Udalberriak 257 Euskara

Page 1

DOAKO ALEA - ALE KOPURUA: 4.200 - GURE UDALAREN INFORMAZIOA


2

AZALA

KARMENGO JAIAK

Igande honetan, uztailak 10, hasiko dira Karmengo Jaiak berrikuntza eta hitzordu interesgarriekin, horietako batzuk udako plan bihurtu baitira, hala nola txalupa jaitsiera. Egunik aktiboenak asteburukoak izango dira, ekitaldiak, lehiaketa gastronomikoa, musika eta askoz gauza gehiago izango baitira. Eta beti bezala, sexu-erasorik gabeko jaien alde egingo dugu: beldurrik gabe jai giroan ere. Zoritxarrez, aurten ez ditugu ohiko Habanerak izango. Pandemiaren ondorioz urte batzuez jarduerarik egin gabe egon ondoren, ezin izan da jarduera berreskuratu eta ekitaldi hau antolatu. Talde antolatzaileak (gogoan izan boluntarioak direla) ahal duen guztia egingo du datorren urtean Habanerez gozatu ahal izan dezagun. Horien ordez 3Blue Band taldeaz gozatuko dugu, ostiral gauean habanerak, boleroak edo tangoak ekarriko baitizkigu San Severino plazara 21:00etan. Uztailaren 11tik 15era 2022ko Karmengo Futbito Txapelketa izan da Mendia ikastetxean eta 14an, osteguna, Burrunba batukada eta perkusio tailerra izan genituen eta Bizkaiko XXVII. Itzulia hasi zen Sociedad Ciclista Balmasedanak antolatuta. Gainera 14an eta 15ean Frontenis Lehiaketa izan dugu baita ere.

Uztailak 15, ostirala 19:00: Zorball bolak eta paratxutedun jolasak. San Severino plaza. 19:00: Dantza-poteoa Eguzki dantza-taldearekin. 20:00: 3Blue Band boleroak, San Severino plazan. 20:30: Esku-pilota partidak Binaka Arteaga IISalaverri II eta BAkaikoa-Larunbe, Pilotalekua. 21:30: Esku-pilota partidak Masters CaixaBank Urrutikoetxea-Rezusta/Irribarria-Albisu. 22:30: Confluencen kontzertua San Severino plazan. 00:00: DJ PANI San Severino plazan.

Uztailak 16, larunbata 11:00: Doako bisita Zubi Zaharreko barrualdera Alboan-en eskutik. Ezkien plaza. 11:00: Haurrentzako parkea S. Severino plaza.

13:00: Apar-festa eta Dunk Tank pilotalekuko karpan. 11:45-13:00: Karmengo sukaldaritza txapelketaK: patata- tortilla eta marmitakoa. 12:30: Jatorrak Txistulari Taldearekin kalejira. 13:30: Antxoak patatekin dastatzea plazan, Putxera kofradiaren eskutik . 14:00: Sukaldaritza-txapelketetako sarien banaketa San Severino plazan. 15:00 Herri bazkaria San Severino plazan. 18:30: XLI. Txalupa Jaitsiera. 19:30: Pedaledun kotxeak, skate zone eta haur tailerrak (txikichef, slim, txapak, etab.). San Severino Plaza.

21:00: Rockalean Elektrotxaranga herriko kaleetatik. 23:00: Berbena Zirkinik Bezekin.

Uztailak 17, igandea 10:00: Bizkaiko XXVII Itzuliaren 4. etapa Balmaseda-Balmaseda. 11:00: Karmengo jaien nekazaritzako elikagaien azoka Horcasitasko lorategietan. 11:00: Pedaledun kotxeak, skate zone eta haur tailerrak (txikichef, slim, txapak, etab.), Pilotalekuan, 14:00: Bizkaiko XXVII. Itzuliaren bukaera San Severino plazan.


3

2022 San Inazio auzoko festak

18:00: Txosnaren inaugurazioa (plantxa-zerbitzua egongo da). 18:00: Jaiei hasiera emateko txupinazoa. 19:00: Pero Art Graffitis (Grafiteroen tailerra). 21:00: Orodreth Beatbox-en saioa. 22:00: Four Seasons taldearen kontzertua. 00:00: Musika Dj Markelinen eskutik.

12:00: Xedera jaurtitzea karabinekin (helduak). Izen-ematea: 1€. Irabazleak urdaiazpiko bat eskuratuko du. 13:00: Meza nagusia 13:30: Fanfarre baten emanaldia. 14:30: Herri-bazkaria Paella, arrautza-irinetan pasatako solomoa piperrekin edo gabe, izozkia. Ogia, ura, ardoa, freskagarriak. Prezioa: 10€. Txartelak Zabala Dendan eta Erretiratuen tabernan salgai. 16:30: Hainbat bingo. Sariak: Bingo: urdaiazpiko bat – Lerroa: txorizo bat. 16:50: Mus azkar txapelketa. 20:00: El Duende Eléctrico-ren saioa. 21:00: Azken suziria eta jaien amaiera.

Uztailak 30, larunbata

Tute Txapelketaren oinarriak

12:00: Haur jolasak: Fitxak, Igel-toka, Xedera jaurtitzea karabinekin. Joko guztiak konbinatzen dituen txapelketa egingo da, adinaren araberako kategoriekin. 8 urtetik 13ra saria Smartwach bat izango da. 14 urtetik 18ra saria patinete elektriko bat izango da. 13:00: Pintxo potea. 17:00: Tute-txapelketa (bikoteka). 17:30: Apar-kanoia. 18:30: Txokolatada doan guztientzat. 19:00: Party Mann-en emanaldia. 20:30: Walter Gala mariatxien saioa. 22:00: Dantza dezagun Raspurekin. 24:00: Su artifizialak. 00:00: Raspu, jarraipena.

Partidak 8 jokora / Izen-emateak 10€ bikoteko Sariak: 1. saria: bildutako diruaren %50 2. saria: bildutako diruaren %30 3. saria: bildutako diruaren %20

San Inazio auzoak ere bertako zaindariaren jaiak ospatuko ditu laster. Balmasedako Udalak antolatu eta Los Leones patata frijituen laguntzarekin, jai batzordeak beretzat gordeko du festetako programaren ordena aldatzeko eskubidea eta ez da egon daitezkeen istripuen arduradun egingo:

Uztailak 29, ostirala

Lehiaketa gastronomikoen oinarriak Izenematea 10:00etatik 11:00etara izango da San Severino plazan. Patata tortilla 11:45etik 12:00etara aurkeztuko da eta Marmitakoa 12:30etik 13:30era. Biak ere San Severino plazan egin beharko dira. Patata-tortilla egiteko nahitaezko osagaiak izango dira arrautzak, olioa, gatza eta patatak. Marmitakoa egiteko, nahi den bezalako ontzia erabiliko da. 100 euroko sari berezia izango da putxeran egindako marmitakorik hoberenarentzat. Marmitako txapelketako sariak: 1.a: 250 € + garaikurra. 2.a: 150 € + garaikurra. 3.a: 125 € + garaikurra. 4.a: 100€. 5.a 75€. 6.a: 50€. Putxeran egindako marmitakorik hoberena: 100€. Patata-tortilla sariak: 1.a: 125 € + garaikurra. 2.a: 100 € + garaikurra. 3.a: 75 € + garaikurra.

Uztailak 31, igandea 11:30: Tiragoma txapelketa haur eta helduentzat. 11:30: Igel-toka eta Fitxa txapelketa. Izen-ematea: 1€. Irabazleak urdaiazpiko bat eskuratuko du.

Mus Txapelketaren oinarriak -Izen-ematea 16:00etatik 16:50era bitartean izango da eta txapelketa 17:00etan hasiko da. -Partidak 40 harriko 4 jokotara jokatuko dira. SARIAK: 1. saria: 600€ 2. saria: 250€ 3. saria: 100€ 4. saria: 50€ 24 bikote baino gutxiago egonez gero, honela banatuko da diru-bilketa: 1. saria: bildutako diruaren %50 – 2. saria: bildutako diruaren %30 – 3. Saria: bildutako diruaren %20. Ezingo zaio erreklamaziorik jarri epaimahaiaren erabakiari. Izen-ematea: 30€ bikoteko.


4

KONTA, KONTATU FIESTAS

OMENALDIA MARTÍN RODRÍGUEZ SEMINARIO JAUNARI (1871-1961)

Carbonell oso interesatu zen Gazteluko Muinoko aztarnategian.

Eudald Carbonell Gazteluko Muinoan izan da Joan den ekainaren 29an Orexinal Elkarteak Eudald Carbonell gonbidatzeko pribilegioa izan zuen; Carbonell Atapuercako zuzendariordea da, Asturias Printzearen saria du (beste hainbat aintzatespenen artean) eta Gazteluko Muinoko indusketak eta gure hiribildua ezagutzera etorri zen. Orri hauen bidez eskerrak eman nahi dizkiete UPV-EHUko Unesco Katedrari eta kultura zinegotziari, eskaini zioten arretagatik. Nabarmentzekoa xumetasuna, eskainitako babesa eta informazioa, gure Muinoko indusketak Atapuercakoak bezain bizitza luzekoa eta arrakastatsuak izan daitezen.

