Ikasten 117

Page 1

IKASTEN

117.

2 021 e k o a b e n d u a

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe NATURA BIZIRIK ERAKUSKETA

HAUSPOAKO ZALETASUN-TAILERRAK MARTXAN Osasuna eta kirola, Sormen tailerrak, Funky... eskaintza zabala da! UROLA IKASTOLA BHI

Azkoitia BHI “KULTURAZ BLAI” TXOKOA. LIBURU GOMENDIOAK, LEHIAKETAK ETA KULTURA AGENDA

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai BI ERAIKINETAN BERRIKUNTZAK

AZPEITIKO IKASTOLA

www.azpeitikoikastola.hezkuntza.net

zerbitzua eta lana euskaraz

www.azkoitikoikastolahlhi.hezkuntza.net

www.azkoitiabhi.hezkuntza.net


UROLA IKASTOLA BHI

DBH 1eko BIO-GEOko PROIEKTUA: ESPAZIOA, AZKEN MUGA


ikasten

SARRERA Ikasturtea joan, ikasturtea etorri, musukoak eta gelak gure egunerokotasunaren parte bihurtu dira, baina ez gara horregatik haietara ohitu. Izan ere, elkarren artean distantzia gordetzera behartuta gaude eta emozioak musukoen atzean ezkutatzera. Eta, noski, amesgaizto honek dirauen bitartean elkar babesteko behar-beharrezko diren neurri horiek errespetatuko ditugun arren, ezin gara, inolaz ere, horietara ohitu. Ezaguna dugu jada inguratzen gaituen ekaitza: iluna bezain beldurgarria da. Baina lehen ere nabigatu dugu olatu horietan. Itsumustuka hasi baginen ere, ezaguna dugu jada bidea. Eta zoriontzekoa da eskola-komunitatea osatzen dugun tripulazioko kide guztiok ekaitz honi aurre egiteko eginiko ahalegina. Marinel profesional bihurtuta gaude, bejondeigula! Oztopoak oztopo, elkarlana oinarri dugula bideari jarraitu behar diogu. Ez ditzala ekaitzak gure helburuak lausotu. Jarrai diezaiogun itsasargiari. Ez dago betiko irauten duen ekaitzik!

NON ZER

Urola Ikastola BHI

Arduradunak: XABIER MUNIBE, KARMELO ETXEGARAI,

BERRIAK Zuzendaritza taldeak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 2 “Aire Librean” saioak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 3 Euronet 50/50 _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 3 Ingeleseko gela berriak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 4 Mekanografia ikastaroa _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 4 Euskal Eskola Publikoaz harro! _ _ _ _ _ _ 5 HHko jolas aretoa_ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 5 Ingeleseko barnetegia_ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 5 Batxilergoko 2.mailakoak Epako eraikinean _ 6 Metodologien inguruko formazioa _ _ _ _ 6 Hauspoa 2021-2022 _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 7 Eskolako Agenda 30_ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 8 Marga Erauskin-i agurra _ _ _ _ _ _ _ _ _10 Ume eta Nerabeen Eskubideen Nazioarteko Eguna _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _10 Azpeitiko ikastola Karmelo Etxegarai HLHI berritzen _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _11 Lander Uria _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _12 Zig gelako bloga _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _12

PROTAGONISTAK Lourdes Jauregi, Maixabel Abaunz eta Miren Odriozola_ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _18 Sara Ariño _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _18

TALDEAK Harremonak saioak ikasleekin_ _ _ _ _ _ _13 2 urteko ikasleak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _14 Sukaldari apartak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _17 Surf ikastaroa _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _17

IBILALDIAK Ibilaldiak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _29

AZKOITIA BHI eta UROLA BHIko Guraso, ikasle eta irakasleak Diseinua eta maketazioa: FK kopistegia

EUSKARAREN TXOKOA Euskara hobetzen _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _19 Arnasgune tailerrak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _19 OSPAKIZUNAK Danborrada _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _20 Europako hizkuntzen zuhaitzak _ _ _ _ _ _21 Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna _ _ _22 San Martin Eguna_ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _24 Euskararen Eguna _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _25 GURASOEN TXOKOA Udaberri Guraso Elkartea _ _ _ _ _ _ _ _ _26 Zutarri Guraso Elkartea _ _ _ _ _ _ _ _ _ _28

EKOIZPENAK Ekoizpenak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _48

1 ikasten-117.indd 1

22/12/21 9:44


ikasten

Berriak

2021-2022 IKASTURTEKO

ZUZENDARITZA TALDEAK

AZPEITIKO IKASTOLA KARMELO ETXEGARAI HLHI

AZKOITIKO IKASTOLA XABIER MUNIBE HLHI

ZUZENDARIA: Mikel Olaizola Borda

ZUZENDARIA: Marijose Zubia

IKASKETA BURUA: Amaia Iturrioz Artolazabal

IKASKETA BURUA: Nerea Amilibia

IDAZKARIA: Maite Viquendi Odriozola

IDAZKARIA: Leire Otero

UROLA IKASTOLA BHI

AZKOITIA BHI

ZUZENDARIA: Maite Garcia

ZUZENDARIA: Amaia Aranzabal

IDAZKARIA: Joseba Larrañaga

IKASKETA BURUA: Goizane Arantzamenadi

IKASKETABURUA: Maitere Arotzena

BATXILERGOKO KOORDINATZAILEA: Cristina Fernandez

BATXILERGOKO KOORDINATZAILEA: Rocio del Castillo

IDAZKARIA: Amaia Zabaleta

2 ikasten-117.indd 2

22/12/21 9:44


ikasten

Berriak Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI

LH 4 “AIRE LIBREAN” SAIOAK Aurten, gure ordutegian “aire librea” deitzen den saioak martxan jarri ditugu. Hori dela eta, LH4.mailako ikasle eta irakasleak, saio horiek patioan egiten dituzte, irakurketa ozena, tertuliak eta testu laburpenak egiteko aprobetxatuz. Arnasa hartuz hobeto pentsatzen baita!!!

EURONET 50/50 XABIER MUNIBE IKASTOLAN Ikasturte honetan Euronet 50/50 Proiektuarekin jarraituko dugula kontatu nahi dizuegu. Europa mailan garatuta, Proiektu honek energia kontsumo arduratsua sustatzea du helburu, eta gaur egun, 13 herrialdetako 525 ikastetxeetan ezarri da eta emaitza arrakastatsuak eman ditu. Urola Erdia mailan, 3. Ikasturtea da ekimen hau martxan jarri dugula, guztira 9 ikastetxek eta 11 eraikinek parte hartzen dutelarik, lehen eta bigarren hezkuntzan. Metodologia hau aplikatuz, gure Ikastolan energia kontsumo arduratsua sustatu nahi dugu, ohitura egokiak hartuz eta energia kudeaketa hobetuz. Proiektua Udala eta Xabier Munibe ikastolaren artean sinatzen den konpromiso batean oinarritzen da, non Udalak gure ikastetxeari energia kontsumo arduratsua egiten eta aurrezkiak kalkulatzen laguntza eskainiko diola hitz ematen duen eta Ikastolak, bere partetik, lortutako aurrezkiak energia kontsumo arduratsua sustatzen jarraitzeko erabiliko dituela aitortzen duen. Proiektua aurrera eramateko eta berau bultzatzeko Energia Talde bat osatua dugu. Talde horrek iaz ere lan bikaina egin zuen, nahiz eta COVID-19aren aurkako protokoloak neurketa eta konparaketak zaildu, eta aurrezpenaren emaitzak ezin finkatu. Hala ere, eskola komunitate osoaren inplikazio ezinbestekotzat jotzen dugu, beraz, zuen etxeetan gaiari heltzera ere anima– tzen zaituztegu. Guztion arten, zaindu dezagun gure Planeta!

3 ikasten-117.indd 3

22/12/21 9:44


ikasten

Berriak

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI

Ikasturte honetan ingeleseko gela berriak sortzeko aukera izan dugu. Bata HHrako, bestea LHrako.

LH5. MAILAN MEKANOGRAFIA IKASTAROA Irailaren 20tik, 24ra, LH5. mailako ikasleek mekanografia ikastaro trinkoa jaso zuten. Gogoz aritu ziren eta atsegina egin zitzaien.

Orain tutoreekin jarraitzen dute teknikaz trebatzen eta ordenagailuan idazteko beharrezko izango dituzten ohitura onak sendotzen (postura egokia, behatzen posizioa, pantailari begiratzea eta ez teklatuari…).

4 ikasten-117.indd 4

22/12/21 9:44


ikasten

Berriak

Azkoitiko Xabier Munibe ikastolako irakasleak

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAZ HARRO! Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI

HHko aretoa

Hauxe da gure lankide den Nerea Bilbaok HHko irakasleekin egindako lan bikaina gure ikasleek jolasean goza dezaten.

INGELESEKO BARNETEGIA Hizkuntzan murgiltzeko egonaldien programa, hezkuntzako herri ikastetxeei zuzenduta dago, eta hauen helburua ikasleentzat hain ohikoak ez diren komunikazio harremanetan ingelesa erabiltzeko aukera gehiago izatea da. Aipatutako programa ingeles hizkuntzan murgiltzeko bost eguneko egonaldietan datza, barnetegi gisa. Aurten Xabier Munibeko 6.mailako ikasleek aukera izango dute martxoaren 28tik apirilaren 1era Lekaroz eta Urnietako barnetegietan astebetez ingeleseko hizkuntzan trebatzeko.

5 ikasten-117.indd 5

22/12/21 9:44


ikasten

Berriak

BATXILERGOKO 2. MAILAKOAK EPAKO ERAIKINEAN Urola Ikastola BHI 21-2022 ikasturte honetan, Urola Ikastola BHIko eraikina txiki gelditu zaigu. Horregatik, Batxilergoko bigarren mailako ikasleak Urola Kostako Helduen Eskolak Azpeitian duen egoi–

tzan ari dira eskolak jasotzen. Eraikina egoera berrira egokitu behar izan da eta oraindik hobetzeko hainbat alderdi dauden arren, badoaz lanak pixkanaka aurrera.

METODOLOGIEN INGURUKO FORMAZIOA Urola Ikastola BHI IRAKASLEAK METODOLOGIA BERRIETAN TREBATZEN Mundua eta gizartea aldatzen ari dira, eta hezkuntzak ezin du atzera gelditu. Horregatik, Urola Ikastola BHIko irakasle

guztiak metodologiaren inguruko formazio saioak egiten ari dira irailean ikasturtea hasi zenetik, eta lanketa horretan jarraituko dute ikasturte osoan. Azpeitiko San Agustin kulturgunean eginiko formazio saio horietan, irakasleak hausnarketa eta lanketa kolektiboa egiten ari dira ikastetxeko irakaskuntza metodologiaren inguruan. Irakasle bakoitzaren ezagutzetatik eta esperientzietatik abiatuta, etorkizuneko ikastetxearen bidea diseinatu da. Ezagutza eta bizipen indibidual horiek klaustroan partekatu dira eta egitasmo batzuk hautatu dira datozen hilabeteetan elkarlanean proiektu berrietan aritzeko. Aldaketarako lehen urratsak emanak daude, beraz!

6 ikasten-117.indd 6

22/12/21 9:44


ikasten

Berriak

HAUSPOA 2021-22 ZALETASUN TAILERRAK MARTXAN OSASUNA ETA KIROLA, SORMEN TAILERRAK, FUNKY... ESKAINTZA ZABALA DA!

