Udalberriak 255 - Euskara

Page 1

EJEMPLAR GRATUITO - TIRADA 4.200 UNIDADES - TU AYUNTAMIENTO TE INFORMA

ENPLEGU ETA SUSTAPEN EKONOMIKOAREN ALDEKO LAGUNTZAK


2

AZALA

LANGABEZIAREN AURKAK EKONOMIKOA SUSTATZEKO Joan den 2022ko apirilaren 5ean Balmasedako Udalak Balmasedan langabezia murrizteko eta jarduera ekonomikoa sustatzeko dirulaguntzen deialdiaren prozedura arautzen dituen oinarriak onetsi zituen. Laguntza horien helburua da hiribilduaren gizarte eta ekonomia garapenean laguntzea eta pairatzen dugun langabezia tasa handia murriztea. Bost lerro ezarri dira hori lortzeko:

1. lerroa: Balmasedan erroldatutako pertsonak kontratatzeko laguntzak Kontratazioak: 202eko azaroaren 1etik 2022ko urriaren 31ra bitartekoak, Balmasedan erroldatutako eta Lanbiden izena emandako langabeentzat. Laguntzaren zenbatekoa: Kontratu mota Gehienezko laguntza 6 hilabete jardunaldi osoa 3.000 € 12 hilabete jardunaldi osoa 5.000 € Mugagabea jardunaldi osoa 8.000 € 6 hilabeteko kontratua mugagabe bihurtzea jardunaldi osoa 4.000 € 12 hilabeteko kontratua mugagabe bihurtzea jardunaldi osoa 2.500 € Enpresak jasoko duen laguntzaren azkenengo kopuruak ezin du izan soldata gastuen eta kontratatutako pertsonen Gizarte Segurantzaren % 75 baino gehiago izan. Lanaldi partzialeko kontratazioa: laguntza lan egindako jardunaldiarekiko proportzionala izango da. Gutxienez % 50eko jardunaldia. Aurreko kopuruak % 15 haziko dira kontratuaren hasieraren unean kontratazioa honako kolektibo hauetako batekoa bada: 30 urtetik beherako pertsonak, emakumeak, 55 urtetik gorako pertsonak, epe luzeko langabeak (Lanbiden lan eskatzaile gisa izena emandakoak, eta kontratazioa baino 18 hilabete lehenago 12 hilabetez izen ematea mantendu badute) diru sarrerak bermatzeko errentaren titularrak eta unibertsitate ikasketak bukatuta dituzten eta bukatutako ikasketa horiekin lotutako eta haien kategoria profesionalaren barruko lehenengo enplegua izango duten pertsonak. Ehuneko horiek pilagarriak izan daitezke, gehienez kontratazioko % 30era arte. Dirulaguntzaren guztizkoa % 10 haziko da Balmasedan egoitza soziala eta fiskala duten enpresek egiten badute kontratazioa; eta % 30

Balmasedan egoitza soziala eta fiskala duten irabaz asmorik gabeko kooperatiba edo elkarte batek egiten badu kontratazioa. Ehuneko horiek ez dira aplikatuko egoitza soziala etxebizitza partikular batekin bat datorrenean. Eskaerak aurkezteko epea: aurrekontu partida amaitu arte eta, hala badagokio, 2022ko urriaren 31ra arte.

2. lerroa: Enpresa sortu berriak egonkortzeko laguntzak Baldintzak: 2021eko azaroaren 1etik 2022ko urriaren 31ra bitartean sortutako enpresak. Aurreko 18 hilabeteetan jarduera berbera egin ez izatea. Balmasedan egoitza soziala eta fiskala. Dirulaguntza jaso dezaketen inbertsioak Inbertsioak: informatika aplikazioak, instalazioak, makinak, tresneria, altzariak, informazioa prozesatzeko ekipamenduak, garraiatzeko elementuak… Gastuak: aholkularitza fiskala, kontabilitatekoa… Formakuntza ikastaroak, aseguru primak, lokalak alokatzea eta hornikuntza. Inbertsioak eta gastuak EJZn alta eman eta hurrengo hamabi hilabetetara egin eta ordaindu behar dira. Laguntzaren zenbatekoa: Autonomoen erregimena: Balmasedan erroldatutakoa: 3.000 €. Balmasedan erroldatu gabea: 1.500 €. Sozietateak: 3.000 € Balmasedan erroldatutako pertsonako. Gehienez: 5.000 € 1.500€ Balmasedan erroldatu gabeko pertsonako. Gehienez: 5.000 € Sozietateko gehiengoa: 5.000 € Kasu guztietan, gehienez jarduketaren % 75 diruz lagundu ahal izango da. Aurreko zenbatekoak erdira murriztuko dira egoitza sozialak eta fiskalak eskatzailearen erroldako etxebizitzarekin bat egiten badu; sozietateen kasuan bazkideren baten etxebizitzarekin bat egiten badu. Aurreko kopuruak % 15 haziko dira enpresa EJZn alta formalizatu zen unean honako kolektibo hauetako batekoa bada: 30 urtetik beherako pertsonak, emakumeak, 55 urtetik gorako pertsonak, epe luzeko langabeak (Lanbiden lan eskatzaile gisa izena emandakoak, eta kontratazioa baino 18 hilabete lehenago 12 hilabetez izen ematea mantendu badute) eta diru sarre-