Hartu parte Iparraldeko Indianoak esperientzian! Iparraldeko Indianoak sareko kide da Balmaseda eta uztailaren 1ean aurkeztu zuen bertako udalerrietako indianoen ondarearekin zerikusia duten produktu turistiko eta kulturalen merkaturatzea sustatzeko apustu berria. Comillaseko (Kantabria) Sobrellano jauregian izan zen ekitaldia eta hainbat lagun bertaratu ziren; baliabide turistikoak produktu bihurtu eta jende gehiago erakartzeko erakundeen arteko lankidetzak zuen garrantzia nabarmendu zuten. Hasteko, sarearen webgunea aurkeztu zen, www.indianosdelnorte.org, mapa interaktibo bat eta turismo-bulego birtual bat ere bai, besteak beste. Promoziorako bideoa izan da beste produktuetako bat, eta balioan jarri ziren “Indianitoak”, ad hoc sortutako gozo bat.

Berrikuntzak León Trucíos Egoitzan León Trucíos egoitzak egun osoko egonaldiak (8 ordu), egun erdikoak (4 ordu) eta ordukako egonaldiak eskaintzen ditu. Hartu parte jardueretan, zure beharren arabera. Etorri informatzera inolako konpromisorik gabe edo deitu 946 800 601 zenbakira. ZURE ZAIN GAUDE.

Martín Rodríguez Seminario jauna, organista

2021ean Martín Rodríguez Seminario jaunaren omenez egindako ekitaldi guztiei amaiera emateko, hiru urteurrenak direla eta (150 urte jaio zenetik, 120 urte Balmasedara iritxi zenetik eta oposaketa bidez organista-lanpostua lortu zuenetik, eta 60 urte gure hiribilduan hil zenetik), aurreko ekainaren 11n kontzertuomenaldia egin zen San Severino parrokian. Programa zoragarria izan zuen kontzertuak, eta Julio Lanuzak konposatutako “A Maese Don Martín” lana estreinatu zen bertan. Julio Lanuza Balmasedako Kolitza abesbatzako eta Enkarterriko Azkoaga bandako zuzendaria da. Kolitza abesbatzak kontzertuari hasiera eman zion, Francisco Guerreroren “Pan divino y gracioso” lanarekin. Horren atzetik, Julio Lanuzaren “Soneto de Valmaseda” etorri zen; Lanuzak Leon Feliperen soneto ospetsua musikatu du. Jarraian, zenbait lan jo zituzten Miriam Cepeda organistak eta Susana Zabaco sopranoak, biek ala biek modu apartean: Jesus Guridiren “Ala baita”, Aita Donostiaren “Oñazez” eta Martin jaunaren beste lau lan (“PastoralScherzo”, “Glosa sobre Veni Creator Spiritus”, “Ara Gizonak” eta “A las flores-Impresión poética”). Azken hori haren biloba María Teresari eskaini zion. Kontzertuaren azken zatia, “A Maese Don Martín”, zortzi zenbakiz osatutako Julio Lanuzaren lana, hitzorduko plater nagusia izan zen. Bertan parte hartu zuten Kolitza abesbatzak, Susana Zabaco sopranoak, organoak eta klarinetez, gitarraz, soka-kuartetoz eta tronpetaz

osatutako orkestra txiki batek. Lan horretan, Julio Lanuzak, zortzi zenbakietan zehar, Martin jauna gogoratu zuen, San Severinori otoitz egiten, koruko 26 eskailera-mailak igo aurretik. Orkestrak fuga bat jo zuen klarinetearen, gitarraren eta soka-kuartetoaren pizzicatoen bidez. Organoak preludio batekin eta fuga batekin jarraitu zuen, lanaren gainerakoan presente egon zen leitmotiv gisa. 7. zenbakiak “Pequeño Miserere” du izena, eta fugaren hondoari esker, Martin jaunaren “Miserere” izeneko lan aparta gogora ekarri zigun. Azkenik, 8. zenbakian, orkestraren eskuhartzeak Susana Zabaco sopranoaren soloari eman zion bidea. Soloa abesbatzak errepikatu zuen modu zoragarrian. Horrela, entzule asko hunkitu zituen lanari amaiera eman zioten. Zalantzarik gabe, Balmasedan dugun eta horren zaindari izateaz harro gauden musika- eta kultura-errepertorio aberatsari batu beharreko beste ondasun bat izango da musika-lan hori. Ekitaldiari amaiera emateko, “Agur Jaunak” lana interpretatu zen. Horren ondoren, Julio Lanuzak, oso hunkituta, zenbait hitz eskaini zizkion Martin jaunari; horren errekonozimendu publiko handiagoa eskatu zuen, eta Udalak 1982an Kolitza abesbatzak musikagileari kale bat eskaintzeko eginiko eskaera ezetsi izana deitoratu zuen. Kontzertu zoragarri horrek Udalberriaken urriko, azaroko eta abenduko aleetan argitaratutako artikuluak osatu zituen, bai eta azaroaren 27ko (larunbata) ekitaldiak ere, hala nola Martin jaunaren hilobian egindako loreeskaintza, bizileku izan zuen Aldapa kaleko etxean plaka bat jartzea, eta Miriam Cepeda organistaren kontzertua, egun hartan bertan San Severinon egina. Gainera, 2019ko Erdi Aroko Azokan Javier Díaz Pintor eskultoreak Martin jaunaren egurrezko busto bat egin zuen, eta 2022an amaitu egin du, eta gure Historia Museoan jartzeko prest utzi du.

Miguel Ángel Álvarez Fuentes


5

SAN FABIANEK DAGOENEKO ERMITAKO HORMA-HOBIAN

Mendekostea ospatu zen joan den larunbatetik aurrera, San Fabianek Kolitza ermitako alboko horma-hobian bere tokia du. 1937ko uztailetik ez zegoen bertan, hau da, Gerra Zibilean zehar ermita suntsitu zenetik. Aurreko irudiaren arrastorik geratzen ez denez, berri bat ipini da. Aldez aurretik, garrantzitsua iruditzen zait argitzea irudi berria lortzeko funtsak ez direla Elizatik atera; izan ere, behar sozial garrantzitsuagoei arreta jarri behar die, hala nola Cáritasi, Misionesi… bai eta San Severino Eliza eraberritzeko funtsezko obrak egiteari ere. Dirua ez da Udaletik atera ere; dirua inbertitzeko bestelako lehentasunak ditu, hala nola laguntzak eta giza-larrialdiak, beharrezko obrak… Pietatearen Kofradiaren Prozesiorik gabe bi urtez egon ostean, diru pixka bat aurreztuta nuen, baina ezin nuen beste Pauso bat berreskuratzeko erabili, Balmasedako herritar guztiek “epelak emango” zizkigutelako Prozesioa gehiago luzatzeagatik eta jada dauden Pausuetarako lepakariak aurkitzeko arazo nahikoak daudelako. Beraz, San Fabian berreskuratzea eta bere oinarrian ipintzea erabaki genuen. Baina, nor da San Fabian? Kolitzako ermita eraiki zenean, San Roque ez zen oraindik jaio. San Sebastianen eta San Fabianen izenak lotuta joan ohi dira, izan ere, III. mendeko protomartiriak dira; horien bizitza eta martiriaren historia mantendu eta ohoratu zen. Aitzitik, horien jai eguna berbera da: urtarrilaren 20a. Apostoluen ostean, kristau martiri asko egon ziren, baina gehiengoen kasuan, lehoietara bidali zitutenez, Koliseoaren eguneko kartan eta menuan ez da horien arrastorik gelditzen. San Fabian Erromako kanpoaldean bizi zen nekazaria zen, eta 240. urteko egun batean Erromako Plazatik igarotzea erabaki zuen, Aita Santu berria hautatu behar zen tokitik. Uso bat bere buruaren gainean jarri zen, eta bertan zeuden guztiek mezu jainkotiarra ikusi zuten: Fabianek, nekazari umil batek, Aita Santu berria

