Ikasten 115

Page 1

IKASTEN

115.

2 021 k o m a r t x o a

Urola Ikastola BHIko IKASLEAK HAINBAT KIROL MODALITATETAN TXAPELDUN

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko HH4koak ‘ITXASOA’ PROIEKTUAN MURGILDUTA

Landatuz, hezi eta sortu!

AZPEITIKO IKASTOLA

www.azpeitikoikastola.hezkuntza.net

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI EMAKUMEAREN EGUNA

zerbitzua eta lana euskaraz

www.azkoitikoikastolahlhi.hezkuntza.net

www.azkoitiabhi.hezkuntza.net


AZKOITIA BHI

Euskara gure etorria martxan


ikasten

SARRERA Pandemia (Pan-demos) Pandemia hitza grekotik omen dator, biztanleria osoa esan nahi omen du, eta jatorrizko esanahiari jarraituz denak ukitu gaituela aitortu behar dugu, bereziki hezkuntza komunitatea. Bizipen gogorrak izan ditugu bi ikasturte hauetan; duela urte bete, alarma egoerarekin bat, etxeratu gintuztenean etxeratze kontuak zineman soilik ikusiak genituen. Ikustetik eta imajinatzetik bizitzera pasa ginen, hala ere aurrera atera genuen ikasturtea. Oporrak kontingentzia planak prestatzeko, osteko eszenategiak neurtu eta baloratzeko erabili dira. Begiak itxita egindako apustuak emaitza onak izan ditu eta martxoraino iritsi gara, salbatu dugu ikasturtea? Oraingoz, bai! Nota onarekin salbatu dugu, lan bikaina burutuz eta ikasketa maila mantenduz. Egoerari egokitzen zaion izakia da gurea, egoeraren araberako abiaduraz beti aurrera egiten duena, eta horretan gaude, egoerara egokitu eta aurrera egiten, COVIDrekin edo gabe ez dituzte gure ikasleek dituzten urteak berriz beteko eta. Iritsiko dira, kantuak dioen moduan, garai hobeak: kalitatearen irizpideak zehatz-mehatz ezartzekoak, bueltatuko dira txikien espazio irekiak, ikasleen talde lanak eta proiektuetan oinarritako ikasketa ereduak... Itzuliko dira urak bere ubidera, bitartean sortutako gabeziak gutxiaraztera derrigortuta gaude. Urte bete pasa eta gero, tentsioak baretuz eta deskantsatuz besarkadak eta muxuak behar ditugu, gertutasunak talde inplikazioa sortzen digu, talde jokoak eta jolasak faltan botatzen dira, irribarreak ikusi eta zabaldu nahi ditugu, bizitzaz gozatuz “normaltasunetik” borroka egiteko. Azken urtea nekagarria izan da, baina ikaragarri irakasteko aukera eman digu egunerokotasunak. Poliki baino tinko bidea egiten ari gara helmugarantz: musukoak kentzea eta negu gorrian leihoak ixtea, hidrogelak biltegian gordetzea, ikasketa bidaiak egitea, baloiak berreskuratzea... ditugu helburu. Ez dugu dena egun batean lortuko; bidea eginez egiten da. Baina amaieran ikusten dugun argiak irteera hor dugula adierazten du. Zorionik beroenak eskola komunitate guztiari: ikasle, guraso eta irakasleei.

NON ZER

Azkoitia BHI

Arduradunak: XABIER MUNIBE, KARMELO ETXEGARAI, AZKOITIA BHI eta UROLA BHIko Guraso, ikasle eta irakasleak Diseinua eta maketazioa: FK kopistegia

BERRIAK Eleaniztasuna _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 2 Irakasleen formakuntza: Aixelsid _ _ _ _ _ _ 3 Iraurgi berritzenekoak Urola Ikastolako ikasleekin _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 3 Droga-mendekotasun tailerrak _ _ _ _ _ _ _ 4 Euskararen txokoa _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 4 Trakamatraka _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 4 Erasmus plus: Migrariaren Nazioarteko eguna _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 5 Azkoitiko Urola Ikastola Hazparneko Elhuyar kolegioarekin harremanetan _ _ _ _ 6 Eskolako Agenda 21 _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 6 Aterpea _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 8 Ate irekiak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 8 Euronet 50/50 proiektua, energiaren ahotsa _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 9 Ikas2deak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 9 HH aretoko oholtza berria _ _ _ _ _ _ _ _ 10 Zuhaitz landaketa _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 10 Psikomotrizitate gela berriz ere martxan! _ 11 Euronet 50/50 egitasmoa _ _ _ _ _ _ _ _ 11 DBHko liburutegiaren berrantolaketa _ _ _ 12 Orientazio hitzaldiak Batxilergoan _ _ _ _ 13

Poesiaz beteriko bisita _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 15 Harremanak lantzeko talde dinamika tailerrak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 16 Basoak ernaltzen _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 16

TALDEAK Mikroskopio-behaketak lantzen _ _ _ _ _ 14 Atzegikoen hitzaldia _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 15

EKOIZPENAK Ekoizpenak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 33

1

PROTAGONISTAK Gure txapeldunak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 17 EUSKARAREN TXOKOA Euskara hobetuz _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 18 GURASOEN TXOKOA Udaberri Guraso Elkartea _ _ _ _ _ _ _ _ _ 26 OSPAKIZUNAK Euskararen eguna _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Olentzero _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Danborrada _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Santa Ageda bezpera _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Inauteriak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Martxoak 8: Emakumeen Eguna _ _ _ _ _

20 20 22 22 24 26

IBILALDIAK Ibilaldiak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 27


ikasten

Berriak

ELEANIZTASUNA Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI-k bi ikasturte daramatza Eleaniztasun proiektuan murgilduta, egunerokotasunean beronen helburuak gauzatzen. Proiektuaren helburua Lehen Hezkuntzako ikasleriari hizkuntza proiektu eleanitzean (euskara, gaztelera eta ingelesa) garatzeko aukera eskaintzea da. Lehen Hezkuntzako ikasleentzako bideratutako proiektu hau lehenengo ziklotik hasten da. Esan beharra dugu, haur hezkuntzan ere ingeleraren ikaskuntza hiru urtetik hasten dela modu natural batean baina lehen hezkuntzan are gehiago finkatzen dela, hau da, ingelerako ikasgaiaz gain, Arte Hezkuntza ikasgaia ere atzerriko hizkuntzan garatzen da. Hiz­kuntz aberastasun hau ikasleen garapenerako aberasgarria da.

Ingelerako irakaslearekin koordinazio estuan, eguneroko ikasleentzako plangintza aurrera eramaten laguntzen du. Bera ere hezkuntzako partaide aktibo bat delarik.

• Irakasleriak hizkuntza formazioa jasoko du ikasturtean zehar. Irakasleen artean ere aniztasun handia dago ingelera mailari dagokionez eta aurtengo ikasturtean hiru maila desberdindu dira. Ikasleen eredu garen honetan gu ere atzerriko hizkuntzan trebatzen gabiltza.

Proiektua aurrera eramateko: • Arte hezkuntza ingelesez landuko da. Lehenengo mailatik ingelerako irakasleak hartzen du ikasgai honen ardura eta ikasleek arte hezkuntza lantzeaz gain, ingelera modu ludiko batean barneratzen joango dira. Hizkuntza honen nondik norakoak, gramatika, ahozkotasuna, hiztegia… garatu eta barneratuko dituztelarik. • Atzerriko hizkuntza laguntzaile baten bidez ikasleek ahozko komunikazioa landuko dute talde txikietan. Pasaden kurtsoan Sabrina Ariss, 22 urteko kaliforniarra izan genuen gure artean.

Beraz, proiektuan murgilduta gauden honetan gure ama hizkuntza alor guztietan mantentzeaz eta garatzeaz gain, atzerrikoan ere modu desberdinetan trebatzen jarraituko dugu.

Ikastetxeko ingelerako irakasleaz gain, natibo bat izango da ingelerako ikasgaian ikasturte osoan zehar. Berau laguntza handia izateaz gain, ikasleentzako eredugarria da.

2


ikasten

Berriak

IRAKASLEEN FORMAKUNTZA

AIXELSID

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI Gipuzkoako Dislegi Dislexia elkartearen eskutik formazio saioak jasotzen aritu gara Karmelo Etxegaraiko irakasleak. Irakurketa-idazketa prozesuetan zailtasunak dituzten ikasleen beharrak ezagutu eta zailtasun horiek gainditzen laguntzeko beharrezko ezagutza eta tresnak eskuratzea izan da gure helburua. Irakurmena automatizatzeko zailtasun esanguratsua eta iraunkorra eta ortografiarekin zein kalkulu aritmetikoarekin arazoak edukitzea dira dislexiaren ezaugarri nagusiak, testu baten mezua ulertzeko eta ezaguerak ahoz adierazteko zailtasunekin batera. Gure geletan ezaugarri horiek dituzten hainbat ikasle izanik eta beraiei laguntzeko formazioa ezinbestekoa dugunez, ikasten jarraitzeko asmoa dugu aurreran­ tzean ere.