Urola Ikastola BHI Ikasturtea martxan dago eta aurten ere gure artean Hauspoa programa dugu. Aurten betiko laguntzaz aparte (matematikako laguntza, ingeleseko laguntza...), zaletasun tailerrak ere izango dira. Hauek astelehenetik ostegunera izango dira ordu beteko iraupena izango dutelarik (15:15etik 16:15era). Tailer bakoitza maila jakin bati zuzendua dago, eta hauen helburu bakarra gauza berriak ikasteko aukera izatea, ondo pasatzea eta gozatzea da. Oraindik epea ez da itxi! Animatu eta izena eman!

ZALETASUN TAILERRAK

15:15-16:15

ASTELEHENA

ASTEARTEA

ASTEAZKENA

OSTEGUNA

Maker tailerra DBH 3 eta 4

Fisika eta kimika DBH 3 eta 4

Magia tailerra DBH osoa

Osasuna eta kirola DBH 1 eta 2

Sormen tailerra DBH osoa

Mekanografia DBH osoa

Euskal dantzal DBH osoa

Dantza modernoak DBH osoa

7 ikasten-117.indd 7

22/12/21 9:44


ikasten

Berriak

ESKOLAKO AGENDA 30 Urola Ikastola BHI HELBURUA

ESTATUKO V. CONFINT-A Gure ikastetxeko eta IRAES21 taldekoa den Jare Aguirrezabalagak ESTATUKO V. CONFINTean parte hartu zuen Guadarraman (Madril) urriaren 3tik 6ra bitartean. Bertan, Estatuko 68 ikastetxetako ikasleak elkartu ziren eta hainbat lanen artean, proposamenak egin zituzten gaur egun ingurumenaren

inguruan dauden arazo larriei aurre egiteko. Azkenik, Nazio Batuen Erakundera eramango den aldarrikapen bat ere adostu zuten. Eskerrik asko, Jare, ingurumenaren alde egin duzun lanagatik!

8 ikasten-117.indd 8

22/12/21 9:44


ikasten

Berriak IBAIALDE 2021 LEHIAKETA

Urola Ikastola BHI Ikastetxeko V. Ingurumenaren Egunean, ikastetxeko ikasleek Aztertu Programak antolatutako IBAIALDE 2021 lehiaketan hartu zuten parte, beraien marrazkiekin. Eta 2. kategorian (11-15 urte) gure ikaslea den Nora Aiertza izan da irabazlea. Sari-banaketa 2022ko otsailaren 19an izango da. Zorionak, Nora!

2021/2022ko ORDEZKARIAK DBH2

Urola Ikastola BHI

DBH3

2.Batxillerra DBH1

DBH4

1.Batxillerra

9 ikasten-117.indd 9

22/12/21 9:44


ikasten

Berriak

MARGA ERAUSKIN-I AGURRA Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI Haitzezko piramidearen alaba, Zaldibiarra, Etorri zinen gurera, Marga, Ile belzdun Kleopatra. Aurretik beste zenbait tokitan ere ibilia, Tartean Zestoa eta Oikia. Azpeitin hartu zenuen aspaldi tokia. Lan asko egina zara, Belaunaldi askoren Maistra, Irribarre bat beti aldean,

Solasaren artista. Lehen zikloa, erdi zikloa eta zuzendaritza. Doakizu hemendik gaur Ikastolako denon aitortza. Neguko egun hotzetan Ez zaitez gera etxean Zapatillak jantzi eta segi Tipi tapa ibilian, Baina gurekin ahantz ez zaitezen etorri kafetxoaren orduan.

AZAROAK 20

UME ETA NERABEEN ESKUBIDEEN NAZIOARTEKO EGUNA Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI-n Azaroak 20an, Haur eta Nerabeen Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatu dugu. Bi eraikinetan musika izan dugu sarrera irteeretan. “Zuekin”, “Giza eskubideak dira zure tresnarik onenak”, “Munduko Loreak” girotze abestiak entzun bitartean umeen eskubideen errepasoa egin dugu. 1. Berdintasunerako eskubidea, arraza, erlijioa edo nazionalitatea kontuan hartu ggabe.

2. Babes berezia jasotzeko eskubidea, fisikoki, mentalki eta sozialki osasuntsu eta libre haz daitezen. 3. Izen bat eta nazionalitate bat izateko eskubidea. 4. Elikadura, etxebizitza eta osasun-arreta egokia izateko eskubidea. 5. Urritu fisiko edo psikikoek hezkuntza eta arreta bereziak jasotzeko eskubidea. 6 Familiak eta gizarteak maitatua eta ulertua izateko eskubi6. d dea. 7 Doako hezkuntza baterako eskubidea. Ongi pasatzeko eta 7. j jolasteko eskubidea. 8 Arrisku-egoeratan arreta eta laguntza jasotzen lehenak 8. i izateko eskubidea. 9 Abandonatua eta lanean esplotatua ez izateko eskubidea. 9. 10. Munduko pertsona guztien arteko elkartasuna, adiskidetasuna eta justizia sustatzen duen hezkuntza jasotzeko eskubidea. Zaindu maite duzuen hori!!!

10 ikasten-117.indd 10

22/12/21 9:44


ikasten

Berriak Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI AZPEITIKO IKASTOLA KARMELO ETXEGARAI HLHI BERRITZEN margotu genituen.

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI-n 2021-22 ikasturtean hainbat berrikuntza ditugu bi eraikinetan (Euskal Herria kalekoan eta Perdillegi kalekoan).

Txalotzekoa gurekin lanean aritu ziren gurasoen partehar– tzeko borondatea. Astebetean Ikastola guztia goitik behera eraldatu genuen. Ikasturtean zehar ere Lanbide Heziketakoek ikasleekin erabiltzeko materialak gordetzeko altzariak egin zizkiguten eta horiei esker ere apalategiek txukundu ederra hartu zuten.

2020-21 ikasturtean Perdillegiko sukaldea berritzen hasi ginen eta ikasturte osoan lan handia burutu zuten aurtengorako dena prest izateko eta azkenean urriaren hasiera alderako bertan jaki goxoak sukal– datzeko aukera izan dute sukaldariek. Esan beharra dago, eginiko obrei esker punta-puntako tresneria jarri dela eta gera– tzen diren ikasle, begirale, eta sukaldariak poz-pozik daudela emaitzarekin.

Bestalde aipatu, familia batek bi urteko mugi gelarako egin dituen altzariak; ikasleak beraietan pozik ibiltzen dira gora eta behera aspertu ere egin gabe.

Bestalde, Lehen Hezkuntzako eraikinean ere kaldera berria jarri da. Horri esker energia gehiago aurresteko aukera izango dugu.

Baina gelak bakarrik ez! Udalaren laguntzari esker ere jolastoki barrua txukun txukun margotu zen uda partean.

Haur hezkuntzako eraikinari dago– kionez esan, iazko ikasturte amaieran irakasle eta gurasoek lan handia egin zutela. Hainbat urte metodologia berrian zentratuta gaude eta altzariak ere berritzeko unea iritsi zela erabaki genuen. Pixkanaka altzari berri batzuk sartzen hasiak ginen baina berrikuntza erabatekoa izatea adostu zen. 2020-21 ikasturte amaieran Astigarraga Kit-Linetik altzariak erosi, ikaslerik gabeko astean elkarlanean denak montatu eta gurasoei eginiko deialdiarekin ikastetxeko pareta guztiak

Baina dena ez da lana izan e? Deskantsurako parada ere izan zen. Jan-edanik gabe ezin indarrak hartu lanean jarraitzeko! Ikasturte amaieran gehiengoa egin zen arren, 21-22 ikasturte hasieran ikasle eta gurasoei harrera egiterako ikasgela guztiak prest izan behar ziren eta falta zitzaiguna lortu eta gelak apain-apain ipini genituen. Orain egunerokotasunean ikasleak poz-pozik dabil– tza bertan jolas, kantu, dantza egiten. Bazen premia eta orain jarrai dezagun orain arte bezalaxe tinko lanean!

11 ikasten-117.indd 11

22/12/21 9:44


ikasten

Berriak

LANDER URIA PRAKTIKETAN Azkotia BHIn Lander Uria, ZIG gelako ikaslea, praktikak egiten hasi da Azkoitiko institutuan. Atezaintzan, teknologia gelan, jange-

lan eta idazkaritzan laguntzen du. Praktikaldia azaroan hasi eta ekainean bukatuko du. Zorte on!

ZIG GELAKO BLOGA AZKOITIA BHI ZIG gelako Bloga egin dugu. Argazkiak jar– tzen ditugu jendeari erakusteko zer egiten dugun. Bloga ikusteko https://azkoitiabhi. hezkuntza.net sartu, zig bloga-ri eman eta sopresa! Espero dugu gustatzea.

12 ikasten-117.indd 12

22/12/21 9:44


ikasten

Taldeak

HARREMONAK SAIOAK IKASLEEKIN Urola Ikastola BHI Ikasturtea hastearekin batera, Harremonakeko hezitzaileekin saioak izan dituzte DBHko 3. mailako eta Batxilergoko 1. mailako ikasleek

DBHKO 3. MAILA Urteroko programari jarraituz, 6 orduz aritu gara 3. DBHko ikasleekin hezkidetzaren gaia ardatz hartuta. Lehen saioan talde osoa elkarrekin aritu gara lanean. Ondorengo bi saioetan neskak eta mutilak banatuta egin dugu lan. Nerabea gartsua eta bizi da. Gogoko du arrazoitzea eta eztabaidatzea. Askotan, neska-mutilen artean bereizketa handia antzeman daiteke, bakoitzak bere identitatea ziurtatzeko beharra identifikatuz. Horregatik garrantzitsua izan da neska mutilen artean lan bereiztua egitea, genero rolek desorekak eragiten baitituzte maiz talde barruko dinamiketan. Sexu bakoitzari dagokion lana potentziatzea izango da gakoa, genero roletatik askeago jokatzea ahalbidetuz. Neskekin landutako edukiak:

Mutilekin landutako edukiak:

• Indarkeria sexistaren prebentzioa.

• Mutil izatea: sexua eta generoa bereizi. Zer da naturala, zer da kulturala?

• Bizi dituzten diskriminazio eta indarkeria egoerak identi- • Mutil eredu nagusiaren osagaiak identifikatu eta bizi– tzan dakartzan ondorioak baloratu. fikatu eta aurre egiteko tresnak landu. • Mutil eredu nagusia eta indarkeria. Jasotako eta eragin• Norbere estimuaren lanketa, batez ere gorputz irudiaren dako indarkeriaz hausnartu. onarpena landuz. • Homofobia: nola mugatzen gaitu “maricon” hitzak? Zein • Maitasun erromantikoa ezbaian jarri, eredu honen kal-

gauza/jarrera debekatzen dizkigu?

teak ikusarazi.

• Mutil izateko beste aukerak: nola bizi elkarrekiko babesa? Beldurra? Zaintza…

• Nesken arteko konfiantza eta elkartasuna landu.

• Gizonak eta emakumeak: nola izan elkarren aliatu?

BATXILERGOKO 1. MAILA

hurbiltzea izan da gakoetako bat. Horretarako ligoteoaren gaia hartu dugu hizpide eta desioaz hitz egiteaz gain, mugak eta limiteak jartzen ikastearen garrantziaz aritu gara.

Batxilergoko 1. mailan 6 orduz aritu gara sexu-hezkuntza lantzen. Aurreneko eta azkeneko bi orduetan talde guztiek elkarrekin egin dugu lan. Orokorrean, saioan zehar, sexualitatearekiko barneratuta dugun eredu zurruna zalantzan jarri eta begirada zabaltzearekin batera aniztasunaren garrantzia azpimarratzea izan dugu helburu. Bestetik, gaia beren errealitatera jaistea eta beren egunerokotasunera

Tarteko bi orduetan aholkularitza saioa izan dugu. Banaka, binaka edo hirunaka edozein kezka, galdera planteatzeko eta elkarrekin irtenbideak aurkitzeko espazioa. Saioaren azken zatian, aholkularitzan atera diren zalantzak modu transbertsal batean lantzeari eman diogu arreta.