izan behar zuen. Beraz, eliza-ikasketak denbora errekorrean egin zituen, eta minutu batzuen buruan, diakono, abade, gotzain eta Aita Santu izendatu zuten. Ez dut honaino iritsi den irakurle errespetagarria aspertu nahi Fabian zintzoaren bizitza, lan eta mirariekin, hori “Santuen bizitzetan” edo san Interneten irakur daiteke; baina 250. urtean, Erroman enperadore berri bat sartu zen, kristauekin horren tolerantea ez zena, eta, ondorioz, Aita Santuari burua mozteko agindu zuen. San Sebastian ere III. mendeko martiri erromatarra da, baina San Fabianek ezin izan zuen hura ezagutu bere martiriaren ostean jaio zelako, 256ean. Ordurako jada burua moztu zioten. Sebastian noblea zen, enperadorearen aurrean aurkeztu zen kapitain erromatarra, eta honelako zerbait esan zion: “Erromari fideltasuna zor diot, baita Jesu Kristori ere. Erromatarra eta kristaua naiz”. Enperadoreak ezetz esan zion, erromatar eta kristau izatearen artean aukeratu behar zuela, biak izatea bateraezina zelako. Beraz, Sebastianek, kristau izatea aukeratu zuen, eta enperadoreak hura geziz josteko agindu zuen. Baina, Gilak esaten zuenarekin bat, “gaizki fusilatu zuten”. Jende askok hala uste duen arren (Sebastian enbor bati lotuta eta geziz beteta agertzen delako), Sebastian ez zen gezi horiek egindako zaurien ondorioz hil. Denbora batez gaizki egon zen, baina Santa Ireneren laguntzari esker, sendatu zen azkenean. Sendatu ostean, enperadorearengana joan zen berriz ere esateko kristaua zela eta bere Jainkoak sendatu zuela. Beraz, enperadorea suminaren suminez gorri jarri zen, txakur baten mingaina bezain gorri, eta orduan hura hil arte makilaz jotzeko agindu zuen… eta orduan ez zuten hutsik egin. XII. mendea iritsi zen eta Kolitza (gaztelaniazko Colisa, colina lisaren apokopea) mendiko ermita erromanikoa eraiki zen, eta bertan, gaur egun gertatzen den moduan, behi montxinak zeuden (gaztelaniazko montesinasen apoko-

pea). Bitxia da; XX. mendearen hasieran karlistek eta tradizionalistek “Kolisara goaz” esaten zuten, eta nazionalistek, aldiz, “Kolitxara goaz”, eta horrek eztabaida pizten zuen kaleetan eta tabernetan. Borrokak ekiditeko, guztien artean adostu zuten “San Roquera goaz” esatea, eztabaidarik ez izateko. Esandakoarekin jarraituz, ermitan bertan agertzen den inskripzioa ontzat ematen badugu, MCII edo MCXI urteetan eraiki zen, San Sebastian eta San Fabianen izenarekin. Berrehun urte igaro arte, mila hirurehun urtea pasata, ez zen San Roque jaio, Montpellierren (Frantzia). Roquek Erromara erromes ibiltzea erabaki zuen, eta bidean, (Piacenzan zehazki, Italian) izurritearekin gaixotu zen, eta bertan bere zauriak eta minak sendatu zituen txakur baten laguntzaz. Horrela, izurritea Balmasedara iritsi zen XV. mendean, eta, literalki, santu bat bestearen ordez ipini zuten. San Fabian alde batean jari zuten, eta San Roque aurrean, San Sebastianen alboan. Arrazoia izan zen santu horiek beren zauriak sendatu zituztela, eta izurritea sendatzeko, laguntza hobe San Roqueri eskatzea haren burua galdu eta aurkitu ez zuen horri baino. Narrazioarekin jarraituko dut: Gerra Zibilean zehar ermita guztiz hondaturik gelditu zen. San Roqueren irudia mantendu egin zen, garai hartako ermitau batek gorde zuelako, eta ez, ez da ermitan dagoen irudia. Irudia zaindari horren oinordekoek gorde zuten, Hiribilduko Historia Museoari (San Juan Eliza) dohaintzan eman zioten arte. Gaur egun bertan ikus daiteke. Ermita joan den mendeko 50. hamarkadan eraberritu zen, Manuel María Smith arkitekto bizkaitar handiaren eskutik. Urte batzuk lehenago jada Balmasedan lan egin zuen, La Inmaculadako kapera neoerromanikoa zuzendu baitzuen, San Severino elizako dorrearen oinarrian. Azkenean, 85 urteren ostean, San Fabianen irudia ipini da berriro ere Kolitzako ermitan; ez bere tokian, baizik eta San Roquek utzitakoan. Idulkian honakoa irakur daiteke: San Fabian MCXI – MMXXII Eugenio de Francisco Maiz


6

KULTURA ETA EUSKARA

DATAK ZEHAZTU GABE Informazio gehiago: Udaleko liburutegia

Aurtengo udan liburutegia ibiltari bihurtuko da eta auzoetara hurbilduko da. Etorri eta ezagutu udako liburuak eta aisialdiko beste artikulu batzuk.

Valentziako Demetrio Ribes Katedrak sortua. Bide, Kanal eta Portuetako Ingeniaritzan sartu diren emakumeak ezagutzeaz ez ezik, euskal emakume ingeniarien bi kasu oso ezberdin ezagutzeko aukera izango duzu ere: Pilar Careaga Basaberena eta Araceli Sánchez Urquijorena.


7

Bizkaiko museoak pilulatxoetan Gure museoetan jada eskuragarri dago “Bizkaiko museoak pilulatxoetan” lana. Gure probintzian bisita ditzakegun museoen gida osoa da, hiru hizkuntzatan editatutakoa (euskara, gaztelania eta ingelesa). Bertan, noski, Balmasedako hiru museoak barne hartzen dira. 5 € balio du eta Esmeralda Hernando Lópezen testuez eta Andoni Renteriaren argazkiez osatuta dago. Gure historia, ohiturak eta usadioak ezagutzeko ezinbesteko lana.

ASTE SANTUKO ARGAZKIRIK ONENAK

“Arqueología en clave de género” erakusketa Abuztuaren 7ra arte Horcasitas jauregian Atapuerca fundazioaren “Arqueología en clave de género” erakusketa ibiltaria egongo da. Erakusketan argazkiak ikusi ahalko dituzu, Historiaurreko eta Arkeologiako ikerketaproiektu garrantzitsuen barruan Espainian emakume zientzialariek egindako lanaren zati txiki batekin.

Lehiaketako irabazleak, Gurutze-bide bizidunaren erakundeko ordezkariekin eta Aitor Larrinaga alkatearekin batera, Interpretazio Zentroko sarien banaketan.

Badator Euskaraldia! Aurten Euskaraldiaren 3. edizioa izango dugu, azaroaren 18tik abenduaren 2ra. Une honetan zabalik da entitateek izena emateko epea, eta gainontzekoak lasai! Irailaren 28an zabalduko da Ahobizi edo Belarriprest legez izena emateko epea eta izango duzue horren berri. Hitzez ekiteko garaia da.

Merkataritzan euskara sustatzeko kanpaina Mankomunitateko Euskara Zerbitzua kanpaina bat garatzen ari da merkataritzan euskararen erabilera sustatzeko. Oraingoan moda- eta oinetako-dendak, harategiak, urdaitegiak, arrandegiak, fruta-dendak, okindegiak eta zenbait saltoki txiki bisitatuko dituzte. Kanpainaren helburua da merkataritzan, ahoz eta hizkuntza-paisaian, euskararen erabilera sustatzea. Horretarako, merkatari bakoitzak hizkuntzaz duen ezagutza-maila kontuan hartuta, laguntza emango zaie Mankomunitatearekin hitzarmen laburra gauzatzeko.

-Azpian argazki irabazlea, Luis Mª Hidalgorena.

2022ko Aste Santuan ospatutako Javier María Santa Colomaren oroimenezko Gurutze-bidearen VII. argazki-lehiaketa tematikoaren irabazleak ezagutzen ditugu jada: 1. saria: Luis Mª Hidalgo 2. saria: Javier Barrutia 3. saria: Zuriñe Olavarria Tokiko accesita: Natxo Etxebarria Sarien banaketa ekainaren 10ean izango da Balmasedako Pasio Bizidunaren Interpretazio Zentroan. 59 lan aurkeztu ziren, guztiak kalitate handikoak. Urte amaierara arte Interpretazio Zentroan (Balmasedako Gurutze-bide bizidunaren erakundearen egoitzan bertan) argazki horien hautaketa ikusteko aukera egongo da. Zorionak irabazleei, eta gure eskerrik onenak parte hartzaileei, zuen lanaren bidez gure Aste Santua betikotzeagatik.


8

UDALBATZAK Hurrengo Ohiko Bilkura Hurrengo ohiko bilkura hurrengo hilabete bakoitiaren lehenengo ostegunean egingo da, irailaren 8an alegia. 18:30ean izango da, udaletxeko lehenengo solairuko bilkura-aretoan.

Gaztedi Enkarterri 2022 Bekak 18 eta 29 urte bitartean dituzu eta lan egin nahi duzu? Dagoeneko ireki da epea Gaztedi Enkarterri 2022 Beketan parte hartzeko. Azken zazpi urteetan beka horiei esker % 40ko laneratzea lortu da; hortaz, anima zaitez hau zure aukera izan daiteke eta. Urte honetarako ordaindutako 11 beka eskaintzen dira Enkarterriko enpresetan, 8 hilabeteko iraupena dute eta hilean 700 euroko soldata. Interesa duten pertsonek Lanbideren bidez Gazteen Bermerako Sisteman eman behar dute izena. Informatu zaitez denaz Elkarworkgunea Enplegu Zentroan, Pío Bermejillo kaleko 38 zenbakian edo dei ezazu 946801002 telefono zenbakira (Irenegatik galdetu).

