Ikasten 109

Page 1

IKASTEN

109. 2 018 k o a b e n d u a

CONFINT 2018 Urola BHI-ko ikasleek Estatu mailako lehiaketan parte hartu zuten

AZKOITIA BHI

Aire berria irakaskuntzari

Karmelo Etxegarai ikastolan, LIBURUTEGIEN EGUNA ospatu genuen, gurea den Izar liburutegiak antolatutako ekintzen bidez

KONPETENTZIA DIGITALA GARATZEN CHROMEBOOK-EN LAGUNTZAZ Xabier Munibe HLHI

zerbitzua eta lana euskaraz

AZPEITIKO IKASTOLA

www.azpeitikoikastola.hezkuntza.net

zerbitzua eta lana euskaraz

www.azkoitikoikastolahlhi.hezkuntza.net

www.azkoitiabhi.hezkuntza.net

www.urola.org


AZKOITIKO IKASTOLA XABIER MUNIBE HLHI


ikasten

AIRE BERRITZAILEAK HEZKUNTZAN “Arnas luzeko Hauspoa” Gizartea aldatzen doan heinean, hezkuntza ere bai; izan ere, derrigorrez aldatu behar du. Egia da, egungo eskola publikoaren egitura aurreko lanari zor diogula; egia da, asko aurreratu dugula, baina itsuak izango ginateke etorkizunera begira antzematen diren beharrei muzin egingo bagenie gaur. Gizarte eredu berriak eta horrek eskatzen dituen ikasle-irteera profil konplexuek erronka berriak dakarzkiote gure hezkun­ tza sistemari: ikaskuntza kooperatiboa, heldutasun teknologikoa, hizkuntzetan sakontzea… Testuinguru horretan ezarri dugu egitasmo berria AZKOITIA BHIko DBHn: Hauspoa Proiektua. Berria eta propioa, berria eta autonomoa, berria eta berritzailea. Proiektuak ikastetxeko ikastorduak modu jarraian bideratzea ahalbidetzen du, 14:30ean bukatzen dira klase orduak. Ukaezina da lana eta familia bateragarri egiteko bide egokia izango dela Azkoitiko etxeetan. Baina, hori soilik al da hauspoa? Ez, aurrerantzean, ikastetxeak arratsaldez bideratuko ditu ikasleentzako mota askotako ekintzak: ikas-arloetako laguntza saioak, tailer pedagogiko osagarriak, kirol tailerrak, aisialdi tailerrak… helburu bakar eta osoarekin: elkarbizitza bultzatuz gure ikasleek beraien ikas prozesuan sakontzea, ahalik eta profil egokienaz iristeko batxilergoko ikasketetara. Hasiera honetan 37 saio edo tailer ditugu martxan astean zehar: azterketarik gabe, notarik gabe, borondatez, gustukoak dituzten arloak edo ekintzak lantzen, ezagutzagatik ikasiz eta gela, maila, ziklo eta ikaskideekin esperientziak trukatuz. Hauspoaz baliatuz, aire berria eman nahi diogu gure hezkuntza eskaintzari, proiektu hau aberatsa, osatzailea, batera­tzailea eta garapen adierazlea delako. Arnas luzea Hauspoari!

NON ZER

Azkoitia BHI

Arduradunak: XABIER MUNIBE, KARMELO ETXEGARAI eta UROLA IKASTOLETAko Guraso, ikasle eta irakasleak Fotokonposaketa: FK

BERRIAK Zuzendaritza taldeak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 2 Hezkuntza zientifiko, teknologikoari eta ekintzailetzari buruzko proiektua _ _ _ _ _ _ 3 Teknologiarekin aurrera goaz _ _ _ _ _ _ _ _ 4 Jolasmatika proiektua _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 5 Harremonak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 5 Bikaintasun proiektua _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 6 Elos jarduera europarrak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 8 European School Net 2000 _ _ _ _ _ _ _ _ 10 Euskaraldia _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 11 Eskola Agenda 21 _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 12 Zineskola _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 13 TALDEAK Eskolaz kanpoko ekintzetako arduradunak _ 14 “Urola ibaia” dokumentala _ _ _ _ _ _ _ _ 16 Ibai garbiketa _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 16 Agipad _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 17 Hiromi Yoshida _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 17 Arnasguneak batxilergoan _ _ _ _ _ _ _ _ 18 Stop Accidentes _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 18 Ahozkotasuna eta bertsolaritza _ _ _ _ _ 19 Komikiak bertsotan _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 20 Bi urtekoak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 22 ARTIKULUAK Liburutegien eguna _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 26

1

ERREPORTAIAK Munoaundi _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 27 Confint 2018 _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 28 Luis Izpizu gure gelan _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 29 PROTAGONISTAK B.C.A.M. _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 30 Loredi Urrestarazu _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 31 GURASOEN TXOKOA Udaberri Guraso Elkartea _ _ _ _ _ _ _ _ _ 32 EUSKARAREN TXOKOA Arnasguneen tailerra _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 34 OSPAKIZUNAK San Martin eguna _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Azaroak 25 _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ San Jose egoitzan _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ San Andresak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Euskararen eguna _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _

35 35 36 37 38

IBILALDIAK Ibilaldiak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 40 EKOIZPENAK Ekoizpenak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 59


ikasten

Berriak

2018-2019 ikasturteko

ZUZENDARITZA TALDEAK

AZKOITIKO IKASTOLA XABIER MUNIBE HLHI ZUZENDARIA: Mª Jose Zubia IKASKETA BURUA: Nerea Amilibia IDAZKARIA: Leire Otero

AZPEITIKO IKASTOLA KARMELO ETXEGARAI HLHI ZUZENDARIA: Camino Saiz IKASKETA BURUA: Marga Erauskin IDAZKARIA: Olatz Amozarrain

AZKOITIA BHI ZUZENDARIA: Jon Osinalde IKASKETA BURUAK: Xabier Alberdi eta Leire Argoitia IDAZKARIA: Iñaki Barrena BATXILERGOKO KOORDINATZAILEA: Amaia Lopetegi

UROLA IKASTOLA BHI ZUZENDARIA: Miren Zubizarreta IKASKETA BURUA: Aintzane Zubeldia IDAZKARIA: Tere Benitez KOORDINATZAILEA DBH4 eta BATXILERGOAn: Eli Zugasti KOORDINATZAILEA DBHn: Karmen Bastida

2


ikasten

Berriak

Hezkuntza ZIENTIFIKOARI eta TEKNOLOGIKOARI zein EKINTZAILETZARI buruzko proiektua

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI

Zientzia eta teknologia konpetentziek gero eta garrantzi handiagoa dute gure curriculumean, gero eta presentzia handiagoa dute gure eskolako egunerokotasunean. Hortaz ondo jabetuta gaude.

Lehen hezkuntzan, berriz, ESKOLA - BARATZA programa garatuko dugu. Bertan, motibazioa sustatzen duten estrategien bidez, Natura, Euskara eta Matematika arloetako helburuak landuko ditugu.

Egungo bizimoduak eta gure mendebaldeko munduan robotika eta antzeko espezialitateak funtsezkoak dira. Gerorako uztea berandu gerta litekeenez, Derrigorrezko Hezkuntzako lehen mailetatik, eta baita Haur Hezkuntzatik ere, robotika eta teknologia hezkuntzari heldu diegu, besteak beste.

Programa honekin, metodologia berdina jarraituko dugu ikasturte osoan. Ikasleok errutinak beteko ditugu eta urtaroak kontuan izanik, sasoiko lora eta barazkiak landatuko ditugu.

Hori horrela, STEAM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematikak) proiektuaren barruan, zientzi eta teknologia lantzen hasi gara ikastolan. Ikasturte honetan, haur hezkun­ tzako ikasleak robotikan arituko gara. Teknologia berrietan murgiltzeaz gain, pentsamendu logiko matematikoa garatzen lagunduko digu. Horretarako Bee Bot deituriko erle robotak erabiliko ditugu, arlo ezberdinak landuz: matematika, hizkuntza, musika‌

Hemen gure bi ikasle haziak erosten Ikastolako baratzean landatzeko.

Aukera polita izango da denok batera ikasteko eta gozatzeko!!

3


ikasten

Berriak

TEKNOLOGIAREKIN AURRERA GOAZ

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI

Lehen Mailako hezkuntzaren helburua ikasleek gutxieneko gaitasunak lortzea da. Oinarrizko konpetentzien artean, ba­ tzuk, espezifikoak dira, (matematikarako gaitasuna, besteak beste) eta, beste batzuk, berriz, zeharkakoak dira (arazoak konpontzeko gaitasuna, adibidez). Azken hauen artean, komunikaziorako konpetentzia dago, ikasleek komunikatzeko gaitasun minimo bat eduki dezaten bilatzen duena; bai hi­ tzez, hitzik gabe edota digitalki.

Ildo horretatik, ikaskuntzarako eta jakintzarako IKTak erabiltzeko, beharrezkoa da baliabide digital apropos eta erabilgarriak eskura edukitzea. Horregatik, Xabier Muniben, LH5. Mailako ikasleek Chromebook-ak erosi dituzte, beraien gaitasun digitala hobetzearekin batera, modu dibertigarriago eta praktikoago batean ikasten jarraitzeko.

Hori horrela, Informazio eta Komunikazio Teknologiek (IKTek) garrantzia berezia lortu dute azken urte hauetan hezkuntza munduan ere. Hori kontuan hartuta, eta garai berriei aurre egiteko, Eusko Jaurlaritzak Sare_Hezkuntza proiektua jarri zuen martxan, ikasleen gaitasun digitala sustatzeko asmoz.

Gu Chromebookarekin oso gustura gaude, alde batetik, lanak errazago egiten direlako, eta bestetik, lanak gustura egiten direlako. Gainera, gutxiago aspertzen da.

GOZATUZ IKASI

Xabier Munibe LH5

4


ikasten

Berriak

JOLASMATIKA PROIEKTUA

KARMELO ETXEGARAI IKASTOLAN IZANGO DUGU AURTENGO IKASTURTEAN UPV/EHUko Informatika fakultateak, Urola Ikastola BHIk eta Karmelo Etxegarai ikastolak lankidetzan JolasMATIKA, jolasen bidez informatika modu zientifikoan garatzeko, proiektua martxan jarriko dugu aurtengo ikasturtean. JolasMATIKA egitasmoan, Informatika Ingeniaritza Graduko (IIG) ikasleek informatika lan­ tzeko materiala sortuko dute eta DBH4n eman beharreko saioak prestatuko dituzte. Saio horiek gauzatzen direnean, DBH4ko ikasleek saio horietan landutako eduki eta materialarekin LH6an eman beharreko eskolak prestatuko dituzte eta gero LH6ko ikasleengana etorriko dira informatikako kontzeptu horiek lantzera. Egitasmo honen lehen bi pilotuak dagoeneko egin dira Tolosako Orixe eta Samaniego ikastetxe publikoetan. JolasMATIKA proiektuak, informatika arloaren ikuspuntu zientifikoa zabaltzea du helburu nagusia. Horretarako, honako unitate didaktikoak landuko ditugu: zenbakikuntza bitarra, konputagailuen egitura, algoritmika eta programazioa. Hau guztia, UPV/EHUko Informatikako irakaslea eta ikertzailea den Edurne Larraza Mendiluzeren eta bere zuzendaritzapean diharduen taldearen eskutik landuko dugu.

HARREMONAK

Urola Ikastola BHI

Ikasturte honetan ere Arremanitz kooperatibako langileak etorri zaizkigu Harremonak programari jarraipena emateko. Egitasmo honen helburu nagusia tratu onak, hezkide­tza eta sexu aniztasuna lantzea da. Honekin nahi da jarrera zein jokabide bortitzei era eraginkorrean aurre egiteko bideak eskaintzea, bereziki emakumeen kontrako bortizkeriari aurre egin ahal izateko. Ikastetxeetan hainbat saio egiteaz gain, auto-antolaketa ere sustatu nahi da. Horretarako, bailarako eragileak biltzen dituen hezkide­tza foroa sortu da zenbait egitasmori bidea emate aldera: jolas denboraren azterketa, indarkeriari buruzko protokoloa… 3. DBHko zenbait ikasle Jon eta Garazi monitoreekin

1915ean ERAIKIA 5


ikasten

Berriak

BIKAINTASUN PROIEKTUA Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI Ikasleriari, egun eta etorkizunerako, ahalik eta hezkuntza egokiena eskaintzeko, eta hainbat galdeketa, hausnarketa eta prozesu burutu ondoren, berrikuntzara lortzeko, egoki­ tzapenerako prozesua eta apustua aurreikusi ditugu Azkoitiko Ikastola Xabier Muniben.

Izan ere, egungo ikasgela eta arloen antolamendutik haratago, espazioaren eraldaketa bat burutu dugu, horrela, ikasleen mugimendu autonomoa sustatuz. Hori horrela, arloen eta konpetentzien arteko antolamendu globalen jardunguneak prestatu ditugu, gela bakoitzean balio eta aukera anitzeko heziguneak lortuz.

Hezkuntza Sailetik eta Europa mailan proposatutako helburu estrategikoak eta Ebaluazio Diagnostikotik ondorioztatutako Hobekuntza Plana 2018 kontuan izanik, paradigma-aldaketa garrantzitsuari ekin diogu, konpetentzietan oinarrituta, eta hezkuntza planteamendutik abiatuz.

