Ikasten 114

Page 1

IKASTEN AZPEITIKO IKASTOLA KARMELO ETXEGARAI HLHI

COVID 19ari AURRE EGITEN…

114. 2 02 0 k o a b e n d u a

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI LAGUNTZA TALDEA “SANTAKUTZ” BASERRIAN

Azkoitia BHI EZ DADILA GURPILA GELDITU!

Berriro Azpeitira bueltan! Irakurri elkarrizketa

AZPEITIKO IKASTOLA

www.azpeitikoikastola.hezkuntza.net

Urola Ikastola BHIko IKASLEAK AZKUE LITERATUR SARIETAN GARAILE

zerbitzua eta lana euskaraz

www.azkoitikoikastolahlhi.hezkuntza.net

www.azkoitiabhi.hezkuntza.net

www.urola.org


AZPEITIKO IKASTOLA KARMELO ETXEGARAI HLHI

HH5eko artistak


ikasten

SARRERA Koronabirusaren ikasturtea martxan dugu: musukoak, gelak, distantziak, garbiketak, konfinamenduak… Ez dugu nolanahiko ikasturtea aurtengoa, zalantza eta ziurgabetasunez beteriko hasiera gogor baten ostean, martxan gaude. Kezka eta zalantza asko izan arren, gure lan egiteko moduari eusteko apustua egin genuen Irailean. Aldaketa ugari txertatu behar izan ditugu gure egunerokotasunean. Denbora gutxian, erabaki asko hartu beharrean aurkitzen gara, batzuetan asmatuz, beste batzuetan ez hainbeste. Ez dakigu noiz arte egongo garen honela, baina bitartean gure ikasleak, familiak eta irakasleak zaindu behar ditugu, elkar zaindu behar gara. Harremanetarako bideak zaildu dizkigu Covid19ak, hori dela eta komunikaziorako bide berriak bilatu beharko ditugu. Bai ikasle, bai familia eta baita irakasleen jarreraz oso harro gaude, bakoitza bere zereginak eta ardurak betetzen ari gara eta jarrai dezagun horrela, ekaitzak gure artean dirau eta. Garai hobeak berandu baino lehen etorri daitezela. Norabide berean, denok elkarrekin arraun eginaz! Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI

BERRIAK

PROTAGONISTAK

Ikasturte hasiera eta Covid19 _ _ _ _ _ _ 2

Naroa Agirre eta Alaia Juaristi kirolariei elkarrizketa _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 21

Zuzendaritza taldeak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 4

NON ZER

Gastronomical Film Club Sessin _ _ _ _ _ 5 Harremonak egitasmoa _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 5 Eskola Agenda 21 _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 6 Informatika-liburutegi gela berria _ _ _ _ 7 Ikastetxera bizikletaz _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 8 Sukalde berria txikienentzat _ _ _ _ _ _ _ 8 Aupa GR11!! Denok gara urdinak _ _ _ _ _ 9 Arnasgune tailerrak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 10 Euskaraldia!! _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 10 Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna _ _ _ _ _ _ _ 12

Zack Artabide marrazkilariari elkarrizketa _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 24 Azkue sariak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 25 GURASOEN TXOKOA Udaberri Guraso Elkartea _ _ _ _ _ _ _ _ 26 Zutarri Guraso Elkartea _ _ _ _ _ _ _ _ _ 27 OSPAKIZUNAK San Martin eguna _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 28 Euskararen eguna _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 30

TALDEAK

IBILALDIAK

XABIER MUNIBE,

LH6. mailakoak bertsolari _ _ _ _ _ _ _ 13

Ibilaldiak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 29

KARMELO ETXEGARAI,

Ziberbullingari buruzko hitzaldia _ _ _ _ 13

AZKOITIA BHI eta

Bi urtekoak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 14

Arduradunak:

Ekoizpenak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 39

UROLA BHIko Guraso, ikasle eta irakasleak Diseinua eta maketazioa: FK kopistegia

EKOIZPENAK

ERREPORTAJEAK Amaia Zubizarreta. Maistra _ _ _ _ _ _ 18 Bertso zaletasunetik txapelketara! _ _ _ 20

1


ikasten

Berriak

IKASTURTE HASIERA eta COVID19 Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI COVID-19aren aurrean, XABIER MUNIBE IKASTOLAren antolaketa atsedenaldietan Arazoa ahalik eta gehien saihesteko ikastetxeko atariak eta jolas-orduak berrantolatu dira. Bai LHn eta bai HHn, jolas lekuak eremuetan banatu dira gela bakoitzak bere espazioa izan dezan, besteena errespetatuz.

bere goma eta soka jaisten ditu, (ez baitago aukera handirik elkarrekin tresnak konpartitzekeko edo kontaktorik gabeko jolasik antolatzeko) horretaz gain, irudimena txapeldun! Igo baino lehen, berriz eskuak garbitu eta ordenean, dagokien sarreratik, gelarantz abiatzen dira.

Ikaskideak, txokoa astero txandatzen dute. Atarira, eskuak garbitu ondoren, tutorearekin jaisten dira eta ikasle eta irakasleak dagokien espazioan kokatzen dira. Talde bakoitzak

Jolas-orduak aldatu dira elkarri trabarik ez egiteko: 1go txanda 10:20an jaitsi eta 10:50an igotzen da, 2. txanda berriz, beti bezala 11:00tan. HHn, burbuila gela osoa da. Hauek ere eremuak banatu dituzte: 2 urtekoak pasilloan; 3 urtekoak txandakatuz, kanpoan zein barruan egon daitezke eta 4-5 urtekoak ere, kanpoa eta barrua txandakatuz antolatzen dira. Bestalde, eguraldi txarra dagoenean, behera jaitsiezin daitezkenak, gelan geratzen dira eta mahai jolasak erosi dira bakoitzak bere burbuilan erabil ahal izateko. Bukatu ondoren, desinfektatu eta gorde egiten dira.

COVID-19 FORMAZIOA Xabier Munibe ikastolako irakasleek Covid-19aren inguruko formazio saioa jaso zuten irailaren 21ean, Xabier Barquero erizainaren eskutik. Irakasleen zalantzak argitzeko oso lagungarria izan zen. Eskerrik asko Xabier!

2


ikasten

Berriak JANGELA COVID-19aren AURREAN Aurten ikasleak jangela zerbitzua erabili ahal dezaten birmoldaketa handia egin behar izan da. Alde bateik, ikasle gutxiago daude mahaian eser daitezken kopuruen arabera, bestetik betiko jangelako lokalak erabiltzeaz gain, HHko aretoan mahaiak jartzen dira LH5. etaLH6. mailakoentzat eta azkenik, GH hezkuntzako aretoa, LH1 eta LH2. mailakoentzat egokitu da.

Urola Ikastola BHI Ikasturte konplikatuari hasiera ematea tokatu zaigu aurten eskola komunitate osoari. Duela urtebete imajinatzea ezinezkoa zen arren, maskarak, hidrogelak eta distantziak ezarri zaizkigu gure egunerokoan aurtengo ikasturtean. Lan bikaina egiten ari gara denon artean, baina gogorarazi beharrekoa da maskarak egoki erabiltzea eta eskuak garbi­ tzea oinarri-oinarrizkoak direla denok elkar zaindu dezagun. Neurri horiek eta elkarren arteko distantziak errespetatzen baditugu, gaitza kontrolpean izango dugu. Denok elkarlanean, uste baino lehenago emango diogu buelta egoera honi. Animo, ez dago eta betiko irauten duen ekaitzik!

3


ikasten

Berriak

2020-2021 ikasturteko

ZUZENDARITZA TALDEAK

AZPEITIKO IKASTOLA KARMELO ETXEGARAI HLHI ZUZENDARIA: Kamino Saiz ZUZENDARI ONDOKOA: Mikel Olaizola IKASKETA BURUA: Amaia Iturrioz IDAZKARIA: Maite Viquendi

AZKOITIKO IKASTOLA XABIER MUNIBE HLHI ZUZENDARIA: Mª Jose Zubia IKASKETA BURUA: Nerea Amilibia IDAZKARIA: Leire Otero

UROLA IKASTOLA BHI ZUZENDARIA: Maite Garcia IKASKETABURUA: Maitere Arotzena IDAZKARIAK: Jaione Eizagirre eta Joseba Larrañaga DBHko KOORDINATZAILEA: Gorka Sastre BATXILERGOko KOORDINATZAILEA: Rocio del Castillo

AZKOITIA BHI ZUZENDARIA: Jon Osinalde IKASKETA BURUA: Xabier Alberdi IDAZKARIA: Iñaki Barrena DBHKO KOORDINATZAILEA: Agurtzane Iturbe BATXILERGOKO KOORDINATZAILEA: Amaia Lopetegi

4


ikasten

Berriak

GASTRONOMICAL FILM CLUB SESSION Urola Ikastola BHI Tornion, Scordian, Leznon eta Azpeitian batera gozatu eta ikasiz. Urola Ikastola BHI Food for thought lankide­tzarako programa europarra garatzen ari da aurten ere. Nazioarteko proiektu honen helburua ikasleen artean migrarien inklusioa sustatzea da. Pandemia egoerak baldintzatuta, elkartruke fisikoak hurrengo ikasturtera arte atzeratuko badira ere, abenduaren lehen astean jarduera bitxi bat garatuko dute gure ikasleek, kide finlandiar, siziliar eta poloniarrekin batera: Zine-forum gastronomikoa. Herrialde ezberdinetako plater tipikoak prestatuko dituzte elkarlanean, eta ondoren migrarien auzia ardatz duen film bat ikusiko dute. Amaitzeko, aurrez prestatutako menua dastatuko dute, eta filmaren gaineko eztabaida egingo da. Hurrengo alerako, ekintza hauen kronika!