rak bermatzeko errentaren titularrak. Ehuneko horiek pilagarriak izan daitezke, gehienez kontratazioko % 30era arte. Enpresak kooperatiba edo irabaz asmorik gabeko elkartea bada, Gizarte Segurantzako altekin, diruz lagunduko den zenbatekoa % 15 haziko da. Eskaerak aurkezteko epea: 2022ko urriaren 1etik 31ra arte.

3. lerroa: enpresen aktibo finkoak inbertitzeko eta modernizatzeko laguntzak Baldintzak: Egoitza soziala Balmasedan duten enpresak. Enpresak gutxienez 12 hilabete izan behar ditu. EJSNko honako jarduera kode hauetan sartzen diren enpresak: C- manufaktura industria. G-Ep.452 ibilgailu motordunen mantentzea eta konponketa. Dirulaguntza jaso dezaketen inbertsioak: Jarduerarekin lotutako aktibo finkoak, 2021eko azaroaren 1etik 2022ko urriaren 31ra bitartean erositakoak, lokalak izan ezik. Gutxieneko inbertsioa 1.000 €-koa (BEZik gabe) izan beharko da. Aktiboa erosi eta gutxie-


3

KO ETA JARDUERA O LAGUNTZAK

Lehen sektorerako laguntzak

nez 3 urtez egon beharko da enpresan. Laguntzaren zenbatekoa: Egindako inbertsioaren % 25a, gehienez ere 4.000 € enpresako. Eskaerak aurkezteko epea: 2022ko urriaren 1etik 31ra arte.

4. lerroa: Alokairurako laguntzak Baldintzak: Balmasedan egoitza soziala duten establezimendu berriak (merkataritza edo ostalaritza, pabiloi industrial berria). 2021ko azaroaren 1etik 2022ko urriaren 31ra bitartean irekiak. Merkataritza/ostalaritza lokalen kasuan: mikroenpresentzat eta kaleko lokaltzat jotzea. Dirulaguntza jaso dezaketen gastuak: Merkataritza edo industria lokalaren alokairuaren zenbatekoa Balmasedan egindako jardueraren lehen 12 hilabeteetan zehar. Laguntzaren zenbatekoa: Alokairuaren % 25, gehienez ere 6.000 € enpresa industrialetarako eta 1.000 € kaleko merkataritza/ostalaritza espazioetarako. 35 urte edo urtetik beherako gazteek alokatutako kaleko merkataritza/ostalaritza espazioen kasuan: alokairuaren % 50, gehienez ere 2.000 €.

Eskaerak aurkezteko epea: 2022ko urriaren 1etik 31ra arte.

5. lerroa: merkataritzako, ostalaritzako eta zerbitzuetako espazioak irekitzeko eta modernizatzeko laguntzak Baldintzak: Balmasedan kalean kokatutako establezimendu finkoak. Dirulaguntza gastuak: Obra eta erreforma orokorrak. Irisgarritasuna. Intsonorizazioa. Argiztapena. Altzariak. Ekipamendu informatikoak. Aire girotua. Berogailua. Alarma. Etab. Bide publikoko terrazak. Laguntzaren zenbatekoa: Justifikatutako inbertsio edo gastuaren % 25 (BEZik gabe). (% 30 udalerriko merkataritza edo ostalaritza elkarteren baten kide izatekotan). Gehienez: 3.000€ (Gutxieneko inbertsioa 1000€. 200€ terrazako altzariak badira). Salbuespena: Balmasedako Alde Zaharreko ostalaritza establezimenduak; terrazen % 75aren egokitzapena. Eskaerak aurkezteko epea: 2022ko urriaren 1etik 31ra arte. Informazio gehiago balmalan@balmaseda.eus helbidean edo 946801002 (Irene) telefonora deituz.

Balmasedako Udalak apirilaren 7an onetsi zituen Balmasedan 2022an lehen sektorea sustatzeko dirulaguntzen deialdiari buruzko prozeduraren oinarri arautzaileak. Laguntza horien helburua da hiribilduan lehen sektorea garatzen laguntzea, eta horretarako, ekimen berriak bultzatzea. Onuradunak: Nekazaritzako ustiategien titular diren pertsona fisiko eta juridikoak, Bizkaiko Foru Aldundiaren Nekazaritza eta Abeltzaintza Ustiategien Erregistroan inskribatuta daudenak, Balmaseda udalerrian kokatuta eta beren jarduera udalerrian garatzen dutenak, gutxienez 0,2ko NLUko (Nekazaritzako Lan Unitatea) dimentsioarekin. Eta Balmaseda udalerriko lehen sektorearekin zerikusia duten nekazarien eta abeltzainen elkarteak eta izaera pribatuko elkarteak, legez eratuta badaude eta deialdi honekin lotutako helburuak badituzte. Inbertsioak: 2022ko urtarrilaren 1etik 2022ko urriaren 31ra egindako gastuak eta inbertsioak. Laguntzaren zenbatekoa: Egindako inbertsioaren % 80, gehienez 2.500 € ustiategititular indibidualen kasuan, eta 5.000 € elkarte eta gainerakoen kasuan. Eskabideak aurkezteko epea: 2022ko urriaren 31ra arte. Informazio gehiago balmalan@balmaseda.eus helbidean edo 946801002 (Irene) telefonora deituz