Guneetako batean, jolas sinbolikoa sustatzen da, egunerokotasunean erabiltzen ditugun objektuekin irudimena landuz. Eraikuntza gunean, material ezberdinekin gaitasun logiko-matematikoa lantzen dugu. Ametsen munduan hizkuntzari tarte bat egiten diogu, testu eta irudi mota ezberdinak ikusi eta uztartuz. Azkenik, arte gunean, gure sormenari ateak irekitzen dizkiogu, motrizitate fina lantzearekin batera.

XXI. mendeko mundu global eta anitzari erantzuteko, gure proiektua diziplinarteko planteamenduan oinarrituz, gure ikasleen konpetentziak garatzea nahi dugu. Horretarako, ikasgelak, proiektuak, arazo-egoerak, erronkak eta ikasleen interesak garatzeko guneak izatea lortu dugu.

HH4 JOLAS SINBOLIKOA

ERAIKUNTZA GUNEA

ARTE GUNEA AMETSEN MUNDUA

6


ikasten

Berriak HH5 ERAIKUNTZA GUNEA

ARTE GUNEA

ESPERIMENTAZIOA

JOLAS SINBOLIKOA

AMETSEN MUNDUA

7


ikasten

Berriak

Azkoitia BHIko ikasleen

ELOS JARDUERA EUROPARRAK 1. ebaluazioan

HIZKUNTZEN EUROPAKO EGUNA Azkoitia BHIko ikasleok gai europarren inguruko jardueretan hasita gabiltza lanean. Lehenengo ebaluazio honetan bi jardueratan egin dugu lan. Irailaren 26an Hizkuntzen Europako Eguna ospatu zen eta horretarako 1. Batxilergoko ikasleok eta DBHko 4. mailako ikasle talde batek bideoak grabatu genituen hizkuntza ezberdinetan: euskaraz, ingelesez, frantsesez, gaztelaniaz, katalanez, arabieraz, bosnieraz, urduz eta punjabieraz, besteak beste. https://youtu.be/laIJSjfCiRc https://youtu.be/N8p9XILOXM4 https://youtu.be/HKkrDA0mxC4

Bideo horiek ikusgai dauzkazue bai gure webguneko Proiek­ tu Europarren blogeko fitxa estekan (https://elosazkoitia.wordpress.com/) zein Elos Basque Country blogean (https://elosbasquecountry.wordpress.com/).

8


ikasten

Berriak ELOS WORLD CAFÉ

Eusko Jaurlaritzaren pasilloetatik buelta bat eman genuen aurrena eta saioaren ondoren mokautxo bat elkarrekin jan genuen.

Bestalde, 2. Batxilergoko 4 ikaslek, urriaren 17an, Lakuako Eusko Jaurlaritzaren eraikinean seigarren Elos World Cafén parte hartu zuten. Aniturri BHI (Agurain), Antigua-Luberri (Donostia),Botikazar BHI (Bilbo) eta Ekialdea BHI (Gasteiz) ikastetxeetako beste 16 ikaslerekin lau mahaitan banaturik, Europako zenbait gaiez iritzi-trukaketan aritu ziren, ingelesez beti ere. Mahai bakoitzean gai bat landu ondoren, hurrengo mahaira pasatu ziren beste bat eztabaidatzeko.

Giro onean, jendea ezagutu eta argazkiak ateratzeko parada ezin hobea ondo baino hobeto profitatu ondoren, ikastolara itzuli ziren Jone, Andoni, Ander eta Naia; hori bai, handikote horiek, autobus geltokiaren ondoko ziburuak ondotxo probatu eta gero.

Ingelesa eta informazio maila oso ona erakutsi zuten ikasle guztiek. Lehenengo mahaia Europari buruzko gai orokorrak izan ziren mintzagai, bigarrengoan Europa Zure Bizitzan, hirugarrengoan “Europako balizko ametsa” eta laugarrengoan “Europa zure etorkizunean” Emaitzak aurkezpen batean geratu dira jasota. Iritziak denetarikoak baziren ere, pesimismo puntu bat transmititu zen ikasle askoren aldetik. Ez dute batere argi Europar Batasunaren etorkizuna, ezta hemendik urte gutxitara izango ote den ere. Baina, ia denak daude prest atzerrira joateko bai urte batzuetarako, zein hala suertatuz gero ere, betiko. Batzuek urte batzuk lanean, ikasten, ikertzen ibili eta Euskal Herrira itzuliko lirateke. Baina, ez ziren gutxi izan familia bat sortu, eta betiko atzerrian geratuko liratekeenak ere, eta ez gertuko Europa barruan bakarrik, Japonian, AEB edo Korean ere baizik. Izan ere, ikasle gehienen joera irtetea baita.

Bideoa ikusteko: https://youtu.be/XDK9mp1_70A Video clip of students from Azkoitia BHI, Botikazar BHI, Ekialdea BHI, Aniturri BHI and Antigua Luberri BHI participating in the debate tables of Elos World Café 2018 held in the headquarters building of the Basque Government and exchaging opinions on different aspects of current European issues and European citizenship. Good job!!

9


ikasten

Berriak

EUROPEAN SCHOOL NET 2000

sarearen urteroko Batzar Nagusia Azkoitia BHIn ESN2000: www.euroschoolnet2000.org

Urteotan hauexek izan dira ESN2000ko sarekideak:

2000. urtean Europako proiektuetan (Socrates, Leonardo da Vinci eta abarretan) genbiltzan zenbait ikastetxetako ordezkari elkartu ginen Bruselan. Bileraren ondorioz EUROPEAN SCHOOL NET 2000 izeneko nazioarteko ikastetxe sare bat eratu zen. Sarearen estatutuetako hitzaurrean aipatzen den asmoa hauxe da: “Milurteko berri honen atarian bere partaide guztiei abegi egiten dien Europa elkartuago eta lankide­ tzarako gertuago batean bizi gara. Benetako heziketa internazional batez gaurko eta etorkizuneko gazte belaunaldiak gero eta gehiago sentituko dira Europako hiritar. Beraz, beheko ikastetxeak bat datoz lankidetza estuago eta sakonagoa bultzatzean. Lankidetzarako erabaki horrek gure nazioetako ikasleen arteko ulertze handiagoa du helburu. Horretarako, aniztasun kulturala zein nortasun europar amankomuna, biak, aintzat hartu ditzaten, bideak ireki nahi zaizkie gure ikasleei.”

- Secondary Teacher Training College Sittard, Sittard, Herbehereak. - Charlemagne College Eijkhagen, Landgraaf, Herbehereak. - Joyce Frankland Academy Newport Newport, Ingalaterra. - Liceo Scientifico Statale “Ettore Majorana” Scordia, Sizilia, Italia. - Liceo Statale “E. Boggio-Lera”, Catania, Sizilia, Italia. - 1e I. C. Statale “Danilo Dolci” Priolo Gargallo Sizilia, Italia. - Scuola Media “Parenzo”, Rovigo, Veneto-Italia. - Liceo Ginnasio “Celio”, Rovigo, Veneto-Italia. - I.E.S. Santa María La Real. Aguilar de Campoo, Palencia, Espainia. - Gesamtschule Eckernforde. Eckenforde, Alemania. - Leszno Zespół Szkół Ochrony Srodowiska, Poland. - MTÜ Kool 21 Sajadin, Tallinn, Estonia. - Agrupamento de Escolas Alfonso de Paiva, Portugal. - College et Lyicee Immaculee Conception, Villeurbanne, Frantzia. - Tornio Yhteilyseon Lukio, Tornio, Finlandia. - Bernart Etxepare Lizeoa, Baiona, Euskal Herria. - Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza ZientzienFakultatea, Eskoriatza, Euskal Herria - Urola Ikastola B.H.I., Euskal Herria. - Azkoitia B.H.I., Euskal Herria.

10


ikasten

Berriak Urriaren 3an eta 4an Euro School Net 2000 sarearen Urteroko Batzar Orokorra Azkoitian egin zen. Euro School Net sarea 2000. urtean Bruselan eratu zen, eta egun Europako 19 ikastetxe osatzen dugu. Euskal Herriko Azpeitiko Urola Ikastola, Mondragon Unibertsitateko HUHEZI, Baionako Bernart Etxepare Lizeoa eta Azkoitiko BHI horien artean. Urteroko Batzar orokor horietan egindako proiektuen balorazioa eta beste ikasturteetarako proiektuen proposamenak lantzen dira. Lan horretarako irakasle nederlandarrak, ingelesak, estoniarrak, espainiarrak, alemaniarrak, poloniarrak, finlandiarrak eta italiarrak etorri ziren Azkoitira.

Horrela ikasleekin proiektu europarrak burutu dira aurreko urteotan, eta berrietarako eskabide berriak ere egin dira. Proiek­tu batzuk onartu dira,beste batzuk, ez. Azkoitia BHIri Erasmus KA229 proiektua egokitu zaio Paduako ikastetxe batekin Ondasun Kulturalaren inguruko lana eta elkartrukea aurtengo 2018-2019 ikasturtean 1. Batxilergoko eta 4. DBHko 25 ikaslerekin egingo den proiektua, hain zuzen ere. Informazio gehiago Azkoitia BHIren web orrian

https://elosazkoitia.wordpress.com/

EUSKARALDIA Azkoitia BHI

Azkoitia BHIko ikasle eta irakasleok lehen hitza euskaraz han eta hemen eta belarriak beti prest euskara entzuteko.

11


ikasten

Berriak

ESKOLA AGENDA 21 EKOIZPEN ETA KONTSUMO JASANGARRIA Urola Ikastola BHI Nazio Batuek 2015ean onartu zuten 2030 Garapen Jasangarrirako Agendaren 12. Helburua landuko dugu: Ekoizpen eta Kontsumo Jasangarriko moduak berma­tzea.

EKO_ORDEZKARIAK

Horren arabera honetan datza ekoizpen eta kon­ tsumo jasangarria: - baliabideen eta energiaren erabilera eraginkorra bultzatzea - ingurumena kaltetuko ez duten azpiegiturak eraikitzea - oinarrizko zerbitzuetarako sarbidea hobetzea eta - lanpostu ekologikoak sortzea, zuzentasunez o rdainduak eta lan baldintza egokietan.

Azkoitia BHI Aurtengo ikasturtean, Nazio Batuek 2015ean onartu zuten 2030 Garapen Jasangarrirako Agendaren 12. helburua landuko dugu: Ekoizpen eta kontsumo jasangarriko bideak, nola bermatu. Zertan dantza Ekoizpen eta kontsumo jasangarria? - Baliabideen eta energiaren erabilpen eraginkorra bultzatzean - Ingurumena kaltetuko ez duten azpiegiturak eraikitzean - Oinarrizko zerbitzuetarako sarbidea hobetzean - Zuzentasunez ordaindutako eta lan baldintza duineko lanpostu ekologikoak sortzean Gure aldetik, tokiko ekoizpen eta kontsumoa bultzatuko ditugu, bertako baliabideen erabilera zuzena bermatuz, gure erosketen inguruko hausnarketa plazaratuz, norbanakoon erabakien atzean zer dagoena ikusaraziz, energiaren erabileraren aurrean konpromiso berriak hitzartuz… Horiexek, ikastetxe mailan, talde guztien artean jorra-gai izanen ditugun erronka nagusiak. Horretaz gain, aurten ere zenbait irteera burutuko ditugu, eta horietako zenbait bideratu ditugu, dagoeneko. Horrela, esate baterako, DBH 3koek, bertako balore ekologikoez blaituz, Dorre Madariaga eta Urdaibai eremuak ezagutu dituzte. Bestalde, Jabier Arenasek egindako “Urola ibaia” dokumentala ikusteko aukera ere, izan, izan dugu. Zeinen interesgarria eta harrigarria! Aukera ezinago egokia, ezbairik gabe, bertan dugun BIO-ANIZTASUN ez ezagun eta apartaz ohartarazi eta disfrutatzeko bidean. ZORIONAK!

12


ikasten

Berriak

ZINESKOLA

Azkoitia BHI

2018/2019 EGUTEGIA FILMA “Handia” "Con amor, Simon” "El viaje de Nisha”

EGUNA Azaroak 6, asteartea Urtarrilak 29, asteartea Martxoak 26, asteartea

ORDUA 11:00 11:00 11:00

Saioak Baztartxo Antxokian izango dira.

HANDIA

CON AMOR, SIMON

EL VIAJE DE NISHA

Jon Garaño, Aitor Arregi Espainia, 2017, 114’

Greg Berlanti AEB, 2018, 110’

Iram Haq Norvegia, 2017, 106’

Lehen Karlistaldian borrokatu ostean, Marin Gipuzkoako bere etxera itzuliko da, eta han, harrituta, bere anaia Joakin ohi baino askoz ere handiagoa dela aurkituko du. Mundu osoak Lurreko gizon handiena ikusteko ordaindu nahi izango duelakoan, bi anaiek bidaia luze bati ekingo diote, Europan zehar. Bidean anbizioak, diruak eta ospeak betirako aldatuko dute familiaren patua. Benetako gertakarietan oinarritutako istoio bat.

