Ikasten 100

Page 1

IKASTEN 100. Urolaldeko

Ikastola

Publikoen

aldizkaria

2015eko abendua

50 URTE ONDOREN UROLA IKASTOLA

Ikastolaren 50. Urteurrena

Xabier Munibe ikastolaren SAN ANDRESETAKO TXOSNA

ospatzeko ekitaldiak abian Karmelo Etxegarai ikastolan BIDELAGUNA PROGRAMA

zerbitzua eta lana euskaraz

AZPEITIKO IKASTOLA

www.azpeitikoikastola.hezkuntza.net

www.azkoitikoikastolahlhi.hezkuntza.net www.xabiermunibebhi.hezkuntza.net

www.urola.org



ikasten

Agurra 100 zenbakia duen alea eskuetan duzu irakurle. 1982ko abenduan Ikasten aldizkariak argia ikusi zuenetik, fidel jarraitu dio sorrerako helburuari. Mila esker, 33 urte hauetan aldizkaria egiten parte hartu eta irakurri duzuenoi. Alearen zenbakiak ez ezik, barruan dakarren edukiaren artean badira bi, sarrera honetan aipamen berezia merezi dutenak. Alde batetik, gure ikastolak 50 urte bete dituela irail honetan eta, bestetik, uztailean 150 urte bete zirela Karmelo Etxegarai euskaltzalea jaio zenetik. Sorreratik garenari eutsiz, jarrai dezagun aurrera hezten. Karmelo Etxegarai Ikastola

NON ZER

IKASTOLAREN 50. URTEURRENA Sarrera _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 1. ekitaldia _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 2. ekitaldia _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 3. ekitaldia _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 4. ekitaldia _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Datozen hiru hilabetetako ekintzak _ _ _

Arduradunak:

XABIER MUNIBE,

KARMELO ETXEGARAI eta

UROLA IKASTOLETAko

Guraso, ikasle eta irakasleak

Fotokonposaketa: FK

2 2 3 5 7 8

BERRIAK Zuzendaritza taldeak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 9 Urola ikastola & Cambridge English _ _ 10 Karmelo Etxegarairen jaiotzaren 150. urteurrena _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 11 Maxuxta taldearen deialdia _ _ _ _ _ _ 11 Argazki geologikoaren irabazleak _ _ _ _ 12 Ikastetxe berria _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 12 Galdara berria _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 12 Berrikuntza eta txukuntze lanak _ _ _ _ 13 Partekatuz ikasi _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 13 Liburuen etxearen eguna _ _ _ _ _ _ _ _ 14 TALDEAK Zur eta Altzarigintza mintegia _ _ _ _ _ Lanbide heziketa duala _ _ _ _ _ _ _ _ _ Bidelaguna programa _ _ _ _ _ _ _ _ _ Udazkena iritsi da _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Motxila ibiltaria _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Antzerki topaketetan _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Eskolaz kanpoko ekintzetako arduradunak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Ahozkotasuna eta bertsolaritza _ _ _ _ Motibazio saioa _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _

1

15 18 19 20 20 21 22 24 26

Agenda 21 _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 27 Badmintonean jo ta fuego _ _ _ _ _ _ _ 27 ARTIKULUAK Elos World CafĂŠ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 28 Erasumus+ eta Euro School net 2000 _ 29 PROTAGONISTAK Irakasle berriak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Ibai garbiketa _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Ikasi eta lan _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Titulua lortu ondoren zer? _ _ _ _ _ _ _

30 35 36 38

ERREPORTAIAK Bi urtekoak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 40 OSPAKIZUNAK San Jose egoitzan _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ San Martin eguna _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Olentzero badator! _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Euskararen eguna ospatzen _ _ _ _ _ _ San Andresak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _

44 46 47 48 50

EUSKARAREN ARNASGUNEA Euskararen arnasgunea _ _ _ _ _ _ _ _ _ 51 Euskara hobetuz _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 53 IBILALDIAK Ibilaldiak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 54 EKOIZPENAK Ekoizpenak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 67


ikasten

Ikastolaren 50. urteurrena

IKASTOLAREN 50. URTEURRENA ZORIONAK ETA ESKERRIK ASKO!!!!!!!!!!!!!! ZORIONAK urte hauek, denak, betetzen partaide izan zaretenoi. Guraso, andere単o eta irakasle, ikasle eta beste zenbait langile eta laguntzaile. ZORIONAK DENOK IZAN GERA BEHARREZKOAK, GAUR EGUN GARENA IZATEKO. Ezin zitekeen imajinatu, ezin aurreikusi noraino eta nola iritsi zitekeen gaur eguneraino, baina hemen gaude eta... ESKERRIKASKO denoi. Gaur, bereziki, 50.urteurreneko ekintzan berri ematera goazenez, modu berezi, berezi batean eskerrak eman nahi dizkiegu orainarteko ekintza hauetan, guztietan parte hartu eta lagundu dutenei: guraso, andere単o-irakasle, ikasle, trikitilari, bertsolari, musikalari eta kultur elkarteak.

1. ekitaldia.

SANINAZIO BEZPERAN: TXUPINAZOA!!!!!! Uztailak 30 Udaletxean

Azpeitian, urtero Saninazio bezperan, festari hasiera emateko, udaletxeko balkoitik TXUPINAZOA botatzeko ohorea herriko pertsona edo erakunde bati ematen zaio. Aurten IKASTOLAREN hastapenean parte hartu zuten guraso, ikasle eta irakasleak izan ziren protagonista. KARMELO ETXEGARAI izenarekin hasi zen IKASTOLA hura eta Azpeitiari egin zion ekarpen zoragarri hura gogoratu eta eskertu nahi izan zen. Horrelako urtemugek egitasmoak indartu, gaur eguneratu, eta hezkuntza berritzeko balio dute. 50 urte pasatu dira. Zenbat lortu da, eta oraindik ere zenbat egiteko!

2


Ikastolaren 50. urteurrena

ikasten

2. ekitaldia.

EGITARAUAREN ETA 50. URTEURRENEKO ABESTIAREN, AURKEZPENA Azpeitiko Sanagustin kulturgunean 2015eko irailaren 25ean

DENA, DENETIK, HERRI OSOARI ZABALDUTA

Aipagarria Azpeitiko Alkatea, Eneko Etxeberria, eta zinegotzia den Aitor Bereziartua ere bertan, gurekin izatea.

2015-2016 ikasturterako antolatu ditugun ekitaldiak eta urteurrenerako sortutako abestia aurkeztuko ditugu.

Jon Artano izan zen ekitaldiko aurkezlea eta X. Arrieta egitarauaren koordinatzailea.

Aretoa jendez beteta izan zen 50. urteurreneko egitaraua eta abesti berria aurkezteko izan genuen ekitaldian.

Oholtza gainean, IKASTOLETAKO zuzendariak, I. Azpiazu, A. Izagirre eta M. Alberdi ziren eta beraiekin batera X.Arrieta (koordinatzailea) eta Frantsesena anaiak (Unai eta Eñaut) abestiaren egileak.

Ikasle, guraso, irakasle,... gaur egungoak eta azken 50 urte hauetan, momentu batean edo bestean, IKASTOLAKO partaide izan direnak.

Batzuek eta besteak hitza hartu ondoren, MUSIKA eta KOREOGRAFIA aurkeztu ziguten Karmelo Etxegarai eta Urola IKASTOLAKO zenbait ikaslek. Abestia berria izan arren, berehala hasi zen jendea “estribiloa” abesten eta dantzan. Seinale ezin hobea!!!!!

3


ikasten

Ikastolaren 50. urteurrena

ELKARRIZKETAK

Abestia kantatu eta grabatu zuten ikasleei galdera batzuk luzatu dizkiegu: Nolatan animatu zineten kantu berria abestera? Mikel Mujika: Niregana Xabier aurretik etorri zen galdetzera ea animatuko ote nintzen kanta hau grabatzera,lehenagotik beste kantatzeko emanaldi batean parte hartu nuelako, hasieran, zalantzan egon nintzen, baina konturatzean lagun asko zihoazela, nik ere parte hartu nuen.

Aurkezpen egunerako zer eta nola prestatu zenuten? Ondo atera al zen? Izaro Egiguren, Haizea Uranga: Koreografia asmatu genuen eta LHko 3. mailakoekin ensaiatu genuen, nahiko ondo moldatu ginen eta aurkezpenean oso polita irten zen.

Nola prestatu zenuten kantua? Iago Azkue: Bi entsegu egin genituen Xabierrekin eta Unairekin bandako lokalean eta horiekin moldatu ginen. Grabazioa non eta nola eta zeinekin egin zenuten? Eneko Elustondo, Ekain Altuna: Grabazioa gazteen aretoan grabatu genuen. Astearte batean 15:30ean gelditu ginen autobusa hartzeko eta Zestoara abiatu ginen. Lehenengo grabaketa nahiko ondo atera zen, baina, barre egiteagatik errepikatu beharra eduki genuen hainbat aldiz. Eñautekin eta Xabierrekin grabatu genuen.

Beste estilo batzuetan ere grabatu omen da... Andrea Aldalur, Izar Arrieta: Guk dance estiloan grabatu dugu, baina rock estiloan eta kalejira erara ere grabatu da. Rock estiloa Lin Ton Taunek grabatu zuen eta Unai eta Arbeck kalejira erara. Zer gehiago? Aiora Odriozola, Nagore Kerejeta: Beste hogeita bost urte pasa aurretik, ea egiten dugun beste kantu bat. Gu behintzat animatuko ginateke!

Ikastolako Kantu berriaren ezaugarriak? Anaitz Lizartza: Alaia eta modernoa da. Aurrekoa baino askoz modernoagoa da.

EÑAUT FRANTZESENA

go aldiz ikusi zutenean ezer esan ez bazuten ere, gero hitz hori kentzeko eskatu ziguten. Nik imaginatzen nuen kendu egingo zutela. Horregatik, hitz horren antzeko beste bat ere sartu nuen, kamuflatuta, eta bigarren hitz hori bai, hor geratu da. Lehenengo erabili nuen hitza “kartzela” da: “Gure kartzela, gure ikastola”. Hau gogorra da, lehen aitatu bezala, ez da politikoki zuzena ikastola bat kartzela bat dela esatea, baina nork ez du hori inoiz edo behin sentitu? Kartzelaren ondoan bigarren hitza agertu zen, ondoren: “Gure kaiola, gure ikastola”. Eta hori ez zitzaien hain gogorra iruditu, nonbait. Polita izan da “kartzela” hitza kentzeko esatea. Azken batean, horrek adierazten baitu gure inperfekzioa, horrek adierazten baitu oraindik baditugula bazter batera utzi beharko genituzkeen ohiturak eta sinesmenak. Horrek adierazten baitu badugula, beste berrogeita hamar urtean, zer aldatua, zer hobetua.

1.- Letra egiteko zertan inspiratu zara? Unaik proposatu zidan kantari hitza jartzea. Eta zer idatziko nuen pentsatzen ari nintzela, behin eta berriro gure aitak eta Euzkitzek egindako Urolaldeko ikastola maite etortzen zi­tzaidan burura. Neure artean pentsatzen nuen, “bai, ikastola maitea da, baina baita gorrotagarria ere”. Kanta hura etor­tzen zitzaidan, eta kanta perfektuegia zela iruditzen zitzaidan: “Denok pozik bizi gara, alai, eta ez dugu arazorik, eta abar”. Oso bukolikoa iruditzen zitzaidan, Elizanbururen Ikusten duzu goizean kanta ematen zuen. Kanta perfektua zen, ikastola perfektua zen eta denok perfektuak ginen. Eta noski, hori ez da horrela. Orduan, inperfekzioa islatuko zuen zerbait idatziko nuela pentsatu nuen eta, horretarako, emozioekin eta sentimenduekin lotutako zerbait idatzi behar nuela erabaki nuen. Neuk sentitu nituenak, baina bide batez, ikastolatik pasatu diren askok sentituko zituztenak. Azken batean, gure emozioak eta sentimenduak ez dira perfektuak, baina gureak dira, eta benetakoak dira, nahiz eta askotan (baita ikastolan bertan ere) sentitu dezakeguna, sentitu behar duguna zer den, nola den eta abar esaten diguten. Horrekin lotuta, hasierako bertsioan hitz bat sartu nuen, pentsatuz baten batek kendu egingo zuela. Eta lehenen-

2.- Erraza egin al zaizu anaiak konposatutako musikari hitzak jartzea? Egia esan, lan guztia anaiak egin du. Niri esan zidan ea hitzak jarriko nizkion kantari, baina kanta oraindik egin gabe zeukan, edo nik behintzat entzun gabe neukan. Whatsapp batean bidali nion zati bat, gutxi gorabeherako bat, eta handik egun batzuetara beste zati bat bidali nion. Gero Unaik ere gehitu dizkio hitz batzuk, eta nik idatzitakoa ere moldatu du, ordena-eta.

4


Ikastolaren 50. urteurrena UNAI FRANTZESENA

ikasten

2.- Eta zein estilotako kanta egin duzue azkenean? Punk-rock-oi! estilokoa ikusten nuela esan nion Xabierri, eta ados zegoenez, maketa bat prestatu nuen ordenagailuz. Beraz, kantaren bertsio originala halakoa izango da. Dena den, kantari bueltak ematen aritu ahala, bertso-hop-rap zati bat ikusi nion eta hori ere bertsio originalaren barruan sartuta doa. Gainera, anaiaren letra motzegi gelditu zitzaidanez, neuk erantsi nion bertso bat. Bertsio original hori ikastolako ikasle batzuek grabatuko dutela esan zidan Xabierrek. Uda hasieran dance estiloko bertsio bat egitea posible al nuen galdetu zidan, eta horretarako pertsona egokiena Eñaut Gaztañaga litzatekeela esan nion, sekuentziadoreak-eta ondo kontrolatzen dituelako eta grabaketak bere estudioan egin behar genituelako. Hark maketa prestatu zuen, eta ikastolako ikasle batzuk martxan jarri zituen Xabierrek, kanta ikasi eta graba zezaten. Dance estiloko ber­ tsioa aurkeztu zen 50. urteurren ekitaldien aurkezpenean, Sanagustin kulturgunean. Horrez gain, trikitixa bertsio bat ere prestatu genuen Eneko Arbeo soinujoleak eta biok. Nik panderoa eta kajoia joz lagundu nion haren melodiari, kalejira erritmoaren erdian balsa sartuta. Hori ere grabatuta dago, baina ez dakit noiz plazaratuko den. Azkenik, Lin Ton Taun taldeak ere beste bertsio bat prestatu omen du eta grabatzeko azken ikutuak ematen ari direla esan didate. Hori ere laster izango da entzungai.

1.- Nolakoa izan da kantua egiteko prozesua? Iazko Gabonetan Xabier Arrieta irakaslea etorri zitzaidan, ikastolak 50 urte egingo zituela, eta abesti bat egingo al nuen edo lehenago aitak –Jose Luis Frantzesena– sortutako Urolaldeko ikastola maite kantuari beste buelta edo estilo bat emango al nion galdezka. Aurretik aitarekin egon zen antza denez, eta hark bidali zuen nigana. Lan askorekin nebilela eta Aste Santu aldean lata ematen hasteko esan nion, bitarte horretan ez nuelako ezer egingo eta. Bilera pare bat egin ostean, egunak-eta zehazten hasi ginen, kantuarekin egingo nituen aurrerapenak erakusten joateko. Orduan, kantaren hitzak egiteko eskatu nion anaiari, eta berehala bidali zidan abestiaren zirriborroa, Whatsappez. Xabier Arrietarekin gelditu nintzen egunean, harekin elkartu baino pare bat ordu lehenago, bidali zidan letra anaiak, eta orduan hasi nintzen lanean, Xabierri zerbait itxurazkoa erakutsi asmoz. Gutxi gorabeherako egitura nahiko garbi ikusi nuen, eta errepiken melodia ere azkar atera nuen, ahapaldiko melodia oraindik gehiegi zehaztu gabe baldin banuen ere. Xabierri erakutsi nion, eta gustatu zitzaionez, abestia zer estilotakoa nahi zuen galdetu nion. Hark esan zidan aurretik zegoenaren desberdina izan behar zuela; indartsua, eta guztiei gustatzeko moduko estilokoa.

3. ekitaldia.

TIPI-TAPA GURE TXOKOETAN ZEHAR Bai, primerako eguraldia lagun, izenburuak dioen lemapean antolatutako ibilaldian izan ginen pasa den urriaren 25 goizean gure ikastolako ikasle, guraso, irakasle eta hainbat herritar ere.

tzunez; jarraian trikitilarien laguntzarekin Zentenario, Esklabak, Urbitarteko lokalak, Euskal Herriako eraikina, Loiola eta Loiolatxo, Perretxikua, Perdillegi eta Urola ikastolak bisitatu genituen.

200 pertsonatik gora osatutako taldeak egin genuen 50 urte hauetan ikastolak izan dituen kokapenetatik bisita. Iragarrita zegoen bezala, topalekua Azpeitiko Plaza nagusia izan genuen. Goizeko 9:00tan hasiera eman genion ibilaldiari urteurren honetarako egin den ikastolako abesti berria en­

Bukaera, nola ez, hamaiketako batekin eman genion. Partehartzaileok horretarako Berdura Plazan antolatu genuen txokoan salda eta txorizo otartekoak hartzeko aukera izan genuen ardo eta sagardoz bustita. Familia-plan ederra izan zen!!!!!!

5


ikasten

Ikastolaren 50. urteurrena

Ekintza honen antolaketa lanetan ibili diren Karmelo Etxegarai ikastolako guraso talde bati egun horri buruzko nondik-norakoak jakiteko galdera batzuk egin dizkiegu jakin nahian: 1- Nondik atera zen ibilaldi hau egiteko asmoa? Ikastolaren 50. urteurrenaren ospakizunetako ekintza bezala proposatu zen. Gu geu, ikastolako ikasle ohiak izanda, ikastolak urteetan zehar eduki dituen kokapen ezberdin gehientsuenak ezagutzeko aukera izan dugu. Baina, gure seme-alabek aukera hori izan ez dutenez, ibilaldi honekin helburu hori lortzea nahi izan da. 2- Nola joan zen eguna? Bizi garen lekuan bizita, eguraldiaren beldur ginen!!! baina oraingoan eguna erabat borobiltzen lagundu zuen; eguzkia eta epeltasuna izan genituen bidelagun. Hori horrela, familiak haurrekin parte hartzera animatu ziren eta dena primeran joan zen.

egun horretako lanetan lagundu zuten irakasle, guraso, ikasle, eta Juan de Antxieta Musika eskolako trikitilariei. Bestalde, lerro hauen bidez urteurren honen baitan antolatu diren beste ekintzetarako gonbite zuzena pasatzen dizuegu.