IRAURGI BERRITZENEKOAK UROLA IKASTOLAKO IKASLEEKIN Urola Ikastola BHI Abenduan, Iraurgi Berritzen taldearen eskutik hi­ tzaldia izan genuen. Iraurgi Berritzen eskualdearen sustapen sozio-ekonomikorako garapenaz eta berrikuntzaz arduratzen den erakundea da. Bertan, Administrazio eta Kudeaketa Prozesuak ikasgaian landutako hainbat gairi buruz hitz egin genuen; enpresa bat sortzeko eta martxan jartzeko beharrezkoak diren izapide ezberdinei buruzko informazioa eta aukerak azalduz. Bestalde, erakunde publikoen aldetik, diru-lagun­ tza mota ezberdinen aipamena egin ziguten, enpresaren forma juridikoaren arabera. Hitzaldia oso interesgarria eta baliogarria izan zen, bai enpresaren bat martxan jarri ahal izateko, baita bertan lanean jardun ahal izateko ere. Egileak: Gorka Agirre eta Enetz Goenaga. BATX. 2

3


ikasten

Berriak

DROGA-MENDEKOTASUN TAILERRAK Urola Ikastola BHI Aurten ere HAZKUNDE zentrotik etorri dira Urola Ikastolara gure ikasleei droga-mendekotasunaren prebentziorako ikastaroak ematera. DBH 1, 2, 3, 4 eta Batxilergoko 1. eta 2. mailako ikasleek jaso dute lau orduko ikastaro hau, eta gela bakoitzean bi orduko bi saio egin dira.

EUSKARAREN TXOKOA Urola Ikastola BHI Euskararen txokoa deitu diogun gune bat ezarri dugu Azpeitiko Urola Ikastolan. Horrela, euskararen inguruan sortzen diren berriez gain, herriko kultura-agenda ere aurki dezakezue bertan. Eta ikasleok postontzi bat ere baduzue euskararen inguruan dituzuen kezkak, iradokizunak eta hausnarketak helarazteko. Beste behin ere parte har­ tzera gonbidatu nahi zaituztegu. Animatu!

TRAKAMATRAKA Urola Ikastola BHI Otsailean, DBH1eko ikasleek aukera izan zuten Trakamatrakako Jon Urrutiaren soinuez gozatzeko, zuzenean zein aurrez prestatuta ekarri zituen musika-tresnen bitartez. Birziklatutako material desberdinak erabiliz sortutako musika-tresnak ziren: Armeniako dudukaren soinua gogorarazten zuen mangera eta ureztagailuz egindako musika-tresna, gitarra elektriko bihurtutako patinete edo aitzurra, edota Lacasitos poteak erabiliz eraikitako bansuria, esaterako. Trakamatrakaren proiektuak musika birziklapenarekin, sormenarekin eta musika-aniztasunarekin batzen du. Musika ulertzeko, barneratzeko eta sentitzeko modu berri bat irakatsi zigun.

4


ikasten

Berriak

ERASMUS PLUS

MIGRARIAREN NAZIOARTEKO EGUNA FOOD FOR THOUGHT: A EUROPEAN RECIPE BOOK FOR MIGRANT INCLUSION

Urola Ikastola BHI Zertan datza proiektua:

menoa etxean bizi (izan) dutenekin. Euren esperientziaz hitz egin ziezaguten nahi genuen. Hizketaldi haietatik atera zen euren lekukotasunak bildu eta erabiltzeko ekimena.

Erasmus plus Europar Batasunak hezkuntza sustatzeko, gazteen formakuntza eta kirola sustatzeko duen programa oso indartsu bat da. Urola Ikastolak parte hartzen du proiektu batekin Erasmus Plusen.

Testu laburrak eskatu genizkien. Idatzi labur baina indar­ tsuak, euren bizipen, oroitzapen, gertakari eta etorkizuneko nahiak jasoko lituzketenak.

Proiektuak Food for Thought: a European Recipe Book for Migrant Inclusion (“Hausnartzeko gaia: Migrarien Inklusioa Bideratzeko Europar Errezeta Liburua” bezala itzul daiteke) du izena, eta migrarien inklusioa lantzen du beste hiru herrialdeetako ikasleekin batera (Polonia, Finlandia eta Siziliako hiru ikastetxe).

Errealitate mingots eta gordinak bildu genituen, baita oroi­ tzapen gozoak eta borondatez burdinazkoak ere: gerratik ihes egin beharra, amarengandik urteetarako banatu beharra, zailtasun ekonomiko edo linguistikoak… baina baita aurrera egiteko erabaki irmoa ere.

Nahiko buruhauste baditugu jarduerak garatzeko pandemia dela eta, baina oztopoak oztopo, ari gara lanean.

Migrarien Nazioarteko Egunean, UROLA IKASTOLA BHIko ikasle bakoitzak horietako bat aurkitu zuen bere idazmahaiaren gainean. Eta klasean gogoeta egiteko aukera izan genuen denok.

Migrariaren Nazioarteko Egunaren harira, zerbait berezia nahi genuen egin.

Zinez benetakoa izan zen. Benetan ederra.

Gure ikasleetako zenbaitekin, migrari diren edo familia migrarietakoak diren ikasleekin bildu ginen. Migrazioaren feno-

1915ean ERAIKIA 5


ikasten

Berriak

AZPEITIKO UROLA IKASTOLA HAZPARNEKO ELHUYAR KOLEGIOAREKIN HARREMANETAN Urola Ikastola BHI Aurten, pandemia dela eta, ez dira Hazparneko ikasleak bisitan etorriko Azpeitira, eta Urola Ikastolako ikasleek ere ez dute izango, zoritxarrez, Hazparnera joateko aukerarik. Hala ere, hasi dira bi ikastetxeetako ikasleak elkarrekin harremanetan: Hazparneko ikasleek eskutitz ederrak idatzi dizkiete Urola Ikastolako DBH1eko ikasleei eta hauek ere gustura asko erantzun diete hangoei. Hasi gara, beraz, datorren urterako elkartrukera begira lehen urratsak ematen. Ea pandemia hau lehenbailehen menderatzen dugun eta laster Hazparneko lagunak aurrez aurre ezagutzeko aukera dugun!

ESKOLAKO AGENDA 21 Urola Ikastola BHI URAREN BIDEA (DBH1) Baliabide naturalen artean baliotsuenetarikoa eta beharrezkoenekoa dugu ura. Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren eskutik hitzaldiak: urtegitik etxera eta etxetik itsasora.

Europako Uraren Karta: uraren kudeaketa zuzena lortzeko printzipioen deklarazioa da eta 12 artikulu ditu (06-05-1968, Estrasburgo)

6


ikasten

Berriak HERRI DIAGNOSTIKOA DBH1: Udal eraikin publikoetako energia kontsumoa

DBH2: Energiaren erabilera udal eraikin publikoetan

DBH3-DBH4-BATX1-BATX2: Azpeitiko paisaia, basoak eta zuhaitzak

BATX1: Basoa ernatzen proiektua

7


ikasten

Berriak

ATERPEA

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI

Azkoitiko udalari eta Udaberri Guraso Elkarteari ESKERRIK ASKO egun euritsuetan gure ikasleak aterpean ibiltzeko aukera emateagatik!!

ATE IREKIAK Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI Urtarrilaren 16 eta 23an izan ziren ate irekiak. Egoera dela eta, aurten talde txikitan egin beharra izan da. Hala eta guztiz ere, esperientzia oso baikorra izan da ikastetxearen aldetik.

8


ikasten

Berriak Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI

EURONET 50/50 PROIEKTUA, ENERGIAREN AHOTSA

PROIEKTU EUROPAR BATEN ESPARRUAN GARATUTAKO METODOLOGIA BAT DA.

jarduera egoki batzuk aplikatu eta proiektuan lanean jardungo duela.

Udalak eta ikastetxeak hitzarmen bat sinatzen dute, non udalak hitz ematen du ikastetxeak lortzen duen aurrezte ekonomikoaren %50 itzuliko diola eta ikastetxeak aldiz,

Urola Erdiko 11 ikastetxek hartzen dugu parte proiektuan eta bi multzo osatzen ditugu: EURONET BERRI (partaide berriak, gu barne) eta EURONET PLUS.

IKAS2DEAK HEZKUNTZA 2.0

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI

Ikas2deak Hezkuntza 2.0 programaren barruan, lanbide ezberdinetako profesionalak ikastetxez ikastetxe ibiltzen dira. Udaberri Guraso Elkartearen laguntzarekin, lan mundua ikasleengana hurbiltzeko eta Euskara eta lan mundua eskutik doazela erakusteko helburuarekin, 2021eko otsailaren 11n eta 12an, Xabier Munibe Ikastolako LH5eko ikasleek La Basu Rap abeslariarekin egon dira. La Basuk Rap tailerra emando du, arte eszenikoak, rap musika eta euskera bat egin daitezkela plazaratuz. La Basu, Elena Caballero, Etxebarriko rap abeslaria da, emakumea eta indartsua.

Rap kantaria izateaz gain, tailerrak eskaintzen ditu eskoletan. Raparen munduan Euskal Herrian dagoen emakume bakarretakoa da. 2013an Remixes maxia eta 2015ean Aire es vida diska plazaratu zuen. Bertan, Aneguria abeslariarekin batera, “Trakamatraka” abestia argitaratu zuen euskaraz. 2016an euskara hutsezko EPa atera zuen, Izotz erregina. Aneguriarekin batera, “Eskina Femenina” proiektuko kide da. Elkarrekin abestu zuten Gure esku dago kanpaineko bideoklipa 2018an. 2019 “Gerra’”diskoa aurkeztu zuen bilbotarrak; bere lanik libre eta iraultzaileena. LA BASUren BIDEOA: https://www.youtube.com/watch?v=14akr9AAgI0&feature=emb_logo

9


ikasten

Berriak

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI

HH ARETOKO OHOLTZA BERRIA Izarraitz Lanbide Heziketako Arotzeria eta Altzarigintza 2.mailako ikasleek HH aretorako oholtza berria eraiki dute. Hamar kutxa modularrez osaturik dago, eta, moduluak hainbat ekin­ tzarako erabilgarriak izango dira.