Simon, bizitza normal bat, sekulako gurasoak harreman ona duen arreba txikia eta konfiantza handiko lagun-talde bat duen 16 urteko gaztea da. Baina Simonek, sekretu bat gordetzen du, homosexuala da. Egun batean, bere posta elektronikoetako bat okerreko eskuetan erortzen denean, gauzak zeharo konplikatzen zaizkio Simoni, ordura arte zeraman bizitza arriskuan jartzen duen egoera bati aurre egin beharko diolarik.

Nishak, 16 urteko nerabeak, bizitza bikoitza darama. Etxean pakistandar alaba perfektua da, baina bere lagunekin dagoenean, neska norbegiarra bilakatzen da. Aitak bere mutilarekin logelan harrapatzen duenean, bere bi munduek talka egiten dute. Gurasoek, ikasbide gisa, Pakistanera bidaltzea erabakitzen dute, bertako kulturara egokitu beharko delarik.

GAI NAGUSIA: Aniztasunak aurreiri­ tziak gainditzeko tresna bezala duen balioaren inguruan hausnartu eta haren errespetuaren garrantzia azpimarratu.

GAI NAGUSIA: Norberaren ongizate eta zoriontasuna aurkitzeko, norbere identitatea bilatzeak, autoezagutzak eta hartu nahi dugun bideak duten garrantziaz kontura­ tzea.

13

GAI NAGUSIA: Askotan, belaunaldi ezberdintasunak eta ezberdintasun kulturalak nola pertsonen arteko elkarulertzea eta ongizatea oztopatu dezaketen aztertzea.


ikasten

Taldeak

Eskolaz kanpoko ekintzetako

ARDURADUNAK

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI

Antzerkia HH - LH BIGOTERIK GABE

Mekanografia LH 5-6 mailak MIREIA ARRIZABALAGA eta LEIRE ARRIZABALAGA

Dantza Modernoa LH ARIANE ALDALUR

Ikaskirol LH 3. mailatik aurrera SARA ARIÑO

Euskal Dantza HH – LH MIREIA ARRIZABALAGA eta LEIRE ARRIZABALAGA

14


ikasten

Taldeak Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI

Marrazkia L.H. IRUNE ARAMENDI

Sormena L.H. NAIARA IZAGIRRE

Dantza Modernoa eta Musikala L.H. IURRE GURRUTXAGA eta UXOA IBARRETA

Euskal Dantzak H.H. MAIDER ARRIETA

Antzerki tailerra H.H. 4-5 ESTI CURIEL

Mekanografia (Idazketa digitala) L.H. NAGORE AZPIAZU (Barne S.L. enpresa)

15


ikasten

Taldeak

UROLA IBAIA DOKUMENTALA Luis Juaristi eta Xabier Arenas

Azkoitia BHI Urriaren 31n DBH3ko ikasle guztiok Urola ibaiari buruzko dokumentala ikustera joan ginen aretora; oso ondo dokumentatuta eta irudi ederrez hornitua, portzierto. Asko gustatu zitzaigun, lan polita eta interesgarria iruditu baitzitzaigun. Arenasek egindako hogei minutu inguruko dokumental honek herritarron sentsibilizazioa eta ibaiak dituen altxorrez jabetzea luke xede edo helburu; hitz bitan, gertu-gertu dugun biosfera anitz eta aberats horrekiko jarrera arduratsu eta kontzientearen aldeko aldarri edo apustu garbia. Eskerrik asko gure ikastolara zuen lana erakustera etortzeagatik. Etorri berriz nahi duzuenean! DBH3ko ikasleak Biologia Geologia Mintegia

IBAI GARBIKETA Urola Ikastola BHI

Eskolako Agenda 21 egitasmoaren barruan, urtero egin ohi dugun ekintza da Urola ibaiaren garbiketa. Ekainean egitekoa bazen ere, eguraldi kaxkarragatik, irailaren 14ean DBH 4. mailako ikasleak lan horretan aritu ginen gogotsu. Sarrera moduan, Urola ibaiaren inguruan egindako dokumentala ikusi genuen Soreasun, ibaiak dituen altxorrez jabetzeko eta babesteko beharraz sentsibilizatzeko. Handik irtendakoan, garbiketarako materiala jaso eta garbitu behar genuen eremura abiatu ginen. Bildutako zaborra ugaria izan zen eta plazan jarritako ontzietara eraman genuen. Goizari amaiera emateko, mokadutxo bat eman ziguten eta, beste ikastetxekoekin batera argazki bat atera genuen.

16


ikasten

Taldeak

AGIPAD

Azkoitia BHI

Aurreko hilabetean AGIPAD elkarteko neska bat etorri zitzaigun DBH4ra droga menpekotasunari buruz hitz egitera. Ordu beteko bi saio izan genituen, bi astetan bananduta. Lehenengo saioan, orokorrean hitz egin genuen drogei buruz, zer motatakoak diren, nola kontsumitzen diren, zer ondorio dituzten‌ eta bigarren egunean, luze eta zabal egon ginen hitz egiten marihuanaz. Saio interesgarriak iruditu zaizkit, gaiari buruz gehiago ikasi baitugu.

HIROMI YOSHIDA

hizkuntzalari japoniarra, gure artean Urola Ikastola BHI

Azkoitia BHI Irailaren 13an Hiromi Yoshidaren bisita izan genuen gure ikastetxean. Hiromi hizkuntzalari japoniarra eta euskara-irakaslea da Tokioko unibertsitatean.

Irailaren 24an Hiromi Yoshida hizkuntzalari japoniarraren bisita izan genuen Urola Ikastolan. Ez da Euskal Herrira datorren lehenengo aldia eta badira zenbait urte gure artean ere egon zela. Bera Tokio-ko unibertsitatean euskara irakaslea da eta egun euskararen erabilerari buruzko ikerketa bat egiten dihardu. Hau dela eta, 1. eta 2. Batxilergoko ikasgelaz ikasgela joan zen ikasleei galdetegi bat pasatzera.

Batxilergoko 1. eta 2. mailako ikasleoi euskararen erabilerari buruzko galdetegi bat pasatu zigun, eta bide batez hainbat galdera eta jakin-min asebetetzeko solasalditxoa izateko aukera izan genuen ikasleok.

17


ikasten

Taldeak

ARNASGUNEAK BATXILERGOAN Azkoitia BHI UEMAko euskara teknikariak izan dira Azkoitia BHIn, euskararen arnasguneez eta Euskaraldiaz aritzeko. Saio horiek Azkoitiko Udalaren eta UEMAren (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) laguntzarekin antolatzen dira. Bertan, batxilergoko bigarren mailako ikasleoi Euskal Herriko zein Azkoitiko datu soziolinguistikoen berri eman zaigu, eta nabarmendu digute zein garrantzitsuak garen hizkuntzaren normalizazioan, eragile aktibo bezala. Arnasguneen kontzeptuaz baliatuta, ikasleok ikusi dugu herri euskaldunetako herritarrok badugula gaitasuna eta eran­tzukizuna herri bertan zein herritik kanpo hizkuntza zabaltzeko. Aurtengoan, gainera, Euskaraldiaren inguruan hitz egiteko tartea izan dugu. Ikasleoi egitasmo horren oinarriak eta eragina azaldu dizkigute, eta gaia sakonki landu dugu. Udalerri euskaldunetan, hamaika egun baino hamaika aldiz gehiago egingo dugu euskaraz!

STOP ACCIDENTES elkartearen eskutik

errepideetako istripu arriskuez sentsibilizatzeko saioa Azkoitia BHI Stop Accidentes elkarteak “road show� formatuan errepideetako istripuak saihesteko eta abiaduraren, alkoholaren eta drogen arriskuez gazteak sentsibilizatzeko saioa eskaini zuen ostiralean Baztartxo aretoan. Zenbait profesional eta beste hainbat pertsona taularatu ziren zenbait istripu eta horien ondorioak azaldu nahian. Udaletik bultzatutako saio honetara, Azkoitia BHIko batxilergo eta DBH4ko ikasleok bertaratu ginen, beste ikastetxetako zenbait gazterekin batera.

18


ikasten

Taldeak

AHOZKOTASUNA eta BERTSOLARITZA proiektua

DBH 1. mailan ”Gu ere bertsotan” lemapean, aurten “MUNDU BAT BERTSO”

Azkoitia BHI

Euskara arloaren osagarria da “Gu ere bertsotan” egitasmoa.

HELBURUAK

Gipuzkoako bertsozale elkarteak eta Azkoitiko Udalak elkarlanean martxan jarritako proiektua, eta azken horren diru laguntzaz bideratua. Lanketarako Bertsozale Elkarteak hamabostean behin irakasle bat bidaltzen du eta aurten, gurean IRATI ARTETXE izanen dugu arduradun eta lemari. Beste hamabostaldian ikastolako Euskara arloko irakaslearen esku dago bertso jorraketa. Aurtengoan, 80 ikaslek hartuko dute parte, eta baliabide digitalak baliatuz bideratuko dute aipatu bertso lanketa.

A) Bertsogintza bitarteko delarik, hau da, eskola kurrikulumean bertsolaritza ezarriz, ikasleen euskararen erabilpen maila eta kalitatea handitzea. Horretarako, honako atalak lantzen dira: • Ikasleak bertso bat idatziz egiteko gauza izatea • Ikasleak bat-bateko piezak osatzeko gai izatea • Ikasleek, hasieran laguntzarekin egingo duten jarduera pixkanaka jarduera autonomo bilakatzea, bertsoak egiteko prozedurazko edukiak barneratuz eta aplikatuz • Komunikazio funtzio eta egoera ezberdinetako bertsogintza lantzea: kontaketa, eskea, zirikatzea, barre eginaraztea… Lantzen diren EDUKIAK Kontzeptuak

Programaren helburua 1. mailako ikasle guztiak Euskara arloan eta betiere berorren osagarri, modu ludikoan, irakasle trebatu batekin gure ahozkotasunaren tradizioa eta bertsolaritzaren mundua ezagutzea. Bide batez, jendaurreko saioetan trebatzea, gelan nahiz gelaz kanpo; bertsoa ulertzera eta gozatzera iristea. Horretarako Zaharren egoitzara, Baztartxo aretora… joango dira. Lexikoa aberasteko, esamoldeak ezagutzeko, arrazoiak garatzeko… oso baliagarria da bertso lanketa. Landuko diren gaiak honako hauek: - Bertso meta: asmakizunak - Gabonetako zorion mezua. - Neguko eskea - Guk euskaraz - Ipuina bertsotan - Tarjeta postala bertsotan. - Jaialdirako antzerki lana. Ikasturteko emaitzak ikusteko eta bertsolaritzaz zer dakiten ikusteko herriko bi ikastetxek elkarlanean, propio bertsotan sortutako antzerki-lanak aurkeztuko dituzte herriko antzoki nagusian. (Maiatza aldera seguruenik)

Lantzen diren EDUKIAK Kontzeptuak • Bertsogintzaren ezaugarri orokorrak: - Doinua eta neurria - Puntuak eta oinak - Errimatzeko arauak • Idatzizko eta bat-bateko bertsogintza • Bertsoaren funtzio komunikatzailea • Irudimenaren eta sormenaren aukerak

19


ikasten Prozedurak • Bertsoak egiteko teknika - Atzekoz aurrera - Oinetatik abiatuz puntuak atera - Hasera emanda bertsoa osatu • Ideien antolaketa: bertsoaren barne egituraketa • Doinu eta neurriaren bateratasuna • Bertsoaren azterketa • Ideien tolestea eta garapena, aukera aniztasuna • Kantaera eta gorputz espresioa • Memorizazioa

Taldeak Jarrerak • Komunikazioaren aldeko jarrera, entzuten ikasi, txanda errespetatu… • Norbere sorkuntzarako interesa, besteena ere baloratuz. • Gelakideen aurrean adierazteko pausoa eman, deshinibitu. • Norbere aukera eta lorpenen balorazioa eta auto-estima. • Talde lana eta jarrera parte hartzailea, lehiakortasuna eta nabarmendu nahia baztertuz. • Euskaraz hitz egitearen aldeko jarrera positiboa, hizkuntzaz gozatuz.

AHOZKOTASUNA ETA BERTSOLARITZA PROIEKTUA

“KOMIKIAK BERTSOTAN“

Azkoitia BHI

DBHko 1. mailako 4 geletan 20 istorio desberdin landu dira. Lehenbizi, ipuinaren egitura kontuan hartuta, istorioa garatu da, ondoren, marrazkien bidez, 4 pasartetan egokitzeko. Azkenean, narratzailea eta pertsonaiak bertsotan arituz harilkatu da kontakizuna. Honatx adibide zenbait.

20


ikasten

Taldeak

21


ikasten

Taldeak

BI URTEKOAK Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI

HH 02A

Denis, Danel, AnahĂ­, Janat, Haritz, Imanol, Ali, Irati, Amane Ruben, Nahia, Maren, Lorea, Oinatz, Aiert eta Ainhoa

HH 02B

Arlet, Musa, Libe, Oihane, Maddi, Mikel, Urko Fatma, Oihan, Enara, Paola, Denis Coumba, Hegoa, Jakes eta Kai

22


ikasten

Taldeak

HH 02C

Eider, Amane, Xanti, Alex, Izar, Aratz, Fatma, Hurritz, Rayan, Aroa, Oihan, Irati, Xuban, Paule, June, Miren eta Kai

HH 02D

Miren, Izei, June, Jakes, Danel, Maddi, Xuban, Nekane Jon, Iratz, Lia, Lorea, Imran, Elene, Adrian eta Maddi

23


ikasten

Taldeak

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI

HH 02A LEIRE ITURRIOZ

Ezkerretik-eskubira: Haizea, Mara, Naia, Haizea, Mbarek, Malen, Laura, Yeray, Xanet, Alan, Jon, Leire, Alaa, Kira, Nora, Maren, Abdul Hadi, Janis, Aiora, Izadi, Jakes.