3- Bukatzeko, zerbait aipatu nahiko zenukete? Bai, lehenik, lerro hauen bidez ibilaldian parte hartu zuten denei eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu eta bereziki

ESKERRIK ASKO ETA HURRENGO ARTE

6


Ikastolaren 50. urteurrena

ikasten

4. ekitaldia.

TRIKI – BERTSO – TXOTX – AFARI – MERIENDA ROCK KONTZERTUAK: TRINI FOX ETA PIZTIAK Sanagustin Kulturgunean azaroaren 14an

riek eta Eva Astigarraga, June Urain, Xabier Iturralde eta Jurgi Urangak, trikitilariek poztu zizkiguten jan edanak.

Giro ederrean ospatu genuen TRIKI - BERTSO - TXOTX - MERIENDA saioa.

Orduak aurrera, KONTZERTUAK hasi ziren: Trini-Fox eta Piztiak, bakoitza bere estiloan, beraien ibilbidearen adierazgarri… Gogoz erakutsi zuten beraien lana, bertan ziren ikusle-entzuleei gozatzeko aukerak emanez.

250 bat lagun elkartu ginen Sanagustinen eta solasaldi umoretsu eta alaia izan genuen; norberak eraman zuen “afarimerienda” eta bertan izan genituen aukeran, sagardo ederra, zein freskagarriak. Leire Ostolazak eta Urko Egaña, bertsola-

Horrela, pozik, bukatu genuen gaua ordu txikietan.

GILEN ALDALUR

1.- Zer moduzkoa izan zen zapatuko kontzertua? Oso gustura egon ginen aholtzan, beti bezala, dena ematen saiatu ginen. Uste baino jende gutxiago bertaratu zen zoritxarrez, ordea. 2.- Ikastolako ikasle ohi izanda, zer moduzko esperientzia izan da 50. urteurrenaren harira antolatutako ekintzen baitan kontzertua eskaintzea? Jada ez naiz bertako ikasle, eta asko eskertzen dut horrelako ekitaldi bat ospatzeko Trini Fox-ekin kontatu izana. Jarrai dezala horrelaxe Ikastolak, eta hurrengo baterako ere prest egongo gara gu.

TXOMIN URIBE

1.- Ikastolak 50 urte egin ditu. Zer da zuentzat urteurren ekitaldietan parte hartzea? Ikastolan ikasia naiz, eta orain gurasoa naiz bertan. Oso pozik gaude urteurren egitarauan parte hartzeko aukera eman digutelako. Haurrak, gurasoak, lagunak; guztiak bilduko gara larunbateko kontzertuan, Sanagustin kulturgunean. 2.- Euskalkien alde egin duzue zuen azken lanean, ezta? Gu hasi ginenean, gaizki zegoen ikusita bizkaiera, batik bat, ondarrutarra. Azpeitiarrek esaten zidaten ez nindutela ulertzen, eta ‘ondo’ hitz egiteko. Ulertuak ez izateko konplexu hori izan dugu, baina ari da normalizatzen egoera. Lehendik ere egin izan dizkiogu keinuak ondarrutarrari, baina oraingoan, ia guztia abesten dugu euskalkian.

7


ikasten

Ikastolaren 50. urteurrena

DATOZEN HIRU HILABETETAKO EKINTZAK 2015 Abenduaren 26an, larunbatean 18:30ean Soreasu antzokian: DUELA 50 URTE, IKASTOLAREN SORRERA

“HAIEK GARAIAK HAIEK - HAIEK KANTUAK HAIEK” ELKARREKIN ESTREINAKOZ… AMAGAR, XABIER SALDIAS ETA UNAI HIRUKOA XABIER EUZKITZE AURKEZLE LANETAN 2016 Urtarrilaren 20an, asteazkenean Azpeitiko kaleetan zehar:

UMEEN DANBORRADA IKASTOLAKO IKASLEAK 50. URTEURRENEKO IKURRAREKIN APAINDUTA. 2016 Urtarrilaren 31n, larunbatean Izarraitz pilotalekuan:

PIRRITX, PORROTX eta MARIMOTOTX UZTARO haurreskolarekin elkarlanean 2016 Martxoaren 12an, larunbata Ikastolan (Perdilegiko Karmelo Etxegarai eraikinean)

IKASTOLAKO FESTA EGUNA

Enparan Kalea, 10 • 20730 Azpeitia (Gipuzkoa) Tel. -Fax: 943 81 16 74 • decoracion@ederti. com

8


ikasten

Berriak

2014-2015 ikasturteko

ZUZENDARITZA TALDEAK

AZKOITIKO IKASTOLA XABIER MUNIBE H.H. - L.H. ZUZENDARIA: Arantxa Zubizarreta IKASKETA BURUA: Eneritz Elorza IDAZKARIA: Arantxa Kerejeta

AZPEITIKO IKASTOLA KARMELO ETXEGARAI H.H. - L.H. ZUZENDARIA: Inazio Azpitarte IKASKETA BURUA: Maika Arenas IDAZKARIA: Lurdes Arotzena

UROLA IKASTOLA AZKOITIA-AZPEITIA BHI ZUZENDARIA: Alberto Izagirre IKASKETA BURUA: Kontxi Eizagirre IDAZKARIA: Aitor Epelde ALBOKO ZUZENDARIA: Mikel Alberdi ALBOKO IKASKETA BURUA: Mailu Agirrezabala ALBOKO IKASKETA BURUA: Joxean Aranbarri DBHko KOORDINATZAILEA: Esther Gantzarain DBHko KOORDINATZAILE LAGUNTZAILEA: Mikel Sarasua

AZKOITIKO IKASTOLA XABIER MUNIBE BHI ZUZENDARIA: Lurdes Ariztimu単o IKASKETA BURUA: Jose Luis Lizartza IDAZKARIA: Beatriz Agirre

9


ikasten

Berriak

UROLA IKASTOLA & CAMBRIDGE ENGLISH: AKORDIOA

CAMBRIDGE English baimendutako ES020 zentroa den Academia Lacunza SL eta UROLA IKASTOLA AZKOITIA-AZPEITIA BHIk elkarlaguntza akordioa sinatu dute, non bien artean CAMBRIDGE ENGLISH UNIVERSITYren azaterketen kudeaketa eta administrazioaz arduratuko diren aurrerantzean. Era honetara, Ikastetxeentzako Proiektu Nazionalari dagozkien ildoen arabera, eta Cambridge English Language Assessment Akordioa medio, ES020 Azterketak Egiteko Ahalmena duen Zentroak, UROLA IKASTOLA AZKOITIA-AZPEITIA BHIri ematen dio zentroan aipatu azterketak egin ahal izateko eskubidea, Cambridge English Language Assessesment-i dagozkien ondorengoetan: Azterketa

MCER Maila

Young Learnest English Tests, Starters

-

Young Learnest English Tests, Movers

A1

Young Learnest English Tests, Flyers

A2

Key English Test

A2

Preliminary English Test

B1

First Certificate in English

B2

Beraz, berehala izango dituzu 2016 urteari dagozkien azterketen egutegi-ordutegiak. CAMBRIDGE ENGLISH Examination in English. English for your Future CAMBRIDGE EXAMS Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHI Azterketa

Tasak

Starters

54,59 €

Movers

56,75 €

Flyers

58,97 €

K.E.T. for Schools

84,46 €

P.E.T. for Schools

84,41 €

F.C.E. for Schools

166,09 €

10

Idatzizkoa

Ahozkoa

Maiatzak 28

Data aurrerago zehaztuko da


ikasten

Berriak

KARMELO ETXEGARAIREN JAIOTZAREN 150. URTEURRENA Euskal idazle eta historialari Azpeitiarra izan zen Karmelo Etxegarai Korta (Azpeitia, 1865 - Gernika, 1925). Gazterik ikasteari utzi eta Gipuzkoako Diputazioan artxibo-lanetan hasi zen (1882-85); bere kontura, lanorduz kanpo, historiako paperak aztertzearekin batera bere lehen olerkiak euskaraz idazten hasi zen. Laster nabarmendu zen ikerketaalorrean eta, Euskal Herriko historia idatz zezan, artxibo eta liburutegietako ikertzaile ofizial izendatu zuten (1892). Pixkanaka erantzukizun handiagoko lanetara bidali zuten: Biblioteka Nazionalean, Histori Akademian eta El Escorialen gordetzen diren dokumentuak aztertzen aritu zen. Ikerketa historikoak egin zitzan Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako kronikari ofizial izendatu zuten. Historiaren ikerketaz gain euskararen gorabeherez ere arduratu zen. Asko idatzi zuen: artikuluak, zortzikoak, sonetoak, hitzaldiak, saiakerak eta itzulpen-lanak Euskaltzain osoa (1923-25) eta Espainiako Historiako Errege Akademiaren kidea izan zen.

EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREN KONTRA MAXUXTA TALDEAREN DEIALDIA

Urola Ikastola

Urola Ikastolako DBH4ko MAXUXTA taldeak egindako deialdiak erantzun ederra izan zuen azaroaren 25ean. Maxuxta taldea gure eskolako DBH4ko neska talde bat da eta euren kabuz jarduten dute, autoantolakuntzan oinarrituta, hezkidetza, parekidetasuna eta halako gaietan. Egia da denbora aldetik nahiko larri ibili zirela eta irakasle denei ez zitzaizuela garaiz iritsi ez argazkiaren deialdia ez eta arropa beltzarena. Maxuxta taldea modu autonomoan ari da lanean, eta azterketak eta bestelakoak direla eta, ez ziren garaiz ibili. Ea hurrengoan hobeto irteten den....

Gabonak hurbiltzen ari diren honetan, opari sexisten inguruko hausnarketa egitera ere bultzatu nahi gaitu MAXUXTA taldeak eta horretarako Azpeitiko herrian bertan kale ekin足 tzaren bat egitea pentsatu dute. Maxuxta taldeari zorionak ekimena eskolara ekartzeagatik, kontuan hartuta gainera azterketa garai bete-betean daudela DBHn eta halere, gure jendartean zoritxarrez hain errotuta dagoen indarkeria matxistari planto egiteko gogoz eta indarrez daudelako. Zorionak nexkak!!

Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko egunaren harira MAXUXTA taldea ez zen ixilik geratu eta eskolan hainbat ekintza proposatu zituen: Azpeitiko Urola Ikastolako ikasle eta irakasle guztiei beltzez jantzita etortzeko proposamena egin zioten eta horrekin batera atsedenaldian argazkia atera genuen indarkeria matxistaren aurkako jarrera erakusteko. Argazkian borroka feministari erreferentzia egiten dion triangelua irudikatzen ageri dira parte-hartzaileak. Horretaz gain, MAXUXTA talde berak beste proposamen batzuk ere egin ditu; hala nola, bideo batzuk ipini eskolako korridoretako telebistetan, eskola orduak amai足 tzean bozgorailuetatik kanta aldarrikatzailea ipini eta abar.

11


ikasten

Berriak

ARGAZKI GEOLOGIKOAREN Urola Ikastola IRABAZLEAK Leire Beristainek eta Eneko Agirrek irabazi dituzte, batxilergo mailan, Bilboko VII. argazki geologikoen lehiaketako 1. eta 3. sariak. Lehiaketa hau Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren XV. Astearen barnean antolatuta zegoen.

IKASTETXE BERRIA AURRERA DOA

GALDARA BERRIA

AZKOITIKO UROLA IKASTOLAN Azkoitiko Urola Ikastolako egoi足tzan kaldera berria jarri dugu. Eusko Jaurlaritza eta guraso elkartean laguntzarekin erabat zaharkituta zegoen galdara aldatu ahal izan dugu. Horrela espero dugu berogailuaren sistema hobetzea eta azken urteetan izan ditugun arazoak gaindi足 tzea. Baita ere teilatuetako hainbat kanaloi aldatu ditugu hezetasun arazoak ekiditeko. Eta eraikuntza desberdinetako paretak ere konpondu ahal izan ditugu, rebestimentu berria ipiniz egoera txarrean zeuden lekuetan.

12


ikasten

Berriak

BERRIKUNTZA ETA TXUKUNTZE LANAK

Karmelo Etxegarai

Aurtengo udan oporrak aprobetxatuz, udalak berrikuntza eta txukuntze lanak egin ditu Karmelo Etxegarai ikastolak dituen bi eraikinetan. Egin diren lan hauei esker, Ikastolak Euskal Herria kalean duen eraikinean irisgarritasuna bermatuta geratu da, sarrera nagusian eta 3. sarreran, arrapala bana egin bai dira. 3. sarreran arrapaladaz gain, ate eta pertsiana berria ipini da. Baita ere, lehenengo solairuko pasilua eta barruko jolastokiko paretak txukundu eta margotu dira. Perdillegiko eraikinean berriz, frontoira jaisteko barandan heldulekua jarri da. Azkenik, Zutarri Guraso Elkarteko admistrariaren gela prestatu da, Guraso Elkarteko sarreran.

PARTEKATUZ IKASI Karmelo Ertxegarai Ikastolan, Haur Hezkuntzan, duela hiru ikasturte murgildu ginen Ikaskuntza Kooperatiboan. Ikaskuntza kooperatiboa taldean lan egiten irakasten duen metodologia da. Taldean lan egitearen abantailetan sinisten dugu eta gure ikasleak honetan murgiltzea da gure asmoa. Hasteko Jolas kooperatiboak egiten hasi ginen, gelan bertan eta HH3, HH4 eta HH5eko adin bereko gelen artean. Jolas Kooperatiboen bitartez taldeak duen indarra azpima-

Karmelo Etxegarai

rratu nahi da era ludiko batean.Gelakoak ikasleak hobeto ezagutzeaz gain, beste gelakoekin ere harremanak sustatzeko helburuarekin hasi ginen. Hurrengo ikasturtean Motxila Ibiltariaren proiektua jarri genuen martxan, bertan haurrek eurentzat kuttunak diren objektuak taldeari erakusteko eta beraien etxeko kontuak gelakideei azaltzeko aukera dute. Honek ikasleari buruz gauza gehiago jakiteko aukera eman digu eta gainera norberari egokitzen zaionean, Protagonista sentitzen da aste betez. Pixkanaka pausu txikiak ematen joan gara esparru honetan. Aurreko urteetan guk egindakoa beste eskolatara zabaltzen joan gara modu informalean, Berritzeguneetan egindako azalpenak beste eskolekin partekatu bait dira. Aurtengoan, beste ikastetxe batzuk gure ikastolara etorriko dira guk egindakoa zuzenean ikustera. Lau ikastetxe izango ditugu gure artean: Mariturri eta Umandi Gasteiztik eta Karmelo eta Uribarri Bilbotik. Haur Hezkuntzan egiten duguna besteekin konpartitzea da proiektu honen helburua. Seguru gaude haiengandik ere asko ikasiko dugula guk ere. Izenak dioen bezala Partekatuz ikasten badugu, bidea errazago egingo zaigula pentsatzen bai dugu.

13


ikasten

Berriak

LIBURUEN ETXEAREN EGUNA Karmelo Etxegarai

Urriaren 24a nazioartean, liburutegien eguna bezala ezagutzen da. Hau dela eta, Karmelo Etxegarai ikastolan, urriaren 23an, ostirala, liburutegien nazioarteko eguna ospatu genuen, gurea den Izar liburutegiak antolatutako ekintzen bidez, hala nola: • Haur Hezkuntzatik Izar liburutegira bisitak. • Mantxako On Kixoteren istorioa kontatzen duen power pointari ahotsa jarri eta lagunei erakutsi, Lehen Hezkuntzako 1go zikloan. • Lehen Hezkuntzako 2. zikloan, Izar liburutegia gai bezala hartuta, kartel iragarleak diseinatu eta gauzatu. • Lehen Hezkuntzako 3. zikloan, batzuk Mantxako On Kixoteren pelikula ikusi eta besteek, munduko liburutegien azterketa internet bidez egin ondoren, Izar liburutegian hobekuntzak proposatu. • 6. mailako bolondres talde bat sortu da, Izar liburutegian lan txikiak ikasturtean zehar egiteko. • Nahi zuen orok, klase orduak amaitutakoan, Izar liburutegia apaintzen lagundu zuen. Liburutegien eguna orduan ez bazenuten ospatu ere, beti dago bisita bat egiteko denbora, neguak irakurtzen laguntzen bai du.

Izar Liburutegiko arduradun taldea. Lanerako prest etorri dira!!! Mila esker!!!

Arratsaldean, guztion artean gure liburutegia apaintzen aritu ginen. Earki pasa genuen!!!

14


ikasten

Taldeak

ZUR eta ALTZARIGINTZA MINTEGIA

Urola Ikastola

Hemen duzue Zur eta Altzarigintza Mintegiak eskaintzen eta lehenengo ebaluazioan egin duena.

HEZKUNTZA Ikasturte honetan gure eskaintza hau da: • HEZIKETA ARAUTUA: Erdi mailako zikloak 1. Kurtsoa: Arotzeria eta Altzarigintza 2. Kurtsoa: Instalazioa eta Altzari Hornikuntza Bi ziklo eskaintzen ditugu, beraz, 3 urtetan, Erdi mailako 2 titulazio lor ditzakezu. Bi ziklo hauekin formazio erabat aniztuna lortzen da, altzarigintza eta arotzeria munduan: - Muntaia eta instalazioaren inguruan jarduten duten enpresa nahiz tailerretan. - Fabrikazio inguruan jarduten duten enpresa nahiz tailerretan. - Autonomo gisako lan teknikoa egiteko ezagupenak edukitzea. • HEZIKETA EZ ARAUTUA: Lanbide ikastaroa (Langabetuentzat) 2015eko azaroaren bukaeran hasita eta 2016ko apirilean bukatuta ondorengo prestakuntza-moduluak emango dira. AROTZERIAKO ELEMENTUEN INSTALAZIOA (MAMS0108) Maila 2 - 300 ordu Prestakuntza-modulua: Zurezko estalduren eta antzekoen instalazioak (MF0885_2) 120 ordu Prestakuntza-modulua: Zurezko ateak eta leihoak muntatzea eta instalatzea (MF0884_2) 90 ordu Prestakuntza-modulua: Zurezko egituren instalazioak (MF0886_2) 90 ordu

LH DUALA Ikasi eta lana egin alternantzian. Ikasturte honetan 4 ikasle ditugu LH-Dualean inguruko enpresetan: - Larrañaga Zerrategia – Azpeitia. - Eman– Azpeitia. - Astigarraga KIT- Line – Azpeitia. - Eitem - Azpeitia

GELA BERRIA Urola Ikastolako Zur eta Altzarigintza mintegia apustu handia egiten ari da gure ikasleak azken teknologia aurreratuekin prestatuta atera daitezen lan mundura. Iazko ikasturtean Zenbaki Kontrol Makina (CNC) martxan jarri genuen eta Alphacam programa ere ezarri zen, fresatzaile mekanizaziorako punta puntan dagoen diseinu programa. Aurtengo ikasturtean berriz, Zurezko egituren diseinurako puntan dagoen programa ezarri dugu, Cadwork programa. Horretarako GELA BERRIA ATONDU DUGU eta Iazko ikasturtean bezala, aurtengoan ere irakasleak ongi formatu gera ikastaroen bidez, Irailean egin genuen Ikastaroa. Dagoeneko ikasleak Cadwork programarekin lanean dabiltza.