Altzari handiak jasotzea Zakarrontzira botatzeko neurri handiko gauzak dituzu? Ez bota kalera. Debekatuta egoteaz gain, desatsegina eta zikina da. Dei ezazu 94415 0350 zenbakira, hitzordua eskatu eta kito. Bota behar dituzun gauzak jasoko dituzte eta behar bezala tratatuko dituzte. Ez duzu besterik egin behar.

Gizarte-larrialdietarako laguntzak (GLL) Gizarte-larrialdietarako laguntza (GLL) eskatzeko hitzordua eskatu nahi baduzu gizartelangilearekin, aurten irailaren 30a arteko epea daukazu. Halaber, azaroaren 19ko 12:00ak arte erregistratuko dira eskabideak. Hitzordua eskatzeko 946671849 edo 946671850 telefono zenbakietara dei dezakezu edo accionsocial@ enkarterri.eus helbidera idatzi.

Etorkinentzako lege-aholkularitza Egoera zaurgarrian dagoen etorkina bazara eta laguntza behar baduzu babesten zaituzten legeak edo lan-merkatuan sartzeko administrazioarekin egin ditzakezun beharrezko gestioak ezagutzeko, zuretzako egokia da Enkarterriko Mankomunitateak eskura jartzen duen Aholku sarea zerbitzua. Harremanetan jar zaitezke ondoko telefono zenbaki hauetan hitzordua eskatuta: 946671849 edo 946671850.

2022KO UZTAILAREN 7KO OHIKO Uztaileko osoko bilkura aurrez ikusitako datan egin arren, deialdiaren presa justifikatuta hasi zen. Udala uztailaren 1era arte idazkaririk gabe egon zenez, ezin izan zen ohiko aurrerapenez prestatu. Hala eta guztiz ere, presa aho batez onetsi zen, gero, aztergaien zerrendako gaiak aztertzen hasteko. Ondoren, alkateak 298/2022 Epaiaren kontu eman zuen. Horren bidez, epaileak deklaratu du udal-langile demandatzaileak elektrikariaren lanbide-kategoria duela. Dena den, 2021eko martxoaren 11tik onetsita zegoen kategoria hori, egun horretan atxiki baitzitzaion pertsona lanpostuari. Zerrendaren hirugarren gaian alkateak 2022ko bigarren hiruhileko batez besteko ordainketa-denboraldiaren berri eman zuen, eta 7,61 egunekoa da. Epea luzatu egin da urte honetako lehenengo hiruhilekoarekin eta aurrekoekin alderatuz gero, kontuhartzailerik ez dagoelako. Orain eginkizunak batzearen ondorioz sailean astean ordu batzuez pertsona bat dagoenez, zifra hori hobetzea espero da. Hala eta guztiz ere, epeak indarreko legezkotasuna betetzen du. Talde Sozialista abstenitu egin zen, eta Udalean ordezkaritza duten gainerako taldeek kredituaren judizioz kanpoko aitorpena onetsi zuten 2021eko 5 faktura ordaintzeko. Berandu izapidetu ziren eta guztira 53.975,39 euro ziren. Boto berak lortu zituen 2022ko aurrekontuarekin batera doazen aurrekontua gauzatzeko oinarrien aldaketak. Hala, organo kontu-hartzaileak aurretiaz eta ezinbestez kontratu txikiak fiskalizatzearen betebeharra kendu zen. Gauza bera egin zen osoko bilkuran finkatutako oinarrizko eskakizun gehigarrien artean Ministroen Kontseiluak une bakoitzean onetsitakoak aurretiaz fiskalizatzeko araubidearekin.

EGUNEKO AZTERGIAK Osoko Bilkuraren deialdiko presaren justifikazioa Kredituen judizioz kanpoko aitorpenak onartzea Aurrekontua gauzatzeko oinarriak onart. (Aurr. 22) U-10ko Arau Subsidiarioen aldaketaren alegazioak Landa-guneen zonakatzea onartzea Emakume eta gizonen Berdintasunerako Kontseiluaren erreglamendua onartzea 2023rako tokiko jaieguna finkatzea

ALDE CLI, EAJ, EH BILDU, TALDE SOZIALISTA CLI, EAJ, EH BILDU,

Álvaro Parrok bere bizitza politikoa agurtu zuen azkeneko ohiko osoko bilkuran.

Aldaketen helburua da eginkizunak metatzen ari den oraingo kontu-hartzailearen lana arintzea, bestela, ezinezkoa bailitzateke lan guztia egitea. Zerrendako seigarren gaian zati batean onetsi ziren U10en arau subsidiarioak hasieran onestearen aurkako alegazioak, eta eremuko eraikin guztietan babes arkeologikoa gehitu zen. Horrez gain, eraikin guztietako beheko solairuan biltegiaren erabilera baietsi zen eta gainerako alegazioak ezetsi ziren. EAJ abstenitu arren, gainerako taldeek alde bozkatu zuten. Aho batez onetsi zen landaguneak zonakatzeko Enkarterrialderen proposamena, udalerrian egon arren aurrez zonakatu gabe baitzeuden. Horrela, populazio bereziko eremuetarako Europatik datozen dirulaguntzak jasotzeko aukera izango da. Modu horretan, Balmasedako errealitateari erantzun hobea eman nahi zaio, orain arte landagune bakarrak AURKA

ABSTENTZIOA

TALDE SOZIALISTA

CLI, EAJ, EH BILDU,

TALDE SOZIALISTA

CLI, EH BILDU, TALDE SOZIALISTA CLI, EAJ, EH BILDU, TALDE SOZIALISTA CLI, EAJ, EH BILDU, TALDE SOZIALISTA

EAJ

CLI, EAJ, EH BILDU, TALDE SOZIALISTA


9

HEZKUNTZA

O OSOKO BILKURA MENDIA IKASTETXEAK Peñuecoko eta Pandozalesko eremuak baitziren. Aldaketa honekin Arbiz eta Barrios nahiz Garbea erantsiko dira. Halaber, aldeko boto guztiekin Balmasedako Gizonen eta Emakumeen Berdintasunerako Kontseiluari buruzko Araudia onetsi zen. Organo sortu berria da, eta emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunaren alde lanean aritzeko gizarte-eragileen sarea izan nahi du. Kontseiluaren beste helburu batzuk dira emakumeen partaidetza, ahalduntzea eta protagonismoa sustatzea, berdintasunarekin zerikusia duten gaiei buruz hausnartzea, berdintasuna bultzatzeko ideia berritzaileak ematea, Balmasedako emakumeen beharrak identifikatzea eta balizko diskriminazio-egoerak hautematea, horiei erantzuteko eta gainditzeko berdintasun-baldintzak bultzatzea, emakumeen eskubideak eta interesak defendatzea, Udalaren politikek eta zerbitzuek aukera-berdintasuna berma dezaten zaintzea, emakumeen aurkako indarkeria-modu guztiak ikusgai bihurtu eta salatzea eta udalerrian berdintasunaren arloarekin zerikusia duen edozein gertakari hauteman eta bideratzea. Ondoren, aho batez, urriaren 23a (San Severino) 2023. urterako herriko jai izendatu zen. Osoko bilkuraren lehenengo zatia amaitzeko Álvaro Parro Betanzos Balmasedako Udaleko zinegotziak eta aurreko alkateak kargua utzi eta bere ordez Alfonso San Vicente proposatu zuen. Parrok bere diskurtsoan Udalean izandako ibilbideaz hitz egin zuen. Balmasedaren alde lanean 19 urtez aritu da, eta esker onen zerrenda luzearen artean bere alderdikideak, Talde Sozialistako Isatxu Fernández Berges, udal-langileak eta, noski, bere familia azpimarratu zituen. Osoko bilkura jendetsua izan zen, eta bere hitzak zein alderdikideenak nahiz gainerako talde politikoetako kideenak txalotu zituzten. Haiek haren balio pertsonala eta herriaren aldeko lana goretsi zituzten.

Bigarren zatia Ondoren, EAJk eskatuta, alkateak 257/22 eta 306/22 Alkatetzaren Dekretuen kontu eman zuen. Lehenengoa bi milioi eurotik gorako 2021eko diruzaintza-gerakinari buruzkoa da. Bigarrenean, berriz, zenbait partida zerrendatzen dira, osoko bilkuran kredituak aldatzeko landu ostean. Bilkura Talde Sozialistaren 25 galderekin nahiz eske batekin eta EAJko 17 galderekin amaitu zen.

