa ziren karlista eta eskuindar alderdiek Atarrabian zuten babes handiarekin konparatzen baditugu. Altxamendu militarra Jaioberria zen Errepublikak sendotzeko apenas astirik izan gabe, 1936ko ekainean, altxamendu militar baten ondorioz, Gerra Zibilak eztanda egin zuen. Ondorio latzak izan zituen gerrak, espainiar estatua bitan zatituz, milaka pertsonen bizitzarekin amaituz eta miseriaz beteriko gerraoste gogor bat eraginez. Nafarroan, hala ere, ez zen fronterik egon. Errepublikaren aldeko mugimendurik ez zen apenas sumatu eta antolatzen saiatu zirenak berehala “neutralizatuak” izan ziren. Atarrabian, gerra hasi bezain pronto Gerra Batzorde bat sortu zen, etor zitekeen gerra horretatik biztanleen babeserako neurriak hartzeaz aparte, altxamenduaren kontra egon ahal ziren pertsonen kontrako errepresioa koordinatzeko. Estatu kolpearen biharamunerako Atarrabiako errepublikazale ia guztiak atxilotuta zeuden. Osotara, 47 izan ziren atxilotutakoak, ia denak UGT sindikatuko afiliatuak eta EAJko kide bakar bat.

Fusilamenduak Ez zeuden atxilotutako 47 pertsona horien artean erailak izango ziren lehenengo atarrabiarrak. Luis eta Vitorio Esparza Portillo anaiak, 21 eta 16 urte zituztela, Berriozarren fusilatu zituzten matxinadaren lehenengo egun horietan. Onenako langilea zen Luis, eta Argaray goxoki fabrikako langilea zen Vitorio, biak CNTko kideak. Cecilio Garcia Basabe lezaundarra izan zen hirugarren eraildakoa. Atarrabiakoa ez izan arren, atarrabiarrak ziren bere bila joan ziren falangistak, eta Atarrabian fusilatu zuten, jarraian herri bereko hilerrian ehortziz. Irailaren 4an laugarren fusilamendu bat izan omen zen, Esteban Muñoz Oset 24 urteko langilearena. Karlista eta tradizionalista familia bateko kidea zen Esteban. Koinatu batekin izandako familia liskar baten ondorioz, Círculo Carlista-tik aldegin eta Herriko Etxera joan zen. Aldaketa hori nahikoa izan zen bi hilabetez Iruñeko kartzelara eramateko. Aske geratu zen arren, Atarrabian ez zuten bere “jokaera” ahaztu, eta hiru atarrabiar falangista bere etxera joan ziren, engainatuta eraman eta Ororbian fusilatu zuten. Azaroaren 26ko egun iluna Atarrabiako bizilagunen gehiengo zabala Errepublikaren aurka zegoela ez dago ukatzerik. 173 gizaseme boluntario aurkeztu ziren Errepublikaren gobernuaren kontrako gerrarako. Adinez txikiak zirenak ere alde nazionalarekin borrokatzeko eskapatzen ziren. Beste 127 atarrabiar armada nazionalarekin frontera joatera derrigortuak izan ziren. Atarrabiatik, osotara, 300 gizaseme joan ziren errepublikaren kontrako matxinatuen alde borrokatzera.