HH 02B

ITXASNE MARTINEZ Ezkerretik-eskubira: Malak, Ander, Itxasne, Maddi, Jon, Julen, Nahia, Aimar, Nerea, BeĂąat, Aiala, Basma, Yai Nu, Oihan, Mahdi, Mattin, Irai, Maite, Maria, Hiba

24


ikasten

Taldeak

HH 02C ARANTXA URIA

Ezkerretik-eskubira: Olaia, Elene, Debora, Aner, Arantxa, Amets, Jare, Suhare, Laia, Hurritz, Garazi, Unaisa Maria, Libe, Wiam, Eki, Alize, Jare, BeĂąat, Xabier, Dieynaba

HH 02D

MAITANE ARREGI Ezkerretik-eskubira: Maitane, Ahmed Baba, Eneko, Rabiyatou, Dei, Aimar, Maialen, Haizea, Ania, Oihan, Lucia, Jokin, Aitor, Ekain, Xune, Ebema, Nerea, Julen, Aissata, Noa eta Lia

25


ikasten

Artikuluak

Urriak 24, LIBURUTEGIEN (etxe magikoen) EGUNA Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI 1997. urtetik aurrera ospatzen da, Balkaneko gerratearen ondoren, Sarajeboko liburutegia suntsituta geratu zenaren oroimenez.

• 6. mailako bolondres talde bat sortu da, Izar liburutegian lan txikiak ikasturtean zehar egiteko.

Urtero, idazle eta marrazkilari bati, kartela eta pregoia egiteko eskatzen da: Testua: Gonzalo Moure Ilustratzailea: Alfonso Zapico

Izar liburutegiko arduradun taldea. Lanerako prest etorri dira!!! MILA ESKER!!! • Jolas–denboran, bai HH-n eta bai LH-n, liburuak kanpora atera ziren. Nahi zuenak liburu bat hartu eta bertan irakurtzeko aukera izan zuelarik. • Arratsaldeko 17:00etan, nahi zuen orok, klase orduak amaitutakoan, izar liburutegia apaintzen lagundu zuen. Liburutegien eguna orduan ez bazenuten ospatu ere, beti dago bisita bat egiteko denbora, neguak irakurtzen laguntzen baitu.

Karmelo Etxegarai ikastolan, liburutegien eguna ospatu genuen, gurea den Izar liburutegiak antolatutako ekintzen bidez, hala nola: • Haur Hezkuntzan ipuin desberdinak entzun zituzten. • Lehen Hezkuntzako 1go zikloan, Udal Liburutegira bisita joan ziren. • Lehen Hezkuntzako 2. Zikloan, alegi desberdinak entzun zituzten. • 5. mailako ikasleek, liburuak aholkatu. • 6. mailako ikasleek, munduko liburutegien azterketa internet bidez egin ondoren, Izar liburutegian hobekuntzak proposatu zituzten.

26


ikasten

Erreportaiak

MUNOAUNDI Azkoitia BHI

Fitxa teknikoa: • • • •

Denbora: ordu bateko buelta da Luzera: 4,9 km Desnibela: 268m (aldapatsua) Zailtasuna: erreza

Ibilbidea: Ikastolatik aterako gera eta beilatokiraino zuzen jarraituko dugu. Institutu koloretsuraino igotzeko aldapari jarraituko diogu eta eskuinetara hartuz errepidea gurutzatuko dugu. Area horretan ageri diren etxebizitza bakarretaraino joango gara eta berriro errepidea gurutzatuz ezkerretara hartuko dugu. Zure aurrean ageri den aldapatxoa igoko dugu eta igotakoan, aurrera jarraituko dugu bidegurutzeraino. Berriro ezkerretara, eta, bi aldapa aurkituko ditugu, bata beheraka, eta, bestea, goraka. Ezkerreko aldapan goraka, Abalaxka aterpetxera iritsi arte. Bidea erreza da, bakarra baita tramu batean. Bideari jarraitu, zuzen. Zenbait baserri aurkituko dituzu, baina kasurik egin gabe zuk zeure bideari jarraitu, zuzen, alegia. Baso txiki batean bazaude, ondo zoazen ondorioa. Basoa amaitzen denean, zenbait eraikin ikusiko dituzue; aurrera jarraitu asfaltoa amaitu arte. Fabrika itxurako eraikin bat aurrean baduzue, eskuinetara hartu eta 25 m. egindakoan gelditu. Ezkerretara bira laurden bat egin, eta 50 m egin aurrera, berriro basoan murgildu arte. Basoko bidea ezin da

zehazki deskribatu, bidezidorrean, aurrera egin, mapan ageri den bezala. 400 m gutxi gora behera, zuhaitzik gabeko larrera iritsiko zarete. Mapan markaturiko bideari jarraituz gero, Munoaundi bertan izango duzue zain, 750 m-etara. Iritxi zara helmugara! Bertan geldiunetxo bat egin ondoren, prest zara berriro bueltan ikastolara itzultzeko. Mapan gorriz markatutako basoan murgildu eta bideari jarraitzea bezain erreza da Txalon Errekara iristeko. Auzo txiki batean zaude orain. Errepidea lokalizatu, eta errepideari jarraituz, menditik behera hasi ibiltzen. Asfaltoari jarraitu aurrera eta 1.430 metrotara hasierako bi aldapetan ageriko zara berriz. Lehen eginiko bideari jarraitu berriro ikastolara heltzeko.

Munoaundi: Muinoaundi Burdin aroko gaztelu zahar, herri harresitua da Txalintxo eta Munoaundi mendian kokatzen dena. Inguruan topatu ahalko dugun bakarretakoa, lehendabiziko herri harresituetako bat. Bertan dagoen aztarnategian, zenbait zeramika pusketa, errota zirkularra, burdinazko aiztoa… aurkitu izan dira urteetan zehar. Herriak 7ha ditu. Mendi muinoan dago etsaietatik babestu ahal izateko (garai hartan). Leku ederra eta lasaia da Munoaundi, bisitatzeko aproposa.

27

Maria Aranburu Unai Ansola Aimar Aldalur Nerea Dominguez


ikasten

Erreportaiak

CONFINT 2018 Urola Ikastola BHI Lehendabizi, nire burua aurkeztuko dut. Ni Nagore Ferrando Arakistain naiz, Urola Ikastolako lehen batxilergoko ikaslea. Esperientzia hau, aurreko ikasturtean hasi zen IRAES21aren baitan. IRAES 21, Eskola Jasangarriaren ziurtagiria jaso duten eta iraunkortasuna hezkuntza elkarrekin bultzatzen duten 104 ikastetxek osatzen dute. Sare honetan proposatutako lanak egin, esperientziak trukatu, ikastetxe eta sareko konferen­ tziak prestatzen edota estatu zein nazioarte mailako esperientziak partekatzen dituzte ikasleek. Gure ikastolan proiektu hau aurrera eman zen lehen urtea izan zen. Beraz, guretzat lorpen handia izan da Estatuko Confint-eraino heltzea lehengoko urtean. (CONFINT, Conferencia Internacional de Jóvenes por el planeta) Aurten Alcarazen (Albacete) izan da estatu mailako ikastetxe jasangarrien topaketa eta IRAES 21erako Euskal Autonomia Erkidegoko zazpi ikastetxe izan ziren aukeratuak ordezkari modura IV. Estatuko Confint topaketara joateko, horien artean Urola Ikastolakoa. Nire kide, Ainger Beristain eta biok urriaren 17tik 20ra abiatu ginen Albaceteko dagoen Alcaraz izeneko herri txiki hartara. Goizean goiz esnatu ginen Eibarren gure zain zegoen autobusa hartu ahal izateko. Behin autobus barruan, Euskal Herri eta Errioxako ordezkari guztiekin batera abiatu ginen 12 ordutako bidaia egiteko. Ez dago esan beharrik, denak zein baino zein urduriago geundela. Iritsi bezain laster eraman gintuzten autonomia erkidego bakoitzari zegokion eszenatokira. Toki guztietako jendea joan zen, Kanaria uhartetatik, Madriletik, Kataluniatik, Murtziatik, Valentziatik, Palentziatik… 120 pertsona izango ginen guztira. Hurrengo egunean, taldeka banandu gintuzten eta pertsona bakoitzari “rol” bat eman zioten. Adibidez ni, Pueblo nin­tzen

eta horrek esan nahi zuen ni eta nire taldekideek Alcaraz herriari buruzko proiektu bat burutu beharko genuela. Hurrengoko 3 egunak, gelditu gabe egon ginen lanean herriko arazoak aztertzen eta hauei soluzio ematen, azkenengoko egunean besteei aurkeztu ahal izateko. Honez gain, beste hainbat proiektu egin genituen non gure ikastoletako jasangarritasunaren garrantziaz hitz egiten genuen. Ohartu ginen, zenbat arazo sortzen zituen klima aldaketak Alcaraz bezalako herri txikietan, herritar asko nekazaritza eta abeltzaintzatik bizi ziren eta klima aldaketengatik, jendea hiriko bizitza moderno, errez eta erlaxatura aldatu zen Nahiz eta hiru egunetan lan eta lan jardun, bertako jendea inoiz ez dudala ahaztuko esan beharra daukat. Denak zein baino zein ireki eta jatorragoak ziren eta bertako langileek asko lagundu ziguten Konfint hau aurrera eramaten. Eskerrak eman beharra daukat eman zaidan aukera honengatik eta aurten IRAES osatzen duten pertsonak animatu nahiko nituzke. Gure lanaren atzean egon ziren pertsonei ere eskerrak eman nahi dizkiet, hauek gabe ez ginelako Estatuko Konfinteraino iritsiko: Cristina Dominguez, Alexandra Pausenyuk, Janire Garate, Ireide Calero, Izaro Egiguren, Izaro Larrañaga, Ainger Beristain eta Intza Aizpitarteri, hain zuzen.

28


ikasten

Erreportaiak

LUIS IZPIZU GURE GELAN Xabier Munibe Ikastola HLHI Odol emaileen taldea Luis Arregik sortu zuen orain dela 30 urte, zeren eta bera ospitalean zegoen, transplante bat egiteko zain. Bere ondoan, bera baino gizon zaharrago bat zegoen egoera larriagoan, hura ere transplantea egiteko zain. Hurrengo egunean zuten transplantea biek. Luisi egin zioten, baina bere alboko gizonari ez. Luis, kezkaturik, erizainarengana joan zen galdezka, ea zergatik bere alboko gizonari ez zioten transplanterik egin bera baino egoera larriagoan egonda. Erizainak esan zion, ez zutela gizonarentzat odolik ebakuntza egiteko. Horrek eraman zuen Luis odol emaile taldea sortzera. Gipuzkoan, Azkoitia da odol gehien ematen duen herria, Donostiaren ondoren. Gizonezkoek, odola urtean 4 aldiz eman dezakete, emakumeek, aldiz, urtean 3 aldiz. Horren arrazoiak bat baino gehiago dira, bata, emakumeek hilekoa izaten dutela, eta bestea, amatasuna. Emakume bat haurdun dagoenean, ezin du odolik eman eta umea jaio eta gero ere ez, beste bederatzi hilabete egon behar du odolik eman gabe. Gero gainera, umeari bularra ematen zaio, (amak nahi badu eta ahal badu) eta garai horretan ere, ezin du odol emaile izan.

Zortzi odol mota daudela esan digu Luisek: AB+, AB-, A+, A-, B+, B-, 0+ eta 0-. Azkoitian ugariena dena, 0+ da eta gutxien dagoena berriz AB+ da, nahiz eta oso orekatua egon. Odoleko gaixotasunak honako hauek dira, anemia, leuzemia eta beste asko. Anemia: hemorragia larri batengatik sor daiteke, baina ohikoenak dira (elikadura desegokia, digestio aparatuaren xurgatze arazoek eta odol galerak). Leuzemia: hainbat motatakoak daude, baina ohikoena haurdunaldian da. Bere tratamendua muinaren transplantea da. Orain, ohitura osasungarri batzuk esango dizkizuegu gaixotasun hauek saihesteko: kirola neurrian egin, 2 litro ur edan egunero, ez erre, saihestu gantzetan aberatsak diren dietak, bizimodu lasaia, baina aktiboa, eduki eta ez hartu gatz gehiegi eguneroko dietan. Baina kontuan izan odola emateko 18 urte baino gehiago behar direla eta inoiz ebakuntza bat egin izan baduzu, ezin duzu odola eman. Odola eman eta gero ogitartekoa jan behar da atera dizuten indarra berriro ere zure gorputzera sartzeko. Odola eman nahi baduzu Azkoitian, oso harrera ona edukiko zenuke zeren eta Luisek eta bere lankideek dena prest dute. EGILEAK: Aritz Nuñez, Aiara Bergado, Amaiur Iriondo eta Enara Txurruka

Lorea Auzoa • Tolosa Etorbidea, 107 • Tel. 943 21 82 11 • 20009 DONOSTIA 29


ikasten

Protagonistak

B.C.A.M.