ZUHAITZ LANDAKETA

Azkoitia BHIn

Proiektu berri bati hasiera eman diogu ikastetxean. Neguaren bukaerarekin batera, eta aurretik udaletxeko langileek garbitutako ikastetxearen inguruko lurretan, zuhaitz landaketa egin dute DBHko ikasleek Ion Arregi irakaslearen gidaritzapean. Inguru hori itxuratuko duten landatutako zuhaitzak bertakoak dira: pagoak, haritzak, arteak, gereziondoak, urkiak, lizarrak… Proiektuaren helburua, natur eremu hau garatzen den neurrian, gure ikasleak naturarekin modu jarrai batean harremanetan egotea da, beraien garapen integrala eta ongizatea landuz. Horretarako ingurune natural bat sortu eta honen jarraipena egitea da jomuga. Gure ikasleriaren parte hartze aktiboaren bidez, arlo teorikoen inguruko ezagutza zientifikoa eta ikasketak aberasteko aukera ere azpimarratu nahi da. Ezin dugu ahaztu aurtengo ikasturtean Agenda 2030 inguruan ikastetxeak, bailarako beste ikastetxekin batera, aurrera daraman egitasmoari (Basoak) balio praktikoa eransten diogula.

10


ikasten

Berriak

PSIKOMOTRIZITATE GELA BERRIZ ERE MARTXAN!! Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI Oporretatik bueltan HHko ikasleak berriz erabiltzen hasi dira psikomotrizitateko gelak. Udaberri Guraso Elkarteak gela hauek erabili ahal izateko, beharrezkoa den desinfekzioa egiteko, nebulizadore bat erosi du. Eskerrik asko!

EURONET 50/50 EGITASMOA Azkoitia BHIn

Ikasturte honetan ere, ikastetxeko eta orokorrean norberaren (familian) energia kontsumo ohiturak aldatzea eta murriztea helburua duen Euronet 50/50 proiektuan parte hartzen ari gara. Proiektuaren baitan, aurten ere, Euronet Etxean saioak antolatu dira. Saio hauetan gure etxeetan energia aurreztu eta faktura energetikoak ondo ulertzeko aholkuak emango dizkigute, eta helburua eskola komunitate osora zabaltzea da, hau da, guraso, irakasle, langile, eta abarrengana.

11


ikasten

Berriak

DBHko LIBURUTEGIAREN BERRANTOLAKETA

Azkoitia BHIn

Joan zen ikasturte hasieran irakurketa txokoaren antolaketarekin hasiera eman genion liburutegiaren birmoldaketari, irakurtzeko txoko atsegin eta goxo bat osatzeko helburuarekin. Ikasturte amaieran irakurketa txoko hori eta informatika gela bateratu genituen balioanitzeko espazioa osatuz. Nahiz eta bereizirik dauden bi espazio bezala funtzionatu, aldi berean, irakurketa paper formatuko liburuez eta liburu digitalez egiteko aukera ematen digu. Orain arteko azken pausua liburutegia bera bitan zatitzea izanda, kristalezko bereizgarria jarri eta bi eremutan banatu dugu liburutegia., Honela egun, hiru espazio desberdinetan zatituta dugu. Sortu den hirugarren espazio honetan kokatu da ERAKUSKETA TXOKO, arlo eta talde desberdinetan egindako lan-praktikoak ikusgai izango dira bertan. Irakurketa txokoa liburu berriekin hornitu da, “IRITSI BERRIAK” atalean denetarik dago: eleberriak euskaraz eta gaztelaniaz, komikiak, album ilustratuak. IRAKURRI ETA GOZATU!

12


ikasten

Berriak

ORIENTAZIO HITZALDIAK BATXILERGOAN Azkoitia BHIn 2. ebaluazio honetan batxilergoko lehen eta bigarren mailetako ikasleei zuzendutako Orientazio hitzaldiak eskaini dira. Besteak beste, Deustuko Unibertsitatekoek eskaini zuten informazio saioa meet bidez. Nerea Pozok Enpresa, Zuzenbide eta Ingeniaritza arloko ikasketen eskaintza azaldu zuen. Aldiz, Naiara Lopez-ek Hizkuntza eta Komunikazioa, Politika eta Nazioarteko Harremanak, Osasuna eta Gizarte Zientziak arloko ikasketen eskaintza azaldu zuen. EHUko Ingeniaritza eskolatik hurbildu zen Ugutz Garitonaindia. Gradu desberdinen inguruko informazioa eskaini eta ikasleen zalantzak argitu zituen. Aldi berean, Azkoitia BHI batxilergoko 2. mailako gurasoen­ tzat Orientazio mintegiak eskainitako bilerak burutu dira, Joana Sanchez orientatzailearen eskutik. Bi txandatan egindako bilera hauetan partaide dezente bildu ziren. Bilera hauen helburuak bi izan ziren, nagusiki. Bata, batxilergoa amaitzean ikasleek dituzten ikasketa-ibilbide desberdinak, eta hauen egitura ezagutzea (Unibertsitatea, Lanbide Heziketa eta Araubide Bereziko Ikasketak). Bestea, hauetara sartzeko prozesuaz informatzea (plaza kopurua, gutxieneko notak, Unibertsitatean Sartzeko Ebaluazioa, Lanbide Heziketarako sarbidea, Orientazio eta informazio jarduerak, data garrantzitsuak, eta abar).

13


ikasten

Taldeak 3. ZIKLOA NATUR ZIENTZIA

MIKROSKOPIO-BEHAKETAK LANTZEN Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI Natur Zientzia arloan, Sapiens gelan, zelula eta mikroskopioa lantzen aritu gara. Taldeka jarrita, mikroskopio optikoan, animalia zelulak, landareenak eta gizakienak behatu genituen. Ez dugu ahaztu behar ikaskide batzuk harrapatutako armiarma, txingurri eta akaina ere hor zeudela! Bestalde, mikroskopio digitaleko behaketak landu genituen. Sapiens gelan hondartza desberdinetako area dugu eta guk hiru hondar mota ikusi genituen, besteak beste: Orioko hondartzakoa, Muskizekoa eta Saharako basamortukoa. Begi bistaz ere oso desberdinak zirela nabarmentzen zen baina mikroskopioan askoz handiagoa ikusten denez, harriak ziruditen, Oriokoak kolore argia zuen eta harri txikien antza zuten; Muskizekoa iluna ikusten zen eta Saharakoa laranja kolorekoa eta mehe-mehea zen. Landareak, arrautzaren mintza, tipula geruzak, kortxo zatiak… behatzeko aukera ere izan genuen. LH 3. ZIKLOA

Lorea Auzoa • Tolosa Etorbidea, 107 • Tel. 943 21 82 11 • 20009 DONOSTIA 14


ikasten

Taldeak

ATZEGIKOEN HITZALDIA Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI

3.zikloko ikasle guztiok hitzaldi bat jaso genuen Atzegiko langileak diren Jon eta Izarren eskutik.

Atzegi desgaitasuna duten pertsonen familiak sortutako elkarte bat da. Desgaitasuna duten pertsonak normal tratatu behar ditugula ikusarazi ziguten, ez direla gaixoak, ez zaiela gusta­ tzen ume txiki bati bezala hitz egitea, erritmo desberdina eta gaitasun desberdinak dituztela… Atzegi eta Gureaken artean Pauso Berriak proiektua sortu dute. Proiektu honek aukera bat ematen die desgaitasuna duten pertsonei lanbide bat izateko, adibidez: atezain, jangelako begirale, irakasle, idazkari… Oso gustura egon ginen eta gauza berriak ikasi genituen. LH 3. ZIKLOA

POESIAZ BETERIKO BISITA

Azkoitia BHI

Aurten ere, DBH2ko ikasleek Koldo Campos idazlea izan dute beraien artean. Koldok literaturaren inguruko saio berezi bana eskaini die ikasleei, eta hauek poesiaz gozatzeko aukera izan dute. Zenbait autore ekarri ditu gelara. Ikasleek arretaz entzun dute hizlaria, eta hau ere oso eroso egon da entzule gazteen artean. Bigarren ebaluazioko Gaztelaniako poesiaren gaia borobiltzeko egin da saio hau, ikasleei poesia hurbiltzeko asmoz.

15


ikasten

Taldeak

HARREMANAK LANTZEKO TALDE Azkoitia BHI DINAMIKA TAILERRAK DBH1ko ikasleei zuzendutako tailerrak antolatu eta gauzatzen ari gara Izar Arregi psikologoaren eskutik. Tailer hauen helburua argia da, oinarrizko gaitasun sozialak, egoera desberdinen lanketa eta lanketa pertsonalak garatuz ikasleen arteko elkarbizitza eta harremanak hobetzea.

BASOAK ERNALTZEN Aurten aukeratutako Garapen Iraunkorreko Helburua 15. izan da, Lehorreko ekosistemen bizia, eta honelako lanketak ditu: lehorreko bizitza babestea, lehengoratzea eta modu jasangarrian erabil dadila sustatzea, basoak modu jasangarrian kudeatzea, lurren degradazioa gelditzea eta lehengoratzea, eta biodibertsitatearen galera gelditzea. Horren harira, 3. mailako ikasleak Basoak ernatzen proiektuan lanean dabiltza. Ezkurrak baso bihurtu, ezkurretik landarea atera, gure inguruko basoak ezagutu, horien aldeko ekintza batean parte hartu, eta, era berean, prozesu horren guztiaren erabilera didaktikoa egiteko aukera dute gure ikasleek Basoak ernatzen proiektuari esker.

