Bipuntuzero XVI

Page 1

XVI 2016ko martxoa


XVI 2016ko martxoa

Koordinazioa eta Diseinua Testugintza

Argazkiak

Iker Moreno Iosu Delfrade Goreti Etxepare Iosu Ganuza Maider Iriarte Pablo Kormenzana Koldo Los Arcos Iker Moreno Amaia Oloriz Klaudia Oyarzun Ismael Yagüe Karrikaluze Elkartea Ander Martinez (10.11) www.athletic-club.eus (14)

Zuzentzailea

Miren Munarriz

Inprimategia

Ultzama

Karrikaluze Euskaldunon Topagunea Ribed Parkea, 1 31610 Atarrabia 948· 35· 57· 39 | 685· 11· 57· 5 6 karrikaluze.eus komunikazioa@kar rikaluze.org

LG NA 742-2012

Eusko Jaurlaritza eta Atarrabiako Udalaren diru laguntzaz argitaratua.


Maiatzaren 14an, mihiak dantzan Atarrabian

[+] ANTZERKI EMANALDIA · Antzerki tailerreko kideen lana · Maiatzak 27 · 20:00etan · Atarrabiako kultur etxean

Datorren maiatzaren 14an, Mintza Eguna ospatuko dugu Atarrabian; hala, gure herria Mintzakide programako ehunka partaideren topaleku bihurtuko da. Baina zer ote da Mintzakide programa? Hainbat izenez ezagun den egitasmo honek (Mintzalagun, Berbalagun, Mintzakide, Solaskide, Solaslagun…) euskaraz hitz egiteko ohitura duten lagunak ohiturarik ez dutenekin elkartzen ditu. Aspaldikoa da, izan ere, 1993an abiatu zituen Donostiako Bagera Euskaltzaleen Elkarteak lehen mintzalagun taldeak. Ordutik, milaka izan dira euskaraz bizi eta aritzeko hautua egin duten euskaldunak, eta gaur egun, 6.000 lagun inguruk hartzen dute parte Euskal Herri osoan hedatutako egitasmoetan. Ikaskuntzatik kanpo, programak euskaraz aritzeko trebakuntza eta aukera ematen die parte hartzaileei, baita lagun berriak egiteko tokia eta giro euskaldunean murgiltzeko bultzada ere. Mila arrazoi daude mintzalagun izateko!

[+] BATERA HIRI TAILERRAK · Ekainaren 22tik 30era · HH2-LH6 · Atarrabiako kultur etxean · 9:00etatik 14:00etara · Prezioa: 70€ (bazkideak 56€) · IZEN EMATEA: maiatzaren 9tik 13ra (Atargin, Paz de Zigandan edo Karrikaluzen)

Mintza Eguna Euskal Herri osoko mintzalagunen jaia da. Aurten, Mintza Eguna gure artean ospatuko da, eta ikasturteari amaiera atsegina emateko aitzakia ederra da. Gainera, erran dezakegu bi helburu nagusi dituela: lehena, mintzalagunak mugimenduaren kide sentiaraztea, egitasmoa euren herritik harago bizirik dagoela erakutsita; eta bigarrena, Mintzapraktika mugimenduaren tamaina gizarteari erakustea. Lehen Mintza Eguna 2005ean antolatu zuen Euskaltzaleen Topaguneak, Iruñean. Orduz geroztik urteroko zita izan da Euskal Herriko hainbat herritan; Nafarroan, Iruñeaz gain, Elizondon eta Beran ospatu izan da.

[+] UDAKO GAZTE KANPALDIA · Uztailaren 25etik 30era · Otaza, Garaio (Araba) · LH6-DBH4 · 195€ (156€ bazkideak) · IZEN EMATEA: apirilaren 1etik 8ra

Egun hori egitasmoetan parte hartzen duten kideek elkar ezagutu eta egun-pasa ederra egiteko antolatzen da. Horretarako, egun osoko egitaraua dute; hona hemen Atarrabiako proposamenaren zirriborroa:

[+] UDABLAI HIRI TAILERRAK · Uztailaren 25etik abuztuaren 30era · HH2-LH6 · Atarrabiako kultur etxean · 9:00etatik 14:00etara · IZEN EMATEA: maiatzaren 16tik ekainaren 3ra (udaletxean, 012 telefono zenbakian)

Batzeko hitzordua goizeko 10etan izanen da. Indarrak biltzeko, hamaiketako ederra eskainiko zaie; ondoren, bizpahiru ibilbide izango dituzte aukeran, gure ingurua ezagutu dezaten. Ibili nahi ez dutenentzat kantu poteoa egingo da herrian barna. Eguerdian, herri bazkaria, bazkaloste ederrarekin: omenaldiak, bertsolariak eta erromeria. Ikusten duzuenez, aitzakia polita da Atarrabiara hurbiltzeko eta atarrabiarrok mintzakideekin egun atsegina pasatzeko eta mihiak dantzan jartzeko. Beraz, agendan apuntatu!


“Astero ordubetez hitz egiteko tartea hartuta, hitz egiteko jariotasuna hartzen da, eta praktikatu behar duenari asko laguntzen zaio ordubeteko ekarpena eginda. Hitz egitea baita euskaraz bizitzeko oinarria”. Astean behin, arratsaldeko zazpi eta erdietan, Atarrabiako taberna batean (nahiz eta klimatologiak etxetik irtetera ez animatu), inoiz huts egiten ez duen laukote batentzat mahaitxoa prest du tabernariak. Euskaraz aritzen dira, eta hitz egiten hasi orduko berehala konturatzen zara, ez dago zalantzarik: mintzakideak dira. Maider, Mikel, Arantxa eta Pili hasieran ezezagunak ziren, baina orain dela 3 urte mintzapraktika lantzeko Mintzakide egitasmoan izena eman zuten, eta harrezkero oso lagunak dira. Elkarrekin jarraitzen dute, eta euskaraz mintzatzeko motibazioa handitzea lortu dute. Giro lasaian, konfiantza osoz hitz egiten dute gaurkotasunaz, gizarteko arazoei buruz, politikari buruz, familiari buruz... baina betiere errespetuz. Euskaraz hitz egitea baita euren helburu nagusia, praktikatzea. Badira lagun asko euskara ikasi arren inguruan hitz egiteko aukerarik ez dutenak, edota euskara maila hobetu nahi baina astirik ez dutenak eta aisialdia baliatu behar dutenak. Eta eskertzekoa eta azpimarratzekoa da egiten duten esfortzua eta konpromisoa. “Berez ordu eta erdiko saioak egin beharko genituen; baina gustura gaudenez saioak luzatzen ditugu”, dio Maiderrek. “Hasieran lanak bultzatu ninduen euskara ikastera orain dela bederatzi urte, baina gero utzi behar izan nuen. Duela gutxi ama izan naiz, eta gaur egun nire semearengatik animatu naiz Mintzakide egitasmoan parte hartzera. Pareko maila duten lagunekin hitz egiteak konfiantza handia ematen dit, eta saio gutxitan, aditzak , esamoldeak eta esaldiak berreskuratu nituen, eta gauza berriak ere ikasi ditut. Jariotasuna asko hobetu dudala diote nire lagunek. Gainera, hilabetero antolatzen diren saio osagarriak oso interesgarriak iruditzen zaizkit, eta lagun berriak ezagutzeko aukera aparta da hau. Noski merezi duela Mintzakide programan parte hartzea. Oso gauza aberasgarriak ekarri dizkit: hitz egiteko aukera, jariotasuna hartzea, jendea ezagutzea eta lagunak egitea...”.