15


ikasten

Taldeak

EGOIN ENPRESARA IRTEERA Urriak 14.an Ean izan gara, Egoin enpresan bisita egiten. Egoin enpresa, Ibarrangelu eta Ea artean dagoen Natxitua auzoan dago kokatua, Bizkaian. Zurezko eraikuntzetan eta eraikuntza mistoetan aitzindaria da estatu mailan. Egurrezko eraikuntzaren abangoardian duten posizioa hiru ardatz nagusitan oinarrituta dago: • Kohesio, esperientzia eta prestakuntza handiko taldea • Teknologia aurreratua • Moldagarritasuna Zurezko egiturekin lan egiten dute, batez ere, Moduluzko eraikuntza, Egitura Arina, Egitura Astuna eta Kontra laminatuzko (CLT) egiturak dira erabiltzen dituzten teknika nagusiak. Hauetaz gain Eskailerak, Zoruak eta Zurezko Egiturekin zerikusia duen guztiarekin lan egiten dute. Hauek dira beraien lanetako batzuk:

Lehenik diseinu instalazioak ikusi ditugu eta bertan nola lan egiten duten azaldu digute. 2. mailako ikasleek, beraiek klasean erabiltzen duten diseinu programarekin enpresan nola lan egiten den ikusi dute. Ondoren, fabrikazio gunera joan gera eta bertan zura lantzeko makinak lanean ikusi ditugu eta egurra ZKM (CNC) bidez nola mekanizatzen duten.

Diseinatu eta mekanizatu ondoren muntaketa nabea eta biltegia ikusi ditugu. Bertan moduluak prestatzen dituzte ondoren kamioietan eraman eta obran muntatzeko. Horrela, fabrikazio-muntaia epea oso txikia izatea lortzen da, eraikuntza "tradizionalean" baino epe dezente motzagoak lortuz. Zurezko eraikuntzak fabrikatzeko prozesu guztia ikusi dugu; Cadwork programarekin diseinatu, Ondoren ZKM.an mekanizatu eta instalatzea ahalbideratzen duen prozesu osoa. Oso interesgarria izan da bisita hau, Urola Ikastolan erakusten diren Zur eta Altzarigintzako bi zikloekin zerikusi handia baitu enpresa honek, "Arotzeria eta altzarigin­ tza" eta "Instalazioa eta altzari hornikuntza" zikloak hain zuzen ere. Bertan guk erabiltzen ditugun Cad/Cam programak erabiltzen dira, bai diseinuan eta baita fabrikazioan ere.

16


ikasten

Taldeak IKASLEEN LANAK

Ikasturte honetan 2. Mailako ikasleak Instalazio eta Altzari- Hornikuntza Zikloa bukatuko dute, ondoren Lan Praktikak (FCTak) egitera joango dira. Ikasleekin lan eta lan gabiltza: Ateak, gela berria, Biltegia… instalazioa

Teilatu Prototipoa!!!

IRAKASLEEN FORMAZIO TEKNIKOA o Irailean: Cadwork programari buruz ikastaro aurreratua jaso dugu. Egurrezko eraikuntzak diseinatzeko balio duena. o Azaroan: Zurezko estalkien diseinua eta tailua ikastaroa jasoko dugu. Egurrezko estalkia diseinatu eta gure tailerrean fabrikatuko ditugu.

IRAURGI BERRITZEN (Urola Erdiko Garapen Agentzia), ENPRESEKIN, CLUSTER HABIC… HARREMANETAN Gizartearen beharrak ezagutzeko eta eguneratuta aritzeko

LAN-POLTSA ZERBITZUA ESKAINTZEN DUGU Ikasturte honetan langile eske enpresen eskaerak izan ditugu.

INFORMAZIO GEHIAGO NAHI IZANEZ GERO - Telefonoa: 943-852174 sakatu eta Zur eta Altzarigintza Mintegiagatik galdetu. - Blogg-a: urolaegurra@blogspot.com - E-mail: urolaegurra@gmail.com

17


ikasten

Taldeak

LANBIDE HEZIKETA DUALA Urola Ikastola Lan-merkatuaren premiei erantzun zorrotzagoa eman nahian, Euskadiko Lanbide-Heziketa DUALAk asmo argia dauka: ikasleen prestakuntza-prozesua hobetu, lanbide-heziketako zentroak eta enpresak elkarren artean lankidetzan jarriz. Gaur egun, Euskadiko enpresa asko dabiltza Lanbide-Heziketa DUALAren eredu berrian lanean, eta horri esker, aukera daukate eskolan jasotzen duten Lanbide-Heziketa profesionala benetako lan inguruetara eramateko. Izan ere, enpresak lehiakorrak izango badira, ezinbestekoa dute lanean ondo hasteko behar diren gaitasun eta abildade per­tsonalak nahiz profesionalak dituzten langileak eskura edukitzea. Prestakuntza modu hau ezartzen asmatuz gero, zalantzarik gabe, gure ikasleek prestakun­ tza hobea izango dute, eta gure herrian emankortasuna eta enplegua hobeak izango dira.

ZER DA? Tarteka enpresan eta tarteka prestakuntza zentroan ikasteko aukera ematen duen Lanbide-Heziketa.

HELBURUAK - Gazteei Lanbide Heziketako titulua eskuratzeko aukera ematea, prestakuntza-zentroaren eta enpresaren artean lantzen den ikasketaprozesua amaitu ostean. - Enpresaren eguneroko funtzionamendua ezagutu, eta lanbidea ondo betetzeko jakintza, trebezia eta abildadeak eskuratzea.

LANBIDE HEZIKETAKO ZENTROEK ANTOLATUTAKO LANBIDE-HEZIKETA BERRIA • Enpresaren eta zentroaren arteko ikasketa-prozesua da. • Prestakuntza-proiektua enpresa, ikasle eta prestakuntza-zentroaren arteko akordioa sinatuta taxutzen da. • Teknikari edo Goi-teknikari titulua eskuratzeko bidea da. • Ikasleen jarraipena egiten du, banan-banan. • Lanbide-heziketako zentro berritzaileak sortzen ditu.

IKASTETXEKO ETA ENPRESAKO PRESTAKUNTZAREN EGITURA Orokorrean, prestakuntza-zikloaren lehenengo kurtsoa ikastetxean bertan ematen da eta bigarrengoa, berriz, txandaka; ikastetxean ba­tzuetan eta enpresan besteetan. Prestakuntza-programa lanbide-heziketako zentroak diseinatuko du, enpresarekin hitz eginda.

18


ikasten

Taldeak SEKTOREKO ENPRESEKIN LANKIDETZAN Prestakuntza eta ikasketa burutzeko kontratua sinatzen da, eta horretan oinarritzen da lana. Ikasleek lantokian egin beharko duten lana oso lotuta egongo da prestakuntza-zikloan landutako profil profesionalarekin. Tutoretza elkarrekin eramango dute zentroak eta enpresak, prestakun­ tzaren bidean ikasleei lagun egiteko beti.

ONURA ASKO DITUEN KALITATEZKO LANBIDE-HEZIKETA • Enpresak behar dituen gaitasunak garatzen ditu. • Gazteak lanean hasteko bide oso egokia da.(soldatarekin) • Kalitate oneko enpleguak ekartzen ditu. • Gazte-jendea azkarrago hasten da lan-merkatuan. • Ikasketen eta enpleguaren arteko lotura begi-bistan jartzen du. • Prestakuntza-zentroaren eta enpresaren arteko harremana sendotzen du. • Belaunaldi-segida ziurtatzen du. 2014-2015 ikasturtean, Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHIko bederatzi ikaslek parte hartu zuten Heziketa Dualean(bost mekanikakoak eta 4 al­ tzarigintzakoak) eta lanean jarraitzen dute. Aurten, 2015-2016 ikasturtean, zortzi ikasle hari dira Lanbide Heziketa Duala egiten, lau altzarigintzakoak, hiru mekanikakoak, eta bat administraritzakoa.

BIDELAGUNA PROGRAMA Karmelo Etxegarai ikastola

“Bidelaguna” programa aurkeztera gatozkizue. Gure ikastolak duen helburuetako bat ikastolaren antolakuntza eta funtzionamendua hobetzea da, horretarako talde lana, berdintasuna, hezkidetza eta bizikidetza bultzatzen ditugu, ikasle guztiei aukerak emanez. Ikasle bakoitza berezi eta bakar egiten duten ezaugarriak errespetatuz, guztiak gaitasunetan trebatzea dugu xede. Bide horretan aurrera egiteko makulu bat izatera dator honako programa. Aldapa malkartsuegi delakoan inork amore eman ez dezan. NORK BABESTURIK: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Berriztatzeko Departamentua. NORENTZAT: 3. zikloko ikasleak (Tutore eta arduradunek zehaztuta). Berariazko beharrak dituzten ikasleentzat. ZER: Ordubeteko laguntza saioak eguerditan, 4 egunetan (eskola orduetatik kanpo) hezitzaile baten eskutik. EDUKIA: Oinarrizko gaitasunen garapena hobetzea, irakurketa, gai instrumentalak, agendaren erabilera, lanaren antolaketa eta ikaste ohiturak barneratzea. HELBURUA: Ikasleek euren gaitasunekiko espektatibak handitzea, baita eskola-arrakastarako indizeak hobetzea, beti ere familiekin elkarlanean. Pausoz-pauso, eskuz-esku…

19


ikasten

Taldeak

UDAZKENA IRITSI DA Xabier Munibe ikastola HOSTOAK BILTZERA JOAN GARA

PANPINAK POLITAK GELDITU DIRA

ESKULAN POLITAK EGIN DITUGU

XABIER MUNIBE LH1

MOTXILA IBILTARIA

Xabier Munibe ikastola

4 urtekook motxila ibiltariarekin hasi gara, hizkuntza komunikazio gaitasuna lantzeko asmotan. Haur bakoitzak bere­ tzat esanguratsuak diren 3 objetu eta familiako argazki, irudi, marrazki… ekarriko ditu gelara eta bertan bere gelakideei azaldu, zergatik aukeratu dituen.

1915ean ERAIKIA 20


ikasten

Taldeak

LH4. MAILA AZPEITIKO ANTZERKI TOPAKETETAN Xabier Munibe ikastola

Xabier Munibe Ikastolako LH4 mailako ikasleok, azaroaren bederatzian Azpeitira joan ginen antzerkia ikustera. Amezketako Zumadi Herri Ikastetxeko ikasleak izan genituen eta lau ikuskizun politak eskaini zizkiguten. ”Lau Teilatu” kantagintza, “Bost sagu bihurri musika jotzen” ipuin musikatua, “Miel handi” Altzoko erraldoiaren pasadizoa, eta “Mattin Motela” Sakanako pertsonai baten pasadizoa. Ikastetxe ugari elkartu ginen bertan eta ikuskizun polita izan genuen. Aldizkari honetatik zoriondu nahi ditugu Amezketako Zumadi ikastetxeko ikasleak, pasatu arazi ziguten momentu atseginagatik. Beraz zorionak eta mila esker. Jarrai horrela.

21


ikasten

Taldeak

Eskolaz kanpoko ekintzetako

ARDURADUNAK

Xabier Munibe

Mekanografia LH 5-6. maila LEIRE LETAMENDIA

Bertso eskola LH1etik 6. maila arte ENERITZ ARTETXE

Dantza HH – LH MIREIA ARRIZABALAGA eta LEIRE ARRIZABALAGA

Ikaskirol LH3. mailatik aurrera SARA ARIÑO

Antzerkia HHtik hasi eta LH6. maila arte JOSUNE GARMENDIA, IDOIA AGINAGALDE, MIREN ELORZA, XABIER BARKERO

22


ikasten

Taldeak Karmelo Etxegarai

Marrazkia eta Sormen tailerra L.H. IBAN IZAGIRRE

Dantza Modernoa eta Musikala L.H. JENNY CALERO

Marrazkia H.H. MAIALEN AZKUE

Antzerki eta Mozorro tailerra L.H. STEISY CALERO

23

Zirkoa eta Malabarak H.H. eta L.H EKAIN IBARGUREN

Euskal Dantza H.H. ANA ALBERDI eta MIKEL SUBINAS


ikasten

Taldeak

AHOZKOTASUNA eta BERTSOLARITZA proiektua DBH 1. mailan ”GU ERE BERTSOTAN” lemapean

Xabier Munibe ikastola BHI

Euskara arloaren osagarria da “Gu ere bertsotan” egitasmoa, besteak beste, arlo horretan lantzen diren testu moten lanketarako baliabideak eskaintzen dituelako. 1.maila: Gipuzkoako bertsozale elkarteak eta Azkoitiko Udalak elkarlanean martxan jarritako proiektua, eta azken horren diru laguntzaz bideratua. Gure kasuan 1.DBHko ikasleei zuzendua, 64ko kopurua aurtengoan. Lanketarako Bertsozale Elkarteak hamabostean behin irakasle bat bidaltzen du eta aurten ere Jokin Uranga itzuli zaigu. Beste hamabostaldian ikastolako Euskara arloko irakaslea den Ixabel Jauregiren esku dago bertso jorraketa. Programaren helburua gelako ikasle guztiak Euskara arloan eta betiere berorren osagarri, modu ludikoan, irakasle trebatu batekin gure ahozkotasunaren tradizioa eta bertsolaritzaren mundua ezagutzea. Bide batez, jendaurreko saioetan trebatzea, gelan nahiz gelaz kanpo, bertsoa ulertuz eta gozatzera iritsiz. Horretarako Zaharren egoitzara, Errezilgo Herri eskolara, Lehen Hezkuntzako geletara, Baztartxo aretora… joango dira. Lexikoa aberasteko, esamoldeak ezagutzeko, arrazoiak garatzeko ere... oso baliagarria da bertso lanketa. Ikasturteko emaitzak ikusteko eta bertsolaritzaz zer dakiten ikusteko Euskal Herri osoko DBH etapara zuzendutako txapelketa dugu, aurtengo ikasturtean Xabier Munibe Ikastolaren XXV. bertso paper lehiaketa eta horren sari banaketa jaialdia. Bertan 1. mailakoak dira saridunen aurkezle eta gai jartzaile bukaeran.

HELBURUAK A) Bertsogintza bitarteko delarik, hau da, eskola kurrikulumean bertsolaritza ezarriz, ikasleen euskararen erabilpen maila eta kalitatea handitzea Adierazleak • Ikasleak bertso bat idazteko gauza izatea • Ikasleak bat-bateko piezak osatzeko gai izatea • Ikasleak, hasieran laguntzarekin egingo duten jarduera pixkanaka jarduera autonomo bilakatzea, bertsoak egiteko prozedurazko edukiak barneratuz eta aplikatuz • Komunikazio funtzio eta egoera ezberdinetako bertsogintza lantzea: kontaketa, eskea, zirikatzea, barre eginaraztea…

Lantzen diren EDUKIAK Eskola ordutan landuko diren edukiak honako hauek dira: Kontzeptuak • Garai bateko eta gaur egungo bertsolariak eta bertsogintzaren fenomenoa • Bertsogintzaren ezaugarri orokorrak: - Doinua eta neurria - Puntuak eta oinak - Errimatzeko arauak

24


ikasten

Taldeak • Idatzizko eta bat-bateko bertsogintza • Bertsoaren funtzio komunikatzailea • Irudimenaren eta sormenaren aukerak Prozedurak • Bertsoak egiteko teknika - Atzekoz aurrera - Oinetatik abiatuz puntuak atera - Hasera emanda bertsoa osatu • Ideien antolaketa: bertsoaren barne egituraketa • Doinu eta neurriaren bateratasuna • Bertsoaren azterketa • Ideien tolestea eta garapena, aukera aniztasuna • Kantaera eta gorputz espresioa • Memorizazioa Jarrerak • Komunikazioaren aldeko jarrera, entzuten ikasi, txanda errespetatu… • Norbere sorkuntzarako interesa, besteena ere baloratuz. • Gelakideen aurrean adierazteko pausoa eman, deshinibitu • Norbere aukera eta lorpenen balorazioa eta autoestima • Talde lana eta jarrera parte hartzailea, lehiakortasuna eta nabarmendu nahia baztertuz. • Euskaraz hitz egitearen aldeko jarrera positiboa, hizkun­ tzaz gozatuz.

SORTZEN DIREN EKOIZPENAK: Bertso postala, bertso komikia, bertso metarako sorta, ipuin klasikoak bertsotan, Euskara eguneko jaialdirako bertsoak, asmakizunak, herriaren aurrean Baztartxon egiten den jaialdirako proiektua…

25


ikasten

Taldeak

Irailaren 18an musika gelan

BERTSO ESKOLARAKO MOTIBAZIO SAIOA,

IÑIGO IBAÑEZ eta ENERITZ ARTETXE bertsolariekin

Xabier Munibe ikastola

Hasieran Eneritz eta Iñigok bertso-eskolako beraien esperientzia pertsonala kontatu zieten: zein adinekin hasi ziren, egin izan dituzten ekintza osagarriak (eskolartekoak, lagunartekoak…). Ondoren, bertsoaren oinarrizko osagaiekin jolasak egin zituzten, beti ere, bertako ikasleen parte hartzea bultzatuz. Honakoak: • Doinua: Doinuaren garrantzia azaldu zieten, mezuarekin bat joan behar duela helaraziz, egoera bakoitzak doinu mota bat eskatzen duela… Bakoitzak bertso bat abestu zuen bi doinu ezberdinetan eta ikasleei galdetu zieten, zein den beraien ustez egokiena eta zergatik. • Ideia-arrazoiak: Bi ikasle atera zituzten eta gai bat proposatuko zieten. Egoera bat bi paper desberdinekin eta bakoitzak bere arrazoiak eman behar zituen. Ondoren bertsolariek beraien arrazoiak bertsotan jarri zituzten. GAIA: Puenting egiteko plana egin duzue lagun artean. Iritsi zarete salto egingo duzuen zubira eta soka lotzen ari zarete. Bat seguru eta gogoz dago, besteak zalantzak ditu. • Errima-oinak: Sei ikasle atera ondoren, errima katearen jolasa egingo dugu. Azken hau baloiarekin ere egin zen. Bertso-eskolako ikasleei beraien lagunak animatzeko eskatu zitzaien eta klaseetan zer egiten zuten azaltzeko. Baita ikasturtean zehar egiten diren bertso saioak aipatu ziren, hala nola, Zaharren egoitzan eta Errezilgo San Martin eskolara egindako bixitaldietan. Horixe laburbilduz aurtengo motibazio saioak emandakoa. Gaineratu, Lehen Hezkuntzan, ordutegiaren egokitasuna baliatuz, hamar ikaslek eman dutela izena, DBHn,berriz, hiruk. Astearteroko zitan, Floreaga ikastetxeko beste hiru ikaslerekin biltzen dira. Txikienak 18:15etik 19:15era eta besteak 17:15etik 18:15era.