16

Azkoitia BHI


ikasten

Protagonistak

GURE TXAPELDUNAK Urola Ikastola BHI

ALAIA JUARISTI LEHENENGO POSTUAN DOA ESPAINIAKO KOPAN Alaia Juaristi, Urola Ikastolako Batxilergoko 1. mailako ikaslea, iraupen-eskiko Espainiako Kopako sailkapenean lehen postuan doa 18 urtez azpiko mailan. Urtarrilean Linzan jokatu ziren bi probetan Juaristi lehenengoa izan zen Espainiako Kopako lehian daudenen artean. Belaguan jokatutako Euskadiko Txapelketan, berriz, bi domina lortu zituen Juaristik. Skatineko proban bera izan zen irabazlea 18 urtez azpikoetan, eta klasikoan bigarren izan zen. Zorionak, Alaia!

IKER AIZPURU IGERILARIAK BRONTZEZKO DOMINA LORTU DU Urtarrilean Madrilen egin zen Igeriketa Egokituko Gazteen Espainiako AXA Txapelketan lehiatu zen Iker Aizpuru Urola Ikastolako Batxilergoko 1. mailako ikaslea, eta junior mailan brontzezko domina eskuratzea lortu zuen. Zorionak, Iker!

MIKEL OLAIZOLA KIDE DEN JUARISTI ISB TALDEAK ZILARREZKO LEB LIGAKO KOPA IRABAZI DU Juaristi ISB Zilarrezko LEB Ligako Kopako txapeldun bihurtu da, Bartzelona garaitu ondoren. Bigarren urtez jarraian lortu du txapela Azkoitia-Azpeitiko mutilen taldeak. Juaristi ISB taldean jokatzen du Urola Ikastolako Batxilergoko 2. mailako Mikel Olaizolak. Beraz, zorionak Mikeli eta taldekide guztiei!

17


ikasten

Euskararen txokoa

EUSKARA HOBETUZ

Urola Ikastola BHI

*UZTEN ARKATZA? Behin eta berriz entzuten ditugu gure artean honako hauek: *Lokalera joaten gara gero? *Bostetan gelditzen gara? *Ematen koadernoa? *Uzten arkatza? Baina ondo esanda al daude? Euskaraz, egitasmoak edo planak proposatzeko eta eskaerak egiteko -ko / -go erabiltzen da. Beraz, forma hauek dira zuzenak: Lokalera joango gara gero? Bostetan geldituko gara? Emango koadernoa? Utziko arkatza?

18


Gurasoen txokoa

ikasten

UDABERRI Guraso Elkartea Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI UDABERRI GURASO ELKARTEAREN ERRONKAK 2020-2021 ikasturteko bigarren hiruhileko honetan, zenbait aurrerapauso eman ahal izan ditugu guraso elkartetik. Hainbeste hilabetez geldirik egon ondoren, eskola kirola berriro martxan jartzeko aukera izan dugu, eta Ikaskiroleko entrenamenduak hasiak dira jada. Covid-19aren aurrean hartu beharreko neurri zorrotzak ezarri behar izan ditugu, taldeak burbuila bereko gehienez 6 ikaslez osatuta daude, jarduera guztiak musukoarekin egiten dituzte, eta asteburuetako lehiaketarik ez da egiten. Sara Ariño eta Maialen Epelde ari dira entrenamenduak antolatu, koordinatu eta guztia zuzen betetzeaz arduratzen, monitore talde batekin batera. Gure seme-alabek, kirola egiteko ohitura eta elkarbizitza garatzeko, gune bat berreskuratu dute beraz. Bestalde, gurasoen eskaerari erantzunez, Xabier Munibe Ikastolako jolastokian karpa bat jartzea lortu da. Euri egunetan gure seme-alabek aterpe gehiago izango dute, gela edo talde gehiago irten ahal izango dira, eta gela barruan pasa beharreko orduak gutxituko dira. Azkoitiko Udalak finantzatu du karpa jartzearen kostua. Pausu batzuk emanaz goaz beraz. Amaitzeko, azpimarratu nahi dugu, 2020ko urriko ba­ tzarrean aurkeztu genituen Udaberri Guraso Elkartearen etorkizuneko erronken inguruan ere lanean ari garela. Hemen aipagarrienak:

“Aisia, eskolaz kanpokoa, hezitzaile izateko bide estrategikoa egitea, herri komunitate osoa inplikatuz.” Erronka honi lotuta, otsailaren 19an, Zumaian Oiherrik antolatuta ospatu ziren “Eskola kirola eraldatzen” topaketetan parte hartu genuen. Ikaskiroleko bi arduradunak, Udaberri Guraso Elkarteko guraso bat eta Ordezkaritza Organo Goreneko beste guraso bat bertaratu ginen. Hausnarketa interesgarriez gain, beste herri batzuetako esperientzia eta praktika onak ezagutzeko aukera izan genuen bertan. “Eskolako jolastokia eta jolasgaraia, birpentsatu eta eraldatzea.” Erronka honi dagokionez esan, Ordezkaritza Organo Gorenean azaldu dutenez, Zuzendaritza eta Udalak jolastokia eraldatzeko proiektua hasteari baiezkoa eman diotela. Xabier Munibe Ikastolako patioa berritu eta egokitzeko proiektu bati ekingo zaio beraz, eta irakasle, ikasle, guraso, denen partehartzearekin garatuko da proiektua. “Udaberri Guraso Elkartearen lana ezagutaraztea, horretarako komunikazio bideetan sakonduz.” Erronka honi dagokionez, badakizue nor garen eta non gauden, badituzue gurekin kontaktuan jartzeko bideak, sare sozialetan ere aurki gaitzakezue, eta saiatuko gara egiten dugun lana guztioi helarazteko bidea egiten.

19


ikasten

Ospakizunak

Abenduaren 3a,

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA Azkoitia BHI

Goiza Oskorriren Euskal Herrian euskaraz abestiarekin hasi dugu, giroa berotzeko. Ondoren 4. mailako ikasleek gelaz gela Euskaraldiaren itsasgarriak banatu dituzte, Euskararen Nazioarteko Egunaren historiatxoa kontatuz. Jarraian, euskarari lotutako bideo batzuk ikusi ditugu ikastetxe osoan. Egitarauari amaiera emateko, 2. mailako ikasleek olerkiak errezitutatu dituzte eta 1. mailako ikasleek beraiek sortutako bertsoak abestu dituzte. Pandemia dela eta, megafonoz abestu behar izan dituzte, ezin baikara guztiok batera elkartu.

OLENTZERO Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI Urteroko ohiturari jarraituz, aurten ere Mari Domingi eta Olentzero gurera etorri zaizkigu. Oso polita izan da! Eskerrik asko bikote, asko-asko maite zaituztegu!

Udaberri Guraso Elkartearen eskutik otar eder bat jaso dute Olentzerok eta Mari Domingik datozen egunetan beharrekoa izango dituzten indarrak berritzeko! Gabon zoriontsuak eta urte berri on!

20


ikasten

Ospakizunak Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI Urteroko ohiturari jarraituz, Euskera eta Euskal Kultura bultzatuz, gabon kantekin giroa alaitu genuen. Olentzero eta Mari Domingi izan genituen ikastolan, gure ikastolako txikien aurpegiak eta alaitasuna ikusteko parada izan genituen. Gainera, aurten Olentzero gelaz-gela ibili da gure txikienen gozamenerako. Dantzak, Gabon-kantak, emozioa, poza… eta Zutarri Guraso Elkarteak prestaturiko txistorra dastatzeko aukera ere izan genuen, mila esker! Ea Urte berriak zoriona eta poztasuna ekartzen digun guztioi!

Ikusi HHko

eta

LHko

argazki bildumak.

21


ikasten

Ospakizunak

DANBORRADA Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI San Sebastian bezpera, urtarrilaren 19a, Azpetiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI-ko ikasleek danborrada festa egin zuten. Herrian danborrada jendetsurik ez ego arren, ezin egon danborrak astindu gabe. Goizean txikienen txanda izan zen eta arratsaldean gainerako guztiena.

Goizean goizetik ez zen musikarik falta izan gure Ikastolan; sarrera-irteeretan musika alaia entzungai izan genuen: hau dek hau, San Sebastian martxa, Goizeko Izarra… Ea hurrengo urtean gurasoekin ospatzeko aukera dugun, aurten COVID-19a tarteko ezin izan baitugu elkarrekin ospatu.

SANTA AGEDA BEZPERA Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI Ohitura zaharrari jarraituz, aurten ere, Santa Ageda bezpera ospatuko dugu. Ezohiko modua izan arren egunari dagokiona emango diogu. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi! Mundialak zarete!

22


Ospakizunak

ikasten

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI Otsailaren 4a, Santa Ageda bezpera eta usadioari jarraituz Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleak kopla kantari ibili ziren goizean. Ikastolako gehientsuenak zapia lepoan eta makila eskuetan jolastokian abestu zuten arren, ikastetxeko Hirugarren zikloko talde bat Zaharren egoitzara joan zen, bertako egoiliarrekin momentu goxo eta alaiak igaro zituztelarik.

SAN MARTIN EGOITZAKOAK BIXITATUZ… Ohitura zaharrak berrituz eta euskal kulturako usadioen aukerak aprobetxatuz, aurten ere, San Martin egoitzara joan zen ikastolako hirugarren zikloko talde bat. Kantuekin egoiliarrak alaitu eta ingurua pozteko asmoz, kale-jira egin genuen, abotsak prestatu genituen eta koplak dioen bezala “eztarriz sano gabiltzanez”, makila hartu eta “genuen dena emanez”, egoitzako ataria eta jendea alaitasunez bete genuen. Laster 100 urte beteko dituen amona zegoen bertan eta bere garaiko koplak abestera animatu zen. Erne eta gustura entzun genituen!! Oso ondo ibili ginen!!! LH 3. Zikloa

23


ikasten

Ospakizunak

INAUTERIAK Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI Otsailak 12, ostirala, kolorez jantzi zen ikastola. Bai irakasle eta baita ikasleek mozorroturik ospatu zuten inauterien jai alai hau.