13 ikasten-117.indd 13

22/12/21 9:44


ikasten

Taldeak

BI URTEKO IKASLEAK Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI

HH 02A

HH 02B

GOIAN EZKERRETIK-ESKUINERA: Catalin Matei, Janitz, Aimar, Iker, Aiur, Jule, Ekai, Martina eta Niko. BEHEAN EZKERRETIK-ESKUINERA: Lina, Nerea, Alaia, Mohamed Salem, Xune, Aratz, Karla, Pol, Luka,Maialen eta Noa.

GOIAN EZKERRETIK-ESKUINERA: Thierno Ousmane, Iker, Noa, Peru, Maddi, Ximun, Malen S., Mattin, Eki, Ion. BEHEAN EZKERRETIK-ESKUINERA: Maia, Lur, Mohamed, Nile, Aiur, Malen B., Paule Markel, Fatima Zahara. / Irakaslea: Leire.

14 ikasten-117.indd 14

22/12/21 9:44


ikasten

Taldeak

GOIAN EZKERRETIK-ESKUINERA: Mariama, Iuri, Julen, Aiara, Maddi, Anet, Denis eta Daha.

HH 02C

ERDIAN EZKERRETIK-ESKUINERA: Belen, Nora, Kaiet, Jule, Nahia, Enara, Luka eta Bayam. BEHEAN EZKERRETIK-ESKUINERA: Auritz, Noah, Mattin eta Ahetz.

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI

15 ikasten-117.indd 15

22/12/21 9:44


ikasten

Taldeak

1915ean ERAIKIA 16 ikasten-117.indd 16

22/12/21 9:44


ikasten

Taldeak

SUKALDARI APARTAK! Azkoitia BHI

Hauspoa proiektuaren baitan, ikasketa-errefortzuez gain, Azkoitia BHIko ikasleei hainbat tailer eskaini ohi zaizkie beraien zaletasun eta interesen araberako gaitasunak gara ditzaten. COVID dela eta, tailerrok ikasturte bateko etenaldia izan dute; baina aurten berreskuratu egin da ekimena, eta gogo onez hartu dituzte ikasleek tailerren dinamika. Horrela, beste batzuen artean, oinarrizko sukaldaritza ikastaroa jarri dute martxan ostegunetan. Tailerrak arrakasta handia izan du, berrogei ikasle inguruk eman dute izena eta hiru taldetan banatuta elkartzen dira. Gogotsu batzen dira Elkarguneko sukaldean; eta bertan, besteak beste, patata-tortilla, enpanadillak, natillak, arroz-esnea, dilistak, penka beteak, eta abar prestatzen ikasiko dute. Hiruhileko bakoitzean bina saio eskainiko zaie talde bakoitzari; horre-

la, oinarrizko osagarriekin etxean beraien kabuz bakarrik prestatzeko moduko platerak landuko dituzte. Sukaldari apartak ditugu gurean!

SURF IKASTAROA Azkoitia BHI

Joan den urriaren 15 eta 18an Zarautza joan ginen surfa praktikatzera. Batzuk aurretik srufean ibiliak baziren ere, beste hainbatentzat lehen aldia izan zen. Bertan, Moor surf eskolakoek arreta paregabea eskaini ziguten eta, nahiz eta ordu eta erdiko ikastaroa soilik izan, olatu batzuk

hartzeko aukera ere izan genuen. Uda aspaldi pasata, ura hotz xamarra zegoen, baina hori ez zen izan ikastaroaren ondoren bainujantzitan itsasoan ez banatzearen aitzakia. Biharamuneko eztularekin nabaritu genuen bai, ordea, uraren hoztasuna!

17 ikasten-117.indd 17

22/12/21 9:44


ikasten

Protagonistak

LOURDES JAUREGI, MAIXABEL ABAUNZ ETA MIREN ODRIOZOLA Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI

Egin duzue ibilbide bat oparo bezain zabala ikasleentzat zeinen goxoa izan den zuen magala kide guztioi iritsi zaigu zuen grinaren itzala erein duzuen haziak bere bidea egin dezala orain bizitzaz goza (e)zazue zinez merezi bezala. Doinua: Azken arnasa eman nahi nuke

SARA ARIÑO Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI Urte luzetan Ikaskirolen zutabea izan zara ospakizun ta jaialdietan beti eskutan kamara une ederrak grabatu eta gorde gabe ezin laga zu eskolako parte izatea plazer handia izan da eskerrik asko guztiagatik bihotz-bihotzetik Sara!

18 ikasten-117.indd 18

22/12/21 9:44


ikasten

Euskararen txokoa

EUSKARA HOBETZEN

Urola Ikastola BHI

*Ake..., *Si..., *Asike..., *Jake..., *Eske... Gaztelaniatik hartutako esapide horiek zabaldu egin dira euskaldunon artean. Saiatuko gara saihesten. ESAPIDE OKERRAK

ESAPIDE ZUZENAK

Ake bai asmatu!

Baietz asmatu!

Eske gurekin gustura dabiltza.

Gurekin gustura dabiltza eta.

Ez du merezi; eske garestiegia da.

Ez du merezi; izan ere, garestiegia da.

Nolatan ez da etorri? Eske lan handia zeukan.

Nolatan ez da etorri? Lan handia zeukan eta.

Ez dakizu, asike isildu.

Ez dakizu, eta isildu! Ez dakizu; beraz, isildu!

Esertzeko? Si eserita nago! Beti niri esan behar di- Esertzeko? Eserita nago eta! Beti niri esan dazu? behar didazu? Aber noiz egoten garen elkarrekin!

Ea noiz egoten garen elkarrekin!

ARNASGUNE TAILERRAK UEMAREN ESKUTIK 2021eko urrian Azpeitiko Urola Ikastolako BHI zentroan arnasguneen tailerra eman zuen UEMAk. Tailerraren hartzaileak batxilergoko bigarren mailan dabiltzan ikasle guztiak izan ziren, guztira lau talde. Gela bakoitzak ordu eta erdiko bi saio jaso zituen, hiru ordu guztira. Ekimen honek UEMAk udalerri euskaldunetan eragiteko daukan nahiari erantzuten dio, eta lantzen ari den HEDATU hezkuntza proiektu integralaren parte da. Mankomunitateak garrantzizkotzat jotzen du herritarrak ahalduntzea eta, norabide horretan, baliabideak jartzen ari da hainbat bide jorratzeko, horien artean, hezkun– tzarena da esparru estrategikoetako bat eta hor kokatzen da UEMAk batxilergoko ikasleentzako duen eskaintza. Azpeitiko Urola Ikastolako BHI zentroan zazpigarren aldiz eskaini du UEMAk tailerra.

euskadunetako herriek daukaten lidergo natural horren kontzientzia hartzea.

Tailerraren bidez landu nahi izan den helburu nagusia zera da: udalerri euskaldunek euskararen normalizazioan duten funtzio garrantzitsua azpimarratzea eta zeregin horren protagonista bihurtzea; hau da, ikasleek udalerri

Saioaren amaieran ikasleei asebetetze inkesta betetzeko eskatu zitzaien eta, urtero moduan, aurten ere Azpeitiko Urola Ikastola BHI institutuko ikasgeletan lortutako emaitzak positiboak izan dira.

19 ikasten-117.indd 19

22/12/21 9:44


ikasten

Ospakizunak

DANBORRADA Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI Xabier Munibe ikastolako San Andres eguneko danborrada ospatu dugu aurten. Eguraldiak ez digu lagundu, baina ekintza polita ikusi ahal izan da. Ikasle guztiak danborrak gogoz astindu dituzte!

20 ikasten-117.indd 20

22/12/21 9:44


Ospakizunak

ikasten

EUROPAKO HIZKUNTZEN ZUHAITZAK Azkoitia BHI Aurten, irailaren 26ko Hizkuntzen Europako Egunaren atarian, DBH1eko ikasleok hizkuntzen zuhaitz genealogikoak egin ditugu, eta hirugarren solairuko horman jarri dituzte ikusgai. Ekimen horrekin, azalera atera nahi izan dugu gure ikastetxean eta Europa osoan dugun hizkuntza-aniztasuna. Proiektua gela guztien artean egin genuen ingeleseko klaseetan. 1A eta 1B taldeek ekin zioten lanari, kartulinetan zuhaitzak marraztu eta moztuz. Horren ondoren, 1E gelakoek horma-paper erraldoi bat jarri zuten hirugarren solairuko korridorean, eta hantxe jarri zituzten zuhaitzak. 1D taldeak, berriz, hizkuntza-familien izenak ordenagailuz idatzi, inprimatu eta horman itsatsi zituen. Azkenik, 1C gelakoek hizkuntzen izenak idatzi, inprimatu eta beren tokian kokatu zituzten. Lan horren emaitza oso koloretsu eta adierazgarri gelditu da DBH1 eta 2koen solairuan.

21 ikasten-117.indd 21

22/12/21 9:44


ikasten

Ospakizunak

EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA DESAGERRARAZTEKO NAZIOARTEKO EGUNA Urola Ikastola BHI Azaroak 25ean Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna izan genuen. Izan ere, emakumeok han eta hemen pairatzen ditugun indarkeria matxista mota guztiak identifikatu eta borrokatu beharra dago oraindik. Urola Ikastola BHIko kideok argi daukagu guztiona dela indarkeria horrekin amaitzeko ardura. Hezkuntza emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko tresna esanguratsua da. Besteak beste, Euskal hezkuntzasistemarako planak (Hezkidetza II. Plana, berdintasunaren eta tratu onaren bidean), hezkidetzaren zortzi zutabeak formulatzen ditu, eta horietako bat “Emakumeen aurkako indarkeria prebenitzea eta indarkeria kasuetan esku hartzea” da. Azaroak 25ean, indarkeria matxista salatzeko erabiltzen den puntu lila soinean jartzera animatu zen hainbat ikasle eta irakasle. Bestalde, urtero bezala, DBH 3ko autoantolaketako ikasleek egun honen inguruko aurkezpen bat egin zuten ikasgela guztietan.

22 ikasten-117.indd 22

22/12/21 9:44


Ospakizunak

ikasten

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI Gaur, azaroaren 25a, urtero bezala EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIAREN AURKAKO EGUNA ospatu dugu ikastolan. Txiki eta handi, guztiok hartu dugu parte ekintzetan eta gure aletxoa gehitu nahi izan dugu egun honetan.

23 ikasten-117.indd 23

22/12/21 9:44


ikasten

Ospakizunak

SAN MARTIN EGUNA Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI

TXIKIENEK IKASTETXEAN BERTAN TIRA ZIOTEN KANPAIARI

24 ikasten-117.indd 24

22/12/21 9:44


ikasten

Ospakizunak

EUSKARAREN EGUNA Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI Gaur, abenduaren 3a, Euskararen Eguna ospatu dugu

OLINPIADA TXIKIAK XABIER MUNIBEN LH5. eta 6. mailako ikasleak herri jolasetan aritu dira goizean eta arra– tsaldean, “Tess eta ni” filma ikusi dute Baztartxo antzokian.

MAGIA IKUSKIZUNA

HARRI JASOTZAILEA LH3. eta 4. mailako ikasleak, Ainhoa “Tutu”ren saio bikaina izan dute eta hain gurea den harri jasotze kirolari buruzko hainbat kontuz gozatu dute.

LH 1. eta 2. mailakoak, magia ikuskizun bikaina izan dute “Iago Magoa”ren eskutik.