Gure Lurreko Merkatua Lerro gutxi batzuk gogorarazteko hamabost egunean behin Gure Lurreko Merkatuan gureak diren nekazaritzako produktuekin dugun hitzordua. Maiatzaren 21ean eta ekainaren 4an eta 18an Martín Mendia kalean 10:00etatik 14:00etara.


4

KONTA, KONTATU FIESTAS

BALMASEDARRAK ETA “BABELGO DORREA” MAZATLÁNEN, MEXIKO* Mazatlán, Sinaloako estatu mexikarrean dago eta XIX. mendean Mexikoko ipar mendebaldeko kostako portu handia zen. Ozeano Pazifikotik hurbil, San Lucas lurmuturraren aurrean dago, Kaliforniako penintsularen hegoaldeko ertzean eta izen bereko golkoaren gainean, hots, Cortés Itsasoan. Mazatlán hiria 1531n fundatu zuten Hernán Cortésen soldaduek eta soilik bi menderen ondoren, 1822an, portu gisa ireki zen. Aduanarekin batera, mendebaldeko kostako lehenengo goi mailako ainguralekua izan zen. Ordutik merkatarien biztanleria hazten joan zen, gehienak kanpotarrak eta horien artean, orain jakin dugunez, balmasedar aktiboen talde bat. Mazatlánek harremana zeukan Asiako eta Amerikako Pazifikoko portuekin, batez ere San Frantziskorekin: 1776tik Kalifornia hispaniar berriko portu handiarekin. Estatu Batuak 1846-1848 arteko Gerran gailendu eta Guadalupe Hidalgo itunagatik Mexikoko Iparralde osoa yankiek hartu zuten arte. XIX. mendeko bigarren erdialdean, itsasoko trafikoari esker, Mazatlán kanpoko inbertitzaileen merkataritza biltegi handien egoitza bihurtu zen. Ospetsuenetako bat “Hernández, Mendía y Cía.” Merkataritza Sozietateak berariaz eratutakoa izango litzateke. Balmasedako Juan Bautista Hernández Gorrita eta Martín eta Julián Mendía Conde anaiek osatuta zegoen eta “Babelgo dorrea” izena jarri zioten. Haien biltegi handirako aukeratu zuten tokia ezin aproposagoa zen; izan ere hiriko Kale Nagusiaren erdiko eraikina erosi zuten eta bertan XIX. mendean Mazatlánen zeuden merkataritza establezimendurik handienen artean garrantzitsuena eta luxuzkoena instalatu zuten. Haren kategoriaz ohartzeko, ikus dezagun fundatu eta hogeita hamar urtera 1898ko azaroan “Sinaloa Ilustrado” aldizkariak biltegi eta denda handi horri buruz egin zuen deskribapenaren laburpena.

Almacenes “La Torre de Babel” en Mazatlán de “Hernández, Mendía y Cía.”

“Finkak bi solairu ditu, portu osoa kontrolatzen duen begiratokia du eta urrutian ondoko herriak ikusteko aukera ematen du. Beheko solairuan idazmahaia, denda eta laginen aretoa daude. Hiru sail horiek oso zabalak dira eta kristal artistikoen bidez banatuta daude, zeru eta horma izkutatuekin. Herrialdeko egur finezko arasak eta altzariak ditu. Zoruan toska zuri eta beltzak daude. Itxura, oro har, oso atsegina da. Barruko patioan biltegiak daude. Sabai altuak, ate sendoak eta erromatar zementuzko lurra dituzte. Lau dira salgaien biltegiak; arropek, hornidura-produktuek, herrialdekoek eta garauek dagokien tokia dute. Hogei langilek egiten dute lan bertan. Bigarren solairuan langileen logelak daude. Oharren sail berezi eta anitzean soilik zerrenda daitezke establezimendu horretan saltzen diren tela motak (kotoia, artilea, lihoa, zeta…) eta luxuzko eta ohiko artikulu amaigabeak. Etxeko berezitasunak dira madapolan inperialak eta ingelesak eta Irlandako lihoak. Tapizak, gortinak, Vienako altzariak, loza eta beirateria… etxe dotore izateko nahi den guztia bertan dago eta oso prezio merkean. Zuzenean Japoniatik mota guztietako salgaiak inportatzen dituzte eta batez ere zetak, haizemaileak eta tapizak.