HARREMONAK EGITASMOA HEZKIDETZA LANTZEKO Urola Ikastola BHI Hiru goiz irauten dute Harremonak egitasmoak DBH 4ko gazteekin lantzen dituzten saioek. Bi saio presentzial egiten dira talde handian eta saio oso bat bideratzen da aholkularitzara. Izan ere, gazteen interesei zein kezkei erantzutea eta horretarako bitartekoak eskaintzea oso garrantzitsua da. Saioen helburu nagusia norbere buruaren ezagutza eta norbere desioen errespetua ardatz hartuta, txikitatik ikasitako sexualitatearen kontzeptua zabaltzea izan da. Aldi berean, sexualitatean eta harremanetan indarrean dauden topikoak eta arauak (maitasun erromantikoa, koitozentrismoa, heteroaraua, jeloskortasuna…), genero arauak eta estereotipoak zein gaixotasunekiko aurreiritziak zalantzan jarri dira hausnarketa eta ikasleen parte-hartze aktiboa abiapuntutzat hartuz. Garrantzitsua izan da halaber, prebentziorako bitartekoen ezagutza, eskuratzeko gaitasuna eta ondorioen kudeaketa lantzea.

5


ikasten

Berriak

ESKOLA AGENDA 21 Urola Ikastola BHI

6


ikasten

Berriak

INFORMATIKA-LIBURUTEGI Azkoitia BHI GELA BERRIA Informatika gela lekuz aldatu eta gela balioanitza antolatu dugu liburutegiarekin bat eginda. Gela hau bere osotasunean edota banatuta erabiltzeko aukera izango da, beti ere teknologia berriak eta irakurketa plana bat egiteko asmoarekin eta

irakurzaletasuna garatzeko helburuarekin. Indarlan guraso elkartearen diru-laguntza ezinbestekoa izan da egitasmo hau finantzatzeko garaian.

7


ikasten

Berriak

IKASTETXERA BIZIKLETAZ Azkoitia BHI

Urteak daramatzagu bizikletaren erabilera sustatu nahian. Garraio azkar, ekologikoa eta efizientea delako, eta bidegorri sare egokia dugulako ikastetxera hurbiltzeko bizikletaren erabileran animatu eta animatzen ditugu gure ikasleak. Erantzuna bikaina da beraien aldetik eguraldia lagun dutenean behintzat.

SUKALDE BERRIA

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI

XABIER MUNIBE IKASTOLAKO

TXIKIENENTZAT (HH02)

Izarraitz Lanbide Heziketako Zurgintza eta Altzarigintza mintegikoek, Xabier Munibe Ikastolako txikienentzat sukaldea diseinatu eta muntatu dute. Haur Hezkuntza mugimendu autonomoaren metodologian murgilduta dagoenez, nahiz eta gaur egungo egoerak asko baldintzatu duen, “ametsen mundua” deituriko ekosisteman jarri dute sukaldea. Lan bikaina egin dutena. Eskerrik asko!!

8


ikasten

Berriak

AUPA GR11!! DENOK GARA URDINAK!! Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI Azkoitiko ikastola Xabier Munibeko irakasleok GR11 Urdina egitasmoarekin bat egin genuen irailaren 25ean.

Urola Ikastola BHI

DISLEXIAREN EUROPAR EGUNA Dislexiaren Europar eguna ospatu zen pasa den urriaren 8an. Dislegi Gipuzkoako Dislexia elkarteak bultzatutako kanpainarekin bat egin genuen Urola Ikastola BHIko kideok, eta asko izan ziren egun horretan gorriz jantzita etorri ziren ikasle eta

irakasleak. Azpeitiko udaletxeak Azoka Plazako eraikina gorriz argitu zuen egun horretan, eta guk ere gorriz apaindu genituen ikastolako hormak.

1915ean ERAIKIA 9


ikasten

Berriak

ARNASGUNE TAILERRAK Urola Ikastola BHI Arnasgune tailerrak izan zituzten Batxilergoko 2. mailako ikasleek urrian eta azaroan zehar UEMAko teknikarien eskutik. Azpeitia Euskararen arnasguneetako bat izaki, saio hauek hiru helburu nagusi dituzte: ikasleen pertzepzio soziolinguistikoan eragitea, udalerri euskaldunek hizkuntzaren normalizazioan duten funtzio garran­ tzitsuaz ikasleak jabetzea eta ikasleek beren jarrerei buruz gogoeta egitea. Teknikariek talde-dinamikak aldatu beharra izan dute COVID19ren protokolora egokitu ahal izateko. Ikasleek oso ondo erantzun dute eta saioen balorazio positiboa egin dute.

GEHIAGO, GEHIAGOREKIN, GEHIAGOTAN…

EUSKARALDIA!! Urola Ikastola BHI

Azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean Euskaraldia ospatu da. Urola Ikastolak entitate modura parte hartu du bertan. Kanpo zein barne ariguneak identifikatu ziren lehenik, eta ikasle zein irakasleak Ahobizi eta Belarriprest izatera anima­ tzeko kanpaina abian jarri zen. Testuinguru horretan, DBH4ko ikasle talde bat sortu zen Euskaraldia eta Euskararen eguna antolatzen eta dinamizatzen laguntzeko asmoz. Buru-belarri ibili ziren Euskaraldia hasi aurreko egunetan ikastetxe osora informazioa helarazten eta Euskararen eguneko jarduerak antolatzen. Ikasturtean zehar ere lanean jarraituko dute euskararen inguruan garatuko diren ekimenak martxan jartzen eta kudeatzen.

10


ikasten

Berriak Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI

11


ikasten

Berriak

Azaroaren 25a,

EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI ALTXA ESKUA INDARKERIA MATXISTAREN AURKA!, lelopean aurten ere Xabier Munibeko ikasleek egun hau aldarrikatu dute. “EZ!” ESAN EDOZEIN INDARKERIA MOTAREN AURREAN!

Azkoitiko BHI Azaroaren 25ean Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko eguna dela-eta, zenbait ekintza eta jarduera burutu ditugu Azkoitia BHIn. Helburua garbia da: hausnarketa eta kontzientzia garatuz, hezkidetzan eta berdintasunean oinarritako hezkuntzan urratsak ematea. Gaur ez, inoiz ez!

12


ikasten

Taldeak

XABIER MUNIBE IKASTOLAKO

LH6. MAILAKOAK BERTSOLARI Ikasturte honetan, etapako azken mailako ikasleak, landuko dituzten proiektuak aintzat harturik, euskara arloan bertsotan trebatzen arituko dira. Horretarako, astean behin, ordubetetxo bateko saioak izango dituzte Irati Artetxe ber­tsozale elkarteko irakaslearekin.

ZIBERBULLINGari BURUZKO HITZALDIA

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI

Azaroaren 2tik 6ra arte, Ziberbulling gaiaren inguruan hitzaldia izan zuten LH5 eta LH6. mailako ikasleek Ertzantzaren eskutik.

Gaiaren inguruan informatu, zalantzak argitu eta hausnarketarako aukera eduki zuten. Gure ikasleak tresna digitalen erabilera egokiaren garrantziaz jabetuz, erabiltzaile ardura­ tsuak izateko bidean daude.

13


ikasten

Taldeak

BI URTEKOAK Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI Tximeleta hegalariak etorri dira gu ikustera, ONGI ETORRIAK IZAN ZAITEZTE!!! Elkarrekin biziko ditugu barreak, tristurak, kezkak, negarrak, pozak… une paregabeak sortuz gozatzeko. TXIMELETAK aurrera eta animo!! Maitasunez eta errespetuz, Arantxa, Belen eta Leire.

HH02A Arantxa Uria

Lorea Auzoa • Tolosa Etorbidea, 107 • Tel. 943 21 82 11 • 20009 DONOSTIA 14


ikasten

Taldeak

HH02B Belen Arzalluz

HH02C Leire Iturrioz 15


ikasten

Taldeak

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI

HH 02A

Ezkerretik eskuinera: Laha, Nora, Rayan, Laiene, Oier, Malen, Unax, Alaia, Elena, Igarne, Lander, Jare, Leon, Ainhoa, Idara eta Oihan.

HH 02B

Ezkerretik eskuinera: Jayden, Adam, Kloe, Amaia, Oihan, Alaia, Aner, Ibai, Lizar, Nelia, Eneka, Nahia, Jon, Ainhize eta Yara.

16


ikasten

Taldeak

HH 02C

Ezkerretik eskuinera: Ian, Firdaous, Oihan, Jurgi, Unax, Alaia, Martina, Janitz, Noa, Ane, Enara, Nerea, Antonio, Adrian eta Maria.

HH 02D

Ezkerretik Eskuinera: Amaia, Karla, Alaia, Julen, Liher, Aziz, Udane, Enara, Oihane, Telmo, Melissa, Elene, Erik, Anna, Lain eta Maialen.

17


ikasten

Erreportajeak

AMAIA ZUBIZARRETA. MAISTRA Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI Aurten aurpegi ezagun bilakatu da askorentzat, ETB3k martxotik ekainera bitartean eskaini zuen “Bitartean etxetik ikasten” saioan Matematika ataleko irakasle aritu zelako. Baina Amaiak ibilbide luzea du egina andereño lanetan. Ikastolako guraso batzuek gogoan izango dute, adibidez, eurak ume zirela harekin pasatako uneak. Azken urteotan berriz, Elgoibarren aritu da, gazteekin, euskal girotze barnetegian. Musukoa jantzita egin dugu elkarrizketa. Baina irribarre handia antzematen zaio oihalaren azpian bere bizipenak azaltzen dituen bitartean. Begietan hasi berriaren ilusioa sumatzen zaio eta hitzetan berriz, urteotan bildutako ezagutza. Covid 19aren ondoriozko konfinamenduan egin zara aurpegi ezagun, pantaila txikira jauzi eginda “Bitartean etxetik ikasten” saioarekin. Elgoibarko Euskal Girotze Barnetegian ari nintzen lanean martxoan, birusak gure mundua gerarazi eta denok etxera bidali gintuztenean. Hezkuntza Sailak EITBrekin elkarlanean telebista saio bat abiatu zuen orduan umeek konfinamenduan curriculumeko edukiak lantzeko modua izan zezaten eta bertan parte hartzeko deia jaso nuen. Nik bitan pentsatu gabe eman nuen baiezkoa. Konfinamendua, zure kasuan, ez da geldialdiaren sinonimo izan. Berehala eman zenuen urratsa aurrera. Bai, halaxe da. Asteazken batean abisatu zidaten matematika atalaz neu arduratuko nintzela, eta ostiralean grabatu nuen lehen saioa. Oso bat-batekoa izan zen dena. Berritzeguneko aholkulari baten laguntzaz saioetako edukiak zehaztu eta jarduerak osatu genituen. Basurtoko Herri Eskolan graba­ tzen genituen saioak, hango ikasgela batean. Ane Larrinaga eta biok kamera aurrean jartzen ginen eta koronabirusaren kontuagatik, gelan kamera eta soinu teknikari bana besterik ez ziren izaten; ez genuen bestelako gidaritzarik. Etxean 24 ordutan aritzen nintzen saiorako ideiak bilatzen, materiala prestatzen, mozorroak egiten… Irudimena dantzan jarri dugu etengabe. Zenbaki erromatarrak lantzeko Obelixen mozorroa egiteko Errealaren kamiseta jantzi nuen prakak bailiran, pentsa! Erronka handia izan da baina oso gustura aritu naiz. Oso esperientzia polita izan da. Matematika telebistan. Saioak audientzia datu onak izan ditu baina hari mataza askatzen aritu al dira umeak?