“EKAINTXOU”REN IKUSKIZUNA HHN Ikastolako txikienak irribarre ugari egin dute pailazo alaiaren txantxekin. Egun ederra pasa dugu guztiok!

25 ikasten-117.indd 25

22/12/21 9:44


ikasten

Gurasoen Txokoa

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI 2021-2022 IKASTURTEKO GURASO ELKARTEKO BATZARKIDEAK Guraso Elkarteko Batzordea HH eta LHko 8 gurasoez osatuta dago. Urtero 4 kide aldatzen dira, eta 2021-202 ikasturtean ere horrela egin da.

Sartutako partaide berriak: • Amaia Luzarraga • Maitane Ibarguren • Olga Machio • Ainize Bengoetxea

2020-2021 ikasturtetik jarraitzen dutenak: • Aitziber Juaristi • Nerea Zubizarreta • Aitor Larrañaga • Itsaso Mendizabal Esan, Xabier Munibe Ikastolako edozein gurasok iradokizun, zalantza, edo ekarpenik balu, Guraso Elkarteko Batzordera zuzendu ahal izango duela. Harremanetarako honako helbide elektronikoa erabiliz, udaberriige@gmail.com. Bestalde, webgune berria ere martxan dago, https://xabiermunibegurasoak.eus

26 ikasten-117.indd 26

22/12/21 9:44


ikasten

Gurasoen Txokoa ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK, ESKOLA KIROLA, MENDI IRTEERAK ETA BITARTEKO ZAINTZA BERRIZ MARTXAN Pandemia egoera aldatu denez eta indarrean dauden protokoloak kontuan hartuz, aurtengo ikasturtean normaltasunerako pausua eman da, aurretik ere guraso elkarteak kudeatzen zituen ekintzak berriz martxan jarriz. Hurrengo bi tauletan ESKOLA KIROLA eta ATLETISMOko ordutegiak ikus daitezke:

ESKOLA KIROLA: ASTELEHENA ASTEARTEA

ASTEAZKENA OSTEGUNA

17:15-18-15

LH3

LH4

LH3

18:15-19:15

LH6

LH5

LH6

LH5

OSTIRALA LH4

ATLETISMO: ASTELEHENA ASTEARTEA

ASTEAZKENA OSTEGUNA

17:15-18-15

X

X

18:15-19:15

X

X

OSTIRALA

Ikasturte honetan egingo diren MENDI IRTEEREN EGUTEGIA ondorengoa da:

IBILBIDEA

DATA

Santa Barbara-Trekutz-Irimo-Santa Barbara

Azaroak 14

Elosu-Irukurutzeta-Sargute-Azkarate

Urtarrilak 16

Epelde-Oleta-Samiño-Epelde

Martxoak 6

Zorrozpe-Kakute-Zorrozpe

Maiatzak 1 (KAKUTEKO EGUNA)

27 ikasten-117.indd 27

22/12/21 9:44


ikasten

Gurasoen Txokoa

ZUTARRI Guraso Elkartea Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI ZUTARRI GURASO ELKARTEA ETA AZPEITIKO IKASTOLA KARMELO ETXEGARAIKO ZUZENDARITZA TALDE BERRIA ELKARLANEAN, GEROA ERAIKIZ Kaixo, bazkideok! 2021eko urriaren 15ean egin zen Batzar Orokorrean onartuak izan ondoren, ondorengo kideok osatzen dugu Zutarri Guraso Elkartea: Lehendakaria: Aloña Larrañaga Urdalleta Lehendakariordea: Kepa Bastida Sasiain Idazkaria: Jesus Maria Mugica Landa Diruzaina: Maite Martinez Sorozabal Batzordekideak: Ainara Ugartemendia Tapia, Nerea Alday Garate, Izaskun Maite Lizarralde Arregi, Ainize Bikendi Odriozola, Irune Alberdi Ayerdi, Maite Juaristi Azkue, Itxaso Rodriguez Urbieta eta Onintza Aguirregabiria Odria. Teknikaria: Iñaki Aizpuru Urdalleta Zutarri Guraso Elkartetik adierazi nahi dizuegu, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko zuzendaritza talde berriarekin lankidetza funtsezkoa ikusten dugula eta proiektuetan aktiboki parte hartzera bultzatu nahi zaituztegula. Modu horretan, ikasleei eta familiei zuzendutako jarduera ezberdinak kudeatzeko aukera bikaina izango dugu. Elkarlanean eta norabide berean lana eginez, bide ezberdinak jorratu nahiko genituzke, hala nola: gurasoei eta tutoreei laguntza emanez seme-alaben edo tutelatuen hezkuntzan; zentruaren hezkuntza jardueretan parte har– tzera lagunduz; zentroko kudeaketan gurasoen eskuhartzea sustatuz; gurasoei aholkua emanez zentroko kontrolean; kudeaketan parte hartzeko dituzuen eskubideak azalduz; eskolako kontseiluetan gurasoen ordezkaritza eta parte

hartzea bultzatuz; zentroari atxikita dauden herrietako gurasoei parte hartze aktiboa eskatuz; eta beste guraso elkarteekin eta federazioekin lankidetza bilatuz, eta abar. Datozen lau urteetan, zuzendaritza talde berriaren bidelagun izanik, bere baitan hainbat ezaugarri aintzat hartuko dituen Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai eraikitzen jarraitzeko apustu garbia egin dugu: besteak beste, zentro anitza izango dena, desberdintasunak egokitzen dituena, ez diskriminatzailea, aukera-berdintasunaren betearazlea, ikasleen arteko ezberdintasunen integratzailea eta inguruko berezitasunak kontuan hartuko dituena. Arestian aipatutakoak guztion artean lortu nahi ditugulako, helarazi zuen proposamenak zein iradokizunak ondorengo helbidera: zutarri.ge@gmail.com Besterik gabe, aurrerantzean elkarren berri izango dugula adierazita agurtzen gara. Zutarri Guraso Elkartea.

Lorea Auzoa • Tolosa Etorbidea, 107 • Tel. 943 21 82 11 • 20009 DONOSTIA 28 ikasten-117.indd 28

22/12/21 9:44


ikasten

Ibilaldiak

HH 04 Azpeitia

LOIOLAN UDAZKENAZ GOZATUZ

Urriaren 21ean Loiolara joan ginen udazkenaz gozatzera. Bidean antzarrak, behorrak, izugarrizko panpanoak, erramua, e.a. ikusi genituen. Iritsi ginenean, errekatxoa ikusi genuen ezkerrean eta zelaiak hostoz beterik aurrean. A zer edertasuna !

maiketakoa egin eta atsedentxo bat hartu ondoren haritzaren azpira hurbildu ginen kimututako ezkurrak jasotzeko asmoz eta... Bai jaso ere ! Asko aurkitu genituen gero ikastolan landatzeko helburuarekin. Amaiera emateko, hostoak jaurti genituen eta pozik sentitu ginen. A zer hosto festa !

Oso gustura ibili ginen orbeletan jolasean: adartxoekin, xomorroak ikusten...Udazkeneko altxorrak ere topatu genituen: zuhaitzen haziak, hosto bereziak, harri politak... Ha-

Gora udazkena!

29 ikasten-117.indd 29

22/12/21 9:44


ikasten HH 05 Azpeitia

Ibilaldiak

IRTEERA HERRIAN ZEHAR

Asteartetan, Azpeitian azoka eguna dela jakinda, herrirantz bueltatxo bat ematera joan ginen. Azokatik pasa, bertako giroa eta postu desberdinak ikusi genituen. Plazan zeuden herritarrak, zeharo poztu ziren gure neska mutilak bertan ikusteaz, eta elkar agurtu ondoren, Frontoi txiki eta San Agustineko parkera joan ginen. Bertan, jolastu, hamaiketakoa egin eta Ikastolara bueltatu ginen. Goiz aparta pasa genuen!

30 ikasten-117.indd 30

22/12/21 9:44


ikasten

Ibilaldiak

LH 1. zikloa Azpeitia

TXOTXONGILOAK IKUSTEN

2021eko azaroaren 2an txotxongiloen erakusketa ikusi genuen. Argazkian 1. zikloko Txindoki taldea ageri da. Hainbat material desberdinez sortutako panpinak ikusi genituen. Irudimen eta lan handiz egindako ia 20 txotxongilo inguru behatzeko aukera izan genuen. Ederki pasa genuen! Txindoki, LH 1. zikloa

31 ikasten-117.indd 31

22/12/21 9:44


ikasten LH 2. zikloa Azpeitia

Ibilaldiak

TALDE BAKOITZA BERE ZUHAITZ BILA

Hau ikasturte honetako iraileko goiz batean gertatu zen… Eguraldi ederra zegoen, zerua urdin eta eguzkiak dizdira egiten zuen. Azpeitiko ikastola Karmelo Etxegaraiko 2.zikloko talde guztiak irteera genuen, denok norbere taldearen zuhaitza ikustera joan behar genuen: altzifrea, hagina, astigarra, haltza, izeia, ezkia, akazia eta ametza.

Bederatziak aldera abiatu ginen denok ikastolatik Loiola aldera. Igerileku aurretik pasa eta aurrera gindoazela, zerbait arraroa ikusi genuen: udaltzainak pasoa isten ari ziren eta suhiltzaileak bertara iristen ari ziren… Udaltzain bat guregana gerturatzen zihoan bitartean keinuka ari zitzaigun. -Atzera! Atzera! Ez hurbildu hona! Alde!... Beraz, buelta erdia eman eta igerilekura berriro…Han bidea zeharkatu genuen eta ibaiaren contra dagoen bidetxotik iritsi ginen Loiolara.

AMETZA

ALTZIFREA

Bidean zehar talde bakoitzak berari zegokion zuhaitza j aurkitzen joan zen eta argazkiak ere atera geniL tuen. Loiolako parkean era aurkitu ASTIGA RRA genituen, urte asko zituztenak bakoitza bere txartel e guzti. eta Z gertatu zen jakin nahiZer ko duzue, ba Salbe auzoan ob obratan ari ziren eta “kutxara” batek deskuidoz gas odi bat zulatu zuen. Gasa alde egih zen eta oso arriskutsua ten hasi Z zen. Zorionez ez zen ezer larrige rik gertatu eta zauriturik ere ez z izan. omen zen

EZKIA

Ez zaigu ez goiz hura piska batean ahaztuko!

HAGINA

HALTZ

A

2. zikloko Altzifrea- Akazia Ametza- Astigarra – Ezkia- Hagina- Haltza- Izeia taldeak.

AKAZIA

IZEIA

32 ikasten-117.indd 32

22/12/21 9:44


ikasten

Ibilaldiak

LH 2. zikloa Azpeitia

IRAKURZALETASUNA SUSTATUZ, UDAL LIBURUTEGIRA BISITALDIA

Kaixo lagunok! Gu bigarren zikloko ikasleak gara eta gure irakasleak esaten duen moduan, irakurketa eta idazketa barneratzeko mailatan gaude. Irakurketari garrantzia haundia ematen diogu eta horretarako, guk gustora irakurtzeko, Udal Liburutegira joan ginen, bertan dauden liburuak ikusi eta bakoitzak, bere gustoko liburua aukeratuz. Irakasleen eta gurasoen nahia, guk ikasleok irakurtzea bada, bakoitzak bere intereseko liburua aukeratzea ezin besteakoa da, gustora irakurriz sor– tzen bait da irakurzaletasuna.

zizkiguten. Guretako batzuk, liburutegiko txartelik ez zuten eta bertan datuak eman eta txartelak egiteko aukera izan zuten. Oso jator egon ziren, guri kaso eginez. Eskerrik asko, oso gustora egon ginen!!!!