26


ikasten

Taldeak

AGENDA 21 XABIER MUNIBE IKASTOLA BHI Ikasturtea hastez bat, Agenda 21eko arduradunok, azken urteetako urrats bera jarraituz, talde sustatzailea osatu genuen, eta abiadura politean, martxan dugu dagoeneko. Horra hor, batzorkideak AG21 TXOKOaren aurrean.

BADMINTONEAN JO TA FUEGO Azaroaren erdialdean Badmintoneko Federazioko monitore eta arduraduna den Gorka izan genuen gurekin. Berak DBH -1 eta DBH-4 ko ikasleoi, besteak beste, Badmintona zer den, nola jolasten den, teknika zenbait eta jarraitu beharreko arau mordoxka erakutsi zizkigun. Ederki asko pasa genuen, nahiz eta batzuoi sakea ateratzea ondotxo kostatu. Jokoaren nondik norakoak ezagutzeko parada izan, izan genuen, eta orain, profesionaltasuneranzko bidea jorratu nahi izanez gero, jakin badakigu, praktikatzen jarraitzea dela bide bakarra.

27


ikasten

Artikuluak

UROLAKO IKASLEAK EUSKO JAURLARITZAKO

ELOS WORLD CAFÉN

buruz? “Europa amets” antzekorik badago? Beste herrialde batean bizitzea inoiz pentsatu al duzu? Uste al duzu Europan edo Europako herrialdeekin lan egingo duzula? Europako beste hiritar batekin familia osatuko zenuke? Nola ikusten dituzu Europa, Euskal Herria eta zu zeu horien barruan 25 urte barru?

Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHIko 2. Batxilergoko 4 ikaslek parte hartu zuten Lakuako Eusko Jaurlaritzaren eraikinean egin zen hirugarren Elos World Cafén. Aniturri BHI (Agurain), Antigua-Luberri (Donostia),Botikazar BHI (Bilbo) eta Ekialdea BHI (Gasteiz) ikastetxeetako beste 16 ikaslerekin lau mahaitan banatu ziren eta, irakasle bat moderatzaile zutela, 15 minutuz Europako zenbait gaiez iritzia trukatu zuten. Mahai bakoitzean gai bat landu ondoren hurrengo mahaira pasatu ziren beste bat eztabaidatzeko. Lehenengo mahaia Europari buruzko gai orokorrak izan ziren mintzagai, bigarrengoan Europa Zure Bizitzan, hirugarrengoan “Europako balizko ametsa” eta laugarrengoan “Europa zure etorkizunean” Eztabaidak ingelesez izan ziren eta emaitzak aurkezpen batean geratuko dira jasota. Besteak beste, era honetako galderen inguruan eman zuten iritzia: Zer da Europar Batasuna zuretzat?, Europar Batasunean hartutako erabakiek ba al dute eraginik zugan? Guztiok europarrak gara? Guztiok berdinak gara? Zer pentsatzen duzu errefuxiatuei buruz eta beraien beharrei Europak emandako erantzunari

Gogotsu eztabaidatu ondoren eta Berrikuntza Pedagogikoaren zerbitzuko zuzendaritzaren ongietorria eta animoak jaso eta gero, mokadutxo baten inguruan elkartu ziren. Gero Eusko Jaurlaritzaren bulegoetatik buelta bat eman, argazkiak atera eta ikastolara itzuli ziren. Lakuan urriaren 22an egin zen Elos World Café saioaren emaitzen bideoa Elos Basque Country blogan ikus daiteke https://elosbasquecountry.wordpress.com/ edota esteka honetan: https://www.youtube.com/watch?v=mqVwICJxDh8.

28


ikasten

Artikuluak

Irailak 30-Urriak 1, ERASMUS+ bilera eta

EURO SCHOOL NET 2000 sarearen Urteroko Batzar Orokorra

Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHI Euro School Net 2000 sarekideok hainbat proiekturi ekin diogu 2000. urtetik hona. Holanda, Ingalaterra, Italia, Espainia, Alemania, Polonia, Estonia, Portugal, Rumania, Frantzia eta Finlandiako 17 ikastetxek osatzen dute sarea Euskal Herriko lau zentrorekin batera: Baionako Bernat Etxepare Lizeoa, Galdakaoko Eguzkibegi Ikastola, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Falkultatea, eta Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHI. Proiektuon helburu nagusia ikasleak Europan ikasi eta lan egiteko trebatzea da. Horretarako elkartrukeak eta ikastetxeen arteko garapenerako proiektuak landu izan ditugu maila pribatuan zein programa europarren barruan. 20152018 bitarteko ikasturteetarako Erasmus plus proiektu bat daukagu eskuartean orain: “How it is to live, study and work in a foreign EU country�. Proiektu hau gure ikasleekin garatzeko nondik norakoak finkatzeko eta Euro School Net 2000 sarearen Urteko Batzar Orokorra egiteko bildu ziren irailaren 30ean eta urriaren 1ean Azkoitiko Intsausti Jauregian Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHI-ra Europatik etorritako irakasleak eta Iraurgi Berritzenek antolakuntzan lagunduta, Urteko Batzar Orokorraren hasierako ekitaldian Azkoitiko alkatea Javier Zubizarreta izan genuen harrera egiten, Urola Ikastolako Alberto Izagirre zuzendariarekin batera.

Argazkian Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHIko Alberto Izagirre zuzendaria, Javier Zubizarreta alkatea, Jos van Eyk European School Net 2000 sarearen presidentea eta Rafa Stxz Muxika Proiektu Europarren Koordinatzailea ikastolan.

Ordezkari nederlandar, ingeles, estoniar, espainiar, finlandiar eta italiarrek geurekin ikastolan.

29


ikasten

Protagonistak

Urola Ikastola

IRAKASLE BERRIEN LEHEN INPRESIOA ETA BEREN GOMENDIOAK Izena ANABEL GARIKANO GOYA Zure ikasgaia/k Gizarte Nongoa zara? Nondik zatoz? Legorretakoa naiz eta Tolosan bizi naiz Urola Ikastolari buruzko lehen inpresioa Jende jatorra, bai ikasle baita irakasleak ere. Behin betikoa  Zure zaletasunak Behin behinekoa  Irakurtzea, zinema, ibiltzea, bidaiatzea, familiarekin egotea baita lagunekin ere. Gustuko liburuak Historiarekin zerikusia dutenak Gustuko musika R.E.M., Supertramp, Mark Knopfler, Rolling Stones... Gustuko filmak Siempre Alice, La llave de Sara, La ladrona de libros, Suit francesa...

Izena NAGORE ARAMENDI AGIRREGABIRIA Zure ikasgaia/k Gorputz Hezkuntza Nongoa zara? Nondik zatoz? Azkoitiarra Urola Ikastolari buruzko lehen inpresioa Irakasle zein ikasleen Behin betikoa  artean giro polita ikusi dut Behin behinekoa  eta gustora nago. Zure zaletasunak Igeri egitea eta irakurtzea Gustuko liburuak Juntos nada mas (Anna Gabalda), La casa de los espíritus (Isabel Allende)… Gustuko musika Mikel Laboa, Fito, Tracy Chapman… Gustuko filmak Loreak

Izena ITZIAR UNANUE UNANUE Zure ikasgaia/k Euskara Nongoa zara? Nondik zatoz? Zarauztartutako usurbildarra. Urola Ikastolari buruzko lehen inpresioa Gertukoa, goxoa eta lasaia! Zure zaletasunak Bertsolaritza, mendia, bizikleBehin betikoa  ta… Behin behinekoa  Gustuko liburuak Libreta horiko poemak (Pako Aristi), Kartzelako poemak (Joseba Sarrionandia) Gustuko musika Zea Mays, Ertzainak, Sabina, Mikel Laboa... momentuaren arabera! Gustuko filmak … bila nabil!

Izena IRATI AZKUE IRURETAGOIENA Zure ikasgaia/k Historia eta euskara Nongoa zara? Nondik zatoz? Zumaiarra. Zumaiatik Urola Ikastolari buruzko lehen inpresioa Haundia, euskalduna, lasaia Zure zaletasunak Mendia, musika,… Gustuko liburuak Katu jendea, Orbetarrak… Gustuko musika Esne beltza, Berri txarrak… Gustuko filmak El señor de los anillos

30

Behin betikoa  Behin behinekoa 


Protagonistak

ikasten

Izena IOHANA ZUBIZARRETA ARANBARRI Zure ikasgaia/k Finantza kudeaketa (Administraritzan), Prozesuak (Batx.) eta EIE (Egurra eta Mekanikan) Nongoa zara? Nondik zatoz? Azpeitian bizi den Azkoitiarra naiz Urola Ikastolari buruzko lehen Behin betikoa  inpresioa Behin behinekoa  Oso ona, denak laguntzeko beti prest. Giro jatorra. Zure zaletasunak Kirol pixka bat, familia eta lagunekin egotea… Ezer berezirik ez Gustuko liburuak Los pilares de la tierra; Dime quien soy. Gustuko musika Irratian jartzen dutena entzuten dut. Gustuko filmak El hombre que susurraba a los caballos; Lo imposible.

Izena OIHANA ASTOBIETA GANA Zure ikasgaia/k Euskara Nongoa zara? Nondik zatoz? Loiukoa Urola Ikastolari buruzko lehen inpresioa Zelango jende euskaldun eta jatorra! Zure zaletasunak Behin betikoa  Musika, dantza, antzerkia Behin behinekoa  eta lagunekin egotea. Gustuko liburuak Bilbao-New York-Bilbao eta, zelan ez, Kutsidazu bidea, Ixabel. Gustuko musika Denetarik apur bat, euskalduna batez ere, lehengoa zein oraingoa: Benito, Oskorri, Niko Etxart, Gozategi, Betagarri, Fermin Muguruza, Mikel Urdangarin, Gatibu, Esne beltza, Hesian, Kherau Gustuko filmak Gustukoen dudana Braveheart, mila aldiz ikusi dut.

Izena AMAIA IRAUNDEGI AGIRREZABAL Zure ikasgaia/k Lanerako prestakuntza eta orientabidea Nongoa zara? Nondik zatoz? Azkoitikoa naiz eta bertan bizi naiz. Urola Ikastolari buruzko lehen inpresioa Urola Ikastolari buruzko lehen Behin betikoa  inpresioa: Ona izan zen, bertako Behin behinekoa  irakasle asko nire irakasleak izanak dira eta familiaritate hori eskertzen da. Zure zaletasunak Irakurtzea, kirola egitea ahal dudanean, musika entzutea… Gustuko liburuak Liburu desberdinak irakurtzen ditut, aipatzekoa 16 urterekin irakurri nuena, El señor de los anillos. Asko gustatu zitzaidan eta nire imajinazioa erabat piztu zidan. Orain zerbait aporta­tzen didan liburuak irakurtzen ditut. Gustuko musika Danetik, egunan arabera horrelako musika entzuten dut. Gustuko filmak Intrigazkoak asko gustatzen zaizkit. Eta filma bat aipatzekotan, intrigazkoa ez izan arren, La vida es bella.

Izena NEKANE AGIRRE ARAMENDI Zure ikasgaia/k Goi mailako fabrikazio mekanikoan: Prozesuen definizioa. Produktuen egiaztapena. Nongoa zara? Nondik zatoz? Zumaian bizi naiz baina Azpeitiarra naiz izatez. Behin betikoa  Urola Ikastolari buruzko Behin behinekoa  lehen inpresioa Oso ona. Jende jatorra, bai ikasle eta irakasleak. Zure zaletasunak Antzerkia, kirola, argazkilaritza,… Gustuko liburuak Lucia Etxebarriarenak Amor, curiosidad, prozac y dudas, De todo lo visible y lo invisible,… Gustuko musika Momentuaren arabera denetik entzutea gustatzen zait. Gustuko filmak Hauek ere momentuaren arabera. Orokorrean thriller-ak gustatzen zaizkit

31


ikasten

Protagonistak

Izena KEMEN LERTXUNDI Zure ikasgaia/k Orientatzailea Nongoa zara? Nondik zatoz? Ondarrutarra naiz eta han bizi ere. Urola Ikastolari buruzko lehen inpresioa Zentro handia laguntzeko jende askorekin Behin betikoa  Gustuko liburuak Behin behinekoa  Aspaldi honetan, biografiekin eta azken hamarkadako musika munduko gertakizunen inguruko liburuekin nabil. Gustuko musika 60-70 hamarkadetako musika maite dut, betiko autore handiak: Dylan, Neil young eta garaiko taldeak Pink Floyd kasuko. Gustuko filmak Nire gustukoenak ez dakit, baina badakit lehen minutuan zer gertatuko den dakizun pelikula horiek behintzat ez ditudala bat ere gogoko.

Izena OLATZ PEREZ NAVA Zure ikasgaia/k Etika, Filosofia… Nongoa zara? Nondik zatoz? Irungoa, Hendaiatik Urola Ikastolari buruzko lehen inpresioa Lekutan dago!!! Zure zaletasunak Eztabaida interesgrriak, kon­ tzertuak, leku berriak ezagutu, Behin betikoa  ibili, igeri, dantza, antzerkia, Behin behinekoa  moda, gastronomia, komikia, artea orohar Gustuko liburuak Julio Cortazaren Rayuela, Mari Luz Estebanen Crítica del pensamiento amoroso, F. Lenoirren Les metamorpfoses de Dieu, Maus eta beste nobela grafikoak… Gustuko musika Denetatik. Jazz. Soul, Rock, garage, Hip Hop, Musika elektronikoa; Björk, Money for Rope, Hinds, Ibery, Reptile Youth, Nick Cave, Juìter Jon, Belako, Akauzazte… Gustuko filmak Chirinoren Bidaia, Melancholia Iñarritu zuzendariarenak…

Izena CRISTINA PINEDO Zure ikasgaia/k Kalitatearen kudeaketa, laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen babesa. Nongoa zara? Nondik zatoz? Zarauztarra naiz, baina Lasarten bizi naiz. Urola Ikastolari buruzko Behin betikoa  lehen inpresioa Behin behinekoa  Jende jatorra eta giro euskalduna Zure zaletasunak Dantza eta batukada (DINBI BANDA batukadako kide) Gustuko liburuak Camilla Lackberg-an liburuak oso gustoko ditut. Gustuko musika Denetik. Momentu bakoitzak eskatzen duena entzuten dut. Gustuko filmak El diario de Noa, El efecto mariposa, Grease...

Izena NURIA SEBRANGO ELORDI Zure ikasgaia/k Ingelesa Nongoa zara? Nondik zatoz? Markina-Xemeindarra naiz eta bertatik nator. Urola Ikastolari buruzko lehen inpresioa Ona: giro atsegina eta eraikin dotorea. Ikastetxean Behin betikoa  hainbeste hika entzuteak Behin behinekoa  harritu egin ninduen hasieran. Zure zaletasunak Musika, natura, zinema… Gustuko liburuak Bernardo Atxagaren Obabakoak. Orain Toti Martinez de Lezearen Itahisa dut esku artean. Gustuko musika Trikitixa, musika komertziala, rocka... Gustuko filmak Quédate a mi lado, Lo imposible.

32


Protagonistak

ikasten

Izena ARANTXA UNANUE BAÑOS Zure ikasgaia/k Ingelesa Nongoa zara? Nondik zatoz? Azkoittiarra naiz. Urola Ikastolari buruzko lehen inpresioa Lankideek oso harrera ona Behin betikoa  egin didate. Behin behinekoa  Zure zaletasunak Mendira joatea eta irakurtzea Gustuko liburuak Misteriozkoak normalean, baina orain biografia bat irakurtzen ari naiz. Gustuko musika Asko. The Killers taldearen kontzertu bat gustura ikusiko nuke. Gustuko filmak Beldurrezkoak izan ezik, beste genero guztiak gusta­ tzen zaizkit.

Izena IDOIA ALEGRIA TXAKARTEGI Zure ikasgaia/k Teknologia eta Biologia-Geologia Nongoa zara? Nondik zatoz? Ondarrutarra, Ondarrutik nator Urola Ikastolari buruzko lehen inpresioa Ona Behin betikoa  Zure zaletasunak Behin behinekoa  Lagunekin batzea, sosiedadean egiten ditugun bazkari afariak… kafe bat hartzea.. hondartzara joatea... Gustuko liburuak Bilbao-New York-Bilbao, Kirmen Uriberen liburua, irakurri gabe nuen eta Ondarrutarra izanik orain dela gutxi irakurri dut eta asko gustatu zitzaidan. Gustuko musika Doctor Deseo, Benito Lertxundi, Gatibu, Lor, Kaos etiliko... Gustuko filmak Saw, orokorrean sustoko pelikulak eta intrigazkoak gustatzen zaizkit. Aspaldian serieak gehiago ikusten ditut adibidez Prison Break, asko gustatu zitzaidan.

Izena MIREN GARCIA LARTITEGI Zure ikasgaia/k Gizarte Nongoa zara? Nondik zatoz? Markinakoa naiz eta iaz Kanpezun egon nintzen irakasle lanetan. Urola Ikastolari buruzko lehen inpresioa Behin betikoa  Hasieran oso institutu handia Behin behinekoa  iruditu zitzaidan, orain ohitu naiz eta inpresioa oso ona da, ikastetxe jatorra dirudi. Zure zaletasunak Mendian ibiltzea, lagunekin ateratzea… ezer berezirik ez. Gustuko liburuak Azkenaldian ez dut eleberri askorik irakurri, baina oso gustora irakurritako azkenak Almudena Grandesen trilogiakoak eta Gioconda Belliren El pais de las mujeres izan dira. Gustuko musika Denetarik entzuten dut batez ere irratiz kotxeko bidaian eta azkenaldian Anari, Berri Txarrak, Willis Drumond, Vetusta Morla, Arcade Fire… ere gustora entzuten ditut. Gustuko filmak Denetatik, ezer berezirik ez.

