Ikasten 98

Page 1

IKASTEN 98. Urolaldeko

Ikastola

Publikoen

aldizkaria

2 015 e k o m a r t x o a

INAUTERIAK Xabier Munibe ikastolan

Karmelo Etxegarai ikastolan AZPEITIA EZAGUTZEN

BIKTIMEN TESTIGANTZA Urola Ikastolan

zerbitzua eta lana euskaraz

AZPEITIKO IKASTOLA

www.azpeitikoikastola.hezkuntza.net

www.azkoitikoikastolahlhi.hezkuntza.net www.xabiermunibebhi.hezkuntza.net

www.urola.org



ikasten ZER DUGUN ESATEKO… GERIZPEAN!

NON ZER

2015eko udaberri honetan baditugu ohiko mamu triste eta nardagarriak: krisi ekonomikoa eta bere ondorioak; gerrak etengabe ari dira sortzen eta garatzen; fe­ dearen izanean hiltzen jarraitzen da; segurtasun mota baten aitza­ kian askatasuna gero eta murri­ tzago suertatzen da; lurra dene­ na da, baina batzuena gehiago besteena baino; kultura anizta­ suna aipatzen dugu gero, globa­ lizazioaren izenean, inperioaren kultur eredu bakarra elikatzeko … datorren ikasturtean LOMCE espainiarra aplikatuko da Hego Euskal Herrian, Heziberri izena­ rekin EAEen, make up!

Arduradunak:

XABIER MUNIBE,

KARMELO ETXEGARAI eta

UROLA IKASTOLETAko

Guraso, ikasle eta irakasleak

Fotokonposaketa: FK

Historia eta istorioak berean jarraitzen dute, atrezzoa soilik aldatzen da lantzean behin, eta sarritan ez eta hori ere: badirudi pertsonok ez dugula ezer ikasi eboluzioa deitu izan den denboraldian! Carpe diem quam minimum credula postero. "Eguna aprobetxatu ezazu, biharramonean ez izan konfiantzarik" Horrela zioen Horaziok (K.a. 65-K.a. 8) Odak liburuaren 11. kapituluan. Zenbat bira eman izan ahal ditu eguzkiak ordudanik!

Beraz, aprobetxa dezagun eguna, aprobetxa bizitza: pasioarekin bizirik, etengabe ikasten, sortzen, bultzatzen. Gauza asko egin ditzakegu: gaitasunak ditugu, gai gara. Baliatu dezagun ingurua, auzolana. Uxatu alferrikako sirenen soinuak. Alternatiba ezagutzen dugu: oraintxe duguna! Koldo Izagirre poetak dioen bezala: … horrelakoak ditugu gatazkaren protagonistak lirika mengel maitagarria egin zuen gerentea biziarenak gazterik eramana katolikoek fusilatu bat katoliko hezurretarainokoa guatemalan mistiko ibili zen moralista hura emigrante espainiarren premia espiritualak arintzen suitzan hildako poeta amorratu abertzalea parisen euskalduna izan zen suizida filonazi bakartua harria probokatu nahi zuen kontadorea, hau ere horrelakoak eta ovidioz edo virgilioz galde egiten diguten guztiak Alberto Izagirre (Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHIko zuzendaria)

BERRIAK Tailerren eta Aplikazio Matematikoen digitalizazioa eta eguneraketa _ _ _ _ _ _ 2 Jon Olaizolaren bisita _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 3 Aitor Arana idazlea _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 4 Drogomenpekotasun prebentzioa _ _ _ _ _ 4 Mendian argazkilari laneta _ _ _ _ _ _ _ 5 Irudi biziak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 5 Kontsumo tailerrak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 5 Euskararen astea _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 6 Jolas denbora _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 9 Genero indarkeria _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 9 Ordenagailu berriak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 10 Inma proiektua _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 10 TALDEAK Zur eta altzarigintza mintegia _ _ _ _ _ Ahozkotasuna eta bertsolaritza _ _ _ _ Administraritzako ikasleak Eroskin _ _ _ Osasuna gosarian _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ "The 39 steps" _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Badmintonean ere bai _ _ _ _ _ _ _ _ _ Zientzia astea _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Azpeitia ezagutzen _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Goiz bat 2 urtekoekin... _ _ _ _ _ _ _ _ _ Indioz mozorrotuta _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Azkoitiko dendak ezagutzen _ _ _ _ _ _ Ipar Ameriketako bakeroak _ _ _ _ _ _ _

11 14 16 16 17 17 18 18 19 20 21 21

ARTIKULUAK Cristina Hurtado _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 22 Nerea Amenabar eta Enok Sudupe _ _ _ 24

1

Biktimen testigantza _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 26 Europako parlamentu gaztearen lehiaketa _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 27 Ikasleak Herbeheretan _ _ _ _ _ _ _ _ _ 28 PROTAGONISTAK Dantzan Euskadiko txapeldunak _ _ _ _ Xanti Rodriguez _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Harriet Malcolm _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Xanti Agirrezabala _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Ainhoa eta Oihana Goenaga _ _ _ _ _ _ Benigno Leon _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _

29 30 32 34 36 36

EUSKARAREN TXOKOA Gure auzokideen hizkuntzak _ _ _ _ _ _ 37 Euskara hobetuz _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 37 OSPAKIZUNAK Karmelo Show _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Santo Tomas eguna _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Gabon giroa zabaltzen _ _ _ _ _ _ _ _ _ Danborrak astinduz _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Santa Ageda _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Inauteriak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Eskola eguna Azkoitiko Urolan _ _ _ _ _

38 39 40 40 42 44 46

IBILALDIAK Ibilaldiak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 47 EKOIZPENAK Ekoizpenak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 54


ikasten

Berriak

Urola Ikastola

Tailerren (DBH1) eta Aplikazio Matematikoen (DBH3)

DIGITALIZAZIOA eta EGUNERAKETA Urola Ikastola eskola digital ertaina bihurtzeko, ezinbestekoa izan da Matematikako Tailerraren eta Aplikazio Matematikoen Tailerraren erabateko digitalizazioa. Honek zenbait abantaila ekarriko du: - Gardentasuna. Gurasoek, nahi izanez gero gero, ikus dezakete gelan zer egiten den (edukiak eramangarriak baitira), baita, badute, euren seme alabekin etxean landu ere. - Urtero kobratzen ziren 15â‚Ź aurreztu du familia bakoitzak materialean, dena digitalizatzean. - %85 euskaraz, %10 gazteleraz eta %5 inglesezďƒ hainbat hizkuntzatan komunikazioa lantzeko komenigarritasuna iradokitzen duen testuingurua aurkituko du ikasleak. - Ikasleari jarraibide eta proposamen desberdinak eskainiko zaizkio; gero ikasturtea bukatutakoan, nahi balu, bere kasa gara ditzakeenak. - Sarearen abantaila guztiak ditu: gelan, ordenagailua liburutegi zientifikoa bilakatuz, bat-batean bideo, power point, web orri eta material ezberdinak ikasgai gisa tratatuz, Geogebra, Derive, Excel, Funtzioak, Qgrid, Turbo eta beste pakete informatikoek eskaintzen duten hornikuntza ahaztu gabe. - Malgutasun handiagoa ikasleen maila desberdinei egokitzeko. 1. mailan, zoriarekin lotutako kalkuluak, gorputza eta osasunarekin lotutako kontuak, kontsumoa eta etxeko ekonomia eta kirolarekin lotutako jarduera matematikoak, guztiak, digitalizatu egin dira. 3. mailan, Freudenthal eta Matematika errealisten korrontearekin bat eginez, modelizazioak sartu ditugu (Lema Project abangoardiaren ildotik, jakingura baduzue) Ekonomia eta Negozioen, Gizartea eta Estatistikaren eta Informatikarekin lotutako atalez gain. Zenbait lanbidetan izandako esperientzia errealetan oinarrituta, ikasleak ikerketak egin behar ditu, esperimentaziotik berak teoria sortzeko, non matematika asko jakitea baino askoz garrantzitsuago den, jada dakien matematika non, noiz eta nola erabili, egoera problematikoetan ereduak proposatuz eta erabakiak modu kritikoan hartuz. Simulazio hauekin ikaslea autonomiarako eta ekimenerako gaitasunez jabetzea da helburu nagusia. Azkenik, Batxilergoko Laborategian, material digital berria ere sortu dugu: Yates-en hurbilketa, trigonometria, hipotesiak, konfidantza tarteak, banaketa normal eta binomiala, asintotak kalkula­ tzeko, zatikako funtzioak irudikatzeko, polinomio interpolatuen formulak ateratzeko, parametrodun sistemak askatzeko etab, baina hemen esfortzu digital handiena aurreko urteetatik egina genuen. Bukatzeko, zea falta zaigu: baloratzea teorian hobekuntza nabarmena den hau ea praktikan ere isladatzen den, ordenadoreek egunerokoan buruhauste handiak ematen baitituzte. Baiezkoan, beste gauza askoren artean, egin dugu lan hau guztia.

2


ikasten

Berriak

Urola Ikastola

JON OLAIZOLA ALBERDIREN BISITA Bigarren batxilergoko enpresa ekonomiako ikasleok, bigarren ebaluaketan marketinaren munduan murgildu gara,eta eduki hau gehiago sakontzeko Jon Olaizola Alberdi, ikasle ohia izandakoa, gai honekin zuzenean lotuta dagoen bere enpresako esperietzia azaltzeko etorri zitzaigun. Jon Olaizola Alberdi, 21 urteko azpeitiarra Deustuko uniber­ tsitatean EAZ + Zuzenbideko ikasketak egiten ari da, hirugarren mailan. Aurreko urteko udan Deustuko lan poltsan sartu zen, ondoren AD-HOC enpresara eskaera bidali eta segituan lan elkarrizketa bat egiteko deitu zioten.Enpresan elkarrizketa egin eta gero praktikak egiteko aukera eman zioten, bertan praktikak egiteagatik ez zuen dirurik jaso, baina ordainsari gisa enpresa batean lan egiteko esperientzia eta kurrikuluma aberastea lortu zuen. AD HOC, marketinaren inguruko hainbat ikerkuntza egiten dituen enpresa garrantzitsu bat da. Bere izena latinetik dator eta “neurrira” esan nahi du, hau da, enpresaren jarduera motara moldatuko den marketing plana. AD HOCengana hainbat enpresa joaten dira beraien salmenta kopurua hobetzeko helburuz marketing plan bat eskatuz. Enpresa horien artean Eroski aipa genezake. Jon Olaizola AD-HOC enpresaren marketina aztertzeaz arduratu zen praktikak egiterakoan eta honez gain beste probintziako marketing enpresa lehiakide batzuekiko AD-HOC enpresaren posizioa zein izango litzatekeen ikertzen, horretarako hainbat enpresa erabili zituen alderaketa egiteko, besteak beste, Breakin molds, Arista, Dimensión, Anfora, Adaki, Publis, Hibu connect, Ab estrategia, Adclick, 10 canal directo, Vudumedia. Nahiz eta berak eginiko ikerketa txostena oso sakondua eta luzea izan, guri azaltzeko aurkezpen labur eta entretenigarri bat prestatu zigun. Lan horretan lehenengo marketing kontzeptuaren esanahia azaldu zigun, eta ondoren marketin plan on bat egiteko egin beharreko pausuak gainetik aipatu zizkigun. Marketin enpresa bakoitzari nota bat jarri zion,gutxigorabehera enpresa bakoitzaren posizioa zein izango litzatekeen ezagutarazteko,nota hori ipintzeko,honako printzipio hauetan oinarritu zen, printzipio bakoitzari nota ba jarriz: 1. Teknologia berria erabili proiektutan lan egiteko. 2. Marketinaren metodo tradizionalen erabilera. 3. Edozein lan mota egiteko gaitasuna izatea 4. Nazioan lehiatuz gero,Madrilen eta Bartzelonan izango lituzke ofizinak, herri mailan nola egiten duten baloratu 5. Bezero bakoitzarentzat eskaintza desberdinak izatea. 6. Web orri garatua eta enpresaren printzipioekin bat doana. Ikerketa borobiltzeko, AMIA metodoa aplikatu zion enpresa bakoitzari. AMIA metodoa, edo DAFO (Debilidades, Amenazas, Fortalezas, Oportunidades) gaztelaniaz, honetan oinarritzen da: Enpresa bakoitzaren AHULEZIA, MEHATXU, INDAR ETA AUKERAK zein diren adierazten. Metodo hau oso baliagarria da, negozioen errealitatearen berri ematen baitu, eta honez gain enpresaren posizionamentua zehazteko. Ondorio gisa, Jon Olaizolak esaten zuen enpresak marketing egoki bat egitea beharrezkoa zela enpresaren sustapenerako eta irabaziak handitzeko, eta lan txikiak egiten hasiz azkenean proiektu garrantzitsuak egitea lortzen dela. Honez gain, esaten zuen geroz eta fidelitate gutxiago zutela enpresek marketineko enpresekiko, hau da, beren publizitate lanak enpresa desberdinei agintzen dizkiela egiteko. Gure iritziz oso baliagarria izan zaigu hitzaldia, hemendik urte batzutara gure egoera nolakoa izan daitekeen pentsatzen hastera garamatzalako. Garazi Labaka, Mikel Morillo eta Ainhoa Ibarzabal. 2. BATX. AZPEITIA

3


ikasten

Berriak

AITOR ARANA IDAZLEA gure artean Urola Ikastola

Urtarrilaren 30ean DBH 4ko ikasleoi Aitor Arana etorri zitzaigun 2. ebaluazioan irakurri dugun “Amodioaren gazi-gozoak” bere liburuari buruz eta idazle esperientziari buruz mintzatzera. Euskal Herriko idazleeen egoera zein den argi utzi zigun eta liburuari buruzko gorabeherak ere bai. Ondo aprobetxatutako saioa izan zen. Fatima Mazhar. DBH 4C - AZPEITIA

Xabier Munibe

DROGOMENPEKOTASUN PREBENTZIOAN AURRERA AGIPAD

Urtero bezala, aurten ere drogomepekotasunaren prebentzioaren inguruan saio batzuk burutu ditugu AGIPADeko zenbait ordezkarirekin. Teknikari baten laguntzaz, saiook urtarrilean hasi eta otsaila bitartean garatu ditugu DBHko 3. eta 4. mailako ikasleekin. Orokorrean ikasleen balorazioa ona izan da. Gogorarazi, bestalde, azken urteetako ildo berari jarraituz, aurtengoan ere, data oraindik zehazteke dugun arren, gurasoentzako hitzaldia antolatuko dugula. Bertara, maila guztietako gurasoek hurbiltzeko aukera izanen dute.

Lorea Auzoa • Tolosa Etorbidea, 107 • Tel. 943 21 82 11 • 20009 DONOSTIA 4


ikasten

Berriak

Xabier Munibe

MENDIAN ARGAZKILARI LANETAN Azken urteotan bezalaxe, Gabonetako oporrak hartu baino lehen, abenduaren 19an hain juxtu, ibilaldi neurtuan (Sistiaga errekako itzulia) parte hartu genuen. Ikasleok 4/5 kideko taldetan banaturik, eta nahi adina argazki ateratzeko aukeraz abiatu ginen. Argazki rallyaren gaia: Natura. Jokoan, beraz, bi sari, eta aurtengo irabazleak honako hauexek suertatu ziren: • Ibilaldi neurtuan: Manar Hamidoun, Alexandra Ganbolea, Naiara Tena eta Hafsa Hareem. • Argazki rallyan (bilduma onenaren egileak) - Lehen zikloan: Ander Matas, Jon Zengoitia, Imad El Hachmi, Jon Ander Juaristi eta Lander Sudupe - Bigarren zikloan: Imanol Mendo, Unai Perez, Andoni Juaristi eta Ioritz Gajate.

IRUDI BIZIAK

KONTSUMO TAILERRAK

Irudi biziak elkarteak, zinea erabiltzen du tresna eta pizgarri gisa drogomenpekotasun prenbentziorako eta baloreetan oinarritutako programak garatzeko.

Aurtengo ikasturtean, Kontsumo Tailerretan, DBH1ko ikasleek Elikadura / Nutrizioa eta Bideojokoak landu zituzten bitartean, DBH2koek, Aisia / Kontsumoa eta Telefono Mugikorrak izan zituzten langai. Gai horiek lantzeko, bi egun izan genituen, otsailaren 18a eta19a, hain zuzen ere.

Aurten ikusi ditugun filmeak hauek izan dira: “Gazte Aukerak”: GAI NAGUSIA: Gizarte aniztasuna eta bigarren aukerak. “In Real Life”: GAI NAGUSIA: IKTen taxuzko eta gehiegizko erabilerak bereiztea.

Ikasleak, oro har, gustura aritu ziren eta, modu bertsuan, bertan parte hartu zuten irakasleek saioak ondo baloratu zituzten.

Apirilaren 15ean, bestalde, “T.VS. Spivet” filma ikusteko parada izanen dute. GAI NAGUSIA: Familia, zaletasunak eta pertseberantzia.