Basque Center for Applied Mathematics UROLA IKASTOLA. DBH3 Maiatzean Estatistikako Olinpiadetan lehenak atera ginenez, sari gisa, plataforma zientifiko hau (BCAM) barrutik ezagutzeko aukera eman ziguten. Urriaren bukaeran, Edgar Almeida eta biok Bilbora joan ginen. Sekretupean ez dauden proiektuen artean, adibidez, olatuetatik energia lorpena optimizatzeko simulazioa egin dute, ondoren, Mutrikun aplikatzeko.

BCAMeko bulegoak Mazarredo Zumardian daude. Oso jende gutxik daki barruan 90 pertsonek lan egiten dutela. Munduko 21 herrialdetakoak dira.

Sateliteen arteko talka eragozteko ikerketa ere egin dute. Satelite horiei esker mugikorrak erabili ahal izaten ditugu. Migraina buruko min berezia da, prozesu elektrikoa delako. Mina eta zerebroaren geometriaren arteko loturak ikertu dituzte.

Hizkuntza arrunta ingelera den arren, Nagorek euskeraz azaldu zigun BCAM zer den. Hemen dauden matematikari, estatistikari eta informatikariak ez dira funtzionarioak: proiektuak aurkeztu egiten dituzte, eta onartuak izatekotan, epe batean –hiru urte inguru– soldata bat jaso egiten dute eta proiektu horrek ere dirua jasotzen du. Azkeneko lau urteotan Eusko Jaurlaritzatik milioi bat euro urteko jasotzeaz gain, beste milioi bat gehiago jaso izan dute Severo Ochoa Saria irabazteagatik. Lan guztiak taldetan egiten dira. Bilbon bezala, beste BCAM zentroak daude Catalunyan, Frantzian, Madrilen eta munduko beste zenbait lekutan. Euren lana modelizazio matematikoak egitea eta simulazio konputazionalak burutzea da, ez patenteak lortzea. Aurten, abuzturako, 800 argitalpen baino gehiago egin dituzte. Lan hauetako batzuk, enpresa pribatuekin egindako hitzarmenak dira, eta ezin dituzte pista gehiegi eman.

Petronor-ek eskatuta, petrolioa ateratzeko erabiltzen diren teknikak hobetzeko geologiari lotutako aplikazio geometrikoak ikertu dituzte prozesu konputazionalak garatuz. Bestetik, Bioestatistikaren esparruan, Kangwei Li-k bertan eman digu bere taldeko ikerketen berri: minbizidun pertsonen bizitza kalitatearekin lotutako hainbat aldagai, orain arte neurtu gabeak, argitzeko bidean daude; izan ere, gaixotasunak berak duen itzalak eragina du gaixoen bizi-iraupenean. Badira bestelako kolaborazioak, esaterako, prozesu industrialetako makinak ez izorratzeko ikerketak, pertsonen kokapen geografikoan oinarritutako datuen kudeaketa merkaturako helburuz, abotsaren errekonozimendu digitalarekin lotutakoak, airearen kalitatearekin, saio klinikoak, big data etab. Azkenean, sorpresa txiki bat: Lik, guk Ikastolan egin eta UPV/EHUn saritu diguten lana irakurri egin du, eta antzeko beste bat sortzera animatu gaitu.

30

Asier Itulain.


Protagonistak

ikasten

LOREDI URRESTARAZUk praktikak burutu ditu Urola Ikastolan Loredik Arkitektura ikasi du. Aste batzuetan, gure eskolan irakasle praktikak gauzatzen jardun izan du. Ezagutzaren eraikuntzaz interes handia erakutsi du eta ikasleak ohartu egin dira zer egiteko gai den persona bat gauza batean interesa duenean.

31


ikasten

Gurasoen txokoa

UDABERRI

Guraso Elkartea Guraso Elkarteko partaideak Jarraitzen dutenak: - Itziar Izagirre - Rocio Del Castillo - Myriam Urrutibeaskoa - Miren Arregi

Sartzen direnak (2 urtetarako): - Amaia Ibarmia - Ioritz Gonzalez - Miren Guembe - Jakes Uranga

Ateratzen direnak: - Aitor Macho - Aitor Ansola - Igone Bastarrika - Itziar Aizpuru

Zer da UDABERRI guraso elkartea?

UDABERRIren funtzioak?

• Xabier Munibe Azkoitiko ikastolako ikasleen (HH eta LH) gurasook osatzen dugu.

• Guraso / zuzendaritza zubilana egitea. • Gurasoen beharrei erantzutea.

• Irabazi asmorik gabeko elkartea da.

• Gurasoen partehartzea sustatzea.

• 8 gurasok osatzen dugu. Guraso bakoitzak bi urte egiten ditu. Urtero lau guraso aldatzen dira.

• Jarduera osagarriak gauzatzea (hitzaldiak…). • Eskolaz kanpoko ekintzak bideratzea (mekanografia, euskal dantzak, ikaskirol…).

• Familiek dituzten informazio beharrei erantzuteko ahalmena du, besteak beste.

• Ekintza osagarriak gauzatzea (euskara eguna, an­ tzerki topaketak, ikastolako eguna…). • Ordezkaritza Organu Gorenean parte hartzea.

HARREMANETARAKO Ikastolako idazkaritzan GEari zuzendutako idatzi baten bitartez

udaberriige@gmail.com

Bloga: http://xabiermunibegurasoak.com/ Kanala: https://maxixatzen.eus/komunitatea/udaberri

32


Gurasoen txokoa

ikasten

2018-2019 ikasturtean egindakoak:

LH5. MAILARAKO ORDENAGAILU ERAMANGARRIAK KARGATZEKO ARMAIRUAK ETA KARGADOREAK EROSI DIRA. 2018-19 ikasturtean LH5eko ikasle bakoitzak bere ordenagailu eramangarria erosi du. Ikasleak, ordenagailua egunero etxera eman behar zuten kargatzera eta hurrengo egunean ikastolara ekarri kargatuta. Horrek familietan eragiten zituen zailtasunak ikusita Guraso elkartetik LH5eko gela bakoitzarako karrito bat erosi du eta ordenagailu eramangarri guztientzak kargadoreak.

IKASKIROLEKO BEGIRALEEK HAURREN TRATU ONEN INGURUKO IKASTAROAN PARTE HARTU ZUTEN. Xabier Munibe ikastolako Udaberri guraso elkarteak antolatuta, Ikaskiroleko hogei begirale inguruk formakuntza saioa jaso zuten irailean, aurreneko aldiz, haurrak tratu onen inguruan nola bideratu begirale gisa jakiteko. Ikastaroan hainbat aholku eman dizkie haurrekin nola lan egin behar duten kontuan izateko. Funtsean, haurren ikaskuntza prozesuan nola eragin behar duten irakatsi die begiraleei.

XABIER MUNIBE IKASTOLAREN KAMISETAK SALGAI Udaberri Guraso Elkartearen ekimenez, Xabier Munibe Ikastolaren kamisetak daude salgai ikasle, guraso eta irakasleentzat. Haurren ibilaldietan, Ikastolaren Egunean, kultur eta kirol ekintzetan edota elkarrekin antolatzen ditugun bestelako ekimenetan, gure ikastolaren izena eta irudia zabaltzea da helburua. Plaza Berri Sport kirol dendan egongo da salgai (Kale Nagusiko dendan).

33


ikasten

Euskararen txokoa Urola Ikastola BHI

ARNASGUNEEN TAILERRA BATXILERGOKO IKASLEENTZAT

Joan den irailean, Axun Larburu, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (UEMA) teknikaria, gurean izan zen arnasguneen inguruko tailerra Batxillergoko ikasleekin lantzeko. Tailerraren helburu nagusiak hiru puntutan laburbildu zitezkeen: lehenik, gazteek euren hizkuntza praktikak eta herriko egoera Euskal Herriko testuinguru orokorrean kokatzea; bigarrenik, ikasleek udalerri euskaldunetako herritarrek euskararen hedatze eta normalizazioan daukaten lidergo naturalaren kontzientzia hartzea eta, azkenik, ikasleak euskal hiztun moduan kon足 tzientzia eta ardura hartzera bideratzea. Horretarako, ikasleek norberaren jarrerei buruzko gogoeta egitera bultzatzen zituzten jarduerak planteatu eta egin zituzten, besteak beste, UEMAko logoa abiapuntutzat hartuta, UEMA erakundea ezagutzen al zuten, mankomunitate bat zer zen ba ote zekiten, eta udalerri euskalduna izateko zer behar zen azaldu. Bide beretik, datu estatistikoen eta irudien bidez, ikasleek, taldeka

antolatuta, zenbait ariketa bete zituzten hizkuntzaren izaera ez dela egonkorra eta haren bilakaera dinamikoa dela uler足 tzeko asmoarekin. Azken batean, arnasgunearen kontzeptua eta ideia argitu, finkatu eta indartu nahi zen, hots, indarberritzen ari diren hiz足kuntzak, euskara bezalakoak, behar beharrezkoak dituztela arnasguneak, hizkuntza hori egunero eta naturalki erabiltzen duten herriak. Euskararen arnasguneak dira ezagutzaz gain, erabilera ere altua duten herriak, eta oso eragin positiboa dute inguruko herri erdaldunagoetan eta hiriburuetan. Bestalde, bigarren saioan, ikasleei, datorren azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean egingo den Euskaraldia zertan den, eta, 16 urtetik gorakoak izanda, nola har dezaketen parte azaldu zitzaien, eta baita animatu ere ekimen garrantzitsu eta ki足 tzikagarri honen berri institutuan eta herrian zabal zezaten.

34


Ospakizunak

SAN MARTIN EGUNA

AZAROAK 25

Emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna

35

ikasten


ikasten

Ospakizunak

Xabier Munibe ikastola eta Azkoitia BHIko ikasleak

“SAN JOSE“ EGOITZAN

azaroaren 15ean, arratsaldeko 16:30ean Azaroaren 13etik 18ra, Azkoitian San Jose egoitzakoek “Adinduen astea” ospatu zuten. Hainbat ekintza antolatu zituzten, besteak beste, gaztetxoen bisita, eta gure ikasleek ere bertan partaide izateko aukera izan zuten. Saioko partaideen artean: dantzariak, ”Gu ere bertsotan” proiektuko bertsolariak, piano, flauta eta arrabita jotzaileak, asmakizunak, malabarak. Honako egitaraua burutu zuten 1. Xabier Munibe ikastolako dantzariak: Eneritz Artola, Naia Duro, Janis Garate, Inge Irastorza, Irati Larrañaga, Aiora Lazkano, Nora Sudupe eta Haizea Lizarazu. Bi dantza eskaini zizkieten: Aurreskua eta Txantxo. Egitarauko beste ekintzak DBHkoen esku geratu ziren, aurkezleak ere beraiek izan ziren. 2. Hasierako bi koplez agurra, Nikole Aranbarri eta Intza Garateren eskutik. Nikole eta Intza saioa aurkezten ondorengo kideak banan banan irten.

Musikari, dantzari ta malabarista antzezle, bertsolari kuadrila artista.

3. Antzerki tailerrekoek: Uritz Azkue, Itxaso Alberdi, Nora Salaberria, Enara Arregui, Jone Zabala, Haritz Lazarobazter, Iradi Garate eta Sara Fathek “Azokan zehar” antzezlana eskaini ziguten. 4. Erre zenituzten dantza: Malen Rocha, Inge Arriola, Nahia Garate eta June Garmendiak eskainia. 5. Adriana Martinsek eta Xuban Uranga asmakizunak. 6. Ane Del Campok “Good bay” eta Iria Abaunzek: “Hormetan idazten” pianoan 7. Enara Juaristi, Oier Salegi eta Arette Egigurenek fandangoa dantzatu zuten. 8. Flautaz “Zuri jarraitzen dizun erreka” Nikole Aranbarrik eskainia. 9. Pianoz eta arrabitaz “Errefuxiatuak” Itxaso Alberdi eta Izaro Arriola 10. Nora Salaberria pianoz “Xalbadorren heriotza”. 11. Zazpi jauzi dantza, honakoek: Karen Garcia, Aroa Intxausti, Unax Azkoitia, Iradi Garate, Arene Sudupe, Oier Salegi, Aitor Bastarrika eta Iker Agirrezabal. 12. Unax Azkotiak pianoz: “ Zaldun oldarkorra”. Ondoren malabarak. 13. Itxaso Alberdik pianoz “Hitz gabeko poema“ jo zuen 14. Zuentzat sortutako bi kopla: Irati Lazkano, Karen Garcia eta Aroa Intxaustik abestu zituzten. Kaixo hemengo denoi dena dugu presto hona etorri gera atsaldea pozteko

Gustora etortzen gera gu zuen etxera ta saioa bukatuta gu jaitsiko gera.

