Udalberriak 179 - Abenduak 2014

Page 1

DOAKO ALEA - ALE KOPURUA: 4.200 - GURE UDALAREN INFORMAZIOA - 12. URTEA - ABENDUA 2014 - 179. ZK.

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!

Gabonetan kulturako eta aisiazko jarduerek garrantzia hartzen dute. Aurten ere UGP egongo da, beste ekintza batzuen artean. 2-3. orr.

Azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguna ospatu zen. Ezagutu nola irten daitekeen horrelako egoeratik. 5. orr.

Pasa den azaroaren 7an urteko azkeneko Osoko Bilkura egin zen eta Ordenantza Fiskalez aritu ziren, besteak beste. 8-9. orr.


2

Laburki

UdalBerriak

GABONAK

UGP ETA GABONETAK Umeen Gabonetako Parkea 2014

Gabonetako argiak Datorren abenduaren 12an Gabonetako argiak piztu ziren. Aurten apaindura gutxikoak aukeratu dira. Bestalde, Udalak aurreko urteetako Gabonetako arbolatxoak jarri ditu beren denden sarrera apaindu nahi duten merkatarien eskura. Interesatuta daudenak ODC-Balmasedatik pasa daitezke (Enkartur eraikina, azkeneko solairua) edo ondorengo telefono-zenbakira deitu: 946801002 (Nagoregatik galdetu).

Zuhaitz bizien Gabonetako bilketa Gabonetako jaien ostean, familia askok ez dakite zer egin beren Eguberri zuhaitz biziarekin. Udaleko Ingurumen Zerbitzuak horiek birziklatzeko bilketa-puntu bat eskaintzen dizu. Udaletxeko atarian utzi ahal izango dira urtarrilaren 16ra arte. Informazio gehiago nahi baduzu, deitu 946800000 telefonora eta galdetu Gorkaz.

Heldu dira Gabonak, familiarekin eta opariez gozatzeko magiaz beteriko egunak, batez ere etxeko txikienentzat. Aurten ere Udalak Gabonetako Umeen Parkea antolatuko du, bereziki txikientzat pentsatutako espazioa, baina gazteek eta familia osoek aisiaz gozatzeko espazioa ere bai. Aurten abenduaren 26tik 30era egingo da udal frontoian, 11:30etik 13:30era eta 16:30etik 20:00etara. Iragan mitologikorako bidaiaren ildotik abiatutako jarduera desberdinak egongo dira. Iraganera egindako bidai horretan euskal mitologiaren mundua ezagutuko dugu naturaren jainkosa den Mariren eskutik. Berak erakutsiko digu naturako elementuekin erlazionatutako magia: sua, airea, ura eta lurra. Kontuz ibili beharko dugu kobazuloetan. Izan ere, Sugoirekin topo egin dezakegu. Suge erraldoi hori haserretzen denean, tximista bihurtu eta zerua zeharkatzen du, burua eta buztana sutan dituela. Haizeak parkeko txoko magikoetatik eraman gaitzan uzten badugu, baliteke bidean zehar Galtxagorri xarmantak aurkitzea, gizontxo forma duten eta beti jolasteko gogoarekin dauden jeinu txikiak, alegia. Baina haizea zakartzen bada, Aideko Balmasedara iritzi den seinale izango da eta hobe izango dugu eskulanen txokoan babestea Hodeik sorrarazitako trumoiak eta ekaitza baretu arte. Hodeik botatako ur guztia parkea zeharkatzen duen ibaira doa. Ondo erreparatuz gero, ahate-oinatzak aurkituko ditugu. Norenak ote dira? Oinatzei jarraituz, Lamia ederrak aurkituko ditugu. Beraien edertasunaz gozatu ondoren, zergatik ez diegu ogi pixka bat egiten? Lamiak orrazten utziko ditugu eta ibiltzen jarraituko dugu basoan zehar, naturaz gozatuz. Kontuz ibili beharko dugu Tartalo eta Basajaunekin ez topatzeko.

Horrela, parkean bost espazio egongo dira, bakoitza pertsonaia mitologiko batena. 0tik 3 urtera bitartekoentzat Olentzero izango dugu, 4tik 5 urtera bitartekoentzat Galtzagorri bihurriak, 6tik 9 urtera bitartekoentzat Mari, 10etik 14 urtera bitartekoentzat Basajaun eta familiako jardueretarako lamiak. Gainera, UGPk Just Dance eremua izango dugu, abesti eta koreografia berriekin; edertasunerako eremua eta ileapaindegia; komedia, zirkuko ikuskizuna eta pailazoak euskaraz, txokolatea eta bizkotxoa banatuko dira (bizkotxoan banatzerakoan aintzat hartuko dira pertsona zeliakoak), borlen tailerra, zurezko jolas erraldoiak, bola erraldoidun igerilekua, era askotako puzgarriak, irudi geometrikodun ludoteka, marrazteko txokoa, txirristak, zabuak, arbelak‌ Ondorengoak ere ez dira faltako: futbolinak, pin poneko mahaiak, air hockey, igelak, birziklatzeko eta eskulanak egiteko tailerra, txotxongiloena, kamisetak egitekoa, txapela zoroak egitekoa, hiru dimentsiotan izarrak egitekoa, gailetak apaintzekoa, mugikorra apaintzekoa‌ Wii txokoak 32 hazbeteko 10 pantaila izango ditu, jolas birtualak, kirolenak eta gaitasunezkoak probatzeko. Laburbilduz, mundu mitologiko oso bat egongo da ondo pasatzeko, baina batez ere balioa, euskara eta genero berdintasuna lantzeko.

Gabonetako kontzertua Kolitza Abesbatzak bere Gabonetako kontzertu tradizionala emango du Azkoaga Bandarekin batera, datorren abenduaren 19an. 20:15ean izango da San Severino parrokian. Horrela, hasiera emango zaie talde horren 60. urteurrenaren oroitzapenezko ekitaldiei. Emanaldiaren errepertorioak Gabonkanta ezagunak hartuko ditu barne, hala nola "Jesus jaio da", "Campanitas cubanas", "Noche de Paz", "Ator, ator", "White Christmas",

"Feliz Navidad", "El Tamborilero" edo "Jingle Bells", eta Haendel-en "Hallelujah" ospetsuaz amaituko da.

"Gabonak zenbait kulturaren ikuspuntutik" III. lehiaketa Immigrazio Zerbitzuak "Gabonak zenbait kulturaren ikuspuntutik" marrazketa-lehiaketaren hirugarren edizioa antolatu du. Mendia ikastetxeko eta Zubi Zaharra ikastolako lehen hezkuntzako lehenengo eta bigarren zikloko ikasleek hartuko dute parte. Ikasturte bakoitzeko bi sari emango dira abenduaren 18an 17:00etan Kultur Etxean egingo den ekitaldi ofizialean. Anima zaitez eta konta iezaguzu nola ikusten dituzun zuk Gabonak.

Gabonetako mahaierdikoen lehiaketa eta erakusketa AECC Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkartearen Balmasedako ordezkaritzak aurten ere Gabonetako mahaierdikoen lehiaketa eta erakusketa antolatuko ditu. Oraingo honetan, ekimen horren XVI. edizioa ospatuko dugu, eta izena ematea guztiz doan izango da. Mahaierdikoak abenduaren 18an (18:00etatik 20:00etara) nahiz abenduaren 19an (11:00etatik 13:30etara eta 16:00etatik 17:00etara) eman ahalko dira, Klaret Antzokian. Mahaierdiko bakoitza egiteko erabilitako materialen prezioa ezingo da 18 euro baino altuagoa izan, eta originaltasuna, konplexutasuna eta lanketa artistikoa baloratuko dira. Gorostia debekatuta dago. Sariak abenduaren 19an bertan (ostirala) emango dira, 18:00etatik aurrera, Klaret Antzokian. Puntuaziorik altuena erdietsi duten mahaierdikoei emango zaizkien sariez gain, zozketa bat egingo da ekitaldian dauden parte-hartzaile guztien artean. Jardunaldiari amaiera bikai-


Abendua 14

KO PROGRAMAZIOA na emateko, Ana Suรกrez musika-eskolako ikasleek Gabon-kanta ezagunak abestuko dituzte Klaret Antzokian. Mahaierdikoak abenduaren 21era arte ikusgai jarriko dira aipatutako Klareten.

Gabonetako Artisautza Azoka San Juan karpa izan da Gabonetako Artisautza Azokarako hautatu den tokia. Abenduaren 19tik 21era arte izango da. Ostiralean, hilak 19, 18:00etatik 21:00etara irekiko da. Larunbatean, hilak 20, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara irekiko da eta, artisautza-lantegien erakusketez gain, Gabonetako Txiki Txeff edukiko dugu haurrentzat, baita ipuin-kontalariak eta zirku-ikuskizun bat ere. Igandean, hilak 21, 11:00etatik 14:00etara irekiko da, eta aurpegiak margotuko dira, gaztainak banatuko dira eta artisautza-produktuak dituen saski bat zozkatuko da. Beren produktuak ikusgai jarri nahi dituzten artisauek telefono honetan eska dezakete: 646026457 (Eulali).

Komentuko gozokiak Abenduaren 19tik 21era (ostiralean arratsaldez, larunbatean goizez eta arratsaldez, eta igandean goizez), zenbait komentutan eginiko gozokiak erosi ahalko dira San Roque hotelean jarriko den stand batean. Biltzen den dirua Elikagai Bankurako erabiliko da. Aipatutako hotelak, Enkarturrek eta udalak sustatzen dute ekitaldi hori.

Gabonetako bigarren eskuko azoka txikia Iazko arrakasta handiaren ostean, aurten Gabonetako bigarren eskuko azoka txikia errepikatu egingo da. Interesa duten guztiek izena eman ahalko dezakete. Abenduaren 27an eta 28an izango da (larunbatean goizez eta arratsaldez eta igandean goizez), San Severino plazan. Informazioa ja-

3

Laburki

sotzeko eta izena emateko, Enkarturrera jo behar da.