“Nik txiki-txikitatik ikasi nuen euskara, ikastolan, baina gero eta okerrago hitz egiten nuela ohartu nintzen. Hori dela-eta orain dela 4 urte Mintzakiden izena eman nuen. Bi taldetan parte hartzen dut nire lan txandaren arabera. Goizetan Iruñeko talde batean aritzen naiz, eta arratsaldetan, Atarrabiako talde honetan. Orain dela bost urte Atarrabiara etorri nintzen bizitzera, eta ez nuen apenas jenderik ezagutzen eta praktikatzeko aukera handirik ere ez nuen. Konfiantza sortzen da taldean, eta gaur egun kuadrilla bat bezala gara: edozein gaiari buruz hitz egiten dugu eta noizean behin bestelako planak antolatzen ditugu”, dio Mikelek. Arantxak jarraitzen du: “Ikasketak amaitzerakoan, euskara ikasten hasi nintzen, baina lanagatik utzi behar izan nuen. Orain dela hiru urte denbora atera nuen, eta Zubiarte euskaltegian izena eman nuen berriro. Beti uste izan dut euskara mantentzeko euskara entzun eta hitz egin behar dugula, eta horregatik izena eman nuen. Mintzakide taldean oso giro atsegina dugunez, gustura etortzen naiz. Nire ustez, oso baliagarria da Mintzakiden parte hartzea, egitasmo honi esker egunero euskaraz bizitzen ari garelako. Ohartu gabe, euskara sartu da gure ohituretan: egunkaria irakurtzean, telebistan, irratian edo Atarrabiako nire lagunekin hitz egiterakoan. Zerbait ulertzen ez badut, gure “bidelagunari”, Piliri galdetzen diot lotsarik gabe, eta noizean behin zuzenketaren bat edo beste egiten digu. Euskara ikasteko ezinbestekoa da hitz egitea, eta horretarako lotsa ez da lagunik aproposena”. “Eskatzen didanari akatsak zuzentzen dizkiot”, dio Pilik ahapeka. “Baina betiere elkarrizketa moztu gabe. Dena oso erraz ateratzen da, eta nahiz eta “bidelaguna” eredua izan, ez dut besteek baina ardura gehiago; azkenean kuadrilla bat gara. Motibazioa eta ikasteko premia oso handia dute, eta lotsarik eta beldurrik gabe hitz egitera eta praktikatzera animatzen ditut. Euskara etxean ikasteko suertea izan nuen, baina ez dut euskararen gramatika ezagutzen. Laguntzeko gogoa dut, besterik gabe, eta horixe da Mintzakideren gakoa, ezta?“. Egitasmoaren muina elkarlaguntza da: dakienak ez dakienari laguntzea; euskararen erabilera bultzatzea euskaldun zaharrak eta euskaldun berriak elkartuz, alegia. Mintzakide egitasmoa 2004. urtetik dago martxan, eta gaur egun Iruñerriko ia 800 lagun biltzen ditu ehun bat taldetan, astean behin, ordu berean eta mahai beraren inguruan. [PK]


Ikasturte honi hasiera emateko, aurten ere hezitzaile asteburua egin genuen, Murelun. Urtero bezala, hainbat gai eztabaidatu genituen bertan, eta beste hainbaten artean, erabaki garrantzitsu bat hartu genuen gure asteburuetako proiektuei forma emateko eta talde bakoitzaren izaera desberdina markatzeko. Izan ere, gure iritziz, aisialdian balio guztiak landu behar ditugu, baina ipar bat izateko garrantzitsua da batzuk besteen ondoan gailentzea. Orain arte, Larunblai, Jauzi eta Iseka proiektuek euskararen erabileraren sustapena izan dute ardatz eta helburu nagusi; horrez gain, aurrerantzean talde bakoitzarekin gai bat lantzea erabaki dugu, talde bakoitza desberdina izateko. Hiru A-k landuko ditugu adinaren arabera: autoestimua, aniztasuna eta autonomia, uste baitugu hiru A horiek gure aisialdi proiektuaren jarraikortasun eta integraltasuna ongi definitzen dutela. [GE]

AUTOESTIMUA

ANIZTASUNA

AUTONOMIA

Larunblaiko txikiekin autoestimua izanen da gure ardatza. Izan ere, adin honetarako haurrak badu bere buruaren kontzientzia eta gurasoengandik pixka bat bereizten hasten da, aurreko zikloetan ez bezala. Aurrerago gertatuko den bereizketa prozesu horren hasiera dela esan genezake. Adin honetan haurraren identitatea garatze bidean dagoela esaten da, eta hain zuzen ere, norberaren identitatea garatzeko autoestimua lantzea oso garrantzitsua dela uste dugu. Izan ere, autoestimua garatua duten pertsonek arrisku gutxiago hartzen dute, beren burua maite dutelako. Gainera, autoestimua garatua baldin badute, beren burua defendatzeko baliabide gehiago izanen dituzte, baita kanpoko minak deuseztatzeko tresna gehiago ere. Horregatik uste dugu autoestimua txikitatik lantzea oso garrantzitsua dela.

Jauziko gaztetxoekin aniztasuna izanen da gure ardatza. Larunblaitik pasa ostean eta geure burua maitatzen eta baloratzen ikasi ondoren, besteak errespetatu eta maitatzen ere ikasi behar dugu. Egia da talde honekin ere autoestimua lantzen jarraituko dugula, baina aniztasuna izanen da helburu nagusia. Horregatik, gizabanakotik taldera eginen dugu salto, lagunak garrantzi handia hartzen hasten direlako adin honetan. Pertsonen arteko desberdintasunak ezagutzen, onartzen eta epaitu gabe haiekin bizitzen ikasiko dugu. Aniztasuna zentzu zabalean ulertzen dugu, noski: izaera, sexualitatea, kultura, familia, iritziak eta pentsaera... eta hori guztia landuko dugu. Izan ere, desberdintasun horretan eta aniztasun horretan dago aberastasuna, denak baikara desberdinak.