Kopuru ofizialen arabera, 24 izan ziren fronte nazionalean hildako atarrabiarren kopurua. Hildako horietako batzuen gorpuak 1936ko azaroan itzuli zituzten Atarrabiara, herritarren amorrua eta samina handituz. Domingotarren kapilauak ere amorru hori xaxatzen saiatu zen, eta hilotzak Atarrabia pilotalekuan zeudelarik “erlijioaren etsaiak” ziren preso errepublikazaleen heriotza eskatu zuen. Herritarrek Tokiko Gerra Batzordeari eskaera egin, eta batzordeak agindua bideratu zuen. Batzorde honetako kide bakar bat izan zen erabaki horren kontrako jarrera izan zuena: Toribio Indurain. Mendekua bete zen. Azaroaren 26ko gau horretan 14 gizaseme kartzelatik atera, kamioi batean sartu eta Latasako Erripako hilerrira eraman zituzten. Hilerrian bertan fusilatu eta ehortzi zituzten. Cruz Ameztoy Ecay (igeltseroa, 30 urte), Fermín Bubea Cenoz (inprimatzailea, 39 urte), Ángel Javier eta Silvestre Esparza Goldaraz (inprimatzaileak, 17 eta 27 urte), Teodoro Gariza Elcarte (langilea, 32 urte), Lino Goñi Loperena (langilea, 34 urte), Eusebio Igarabide Ostiz (langilea, 22 urte), Saturnino Indurain Llorente (egunkari saltzailea, 22 urte), Máximo Iroz Arriola (inprimatzailea, 27 urte), Blas Noáin Izura (inprimatzailea, 23 urte), Felipe Nuín Esáin (langilea, 21 urte), Benigno Pérez de Nanclares (tren geltokiburua, 45 urte), Joaquín Ruiz Martínez (langilea, 20 urte) eta Cecilio Villanueva Izura (estereotipiadorea, 23 urte) ziren 14 fusilatuen izen-deiturak. Gaur egun, 80 urte beranduago eta zenbait saiakera egin ondoren, beren gorpuen arrastoak ezin izan dira berreskuratu. Miguel Labat Velasco, Atarrabiako aguazila Atarrabiako Gerra Batzordeak 15 pertsona hiltzeko agindua bidali zuen. Hala ere, 14 izan ziren Erripara bizirik ailegatu zirenak bertan fusilatuak izateko. Zerrenda beltz horretan bazegoen hamabosgarren izen bat: Miguel Labat Velasco. Beste 14 kideekin batera, Miguel ere Iruñeko kartzelatik Erripara eramateko atera zuten. Beraien helmuga zein izango zen ikusita, eta saihestezin izango zen amaieraz jabetuta, zaintzen zituzten guardien kontra salto egin eta bertan hiltzeko eskatu zien. Zaindariek “bere nahia” bete eta bertan, Iruñeko kartzelan, bere kideen aurrean tiroz hil zuten. Miguelek, hala ere, bazuen sufrimenduz beteriko bizitza lehenagotik ere. Atarrabiako aguazila zen, eskuindar udal bateko langile ezkertiarra izatea zen bere bekatua. Emaztea eta sei seme-alaba zituen eta bere etxebizitza udaletxeko 3. solairuan kokatzen zen. Miguel eta bere familiaren amesgaiztoa 1932an hasi zen, abenduaren 27an Udalak ustez 438 pezeta lapurtzeagatik kaleratu zuenean. Hala ere,

Nafarroako Diputazioak neurri irregular horren aurrean bere kargura itzultzeko agindua eman zuen, jaso ez zuen soldata ordainaraziz. Aldeko sententzia izan arren, udal agintariak (Arturo Armendáriz buru), bere itzulera ahal izan zuten guztia atzeratzen saiatu ziren. Helburua diru iturririk gabeko familia bat gosez estutzea zen. Miguel, miseriak eta injustiziak eragiten duen amorruaren ondorioz, eskutitz baten bitartez zera salatu zuen:“langile xume bat, bere emazte eta sei seme-alabak gosez jazartzea, errepublikaren kolaboratzaile sutsua eta betebeharren konplitu fidela izateagatik” zigortua izan zela. Udal agintarien ustez, erreakzio “bortitz” honek zigorra behar zuen izan, eta kargugabetzea mantendu zuten. Diputazioak arrazoia eman zion berriz ere. Baina Armendáriz alkateak, udal baliabide ekonomikoak erabiliz, Madrilgo Auzitegi Gorenera eraman zuen kasua, seguruenik prozesua gehiago luzatzeko asmoz. Gorenak, hala ere, ezin izan zuen sententziarik kaleratu, tarte horretan gerra ailegatu baitzen, eta Miguel Mugimendu Nazionalaren kontra egoteagatik atxilotua izan zen, udalak zuen “arazoa” behin betiko amaituz. Miguel Labat 1936ko azaroaren 26an erail zuten. Familiaren jazarpenak, hala ere, denbora gehiago iraun zuen, Udalak bere etxetik ateratzera behartu zituenean. 80 urte eta gero 80 urte pasa berri dira egun ilun horietako gertaerak izan zirenetik. Epaiketarik gabeko sententziak, arrazoirik gabeko zigorrak, gorpurik gabeko doluak, eta 80 urtetako isiltasun bortxatua ez da senitartekoen zauriak erabat ixteko laguntza izan. Errekonozimendu ekitaldiek laguntzen dute, baina iragan beltz horretan “irabazleen” zapalketen arrastoak aurki ditzakegu, oraindik ere, Atarrabian: zapaltzaile horien ohorean zutik mantentzen diren oroigarriak, eta Miguel, Luis, Vitorio, Cecilio eta beste 17 atarrabiar behatzarekin seinalatu eta hilobi bakarti eta galdu batera bidali zutenen izena daramaten kaleak. Oraindik ere lan handia dago egiteko, eta horrek guztiak ezin du beste 80 urte itxoin. [IY]




Asia eta Afrika: bidaia baten kronika

Aspalditik buruan zebil kigun ideia zen, eta az kenean, aurtengo otsaileti k abuztura bitarte gure lanetan baimena eskatu, mo txilak prestatu eta mu nduko txoko desberdinak ezag utzera abiatu ginen. [MU]