15. Opari banaketa, egoiliarrei banan-banan ematen zaie bere izen eta abizenez.

36


ikasten

Ospakizunak

SAN ANDRESAK Azkoitia BHI Ohi dugun bezala, 4. DBHko eta BATXOLERGOko ikasleok, San Andres egunean, eta herriko plazan, txosna ikusgarriak jarri genituen, eta egun osoan zehar, urtero lez, euskal tradizioz jantzirik, guraso, irakasle eta ikasleok bertan gogotsu aritu ginen. Urteroko ohiturari jarraiki, herriko plaza izan zen festaren bilgune eta bertara gerturatutakook, musikaz, herri kirolez, txorizo taloez… gozatzeko aukera izan genuen. Garaiari dagokion bezala, euria lagun izan genuen, halere, ilusioz aurreikusitako TXORIZO ETA TALO FESTA egoki taxutu genuen.

Aipatu, txosnetan ateratako dirua, apirilean egitekoak garen bidaiaren zati bat ordaintzeko baliatu, baliatuko dugula. Beraz, eskerrik beroenak txosnak aurrera atera zitezen lanean aritu zineten guraso, irakasle, ikastolako ordezkari… guztiei, eta beste behin, GORA SAN ANDRES!

Goizeko 8:00etatik gaueko 09:30ak arte, giro apartan aritu ginen eta bisitarien presentzia bikaina izan zen benetan. Zalantzarik ez, beste behin ere, txorizo eta talo-festa giroan aritu ginen guztiok, parada ezin hobea eskaintzen ahalegindu ginela, San Andres giroa “txastatu” nahian, gugana hurbildu ziren herritar eta inguruko guzti-guztiei.

37


ikasten

Ospakizunak

EUSKARAREN EGUNA Azkoitia BHI Urtero bezala, Azkoitia BHI ikastetxean hainbat ekitaldi antolatu genituen Euskararen Egunaren inguruan.

Eta horren lekuko, honats, “Guk euskaraz” gaiaren inguruan 1. DHBko ikasleek eginiko bertso sorten arteko irabazlea.

Abenduaren 3an, beste herriko ikastetxe guztiekin batera, goizeko 11:30ak aldera, trikitilarien doinuaz kalejiran irten ginen herriko plazaraino. Aldarri nagusia: “Eman diezazkiogun euskarari arnasa eta hegoak urteko 365 egunetan. Euskarak behar gaitu eta guk euskara behar dugu. Astindu mingaina euskaraz”. Azken bi ordutan, berriz, ikastetxe bertan, sormenari, adieraz­ penari eta euskarari bide emanez, bertso, kartel eta koplen sorkuntzan murgildu ginen.

EUSKARA GURE ALTXORA (Talde irabazlea) Bizitzeko hizkuntza behar dugulako kale ta etxerako edo gelarako Azkoitian euskaraz bizi gara bapo EUSKALDUN izateaz harro garelako. Doinua: Pasaiako plazatik Egileak: Intza, Nahia, Arette, Xabier, Haimar

V. Orbel–jokuetan AZKOITIA BHIko 1. mailako hirukotea eta irakasleak finalean Bosgarren urtez, eta XIX. Mendeko Lore Jokoei keinu eginez, Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak Orbel Jokuak antolatu ditu eta euskaraz, herri giroan, ongi pasatzeko eta sari ederrak irabazteko aukera paregabea izan dugu parte har­ tzaileok. Gure finalistek, Aritz Albizuri, Julen Larramendi eta Anartz Segurola, abenduaren 1eko arratsaldean, V. Orbel-jokuetako finala jokatu zuten Elkargunean, eta bertan, ‘Malekoiko sorginak’, ‘Azkoitiko 3 damatxo’ eta ‘Ezdakiat’ taldeak lehiatu ziren. Aurtengo edizioko irabazlea ‘Azkoitiko 3 damatxo’ taldea izan da 30 punturekin, bigarren ‘Malekoiko Sorginak’ 19 punturekin eta ‘Ezdakiat’ taldea izan da hirugarrena 9 punturekin. Aurkezle lanetan Xabier Barquero eta Maite Alberdi aritu ziren. Gure ikasleak fin aritu ziren. Hemendik bihoakie gure zorionik beroena parte hartu eta finalera iristeagatik. BEJONDEIZUELA!

38


Ospakizunak Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI Urtero bezala, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraikoek hainbat ekitaldi antolatu genituen Euskararen Egunaren inguruan. Aurten, EUSKARALDIA ekimenarekin bat eginez eta euskararen erabilera areagotzeko eta hizkuntza ohituretan eragiteko helburuarekin. Ekintza ugari izan genituen. Haur Hezkuntzako txikienek abestu, dan­tzan egin, euskal mitologiako ipuinak entzun, aurpegiak margotu‌ Lehen Hezkuntzakoek, 6. mailako ikasleek euskal mitologiaren inguruan egindako pelikula erakusgai izan genuen, aho biziz osatutako irratsaioa ere egon zen, Baigera jubilatuen elkartekoen eta Azkoitiko Euskaltegiko ikasleen kontakizunak, jolasak, musika, pelikulak, etab. Euskal musika alaiarekin girotuz gure inguruak hasi genuen egun zoragarri hau eta txokolatezko ogitarteko ederra janda bukatu.

Xabier Munibe Ikastola HLHI

39

ikasten


ikasten

Ibilaldiak

DBH 1 Azpeitia

MIRAMONGO ZIENTZIA MUSEOAN DBH 1. mailako ikasleak EUREKA! Zientzia Museora joan ziren urriak 10 eta 17an. Egun bakoitzean hiru gela hurbildu ziren Miramonera eta, talde bakoitzak, txandaka, hiru ekintza burutu zituen. Alde batetik, Planetariumean “Unibertsora begira” emanaldia ikusi zuten; baita, “Lurra Unibertsoan” tailerrean planisferio bat eraiki ere eta, eguna borobiltzeko, museora bisita librea egin zuten. Ikasitako guztia azaltzeko eta finkatzeko aukera izateaz gain, unibertsoaren zabaltasunaz jabetzeko aukera paregabea izan zuten.

DBH 2 Azpeitia

ARTIUM-BUESA ARENA (Gasteiz)

Urriaren 10ean, Urola ikastolako DBH-2ko ikasleok, urtero legez, Gasteizera irteera egin genuen. Giro paregabearekin abiatu ginen, goizean goiz eta bost geletakoak izanik bi txanda edota taldetan antolatu ginen. Artiumeko plana bi ekintzatan banatzen da: gelaka lehenik, hango lanez baliatuz, Artearen bilakaera aztertu. Eta gero Arte Tallerra, non ikasleek edozerekin euren lanak asmatzen dituzten. Ea aberatsak bihurtzen garen.

Goiza osatzeko, Buesa Arenara egin genuen sartu-irteera bat bertako instalazioak ikusiz, bisita gidatua egiteko. Itzelak hango gelak eta eraikuntza. Lehen aldia zen, eta txundituta geratu ginen hango “mobidarekin”. Besterik gabe, hartu autobusa eta bueltan etxera etorri ginen.

40


ikasten

Ibilaldiak

DBH 3 Azpeitia

ALBAOLARA IRTEERA

Irailaren 27an eta urriaren 3an, DBH3ko ikasle eta irakasleok Pasaiara joan ginen goiz eder bat pasatzera. Hasieran portuko gizon baten partetik gaur egungo portuaren funtzionamenduaren inguruko esplikazio bat entzun genuen. Gero, autobusa hartu eta Trintxerpera joan ginen, barkua hartu eta badian buelta bat eman bitartean, Albaola Itsas Kultur Faktoriara joan ginen.

Albaolara iritsitakoan, kanpoko banku batzuetan hamaiketakoa jan genuen taldeka. Gero, gida batek argazkiak ikusi bitartean azalpen bat eman zigun XVI. mendeko euskal itsasontzigintzaren inguruan eta han egiten ari diren itsasontzi ikusgarri bat ikusi genuen, ikaragarria! Ternuako itsasoan aurkitutako San Joan itsasontziaren erreplika da. Ondoren, handik atera eta oinez autobuseraino bueltatu ginen. Bukatzeko, autobusa hartu eta Azpeitira itzuli ginen.

“ZIENTZIAREKIN SOLASEAN” JARDUNALDIA DONOSTIAN

Batxilergoa Azpeitia

Aurten ere, gure ikasleek hartu dute parte Donostia International Physics Center-ek ‘Top@DIPC-Zientziarekin Solasean’ jardunaldian. X. edizioa izan da ikasturte honetan eta Klaus Von Klitzing (Fisikako Nobel sariduna 1985ean), Mairi

Sakellariadou (uhin grabitazionalen ikertzailea) eta Maria Vallet-Regí (2018ko Jaime I.a Erregea Saria Oinarrizko Ikerketan) zientzialariak izan dira gonbidatuak, Pedro Miguel Etxenike DIPCko presidenteak moderatu duen ekitaldian.

Urola ikastolako ikasleak Klaus Von Klitzing-ekin (Fisikako Nobel sariduna 1985ean).

Pedro Miguel Etxenike DIPCko presidentearekin

41


ikasten

Ibilaldiak

ESPELEOLOGIA EZAGUTUZ

1. Batxilergoa Azpeitia

Aurten ere joan ginen Gorputz Heziketa mintegiaren bitartez espeleologia irteerara Urola ikastolako 1. mailako batxilergoko ikasleak. Aixa kobazuloa ezagutu genuen Itziarren monitore espezialisten eskutik eta ondoren mendi buelta bat eginik Debara iritsi ginen. Bertan bainu eder bat hartu genuen txangoari bukaera emateko. Benetan irteera interesgarria egin genuena.

1. Batxilergoa Azpeitia

ZUMAIAKO ALGORRI INTERPRETAZIO ZENTRORA ETA FLYSCHERA IRTEERA

Urriaren 26an, Batxilergoko 1. mailako Biologia-Geologiako ikasleok Zumaira joan ginen Euskal Herriko historia geologikoa aztertzera eta Flyschen garrantzi geologikoa eta biologikoa hobeto ezagutzera. Horretarako Algorri Interpretazio Zentroan bideoa eta erakusketak ikusi eta azalpenak jaso genituen. Ondoren oinezko irteera gidatua egin genuen Algorri eta I­tzurungo hondartzetara, Algorri Interpretazio Zentroan landutakoa eta bertako Flyschak ikustera.

Bukatzeko, berriro Algorri Interpretazio Zentroan, Euskal Herriko historia geologikoari buruzko tailerrean, harri eta fosilekin lan egin genuen. Irteera honi esker, geologikoki munduan hain ezaguna den Zumaiako Flyschak hobeto ezagutzea lortu genuen.

42


ikasten

Ibilaldiak

DBH 4 Azpeitia

ZIENTZIA ASTEAN

Pasa den hileko azaroaren 9an Bilbora joan ginen. Euskal Herriko Unibertsitateak antolaturiko 18. Zientziaren astean izan ginen. Autobusak Bizkaia Aretoaren aurrean utzi gintuen, bertan Zientzia Astea ospatzeko hainbat erakusmahai zeuden, eta postu hauetako bakoitzak bere espezialitateko proiektuak zituen erakusgai. Hala hainbat arlotako proiekturen berri zan genuen. Oso interesgarriak izan ziren.

Hori bukatu ondoren, autobus turistiko bat hartu eta Bilbo ezagutu genuen. Ibilbidean zehar hainbat eraikin eta monumentu ikusi ahal izan genuen. Tour-a amaitu ostean, denbora librea eduki genuen eta Bizkaiko hiriburuko pintxo apartak dastatzeko aukera izan genuen. Tripa ondo beteta, autobusa hartu eta etxera bueltatu ginen. Goiz benetan ederra pasa genuen!

LH 6. maila Azpeitia

ARRIKRUTZ – ARANTZAZU

Urriaren 19an, Arrikrutzera egun pasa joan ginen. Iritsi ginenean bideo txiki bat ikusi genuen. Ondoren, bertako begirale batek harri mota asko erakutsi zizkigun. Jarraian koba barrura joan ginen eta helmugara iritsi bitartean historia bat kontatu zigun. Oso leize handia da eta bertan estalaktitak eta estalagmitak ikusteko aukera izan genuen. Kobatik irten, autobusera joan eta Arantzazura igo ginen. Bazkaldu eta geroago Arantzazuko Santutegiko fatxada ikusi genuen. Hor, Jorge Oteizaren artelanak ikusi genituen eta barrura sartu aurretik Chillidak egindako burdinazko ateak. Barrura sartu ondoren, aulkietan eseri ginen aurreko erretabloa ikusten genuen bitartean, egurrez eginda zegoen. Ondoren, beste egon gela batera joan ginen eta Nestor Basterretxearen margolanak ikusi genituen. Bikaina izan zen eta irten orduko autobusa iritsi zen. Neka-neka eginda heldu ginen herrira.

43


ikasten LH 5. maila Azpeitia

Ibilaldiak

ARRIKRUTZ – ARANTZAZU

Urriaren 19an, goizeko 9:00etan autobusa hartu eta Eureka! Zientzia museora joan ginen LH5 mailakoak. Iritsi ginenean hamaiketakoa jan eta 10:00etan Planetariumean unibertsoari buruzko pelikula labur bat ikusi genuen. Ondoren areto batean, urtaroak gaitzat hartuta, fitxa bat landu genuen. Behin hori eginda, museoa ezagutu genuen eta errusiar mendian simulazioa egiteko aukera izan genuen. Museoko bisita amaitu genuenean Zubietara joan ginen bazkaltzera. Bazkaldu ondoren jolasean ibili ginen. Autobusa etorri zenean Azpeitiarantz abiatu ginen. Oso ondo pasatu genuen!!!