5


ikasten

Berriak

Xabier Munibe

EUSKARAREN ASTEA EUSKARA GURE ETORRIA ABENDUAREN 15ean 4. DBHn EÑAUT ELORRIETA musikariarekin Baga Biga Higa kantaldi hitzaldia

ABENDUAREN 16an 1. DBHn JOXEMARI CARRERE kontalariarekin “Kontuz kontari, hori bai bizitzea” istorioa ABENDUAREN 16an 2. DBHn JOXEMARI CARRE kontalariarekin “Istorioa entzun, mundua ezagutu” istorioa

ABENDUAREN 18an 3. DBHn MIREN AGUR MEABE idazlearekin solasaldia

6


ikasten

Berriak Miren Agur Meaberen hitzaldia Pasa zen abenduaren 18an, 3. mailako ikasleok idazle baten bisita izan genuen, Miren Agur Meaberena, alegia. 1. ebaluazioan, “Urtebete itsasargian” bere liburua irakurri genuen eta hitzaldia liburuaren inguruan joan zen gehienbat. Hasieran, bere burua aurkezteaz gain, bere idazteko afizioaren nondik norakoak eta bere gustuak azaldu zizkigun. Sarrera amaitu ondoren, guk galderak egiteko txanda iritsi zen; gai askori buruzko galderak egin genizkion: irakurri genuen liburuari buruzko galderak eta bere bizitzari buruzkoak ere bai. Liburuari buruz guztia argitu zigun, baina bitxikeria bat ere kontatu zigun. “Urtebete itsasargian” liburuan, protagonista Jon da, eta amari kartak bidaltzen dizkionean bere izenez sinatu beharrean bere siglekin sinatzen du; hau da, J. I. M. siglekin. Horri buruz galdetu genionean, zera esan zigun: bere semea Joanes zela eta protagonistaren izena Joanes izatea nahi izan zuela, baina bere semeak ez zuenez nahi, izena jarri beharrean bere siglak jarri zituela. Eta azkenik, bere sekretuetako bat ere kontatu zigun: eguraldi txarra egiten duenean inspirazio gehiago izaten duela eta hobeto idazten duela. Nahi zuenak ere, bere liburua dedikazioz sinatzeko aukera izan zuen eta konturatu gabe pasa zitzaigun denbora, ez zigun gauza gehiagorik galdetzeko astirik eman, baina oso solasaldi interesgarria izan zen. Beste horrelako baten zain gelditu ginen! Libe Urtzelai. DBH 3C

EUSKARAREN EGUNEKO IRABAZLEAK KOPLA LEHIAKETA 2. DBH Lehen sariaren irabazleak: Aitor Narbaiza Aranbarri, Mire Senperena Odria eta Unai Goenaga Zabaleta. KARTEL LEHIAKETA 3. DBH lehen sariaren irabazleak: Ana Kamila Rodriguez Cardoso, Mikel Tamayo Zuazolazigorraga eta Leire Martinez Lopez. 4. DBH lehen sariaren irabazleak: Nagore Orbea Sanchez, Jon Ander Agirre Carrillo eta Irati Eizagirre Gonzalez.

7


ikasten

Berriak

EUSKARAREN ETXEAN eta ARTE EDERRETAKO MUSEOAN, goizpasa

Abenduaren 4an, Bilbora joan ginen goiza pasatzera ikastolatik. Euskararen etxea eta Arte Ederren museoa ikusi genituen. Esan beharra dago, bi bisitak oso interesgarriak izan zirela, bakoitza bere gauzatxoengatik. Euskararen etxean guretzako oso interesgarria den euskarari buruzko puntu bat argitu ziguten; hau da, euskararen bilakaera. Han ikasi genituenak gure hizkuntza ezagutzen lagundu ziguten. Adibidez, euskara hitz egiten zen eremua urteekin txikitzen nola joan den ikasi genuen. Arte Ederren museoan beste zenbait gauza ikasi genituen, baina oraingoan margolanekin erlazionaturikoak. Margolan guztiak oso bereziak ziren, beren desberdintasunengatik; batzuk ehunean eginik zeuden, besteak egurrean. Hiperrealismoko erakusketa ere ikusi genuen, harrigarria benetan. Argazkiak ziruditen! Goiz hartan oso ondo pasatu genuen eta ez litzaiguke axolako berriro joatea. Maider Astigarraga DBH 2B

DURANGOKO AZOKA Abenduaren 5ean 4. DBHko ikasleok Durangoko Liburu eta Disko azokara hurbildu ginen. Han ibili ginen hainbat editorialek jarrita zituzten dendatan barrena. Beren lanak aurkeztuz eta sinatuz, idazle eta musikari aunitz ikusi genituen, Toti Martinez de Lezea, (gure txikitako laguna genuen Nur-en amama) eta Gatibu taldekoak, besteak beste. Gutako batzuek berauen azken diskoa erosi eta ilara zaindu ondoren, sinaturik eskuratzeko zortea izan genuen. Alexekin argazki bat ateratzeko aukera ere, ongi baino hobeto baliatu genuen. Bazegoen han, bai zer ikusi eta non gastatu! Gure irakasleak esan ohi duen lez, aukera paregabea gure kulturan inbertitzeko!!

8


ikasten

Berriak

JOLAS DENBORA Karmelo Etxegarai

Azkoitiko eta Azpeitiko Hezkidetza Foroaren proiektu bat da. Foroa abiatu genuenetik identifikatu genuen eskoletako jolas-garaiak espazio garrantzitsu eta interesgarriak zirela hezkidetza txertatzeko. Izan ere, egun eskoletako jolastokiak begiratzea besterik ez dago ohartzeko nola errepika足tzen diren gure jendartean nagusi diren arau eta dinamikak. Horrela, jolastokien erdigunean mutilek ohiko dituzten kiroljarduerak kokatzen dira, espazioaren zati handienak betez. Neskek eta jolas hauetan jolasten ez duten mutilek ordea jolastokiaren periferiak okupatzen dituzte, askotan espazio eta baliabide propiorik gabeak. Espazioak duen antolaketaren eta rol sozialen eraginez, neska mutilen arteko harremanak hierarkikoak eta estereotipatuak dira jolas-garaietan. Jolas denborak, momentu garrantzitsuak direla uste dugu, jolasak nork bere burua ezagutu, bizimaila eta osasuna hobetu eta antolatzen laguntzen baitigu. Heziketa-ikasketa prozesuan jolasaren balioa izugarria da, umeen garapenaren esparru guztietan; fisikoan, psikomotorean, mentalean, afektiboan nahiz sozialean eragina baitu. Hau ikusirik badira urte batzuk, Karmelo Etxegarai ikastolan honen inguruan lanketa bat egiten ari garela, aurreko kurtsoan baloirik gabeko egunak antolatu genituen, aurten berriz jolas kooperatiboen eguna antolatzen dugu asteazkenetako jolas denboran. Horretarako espazioak txoko ezberdinetan antolatzen ditugu, txoko bakoitzean jolas batzuk egiten direlarik. Dinamizazio lanetan irakasleak aritzen gara, baina pixkanaka ikasleak izango dira funtzio hau beteko dutenak. Horrela ikasleek iniziatiba hartu eta elkarlanean antolatzen ikasiko dute. Denborarekin material eta jolas anitzak jarriko ditugu ikasleen eskura, bakoitzak nahi duenera eta nahi duenarekin jolasteko aukera izan dezan. Poliki bada ere, pauso sendoak emanaz, beti aurrera! Aldaketa txikietatik aldaketa handietarako bidean...

GENERO INDARKERIA AZKOITIA

Azkoitiko Herrian Genero Indarkeria eta Sexu Erasoen biktima diren emakumeei eman beharreko arreta zerbitzuen koordinaziorako tokiko protokoloa sinatu da, Intxausti Jauregian. Udaletxeak, Ertzaintzak, Osasun Etxeak eta Ikastetxeek hartu dute parte protokoloa egiterakoan. Hezkuntzan bereziki zaindu behar dugu Hezkidetza, Genero Indarkeria kasuak ez dira bat-batean sortzen. Oinarrizko lana egin behar dugu horrelako egoerak ekiditeko. Denon artean eratu eta sinatutako protokoloa lagungarria izango da eta gaiari aurre egiten lagunduko digu.

9


ikasten

Berriak

Ikastolak ORDENAGAILU BERRIEKIN hornitu du INFORMATIKA GELA Xabier Munibe Ikastolak lehen hezkuntzako informatika gela Hezkuntza Sailak homologatutako hamabi ordenagailu berriekin hornituz hasi du urte berria, honela lehengo zaharrak ordeztuz eta nahiko nabarmena zen behar bat asetuz. Montte etxeari erositako ekipo hauek 3,6 GHz-ko prozesadore azkarragoak eta 8 Gb-ko memoria handiagoak edukitzeaz gain osagarri hobeagoak dituzte eta 64Bit-eko Windows 7 Pro sistema eragilearekin datoz. Gaur egungo beharretara egokituz, ordenagailu zaharrek sortzen zizkiguten hainbat buruhauste eta denbora galtze saihestu eta irakasleen eta ikasleen jarduera hobetzea izan da inbertsio garrantzitsu honen helburua. Beste ekintza batzukin batera gure etengabeko hobekuntzan egindako ahalegin berri honek informazio eta komunikazio teknologien erabileran aurrera pauso bat suposatuko duelakoan gaude.

INMA PROIEKTUA Xabier Munibe

Proiektu hau martxan jartzeko Zumarragako ospitaleko erreferentziako populazioa hartu zen: Goierri, Urola Garaia eta Urola Erdia. Proiektu honek aireko, uretako eta dietako ingurumen kutsatzaileek haurren garapen fisiko eta neuro- psikologikoan duten eragina ebaluatzea du helburu. 2006an haurdunaldian zeuden emakumeekin eman zioten hasera. Lagin biologikoak jaso ziren (odola, ilea, karena (plazenta), gernua (orina)... eta ondoren hainbat galdeketa sorta bete zituzten (dieta, lana, ingurumena...). Baita, airean, ingurumenean eta kontsumorako uretan dauden kutsatzaileak hartu ziren kontutan. Gure ikastolan proiektu honen berri 2009-10ean izan genuen. 4 urteko 14 ikasleen gurasok eman zuten baimena proiektuan parte hartzeko eta ikasle hauei, medikuek ikastolan prestatu zen gela batean neurketa batzuk egin zizkieten. Aurten, ikasle bati, etxean eta ikastolan eremu elektromagnetikoa neurtuko zaio; 72 orduz ri単onera batean exposimetro bat ibiliko du eta proiektuko beste ikasleei neurketak egiten jarraituko dute.

10


ikasten

Taldeak

ZUR eta ALTZARIGINTZA MINTEGIA

Urola Ikastola

Dagoeneko 2. ebaluazioa bukatu da eta Zur eta Altzarigintza mintegiko 2. ikasturteko hainbat ikasle enpresetan lan prestakuntzan murgildurik daude eta beste zenbait buru belarri Hezibi programarekin enpresatan lanean. Behin lan prestakuntza bukatuta hainbat ikasle kontratatuak izango dira praktiketako enpresa berean. Bai praktikak, bai Hezibi programa bi bide oso baliagarri dira ikasleak lan munduan murgiltzeko. Azkeneko urtetan hauetaz baliatu dira gure hainbat ikasle zur eta altzarigintza munduan lana lortuz. Urola ikastolako zur eta altzarigintza mintegiko lan taldea aldatu denetik eta bide berria hartu dugunetik, lehenengo ikasle promoziotik, %50ak zikloa bukatu bezain pronto zuzenean lanean hartu dituzte eta %35 2. zikloa gurekin egiten ari dira ikasketak jarraituz. Hemen duzue Zur eta Altzarigintza Mintegiak eskaintzen, egin eta lantzen duena.

● LANTOKIKO PRESTAKUNTZAKO XXI. EKITALDIA Euskal enpresarien konfederazioak (ConfeBask) antolatuta, Urola ikastolako Zur eta altzarigintza mintegia Bilboko Euskalduna jauregian izanda. Lantoki Prestakuntzako eta Ikas-Ekinezko programako (Hezibi) bigarren promozioko ikasleen diplomak jasotzen egon gara. Ikasturte honetan emaitzak oso onak izan direla esan dute ConfeBaskekoek. Zenbait datu ere eman dituzte: partaide izan diren ikasleen artean, 39 eguneko epean lanpostua aurkitu dutela, esan dute besteak beste.

Ondoren Albert Boschek hitzaldia eman du, ikasleek agintarien eskutik diplomak jaso dituzte eta “lunch”a izan dugu. Dena oso giro onean igaro da eta ikasleak pozik irten dira jardunalditik.

● IRAKASLEEN FORMAZIO TEKNIKOA Etengabe formatzen ari gara CADWORK IKASTAROA Urola Ikastolako Zur eta Altzarigintzako irakasleek, Gernikako Barrutialde institutuko eta Gasteizko Eraikuntza institutuko irakasleekin batera, Cadwork programaren formazioa jaso dugu, otsailean.

11


ikasten

Taldeak

Cadwork liderra da 3D CAD/CAMa zur-egituretarako enpresetan. Programa honek, Diseinuak 3D-n egiteko aukera ematen digu eta beste gauza batzuen artean fabrikaziorako zerrendak eta planoak atera eta ZKM makinari datu hauek esportatzeko aukera ematen digu.

â—? IKASLEAK BETETZEN ARI DIREN LANAK Besteak beste: - Tailerreko altzari berrien proiektua: Zur eta altzarigintza tailerrean behar diren altzari berriak ikasleak egiten ari dira. - "Laurok bat" enpresak eta Urola ikastolako zur eta altzarigintza mintegiak elkarrekin antolatutako altzarien lehiaketan 2. ikasturteko ikasleak parte hartu dute. Paletekin egindako altzariak asmatu, diseinatu eta fabrikatu dituzte hain zuzen ere. Lehiaketan parte hartu duten proiektuen artean hoberena egin duen ikasleari "Tablet" bat sari gisa emango zaio.

Hemen dituzue egindako proiektu batzuk:

- ZKM ko makina erabiliz hainbat elementuak fabrikatu, akabera ezberdinak emanez. - Egitura arineko paretak. Ariketa praktiko-errealak. - ZKM gelako eraldaketaren proiektua: Mahai berriak ekoizten ari dira ikasleak proiektu honen barruan. - Ikastetxeko parkingeko aterpearen proiektua: aurreproiektua martxan dago.

� ETENGABEKO IKASKUNTZA – HEZIKETA EZ ARAUTUA Hobetuzko katalogo modularreko ikastaroak eta Lanbideko profesionaltasun ziurtagiriak, langile zein langabetuentzat dira. 2015/03/02 - 2015/04/23 | Egurrezko egituren instalazioa 2015/04/27 - 2015/05/19 | Egurrezko zoruak eta altzariak instalatzea 2015/05/20 - 2015/06/15 | Egurreko, paretak, sapaiak, armairuak eta antzekoen estaldurak instalatzea.

12


ikasten

Taldeak ● HEZIBI: IKAS-EKINEZKO LANBIDE HEZIKETA

Ikasi eta lana egin alternantzian. Programa honen bidez ikasleek goizez ikasiaz eta arratsaldez enpresan ordaindutako lana eginez titulazioa lortzen dute. 3 ikasle ditugu Hezibin ikasturte honetan eta hurrengo txandarako enpresa ezberdinekin kudeatzen hasi gara, Hezibi programan aurten ere ikasle batzuk lan munduan integratzeko.

● LAN-POLTSA ZERBITZUA ESKAINTZEN DUGU Ikasturte honetan langile eske enpresen eskaerak izaten ari gara. Badirudi sektoreko etorkizuna argitzen hasi dela. Alde batetik berriz irekitzen ari diren enpresak Azpeitiko Azkue enpresa bezala zabaltzearekin, edo krisialdia jasan duten eta indartuta aterako diren beste hainbat enpresa Azpeitiko Astigarraga Kitline, Taula XXI, Marpe eta Zumaiako Xey eta XP adibide gisa.

● HEZKUNTZA Heziketa arautuan, hurrengo Ikasturterako (2015-2016) eskaintza, hau da: Erdi mailako zikloak 1. Kurtsoa Arotzeria eta Altzarigintza 2. Kurtsoa Instalazioa eta Altzari Hornikuntza

INFORMAZIO GEHIAGO NAHI IZANEZ GERO

BI ZIKLO ESKAINTZEN DITUGU, BERAZ, 3 URTETAN, ERDI MAILAKO 2 TITULAZIO LOR DITZAKEZU.

Telefonoa: 943-852174 sakatu eta Zur eta Altzarigintza Mintegiagatik galdetu

Bi ziklo hauekin formazio erabat aniztuna lortzen da, altzarigintza eta arotzeria munduan:

Blogg-a: urolaegurra@blogspot.com

- Muntaia eta instalazioaren inguruan jarduten duten enpresa nahiz tailerretan. - Zurezko eraikuntza. Jasangarritasuna. - Fabrikazio inguruan jarduten duten enpresa nahiz tailerretan. - Autonomo gisako lan teknikoa egiteko ezagupenak edukitzea.

13

E-mail: urolaegurra@gmail.com


ikasten

Taldeak

AHOZKOTASUNA eta BERTSOLARITZA

Xabier Munibe ikastola BHI

Ipuinak bertsotan DHBko 1. mailakoak LHko 1. mailako ikasleei eskainia 2015eko otsailaren 6an gure bertsolari gazteenek lehen plaza egin zuten, ipuin klasikoak bertsoratu eta Lehen Hezkuntzako 1. mailakoei antzeztuz: ”Txanogorritxu”, “Otsoa eta hiru txerritxo“ eta ”Hansel eta Gretel” hurrenez hurren. Saio-aurretik horma irudien bidez, saioaren aurkezpena egin zuten eta txikien gela inguruan itsatsi zituzten kartelak. Pozgarria da elkartrukean sortzen den esperientzia, aberasgarria benetan, bi taldeentzat. Antzezpenen ondoren ikusleak ere ez ziren atzean geratu, nahiz lotsati samar hasieran, berehalakoan animatu ziren eta abesti antzeztu batzuk eskaini zizkiguten, eta jarraian, abesti ezagunak eskaini, besteak beste, “Asteko egunak” “Atso morrongo” eta “Zorion etxe hontako“… Gainera, ikasle batek Hansel eta Gretel ipuina kontatzera ausartu zen. Hiru gelen jarduera horiekin, ikasturtean langai ditugun hainbat helburu bideratzear ditugu, jendaurreko emankizunak suspertuz. Ezpal oneko artistak loratzen hasi dira udaberriko saioetarako. Bejondaizuela! Gogorarazi, zentzu honetan, datorren martxoaren 26an, Gipuzkoako XXXV. bertso txapelketa atezuan dugula. Bitartean, hor jarraituko dugu ostiralero bertso jolasean.