Ohiturak ezin utzi eta amaiera txokolatezko ogi-tarte goxoa janda eman zen, Zutarri Guraso Elkarteari esker, beraz, mila esker!

Urola Ikastola BHI EZOHIKO INAUTERIAK UROLA IKASTOLAN Aurten ezohiko inauteriak bizitzea tokatu zaigu, batere jairik gabekoak. Hala ere, Urola Ikastolan ez dugu umorea galdu, eta asko izan dira inauteri aurreko ostiralean ikastetxe-

ra mozorrotuta etorri diren ikasleak. Eta, nola ez, eskerrak eman nahi dizkiegu laguntza gelako kideei urtero bezala aurten ere ikastetxea inauterietarako apain-apain jartzeagatik. Eskerrik asko zuen lanagatik!

24


Ospakizunak Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI Aurten kalejira eginez kaleetan zehar ibiltzeko aukerarik izan ez badugu ere, Xabier Munibeko haur eta irakasleek, eskolan bertan ospatu dituzte ihauteriak. Batzuek aretoan, besteak aterpean, gustora ibili dira musikarekin dantza eta jolastuz.

25

ikasten


ikasten

Ospakizunak

MARTXOAK 8 EMAKUMEEN EGUNA Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI

26


ikasten

Ibilaldiak

HH 05 Azkoitia

PARKEETAN JOLASEAN

HH05 mailako haur eta irakasle eguraldia lagun, Azkoitiko parke ezberdinetan jolasean ibili ginen. Talde batzuk goizez beste batzuk arratsaldez, baino denok ilusioz. Intxaustiko parkean, parke estalian eta “Trenbidearen Zumardia” kaleko parkean zehar ibili ginen, a ze poza! Parke guztia

guretzat, aise pasa zitzaigun denbora. Goizeko taldeok hamaiketakoa eraman genuen eta motxilek magikoak ziruditen, ze jaki gozoak irten ziren bertatik, besteok merendatzeko gogoz bueltatu ginen.

27


ikasten

Ibilaldiak

LH 2. maila Azkoitia

28


ikasten

Ibilaldiak

LH 3. maila Azkoitia

LH 6. maila Azkoitia

LH3C GELAKOAK, MATEMATIKAKO LIBURUAK ALDE BATERA UTZI ETA GELAN LANTZEN ARI GAREN POLIGONOEN GAIA KALERA ATERA DUGU. POLIGONOZ INGURATUTA BIZI GARELA KONTURATU GARA!!!

LH6 - ESKOLAKO IBILBIDE ENERGETIKOA

EURONET 50/50 proiektuan murgildurik gaudenez, 6.mailako ikasleok, Jonekin batera, eskolako ibilbide energetikoa egin genuen. Hain zuzen, eskolako energia iturriak gertutik zeintzuk diren ezagutzeko aukera paregabea izan genuen.

29


ikasten LH 4. maila Azkoitia

Ibilaldiak

EUSKAL HERRIKO ERLIEBEA

LH 4 mailako ikasleek Euskal Herriko erliebea gelan landu ondoren, goiz pasa polit bat egitera irten gara inguruko mendi, mendizerra, ibaiadar, ibai… ikusteko asmoz.

30


ikasten

Ibilaldiak

LH 3. zikloa Azpeitia

GAZTELERA SAIOAK LOIOLAN

Bizi dugun egoera berri honek erakutsi digu posible dela aire libreaz gozatuz ikastea. Aste betez Abracadabra ikasgela alde batera utzi eta gaztelania lantzera Loiolara atera gara. Bertan, ikasgelan lantzen ditugun hainbat jarduera jolasaren eta dinamika desberdinen bidez eraman ditugu aurrera. Irakurketarako beta ere izan dugu eta bakoitzak bere gustura irakurketaz gozatu du. Animatu zaitezte zuek ere, eremu irekietan ere asko ikasten baita!! Azpeitiako Ikastola Karmelo Etxegarai LH 3. Zikloa

31


ikasten

Ibilaldiak

DBH 1 Azpeitia

ESKALADA

DBH 1. mailako ikasleak eskalada ikastaro bat egin dute Azpeitiko Kiroldegian. Gipuzkoako Mendi Federazioko irakasleen ardurapean, lokarriak egiten ikasi, segurtasun teknikak ikusi eta zailtasun ezberdineko paretak igo dituzte Urola Ikastolako ikasleek. Esperientzia bikaina izan da!

2. Batxilergoa Azpeitia

IZARRAITZ HANDIA DA GERO!

Mendi-buelta handia egin zuten abenduaren 17an, ostegunez, Batxilergoko 2. mailako Geografia ikasgaiko hogeitaka lagunek. Azpeitiar zein beizamatarrentzat paraje berriak ziren gainera Erlorainokoak, Zestoa aldetik abiatu ginenez. Haraino autobusez joan ginen, eta gailurretik behera Azpeitira jaitsi. Keratxoak han eta hemen egin ziren, Erdi Aroko jauregi eta burdinolen arrastoen aurrean, adibidez.

Mendian aurkitu genituen ikazkinen jaiotetxe eta txondor-plazak, elur-zulo eder bat, kanpoko espezieen zuhaitz landaketa nahiz bertako basoak, eraitsita artzain txabola zenbait, eta teilatu berrituarekin bakarren bat ere bai. Ehiztari eta astoak ere gure ibileran gurutzatu genituen. Hala ere, mangaziorik ez zuten izan ikasleek, ezetz esan zuten behintzat. Irakasleak berriz, ebaki-ebaki eginda zeuden arratsaldean.

Gailurrean, haizerik gabe eta ikusmira ezin ederragoarekin mokadua jan, eta behera.

32


ikasten

Ekoizpenak Hemen gaude bi urteko umeak berriz ere! Oraingoan, neguarekin lotutako zenbait jarduera egin ditugu gelan. Oso ondo pasatu dugu. Ikusi-ikusi! Egun batean, elurra egin genuen. Oso dibertigarria izan zen eta elurretako panpin bat ere osatu genuen denen artean!

Izotzarekin ere esperimentatu dugu gelan. Nola urtzen zen ere ikusi genuen eta gauza asko ikasi ditugu: hotza, beroa sentsazioak, gogorra biguna…

Bukatzeko, gel bolatxuekin ere ibili gara. Lehenego uretan sartu genituen eta pilo hazitakoan, haiekin esperimentatu dugu, trasbaseak egiten.

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI. HH02

33


ikasten

Ekoizpenak

POLOETAKO BIZITZA

Hiruhilekoa elurra eta hotzarekin hasi genuenez 3 urtekoek poloetako bizitza aztertzen ibili gara. Bertako animaliak, klima eta jendea aitzakia hartuta begira zenbat lan egin dugun. Eta gaiari amaiera emateko PINGUINO mozorroa jantzi dugu inauteri festarako.

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI. HH03

34


ikasten

Ekoizpenak

ITSASOKO ANIMALIAK LANTZEN HH4 geletako ikasleak itsasoan bizi diren animaliak lantzen ari gara: zeintzuk diren arrainak, zeintzuk ugaztunak, zer jaten duten, uretan edo lehorrean, non hartzen duten arnasa… Urpekari bihurtu, itsasoan murgildu eta ur azpian mundu miragarri bat badela deskubritu dugu: olagarroak, karramarroak, kolore guztietako arrainak, itsas zaldi eta izarrak… denon artean zaindu behar dugun mundu zoragarria. Antzinako balearen arrantzatik gaur egungo estropadetaraino, kostaldeko talaietatik itsasargietara; arrantzaleen bizimodua eta hainbeste maite dugun kresalaren usaina; hortxe gabiltza, nora eramango ote gaitu mareak?

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI. HH04

35


ikasten

Ekoizpenak

“NEGUA” PROIEKTUA HH5EN Gabon ondoren elurte ederra izan genuen. Gure inguruko mendi eta zelaiak elurrez estalirik zuri-zuri, dotore-dotore agertu zitzaizkigun. Liluraturik, denok gertuko mendietara igo eta gozatu genuen: elur panpinak eginez, elurrarekin jolastuz, irristatuz…beste konturik ez genuen izan egun haietan. A ze kontakizun politt eta dibertigarri esan eta entzun genituen! Hori horrela izanik, NEGUA proiektua lantzea pentsatu genuen, geu elur panpin bihurtuz, izotzarekin esperimentatuz, iglua eraikiz, inuitak ezagutuz eta mila bizipen partekatuz. Hemen duzue ekosistema desberdinetan egindako lanaren berri. Gozatu dugu bai proiektu honekin ere. Ikusi-ikusi!

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI. HH05

36


ikasten

Ekoizpenak

JOGUR BIZKOTXOA Ummm!! a zer usain ederra zabaldu den ikastolako pasiloetan zehar. Sukaldetik dator! Lehenengo zikloko ikasleek kozinatu dute oraingoan ere zerbait ederra! Bai, Oñatz taldekoak izan dira “Jogur bizkotxoa” prestatu dutenak. Jarraian duzue errezeta. Animatu etxean egitera, eta ON EGIN!

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI. 1. zikloa. LH 1-2.