Oso langile ibili dira, ekarpen asko eta asko jaso ditugu umeengandik, eurek bidalitako mezu guztiak aireratzerik ez dugu izan denbora faltagatik baina benetan eskerturik gaude, saioarekin aurrera egiten lagundu digute eta. Apirila eta maiatzean ekarpenak ugariagoak izan ziren ekainean baino. Eta eskerrak! Kalea gozatzeko garaia baitzuten. Saioak arrakasta izan du. Umeak ez ezik, aittitte eta amama asko ere aritu omen dira zenbakien jira-biran. Matematika lantzeko beti da garaiz. Kalean, Azkoitian, jende askok agurtu nau saioaren harira, eta, batik bat, edadetuek egin dizkidate saioaren inguruko komentarioak. Animo mezuak eta hitz goxoak egin dizkidate beti. Guk gure onena eman dugu saioa borobil atera zedin eta pozik gaude emai­ tzarekin. Gaur egun bizi dugun kezka eta zalantza giroa uxatzeko ekuazioa nola ebatziko dugu? Tunel batean sartzen garenean iluntasunagatik, hotzagatik kexaka aritu gaitezke. Edota poltsikoetan bila has gaitezke denok eta aldean daramagun pospoloa piztu. Horiek egiten duten argiaz egin ahal izango ditugu urratsak aurrera eta tuneletik aterako gara, halako batean. Etapa berri bat abiatu duzu irailean, Karmelo Etxegarai Ikastolan hasi zara lanean. Nolakoa izan da lur hartzea? Aldaketa handia izan da niretzat baina erraza izan da bertako martxara egokitzea, lan talde zoragarria dut eta! Lankideei esker ari naiz berriz ziklo honetako eguneroko errutinak gogoratzen. 2 urteko umeekin aritzen naiz eta txoratuta naukate, zenbaterako gai diren halako txikiak izanda ere! Asko ari naiz ikasten haiengandik. Egunero lezio berriren bat ikasita etxeratzen naiz.

18


ikasten

Erreportajeak

Aurrez ere izana zinen bertan lanean. Ikasturte hasierako harrera bileran nire burua aurkezten ari nintzela, guraso zenbaitek eskua altxa eta zera esan zidaten: “Amaia zu gure andereño izan zinen gu umeak ginela, ezaguna zaitugu!” Orain berriz euren seme alaben generazioa dut ikasgelan. Hegan dihoa denbora! Poz handia eman dit eurekin berriz ere topo egiteak! Zein dira aurrera begira hezkuntzan ditugun erronkak? Gizartea etengabe ari da eraldatzen eta hezkuntzak ezin du atzean geratu, aldaketei izkin eginez. Etxean ere armairuak janzten ez ditugun arropa zaharrez beteta ditugunean astindua eman behar izaten diegu, txukundu eta benetan behar dugunari tokia egin. Gizartea aldatuz doan heinean eskolak aldaketa horiei adi egon behar du eta egokitu.

Nora begira jarriko duzu iparrorratza ondorengo hilabeteetan? Euskal Girotze barnetegietako esperientzia bizi-bizia dut oraindik. Bukatu gabe, bat-batean utzitako proiektua izan da eta beraz, berriz ere ateak irekitzeko baimena dugunean, hara itzuliko naiz, seguru! Aubixa baserrian etxean bezala senti­ tzen naiz. Eta euskararen transmisioa bermatzeko tresna garrantzitsua iruditzen zait euskal girotze barnetegiena. Umeek eskolan ikasten dute euskara baina askok eta askok eremu zurrun batekin lotzen dute eta ez daude hizkuntza erabiltzeko motibatuta. Euskararekiko harreman berri bat eraikitzen laguntzen diegu guk egonaldietan gertutasuna eskainiz eta jolas eginez.

19

Egilea: Amaia San Vicente Roncal


ikasten

Erreportajeak

BERTSO ZALETASUNETIK TXAPELKETARA! Azkoitia BHI Aitonaren ondoan entzun nituen nik lehen bertsoak, beti izan dira bertsozaleak etxean eta etxetik jaso izan dut zaletasun hori.Gogoratzen dut nola txikia nintzenean lagun gehienak futbolean, saskibaloian, gimnasia erritmikoan edo eta igeriketan ibiltzen ziren. Ezagun gutxi ibiltzen ziren bertso eskolan, nire adineko pare bat soilik. Baina LH 6-n apuntatu nintzen lehen aldiz ni nire adineko lagunekin. Lehen aldiz izena eman nuenetik hona hamaika lagun egin ditut bertso eskolan. Bertso eskola ez delako soilik bertsotan egiteko leku bat. Lagunarte berezi bat sortzen da eta adin desberdinetako jendea ezagutu eta afizio berdinaz gozatzeko aukera ematen du. Gure adinean ez daude aukera asko plazetan kantatzeko eta aukera bakarrenetako bat dira txapelketak. Eskolarteko txapelketan lehenengo aldiz lehengo urtean hartu nuen parte eta aurtengoa bigarren aldia izan da. Aurten ez nuen uste finalera pasatuko nintzenik eta sorpresa ederra izan zen. Gipuzkoako finalera gozatu asmoz joan nintzen ez bait nuen txapeletik horren gertu ibiltzea posible izango litzatekeenik. Gipuzkoako Eskolarteko finalean bigarren postua eskuratu eta Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketaren finalean kantatzeko aukera izatea ezuste handi bat izan zen niretzat ez

20

bait nuen inondik inora espero. Nahiz eta Covid 19-aren ondorioz bertan behera geratu den finala hurrengo urtean berriz txapelketan kantatzeko aukera izango dugu eta bada nahiko denbora horretarako ondo prestatzeko.

Afizioak daude futbolaz ta igeriaz haratago gehien gustatzen zaizun horretan hartu ezazu abaro lagunarte bat sortuta dena izaten da ederrago nahiz batzuentzat zure gustuak diruditen hain arraro zure gustuez gozatu baino gauza hoberik ez dago! Doinua: Itsasoari begira

Naia Arrizabalaga Arrieta


ikasten

Protagonistak Urola Ikastola BHI

NAROA AGIRRE eta ALAIA JUARISTI KIROLARIEI ELKARRIZKETA Naroa Agirre eta Alaia Juaristi Urola Ikastolako Batxilergoko ikasleak izateaz gain, kirolariak ere badira. Agenda okupatuak dituzten arren, Ikasten aldizkarirako solasalditxo baterako beta hartu dute.

Hain gazte izan arren, biok ere zeuen kategorietan goi mailan aritu zaretela esan dezakegu. Alaia, zuk urrezko domina lortu berri duzu Espainiako txapelketan 18 urtez azpiko patinatzaile modalitatean, eta zilarrezkoa estilo klasikoan. Naroa, zu txapeldunorde izan zara aurtengo Gipuzkoako Emakumea Pilotari txapelketako bigarren mailan. Plazandreak saioan ere parte hartu duzu. Honekin amets egiten zenuten txikiak zinetenean? Alaia: Ez. Eskiatzen hobby modura hasi nintzen, gurasoek eskiatzen zutelako. Gero lagunak lasterketetan parte hartzen hasi ziren eta orduan aldatu nuen pixka bat pentsaera, baina ordura arte aisialdiko denbora-pasa baino ez zen izan. Naroa: Ni ere hobby moduan hasi nintzen. Arroan bizi naiz, eta han pilotalekuaz gain ez dago ezer asko, han pasatzen dugu eguna. Baina, egia esan, nik betidanik esan izan dut handitan pilotari izan nahi nuela, garai hartan emakume pilotari ezagunik ez zen arren. Txikitan mutilak bakarrik ikusten nituen telebistan jokatzen, baina bururatu ere ez zitzaidan egiten ez zela emakumeen txapelketarik. Uste nuen bazirela, telebistan botatzen ez zituzten arren. Kolpe handia izan zen egia jakitea, emakumezkoen txapelketarik ez zegoela jakitea, alegia. Eta, orain, zerekin egiten duzue amets? Alaia: Nahi, nahi nuke honetan profesionalki aritu, baina zaila da. Momentuz nahiko lan badut eskola eta kirola batera­ tzen, eta horrekin jarraitzea nahiko nuke. Kirolarekin jarraitu, baina ikasketak albo batera utzi gabe; medikuntza ikasi nahi nuke gainera. Naroa: Nik ere nahi nuke profesional izan, baina oso zaila da. Pixkanaka ari dira gauzak aldatzen, ikusi beharko da. Pilotari izateko txikitako nire ametsak berdin jarraitzen du. Kirolariz gain, musikari ere bazarete. Bietarako ere diziplina behar-beharrezkoa. Hori da arrakastarako giltza, agian? Beste zer osagai dira beharrezkoak?