Gure bizitzako abentura hastear zegoen, eta Ingalaterratik pasatu ondoren, martxoaren erdialdean berokia eta eskularruak tren geltokian utzi, bainujantzia eta praka motzak hartu, eta gure herria elur malutek estaltzen zutela atera ginen etxetik. Asia, bagoaz! MYANMAR (BIRMANIA) Gure bidaiaren lehen helmuga Yangon izan zen. Garai bateko RangĂşn da Yangon; Myanmar, aldiz, lehengo Birmania. Azken urteetan gizarte eta politika mailan aldaketa interesgarria egiten ari den herrialde baten seinale dira toki izenen aldaketak ere. Yangon eta bere inguruetan parke, azoka eta Shwedagon pagoda zoragarria bisitatu ondoren, iparraldera jo genuen. Baganera iritsi eta bizikleta elektriko baten gainean ibili ginen bi egunez, hango lautada eta sasien arteko milaka tenpluak ikusteko. Ayeyarwady ibaiaren ertzean 42 kilometro karratuko eremuan 4.000 tenplu budista baino gehiago eraiki zituzten XI. eta XIV. mendeen artean. Egun, esan daiteke urteek eta lurrikarek tenplu horietako asko desagerrarazi dituzten arren lekuaren magiak bertan dirauela. Hurrengo helmuga Kalaw izeneko herrixka izan zen. Nola eskertu genuen gaua iristean txaketika jantzi beharra! Kalawtik Inle lakura joan ginen hiru eguneko ibilaldi batean, tartean herri, paisaia eta soro ederrak ikusiz eta alde guztietatik ateratzen ziren haurrekin jolastuz. Bertako familiekin lo egin genuen, eskuzabalik irekitzen baitzituzten beren etxeetako ateak. Eta zer esanik ez janariari buruz: nola zaindu gintuzten! Lakura iristeko unea ere ederra izan zen. Lakuaren inguruan eman genituen egun batzuk, bertako bitxikeriak txalupaz zein bizikletaz ezagutzen. Han ezagunenak arran-

tzaleak dira, ur gaineko haien herritxoetatik atera eta hankekin arrauna astinduz eta eskuetan metalezko saski handiak baliatuz arrantza egiten baitute. Artistak benetan! Mandalayen, besteak beste, U Bein tekazko zubia, Sagaing Hill inguruko tenplu eta monjeak eta Inwa irlatxoa bisitatu eta gero, autobusez iritsi ginen Hsipaw herrira. Hor ere irribarretsu hartu gintuzten herritarrek, thanaka margoen arrastoak aurpegian jarririk, eta paseo bikainen ostean, urjauzi eta ur natural epel zoragarriak aurkitu genituen. Hori bai, Birmaniako bidaia bukatzeko garraiobide izugarria falta zen oraindik: trena. Hsipawtik Pyin U Lwin-era orduko 30 kilometroko abiadura zeraman trenean joan ginen 7 orduz, eta oso motela izan arren, han ez zegoen lo kuluxka egiterik. Trenaren triki-traka izugarria zen, gora eta behera eta ezker-eskuin. Baina bistak, bidaiariak, trenak berak eta batez ere 1900. urtean eraikitako 100 metro inguruko altuera zuen Goteik akueduktuaren gainetik pasatzeak merezi izan zuen zalantzarik gabe. Modu honetan atera ginen Birmaniatik, eta argi dugu herrialde honi ongi jarri diotela irribarreen herrialdearen ospea. Izan ere, herri bitxi, atsegin, zintzo eta alaia izan zen ezagutu genuena. Ederra eta oso beroa, hori ere bai. Baina benetan, lehenbailehen, gehiegi aldatu aurretik bisitatzea merezi du. KANBODIA Kanbodiako egonaldia laburragoa izan zen. Hasteko, kultura aldetik herrialdetik pasatzen den turista orok bisitatu beharreko Angkor tenpluak ikusi genituen. Bertan IX. eta XIII. mendeen artean eraikitako 1.000 tenplutik gora daude, Khemer inperioaren antzinako hiria, alegia. Khemer inperioak sei