Etxe horretako salgai nagusia lentzeria da, Manchester, Hamburg, Paris, New York eta Bartzelonan kopuru handiak erosten ditu. Hamburgetik irteten diren bapore eta bela ontzi guztietatik jasotzen dituzte, Magallanes itsasartearen bidez, Mazatláneraino. Hilero Veracruzeko tabako manufaktura nagusiek hautatutako produktuen bidalketa egiten dute. Gainera Oaxacako Estatuan kafe gunerik onenean kokatutako kafe soroen jabeak dira eta haien produktuak Europako merkaturik onenetara bidaltzen dituzte”. “Babelgo dorrea” negozioa 1912ra arte egon zen zabalik, iraultzak ixtera behartu zituen arte. Eraikina 1964an eraitsi zen eta orubea Hotel Central Mazatlánek hartu zuen. Ez zen hori “Hernández, Mendía y Cía.” sozietatearen negozio bakarra, ezta gutxiago ere. Bankari eta mailegu emaile gisa jardun zuten, Mazatlán portua erabiltzen zuten Europako itsaso konpainia nagusien agente eta hornitzaileak ziren; aseguru konpainiak, inportazio eta esportazio negozioak, etab. izan zituzten. Julia Gómez Prieto D.U. doktora *“Balmaseda en América” liburuaren laburpena


5

ECCE HOMO izan zuelako irudia Santa Clara komentuari eman zitzaion, baldintza batekin: urtero Aste Santuan prozesioan atera behar zen, eta inolaz ere ezin zitekeen San Severinoko parrokian utzi. Izan ere, Gerra Zibilean, bere arreba, Rita, preso hartu zuten Emakumeak-eko kide izateagatik, bera zen presidentea. Eta Rita emakume jainkozalea, abegitsua eta Balmasedako familia ohoretsukoa zenez, kartzelara eraman ez zezaten, Vicente Iturbe parrokoari bera defendatzeko eskatu zioten. Hala ere, parrokoak ez zuela ezagutzen esan Balmasedako Ecce Homo Cuencako San Migueleko Ecce Homo zuen eta kartzelan sartu zuten; handik gaixorik Horcasitas Jauregian eta Pausoen proze- atera zen eta denbora gutxira hil. sioetan Lorenzo Coullaut Valeraren Ecce Homo 1985ean klaratarrek komentua utzi zuteeskultura zoragarriaz gozatzeko aukera izan nean, irudia klaretarren Jesusen Bihotzaren dugu; eskultore horri buruz 2020ko abenduan eleizara eraman zuten eta horiek Balmasedaidatzi nuen Entre cantonesen eta lan horren tik joan zirenean, San Juan Bautista edo Mora100 urte bete dira orain. Egile hori Marchenan laren eleizara eraman zuten eta geroago Pasio (Sevilla) jaio zen 1876an eta Madrilen hil zen Irudien Museora (Santa Clara eliza) eraman 1932an (56 urte zituela). Aitaren aldetik jato- zuten; urtero bertatik irteten da Ostegun Sanrri frantsesa zeukan eta lehenengo ikasketak tu eta Ostiral Santuko Pausoen prozesioetan Frantzian egin zituen. Sevillara itzuli zenean parte hartzeko. eskulturan eta ilustrazioan ibili zen Blanco y Badago obra horren beste kopia bat, FedeNegro aldizkarian. Madrilen Agustín Querol rico Coullaut Valera Mendigutia (1912-1989) izan zuen irakaslea, gure San Severinoko pa- semeak egindakoa, Cuencako San Migelen rrokian Pío Bermejillo Negreteren hilobiaren Ecce Homoa, 1941ekoa; Cuencan Isiltasunaren erliebearen egilea. prozesioan ateratzen dute Asteazken Santuan. Ecce Homoaren irudiak errealismo eta pa- 2012ko urrian gure hiribildura 19 kofrade etotetismo handia du, egurrez eginda dago eta rri ziren gure irudia ezagutzeko asmoz eta oso muntatutako bost piezarekin eratuta, iztuku pozik itzuli ziren hemen ikusitakoarekin eta eta polikromia inprimaketarekin. Zulaika Ta- Udalaren, Gurutze-bide Bizidunaren Elkartearamona familiak emandakoa da; hamarkade- ren eta Historiaren Museoko zuzendari Paloma tan Legarda Markesaren plazan zuten etxean Sañudo Orizaolaren partetik jasotako tratuagorde zuten, solairuarteko kaperan, eta berta- rekin. Azken horri eskerrak eman nahi dizkiot tik irteten zen Aste Santuan prozesioetarako. artikulu hau egiteko datuak emateagatik, baiArrautzaren zuringoz egindako estalki batean ta Rosa Mari Osanteri ere, Zulaika Taramona gordetzen zuten, hala hautsa ekiditeko. Iru- familiari buruzko datuengatik. dia atera baino lehen eskuilaz kentzen zuten Azkenik, esango dut Lorenzo Collaut Valera estalkia . Eramaten zuten nazarenoei kopuru dela Bilboko Kale Nagusiko Jesusen Bihotzabat ordaintzen zieten esku dirutan eta, horrez ren irudiaren egilea. Idulkia Hermenegildo gain, bazkari bat ere ordaintzen zieten: arku- José Murga Acebal arkitektoak egin zuen; bera me errea eta ardo txanbila. ere Balmasedakoa zen. Zulaika anai-arrebak elkarrekin bizi ziren etxe horretan, ez ziren ezkondu eta ez zuten Miguel Ángel Álvarez oinordekorik. Emiliok, anai txikiak, hala nahi