Isekako gazteekin autonomia izanen da ardatza. Geure burua maitatzen ikasi ondoren eta besteak ezagutu eta onartu ostean, badugu garaia gure kasa gauzak egiteko gai izateko. Adin honetan familiak lagunek baino garrantzi gutxiago du, eta pertsona autonomoak izaten lagundu nahi diegu gazteei. Gazteak beren bizitzetako protagonistak izatea nahi dugu; erabakiak hartzeko gai izatea nahi dugu, eta gauzak bakarrik egiteko gai izatea (argi utziz ondokoari laguntza eskatzea ongi dagoela). Autonomoagoak izaten laguntzeaz gain, arduraz jokatzeari eta pentsamendu kritikoa garatzeari ere garrantzia ematen diogu. Izan ere, kritikoak bagara, guk nahi duguna eta sentitzen duguna eginen dugu, eta ez besteek esaten digutena. Era berean, autoestimuan eta aniztasunean oinarrituta hartuko ditugun erabakiak geure buruarentzat eta besteentzat onuragarriak izanen dira, hau da, arduratsuak.


UHO Ibairik gabeko Atarrabia ezin da imajinatu. Gure herriaren jatorria, historia eta etorkizuna ibaiari lotuta daude. Pilategia, errota, baratzak, industria... Atarrabiak ibaiarekin izan duen harremanaren testigu isilak dira. Ezin dugu, beraz, Arga eta batez ere Ultzama ibaien ondoan bizitzeak ekarri dizkigun onurak ukatu. Hala ere, onartu behar dugu ibaiei ez diegula eman zor diegun errespetuaren zati txiki bat ere. Azken urteotan, behintzat, ez da horrela izan. Gure zikinkeriak ibaien urak kutsatu ditu eta gure etxeak ibaien ibilbideetan eraiki ditugu.

Ebroko Konfederazio Hidrografikoak Arga ibaiaren arrisku maila A1ean (arrisku altu esanguratsua), eta Ultzama A2 mailan (arrisku altu garrantzitsua) mailatan sailkatzen ditu Atarrabiarako. Uholde arriskua kontuan hartuz, Atarrabia hiru zonaldetan bana daiteke. Ondoko irudian ikus ditzakegu zonalde horiek: arrisku handiena duten zonaldeak gorriz; arrisku ertaina dutenak laranjaz, eta arrisku txikia dutenak horiz.

Atarrabia: herri berezia

Atarrabiarron balizko harrokeria alde batera utzita, baldintza hidrauliko eta naturalei erreparatuz, Atarrabia herri oso berezia da. Gurean bi ibai handik bat egiten dute: Arga eta Ultzama. Horri guztiari lursailen okupazio handia eta azken urteotan eraiki diren obra zibil guztiak gehitzen badizkiogu, ez da harritzekoa Atarrabia uholde arrisku handiko leku bilakatu izana.

Baina errua ez da zubiarena bakarrik. Badaude ur emarian eragina duten beste eraikuntza batzuk ere. 1995ean, esate baterako, San Andreseko zubiaren ondoko presa txikia eraiki zen ur zikinak garraiatzeko. Aldi berean harri lubeta bat eraiki zen zubiaren zuloetako bat estaliz. Martiketeko auzoa eraikitzeak ere eragin txarra izan zuen ibaiaren ur emarian.

Zer egin daiteke?

Noizean behin ibaiek bere lekua zein den gogorarazteko asmoz-edo uholdeak dakarzkigute. Hizpide bilakatzen dira orduan. Telebista eta egunkarietako protagonistak bihurtzen dira. Ibaiek bere lekua aldarrikatzen dute, hitzik gabeko mezu argi bat bidaliz: ibaien ondoan bizi nahi badugu, errespetuz izan beharko da. Artikulu honetan orain arte gaizki egin ditugun gauzak azaltzen saiatuko gara, baita ibaiek eskatzen diguten errespetua gordetzeko zer egin beharko genukeen zehazten ere.

ren ondoan dagoena) XIII. mendean eraiki zen Uharterako bidea motzago eginez. Bere garaian zubiak ez zuen uholdeetan eragin txarrik izan: ibaia ateratzen zenean, urak zubia inguratu eta bere bidea jarraitzen zuen. Gaur egun, berriz, berrikuntzen ondorioz eta inguruko beste eraikuntzen eraginez, uholdeak daudenean San Andreseko zubi zaharrak dike baten funtzioa egiten du, batez ere Martiket auzoan kalteak eraginez.

Zoritxarrez ez dago erremedio errazik arazoari aurre egiteko. Gainera, ikuspuntu desberdinak daude plangintza bat burutzeko momentuan. Plangintza lokala edo orokorra? Udalerri bakoitza bere kabuz ari da neurriak hartzen bere biztanle eta eraikinak babesteko, ondoko herrietan sortuko lituzkeen kalteak kontuan hartu gabe.

Txostenen arabera, bada arrisku bereziko puntu bat: Iongraf industriagunearen ingurua. Sortuko lukeen kontaminazio mailagatik afekzio larriko puntua da (IPPC motakoa).

XIII. mendetik gaizki ari gara Azken 60 urteetan ibaiaren ur emarian eragina izan duten jokabide trakets asko egin dira. Baina arazoa ez da azkeneko urte hauetakoa soilik. Eragin handia duten beste jokaera batzuk ere izan ditugu. Esate baterako, San Andreseko zubia (errota-

Bestetik, eragiteko bi neurri mota daude: batetik, ibaia bere bidetik ez ateratzeko neurriak daude (dikeak, ezpondak, dragatzeak). Neurri horiek ibaiaren altuera eta abiaduran eragin zuzena dute eta normalean ondoko zonaldeetan ondorio kaltegarriak dakartzate; beste arazo bat ere sortu ahal dute: ibaiak ibilbidetik ateratzea lortzen badu, urak ezingo luke bere ibilbidera itzuli, dikeak kontrako funtzioa izango bailuke. Horrelako neurriak hartu dituzte azken urte hauetan Iru単ean eta Burlatan. Beste neurri mota batzuk ere badaude: ibaia libreki zabaltzeko zonalde kontrolatuak sortu ur emaria handitzeko. Neurri horien artean ibaia ateratzeko zonaldeak, dragatzeak eta ur emariari trabak kentzea egongo lirateke.


OLDEAK ATARRABIAN Atarrabiako Udalaren asmoa da, 2014an egindako txosten batean oinarrituta, irtenbidea bi neurri mota desberdin horien arteko orekan bilatzea, eta epe motz, ertain eta luzera hartu beharreko neurrien plana diseinatua dago dagoeneko. Lehentasun mailak ere zehaztuta daude. Zailtasunak ere badaude, eta bi ideiatan laburtu ahal ditugu: aurrekontua eta erakundeen arteko elkarlana.