14


ikasten

Taldeak GU ERE BERTSOLARI proiektuko BERTSO KOMIKIAK Xabier Munibe Ikastolako DBH 1. maila

Enparan Kalea, 10 • 20730 Azpeitia (Gipuzkoa) Tel. -Fax: 943 81 16 74 • decoracion@ederti. com

15


ikasten

Taldeak

ADMINISTRARITZAko ikasleak Urola Ikastola EROSKIn 2014ko abenduaren 3an, Eroski Biltegi nagusira irteera egin genuen administraritzako ikasleok, hainbat eduki lantzeko. Iritsi ginenean bertako gerenteak, Miguel M. Lizarraldek egin zigun harrera eta hasierako sarrera eta azalpen txiki bat eman ondoren, bi taldetan banatu gintuzten biltegia ikustera joateko. Eroskik aurreko urtean biltegi nagusian egin zituen berrikuntza guztiak ikusteko aukera izan genuen, besteen artean, dendek egiten dituzten eskaera guztien harrera, biltegia eta prestaketa era automatizatuan kudeatzea. Amaitzean eskerrak emanez argazki bat elkarrekin atera genuen eta ikastetxera itzuli ginen.

Karmelo Etxegarai ikastola

OSASUNA GOSARIAN

Otsailaren 19an, goizeko 9etan, Gosaria Osasuntsua Proiektuan parte hartzen dugunez, 5. mailako ikasle guztiok ikastolako jangelan gosaldu genuen. Etxetik gosaldu gabe etorri ginen eta gosez geundelako dena jan genuen: sagarra, indioilar bularra, ogia, oliba olioa, esnea eta kakaoa. Han egon ziren gure tutoreak, eta esan zigutenez, gure jarrera oso ona izan zen eta giroak ezin zuela hobea izan.

16


ikasten

Taldeak

“THE 39 STEPS”, zirrara ingelesez Xabier Munibe ikastola BHI

“The 39 Steps” antzezlana aurkeztuz, otsailaren 2an lehenengo aldiz, Clever Pants konpainia izan genuen Baztartxo Antzokian, eta ohi bezala, aurtengoan ere, gure ikasleek, aktore profesionalak bailiran, protagonismo berezia izan zuten, oraingoan thriller ku­ tsua zuen antzezlanean. Urtero bezala, beste behin ere, antzerki saioak parada ezin hobea eskaini zigun ingelesa landuz, une atsegin bat pasatzeko.

Xabier Munibe ikastola BHI Azaroan 1. eta 2. DBHkook badmintoneko saioak izan genituen. Monitore lanetan badmintoneko federazioko kide den Gorka aritu zitzaigun eta badmintonari buruzko xehetasun eta bitxikeria asko erakutsi zizkigun. Batik bat teknika alorra landu genuen, baina partidutxo batzuk ere egin genituen. Ondo pasatuz asko ikasi genuen.

DBHko ikasleok, BADMINTONean ERE BAI

17


ikasten

Taldeak

ZIENTZIA ASTEA

Xabier Munibe ikastola BHI

Azaroaren lehen astean, 4. DBHko ikasleok Zientzia astean parte hartu genuen, eta iaz bezalaxe Donostia topaketa-gune garrantzitsu bihurtu zen. Bertan, zientzialariek, bakoitzak bere arloari egokitutako esperimentuak eta frogak eginez, erakustaldi bikaina eskaini ziguten.

AZPEITIA EZAGUTZEN Karmelo Etxegarai ikastola

Bizitza guztia Azpeitian badaramagu ere, inauteri aurreko astean jakin genuen Karmelo Etxegarai ikastolako 2. ziklokook, asko dugula ezagutzeko. Izan ere, “Azpeitia ezagutzen� 3. eta 4. unitate didaktikoen aurkezpena egin ziguten Olatz Aranguren historialariak eta Iban Izagirre ilustratzaileak. Interesgarria benetan liburuxkan aurkitu daitekeena, interesgarria ere marrazkiak elaboratzeko prozesua. Mila esker bioi emandako azalpen eta sorrarazitako jakin-minarengatik.

18


ikasten

Taldeak

GOIZ BAT 2 URTEKOEKIN... Xabier Munibe ikastola

PSIKO GELA

GAILETA MAILETA...

LOTAN NAGO...

ARETOAN

ZE FESTA...

ZE ONDO ETXERA 19


ikasten

Taldeak

IHAUTERIAK OSPATZEKO 3 URTEKO NESKA MUTILAK GELAN EGINDAKO KOILAREKIN INDIOZ MOZORROTU GARA

Xabier Munibe ikastola

20


ikasten

Taldeak

Proiektuarekin lotuta Azkoitiko denda ezberdinak ezagutzera joan gara Xabier Munibe ikastola HH04

HH5eko ikasleak “Ipar Ameriketako bakeroak� gaia lantzen ari gara. Gelako jarduerez gain, dantzalditxo bat ere egin dugu sheriff-ez mozorrotuta ostegun gizen eguna aitzakia hartuta. Xabier Munibe ikastola 21


ikasten

Artikuluak

Urola Ikastolako CRISTINA

HURTADO irakaslea da “Ikastola 50 urte Urola bailaren” urteurrenari dagokion logoaren diseinatzailea

Urola Ikastola Kaixo Cristina, zein ikasketa mota dituzu eta zeintzuk dira gaur egunean irakasten dituzun gaiak? Arte Ederretan Lizentziatua naiz, gaur egun Artean Gradua esaten dena. Diseinu Grafikoan dut espezialitatea. Urte askotan Plastika eta Ikus Hezkuntza eta Marrazketa irakatsi izan dut, baina azkeneko urte hauetan Marrazketa eta CAD (Ordenagailuz Lagundutako Diseinua) irakasten ditut.

Koloreak: Lehendik, Karmelo Etxegaraiko logotipoa Urola bailarako mendietan oinarritzen zen, bigarrenik, Azkoitiko Lanbide eskolak bailaran duen garrantzia ere kontuan hartu behar zen, eta zer esanik ez, Azpeitiko Institutuak, bailaran, etxetik hurbil, batxilergoa ikasteko eman zuen aukera ere 1960 bukaerako hamarkadan. Hori guztia kontuan hartuta, logoak pieza berdea parte garrantzitsu batean izan behar zuen.

Noiztik zaude ikastolan. Nolakoa izan da zure ibilbidea? 1985etik nago lanean Ikastolan, Karmelo Etxegarai ginenetik gaur egun arte. Ikasketak bukatu berri hasi nintzen Azpeitiko Ikastolan lanean, beti joan etorrietan. Hasieran, Loiolatik Perdilegira, baita Esklabetan ere eta 1993tik Azpeitia eta Azkoitiaren artean nabil bi herrietan klaseak ematen.

Bestalde, ikastetxearen eskaintza anitza, baita ere kolorez adierazi beste pieza batean nahi izan nuen. Bi hauek, hiru eskola komunitateak eta ikasketa eskaintza anitza ardatzean ondo finkatuta kokatu nahi izan nituen. Eta azkenik etortzen zaizkigun ikasleak, urtero berriak, uztartzeko prozesuan, hau da mugimenduan jarri nituen.

Arte ederren inguruan, zeintzuk dira zure zaletasunak Lehen esan dudan bezala nire espezialitatea Diseinu grafikoa da baina margo lanak eta argazkigintza ere gustukoak ditut. Oraindik gogoratzen dut Loiolan genuen argazki laborategia eta nolako lanak egiten zituzten IEE (REM) eko ikasleak, gaur egun gure zenbait ikasleren guraso direnak.

Oraingo honetan, eta 2015-16 ikasturtean Ikastolak 50 urte osatzen dituela Urola Bailaran urteurrena aitzakia gisa, berari dagokion logoa diseinatu duzu, azalean dagoena hain zuzen. Azalduko zenuke beren esanahia?

Urola Ikastolaren sorreran (1997-98ko ikasturtean) beraren logoa diseinatu zenuen. Azalduko zenuke bere inguruko sinbologia?

Oraingo logotipo honetan, berriz ere, Hezkuntza, Bailara, Elkartasuna, Aniztasuna eta Etorkizuna dira, nire ustez, kontzeptu nagusienak.

Beno… Garai hartan hiru ikastetxe ginen, Karmelo Etxegarai, Azpeitiko Institutua eta Azkoitiko Lanbide Eskola batzeko prozesuan geunden. Egoera ez zen lasaia izan, katarsia krisi guztietan bezala…eta hori dela eta hiru “zati horiek” nola uztartu izan zen nire erronka. Hiru zenbakiarekin jokatzeko beste arrazoia eskola komunitatearen estamentu desberdinetan zegoen. Hau da, Guraso, Ikasle eta irakasle (langile… irakasle ez direnak ere bertan sartuta)

Nola adierazi ideia horiek irudi bakarrean? Forma leun, dinamiko eta irekietan. Oso erraza iruditu zitzaidan kolore berdea bailara bezala ulertzeko eta horretan oinarritu nintzen. Goian aipaturiko ideia horiek adierazteko Euskal folklorean jardun nuen bila. Zerbait gurea baina beste lurraldeetan ere adierazten edo erabiltzen dena eta bilaketa horretan “zinta dantzarekin” egin nuen topo. Euskal Herrian, Ameriketan, Europako zenbait herrialdetan eta Españako Estatuan ere, era desberdinetan, baina aurki dezakegun dantza bat da.

Zergatik ardatza eta puzzlea? Nik uste dut eta garai hartan ere hala uste nuen, Komunitate eskolarrak proiektu bakarra eta komuna izan behar duela, guztien artean adostuta eta guztientzat balio duena. Beraz, ardatz horren inguruan alde batetik hiru eskola uztartu nituen eta era berean hiru estamentu ere bai.

Beraz, aniztasun eta elkartasun kontzeptuak batera adierazteko bide egokiena iruditu zitzaidan. Beste guztia irudien konposaketarekin “jolasterakoan” atera zitzaidan.

22


ikasten

Artikuluak Oso logikoa da eskuinera eta gora doan zerbait etorkizunerantz eta aurrera doan zerbait bezala identifikatzea. Gure herrialdeetan irakurketa norabidea hauxe bera delako, ezkerretik eskuinera.

and Crafts, Modernismoa, Espresionistekin eta II Guda aurreko Abangoardiekin liluratuta geratu nintzen. Gizartearekin konpromisua nola adierazi artearen bidez Agustin Ibarrolarekin ikusi nuen, nire irakaslea izan baitzen. Beraren historia eta lanekin batera, Arantzazuko taldeen lanak, Oteiza, gero Txillida, Mendiburu, Zumeta e.a.

Diseinatzaile gisa, baduzu beste lanik? Aipatuko zenituzke bat edo beste? • Irakaskuntzan hasi nintzenetik ez dut denbora eta aukera asko izan diseinu lanak egiteko, etxean margo lan batzuk eginak ditut eta tarteka jarraitzen dut margo lanetan, baina ez dut inoiz erakusketa bat egin. Ez naiz nire lanak azaltzeko oso zalea.

Baina gustukoenak, niretzat, espresionistak: Kandinsky, Klee, Kokoshka e.a dira eta batez ere gaixoek eta erotutakoek pintatzen duten moduan. Arte marginala edo Arte Bruto esaten dena, Jean Dubuffet esaterako.. Zertan zabiltza une honetan sorkuntza artistiko eremuan? Zer ari zara lantzen? Baduzu proiektu berririk eskuartean? Oso artistikoa ez dena, baina niretzat oso interesgarria. Yeregui elkarteko Artadiko erlojuaren inguruan, makinaren erreprodukzioa, hau da, planoetan eraikitzen nabil gerora 3Dko irudietan ere azaltzeko. Jadanik martxan jarrita daukagu eta laster Zumaiako Faro aldeko Pasealekuan erakutsiko da.

• 1985. Karmelo Etxegaraiko ikasleek Antxieta etxean eginiko erakusketarako zenbait kartel eta lan. (Perdillegiko eskaileratan dagoen Ilargiaren margo lana). • Euskara mintegirako zenbait liburuxken azalak. (Esklabetako garaietan) • Urola Ikastolako Logoa. • Yeregui Elkartearen logoa (XVIII. mendetik gure familiakoek eraikitako Dorre erlojuak eta XIX. mendetik itsasontzi motorrak berreskuratzeko sortu dugun elkartea). Baina ikusten duzuen bezala hauek ez dira “ oso famatuak”… Isileko lanaren aldeko naiz eta aldizkarian ateratzeak ez nau oso eroso sentiarazten. Arte plastikoen munduari loturik, zeintzuk izan dituzu zure maisu/eraginak? Zeintzuk dituzu gustukoenak margo, eskultura, arkitektura, diseinua…? Betidanik gustatu izan zait margo lanetan ibiltzea, Zumaian adibide ederrak dauzkagu, Ignazio Zuloagaren lanak eta museoa, Julio Beobide, Valentin Manterola, Parrokiko Antxietaren erretaula, eta alboko kapelan dagoen Flandiar eskolako triptikoa. Bilbora ikastera joan nintzenean, arte “modernoagoa” ezagutu nuen eta Inpresionismo ondorengo, Ingalaterrako Art

23


ikasten

Artikuluak

Ikasle ohiak eta ekintzaileak

NEREA AMENABAR eta ENOK SUDUPE Urola Ikastola Egunerokotasunean zer jarduera burutzen dituzue? Nerea: Menpekotasuna duten pertsonei eskualdean eskaini ahal zaizkien zerbitzu gehigarrien azterketa egiten ari naiz, Iraurgi Berritzenen, eskualdeko garapen agentzian. Horrez gain, Urolab Urolako ekintzaileen elkartean parte hartzen dut aktiboki. Enok: Nik energia eta hondakinen inguruko proiektuetan egiten dut lan, Urola Erdiko bailaran aktibitate ekonomiko berritzaileak sustatzen. Bestetik Nerearekin batera Urolab elkartean parte hartzen dut eskualdean aktibitate berriak bultzatzeko.

ekonomikoki autonomoak izateko nahia agerian utzi du eta zenbait diru laguntzatara aurkeztu gara gure ibilbide motz honetan zehar. Horretaz gain, Crowdfunding bidez ere laguntza txiki bat lortu genuen Azoka Herritik egitasmoaren inguruan Faktoria izeneko gune ekintzaile bat antolatzeko. Hala ere, laguntzarik handiena, bertara astero gerturatzen diren pertsona guztiena izaten da. Enok: Gehitzeko esan, hezkuntzarekin loturiko Jolastek proiektuarekin konkretuki Azpeitiko Udalaren diru lagun足tza bat lortu dugula egitasmoa martxan jartzen laguntzeko. Behin bultzadatxoa jasota, helburua bere kasa bideragarria izango den aktibitate iraunkor bat izatea da, esan bezala, gaztetxoeenekin teknologia berriak modu kooperatiboan garatzeko.

Zer proiektuetan ari zarete lanean une honetan? Nerea: Lehen aipatutako proiektuaz gain, Urolab elkartean hainbat proiektu ditugu esku artean gaur egun, adibidez herriko elkarteen agenda bateratua eta gidaliburua. Enok: Biomasa, energia sare berriak, hondakinak baliabide bihurtzeko prozesuak eta orokorrean ekonomia zirkularrarekin loturiko egitasmoak martxan jartzea dut helburu nire eguneroko lanean eta Urolaben Nereak aipaturikoaz gain hezkuntzarekin loturiko beste batean ere bai.

Zer oztopo izan dituzue ibilbide honetan? Nerea: Oztoporik handienak baliabide ekonomikoari eta pertsonalari lotutakoak izan dira Urolaben. Izan ere, hainbat ekintza edo proiektu aurrera eraman ahal izateko, boluntarioki egiten den lana ez da nahikoa izaten. Enok: Oztopoak denborarekin loturikoak izaten dira gehienetan, muxutruk eta gure denbora librean jarduten baitugu ekimen hauek lantzen. Astero biltzen gara taldekideok gai ezberdinen inguruan hitzegin eta pixkanaka aurrera ateratzeko.

Zer da zuretzat ekintzailea izatea, zer ezaugarri izan behar ditu pertsona batek ekintzaile izateko? Nerea: Ekintzaile izatea izaera batekin lotuta dago. Nire ustez izaera hori honako adjetiboek deskribatzen dute egokien: Aktiboa, sortzailea, kritikoa, konstantea eta irekia. Enok: Jarrera proaktibo batekin erlazionatzen dut ekintzaile izatea, bakarka edo taldean erronkak proposatu eta hauek gauzatzerakoan beharrezko diren gaitasunekin lotzen direlarik. Kritikoa eta sortzailea izateaz gain, ardurak banatu eta konpromezuz aurrera ateratzeko gaitasuna izatea edota adostasunak lortu eta komunikatzen jakitea ezinbestekoak dira elkarlanean proiektuak arrakastaz gauzatzeko. Norbanakoen kasuan gauza berriak egiteko gogoa, ilusioa eta ausardia puntu bat ere beharrezkoak dira.