A, E, I, O, U, ipuinak gustuko ditut Apirilean Liburuaren Nazioarteko Eguna izan zen eta Ikastolan ospatu zuten. Egun horretan, kalera irten ziren ipuin kontaketak egitera eta ikastolan orri-markatzaileak egin zituzten. Bakoitzak berea egin zuen etxera eramateko eta bertan irakurtzen dituzten ipuin eta liburuak markatu ahal izateko. Ikastolan garrantzi handia ematen diote irakurzaletasuna sustatzeari eta beren erronka irakurle aktiboak sortzea da. Haur Hezkuntzan hasten direnetik ohitzen dira ipuinen kontaketak entzuten eta album ilustratuei hitzak jartzen; irakurle eta entzule onak baitira haurrak, atsegin dute irakurketaren momentua. Haur Hezkuntzako gela guztietan liburutegi txokoa daukate eta bertan egoten dira batzuk besteei kontaketak egiten. Handitzen diren heinean, ipuina era ezberdinetan lantzen da: antzerkiak, txotxongiloekin antzezpenak... 5 urteko gelan udal liburutegira doaz eta bertako funtzionamendua ezagutzen dute eta karneta ateratzen dute ipuin mailegua egin ahal izateko. Zubi Zaharra Ikastolak irakurzaletasuna sustatzeko zubiak eskaintzen ditu.

“El ritual de los caminos” liburu berria “La vida de la Villa abandona su tranquilidad cuando el párroco de la iglesia de San Severio aparece fallecido en extrañas circunstancias”. Horrela hasten da Sergio Pérez balmasedarrak idatziko lehen liburuaren bilbea. “El ritual de los Caminos” da liburuaren izenburua. Eleberriak hasiera-hasieratik harrapatzen zaitu, bai bilbearen arintasunagatik, bai irakurle hipotetikoari aurkezten dizkion paisaia eta lekuengatik, inguratzen gaituzten paisaiengatik, eta, batzuetan, oso gutxi dakigu horiei buruz. Lortu zure alea Maruri edo Poxpolin liburu-dendetan.


6

ADMINISTRAZIOA Gizarte-larrialdietarako laguntzak (GLL) Gizarte-larrialdietarako laguntza (GLL) eskatzeko hitzordua eskatu nahi baduzu gizartelangilearekin, aurten irailaren 30a arteko epea daukazu. Halaber, azaroaren 19ko 12:00ak arte erregistratuko dira eskabideak. Hitzordua eskatzeko 946671849 edo 946671850 telefono zenbakietara dei dezakezu edo accionsocial@ enkarterri.eus helbidera idatzi.

MAIATZAREN 5EKO OH

Etorkinentzako lege-aholkularitza Egoera zaurgarrian dagoen etorkina bazara eta laguntza behar baduzu babesten zaituzten legeak edo lan-merkatuan sartzeko administrazioarekin egin ditzakezun beharrezko gestioak ezagutzeko, zuretzako egokia da Enkarterriko Mankomunitateak eskura jartzen duen Aholku sarea zerbitzua. Harremanetan jar zaitezke ondoko telefono zenbaki hauetan hitzordua eskatuta: 946671849 edo 946671850.

Adinekoei arreta-gunea Balmasedako Udalak informazio puntua jarri du 65 urtetik gorako adinekoen eskura HAZan (Kubo kalea, 3), asteazkenetan 11:00tatik 14:00etara. Hainbat gairi buruzko informazioa emango dizute : dituzun eskubideak, informazio orokorra, zer laguntza eska ditzakezun, zer aisialdi eskaintza dituzun, zer ikastaro interesa dakizkizun..., Administrazioari helarazi nahi zaizkion iradokizunak eta kexak jasotzeko gunea ere bada. Hurbil zaitez eta ezagut ezazu zerbitzu berria.