Naroa: Musika denbora-pasa da niretzat, ez dut horretan diziplina handirik aplikatzen. Kirolean bai, ordea. Inguruan ez dago neska pilotari asko, eta neure buruarekin zorrotza izan beharra daukat aurrera egingo badut. Lagatzea erraza litzateke. Azpeitian badago talde bat, baina pilota gozoarekin aritzen dira, eta ni baino nagusiagoak dira gainera. Nik Zestoan entrenatzen dut mutilekin, neska bakarra naiz. Diziplina, niretzat, oso garrantzitsua izan da; izan ere, DBH1en nengoela urte osoa egon nintzen batere txapelketarik jokatu gabe. Ez nuen entrenatzailerik ere, neure kasa entrenatzen ibili nin­ tzen, beste neska batekin astean behin jokatuz. Master Cupa sortu zenean jende gehiago sartu zen eta orduan lortu nuen entrenatzailea; baina aurreko urte hura halaxe pasatu zen. Beraz, bai, diziplinatua naiz kirolean. Musikak, batik bat, deskonektatzeko balio dit. Alaia: Nik Azpeitiko bandan jotzen dut eta oso ondo pasatzen dut bertan. Niretzako ere deskonektatzeko bidea da musika. Nik iraupen-eskia egiten dudanez, ordu asko entrenatu behar dut eta aste okupatua izaten dut. Eskolaz gain, banda, ingelesa… Antolaketa oinarrizkoa da niretzat. Covid19 aurreko garaietan, denboraldi-aurrean Tolosora joaten nintzen larunbatetan entrenatzera, eta denboraldia hasitakoan, Jakara edo tokatzen zen lekura. Horrek denbora asko eskatzen du: bidaia, entrenamenduak goiz eta arratsaldez… Ikasketetan ondo ibiltzea nahi izaten dut, eta askotan ikasi beharrekoa grabatu eta hura entzunez joaten naiz denbora aprobetxatzeko. Musika, kirola, eskola… Zerbait sakrifikatzen edo albora uzten ari zaretela sentitzen duzue? Alaia: Biok judo egiten genuen lehen, baina utzi behar izan nuen, ez nintzen guztia egitera iristen. Konturatzen naiz zenbateko borroka egiten dudan egunero, leher eginda amaitzen dut eta eguna. Atsedena ere oso garrantzitsua da, beraz oso justu ibiltzen naiz eguneko zeregin guztiak amaitu eta goiz oheratzeko.

21


ikasten

Protagonistak

Naroa: Nik futbola ere utzi behar izan nuen judoaz gain, ez zidan denborarik ematen guztia egiteko. Eta goiz ohera joate hori… hori bai dela zaila! Zuen adinekoei begiratu eta haiekin konparatuta, ezer ez zarete ari, beraz, galtzen. Alaia: Egia da lagunekin konparatuta parranda gutxi egiten dudala, asteburuko planetara ezin naizela apuntatu… Baina ez da ezin dudalako, nire aukeraketa beste bat izan delako baizik. Beste lehentasun batzuk ditut. Izango dut denbora gero ere beste plan batzuk egiteko. Naroa: Kirolaria izanda, parrandak albo batera uztea garrantzitsua da, baina nire kasuan ere neure erabakia izan da. Nahiago dut etxean gelditu eta igande goizean entrenatzera joan, Nafarroara edo beste norabait. Horrek gehiago betetzen nau momentu honetan. Alaia: Baina egia da parrandara irteten garen gutxietan, ondo aprobetxatzen dugula! Beti izaten duzue entrenatzeko gogoa? Hala ez denean, nola motibatzen zarete? Ala “paso” egiten duzue? Alaia: Oso desberdina da entrenatzea edo kirola egitea. Entrenatzean, denbora osoan buruan izan behar duzu zer egin behar duzun, teknika… Kirola egitera zoazenean, ondo pasatzera zoaz. Entrenatzen ondo pasatzen dut normalean, baina egun guztiak ez dira berdinak. 2-3 egunetan guztia eman dezakezu gehiago ezin duzun arte, eta momentuan gaizki pasatu arren, ondoren oso sentsazio atsegina izaten duzu. Eta egun batzuk izaten ditut entrenatzeko gogorik ez dudanak. Halakoetan, ez dut ezer egiten. Ez nuke nazka hartzerik nahi, eta aste batean ordu bat gutxiago entrenatzeagatik ez da ezer ere pasatzen. Naroa: Nik ere berdin. Ia beti izaten dut ordea entrenatzeko gogoa. Orain arte pilotarako aukera gutxi izan dugu emakumeok; beraz, orain badaukagunez, tope aprobetxatu beharra dago. Partidaren bat jokatzeko gonbidatzen nautenean, baietz esaten dut beti. Adibidez, iaz Palentziaraino joan nin­ tzen partida bat jokatzera soilik. Egun txarra badut, ordea, ez dut entrenatzen eta ez da ezer pasatzen. Entrenamenduaz ari garela: nola eragin du Covid19ak zuen kirol bizitzan? Alaia: Pertsona mugitua naiz eta hainbeste denbora etxean sartuta egoteak eragin handia izan zuen. Lehenengo bi asteak oso gaizki pasatu nituen psikologikoki, eta en-

trenatzaileak lasaitzeko eta atseden hartzeko esan zidan denbora tarte horretan. Gero etxean hasi nintzen pisuak altxatzen, gomekin… ahal zen modura entrenatzen. Baina gero pneumonia harrapatu nuen, ez dakit neure buruari gehiegi eskatu niolako ala zergatik, gaixotu egin nintzen. Beranduago hasi nintzen berriro entrenatzen, etxean eta xuabe-xuabe. Aurtengo denborak eta pultsuak iazkoekin alderatuta, asko galdu nuela ikusi nuen. Pixkanaka, ordea, berreskuratzen joan naiz eta iazko zifretara irisi naiz. Orain herritik irten ezin garenez, Jakara edo Tolosara ez joateak asko eragiten dit. Hemen neuk bakarrik entrenatu behar izaten dut aste osoan. Aipagarria da gainera deskonfina­ tzea hasi zenean, mundu guztia mendira joaten hasi zela. Niri bakarrik entrenatzea gustatzen zait mendira noanean, edo, gutxienez, jendea traba egiteko moduan ez ibiltzea. Ikaragarrizko amorrua eman zidan horrek, inoiz mendian ibili ez ziren guztiak mendira joaten hasteak. Naroa: Eragin handia izan du nigan ere. Pilotan, entrenatu gabe denbora pasatzen baduzu, eskuak bigundu egiten dira. Pilotalekua hantxe ikusteak, etxe aurrean, eta bertara ezin joan… amorrua ematen zidan. Eta gero tabernetara joaten uzten ziguten, baina pilotalekura ez! Inpotentzia ikaragarria sortzen zidan horrek. Pilota gozoekin hasi behar izan nuen berriro ohitzen, eta lesio bat ere izan nuen. Kaltea, beraz, handia izan da. Talde kiroletan baino bakarkako kiroletan presioa handiagoa dela esan ohi da. Sentitzen duzue zuek presio hori? Eragiten dizue? Naroa: Pertsona urduria naiz eta neure buruarekin oso estua. Partida garrantzitsu bat jokatu behar badut presioa sumatzen dut: leku itxi batean, zeu zeure praka zuriekin, mundu osoa zuri begira… Presioa handia da. Are gehiago partida telebistaz bota behar badute. Kanpotik lasaia dirudit, baina barrutik presioa sumatzen dut. Hala ere ona da presio hori: motibatu egiten nau, eta horrela neure buruari gehiago eskatzen diot eta teknika gehiago lantzen dut. Positiboki hartzen dut presio hori. Alaia: Ni berriz oso lasaia naiz, eta hori ere ez da ona. Lasterketa bateko irteeran, adibidez, behar duzu presio hori, eta irten aurreko bost minututan sentitu ohi dut urduritasuna. Baina badakit urduritasuna kontrolatzen, eta indartsu irteteko adorea eta indarra ematen dit nerbio horrek. Jendeak bai jartzen nau urduri, eta lasterketa aurretik nahiago izaten dut aurikularrak jantzi eta neure erara egon.

22


ikasten

Protagonistak Zuen kirol diziplinetan emakumeen eta gizonen artean alde handia dago? Pixka bat gehiago ezagutzen dugu pilotarien kasua baina… Zer duzue horretaz esateko? Alaia: Iraupen-eskian oso antzekoa da nesken eta mutilen egoera gure kategorian. Kopuru aldetik, aurten neska gehiago gaude mutilak baino. Hemendik aurrera ordea, 16-17tik aurrera, desberdintasunak nabarmentzen hasten dira. Indarra behar da eta mutilek indar gehiago izaten dute adin horretan, nahiz eta gimnasioan ordu kopuru berdina sartu. Naroa: Pilotan desberdintasun handia dago: ez kopuru aldetik bakarrik, mutilak gehiago garatzen dira eta materiala ere desberdina da. Nik mutilekin entrenatzen dut eta pilotek pisu handia daukate, eta nik haiek baino indar gutxiago daukat. Bestalde, emakumeen pilota esan dezakegu oraintxe hasi dela indarra hartzen, eta materiala ez dago neskentzako egokituta. Gertatzen da pilota mota batekin entrenatu eta partidan pilota oso ezberdina ateratzea, eta beste txapelketa batera joan eta han beste mota bateko materiala egotea. Gainera, neska izanik, erraza da pilota lagatzea. Zeuk saiatu behar duzu txapelketak bilatzen, ez da urtean zehar txapelketa jakin batzuk daudela, mutilen kasuan bezala. Hemen, txapelketa publikoak direnak Gipuzkoakoa eta Master Cup delakoa ditugu. Gainontzekoak pribatuak izaten dira, eta haietan parte hartzeko, beharrezkoa da publikoetan nabarmentzea. Horregatik diot uztea erraza dela: inor ez litzateke ohartuko uzten duzunik. Horregatik da garrantzitsua nabarmentzea eta izen bat lortzea. Baduzue erreferenterik zuen kirol arloan edo hortik kanpo? Alaia: Nire erreferenteetako bat Imanol Rojo olinpikoa da, oso denboraldi ona egin du aurten gainera. Jaume Puyo ere aipatuko nuke: eskiatzean duen izaera, estiloa… beti gustatu izan zait. Naroa: Nire erreferentea Maite Ruiz de Larramendi da. Mundu mailan txapelketa asko irabazi ditu, eta haren kontra ere jokatu izan dut. Gustatzen zait kantxan nola mugitzen den eta daukan patxada. Gainera, izugarrizko palmaresa izan arren, umila da. Beñat Rezusta ere gogoko dut. Teknifikazioan nire entrenatzaile izan zen, eta profesionaletan atzelaririk onena dela uste dut. Kontziente zarete zeuek ere beste batzuen erreferente izan zaitezketela? Nola sentiarazten zaituzte horrek? Alaia: Eski-irakasle izateko titulua ateratzen ari naiz, eta txikiagoekin hitz egitean, gustatzen zait nola gelditzen zaizkidan begira txapelketetan. Saiatzen naiz animatzen aurrera egin dezaten, baina oraindik urrun ikusten dute, eta horrek