Gabonetako kalejira Rioja Expressen Txarangak Gabonkanta ezagunak interpretatuko ditu datorren abenduaren 21ean (igandea) eguerditik aurrera, gure kaleak animatzeko. Bidaldian Alde Zaharretik, Enkarterri etorbidetik eta herriko auzoetatik igaroko dira.

Gabonetako saskien zozketa

Olentzero Balmasedara iritsiko da Baieztatu da Olentzero gure herrira etorriko dela. Abenduaren 24ko gau magikoan izango da. Ikazkin atsegina 18:00ak aldera etorriko da eta Hedegile eta Martin Mendia kaleetan zehar ibiliko da, musikaz eta bere lagun mitologiko batzuez inguratuta; izan ere, ez da ahaztu behar elezaharraren arabera Olentzero jentila zela. 18:30ean haur guztiei harrera egingo die San Severino plazan.

"Sua" dantza-ikuskizuna Eguzki Dantza Taldeak urtarrilaren 3an, bi saiotan (17:00etan eta 20:00etan) "Sua" dantza-ikuskizuna eskainiko digu, euskal historia eta mitologiaren zati batean oinarrituta. Sua izango da historiaurreko garaietatik gurekin egon diren eta oraindik bizirik dirauten mito eta kondairen haria. Sarrera bakarra: 2 euro.

Errege Magoen desfilea Errege Magoek ere ez dute huts egingo bere aurtengo hitzordura. Gabon hauei amaiera emateaz arduratuko dira, urtarrilaren 5ean arratsaldean bisita eginez. Beren magia erabiliz, Gabonetako espirituak Balmasedan 2015eko abendura arte irautea lortuko dute. Erregeak 18:00ak aldera iritsiko dira San Severino plazara, beren karrozetan Enkarterri etorbidetik eta Alde Zaharretik desfilatu ostean.

Kirolaren Egun Solidarioa Udaleko Berdintasun eta Gizarte Ekintza Alorrak Kirolaren Egun Solidarioa antolatzeko batu dira. Egun horretan batzen den diru guztia Balmasedako EMKErentzako izango da. Izen-ematearen prezioa 2 euro da eta botilatxo solidarioa, hirian bertan egingo den promozioko materialaren zozketarako zenbaki bat oparituko dira eta jardunaldian egingo diren ekintza guztietan parte hartzeko aukera izango da. Abenduaren 27an egingo da Kirolaren Egun Solidarioa Errotarena Kiroldegian eta hainbat jardueraz betetako egitaraua izango du: 10:00: Indoor Triatloia 11:00: Haurrentzako zirkuitua (4 urtetik gorakoentzat) 11:00: Taekwondo erakusketa 11:30: Bodybalance 12:00: Tabata Kickboxing erakusketa Spinning maratoia 13:30: Zozketa 16:00: Crossfit Spinning maratoia 17:00: Haurrentzako zirkuitua (2 urtetik gorakoentzat) 18:00: Zozketa Etorri eta gozatu egun desberdin, kirolari eta solidario honetaz.

Udalaren Gizarte Ekintzak sailak aurten 50 Gabonetako saski eman ditu dohaintzan; Nagusien Etxeko kideen artean zozkatuko dira. Ekitaldia datorren abenduaren 17an izango da, udal-pilotalekuan, 17:00etan. 85 urtetik goragoko kideek ez dute zozketan sartuko, etxeak haien adinagatik bakarrik saski bat oparitzen dielako. Gainerako kideek 2014ko ordainagiria aurkeztu beharko dute parte hartzeko.

Sakelako egutegia Aurten ere udalak 2015. urterako egutegia duen sakelako triptikoa banatuko du. Bertan, gure herriko garraio publikoaren ordutegiak eta intereseko telefono ugari jasoko dira. Lerro hauetatik, bide batez, balmasedar guztioi jai zoriontsuak eta urte berri on-ona opa egin nahi dizkizuegu.

Gabonetako oporrak Gabon hauetan gure hiriko zerbitzuetako askok itxi egingo dute oporrengatik. Emakumearen Etxea itxita egongo da abenduaren 24tik urtarrilaren 6ra eta Txiki-Parka abenduaren 22tik urtarrilaren 6ra. Lanbide Enplegurako Zentroak ere oporrak hartuko ditu, bere kasuan abenduaren 22tik 28ra.


4

Laburki Enkarterrietako Euskaldunon Topaketa Berbalagun Enkarterrietako euskaldun guztien arteko topaketa antolatzen ari da, "Enkarterrietako Euskaldunon Topaketa". Abenduaren 4an izango da, igandea, 11:00etatik aurrera Gordexolan. Eguna giro euskaldunean igarotzeko aukera ona izango da, hainbat jardueraz gozatzekoa: Herri Kirolak, pintxo-pote musikala, bazkaria, Korrikako arroparen desfilea eta bingoa. Informazio gehiagorako, ondorengo telefonozenbakira dei dezakezu: 671070044.

5.000 euro baino gehiago euskararentzat Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak 5.398 euroko laguntza eman dio Udaleko Euskara Zerbitzuari, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren garapenerako.

Euskara eta baloreak K proiektuan

“K proiektuari” buruzko dokumentala Datorren abenduaren 11n 18:00etan Kultur Etxean K dokumentala aurkeztuko da. Bizkaiko Foru Aldundiak sortu du eta euskarazko gune ireki baten proiektuan oinarrituta dago. Bertan, gazteek gehien kezkatzen dituzten gaietarako irtenbideak eta proposamenak bilatzen aktiboki parte har dezakete, teknologia berriak tresna gisa erabiliz.

UdalBerriak

EUSKERA

BADAGO HEMEN EUSKARAZKO PRODUKTUEN KATALOGOA

Aurreko urteetan egun hauetan bezalaxe, Udaleko Euskara Zerbitzuak Euskarazko Produktuen Katalogoaren 17. edizioko aleak banatu ditu. Bertan, 0 eta 16 urte bitarteko haur eta gazteentzako euskarazko liburuei, musikari edo jolasei buruzko ehunka aipamen aurkituko dituzu. Katalogoa egiteko, merkatuan dauden produktu guztien artean hautatu da, berrikuntzari, egokitasunari eta kalitateari lotutako irizpideen arabera.

Katalogoa zortzi ataletan banatuta dago: musika, liburuak, aldizkariak, pelikulak, jostailuak eta jolasak, DVDak eta produktu informatikoak, komikiak eta gurasoentzako produktuak. Gainera, gutxi gorabeherako prezioa adierazten da eta, atal batzuetan, adinaren araberako sailkapena ematen da. Katalogo hori Interneten ere aurki daiteke. www.katalogoa.org webgu-

Larunbatetako ludoteka euskalduna

Euskarak ere abesten du

Datorren urtarrilaren 10ean larunbatetako ludoteka euskalduna irekiko da 4 eta 10 urte bitartean dituzten haurrentzat. Parte-hartzaileek lantegiak, jolasak, jaiak, txangoak eta beste jarduera ugari egin ahalko dituzte, denak euskaraz. Ludoteka larunbatetan izango da, 10:30etik 13:00etara arte, eta edizioa amaitzear dagoelarik lekua oraindik ez da zehaztu. Jarduera hori Udaleko Euskara Zerbitzuak sustatzen duen arren eta doakoa den arren, fidantza bat ordaindu behar da. Ekainean itzuliko da, ludoteka amaitutakoan. Interesdunak Udaleko Euskara Zerbitzura joan daitezke edo hara deitu dezakete. Izena emateko epea azaroan amaitu zen, baina oraindik plaza batzuk geratzen dira; beraz, zure erreserba azkar egitea aholkatzen dizugu.

Udaleko Euskara Zerbitzuak Enkarterriko Mankomunitatearekin bat egin du ostalaritzari lokalak euskarazko musikaz girotzeko adorea ematen dion kanpaina bat sustatzeko asmoz.

nea aktiboa dago, eta urte osoan eguneratuta. Gainera, askoz ere zabalagoa da eta argitaletxeen online dendetarako sarbidea dauka, zuzenean erosteko. Erabiltzaileek aukeratu duten produktuari buruzko iruzkinak egin ditzakete orri horretan, eta hori produktu horietan interesa dutenentzat ere interesgarria gerta daiteke.

“Euskarak ere abesten du” lemapean, 200 diptiko banatu dira azaroan eskualde osoko ostalaritza-establezimenduen artean. Diptikootan, girotze musikala euskalduna izatea proposatzen da eta, horretarako, zenbait talde eta bakarlari euskaldunen zerrenda bat ematen da, baita hizkuntza horretako musika bilatzerakoan lagungarri izan daitezkeen web orri batzuen helbideak ere. Bestalde, identifikazio-kartel elebidunak eskatzeko aukera ere eskaintzen zaie beren establezimenduetan pintxoak eskaintzen dituzten ostalariei. Kanpaina horrek iaz antolatukoa osatzen du, “Lehen hitza euskaraz” lema zuena. Helburua euskara ostalaritzan ere sustatzea da eta ostalaritzak euskaraz hitz egiten duten bere bezeroei zerbitzu hobe bat eman ahal izan diezaien, gure gizartean argi eta garbi handitzen ari den publikoa baita.