Bidaia Covarrubiasera Erretiratuen Kluba Covarrubiaseko Gerezien Azokara joango da uztailaren 9an. Burgoseko probintziako Erdi Aroko azoka zaharrena da hori. Bertan, 1000 urtera itzultzen dira, eta Fernán González kondea eta Antxa Infanta gogoratzen dituzte. Horrela, uda eta uzta ospatzen dute. Bidaiaren prezioak bazkaria ere hartzen du barne Lis de Lerma jatetxean. Menua hau izango da: txorizoa ardotan, Burgoseko odolkia, entsalada mistoa, esneko arkume errea patatekin edo erreboilo errea eta gazta freskozko krema ezti eta intxaurrekin. Laguneko prezioa 58 eurokoa da, eta Klubak aholkatu du lehenbailehen izena emateko, plazak mugatuak dira eta.

Maiatzaren 5ean, ohiko osoko bilkura bat egin genuen. Bilerari hasiera emateko, aho batez onetsi genuen 2022ko martxoaren 3ko bilerako akta. Gero, alkateak 40/2022 Epaiaren berri eman zuen. Horretan, balmasedar batek aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ezetsi zen. Bide zor bateko hesi automatikoa kentzeko beharrezko lanen Alkatearen Dekretu bidezko betearazpen subsidiarioaren aurkakoa zen auzi errekurtso hori. Epaia irmoa da eta ez dago errekurtso arruntik jartzerik. Gai zerrendako hirugarren gaian, 2022ko lehen hiruhilekoa ordaintzeko batez besteko epearen berri eman zen, eta 5,24 egunekoa da. Aurreko hiruhileko 2,36 eta 2021eko lehen hiruhilekoko 3,42 eguneko epea baino altuagoa da, baina dagokion legedia errespetatzen du hala ere. Aho batez onetsi zen kredituak auzibidetik kanpo aitortzea. Zenbatekoa: 60.545,87 €. Aurkeztutako 33 fakturatik 28 gas ordainketari lotuta daude, eta besteek askotariko gaiak dituzte. Enkarterri etorbideko 43 zenbakiko xehetasun azterketa behin betiko onetsi zen. Hori ere aho batez egin zen. Eraikuntza enpresak lursailerako proposatutako aldaketa guztiei aurka egin zion URAk, harik eta, azkenean, eraikina ordeztea aukeratu den arte. Horretarako, lerrokadura, sestra eta bolumen berriak jarriko dira, oraingo eraikina ezin delako finkatu. EH Bilduren, CLIren eta Talde Sozialistaren aldeko botoekin, eta EAJren abstentzioarekin, Udaleko aisia- eta kirol instalazioak zaindu, dinamizatu, mantendu eta garbitzeko

zerbitzua kontratatzeko prozeduraren adierazpena onetsi zen. Kontratazioa hiru sortatan aurkeztu zen, indarrean dagoen legediak agintzen duen bezala, eta sortetako batean bakarrik jaso zituen eskaintzak. Hori dela eta, esleitu gabe geratu zen. Baliteke kontratuaren banaketak berak eskaintza ez oso erakargarria sortu izana enpresa lizitatzaileentzat, eta diru zenbatekoak murgilduta gauden inflazio egoera ez aurreikusi izana. Eskaintzarik ez aurkeztearen beste faktore bat izan daiteke enpresa esleipendunek elkarren artean koordinatu beharko luketela, eta horrek zenbait zailtasun dakartza. Puntu hori zerbitzuaren lizitazioa berriro irekitzeko aurreko urratsa zen. Hori EH Bilduren eta CLIren aldeko botoekin eta EAJren eta Talde Sozialistaren abstentzioarekin egin zen. Eskaintza hobetzeko, zenbait aldaketa egin zaizkio aurreko orriari. Aldaketa garrantzitsuenak hauek dira: hiru sortak bakarrean batu dira, eta lizitazioaren prezioa 40.000 euroan igo da (hortaz, guztirakoa 440.000 eurokoa izango da). Gainera, 25 puntura arteko irizpide subjektiboen balorazioa gehitu da. Aldaketa horien ondorioz, eskaintza erakargarriagoa izatea eta zerbitzua ahalik eta lasterren esleitzea espero da. Prozesu hori arintzeko, ez da uztaileko osoko bilkurara arte itxarongo puntu gehien dituena onesteko. Aldiz, Alkatearen esku egongo da hori aplikatzea. Sindikatuko ordezkariekin negoziatu ondoren, gai zerrendako zortzigarren gaian, Lanpostu Zerrendaren (LZ) aldaketa aurkeztu zuen Balmasedako Udalak. Izan ere, aurreko abenduan Estatuko 20/2021 Legea, enplegu