Izena M. CÁNDIDA TOMÉ Zure ikasgaia/k Gaztelania Nongoa zara? Nondik zatoz? Zarautzkoa naiz. Urola Ikastolari buruzko lehen inpresioa Oso ikastetxe handia iruditu zitzaidan hasieran, baina ari Behin betikoa  naiz ohitura hartzen. Behin behinekoa  Zure zaletasunak Irakurtzea asko gustatzen zait, baita ibiltzea ere… baina ez aldapak igotzea. Gustuko liburuak Ia denetik irakurtzen dut, baina azken aldietan irakurri ditudan liburuen artean asko Jesus Carrascoren Intemperie asko gustatu zait. Oso liburu polita nahiz eta gogorra samar izan. Gustuko musika Nahiko zahartuta geratu naiz gai honetan. Orain talde edo abeslari klasikoak bihurtu direnak gustatzen zaizkit: Queen, The Cure… Modernoagoak: Cold play. Gustuko filmak Istorio bat kontatzen dituzten filmek gustazten zaizkit, ez gerrak edo biolentzia (edozein motakoa) agertzen dutenek. Adibidez, oso gustora ikusi nuen El cuerno de la abundancia ipuin bat bezalako kubatar pelikula bat.

33


ikasten

Protagonistak Izena JULEN ARAMBURU AZCOITIA Zure ikasgaia/k Gorputz hezkuntza Nongoa zara? Nondik zatoz? Azkoitia Urola Ikastolari buruzko lehen inpresioa Ona, bai ikasle ta irakasle aldeBehin betikoa  tik. Giro polita. Behin behinekoa  Zure zaletasunak Kirola bai praktikatzeko eta bai ikusteko. Gustuko liburuak Los pilares de la Tierra, Bilbao-New York-Bilbao, Futbol Camino al exito… Gustuko musika Berri Txarrak, Mikel Urdangarin, Kometa… Gustuko filmak Seven, Resacon en Las Vegas, El niño del pijama de rayas...

Izena ISABEL OTAÑO AGUIRRE Zure ikasgaia/k Frantsesa eta Gaztelania Nongoa zara? Nondik zatoz? Villabonakoa naiz eta Villabonatik nator. Urola Ikastolari buruzko lehen inpresioa Behin betikoa  Oso jende jatorra eta giro ona Behin behinekoa  Zure zaletasunak Zinema, antzerkia eta igeri egitea Gustuko liburuak Los pilares de la tierra (Ken Follet), White Teeth (Zadie Smith) eta 1984 (Gerorge Orwell) Gustuko musika Xabier Lete, Benito Lertxundi, Queen, Simon & Garfunkel, Leonard Cohen Gustuko filmak Intocable, Doctor Zhivago, Un funeral de muerte.

Izena ELENA PÉREZ PÉREZ Zure ikasgaia/k Musika, Lengua eta Alternatiba Nongoa zara? Nondik zatoz? Ermukoa. Ermutik. Urola Ikastolari buruzko lehen inpresioa Handia, eta hasieran gauza larregi. Hain handia izanda musika gela eder bat espero nuen, zentzu hortan desengainatuta apur bat.

Zure zaletasunak Zinea, pasiatzea, musika, irakurtzea Gustuko liburuak Eleberria eta poesia. Gustuko musika Orokorrean musika landu guztia (klasikoa), folk, pop, rock....denetarik klasikoa bereziki. Gustuko filmak Denetarik, zienzia-fikziozkoak izan ezik.

34

Behin betikoa  Behin behinekoa 


ikasten

Protagonistak

Urola Ikastola - Azpeitia

IBAI GARBIKETA Aurreko ekainean eguraldi txarra dela eta egin ez zen Urola ibaiaren garbiketa, irailaren 11ean egin da. Garbiketa Azpeitiko udalak antolatzen du eta azpeitiko ikastetxetako ikasleek eta Baigerako boluntarioek egin dute goizeko 9etan hasita 11:30ak arte. Oso eguraldi ona izan genuen, zaborra asko bildu genuen eta erretratuak atera. Bukatzeko denontzat tortila eta txorizo pintxoak izan genituen eta gustora eta blai eginda etxera jtzuli ginen.

35


ikasten

Protagonistak

IKASI ETA LAN

UROLA IKASTOLA

Gure ikasle gutxi batzuk, ikasketekin batera, zenbait ordu lanean jarduten dute. Hauei guztiei, galdeketa bat pasa zaie eta erantzun dutenen emaitza hemen doakizue. Izen/deiturak ANE ORBEGOZO Zer ari zara ikasten? Batxilergoko 2. mailako ikaslea naiz. Zer lan egin duzu udan? Surfeko ikastaroak ematen aritu naiz 5-14 urte bitarteko umeei. Zer da gehien gustatu zaizuna edo interesgarriena iruditu zaizuna lan horretan? Adin guztietako eta gaitasun ezberdinetako jendearekin lan egiten ikasi dut, bai umeekin eta bai ni baino helduagoko jendearekin, asko gustatzen zaidan kirol baten inguruan eta naturarekin harreman zuzenean. Aipa al dezakezu eskolan landutako eduki edo jarreretatik lan horretarako ondo etorri zaizun bat edo beste? Taldelana oso garrantzitsua izan da, nirekin batera lanean ibili direnekin gauza ezberdinak adostu eta burutzeko. Eskolan askotan gertatzen zaigun beste bat, egindako akatsak onartu eta berriz horietan ez erortzen saiatzea izan da.

Izen/deiturak IBAN GARCIA AZPIAZU Zer ari zara ikasten? Batxilergo humanistikoa 1. maila Zer lan egin duzu udan? Bai udan eta bai ikasturtean zehar, “Youtuber” modura egiten dut “lan” (lana dei­ tzea badago...) “Youtuber” izatea YouTube izeneko portal digitalera bideoak igotzeari esaten zaio. Hasieran arraroa dirudi, baina ondoren mundu hori ezagutzean oso interesgarria da, zure sormena eta irudimenarentzat erakusleiho moduko bat delako. Gainera, denborarekin jarraitzaileak lortzen joan ahala, beraiek egiten duzun lana eskertzen dizute iruzkinekin, argazkiekin... Benetan aberasgarria da. Eta, nola lor­tzen dudan dirua lan arraro honetatik? Oso erraza da, publizitateari esker. Bideo bat hasi baina lehenago oso ohikoa da publizitate kanpaina bat hastea. Ba horri esker “youtuberrok” dirua lor dezakegu eta gure hobbie-a den hori lan bihur dezakegu. Hori bai, esan beharra dago diru kopuru on bat lortzeko izugarrizko kopuruak eduki beharra dagoela, nire kasuan, 30.000 harpidetza inguru ditut eta ez pentsa diru asko ateratzen dudanik hortik. Baina beti dago ongi gustatzen zaizun horretatik diru pixka bat lortzea. Gainera, lan honi esker telebistan agertzea ere lortu dut. Oso baliagarria ari zait egiten etorkizunerako bideak irekitzerako orduan. Zer da gehien gustatu zaizuna edo interesgarriena iruditu zaizuna lan horretan? Gehien gustatzen zaidana, inongo zalantzarik gabe, ikusleengandik eta jarraitzaileengandik jasotzen dudan “berotasuna” da. Asko eskertzekoak dira jendearen iruzkinak, edo kalean ikustean argazki bat eskatzea... Azken finean,lan bat egiten, orduak eta orduak pasa ondoren, inork ez bazaitu ikusten eta inork ez badizu eskertzen, zertarako egin? Ni neu hainbat urte egon nintzen jarraitzaileen partetik ingongo “bizitasunik” jaso gabe, baina denborarekin dena denez posible, orain oso arro nago honek eman dizkidan fruituekin. Aipa al dezakezu eskolan landutako eduki edo jarreretatik lan horretarako ondo etorri zaizun bat edo beste? Nire kasuan, betidanik eduki dut kamararen aurrean edo jendearen aurrean hitz egiteko sen hori, baina eskolako ahozkoek edo aurkezpenek asko lagundu didate jendearen aurrean lotsa gutxiago edukitzeko orduan. Eta badakit etorkizunerako ere asko balioko didatela. Hori horrela izanik, aurkezpena bat egiteko eskatzen digutenean, disfruta dezagun!

36


ikasten

Protagonistak Izen/deiturak ANE AIZPURU ZUBELZU Zer ari zara ikasten? 2. Batxillergoko ikasketak burutzen ari naiz. Zer lan egin duzu udan? Udan ume bat zaindu dut. Zer da gehien gustatu zaizuna edo interesgarriena iruditu zaizuna lan horretan? Niri pertsonalki umeak asko gustatzen zaizkit, hori dela eta, gehien gustatu zaidana, umeak nirekiko adierazitako afektua izan da. Aipa al dezakezu eskolan landutako eduki edo jarreretatik lan horretarako ondo etorri zaizun bat edo beste? Egia esan, eskolan landutako materiaren beharrik ez dago lan hori burutzeko, baina landutako jarreraren batekin lotu beharko banu, erantzukizun handia dela esango nuke.

Izen/deiturak ENEKO OSA MARTIN Zer ari zara ikasten? Administraritza eta finan­ tzak Goi mailako zikloa. Zer lan egin duzu udan? Uda honetan Belgikan boluntario moduan jardun dut lanean 6 astetan. Zerbitzari bezala ere egin dut lan Otarre jatetxean. Zer da gehien gustatu zaizuna edo interesgarriena iruditu zaizuna lan horretan? Atzerriko lanean, egiten ditugun lagun berriak, eta ingelera praktikatzea esango nuke. Bestean aldiz, barra barruko saltsa! Aipa al dezakezu eskolan landutako eduki edo jarreretatik lan horretarako ondo etorri zaizun bat edo beste? Ez.

Izen/deiturak JON ZABARTE HERNANDEZ Zer ari zara ikasten? Urola ikastolan 2.batxilergoa egiten ari naiz. Zer lan egin duzu udan? Udaran, goizetan nire aitaren enpresan egin nuen lan aste batzuez. Gauza desberdinak egin nituen, garbiketa, muntaia, inbentarioa eta abar. Zer da gehien gustatu zaizuna edo interesgarriena iruditu zaizuna lan horretan? Lana egin ondoren guztiei bezala, gehiena gustatu zitzaidana jaso nuen saria izan zen, eta lan munduari buruz ikasi nituen gauza gutxiak. Aipa al dezakezu eskolan landutako eduki edo jarreretatik lan horretarako ondo etorri zaizun bat edo beste? Ekonomian inbetarioak eginak edukitzeak zertxobait lagundu dit, baina bestela ez.

Izen/deiturak MARIA LARRAĂ‘AGA BRAVO Zer ari zara ikasten? 2. Batxilergoa Zer lan egin duzu udan? Orain ari naiz lanean, urtean zehar, alegia. Urola Ikastolako bi mutilei klaseak ematen dizkiet, errefortzu moduan. Zer da gehien gustatu zaizuna edo interesgarriena iruditu zaizuna lan horretan? Ahal dudan neurrian laguntzen diedala. Aipa al dezakezu eskolan landutako eduki edo jarreretatik lan horretarako ondo etorri zaizun bat edo beste? Beraiek behar dituzten ikasgai guztiak, matematika, ingelesa, gaztelera...

Izen/deiturak IURRE GURRUTXAGA ETXEBERRIA Zer ari zara ikasten? 1.go Batxilergoa. Zer lan egin duzu udan? 4 urteko mutiko bat zaindu dut. Zer da gehien gustatu zaizuna edo interesgarriena iruditu zaizuna lan horretan? Oso interesgarria iruditu zitzaidan mutikoak berak gauzak ulertzeko eta ikasteko zuen gaitasuna eta azkartasuna. Gehien gustatu zaidana umeak berak erakutsitako goxotasuna. Aipa al dezakezu eskolan landutako eduki edo jarreretatik lan horretarako ondo etorri zaizun bat edo beste? Ohartu naiz entzutea oso garrantzitsua dela umearengana zuzenean heltzeko eta pazientzia handia behar da, umeen erritmoa ez baita helduen berdina eta noski arreta handia eduki behar da denbora guztian.

37


ikasten

Protagonistak

GOI MAILAKO ADMINISTRAZIOA ETA FINANTZAK

TITULUA LORTU ONDOREN ZER?

UROLA IKASTOLA Administrazioko eta finantzetako goi mailako teknikariaren titulua lortzeko, 2000 ordu iraupena duen zikloa gainditu behar da, hau bi ikasturteetan zatitzen delarik. Bi ikasturte horietan besteak beste Kontabilitatea, Finantzaketa, Giza Baliabideak, Informatika eta Fakturazioaren kudeaketa ikasi ondoren, enpresetan lan praktikak eginez burutzen dituzte ikasketak. Titulua lortu ondoren bide ezberdinak jarraitzen dituzte gure ikasleek, Nerea Edinburgon beka batekin lanean ari da, Sara Azkoitiko Ibarmia enpresan lanean ari da eta Egoitz eta Maitanek Unibertsitatean ikasten jarraitzea erabaki dute, Enpresaren Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua eta Lan Harremanak eta Giza Baliabideak Gradua hurrenez hurren.

NEREA

SARA

Goi Mailako Administrazio eta Finantzak zikloa bukatu ondoren, zer bultzatu zaitu Edinburgora lanera joatea? Ni otsaila bukaeran iritsi nintzen Edinburgora ziklo amaierako praktikak egitera Erasmus bekarekin. Hemen nengoela Gazteak Atzerrian bekari buruz hitz egin zidaten eta gustura nengoenez Edinburgon beka berri hau eskatzea erabaki nuen. Honi esker beste 6 hilabete gehiago luzatu ahal izan dut nire egonaldia.

Goi Mailako Administrazio eta Finantzak zikloa bukatu ondoren, lanean ari zara, zerk bultzatu zintuen ikasketa horiek egitera? Aurretik egindako ikasketekin, suerte txarra eduki nuen lana bilatzeko, hori dela eta, lan egiteko aukera zuen zerbait ikastea erabaki nuen. Administrazio lanak edozein motatako enpresatan egin behar dira, horregatik, hori ikastea ideia ona izango zela pentsatu nuen.

EDINBURGON BEKADUNA

Zer oroitzapen dituzu Urola Ikastolaz? Egia esan oroitzapen onak ditut Urola Ikastolaz. Oso talde polita ginen Administraritzako zikloan eta horrek ere asko laguntzen du oroitzapen onak edukitzen.

IBARMIAN LANEAN

Zer oroitzapen dituzu Urola Ikastolaz? Egia esanda, oroitzapen onak besterik ez dauzkat. Bai ikasleen partez, bai irakasleen partez. Oso gustura egon nintzen, baina esan beharra daukat, sukaldariaren tortilla patata pintxoa nire ikastolako oroitzapen onena dela, dudarik gabe!!!

Orain egiten ari zaren lanean aurretik ikasitakoak lagundu al dizu? Bai noski. Kontabilitateari eta fakturazioari dagokion alorretan laguntzen dit aurretik ikasitakoak, nahiz eta hemen Eskozian gauza asko modu desberdinean egin.

Orain egiten ari zaren lanean aurretik ikasitakoak lagundu al dizu? Bai. Alde batetik, Enpresa Simulatuak, ze han, administrazioko arlo guztiak praktikan jartzen dituzu, eta orain ari naizen lanean asko lagundu dit, departamentu ezberdinetan jarduten baitut. Bestetik, lehen pentsatzen nuen gehienezko teoria ez nuela erabiliko lan egiteko, eta gaur egun asko erabiltzen dudala konturatu naiz. Laburbilduz, egia esanda, ikastolan ikasitakoa asko lagundu dit.

Zure lehengo ikaskideekin harremanetan jarraitzen al duzu? Bai, baten batzuekin harremanetan jarraitzen dut eta noiz behinka whatsapp bidez hitz egiten dugu elkarrekin.

Zure lehengo ikaskideekin harremanetan jarraitzen al duzu? Gaur egun wasapekin, harremanetan jarraitzea errazagoa da, eta noizbehinka kalean topatzen naiz ikaskideekin, baina azkenean bakoitzak bere bizitza egiten du eta oso zaila da ikastolan bezalako harremana mantentzea.

38


Protagonistak

ikasten

EGOITZ

UNIBERTSITATEKO IKASKETAK Goi Mailako Administrazio eta Finantzak zikloa bukatu ondoren, zerk bultzatu zaitu Unibertsitateko ikasketak egitera? Beti izan dut unibertsitatean ikasteko gogoa baina bigarren batxilergoan iritzia guztiz aldatu eta goi mailakoak erakarrita administrazio eta finantzak zikloa egitea erabaki nuen, gertutasunagatik eta gaia asko gustatzen zaidalako. Oso gustura egin nuen goi mailakoa eta unibertsitatera joatea ideia ona iruditu zitzaidan baina ez nengoen oso ziur. Azkenean guraso eta lagunek animatzeko eta proba egiteko konbentzitu zidaten eta‌ hementxe nago. Zer oroitzapen dituzu Urola Ikastolaz? Oso oroitzapen onak gordetzen ditut. Azkenerako 4 urte pasa ditut bertan batxilergo eta goi mailako zikloaren artean eta etxean bezala sentitzen naiz hara hurbiltzen naizenean oraindik ere. Irakasle gehienak nire garaikoak dira eta izaten ditut elkarrizketa txiki batzuk hara azaltzen naizenean. Oraindik ere pasatzen bainaiz tartetxo bat dudanean bertan dauden lagunak bisitatzera eta eurekin pintxo bat jatera. Orain ikasten ari zaren zikloan aurretik ikasitakoak lagundu al dizu? Egia esan dezente laguntzen ari zait hasiera honetan behintzat. Zortea dut lehen lauhilekoan kontabilitatea eta enpresa sarrera baliokidetuta ditudala goi mailakoa egin izanagatik eta kredituak ere eman dizkidate praktikak egin izanagatik. Zuzenbide bezalako gaiak egin nituen goi mailakoan eta gai horretan ere batxilergotik zuzenean doazenak baino pausotxo bat aurrerago hasi naizela esan daiteke. Zure lehengo ikaskideekin harremanetan jarraitzen al duzu? Bai oraindik ere oso harreman ona dut nire lehengo gelakideekin. Egia da ez garela kafe bat hartzeko gelditzekoak baina ia larunbat gauero ikusten ditut gehienak eta bertan solastatzeko aukera izaten dut. Nahiz eta sarritan ez egon beti egiten dit ilusioa hauek ikusteak eta espero dut horrela izaten jarraitzea denbora luze batez.