BETAURREKO MAGIKOAK JANTZI DITU

Azken egun hauetan Mendia Eskolan begirada aldatu dugu! Nola? Gure Ausarten Klubaren betaurreko magikoak jantzi ditugu eta horiei esker besteen tokian jarri gara eta gure eskola eta gure herria pertsona guztien gaitasunetara egokituta dauden ikusi dugu. Denok ditugun gaitasun ezberdinei buruz hausnartu dugu; askotan horiek ez ditugu aintzat hartzen. Orain badakigu nola baloratu. Kurtso bakoitzean jarduerak egin ditugu mundua hainbat modutan antzemateko, ez baitago modu bakarra. Adibidez, IBTkoek ikusmen urritasuna duten pertsonek daukaten munduaren ulermena ulertzen lagundu digute, gainera braille zerbait ere ikasi dugu… Halaber,

entzumen zailtasunak dituzten pertsonen tokian jarri gara eta haien hizkuntzan komunikatzen ikasi dugu. Bestalde, Apnabikoek harremanak modu ezberdinean dituzten pertsonak daudela erakutsi digute, eta gure eskola eta gure herria gurpil aulki batetik ikusi ditugu; aurkitzen dituzten zailtasunez ohartu gara. Hausnarketa horiek Udalari helarazi dizkiogu, ahal den neurrian, gure herria hobetzeko. Egun horien ostean, ziur gaude gure ingurua beste modu baten ikusten eta PERTSONA GUZTIENTZAKO ESKOLA ETA HERRI BAT eraikitzen ikasi dugula. Eta zuk? Jarri al dituzu zure betaurrekoak?

Pasadan ostiralean, ekainaren 10a, Mendebaldeko Kopla desafioko bigarren saioa egin genuen. Pasadan urtean Zalla eta Balmasedaren artekoa izan bazen ere, aurten Sopuerta herria gehitu zaie. Desafioa Zallako Madres Irlandesas plazan dagoen bertso eskola lokalean izan zen eta oso giro ederrean ibili ziren gure eskualdeko koplari gazteak. Irabazlea Zalla suertatu zen baina beste bi herrietatik oso gertu puntuazioari dagokionez. Saioaren ostean askari jai bat egin genuen kalean gazteak eta gurasoen artean oso giro osasuntsuan. Desafioa taldeka egin zen (herrika). Koplariak DBH 1 eta 2ko ikasleak izan ziren. Hiru saio txikitan ibili ziren. Lehena Balmaseda- Zalla, bigarrena Sopuerta- Balmaseda eta azkena Zalla Sopuerta. Saioa bakoitzean talde bakoitzeko koplari batek bi oinak emanda (errimatzen duten hitzak) kopla bat osatu behar zuten, beste batek gai jartzaileak abestutako puntu bati erantzun behar zion beste puntu batekin

(puntua abestutako esaldi errimatua da), talde bateko bi eta bigarren taldeko beste batekin puntuka aritu ziren zortziko txikian eta talde bakoitzeko batekin, gai bat emanda, kopla binako lana osatu zuten. Gaiak jartzeko, abesten ez zuen herriko bat aritu zen saio bakoitzeko. Epaile lanetan Ion Barrocal Trapagaraneko bertsolaria eta birritan Enkarterriko txapelduna aritu zen.

MENDEBALDEKO KOPLA DESAFIOA


MERKATARITZA ETA ENPLEGUA Laguntzak enplegurako eta sustapen ekonomikorako Balmasedako Udalak apirilaren 5ean gure hiribilduan langabezia murrizteko eta jarduera ekonomikoa sustatzeko dirulaguntzen deialdirako oinarriak onetsi zituen. 1. Lerroa- Balmasedan erroldatutako pertsonak kontratatzeko laguntzak: Balmasedan erroldatutako eta Lanbiden izena emandako langabeentzat. Kontratuek 2021eko azaroaren 1aren eta 2022ko urriaren 31ren artean hasi behar dute. 2. Lerroa- Enpresa sortu berriak egonkortzeko laguntzak: 2021eko azaroaren 1aren eta 2022ko urriaren 31ren artean sortutako enpresak, egoitza soziala eta fiskala Balmasedan izan behar dute. Ezinbesteko baldintza da aurreko 18 hilabeteetan jarduera berbera ez egin izana. 3. Lerroa- Enpresen aktibo finkoen inbertsiorako eta modernizaziorako laguntzak: egoitza soziala Balmasedan duten enpresentzat eta gutxienez 12 hilabeteko antzinatasuna dutenentzat. EJSNko C- (manufaktura industria) eta G Ep. 452 (ibilgailu motordunen mantentzea eta konponketa) kodeetan sartuta egon behar dute. 4. Lerroa- Alokairurako laguntzak: Balmasedan egoitza soziala duten establezimendu berrientzako (merkataritza edo ostalaritza, pabiloi industrial berria); irekiera 2021eko azaroaren 1aren eta 2022ko urriaren 31ren artean. Merkataritza eta ostalaritza lokalen kasuan mikroenpresatzat eta kaleko lokaltzat jo behar dira. 5. Lerroa- Merkataritzako, ostalaritzako eta zerbitzuetako espazioak ireki eta modernizatzeko laguntzak: Balmasedan kalean kokatutako establezimendu finkoak. Informazio gehiago: balmalan@balmaseda. eus helbidean edo 946801002 zenbakira deituta (Irenegatik galdetu).

Beherapenen Azoka Datorren irailaren 10ean, Balmadendak berriro ere antolatuko du Beherapenen Azoka, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren eta Udalaren babesarekin. Horcasitas jauregiko lorategian egingo da (euria egiten badu, frontoira mugituko da), 10:00etatik 20:00etara. Zure establezimenduarekin parte hartu nahi baduzu, jarri harremanetan Balmadendarekin uztailaren 22a baino lehen. Ez da beharrezkoa bazkide izatea.

10

LANBIDEREN PROGRAMEN 23 KONTRATAZIO BERRI

Balmasedako Udalak Lanbideri dirulaguntza eskatu dio langabezian eta Lanbiden inskribatuta dauden 23 pertsona kontratatzeko “Enplegua sustatzeko tokiko ekintzak” deialdiaren barruan. Honako profil hauetarako eskatu da dirulaguntza: PROFILA LANBIDEN ESKATU BEHARREKO HAUTAKETA-PROOKUPAZIOA ZESUAREN GUTXI GORABEHERAKO DATA 6 basogintzako peoi Basogintzako peoia Uztaila 6 igeltserotzako peoi Obra publikoko peoia Urria 2 ziurgintza-ofizial Zurgintzako 2. ofiziala Urria 2 digitalizatzaile Digitalizatzailea Azaroa 1 informatika laguntzailea Ekipamendu informatikoak instalatzeko, Azaroa mantentzeko eta konpontzeko baliabideteknikaria 1 gizarte-integrazio Gizarte-integrazioko teknikaria Azaroa teknikaria 1 liburutegi-eragilea Haur Hezkuntzako goi-mailako teknikaria Azaroa 1 haur-eragilea Komunitate-eragilea, orokorrean Azaroa 1 sare sozialen kudeatzailea Sare sozialen kudeatzailea Azaroa 1 kultura laguntzailea Eragile soziokulturala Azaroa 1 hezkuntza- eta euskara- Irakaslea Azaroa teknikaria Lanbiden eskaintzak eta horien baldintzak Basogintzako 6 peoien kasuan izan ezik argitaratzeko data sare sozialetan, udalerriko (hautaketa uztailean hasi nahi da), gainerako informazio-paneletan eta Udalaren lan poltsan postuen hautaketa udaren ostean hasiko da inskribatutako guztiei mezu elektroniko bidez 1. FASEA: BASO LOREZAINTZAKO jakinaraziko zaie. Prozedura beti da berbera: ENPLEGU-TAILERRA: BASOGINTZAKO 6 1. Udalak Lanbideren bulegoan lan eskaintza PEOI KONTRATATZEA aurkezten du; Lanbideko webgunean argitaraIrailean basogintzako 6 peoi kontratatzea tuko da. aurreikusten da, 6 hilabeterako. Eskaintza 2. Interesdunek eskaintza horretan inskriba- uztailaren 12tik 20ra Lanbideren webgunean tu behar dute Lanbideren webgunearen bidez, argitaratzea aurreikusten da. Honako hau da enplegua atalean. Oso garrantzitsua da es- eskaintzaren kodea: 162022008616. kaintzan inskribatu baino lehenago Lanbiden Printzipioz, ez da esperientziarik eskatuko, datuak eta okupazioa beteta eta eguneratuta lanpostu horretan kontratatutako pertsonek izatea; izan ere, hautaketa prozesuan aintzat monitore bat izango dutelako eta lana garatu hartuko dira Lanbidetik igorritako curriculu- ahala haiek prestatzen joango delako. Posible mean egiaztatutako datuak. bada, gazteen kolektiboari emango zaio lehen3. Eskaintzan inskribatzeko epea ixten de- tasuna; izan ere, gazteen langabezia oso altua nean, Lanbidek inskribatutako pertsonek deial- da. diaren baldintzak betetzen dituzten frogatuko 4 KONTRATAZIO GAZTEAK KONTRAdu: TATZEKO PROGRAMAREN BARRUAN ·Langabeak izatea eta Lanbide Euskal EnpleEnplegua, Merkataritza eta Sustapen Ekonogu Zerbitzuan enplegu eskatzaile gisa inskriba- mikoko arloak Lanbideri eskatu dio toki erakuntutakoak eta alta emandakoak. deek Euskal Autonomia Erkidegoko EGF Plus ·Balmasedan bizitzea. 2021-2027 programaren esparruan gazteak ·Balmasedako Udalak kontratatu ez izatea kontratatzeko laguntza programa Balmasedako 2021 ekitaldiko enplegurako sustapenen tokiko 30 urtetik beherako 4 gazte kontratatze aldera. ekintzetarako laguntzen deialdietan, ezta 2021 Honako hauek izango dira profilak: ekitaldirako 2014-2020ko Gazte Enplegurako ·Soziologia gradua Programa Operatiboaren esparruan tokiko ·Goi mailako administrazio teknikaria erakundeek gazteak kontratatzeko laguntzen ·Goi mailako hezkuntzako eta ingurumen deialdietan ere. kontroleko teknikaria 4. Lanbidek deialdiaren baldintzak betetzen ·Goi mailako instalazio elektrikoen eta autodituzten pertsonen zerrenda bidaltzen duenean, matikoen teknikaria Udalak hautaketa prozesua bera hasiko du. Hautaketa prozesuaren gutxi gorabeherako Postu bakoitzean, zerbitzuaren beharrizanen data urria-azaroa izango da. araberako baldintzak hartuko dira kontuan: forDatozen edizioetan informazio zehatzagoa makuntza osagarria, euskara, esperientzia... emango da.