grazia egiten dit. Naroa: Nik uste erreferentea neu bakarrik baino, emakume pilotarien kolektibo osoa garela. Bidea badagoela erakusten diegu gaztetxoei. Ez dut uste neu inoren erreferente baizenik, baina egia da partida amaieran etorri izan zaizkidala umeak gurasoekin, esanez handitan ni bezalakoak izan nahi dutela. Eta horrek egundoko poza ematen du. Makilatxo magiko bat bazenute gauzak aldatzeko gaitasuna duena, zer aldatuko zenukete zuen kirolean edo zuen kirol bizitzan? Naroa: Emakumeen pilota askoz garatuagoa egotea. Joka­ tzeko aukera gehiago izatea, jokatu ahal izateko hainbeste zailtasun ez izatea, geure partetik hainbeste jarri beharrik ez izatea. Denboraldian jokatzeko data finko batzuk izatea gustatuko litzaidake. Eta emakume pilotari gehiago egotea ere bai, bestela beti elkarren kontra jokatzen dugu eta ezagu­tzen dugu elkarren jokatzeko modua, badakigu bakoitzak nola jokatuko duen. Hala, indar handiagoa izango luke emakumeen pilotak. Esan bezala, kirolari izateak suposatzen duen ahalegin guztiaz gain, aparteko lana egin behar dugu emakume pilotariok jokatu ahal izateko. Nik pilota gogorrarekin joka­ tzen dut, baina gozoarekin joka­ tzen duten emakume batzuk aurten partida bakar bat ere jokatu gabe daude. Ni bezalaxe entrenatuta eta sakrifikatuta, baina joka­ tzeko batere aukerarik gabe. Hori gogorra da. Alaia: Selekzioaren gaia aldatuko nuke nik. Izenez badaukagu bat, baina izenez baino ez. Katalunian, adibidez, egoi­tza batean bizi dira kirolariak eta goizez eskiatu eta arra­tsaldean klaseak izaten dituzte. Hemen ez dugu laguntzarik diru-laguntzaz gain. Horretarako alferrik dugu selekzioa. Espainiakoan ere gustura sartuko nintzateke, baina oso zaila da eta ez dituzte urtero hartzen kirolariak. Unibertsitatera banoa, oso denbora gutxi izango dut entrenatzeko. Beste hainbat kiroletan bezala, gustatuko litzaidake Katalunian eta egiten duten moduan egitea aurrera, selekzioaren jarraipen eta babesarekin. Eta eskatzen hasita, elurra hemen bertan edukitzea ere gustatuko litzaidake, baina hori bai ezinezkoa izango dela… Naroa: Gure kasuan badago selekzioa, baina ez esku-pilota modalitatean jokatzeko. Europako txapelketan parte hartu nuen iaz Portugalen, sei neska aukeratu gintuzten. Selekzioa txapelketa horretarako bakarrik eratu zen; gero desagertu egiten da Europako txapelketa hori berriro iritsi arte. Hortaz, ez dago urte osoko jarraipenik. Uste dut behar-beharrezkoa dela modu jarraian existituko duen selekzio indartsua izatea.

23


ikasten

Protagonistak

ZACK ARTABIDE

MARRAZKILARIARI ELKARRIZKETA Urola Ikastola BHI Urola Ikastolako ikaslea den Zack Artabideren erakusketa ikusgai egon zen urriaren 13tik 27ra Azpeitiko Sanagustin kulturgunean, eta DBH 3Ako ikasleak bertan izan ziren urriaren 20an beren ikaskidearen lanak ikusten. Arteaz gozatu eta elkarrekin tarte polita igarotzeko aukera izan zuten. Zackekin bildu gara erakusketaren nondik norakoei eta marrazteko duen zaletasunari buruz aritzeko.

Nondik datorkizu marrazteko grina? Noiz hasi zinen? Ez dakit nondik datorkidan, bakarra naiz etxean marrazteko zaletasuna duena. Baina txiki-txikitatik asko gustatzen zait. Autodidakta zara ala ikastaroak egin dituzu marrazten ikasteko? Batik bat, neure kasa ikasi dut marrazten. Orain batzuetan

Diartera joaten naiz, baina gutxitan. Gustatuko litzaizuke marrazketarekin lotutako ikasketak egitea? Bai, Batxiler artistikoa egingo nuke gustura. Horretarako Donostiara edo joan beharko nuke, hemen ez baitago halakorik.

Enparan Kalea, 10 • 20730 Azpeitia (Gipuzkoa) Tel. - Fax: 943 81 16 74 • decoracion@ederti.com

24


ikasten

Protagonistak Aurkitzen duzu marrazteko tarterik eskolan? Bai, klasean aspertzen naizenean eta marrazten dut. Baduzu erreferenterik edo bereziki gustatzen zaizun artistarik? Orokorrean ez, baina asko gustatzen zaizkit Cartoon Networkeko filmak eta Tim Burtonenak. Nondik hasten zara marrazten? Zer izaten duzu inspirazio iturri? Burura etortzen zaidan hura marrazten dut. Gehienetan musikak inspiratzen nau, era guztietako musikak. Badago gustukoen duzun teknikarik? Marrazketa digitalean ere aritzen zara? Alkoholezko errotulagailuekin lan egitea gustatzen zait. Digitalki ere aritzen naiz, eta horretan ere autodidakta izan naiz. Ibis Paint programa erabiltzen dut.

Profesionalki honetan lan egitea gustatuko litzaizuke? Bai, marrazketarekin lotutako lanbideren bat izatea nahiko nuke, animazioaren arloan, ahal bada. Norbaitek animatu zintuen Sanagustin kulturgunean zure lanak jendaurrean aurkeztera? Amaren lagun batek proposatu zidan erakusketarena, eta hasieran ezetz esan nuen arren, amak animatu egin ninduen eta azkenean aurrera eraman genuen. Nola sentitu zinen jendeari zure lanak erakustean? Zer moduzko esperientzia izan da? Esperientzia positiboa izan da, gustura gelditu naiz. Errepikatuko nuke, baina aurrerago, ez oraintxe bertan.

AZKUE SARIAK Urola Ikastola BHI

Irailaren 18an, Euskaltzaindiak Bilbon duen egoitzan 2019ko ekitaldiari dagozkion Azkue sariak banatu ziren. Pandemia dela eta, itxaronaldia bereziki luzea izan da. Baina merezi izan du. Izan ere, aurtengoan ere Urola ikastolako ikasleek hainbat sari lortu dituzten. Ondo lortu ere. Ipuin arloan, Ekain Errazu Axuri Beltzaren misterioarekin atera zen garaile. Eta Nora Aiertzaren Lamiak hirugarrena izan zen. Olerki alorrean, berriz, Unai Oruesagastiren Hodei urratuak izan zen garailea. Zorionak hiruroi!

25


ikasten

Gurasoen txokoa

UDABERRI Guraso Elkartea Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI UDABERRI GURASO ELKARTEA COVID-19 GARAIAN Guztiontzat bezalaxe, Covid-19 garai hau berezia izaten ari da Udaberri Guraso Elkartearentzat. Pausatuta daude eskolaz kanpokoak, ondorioz baita gurekin lanean ari ziren hainbat monitoreren jarduerak ere; pausatuta daude urteroko ospakizunak, pausatuta daude mendi irteerak, pausatuta dago zaintza zerbitzua. Testuinguruak eta pandemiaren aurrean hartu beharreko protokolo eta arauek, baldintzatu dute gure egitekoa ere. Baina ez daude pausatuta, guraso elkartearen erronkak. Ez gaude geldirik, alderantziz, lanean ia pausarik gabe ari gara. Protokoloen barne, egin daitekeena eta egin beharrekoa aztertu eta bideratu nahian. Eta lan honetan ez gaude bakarrik, Ordezkaritza Organo Goreneko gurasoekin zuzeneko kontaktua izatea eta elkarlanean aritzea izan dugu bide, eta baita guregana gerturatu diren gurasoekin ere. Horrela aritu gara Xabier Munibe Ikastolak, hezkuntza zentro guztiek bezalaxe, ezinbestean eta komunitatearen segurtasun eta babeserako, ezarri behar izan duen kontingentzia planari ekarpenak eginez. Arauak betez, neurriak betez, eta noski esfortzu bat eginez, ikasleen arnasbidea eta erosotasuna optimizatu na-

hian, zenbait neurri hartu daitezkeelakoan aritu gara eta ari gara lanean. Gurasoek, Zuzendaritzak, Udalak, denek elkar ulertu eta elkar hartuz aurrera egiteko bideak aztertu eta bideratu nahian. Horretan pasa ditugu bilerak, ba­ tzarrak eta gure arteko elkarrizketak, horretarako inkestak, ida­tziak, bolondres zerrendak eta direnak eta ez direnak. Kostatzen ari zaigu, ikastola ondoko belardia sare batekin doitzerako, iritsi da azaro erdia, eta ikusi dugu azken egunetan ikasleak gero eta gehiago ari direla patioan edo gelaz kanpo klase eta jarduerak egiten. Eskaera asko eginda daude, bideratuta, eta zenbait erantzun jasota dauden arren, egunerokoak gain hartzen du, ohikoa den moduan. Eta noski, ulertzen dugu ikasleekin zuzenean lanean ari diren irakasleentzat, guzti hau kudeatzen ari den zuzendaritzarentzat eta hor lanean egunero ari direnentzat, esfortzua oso handia dela, oso. Badakigu, duda izpirik gabe eta eskerrik asko. Guri guraso moduan, eta guraso elkarte moduan, ekarpenak eginez, gurasoen iradokizunak bultzatzea dagokigu. Eta pixkanaka eta elkarlanean, pausu batzuk ematea lortuko dugu. Jakin, hor gaudela, eta gurekin kontaktuan jartzeko bideak badituzuela.