MAITANE

UNIBERTSITATEKO IKASKETAK Goi Mailako Administrazio eta Finantzak zikloa bukatu ondoren, zerk bultzatu zaitu Unibertsitateko ikasketak egitera? Zikloa hasi aurretik gradu honek atentzioa ematen zidan, baina oso argi ez nuenez zikloa egitea erabaki nuen. Zikloa amaitzen ari nintzela argi ikusi nuen Lan Harreman eta Giza Baliabideetako gradua ikasi nahi nuela eta animatu egin nintzen. Zer oroitzapen dituzu Urola Ikastolaz? Oroitzapen onak ditut. Unibertsitatearekin alderatuz, ikasle/irakasle harremana oso ezberdina da. Unibertsitatean zerrenda bateko zenbaki bat zara irakasleentzat, Urola Ikastolan, aldiz, harremanak askoz pertsonalagoak dira. Orain ikasten ari zaren zikloan aurretik ikasitakoak lagundu al dizu? Bai. Zikloan ikasitako gauza asko ikusten ari naiz gradu honetan, gai ba­ tzuek zerikusi handia baitute. Zure lehengo ikaskideekin harremanetan jarraitzen al duzu? Bai. Noizean behin ikusten ditut batzuk, oso zaila baita guztiok batera elkartzea.

39


ikasten

Erreportaiak

BI URTEKOAK Xabier Munibe Ikastola

HH 02A GOIAN, ezkerretik eskuinera: INTZA, ANER, HODEI, MIKEL, EKI, UNAI, ANE, MALEN G. eta IHINTZA BEHEAN, ezkerretik eskuinera: ANDEREテ前 BELEN, DANEL, MALEN E., AIZPEA, MARA, INESS R., MARUAN, EKAITZ, INESS B., eta ANDEREテ前 ARANTXA

HH 02B GOIAN, ezkerretik eskuinera: ELENE, ELEN, IGOR, NORA, HURRITZ, MADDI eta OMAR. BEHEAN, ezkerretik eskuinera: ANDEREテ前 AINHOA, AIMAR, AMIR, IAN, NURA, DENIS, GARAZI, JARE, HARON, IRAIA eta ANDEREテ前 ZAINE

40


ikasten

Erreportaiak

HH 02C GOIAN, ezkerretik eskuinera: ANDEREテ前 MAINIEBES, NUNA, LIBE, JOUDIA, IAN, AMANE, ARENE, ARATZ eta JARE BEHEAN, ezkerretik eskuinera: ANARTZ, AMETS, LUR, LUKA, ALEX, ANE, MADDI, ASIA eta ARITZ.

HH 02D GOIAN, ezkerretik eskuinera: EKAITZ, ALAIN, LEIRE T., MARKEL, LAIA A. eta FARWA ERDIAN, ezkerretik eskuinera: AIMAN, LEIRE L., NAHIA, JANITZ, OIHAN eta ANDEREテ前 LEIRE BEHEAN, ezkerretik eskuinera: LAIA V., GANIX, NAHIKARI, JON eta ONAISSA

HH 02E GOIAN, ezkerretik eskuinera: SARA, ALAITZ, MALAK, GALDER, MADDI, MALEN, OIHAN, AIMAR, HAIZEA BEHEAN, ezkerretik eskuinera: ANDEREテ前 IDOIA, JAWAD, ELENE, ARIADNE, JANIK, PERU, IRAITZ, NOA, ARWA A., ARWA M.

41


ikasten

Erreportaiak

Karmelo Etxegarai Ikastola

42


ikasten

Erreportaiak

43


ikasten

Ospakizunak

XABIER MUNIBE IKASTOLAREN IKASLEAK

“SAN JOSE“ EGOITZAN

azaroaren 12an, arratsaldeko 16:30ean

Azaroaren 10etik 15ra, Azkoitian “San Jose“ egoitzakoentzat “Aste Nagusia” eratu zen. Egitarau bikaina bertako batzordeak, udaletxe eta hainbat herritarren laguntzaz antolatu zuena. Azken horien artean, gure ikasleek ere bere partaidetza izan zuten. 66 ikasle harturik, han joan ginen Xabier Munibe 3 irakasle eta dantza talde eta antzerki tailerreko beste 3 arduradun. Ikasleen artean: dantzariak, bertsolariak, antzezleak… Honako egitaraua burutu zuten 1.- Lehen Hezkuntzaren mailako dantzari taldekoek: Aurreskua eta Txantxo eskaini zizkieten 2.- Lehen hezkuntzako bertso eskolakoek: Agurra, asmakizunak hainbat ariketa: ofiziotan, oinak emanda…

HASIERAKO AGURRA (Eritz Jacinto) Ikastolatik gatoz pozik zuengana hau guztia prestatzen hartu dugu lana ea egiten duzuen irribarre bana denok animatzea baita gure plana

ASMAKIZUNAK (Onditz, Nahia, Iradi, Zihara, Haritz, Unax, Eritz eta Aritz) 1.-Da garraiobide bat motorrik gabea bi pedalei eragin ta benga aurrea

3.-Gauza asko ikusteko erabili ohi da ta gu zenbat denbora berari begira.

2.-Normalki egoten da etxeko egongelan beroa ekartzen du ta hotza eraman.

4.-Jateko balio du ta ditu lau hanka hausten den egunean zer nolako falta.

44


ikasten

Ospakizunak LAU OINAK EMANDA (Ioritz Legarda-Ereño) Nahiz eguraldi ona den askoz HOBEA udazkenak badauka bere KOLOREA ez al dugu urtaro oso DOTOREA hobetu ohi diguna denoi UMOREA

OFIZIOAN (Unax Larrañaga/Lander Albizuri) GAIA: Bikiak zarete, zuk Unax breakdance ikastera apuntatu nahi duzu, zuk Lander, balleta ikastera. Konbentzitu elkar. UNAX Hanka puntetan dantza egiten pasa nahi duzu denbora gero bi oinak izorrauta ez zeundeke hain gustora lurrean eman hiru-lau buelta eta hankak igo gora nik breakdance nahiko nuke ikasi askoz modernoago da. LANDER Lurrean ez dut dantza egin nahi mina hartuko dut eta ta buruz behera ibiltze hori ez da gero berriketa arropa estu, dotore batez eskuak altxa ta buelta dantza benetan oso polita da niretzako balleta 3.- Antzerki tailerrekoek bi lan antzeztu zituzten “Familia ausarta“ eta Zumba” 4.- DBH 1. mailakoak, txirulaz eta abestuz “Maritxu nora zoaz“ 5.- Musikako irakaslearen laguntzaz, PXIT dantza egin zuten DBHko 1.mailakoek 6.- Bukaerako bertso agurra Iker Zelaiaren eskutik. Bukatu dugu pozik egon al zerate? bertso, kantu ta dantza dugu nahiko arte orain alde egin arren hemendik aparte eskerrik asko denoi hurrengo urtera arte!

Opari banaketa, egoliarrei banan-banan eman zitzaien. Maitekiro, laster arte esanez, bertako egoliar, bisitari nahiz langile guzti-guztiak utzi eta agurtu genituen; utzi, betiere, Gabon giroan, eta “sin palta” egin nahi geniekeen itxaropen eta alaitasunez beteriko bigarren bisitaren zain.

45


ikasten

Ospakizunak

SAN MARTIN EGUNA Azaroaren 11n San Martin eguna ospatzeko kanpaia jotzera joan gara eta urtero bezala argazkia atera eta abestu dugu. Hurrengo urtean berriz!

SAN MARTIN TIN TIN OILOA JAN TA PIRULIN.

HH02 urtekoak ere SAN MARTIN eguna ospatu dugu.

46


ikasten

Ospakizunak

OLENTZERO BADATOR! - Txintxo portatu al zarete? - Denok? - Andereùo eta irakasleak ere bai? - Opari asko eskatzen al dituzue? - Prestatu al dituzue gutunak? Galdera hauek eta beste batzuk eginez etorri zaigu Olentzero azken hamarkadetan abenduan ikastolara eta ikasleak beti urduri. Urduri, lehen aldiz Olentzero gertutik ikusiko dutelako, urduri horrenbeste maite duten txupetea edo eskutitza zakura bota behar dutelako, urduri Olentzerori dantza eskaini behar diotelako, urduri bihurri xamarrak izan direlako‌ Baina lasai, urduritasunak urduritasun, Olentzerok ez du inoiz hutsik egin eta aurten ere opariz betetako zakuarekin etorriko da.

47


ikasten

Ospakizunak

XABIERKO FRANTZISKO EGUNA EUSKARAREN EGUNA OSPATZEN Xabier Munibe Ikastola BHI Urtero bezala Xabier Munibe BHI ikastetxean hainbat ekitaldi antolatu genituen Euskaren Egunaren inguruan.

aurten ere, “Euskara gure etorria lemapean” hainbat saio antolatuko direla ikastetxean

Abenduaren 3an bai, beste ikastetxe guztiekin batera kalejiran irten ginen herriko plazaraino. Hango ekitaldia bukatu ondoren, ikastetxera itzuli, eta sormenari, adierazpenari eta euskarari bidea emanez, bertso, kartel eta koplen sorkuntzan murgildu ginen.

Lehenengo eta 2. mailako ikasleekin, Joxe Carrere ipuin kontalaria izango da; Miren Agur Meabe idazlea, Urtebete itsasargian liburuari buruz arituko da solasean 3. mailakoekin eta 4. mailakoei, berriz, BAGA BIGA HIGA hi­tzaldi kantaldia eskainiko diete Eñaut Elorrieta eta Mikel Markezek.

EGUN BOROBILA BENETAN!!! Gogorazi, bestalde, beti ere euskara ardatz hartuta, ikasleok euskal kultura sortzaileekin harreman zuzena izan dezagun,

Ekimenon berri, ondo bidean, hurrengo aldizkarian luzatuko dizuegu.

48


ikasten

Ospakizunak Xabier Munibe Ikastola HLHI Abenduaren 3an, Azkoitiko Ikastola Xabier Muniben, Euskararen eta Ikastolako Zaindariaren eguna ospatu zen. Goizean, herri mailan antolatutako ekintzak burutu genituen eta arratsaldean, ikastola bertan ospatu genuen. HH,LH 1. eta 2. mailako ikasle eta irakasleek POTXIN-PATXIN pailazoek eskainitako HERRIKO JAIAK emanaldiarekin gozatu zuten. LH3., 4., 5. eta 6. mailakoek, Baztartxo aretoan BRAM BARRABAS filma ikusteko aukera izan zuten. Ondoren, ikastetxe osoak Guraso Elkarteak prestaturiko txokolatada dastatu genuen.

Karmelo Etxegarai Ikastola Abenduaren 3an euskararen eguna ospatu genuen Karmelo Etxegarai Ikastolan. Aurten Euskal Mitologia eta pertsonaiak landu beharren Ikastolaren sorreraren 50. urteurrena eta Karmelo Etxegarai idazle azpeitiarraren inguruan aritu ginen. Honekin batera, bideo emanaldiak, marrazkiak, flashmob-a, idazlea gelan eta beste hainbat ekintza izan genituen egun guztian zehar. Egun berezi hau gozo-gozo bukatu genuen txokolate otartekoa janez.

49


ikasten

Ospakizunak

2015eko

SAN ANDRESAK Xabier Munibe Ikastola DBH Ohi dugun bezala, 4. DBHko ikasleok San Andres egunean, txosna bat jarri genuen herriko plazan, eta egun osoan zehar, guraso, irakasle eta ikasleok bertan egon ginen. Eguraldi zoragarria, eta giro bikaina, ezinago aproposa aurreikusitako TXORIZO ETA TALO FESTA primerakoa izateko. Goizeko 08:00etatik gaueko 09:30ak arte, giro apartan aritu ginen eta bisitarien presentzia bikaina izan zen benetan. Zalantzarik ez, beste behin ere, txorizo eta talo-festa giroan aritu ginen guztiok, parada ezinhobea eskaintzen ahalegindu ginela, San Andres giroa “txastatu� nahian, gugana hurbildu ziren herritar eta inguruko guzti-guztie. GORA SAN ANDRES!

50


Euskararen arnasgunea

ikasten

EUSKARAREN ARNASGUNEA UROLA IKASTOLA Einar Haugen hizkuntzalariak 1972an argitaratu zuen The Ecology of Languages liburua. Fishmanek bi hamarkada geroago, ARNASGUNEAren ildo teorikoa lehenbizikoz plazaratu zuen. Hizkuntza ekologia hizkuntza orok bere ingurunearekin dituen elkar eraginen azterketa da (Haugen, 1972). Gaur egun bada hizkuntza ekologiari buruzko oinarrizko ikuspegi partekatua: hizkuntzen prozesu sozialek inguruarekin duten harremana aztertzen duen esparrua da eta horretarako ekologiaren metafora darabil, alegia, izaki bizidunak bezala hizkuntzak ere elkarrekin bizi dira eta elkarri eragiten diote (Vork; Alwin, 2014). Hizkun­ tzen arteko elkar eragina ikertzen du, baita ingurumenarekin duten harremana ere. Gurean, Mikel Zalbide da arnasgunearen kontzeptua mahai gainean jarri zuenetarikoa. Hala ere, harago doa: hizkuntzen egoeraren aurrean erantzun beharra. Erantzuteko modua ere bada! (Uranga, 2011). Hizkuntza aniztasuna zaintzea beharrezkoa da; dena den, murriztea handia da oso. Horren aurrean iraunkortasuna proposatzen du hizkuntza ekologiak. Oreka mantentzea da helburua! Zentzu horretan, hizkuntza gutxituak orekara eramateko bidean Fishmanek ARNASGUNEEN ideia plazaratu zuen (breathing spaces). Hikuntza gutxitua indarberritu dadin ezinbestekoa da hizkuntza hori nagusi izango den gune geografikoak egotea: gune horietako biztanle gehienek dakite hizkuntza gutxituan hitz egiten; mapa osoan hizkuntza ahula den arren, gune horietan osasuntsu eta indartsu da. Beraz, ARNASGUNE horiek motore, ahaldun izango dira hizkuntza biziberritzeko prozesuan, gune ez hain osasun­tsuak elikatzeko balioko du! Hortaz, erreferentzia positibo izatearen garrantziaz jabetuta, ahaldun izan gaitezen. Horregatik izenaren aldaketa.

Ekin bada!

IÑAKI MARKOREKIN BERRIKETAN UROLA IKASTOLA Ekiten hasteko, ordea, zer bide hartu, zer pausu eman jakitea oso lagungarria izaten da. Horretan guztian laguntzeko elkarrizketa egin diogu Iñaki Markori (Hobekuntza eta Berrikuntza dekano-ordea, Filosofia eta Hezkuntza Zientzien fakultatea, UPV/EHU) ARNASGUNEAK gaia hizpide hartuta.

aritzeko behar diren funtzioak garatzeko ahalmena izan, espazioak galtzen joan da…, eta kasuren batean desagertzera ere iritsi da. Horrelako galera prozesua bizi izan duen hizkuntza baten kasuan, Arnasguneak dira hizkuntza horren lurraldean mantentzen diren nolabaiteko hizkuntza-ekosistema naturalak. Hau da, ingurune batzuk non hizkuntza horrek, gure kasuan euskarak, espazio osoa duen nagusitasunez eta modu naturalean sortzeko eta transmititzeko. Espazio horietan euskaraz natural jarduteko baldintzak daude, eta euskaraz arnasa hartzeko lekua topatzen da. Gure kasuan, Arnasgune ditugu Azpeitia, Azkoitia, Errezil edota antzeko beste hainbat herrietako lurraldeak.

Nola azalduko zenioke, hitz gutxitan, gazte bati zer den ARNASGUNEA? Guria bezalako hainbat hizkuntza txikik, botere-indarra handia duten beste estatu-hizkuntza batzuen erasoa eta presioa jasan izan dute historian zehar. Prozesu historiko horretan, hizkuntza txikiak eragozpen larriak topatu izan ditu behar bezala eboluzionatzeko eta bere ‘ekosistema’ naturala puskatzen joan da, eta ondorioz, ez ditu bizitza sozialean

51


ikasten

Euskararen arnasgunea

Gu, Zestoan, Errezilen, Azpeitian, Azkoitian, Beizaman, ARNASGUNEAn bizi gara: transmisioa era naturalean egiten da, erabileraren ehunekoa oso handia da, euskarari esleitutako funtzioak asko dira... Nahikoa al da euskarak arnasa sakon, osasuntsu, natural, erraz... hartzeko, iraunkortasuna bermatzeko? Egoera minorizatuan dagoen hizkuntza baten garapen osoa eta normalizatua bermatzeko ez da aski Arnasgune lurralde batzuk edukitzea, ez. Baina aldi berean esan behar dugu hizkuntzaren biziraupen eta iraunkortasunerako Arnasgune horien garrantzia ERABATEKOA dela. Arnasguneak hizkuntzaren ekosistema naturalak dira, bertan komunitatea euskaraz sozializatzen da, belaunaldiz belaunaldiko transmisioa bermatzen da, hizkuntza aberatsa eta hiztun trebeak sortzen dira, interkomunikazio jariakor eta biziaren ahalmena azaltzen da,… eta, izugarri inportantea dena, beste lurralde eta herritarrentzako balio erreferentziala hartzen du. Arnasguneak irradiazio-guneak dira. Erakutsi eta zabaldu egiten dute, beren izatea eta bizi-indarra, beren balioa eta ezagutza,…, bai bertako hizkuntza-ekosistema mantentzen duen komunitate gisa, baita bertatik kanpo jarduten duten hiztun eragile gisa. “Guk euskaraz egiten di(n)agu” askotan esaten dugu. Gero, ordea, komunikabideak, prentsa idatzia... gaztelaniazkoa kontsumitzen dugu. Zer esango zeniguke? Bat, gaztelaniazkoa kontsumitzea ez da pekatu. Aitzitik, aberasgarria da gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez, japonieraz… eta euskaraz kontsumitzea. Pertsona eleanizdun eta jantziak izan behar dugu, are gehiago egungo gizartean burujabe izan nahi badugu. Baina gaztelaniazkoa bakarrik kontsumitzea tristea litzateke. Hizkuntzaren ekosistema osasuntsuari eusteko elementu asko sartzen dira tartean, horietako bat komunikabideak dira. Guk bakarrik gaztelerazko komunikabideak kontsumi­tzen baditugu, gure gizarte eta kulturako erreferente garrantzitsu asko galduko ditugu. Guk etxeko haurra euskaraz sortzen badugu eta euskara ematen badiogu, baina gero etxeko telebistan edo prentsan edo… euskaraz ezer jasotzen ez badu, haur horrek berarentzat balioa duten erreferente sozial eta kultural garrantzitsuak erdaraz bakarrik jasoko ditu. Guk euskarazko komunikabideak kontsumitzen ez baditugu, komunikabide horiek erdararen merkatuan desager­tzeko arriskua dute, eta agian ez ditugu gehiago izango. Beraz, berezko balioa dutelako, norberarentzat aberasgarria delako, erantzukizuna ere badugulako, polita da euskarazko komunikabideak kontsumitzea, eta politago oraindik beste hizkuntza askotakoekin batera kontsumitzea. Eskolak zertan eragin dezake: zer urrats “txiki” eman di­ tzake ARNASGUNEA ahalbidetzeko? Gizarte globalizatuan eta konplexuan eskolak eragin mugatu du. Baina egin dezakeenak balio kualitatibo handia du. Nik hiruzpalau gauza aipatuko nituzke: - Arnasgunearen eta hizkuntzaren balio ekologikoaren ideia landu eta sozializatu.