Abendua 14

KRONIKAK

Balmaseda sutan, gero birsortzeko Frantsesek gure Hiria kiskali zutenekoa antzezteko eman ditugun prestaketako lan-ordu luzeek sari ederra jaso zuten azaroaren 8an: Balmasedara jende-oldea etorri zen eta harrera bikaina eman zioten antzezlanari. Erreketa 2008. urtean antzeztu genuen estreinako aldiz, bigarren mendeurrena bete zenean, eta aurten berriro egin dugu, azaroaren 8a aurtengoan ere larunbata delako. Gidoiak zorroztasun historikoari eutsi dio, betiere umorea galdu gabe, egoerak bidea ematen bazuen; entseguak; zaldiekin egindako lana, zaratekin ez ikaratzen bereziki irakatsiz; musikaren eta atrezzoaren sorrera; San Joan eliza, zubi zaharra

Pertsona ugari gerturatu zen Balmasedara eta udaletxea erretzeko efektu piroteknikoak; ekitaldiaren eguneko segurtasun-lana... Beste behin ere eskerrak eman nahi dizkiegu gure historiako pasarte latz hau berriro bi-

zitzen eta itxaropenerako aldarri bihurtzen lagundu diguten pertsonei, balmasedarrak nahiz kanpotarrak izan.

On Pedro Asua Mendia dohatsua da Azaroan, San Severino parrokia eta Balmasedako Udala elkarlanean aritu ziren, Pedro Asua Mendia apaiz eta arkitektoa oroitzeko. Azaroaren 1ean dohatsu bihurtu zuten, Gasteizko katedralean egindako ekitaldi ospetsu batean. Balmasedak asko zor die mendiatarrei eta Pedrori berari. Eta Hiriak indiano-familia ezagun hau bere kale-izendegira ekarri du. Orain, on Pedro jaio zen lekuko plazak, Enkarterri etorbidean, haren izena dauka. Asteotan, gizon hau hobeto ezagutzeko parada izan dugu. Arkitekturako karrera oparoa alboratu zuen apaiz izateko,

besteen zerbitzutan lan egin gura zuelako. Don Pedrito (hala esaten diote balmasedar askok) gizon onbera zen, eta horregatik gure hiriaren maitasuna jaso du. Haren ohoretan egin diren jarduerei amaiera emateko, Mario Iceta jaunak eta Miguel Asurmendi jaunak (hau da, Bilboko eta Gasteizko gotzainek, hurrenez hurren), eskertze-meza eman zuten. Orain, Don Pedrito ezagutu zuten pertsona guztiek dohatsu izatetik santu izateko bidea egitea nahi lukete.

Denok emakumeen aurkako indarkeriaren kontra Azaro osoan zehar, udalak, Berdintasun Arloaren gidaritzapean, emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako borroka agerikoago bihurtu du. Horretarako, jarduera-egitarau bat prestatu du, balmasedarrak gizartearen gaitz honen aurka jardutearen garrantziaz jabetzeko. Indarkeria-mota honen aurkako adierazpen instituzionala aho batez onartu zen azaroaren 7ko osoko bilkuran (informazio gehiago 9. orrialdean), eta gero hainbat jarduera egin ziren: defentsa pertsonaleko oinarrizko tailerrak, protesta-elkarretaratzea (70 pertsona inguru), “En el tiempo de las mariposas� filmaren inguruko bideo-foruma, tratu onen tailerrak, emakumeen aurkako indarkeria literaturan izeneko tailerra, eta abar. Hori dena arazo hau ikusgarriago egiteko eta kontzientzia sortzeko lana baino ez da. Udalaren benetako zeregina gai honetan, ordea, urte osoan egin beharrekoa da, etengabe, beste administrazio batzuekin koordinatuta. Emakumeen aurkako indarkeria ez da fisikoa bakarrik. Jakin behar zenuke honelako indarkeria jasaten ari zarela baldin eta zure bikotekideak, bikotekide ohiak edo gizonen batek kontrolatzen zaituela sentitzen baduzu (etengabe deitzen edo mezuak bidaltzen dizkizunean, azalpenak exijitzen dizkizunean, ekonomikoki kontrolatzen zaituenean, janzkera kontrolatzen dizunean, eta abar), isolatzen bazaitu (zeure lagunengandik edo zeure familiarengandik, beste pertsona batzuen aurrean mespretxatzen bazaitu etab) edo beldurrarazten bazaitu (haren beldur zara, iraintzen zaitu, uzten baduzu bere burua hilko duela dio, eta abar). Ez zuritu jokabide hori, eta ez utzi gertatzen. Egoerari aurre egin behar diozu. Gogoan izan ez zaudela bakarrik. 900840111 telefono zenbakia doakoa eta konfidentziala da. Bertan, honelako kasuetan adituak diren pertsonek arreta emango dizute. Gainera, Ertzaintzarengana, Udaltzaingoarengana edo Gizarte Ekintzarengana jo dezakezu, besteak beste.

5

Laburki Masaje linfatikoa Masaje linfatikoa bereziki egokia da geldituta egon daitekeen linfa drainatu edo lekualdatzeko eta, horrela, odol-uharrerantz normaltasunez ateratzeko. Modu horretan, linfedema, zelulitisa eta beste arazo batzuk trata daitezke. Beti linfa-sistemaren zirkulazioa aktibatzen duten esku-maniobra oso leunak eta minik gabekoak erabiltzea du ezaugarri. Berdintasun Zinegotzitzak Emakumearen Etxean masaje linfatikoko saioak izateko aukera eskaintzen dizu. Abenduan, 19an emango dira, 09:00etatik 13:00etara arte. Parte hartzeko nahitaezkoa da aurretiko hitzordua eskatzea. Saioek 32 â‚Ź balio dute, aipatutako zinegotzitzak diruz laguntzen baititu neurri batean.

Zoko Maitea Elkartearen hitzaldiak Zoko Maitea Elkarteak Zilarraren Ibilbideen gaineko hitzaldiak eskainiko ditu 2015eko lehen hiruhilekoan zehar, baita transgenikoei eta gai hori ezagun bilakatu duten egiei eta gezurrei buruzko hitzaldi bat ere. Oraindik ez dago data zehatzik, baina Emakumearen Etxean egingo dira. Zoko Maiteak 2015. urterako onena opa dizue balmasedar guztioi.


6

Laburki Txomin Etxebarriaren liburu berria

UdalBerriak

KULTURA

Zinema Klaret Antzokian

Abenduaren 19an, Txomin Etxebarriak egindako ikerketa-lana bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dugu, bere liburu berriaren aurkezpenean: "Arte prerromanikoa eta erromanikoa Enkarterrin eta Mena haranean”, gure arbasoen arrastorik zaharrenak biltzen dituen idazlana. Hitzordua 19:00etan izango da Kultur Etxean.

Bizkaiko Kultur Txartela CECOBIk eta Foru Aldundiak Bizkaiko Kultur Txartelaren kanpaina berria jarri dute martxan, produktu kulturalak euskarri desberdinetan kontsumitu daitezen bultzatzeko. Kutxabankeko kutxazainetan eskuratu ahalko dira urtarrilaren 29ra arte, eta urtarrilaren 31ra arte erabili ahalko dira hiru formatutan, 40 euroko erosketa-balioa izango dutelarik. A motak 32 euro balio du eta gaztelaniaz edo hizkuntza atzerritarrean dagoen edozein produktu kultural erosteko balio du, B edo D motako txartelekin eros daitezkeen zerbitzuak edo ikasteko testu-liburuak edo profesionalak izan ezik. B motako txartelak 28 euro balio du eta gaztelaniaz edo atzerriko hizkuntza batean ikuskizun kulturalak zuzenean ikusteko balio du, baita museoak bisitatzeko ere. D motakoak 24 euro balio du eta produktuak erosteko eta zuzeneko ikuskizunetarako balio du, guztiak euskaraz. Denda gisa kanpainara batu nahi baduzu, deitu 944002844 telefono-zenbakira eta bertan azalduko dizute egin beharreko guztia.

A B E N D U A LOS JUEGOS DEL HAMBRE: SINSAJO.1go ZATIA Abenduak 5, 20etan Abenduak 6, 22:30ean Abenduak 7, 17etan eta 19:30ean Abenduak 8, 19:30ean Generoa: Ekintza, zientzia-fikzioa/ Zuzendaritza: Francis Lawrence/ Gidoia: Danny Stron; Suzanne Collinsen eleberrian oinarrituta/ Interpretazioa: Jennifer Lawrence, Josh Hutcherson, Liam Hemsworth, Woody Harrelson, Elizabeth Banks, Stanley Tucci, Julianne Moore, Philip Seymour Hoffman/ Hauxe da sagako hirugarren emanaldia. Katniss Everdeenen kronika futurista mundu berri batean sartzen da. Jokoak erabat suntsituta geratu dira betiko, baina bizirik irauteko borroka areagotzeko zorian dago. EXODUS: DIOSES Y REYES Abenduak 12, 20etan Abenduak 13, 19:30ean eta 22:30ean Abenduak 14 eta 15, 19:30ean Generoa: Drama/ Zuzendaritza: Ridley Scott/ Gidoia: Steven Zaillian, Adam Cooper eta Bill Collage/ Interpretazioa: Christian Bale, Aaron Paul, Joel Edgerton, Sigourney Weaver, Ben Kingsley/ Ridley Scott zuzendariak bizitza berri bat ematen die Moises izeneko lider erronkariaren (Christian Bale) istorioari eta Ramses faraoiaren (Joel Edgerton) aurka zuzendu zuen matxinadari. Errebolta horren ondorioz, 600.000 morroi askatuak izan ziren eta Egiptotik modu epikoan alde egin zuten.