Bertan dauden liburuzainek, gure adineko liburuak nun dauden adierazi ziguten eta, bitartean, aholku batzuk ere esan

LH 2. zikloa Azpeitia

TXOTXONGILO ERAKUSKETA

Aurten ere izan gara Corradoren txotxongiloak ikusi eta bere trebeziaz gozatzen. Txotxongiloak egiteko material eta teknika ugari erakutsi digu. Panpinak egin ondoren mugitu ahal izateko zenbat trikimailu egin behar den ere ikusteko aukera izan dugu. Bejondeizula Corrado!!!

33 ikasten-117.indd 33

22/12/21 9:44


ikasten LH 2. zikloa Azpeitia

Ibilaldiak

EKOETXEKO EKINTZA

URA ETA HONDAKINAK

Urriaren 6,7,8 eta 9an 2.zikloko ikasleak Ekoetxera bisita egin zuten. Bertan uraren erabilerari eta hondakinei buruko tailerrak izan zituzten. Urari buruzko saioan, non eta zertarako erabiltzen den etxean, ikastetxean edota kalean aritu ziren hainbat jardueren bitartez. Hondakinei buruzko ekintzari dagokionez, zabor gutxiago sortzeko aukera ezberdinak ezagutu ziren: murrizketa, birziklapena eta berrerabilpena. Oro har, ikasleak parte hartzaile egon ziren eta gure ingurua zaintzaren garrantzantziaz jabetzeko aukera izan zuten.

34 ikasten-117.indd 34

22/12/21 9:44


ikasten

Ibilaldiak

LH 3. zikloa Azpeitia

AÑORGA-ASTIGARRAGA irteera

Azaroaren erdialdean, autobusa hartu eta Añorgara abiatu ginen. Bertan, Rezola museoa ikusi genuen gida batekin. Honek zementuaren berezitasunak azaldu zizkigun eta zenbait esperimentu egin genituen. Kamiseta bat ere oparitu ziguten. Hamaiketakoa jan eta gero, zementuzko eskultura bat egin genuen eta tenperaz margotu. Guretzako zen eta ze gustura ekarri genuen etxera. Bazkalondoren, Astigarragara joan ginen. Sagarrondo pila zeuden eta inguruan pasiera bat eginez kiski izeneko makilarekin sagarrak bildu genituen. Egurrezko taula batean ipini eta bi makilarekin matxakatu genituen. Trabiesa tresnan ipini genituen sagarrak eta bueltak emanez zukua atera genien. Nahi zuenak dastatzeko aukera izan zuen. A zelako goxoa zegoen!!

35 ikasten-117.indd 35

22/12/21 9:44


ikasten Azkoitia

Ibilaldiak

LAGUNTZA GELA

SANTA KRUTZERA LANDAREAK EROSTERA Urriak 19an hezitzaileak laguntza gelako bi ikasleekin Santa Kutz baserrira joan ziren landareak erostera. Liernik aholkatutako landare polit batzuk erosi genituen. Arratsalde ederra pasatu genuen.

HH 03 Azkoitia

PARKEAN HH03ko lagunek udazkeneko zuhaitzak, hostoak eta eguraldi bikainaz aprobetxatuz irteera egin dugu. Kaletan zehar ibili ondoren parke estalira iritsi gara, hau poza!! Gustura ibili gara, bi parke erabili ditugu eta inguruko belardiak ere. Hamaiketakoa jan eta berriz ikastetxera itzuli gara bazkal– tzeko irrikaz. Ze ondo pasa dugun!!!

36 ikasten-117.indd 36

22/12/21 9:44


ikasten

Ibilaldiak

HH 04 Azkoitia

ATAUNGO BARANDIARAN MUSEOAN

Proiektuarekin lotuta azaroaren 12an, Ataungo Barandiaran museora joan ginen. Bertan pertsonaia mitologikoak hobeto ezagutzeko aukera izan genuen, errota bisitatu eta baita Tartalo eta San Martin Txikiren antzerki zoragarria ikustekoa ere. Ondoren tripa ederki bete genuen motxilan eraman genuen bazkari ederrarekin eta parkean eta frontoian jolastu ondoren autobusez etxera bueltatu ginen.

37 ikasten-117.indd 37

22/12/21 9:44


ikasten HH 05 Azkoitia

Ibilaldiak

AQUARIUM-ORIO

Bost urtekoak itsasoari buruzko proiektuarekin lotuta aquariumera irteera egin genuen eta ondoren Oriora bazkaltzera joan ginen.

38 ikasten-117.indd 38

22/12/21 9:44


ikasten

Ibilaldiak

LH 1. maila Azkoitia

HOSTOAK JASOTZEN

Eguraldiak lagun, urriaren 19an, LH 1.mailakoak kalean zehar eta parkean hostoak jasotzen ibili ginen, gero, eskulan polit bat egiteko asmoz. Hostoak jaso ondoren, parkean jolasteko aukera ere izan genuen. Benetan arratsalde polita!!!

LH 1. maila Azkoitia

IPINTZAKO PARKEAN

Irailaren 24an, Xabier Munibeko LH1koak eguraldi eguzkitsua aprobetxatuz Ipintzako parkera joan ginen goiz pasa. Jolas ezberdinetan aritu ginen, ondoren hamaiketako ederra egin eta pozik bueltatu ginen ikastolara.

39 ikasten-117.indd 39

22/12/21 9:44


ikasten

Ibilaldiak

LH 2. maila Azkoitia

URA

Ura proiektuarekin lotuta, Xabier Munibe ikastolako LH2. mailakoak, azaroaren 9an, Donostiara egin genuen bidaia paregabea. Goizeko bederatzietan Azkoitiatik autobusez atera ginen. Donostiara iritsi bezain laister batzuk Aquariumean sartu bitartean besteak Paseo Berritik ibili ginen.

buelta ederra eman genuen musika eta guzti. Santa Klara uhartera hurbildu ginen bazkaltzera. Berriz barkua hartu eta gero, autobusa Azkoitiarantz.

Eguerdian berriz, portuan barkua hartu eta bahian zehar

Ahaztuko ez dugun txangoa!!!

Poz-pozik eta nekatuta itzuli ginen.

40 ikasten-117.indd 40

22/12/21 9:44


ikasten

Ibilaldiak

LH 2. 3. zikloa maila Azkoitia

BASONDON Ostiral goizean autobusa hartu eta Basondora abiatu ginen. Iritsi eta berehala hamaiketakoa egin genuen. Ondoren, monitoreekin taldetan jarri eta animaliak ikusten hasi ginen. Lehenbizi etxabereak ikusi genituen: astoak, txerriak, ardiak, oiloak…. eta gero animalia basatiak: otsoa, arranoa, ontza, orkatza, katamotza …. Animaliak ukitzen ere utzi ziguten bukaeran. Nolako ezkatak zituzten narrastiak!! Eguardian, eguraldi txarra egiten zuenez, Kortezubiko frontoira joan ginen bazkaldu eta bertan jolastera. Laurak aldera bueltan Azkoitira. Oso ondo pasatu genuen.

LH 4. maila Azkoitia

INAZIOTAR BIDEA EGITEN

LH4. mailako ikasle eta irakasleak, eguraldia lagun genuela, Azpeiti aldera abiatu ginen Loiolako bidea hartuta. Gelan, proiektuarekin lotutako testu bat irakurri ondoren, ibilbidea egitea erabaki genuen.

Loiolako Ignazioren etxea barrutik ezagutu genuen eta Loiolako Santutegia ikustera ere sartu ginen. Kupula ikaragarria zela iruditu zitzaigun. Nekatu xamar iritsi ginen ikastolara, baina egun ederra pasatu genuen!!!

41 ikasten-117.indd 41

22/12/21 9:44


ikasten

LH 6. maila Azkoitia

Ibilaldiak

MENDEXAKO ABENTURA PARKEA

Urriaren bukaeran autobusa hartu eta umore onez eta gogoz abiatu ginen LH6.mailakoak Mendexako Abentura parkera. Mendexako herriaren gainkaldean, itsasoari begira, tirolinaz jositako zuhaitz adarren artean, alde batetik bestera gozamen ederra hartu genuen guztiok. Zirkuito laranja, arroxa, berdea, gorria, urdina... A ze gozamena hartu genuena!!!

42 ikasten-117.indd 42

22/12/21 9:44


ikasten

Ibilaldiak

LH 5. maila Azkoitia

URDAIBAIKO PADURAN

Eguraldia lagun, hamaiketakoa egin ostean Urdaibaiko padurako paisaiaz gozatzearekin bat, biosfera erreserba bat zer den ezagutzeko aukera izan genuen. Bertan, paduran bizi diren espezieak behatu, beraien artean eta inguruarekiko dituzten harremanak ezagutu eta bakoitzaren moldaerak begiztatu genituen. Bazkal ondoren, mundial pasatu genuen Ekoetxeko jolas parkean, elkarrekin, olgatuz!!!

43 ikasten-117.indd 43

22/12/21 9:44


ikasten

Ibilaldiak

LH 5. maila Azkoitia LH5. mailakoak Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Jaialdian TOPICen, Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiaren 39. edizioara joan ginen Xabier Munibe ikastolako LH 5. mailako ikasleok. Egun paregabea pasa genuen, benetan ikuskizun ederrak bezain harrigarriak ikusi genituen. Errepikatzeko moduko bizipena.

1. Batxilergoa Azpeitia

ALGORRIKO IRTEERA

Batxilergoko 1.mailako Biologia eta Geologiako ikasleak Zumaian izan ziren, Euskal Herriko historia geologikoa eta bertako Flyscha aztertzen. Hasteko, Algorriko Interpretazio Zentrora abiatu ziren, bertan harri eta fosil desberdinak ikusi eta aztertu zituzten. Ondoren, bisita gidatu baten bidez, flyscha hobeto ezagutzeko aukera izan zuten. Irteera honetan, Azterkosta lehiaketan parte hartzeko argazkiak ere atera zituzten. Egun polita izan zen!

44 ikasten-117.indd 44

22/12/21 9:44


ikasten

Ibilaldiak

2. Batxilergoa Azpeitia

AZPEITIKO HARRESI, PORTALE, KALE ETA JAUREGIEN IZENA ETA IZANA

Dozena bat pasatxo gazteren lerdenak eta haien algarek ikusmin apur bat sortu zuten urriaren 7ko goizean alde zaharrean mandaturen bat egitera atera edo eguneko estraineko kafeaz gozatzen ari zirenen artean. Azpeitiko alde zaharrean dauden ondare artistikoaren zenbait ale behatu eta aztertzera irten ziren kalera. Ikasturte hasiera zen, BATX 2. mailako ARTEAREN HISTORIA ikasgaiko ikasleok ikasgelatik kalera egin nahi izan genuen. “Hik heuk egin” metodoa aplikatzea erabaki genuenez ibilbidea osatzeko, gida

lana ikasleok egin genuen txandaka. Horrek lanaren planifikazioa, dokumentatzea, edo kalean azalpenak emateko egonarria eskatzen ditu. Eta lan horiek erdizka geneuzkan eginak. Emaitzari buruz zer esan... tira, juxtukoa izan zen, baina nahikoa ikasturte hasiera izateko. Barre pixka bat egin, eta zenbait elementu arkitektoniko ongi identifikatzeko gai izan ginen behintzat. Hobetzeko asmo sendoa dugu taldean gainera. Neguan Soreasuko Elizako bazter denak arakatzekotan gabiltza...