Gauzak okertzen direnean, zer motibatzen zaituzte, aurrera jarraitzeko? Nerea: Inguruko pertsonek. Bat motibaziorik gabe dagoenean, besteek laguntzen diote egoera horri buelta ematen. Enok: Taldean babesten zara. Elkarlanak duen alderdi onenetakoa hori da nere ustez. Bat goibel dagoenean taldekideek animatzen dutelako jarraitzera.

Hasieran zuen proiektuak gauzatzeko, diru laguntza edo bestelako laguntzarik izan al duzue? Nerea: Urolab elkartearen kasuan, Azpeitia eta Azkoitiko udalen babesa hasieratik izan dugun arren, gure jarrerak

24


ikasten

Artikuluak Porrot egoerari beldur diozue? Nerea: Beldurra baino gehiago errespetua. Hankak lurrean mantentzen laguntzen dizu, porrot egoerak imaginatzen badituzu. Berdina gertatzen da auto bat gidatzen duzunean ere, errepideari beldurra ez baina errespetua izan behar diozu. Enok: Porrotaren kontzeptuarekin ez nago inolaz ere ados, beti ikasten delako zerbait akatsetatik ere. Aitzitik, garbi dugu eroriz ikasiko ditugula hainbat kontu elkartean, eta baita bizitzan zehar ere.

hauetan, ondoren baina, bidea landu eta errealitatera ekarri behar dira ideia hauek. Buru belarri jardun ostean, proiektua aurrera ateratzen bada, nahikoa da zuentzat? Garatzen jardun behar da edo beste proiektu berri batean murgiltzen zarete Nerea: Proiektu oro martxan jarri ostean, beharrezkoa da jarraipen bat eramatea, berau prozesuan ez dadin hil. Behin ibilbidean martxan jarrita ere, proiektuek erronka handiak izaten dituzte eta berauetan laguntzak izatea beharrezkoa da. Nere ustez hobe da proiektu gutxi eta onak izatea martxan, asko eta ahulak baino. Enok: Gu proiektu bat amaitzerako beste batekin gaude buruan. Ideiak soberan ditugula esan liteke, aspertzeko betarik ez dugularik egunerokotasunean. Egia da proiektua arrakastatsua izateak asko betetzen zaituela ere, eta lanean jarraitzeko indarra ematen dizu.

Proiektu bat “aurreikustean�, nola diseinatzen duzue bera gauzatzeko ibilbidea? Zeintzuk izan daitezke oinarrizko estrategiak? Nerea: Proiektu bat aurreikusterako garaian planifikazioa ezinbesteko instrumentu bihurtzen da. Horretarako, lehendabizi helmuga marraztu behar da ibilbidean eta atzerako erreflexio bat egin zauden momenturarte. Horrez gain, behar beharrezkoa da arduradunak ezartzea. Enok: Ia proiektu orotan fase berdinak errepikatzen diren arren, proiektu bakoitzak bere ezaugarriak izan ohi ditu. Denboraren plangintza egoki bat egitea beharrezkoa da, helburu konkretuak ezarriz eta ibilbidean zehar erronka txikiagoak jartzeak motibazioa mantentzen laguntzen dute. Hala ere, estrategiarik onena amorerik ez ematea da, sinisten duzun idea horrekin ahalik eta urrunen iristeko.

Zuen esperientzian oinarriturik, zeintzuk izango ziren elkarrizketa hau irakurriko duten ikasleentzako oinarrizko aholkuak? Nerea: Pertsonen arteko harremanetan inbertitzea beraien denbora, hori da nire aholkua. Harreman horiek izango dira etorkizunean, beraien helburuak betetzen lagunduko dioten instrumenturik garrantzitsuenak. Enok: Aholkuak jasotzeko gaude gu ere, ikasleak garelako eta ikasten jarraitzea nahi dugulako. Jakinmina ez galtzea da gakoa, zerbaitekin ados ez bazaude alternatibak bilatu eta hauek gauzatzea. Norberaren esku dagoena egitea, ekintzarik xumeena izan arren aldaketak sorraraztea.

Prestakuntza eta berrikuntza teknologikoak ezinbestekoak izan arren, nola baloratzen dituzue adimen emozionala? Intuizioa? Ausardia? Nerea: Hirurak beharrezkoak direla esango nuke eta gehienbat adimen emozionala eta intuizioa. Ausardiarekin kontuz ibili behar da, izan ere, ausardia aurretiko gogeta gabe arriskutsua bihur daiteke. Enok: Nik pertsonalki arlo teknologikoari bezain besteko garrantzia ematen diot alderdi emozionalari, bihotzaren eta garunaren arteko orekari. Lehen aipatu dudan modura, taldean lan egiteak oreka hau bilatzeko erraztasunak eskaintzen ditu, batzuk besteok baino ausartagoak garelako hainbat aspektutan. Intuizioak bideak irekitzen dizkizu eta irrazionala badirudi ere nik erabat sinesten dut inpultsu

Beste zerbait esatekorik? Zuen iradokizunak? Nerea: Urolab elkartera gonbidatzea besterik ez zait gera­ tzen, ostiralero elkartzen gara arratsaldeko seiretatik aurrera Azpeitiko Sindikatu zaharrean. Animatu! Enok: Elkarteak ateak irekita dituela esatea geratzen zait, eta webgunea ere bixitatzera, sarean ere presentzia eta proiektuak baditugulako. www.Urolab.eus orrian gaude. (Galderak: Urola Ikastolako Lanbide Heziketako Administrazio eta Finantzak Goi Mailako Heziketa Zikloko ikasleak)

25


ikasten

Artikuluak

BIZIKIDETZA SAIOA. BIKTIMEN TESTIGANTZA

Urola Ikastola

Aurrez esan bezala, ekintza sorta hau Urola Ikastolako Bizikidetza Taldeak antolatu du. Ikasturte hasieran, 2014ko irailaren 24an, aipatu proiektuko arduradunetakoak diren Aintzane Ezenarro eta Fernando Murgak irakasle guztiei plangintzari buruzko azalpenak eta argudioak helarazi zizkioten. Burutzen ari diren ekintzen oinarria, Urola Ikastolako “IKASTETXEKO HEZKUNTZA PROIEKTUA”-n oinarritzen da, non “01 Aniztasuna eta giza eskubideetan oinarritutako balio demokratikoak” atalean, honako irizpideak zehazten bai dira, besteak-beste: 01-01 Ikastetxe honek ez du arraza, genero, erlijio, politika eta ekonomiazko diskriminaziorik onartzen. 01-02 Eskola soziala, pluralista, konpentsatzailea, demokratikoa eta kalitatezkoa, ikasle eta jendartearen zerbitzurakoa nahi dugu. 01-03 Ikaslea, zentzu kritiko, erantzule, solidario eta sortzaile egoki batera bideratuko da agintekeriak baztertuz. 01-04 Ikastetxe hau erakunde pluralista da, ideia, portaera sozial, politiko, filosofiko eta erlijioso desberdinen elkarbizitzarako errespetu osoarekin. 01-05 Ikastetxeko kide guztien harremanetarako ezinbesteko bidea izango da elkarrenganako eta taldearenganako errespetua. 01-06 Heziketa ekintzak arrazoitzean eta elkarrizketan oinarritu beharko du, nagusikeriak alde batera utziz. 01-07 Solidaritatean, norberaren nahiz besteekiko begirunean, erantzukizunean, ahaleginean eta ondo eginiko lanaren garrantzian oinarritutako heziketari emango diogu lehen­ tasuna. Norberaren askatasuna, libreki pentsatu, adierazi eta auke­ ratzeko askatasuna, bultzatuko dugu 01-08 Hezkidetzan oinarritutako heziketa izango da gure egune­ roko jardunaren ardatza, gizon eta emakumeen berezkota­ sunaren garapena aintzat hartuz, bien eskubideen heziketa bultzatuko duena. 01-09 Guraso, ikasle, irakasle eta ez-irakasleen erlijio sinesmenak errespetatuko dira. Erlijio heziketa eskainiko da, baina be­ rau ez da inoren baztergarri izango eta derrigorrean ez zaio inori ezarriko.

Otsailaren 13an, Urola Ikastolako Azpeitiko egoitzan, Bizikidetza taldeak, Zarauzko Berritzegunearen laguntzarekin, antolaturiko ekitaldia burutu zen, non Eusko Jaurlaritzako Elkarbizitza eta Bakegintza idazkaritzak bultzatutako Adiadian programaren barnean, azken 50 urteetan Euskal Herrian jasan izan dugun indarkeriaren biktimen testigantzak entzuteko aukera izan zen. Ekitaldia batxilergo 1. mailako hiru taldeei zuzenduta zegoen, aurretik Azkoitiko egoitzan egin zen bezala, eta partaide berdinak bi saio desberdinetan egin ahal izan zuten bere testigantza bertako batxilergoko 1. mailako lau taldeen aurrean, udazkenean. Andoitz Korta, ETAk eraildako J. M. Korta zestoar enpresariaren semea, eta Pili Zabala, GALek bahitu eta torturatu ondoren eraildako Joxi Zabalaren arreba izan dira beren testigantza eta bakerako aldarria egin zuten hizlariak. Aurreneko aldia izan zen biak batera aritu zirela egin izan ahal dituzten hainbat saioetan. Besteak-beste honakoak entzun ahal izan ziren: “Indarkeria ez da baliagarria arazoak konpontzeko. Berak soilik arazo berriak sortzen ditu”. “Mendeku nahiak, norberaren mina eta sufrimendua areagotzen ditu”. “Zuzenbide estatu batean, ezinbesteko da justizia obje­ ktiboa eta neutrala izatea. Baina horrela ez izatean ere, gurea kasu, indarkeria ez da soluzioa, alderantziz, arazo berriak suertatuko ditu. Hitzak eta hezkuntzak du balioa, luze eta nekez izan arren”. “Biktima guztiak, alde batekoak nahiz bestekoak, berdin sufritzen dute beren barnean”. “Adi gaztetan indarkeriaren inguruan hartzen dituzuen erabakiekin: bizi osorako eragiten dute zure gain eta, aldi berean, inguru hurbilean eragin sakona eta traumatikoa dute”

26


ikasten

Artikuluak ELOS Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHIko sei azkoitiar

EUROPAKO PARLAMENTU GAZTEAREN LEHIAKETAn European Youth Parliament lehiaketaren kanporaketa jokatu zen urriaren 31ean Aretxabaletako Mondragon Unibertsitateko HUHEZIn. Euskal Herri mailako kanporaketako bat izan zen eta lau taldek hartu zuten parte. Horien artean, lehenengo aldiz, Urola Ikastolako 1. Batxilergoko Azkoitiko Ahozko Komunikazioko Miren Casta単o, Nerea Aguado, Olatz Iriondo, Mariam Sorfazyan, Miren Murua eta Xabier Albizuri ikaslek osatutako taldea.

hau: Zer egin Europako Parlamenturako hauteskundeetan hiritarren parte hartze beherakada geldiarazteko eta EUko instituzioen legitimitate eskasa zein defizit demokratikoa gainditzeko? Gai potoloa aurkeztu, defendatu eta besteen eraso dialektikoari aurre egiteko; ingelesez beti ere. Goizeko saioan hurrengoa Urretxu-Zumarraga ikastolakoak izan ziren: nola egin dezake Europar Batasunak hiritarren pribatu足 tasuna eta aldi berean herrialdeen segurtasuna bermatzeko? Bazkalostean, berriz, beste bi taldeen aurkezpena egin ziren. Lehenengo Arizmendi Ikastolako taldearena. Horiek defendatu zuten gaia nola jokatu beharko luke Europar Batasu足 nak independentzia lortu nahi duten herrialdeekin eta horrek sortutako egoerekin? Eta ondoren, azkeneko taldearen txanda izan zen, Aguraineko Aniturri institutuko ikasleena. Horiei egokitu zitzaien gaia: zer egin dezake Europar Batasunak ikasle zein herritarren interesa areagotzeko Teknologia eta Zientzien alorrean.

Europako Gazte Parlamentuak ikasle gazteekin aurrera eramaten duen ekimena da EYPko saioena. Taldean gai soziopolitiko bat abiapuntu hartuta eta hori ondo prestatuta, ikasleak parlamentari lanean jartzea du helburu. Beraz, gaia beste taldeen eta epaimahaiaren aurrean aurkeztu behar dute eta horren gainean hartzen duten erabakia defendatu ingelesez. Goizean goizetik hasi zen ekitaldia taldekideen aurkezpenarekin eta harremana sustatzeko dinamikekin. Irekiera ekitaldiaren ostean bi taldek euren gaiak eta erabakiak aurkeztu zituzten. Planteatu zitzaizkien gaiak ikasleek aurkeztu behar izan zuten eta euren iritzia defendatu, parlamentuan egongo balira bezala. Lehengo taldea Urola Ikastolako gure sei azkoitiarrena izan zen eta defendatu zuten mozioa honoko

Goizeko hamarretatik iluntzeko seiak arte hor jardun zuten jo ta ke Urola Ikastolako Ahozko Komunikazioaren seikote azkoitiarra euren ebazpena ingelesez defendatzen eta besteenak erasotzen. Ezin ukatu esperientzi handia izan zenik!!

27


ikasten

Artikuluak

ELOS Aldebiko Comenius proiektua Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia B.H.I.ko ikasleak

HERBEHERETAN Meuse / United Nations University delakoaren zuzendariaren hitzaldietan.

Urtarrilaren 9an Urola Ikastolako 16 ikasle eta bi irakasle abiatu ziren Bilbotik Bruselara. Bertan zain zeuzkaten euren kide nederlandarrak Bruselako aireportutik autobusez Herbeheretako Landgraaf hirira joateko. Pare bat ordu behar izaten dira, Brusela inguruan izan ohi diren auto ilara handiak tarteko. Limburgish and Basque in Bad Times: We Need, We Offer� Comenius programa europarraren barruko proiektuan ari dira lantzen Charlemagne College-ko ikaskideekin. Landgraaf Herbeheretako hegoaldean dago, Limburgo eskualdean, Maastrichtetik gertu eta Belgika eta Alemaniako mugen ondoan. Ikasle nederlandarren familietan bizi izan dira eta hara eta hona ibili dira proiektuarekin lotutako gaiak eta tokiak bisitatzen: Herbehereetan zein Belgikan, ala Alemanian ere. Bruselako parlamentura joan ziren eta han Josu Juaristi Europako Parlamentari azkoitiarraren bulegoan izan ziren. Beste egun batean Akisgran (Aachen) hiri alemaniarrean Eurode Business Center bisitatu zuten eta hango arduradunen eskutik egiten duten lanaren berri izan zuten. Gauza bera Maastricht-eko Unibertsitatean edo RCE Rhine-

Baina, turismoa ere egin zuten Valkenburg, Maastricht edo Bruselan. Eta, batez ere, ikaskide nederlandarren eskola eta familietan bizi izanda, Europako beste ohitura, bizimodu eta kultura ezagutzeko aukera izan zuten atzerrian eman zuten hamar egunetan. Ikasi eta lan egiteaz gain, lagunak, tokiak ezagutu eta ondo pasatzeko aukera ematen dute proiektu hauek. Baita etxean daukaguna hobeto baloratzeko ere; proiektuaren izenburuak dioen bezala, kanpotik ikasteko beste irakasteko ere badaukagu eta.

28


ikasten

Protagonistak

ANIA eta GORKA DANTZAN EUSKADIKO TXAPELDUNAK Urola Ikastola Gorka: Entrenamenduak beste edozein ikasleri bezala (futbola, saski‌) ukitzen digu. Hori bai, etxera itzulitakoan lehen gauza eskolako lanak egin eta afaltzea da, izan ere, basurde bat ere jango nuke.

2014ko abenduan Urola ikastolako DBH-3.mailako ikasle diren Gorka Kerejeta eta Ania Irigoien “Euskadiko bikoteka gaztetxoen dantza suelto txapelketako� irabazle suertatu ziren. Itxaropen apur bat bazuten ere, sorpresa handi samarra izan da biak ala bientzat halako garaipena lortzea.

Zeintzuk dira zuen lorpenak? Ania: Urtean zehar txapelketa ugari daude Gipuzkoan zein Bizkaian, hemen gutxiago alabaina. 2014an Errenterian irabazi genuen aurrenekoz, uztailaren 24an hain zuzen.

Zeintzuk dira txapelketa honen ezaugarriak? Txapelketa hau urtero jokatzen da ekainaren erdi aldera. Baina aurten atzeratu egin denez, abenduaren hamalauan izan da. Hemezortzi bikotek hartu genuen parte, denok 1016 urte bitartekoak. Bergaran jokatu zen hain zuzen, urtero lez.

Gorka: Handik hiru egunera Hondarribikoa jokatu eta ttapa, hura ere irabazi. Zelako zirrara! Eta urtearen amaieran, Bergaran jokatu zen Euskadiko txapelketa.

Nolatan hasi zineten? Ania: Ni sei urterekin hasi nintzen taldean dantzan, lagun artean, familiak bultzatuta. Bederatzi urte nituela, irakasleak txapelketetan parte hartzea proposatu zidan. Eta ni gustura. Hamar urterekin izan genuen lehen txapelketa.

Ania: Horrez gain, urtean zehar beste hainbat erakustalditan ere hartu dugu parte: Zarautzen, Azpeitian,eta Pasaian besteak beste. 2015 urterako zein asmorekin zabiltzate? Ania: iaz bezala txapelketa eta erakustaldietan parte hartu eta disfrutatu. Normalean uda partean izaten dira txapelketa gehienak, eta denbora libre gehiago dugunez, lehenean jarraitu. Gerora, San Tomasak pasata, izaten dugu urteko atseden bakarra.