Neurriak SAN ANDRESEKO ZUBIA: Lehen aipatu bezala, zubia da arazoaren zati garrantzitsuetako bat, eta lehentasun altuko neurria litzateke hau. Zulo bakarreko zubi berri bat eraikitzea litzateke irtenbidea, ur emariari trabak gutxitzeko. IONGRAFEKO INGURUA ZONALDE BERDEA BILAKATU: Honek ere lehentasun altua dauka. Neurri honen helburua da ibaia ateratzeko zonalde kontrolatu bat sortzea. Udalak, bere azkeneko Hirigintza Plan Orokorrean neurri hauek aurreikusten ditu. ERABILERARIK GABEKO ERAIKUNTZAK BOTA: Zozaiako fabrika, elektrizitate etxolak eta erabiltzen ez diren beste elementu guztiak erretiratzea. HORMA ETA AREKA TXIKIAK ERAIKI: Martiket auzoko etxebizitzak babestuko lituzketen neurriak lirateke hauek. BASO LANAK: Egun kontrol gabeko flora asko dago ibai ondoan, baldintza txarrean, eta uholdeak daudenean kalteak sortzen ditu. DRAGATZE LANAK: Ibaiak azken urteetan pilatutako harriak eta zikinkeria kenduz ur emaria handituko da. Txostenen arabera, Nafarroako Gobernuaren, udalerri desberdinen eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren arteko elkarlanaren bitartez garrantzi handiko neurriak ere hartu beharko lirateke. Ultzama eta Arga ibaien kudeaketa plana, kontrolatutako urpetze zonaldeak eta Eugiko urtegiko uholdeen kudeaketa plana izango lirateke neurririk garrantzitsuenak.

Uholdeen aurrean zer egin? Aipatu moduan, irtenbidea ez da erra za, eta zoritxarrez uholdeak erabat ekiditea ezinezko a izango da. Horrelako kasuetan, galerak gutxitzea da helburu nagusia, eta horretarako, Atarrabiako Uda lak herritarrei hainbat aholku ematen dizkie: - Uholde arriskuko zonalde batean bizi baza ra, emaiozu zure telefonoa Udaltzaingoari, eta arriskure n bat badago, SMS mezuen bidez abisatuko dizute. - Euriak edota urtzaldiak direla-eta ibaia k gora egingo duela aurreikusten denean, egiezu kasu larria ldi zerbitzuek emandako oharrei. - Ur goraldiaren abisua ematen bada, kendu ibilgailuak eta bestelako ondasunak urpean gera daitezkee n tokietatik. - Euren kasa baliatu ezin diren pertsona gaixo rik balego, jakinarazi Udaltzaingoari, etxetik ateratzea beha rrezkoa balitz, jakinaren gainean egon daitezen. - Ibilgailuak kentzeko abisua ematen bada, erretira ezazu bertatik eta urpean gera ez daitekeen erem u batera eraman (ibaiaren inguruan urpean geratzeko arriskurik ez duen hilerri ondoko zelaia dago). - Kasu egin uneoro udaltzainek eta bestelako agintariek emandako jarraibideei. - Urak har ditzakeen lokalik baduzu, eten argin darra, gasa eta moztu ura. - Ez ibili neurriz gaineko edota egiaztatu gabeko zurrumurrurik zabaltzen. Ez nahasi ebakuazio lanet an, eskatzen dizutenean salbu. - Erreskatatua izateko deitzen baduzu, zeha ztu ongi non zauden eta identifika zaitzaten argitasunak eman (atari zenbakia, atearen kolorea etxabea bada, arropa, bestelako seinaleak, objektuen kolorea eta abar.) - Sakelako telefonoa behar izanez gero erab ili bakarrik, lineen gainkargak arazoak sor baitiezazkieke larrialdi taldeei. [IY]


LARUNBLAI - JAUZI KANP ALDIA 2015·XI·28,29 Lesaka

ISEKA KANPALDIA 2016·I·16,17,18 Irañeta


IAK ATARRABIAKO INAUTER 2016路II路6 Atarrabia

RA

INAUTERIETAKO BATE 2016路II路8,9,10,11,12 Atarrabia


MUNDUAN ZEHAR Lehenik eta behin, aurkeztu zeure burua, gure irakurleek zu ezagutzen hasteko. Ander dut izena, eta Atarrabiako 33 urteko gaztetxotzat dut neure burua. Heziketa Fisikoko ikasketak egin nituen, eta irakasle lanean aritu naiz azken urteotan, bizitzak beste zerbait egitera bultzatu nauen arte. Kirolari eta bidaiari amorratua naiz, jakin-minez betea. Hain zuzen ere, jakin-min horrek bultzatu nau azken bi urteetan bizitzen ari naizen abentura hau hastera; munduan zehar bidaiatzera, alegia. Nola hasi zen zure abentura? Ikastolan kontratu finkoa eskuratu nuen duela hiru urte, eta lanean hainbat urtez egon ondoren eszedentzia eskuratzeko aukera sortu zitzaidan. Urtebete eta hiru urte bitartekoa da baimen hau, urtero lanera bueltatu edo eszedentziarekin jarraitu erabaki behar dudalarik. Egoera ikusita, eta bidaiatzeko grina aspaldidanik buruan nuenez, ez nuen gehiegi pentsatu beharrik izan. 2014. urteko ekainean lana bukatu eta nire lehen eszedentzia urteaz disfrutatzeari ekin nion, eta jada bigarren urtez luzatu dut eszedentzia. Zerk bultzatu zintuen erabaki hori hartzera? Erabakian alderdi askok parte hartu zutela uste dut. Nire laneko egoerari dagokionez, ardura guztiak horrenbeste denboraz alboratu eta bueltan berriz hartu ahal izatea luxu handi bat da. Ez da horren beldurgarria atzerrira joan eta ezagutzen nuen mundua atzean uztea. Bestalde, familia eta betiko lagunak hor izateak ere erabakia hartzen lagundu zidan; nire erabakiak onartu eta laguntza eskaini izan baitidate beti, eta haien falta sumatuko nuela banekien arren, ziur nengoen distantziak ez zuela gure arteko harremana hoztuko. Azkenik, nire egoera pertsonala ere alde nuen, eszedentzia hartzeko erabakia hartu nuenean ez bainuen berezko lotura emozional edo ekonomikorik. Badakit beti egiten den galdera dela, baina ezinbestean galdetu beharrekoa da: nondik ibili zara? Nire lehenengo bidaiak 13 hilabete eta erdi iraun zuen, eta herrialde asko bisitatu nituen, horietako bakoitzari merezi zuen denbora eskaintzen saiatuz: Tanzania, India, Nepal, AEB, Txina, Vietnam, Filipinak, Singapur, Zeelanda Berria, Indonesia, Japonia eta Ekialdeko Estatu Batuak. Horietako batzuk berriz ere bisitatzeko listan ditut jada. Orain, berriz, Hego Amerikara etorri naiz, inguru honetan bederatzi hilabete inguruz bidaiatzen emateko asmoz. Jada Brasil, Uruguai, Txile eta Argentina bisitatu ditut; hegoaldetik hasi eta iparralderantz abiatuko naiz pixkanaka. Suposatzen dut halako bidaia luze batek askorako ematen duela eta gauza asko ikasiko zenituela. Bai, noski, gauza asko ikasi ditut. Hasteko, alderdi pertsonalari dagozkionak. Bakarrik bidaiatzeak nork