mende baino gehiagoz menderatu zuen Asiako hego-ekialdea eta bertako ikurra Angkor Wat da, munduko monumentu erlijiosorik handiena eta benetan zoragarria. Harri horien artean monjeak meditatzen ikusteak sortzen duen bakea deskribatzea zaila da. Oso egun beroak pasa genituen bertan, eta pixka bat freskatzearren, hego-mendebaldeko Koh Rong paradisu irlara joan ginen gure bainujantziak estreinatzeko asmoz. Eta hala izan zen: ur garden eta beroetan eta zuhaitzen itzalpean hartu baikenuen atseden hurrengo egunetan. Bukatzeko, Kanpotetik pasa eta Phnom Penh hiriburuan denboran gertuegi dagoen Khmer Gorrien historia krudela eta haien arrastoak ezagutuz utzi genuen herrialde hau. MALAYSIA Herrialde honetako mendebaldeko penintsulan egon ginen, eta budistaz ez ezik, musulman eta hinduistaz inguratua ikusi genuen geure burua. Inolako elkarbizitza arazorik gabe bizi dira kale eta auzo berean, bakoitza bere janzkerarekin eta kultura eta ohitura erlijiosoak elkar errespetatuz. Maila askotan, aurreko bi herrialdeak baino garatuagoa dago, eta aldi berean, maila ekonomikoan kontraste handia ikusten da; Kuala Lumpur hiriburuan bereziki, munduko enpresa aberatsenen zeru-harraskarien oinetan India edo Txinako jaki postu txiki eta tradizionalen usainak inguratzen zaituztenean. George Townen ere jatorri anitzeko jaki goxoez eta kaleko arteaz gozatzeko parada ezin hobea izan genuen, eta Malaka izeneko hirian bukatu genuen gure abentura. Baina Malaysiatik maitemindu gintuena natura eta fauna izan ziren. Noizean behin metro eta erdiko muskerren begiradapean eta izugarrizko hezetasunak eragindako izerdiaz bustita ibilaldi luze eta zirraragarriak egin genituen, Cameron Highlands te plantazioen artean hala nola Taman Negaran, munduko oihanarik zaharrenean, besteak beste. Baina Malaysian beste helburu bat ere bagenuen: Pulau Perhentian eta Pulau Tiomaneko hondartza paradisiakoen palmondoen azpitik atera eta zuzenean ur garbi eta gardenetan murgildu ginen marrazo, dortoka, manta, koral eta mila kolore eta forma berezidun itsas azpiko arrain eta bizidunen mundu distiratsuaz inoiz baino gehiago disfrutatzeko. Hori da hori bizitza! Sentsazio, bizipen, eta zergatik ez esan, eltxoen ziztadaz beterik itzuli ginen Asiatik. Baina maiatza zen, eta ez genuen oraindik etxean gelditzeko asmorik.

UGANDA Motxilak etxean utzi eta margo, puxika, koaderno eta musika instrumentuz beterik abiatu ginen oraingoan. Kilo gehiago ezin genuen gurekin eraman, eta eskerrak hegazkin konpainiak topea jarri zigun, bestela Uharteko Aritz Azparren lagunak erraz sartuko zizkigun beste bizpahiru tronboi, saxofoi edo dena delakoak hara eramateko. Bidaiaren atal honen helburua erabat desberdina zen. Kontua ez zen turismoa egin eta toki polit eta xarmantak bisitatzea. Oraingoan, herrialde eta kultura desberdin batean murgiltzea zen asmoa, bertan Arua Elkartasuna GKEaren eskutik Aritz Azparren musikariak daraman musika proiektua ezagutzea, eta bertan zein ondoan dagoen umezurtz etxe batean ahal genuen heinean gure ezagupen eta esperientziak konpartitzea. Gu egon ginen herriak Moyo du izena, eta Ugandako iparraldean dago. Bertako jarduera ekonomiko nagusia (%80 ingurukoa) biziraupen nekazaritza eta abeltzaintza da, hots, familiaren kontsumo propioarentzako ekoiztea. Eguraldia atsegina da, eta kale eta soroak jendez beterik daude. Zoragarria zen bertako bidexkatan galtzea, lokatza eta lastozko teilatuzko etxetxoen kanpoaldean helduen eta batez ere umeen “munrú, munrú” zuriei zuzenduriko agurrei erantzutea eta keinu bakar batekin haien aurpegi alaiak irribarre zintzo batez margotzea. Testuinguru atsegin eta lasai honetan bi hilabete eta erdi pasa genituen. Bertan hurrengo proiektu hauetan ibili ginen batez ere: VURA MUSIC PROJECT: Arua Elkartasunak daramatzan proiektuetako bat da. Musikaren irakaskuntzaren bitartez, integrazioa, elkarlana, garapen soziala, parte hartzea eta genero berdintasuna lantzen saiatzen dira. Duela hiru urte sortu zen, eta musikari gazteek osatutako banda baten inguruan garatzen ari da: Maduga Band. UMEZURTZ ETXEA: Moyo Babies Home, inguruko 0-5 urte bitarteko umezurtzak zaintzen dituen zentroa da. Kasu askotan erditzeak eragindako arazoen ondorioz ama galdu duten haurrak dira hemen daudenak, inguruko senideek ezin baitute haurraren ardura hartu. Bost urteak beteta, gehienak aita edo senideekin bizitzera itzultzen dira. Asko izan ziren Ugandako bizipenak, eta ezagututako errealitateak beste artikulu baterako ematen du. Iruditzen baldin bazaizue, hurrengo batean azalduko dizkizuegu guzti horien nondik norakoak.