Gorka: Ni ere antzera. Amak lau urterekin apuntatu ninduen jolas modura, taldean dantzatuz. Bederatzi urterekin irakasleak Aniarekin dantzatzea proposatu zidan, eta ordudanik gabiltza elkarrekin. Zer-nolako entrenamenduak egiten dituzue? Ania: Normalean astean bi egunetan entrenatzen dugu, astearte eta asteazkenetan, zortziak eta bederatziak bitartean. Txapelketaren bat badugu, astean hirutan entrenatzen dugu. Nik eskolako lanekin ondo konpaginatzen dut

Gorka: ez dago plan aldaketarik. Uda partean jo eta ke aritu, txapelketak ondo prestatu eta ea lesioekin zorte apur bat dugun. Azken finean Aniak esan bezala, disfrutatu eta ahal bada irabazi. Zein asmo dituzue aurrera begira? Ania: Aurrera jarraitzeko asmoa dut, baina ez nago erabat ziur. Aurtengoa da azken urtea bikote gazte bezala, hamasei urte beteko baititugu eta ez dakit. Gogoa bai, baina gero eta zailagoa izango da dantza eta ikasketak bateratzea. Ea koska hori gainditzen dudan. Gorka: Nik ere zalantzak ditut Aniak bezala, baina aurrera jarraitzeko gogoa dut. Dantza uztea ez zait burutik ere pasa. Gustatzen zait, eta nazkatu edo nekatu arte jarraitzea pentsatzen dut. Bejondaizuela, ez zarete makalak! Zorionak eta segi horrela. 3. DBH - AZPEITIA

29


ikasten

Protagonistak

UROLA IKASTOLA: Aita eta semea bi ikasle belaunaldi

XANTI RODRIGUEZ ARGAZKILARITZAKO “GOYA” SARIAREN IRABAZLEA Nola gogoratzen dituzu ikastolan igarotako urteak? Ederrak, nire afizioak bertan hasi ziren garatzen, gogoan dut egun guztia jolasean eta margotzen pasatzen nituela txikia nintzela, egia esanda gogorapen bikainak ditut.

Zuri-beltzeko eta koloretako argazkien artean, ba al duzu lehentasunik? Ez dakit, agian zuri-beltza, atenporala delako. Zer nahiago duzu: kamera analogikoa ala kamera digitala? Zergatik? Digitala noski! Analogikoarekin ikasi nuen eta uste dut beharrezkoa dela haren oinarria ezagutzea, baina digitalak dituen abantailak ikaragarriak dira.

Orain zure semea gure ikastolan dabil, zein aldaketa nabaritzen duzu orduko eta oraingo sistemaren artean? Nire ustez aldaketa, batik bat, orain informazio gehiago dugula iruditzen zait; egia esanda ez diet nire gurasoei galdetu, baina orain alde horretatik hobetua ikusten dut Ikastola

Argazkia egiterakoan, zeintzuk dira zure inspirazio iturriak? Interneten egunero artisten orrialdeak ikusten ibiltzen naiz, pinturak, bideojokoen portadak...

Konta iezaguzu zure ikasketa ibilbidea ikastola utzi ondoren Ba, Bartzelonako IDEP zentrora eta JOSO eskolara joan nin­ tzen Argazkigintza eta Komikigintza ikastera; han bertan ikasi nuen orain jorratzen dudan lanaren oinarria; hala ere, nire gurasoekin ikasi dut gehien horri buruz.

Argazki batean pentsatzen duzunean, objektibo bidez jasotzen duzun argazkian pentsatzen al duzu, ala argazkiaren manipulazioan pentsatzen duzu? Ahal badut, beti, objektiboaren bidez, postprodukzioak lan asko ematen du eta behar deanean bakarrik erabiltzea da nire helburua.

Argazkigintzarako zaletasuna, etxean bizi izandakoagatik datorkizula iruditzen al zaizu? Eta argazkigintza ez diren beste arlo plastikoekikoa? Argazkigintzarena noski, nire aita Angel beti izan da argazkilaria, lehenengo afizionatua eta gero profesionala; Marrazkigintza, berriz, nire aitona Jabierren abilitatea bat zela esan dezakegu.

Zer iruditzen zaizkizu argazkien “eraldaketak” (Photoshop eta horrelakoak) ahalbideratzen dituzten ekintzak? Noiz edo nola erabili beharko lirateke? Ni Photoshop eta programa estilo hauen babeslea naiz; nire ustez gaur egunean ezinbestekoak dira, hala ere, ezin dugu ahaztu gaizki erabiliz gero, oso arriskutsuak direla.

Lanbidez gain, zer da zuretzat Argazkigintza? Pasioa, nire munduak eta fantasiak noalkoak diren erakusteko giltza.

Argazkigintzako zein arlo duzu gustukoen, erreportajeak (ezkontzak, jaunartzeak, herriko ekintzak...), argazki publizitarioa, artistikoa (publizitaterik gabekoa)? Egia esanda, niri gehien herriko jendearekin lan egitea gustatzen zait; hala ere, egia esan behar badut imajinazioa, gehienbat, arlo publizitarioan erabiltzen dut, ez dakit, bietatik pixkat.

Argazkigintzako estiloren batekin, arte mugimenduren batekin identifikatzen al zara? Ez naiz zalea horrelako etiketarik jartzeko, baina estilo batekin bat egiten badut bereziki, CGI espezialitatearekin da. Gustuko dituzun artistaren bat eta argazkilariren bat? Franz Steiner

30


Protagonistak

ikasten Liburu baten egilea ere bazara: “Fotografía y cine de animación” (Ed. Anaya Multimedia). Izenburutik haratago, zein da barruko muina? Zein da hor zabaldu nahi duzun mezua? Liburu didaktikoa da, nire lanari buruzkoa da; CGI teknikak erakusten ditut bertan, gauza da inguruan ez zegoela inor teknika hauei buruzko liburu bat argtaratzeko gai zenik (haiek hori esan zidaten, behintzat) eta ttak! Hortxe liburua.

Egindako argazkien artean, ba al duzu baten bat zuretzat berezia dena eta inolaz ere oparitu, saldu edo hura gabe geldituko zinenik? Egi esanda ez, gogoko asko ditut, baina saldu ezinezkoak bat ere ez. Ez naiz oso erromantikoa kontu horretan. Iaz, Urrezko Kamera saria jaso zenuen, FEP European Proffesional Photographer of the year Awards; 500 argazkilari eta 200 naziotako partaideen artean. Aurten, Goya saria jaso duzu 367 argazki eta 85 egileren artean. Zer suposatzen du zuretzat horrelako saria jasotzeak? Zein da zuretzat garrantzitsuagoa? Garrantzitsuak denak dira. Azkenean ez zera ez hobea, ez txarragoa; irabazi edo galdutakoan, gauza da jendeari gogorarazten diozula hor zaudela, eta hori, egia esanda, ez da gutxi. Hala ere, Europako Kamera hautatuko nuen bat hartu beharko banu.

Bestalde, Youtuben badituzu hainbat bideo-dokumental lan erakusgai, “Creciendo en el Pais de las Maravillas, “Inspiraciones 3”… Atsegin duzu formatu hau? Jarraitzeko asmoa duzu? Noizko hurrengo pausoa, laburmetraia edo antzekorik? Ba al duzu horrelako proiekturik? Bai, laburmetraia egiteko asmoa badut; ez dakit, nik uste urte bukaeran hasiko naizela ziurrenik: zinemako kamara bat erostekotan nabil amets honi forma emateko. Pilatzen ari zaren lan eta sariekin batera, noizko beste erakusketa bat Azpeitian? Multimedia izango litzateke? Oraintxe bertan, otsailean, baduzu inon erakusketarik, Internetetik at? Ba, ez dakit, San Agustinen egin nuen Itzalen suari buruzko erakusketa bat eta orain ez dut horretarako asmorik. Hurrengo erakusketa Zarautzen egiteko asmoa dut datorren abuztuan, hala ere, lan fisikoak izango dira ez multimedia.

Badituzu bi web orri: www.xantirodriguez.com eta www. xantirodrigez.net. Zer aurkitu dezakegu bakoitzean? Zergatik tematika hain desberdina? .COM publizitate mailara enfokatua dago, nazioartekoa da, .NET berriz herriko eta inguruko jendeari zuzendua dago, argazkilaritza sozialarekin; bi bideak desberdintzen ditut web orrietan.

Argazkilaritza ikasi nahi duen ikasle bati zer aholkatuko zenioke? Ez ahazteko nondik datozen eta bere ametsak sekula ez albora lagatzeko, segi amesten gazteak zarete eta! ZORIONAK Xanti eta jarraitu horrela!!!

1915ean ERAIKIA 31


ikasten

Protagonistak

HARRIET MALCOLM UROLA IKASTOLAKO ELKARRIZKETA LAGUNTZAILEA I am the English language assistant this year. I go into the classroom and work with the students on their English speaking and listening. I normally base my activities on the topic that they are studying in the textbook, although sometimes my lessons have a cultural theme. I am from Cambridge in the United Kingdom and have come to the Basque Country as part of my year abroad from university. I am studying History and Spanish at university, so this year gives me the opportunity to practise my Spanish language skills in some real life situations. This is what I also try to provide in my lessons, an opportunity for the students to learn English that they may encounter if they visit the UK or another English speaking country in the future. 3) Zer gai jorratu dituzu zure klaseetan? Orain dela gutxi, klase guztietan aholkuak eman ditut euren ingelesezko hitzaldiak hobeto egin ditzaten. Lasai egoteko taktika batzuk erakutsi dizkiet eta hitzaldien edukiari buruzko zenbait aholku eman dizdizkiet, besteak beste. Klase honetan emandako aholkuak beste ikasgaietan ere erabilgarriak izando direla iruditzen zait. Beste hainbat gaiez ere mintzatu ginen. Hauek dira horietako batzuk: eskola, berotegi efektua, teknologia, etab.

1) Zergatik aukeratu zenuen Euskal Herrira etortzea? Programa honetako aplikazio orrian, 3 autonomi erkidegoren artean aukera egin genezakeen. Euskal Herria nire bigarren hautagaia zen eta nire unibertsitateko tutoreak izugarri gomendatu zidan. Zeharo zorte oneko sentitzen naiz Euskal Herrian egoteagatik. Izugarri leku ederra da, bere kultura propioarekin. 2) How have you found living in the Basque Country? I cannot lie the widespread use of the Basque language has been difficult as I don’t speak it, but I have picked up a few words and my recent challenge that I have set myself is to learn how to count. The weather when I arrived was brilliant but has been quite wet over the winter, although thankfully warmer than the UK. I have really enjoyed experiencing the culture: going to local fiestas, trying the food and visiting different places in the Basque Country.

4) What are you going to do next year? Next year, unfortunately, I am unable to do the programme again as I have to return to university. We are only allowed to have one year for our year abroad. When I go back it will be my final year and a lot of work, so I am not looking forward to it. But next summer I will graduate and don’t yet know what I will do after that.

32


Protagonistak

ikasten

FREE TIME

In my free time I like to walk and have done several walks around Donostia, where I am living. Although I do find the hills and mountains here a challenge as where I come from is incredibly flat! I also enjoy going to the cinema to watch films and normally do so once a week with my friends in Donostia. We have even tried to watch a Basque film (with Spanish subtitles). I have found that this can be a really good way to practise my Spanish when I am feeling lazy.

SPORT

In the UK I play a sport called netball. It is similar to basketball, apart from the fact that you cannot move when you have the ball and the goals are smaller and don’t have the backboard. I used to play in a team at my school and continued at university. It is normally a sport that is only played by girls. In my free time I also enjoy watching sports. Rugby, cricket and formula one are my favourites, and towards the start of this year I took a trip to Biarritz to watch a rugby match there. I also hope to watch the team from Zarautz play in the future.

FOOD

This year I have really enjoyed trying new foods, especially those that are typical to the Basque Country. Here you eat much more seafood than we do in the UK, something that I was looking forward to when I arrived, and that I haven’t been disappointed by. I hope soon to go to a cider house, as I have had good reports about them from the students as well as my friends and flatmates in Donostia. In my free time I enjoy cooking and I really like cooking for others. With my friends in Donostia we have been going to one person’s flat every couple of weeks to have a dinner party and we all take a dish with us. Normally we theme them and so far they have been: seafood, Chinese food, food containing basil and Mexican food.

WEBSITES ABOUT THE UK

A website that could be good if you are planning on visiting the UK is http://www.visitbritain.com which lists places to visit and popular attractions. A website that is good for keeping up with UK and world current affairs in English is http://www.bbc.com

ITZULTZAILEAK: OIHANA LAZKANO ETA IRATI ETXANIZ: 4D GELAKOAK ARGAZKIETAKO TALDEA: 1D

33


ikasten

Protagonistak

Urola Ikastola

XANTI AGIRREZABALA,

17 urteko gazte azpeitiarra, Urola Ikastolako ikaslea. Aktorea, antzerkigilea eta imitatzaile paregabea! Noiz hasi zinen mundu horretan murgiltzen? Antzerkian orain dela hiru urte hasi nintzen baina zaletasuna betidanik dudan gauza bat da, betidanik gustatu izan zait mundu hau. Eta hori, esan bezala orain dela 3 urte hasi nintzen esperimentatzen, hemengo gauza batzuk eta hango beste gauza batzuk hartuz pixkanaka-pixkanaka ikasten dihardut.

pertsona guztiok baititugu beste pertsonengandik ikasi beharrekoak, baita irakatsi beharrekoak ere! Orain dela denbora gutxi pailazo taldea egin duzue, nola bururatu zitzaizuen? Esan beharra dago taldea egin zenean ni ez nengoela, beste partaideei eskatu zieten euren eskolan umeentzako antzezlantxo bat egin zezatela, eta ondo irten zen. Orduan, hurrengo urtean berriro eskatu zietenean niri galdetu zidaten ea parte hartu nahi nuen eta baietza eman nien. Emeki-emeki zabaltzen hasi gara eta ikusi dugu baduela halako zerbait eta jendeak eskatu egiten duela, Orain geldialdia egin dugu eta antzezlan berria prestatzen ari gara, ondo prestatutakoan plazaratuko dugu eta herriz herri ibiltzeko asmoa dugu, ea nola irteten den!

Nondik datorkizu zaletasuna? Egia esan, familian artista faltarik ez daukagu. Hala ere, antzerkirako zaletasuna oso gutxik eduki dugu, tartean nik. Kirol arloko zaletasun gehiago dago nire familian, baina nik hau aukeratu dut eta hemen nabil! Zer da zuretzat Azpeitiko Antzerki Taldea? Nolabait esateko, hasiera, nire karrera honen hasiera. Alaitz Olaizola irakaslearekin eta lagunekin hasi nintzen eta biziki aberastu nauen gauza bat da. Ni gaur naizena izatearen arrazoia da talde hori.

2015 hasieran “Kontuk eta komeriyek” izeneko saioa hasi zenuten, nola egingo duzue edo nondik norakoak jorratuko dituzue? Uztarriak pailazo taldeari elkarrizketa egin zigunean iruditu zitzaigun polita izango zela ohiko formatutik irtenda zerbait egitea, alegia, bideo batzuetan zerbait egitea. Gerora, Uztarriaren deia jaso genuen gugan egin zuten apustua azalduz, Uztarria.eus webgunera hilabetero bideo bat igoko dute, eta bideo horietan guk bolo-bolo dabiltzan gaiak jorratu beharko ditugu modu informal batean. Eta hori, gonbidatuta zaudetela bideoak ikustera!

Nola deskribatuko zenuke zure Goenkaleko ibilbidea? Dena, dena izan da Goenkale niretzat, gertatu zaidan gauzarik garrantzitsuenetarikoa. Esan nezake modu bateko salbazioa izan dela, eskolara etortzea besterik ez nuenean buruan, bat-batean lanean hasi behar nintzela jakitea, maite nuen lan batean hasi behar nintzela jakitea ikaragarria izan zen. Eguneroko monotonia pixka bat alde batera utzi eta benetan maite nuena egiten hasi nintzen. Gainera lagun asko egin ditut, mundu hau beste era batera ikusteko aukera eman dit, telebista ezagutu dut eta izugarri ikasi dut. Benetan eskola ona da! Guztiok dugu pertsonaren bat erreferente gisa, nor daukazu zuk? Ba, ez dakit… Hainbeste jende daukat beraiengandik ikasten dudana, hainbeste inguratzen nauen jende… Ez daukat erreferente konkreturik, guztietatik hartzen dut zertxobait, Alaitzekin nagoenean, Amancaykin nagoenean, Erika Olaizolarekin, Goenkaleko edozein aktorerekin, Karmele Larrinagarekin, Joana Ocañarekin… Guztietatik hartzen ditut gauzak,

34


Protagonistak

ikasten

Badaukazu beste proiektutxorik buruan? Proiektu konkreturik ez daukat. Mundu honetan ikasten eta formatzen jarraitzea, aukera guztiak aprobetxatzea, datorkidan guztiari aurre egitea… egunean egunekoa eginez aurrera! Galdera formalak alde batera utzita… Guztiok ezagutzen dugu zure antzerkirako gaitasunaz gain imitatzeko duzun gaitasuna. Eskolako zein irakasle iruditzen zaizu imitatzeko errazena? Egia esan urteetan zehar joan naiz parean suertatu zaizkidanak imitatzen, bai eskolan baita eskolatik kanpo ere. Orduan zaila zait inor aukeratzea, pixkanaka ahazten joaten naiz, modak dira. Gogoratzen naiz DBH1ean nengoela Xabier Arrieta imitatzen nuela, DBH3an Miren Lasa izan nuen, 1. Batxilergoan Matematikako Olatz eta filosofiako Susana, aurten Begotxu… Hala ere, esan beharra daukat Begotxuren moda joaten ari zaidala, pasatzen doa hau ere. Berriak etor bitez!