bere burua hobeto ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen du, eta neure buruaz harrituta geratu naiz une askotan. Beti dugu guregandik zerbait ikasteko. Eta barne konfiantza ere asko indartzen dela uste dut, horrelako bidaia bat egiteko erabakia hartu eta aurrerapausoak ematen dituzun heinean. Pentsatu baina errazagoa dela konturatu naiz, hala ere. Bidaia hasteko erabakia hartzea da zailena. Esan beharrik ez dago munduari dagokionez ere asko ikasi dudala. Esate baterako, herri bakoitzak duen bizimodu eta kulturaz harago, desberdintasunak hobeto onartzen eta kritikarik egin gabe bertan murgiltzen. Nire ustez, herrialde berri bat aurretik ezagututakoaren arabera baloratzea akats larria da. Zailtasun edota oztoporen bat izan duzu? Zorionez gaur egunera arte ez dut zailtasun handirik izan, oztopo batzuk saihestu behar izan baditut ere; besteak beste: Indian gaixotu eta egun tamalgarri baten ondoren medikura joan beharra; hortz klinikara egin behar izan nituen bisita pare bat; eta Zeelanda Berrira eta Brasilera zihoazen hegazkinak hartzeko azkeneko momentuan bueltako tiketa eskatu eta korrika erosi behar izan nituenean. Herrialde bakoitzak bere berezitasunak ditu, eta informatuta egotea funtsezkoa da. Ziur kuriositatez beteriko bidaia izan dela; baten bat kontatu ahal diguzu? Zaila zait galdera horri erantzutea horrenbeste herrialde desberdinetan egon ondoren. Gauza asko iruditu zaizkit kuriosoak, baina saiatuko naiz horietako arraroenetariko batzuk azaltzen: Indiako Varanasi hirian zehar hildakoak erretzera daramatzaten prozesio kontaezinak; Japoniako Fuji mendi tontorrean wifi eta posta zerbitzua aurkitu nituenean; Zeelanda Berrian sartzeko mendirako ekipamendu guztia garbi-garbi eraman beharra; txinatarren izaera “bereziaâ€?;Vietnam motorraz goitik behera zeharkatzea‌ Eta momentu ederrak edo sorpresa ikaragarria sorrarazi zizutenak ere biziko zenituela pentsatzen dut, ezta? Bai, noski, momentu eder asko bizi izan ditut. Batzuk aipatzearren: Nepaleko Everest mendiaren aurrean ilunabarrera arte itxoin eta eguneko azken argi izpiek tontorra nola argitzen zuten ikustea; Tanzaniako Zanzibar irlako hondartzan haur batzuekin plastiko poltsaz eginiko baloi batekin futbolean aritu nintzenean; izurdeak ikustera joan eta begi aurrean bale erraldoi bat jauzi egiten hasi zeneko momentua; Txinako Zhangjiajie Parke ikusgarrian egindako ibilaldiak....

Esan duzun bezala, bidaiatzen jarraitzen duzu. Droga bat bezala dela esango zenuke? Zergatik? Dudarik gabe. Hasiera batean bisitatu nahi nituenak baino herrialde gehiago ditut orain buruan. Gaur egun bidaiatzea askoz ere errazagoa da, eta horrek oso eskuragarri egiten du. Edonon bilatu ahal da informazioa, eta edonora joanda ere beti izaten duzu beste bidaiariekin elkartzeko aukera. Neurrian kontsumitzea gomendatuko nuke, baina niretzako agian beranduegi da jada (kar-kar-kar). Zaila egingo zait egunerokotasunera itzuli beharra, nire herria eta jendea beste edozer baino gehiago maite baditut ere. Nondik ari zara gure galderei erantzuten? Argentina eta Txileko Patagoniako hegoaldean hasi eta pixkanaka iparralderantz noa. Momentu honetan Argentinako El BolsĂłn hirian nago, Txiletik hasitako sei egunetako ibilaldi bat burutu eta mendian muga gurutzatuta. Izaera hippya duen hiria da, eta inguruan egin ahal diren ibilaldi pila bat daude. Ezin da ukatu asko ikusi duzula, baina oraindik ere asko gelditzen zaizu ikusteko. Zein izango da zure hurrengo helmuga? Iparralderago dagoen Bariloche hirira joango naiz, baina turistaz josia dagoela esan didatenez laster pasako naiz Txilera berriz ere, bertako lakuen zonaldea ezagutzera. Ikaragarria da Argentinara denboraldi altuan zenbat turista etortzen diren eta prezioak zenbat igotzen diren. Amaitzeko, zein gomendio emango zenieke horrelako abenturen bila daudenei? Lehenik eta behin, bakoitzak bere bidaiatzeko modua aurkitu beharko lukeela uste dut. Inork egin duena edo egiten ari dena miretsi edo imitatu gabe. Bestalde, normalean egiten diren bidaia planifikatuetatik ihes egiten saiatzea gomendatuko nieke, denboraz mugatuegiak direla pentsatu arren. Denbora aprobetxatzeak ez du esan nahi gauza gehiago ikusi behar direnik. Gustura egotea da garrantzitsuena. Bukatzeko, esango nieke ahalik eta motxila txikiena eramatea eta jarrera irekia eta soziala izatea. Bidaia baten bukaeran lekuak baino gehiago pertsonak gogoratzen ditugu normalean. Beste zerbait gehitu nahi baduzu... Nork bere esperientzia bizi dezala eta barneko beldurrak aldaketa bat ekiditeko aitzakia bihurtu ez daitezela. Ezjakintasuna onartu eta berarekin dantza egitea bezalakorik ez dago. Bidaia on! [ID]

Argazki guztiak wordpress.com/ https://andertake.get blo ik har tu ditugu.


MIKEL SAN JOSE

ATHLETICEKO ATARRABIARRA

Ez dakienarentzat, zein izan da zure ibilbidea futbolean? Txikitatik izan dut gustuko futbola, eta herriko plazan jolasten eman nituen haurtzaroko arratsalde gehienak. Txantrea taldean aritu nintzen 6 urtetatik 16 urtetara, eta gero bi denboraldi egin nituen Athleticeko harrobian eta beste bi Liverpool taldean, Ingalaterran. Denboraldi honekin, zazpi urte daramatzat Athleticen, lehen mailan. Horien artean zein une nabarmenduko zenuke? Zergatik? Bi gehienbat. Lehenengoa, lehen mailara iristeko momentua. Futbolari izan nahi duen ororentzat bere bizitzako ametsetako bat baita. Eta bigarrena, super-txapeldunak izatea eta klubari sekulako lorpena ematea 31 urte eta gero, ikaragarrizko gol batekin, gainera. Deskribatu ezin diren egunak izan ziren. Non bizi zara gaur egun? Nolakoa da herria? Berangon bizi naiz, Bilbotik hogei bat kilometrora dagoen herri polit batean. Giro paregabea sumatzen da herri horretan; oso lasaia da eta hondartzan salto batean gaude, gainera. Atarrabiarekin alderatuta, oso desberdina al da? Egia esan, bien artean dagoen desberdintasun handiena azaleran dago, tamainan; Atarrabia askoz txikiagoa da, jende gehiago bizi bada ere. Baina egia da hemen ere eguneroko bizitza espazio txikian egiten dela; beraz, Atarrabian bezalaxe nago. Gainera, lehen esan dudan bezala, hondartza dugu salto batera. Dendak eta zerbitzuak eskura ditut hemen ere: kafetegiak, okindegia, supermerkatua, osasun etxea‌ Guztiak etxetik 3-4 minutura daude, Atarrabian bezala. Nor zara bertan: Mikel San Jose futbolaria edo Sanjo bizilaguna? Biak esango nuke. Jende askorentzat futbolaria, baina gehiengoarentzat jadanik bizilaguna naiz. Lehen egunetik herriaren barne sentitu nahi izan dut, eta horrela izan da, bai hori lortzeko pausoak eman ditudalako, bai hemengo jendea oso irekia eta elkartasun handikoa delako. Frontoira joan ohi gara bikotea eta ni txakurrarekin, kafea hartzera eta bizilagunekin hitz egitera, kuxkuxeatzera.