“UDABERRI” GURASO ELKARTEKO PARTAIDEAK

26


ikasten

Gurasoen txokoa

ZUTARRI Guraso Elkartea Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI ZUTARRI GURASO ELKARTEAREN AURKEZPENA Kaixo lagunok: Zer moduz zaudete? Espero dugu aurtengo ikasturte hasiera berezi honen aurrean ere, indarrez, aurrera egiten zabiltzatela, segi holaxe!!!! Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko ZUTARRI Guraso Elkarteko zuzendaritza batzordeko hainbat kidek, aurtengo irailean egin diren ikasturte hasierako tutore-bileretan ongi-etorria eman genien gure ikastolara aurtengoan hasi berri diren ikasleen familiei. Bertan, besteak beste, Guraso Elkartearen nondik-norakoak azaldu genizkien: sorrera, helburuak, bertako partaide izatearen abantailak eta garrantzia, antolatu eta kudeatzen ditugun zerbitzuak, partaide garen proiektuak e.a.

Gainera, bileretara bertaratzeko aukera izan zutenek informazio guzti hau ageri den eskuorri bat jasotzeko aukera ere izan zuten. Nola ez, Ikasten aldizkariko aurtengo lehen ale honetan bertan ere zuekin partekatu nahi izan dugu eskuorri hau. Espero dugu baliagarria izango duzuela. Milesker zuen arreta eta partaidetzagatik, segi ondo eta laister arte! ZUTARRI GURASO ELKARTEA Zuzendaritza Batzordea

27


ikasten

Ospakizunak

SAN MARTIN EGUNA Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI Aurten ere azaroaren 11n, San Martin eguna ospatzeko parada izan dugu. Egoera hau dela eta, San Martinera igo gabe geratu bagara ere, gure ikasle eta irakasleek kanpaiari gogor tira diogu. Ikusi bestela!

Zuzendaritza taldekoek azkoitiar ohiturei eutsiz, DILIN-DALAN! egin dute San Martin eguna ospatzeko.

28


Ospakizunak Nerea Bilbao irakasleak diseinatu eta Hhko irakasleek talde lanean eginiko murala.

29

ikasten


ikasten

Ospakizunak

EUSKARAREN EGUNA Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI EUSKARAREN EGUNA XABIER MUNIBEN Gaur Euskara Eguna dugunez eta gure hizkuntza izanik, zenbait ekintza antolatu ditugu, egoerara egokituta. Ekin­ tza hauek aprobetxatuz gure ikasleekin euskararen inguruko hausnarketa bat egingo dugu, ekimen ezberdinak aurrera eramanez: HHko ikasleek txontxongilo emanaldia izan dute; LHko 3. ziklora Nerea Arrien idazlea etorriko da, ikasleek irakurrita duten “Pentsatzeko txokoa” liburuari buruz hitz egitera; LHko ikasle guztiek, euskararen inguruko galderekin osatutako “Kahoot” jolasean ibili dira geletan; egunean zehar euskararen inguruko abestiak, asmakizunak, aho korapiloak… egin ditugu eta amaitzeko, arratsaldean, ikastolako ikasle guztiek txokolatea eta opilak izan dituzte.

LITERATURA- SOLASALDIA LH6. MAILAN Euskararen eguna dela eta, LH6. mailakoek, tertulia dialogikoetan irakurri duten “Pentsatzeko txokoa”ren idazlea den Nerea Arrien izan dute gelan. Eleberri honek, XXXIV. Lizardi saria lortu zuen eta ikasleak gustura aritu dira liburuko pasarteak eta Nerea beraren ibilbideari buruzko hainbat galdera egiten!

30


Ospakizunak Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI Abenduak 3, Euskararen eguna, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI-n goiz-goizetik ekin genion ospakizunari. Ez zen musikarik falta izan egun guztian zehar. Irakasle eta ikasleak, guztiak poz-pozik jai giroan. Era guztietako ekintzak burutu ziren egunean zehar: pertsonai mitologikoen lanketa, euskarazko atsotiz, lelo… Txikienak ere aurpegi margoketarekin gozatu ederra hartu zuten. Hurrengo urtean berriro ere prest festan murgiltzeko! GORA EUSKARA!

31

ikasten


ikasten

Ibilaldiak

LH 2. zikloa Azpeitia

ERDI ZIKLOKOAK

XAGUXATAR PARKEAN Ikasturte hasieran, daukagun inguru paregabea aprobetxatuz, Xaguxatar parkea ezagutzera joan gara. Primerako ibilaldia izan da, naturarekin harremana bilatzeko espazio berezi eta lasai bat. Oso ondo pasatu genuen.

HH 04 Azpeitia

IZARRAIZKO ATEAN Aurten hainbat irteera egiten ari gara: Xaguxatarrera, Loiolara, Ikastola inguruko parkeetara… Izarraizko Atean izan gineneko argazkiak dira hauek; ardiak eta oiloak ikusi, urarekin jolastu eta hamaiketakoa egin genuen. Asko gustatzen zaigu irteerak egitea, oso ondo pasa­tzen dugu eta asko ikasten dugu.

32


ikasten

Ibilaldiak

HH 05 Azpeitia

“GEURE HERRIAZ GOZATUZ”

Baditu gure herriak hainbat leku eder. Hauek ezagutzera eta bertan gozatzera joan gara aurtengo ikasturte hasieran. Bisitatu dugun hauetako bat Xaguxatar parkea izan da. Nahiko jolas egin eta hamaiketako goxoa jan genuen. Oso ondo ibili ginen! Gurekin izan zineten gurasooi eskerrik asko.

33


ikasten HH 03 Azpeitia

Ibilaldiak

3 URTEKOAK LOIOLAN

Urriaren 30ean Kattagorri gelako laguntxoak Loiolara joan ginen goiz pasa.

Motxilak prestatu eta paseoan bertaraino joan ginen. Hosto eta fruituak bildu, saskitxoan gorde eta zelaian jolastu eta gero, hamaiketakoa jatera eseri ginen.

Goiz pasa zoragarria egin genuen eta otarra bete itzuli ginen ikastolara.

34


ikasten

Ibilaldiak

HH 03-04 Azkoitia

HH03 eta HH04koak

HOSTOAK BILTZEN

LH 1. maila Azkoitia

LH 1-B PARKE ESTALIRA ARRATSALDE PASA 35


ikasten

Ibilaldiak

LH 2. maila Azkoitia

EKOETXEA

LH 4. maila Azkoitia

HERRIA EZAGUTZEN LH4ko ikasleok herrira irten ginen herria ezagutzera. Eskolan herria eta hiria proiektua lantzen ari garenez, herriko eraikin eta monumentu garrantzi­ tsuak bisitatu genituen. Arratsalde ederra pasa genuen eta Azkoitiari buruz asko ikasi genuen. Ze herri interesgarria dugun!

36


ikasten

Ibilaldiak

Azkoitia

LAGUNTZA TALDEKOAK SANTA KUTZ BASERRIAN

Xabier Munibeko laguntza taldekoak, lorategi bat martxan jartzeko asmotan, Urriak 30 ean Santa Kutz baserrira joan ziren loreak erostera. Idurreren gomendioak jarraituz, lore ederrak erosi eta goiz pasa ederra egin zuten.

37


ikasten

Ibilaldiak

ANIMATU ZU ERE AZKOITIA INGURUAN JARDUERA FISIKOA EGITERA!

Azkoitia BHI

Aurtengo ikasturtea oso berezia ari da izaten, Gorputz Hezkuntzako saioetan egin dezakeguna asko mugatu baitzaigu pandemia dela eta. Hori horrela, jarduera fisikoa kanpoaldean, ingurune naturalean egiten ahalegintzen ari gara ikasturtea hasi zenetik. Ingurune aberatsean bizi gara zorionez, gure herriaren bueltan mendi eta txoko politak baitaude. Zailtasun eta luzera ezberdinetako hainbat ibilbide egin daitezke bertan eta Gorputz Hezkuntzako saioetan ibilbide horietako batzuk egiten ari gara. Sarri egiten ditugun ibilbideak WIKILOC webgunean grabatzen ari gara. Bertan aurkitu ditzake, hala nahi duenak, Munoaundi inguruko ibilbideak, Aitza ingurukoak… Hemen dituzue horietako lotura batzuk:

https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/azkoitia-munoaundi-txalintxo-58208248#

https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/aitza-1-57719397

38


ikasten

Ekoizpenak

GIZA GORPUTZA HH 3 URTEKO IKASLEAK GIZA-GORPUTZA LAN­TZEN ARI GARA ETA MATERIAL DESBERDINAK ERABILIZ, EKINTZA ZORAGARRIAK BURUTU DITUGU: SILUETAK, AURPEGIAK… ZENBAT ARI GAREN IKASTEN!!!

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. HH03

39


ikasten

Ekoizpenak

JOLASAK 4 urteko haurrak hiruhileko honetan jolasen proiektua lantzen ari gara, gela bakoitzean jolas mota desberdinak landuz: esku jolasak, mahai jolasak, mugimenduzko jolasak eta talde jolasak. ESKU JOLASA “MARMOKA” HAMAR HATZA MAR MARMARKA HAMAR HATZA MAR MARMARKA MARMOKA DIRDIRKA ETA DARDARKA DIRDIRKA ETA DARDARKA MARMOKA SALTOKA, UR AZPIAN SALTOKA EZ EGIN NIRI HOZKA HAMAR HATZA MAR MARMARKA DIRDIRKA ETA DARDARKA MARMOKA

TALDE JOLASA “XAGU TXIKI” Sagu txiki, sagu maite, zulotxoan gorde zaitez, Zapik ikusten bazaitu kris-kras jan egingo zaitu. Ez nau jango! Jango zaitu!

MUGIMENDU JOLASA “ZIRKUITOAK” Gelako materialekin zirkuito desberdinak prestatu ditugu.

MAHAI JOLASAK “PUTZ EGITEKOAK” Prestatu eta jolastu!!!! Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. HH04

40


ikasten

Ekoizpenak

ESPERIMENTUA MATERIALAK Kristalezko 7 edalontzi Jakientzako koloregaiak (gorria, urdina eta horia) Ura Paper xurgatzailea (sukaldekoa) NOLA EGIN DUGU

ZER GERTATU DA

• 7 Edalontziak elkarren jarraian kokatu eta lehenengoa, hirugarrena eta zazpigarrena urez bete.

Bi edalontzietako ur koloreztatua paperezko orrietan gora igo eta erdiko ontzira isuri da; ontzian, nahastu egingo dira bi koloretako urak eta beste kolore bat agertuko da.