INTERSTELLAR Abenduak 19, 20etan Abenduak 20, 22:30ean Abenduak 21 eta 22, 19:30ean Generoa: Zientzia-fikzioa/ Zuzendaritza: Christopher Nolan/ Gidoia: Christopher Nolan eta Jonathan Nolan/ Interpretazioa: Matthew McConaughey, Anne Hathaway, Jessica Chastain, Michael Caine, Bill Irwin, Casey Affleck, Topher Grace, David Oyelowo, John Lithgow/ Ez dago gomendatuta 12 urtetik beherakoentzat Bizia Lurrean amaitzen ari dela ikustean, esploratzaile-talde batek gizateriaren misiorik garrantzitsuena izan daitekeen batean sartzea erabakitzen du. Hala, gure galaxiaz harago eramango dituen bidaia bat hasten dute, eta bertan igarriko dute izarrek gizadiaren etorkizuna barne har dezaketen. LOS PINGÜINOS DE MADAGASCAR Abenduak 20, 19:30ean Abenduak 21, 17:00etan Generoa: Animazioa, komedia, familia / Zuzendaritza: Simon J. Smith eta Eric Darnell/ Haurrek gehien maitatzen dituzten pertsonaiek, “Madagascar” pelikulako pinguinoek, zinemara jauzi egin dute eta protagonistak bihurtu dira beren pelikula animatuan. Skipper, Kowalski, Rico, Cabo eta taldeko gainerako kideak abentura batean sartzen dira "Viento Norte" izeneko beste espioi-talde batekin, munduko pinguino guztiak deuseztatu nahi dituen olagarro gaizto baten aurka borrokatzeko.

MORTADELO Y FILEMÓN CONTRA JIMMY EL CACHONDO (3D) Abenduak 27, 19:30ean eta 22:30ean Abenduak 28, 17:00etan eta 19:30ean Abenduak 29, 19:30ean Generoa: Animazioa, komedia/ Zuzendaritza: Javier Fesser/ Gidoia: Javier Fesser, Cristóbal Ruiz eta Claro García/ Munduko egonkortasunaren aurkako eraso kriminalik handiena jazo berri da: barre-eraso bat. Txantxaren eta txoro barrearen anabasa erakundeez, bankuez, ministerioez, fabrikez, eskolez, kafetegiez, poliziez, lapurrez, notarioez eta elefanteez jabetu da, eta TIA da horretan guztian seriotasun apur bat jartzeko gai den erakunde bakarra. Gizateria arriskuan dago.


Abendua 14

L'Elisir D'Amore opera Klareten L'Elisir D'Amore ulertu gabeko maitasun baten istorioa da eta elixir magiko batek gauzak nola alda ditzakeen kontatzen du. Donizettiren landa-bizitzako komedia erromantikoa bikain gailentzen da eszenaratze barregarriari esker, ezin hobeki batzen baititu sentimendua eta dibertsioa nahasten dituzten piezak. Opera alai hori, bi ekitaldiz osatuta dagoena eta Felice Romaniren libretoa daukana, izango da Klaret Antzokiaren proposamena datorren abenduaren 26rako (ostirala), 20:00etan. Zinemetarako eduki digital alternatibo berri hori joan den 2014ko azaroaren 26an grabatu zen Royal Opera Housen. Lucy Crow sopranoa Adinaren paperean egon zen, eta Vittorio Grigolo, berriz, Nemorinorenean. Bestalde, Laurent Pelly eszenako zuzendaria izan zen eta Daniele Rustioni, aldiz, orkestra-zuzendaria. Sarrerek prezio bakarra izango dute, 9 euro, eta jada eskuragarri daude Klaret Antzokiko txartel-leihatilan, Kultur Etxeko bulegoan, udalaren webgunean eta Kutxabankeko orotarako kutxazainetan.

ENKARTERRI

Ogi Eguna Galdamesen

Aurten Galdamesek Ogi Eguna, artisau-ogiaren XXVII. azoka, ospatuko du. Ohi bezala, Gabon-gauan izango da, abenduak 24, San Pedro plazan. Okintza-produktuak erakutsiko eta salduko dira, baita irinarekin lotutako produktuak ere, hala nola euskal pastela, madalenak, etab.

Antonio de Trueba I. Ipuin Lehiaketa Antonio de Trueba enkarterriar idazlearen 125. urteurrena dela-eta, Alén Elkarteak, Gurguxa Kultur Elkarteak eta Sopuertako eta Galdamesko Udalek Antonio de Trueba I. Ipuin Lehiaketa antolatu dute. Hauxe da betekizun bakarra: parte-hartzailea heldua izatea eta istorioa Enkarterriko bazter batean girotuta egotea. Pertsona bakoitzak ipuin bat baino gehiago aurkeztu ahal izango du. Gehienez ere 5 orriko luzera izan be-

harko dute, arial letra erabilita eta tarte bikoitzarekin, marrazkirik gabe. Ipuinak aurkezteko epea abenduaren 14an amaituko da. Bai euskarazko bai gaztelaniazko kategorian, saria 200 euro izango dira, eskudirutan. Horrez gain, 100 euroko sari berezi bat egongo da enkarterriar parte-hartzaileen ipuin onenerako. Datorren abenduaren 24an ezagutuko ditugu irabazleak, Ogi Egunaren ospakizunean.

7

Laburki Irakatsiko diguzu egiten dakizuna? BalmaZ, Balmasedako Gazteria Zerbitzua, zu bezalako jendea bilatzen ari da: gauzak egiten dakiten eta nola egin azaldu nahi diguten pertsonak. Dantza-eskolak, bideo-edizioa, eskulanak, sukaldaritza… dakizun guztia interesatzen zaigu. Irakasteko prest zaude? Horrela bada, etorri BalmaZen bulegora (Kultur Etxearen handitzean), idatzi info@balmaz. org helbidera edo deitu 946802974 telefonora (3. luzapena), eta informatu.

Astialdiko monitorea Astialdiko monitorearen titulua badaukazu, antolatuko dituzten jardueretarako zerrenda bat prestatzen ari da BalmaZ. Informatu eta eman izena haren bulegoan: Pío Bermejillo 19.

Ikasteko Teknikei buruzko Lantegia BalmaZek ikasteko teknikei buruzko lantegi bat eskaintzen die DBHko 1. eta 4. mailen arteko ikasleei. Psikopedagogo batek emango du abenduaren 29an eta 30ean eta urtarrilaren 2an, 10:00etatik 12:00etara arte. Saio horietan honakoak landuko dira: motibazio eta autoestimuari buruzko ariketak, azpimarratzeko, eskemak eta laburpenak egiteko teknikak, gaiaren arabera ikasteko modu egokia, etab. Lantegi hori Zubi Zaharra ikastolarekin eta Balmaseda BHIrekin elkarlanean gauzatuko da.

Gazte kotiloia

·Instalazioak ·Konponketak ·Aparatu sanitarioak ·Sukalde eta komunetako konponketak...

Telefonoa: 687 535 874

BALMASEDA

Pintura, burdineria, paper pintatuta, etxeko tresneria eta opariak Aldapa, 16/18 Tel. eta Faxa: 946 801 752 Balmaseda

Decoraciones Javi

Abenduaren 30ean, Balmazek Urtezahar-gauko kotiloira gonbidatzen zaitu. Gaztetxokoan egingo da. Orrazketa-tailerra eta alkoholik gabeko koktelen tailerra ez ezik dantzalekua antolatuko da. Ordua zehazteke dago, baina ohiko bideetatik iragarriko du aldez aurretik (bere bulegoetan, webgunean, facebooken eta twitterren).


8

Laburki Hurrengo osoko bilkura Hurrengo ohiko osoko bilkura 2015eko urtarrilaren 9an (ostirala) izango da, 09:00etan, udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan. Abendurako osoko bilkura berezi bat aurkeztuko dela aurreikusi da, baina edizio hau amaitzear dagoelarik oraindik ez dakigu data.

UdalBerriak

BERDINTASUNA

AZAROAREN 7KO O

Barruko argiak berritzea Duela gutxi Udalak Mendia Eskolako, udal liburutegiko eta Hiribilduko Historia Museoko barruko argiak berritu ditu. Horrela, led sistema erabiltzera pasatuko dira, energia asko aurreztuko delarik. Alkateen Itunaren helburuak betetzeko emandako pausu bat gehiago izan da. Mendia Eskolan 682 argi aldatu dira eta urtean 28.236,03 kwh aurreztuko dira. Liburutegian 72 argi aldatuko dira eta 5.116,32 kwh aurreztuko dira urtean. Historia Museoan, aldiz, 56 argi aldatuko dira eta urtean 7.720,07 kwh aurreztuko dira.

Olioaren edukiontzien erabilera egokia Balmasedak olioa birziklatzeko bi edukiontzi ditu, bat Ercoreca ondoan eta bestea Martin Mendia Eskolaren aurrean. Edukiontzi horiek behar bezala funtziona dezaten, berebizikoa da ontzi homologatuak bakarrik erabiltzea, plastikoetan edo poltsetan sartu gabe. Bestela edukiontzia honda genezake. Ontziak udaletxeko bigarren solairuan (Bulego Teknikoa) eta Emakumearen Etxean batu daitezke doan. Udal zerbitzuak behar bezala erabili ditzagun, guztion onerako.

Udalbatzak ahobatez emakumeen aurkako indarkeriari ezetz esan zion Azaroko ohiko osoko bilkura 2014. urteko zabalagoa izan da jorratu beharreko gaiei dagokienez.