Zein da futbolari baten egunez egunekoa? Errutinarik ba al da? Errutina handikoak izaten dira gure egunak askotan, bai. Ia egunero dugu entrenamendua, goizez normalean. Goiz osoa ematen dugu Lezaman, batzuetan bazkaldu ere bertan egiten dugu. Arratsaldeetan askotan euria egiten du, eta, beraz, pertsona guztiek egiten dutena egin ohi dut: zinemara joan, neska eta txakurrarekin paseoan ibili... Egun arrunt batean, zein da zure unerik gogokoena? Normalean 09:20etarako Lezaman egoten naiz, bertan gosaldu eta 10:30ean entrenatzeko prest egoteko. Ordu eta erdi inguru ematen dugu zelaian entrenatzen (batzuetan zertxobait gehiago), eta gero, batzuetan gimnasioan edo fisioekin egoten gara zerbaitek min egiten badigu. 13:00etan bazkaltzen dut, eta 14:00etarako-edo etxera bueltatzen naiz. Txakurrari bazkaria eman eta herriko taberna batera joaten gara kafetxoa hartzera (lehen aipatu dudan frontoira). Batzuetan futbolinean partida batzuk botatzen ditugu, eta gero etxean egon ohi naiz bikotea lanetik bueltatu arte. Hortik aurrera gogoen arabera plan bat edo bestea egiten dugu. Beti egin beharrekoa ahaztu gabe: txakurrarekin bueltatxo bat ematera joan (hori da etxetik ateratzeko aitzakiarik onena). Afaldu eta 23:00ak aldera ohera joaten gara, ez baitugu telebista asko ikusten. Gutxi gorabehera halakoak izaten dira nire egunak. Beraz, astebarruko une bat aukeratzekotan, etxeko hirurok ematen dugun paseoa aukeratuko nuke, hori baita gogo gehienez hartzen dudan uneetako bat. Esan ohi da futbolariek guztia eskuragarri duzuela. Egia al da? Zein debeku dituzue? Bai, hori esan ohi dute, baina ez da egia. Askotan, gainontzeko langileen modura, denbora falta izaten dugu, edo, beste batzuen antzera, munduaren kontra ibiltzen gara, festa egunetan lan egin behar izaten dugulako. Hau da gure ogibidea, eta mugak ere baditu. Gure egunerokoa desberdina da. Bidaia asko pilatu ohi zaizkigu; batzuetan aste berean 3 partidu izaten ditugu jarraian etxetik kanpo, eta estatuko zein Europako punta batetik bestera mugitu behar izaten dugu. Beraz, noizbehinka aste osoa etxetik kanpo


ematen dugu. Lagunak, senideak eta abar ikusteko zailtasunak ere izan ohi ditugu. Hala eta guztiz ere, nire ustez, suerte handikoak gara, lan duin bat dugulako. Baina egia da ere askotan ezin ditugula egin gure ingurukoek egiten dituzten gauza berberak, nahi izan arren. Besteak beste, debekatua dugu motorrean ibiltzea edota arrisku kirolak egitea. Kontzentrazioak, bidaiak eta abar. Nolakoa da horrelako egun bat? Denbora librerik ba al duzue eta zer egiten duzue? Kontzentrazio luzeak direnean, udan esaterako, bai, denbora librea daukagu, eta azken urteetan Austria aldera joan gara, eta denbora librea lekuak ezagutzeko aprobetxatu izan dugu. Behin, sekulako tirolina luze batetik bota ginen, izugarria izan zen. Bestalde, partiduko bidaiak direnean, jolasteko bidaiatzen dugu bakarrik. Egun bat lehenago joaten bagara, partiduko goizean paseo txiki bat ematen dugu batzuetan, eta gainontzeko denbora guztia hotelean ematen dugu, deskantsatzen. Tarteka, taldekideak hoteleko sarreran-edo biltzen gara, hitz egiteko; baina normalean bazkaldu, afaldu edo gosaltzeko soilik ateratzen gara logelatik, edota hitzaldiren batera joateko.

“Egunero topera egon behar gara 11 hilabetez. Eta ez gara makinak� Zer da futbolaria izatearen alderik zailena eta agian jendeak ulertzen ez duena? Egunero topera egon behar garela 11 hilabetez. Eta ez gara makinak. Askotan gustuko ez ditugun gauzak entzun behar ditugu, baina badakigu halako gauzetara ere ohitu behar garela. Eta horrez gain, lehen aipatu dudan denbora falta; askotan planak egiteko aukerarik ez daukagula. Taldean euskara entzuten al da? Zein unetan? Bai, askotan gainera, gutariko asko euskaldunak baikara. Egia da ezin dugula beti erabili denek ez dakitelako, eta gauza guztien gainetik talde bat garelako. Baina futbolean, zelaian, asko erabiltzen dugu. Abantaila hori daukagu. Lehiatzeko orduan ere, euskaldunen artean, sarri, euskaraz hitz egiten dugu. Eta Lezaman? Lezaman ere, harrobiko mutiko gehienek badakite, eta gozada bat da beraien entrenamenduak ikustea askotan euskara hutsean egiten direlako. Horretarako, noski, denok jakin behar dute euskaraz; baina talde batzuek zorte hori dute, denak euskaldunak direla. Agian, denborarekin, zorte izatetik arrunt bilakatzera pasako da, euskarak aurrera egiten duen seinale. Izan ere, askorentzat futbola egunerokoan ezinbestekoa da, eta hor ere euskarak bere presentzia izan beharko luke.