Moyoko entzierro famatua

Han geundela, Iruñean sanferminak ziren, eta bertan ere festak ospatzea bururatu zitzaigun. Haurrekin egindako jardueretako bat izan zen entzierroa, besterik gabe haurren aisialdian eragiteko beste jolas bat. Haurrek birziklatutako materialarekin egindako zezenen sortze prozesuan parte hartu zuten, eta lagun eta senideei bertan egiten ari ginen lana erakusteko asmoz, bideo bat grabatu genuen. Baina bideo horrek gure gertukoen artean izan zuen harrera onarengatik edo, zuzendaritzaren baimena eskatu genuen bideoa erabat publiko egin ahal izateko. Zuzendaritzak berak oso positiboki baloratu zuen, modu honetan proiektua ikusgai izan zitekeelako. Eta bideoaren ondorioz, zenbait pertsona eta erakunde gurekin kontaktuan jarri dira proiektuarentzako laguntza eskainiz.


Imajinatuko zenuke zure bizitza kirolari profesional bat izanik? Zer-nolako bizimod ua izango zenuke? Ospetsua izatearen kontua arro tza izango litzaizuke? Hamaika modu asma ditzake gure pentsamenduak, baina, auskalo! Batek daki nolakoak izango ginatekeen! Oraingoan, profesional mailan aritzen diren lau kirolarirekin aritu gara hizketan , emakume hauen esperientziak entzuteko gogo han diz, gainera.

NAIARA EGOZKUE

Adina: 33 Jaioterria: Atarrabia Bizitokia: Durango Kirola: ESKUBALOIA Gomendioa: Goi mailako kirolaria izatea jende gutxik daukan zorte bat da. 9 urtez aritu nintzen nire herriko eskubaloi taldean, eta ondoren, Lizarrako Itxakorekin fitxatu nuen 8 urtez. Klubean arazo ekonomikoak hasi zirenez eta taldea desagertzear zegoenez, Espainiatik kanpo joan izan behar nintzen jolastera. Gaur egun, Barakaldoko Zuazon jolasten dut. Bizitu izan dudan ibilbide luze hau ikusita, konturatu naiz gutxika-gutxika errealitate bihurtu den amets bat dela. Nire ustez, goi mailako kirolaria izatea jende gutxik lor dezakeen altxor bat da, baina era berean, oso gogorra era bada. Urte dezente daramat Atarrabiatik kanpo, eta horrek askotan bakarrik sentiarazten nau, familia eta hurbileko jendea faltan sumatzen ditut maiz. Hala ere, merezi duen sufrimendua da, zalantzarik gabe. Badakit profesionala izateak baduela muga fisiko eta ekonomiko bat. Ibilbide profesionala amaitzean lan bat bilatu beharko dut bizitzen jarraitu ahal izateko. Orain Magisteritza ikasketak amaitzen ari naiz Bilbon. Ikasketak eta kirola aldi berean egitea ez da erraza, eta ahalegin handia eskatzen du. Gaur egun ezaguna naiz eskubaloi munduan, eta egia esan, atsegina da jendeak zure esfortzua goraipatzea eta argazki edo autografo bat eskatzea.