- Erantzukizun komunitarioaren ideia landu eta sozializatu. - Ikasleen agendan diskurtso horien inguruko hausnarketak sozializatu. - Hizkuntza lidergo praktika aurreratua ez pasiboa bideratu. - Herriko eragileekin diskurtsoaren hedapenerako rol aktiboa jokatu. Bolo-bolo dabil aspaldian ahozkoa lantzearen kontua; geu ere ari gara ikastetxean pausuak ematen lan horretan. Zer irizten diozu bide horri? Hizkuntzaren bizitasuna inon antzematen bada, eguneroko ahozko hizketaldian da. Eta horretan ekarpen handia egin dezakezue arnasguneetatik sortzen zareten pertsonak, bereziki kanpora irten eta gure gizartearen beste alorretan eta pertsonekin komunikatzerakoan. Hizkuntza bizia, gaztea eta heldua, aberatsa eta hornitua, gozoa eta polita… hori guztia eman dezakezue (eta eman behar duzue!), eta ikaragarria da. Horrekin batera esan behar dut, baita ere, hizkuntza orok behar dituela forma ezberdinak, egoera formaletan aritzekoak eta informaletan, euskalkiak eta batuak, hika eta zuka. Bestalde, baditugu kanpotik gurera etortzen diren hainbat pertsona, bai gure herrietara, bai gure ikastoletara. Horiekin guztiekin ARNASGUNEAK, TRANSMISIOA, MOTIBAZIOA... lantzeko ze “pista” emango zenizkiguke irakasleoi? Lehenik eta behin, pertsona horiei zer esan nahi diegu pentsatu eta paperetan jarri behar da. Ondoren, pertsona horiengana pertsona gisa iritsi behar da, komunikaziorako espazio lasaiak ireki eta zer adierazi nahi diegun azaldu. Arnasgunearen ideia eta hizkuntza ekologiaren argumentuak ulertzeko aski errazak izan daitezke. Segidan, pertsona horiei ahotsa ere eman behar zaie, beraiek bizi dutena adierazteko aukerak eman eta entzun. Laguntza bideak ere ireki behar dira, ikasteko edota babesteko. Azkenik, pentsamendu sendoa eta hizkuntza lidergo argia azaldu behar zaie, erreferentzia garbia eduki dezaten komunitatean integratzeko. Gure ikasleak hiztun euskaldun “oso” bilakatzeko prozesuan parte hartzen duten agente asko daude: nola eragin behar dugu irakasleok agente, eragile horiengan? Gorago esan dudan bezala, eskolak eta irakasleak egin dezaketena bere mugak ditu. Baina badira pare bat gauza nire ustez egin ditzakeena: - Diskurtso sendoak landu eta ondoren horiek zabaltzeko bidea egin. Diskurtso horien bidez beste eragileen jarduna ahalmentzen laguntzeko. - Parte hartzen duen erakunde edota ekinbideetan, diskur­ tsoarekin bat datorren hizkuntza lidergo sendo eta koherentea erakutsi eta lidergo hori sozializatzen ahalegindu, subsidiaritatearen (bertako hizkuntza ‘lokalean’ egin daitekeena ez beste hizkuntza ‘globalean’egin) edota funtzio esklusiboen (funtzioak esleitu bertako hizkuntzan espezifikoki garatzeko) bezalako printzipioen aplikazioa bultzatuz.

52


Euskararen arnasgunea

EUSKARA HOBETUZ

ikasten Xabier Munibe ikastola BHI

“Jertsea aldrebes jantzi dut” Maiz entzuten dugu hori kalean, baina jatorragoa litzateke:

“Jertsea azpikoz gora edota atzekoz aurrera jantzi dut.” Eman dezagun beraz, urrats ttiki-ttiki bat gure hizkuntzaren NORMALIZAZIOAREN alde eta erabil dezagun, bada, gure aurrekoek esango luketen erara. EUSKARAK HORRENBESTE MEREZI DU ETA ESKERTUKO DIZU!!

53


ikasten

Ibilaldiak

AZPEITIKO PARROKIA

2. Batxilergoa Urola Ikastola

Historiako mintegiak antolatuta, urriaren 19an Urola Ikastolako Batxiler bigarren mailako ikasleok Azpeitiko parrokiara bisita gidatua egiteko parada izan genuen turismo bulegoko gida bat eta Paco Epelde lagun genituela. Hauek gure herriaren historiari buruz eman ziguten informazio guztia jasotzeaz gain, bertako parrokia hobeto ezagutzeko aukera izan genuen, txoko guztiak goitik behera aztertuz: aldare nagusia nahiz alboetakoak, sakristia, Bakardarearen kapera, abesbatzarentzat prestatutako lekua, San Inazioren bataiarria… organoa bera ere barrutik ikusteko aukera eman zigun Pakok! Urte batzuk atzera egiten badugu, musika instrumentu honen garrantzia handia da Azpeitian, bertan organo egile asko aurkitzen baitziren, eta gaur egun ere badira hauen konponketan dihardutenak. Esaterako, Donostiako Artzai Onaren katedraleko organoa duela gutxi berriztatua izan da azpeitiar langile batzuen eskuz. Aditzera eman zigutenaren arabera, parrokia osoa ez da garai berdinean eraikia, zenbait zati gehituz joan baitzaizkio urteak igaro ahala, dorrearen apaingarriak kasu. Aipatzekoa da barruan aurki daiteken Bakardadearen kapera, XVI. mendean Nicolas Saez de Elolaren enkarguz eginikoa, eta urte haietan eraikitako eta bere osotasunean Errenazimenduko estiloa soilik jarraitzen duen bakarra Euskal Herrian. Duela urte gutxi parrokiako berrikuntza lanak egiten ari zirela aurkitu zuten, eta ez dira asko hau bezala osagai guztiekin osatutako kaperak, bere sakristia nahiz koruarekin, adibidez. Bisita honi esker Euskal Herriko altxor ederrenetako baten presentzia dugula herrian ohartu ginen. Eta ez dakigula hura behar den bezala estimatzen. Argi dago bada, horrelako txokoei probetxu gehiago atera beharko geniekela. Guk ordubete inguru iraun zuen bisita honekin izandako zortea azpimarratzea besterik ez zaigu geratzen, eraikinari buruzko datu eta leku berriak ezagutuz. Eta bitartean Pako eta Oihana gidari eskerrak emanez baztar guztietarako sarrera ahalbidetu izanagatik.

IHINTZA ITURRI SORALUZE. BATXILERGOA – 2.G

Lorea Auzoa • Tolosa Etorbidea, 107 • Tel. 943 21 82 11 • 20009 DONOSTIA 54


ikasten

Ibilaldiak

2. Batxilergoa Urola Ikastola

EUREKA ZIENTZIA MUSEORA Urola Ikastolako 2. batxilergoko biologiako ikasleak Eureka! Zientzia Museoak antolatutako 5. Bizitza Zientifikoak izeneko ekimenean parte hartu dute. Topaketa horretan zientziaren esparruan lan egiten duten ikasle eta langileak elkartzen dira. DBHko 4. mailako eta Batxilergoko ikasleei zuzendua dago jarduera, eta ikasleen, irakasleen eta zientziarekin, teknologiarekin eta ikerketarekin zerikusia duten esparruetan lan egiten duten profesionalen arteko topaleku izatea du xede.Horrela, ikasleak sentsibilizatu nahi dira zientziara eta ikerketara benetan hurbilduta, ikasketak bukatutakoan dauden lan-aukeren eta irteeren sorta handia ikasleei azaldu nahi zaie, eta bokazio zientifikoak sustatu nahi dira Xede horrekin, ikasleek hitz egiteko eta zientziaren esparru guztiekin zerikusia duten profesionalei galderak egiteko eta iritziak trukatzeko gunea da. Beraz, zientziarekin zerikusia duten ikasketak egin nahi dituzten ikasleek aukera izan dute lan-aukera zabal bat ezagutzeko eta zenbait ikasketaren inguruko edo horien arazoen inguruko galderak egiteko.

DBH 2 Urola Ikastola

ARTISTAKUMEAK ARTIUM-EN

Iragan azaroaren 12an, Plastikako mintegiak antolatuta, urtero ohi dugun bezala, Urola ikastolako DBH-2ko ikasleok Gasteizeko Artium museora bisitaldi bat egin genuen. Lehen saioan arte lanak ikusi eta gozatzeko aukera izan genuen (instalazioak batez ere). Eta segidan, Tailerra. Berehala jarri ginen lanera, eta hona hemen lan haren emaitzak. Eguerdi aldera berriz, Leintz Gatzagan geldialditxoa egin genuen, gatz museoa ikusi eta gatza nola egiten den ikasiz. Eguraldia lagun, eguzki epeletan bazkaldu eta jolasteari ekin genion. Arratsalde aldera, autobusa hartu eta itzuli ginen etxera. Ondo pasatu genuen, benetan!

55


ikasten DBH 4 Urola Ikastola

Ibilaldiak

AZTERKOSTA 2015 KANPAIĂ‘A

Urola Ikastola DBH 4. mailako ikasleek, aurten ere Eusko Jaurlaritzaren AZTERTU Programak antolatzen duen AZTERKOSTA kanpainan, parte hartu dute. Urriaren 28an egin genuen behaketa goizeko 9:30etatik hasita 12:30ak arte. Guk aztertu beharreko zona Elorriagako itsalabarretik hasita Zumairaino zabaltzen da. Horretarako 10 taldetan banatzen gara eta talde bakoitzak 500 metrotako kosta zatia behatu behar du eta galdeketari erantzun. Eguraldia ezin hobeagoa izan zen, zonaldea aztertzen ere oso ondo pasatu genuen eta Zumaian denbora libre piskat izan ondoren etxera bueltatu ginenen ondo eginiko lanaren sentsazioarekin.

2. Batxilergoa Urola Ikastola

ZUMAIAKO FLYSCH-A

2. batxilergoko Geografia ikasgaiko ikasleak Zumaiako flysch-a ikustera joan ginen. Lehenengo, Algorri, Zumaiako Natur Baliabideen Interpretazio Zentrua bisitatu genuen eta Zumaiako eboluzio geologikoa eta flyscha nola sortu zen ikusi ondoren, ibilbide geologiko batekin jarraitu genuen. Gidari baten laguntzaz Zumaiako flyscha eta bestelako ekosistemak bertatik bertara ikusteko aukera izan genuen.

56


ikasten

Ibilaldiak

DBH 4 Azkoitia

ZUMAIKO FLYSHERA IBILALDIA

Ikasturte hasieratik Biologia-Geologia arloan gabiltzan ikasleok, liburutegi aurrean geldiunea duen 08:40ko lineako autobusa hartu, eta Zumaiarantz abiatu ginen. Iritsi eta, zuzenean Amaiako plazara. Bertan gure Amaiak (irakasleak) ipar-orratzak banatu zizkigun. Ondoren, bidezidor zabala hartuz, mendirantz; eta berehalakoan, Flyshean ginen, paisaia ikusgarriaz gozatuz. Han geundela, irakaslearen azalpenak entzun genituen; interesgarriak benetan! (Kretazeo/Tertziario mugak: zergatia eta garrantzia; Tuparri-kareharri txandaketa: aldaketa klimatiko naturalen zergatia‌). Zapatillak aldatu, eta Flyshera jaitsi ginen. Denbora galdu gabe, lan-fitxak eskuartean genituela, animalia urtarrak bilatzen eta identifikatzen hasi ginen. Animalia urtar xelebre asko ikusi genituen: itsas trikuak, anemonak, kiskilak‌ eta baita olagarro eta itsas izarrak ere. Ikusgarria guztia! Flysha utzi, eta Algorriko mendirantz abiatu ginen. Bista ikusgarria, eta parada ezin hobea, aproposa benetan gure iritziz, denok batera, argazki bat ateratzeko. Etxera bueltatzeko ordua konturatzeke heldu zitzaigun, eta beste behin, lineako autobusa hartuz, Azkoitira itzuli ginen. Oso ibilaldi polita iruditu zitzaigun eta osooso ondo pasatu genuen. Egileak: Leire Ruesga eta Maite Alberdi.

57


ikasten DBH 4 Azkoitia

Ibilaldiak

ZIENTZIA ASTEA

Azaroaren 6an, unibertsitate ezberdinek aurrera daramatzaten proiektu ezberdinak ezagutzeko asmoz, laugarren mailako fisika eta kimikako ikasleok, hiru irakasleren gidaritzapean, autobusa hartu eta Bilborako bidaiari ekin genion. Iritsi bezain pronto, Iberdrola dorretik gertu dagoen eraikin batera abiatu ginen. Bertan, beste ikastetxe askotako ikasleekin egin genuen topo, eta denbora labur batean zain egon ondoren, hiru taldetan banatu eta gero, sartu egin ginen. Guztira 20 uniber足 tsitatetako proiektuak ikusgai, eta zehazturiko hurrenkerari jarraituz, talde bakoitzak bere ibilbideari ekin zion. Estan bakoitza ikusteko hamar bat minutu genuen, eta ikusi ondoren, hurrengora bideratzen gintuzten. Besteak beste, eta entretenigarrien artean, telebistetako efektuen nondik norakoak, landareei buruzko jakingarri bitxi zenbait, eta fisika eta kimika alorreko beste hainbat esperientziek azaltzen zizkigutenak aipatuko genituzke.; gizakiaren eboluzioari buruzko xehetasunez aritzen zena, ahaztu gabe, noski. 20 proiektuetatik 5 bakarrik ikusteko parada izan genuen; arestian esan bezala, ekimen berean parte hartu zutenen eskola kopurua, aukeran handiegia izan baitzen. Denok zerbait gehiago ikusteko gogoz geratu ginela ezin uka, baina tira!!!. Goiza bukatzeko, eta autobusa hartzeko gelditzen zitzaigun denbora bete nahian, gehienok Bilboko kaleetatik barna murgiltzeko aprobetxatu genuen.

58


ikasten

Ibilaldiak

DBH 3 Azkoitia

MENDIAREN BARRUAN

Urriaren hogeita zazpian Aixako kobazulora joan ginen, bi espeleologo eta gure gorputz-hezkuntzako irakaslearekin. Gela eta erdi joan ginen, guztiok joanez gero, ilara handiak sortzeaz gain, ez ginelako sartuko. Hasierako plana autobusetik Debara jaistea eta handik kobazulora oinez joatea bazen ere, eguraldi txarra zela eta, autobusak gertuago utzi gintuen, Itziarren. Kobazuloko sarrerara iristea ez zen batere erraza izan, lokatzez beteta egoteaz gain, aldapak nonahi baitzeuden, baina barrukoarekin alderatuta uskeria zen hura. Barruan, bide estu-estuak eta galeria zabalak zeuden. Arrastaka joan beharreko bideak, eta aldi berean eskalatu beharreko hormaren bat edo beste. Guztiok hurrengo egunean giharrak ezin mugituta egon ginen. Baina dena ez zen ariketa fisikoa izan; pentsatzeko eta hausnarketarako momentuak ere izan baikenituen; esate baterako, horma eskalatzerakoan oina kokatzeko leku egokia bilatzerakoan, edota harriak irristakorrak ziren ala ez erabakitzerakoan. Koben sorrera ere aztertu genuen, inguruko harri eta mineralen formei erreparatuz. Denetariko ekintzak egin genituen, eta oso esperientzia ona izan zen, eroritakoan hartutako ipurdiko batzuk kenduta, noski. Julen Larra単aga

59


ikasten HH 04 Azkoitia

Ibilaldiak

LANBIDEAK LANTZEN

Xabier Munibeko HH 4 urteko ikasleak lanbideak gaia landuz irteera bat egin genuen herrian zehar dauden lanbide ezberdinak ikustera. ¨Plaza berduran¨ ogia erosi ostean, hamaiketakoa egin genuen intxaustiko parkean. Goiz polita igaro genuen.

60


ikasten

Ibilaldiak

LH 6. maila Azkoitia

LAPURREKETAKO EGONALDIA

Urriaren 22an ikasle eta irakasleok bi egun pasatzera joan ginen Lapurreketa baserri-eskolara, Bizkaiko Dima herrira. Bertan, saskibaloiko kantxa, ukuilua‌ eta hainbat gauza zeuden. Lehen egunean bertan mendi buelta bat eman genuen. Eguraldia apartekoa izan genuen eta inguru ederrak ezagutu genituen. Menditik zehar gindoazela, perretxikoak eta kobazuloak ikusteko aukera ere izan genuen, eta merienda ere jan genuen. Iluntzean, diskotekan, dantzan eta kantuan aritu ginen. Izerdi ederrak bota genituen. Goizean goiz, maleta prestatu, gosaldu eta aretora joan ginen. Orduan, esan ziguten, ogia egitera joan behar genuela. Ogia egin eta gero, ukuilura joan ginen. Bertan hainbat animalia zeuden: ahuntzak, untxiak, indioilarrak, ahateak, astoak, txerriak eta usoak, eta untxiak ukitu genituen. Hori egin eta gero saski baloian, futbolean‌ aritu ginen. Denok goseak akabatzen geunden. Bazkaldu eta gero, hortzak garbitu eta patiora joan ginen. Patioan geundela autobusa iritsi zen eta Azkoitirako bidea hartu genuen. ALBA URZELAI eta MAITANE MARTINEZ

HH 05 Azpeitia

HH5eko irteerak

Aurtengo ikasturteari hasera polita emateko asmoz, irailaren 15ean TXIKI TXOKO ludoteka ezagutzera joan ginen. Bertan jostailu ugari ikusi genuen eta oso gustura egin genuen jolas. Bestalde, ikastolako IZAR liburutegira era joan ginen. Han bertako arduraduna den Onintzak ipuin polit bat kontatu zigun eta ondoren bertako ipuinez gozatzeko aukera izan genuen, eta bai gozatu ere! Azkenik, udazkena dela eta, Urriaren 23an, Loiolan izan ginen. Han osto polit ugari jaso genuen ondoren ikastolan eskulanak egin eta erakusketa prestatzeko.

61


ikasten

Ibilaldiak

LH 3. maila Azpeitia

Azpeitiko Antzerki Topaketak direla eta Azaroaren 11n joan ginen Karmelo Etxegarai ikastolako L.H. 3. mailatik Soreasura, aktore gazteek egindako antzerki emanaldi eder bat ikustera. Zertaz zihoan jakiteko bertaratu zirenei galdetu, bertsio bat baino gehiago sortu bai ziren‌ eta denak baliagarriak. Antzerkiaren xarmak eragin zigun hori.