Kultur arloan ere euskara erabiltzen duzu? Bai. Egunkaria euskaraz irakurri ohi dut, baita Interneteko prentsa ere. Bestalde, euskal rock-aren zale amorratua naiz; besteak beste, Gatibu eta Berri Txarrak taldeak ditut gustuko, Berri Txarrak bereziki. Nerabe nintzenetik jarraitzen ditut; txikitatik entzun izan ditut etxean, anaiek CDak jartzen zituztenean, eta, gainera, nafarrak dira. Letrek ere hausnarketara eramaten gaituztela uste dut, eta euskarak mugarik ez duenaren eredu dira. Pilotazalea zarela jakina da Atarrabian. Oraindik ere pilotan aritzen zara tarteka? Zein pilotari duzu gogokoen? Bai, gustuko dut, eta asko gainera. Eta ahal dudanean jolasten dut, anaiekin gehien bat, baina jada oso erraz irabazten diet (karkar-kar). Martinez de Irujorekin disfrutatzen dut gehien, baina berarekin batera sekulako pilotariak daude gaur egun: Aimar Olaizola, Pablo Berasaluze, Oinatz Bengoetxea, Mikel Urrutikoetxea... Eta nola ez, Mikel Beroiz ere; laguna, ikaskide izandakoa, eta seguru nago egunen baten txapela buruan duela ikusi ahal izango dugula. Hezkuntza beharrik al dago futbolean? Zure ustez, nola ulertu behar da futbola? Futbola kirol bat bezala ikusi behar da; txikitatik disfrutatu beharreko kirol bat.Txikitatik ikasi behar da futbolean irabazi eta galdu egiten dela, eta egunero irabazteko biderik hoberena dibertitzea dela; norberak barruan duen onena emanez, irabazten saiatuz noski, baina jakinda hori ez dela gauzarik garrantzitsuena. Balio horiek oinarri hartuta hezi behar da. Lehia, erronka moduan ikusita, ez da haur mailetan ematen; bizitzan bezala lehiak nerabezaroa igarotzerakoan hasten direla ulertzen dut. Argi dago, gurean, lehiakortasunak eta kirolak bat egiten dutela, elite maila delako, baina horrela gertatzen da gainontzeko kiroletan ere. Eta futbolzaleek horrela ikusi beharko lukete kirol hau ere. Zer esango zenieke futbolari izan nahi duten neska-mutilei? Oraintxe aipatu dudan gauza bera: disfrutatzea. Garrantzitsuena ondo pasatzea dela. Profesionaletara iristeko lan handia egin behar dela jakin behar dute, eta suertea ere izan behar dela. Baina batez ere ez dituztela ikasketak, familia, lagunak alde batera utzi behar, hori delako benetan inportanteena. Pertsonak izan behar gara lehenik, eta horretarako ikasketak oso garrantzitsuak dira.

“Egunero irabazteko biderik onena dibertitzea da� [IG]


EMMI PIKLER Budapesten, 1946an, Bigarren Mundu Gerraren ondoren herrialdeetan sortutako kaosaren artean, Loczy babes etxean ideia berritzaileak jaiotzen hasi ziren. Emmi Pikler umezurtz-etxe honetara iritsia zen, eta gudak utzitako arrastoen ondoren lasaitasuna eskainiko zien aukera bat piztu zien bertako haurrei.

Emmi Pikler 1902. urtean jaio zen, Vienan. Haurtzaroan Budapesten bizi izan zen, eta ondoren, 20ko hamarkadan, Vienara itzuli zen, medikuntza ikasketak egiteko. Mediku honek denbora asko pasatzen zuen haurren portaerak eta beraiekin zeuden helduek haurrekiko zuten harremana behatzen. Besteak beste, ikusi zuen gurasoek, maitasunez beterik, nola jarrarazten zuten haurra, nola zutitzen zuten edo nola eramaten zuten eskutik helduta. Baina tratu maitekor horren atzean, presa, mesfidantza eta haurrek iniziatiba eta ekiteko gaitasunenganako konfiantza falta ere ikusi zituen. Pediatra lanak eginez, Emmi Piklerrek 10 urtez hainbat ideia egiaztatu zituen, eta esperimentatzeko, aberasteko eta koherentziaz jositako printzipio multzo bat lantzeko aukera izan zuen. 1946an babes etxeak haurrez gainezka zeuden, eta horiekin goxotasunez lan egitea ez zen lehentasun bat. Pikler Loczy kaleko babes etxera iristean, esperientziari esker ikasitakoa haur horiekin aplikatzea erabaki zuen. Horrela sortu zen Piklerren pedagogia deritzona eta gaur egun mundu osoan zabalduta dagoena. Hauek dira pedagogia honen printzipio nagusiak: haurraren garapena ez bizkortzea, erritmo naturala errespetatzea, haurraren berezko iniziatibenganako konfiantza sustatzea eta mugimendu askea eta ekintza autonomoa bultzatzea. Hezkuntza eredu honen ardatz nagusia mugimendu askea da. Helduok presaka ibiltzen gara askotan, eta, beste hainbat gauza bezala, presa eta pazientziarik eza ere haurrei transmititzen diegu. Haurren mugimendu eta ekintzak aurreratzera jotzen dugu, eta horrek eragin lezake etorkizunean haur hauek heldu estresatu eta egonarri gutxikoak izatea. Horregatik, Emmi Piklerrek garrantzitsua ikusten zuen haurren mugimenduak errespetatzea. Haur bakoitzak bere garapen propioa du; guztiak ez dira ez modu ez adin berdinean hasten arrastaka edo katuka ibiltzen. Haurrei beren mugimen-


duen jabe izaten utzi behar zaie, esperimentatzeko aukera emanez, bakoitzak aurrerapausoak bere momentuan eman ditzan. Beraz, pedagogia mota honen arabera, haurra eseri edo zutik jarri ezin bada ez dugu posizio horietan jarri behar. Gauza bera gertatzen da jolasean: haurrari askatasunez jolasten utzi behar zaio, esperimentatuz bere ikasketa propioak eraikiz joango baita. Askatasun horrek haurren autonomia eta iniziatiba sustatzen duela defendatzen du pedagogia honek. Piklerrek garrantzi handia ematen dio hezitzailea eta haurraren arteko harreman afektiboari. Haur bakoitzaren beharrak ase ahal izateko, hezitzaileak haurra ondo ezagutu beharko du. Hori dela eta, pedagogia hau lantzerakoan, bakoitzarekin izango dituen harremanak ongi zaindu beharko ditu. Horretarako, egoera intimoak probestuko ditu, hala nola bazkaltzeko unea, higienerako unea‌ Izan ere, haurra eta hezitzailearen arteko momentu pribilegiatua sortzen da momentu horietan; hezitzaileak haurraren beharra asez, berarekin hitz eginez, atentzio osoa eskainiz, ukituz eta haurrarekin begiradak elkar trukatuz ezinbestekoa den afektibitate eta konfiantza hori sortzeko aukera aproposa ematen da. Ekintza horietan hezitzaileak haurrari hitzez adieraziko dio egiten ari den guztia, haurrak segurtasuna izan dezan, eta gutxika, ekintzak aurreikus ditzan; eta, bereziki, haurrari baimena eskatzeko. Ukimena keinu garrantzitsua da. Haurrei errespetuz eta goxotasunez ukitzen zaie, haur hauek ere gainerakoekin tratu bera izan dezaten. Begirada mantentzeak haurraren arreta bereganatzen laguntzen du, eta aldi berean, begiradari eusteak haurrak ekintzaren kontzientzia har dezan laguntzen du eta bere parte hartzea sustatzen. Horrez gain, hezitzaileak haur bakoitza hobeto ezagutzeko, banakako behaketa sakona egiten du. Hau izango da hezitzailearen paper garrantzitsuenetariko bat. Haurraren mugimenduak, besteekiko harremanak, aurrerapausoak, segurtasun eta beldur egoerak aztertuko ditu, aurrerago esku hartze pertsonalizatuagoa eskaini ahal izateko.