45 ikasten-117.indd 45

22/12/21 9:44


ikasten DBH 4 Azpeitia

Ibilaldiak

AZTERKOSTA

Urtero bezala, DBH4. mailako ikasleak Azterkosta + Aztertu natura proiektuan parte hartu dute Biologia ikasgaiaren bitartez. Eusko Jaurlaritzatik etorritako proiektu polit honen barruan ikastetxe desberdinek hartzen dute parte. Ikastetxe bakoitzari, azterketa egiteko, analisi kimikoak egiteko kit bat

2. Batxilergoa Azpeitia

bidaltzen zaio, baita gure kostaldearen zati bat egokitu ere. Aurten gure ikasleak Algorriko zonaldean izan dira azterketa egiten. Analisi kimikoez gainera, animalia bitxiak ere topatu dituzte eta bertako ekosistemaren funtzionamendua ikusteko aukera izan dute. Hurrengo urtean errepikatzeko modukoa!

EZKUZTAKO HAITZULOA

Ezkuzta haitzuloaren barrenak bisitatu ahal izan zituzten urrian gure Batx2ko Geografiako ikasleek. Ezkuztakoa Azpeitiko harrobiaren ondoan dagoen haitzulo zoragarri bat da. Bisita honekin erliebe karstikoa aztertu nahi izan zuten, kareharriaren disoluzioaz sortzen den modelaketa berezia. Disoluzio hori konprobatzeko esperimentu labur bat ere egin zuten. Gainera, paisaia atlantikoko elementuak aztertzeko aukera eman zieten, “bocage” eta “terrazak” gertutik ikusi

baitzituzten. Haitzuloaren atarian bi taldetan banatu ziren bertan barneratzeko, bide konplexu eta estu bat zeharkatu ondoren bi galeria aurkitu zituztelarik. Bertan, Xoxote aldetik etortzen den ura aurkitu zuten putzu batean. Esperientzia polita izan bazen ere, batzuentzat nekagarria eta klaustrofobikoa izan zen. Hala ere, errepikatzeko moduko irteera!

46 ikasten-117.indd 46

22/12/21 9:44


ikasten

Ibilaldiak

2. Batxilergoa Azkoitia

ZINEMALDIKO IRTEERA

2021eko irailaren 20 eta 23an, batxilergoko 2. mailako ikasleok luxuzko zinema ikusteko aukera izan genuen Donostiako 69. Zinemaldian. Bi txandatan joan ginen Kusaalera, eta bi luzemetraia ederrez gozatu ahal izan genuen: Distancia de rescate eta La caja.

mazaleak izan edo ez, neska-mutil guztiok gozatu genuen irteeraz eta baita jende ospetsua ikusi ere, hala nola, Georgina Amoros eta Toni Acosta aktoreak eta Felix Linares (hau ere zinemazalea) eitb-ko aurkezlea.

Pandemia garai hauetan, kulturari ez zaio behar duen arreta eman, eta kultura segurua denez, Donostiako Zinemaldiak hainbat aktore, zuzendari eta gidoilariri lagundu die. Zine-

DBH 4 Azkoitia

ZUMAIAKO FLYSCHERA IRTEERA

Urriak 7an irteera egin genuen 4. mailako Biologia eta Geologiako ikasleekin Zumaiako Flyscha bixitatzera. Algorri zentroko tekniko batek bertako aberastasun geologikoa azaldu ondoren, marearteko hainbat bizidun ikusteko aukera izan genuen. Tartean, olagarro baten ikusmina piztu genuen. Eguraldia lagun, goiz pasa polita eta interesgarria pasa genuen.

47 ikasten-117.indd 47

22/12/21 9:44


ikasten

Ekoizpenak

Gure planeta Lurrak ezin du gehiago eta laster bertan bizitzea oso zaila egingo zaigulako, antzeko bizi-baldintzak dituzten planetak aurkitzeko misioan parte hartu dute DBH 1eko ikasleek espazio-ontzi ikusgarriak eraikiz.

DBH 1eko BIO-GEOko proiektua. UROLAKO IKASTOLA BHI

48 ikasten-117.indd 48

22/12/21 9:44


ikasten

Ekoizpenak

KULTURA ZIENTIFIKOA DBH 4. mailako 13 ikasle gara eta zientziari buruz pixka bat gehiago jakitearren Kultura Zientifikoa ikasgai aukeratu dugu. Lehenengo ebaluaketa honetan fisikarekin lotura handia izan duten zenbait pertsonaien bizipenak aztertu ditugu eta baita ikasgai honekin loturiko hainbat esperimentu egin ere. Esperimentuak presio atmosferikoarekin lotuta egon dira

gehienbat, eta hain interesgarriak iruditu zaizkigunez, beste ikasleei erakutsi nahi izan dizkiegu. Horretarako DBH 2. mailako ikasleak aukeratu ditugu eta zehazki 2F gelakoak. Esperimentuak ondo prestatzeak lan dexente eskatu badigu ere, oso gustura gelditu gara egindako lanarekin. Animatu, eta aukera izango duzuenean, aukera ezazue Kultura Zientifikoa. DBH4ko Kultura Zientifiko arloko ikasleak . Urola Ikastola BHI.

Marshmallow challenge DBH 4n Ekonomiako irakasgaian “erronka 0” deritzon dinamika bat egin genuen eta honen helburuak talde-lana lantzea eta lankidetza-testuinguru horretan arazoak konpontzeko prozesu bat bizitzea dira. Ariketa erraza eta dibertigarria da eta bertatik berrikuntza eta sorkuntza lezio baliotsuak atera dituzte ikasleek! Erronka espageti dorrerik altuena egitea da, aipatutako gaitasunak lantzen diren bitartean. Talde irabazlea mahai gainaren gainazaletik neurtuta egiturarik altuena duena da eta gainean Marshmallow (laino) bat eraman behar du. Beraz, ezin da aulkitik edo sabaitik zintzilik egon eta bere kabuz mantendu behar du dorreak. 18 minutu ondoren argazkikoak izan ziren emaitzak. Talde-lanaren funtsezko elementuei buruzko hausnarketa egin genuen ondoren. Komunikatzeko era, zer atera zen espero bezala, zer aldatuko luketen hurrengo erronkan, zer atera zen oker, etab. Kontua da ikasteko erarik onena praktikatzea dela eta hori da askotan gakoa, huts egiteko beldurrik gabe, behin eta berriz saiatzea! Urola Ikastola BHI . DBH 4

49 ikasten-117.indd 49

22/12/21 9:44


ikasten

Ekoizpenak

“GORPUTZA ETA BERE ZAINTZA” Aurtengo ikasturtean gogotsu hasi gara; jolastuz, dantzatuz, margotuz, eraikiz, dastatuz... Gainera zenbait ekintza ezberdin egiteaz gain gure gorputza ezagutu dugu, denon artean ikasiz, denon artean gozatuz, umore onaz. Ikasleen “Osasuna eta ongizatea” bidelagun izateko asmoz. Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. HH03

ITSASOA Hiruhilabete honetan itsasoa proiektua landu dugu. Denon artean esperimentu ezberdinak, itsasoko murala, eskulanak eta jolasak eginez itsasoari buruz asko ikasi ditugu.

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. HH05.

50 ikasten-117.indd 50

22/12/21 9:44


ikasten

Ekoizpenak

EUSKAL MITOLOGIA Euskal Mitologian murgilduta eman diogu hasiera ikasturteari. Ekosistema ezberdinak mitologiaren magiarekin zipriztindu ditugu: kobazuloa eraiki dugu, gure etxeak zaintzeko eguzki loreak prestatu ditugu, pertsonaia mitologiko ezberdinak ezagutu (Tartalo, Basajaun, Mari, Akerbeltz, Sorginak…)… Benetan gauza harrigarriak ikasten ari gara!!

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. HH04

51 ikasten-117.indd 51

22/12/21 9:44


ikasten

Ekoizpenak

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH1

52 ikasten-117.indd 52

22/12/21 9:44


ikasten

Ekoizpenak

URAren proiektua Hiruhileko honetan Ura izan dugu aztergai. Uraren zikloa bertsoen bitartez ikasi dugu, esperimentu ezberdinak eginez “zientzialari” lanetan aritu gara. Ikasi dugu denon ardura dela Ura behar bezela erabiltzea.

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH 2. maila.

Urola ikastola BHI

53 ikasten-117.indd 53

22/12/21 9:44


ikasten

Ekoizpenak

ANIMALIAK Ikasturteari animalia proiektua garatuz eman diogu hasiera. Beste gauza askoren artean, eskulanetako orduan, animalia ezberdinak plastilinaz egiten saiatu gara. Gelan zoologiko txiki bat eduki ahal izateko. Ondoren, patioaren eraldaketa aitzakitzat hartuz, jolasleku ezberdinak diseinatu ditugu beraientzat. Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH 3. maila

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH 3. maila

54 ikasten-117.indd 54

22/12/21 9:44


ikasten

Ekoizpenak

LH 4

HIRIA, HERRIA eta LAN SEKTOREAK Hiruhileko honetan, “Herria, Hiria eta Lan Sektoreak” proiektuan murgilduta ibili gara 4.mailako ikasleak. Bertan hirien eta herrien ezaugarri nagusiak ikasi eta beraien arteko desberdintasun nabarmenenak aztertu ditugu. Sektoreen inguruan ere ibili gara lanean eta ikasitakoa hainbat muraletan azaldu dugu. Gainera, aire libreko ordua irakurtzeko eta matematikaren inguruan gauza interesgarriak ikasteko aprobetxatu dugu.

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH 4. maila

55 ikasten-117.indd 55

22/12/21 9:44


ikasten

Ekoizpenak

5.mailako kide berriak 5. mailako ikasleok, Ekosistema proiektua lantzen gabiltza. Ibilbide horretan lagunduko diguten kide berriak ditugu geletan, arrainak. Horrez gain, arrainei eta beraien ekosistemari buruz gehiago

jakiteko gaian aditua den Iban Vazquez, Euskal Tropik-eko gerentea, etorri zitzaigun eskolara. Gainera, gela bakoi– tzean arrainak nola dauden jakiteko uraren analisia ere egin genuen.

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH 5. maila

GIZA GORPUTZA Lehen hiruhilekoaren hasieran giza gorputzaren atal eta aparatu ezberdinei buruzko informazioa jaso,aztertu eta ikasten aritu gara baita berauen funtzionamendu eskasak izan ditzazkeen gaixotasunei buruz ere. Saio batean guraso batek ekarritako txerriaren bihotza ikusteko aurkera ere izan genuen. Zenbat ikusi eta ikasten ari garen!!

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH 6. maila

56 ikasten-117.indd 56

22/12/21 9:44


ikasten

Ekoizpenak

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH 5. maila

57 ikasten-117.indd 57

22/12/21 9:44


ikasten

Ekoizpenak

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH 5. maila

58 ikasten-117.indd 58

22/12/21 9:44


ikasten

Ekoizpenak

URDAIBAIKO EKO-ETXEA Urriak 13an, asteazkenean, Urdaibaiko EkoEtxera joan ginen, Xabier Munibe ikastolatik, autobusean. Goizeko 9:00etan abiatu ginen, baina autoilara handi bat zegoen errepideko lanengatik eta horregatik beranduago iritsi ginen.