11

NOVIA SALCEDOREN HIRU BEKA

Balmasedak Lanbide Enplegu Zentroa birkokatu du

Balmasedako Enplegu, Merkataritza eta Sustapen Ekonomikoko Sailak martxan jarriko du Novia Salcedo Fundazioko Lan Praktiketako Programako bi beka. Programa hori gazteei lanaren garapeneko prozesuan laguntzera bideratuta dago, eta horretan, lan praktiken bidez gaitasunak bereganatzeko. Ordaindutako praktikak dira, 12 hilabetekoak askoz jota 7 orduko eguneko lanaldian, gehienez ere. Bekaren zenbatekoa 600 eta 900 € artekoa izango da, beka jasotzen duen pertsonaren ikasketa mailaren arabera. Bekan parte hartzeko beharrezko baldintzak: ·30 urte baino gutxiago izatea. ·Langabezian egotea

Tailer Eskolaren eraikinaren egitura indartzeko obrak egiteko beharrizana dela eta, Martin Mendia 15 helbideko Lanbide Enplegu Zentroa egun Txikiparkak okupatzen duen gunera tokialdatuko da irailaren hasieran (Kultur Etxearen atzeko aldean). Egungoaren ondoan dagoen udal kokapen horrek Lanbidek eskatzen dituen irisgarritasun eta neurri baldintza teknikoak betetzen ditu. Gogorarazten dizuegu Lanbidek diruz lagundutako zerbitzu horrek orientatzaile baten laguntza duela; Zentrora doazen pertsona guztiei arreta eskaintzen die laneratze ibilbidean eta hori errazten duten tresnen erabileran aholkularitza eskaintzen die. Bestalde, ekipamendu teknologikoaz gain, lan merkatuan laneratzea errazteko erabiltzaileek erabil dezaketen materiala dago (ordenagailuak, lan eskaintzak, bibliografia, etab.). Jendearen arretarako ordutegia honako hau da: 08:00etatik 15:00etara. Udan, irailaren 9ra arte, 08:00etatik 14:00etara izango da eta abuztuaren 1etik 26ra, biak barne, oporrengatik itxita egongo da.

·Eginbeharrekin lotutako gaitutako esperientziarik ez izatea. ·Mota honetako bekarik aldez aurretik jaso ez izana. Bekek Udaleko arloren batekin harremana izan behar dute, beka jasoko duen pertsonak Udaleko teknikariekin ondoz ondo lan egin ahal izateko. Aurten 3 beka egongo dira: bata marketing digitalean, bestea ingurumenean eta hirugarrena tokiko historia eta ondarearen ikerketan. Hiru beka horietakoren batean parte hartzeko interesa baduzu eta zure profilak Udaleko esparru hauetakoren batekin bat egiten baduela uste baduzu, entregatu zure CVa HAZean (El Cubo kalea, 5), gaia: Novia Salcedo Beka.

DENDAK KALERA IRTEN ZIREN Aurreko uztailean, dendak kalera atera ziren, eta ohi baino gehiago bete zuten kolorez eta bizitzaz gure hirigune historikoa. Zenbait jarduera antolatu zituzten, hala nola arrakasta handia izan zuen balkoietako jaialdi lirikoa, haur-jolasak eta bisita kulturalak. Horrez gain, tokiko dendek 500 euroan baloratutako bidaia bat zozkatu zuten bezeroen artean. Irabazlea Pili Altuna izan zen, Nesuri fruta-dendan erosteagatik. Bozgorailu bat ere zozkatu zen. Opari hori Laboral Kutxak jarri zuen, eta Inma Díaz Torrek jaso zuen, Baserri Bi Ametsen erosteagatik. Oso ongi baloratu dute kale-azoka hori antolatu duten dendek, salmentak asko aldatu badira ere denda bakoitzak saltzen dituen produktuen arabera. Zalantzarik gabe, datorren urtean, hurbileko establezimenduek berriro ere emango diote ongietorria udari, eta Dendak Kalean hirugarren aldiz egingo da, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren eta Udalaren dirula- 500 euroan baloratutako bidaiaren zozketaren irabazlea. guntzarekin.

Txikiparka kiroldegian birkokatuko da Kirol praktikaren uztartzea errazteko, Txikiparka kiroldegiko instalazioetan jarriko da; haurrentzako aisialdi zerbitzua emango da astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara eta larunbat eta igandeetan 10:00etatik 13:00etara. Urtebetetzeak ospatzeko ere erreserbatu daiteke. Sarrera harmailen alboko atetik (alboko aparkalekuaren gunea) egingo da, ez atezaintza gunetik. Halaber, toki aldaketa horri esker gimnasiora doazen pertsonek haien seme alabak Txikiparkean utz ditzakete kirola egiten duten bitartean. Beste kiroldegi batzuetan ezarrita dagoen eredua da. Kokapen berri horretan lehengo zerbitzu berbera emango da. Gainera, larunbat eta igande goizetan ere zerbitzua emango da. Pandemia baino lehenago egin gabe gelditu ziren bonuak indarrean jarraituko dute. Adina dela eta 2022an sartu ezin duten umeek, edozein senide edo laguni utz diezaiokete.


12

IRITZIA

Ez, ez gara Manolete hil zuen zezena. Ezer egiten ez dugula sarritan esan arren, eta piromano batzuen ustez kanpainaurrea gu sareetan astintzeko debekualdiaren amaiera izan, ez gara guztiaren errudun. Kritikak onartzea gauza bat da, baina egiak erdizka esaten diren garai honetan, informazioa egiaztatu nahi duzuenean guri galdetzeko eskatzen dizuegu. Ez joan zenbaiten post-en atzetik itsu-itsuan, bere jostailua berreskuratzea beste helbururik ez duenean. Mesedez, galdetu. Guztiok dakizue gure herritarrei entzuten beste batzuek baino esperientzia handiagoa dugula, hain zuzen ere 35 urtetik gorakoa. 2019an Udala aireztatzeko eta hautsak astintzeko leihoak ireki genituenean, lardaskeria ezagunak edo ezustekoak baino ez genituen ikusi… Harrezkero, konponketetan eta mantentze-lanetan gabiltza, ez dira beti ikusten baina egon, badaude. Horrez gain, hamarkadetan zehar hautsez estalita egon diren herentzia pozoitsuak zein diren aditzera ematen saiatzen ari gara. Orain lotsarik gabe aurpegiratzen dizkigute, errudunak gu izango bagina bezala. Era berean, gure akatsak ere jakinarazi nahi ditugu, jakina, badaudelako. Gorabehera horiekin guztiekin (Covida barne) hiru urte igaro dira. Epe burokratikoak esperotakoak baino motelagoak dira, eta jarritako oztopoek ez dute laguntzen, baina ahalegintzen ari gara 2019an ilusioz egin nahi genituen gauzak pixkanaka errealitate bihurtzeko. Horregatik, igerilekuak konpondu ditugu (eta berrituko ditugu), oinezkotzea kudeatu dugu, La Magdalena asfaltatuko dugu, inoiz ez bezalako kultura-agenda paregabea dugu, haurrentzako parke estalia egingo dugu, gazteentzako gaueko autobusak abian jarriko ditugu, padeleko pistetan lanean jarraitzen dugu, Gazteluko Muinoaren proiektua babestuko dugu eta askoz gauza txiki gehiago egingo ditugu auzoetan eskatu dituzuenak kontuan hartuta.