Eta zailena edo inoiz imitatuko ez zenukeena? Uste dut aurrean tokatutako guztiak saiatu naizela imitatzen, edo honen esaldi bat, edo bestearen keinu bat… Guztiok ditugu ohiturak, keinu bereziak, imitatzeko gauzak… Guztiengandik hartzen dut zertxobait, ez dut uste inor nire imitazioetatik libratzen denik! Zer esango zenioke jendeari? Esango niekeena zera da, guztiok ez gaudela lotuta futbol eta saskibaloi mundura, beste mila gauza daudela munduan eta bakoitzaren nahiari egin behar zaiola kasu, eta ez ohiturei edota gizartearen esanari. Futboletik at mila gauza baitaude! Nork ez du gozatzen antzezlan eder edo pelikula on bat ikustean? Beraz, badakizue, benetan maite duzuenaren atzetik joan behar duzue, orduan izango baitzarete benetan zoriontsu! AITOR ARANBURU. 2. BATX - AZPEITIA

35


ikasten

Protagonistak

Urola Ikastola

AINHOA eta OIHANA GOENAGA

Sabadell-eko igeriketako Espainiako txapelketan Nire ahizpa Oihana (1999) eta ni, Ainhoa (1997) joan den abenduko bigarren astean, Sabadellen izan ginen igeriketako Espainiako txapelketetan, absolutu kategoriakoak. Ikasturtea hasi zenetik ekin genion txapelketa hori prestatzeari, egunero 2 ordu- 2 ordu eta erdi entrenatuz. Izarraitz taldea errepresentatuz joan ginen, gure entrenatzaile Omar Urbietarekin. Gogor entrenatzen aritu ostean, hiru egun iraun zituen txapelketan nahiko emaitza politak lortu genituen biok: Oihanak, 50,100 eta 400 metro libretan hartu zuen parte eta horietatik bitan (50 eta100eko frogan) 15 urteko Euskadiko errekorra lortu zuen. 400 metro libretan berriz, marka pertsonala hobetu zuen. Ni aldiz, ez nintzen ahizpa bezain fin ibili baina oso gustura gelditu nintzen emaitzekin; 50, 100 eta 200 metro bizkar frogetan hartu nuen parte eta hiruretan nire marka pertsonala hobetzea lortu nuen 25 metroko igerilekuko markei dagokienez. Nire adinakoen artean ere postu onetan sailkatu nintzen. Oihana orain, ahizpa gazteenarekin, Maitanerekin batera (2002), neguko infantil-junior kategoriako Espainiako txapelketak prestatzen ari da. Nik berriz Bartzelonan ospatuko diren udako Espainiako txapelketan dut burua, absolutu kategoriakoa. Lan luzea dugu aurretik hiru ahizpok. 2. BATX - AZPEITIA

BENIGNO,

Gipuzkoako ziklo-krosseko txapeldun Orain dela sei urte hasi nintzen errepideko bizikletan ibiltzen eta bi urte daramatzat ziklo-krosean. Azpeitiko Lagun Onak txirrindulari elkartean nabil kadete mailan. Ikasturte hau oso garrantzitsua izaten ari da niretzat, izan ere, Ormaiztegin jokatu zen Gipuzkoako txapelketa irabazi nuen urtarrilean. Irteera txarra egin nuen baina irabaztea lortu nuen. Dena dela, esan beharra daukat aurretik 2014ko abenduan Izarran jokatu zen Euskadiko Txapelketan bosgarren sailkatzea lortu nuela. Inoiz ahaztuko ez dudan lasterketa izango da, txingorra egin baitzuen. Gainera, lasterketa amaitu ostean Euskadiko Selekzioan hartu nindutelako berria jaso nuen eta beraiekin joan nin足 tzen Gijonen ospatu zen Espainiako Txapelketara. Egia esatekotan, lehenengo hogeitan sailkatuko nintzela uste nuen baina, inola ere ez, lehenengo hamarretan gelditu nintzen. Zortea eduki nuen zeren lasterketa igandean izan zen eta aurreko gauean euri asko egin zuen; ondorioz, zirkuitoa lokaztuta zegoen eta ni hobeto ibiltzen naiz lokatzetan lehorrean baino. Martxoan errepideko denboraldia hasten da eta emaitza onak ateratzea espero dut. Benigno Leon. DBH 4B - AZPEITIA

36


ikasten

Euskararen txokoa Urola Ikastola

GURE AUZOKIDEEN HIZKUNTZAK

100 hizkuntza baino gehiago hitz egiten dira Euskal Herrian Horietan guztietan, arabiera da hiztun gehien dituen atzerriko hizkuntza. Aspalditik bizi dira gure inguruan arabiar hiztunak. Arabiarrak 713. urte inguruan iritsi ziren Euskal Herrira lehendabizikoz, Cassius konde bisigodoak islama besarkatu zuenean. Eta gainera, gure hizkuntzan eragin dezente izan duen hizkuntza da. Euskarak arabieratik eratorritako hitz pila bat ditu; ‘al’ silabarekin hasten direnak horietako asko: albistegi, alkate, albaitari, alkandora… Arabiera baldin bada Euskal Herrian hiztun gehien dituen atzerriko hizkuntza, gure artean hiztun gutxien dituena okzitaniera da. Gure artean, Baiona eta Biarritz inguruan presentzia duen hizkuntza erromanikoa da. Frantziako estatuan eta munduan bi milioi pertsona inguruk hitz egiten dute, baina Unescok galtzeko arriskuan daudenen artean sailkatu du. Okzitanierak hainbat dialekto ditu eta Lapurdin hitz egiten dena itsasaldeko gaskoia da. Garai batean, Gipuzkoako kostan ere hitz egin zen hizkuntza hau eta Donostiako izen asko horren ondorio dira: Urgull, Gros, Polloe, Morlans, Monpas, Aiete, Ulia, Miramon… (Okzitanierari buruzko informazio gehiago: Tribuaren berbak, 2014/11/23: “Okzitanierak bizi duen egoeraz”). Euskararekin lotu izan duten beste hizkuntza bat amazigera da. Guk bereber-en hizkuntza bezala ezagutzen dugu, nahiz eta “bereber” hitza amazigera gutxiesteko erabili izan den. Afrika iparralde osoan hitz egiten da, eta bizirik iraun du arabieraren eta hizkuntza kolonialisten mendean. Amazigerak eta euskarak hitz asko dituzte oso antzekoak: nekk-nik, akir-aker, aste-asto, aña-anai… Hala ere, duela urte dezente baztertu zuten bi hizkuntzen arteko ahaidetasun posiblea: Trask hizkuntzalari estatubatuarrak frogatu zuenez, kasualitate hutsa izan liteke; azken finean bi orduko bilaketa labur baten ondoren, antzeko 65 hitz topatu baitzituen hungarieraren eta euskararen artean, bi hizkuntzek bata bestearekin zerikusirik ez izan arren. (Tribuaren berbak Euskal Babel programa osoa ikusteko: Tribuaren berbak, 2013/11/27: “Euskal Babel”). Iturria: http://eibz.educacion.navarra.es/blogak/msb/2014/11/29/gure-inguruko-hizkuntzak/

EUSKARA HOBETUZ

Xabier Munibe ikastola BHI

EUSKARAZ NOLA IDATZI ISTORIO/HISTORIA Istorio hitzaren sinonimo batzuk hauek dira: kontakizuna, pasadizoa, ipuina, gertaera bitxia… Ez nahastu beraz, historia hitzarekin. Oso historia xelebreak kontatzen ditu beti. Oso istorio xelebreak kontatzen ditu beti. Euskal literaturaren istorioa XVI. mendean hasi zen. Euskal literaturaren Historia XVI. mendean hasi zen. Eman dezagun beraz, urrats ttiki-ttiki bat gure hizkuntzaren NORMALIZAZIOAREN alde eta erabil dezagun, bada, lexiko egokia.

EUSKARAK HORRENBESTE MEREZI DU ETA ESKERTUKO DIZU!! 37


ikasten

Ospakizunak

Urola Ikastola

KARMELO SHOW Jadanik hasi dugu urte berria, baina esan beharra dago gabonetako oporrak hartu aurretik lan pixkatxo bat egin genuela. Urtero lez, oporrak hartu aurreko egunean bigarren batxilergoko ikasleok Karmelo Show-a egiteko ohitura dugu. Ikastolako ikasle nahiz irakasle guztientzat egiten dugu, bai eta kanpotik etorri nahi duen ororentzat ere, asko etorri baitziren, uste baino gehiago. Prestakuntza lan gogorra eskatu zigun antolakuntza guztiak. Izan ere, jakina den bezala, imajinazio asko behar da horrelako ikuskizun bat prestatzeko, bertan ekintza ezberdin ugari agertzen baitira. Gainera, azterketak ere tartean genituen eta ez geneukan nahi adina denbora. Hori dela eta, zenbait ikaslek burua ederki nekatu ondoren ideia bikainak plazaratu zituzten. Horien artean dago orain arteko urteetan ekintza batetik besterako tartean guztia prestatu arte zain egon beharreko une luze horiek pixka bat samurtzeko egin genuena, "Hi ezaune haiz" delakoa eskaini zen bideo batzuetan. Hau "Tu cara me suena" programaren euskarazko bertsioa zela esan genezake. Honi esker ikusleak pixka bat entretenitu genituen, eta dirudienez ideia ona iruditu zitzaien hauei ere. Lehenik eta behin, ohitura den bezala ikasleen bila joan ginen gelaz gela. Hau oso umoretsu bezain festa girokoa izan zen, izan ere txaranga moduko bat eratu genuen. Bandako instrumentuak eskaini zizkiguten eta hauek hartuta festa kutsu bikaina eratu genuen. Horrela hamaika eta erdiak aldera abiatu eta hamabiak alderako guztiak Kirol Aretoan bildu ginen. Orduantxe hasi zen emanaldia. Nahiko luze geratu zitzaigun azkenean gure Karmelo Show-a. Bertan hainbat ekitaldi ezberdin eskaini genituen. Tartean ziren Euskararen Eguneko sari banaketa eta irakasleei ere sariak ematea. Gainera, urtero moduan, ez zen falta izan irakasleen imitaziorik, ez eta abeslari ospetsuenik ere. Amaitzeko, ordu biak aldera, parte hartu genuen guztiok stripteas-a egin genuen gaztetxoak kanporantz zihoazen bitartean eta horrela eman genion amaiera festari. Jarraian, ordea, guretzat ez zen festa bukatu; trikiti eta panderoak hartu eta kalejira bikaina egin genuen egunari amaiera borobila emateko helburuz, eta baita lortu ere. Azken finean, nahiko emanaldi txukuna egin genuela esateko moduan garela esango nuke. Ondorengo egunetan ikusleekin eta irakasleekin hitz egin ostean, oso lan fina egin genuela aitortu baitziguten eta hau gure lanaren emaitzarik positiboena izan zela esan genezake. Guztiak pozik oporretara! ALAITZ URDALLETA 2. BATX - AZPEITIA

38


ikasten

Ospakizunak

SANTO TOMAS EGUNA

Urola Ikastola

Abenduaren 19a iritsi orduko piztu zen festa. Karmelo Show-aren ondoren guztiok oporrak hartu genituen, baina oraindik egun handi bat genuen aurretik: Santo Tomas eguna. Goizean goiz hasi ziren prestakuntza guztiak abenduaren 21ean, bai eta bezperan ere. Bilerak ere behin baino gehiagotan egin ziren eta, nahiz eta ez iruditu, azkenerako lan handia eskatu zuen. Ikasturteko bidaiara joan behar duten ikasle guztien gurasoek hartu zuten parte ekintzaren batean. Lehenik eta behin, bezperan txosnaren muntaian aritu ziren zenbait guraso. Egunean bertan, berriz, txosnan bertan aritu ziren janaria prestatzen. Ikasleak zerbitzari lanetan aritu ziren egun osoan zehar, zenbait txanda eginaz. Eguraldia ere alde izan genuela esan genezake, nahiz eta hotz izan, eguzkiak bisita politak egiten baitzizkigun. Hala ere, iluntze alderako asko hoztu zuen. Egun polita izan zen urtero moduan abenduaren 21a, guztiak baserritar jantziak soinean genituela eta txorizo goxoa janaz. Egun guztiko festa zenez, ez zen falta izan musika eta parranda girorik. Kaleak jendez beteta ikusten ziren eta egun benetan polita izaten da. Txosnan lan egin zutenek egiteko nahikoa izan zuten. Goiza nahiko lasai joan zen, baina eguerdia gerturatzen ari zela, gosea zela tarteko, jende asko hurbildu zen Urola Ikastolako txosnara. Jateko eta edateko nahikoa zerbitzatu ostean, gaueko hamarrak aldera itxi zuten txosna. Hala ere, festa ez zen amaitu eta goizaldeko ordu txikiak arte jendeak kaleetan zehar jarraitu zuen. Ez zen ez parrandarako gogorik falta! Hurrengo egunetan txosnatik lortutako etekinei begira jarri eta emaitza positiboak lortu zirela ondorioztatu zen. Ikasturteko bidaia Europan zehar egin ahal izateko laguntzatxo bat jaso genuen eta hau beti izan ohi da mesedegarria. Beraz, aurtengo Santo Tomas egunak ere dezenteko fama izan duela esan genezake eta jarrai dezala horrela urte askoan zehar! ALAITZ URDALLETA. 2. BATX - AZPEITIA

Txosna aurrean, urteroko bezero festa.

Guraso, ikasle eta irakasleak, txosnan, urteroko jardunean.

39


ikasten

Ospakizunak

GABON GIROA ZABALTZEN HERRIAN Xabier Munibe ikastola BHI EGUBERRI BEZPERAN Aurten ere, 1.mailakook hilabetez Arbil Elortza eta beste hainbat irakaslerekin entseguetan aritu ondoren, kalera atera ginen guraso mordoxka, irakasle eta guraso elkartekoekin batera. Denera 140ren bat kide; talde bikaina, benetan! Eguraldi bikainak lagunduta, ibilbideari hasiera eman genion. Lehen hitzordua (09:30ean) Julio Urkijo eta Uria kaleak pasa ostean, San Jose egoitza, non hiru taldek kanta ezagunak eskainiz, giro alaia sortuz, bertakoek parte hartu zuten. Saio erdian, salda beroa prestaturik zutenez, kalera jeitsi aurretik barruak berotu genituen. Ondoren, Jandonianiz plaza, eta Trenbideko zumardi ingurua. Eguerdi aldean, berriz, “Ixkitturri” elkartean Indarlan eta Udaberri guraso elkartekoek parte hartzaile guztioi hamarretako aparta eskaini ziguten. Indarberriturik, herriko beste hainbat gune poztu eta bete genituen : Xabier Munibe kalea, Guardia kalea, Ibai Ondo, Kale Nagusi osoa… Errenka hauen bidez, hainbat urtetan taldearekin esku soinua eta panderoa bikain astinduz lagundu diguten boskotea eskertu nahi dugu. (Hor dituzue argazkietan). Eztarriak urratu samar eta etxerako gogoz, 13:30ak aldera bukatu genuen Eguberri bezperako girotze saioaldia.

DANBORRAK ASTINDUZ Xabier Munibe Ikastola SAN SEBASTIAN EGUNEKO DANBORRADA San Sebastian egunean, urtarrilak 20, HH eta LH 1. eta 2. mailako ikasleek danborradako pieza ezberdinekin gozatzeko aukera eskaini ziguten eta eguerdiko 12:00ak puntuan San Sebastian martxa jo zuten.

40


ikasten

Ospakizunak Karmelo Etxegarai Ikastola

Urtarrilaren 16an, danborradak izan ziren gure ikastolan, bata Haur Hezkuntzakoek jo zutena Euskal Herriako eraikinean eta bestea Lehen Hezkuntzakoena Perdillegiko eraikinean. Arte eta gogo ederrarekin ibili zen gure gazte jendea. Bada hemen etorkizuna eta hala erakutsi zuten San Sebastian egunez, kaleko danborradan irten zirenak.

41


ikasten

Ospakizunak

SANTA AGEDA Karmelo Etxegarai Ikastola Santaeskea neguaren bihotzean Otsailaren 4an santaeskeko koplak abesten hasi ginanean, elurra mara-mara genuen Karmelo Etxegarai ikastolan. Baina tira, abesteari ekin bezain laster, hotza gainetik joan zitzaigun eta neguari aurre egin genion. Egia da ere, geletara itzultzean barru-giroa estimatu genuela, ieup!

Urola Ikastola SANTA ESKEA Urola ikastolako Azpeitiko DBH 1. Mailako ikasleak atera dira aurten ere kopla zaharrak abestera.

42


ikasten

Ospakizunak Xabier Munibe Ikastola

Aurten ere eta eguraldi txarrari aurre eginez, Xabier Munibe Ikastolako ikasle eta irakasleek, ohitura zaharrei jarraituz, Santa Ageda bezpera ospatu zuten. Makilak eskuetan harturik, HH eta LHko ikasle eta irakasleek, arratsaldeko 16:30ean Ikastolako aterpean betiko koplak eta berriak kantatu zituzten. Koplari, soinu eta pandero jole ikastolako ikasleak izan ziren.