Lehenengo zatia Irailaren 5eko eta 30eko bilkuren aktak onartu ostean, udalbatzak kreditu-transferentzia bidezko 15/2014 aurrekontu-aldaketa onartu zuen, EAJren aldeko botoekin eta gainerako taldeen abstentzioarekin. Hedegile kaleko lorategiaren proiektua (48.000 euro) edo Edertze Plana (13.000 euro) egikaritzeko behin-behineko zailtasunek eta bestelako inbertsio-aukerak gauzatzeko posibilitateek eragin dute aldaketa hori. Modu honetan, honako partidak handituko dira: auzo-bideen asfaltatzea (13.000 euro), inbertsioa kirolinstalazioetan, Nordic Walking-eko zentroa eta Salinillasen alboko itxitura barne (12.000 euro), berokuntza Gaztetxokon (10.000 euro), inbertsioa Kultur Etxean eta Lantegi Eskolako teilatuaren amaitzean (15.000 euro), eta Dorre kaleko horma (8.000 euro). EAJren aldeko botoekin, CLIren abstentzioarekin eta EH Bilduren eta Talde Sozialistaren aurkako botoarekin, kreditu gehigarri bidezko

16/2014 aurrekontu-aldaketa onartu zen. Kontuan izanik gaur egun 737.000 euroko diruzaintza-geldikin positibo bat dagoela eta diru-sarrera arrunt finkatuen gaineko zor biziaren ehunekoa % 45,2koa dela, proposatu da aplikatu ez den geldikina eta baso-aprobetxamenduetatik etorritako ezohiko sarrerak zorra amortizatzeko aplikatzea. Horri esker, 2015ean ez da beharrezkoa izango baliabideak ezohiko amortizazioak egiteko erabiltzea. Laugarren puntuan, aurtengo hirugarren hiruhilekoko berankortasun-txostena aurkeztu zen. Horretarako ez zen inolako bozketarik egin behar izan. Uztailaren 1etik irailaren 30era arte 503 ordainketa egin dira, % 48,71 faktura onartzeko 30 eguneko eta ordaintzeko 30 eguneko aldiaren barruan. Irailaren 30ean ordaintzeke zeudenen artean, 7 ordainketa gaindituta zeuden, eta 85, ordaintzeko legezko aldiaren barruan. Batez besteko ordainketa-aldi globala 13,41 egunekoa da. Orain arte, aplikazio informatiko baten bidez fakturak balioztatzeko bizkortasuna hobetu da eta astero faktura-dekretuak egiten dira. Ordenantza fiskalen hasierako onarpenak EAJren aldeko botoak eta

gainerako taldeen kontrako botoak jaso zituen. Izoztearen premisatik abiatuta, aldaketa batzuk egin dira. Horrela, behar bezala eratuta dauden eta gure herrian jarduten duten elkarteak tasa eta prezio publikoetatik salbuestea ezarri da. Autolikidazioa egiteko aukera barne hartu da. Ibilgailuei buruzko ordenantzan aldaketa orokor bat egin da talde bakoitzean tarifak aldundiak ezarritako mugetara egokitzearren. Horrek tarte batzuetan jaitsierak eta beste batzuetan igoerak ekarri ditu. Familia ugarientzako hobariari buruzko idazketa argitu da eta 5 plaza edo gehiagoko ibilgailu bati aplikatzea xedatu da. Tasa batzuen helbideratzeagatiko hobaria kendu egin da; izan ere, zergadunarentzat erosoagoak diren beste aukera batzuk eskaini nahi dira. Gainbalioari dagokionez, % 1,15eko tasa finko bat hautatu da eta urteen araberako eskalak kendu dira, aldundia hasierako eta amaierako balioak kalkulatzeko aplikatzen ari delako dagoeneko. Kasuan kasuko urteko ziurtagiriak egiteagatiko euro bateko tasa ezabatu egin da. Igerilekuetan udako txartela eta bi tasa berri sartu dira, bi zerbitzu berri (armairuak alokatzea eta hamakak alokatzea) abiaraztea aurreikusi bai-


Abendua 14

9

OHIKO OSOKO BILKURA ta. Senar-emazteen kasuan, gutxienez urtebete erroldatuta egotea eskatzen da tasetatik salbuetsita egoteko. Azkenik, udalekuetan DBE jasotzen duten familiei tasa itzultzea aurreikusi da, gutxieneko bertaratzea bermatzen denean. CLIk bi zuzenketa aurkeztu zituen, bata osotasunerako eta bestea OHZri buruz. Bi kasuetan EAJren aurkako botoa eta EH Bilduren eta Talde Sozialistaren baietza jaso zituen. Lehenengo zuzenketan, uztaileko KPIri dagokion % 0,3a benetan aplikatzeko eskatu da. Bigarren zuzenketari dagokionez, aintzat hartu behar da zergatasa legezkotasunaren barruan altuena den arren, katastro-zentsua 1974tik eguneratu ez denez, disfuntzioak sortzen ari direla katastro-balio zaharragoa duten higiezinen eta eraikuntza berrien artean. EH Bilduk ere zenbait zuzenketa aurkeztu zituen; EAJren aurkako botoa eta Talde Sozialistaren eta CLIren abstentzioa jaso zuten. OHZ jaisteko eskaerari dagokionez, CLIk aurkeztutako zuzenketaren kasuko azalpen berberak eman ziren. EIOZi dagokionez, kontu-hartzailetzaren txostenaren iritzia aurkakoa da. Kirol-instalazioetan tasak jaisteari dagokionez, zerbitzu horiek mantentzeko behar den finantzaketaren ondorioz bideraezina da. Era berean, aterpeetako egonaldietan fidantzak kentzea proposatu da (fidantzak lagatako ondasun edo espazio publikoa egoera onean itzultzen dela ziurtatzeko eskatzen dira). Gauza bera da gertatzen udal-ondasunak alokatzeko prezio publikoekin. Udalaren menpeko museoetarako sarreren bilketa baxu samarra da eta, gobernu-taldearen iritziz, erretiratuentzako hobaria dirusarreren menpe egon beharko litzateke. Halaber, gaikako bilketarako hobari bat eta tasen jaitsiera proposatu dira, azken horiek iazkoen berdinak izaten jarraitzen baitute. Jabari publikoaren okupazioari buruzko ordenantzan aipatzen den kanpoko barren sistema dela-eta, egia da bidezkoagoa gerta litekeela, baina arazoak sor litzake kudeaketari eta kontrolari da-

gokienez. EH Bilduk ezkontzak ez kobratzea proposatu du. Hala ere, zerbitzuak finantzatzeko eta mantentzeko, EAJk tasa horri beharrezkoa deritzo, zeremoniak udal-titulartasuneko eraikinetan egiten direlako. Era berean, Klaret Antzokiaren erabilerarako zenbait ideia aurkeztu dira. EH Bilduren eta Talde Sozialistaren abstentzioarekin eta EAJren eta CLIren aldeko botoekin, Guillermo Ugarte Ramírezi onura publikoko 125. mendian 1.545 m2-ko lurzati bat ematea onartu zen. CLIren, EH Bilduren eta Talde Sozialistaren abstentzioarekin eta EAJren aldeko botoarekin, Balmasedako Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren arteko hitzarmena sinatzea onartu zen, Boinas La Encartada Museoaren proiektua kudeatzeko. Modu horretan, museoaren kudeaketa Bizkaikok egingo du, antzeko beste egitura batzuk (El Pobaleko Burdindegia, Ondare erakusketa-aretoa, Muñatonesko gaztelua, etab.) kudeatzen dituen foru enpresa-erakunde publikoak. Horretarako, fundazioaren desegitea berretsi zen eta hari lagatako ondasunen erabilera itzultzea onartu zen. Horrela, gure udalak emandako guztia berreskuratu zuen. Hitzarmenean, funtsezko premisa da enplegua mantentzea, langile guztiak subrogatzea eta indarrean dauden kontratu guztiak gain hartzea. 791/14 Dekretuaren berrespena ahobatezkoa izan zen. Dekretu horren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiko abokatuei eta epaitegi bakoitzeko prokuradoreei auzietan haren izenean jarduteko ahalmen orokorra eman zaie. Osoko bilkurako bederatzigarren puntuak lanpostu-zerrendaren aldaketa bat aurkeztu zuen, zehatzmehatz udal-arkitekto teknikoaren fitxaren titulazioaren aldaketa: harrezkero, goi-mailako arkitektura edo obra zibiletako ingeniaritza eskatuko da, postuko lanetara zehazkiago egokitzeko. Aldaketa horren aldeko botoa ahobatezkoa izan zen. Lehenengo zatiko azken puntua ere aho batez onartu zen. Horren bitartez,

udal-inbentarioa aldatu da, San Severino plazako kioskoaren eskuratze berria gehituz.

Bigarren zatia Balmasedako Udalak Arkema enpresako lanpostuen eta etorkizun industrialaren alde aurkeztu zuen moziorako erantzuna ahobatezkoa izan zen. Joan den azaroaren 9an Katalunian egindako kontsultari buruz Konstituzio Auzitegiak erabaki zuen etenduraren aurkako bere jarreraren inguruko mozio bat aurkeztu zuen EH Bilduk. Ordezkaritza duten gainerako taldeek puntua onartu egin zuten, Talde Sozialistak izan ezik, abstenitu egin baitzen. Balmasedako Udalak luzaroko langabeentzako prestazioei buruz aurkeztu zuen mozioaren aldeko botoa ahobatezkoa izan zen. Horrela, gure udalak Estatuko Gobernua Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategina aldatzera hertsatu du, langabezia-babesa honakoentzako laguntzei dagokienez zabaldu ahal izateko: langabezian urtebete baino gehiago daramaten, familia-erantzukizunak dauzkaten eta errentarik ez duten pertsonak, genero-indarkeriaren biktimak izan diren emakumeak, % 33ko edo gehiagoko elbarritasuna egiaztatzen dutenak eta gizarteratzeko errenta aktiboa agortu duten edo programa horretan onartzeko eskubidearen eskaera egin aurretiko 365 egun naturalen barruan dauden langabeak, 45 urte baino gehiagokoak. Talde Sozialistak pobrezia energetikoari eta kontsumitzaile zaurgarrien babesari buruzko mozio bat aurkeztu zuen; EAJren aurkako botoa eta EH Bilduren eta CLIren aldeko botoa jaso zituen. Jasaten ari garen krisi sozial eta ekonomikoa dela-eta, gero eta etxe gehiagok ezin dute kontu energetikoa ordaindu edo diru-sarreren zati handiegi bat erabili behar dute mota horretako fakturetarako. Horregatik, “Estatuko Gobernuak bere erantzukizuna gain hartzen ez duen