Udaletik ‘ihes egiten’ duten langileak Beldurrezko film bat izango balitz bezala, badirudi Udalaren lan inguruan madarikazioren bat bizi dela, batez ere kontrol eta fede emateko atalean. Kontu hartzailetzako funtzioak bete zituen azkenengo pertsonak karguari UKO EGIN ZION bertan urtebete egin baino lehenago, eta era berean idazkariak HILABETE baino gutxiago egin zuen bere karguan. EAJ PNVren ustez gertaera horiek oso kezkagarriak dira: “Uste dugu giza faktorea ezinbestekoa dela kudeaketa publikoan, bai enpresa kudeaketan bai pertsonen arteko harremanak dituen beste edozein plataformatan. Ikaragarri arduratzen gaitu idazkaritza eta kontu hartzailetzako lanpostu garrantzitsuetara sartzen diren pertsonek (lan baldintza oso onekin) hain denbora laburrean uztea. Zerk eragiten du egoera hori?” Halaber, alderdi jeltzaleak Udalbatzaren barruan egon daitekeen giroa zalantzan jartzen du eta Gobernu Taldeari eskatzen dio langileak zaintzeko; izan ere, udal kudeaketaren eta horren jardueraren etorkizunean ezinbesteko lana egiten duten pertsonek osatzen dute. Eta arazo horiekin guztiekin amaitzeko Udala epaiak eta epaiak galtzen ari da, dagoeneko langileen alde 7-0 emaitza darama. Galdetzen dugu ea arlo horretan nork aholkatzen duen Gobernu Taldea. Ez al dago kostu politikorik erabaki horiek hartzeagatik? Beste zutaberen batean futbol alderaketaren bat erabili izan dugu, berdin jarraitzen baitugu: horrela jarraituz gero, ligako errekorra izan zen Athletickek Bartzelonari 12-1 egin zuenekoa labur geratuko da. Langileen gol kopurua zalapartatsua izango da, oraindik egin gabe dauden epaiak direla eta. Informatzen jarraituko dugu. Osasuna eta uda ona izan.

Subiranotasuna berreskuratzea Ez dugu zoritxar-igarleak izan nahi, baina argi zegoen sistema kapitalistak eta merkatu askeak baliabideen gerra ekarriko zutela eta pixkana langileen klaseak pobretuko zituztela. Orain arte bizi izan dugun gure ongizate erlatiboak eta informazio-burbuilak ebidentzia hori onestea saihetsi digute. Iraganean hitz egiten dugu, une honetan gutxi batzuk baino ez baitute zalantzan jartzen agertoki zaila datorkigula garaiz erreakzionatzen ez badugu. Etorkizun atseginik gabeko ispilu baten aurrean jarri gintuen pandemiak. Izan ere, maskaren ordez elikagaiak faltaz gero, hondamendia are handiagoa izango zen. Baina gure akatsetatik ikasi ordez, bide berari eusten diogu, eta lehenago edo beranduago amildegira eramango gaitu. Bide hori ez baita akatsa, ezta gaizki egindako kalkulua ere, sistema baten ondorio logikoa da, ongizate orokorretik haratago eskrupulurik gabeko elitearen negozioak saritzen dituen eta horien aurrean belaunikatzen den klase politikoaren sistemarena. Gerrara, kontrolik gabeko inflaziora, kolapsora eta behar den tokira eramango gaituzte beren pribilegioak ukigabe mantentzeko. Ez zalantzarik izan! Nahiago genuke oker egongo bagina, baina agertoki distopikoetatik haratago, gure ustez etorkizun duinerako ezinbestekoa da baliabideen eta ekonomiaren gaineko subiranotasuna berreskuratzea herriak. Gu gure ekarpen txikia egiten saiatzen ari gara. Ezin dugu besterik egin. Udalean idazkaririk ez zegoelako trantsizio ekonomikoko bulegoa abian jartzeko zailtasunak izan ditugun arren, ez diogu lana egiteari utzi uda amaitzean errealitate izan dadin. Azaldu genuenaren ildotik, lehenengo apustuetako bat izango da energiaren arloan inbertsio sendoa egitea (horretarako dirua dago) gure energia ekoizteko eta subiranotasuna berreskuratzeko, bai eta elikadura-subiranotasunaren eremuan urratsak egiten saiatzeko ere, Balmasedan defizit handia baitugu.


13

BESTELAKOAK 4G eta 5G zabaltzea

Duintasuna eta miseria Uztailak 7. San Fermin eguna izateaz gain, uztaileko osoko bilkuraren eguna ere izan zen. Osoko bilkura hartan bi gauza adierazgarri ikusi ziren, oposizioko taldeen erreklamazioekin eta gobernu-taldeak entzungor egitearekin batera. Alkateak azken epaiaren kontu eman zuen. Horren bidez, 7. aldiz epaileek udal-langileei eman diete arrazoia, eta, ondorioz, CLIk eta Bilduk osatzen duten Udaleko gobernu-taldeari kendu. Berriz ere guztion artean ordaindu behar dugu gobernu-taldeko 7 zinegotzi hauen aurrerako ihesa. Hori gutxi balitz, alkatearen esanetan, jarrera berari eutsiko dio. Eta 7etatik inork ez du galdetzen zer gertatu behar den jarrera hori aldatzeko? Horri guztiari langileen motibaziorik eza erantsi behar diogu. Laneko giroa txarra izatea. Eta inork ere espero ez izatea egindako lanagatiko gutxieneko aintzatespen bat. Egoeraren froga da gobernu-taldearen gaitasun gabezia, udalbatzako kide bat kaleratzen jakin baitu, nahiz eta guztia egiten jakin. Gobernu-taldeko zinegotzi ona, alkate gisa pertsona paregabea eta oposizioan zinegotzi saiatua. Eta guztia egin du, pertsona bikaina eta 10 gauza gehiago izaten jakinda. Tolerantea, ulerkorra, lasaia, zuhurra, konprometitua, solidarioa, sentibera, zentzuduna, enpatikoa eta elkarrizketatzailea. Zinegotzi modura kargua uzten duen alkate bati agurraren egunean eskainitako zerbitzuak eskertzeko lore-sorta bat, Balmasedako ezkutua duen pina edo plaka bat ematea izango zen gutxienekoa. Tamalgarria, udal-ordezkari baten ezaugarri nagusia erakundearekin hartutako konpromisoa izan behar denean. Gero etengabe jarduten gara bizitza politikoa duintzeaz, baina nire iritziz, guztiok ikasi dugu DUINTASUNA zer den eta kontrakoa zer den ere bai, ezta? Zalantzak dituenak, kontsulta dezala artikulu honen izenburua. Osasuna, osasun asko.

Telefónica, Vodafone eta Orange telefonia mugikorreko operadoreek iragarri dute hurrengo asteetan Balmasedan 800 y 700 MHz-eko bandetan 4G eta 5G belaunaldi berriko telefonia mugikorraren zerbitzuak ezarriko dituztela, hurrenez hurren. Horri esker, balmasedarrek abiadura handiko mugikorren konexioak izango dituzte, bai eta eraikinen barrualdean estaldura hobea eta hedadura geografiko handiagoa ere. Teknologia berriaren eta lurreko telebista digitalaren (LTD) arteko bateragarritasuna bermatzeko, operadoreek Llega700 abian jarri dute. Helburua da telebista-seinalearen harrerako edozein gorabehera konpontzea. Ezartze-prozesua pixkana egiten ari da Estatu osoan. Zerbitzu hauek dagoeneko aktibo dauden udalerriak jakiteko honako esteka honetan kontsulta daiteke: https:// www.llega700.es/contacto_mapa.php Sare mugikor berriarekin zerbitzu eta aplikazio berritzaileei atea ireki zaie, deskarga-abiadura eta datuen-bidalketa (argazkiak, musika edo bereizmen handiko ikus-entzunezkoen edukiak) nabarmenki hobetzeaz gain. Gainera, online aplikazioak, hala nola bideojokoak, ahalik eta gehien aprobetxa daitezke. Belaunaldi berriko telefonia mugikorraren sareak oinarrizko bi hobekuntza ditu. Lehenengo, Espainiako geografiako orografia zailetako arazoak konponduko dira, estaldurak huts egin ohi izan eremuetakoak. Bigarrengo, eraikinen barrualdean asko sartuko dira. Halaber, belaunaldi berriari esker, enpresaren eta administrazio publikoen eremuan zerbitzu berriak errazago sartu ahal izango dira, besteak beste, multimedia eduki handiko enpresa-aplikazio mugikorrak ala bideodeiak. Gainera, 700 eta 800 MHz-eko bandek estaldura handiagoa dute, eta eraikinen barrualdean zerbitzua hobetuko da, beraz, geografian zerbitzua eraginkortasunez zabaltzea ahalbidetuko dute. Llega700 da erakunde kudeatzailea 800 eta 700 MHz-eko bandetako 4G eta 5G igorpen mugikorraren eta LTDren zerbitzuaren harreraren artean bateragarritasuna bermatzeko. Zerbitzu horiek kosturik gabe kudeatzeko telefono bidezko doako arreta (900 833 999) jarri da, honako webgune honekin batera: www.llega700.es