Piklerren ustez, ezinbestekoa da haurra pertsona moduan kontuan hartzea eta ez objektu moduan. Haurrek helduen beharra dute, eta horrek askotan helduen menpe egotera eramaten ditu haurrak, beren sentimendu eta aukerak galaraziz. Horregatik, haurraren nahiak errespetatzen dira Loczyn, aukera desberdinak emanez eta haurra behartzea ekidinez (haurraren ongizatea jokoan ez dagoen bitartean). Adibidez, haur batek egun batean janaria dastatu nahi ez badu, Loczyn ez dute haurra jatera behartuko. Pedagogia eredu honek eguneroko erritualak mantentzen ditu, haurren ongizate eta egokitasunerako; alegia, eguneroko ekintza arruntak errespetatzen dituzte: higienerako uneak, bazkaltzeko uneak, lo egitekoak‌ Beraz, momentu horiek modu eta ordu berean errepikatzen dira egunero, haurra gauza horien kontzientzia hartzen hasteko, segurtasun handiagoa izateko eta etorkizun batean bere kabuz egiten hasteko. Loczyn erabiltzen diren materialak ere zehatz-mehatz aukeratuak izan dira, haurraren garapen prozesuan eta esperimentazioan baliagarriak izateko. Material horiek estrukturatu gabeak izango dira, haurrak modu aktiboan jolas dezan eta funtzio desberdinak eman ahal izateko. Altzariak ere haurrei egokituta daude, haien altuerara eta ezaugarrietara moldatuta. Oso ezagunak dira Loczyn erabiltzen diren aldatokiak, non haurrak zutik jartzeko aukera izaten duten. Emmi Piklerrek beste hainbat aurrerakuntza zehaztu zituen (fardela aldatzeko, bazkaria emateko, haurra maila desberdinetatik besotan hartzeko eta bestelako zehaztapenak), aurretik aipatu dugun moduan, munduan zehar zabaltzen ari direnak. Milaka iturri daude pedagogia honi buruz gehiago jakin ahal izateko eta hezkuntza eredu aske eta indibiduala lortzeko. [AO]


Gure aldizkariaren azken zenbakiko azalean Ultzamak gainezka egin duen honetan, duela hamar urteko uholde ezagun batzuk abiapuntu dituen sormen proiektua gomendatu nahi dugu.

NOLA? Katrina urakanak New Orleans hiri estatubatuarrean eragindako hondamendi natural eta politikoari buruzko dokumentala da Fermin Muguruzaren NOLA?. Irungo musikariak bere ibilbide musikaleko hainbat kantu maletan sartu, NOLAra (New Orleans, Louisiana) joan eta bertako musika estilora moldatu ditu. Pieza berriekin disko berria argitaratzeaz gain, Katrinaz geroztik gertatutakoa kontatzeko dokumental baterako irrati-gidoia idatzi du, New Orleanseko hainbat musikarik aipatutakoak josteko. Hemen dituzue, kantuen esaldiei jarraiki, esaldi isolatu batzuk. Gehiago jakin nahi izanez gero, ikusi, entzun, gozatu eta hausnartu NOLA? Kolore bizia, arrazakeriaren kontra. “NOLA den modukoa izateko, mendeetan prezio garestia ordaindu dute hemengoek. Gu gaur hemen egoteko, iraganean beste askok asko sufritu dute. Ezin ditugu ahaztu. Gogoratu behar ditugu, eta ohoratu”. Ben Jaffe, Preservation Hall. Etxera, denok etxera! “Hondamendiaren eta ondoko guztiaren kariaz, musikariek bat egin zuten, eta ohartuta edo oharkabean, musika indartuta atera zen bizipen hartatik”. Antonio Gambrell. “Hiria hila zen, eta uretatik berpiztu behar genuen”. Derrik “Oops” Moss. Iluntasuna besterik ez nuen sentitzen. “Azkenean garbitu dugu etxebizitza publikoa New Orleansen. Guk ezin izan genuen, baina Jainkoak lortu du”. Richard Baker, Louisianako ordezkari errepublikanoa. Mundu guztia zoro dantzan! “Ekin egin behar da. Arazoen aurrean ezin dugu amore eman. Altxatu eta borrokan jarraitu behar dugu”. Monk Boudreaux, Golden Eagles taldeko buruzagi nagusia, Katrina osteko lehen Lundi Grasen bezperan. Zugarramurdin akelarrea da. “Guk budua jendea sendatzeko erabiltzen dugu, gauza onak ekartzeko euren bizitzetara”. Bruce “Sunpie” Barnes. Dub Manifest. “Hemen bizitza eredu desberdin bat dago. Zenbat lan egiten duzun, zenbat produzitzen duzun ez da hain garrantzitsua; nola bizi zaren, gehiago disfrutatzea eta astiroxeago bizitzea baizik”. Mark Bingham.

Bi puta bala ez direla nahiko after-boltxebike bat hiltzeko. “Ekaitza lehertu eta hurrengo asteetako izugarrikeriak ikustea besterik ez dago. Berreraikuntza baliatu zuten erreforma errebantxistak ezartzeko, lan indarra liberalizatu zuten, hezkuntzan murrizketak egon ziren, langile klasearentzako etxebizitzak kendu eta espekulazioa bultzatu zuten”. Megan French-Marcelin, historialaria. “Shock hirukoitzaren teoriaren eredu klasikoa antzeman daiteke: jatorrizko hondamendia, shock-ekonomiaren terapia eta errepresioa”. Naomi Klein, idazlea eta aktibista. Ni hiltzean, egin hobe dantza, bigarren lerroan. “Hau bizitzaren ospakizuna da. Heriotza nola ikusten dugun ulertzeko, second line-etara bildu behar zarete”. George Ingmire, irrati esataria. “Desfileetan badago lehen ilara bat first line esaten zaiona, zehatz egituratua eta arautua, gizarte hertsi baten musika irakurtzeko modu guztiz literala duena. Eta gero badago bigarren lerro bat, desfilea atzetik jarraitzen dutenek osatua; horien musika beste mota batekoa da: dantza egiteko sortua, bizi jotzekoa, jendea alaitzeko eta erabateko transformazioa eragitekoa; horixe da jendearen espiritu benetakoa”. Jonathan Freilich, gitarjolea. Probatu ez duenak ez daki zer den hau! “Zaratatsua omen delako hiltzen baduzu bigarren lerroaren kultura, beste etxe bat eraikiko duzu, baina ehunka urte behar dira kultura batek bigarren lerroa bezalako asmakizun natural bikaina sortzeko”. Jonathan Freilich, kitarjolea. “Ezin zara, besterik gabe, jazz musika jaio zen auzunera aldatu eta bere kultura eta izaera hain bereziak aldatzen tematu!”. Devon Taylor, tubajolea. [IM]


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.