bitartean”, Talde Sozialistak Eusko Jaurlaritza bere autogobernua egikarituz beharrezko neurriak hartzera hertsatu nahi du, ezein herritarri argia, ura edo gasa moztu ez diezaioten baldin eta baliabide ekonomikorik ez badauka. EAJk adierazi zuen ados zegoela Espainiako Gobernua kontsumitzaile zaurgarrien babesari buruzko eta pobrezia energetikoaren aurkako lege bat aldarrikatzera hertsatzen zuen mozioaren laugarren puntuarekin. Azaroaren 25eko, “Emakumeenganako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguneko”, erakundeadierazpena ere aho batez onartu zen. Aurten, azpimarratu nahi izan da sexismo-adierazpen hori eta beste guztiak ez direla emakumeen arazotzat jo behar, ezta zenbait pertsonen jokabide bakantzat ere, baizik eta gizonen eta emakumeen artean dagoen desberdintasunaren emaitzatzat. Emakumeen aurkako indarkeria gure gizarteak pairatzen dituen gaitz larrienetariko bat da, eta udalak horren kontra borrokatzeko konpromisoa duela berrirotu zen. Era berean, udalak errepikatu zuen konpromisoa bultzatzen eta indartzen jarraitzeko asmo irmoa duela, berdintasun-politikak garatzeko baliabide ekonomikoak, teknikoak eta giza baliabideak sendotuz. Halaber, herritarrei berdintasunaren aldeko konpromiso pertsonalak eta kolektiboak hartzeko eta azaroaren 25a dela-eta egiten diren jardueretan eta mobilizazioetan parte hartzeko eskatu zien. Galde-eskeen atala baino lehen, Balmasedako Udalak Merkataritza Zinegotzitzari egindako eskaera aho batez onartu zen, sektoreko tokielkarteekin batera gure herriko merkataritza-lokalen antzinako errenten egoerari buruzko azterlan bat egin dezan. Gogorarazi nahi dizuegu udalaren osoko bilkuren bideoak osorik ikus daitezkeela webgune honetan: www. balmaseda.net.


10

Laburki Enpresa Proiektuen 6. Lehiaketa Abenduaren 30ean amaituko da zure negozio-ideiak Enpresaproiektuen 6. Lehiaketan aurkezteko epea. Bi kategoria ezarri dira, bata helduentzako eta bestea gazteentzako. Bakoitzean sari bat banatuko da. Bi kategorietako lehen saria 1.500 eurokoa da esku-dirutan eta Enkarterrietako enpresen mintegietako bateko lokal baten doako gozamena izango dute 3 urtez. Helduen kategoriako bigarren saria 1.000 euro izango dira eta gazteen kategorian, diru horrez gain, helduen kategoriako lehen sarian eskaintzen den gozamen berbera lortu ahalko da. Ideiak Gueñesko Behargintzan (Enkarterri kalea 2, 1. solairua) aurkeztu behar dira. Informazio gehiagorako: 946801002.

Aldi baterako egonaldiak León Trucíos egoitzan León Trucíos egoitza egonaldi iraunkorreko egoitzaren zerbitzua osatzen duten zerbitzu berriak eskaintzen ari da. Aldi baterako egonaldiak egiteko aukeraz gain (ekimen horrek oso harrera ona izan baitu), orain ostaturik gabe, hau da, lo egiten geratu gabe egoitzan sartzeko aukera ere eskaintzen da. Horri esker, eskaintzen diren zerbitzu guztiak erabili ahalko dira: zerbitzu medikoa, psikologikoa, sukaldaritza-, fisioterapia- eta errehabilitazio-zerbitzua, terapia okupazionaleko zerbitzua eta eguneroko oinarrizko jarduerak egiteko laguntza-zerbitzuak. Dena den, egunez bakarrik erabili ahal izango dira. Baldintzak (ordutegia, prezioak…) zehazteko eta egon daitezkeen zalantzak argitze aldera, egoitzarekin berarekin harremanetan jar zaitezke. Horretarako, deitu 946800601 telefonora, idatzi dirección@fleontrucios.com helbide elektronikora edo joan zaitez egoitzara (Kubo 9). Instalazioak eta horietan egiten diren jarduerak ezagutzeko: www.residencialeontrucios.es.

UdalBerriak

LANA

84.500 EURO INGURU LANGABEAK KONTRATATZEKO

Balmasedako Udalak 84.500 euro inguruko laguntza eman du 2014. urtearen hasieratik langabeak kontratatzeko. Gure herrian enplegua dinamizatzeko asmoz mota horretako laguntza-ildo bat irekitzen den lehenengo aldia da. Diru-laguntza horiek eskatzeko epea dagoeneko amaitu den arren, berriro helburu bereko beste oinarri batzuk argitaratu dira udalak Lanbidetik jaso duen 12.000 euroko partidari esker.

Orain arte 18 pertsona kontratatu dituzte diru-laguntza horren lehenengo partidari esker. Kontratu horietako sei mugagabeak dira, zortzi hiru hilabetetarako sinatu dira eta lau, aldiz, sei hilabetetarako. Beste bost eskaera ukatu egin dira, lehenago enpresako plantillan egoteagatik, plantilla garbia ez igotzeagatik edo kontratatutako pertsona langabezia osoan ez egoteagatik. Hamabost enpresa izan dira onuradun, guztiak oso sektore ezberdinetan, esate baterako komu-

nikazioa, elikadura edo industria, besteak beste. Laguntza horiek enpresek, saltokiek eta ostalaritza-zerbitzuek eska ditzakete, Balmasedan erroldatuta dauden eta besteren kontura lan egiten duten langileekin kontratuak formalizatuz gero. Kontratuen lanaldia ezingo da lanaldi oso alderagarri baten % 50 baino laburragoa izan. Informazio gehiago, 946801002 telefonoan (Irenez galdetu).

Lanbide Enplegu Zentroa berriro ireki da

Lanbide Enplegu Zentroaren barrukaldea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diru-laguntza bat eman dio Balmasedako Udalari Eskualdeko Lanbide Enplegu Zentroa gure herrian urtebetez kokatzeko. Horretarako, Eskola Lantegiko geletako bat erabiliko da berriro, Martín Mendia kaleko 15. zenbakian. Zerbitzuak ekipamendu teknologiko zein materiala dauka, interesdunek beren enplegu-bilaketan erabil dezaten. Modu horretan, zentroak, bes-

teak beste, honakoak ditu: Interneterako konexioa daukaten ordenagailuak (enplegua bilatzeko, curriculuma idazteko, etab.), enpleguari buruzko bibliografia espezializatua, enplegu-eskaintzak, lan-merkatuari buruzko informazio eguneratua, prestakuntza-baliabideak, etab. Gainera, hiru orduko doako lantegiak eskaintzen dira, enplegu-bilaketarekin lotutakoak: norbere burua ezagutzea-

ri buruzko gaiak, profil profesionalen sorkuntza, helburu profesionala, aldaketaren kudeaketa, sormenezko curriculuma, LinkedIn, bilaketa-kanalak, hautagaitzak, Gabonetan lan egitea, etab. Behar duten pertsona guztientzat, zentroak orientatzaile baten laguntza dauka; aholkuak eskaintzen ditu laneratze-ibilbidean eta hori errazten duten tresnen erabileran. Jendearentzat irekita dagoen ordutegia hauxe da: astelehenetik ostegunera, 09:00etatik 14:00etara arte eta 16:00etatik 18:30etara arte, eta ostiraletan, aldiz, 09:00etatik 14:00etara arte. Informazio gehiago nahi baduzu, orientatzailearekin harremanetan jar zaitezke, telefono hauetara deituz: 946800477 eta 688809853. Europako Gizarte Funtsak proiektu honen % 50 diruz lagundu du.


Abendua 14

MERKATARITZA

Ágape: gatazkak konpontzeko zentroa Balmasedan, duela aste gutxi, gatazkak konpontzen eta gizartean esku hartzen diharduen enpresa berri bat sortu da. Ágape du izena. Egunero sortzen dira arazoak. Kontua da nola konpondu dakigun ala ez. Beraiei aurre egin eta hormak eskaileramaila txiki bihurtzea, bizitzan hazten eta aurrera egiten lagunduko digutenak, da bide zuzena. Ágapek altxatzen lagunduko dizun esku hori ematen dizu, eutsiko zaituen sorbalda. Gatazkak konpontzeaz gain, babestaldeak, babes-eskolak, ikastaroak

eta arazoei aurre egiteko (arazo pertsonalak, familiakoak eta abar) banakako terapiak aurkituko dituzu hemen. Zerbitzu berri hau Enkarterri etorbideko 16.eko 2. b-n aurkituko duzu. Helbide elektronikora idatzi ahal diezu, agapebalmaseda@gmail.com, edo telefonoz deitu, 946102456 eta 610085108 zenbakietara. Egiten duten lana hobeto ezagutu nahi baduzu, sartu www.centroagape.es webgunean.