2. ZIKLOA - AKROSTIKOAK Jolastuz ikasi txokoan, olerkiak asmatu ditugu gure gelaren izenarekin. EUSKALDUNAK GARA ELORRIA TALDEA. LANA EGITEN DUGU LAGUN ARTEAN. OLATUA BEZAIN BIZKORRAK GARA. ROCKANRROLA DA GURE INDARRA. RIN-RIN EGITEN DUENEAN IKASTOLARA SARTZEN GARA, ALTXORRA EUSKARA LANTZEA BAITA. ELORRIA

HOGEITA BOST IKASLE GARA. USAIMEN ONA DUGU. RADIOA BAINO GEHIAGO HITZ EGITEN DUGU. RADARRAK BAINO GEHIAGO IKUSTEN DUGU. IRRIKITAN EGOTEN GARA JOLASTEKO. TUBA BAINO ALTUAGO HITZ EGITEN DUGU. ZERBAIT ANTOLATZEN ARI GARA BETI. ALAIAK GARA. HURRITZA

PLANAK EGITEN DITUGU ADISKIDEON ARTEAN. GELAN EGOTEN GARA, OSO ONDO LANEAN. AZKARRAK GARA DENEAN. PAGOA

UME AZKARRAK GARA. RI-RA EGITEN DITUGU LANAK. KARMELO IKASTOLAN GABILTZA. IKASLE BIKAINAK GARA. AZPEITIARRAK GARA. URKIA Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI. 2. zikloa. LH 3-4.

37


ikasten

Ekoizpenak

HALA BAZANen eta KONTU KONTARIn gure bizitzan gertatutako pasadizo batzuk kontatu ditugu, gure gustuko pertsona famatuen biografiak egin ditugu eta albisteak idatzi ditugu, kazetari bihurtuz. Ea gustatzen zaizkizuen.

Albisteak BIHAR ZABALDUKO DITUZTE TABERNAK ETA JATETXEAK Sara Ould - Azpeitia, 2021-02-09 Eusko Jaurlaritzak eremu gorrian dauden udalerrietako tabernak eta jatetxeak, auzitara jo zuten, eta gaur iritsi da auzitegiaren erantzuna: bihar bertan zabaldu ahal izango dituzte herri guztietako tabernak eta jatetxeak. Erabakia ez da behin betikoa eta ostalariek pozik, baina kezkatuta daudela adierazi dute.

DANBORRADA EGIN DUTE KARMELO ETXEGARAI IKASTOLAN Jon Egibar - Azpeitia, 2021-01-19 Karmelo Etxegarai ikastolan danborrada egin dute koronabirus garaian egonagatik. Arratsaldeko lauretan, patiora irten dira eta batak besteari ez kutsatzeko, taldetxoetan jarri dira, distantzia ederki mantenduz. Lehenengo ilaran 1. eta 2. mailakoak jarri dira; erdikoan, 3. eta 4. mailakoak; eta atzekoan, 5. eta 6. mailakoak.

Ikasleek dotore-dotore jantzita eta irribarrea ezpainetan dutela jo dute danborra ikastolako patioan.

LAGUN ONAK - REAL SOCIEDAD Paul Osoro Azpeitia, 2021-02-01 Atzo, Lagun Onaken eta Errealaren arteko partidua jokatu zen, Azpeitiako Garmendipe futbol zelaian. Lagun arteko partidua izan zen eta Errealak irabazi zuen 1-6 emaitzarekin. Gauden egoera honetan, Garmendipe futbol zelaia hutsik egon zen, baina balkoietatik partidua ikusi ahal izan zuen jendeak asko disfrutatu zuen partidu polit horrekin.

OSTIRALEAN GOAZENEKO AZKEN ATALA BOTAKO DUTE Uxue eta Aroa - 2021-02-09 Datorren ostiralean, otsailak 12, Goazeneko azken kapitulua botako dute ETB1en. Denboraldiko azken atala izango da eta 21:00etatik 22:00etara eskeiniko dute, beti bezala. Datorren udan berriro ere grabatzen hasiko dira eta grabaketak Basakabin egingo dira.

HAURREN ALDEKO MANIFESTAZIOA Aratz Olaizola - 2. Zikloa, Haritza Azpeitian haurren aldeko manifestazioa egingo da larunbatean Haurren aldeko manifestazioa egingo dute haurrek Azpeitiko plazan otsailaren 27an larunbatean, beren Azpeitiko haurrak manifestazioan. eskubideak lortzeko. Manifestazioa arratsaldeko bostetan hasiko da. Haur mordoek parte hartuko dutela aurreikusten da.

AZPEITIAN ETXEA ERORI DA

POLIZIA ERREKARA ERORI DA

Aimar Albizuri 2. Zikloa, Lizarra

Ehiari Ezeiza – 2. Zikloa, Lizarra

Azpeitian etxea erori da oso zaharra zegoelako

Polizia errekara erori eta hil egin da.

Gaur arratsaldean Azpeitian etxe bat erori da oso zaharra zegoelako. Azpian ez du pertsonarik harrapatu, baina kotxe asko pusAzpeitiko etxea erorita. katu ditu.

Poliziaren kotxea uretatik ateratzen.

2020ko abenduaren 10an, Donostian polizia bat paseatzen ari zela errekara erori eta hil egin zen.

38


ikasten

Ekoizpenak

Biografiak PELLO REPARAZ Pello Reparaz Escala, Arbizun jaio zen 1990eko apirilaren 22an. Musikari, konpositorea eta ekoizlea da. 17 urterekin Vendetta taldea sortu zuen. Gaztea zenean, hainbat ikastoletako musika-irakaslea izan zen, hori baitzuen gustuko. Haurrentzako “Baloreak” proiektu abiarazi zuen. ETBn Euskaloski saioa aurketu zuen, munduan zehar bizi diren eusaldunak bisitatuz. Abestiak egiten ikasteko, bi urteko masterra egin zuen Londresen. 2018ko abenduaren 28an, Vendetta taldea desegin eta gero, 2019aren hasieran, Zetak taldea sortu zuen. Inge Berasategi eta Leire Froilan NEREA ELIZALDE ZAMAKONA Bilbon jaio zen 1998ko ekainaren 18an. 22 urte ditu eta bizkaian bizi da. Aktorea, abeslaria eta dantzaria da. Gaur egun goazen telesailean egiten du lan eta bere pertsonaiaren izena garazi da. Nahikari eta Irati XABIER SALDIAS Jose Javier Saldias Orbegozo, Azpeitian jaio zen 1951ko martxoaren 14ean (70 urte ditu). Abeslari ospetsua da. 6urte zituenerako herriko abesbatzan abesten zuen. 1970. urtean Egan taldea eta Akelarre taldeetan hasi zen. Bizpahiru hamarkadetan bi talde horiek erromeria giroa Euskal Herriko plaza askotara eraman zuten. 2016an taldeak ibilbidea amaitutzat eman zuen irailaren 11an Donostiako Euskal jaien barruan egindako emanaldiarekin.

Julen eta Züara. Artea

IKER IRRIBARRIA Iker Irribarria Olazabal Araman jaio zen, Gipuzkoan, 1996ko uztailaren 4an.Esku eskuko pilotari profesionala da eta buruz buruko eta binakako txapelketa nagusietan inoiz izan den txapeldunik gazteena. 2015 ean, bigarren mailako buruz buruko finalera iritsi zen. Hurrengo urtean buruz buruko finala irabazi zuen eta 19 urterekin inoiz izan den buruz buruko txapeldunik gazteena bihurtu zen. 2019 ko eskuz eskuko pilota txapelketa nagusian, finalera iritsi eta Urrutikoetxeari 22-20 irabazi zion. Aiert eta Zuhaitz EMMA WATSON Emma Watson Parisen jaio zen 1990ko apirilaren 15 ean. Aktoresa, modeloa eta aktibista delako da ezaguna eta horretaz aparte Harry Potter, La bella y la bestia, The perks of being a Walfower eta Mujercitas pelikuletan lana egin duelako. Emmak txikitatik nahi zuen aktoresa izatea. Elene Sagardogi eta Julen Eizagirre MIKEL OIARTZABAL Mikel Oirtzabal izena du. Eibarren jaio zen 1997ko apirilaren 21ean. Eibar futbol eskolan hasi zen eta hamalau urterekin, 2011an, Errealarekin entrenatzen hasi zen. 2014ean Errealaren 2. taldera iritsi zen eta denboraldi batean 13 partidu jokatu eta 3 gol sartu zituen. 2015ean lehen taldera igo zen David Moyesekin, eta ordutik 120 partidutik gora jokatu eta 20 gol sartu ditu. Gaur egun Errealarekin jokatzen du. Danel Ansorregi eta Mark Gesalaga – 2. Zikloa, Artea DANAE RIAÑO Danae, Irunen jaio zen 2003. urtean. Aita, Daniel Riaño, musikaria du. Oiartzungo Elizalde institutuko ikaslea da. Txikitatik murgildu zen musikaren munduan. 3 urte zituela ikasi zuen pianoa jotzen, eta gero gitarra, ukelelea eta baxua jotzen ere ikasi du. 2015ean ETB 1eko Izarrak Kalean lehiaketa castingean parte hartu zuen. 2015eko udan Kantugiro lehiaketan Lesakako eta Lizarrako saioetan parte hartu zuen. 2019an Bago!az lehiaketaren hirugarren edizioan parte hartu zuen. Lehiakide gazteena izan zen, 16 urterekin, eta irabazle suertatu zen. Bago!az lehiaketaren hirugarren edizioa irabazi zuen 2019an, eta horregatik Go!azen telesaileko protagonistako bat da Go!azen 6.0 eta Go!azen 7.0 denboraldietan. Maria Otaegui eta Sara Astigarraga – 2. zikloa, Sahatsa Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI. 2. zikloa. LH 3-4.