HH 04 Azpeitia

MUSIKA ESKOLA Irailaren 20an, osteguna, lau urtekoak musika eskolara joan ginen. Bertako irakasleek antzerki musikatu bat antzeztu ziguten, haurrak aho zabalik utziz. Giro ederrean egon ginen, eta bukatzeko umeek bertako musika tresnak jotzeko aukera izan zuten, A ze gozatua!

44


ikasten

Ibilaldiak

HH - LH Azpeitia

KARMELO ETXEGARAI IKASTOLAKOAK

TXOTXONGILOAK IKUSTEN

Corrado Masacci txotxongilo egilearen 40. urteurrena ospatzen denez, Karmelo Etxegarai ikastolako ikasleak erakusketa ikustera joan gara. Asko gustatu zaizkigu txotxongiloak, eta askoz gehiago oraindik mugitzen hasi direnean: saltoka, korrika, hegan, igeri‌ denetik egiten zuten. ZORIONAK CORRADO, ARTISTA GALANTA!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

LH 1.-2. maila Azpeitia

IGERILEKUAN 1. zikloko ikasle guztiak igerilekura joaten gara igeriketa ikastaroa egitera. Oso gustura goaz. Asko ikasten ari gara. Eta gainera, batzutan, ur jolasak egiten ditugu. Zoragarri pasatzen dugu!

HH 05 Azpeitia

LUDOTEKA EZAGUTZEN 45


ikasten HH 03-04-05 Azpeitia

Ibilaldiak

LOIOLA

Haizea dabil firin-faran, hostoak hegan eta gure haurrak hara ta hona dantzan hostoak biltzen. Urtero egiten den ohiturari jarraituz, aurtengo urrian ere Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai Haur Herkuntzako hiru, lau eta bost urteko lagunak Loiolara joan ginen udazkeneko giroa gozatuz, lurrean aurkitzen genituen hosto, makil, ezkur, etabar ba­ tzera. A ze gozamena!

46


ikasten

Ibilaldiak

Enparan Kalea, 10 • 20730 Azpeitia (Gipuzkoa) Tel. - Fax: 943 81 16 74 • decoracion@ederti.com

47


ikasten

Ibilaldiak

DBH 4 Azkoitia

ZUMAIAKO FLYSCHA Azaroaren 14an, DBH4-ko Biologia eta Geologiako ikasleok Zumaiara joan ginen bertako Flyschari buruz zertxobait gehiago jakitera. Orain dela urte batzuk ere izan ginen bertan, baina txikiegiak ginen hori guztia ulertzeko eta gainera, aurten, lehenengo ebaluazioan, geologiako hainbat kontzeptu ikasi ditugunez, ikasitakoa aurrez aurre ikusteko aukera paregabea izan dugu. Zumaiara helduaz batera, Algorri Interpretazio zentrora joan ginen bertan hainbat gauza azaldu behar zizkigutelako. Lurraren eboluzioari buruzko eta Flyscharen sorrerari buruzko bideo bat ikusi genuen ezer azaldu baino lehen. Gero, bertan azalpen batzuk eman zizkiguten (fosilen sorrera, k-t muga‌) eta ondoren Flysch-ean gora joan ginen bertan azalpenak eman eta geuk ere hobeto ulertzeko. Azalpenen amaiera hondartzan eman ziguten, bertan zeuden paretetako batean urrezko iltzeak zergatik zeuden azaldu ziguten (urrezko iltzea esaten zaio, baina, berez, ez da urrezkoa.) Nire ustez, irteera honek merezi izan du, ikasitakoa askoz hobeto ulertzen lagundu baitigu. Maialen Aizpurua (DBH.4)

48


ikasten

Ibilaldiak

DBH 3 Azkoitia

3. DBHko ikasleok ESPEOLOGIAN Urriaren 16 eta 19an, 3. DBHko taldekideok Gorputz Hezkuntzako mintegiak antolatuta Espeleologia irteerak burutu genituen. Itziarren kokatua dagoen “Aixa� kobazuleatara joan ginen, lurraren azpian dagoen mundu berri bat ezagutzera. Izugarrizko abentura izan zen! Formazio ugari ditu Aixako zuloak, harri gune izugarriak, katazuloetan etzanda pasatu beharreko bideak, igoerak, jaitsierak, eskalada, estuguneak. Ia 12 km inguruko ibilbidea aurkitu dute eta hor ari dira espeleologoak, lurrazpiko bide eta koneksio berriak aurkitzen. Gure kasuan kobazuloaren sarreran ibili ginen poliki-poliki gorputz guztietako giharrak eta trebezia guztiak erabiliz.

2. Batxilergoa Azkoitia

Agidanez, natur inguruko ekintzei aparteko garrantzia eman nahi diete Gorputz Hezkuntzako mintegikideek eta gisa honetako ekin­ tzen bidez ikasleok naturarekin harremana gal ez dezagun ahalbidetu nahi dute.

8. BIZITZA ZIENTIFIKOEN TOPAKETA Eureka! Zientzia Museoak 8. Bizitza Zientifikoen Topaketa izeneko ekimenean onartu ditu 2. batxilergoko Biologiako ikasleak. Topaketa honetan Zientziaren esparruan lan egiten duten ikasle eta ikertzaileak harremanetan jartzen dira, etorkizunari begira beste irteera profesional batzuk ere badaudela kontura daitezen.

49


ikasten DBH 3 Azkoitia

Ibilaldiak

DORRE MADARIAGA – URDAIBAIN

Goizeko 8:30ean autobusa ikastetxe aurrean hartu genuen, eta Madariaga dorrera heldu bezain pronto, hiru taldetan banatu gintuzten. Bertan, hango begiraleek biodibertsitateari buruz hainbat argibide luzatu ondoren, babestutako gunean geundela adierazi ziguten; landare eta animalia espezie anitzez osatutako eremuan, hain zuzen ere. Bertako horma guztiak argazkiz beterik zeuden. Goiko solairuan, ingurua behatzeko teleskopio batzuetatik, bertako paisaia ezberdinei begira ere egon ginen: gizakiok landatutako ekualiptoen basoa eta padura, besteak beste. Egun horretan, ez zegoen hegazti askorik, baina‌ tira! Kanpoan, berriz, laberinto txikia, eta bertan beldurrik gabe murgildu ginen, modu ezinago dibertigarrian. Jarraian, Txatxarramendi uhartea bisitatu genuen, eta handik hondartzara jaitsi ginen. Bertan bizidun eta bizigabeak bilatzeko eskatu zigun begiraleak, baina bizirik zeudenak bakean uzteko: lapak, ostrak, karramarroak‌ Esperientzia polita, interesgarria eta desberdina. 3C-ko ikasleak

50


ikasten

Ibilaldiak

1. Batxilergoa Azkoitia

Batxilergoko lehen mailakoak Zarautzen! Urriko azken olatuekin batera, lehen mailako ikasleok goizeko bederatziak aldera, Azkoititik eta autobusez, Zarautzera abiatu ginen, surfeko lehen ikastaroa jasotzera. Gelaz gela banatu, eta talde bakoitzak bere modura gozatu zuen esperientziaz. Bi geletako batek jardun zuen lehenik, eta irakasleen azalpenak entzun ondoren, uretara!. Bigarren taldeak, aldiz, denbora libre horretan, Zarautzeko zirrikitu ezkutuenak ezagutzeko aukera ezin hobea izan zuen. Lehenengo txanda hori amaitzear zela, bigarren taldea jada prest zegoen uretara sartzeko. Olatu gehiago edo gutxiago baliatu arren, guztioi gustatu zitzaigun taula gainean egotearen erronka. Esperientziaz gozatu ondoren, ordu bietan izan genuen elkartaratze-zita, atzera Azkoitirantz etor­tzeko. Denon iritziak kontuan harturik, esan genezake behin eta berriz errepikatzeko moduko esperientzia izan zela!

SURFEAN TREBATUZ

Maddi Ormazabal eta Ahinara Pickford

DBH 4 Azkoitia

ARRAUNEAN

Urriko egun ezberdinetan, DBH4ko ikasleok Zumaiako San Telmo arraun elkartera hurbiltzeko aukera ezberdinak baliatu genituen. Bertan, arraunaren historia azaldu ziguten eta erabiltzen den materiala, ontzi motak‌ erabili ahal izan genituen esku artean. Tartea izan genuen baita ere goi mailako arraunlariek entrenamenduak non egiten dituzten ikusteko. Azkenik, kirola bera praktikatzeko aukera ere izan genuen Urola ibaia itsasoratzen den eremuan.

51


ikasten

Ibilaldiak

ZIG gelako ikasleak

ZIG gela Azkoitia

ZINEMALDIAN

Aurten ere, zig gelako ikasleok Donostiara joan ginen aktore ospetsuak ikusteko asmoz eta bide batez, autografoak lor­ tzeko. Gure helburua ez bete arren, lagunekin elkartu ginen eta zine giroan, egun zoragarria pasatu genuen. Gu ere egun batez, aktoreak izan ginen eta alfonbra gorrian argazki ederra atera genuen.

UPV/EHU ITSASOAN

Batxilergoa Azkoitia

Biologia-Geologia mintegiak irteera bat antolatu du Zien­ tzia Astearen barnean aurten eskaintzen den jarduera berezi batean parte hartzeko: UPV/EHU Itsasoan. Lau jarduera egin dira bertan:

- Eraikineko terrazako erakusketara bisita. Bertan ikusgai zeuden gure inguruko enpresek itsas energia berriztagarrien sektorerako ekoizten dituzten eskalazko gailu teknologikoak.

- Bisita gidatua, honako hauek zituen erakusketara: benetako tamainan egindako erreprodukzioak, gure inguruan bizi diren itsas animaliarik handienetako batzuenak (zerea, beluga…), arrainontzi irekiak, olatu eta nabigazio simulagailuak, bestelako gailu interaktiboak eta askoz ere gehiago.

- Gure itsas inguruneari buruzko zazpi proba zituen ginkana bat, Abandoibarra pasealekutik UPV/EHUko Bizkaia Aretoa eta Bilboko Itsas Museoa lotuko dituena (800 m). - UPV/EHUko eskola ontzia den Saltillo antzinako belaon­ tzira bisita gidatua (ontzia Bilboko Itsas Museoko panta-lanean porturatuta zegoena).

52


ikasten

Ibilaldiak

LH 6. maila Azkoitia

BERNEDO Urriaren 18an, Bernedora joan ginen lo egitera LH6ko neska-mutilak. Bernedora iritsitakoan, begiraleak ezagutu genituen, borobil handi batean eseri eta taldeak egin genituen betiko lagunekin ez ibiltzeko eta jende berri gehiago ezagutzeko. Taldeak egin ondoren, taldeka eseri eta begiraleen azalpenak entzun genituen, zer egin behar genuen jakiteko. Taldeko lagunak eta begiralea ezagutu eta beraren esplikazioak entzun genituenean, Bernedo ezagutzera joan ginen bertako harresiak, aspaldiko sarrera eta zer egin behar zen herrira sartzeko‌ Herria ezagutu ondoren, berriro ere aterpetxera joan ginen, bazkaldu egin genuen, hortzak garbitu eta jolasteko aukera eduki genuen. Arratsaldean, mendira joan ginen.

nen, ez genuenez logurarik jolasten ibili ginen 01:00a arte, gero lotara joan ginen. Hurrengo goizean Grand Prix moduko bat egin genuen (herri kirolak, koltxonetak, eskulanak‌). Hori bukatutakoan, bazkaltzera joan ginen, bazkaltzen bukatu ondoren jolastera joan ginen eta jolastu ondoren logeletara joan, maletak hartu eta Azkoitira bueltatu ginen. OSO ONDO PASA GENUEN!

Mendian antzinako gauzak ikusi genituen, gero parke batera joan ginen eta parkean ogitartekoa jan genuen. Jan ondoren, berriro ere aterpetxera joan ginen. Aterpetxean, jolastu egin genuen pixka bat afaltzera joan ginen arte. Afaldu eta gero kanpora irten eta jolastu egin genuen, jolastutakoan, diskoteka eduki genuen. Diskotekan 12:00ak arte egon ginen gutxi gorabehera, hamabiak iritsi zirenenean, logeletara joan gi-

LH 5. maila Azkoitia

URDAIBAIKO EKOETXEAN LH5. mailakoak Urdaibaiko Ekoetxean izan ginen. Euskal Herrian ekosistema gehien duen gunea da. Biodibertsitateak gizakioi ematen dizkigun onurak eta espezien desagertzearekin galtzen duguna ezagutzera eman ziguten. Oso ondo pasa genuen eta gainera asko ikasi!

53

Ihara Ibarbia eta EkhiĂąe Errasti


ikasten LH 4. maila Azkoitia

Ibilaldiak

BERDINTASUNA GAIA LANTZEN

LH4 mailako ikasleak, azaroaren 7an, Eliz atarian zegoen Emakunderen autobusera joan ginen berdintasuna gaia lantzeko. Han gizonezkoen eta emakumezkoen rolak, ezaugarriak‌ landu genituen.