• Gehitu 5 tanta koloregai gorri lehenengoan eta zazpigarrenean, hirugarrenean 5 tanta hori eta bosgarrenean 5 tanta urdin. • Hartu paper xurgatzailea eta erditik tolestu, azkenik jarri edalontzi batetik bestera.

MIRO EZAGUTZEN PROIEKTUA Miro imitatuz eta Miroz ikasiz, bere lanak eta bizia aztertuz lan ezberdinak sortu ditugu. Gu ere artista! Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. HH05

41

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. HH05


ikasten

Ekoizpenak

LORATEGIA ETA HAZITEGIA Xabier Muibeko Ikastolan, hiruhileko honetan hainbat lan burutu ditugu, hauetako bat hazitegia eta lorategi txoko bat egitea izan da, HH05 urtekoak zientzia gelan.

Ikasteko aukera polita izan genuen eta noski orain ipuinak loreei ere kontatzen dizkiegu.

Idurre Izagirre loreez hainbeste dakien gure gurasoa gonbidatu genuen eta mimo handiz kontatu zizkigun loreen sekretuak eta zaintzak, baita beste landareen buruz hitz egin ere.Baita, berarekin gelan hazitegia martxan ipini ere: tipula, patata, ilarra, baba. A ze aukera! Aurretik, gelan taldean landareez hitz egin ondoren, hauen inguruan sortutako zalantzak galdetu genizkion Idurreri eta plazerrez aritu ginen honen inguruan kontu-kontari. Zenbat ur bota behar genion, ze lur mota beharko genuen, zenbat argi beharko luketen, haziek zenbat denbora behar duten ernaltzen…

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. HH05

ARIMEN GAUA Lh3C gelakoak, eguraldi onarekin patiora atera gara “arimen gaueko” marrazkiak margotzera. Bero handia egiten zuen, baina ostiral arratsaldea bikain pasatu dugu!!

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH 3. maila.

42


ikasten

Ekoizpenak

LH 3KOAK, ESKULANETAN ERE ARITU GARA Animalien eskulan bat egiteko leku eta modu bat baino gehiago daudelako!!!

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH 3. maila.

LH 2: “URA” PROIEKTUA

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH 2. maila.

43


ikasten

Ekoizpenak

GIZA GORPUTZA Hiruhileko honetan, lehen mailako ikasleak Giza Gorputza lantzen aritu gara: hezurrak, giharrak, giltzadurak, arnas aparatua… horma-irudi desberdinak egin ditugu.

Gaiarekin loturik asmakizun desberdinekin ere jolasean aritu gara, horra horietako batzuk ea asmatzen dituzuen!!! LEHIOAK BEZALA GARA BIRITXIAK, GAUEAN GAUDE BETI ITXIAK ZER DEN NORK DAKI?

BIETAN HAMAR ETA BOST EZBERDIN, KITARRAREN HARIETAN ABIL ETA ARIN. ZER DA?

SISTOLE, DIASTOLE, SISTOLE, DIASTOLE, GORPUTZAREN ERLOJUA DABILEN SEINALE ZER DA?

BI HESI ZURIEN ARTEAN DAGO LORE GORRI - GORRIA, EGURALDI ONA EDO EURIA BETI DAGO BUSTI - BUSTIA.

BI ANAIA GORRI ISILIK, BETI ELKARTUTA, HITZ EGIN NAHI BADUTE, ORDUANTXE BANATUTA. ZER DEN NORK DAKI?

ZER DEN NORK DAKI?

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH 1. maila.

44


ikasten

Ekoizpenak

“HERRIA ETA HIRIA” Proiektua lantzen

LH 4koak, plastikan “Herria eta hiria” lantzeaz aparte, hostoekin ere lan paregabeak egin dituzte

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH 4. maila.

45


ikasten

Ekoizpenak

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH 4. maila.

46


ikasten

Ekoizpenak

ORIGAMI TEKNIKA ERABILTZEN 5. mailakoak ekosistemak lantzen ari dira lehenengo hiruhileko honetan, hori dela eta origami teknika erabilita 3D-ko animaliak egiten ari dira.

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH 5. maila.

GEURE MOTORRA EZAGUTZEN Xabier Munibe ikastolako 6. mailako ikasleek, gara­tzen ari diren proiektuarekin lotuta muskulo garrantzi­tsuenetariko bat aurrez-aurre ezagutzeko aukera izan dute: BIHOTZA!!

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH 6. maila.

47


ikasten

Ekoizpenak

MANDALAK SORTZEN Xabier Munibe ikastolako helduenak irudi geometriko lauak landu ostean, ikuspegi artistikoa eman diote beraien mandala pertsonalizatuak sortuaz eta apainduaz. ARTISTA HUTSAK!!!

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH 6. maila.

48


ikasten

Ekoizpenak

Geure burua ezagutzen HH4 urteko gelan Gorputzaren inguruko proiektua egin dugu. Hizkuntza eta sinboliko ekosisteman fisioterapia zentroa ireki dugu eta masajeak ematen/ jasotzen eta erreabilitazioa egiten aritu gara; gainera gorputz atalak landu eta ikasi ditugu. Eraikuntza eta matematika ekosisteman pisatu eta neurtu eta txikitan nolakoak ginen eta orain nolakoak garen landu dugu.

Esperimentazioan gorputzarentzat osasuntsuak diren hamaiketakoak egin ditugu (batidoak, zumoak…) eta zen­ tzumenak landu ditugu.

Arten berriz hainbat lan egin ditugu gorputz atalekin teknika desberdinak erabiliz. Argazkiotan ikus ditzakezue horietako batzuk.

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI. HH04

49


ikasten

Ekoizpenak

HH5EKOEN PROIEKTUA:

ZAPELAITZA

Aurten HH 5ean gaude eta zapelaitzak gara. Hau dela eta, honi buruz proiektu bat landu dugu. Horretarako informazio asko bildu eta ondoren hainbat ekintza interesgarri burutu dugu. Gustura jardun eta asko ikasi dugu, baita asko gozatu ere.

50


ikasten

Ekoizpenak Zapelaitzaren proiektua ardatz hartuta, hainbat ekoiz­ pen interesgarri egin ditugu. Besteak beste argazkietan agertzen diren hauek.

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI. HH05

51


ikasten

Ekoizpenak

3. ziklokoak Hirugarren zikloan ederki hartu diogu neurria delako normaltasun berriari. Inoiz baino gogo handiagoz hasi dugu denok 2020/21 ikasturtea, bai horixe! Aspaldian zapaldu gabeko gure betiko espazio maitea ez da asko aldatu, lagunak bertan daude, irakasleak ere bai, gelak ere bai, jolastokiak ere bai, frontoiak ere hor jarraitzen du. Baina ezin ditugula lehen bezala erabili? Ilaran sartu behar dugula barrura? Musukoekin ibili behar dugula egun osoan zehar? Geletako nahiz pasabideetako leihoak beti irekita mantendu behar ditugula? Eskuak ia orduro garbitu behar ditugula? Mahaiak desinfektatu? Burbuilak mantendu behar ditugula? Bai. Bai eta bai, baina guzti honi eta gehiagori eusteko prest agertu gara denok, izan ere, hemen gaude, denok elkarrekin hemen gaude, gure betiko tokian gaude, babes neurri guztiak zainduz, maite gaituztenez inguratuta eta lanerako prest, hemen gaude. Ikastetxeko metodologiari tinko jarraituz arloz arlo mugitzen gara gelaz gela, egunero-egunero hau horrela izaten saiatzen ari gara denok elkarri lagunduaz eta pozik etortzen gara. Hain gustura gatoz, ia lehen lauhilekoa amaitzeko garaia iristen ari dela oztopo guztiak gaindituz goazen heinean. Ikasturtea hasi eta berehala gure herriaren bueltan ibilbideak egin genituen eta gela barruetan berriz oso lanpetuta ibili gara. Hona hemen, egindakoen adibide batzuk: Olerkiak landu ditugu Joxean Ormazabalen hitzei zentzu berriak emanez, komikiak sortu ditugu gure gela birtualetan, bikoiz­ketak eta ipuinak sortzen aritu gara hizkuntzaren alderdiak jorratuz etab. Eremu fisikoan nahiz birtualean aritu gara uneoro, gelako haria etxetik ere jarraitu ahal izateko.

“INFINITUM”

(Joxantonio Ormazabal) Zenbat haserre daude munduan? Zenbat alaitasun zeru grisean? Zenbat arima gorputzean? Zenbat irribarre ote ditu zure aurpegiak? Infinitum Zenbat malko isuri dira gaur etxean? Zenbat sufrimentu banatu dira gure gorputzetik? Baina infinitum zenbat da, aizu? Sentimenduak tximeletak bihurtzen direnean poza tristura eta barreak negar Infinitum zenbat den orduan jakingo duzu.

52


ikasten

Ekoizpenak

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI. 3. zikloa. LH 5-6.

53


ikasten

Ekoizpenak

MUGI – MUGI GELAN Lehenengo zikloa osatzen dugun sei taldeok (Erlo, Ernio, Izazpi, Kakute, Oñatz eta Txalintxo), Mugi-Mugi gelarako egutegi bat egitea pentsatu dugu. Horretarako ze hobeto gure gelako argazki polit hauek aterata, gu baikara protagonistak! Gaur egungo egoera kontuan hartuta, ez da erraza gelakide guztiotatik inor ez faltatzea, baina lasai, lortuko dugu! Horretarako Infinito tailerrean zenbakiak landuko ditugu egutegia egiteko, eta Mugi-Mugi gelan argazkiak aterako ditugu. Beheko argazkian Izazpi taldekoak gaude, denok geundela eta, aukera aprobetxatu genuen. Ikusten duzuen bezela, ez maskarillak eta ez koronabirusak, ez digu irrifarra kenduko gure aurpegietatik!

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI. 1. zikloa. LH 1-2.

IPUINEN BERTSIO BERRIAK Gaztelera arloan, “Erase Una Vez “gelan, ipuin tradizionalen moldaketak burutu ditugu, ipuinen bertsio berriak eginez. Hona hemen lan batzuk:

TRES CERDITOS EN SALOU. Karmen Bastida (ARTEA)

CAPERUCITA TXURI- URDIN. Laia Aranguren (LIZARRA)

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI. 2. zikloa. LH 3-4.