39


ikasten

Ekoizpenak

Pasadizoak BARTZELONA Orain dela 4 urte, oporretan nengoen Bartzelonan, familiarekin. Kaleko banku batean eseri ginen, deskantsatzera. Gure atzean kirol denda bat zegoen eta nire amari sartzea okurritu zitzaion. 10 bat minutu geroago, han atera zen ezer erosi gabe! Dendak ixten hasi ziren eta gu trenera joan ginen. 45 minutu egon ginen geldituta, trenaren barruan, asper-asper eginda. Hurrengo egunean jakin genuen arrazoia: pertsona batzuk jendea harrapatzen ibili ziren kamioi batekin eta horregatik egon ginen trenean geldituta. Patxi Goenaga Lasa OLATU BAT GAINERA Egun batean hondartzan geunden eta bandera horia zegoen. Ni, oso seguru, uretara sartu nintzen eta,… olatua nire gainera etorri zen! Ezin nuen uretatik irten. Ia arnasik gabe gelditu nintzen eta azkenean, marea-marea eginda irten nintzen uretatik. June Cuadrado TXAKURRA ZAUNKAKA Egun batean, nire arreba, nire ama eta ni Ataunera joan ginen. Ailatu bezain pronto, ikuilura joan ginen txakurra askatzera. Nik txakurra askatu nuen eta segituan amari zaunka batean hasi zitzaion. Aner Goena

BEHATZAK LEHERTUTA Orain dela aste bat gertatu zitzaidan pasadizo hau. Dutxatzen bukatu nuen eta dutxatik atera nintzenean, ateak behatzak harrapatu zizkidan. Bi behatz, hain zuzen ere! A zer kolpea hartu nuena! Medikuarengana joan nintzen eta bi behatzak lehertu egin nituela esan zidan. Benda bat jarri zidan, minik ez hartzeko eta etxera joan nintzen. Benda jarri zidan, baina minak ez zuen aldegiten. Hantxe segitzen zuen nirekin! Jakes Etxeberria Arzamendi PARREGUREA Egun batean, kalean genbil­ tzan. Nire lehengusua nirekin hitz egiten ari zen. Ez zuen lurrera begiratu eta harri batekin estropozu egin eta eta erori egin zen. Ahbibi Ouarga

IKASTOLA 2-3 urte nituela, nire ama eta attittekin Karmelo Etxegarai ikastolara joan nintzen. Nire ahizpa eta lehengusua ikastolatik atera ziren eta lehengusuak, nahi gabe, bultza egin zidan eta ikastolako barandilaren ixkinarekin jo nuen. Burua ireki nuen eta nire attittekin ospitalera joan nintzen negarrez. June Amenabar Azpeitia

GALDUTA Egun batean Loiolara gindoazen paseatzera, aita, ama, nire anaia Eneko eta ni. Bidean galdu egin nintzen eta denak nire bila hasi ziren. Nire ama etxe zaharrera joan zen, herio batean, eta bitartean Enekok aurkitu ninduen nire etxe parean. Susto ederra hartu zuten nire familiakoek, baina ni, lasai-lasai egon nintzen denbora osoan. Unai Reyes Gomez

PATINETEAREKIN ISTRIPUA Egun batean, aita, ama eta arrebarekin Errioxara joan nintzen. Patinetea hartu eta karrerak egiten ibili nintzen. Halako batean, aldapa batetik jetxi nintzen eta muturrez aurrera erori nintzen. Gerri parean azala harrotu zitzaidan, baina ez nuen ezer hausi. Eskerrak!!! Jakes Arrizabalaga

ASTE TXARRA Egun batean, kalera irtetzera gindoazenean, portaleko ateak eskua harrapatu zidan. Behatzak more-more eta azkazalak beltz-beltzak geratu zitzaizkidan. Egun osoan negar egin eta negar egin aritu nintzen. Bi urte edo izango nituen orduan. Hurrengo egunean, berriz, eskua erre nuen, plantxarekin. Oso aste txarra eduki nuen!!! Xabat Beristain

PRAKAK ATZEKOZ AURRERA JANTZITA Egun normal batean, ez naiz gogoratzen noiz, ikastolara joan nintzen. Iritsi nin­ tzen, lagunekin hitz egiten egon nin­ tzen… dena ondo zihoan… ikastolara sartu nintzen arte. Orduan dena okertzen hasi zen. Prakak atzekoz aurrera jantzita neuzkala konturatu nintzen!! Lehenengo jon enteratu zen, eta ondoren, ilyas; eta ilyasek gero, gela osoari esan zion. Ioritz Aizpuru

LOKATZETARA ERORI NINTZEN 9 Urte nituela gertatu zitzaidan pasadizo hau. Lagunekin igerilekutik irten nintzen eta belardian nengoen. Han putzu bat zegoen, lokatzez betetako putzu bat, eta nik ez nuen ikusi. Putzura erori nintzen eta dena zikin-zikin eginda gelditu nintzen. Lagunek pixka bat garbitzen lagundu zidaten, baina hala ere zikina nengoen, eta etxera joan nintzen. Aroa Azkue

NIRE URTETAKO PASTELA! Konfinatuta geundenean, martxoaren 22an, nire urtebetetze eguna zen. Jaiki eta bazkaltzeko ordua iritsi zen. Bazkaldu eta postrea jateko garaia iritsi zenean, pastela atera genuen eta nire anaiak lepotik heldu zidan eta plastttt! Pastelarekin aurpegi guztian eman zidan. Aurpegi guztia txokolatez beteta utzi zidan eta nire anaiarekin haserretu nintzen. Ilazki

ARANTZAK Plazan geunden, Ander, Leire, Inge, Janire, Martin, Daniela eta ni. Parke estalitik goraka karrerak egitea erabaki genuen. Arratsalde osoa karrerak egin eta egin pasa genuen. Bueltakoan, Martinek, nire anaiak, ezkerrera gehiago ez egiteko esan zidan. Nahi gabe, ezkerrera egin nuen eta arantzetara erori nintzen. Gero, nire amarekin nengoela, nire lehengusina erori zen arantzetara, Leire. A zer arratsalde xelebrea pasa genuena! Ainhoa Lapeira

TXAKURRAK MERIENDA JAN ZIDAN Egun batean nire lehengusua eta biok merienda jaten ari ginen. Nire txakurrak, korrika etorri eta merienda jan zidan. Ondoren, nire lehengusuarenana etorri zen eta hari ere merienda jan zion. Luken Agirre

KORRIKA GELDITU EZINIK Bi urte nituenean gertatu zitzaidan. Oinez ikasi nuenean, korrika ibiltzen nintzen, eta egun batean ezin nuen gelditu, eta erori egin nintzen. Hossam Chalall

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI. 2. zikloa. LH 3-4.

40


ikasten

Ekoizpenak

English

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI. 2. zikloa. LH 3-4.

41


ikasten

Ekoizpenak

2. ZIKLOA MATEMATIKA

NEURTU ETA NEURTU! 2. zikloan, Tetris eta Pitagoras geletan luzera-neurriak lantzen ari gara. Metroa erabiliz, gure inguruko eskailera, banku, pasillo, saski eta futboleko kantxak… neurtuz. Gustura eta gogoz aritu gara!

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI. 2. zikloa. LH 3-4.

42


ikasten

Ekoizpenak

3. ZIKLOA. ENGLISH

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI. 3. zikloa. LH 5-6.

43


ikasten

Ekoizpenak

3. ZIKLOA MIKROIPUINAK ETA ANTZERKIA Bigarren hiruhilekoan ikasleek mikroipuinak eta antzerkia landu dituzte besteak beste. Mikroipuinak irudimena eta sormena landuz sortu dituzte alde batetik eta ikasten ari diren arau gramatikal eta ortografikoak uztartuz bestetik. Bestalde, Azpeitiarren historian oinarrituriko liburuxkak erabili dituzte kultura aitzakiatzat hartu eta testuak egokitu, gidoiak eta antzezlanak sortu eta antzeztuz.

Azpeitiako festak Narratzailea:- Zuekin Loiolako herri irratia! Asteburuan Azpeitiako zezen-plazan aspaldiko ahari jokorik entzutetsuena ospatuko dela gogorarazi nahi dizuegu. Badakigu, bai, Azpeitian alde horretatik apustuzale amorratuak direla. Kixote:- Honek irabaziko dik! Santxo:- Horrek? Alde ederrekoa duk hau! Narratzailea:- Azpeitia aldean, askotan bezala, festan dabiltza, Santo Tomasak ospatzen ari dira gaurko egunean. Hotz ikaragarria egiten duen arren, bada zer ikusia eta dastatua eta jendez gainezka dago plaza. Kixote:- Eman gogor Santxo! Santxo:- Pufff!

44


ikasten

Ekoizpenak

Infernuko txikitoa:-…Eta ondo pasa Santo Tomasak! Narratzailea:- Festazalea bezain sinesmen askotarikoa dugu Azpeitia, eta aurten, San Inazioren heriotzaren IV. mendeurrena denez, oso modu berezian ospatuko dute herritarrak. Amona:- Gaur txintxo e! Narratzailea:- Eta gaur maiatzak 15, San Isidro egunez, zorion-agurren tartean: Aratzerrekako Mari Inixi zoriondu nahi dugu, bere 80. urtebetetzean. Ondo pasatu zure eguna eta auzoko festak Mari Inixi! Santxo:- Goazen dantzara, Amona! Amona:- Bale! Infernuko txikitoa:- Iufi!! Irratitik zuzenean:- Euskal Herrian euskaraz nahi dugu hitz eta jolas… Amona:- Asko ikasi, e! Infernuko txikitoa:- Hemen euskaraz bai! Narratzailea:- Emakumeak elkartuta aurten ere, martxoaren 8ko aldarrikapenei eta ospakizunei ekin diete. Gaur, Euskal Herriko hainbat txokoetan beren eskubideak aldarrikatuko dituzte. Amona:- Hi ere animatu haiz, primeran! Gora emakumeon borroka! Gora!