GIZARTE EKINTZA

Ángeles Aurmendiak 100 urte bete ditu

Omendua bere biloba eta erakundeen ordezkariekin Gozamena da Ángeles Aurmendia Sarachagaren osasunarekin 100 urte ospatzea. Gazte honek bere lehen mendea bete zuen pasa den azaroaren 28an, jaio zen etxe berean. Pozez kontatu zuen azaroan Álvaro Parro Balmasedako alkateak, Iosune Sainz Alejandre Gizarte Ekintzako zinego-

tziak, Itxaso Sánchez Gizarte Ekintzako teknikariak eta Jose Arriola Bizkaiko Foru Aldundiko Erakunde Jardueren eta Gizarte Proiektuen zerbitzuburuak egin zioten bisitan. Izan ere, ez dira egunero ehun urte betetzen eta behar bezala ospatu beharra dago. Udalak Zubi Zaharreko eskultura eta orkidea bat oparitu zizkion omenduari; Aldundiak, berriz, lore-sorta polit bat eta Lizaso euskal margolariaren “Raíces de Sabiduría” margolana. Ángelesek seme bat eta bi iloba ditu. Bere seme bakarra berarekin bizi da Martín Mendiak eraikitako eta duela gutxi santu izendatu duten Pedro De Asúak planifikatutako etxean. Eraikin hori Guardia Zibilaren egoitza izan zen Aurmendia jaio ostean eta sute baten ondorioz, familientzako libre gelditu zen berriz ere. Sei ahizpatik gazteena da eta bai ahizpek eta bai gurasoek bizitza luzea izan dute. Kontatu digunez, ez zaio inoiz ardo kopatxoa falta bazkarietan eta irribarre pikaro batekin kontatu digu bere gurasoek taberna bat zeukatela eta bezeroei eskaintzen zitzaien generoa probatu behar zela. Bere ilusiorik handiena 101 urteak familiaz inguratuta eta poztasun berarekin ospatzea da. Zorionak, Ángeles!

TRAMEINSA TRANSFORMADORE MEKANIKO INDUSTRIALAK, S.L. Metalgintza Burdina Altzairu herdoilgaitza Letoia Aluminioa

Telefonoa: 94 680 16 16 - Faxa: 94 610 20 58 Galtzada, 40 - 48800 BALMASEDA

11

Laburki Kontsumitzen ditugun produktuen etiketatzeari buruzko hitzaldia Kontsumobide Kontsumoko Euskal Institutuak udalen laguntzaz abian jarri duen bigarren hitzaldia datorren abenduaren 18an emango da, 17:30ean, Nagusien Etxean. Kasu honetan, informaziorako eskubideaz, produktuen etiketatzeaz eta haren tipologiez hitz egingo da, “Etiketek hitz egiten dute” izenburua duen jardunaldian. Hitzaldia doakoa izan arren, parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute aipatutako Nagusien Etxean aurkituko duten zerrendan. Jarduera denontzat zabalik dago.

Espaloi berria Gune historikoaren itxura berdintzeko asmoz, Pio Bermejillon, Foruen plazatik Alixu fruta-dendara doan tartean, espaloia harriztatzeko eta hobetzeko obra hasi da. Obrak abenduaren hasieran amaitzea espero da. Ordura arte ezin izango da trafikorik ibili kale horretan zehar. Beraz, aukeratu den alternatiba San Severino plazatik sartzea eta irtetea da. Mesedez, barkatu eragozpenak.

Arrapala La Balugan La Baluga futbol-zelaian irisgarritasuna hobetzeko obrak amaitzear daude. Arrapala bat jarri da, sarrera errazteko. Gainera, ate eta eskailera jarriko dira.

Espezialitatea: arkumeak eta ekoizpen propioko haragiak


12

Laburki Kirolerako 5.000 euro baino gehiago Eusko Jaurlaritzako Osasun Kontseilaritzak 5.154,96 euro eman dizkio duela gutxi Balmasedako Udalari, jarduera fisikoa sustatzeko.

UdalBerriak

KIROLA

ZALLA-BALMASEDAZALLA HERRI KROSSA

Haurrentzako Gimnasia eta Masaje Ikastaroa Errotarena Kiroldegiak haurrentzako gimnasia eta masaje ikastaro bat eskainiko du, ama izan berri diren emakumeei erditzearen aurretik zuten gorpuzkera berreskuratzen laguntzeko, beren haurtxoarekin masajeteknikak ikasten dituzten bitartean (erlaxatzeko, kolikoak edo mukiak arintzeko, etab.). Abendutik maiatzera izango da ikastaroa, astelehenetan eta asteazkenetan 17:00etatik 18:00etara. Informazio gehiagorako, jo Kiroldegira (659693066 telefonoan).

Erretiratuen Kluba Abenduaren 27an, Erretiratuen Klubean urte amaiera ospatuko da, bazkideei txokolate beroa edo zurruta kafearekin eta zuzeneko dantzaldi ederra eskainiz. 17:00etatik aurrera izango da. Igandean, abenduak 28, 13:00etan, klubeko hildako bazkide guztien omenez meza ospatuko da, bereziki aurten hildakoentzat. Errege Egunean, kafea zurrutarekin eta txokolatea erroskarekin banatuko dira, 17:00etatik aurrera. Gogoan izan, bestalde, 85 urtetik gorako bazkideentzako Gabonetako otzarak abenduaren 15etik 20ra banatuko direla, 16:00etatik 20:00etara, elkartearen lokaletan. Ezinbestekoa da bazkide-txartela erakustea. Klubak urte berri on eta osasuntsua opa dio Balmasedari.

Hutsen zerrenda Pasa den azaroan Rednik talde balmasedarra aipatzea ahaztu zitzaigun MILDen agurraru buruzko berrian.

Hainbat urtez atletismoaren egutegitik kanpo egon ostean, 2011n probarik ezagunenetako bat berreskuratu zen: Zalla-Balmaseda-Zalla Krossa. Orduz geroztik, proba urte

bikoitietan egiten da. 2014 honetan Zallatik abiatuko da krossa. Abenduaren 6an (larunbata) izango da edizio berria, 11:45ean. 14.000 metroko distantzia egin beharko da, guztia asfaltoan eta aldapa handirik gabe. Parte hartu nahi dutenentzako, erakundeak izena emateko hiru bide ezarri ditu: online, bankuko transferentzia bidez eta Matiko Kirolak, Forum Sport eta Bikila Bilbao denda atxikien bidez. Probaren blogean zehazten dira hiru bideak: http://crossbalmasedazalla.com. Goizean zehar haurrentzako proba desberdinak ere egongo dira, distantzia eta kategoria desberdinetakoak. Aurten erakundeak Familien arteko Herri Lasterketa egitea ere aurreikusi du, lehiazkoa izango ez den proba da eta familiako kide guztiek batera kirola egiteko aukera izango dute.

Balmasedako III. Martxa Erregulatua Balmasedako Mendi Klubak Balmasedako Martxa Erregulatuaren hirugarren edizioa antolatu du, datorren abenduaren 14an gure mendi gehienak zeharkatuko dituena. Mendiaz eta naturaz gozatu nahi duen pertsona orok izena eman aha-

lko du doan Mendiko Etxean. Izan ere, martxa honen helburua gure hirian kirol osasungarri hau sustatzea baino ez da. Ibilbideak errepikatuko dira oraingoan ere, haurrentzako distantzia laburrarekin eta Espaldaseca, Celadilla,

Arbalitza, Sabugal eta Kolitzatik igaroko den ibilbide luzeago batekin. Jan-edanak hartzeko tokia azken mendi horretan egongo da. 2014ko azken egunak familian gozatzeko modu polita izango da.

HERRITARRAK

Berritasunak Kolitza Abesbatzan

Urrian Kolitza Koralaren zuzendaritza-batzordea berritu zen hurrengo lau urteetarako. Horrenbestez, taldearen 60. urteurreneko oroitzapenezko ekitaldiak antolatzeaz arduratuko dira. Lehen ekitaldia Gabonetako Kontzertua izango da (informazio gehiago 3. orrialdean) abenduaren 19an. Urte berrian beste ekintza batzuk antolatuko dituzte eta egoki denean jakinaraziko ditugu. Hau ez da berri bakarra izan, hedabideak ere be-

rritu baitituzte. Orain Facebooken aurkituko dituzu (Coral Kolitza de Balmaseda) eta Twitterren ere bai (@CoralKolitza). Laster abiaraziko dute euren blog berria, kontzertuei, jarduerei, lanei, anekdotei eta abarri buruzko informazioa eskaintzeko. Beste edozein gauzatarako, ondorengo helbide elektronikoan aurkituko dituzu: kolitza. coral@gmail.com.

Kolitza Gazte Datozen hilabeteotan taldeak koraleko atalik gazteena bultzatu nahi du, Kolitza Gazte alegia. 9 eta 14 urte bitartean badituzu eta abestea gustuko baduzu, hauxe duzu giro ezin hobean ikasteko aukera bikaina. Anima zaitez eta bidali mezu elektroniko bat kolitza.coral@gmail.com helbidera. Gogoratu, abeslari famatuenetako askok beren herriko abesbatzan eman zituzten lehen pausoak.