LH 3. maila Azkoitia

CABARCENO Urriaren 5a egun berezia izan zen: gure animalien proiektuarekin lotutako irteera iritsi zen azkenean; Cabarcenora gindoazen!! Lehendabizi, errinozeronteak bisitatu genituen. Eguraldi bikaina zegoen, asko gustatu zitzaigun eta asko ikasi genuen. Jarraian, bi ikuskizun ikusi genituen: hegazti harrapakariekin aho zabalik geratu ginen, egiten zituzten gauzak ikusita. Ondoren, itsas txakurrak ikustera joan ginen. Barre asko egin genuen. Bazkaltzeko ordua heldu zen, gose handia genuen. Ondoren, jolasten ibili ginen. Gorilak, hartzak, tigreak, sugeak, zebrak, hipopotamoak, etxabereak‌ ere ikusi genituen. Azkenik, etxera itzultzeko ordua iritsi zen, oso nekatuta geunden, baina PRIMERAN pasa genuen!!!!!

54


ikasten

Ibilaldiak

LH 4. maila Azkoitia

AZKOITIKO UDALETXEA EZAGUTZEN

Herria-Hiria proiektuarekin lotuta Xabier Munibe ikastolako laugarren mailako ikasleak udaletxean izan ginen eta bertan alkatearekin solasaldi bat izan ondoren, bertako areto ezberdinak ikusi genituen.

HH 05 Azkoitia

EUSKADIKO ORKESTRA SINFONIKOA

Urriaren 19an, HH05 mailakoak Euskadiko Orkestra Sinfonikoak urtero antolatzen dituen Eskola Haurrentzako kontzertuan izan ginen. Zeharkako txirulak, Harpak, Perkusioak, Kontrabaxuak eta ahotsak osatutako instrumentu talde goxo baten eskutik, munduan zehar aurkitu ditzakegun sehaska kanta desberdinak eta hauen hizkuntza ezagutu genituen; hitz jokoz eta onomatopeiez beterik. Zuzeneko musika entzutearen bizipenaz gozatzeaz aparte, musika-adierazpen artistikoa ezagutzeko eta baloratzeko aukera bikaina izan genuen. Eguraldia lagun, egunaren bigarren partea Zubietako parkean igaro genuen giro ederrean.

55


ikasten LH 2. maila Azkoitia

Ibilaldiak

XABIER MUNIBEKO LH2KO IKASLEAK

LURRASKARA IRTEERA EGIN DUTE

56


ikasten

Ibilaldiak

LH 1. maila Azkoitia

EUREKA ZIENTZIA MUSEORA eta AMAGOIA ERIZAINAREN BISITA

1.go mailako ikasleak Giza gorputzari buruzko proiektua osatzen gabiltza. Proiektua borobildu nahian, Amagoia Arregi erizainaren bisita jaso genuen azaroaren 28an. Beste gauza askoren artean osasuntsu egoteko aholku desberdinak jaso genituen, baita 112 telefonoa erabiltzearen garrantziaz jabetu ere. Benetan hitzaldi bikaina eskaini ziguna! Honez gain, Eureka zientzia museora ere bisita egin genuen. Bertan, Polaris filma ikusi eta zientziarekin jolasean ibili ginen.

HH 03 Azkoitia

HOSTOAK BILTZEN

57


ikasten HH 04 Azkoitia

Ibilaldiak

SASTARRAINERA IRTEERA Eguraldia lagun genuela, lau urtekoak Zestoako Sastarrain baserri-eskolara irteera egin genuen. Gure proiektuan landu ditugun animaliak gertu-gertutik ikusteko aukera bikaina izan genuen. Izugarrizko esperientzia ederra izan zen!

58


ikasten

Ekoizpenak

AMAITU DA UDA ETA OPORRALDI LUZEAREN ONDOREN BERRIZ ERE HEMEN GARA IKASTOLAN. IADA 3 URTE DITUGU ETA IKASTOLAKO ESPAZIO BERRIAK EZAGUTZEKO IRRIKITAN GAUDE. HORREGATIK XABIER MUNIBE IKASTOLAK BERE ATEAK IREKI DIZKIGU ETA GELA BAKOITZAZ GOZATU AHAL IZAN DUGU.

MUSIKA GELA

PSIKOMOTRIZITATE GELA

MURAL AURREAN TALDEAN

INFORMATIKA GELA Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. HH03

AURTENGO LEHENENGO HIRUHILEKOAN, HH4. MAILAKOAK ETXABEREAK LANTZEN ARITU GARA.

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. HH04

59


ikasten

Ekoizpenak HELLO! HH4KO IKASLEOK INGELESEZ IPUINAK LANTZEN, DANTZATZEN ETA ABESTEN ERE PRIMERAN PASATZEN DUGU! Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. HH04

ABORDATZERA 5 urtekoak, pirata baten bisita jaso genuenetik, mundu horretan murgilduta gabiltza. Altxorraren bila abiatu gara eta a ze ondo pasa dugun!

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. HH05

60


ikasten

Ekoizpenak

MUSIKA TRESNAK JOAZ, DANTZA EGINEZ ETA JOLASTUZ ONDO PASATZEN DUGU MUSIKAN!

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. HH05

GURE GORPUTZA EZAGUTZEN PROIEKTUA Hasi berri dugun ikasturte eta maila honetan poliki-poliki moldatzen goaz. Lehen hiruhileko honetan gorputza lantzen jardun dugu, kanpotik eta barrutik nolakoak garen ikasteko. Ikasleek horri buruzko hainbat lan egin dituzte. Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH 1. maila

61


ikasten

Ekoizpenak

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH 2. maila

62


ikasten

Ekoizpenak

URA LURRA PLANETAN

DENON ARTEAN INFORMAZIOA BILDU DUGU.

LURRA PLANETAN, OZEANOAK KOKATZEN IKASI DUGU.

GURE HERRITIK PASATZEN DEN UROLA IBAIREN IBILBIDEA MARRAZTU ETA MARGOTU DUGU.

EURI TUTUAK ERE EGIN DITUGU.

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH 2. maila

63


ikasten

Ekoizpenak

ANIMALIEN PROIEKTUA LH3. mailan, aurtengo lehenengo proiektua animaliei buruzkoa izan da. Horregatik, animalia mota ezberdinei buruzko muralak sortu ditugu.

64


ikasten

Ekoizpenak

OSAGAIAK: • Oreo gailetak • Nocilla • Lacasitos • Txokolatezko madalenak Gaileta erabiliz nola egin hontzak Hazteko Oreo gailetak banandu. Ondoren madalenari tontorra kendu. Gero Nutela ipiniko dugu madalenaren gainean. Jarraitzeko, eta, begiak egiteko Nutelaren gainean bi oreo gailetak ipiniko ditugu alde zuria gora begira dutela. Begietan Lacasitos marroiak ipiniko ditugu. Eta bukatzeko bi begien artean Lacasitos hori bat moko bat moduan. On egin.

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH 3. maila

65


ikasten

Ekoizpenak

LH4. MAILAKOOK, HERRIA ETA HIRIA PROIEKTUAREN BARRUAN, GURE HERRIA DEN AZKOITIA LANDU DUGU.

66


ikasten

Ekoizpenak

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH 4. maila

67


ikasten

Ekoizpenak

BARATZA Aurten ere, Azpeitiko ikastola Karmelo Etxegaraiko baratzak eskeinitako altxor honetaz gehien gozatuko dutenak bertara joango diren gure HHko haur guztiak izango dira. Abentura zoragarria da guztiontzat. Hasteko, astearte goiz batean, azokara joan ginen baratzarako landareak erosteko asmoz. A ze aukera! Zer erosi erabaki ezinean ibili ondore gustukuenak hartu genituen: uraza, tipula, zerba, aza‌

68


ikasten

Ekoizpenak

Ikastolako baratza txukundu eta prestatu ondoren bertan landatu genituen. Ondo ureztatu eta bertan “XELITA� txorimaloa ipini genuen ondo zaindu dezan gure baratza.

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI. HH 03-04-05

69


ikasten

Ekoizpenak

ZERGATIK OSPATZEN DA MUNDUAN LIBURUTEGI EGUNA? Sarajebo izeneko hirian bonbardaketa ikaragarri bat gertatu zen. Serbiarrek eta bosniarrek izan ziren hango liburutegia bonbardatu zutenek. Hau guztia 1992an gertatu zen,abuztuaren 24tik 25-eko gauean hain zuzen ere. Unibertsitateko irakasle bat izan zen bonbarda­ tzeko agindua eman zuena. Nikola izena zuen. Liburutegian zegoen jendea, liburuak ateratzen saiatu zen,bainan hala ere bi milioitik gora izan ziren sutean erre zirenak.

Gaur egun guztiz berrituta dago liburutegia. Harrezkero, mundo osoan liburutegi eguna ospa­ tzen da. LH 3-4 ARTEA-LIZARRA-HARITZA-SAHATSA

PERRETXIKO ERRALDOI BAT AURKITU DUTE Azpeitiako Joxe Mari baserritarrak, atxurrarekin belarra jorratzen ari zenean, perretxiko erraldoi baten txapela erdi estalita aurkitu zuen. Perretxikoak 10 m eta 90 cm neurtzen zuen eta uste dugu perretxiko mota hau bakarra dela munduan. Pozointsua da eta 1.000 kg pisa­ tzen ditu. Kolore beltza du. Laborategi batera eraman zuten fendwich erraldoi batean, aztertzera. Zientzialariek Pontxi izena jarri zioten. Pontxi izeneko perretxiko erraldoia laborategira eraman aurretik. ELORRIA-URKIA-HURRITZA-PAGOA

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI. LH 3. eta 4. maila.

70


Ekoizpenak

ikasten

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI. HH 03

UNIBERTSOA Txanelako gaiarekin lotuta (Unibertsoa) taldeko eskulan bat egin genuen. Ikasitakoa arte bidez adierazi asmoz, pasiloan apaingarri edo erakusketa gisa jarri genituen. Eskulana egiteko irakasleak kartulina beltza eman zigun oinarri eta guk gainerako materialak ekarri genituen etxetik; sormena ere erabili genuen. Behin bukatuta gela ondoko paretan itsatsi genituen.

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI. LH 5. maila.

71


ikasten

Ekoizpenak

6. mailako ARTISTAK Unitate honetan plastika saioan hiru eskulan berezi landu ditugu. Alde batetik, Chillida imitatuz, 2 dimentsioetatik 3ra pasa gara, kartulina zuri-beltzean irudiak eginez. Ondoren, eta Oteizaren eskulturak eta lanak aztertuz, kubo bat eraiki dugu eta horri mozketak eginez, hain ezagunak diren “hutsuneak� lortu genituen. Eta bukatzeko buztina modelatzen ibili gara. Ikasle batzuk irudi geometrikoa egin dute eta beste batzuk, aldiz, irudi organikoa. Kide batzuk bere eskultura tenperaz margotu zuten.

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI. LH 6. maila

72


LEHIAKETA ALAIA PARTE HARTZEKO OHARRAK – Ikastolako ikasle guztiek parte har dezakete. – Galdera guztiei erantzuna eman behar zaie.

Erantzuten dutenen artean zozketa bat egingo da. Irabazleek bere saria Azkoitiko Amaitz edota Azpeitiko Pittinka dendetan izango dute eskuragarri.

KILIAN CUEVAS H. H. 5. maila AZPEITIA

XANET ZABALETA H. H. 5. maila AZPEITIA

INGE BERASATEGI 1. Zikloa PAGOETA taldea AZPEITIA

MALEN ZUBIZARRETA 2. Zikloa SAHATSA taldea AZPEITIA

HODEI NUÑEZ H. H. 5. maila AZKOITIA

HARITZ LETE L. H. 3. maila AZKOITIA

ABDULLAH RAFAQAT L. H.4. maila AZKOITIA

JUNE ARRIETA L. H. 5. maila AZKOITIA


LETRA-ZOPA Bilatu beheko hitzak lauki-sarean.


ERREGEAREN DENBORA-PASA Lotu puntuak marrazkia osatzeko. Gero margotu marrazkia.


ESKOLAKO MOTXILA PRESTATZEN Laguntuko al diozu Bittorri eskolarako behar dituen objektuak bilatzen? Inguratu borobil batez eta margotu objektu hauek: motxila bat, 3 arkatz, termo bat, zakote-ontzi bat eta margo-kutxa bat.


ANIMALIAK ETA LANDAREAK Inguratu gorriz animaliak eta berde margotu landareak.


SINONIMOEN BILA Poltsa bakoitzak hitz bat dauka. Esanahi bereko poltsak binaka jartze da zure lana.

OSATU HITZAK Aztiak saskitik dantzan atera dituen hizkiekin hitzak osatze da zure lana. Ea zenbat hitz osatzen dituzun.


MARGOTU ETA ASMATU Kaskoa, esku-argiak eta tramankuluak hartu eta kobazulora sartu dira haurrak. Zer ikusi duten jakiteko margotu zehaztutako kolorez.


ITZALAK Luma koloretsuko txoria ikusi du GarbiĂąek kalean. Argazkia egin dio. Itzal hauetatik zein da txoriarena?

LABIRINTOA Goizero bezala, Mattin perretxiko bila joan da mendira, baina ez du ezer aurkitzen. Lagunduko al diozu?


AZPEITIKO IKASTOLA KARMELO ETXEGARAI HLHI



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.