Iritsi ginenean hamaiketakoa jan genuen eta geroago parkera joan ginen. Ondoren, padura ikustera joan ginen, bertan landare inbaditzaileak, txirlak, ura eta beste hainbat gauza ikusi genituen. Monitoreak esan zigun padura hori itsasontzien fabrikako itsasontziak sartzeko kendu zutela eta hondarrarekin eginda zegoela. Landare inbaditzaileak hemengo landareen oso desberdinak dira. Landare inbaditzaileak luma itxurako landare txuri batzuk dira. Padura hori ikusi ostean, txoriak ikustera joan ginen eta oso txori politak ikusi genituen. Eko-Etxera iritsi ginenean txostena bete genuen pistei jarraituta. Ondoren, Eko-Etxearen goiko pisura igo ginen eta handik pasaia zoragarri bat ikusi genuen. Beheko pisura jaitsitakoan, esperimentu bat egin genuen. Luma batek ur garbitan flotatu egiten du, baina xaboia botatakoan bera joaten da. Gosez geundenez bazkaldu egin genuen, eta noski, ondoren parkean jolastu genuen. Oso egun dibertigarria iruditu zitzaidan, eskolara ez ginelako etorri eta lagun artean oso ongi pasatu nuelako. Ibilbidea oso azkar pasatu zitzaidan gauza asko ikasi eta ikusi genituelako, txoriak ikustea eta arantzadun landareen artetik pasatzea gustatu zitzaidan gehien. NAIA ETXANIZ EPELDE. LH 5C

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH 5. maila

59 ikasten-117.indd 59

22/12/21 9:44


ikasten

Ekoizpenak

Danel Alberdi. LH 5D Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI

HH2 – UDAZKENA LANTZEN 2 urteko haurrak udazkeneko fruitu, hosto abesti eta olerkiekin jolasean ibili gara. Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI. HH02

60 ikasten-117.indd 60

22/12/21 9:44


ikasten

Ekoizpenak

HH3 - UDAZKENA Hiru urteko gelakoak udazkena proiektua landu dugu. Hainbat ekintza desberdin egin ditugu beste batzuen artean: Loiolara irteera, Makibar fruta dendara bisita, udazkeneko koloreekin esperimentatu, Ratapon Urtxintxa ipuinaz basoan gozatu, Kattagorriak margotu, matematikako gunean udazkeneko fruituekin seriaketak egin, udazkeneko produktuekin esperimentatu…

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI. HH03

61 ikasten-117.indd 61

22/12/21 9:44


ikasten

Ekoizpenak

GU SUKALDARI Artoa eta garia lantzen ari garelarik galletak eta arto opila egiten ikasi dugu. Errezetari jarraituz eta eskuak irinetan ditugula orea egin dugu hasteko. Forma polita eman diegu galletei : izarrak, bihotzak… egin ditugu. Azkenik, poz-pozik jan ditugu. Oso goxoak zeuden! Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI. HH04

MARTIN TXIKI Martin Txikiren proiektua lantzerakoan pertsonaiaren txotxongiloa egin dugu. Gustura jardun dugu panpintxoak egiten. Oso politak atera zaizkigu! Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI. HH04

62 ikasten-117.indd 62

22/12/21 9:44


ikasten

Ekoizpenak

BARATZEA Aurten ere garaiz eta gogoz ekin diogu baratzeko lanari. Irailean tomate ederrak dastatu ondoren, urrian baratzea garbitzeari ekin diogu, landare zaharrak eta belar txarrak ateraz. Gero lurra gozatu dugu simaurra nahastuz. Dena prest izan dugunean azokatik ekarritako landare berriak landatu ditugu: azak, azaloreak, lonbardak, zerbak, brokoliak, romaneskuak, letxuak eta porruak oraingoz. Ondo ureztatu eta karteltxo adierazleak ere ipini ditugu bertan. Ederra gelditu da! Orain ondo-ondo zaindu eta ea zer nolako barazkiak jasotzen ditugun. Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI. HH04

EZKUR LANDAKETA Loiolatik ekarritako ezkurrak landatzeko aurten lur mota desberdinak erabili ditugu. Bat ikastolako baratzekoa, marroia, bestea ongarritsua, beltza eta hirugarrena Pirinio aldeko gorriska. Lehendabizi hiru lur mota hauekin esperimentatu genuen eta konparaketak egin genituen. Ondoren ezkur landaketari ekin genion, ontzietan lurperatuz eta urezatuz. Azkenik hipotesiak egin genituen gertatuko denaren inguruan. Zer erneko ote da? Ondo zaindu eta ikusiko dugu. Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI. HH04

63 ikasten-117.indd 63

22/12/21 9:44


ikasten

Ekoizpenak

PROIEKTUA: AZERIA Aurten azeriaren taldekoak izango garenez azeriari buruz proiektu bat burutu dugu. Horretarako lehenengo informazioa biltzen saiatu gara, Interneten begiratuz eta etxetik liburuak, ipuinak… ekarri eta taldean aurkeztuz.

lagunduta emanalditxo bat eskaini dugu ikastolako atarian “Hiru txito” abestuz eta “Azeri dantza” dantzatuz. Asko ikasi eta asko gozatu dugu.

Hainbat ekintza gauzatu ondoren horma irudi erraldoi bat egin dugu talde lanean, maskarak ere bai eta dibertigarria izan da haiek jantzita jolastea. Proiektuari amaiera emateko, txistulariak txistu eta danbolinez

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI. HH04

GURASOAK IPUIN KONTALARI Hizkitxo gelatik gure ikasleen familiak gonbidatu genituen ipuinak kontatzera. Erantzuna oso positiboa izan zen. Umeak asko estimatu zuten gurasoek egindako esfortzua. Lerro hauen bidez etorri zaretenoi zuen aportazioa esker– tzea nahi dizuegu: Ainize Bikendi, Andoni Aranaga, Arantxa Unanue, Garazi Elorza, Adriana Azpeitia, Xabier Urbistondo, Ilaski Goena-

ga, Maialen Otegi, Iñigo Larrañaga, Ainitze Agirrezabala, Maider Agirre, Mila Godoi. Plazer bat izan da zuen ipuinak entzutea! Eta aurrerantzean, edozein momentuan, etortzea nahi duzuen guztioi: Animatu zaitezte!! Hizkitxoko ateak zabalik dituzue!

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI. 1. zikloa. LH 1-2.

64 ikasten-117.indd 64

22/12/21 9:44


ikasten

Ekoizpenak HH5

ZAPELAITZA PROIEKTUA HH-5eko ikasleak “Zapelaitzak” gara eta Ikasturte hasieratik animalia ikusgarri eta dotore honen inguruan jardun dugu lanean buru belarri. Informazio ugari bildu dugu eta ekintza asko burutu ditugu: bizilekua zein den, ezaugarriak zeintzuk diren, zer jaten duten, nola jaiotzen diren, eta abar… Bestalde, txoriak gelatik ikusteko asmoz eta haurren behaketa aktiboa bultzatuz, jolastokian txorientzako etxetxo desberdinak sortu ditugu, eta jana ipintzeaz arduratu gara. Honetaz gain, Loiolara joan eta makilak, adarrak, belarra… bildu eta gure Zapelaitzari izugarrizko habia egin diogu. Zoragarri gelditu zaigu! Proiektuari bukaera emateko, mailako ikasle guztiak elkartu gara Mikel Laboaren “Txoria txori” abesteko.

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI. HH05

65 ikasten-117.indd 65

22/12/21 9:44


ikasten

Ekoizpenak ZER EGIN DEZAKET SEME-ALABEK IRAKUR DEZATEN?

- Lagundu, ez behartu. - Irakurtzeko leku lasaia eta egokia prestatu. - Egitekoak antolatzen lagundu: denbora, liburuak,… - Interesa erakutsi semeak edo alabak egiten duenaz, ezagu– tzak eta liburuak partekatuz, interneten informazio bilaketak eginez,… - Askotariko informazio-iturriak erabiltzeko aukera eman etxean. - Interneten lagundu eta elkarrekin nabigatu. - Haiekin joan liburu dendetara, liburu azoketara, erakurketetara,… - Herriko liburutegiko bazkide egin. - Eredu izan: guk ere irakurri. - Oporretan kanpora joaten bazarete, maletan erropekin batera, tartetxo bat egin eta libururen bat sartu. - Opariak egiten badituzue, jostailuekin batera liburuak ere eskaini. - Irakurtzea ohitura bihurtu. - Liburuak aukeratzeko askatasuna eman. - Haien adinerako egokiak diren liburuak eskaini. - Haiekin irakurri. Behin mekanika jasotzen dutenean, askotan beraiekin batera irakurtzeari utzi egiten diogu. Oraindik, merezi du tarte bat eskaintzea eta batera irakurtzea. - Irakurritako liburuen inguruan hitz egin.

ZE LIBURU IRAKURRIKO DUZUE GAUR? Hemen dituzue ikasleentzat hainbat gomendio:

6 urtetik aurrera: - Hamaika andere ausart. Koldo Izagirre. Pamiela, 2018. - Itsaso zabalean. Mayelen Alfaro. Elkar, 2021 - Mamuek ez dute atea jotzen. Rocio Bonilla. Algar, 2017 - Barruko lehoia. Rachel Bright. Ibaizabal. - Bernabek planeta sendatzen du. Gilles Bizouerne. Ibaizabal. - Katta adarbakarra. Miren Agur Meabe Plaza. Elkar, 2021. - Erreskatatzaile magikoak. Sabrina Catdoor. La galera, 2021. - Leotolde. Olga de Dios. Denonartean, 2019. - Aitona-amonak, pirañak eta beste istorio batzuk. Rocio Bonilla. Algar, 2020 - Azken otsoa. Sebastien Perez, Justin Brax. Ibaizabal, 2020. - Basoan eta bakarrik. Magela de Marco, Caru Grossi. Bellaterra, 2020 - Ene Itsugidari, Ene Kapitain. Gonzalo Moure, Maria Giron. Pamiela, 2020 - Ezkutalekua. Susanna Mattiangeli, Felicita Sala. Ibaizabal, 2020.

- Mikelek ederra egin du! Paloma Sanchez, Jacobo Muñiz Ibaizabal. 2020. - Oilasko hegalak. Eider Rodriguez, Arrate Rodriguez. Erein, 2020. - Tximaokerren pikondoa. Ana Garcia, Mikel Mardones. Txalaparta, 2020 - Zergatik egiten du distira eguzkiak. Katia Daynes, Christine Pym. Ttarttalo, 2020 - Uxio. Martín Romero. Astiberri, 2020.

8 urtetik aurrera: - Amonarenean kea. Dani Martiarena, Ana Ibañez Iletsuak, 2020. - Aiert eta herensugea. Patxi Zubizarreta, Jokin Mitxelena. Ibaizabal, 2020 - Animalien gaua. René Mettler. Ttarttalo, 2020. - Biga 1. Benetan identifikatu gabeko animalia. Romain Pujol, Vincent Cait. Astiberri, 2020. - Hans eta igela. Inazio Mujika, Maite Gurrutxaga. Erein, 2020. - Istorioen zooa. Gianni Rodari, Maite Mutuaberria. A fin de cuentos, 2020.8 - Izan zu zeu, Kosme. Simon Philip, Kate Hindley. Ibaizabal, 2020. - Joanes eta kanpaia. Patxi Zubizarreta, Jokin Mitxelena. Ibaizabal, 2020.8 - Madarikazioa. Adrien Albert. Astiberri, 2020. - Maren eta azeria. Patxi Zubizarreta, Jokin Mitxelena. Ibaizabal, 2020. - Maskoten bizitza dibertigarria. James Campbell, Jones Rob. Desclee, 2020. - Tigrea amesgaiztoaren kontra. Emily Tetri. Astiberri, 2020. - Zakarruko. Anjel Lertxundi, Antton Olariaga. Erein, 2020.