e m u k a m E n i k e i r a l o r ki hizketan

MAITE OROZ

Adina: 18 Jaioterria: Uharte Bizitokia: Bilbo Kirola: FUTBOLA Gomendioa: Trabak ahaztu eta aurrera jarraitzea eta disfrutatzea, pena merezi du eta! 6 urte nituela mutilekin batera hasi nintzen futbolean jolasten, Uharten hain zuzen ere. 13 urterekin, arauak dioenez, mutilek eta neskek kategoria desberdinetan jolastu beharra dugu, beraz, nesken talde bat bilatu nuen: Osasuna taldea. Hiru urte beranduago, diru kontuak zirela eta, nesken Osasuna taldea desagertu egin zen, eta berriro ere talderik gabe geratu nintzen. Gaur egun,Athletic Club taldean aritzen naiz futbolean. Gauza on asko ditu futbolak, baina bere alde txarra ere badu, ez daukat aisialdirako nahiko nukeen denbora libre guztia, adibidez. Ikasteko eta lagunekin egoteko denbora gutxi izan ohi dut. Familia eta lagunen falta sumatzen dut, baina azkenean futbola da gehien gustatzen zaidana eta futbolean aritzeagatik horrelakoak egingo nituzke behin eta berriz. Hala ere, argi dago gizonezkoak emakumezkoak baino ezagunagoak direla kirol munduan, eta gizon futbolariak ez bezala, emakumeak ezin gara soilik futbolean aritzeagatik jasotzen dugun diruaz bizi; horregatik ezinbestekoa da ikasketekin jarraitzea eta helduago naizenean lan bat lortzea. Dena den, geroz eta ezagunagoak gara emakumeak kirol munduan, eta hori pozgarria da. Hala ere, esan bezala, gaur egun oraindik ere hainbat gauza oso desberdinak dira mutil eta nesken artean, eta emakumeak desabantailan gaude beti. Horregatik lan handia egin behar da gure gizartean, mutilen futbola eta nesken futbola parekatzeko.


MURIEL RUIZ DE LARRA MENDI

Adina: 16 Jaioterria: Atarrabia Bizitokia: Atarrabia Kirola: ESKALADA Gomendioa: Ilusioz eta gogoekin egitea; niretzat hori da gakoa. Egiten duzuna eginda gogoekin baldin bada beti izango da onuragarri! Bizitza gozatu eta disfrutatu, bai kirolean, bai beste edozertan!

Nire ibilbidea ez da luzea izan, zenbait lehiaketa garrantzitsuetan parte hartu dut, baina oraindik ez dut neure burua profesional mailan ikusten. Egunen batean horretara iristea gustatuko litzaidake, baina bitartean eskalatzen disfrutatzen dut, etorkizunean gehiegi pentsatu gabe. Lorpen guztiek poztasunak dakartzate noski. Batzuetan irabazi eta beste batzuetan galdu egiten dela esan ohi da, baina, nire ustez, modu batean edo bestean beti irabazle gara. Eskalatzea gustuko dut, beraz, eskalatzen dudan guztietan disfrutatzen dut, eta, ondorioz, maila pertsonalean irabazten dut. Egia da askotan kirolak denbora asko behar duela, eta askotan denboraz larriz ibiltzen naiz. Horrelakoetan, ikasketek dute lehentasuna, nahiz eta eskalatzea gustukoago dudan. Badakit eskaladaz soilik bizitzea zaila dela; ez da oso kirol ezaguna eta Espainian behintzat ez dago aukera handirik. Ameriketako Estatu Batuetan eskalatzeaz bizi diren kirolariak badaude; hemen baino gehiago baloratzen da han. Gauzak aldatzen ez diren bitartean zaila ikusten dut eskaladaz soilik bizitzea. Hortxe dago ikastearen garrantzia, etorkizunera begira zerbait ziurtatu beharra dagoelako. Hala ere, aurrerapen handiak egin ditugula uste dut, geroz eta emakume kirolari gehiago ikusten direlako eta gure lana eta esfortzua baloratzen delako. Betidanik gizonezkoetara loturik egon da kirola, beste hainbeste jarduera bezala. Emakumeak edozer egiteko gai gara eta hori erakusten ari garela esango nuke.

IDOIA MARIEZ KURRENA

Adina: Jaioterria: Bizitokia: Kirola: Gomendioa:

46 Labaien Burlata ATLETISMOA Norbere gorputza zaindu beharra dugu, bai fisikoki, bai maila emozionalari dagokionez.

Atletismoaren munduan, xabalina jaurtiketen lehiaketetan aritu izan naiz urte askotan, eta gaur egun entrenatzaile lanetan nabil. Egia esan, kasualitate hutsa izan zen atletismoarekin izan nuen lehen kontaktua. Nik futbolaria izan nahi nuen, baina bizkarreko min handia nuenez, mediku batengana eraman ninduten gurasoek, eta horrek kirola egiteari uztea gomendatu zidan. Kirola egitea gustuko dut, eta berri hori oso gogorra izan zen niretzat. Konforme ez nengoenez, beste mediku bat bilatu nuen, eta kasualitatez atletismo federazioan ibilitakoa zen bera. Beraz, bigarren mediku honek ireki zizkidan atletismoko ateak. Ordutik, lehiaketa desberdinetan parte hartu izan dut profesional mailan. Oso gogorra izaten da normalean profesional mailan jardutea, lesioak, familia eta lagunak entrenamenduekin partekatzea ez da erraza izaten, eta are gutxiago, amatasuna. Geldiune bat egin nuen nire karrera profesionalean maila gorenean nengoenean, ama izan nahi nuelako, eta horrek suposatzen zuen guztiarekin: sasoian egoteari uztea, diru sarrera gutxitzea, eta ama izateak suposatzen duen guztiarekin, noski. Argi nuen ama izan nahi nuela eta nire lehentasuna hori zen. Gaur egun asko pozten naiz bi alaba izateaz eta nire bizitza profesionalarekin partekatu ahal izateaz.