LH 5. maila Azpeitia

Donostiako Eureka Zientzia Museoan Urriaren 14an, Azpeitiko Ikastolako 5. mailako ikasleak Donostiara joan ginen. Goizeko 09:00tan autobusa hartu Ikastolan eta Eureka! Zientzia Museoko bideari heldu genion. Bertan, urtaroen tailerra egin, gune desberdinetan esperimentatu eta “Zeruko Mugimenduak� ikuskizuna Planetarium-ean gozatzeko aukera izan genuen. Bazkaltzera Zubietako frontoira joan ginen. Eureka Zientzia Museoan tailerra eta Planetariumeko ikuskizunean

62


ikasten

Ibilaldiak Zubietako frontoia

LH 4. maila Azpeitia

Zumaia-Askizu-Getaria

Urriaren 23an Karmelo Etxegarai ikastolako LH 4ko ikasle eta irakasleok autobusez, Zumaiaraino joan ginen. Bertatik, oinez Askizura joan, hemen hamaiketakoarekin batera, geldialditxo bat egin genuen. Ondoren, Getaria aldera abiatu ginen. Getarian, eguraldi lagun genuela, hondartza inguruan bazkaldu eta jolas ederrak egin genituen. Ederki pasa genuen!!!

63


ikasten LH 2. maila Azpeitia

Ibilaldiak

Hau poza, bihar Arritxulora!!!

HH 03 Azpeitia

Udazkena Udazkena etorri da. Guk zuhaitzak, hostoak, perretxikoak‌ margotu ditugu gure ikastolako pasiloak apaintzeko. Egiten ari den eguraldi beroa aprobetxatuz, HH-3koak azaroaren 5ean Sanjuandegiko parke batera joan ginen hostoak bil­ tzeko asmoz. Bat, bi, hiru... Zenbat poltsa!! Gero parkera joan ginen. Oso ondo pasatu genuen!! Bildutako hostoak behatu eta gero eskulanetan erabiliko ditugu.

64


ikasten

Ibilaldiak

LH 1. maila Azpeitia

Loiolara hostoak biltzera

Urriaren 23an LH1ko ikasleak Loiolan izan ginen. Goiza pasatuz atera ginen ikastolatik hamarrak aldera. Zerua lainotuta zegoen baina han hostoak biltzen ari ginela eguzkia atera eta giro zoragarriarekin ongi ibili ginen. Hostoak bildu, jolas egin, hamaiketakoa jan eta gelako argazkiak atera ondoren bueltatu ginen berriro ikastolara. Goiz ederra pasa genuen!

HH 04 Azpeitia

Udazkena lantzen

Udazkenean sartu berriak garenez, HH4ko ikasleak, urriak 16an, Loiolak eskaintzen dizkigun inguru paregabeetara joan ginen. Eguraldi ezin hobea lagun izanik, bertako zuhaitzak, udazkeneko fruituak nahiz hostoekin jolas egiteko aukera izan genuen guztiok elkarrekin ikasiz eta gozatuz. Ederki ibili ondoren, gelara neka-neka eginda iritsi ginen udazkeneko hostoz, fruituz, makiltxoz... kargaturik. Makiltxo hauekin OMAko basoa ere eraiki genuen. A zer nolako artistak garen! Iufiiii!

65


ikasten LH 6. maila Azpeitia

Ibilaldiak

Ibilaldia Arantzazura

Urriaren 14ean Karmelo Etxegarai ikastolako 6.mailako ikasleak Arantzazura joan ginen egun pasa egitera. Goizeko bederatzietan oso pozik sartu ginen autobusean eta OĂąati aldera abiatu ginen. Arrikrutz kobazuloen ingurura iritsi ginenean, hamaiketakoa egin eta lanean hasi ginen. Lehendabizi bideo bat ikusi genuen eta harri batzuk aztertu. Ondoren gure abentura hasi zen. Haitzulo ilunean sartu eta lehoi baten eskeletoa, hartz aztarnak, lurpeko ibaia, estalaktitak, estalagmitak... ikusi genituen. Oso interesgarria izan zen! Arantzazuko frontoian etxetik emandako bokadiloak, babak, makarroiak‌ jan eta jolasera joan ginen. Oso ondo pasatu genuen harrapaketan, ezkutaketan, dantzan, pilotan... Arratsaldeko hirurak aldera eliza ikustera joan ginen. Bertan Oteizak, Txillidak, Basterretxeak egindako artelan ikusgarriak daude. Asko gustatu zi­ tzaigun bisita. Hurrengo ibilaldia iristeko irrikan gaude.

66


ikasten

Ekoizpenak Karmelo Etxegarai Ikastola HH2 urte

GURE ABESTIAK!

Karmelo Etxegarai Ikastola HH4 urte 67


ikasten

Ekoizpenak

Karmelo Etxegarai Ikastola. HH3 urte

Karmelo Etxegarai Ikastola. HH5 urte

GORA UDAZKENA!

68


ikasten

Ekoizpenak

Karmelo Etxegarai Ikastola

69


ikasten

Ekoizpenak

GURE TXOKO KUTTUNA Hemen ibili gara gure herrian zehar, eraikuntza zahar eta berriak ikusiz. Ezagutzen al dituzue argazkietakoak? Ikusi ondoren guren txoko kuttunaren maketa ere egin dugu, ea gustatzen zaizuen! Azpeitiko LH3ko ikasleak

BASOKO BIZITZA Egun batean baso argi eta alai batean, ume batzuk eta zaldiak bizi ziren: Umeak, Maialen, Gorka, Mikel eta June ziren eta zaldiak: Bizkor, Txuri, Polit eta Tximista. Maialen jatorra eta alaia zen, Gorka bromazalea, Mikel bihurria eta June oso isila. Gaua zen eta denak lo zeuden, lapurrak sartu eta zaldiak lapurtu zizkieten. Hurrengo goizean, jaiki zirenean, zaldiak falta zirela ikusi zuten, eta presaka eta korrika basoaren beste aldean bizi zen aitona baten etxera joan ziren. Han zeuden lapurrak eta zaldiak. Lapurrak kartzelara eman zituzten eta zaldiz buelta bat ematera joan ziren. Erreka bat pasa behar zuten, baina, zaldi bat iiiiii!! Egiten hasi zen, eta hanka hautsita zeukala konturatu ziren. Bendatu zioten hanka eta erreka pasa zuten. Ondoren, zaldiak arbolan lotu zituzten eta beraiek bainatu egin ziren. Afaldu, lo egin eta hurrengo egunean albaitariarengana joan ziren zaldia eramatera eta han esan zioten hilabete batean ezingo zuela ibili. Hurrengo astean oporretara joan behar zuten, baina, ezin zituzten zaldiak eraman. Gorkari ideia bat bururatu zitzaion: - Zaldiak aitonari utziko dizkiogu eta gu oporretara joango gara. - Hori da!! - Besteak Oporretara joan ziren uharte batetara, eta itzuli zirenean harri eta zur gelditu ziren. Zaldiak hesiak oso ondo saltatzen zituzten! - Nik erakutsi diet hesiak saltatzen. – Esan zien aitonak. - Eskerrik asko aitona!!!!! - Umeak Zaldiak hesien proba batetan parte hartu zuten eta “Tximistak“ irabazi zuen. Handik aurrera aberatsak egin ziren eta poz-pozik bizi izan ziren!! Amaiera! Igor Olazabal. Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai LH-6

70


ikasten

Ekoizpenak

Karmelo Etxegarai Ikastola. LH 4

71


ikasten

Ekoizpenak

IZARREN HAUTSA! Astroak,oro har,Eguzkia eta Ilargia, izarrak… beti izan dira sorkuntzarako iturri, hemen aurkezten dizkizuegun artelanetan adibidez.

Ikastola Karmelo Etxegarai LH-5

BALENCIAGA MUSEORA BISITA Joan zen urriaren 22an Getariko Balenciaga museora joan ginen. Han soineko dotore-dotoreak ikusi genituen!!! Harri bitxiak zituztenak ere baziren… Ondoren “kolore tailerra” egin genuen. Koloretako tinteak erabili, hariak koloreztatzeko… Bakoitzak karpeta bana egin genuen kolore askotako artilez osatuta… Eta handik parke batera: bazkaldu… jolastu… eta Azpeitira bueltatu… Karmelo Etxegarai Ikastola. LH 3.maila

72


ikasten

Ekoizpenak LAGUNIK ONENAK BETIRAKO

Nik Clara izena dut, hamaika urte ditut eta Azkoitian bizi naiz. Nire amak Maialen izena du eta nire aitak Jabi. Ez dut anai arrebarik, baina lagunik onena dut, Lara izenekoa. Gaur oporretatik iritsi naiz eta irrikitan nago Lara ikusteko. Etxera iritsi eta lehenengo gauza egin dudana da Larari deitzea eta deitu diot, baina ez dit hartu. Hurrengo eguna iristeko irrikitan nago. Bat batean, igandean, Larak deitu egin zidan, nik telefonoa eskutan neukan, sustoarekin telefonoa lurrera erori zitzaidan eta telefonoko pilak atera zitzaizkionean puskatu egin zen. Hurrengo egunean kalean ikusi nuen, baina ez zegoen bakarrik, niri gustatzen zaidan mutilarekin zegoen. Nik pentsatu nuen bikotea zirela eta orduan etxera joan nintzen. Asteburu osoa etxean pasatu nuen Lararekin haserretuta. Asteburu osoan hamar aldiz deitu zidan, baina nik ez nion hartu. Azkenean, telefonoa hartu egin nion, galdetu nion zergatik ikusi nituen Mikel eta bera elkarrekin eta esan zidan kalean ikusi zirela eta hitz egiten gelditu zirela. - Lara, zurekin amorratuta nengoelako egin dut hori dena, barkatu. -esan nion. - Lasai, Clara, barkatuta zaude. -erantzun nion. - Bale, hurrengorarte, agur. -agurtu ninduen. - Agur. -erantzun nion. Handik gutxira Mikelek deitu egin zidan eta dudatan egon nintzen hartu bai edo ez, baina azkenean hartu egin nion. - Kaixo, Clara, gaizki ulertu bat egon da hor, Lara eta ni lagunak bakarrik gara. -esan zidan. - Bai, badakit. Lararekin hitzegin dut eta dena konponduta dago. -erantzun nion. - A! Bale, hurrengorarte, agur. - Agur. -erantzun nion. Azkenean, dena hitzeginda konpondu zen eta lagunik onenak izan ginen berriro. EIDER AZPIAZU. Xabier Munibe LH6D.

73


ikasten

Ekoizpenak ASTEBURU TXARRA

Maider, Ane eta Jon nire lagunik onenak ziren. Jon eta Ane anai arrebak ziren eta Maider eta ni lagunak ginen; beno, denak ginen oso lagun onak. Nik Mikel dut izena eta denok 11 urte ditugu. Denbora guztian laurok batera ibiltzen ginen alde batetik bestera. Maider zen ederrena, ile horia, begi urdinak, atsegina, parregarria… Ostirala zen eta Santutxuko ikastolan zalaparta handia egoten da. Gainera, konturatu nintzen Maider gustatzen zitzaidala eta, ezkutuan, Joni esan nion. Baina nik ez nekiena da Maider eta Jon mutil lagunak zirela. Jonek Maiderri esan zion nik kontatutakoa. Maider eta Jon ez ziren ausartzen niri esatera eta Aneri eskatu zioten niri esateko. Jolas ordua iritsi zen eta Anek hiru lagunoi esan zigun berarengana joateko eta esan zigun: - Mesedez, etorri hona momentu batean. Maider, Jon eta ni ziztu bizian joan ginen Anerengana. - Zer pasatzen da, Ane? Dena ondo?- galdetu nion nik. - Tira, gauza bat esatea gustatuko litzaiguke. - esan zuen Anek. - Ona edo txarra?- Galdetu nion Aneri beldur aurpegiarekin. - Asko sentituta zuretzat, txarra- Anek. - Tira, esango dut: ezingo duzula Maiderren mutil laguna izan ez baldin badu nahi eta,zuretzat asko sentituta, ez du nahi- esan zidan Anek. Maider eta Jonek elkarrizketa guztia isil-isilik pasatu zuten. Ni erdi negarrez eta haserretuta joan nintzen eta, kasualitatea, txirrina jo zuen. 12:30ak arte begiratu ere ez nien egin. Eskolatik irten ginenean ziztu bizian joan nintzen etxera, inork ere ikusi gabe. Larunbat goizean esnatu, mugikorra piztu eta 3 dei galdu nituen eta Maiderren, Aneren eta Jonerenak ziren. Nik ezabatu egin nituen oraindik haserretuta nengoelako. Eguerdian amak galdetu zidan lagunekin geratu behar al nuen eta nik ezetz esan nion. 21:00tako ohera joan nintzen. Igande goizean esnatu, mugikorra piztu eta beste 3 dei galdu eta mezu berri bat nituen eta zera zioten: - Mikel, ohartu gara pasatu zaizunaz eta gustatuko litzaiguke gure kuadrilara etortzea. Pentsatzen dugu primeran pasatuko duzula gurekin. Zuk erabaki. A eta Andoni naiz.- idatzi zidan Andonik. Nik baietz esan nien gustura. Hurrengo egunean ni Andonirengarena joan nintzen eta goizean zehar barre pila egin nuen. Jolas orduan Anek eta besteak ikusi zidaten Andonikin eta galdetu zidaten: - Mikel,bazatoz gurekin?- esan zidan Jonek. - Ez, lagun hobeagoekin nago orain.- erantzun nion… LANDER ORTIZ DE LUZURIAGA. Xabier Munibe LH6D.

EGUNEROKOA 2015eko urriaren 16a, igandea. Gaur goizean hamarretan esnatu naiz eta etxekolanak egin ditut. Ondoren, gosaldu egin dut eta telebista pixka bat ikusi dut. Geroxeago, jantzi egin naiz eta nire gurasoekin Loiolara joan naiz pasira bat egitera. Loiolatik bueltatutakoan, ordubatak aldera, polikiroldegira joan gara nire anaia jasotzera saskibaloiko teknififikaziotik. Ondoren, Orbelara joan gara eta Miren agertu da. Mirenekin polikiroldegiera joan naiz eta eskaladan ibili gara. Ordubietan,etxera joan naiz eta bazkaldu egin dut. Lauretan,Balda plazara joan naiz eta Aroa eta Amaiurrekin ikastolara joan naiz saskibaloian ibiltzera.Ordu batzuk eta gero,goxokidendara joan gara eta goxoki batzuk erosi ditugu. Ordulaurdena barru, berriz ere ikastolara joan gara eta Irati, Onditz, Naira eta Kalare agertu dira. Bost minutu eta gero, Amaiurrek, arropak aldatzera joan nahi zuen eta nik eta Aroak lagundu egin diogu bere etxera. Zortzietan, nire anaiarekin gelditu naiz biok batera joateko etxera eta ni eta nire anaia bederatziak harte egon gara bakarrik etxean zeren nire gurasoak,”AMAMA” zinea ikustera joan dira Baztartxora. Bederatzietan, nire gurasoak iritsi dira, nire amak afaria prestatu du eta afaldu egin dut. Afaldu ondoren, pelikula bat ikusi dut eta oraintxe bertan ohera sartzera noa. GABON!

EGILEA: MARIA ARANBURU. XABIER MUNIBE IKASTOLA-LH5B.

74


ikasten

Ekoizpenak EGUNEROKOA 2015-10-4a, igandea.

Atzo goizean goizo esnatu nintzen kilometrotara joan nintzelako. Lehenengo autoz joan ginen Zumaiara. Oso bidaia txarra eduki nuen zeren ez nuen ezer gosaldu eta orduan pixkat mareatu egin nintzen. Gero,trenera joan ginen baina pixkat mareatu egin nintzen. Ondoren, trenera joan ginen baina trenera joan baino lehen, errekuperatzeko kroasan bat jan nuen. Handik pixka batera, uste nuen trenean esertzeko lekua zegoela zeren ordu erdiko bidaia zen. A ze bidaia txarra! Tren guztia beteta zegoen. Ez zegoen esertzeko lekurik. Gero, ailegatu ginenean, ibilbidea egin genuen. Ibilbidea egiten ari ginen bitartean, postu pila zeuden eta batean erroskilak erosi genituen. Ondoren, kantugiroko Xabin ikusi genuen baina ez genion kasurik egin. Bueltan, nere ondoan kaltzetinetan zegoen gizon bat zegoen. Handik pixkatera, mozkor bat sartu zen trenera eta batetik bestera zebilen balantzaka. Bidean lata handia eman zuen baina etxera ondo ailegatu ginen. Arratsaldean, nire anai-arrebak zinera joan ziren eta aita eta ni etxera joan ginen. Zinea bukatutakoan, aita eta ni bila joan ginen. Etxera ailegatu eta lur jota akabatu nuen ohean. A zer egun nekagarria! EGILEA: Miren Olaizola. XABIER MUNIBE IKASTOLA-LH5B.

75


ikasten

Ekoizpenak

Xabier Munibe Ikastola LH 2. maila

76


ikasten

Ekoizpenak

77


ikasten

Ekoizpenak

SAN MARTIN TIN TIN… POZIK JOAN GARA KANPAIA JOTZERA HH 5 URTEKO NESKA MUTILAK. HURRENGO URTEAN BERRIZ !!

Xabier Munibe ikastola

78


ikasten

Ekoizpenak Urtero bezala, HH05 urteko haurrak lanean aritu gara IPUIN KLASIKOEN proiektua aurrera eramaten. EDERKI PASATZEN ARI GARA!

Xabier Munibe Ikastola HH4 urte

79


ikasten

Ekoizpenak

Kaixo lagunok! Hemen gaude 3 urtekoak udazkena proiektua lantzen. Zein ondo pasatzen ari garen!

Xabier Munibe ikastola

80


LEHIAKETA ALAIA PARTE HARTZEKO OHARRAK – Ikastolako ikasle guztiek parte har dezakete. – Galdera guztiei erantzuna eman behar zaie.

Erantzuten dutenen artean zozketa bat egingo da. Irabazleek bere saria Azkoitiko Amaitz edota Azpeitiko Pittinka dendetan izango dute eskuragarri.

LEIRE ARTETXE H. H. 4. maila AZPEITIA

ANER CUEVAS H. H. 5. maila AZPEITIA

LANDER ARANBARRI L. H. 2. maila AZPEITIA

IGONE GARCIA L. H. 6. maila AZPEITIA

UNAX MARURI L. H. 1. maila AZKOITIA

KIARA ELOLA L. H. 1. maila AZKOITIA

ARITZ ANDUEZA L. H. 5. maila AZKOITIA

JONE ARREGI DBH 1. Maila AZKOITIA











Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.