HIKO OSOKO BILKURA publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzkoa, onetsi zen, eta hori aplikatu beharra dago. Horrela, sorosle postuen izena “begirale sorosle” izenaz ordeztu da, laguntzaile soziokulturalen bi lanpostuak aldatu dira eta horien lanaldia % 57,14ra murriztu da, eta bi laguntzaile soziokultural lanpostu berri sortu dira, % 57,14ko lanaldian. Gainera, bi berdintasun laguntzaile postu eta Zerbitzu Soziokulturalen Sailean kokatutako bi laguntzaile¬ postu amortizatuko dira, biak % 50eko lanaldian eta iraungitzeko deklaratuak. LZ hori onetsi ondoren, dagokion aldaketa egingo da EEPan, aipatutako Estatuko Legean oinarrituta hori ere. LZ berria CLIren eta EH Bilduren aldeko botoekin eta EAJren eta Talde Sozialistaren aurkako botoekin onetsi zen. Aho batez onetsi zen desjabetze espedientearen hasiera, Gazteluko Muinoan kokatutako hiru lursailen jabeek hala eskatuta. Hiru lursail horiek Gazteluko Muinoaren inguruko Espazio Libreen Sistema Orokortzat kalifikatuta daudenez, eta hori lortzeko egikaritze unitate bati esleituta ez daudela kontuan hartuta, Gazteluko Muinoa Babesteko Plan Bereziak desjabetzearen bidez kudeatzearen alde egin du.

EGUNEKO AZTERGAIAK 2022ko martxoaren 3ko akta onestea Kredituen judizioz kanpoko aitorpena onestea Enkarterri etorbideko 43.eko zehetasun-azterlana onestea Udalaren aisialdiko eta kiroletako instalazioen zerbitzuen kontratazio prozeduraren adierazpena Udalaren aisialdiko eta kiroletako instalazioen zerbitzuak kontratatzeko espedientea onestea Udal lanpostuen zerrendaren aldaketa onestea Titularrek eskatutako ondasun eta eskubideak desjabetzeko espedientearen hasiera onestea Tokiko Agenda 2030 eta Udalsarea 2030 akordioak onartu eta berritu Banketxeetako arretari buruzko pentsiodunen mozioa onartzea

Alderdi guztien aldeko botoekin onetsi zen Udalsarea 2030en, Udalerri Jasangarrien Euskal Sarearen, Euskadin tokiko ekintza jasangarria eta Tokiko Agenda 2030 bultzatzeko Akordioa. Balmaseda 20 urtez izan da sare horretako kide, ia sortu zenetik, eta harekin egindako elkarlana oso emankorra izan da bi alderdientzat. Hitzarmen horren helburua Balmasedak Sarearekin eta garapen jasangarriarekin duen konpromisoa berritzea da. Ohiko osoko bilkuraren bigarren zatian, ordezkaritza duten alderdi guztien aldeko botoekin onetsi zen Balmasedako pentsiodunen taldearen mozioa, banketxeetan jasotako arretari buruzkoa. Labur esateko, Balmasedako banku bulegoen erabileran lagundu eta hori erraztuko duten neurri zehatzak eskatu dituzte, herritar guztiei aurrez aurreko zerbitzua bermatzeko, batez ere 65 urtetik gorakoei. Azken talde horri asko eragiten dio eten digitalak. Hori dela eta, leihatila fisikoen falta oztopo handia da banketxearekin izapide errazenak ere egiteko. Osoko bilkurari amaiera emateko, EAJk 3 eske eta 17 galdera egin zituen. Gogorarazi nahi dugu osoko bilkurak osorik ikus daitezkeela udal webgunean (Balmaseda. eus) edo gure Vimeoko kanalean (Balmasedako Udala).

ALDE CLI, EAJ, EH BILDU, TALDE SOZIALISTA CLI, EAJ, EH BILDU, TALDE SOZIALISTA CLI, EAJ, EH BILDU, TALDE SOZIALISTA

AURKA

CLI, EH BILDU,

EAJ, TALDE SOZIALISTA

CLI, EAJ, EH BILDU, TALDE SOZIALISTA CLI, EAJ, EH BILDU, TALDE SOZIALISTA

Hurrengo ohiko bilkura hurrengo hilabete bakoitiaren lehenengo ostegunean egingo da, uztailaren 7an alegia. 18:30ean izango da, udaletxeko lehenengo solairuko bilkuraaretoan.

Terrazen errolda Ekainaren 1ean terrazen erroldan izena emateko beharrezko dokumentuak aurkezteko epea amaituko da. Egun horretatik aurrera dagokion eskaera aurkeztu ez duten ostalaritza establezimenduek ez dute baimenik izango mahaiak eta itzalkinak jartzeko. Izena emateko telematikoki egin daiteke udal webgunearen (balmaseda.eus) Izapideak erlaitzean klikatuta edo aurrez aurre, HAZ: 010/946 800 000 (Luzapena: 015).

Mendekotasuna duten pertsonen zaintzari buruzko hitzaldia EAJ

CLI, EAJ, EH BILDU, TALDE SOZIALISTA

Hurrengo Ohiko Bilkura

ABSTENTZIOA

CLI, EH BILDU, TALDE SOZIALISTA

CLI, EH BILDU

7

EAJ, TALDE SOZIALISTA

Datorren asteazkenean, maiatzak 25, mendekotasuna duten pertsonen eguneroko zaintzari buruzko hitzaldi bat egingo da. 12:00etan izango da, Erretiratuen Egoitzan eta León Trucíos egoitzak antolatu du. Laguntzak nola kudeatu edo zaintzak modu integralean tratatzeko modua izango dira landuko diren gaiak. Ez galdu jarduera interesgarri hau.