54


ikasten

Ekoizpenak

KANDINSKY Garabi gelan. Vasili Kandinsky margolaria ospetsuaren kuadroak ikusi genituen. Oso politak dira. Formak eta koloreak nola erabiltzen zituen ikusita, gu ere antzeko zerbait egitera ausartu ginen. Hariak, paperak, margoak, erregelak, borobilak egiteko poteak… mahai gainean jarri eta… Begira, begira, zer nolako artelanak atera zaizkigun!! Bukatutakoan, konturatu gara formei buruz asko ikasi dugula (triangeluak, karratuak, borobilak…). Baita lerro motei buruz ere (lerro zuzenak, kurbatua,…). Zeinek daki? Agian, artistaren bat aterako da hemendik!!

L.H. 1. Zikloa - ERNIO. Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI.

ZORIONTSU NAIZ Duela urte asko, Indiako herrixka bateko txabola txiro eta txiki batean Anand gaztea bizi zen. Anand izenak “poza” esan nahi du, baina zoritxarrez Anand-ek ez zuen oso bizitza zoriontsua. Oso mutiko azkarra zen arren, Anandek ez zuen eskolara joateko aukerarik, dirua eta distantzia zirela eta; beraz, etxean laguntzen zuen. Anand-en egunerokoa beti berdina zen. Etxean zeukaten baratzetik, barazkiak jasotzen zituen, gero herrira jaitsi eta bertan saltzeko. Baina Anandek ez zuen hori nahi; eskolara joan nahi zuen eta lagunak egin, beste haur guztien antzera. Egun batean, Anand herrira joan zen barazkiak saltzera. Mahaitxoa prestatu zuen barazki guztiak gainean zituela, eta aulkitxoan eseri zen goizeko lehen erosleen zain. Bezeroak iritsi bitartean, bere aitonak txikia zenean oparitu zion liburua irakurtzen hasi zen, oso kutuna baitzuen liburu hura. Orduak eta orduak igarotzen zituen liburuaren aurrean, bere irudi eta istorio zirraragarriei begira. Eskolara joaten ez zen arren, Anand zortedun sentitzen zen irakurtzen zekiela eta. Bere herrixkan bizi zen agure batek erakutsi zion, hori baitzen munduan gustokoen zuena. Halako batean jantzi dotore eta koloretsu bat gainean zeraman emakume bat hurbildu zitzaion. Eta emakumeak esan zion: —Kaixo mutiko, jarriko al dizkidazu tomate eta piper ba­ tzuk?

Emakumeak liburua ikusi zuen mahaitxoaren bazter batean, eta galdetu zion: —Joaten al zara eskolara? —Asko gustatuko litzaidake, baina ez. Zoritxarrez ez dut eskolara joateko aukerarik, nire familia txiroa baita eta herritik urrunegi dago oinez joateko. Anand-ek kontatu ziona entzun zuenean, tristura handia sartu zitzaion emakumeari. Halako haur atsegin eta saiatuak etorkizun hobea merezi zuela uste zuen. Emakumea hunkiturik gelditu zen mutikoarekin, eta nolabait lagundu egin nahi zion. Ananden herrian eskola bat eraikitzea bururatu zitzaion, eta horretarako behar zen dirua jarri zuen. Horrela Anand eskolara joaten hasi zen eta ikasle bikaina bihurtu zen. Emakumeak bisita ugari egin zituen herrira, Anand eta gainontzeko haurrak eskolan nola moldatzen ziren ikustera. Anand-ek beti erakutsi izan zion bere esker ona, eta beti eraman zuen bere bihotzean. Anand eta bere lagunek emakumearen laguntza eta esker ona saritu nahi zituzten, eta saritzeko modurik onena, eskolari emakumearen izena jartzea zela iruditu zitzaien, eskola aurretik igarotzen zen edonork sentitu ahal izango baitzuen emakume haren garrantzia beraiengan. Gaur egun Anand ingeniari ospetsua da eta bere herriaren garapenean dabil lanean, eskolak eraikitzen hain zuzen. Unai Oruesagasti Urola ikastola BHI

55


ikasten

Ekoizpenak

ITSASARGIA Anderren aita irla txiki eta isolatu bateko itsasargiaren zaintzailea da. Horregatik Anderrek ezin du aita egunero ikusi. Eta hamabostetik behin, aste bukaeratan betiere, amarekin bixita egitera joaten zaio. Mutikoarentzat bere aitaren lana oso berezia da, gauean itsasoan galdurik dabiltzan itsasontzien zaindaria baita. Berak ere handitan aitak bezala itsasargiko zaindaria nahi du izan. Ikasle ona denez, udan goiz hartu ditu oporrak. Eta beste lanik ez duenez, aitari bixita egitera abiatzera doa. Uztailak hamaseia da, udako egun zoragarrietako bat. Itsasoaren olatu biziek itsaslabarreko harkaitz leunak xuabeki laztantzen dituen horietakoa. Portualdean itsasontzi bat du zain, Ander bere aitarengana eramango duena. Lehorrean itsaso zabalerantz atera baino lehen, mutikoak ama agurtu du, honek ilea lisatu eta azken hitzak esaten dizkiolarik, egun batzuk pasatuko baitira berriz ikusi arte. Ur korronteak itsasontzia bultza egiten du bere helbururantz. Ibilgailuaren leihatilatik begiratuz izugarrizko paisaia ikus daiteke. Azpian ur garbi eta gardena, koral ederren artean Nautilus izeneko arrain bat ikus daiteke igerian. Lur zati xume batean bizi da Anderren aita, eguneko hogeitalau ordutan, hilean hiru astetan. Xumea da lurra, baina gainean dagoen eraikuntza ikaragarria da. Ehun urte inguru ditu eraikuntzak, baina hirurehun baino gehiago dauzka irlak itsasargi gisa. Makina bat ontzi jarri izan ditu salbu, eta makina bat hondamendi ikusi. Behin baino gehiagotan joaten zaio burua Anderri, aitaren lanbideaz pentsaka hasten denean. Orduak emango ditu itzulinguruka pentsamendu hari, harik eta… —Egun on Ander —oihu egin dio ahots ezagun batek. Gizon altu eta ondo jantzitako bat da. Ez da ondo ikusten goizeko eguzki indartsuaren eraginez, baina mutikoak erraz bereizi du itzal ezaguna. Bere aita da irribarretsu. —Eskerrik asko Antton, bat zor diat —eman dio bostekoa marinelari. —Lasai egon hadi Manu, esango diat noiz behar diaten hire laguntza —erantzun dio kapitainak. Komediatxoa eta gero, Manuelek mutil gazteari lagundu egin dio bizkarrean dakarren motxilarekin. Itsasargiko atetik sartu direnean, freskura sentitu du, lepotik behera, kanpoan bero egiten baitu. Altura handiko eraikuntza da itsasargia. Arraroa nolabait etxe arrunt batekin alderatuta. Barraskilo eskailera batek zaramatza beheko atetik hogeitamar metro gorago aurkitzen den itsasargira. Solairuz solairu gelak daude, apenas hamabost metro karratu bakoitza. Behean tramankuluak uzteko gela, bigarrenean sukaldea; eta hirugarrenean logela. Logelan, ohiko den bezala ohe bat, gau mahai bat, eta armairu bat. Logelaren alde batean, salbuespen gisa, teleskopio txiki bat, makina gauetako Anderren adiskide. Ander urduri dago ez baitaki non egingo duen lo. Aitak armairutik koltxoi bat eta manta batzuk atera ditu. Onbeharrez goiz lo egiteko gomendatu dio aitak hurrengo egunak luzeak izango direlako. —Biok koltxoi honetan egingo dugu lo. Zu leihora begira, eta ni atera, kontra bidean. Anderri zeharo polita egin zaio honela lo egitea. —Jakin ezazu txikitan, gure etxean nahiko oherik ez, eta osaba Iokin eta nik horrela egiten genuela lo, baten hankak bestearen buruaren alboan. Lehen eguna zoragarria izan da. Egunez lanik ez dagoenez arrantzatzera joan dira, ondoko irletako labarrak ikusi eta itsasaldeko txoriak aztertzera. Bigarren egunean babesean duen baratza zaindu eta itsasargiak nola funtzionatzen duen erakutsi dio. Hemengo tomateak eta porruak ez dira lehorrekoak bezalakoak. Soilik zainak, baina bestelako bost adina indartsuak. Hirugarren egunean Anderrek Nautilus bat harrapatu du. Egun osoa ur gazitan izan du, iluntze aldera berriro askatu duelarik. Anderrek mila bider amestu du itsasargiaren zaintzailea izatearekin. Eta oraingoan ere, loak horrela harrapatuko du, irribarre zabal bat ahoan duelarik. Josu Ostolaza Urola ikastola BHI

56


LEHIAKETA ALAIA PARTE HARTZEKO OHARRAK – Ikastolako ikasle guztiek parte har dezakete. – Galdera guztiei erantzuna eman behar zaie.

Erantzuten dutenen artean zozketa bat egingo da. Irabazleek bere saria Azkoitiko Amaitz edota Azpeitiko Pittinka dendetan izango dute eskuragarri.


TOKIZ KANPO. Margotu lerro bakoitzean tokiz kanpo dagoen elementua.


AMAITU ETA MARGOTU. Irakaslearen erretratua egiten hasi da Mikel, baina ez du amaitzeko astirik. Amaitu eta martogu marrazkia!


ITZALAK Luma koloretsuko txoria ikusi du Garbiñek kalean. Argazkia egin dio. Itzal hauetatik zein da txoriarena?

LABIRINTOA Goizero bezala, Mattin perretxiko bila joan da mendira, baina ez du ezer aurkitzen. Lagunduko al diozu?


BERDIN BERDINAK? Begiratu ondo bi marrazkiei eta inguratu borobil batez 10 ezberdintasunak.


A ZER-NOLAKO PIZZA! Bilatu pizza bat prestatzeko erabil daitezkeen zortzi osagairen izenak.


LOTU PUNTUAK Marrazkia amaitzeko, azken ukituak ematea falta zaio Anderri. Jarraitu zenbakien segida, marrazkia osatzeko eta margotu!


AURKITU IRUDIAN Marrazki handian ikusten al dituzu azpiko irudiak?


AZKOITIKO IKASTOLA XABIER MUNIBE HLHI


Gurpila gelditu gabe bideari segurtasunez ekin!


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.