10 urtetik aurrera: - 1880tik irekia. Pietro Gottuso. Pamiela, 2020. - Bisita. Antje Damm. Txalaparta, 2020. - Elurrezko panpinen borroka. Rafael Calatayud Cano, Maria Simavilla. Ibaizabal, 2020. - Etxegabetuak. Nerea Arrien, Diego Besné. Erein, 2020. - Ez apuratu. Inaxio Mujika Iraola, Maite Gurrutxaga. Erein, 2020. - Kokonutt. Miren Amuriza, Eider Eibar. Elkar, 2020. - Ravelen boleroa. Jose Antonio, Abad Valera, Federico Delgado. Pamiela, 2020. - SOS benetako munstroak. Marie G. Rhode, Marie G. Rhode. Ttarttalo, 2020. - Lorerik gorriena. Itziar Otegi, Sandra Garaioa. Pamiela, 2020. Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI. 1. zikloa. LH 1-2

66 ikasten-117.indd 66

22/12/21 9:44


ikasten

Ekoizpenak

HIZKITZO GELA 1. zikloan gela berri bat sortu dugu: Hizkitxo. Irakurketa eta idazketarako gela bat da. Gela argitsua eta goxoa lortu dugu. Bertan, ikaslea oso eroso sentitzen da. Ez daude mahai eta eserleku “tradizionalak”. Umeek nahi duten txokotxoa aukeratzen dute eta gustura irakurtzen egoten dira bertan, apaletan beraien eskura dauden liburuak hartuz: siloietan, koltxonetetan, lurrean… Alfonbrak lurrari goxotasuna ematen diote. Bestaldetik, betiko fluoreszenteaz gain, beste argi batzuk jarri ditugu han hemenka, ingurua piskat goxatzeko. Landareak ere,

hor daude, naturarekin lotura mantentzeko. Idazteko txokoan, mahai luze eta banku handi batzuk jarri ditugu. Ikasleek behar duten guztia eskura dute ondoan duten altzairuan. Dena orden batean. Dena kolore leunekin lasaitasuna dariola. Garrantzitsuena: ikaslea etxean bezala sentitzea da.

GORPUTZA LANTZEN Gorputza lantzen gabiltza eta hemen egin dugun digestio aparatuaren irudi bat. Asko ikasi dugu!

Ezin dugu amaitu Jose Inazio Larrañagari (gure kide Jone Larrañagaren aita) eta Mikel Labakari (gure kontserjea) gure eskerrik beroenak egindako lan guztiagatik. Zuen esfortzu eta pazientziari esker lortu dugu gure gela. Mila esker bioi!!

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI. 1. zikloa. LH 1-2.

67 ikasten-117.indd 67

22/12/21 9:44


ikasten

Ekoizpenak

ENGLISH FACTORY Ikasturte berri honi hasiera emateko, oinarrizko ezagutzak lantzen jardun dugu English Factory-n. Koloreak, asteko egunak, hilabeteak, zenbakiak, urtaroak… errepasatzen ditugu egunero-egunero saioa hasi orduko. Horretarako, txokoetako materialak edo talde handian gaudenean arbel digitala erabiltzen ditugu. Lau txoko hauetan ikus gaitzakezue lan eta lan!

• WRITER CORNER edo idazketa txokoa: Euskarri desberdinetan, irakurketa eta idazketa lantzen dugu. Hitz eta egitura berriak idazten eta irakurtzen trebatzen gara! •

• DRAMA CORNER edo antzerki txokoa: Lantzen ari garen gaiari sarrera emateko, gai horrekin lotutako liburu bat irakurtzen dugu. Ondoren, liburu horri buruzko an– tzerkitxoa prestatzen dugu txoko honetan.

• GAMELAND CORNER edo jolasen txokoa Lantzen ari garen gaia sendotzeko espresuki sortutako mahai-jolasak ditugu txoko honetan; bingo, Spot it edo Dobble mahai-jolas ospetsua…

• TECHYLAND CORNER edo IKTen txokoa: Unean uneko gaiak sareko baliabideen bidez lan– tzen ditugu. English Factory gelaren Google Site-ean zintzilikatzen ditugu Kahoot, Wordwall, Liveworksheets eta beste plataforma batzuetako jolas interaktiboak.

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI. 1. zikloa LH 1-2

68 ikasten-117.indd 68

22/12/21 9:44


ikasten

Ekoizpenak

EUSKARA Euskara, hizkuntza izateaz gain, gure kulturaren parte ere bada. Hau balioesteko eta bere aberastasunez jabetzeko asmoz, ikastetxeko “Hitz eta Pitz” eta “Ikimilikiliklik” geletan, lau txoko ezberdinetan, euskarako hainbat alor lantzen dira.

• 1. “Idazmakina” txokoa: bertan, ikasleek albistea eta kronika zer diren ikasi eta hainbat albiste aztertzen dituzte, web orri ezberdinen bidez (uztarria, berria, eitb, etab.). Horrez gain, albisteari lotutako jarduerak ere egiten dituzte, fitxen bitartez. rtsozale Elkarteak” k sortutako webgu• 2. “Bertsokan” txokoa: Euskal Herriko “Bertsozale nearen bidez, hainbat bertso aztertzen dituzte eta bertako jolasen bidez, “errima”, “puntua”, “poto”… bezalako kontzeptuak ulertzen eta ikasten dituzte. Horrez gain, fitxen bidez, errazenetik zailenera, kopletako hutsuneak betetzen dituzte, sormena eta bat-batekotasuna landuz. Jarduerak amaitzean, gelakideen aurrean aurkezten dituzte, guztiek berts bertso ezberdinez gozatu eta, gainera, jendaurrean hitz egiten ikasteko. • 3. ““Ulertegia” txokoa: eskolako liburu ezberdinen artean, gustoso dutena hautatu, lasai irakurri eta amaieran, honi buruzko datuak idazten dituzte (idazlea, argitaletxea, ilustratzailea, etab.). Bestalde, laburpen bat eta liburuarekiko duten iri– t ere idazten dute. Ondoren, ulermen fitxak egiten dituzte: testu ezberdinak eta tzia h hauekin lotutako galderak. 4 “Gora teloia!” txokoa: euskarazko antzerki ezberdinen artean, taldean gus• 4. tok tokoen dutena eta elkarren artean adostu dutena hautatzen dute. Elkarrizketak norbera beraren koadernoetan idazten dituzte, hauek barneratzen joateko. Idazten bukatzean, entse entsegua egiten dute eta amaitzeko, gelaren aurrean antzezten dute. Ikasle batzuek, sorme sormenaz baliatuta, pertsonaien itxurako janzkerak edo ezaugarriak jartzen dituzte (pem luka, makilatzea, etab.). oso lan politak egiten ari dira, bai bakarka, baita taldean ere. Gainera, Txoko bakoitzean ba ikasleak protagonistak direnez, jarduerak modu autonomoan egiten dituzte, ikasleek haien gaitasunetan gaitasune eta noberarengan sinestea sustatuz. Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI. 3.zikloa. LH 5-6

69 ikasten-117.indd 69

22/12/21 9:44


ikasten

Ekoizpenak

ARTISTEN TXOKOA: ARTIUM Ikasturte hasierarekin batera, Abracadabra eta Pasapalabrako geletan ahozkotasuna lantzen jarrai– tzeko asmoarekin, martxan jarri ditugu gure antzezle bikainak. Artium izeneko txokoan beraien lanak an– tzezteari ekin diote.

rako, antzezlana hainbat sekuentzietan grabatu dituzte gure geletako kroma erabiliz. Eta egia esan, oso harro gaude jasotako fruituez!

Jakin badakigu, antzerkien bidez beste balore batzuk ere helarazten direla, hala nola, elkarlana, errespetua, nork bere buruarekiko konfiantza, besteak beste. Gainera, hau aurrera eraman ahal izateko, irakaspen ezberdinetan oinarritutako antzezlanak aukeratu ditugu: laguntasuna, eskola-jazarpena, autoestimua eta abar. Ikasleek lan asko egin dute azken produkziora iritsi ahal izateko. Antzezlana irakurri bezain pronto, pertsonaien banaketa egin eta entseguei ekin diote. Hainbat saioren ostean, grabaketa izan da ondorengo pausoa. Horreta-

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI. 3. zikloa. LH 5-6.

70 ikasten-117.indd 70

22/12/21 9:44


ikasten

Ekoizpenak

ENGLISH CLUB Hello! We are Primary 5th and 6th students, from Karmelo Etxegarai. In the English classroom (called English Club), there are four different corners: Reading, Writing, Speaking and Project; our favourite. Ander Arambarri & Manex Garate. Hi! We are Denis Arzalluz and Intza Izagirre and we are in the Project Corner. Here, we have to create something for a Youth Club. We made a mini basketball game using recycled material to help stop Climate Change. Our project can be used to play two games: throwing the ball into the basket or a basketball match between two teams. We are going to explain you what do we do in the Speaking Corner. First, we read a comic about a Youth Club and we use it as an example. Then, we think about the story we are going to create. Later, we write it and rehearse. Finally,

we act out in front of the classroom. Jone Amenabar & June Sierra. When we arrive to the Reading Corner, we choose a fact and fiction book. There are different books for 5th and 6th Grade. After reading the book, we do two worksheets and correct them. We do the same process with another book, so, when we finish the corner’s job we have four worksheets in our notebook. Unax Artetxe & Harkaitz Egiguren. In the writing corner we do different activity sheets. This term we are working on Free time so, we write about our favourite activities and our friend’s or family member’s activities. Our favourite worksheet is Free time questionnaire; we go to some classrooms, ask for volunteers and ask them what do they do in their free time. Then, we write the answers and a conclusion. Nerea Muñoz, Nahia Uria & Alaitz Odriozola

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI. 3. zikloa. LH 5-6.

71 ikasten-117.indd 71

22/12/21 9:44


ikasten

Ekoizpenak

ESKOLAKO TXANGOA Autobusa hartuta gu denok kantari, Peru beti bezala kontu kontalari

Gero eman digute denbora librea, gaur ez dugu pilota eraman ordea.

Museoa ikusi mokadua janda! Irteera hau ere superra izan da.

Ogitarteko ona tokatu zait gero! Hain gozo egoterik ez nuen espero

LTZEN

JANTOKIAN BAZKA Gu gosez egunero gaude jantokian eseri behar dugu modu egokian.

ETXETIK I

DATZIAK

Ona egongo al da barazki purea guri ez gustatzen ba bere zaporea.

Gustora ari naiz ni liburua irak urtzen sartu da nir e anaia (e)ta hasi m olestatzen

Hori dena jan dugu goraino beteta izkit gehi(ag)o gustatzen za dilistak erreta.

Bigarrengo platera jarri dute xerra oso gogorra dago mozteko ze gerra.

MUNDUA

Lanak e(g)i ten ari ni ez naiz a spertzen ( )ta oraind (e ik a gehiago pre (r)i dira statzen

AK

GUSTOKO PLATERR

N BIDAIA

Mariatxiare n lurra omen da M exiko Hango oso tipiko tako ta burr ito. Mila jainko ren tenpluz bete da Ind ia, haietako erd ia jendetza ha ndia.

Gaur etxeti k klasean ni Hitz (e)ta Pitzen baina ez da eze ze(ren) norb r entzuten ait kantatz en Andereñoa ri ari naiz bertsoak bid altzen hain polita izan da saiatzea asm atzen

TZEN

New York e ta Hollywo od Estatu batu ak, Eraikinak a ltuak (e)ta oso fa matuak.

Hemen beti bezala dago nire amona. Inor ez da zu beste sukaldari ona!

Machu Pich u ik bisitatu Peru usteko , lagunei esa n diegu: Tokitan gau de gu!

Zuk irakatsia da bexamela fina, nahastu behar dira arrautza (e)ta hirina.

Frantsesen tortila ta arroza tarteka, nire gustokoena beti da txuleta. Jan behar izaten da amonak jarria zortez izan ohi da osasungarria

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI. LH 3. zikloa.

72 ikasten-117.indd 72

22/12/21 9:44


Danborrada 2021-22

AZKOITIKO IKASTOLA XABIER MUNIBE HLHI


AZPEITIKO IKASTOLA KARMELO ETXEGARAI HLHI


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.