Esku soinuz eta panderoz lagundurik, Xabier Munibe Ikastolako DBH 2ko ikasle eta irakasleak Santa eskean, Azkoitiko kaleetan barna Goizeko 10:00ak aldera eman genion hasera ohiko Santa Eskeari, parrokian, eliztarrei eta bertako erretore, laguntzaile eta sakristauari lehen koplak, eskainiz; jarraian azoka, epaitegi eta jubilatuen tabernakoen txanda izan zen. Hurrengo geldialdia, udalean, harrerakoak, langileak eta Urrategi Alberdi alkatea agurtuz. Herriko gunea ere alaitu genuen, anbulatoriotik hasi eta taberna, ile-apaindegi, denda... berriro ikastolara etorri arte. Han DBH 1. mailako, LH eta HH haur eta gurasoak koplarik onenak eskainiz agurtu genitue. Jarduna amaitzeko San Jose egoitzara joan ginen, bertako goiko / beheko jangeletan eta eguneko zentroko jangelan azken koplak aireratu genituen. 14:00ak aldera eman genion amaiera aurtengo ibilbideari. Hona hemen kantatu ziren kopla aleak Parrokiko abesbatzari Koroko jende agurgarria al zaudete ahotsa lantzen zeruko aingeruak bezelaixe duzue zuek kantatzen.

Zaharren egoitzan Gabonak eta zaharren astean etortzen gara bisitan Santa Ageda eguna data gatozkizue koplatan

Dendariei 1.-Merkealdiak bukatu dira dirua franko duzue beraz, oraintxe santa eskean txanponak bota itzazue

Erretoreari eta lan taldeei Beharra duten jende guztiei laguntza diezue ematen preso, gaixoak eta etorkinak dituzue bisitatzen

Garbitzaleoi zuzenduaz gu Eskerrak eman nahiean Guztia txukun uzteagatik San Joseko egoitzean.

2-Dendari artean denetik dugu zaharrak eta gazteak Santa Ageda egun honetan gehienak kopla zaleak

Alkate eta udalean Guraso askon partetik gatoz parke estaliak mesedez horrela beti eguraldiak ez du axolako bate ere ez

3-Aurten salmenta onak ez dira bainan ateak zabalik horrek askotan laguntzen digu kaleak ikusten pozik

Sakristauari Kantatzen ona, abots ederra tonuan zu detailista ordenegailu ta kanoiekin zu zeralako artista.

Beste gauza bat berritzi nahi deu guk San Jungo aldagelak ontxe daudenak di oso gutxi eta gainera aldrebesak

43


ikasten

Ospakizunak

2015

INAUTERIAK Xabier Munibe Ikastola BHI DBHkoak Inauteri desfilean Otsailaren 13an arratsaldeko 16:00etan Aurten 62 ikaslek hartu dute parte desfilean. Bazkaldu bezain pronto han ziren goiztiarrenak Zanpartzar janzteko prest, 15:15ean. Hamalauko talde bikaina osatu zen, neska zein mutil. Beste 48 neska-mutil begirale lanetan. (Begiraleak mozorroturik etortzen dira, bakoitzak nahi duen bezala jantzita edota aldez aurretik taldean adostuta. Aurrerapenez jakiten dute, Haur Hezkuntzako zein maila eta gela dagokien eta txintxo-txinto betetzen dute bere zeregina Desfileak gutxi gorabehera ordu bete irauten du eta plaza nagusian, udaletxe aurrean askari ezin gozoagorekin (pandeletxe eta txokolatea) amaitzen da).

44


ikasten

Ospakizunak Xabier Munibe Ikastola

Otsailaren 13an, ostiral inauteri, HH02ko ikasleak 2 karrozetan eta maila guztietako ikasle eta irakasleok desfilean atera ginen. Beti bezala, ikastolako desfilea DBHko ttuntturruak ireki zuten.Udaletxeak arratsaldeko 17:00etan enparantzan banatu zigun askariarekin festari bukaera eman genion.

Karmelo Etxegarai Ikastola Gure koadrilan, gure koadrilan‌ gu ere koadrilan ibili ginen Karmelo Etxegaraiko atarietan mozorroa jantzi eta denak emanda. Aizu, urtean behin izaten direla eta, aprobetxatu egin behar ba! Eskerrak mila guraso elkartekoei, txokolate zoragarria prestatu bai ziguten, bizkotxo eta guzti.

45


ikasten

Ospakizunak

ESKOLA EGUNA AZKOITIKO UROLAN Urtero bezala, aurten ere, Azkoitiko eraikuntzan eskola eguna ospatu genuen, baina zoritxarrez eguraldia ez genuen lagun izan. Aurtengoan, eguraldi txarra zela eta, ekintza guztiak frontoian eta geletan egin ziren eta zenbait jolas ezin izan genituen burutu, hala nola futbola, saskibaloia, eskupilota eta pala txapelketa. Hauek hurrengo asteetara atzeratu egin ziren. Beste jolas guztiak egin ziren: mus lehiaketa, eskoba txapelketa, mihiluze, pingpong lehiaketa, patata tortilla lehiaketa eta abar. Hamaiketan txorizo pintxoekin indarrak berritu eta jokoekin segi genuen. Giro aparta egon zen, ikusleek gogoz animatzen baitzituzten beraien gelakideak. Jokoetan puntu gehien eskuratu zituen taldea, eta beraz afari-sariaren irabazle 2. Batxilergoko 2B taldea izan zen. Zorionak!! Ohiturari jarraituz, jokoak amaitu ondoren, giro ederrean, Mari Josek prestatutako paella goxoa jateko aukera izan genuen. Eguraldia ez zen oztopo izan egun eder hura ospatzeko!

46


ikasten

Ibilaldiak

2. Batxilergoa Urola Ikastola

GAOko ikasleak

ESPELEOLOGIA Aurten ere Azkoiti eta Azpeitiko GAO taldeko ikasleak Itziarren dagoen Aixa izeneko kobazuloan barrena ibili gera espeleologi pixkat egiten. Otsailaren 11 izateko eguraldi oso ona izan genuen eta monitore taldea ere oso jatorra zen. Kobazulotik ateratakoan mendian zehar ibilbidetxoa egin genuen bertako itsaso eta baserri inguruetatik Deba herriraino.

47


ikasten

Ibilaldiak

1.-2. Batxilergoa Urola Ikastola

IKTko ikasleak BTEk bisitatzen

Otsailaren 18an batxillereko lehen eta bigarren mailako IKT ikasgaiko ikasleak BTEK bisatatzera joan ziren Bilbora. BTEK, Teknologiaren Interpretazio Zentroa da, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkearen zentroa. Ikasleen eta zientzia eta teknologiaren arteko topagunea. BTEKen eragile nagusiei buruzko atariko informazioa ematen da: mundu digitala, sarea, teknologia gure inguruan, teknologiak bazter guztietan, elikadura, materiale harrigarriak, Nanoteknologia, robotika, teknologiaren sozializazioa, bioteknologia, energia eta osasuna. Zentziak irakatsi eta ikasteko prozesuaren giltzarrietako bat jarduera esperimentala da. Hau dela eta BTEKek aukera eskaintzen du zenbait tailer egiteko, bisitaren osagarri. Guk horietako tailer bat egin genuen: Robotika tailera. Lego Mindstorm robot bat programatu genuen, NXT software bisualaren bidez, robotikako oinarriak aztertuz, modu praktiko baten: sarrerak (sentsoreak), irterrak eta informazioaren prozesuak landuz.

DBH 3 Azkoitia

DORRE MADARIAGA

Urtarrilaren 21ean, DBH 2ko ikasleok Dorre Madariagara joan ginen. Lehenik, Dorrera joan, eta bertan motxilak utzi ondoren, hondartzara abiatu ginen, mota desberdinetako bizidunak ikusteko asmoz. Jarraian, Dorre Madariagara bueltatu eta hamarretakoa egin ostean, solasean “jota ke� aritu ginen. Atsedenari amaiera emanez, berriro taldetan banaturik, museoan sartu-irtena egin eta gero, hamabi eta erdiak aldera autobusa hartu eta etxera bueltatu ginen. Egia esan, eguraldiak asko lagundu ez bazigun ere, ezin uka IBILALDI EDERRAZ gozatu ahal izan genuela. Elene Agirre Miren Senperena

48


ikasten

Ibilaldiak

LH 6. maila Azkoitia

LH 5. maila Azkoitia

TITIRIJAI

32. Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia Xabier Munibe Ikastolako 5. mailako ikasleak Titirijaiko 32. jaialdian izan ginen. Giro onean autobusa hartu genuen Tolosara joateko. Iritsi ginenean Euskal Herria plazara joan ginen egitaraua eta txapatxoak jasotzera. Handik Beotibar pilotalekurantz joan ginen, hamarretakoa egitera. Gure hamarretakoak jan bezain pronto Leidor Antzokira sartu ginen. Titiriguiri taldearen eskutik “Hay un gallo en tu tejado” antzezlana ikusi genuen. Ikaragarri gustatu zitzaigun. Txotxongilo eta ordenagailu bidez egindako animazioak, marrazki eta per­ tsona errealen arteko nahasketa zoragarria izan zen. Bukaeran, galderak egiteko aukera izan genuen. Berriro plazara itzuli ginen bazkaltzera; gehienak ogitartekoak eraman genituen. Bapo jan eta gero jolasean aritu ginen. Ordu bietan, TOPICeko antzokian Pantzar Bihar taldearen eskutik “Txan Fantasma” ikusi genuen. Galderak egin ondoren parke handi-handi eta eder batera joan ginen. Oso ondo pasatu genuen eguna Tolosan, eta berriro itzultzea nahiko genuke.

49


ikasten HH 04 Azpeitia

Ibilaldiak

ZIRKOA!!!!!

HAU ZORTEA GUREA! PAILAZOZ MOZORROTUKO GINELA ERABAKI ETA BI EGUNETARA “CIRCO ITALIANO” AGERTU ZAIGULA AZPEITIAN. IKASTOLA ONDOAN ARITU ZIREN KARPA JASOTZEN ETA GU IRRIKAZ BEGIRA. NOLAKOA OTE DA BARRUTIK? ZIRKUARI BURUZ GALDERA ASKO GENITUEN, BERAZ ZIRKORA HURBILDU GINEN ETA EA BARRUTIK ERAKUTSIKO OTE ZIGUTEN GALDETU GENION RICART-I, ZIRKOKO ARDURADUNARI. RICART-EK ETA PAU-K GOXOTASUN ETA GUSTU HANDIZ EGIN ZIGUTEN HARRERA HH4KO IKASLE ETA IRAKASLEOI. ZIRKOKO HISTORIAREN BIDEO BAT ERAKUTSI ZIGUTEN ETA ONDOREN PAUK HONDARRAREKIN MARRAZKIAK EGITEN ZEIN TREBEA DEN ERE ERAKUTSI ZIGUN. BUKATZEKO, ZIRKOKO ARTISTAK ESZENATOKIAN NOLA SENTITZEN DIREN JAKITEKO, DENOK PISTARA ATERA GINEN, ARGI ETA SOINU ARTEAN. MILESKER RICART, PAU ETA BISITA HAU POSIBLE EGIN DUZUEN GUZTIEI!!! BENO, BAINO GURE ZIRKUAK ORAINDIK ERE JARRAITZEN DU. ZIRKOKO KARPA HANDI BAT MARGOTU ETA GURE GELAKO ATEAN JARRI DUGU, IZEN ETA GUZTI. HAS DADILA FUNTZIOA!!!!

LH 1. maila Azpeitia

Ekainberrira ibilaldia

Otsailaren 13an Zestoako Ekainberrira joan ginen. Bertan Kobazuloaren erreplika ikusi genuen eta ikatza eta okrearekin lehen gizakien tankerara animalien marrazkiak egin genituen: hartzak, oreinak, zaldiak eta bisonteak. Goiz ederra pasa genuen. Eguraldia bikaina eta giro ezin hobea. Ostiral mehea zenez, inauterietako abestiak abestuz egin genuen bidaia autobusez.

50


ikasten

Ibilaldiak

HH 05 Azpeitia

HH-5 DONOSTIALDEAN

Otsailak 10 asteartea gustura etorri ginen denok Karmelo Etxegarai ikastolara motxila eta guzti Donostiara, joateko asmoz. Hamarrak aldera autobusean sartu eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren egoitzara joan ginen poz-pozik. Tripa zorriak entzun ez zitezen, hamaiketakoa jan eta barrura sartu ginen azkenik. Hura lekua! Argiak, eszenatokia, eserlekuak, dekoratuak… Bertan antzerki musikal bat ikusi eta “musika galduaren” bila ibili ginen Mikel, Maite eta Ikerren laguntzarekin. Ibilbide luzea egin ondoren gaztelu baten barruan aurkitu genuen eta poz-pozik geratu ginen denok. Ondoren Zubietara joan ginen. Bazkaldu eta asko jolastu ondoren neka-neka eginda autobusean Azpeitira itzuli ginen. A ze eguna bota genuena!

LH 2. maila Azpeitia

Igerilekuan izurdeen pare

Karmelo Etxegarai Ikastolako L.H. 2. mailakoak urtarrilaren 7an hasita eta otsailaren 27ra bitartean igerilekura joan gara. Nahiz eta eguraldia lagun ez izan, euria, haizea, elurra… eduki izan dugu, animo handiz joan gara astean hiru egunetan. Aurten ondo moldatu gara janzten eta eranzten, betaurrekoak, txankletak, txapelak… ahaztu gabe. Asko aurreratu dugu igerian eta primeran pasatu dugu.

51


ikasten

Ibilaldiak

LH 3. maila Azpeitia

Ingurugiro Etxera bisita Otsail hasieran, L.H. 3. mailako Karmelo Etxegara ikastolako ikasleok, Ingurugiro Etxera bisita egin genuen, elikadura jasangarriarekin lotutako jarduerak egitera. Badirudi gure ikasleek oso ondo jaten dutela, ekintzetan egin zituzten adierazpenek hala erakutsi bai zuten.

LH 5. maila Azpeitia

LEINTZ GATZAGARA IRTEERA

Martxoaren 5ean, Karmelo Etxegarai Ikastolako 5. mailako ikasleak Leintz Gatzagara joan ginen. Heldu ginenean herriko alkatea Eugenio jauna eta Aitor izeneko begiralea zain genituen. Agurrak eta aurkezpenak egin ondoren, 3 taldetan banatu eta bakoitza ekintza desberdinak egitera joan ginen. Gatz museoan, herri honetako klima hotza eta hezea denez, ura berotuz bereizten zuten gatza. Museoak gatzaren ustiapenaren bilakaera biltzen du, produkzioa XX. mendean hasi zela jakin, gatza nola egiten zuten ikusi eta dastatu ere egin genuen. Museo horri esker, antzinako jarduerak bizirik dirau. Gatza ateratzeko tresnak “Dorla” izena du eta eraikinari ere izen bera ematen zaio, garai batean Leintz bailaran 8 dorla zeuden eta erregeak, gaztelu bat eraikitzeko agindu omen zuen horiek ondo kontrolatzeko. Gatza estimu handiko ondasuna zen eta “Urre zuria” deitzen zioten, eta ingurua ondo zaindu beharra zegoen. Gaur egun Dorleta Santutegia bezala ezagutzen dugu. Ondoren herrian bertan bueltatxo bat emateko parada hartu genuen, Eugenio alkatearekin. Lehendabizi kultur etxean bideo labur bat ikusi eta azalpenak entzun. Herri txikia da, 245 biztanle ditu eta Erdi Arokoa da, bere garaian harresi batek inguratzen zuelarik. Iturria ikusi, Udaletxea, Frontoia, sarrera eta irteerako ateak… besteak beste. Euskal Herriko erdialdean kokatutako txoko hau, Gipuzkoan, baina Arabako mugatik gertu dago eta Deba ibaiko goi-ibarreko lurralde estua da. Harizti eta pagadi trinkoz estalita dago.

52


ikasten

Ibilaldiak

Goiz partea bukatzeko, Jakion enpresara joan ginen. Baserriko produktuen kontserba enpresa da. Bi produktu nagusiekin egiten dute lan, barazkiak eta frutak. Enpresako arduradunaren esanetan inguruko parajetan jasotako elikagaiak dira. Poteetan sartzeko prozesua eta zein etiketa mota jarri behar zitzaien janariei azaldu zigun. Bisita amaitzeko beraiek egindako mermelada probatu genuen. Ummm! Ze goxo! Bazkaltzeko ordua heldu zela eta gure urdaila janari eske genuen. Eguraldi zoragarria egin zigun eta herriko plazan eguzki goxoa hartuz bazkaldu genuen. Ondoren jolastu eta ikastolara itzuli ginen neka-neka eginda.

LH 6. maila Azpeitia

IRUNERA IBILALDIA

Abenduaren hasieran 6. mailako ikasle eta irakasleak Iruneko Martindozenea aterpetxera joan ginen gaua pasatzera. Gure helburua erromatar garaiko hainbat aztarna ezagutzea (Oiasso museoa) eta nekropolia eta meategia ikustea zen. Horiez gain, jolas eta ekintza politak ere egin genituen. Alde batetik, aterpetxetik museora edota meategira joateko bidaia Txu-Txu Tren baten egin genuen eta egia esan oso dibertigarria izan zen. Bestetik, inoiz ahaztuko ez dugun jolas bat egin genuen begiraleekin, musu-plakaje hain zuzen ere. Jolas honetan urduritasuna eta lotsa handia pasa arren algarak ere nabariak izan ziren. Bukatzeko aipatu, gauean dantza egin genuela eta a zer nolako giroa sortu zen geure artean! Esperientzia oso polita izan zen eta berriz ere joateko gogoarekin gaude. Ea hurrengo irteeran hain ondo pasatzen dugun!