“Ibaiak iristen ikusi gintuen, herria egiten, berarekin elkarbizi gaitezen. Atarrabia, ibaiari begiraâ€? esaldia ikus dezakegu ibaiertzera hurbiltzen garen heinean. Esaldi honek irailaren 30ean inauguratutako muralari egiten dio erreferentzia. Murala ibaiaren ertzean dagoen pasalekuan kokatua dago. Proiektu honen helburu nagusia izan da pasalekua herrian barneratzea, zonaldea herritarrei hurbiltzea eta leku eroso bat bilakatzea. Horretarako, Atarrabiako Udala, IruĂąerriko Mankomunitatea eta Deltadec hiri artearen enpresa elkartu ziren. Deltadec enpresak proposamen bat eraman zuen, eta udalak mankomunitatearekin batera onartu zuen.Atarrabiako zonalde hori berpizteko garaia zela ikusita, hiru entitateak lanean hasi ziren eta proiektu bat sortu zuten. Proiektuaren ezaugarriak honako hauek izan ziren: prozesua parte hartzailea izango zen eta murala hiru zatitan banatuko zen: muralaren bi zati grafitigileek margotuko zituzten, eta hirugarrena, herritarrek. Lehenengo zatian, Donejakue bideak islatzen dituen ezaugarriak agertzen dira: gezi horia, oskola, erromesak... Bigarrenean, Atarrabiaren kultura eta tradizioak islatu dira, bertako ezaugarri esanguratsuenak irudikatuz; hala nola kirolariak, erraldoiak, dantzariak, kilikiak eta abar. Prozesu honetan Atarrabiako hiru lagun elkartu ziren, eta argazkiak, artxiboak, herriaren bilakaera eta bestelako dokumentuak begiratu eta gero, herria hobekien errepresentatzen zuten ezaugarri batzuk aukeratu zituzten. Esan beharra dago atal honetan emakumearen pre-

sentzia kontuan izan dutela eta garrantzi handia eman diotela. Azkeneko zatian, inguruko fauna eta florak garrantzia hartu zuten. Bestalde, zati honek berezitasun bat izan zuen: herritarrek parte hartzeko aukera izan zuten, Internet bidez aldez aurretik izena emanda. Bi taldetan banatu ziren (alde batetik helduak, eta bestetik haurrak), eta bi larunbatetan aritu ziren tailer honetan. Lehenengo larunbatean helduek parte hartu zuten, eta inguruko fauna eta flora ezagutu eta gero, esprai erabileraren klase motz batez baliatuz beraiek aukeraturiko animaliak eta loreak margotu zituzten. Bigarren larunbatean, prozesu bera errepikatu zen, baina oraingoan txikiekin. Hilabete bateko prozesua izan du muralak. Gutxika-gutxika herritarrak eta grafitigileak murala sortuz joan dira, eta gainontzeko herritarrek muralaren prozesua ikusteko aukera izan dugu. Proiektuaren bukaera ospatzeko, irailaren 30ean muralaren parean hainbat emanaldi egin ziren, besteak beste, euskal dantzen eta kaleko dantzarekin konbinatutako emanaldi bat, prozesuaren bilakaera azaltzeko bideo bat... Hori guztia luntx batekin uztartzeko aukera izan genuen bertaratu ginenok. Ibaiertza alaitzen duen mural bat daukagu orain Atarrabian. Oraindik ez duzula ikusi? Zoaz pasalekura eta gozatu grafiti teknikaren bidez egindako arteaz. [IN]


Oraingoan, Joana Etxebarriari, Uharteko jaietako kartel irabazlearen egileari, egin diogu elkarrizketa, kolorez beteriko marrazki horren atzetik dagoen kritika edo hausnarketaren berri eman diezagun.