TELEFONO INTERESGARRIAK

Udaletxea · Tel.: 946800000 /· Faxa: 946102053 / · ayto@balmaseda.eus Salinillas futbol zelaia · balmasedafc@ hotmail. com Pasioaren Interpretazio Zentroa · Tel.: 946801438/ · c.pasion@balmaseda.eus Erretiratuen kluba · Tel.: 946800349 ElkarworkGune: Enplegu eta Sustapen Ekonomikoko Saila/ Behargintza ordezkaritza · Tel.: 946801002/ · ODC@balmaseda.eus · Balmalan@balmaseda.eus Emakumearen Etxea · Tel.: 946103099/ · mujer@balmaseda.eus ENKARTUR - Turismo bulegoa · Tel.: 946802976/ · info@enkartur.net Gaztetxoko · Tel.: 946800240 Haurreskola · Tel.: 946800762 Kultur Etxea · Tel.: 946802974 ·Kultura saila - 1go ext./ · cultura@balmaseda.eus · Klaretantzokia@balmaseda.eus ·Liburutegia - 2. ext. ·Gaztezer - 3. ext/ · balmazer@balmaz.org ·Txiki-Park - 4. ext KZgunea · Tel.: 944033317/ · tutor.balmaseda@kzgunea.net Mendiko Etxea · Tel.: 946800646 “LA ENCARTADA” txapel museoa · Tel.: 946800778 Historia Museoa · Tel.: 657795806 Udal igerilekuak · Telk.: 946038543/ 946800549/ · igerilekuak@gmail.com Errotarena kiroldegia · Tel.: 946038543 SAC / HAZ · Tel.: 010/ · Ayto@balmaseda.eus Gizarte ekintza · Tel.: 946671849 / 946671850 ALKOHOLIKO ANONIMOAK AMBULANTZIA AMBULATORIOA SUHILTZAILEAK GURUTZE GORRIA DYA ERTZAINTZA UDALTZAINGOA BABES ZIBILA S.O.S. DEIAK AIREPORTUA ALSA AECC BIZKAIBUS BUTANOA NEKAZARITZA GANBARA UR PATZUERGOA KORREOAK EMERGENTZIAK FEVE GARBIGUNE GAS NATURALA HAZIENDA IBERDROLA EPAITEGIA NOTARIOTZA Carlos A. Muley NOTARIOTZA Igone Aretxaga PARROKIA TRESNEN BILKETA JABETZEN IZEN EMATEA GIZARTE SEGURTASUNA BEILATOKIA TAXI-GELTOKIA

944 150 751 94 4970387/ 94 4970100 94 6102325 94 6000183 94 6670584 94 6399222 94 6802701 657 795800 629535240 112 94 3211000 902 422242 94 6103099/ 94 4241300 902 222265 94 6800196 94 6800690 94 4873187 94 6800983 94 4100000 94 6801964 652 774521 902 123456 901 502000 901 202020 94 6039952 94 6800037 94 6102198 94 6800074 665738196 94 6800310 94 6801000 94 6103096 94 6801694

ETXEKO TRATU TXAR EMAKUME BIKTIMA 900 840 111


14

BESTELAKOAK

ELECTRICIDAD RUBÉN HOYOS

Balmasedak zerbitzu berria du eremu elektrikoan behar duzun guztirako. Electricidad Rubének 625658093 telefono-zenbakian (deiak eta whatsappa) edo electricidadrubenhoyos@gmail.com helbide elektronikoan erantzuten du. Era berean, Facebook eta Instagram (@Electricidad Rubén eta @electricidadrubenhoyos, hurrenez hurren) ditu bere lana ezagutu ahal izateko.

Etxebizitzetan eta merkataritzalokaletan instalazio eta berrikuntza elektrikoak egiteaz gain, Electricidad Rubének honakoetan lagun diezazuke: zure erkidegoko mantentze-lanak egiten, banako koadro elektrikoak eta komunak, etxebizitza edo lokaletarako ziurtagiri energetikoak, etengailuak eta tenporizadoreak, matxurak aurkitzea, elektrizitatearen buletinak edo entxufeak eta LED argi-puntuak. Hain zuzen ere, azkeneko honetan, LED teknologian, ematen die bezeroei aparteko zerbitzua, horman sartuta edo gainazaletik doazen LED zerrendak instalatzen baititu. Edozein arazo edo proiektu baduzu deitu zalantzarik gabe Electricidad Rubéni eta aprobetxa itzazu teknologia berriak eta LEDek ematen duen errendimendu ona, beste zerbitzu askoren artean.

KPRICHOS BERRITU DA

Kprichos Pío Bermejillotik Martín Media 6ra joan da bezeroei espazio handiagoa eta erosoagoa eskaintzeko. Establezimendu honek apeta gozoak edo gaziak eskaintzen dizkigu, eta etengabe berritzen ari da, bere aukerak hobetu eta handitzeaz gain. Udan lokala astearte, asteazken eta igandetan 17:30etik 22:00etara irekita dago; ostegun, ostiral eta larunbatetan, berriz, 22:30era arte. Irailaren 10etik aurrera goizez ere irekiko da (asteartetik igandera 10:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 21:00etara). Krepe gazi eta gozoez gain, burbuila formako gofre originalak, Balma Bubbles izenekoak, eskatu ahalko dituzu. Jogurt izoztuak,

hot dogak eta pizzak, Balmashakeak, fruta-smotthiak, edateko txokolatea, txurroak, kafea… dira Kprichos dendak eskaintze dituen apetetako batzuk. Halaber, urtemugetarako tartak enkarga ditzakezu, bai eta zurea lokalean bertan ospatu ere. Eta zure asmoa bikotea edo nahi duzuna aho zabalik uztea bada, zalantzarik gabe, eskatu gosaltzeko sorpresa kaxa. Zuk nahi duzun tokira eramango dute. Gainera, Kprichosek apeta osasuntsuak ere baditu, besteak beste, egoskariekin egindako snackak, labean erretako krispetak… Galdetu lasai. Aurrerako kartan beste mokadutxo batzuk ere gehituko dituzte, hala nola gaztaenpanada… Ez zaizu ahogozoa egin? Kprichosekin harremanetan jartzeko whatsappa bidal dezakezu 639450098 telefono-zenbakira edo deitu 609727363 telefono-zenbakira. Instagram eta Facebookeko kontuak dituzte: @Kprichos Balma Establezimendu berritzailea espiritu gaztea duen jendearentzat. Pintura, burdineria, paper pintatuta, etxeko tresneria eta opariak

Decoraciones Javi

Aldapa kalea, 16/18 Tel. eta Faxa: 946 801752 Balmaseda

IRAGARKI LABURRAK LANA

-Geriatriako ikasketak dituen emakumezkoa lan bila dabil adinekoak zaintzeko eta etxeko lanak egiteko. 698327602. - Erizaintzako ikasketak dituen neska lan bila dabil adinekoak zaintzeko eta etxeko lanak egiteko. 645708213. -Balmasedako neska, serioa eta arduratsua, haurrak eta adinekoak zaintzeko edo etxeko lanak (garbitzea, lisatzea, kozinatzea…) egiteko prest. Esperientziaduna eta berehala lanean hasteko prest. 677391618

ALOKAIRUA -Euskarako, ingeleseko edo alemaneko irakasle bila gabiltza coworkingerako. Interesa baduzu, dei ezazu 617689452 telefono zenbakira. -Garaje partzela handia alokairuan Felix de la Torre 4 zenbakian. 607971797. -Biltegi handia behar da. 632805619.

SALMENTA - El Corte Inglésen erositako Jaunartzeko soineko osoa dut saltzeko. 946800707. - Magefesa markako presio-eltzea dut saltzeko, butanorako eta argindarrerako balio du. 946800707. -80-90 kiloko pertsona batentzako gurpil aulkia saltzen da, laguntzaileak erabiltzeko motorra dauka. Motorrik gabeko gurpil aulkia ere saltzen dut: 946801898/ 633291654 -Fruta arbolak, ekipamendua, txokoa eta zurkaitza dituen finka saltzen dut. Zaldientzako eta astoentzako aproposa: 946102258. -Etxe adosatua salgai Villanueva de Menan. 4 logela, sukaldea , 2 egongela, 2 komun, 2 autorentzako garajea, txokoa eta lorategia. Gasolioberogailua. 200.000 €. villakolitza@gmail. com.R

Udalberriak oporretara doa Badator abuztua eta Udalberriak udal-aldizkaria ere oporretara joango da. Irailera arte itxiko dugu, eta itzultzen garenean Balmasedako Udala egiten ari den guztiaren berri emango dizuegu. Uda ona izan!

Udaltzaingoak aurkitutakoak Zureak badira, zatoz Udaltzaingoaren bulegora aurkitu dituzten gauzak eskatzera: giltza desberdinak, betaurrekoak, belarritakoak eta katea.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.