53


ikasten

Ekoizpenak

54


ikasten

Ekoizpenak

55


ikasten

Ekoizpenak

56


ikasten

Ekoizpenak

57


ikasten

Ekoizpenak

LEHEN GIZAKIEN TEKNIKAK ETA BIZIMODUA Lehen Gizakien antzera irudi politak egin ditugu. Irina, gatza eta urarekin sortutako orea erabili dugu. Apaingarri dotoreak atera zaizkigu. Lehen gizakien bizimodua ezagutu ondoren hormairudi politak egin ditugu. Bertan kobazuloa, mamuta, ehiztaria, trikuharria eta abar azaltzen dira.

Karmelo Etxegarai Ikastola. L.H. 1. maila

TXAKURRA ETA DINOSAUROA Egun batean basoko baserri batean Palomita izeneko txakur bat zegoen eta Dino izeneko dinosauro bat. Palomita txakurra oso dotorea zen. Basoko baserri baten bizi zen eta bi urte zituen. Bere ilea kartoia bezain marroia zen. Begiak zerua bezain urdinak zituen. Oso txakur alaia eta zintzoa zen eta bizia ere. Dinosauroak oso dotorea zen eta hamar urte zituen. Belarra bezain berdea zen, begiak zerua bezain urdinak zituen eta oso zintzoa zen. Palomita eta Dino mendira joan ziren eta han jolastu egin zuten. Jolastu eta gero bazkaldu egin zuten. Bazkaldu bitartean kobazulo bat aurkitu zuten. Eta euria hasi zuenez, kobazuloan sartu ziren eta barrura eta barrura joan zirenean, momia bat aurkitu zuten. Dinok Palomita beraren buruan jarri zuen eta momiari horzka egin zion Palomitak. Gero kobazulotik irten eta baserrira joan ziren. Baserrira ailegatutakoan afaldu egin zuten, gero lurrean etzan eta izarrak ikusi zituzten. Izar taldeak momiaren forma zuen, gero baserri barruan sartu eta lotara joan ziren. EGILEAK: Malen Arregi eta Ibon Ramos. Karmelo Etxegarai Ikastola 3. maila

58


ikasten

Ekoizpenak

Karmelo Etxegarai Ikastola L.H. 2. maila 59


ikasten

Ekoizpenak

60


ikasten

Ekoizpenak ARTISTA BAT IZANGO NAIZ NI

Gabonetako oporrak disfrutatu ondoren hasi ginen proiektu oso polit eta interesgarri batekin: ARTISTA BAT NAIZ NI. Ostegunero liburutegira joan ginen HH2 eta HH3ko umeentzako hainbat emanaldi prestatzera: txotxongiloak (Hiru Txerritxoa eta Oilarraren Katarroa), ipuin erraldoiak (Bihotz Bihotzetik, Lau Izkin Ziztrinengatik, eta Baserria), an足 tzerkiak (Txano-gorritxo eta Artzain gezurtia) eta proiekzioa (Izei txikia). Lanak lau astetan zehar aurkeztu genituen. Denok oso ondo pasa genuen, geu eta umeek. Haur Hezkuntzakoen aurpegia ikusi besterik ez dugu behar, geu ere pozik egoteko. Hau bai proiektu ederra!! L.H. 5. maila. Karmelo Etxegarai Ikastola

61


ikasten

Ekoizpenak

INDUSTRIALIZAZIOA GIPUZKOAN XVIII eta XIX. mendean gizarte mailan aldaketa handiak gertatu ziren ekoizpen era berriak sortu zirelako. Aldaketa handi honi (lan egiteko era, bizitzeko era…) Industri Iraultza deitzen zaio. Euskal Herrian Industrializazioa Bizkaian hasi bazen ere, Gipuzkoan nahiko azkar ekin zion industriak garatzeari. Hona hemen Gipuzkoan hedatu ziren sektore garrantzitsuenak: • Papergintza: lehenengotarikoa izan zen eta ur asko behar zutenez ibaien ertzetan kokatu ziren, esate baterako, Tolosan Oria ibaiaren ondoan “La esperanza” paper fabrika sortu zen. • Kotoigintza: Bergara eta Deban zabaldu ziren hainbat enpresa. • Industria mekanikoak (bizikletak, josteko makinak…) eta armagintza: Eibar eta Elgoibarren hedatu ziren gehienbat. • Zementua: industri mota hau ere garrantzitsua izan zen, besteak beste, Zumaian.

La esperanza paper-fabrika, Tolosa.

Kotoigintza, Bergara.

Zumaiako zementua.

Alfa fabrika, Eibar.

LH 6 Karmelo Etxegarai Ikastola

62


Ekoizpenak

ikasten

JOXE MIGUELEN BIKINIA Bazen behin gizon bat Joxe Miguel izenekoa. Joxe Migueli ikaragarri gustatzen zitzaion nesken arropak janztea. Joxe Miguel gizon handi eta burusoila zen, Zumaian bizi zen “ANAI” izeneko hondartza baten alboan eta udako egun bakoitzean joaten zen bertara. Egun batean, konturatu zen bainu jantzi bat behar zuela. Kalera irten zen bainu jantzi bat erosteko asmoarekin eta bere gustuko dendara sartu zen. Milaka bainu jantzi erakutsi zizkion eta ez zitzaion bat bera ere gustatu,orduan,dendatik irten zen kalean buelta bat emateko. Kalean bueltaka zebilela denda zoragarri bat ikusi zuen “MANBO” izenekoa eta korrika batean sartu zen barrura. Juana izeneko dendariak bainu jantziak erakutsi zizkion baina berriro ere ez zuen bere gustukorik topatu. Eta orduan, bikini zoragarri bat ikusi zuen, arrosa kolorekoa, eta erosi egin zuen. - Nori oparitu behar diozu bikinia? –esan zion dendariak. - Oparitu? Ez, niretzat da –erantzun zion - Barkatu gaizki sentiarazi badizut - Ez, lasai ez zait inporta besteek nitaz pentsatzen dutena, nik nahi dudana erosten dut eta ez besteek erosten dutena. - Pozte naiz, agur bihar arte. - Bihar arte, bihar goizean joango naiz bikiniarekin hondartzara. Hurrengo egunean, Joxe Miguelek Juana dendariari esan zion bezala hondartzara joan zen bikiniarekin. Joxe Miguelek ikaragarri gorrotatzen zuen koadrila bat, “koadrila etsaia” eta hondartzara joan zenean bikinia jantzita koadrila etsaia barrezka hasi zitzaizkion. Joxe Miguel amorratuta koadrilarena joan zen eta koadrilaren aurrean zegoenean zergatik egiten zioten barre galdetu zion. Koadrilak berriro ere aurpegira barre egin zioten, Joxe Miguel bere lagun Juantxorengana joan zen gertatutako guztia kontatzera eta Juantxo amorratu egin zen, Joxe Miguelen lagun handia zelako. Juantxo hurrengo egunean Joxe Miguelekin hondartzara joan zen eta koadrila etsaia berriro ere barrez hasi zitzaion baina Juantxo ikusi zutenean barre horiek isiltzen hasi ziren. Juantxo amorratuta koadrilarengana joan zen eta egundokoak bota zizkion, denak isil-isilik utzi zituen gure Juantxo ausartak. Bat-batean denak beldurtuta etxera joan ziren hondartzako gauzak bertan utzita. Joxe Miguelek egundoko barreak bota zituen denak beldurtuta ikusteaz. Hortik aurrera koadrila etsaia ondoko hondar­ tza batera joaten hasi zen eta Joxe Miguelek “MANBO” dendan bost bikini erosi zituen. Joxe Miguelek Juantxori egindako guztia eskertzeko erregalo asko oparitu zizkion eta horietako bat katua izan zen. Ipuin honetan ikasten dugu bakoitzak gustuko duena janzten duela eta modan dagoena eta ezta ere besteek janzten dutena. Xabier Munibe ikastola- Azkoitia

63


ikasten

Ekoizpenak

OLENTZERO ETA ERREGEEN ISKANBILA Badakizue Olentzero eta Erregeak ospetsuena izateko borrokan ibiltzen direla baina inoiz ez dira benetako borroka batean hasten baina horixe gertatu zen Gabonetako egun batean. Seguruenik ezagutzen dituzue Olentzero eta Erregeak, baina ez dira pentsatzen dituzuen bezalakoak. Ipuinetan bezala Olentzero nahiko potoloa, bizarduna eta aurpegi zikinekoa da, baina bere izaera ez da uste duzuen bezalakoa. Azken urteotan hainbeste denbora egoteagatik bakarrik, mendian, berekoia bihurtu da. Oso erasotzailea bihurtu da, ez baitu nahi bere sekretua inork jakitea. Askotan mozkortu eta erasotzailea denez tabernan dagoen jendeari erasotzen dio. Erregeak ordea oso zintzo eta eskuzabalak dira, fisikoz ere oso ondo daude, altuak eta indartsuak direlako. Urtarrilaren 5ean, Azkoitiko ume guztiak kabalgatan atera nahi zuten, eta txikiagoak zirenak ikusi egin nahi zuten. Baina inork ez zuen pentsatuko zer gertatuko zen gau hartan. Zortziak aldera Erregeak azaldu ziren Azkoitiko kaleetara. Aurten Erregeak umeen artean famatuagoak izan dira. Olentzero ohartutakoan kabalgatara joatea pentsatu zuen. Baina joan baino lehen 3 bozka botila hartu zituen. James Bonden parapentea hartu eta Azkoitiko kabalgatara joan zen. Azkoitiko inork ez zuen espero Olentzero kabalgatan agertzea, baina, kabalgata erdian zerutik behera zerbait agertu zen, Olentzero zen! Umeak harrituta geratu ziren, poz-pozik geratu ziren. Baina bat-batean Olentzero erregeengana hurbildu bezain pronto Meltxorri ukabilkada eder bat eman zion. Gurasoak haserreturik ertzainetara joan ziren. Ertzainak Olentzerorengana joan ziren, baina Olentzeroren astoa bat-batean azaldu zen, ihesi hasi ziren baina astoa motel zihoanez, Olentzerok Usain Bolten oparia astoari ipurdiko zulotik sartu zion. Ain azkar joan zenez ia gauza denekin mina hartu zuen, baina Maridomingi azaldu zen kaleen artean. Maridomingi oso ederra, gaztea eta sexia zen, baina oso erretxina eta maltzurra zen, eta baita ere akats psikologikoak zituen eta armetan aditua eta trebea zen. Maridomingik astoari tiroa bota zion hankara, Olentzero mozkorra zegoenez erori egin zen eta bikoitza ikusten zuen. Ez zekien zein zen benetako eta ez tiro botatzeko eskatu zuen. Maridomingik hasieran arma uztera joan zen baina erregeak etorri zirenean eta laurak korrika hasi zirenean, Maridomingik eskopeta atera eta Olentzerori eta erregeei tiro bana botatzen dio eta izugarrizko isiltasuna egon zen minutu batzuetan Azkoiti osoan. Handik aurrera maridomingi izan zen Gabonetan opariak ekartzen zituenak eta arrazoiak ziren bera zelako gelditzen zelako eta bestea burutik ez zegoelako ondo. Hurrengo egunean Euskal Herriko herri guztietan egon zen hileta bai Olentzerorena eta bai erregeena ere. Eta Maridomingik Mungiako “Olentzeroren etxea erre zuen eta berria egin zuen, bat gurasoentzat eta bestea umeentzat. Hori ospatzeko Maridomingik festa bat egin zuen, hiletaren egun berdinean. Horregatik ez zen joan hiletara denak festara joan zirelako. Eta handik aurrera Gabonetan esnea eta gailetak utzi beharrean psikologo baten telefono zenbakia jartzen da esperantzarekin egun batean Maridomingi pertsona normal bat izatea. Eta horrelaxe amaitzen da istorio xelebre hau. EGILEAK: ANDER AZKUE, ANDER MINER, UNAI CABEZA, ANDONI GOMEZ, JAKES IRAETA. Xabier Munibe ikastola- Azkoitia

GAZTELUGATXE Gaztelugatxe Bizkaiako kostaldean Bakio eta Bermeo artean dagoen uhartea da, baina Bermeokoa da. Lehen uharte bat zen, baina orain, argazkian ikusten den bezala, eskailera luze harritsu eta aldapatsu bat dago uhartearen behealdetik goraino. Guztira 231 eskailera ditu. Uhartearen eskuinaldeko arroketan bi zulo altu eta estu daude. Olatuak arroken kontra jotzen dutenean sortuak dira. Uhartea belarrez eta arrokaz inguratuta dago eta goian zabalgune txiki bat dauka; bertan, ermitatxo txiki eta polit bat duena harriz egina. Ermitatxoak kanpai bat du eta kanpaia jotzean desioak eskatzen dira. Nire ustez Gaztelugatxe paradisu zoragarri bat da eguraldi ona baldin badago. Niri gehiena gustatzen zaidana gora iristea da, baina kostata izaten da 231 eskailera igo eta gero. Jende asko ibiltzen da eguraldi ona baldin badago. Niri Gaztelugatxera joateak alaitasuna eta lasaitasuna sentiarazten dit. ANE ERRAZU TOLOSA. Xabier Munibe LH5

64


ikasten

Ekoizpenak

Xabier Munibe Ikastola LH 1. maila

Xabier Munibe Ikastola LH 1. maila

65


ikasten

Ekoizpenak

XABIER MUNIBE IKASTOLAN INAUTERIAK GOGOKO DITUGU

Oporrak igarotzeko leku zoragarria Gu oporretara joaten garen tokia oso polita eta handia da. Baina benetan ederrena logelatik ikusten den paisaia da. Paisaia polit, eder eta handi hau Les Olivares hotela da, Perello herrian dagoena. Hotelean egoten den jende erdia frantsesa da, baina ala ere oso ondo pasatzen dugu beraiekin. Ezkerraldean, padeleko bi gune, futboleko bat, saskibaloiko bat, teniseko bat eta golfeko gune handi batzuk daude. Erdialdean, lau igerileku hotz eta handik gertu boleiboleko gune bat. Eskuinaldean, jatetxea, antzokia eta buffeta daude gauza politekin. Gune handi honen atzealdean, itsasoa dago, bere ur garden eta zerua bezain kolore urdinarekin. Bukatzeko, esan beharra daukat bertan nagoenean oso lasai, zoriontsu eta ederki egoten naizela. JAKES DIAZ ETXANIZ. Xabier Munibe LH5

66


ikasten

Ekoizpenak

LH 3. mailako ikasleak gara eta astelehen goizero bezala, Informatika gelara joan gara. Bertan, ordenagailu berrietan binaka testu bat idatzi dugu, gaur toki baten deskribapena, hain zuzen ere. Ordenagailu hauek, lehengoak baino hobeagoak dira, pantaila hobeto ikusten dugu eta grafikoak ere bai. Ea ba, orain denon artean zaintzen ditugun! Xabier Munibe Ikastola LH 3. maila

67


ikasten

Ekoizpenak

68


LEHIAKETA ALAIA PARTE HARTZEKO OHARRAK – Ikastolako ikasle guztiek parte har dezakete. – Galdera guztiei erantzuna eman behar zaie.

Erantzuten dutenen artean zozketa bat egingo da. Irabazleek bere saria Azkoitiko Amestu edota Azpeitiko Pittinka dendetan izango dute eskuragarri.

SARA ESNAOLA H. H. 4. maila AZPEITIA

XABAT MENDIZABAL H. H. 5. maila AZKOITIA

OIER ZUBIZARRETA H. H. 5. maila AZPEITIA

AMETZ SALEGI L. H. 1. maila AZPEITIA

LAURA PALACIOS L. H. 6. maila AZPEITIA

ENARA SEGOVIA L. H. 2. maila AZKOITIA

ARETTE EGIGUREN L. H. 3. maila AZKOITIA

EBER QUINTANA L. H. 6. maila AZKOITIA










www.urola.org

DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA (DBH)

ERDI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK

BATXILERGOA

AROTZERIA ETA ALTZARIEN FABRIKAZIO INDUSTRIALA *(INSTALAZIOA ETA ALTZARI-HORNIKUNTZA)

GIZA ETA GIZARTE ZIENTZIEN BATXILERGOA

MEKANIZAZIOA

Sarrerako froba

ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA BATXILERGOA

GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK ADMINISTRAZIOA ETA FINANTZAK FABRIKAZIOA MENANIKOKO PRODUKZIOAREN PROGRAMAZIOA

UNIBERTSITATEA

/

LAN MUNDUA

PRAKTIKAK

GEURE LAN POLTSA

Inguruko enpresetan Atzerrian: Erasmus, Leonardo.

Inguruko enpresekin lan harreman estuak ditugu

PROIEKTU EUROPARRAK

FORMAKUNTZA EZ ARAUTUA

Elos, Erasmus, Comenius eta Leonardo Altamira Auzoa z/g • 20720 AZKOITIA (Gipuzkoa) Tfnoa.: 943 85 21 74 • Faxa: 943 85 28 67 Perdilegi, 3 • 20730 AZPEITIA (Gipuzkoa) Tfnoa.: 943 81 37 70 • Faxa: 943 81 66 20 urolaikastola@urola.org http://www.urola.org


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.