“Erraldoi eta kilikien eredu maskulino eta heterozentrikoa salatu nahi izan dut kartelarekin�

Eta horregatik mantendu nuen marrazkian kilikien totemizazio hori: estatiko xamarra izan arren, aipatu dudan hori salatzeko balio zuelako. Halako kritika bat atzean izanda, zure kartela irabazle suertatzea espero zenuen? Arrakastatsua izan zitekeela iruditzen zitzaidan. Alde batetik, estatikoa izateaz gain koloretsua ere bazen, eta jaiaren zentzua transmititzen zuen. Bestetik, Uharteko lau kiliki horien errepresentazioa adierazten zuen (denak ere maskulinoak dira, eta kritika bat ez balu, agian ez zen oso kartel orekatua izango) eta tailatutako zuhaitz horiena ere bai; bazuen harreman hori Uharte herriare-

Uste duzu erreza izango litzakeela eredu horiek aldatzea? Ez, badakigu herrietako tradizioak aldatzea asko kostatzen dela.Atarrabiaren kasura etorrita, adibidez, azken urteetan Fraidea eta Deabrua sortu dituzte, baina zer balio mota transmititzen dituzte? Agian bestelako pertsonaiak sortu beharko lirateke: emakume aktiboagoak (emakumearen antzinako rol horrekin apurtzeko), kirolariak... Aldaketa prozesua luzea izango da; hori badakit. Uste duzu haurrak erraldoi eta kilikietara eramaten dituzten gurasoak kontziente direla horretaz? Ez, nik uste dut ez direla kontziente haurrak jasotzen ari direnaz. Horregatik iruditzen zait agian unea dela tradizio horretan parte hartzen dutenengan hausnarketa bat sortzeko, tradizio hori aldatzen hasi behar garelaz ohartarazteko. Eta ez da soilik kiliki eta erraldoi konpartsaren lan bat, baizik eta gurasoena, haurrena, jostailugileena‌ Nafar gizarte osoarena oro har. Horregatik diot esparru eta eragile desberdinetatik landu beharreko gai bat dela (instituzioak, irakasleak, gurasoak, haurrak, konpartsak). Hausnarketa hau, agian, berdintasun politiken bidez sustatu beharko litzateke, jai ereduaren inguruan hausnarketak egiten diren bezalaxe.

JOANA ETXEBARRIA

Nola izan zen kartelaren sortze prozesua? Jaietarako kartela egiten nengoela, pentsatu nuen hobe zela ideia zehatz bat hartu eta horren inguruan egitea. Uharteko Zubiarte euskaltegiaren ondoko parkean dauden tailatutako zuhaitzak eta kilikiak oinarri hartuta, totem bat egitea bururatu zitzaidan. Oso koloretsua izan zitekeela ikusi nuen, baina jaietarako estatikoegia iruditzen zitzaidan. Horri bueltak ematen hasi, eta pentsatu nuen tradizioak mantentzea oso ongi zegoela, baina aldiberean totemizazioa erabilita, kilikien salaketa txiki bat egingo nuela. Azalduko diguzu pixka bat zein den salaketa hori? Haurrentzako jaietan hain presente dauden elementuak izanda, uste dut buelta bat eman beharko litzaiekeela, haurrei berdintasunean oinarritutako balio aurrerakoi eta feminista batzuk transmititzeko. Eta honekin ez dut esan nahi kilikiak eta erraldoiak desagertu behar direnik, inondik inora. Tradizioak mantendu behar direla uste dut, baina era berean, ezinbestekoa iruditzen zait tradizio horiek zertxobait aldatzea, garai berrietara egokitzea; adibidez, gaur egungo pertsonaietan inspiratzea, emakumearen rolak aldatzea, eredu heterosexualetatik harago joatea‌

zute,eta beti galdetzen dizute hori: zein ideia adierazi nahi zenuen kartelarekin eta atzean duen guztia. Diario de Noticias eta Diario de Navarra egunkarietan elkarrizketak egin zizkidaten, baita Uharteko aldizkari digital batean ere.

kin. Gainera, kartel gisa, funtzionatzeko egokia zen, edo behintzat ideia horrekin egin nuen. Baina horrek ez du esan nahi irabaztea espero nuenik. Jende askok parte hartzen du eta artista asko dago munduan. Nik ahalegina egin nuen, eta gero Uharteko herritarrei zegokien erabakitzea. Irabazle hautatua izan eta gero argitaratu zenuen hausnarketa? Bai, txapelketa irabazten duzunean, normalean, elkarrizketak egiten dizki-

Zure hausnarketa irakurri eta gero norbait zurekin ados dagoela konturatzen bada, zer egitea gomendatuko zenioke? Hausnartzea eta ikertzea, ikusteko zer den gaur egun dagoena. Hausnar dezala ikuspegi pedagogiko batetik, norantza joan nahi dugun aztertzeko, ez baitugu ahaztu behar haurrei zuzendutako elementu batzuk direla. Hori egin eta gero, hausnarketa konpartitzea ezinbestekoa da konpartsekin, adibidez (haiek ere badute zeresana), eta hortik ondorioak ateratzea. Baina ez dakit, ni ez naiz inor besteei zer egin behar duten esateko; nik hausnarketa luzatzen dut, besterik gabe. [SP]



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.