Amona:- O, ene Romeo! Infernuko txikitoa: -kar, kar, kar… Santxo:- Ixilduko al haiz! Narratzailea:- Ba al zenekiten Azpeitiarrak parranda zale amorratuak direla? Oraintxe bertan ere, festetan murgilduta dabiltza, eta, nola ez, kabezuloak ezin falta. Behingoz ondoen egiten dakitena egingo dute: Maskuria astindu! Ondo pasa festak! Kixote:- Ni kabezuloa nauk! Utz nazak bakean! Santxo: -Jeeeee, jeee!! Zezena: - Muuuuuuuuuuuuu! MUUUU!!

Infernuko txikitoa:- Oso ondo Amona!

Amona:- Banoala, banoala!

Kixote:- Baiii!

Infernuko txikitoa:- Hemen gatoz kabezuloak!

Narratzailea:- Euskal antzerkiaren aitzindari dugu Azpeitia, eta horren lekuko, estreinatuko diren antzerki topaketak. Emoziorik ez da faltako egunotan Azpeitian.

Denok: Hauek izaten dira Azpeitiako festak!

Kixote:- O, ene Julieta maitea!

BUKAERA!!!

45

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI. 3. zikloa. LH 5-6.


ikasten

Ekoizpenak

BELDURREZ ETA AMORRUZ Intza Mantzizidor Ostolaza, DBH 4C

1 Atzo kaletik nindoan gauez hamaikak aldera leher eginda nengoen heldu nahi nuen etxera iristear nintzelarik begiratuaz atzera gizon bat ikusi nuen txarra zuena tankera orduan azkartu zuen bere ibiltzeko era eta nik antzeman nuen zer zetorkidan gainera beldurrak burua janda ez atzera, ez aurrera azkenean galdu nuen ihes egiteko aukera.

2 Atzetik eutsi ninduen bere esku handiekin eta autora eraman ahoan zapi batekin negar malkotan bustita neraman beldurrarekin bakarrik egon nahi nuen eta ez gizon harekin bere etxera heltzean guztia zegoen zikin eta hor esan zidan zer egin nahi zuen nirekin infernua ikusita bertan nire begiekin alferrik zen arren nik nahi nion ihesari ekin.

4 Azkenean bukatu zen atera nintzen osorik nahiz eta momentuan ez ikusi ia argirik norbera zeroren pare beldurrez eta mindurik neure baitan oihukatzen ez dela irtenbiderik gaur kanpotik ikustean hau ez dago barkatzerik inork ez baitu merezi horrenbeste sufritzerik jada ez litzateke egon behar aldarrikatzerik munduko emakumeak nahi ditugula bizirik.

3 Lurrera bota ninduen bere gelara sartzean mehatxuak, ostikadak odola gela ertzean lur jota sentitu nintzen niri arropa kentzean barrua mila zatitan gizona nire gainean minutuak ordu ziren hango gordintasunean plazer hutsagatik soilik ninduen bere mendean hainbat zauri azalean aurpegi eta gorputzean baina minik handiena egin da nire barnean.

Doinua: Habanera

Urola ikastola BHI

46


ikasten

Ekoizpenak

PROIEKTUA: MUGIMENDU AUTONOMOA Jolasak, mugimenduak, gestuak, hitzak, begiradak… aberastasun iturri dira gure ikasleak. Gela askeak eta ongi mimatuak jarri ditugu etorkizuneko ikasleen eskura: sortzeko, irudikatzeko, puskatzeko, eraikitzeko…

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. HH02

47


ikasten

Ekoizpenak

PROIEKTUA: A ZE HOTZA!!! Oporretatik itzultzean gure inguru guztia elurtuta topatu genuen eta… A ZE HOTZA!!! proiektua jarri dugu martxan: Zer jantziko dugu hotz honekin??? txanoa, berokia, bufanda… Elurra sortu eta berarekin esperimentatu dugu: pastilinazko mendi elurtuak, elur malutak batetik bestera… Jolasaz gain gure izenak nola hasten diren lan­ tzen ari gara. Hau guztia, giro goxo eta epel batean!

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. HH03

48


ikasten

Ekoizpenak

GARRAIOAK HH04ko ikasleak garraioak proiektuan murgilduta gaude, asko ikasten ari gara…ikusi zenbat gauza egin ditugun!

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. HH04

PROIEKTUA: LANBIDEAK HIRUHILEKO HONETAN LEHENENGO MAILAKO IKASLEAK LANBIDE DESBERDINAK IKUSI DITUGU: SUHILTZAILEAK, MEDIKUAK, SUKALDARIAK, ASTRONAUTAK, ARKITEKTOAK…

ETA

AZTERTU

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH 1. maila

49


ikasten

Ekoizpenak

3, 2, 1… GOAZEN!! Ziztu bizian eman diogu hasiera 2.hiruhilekoari, kotxe karreretan murgilduta alegia. Teknika ezberdinak erabiliz kotxe mota ezberdinak egitea lortu dugu: haurrak barruan ibiltzeko modukoak, globoaren airearekin bakarrik ibiltzen diren kotxeak, komuneko papelaren tutuarekin egindako auto koloretsuak… Artista hutsak eginda gaude!! Egun rallyetan kopiloto lanetan aritzen den gure ikasleetako baten aitaren bisita ere izan genuen, Jose Miguel Zelaia. Bera etortzerako galdera ezberdinak prestatu genituen eta gure zalantza guztiak argitu zizkigun izan genuen elkarriz­ ketan. Ez dago gaia borobiltzeko modu hoberik, lehen eskuko informazio eta azalpenak!! Guk bai zortea!!

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. HH05

50


ikasten

Ekoizpenak

Makinak eta asmatzaileak Xabier Munibe Ikastolako 2.mailako ikasleak gara eta hiruhileko honetan “Makinak eta asmatzaileak” proiektua landu dugu. Hainbat ekintza burutu ditugu; makina bakuna eta konplexuak bereizten hasi ginen. Ondoren konturatu ginen makinak energia iturri ezberdinak erabiltzen dituztela martxan jartzeko. Ordenagailuan, nork eta noiz asmatu zituzten makinen informazioa topatu eta datu hauekin denbora lerroaren horma – irudia osatu genuen. Eskulanetan etxetik ekarritako materialekin makinak egin ditugu. Bukatzeko, “Makinak eta asmatzaileen konekta” osatu dugu, proiektuari amaiera emanez.

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH 2. maila

51


ikasten

Ekoizpenak

UNIBERTSOA URTE BERRIAREKIN BATERA, PROIEKTU BERRIA ERE HASI DUGU. MATERIAL DESBERDINAK ERABILIZ, UNIBERTSOA GURE ESKUETAN IZATEKO ASMOAREKIN!!! LANA EGITEKO GOGO HANDIAREKIN ETORRI GARA!!!

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH 3. maila

52


ikasten

Ekoizpenak

ESPERIMENTUAK LH5eko GELETAN Xabier Munibe ikastolako LH5. mailakoak 2. hiruhilabetean “Materia eta Indarrak” proiektua lantzen ibili dira. Proiek­tuaren helburu zehatzak honakoak dira: materia kontzeptua ulertzea, indar desberdinek materian nola eragiten duten aztertzea, materiaren propietateak eta aldaketak ikertzea, espazio-eremuen ezagueran aurrera egiteko. Baina proiektuarekin, beste zeharkako helburu batzuk ere lantzen dira: talde lan kooperatiboa, ahozkotasuna eta lanen aurkezpena, IKTen erabilera, metodo zientifikoaren hastapenak… Helburua lortzeko modurik egoekiena manipultzea eta esperimentatzea denez, ikasleek hainbat esperimentu egin dituzte taldeka materia eta indarren inguruan, proiektuko kontzeptu desberdinak ikusteko aukera izanez, metodoa zientifikoak erabiliz, prozesua aztertuz, ondorioak ateraz eta dena dokumentatuz. Azkenik, talde bakoitzak, esperimentu hauetako bat gelaren aurrean azaldu du. Azalpen horietarako on-line programak erabili dituzte, Clipchamp, Wevideo… bakoitzaren CromeBook-az baliatuz. On-line programa horiek animazioak sortzeko teknikak erabiltzen dituzte; argazkia, bideo, soinua eta norberaren ahotsa, eta dena editatuz proiektuaren aurkezpena lortzen da.

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH 5. maila

53


ikasten

Ekoizpenak

PROIEKTUA: EUSKAL HERRIKO IBAIAK Euskal Herriari buruz gauza asko ikasi ditugu ebaluaketa honetan. Zirkuitu elektriko bat ere sortu dugu gure ibaiak eta mendiak ezagutzeko.

Gure eskaerari erantzunez, lankidetzan aritu gara Mekatronika Industrialeko 1.mailako ikasleekin. Beraiek azalpentxo batzuk eman dizkigute oinarrizko elektrizitateari buruz, mendi eta ibaien “joko-maketa” bana eginaz.

54


ikasten

Ekoizpenak

Euskal Herria proiektuarekin lotutako liburuxka ere osatu dugu.

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH 4. maila

55


ikasten

Ekoizpenak

ENERGIA LH 6 Energia lantzen esperimentu ezberdinen bitartez

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH 6. maila

56



AZKOITIKO IKASTOLA XABIER MUNIBE HLHI

HH3ko INUITAK


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.