Abendua 14

Lana -Euskara eta ingeleseko partikularrak. Lehen Hezkuntza eta DBH. 678956986. -Neska bat naiz, eta etxeko lanak eta garbiketa egingo nituzke. 603192169. -Lan bila dagoen gizona: gidari, peoi etab. Esperientzia handia kamioi-garabian eta iraulkietan, besteak beste. C gehi E motako gidabaimena eta ADR. 608031457. -Laguntzailea adinekoak edo haurren zainketan. Esperientzia eta titulazioa. 650312244. -Arreta Soziosanitariorako teknikari tituludun emakumeak bere burua eskaintzen du adineko pertsonak zaintzeko. Garbiketa-lanak, plantxatua, janaria etab. ere egingo lituzke. 676595639. -Neska batek etxeko lanak edo garbiketa orokorrak egiteko eskaintzen du bere burua. Eskarmentuarekin. 691525763. - Mota guzietako etxe-berriketak eta nire furgonetarekin garraioak egiten ditut (altzariak, obra-hondakinak, etab.). 691525762. -Haurrak eta adinduak zaintzen ditut arratsaldez eta gauez. Interesdunaren etxean edo nire etxean. 697885689. -Ingeleseko eskolak ematen dituen pertsona bat bilatzen dut. Eskolen truke etxeko lanak egingo ditut. 697885689. -Balmasedako neska bat DBHko 2. mailara arteko eskola partikularrak emateko prest, esperientziaduna. Irakasgai guztiak. Lokala daukat. 656705590. -Eskola partikularrak eta euskarazko itzulpenak. Euskaltegietan eskarmentua duen irakaslea. Maila guztiak: 656710411 / 946087086. -Ordukako lanen bila dabilen neska: garbiketa, umeak eta adinekoak zaindu, lisatu, etab. 688633382. -Goizetan etxeko lanak egin, umeak edo adinekoak zaindu, lisatu, eta abarrerako prest dagoen neska. 627192203. -Etxez etxeko eskola partikularrak. Lehen Hezkuntza eta DBH 695744787. -Txakur-hezkuntza: oinarrizko hezkuntza (deitzea, uhalarekin ibiltzea, etab.) eta jarrera aldatzea (antsietatea, oldarkortasuna, beldurrak, etab.). 695 744 787. -Neska batek bere burua eskaintzen du etxeko lanetarako edo garbiketa orokorrak egiteko. Esperientziaduna. 691525763. -Mota guztietako etxeko eraberritze-lanak eta garraioak egiten dira, furgoneta propioarekin (altzariak, lan-hondakinak, etab.). 691525762. -Lisatzeko zerbitzua. Ekar iezaguzu arropa garbia eta geuk lisatuko dizugu. 946801241 / 635008963. -Mota guztietako garraiatzeak egiten dira furgonetarekin (altzariak, etxetresna elektrikoak eta behar duzun guztia). Seriotasuna eta prezio doituak. 679276515. -Gazte batek txatarra jasotzen du etxeetan, eta lonjak zein ganbarak garbitzen ditu. Seriotasuna. 618379335.

HERRITARRAK Balmasedako AECCren diru-bilketa eta esker ona AECCren Balmasedako ordezkaritzak eskerrak eman nahi dizkie boluntarioei eta joan den urriaren 23an egindako diru-bilketan beren harri-koskorra ekarri zuten pertsona guztiei. Aurten 2.893,19 euro bildu dira, eta minbiziaren aurkako borrokarako erabiliko dira denak. AECCk lerro hauetan balmasedar guztiei zorionak eta urte berri on opa nahi dizkie.

13

Salmenta -Nieer piano bertikala salgai. 678956986. -Bertoko kiwiak salgai. Beste fruta batzuengatik alda daitezke. 946801900. -Etxea saltzen da PĂ­o Bermejillon. 150 m2. Sukaldea, 2 egongela, 2 bainu-gela, 4 logela eta trastelekua. Hiru kale ikusten dira. 946800164 edo 600865672. -90 m2-ko etxea saltzen da Virgen de Gracian (parkearen ondoan). 3 logela, 2 bainu-gela, sukaldea, egongela, igogailua, garaje itxia aukeran, berokuntza. Eraiki berria. Bizitzera sartzeko prest. 183.000 euro. 659651201. -Haur bizikleta eta patinetea salgai. 60 euros. 697885689. -Trail motako motorra salgai, BMW F650 GS, 2005. urteko azarokoa, 29.000 km. Gurpil berriak ditu eta beltza da. Berria ematen du. 3.640 eurotan saltzen da eta transferentzia oparitzen da. 617329722. -Scooter markako moto bat egoera onean dagoen mendiko bizikletarekin trukatu nahi nuke. 679276515. -Lur-zati itxia salgai Enkarterri Etorbideko 20-22.ean (Plaza Gorriaren azpian). Prezioa negozia daiteke. 629451979. -Garaje-partzela salgai Enkarterri Etorbideko 19.ean (MRW eraikina). Prezioa: 18.000 euro. 629451979. -100 m2-ko lonja saltzen edo alokatzen da Enkarterri etorbidea 56. 944434247.

Alokairua

-Logela handia alokagai, neska batentzat bakarrik. 603192169. -Etxebizitza alokatzen da. Lehentasuna ematen zaie maskotarik ez duten pertsona helduei. 946801900. -Merkataritza-lokala alokatzen da. Balmasedako erdialdea, San Severino plazatik 40 metrotara. 65 m2, zutaberik gabe. 625706818. -Etxea kooperatiban, anbulatorioaren ondoan. Logela bat, bainu-gela, sukaldea, egongela, esekilekua, zuzeneko garajea eta trastelekua. 500 euro. 659651201. -Alokatzeko etxea San Severino plazan. 2 logela, bainu-gela bat, sukaldea, egongela, gas-berokuntza, igogailua. Guztiz eraberrituta. Kanpokoa eta eguzkitsua. 500 euro. 659651201. -104 m2-ko etxabea alokatzen da Virgen de Gracia kalean. 605749757. -Garaje itxia alokatzen da Virgen de Gracia 18 helbidean. 605749757. -Alokatzeko ganbara edo etxabe bat bilatzen dut. 630061046. -Garaje-partzelak alokatzen dira anbulatorio aurrean. 675708482. -Gela bakarreko apartamentua alokatzen da (40 m2) PĂ­o Bermejillo kaleko 8. zenbakian, 1. solairua eskuina.Altzariak barne. 667263675. -Logela errentan Balmasedako hirigunean. 656710411. -Garajea Magdalena kalean, Gizarte-segurantzatik hurbil. 50 euro. 645700597.


14

UdalBerriak

Abendua 14

Agenda

Bestelakoak Udaltzaingoak aurkitutakoak

KZgunea abenduan

Abenduaren 1ean, Udaltzaingoak honako hauek aurkitu ditu: irristailuak, erlojua eta giltza anitz.

Galdutako belarritako eta eskumuturrekoa Perlazko belarritakoa eta Pandora markako eskumuturreko bat galdu egin dira. Bereziki azken hau balio sentimental handia dauka bere jabearentzat. Norbaitek aurkitu badu, Udaltzaingoaren bulegora eramateko eskatu nahi genioke.

Abendu honetan KZguneak goizez irekiko du astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00etara Ikastaroak eta mintegiak: -Google Apps: Abenduaren 15etik 22ra, 9:00etatik 11:00etara. -Kizoa: abenduak 22, 11:00etatik 13:00era. -Oinarrizko Draw: abenduak 23, 11:00etatik 13:00era. -Draw aurreratua: abenduak 29 eta 30, 11:00etatik 13:00era.

LANDER ONDOVILLA OTEGUI -ABOKATUA-

Foru plaza, 4-3ºF 48800 BALMASEDA (Bizkaia)

Telefonoa 626 09 28 92 Faxa 94 680 16 37

Gimnasia eta haurrentzako masaje ikastaroa: abendutik maiatzera, kiroldegian Zinema, “Sinsajo. Parte 1”: abenduak 5, 20etan; abenduak 6, 22:30ean; abenduak 7, 17etan eta 19:30ean, Klaret Antzokian Zalla-Balmaseda-Zalla Herri Krossa: abenduak 6, 11:45ean “K proiektua” dokumentala: abenduak 11, 18etan, Kultur Etxean Zinema, “Exodus: Dioses y Reyes”: abenduak 12, 20etan; abenduak 13, 19:30ean eta 22:30ean; abenduak 14 eta 15, 19:30ean, Klaret Antzokian III. Ibilaldi Arautua Balmasedan: abenduak 14. Enkarterriko Euskaldunon Topaketa: abenduak 14, 11etan, Sukaldaritza tailerra Gordexolan Taller de cocina Gabonetako saskien zozketa: abenduak 17, 17etan, pilotalekuan Gabonetako kalejira: abenduak 21, "Gabonak zenbait kulturaren eguerditik aurrera ikuspuntutik" III. lehiaketako Olentzero: abenduaj 24, 18etan, San sariak: abenduak 18, 17etan, KulSeverino plazan tur Etxean UPG: abenduaren 26tik 30era, Kontsumobideren hitzaldia: 11:30etik 13:30era eta 16:30etik abenduak 18, 17:30ean, Nagusien 20:00etara, pilotalekuan Etxean “L'Elisir D'Amore” opera: abenGabonetako Artisautza Azoka: duak 26, 20etan, Klaret Antzokian abenduaren 19tik 21era arte, San Kirol Egun Solidarioa: abenduak Juan plazan 27, 11etan, kiroldegian Masaje linfatikoa: abenduak 19, 3D zinema, “Mortadelo y Filemón 9etatik 13etara, Emakumearen contra Jimmy el Cachondo”: aben- Etxean duak 27, 19:30ean eta 22:30ean; Gabonetako mahaierdikoen leabenduak 28, 17etan eta 19:30ean; hiaketa: abenduak 19, 18etan, abenduak 29, 19:30ean, Klaret Antz. Klaret Antzokian Bigarren eskuko azoka txikia: Txomin Etxebarriaren liburu abenduak 27 eta 28, S. Severino plaza berriaren aurkezpena: abenIkasteko Teknikei buruzko Lanteduak 19, 19etan, Kultur Etxean gia: abenduak 29 eta 30eta urtarrilak Komentuko gozokiak: abendua2, 10etan, Gaztezerren ren 19tik 21era arte, San Roque Enpresa Proiektuen 6. Lehiaketa: hotelean abenduaren 30era arte, Gueñesko Be- Zinema, “Interstellar”: abenhargintzan duak 19, 20etan; abenduak 20, Gazteen kotilioia: abenduak 30, 22:30ean; abenduak 21 eta 22, Gaztetxokon 19:30ean, Klaret Antzokian Eguzki Dantza Taldearen emanal- Gabonetako mahaierdikoen dia: abenduak 3, 17etan eta 20etan, erakusketa: abenduaren 19tik Klaret Antzokian 21ra, Klaret Antzokia Errege Magoak: urtarrilak 5, Zinema, “Los pingüinos de Ma18etan, San Severino plazan dagascar”: abenduak 20, Ludoteka euskalduna: urtarrilak 10 19:30ean; abenduak 21, 17etan, Klaret Antzokian


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.