Doako lege-aholkularitza Emakumearen Etxeak doako lege aholkularitza eskaintzen jarraitzen du emakumearekin lotutako lege gai guztientzako. Zerbitzu hori Arangureneko HAZn ere eskaintzen da. Ezinbestekoa da aurretiko hitzordua eskatzea. Balmasedako hurrengo hitzorduak: • maiatzak 23: 09:30etik 12:30era. • maiatzak 31: 16:30etik 19:30era. • ekainak 6:09:30etik 12:30era. • ekainak 14: 16:30etik 19:30era.


8

KULTURA Kolitzako igoera Erdi Aroko Merkatuaren ondoren, eta bi urtez gozatu ezinik egon ondoren, Kolitzarako igoera iritsi da, balmasedarren jai enblematikoa, aurten ekainaren 4an izango dena. Dakizuenez, eguerdian meza egongo da Kolitzako ermitan, ondoren txakolin dastaketa eta herri bazkaria. Arratsaldean,

Maiatzak 21 mayo · 19:30ean · Klaret Antzokia

sardina-jana izango da Pandozalesen; eta, ondoren, koadrilen ohiko jaitsiera Pandozalesetik, Txabariex fanfarrearekin batera. Gauean, festa amaitzeko, Diskofesta izango dugu San Juan Plazan. El Portillo del Gatotik igotzeko anezka-ibilgailuak egongo dira.


9

EUSKAL JAIA ERE ITZULI DA

2010ean, Balmasedako elkarte eta herritarrok Euskal Ezkontzaren berreskurapenari ekin genion. Festa horri hainbat urtez izandako garrantzia eta aniztasuna emateko asmoz, antolakuntzan eta egunean parte hartzera gonbidatu genituen hiribilduko elkarte eta pertsona guztiak, bai eta euskal kulturari lotutako Enkarterriko elkarte guztiak ere. Aurten, 2022an, pandemiak eragindako nahitaezko etenaldia gainditu ondoren, berriro antolatuko dugu ekimen hori, eta 11. edizioa egingo dugu. Aurten ere 2019an jorratutako ikuspuntu berriarekin jarraituko dugu, eta aldaketa ideia honetan oinarrituko dugu: eguna euskal kulturan eta euskaran ardaztea. Horretarako, ezkontzaren antzezpena beste ekimen batzuekin ordeztuko dugu. Antolatzaileek euskarari bultzada bat eman nahi zioten, eta programan berariazko jarduera bat antolatzen hasi ziren: Mintzodromoa. Oinarrizko eskema aurreko urteetakoen oso antzekoa izango da, baina zenbait berritasun izango ditu, eguna are erakargarriago egiteko. Aldaketaren bat proposatuko dugu, ekimena dinamikoagoa izan dadin. Hain zuzen ere,

dantza eta kantua kaleetatik eramango dugu, formatu ibiltarian. Bestalde, aurten, astean zehar jantzi tradizionalen erakusketa bat egin nahi da, Horcasitas Jauregian. Herri bazkarirako txartelak 10 euroren truke banatuko dira. Ohiko lekuetan lortu ahalko dituzue. Antolakuntzaren ikuspuntutik, beti bezala, parte hartzean oinarritutako herri ekimena da, hala sorkuntzan nola antolakuntzan eta egun osoan zehar. Elkarteak eta herritarrak buruz buru lanean arituko dira beti bezala, eta horri ematen diote antolatzaileek garrantzia gehien. Aprobetxatu aukera eta pasatu eguna giro onean, euskal kulturan eta euskaran murgilduta. Balmasedar guztiok gaude gonbidatuta. Jarrai diezaiogun bideari! Zain gauzkazue! Egitaraua Ekainaren 6tik 12ra: Jantzi tradizionalen erakusketa. Horcasitas Jauregia. Ekainak 11: 11:00: Mintzodromoa – gosaria 11:00-13:00: Txistulariak, erraldoiak eta herri kirolak, San Severino plazan. 12:00: Kalejira, San Juan plazatik San Severino plazara. 12:30: Haur dantzak eta ikuskizuna, San Severino plazan. 13:00: Poteoa musikarekin. 15:00: Herri bazkaria, bingo musikala eta haurrentzako tailerra begiraleekin. 18:00: Dantza kantua poteoa kaleetan. 21:00: Erromeria.

Musika Fest Konfirmatuta dago Musika Fest ere itzuliko dela, pandemiaren ondorioz bi urte etenda egon ondoren. Udako musika jaialdi hori Balmasedako ostalaritzak antolatzen du, eta ekainaren 25ean egingo da. Bederatzi musika talde izango ditugu egun osoan zehar gure kaleetan jotzen, eta prezio bereziak egongo dira edarietan, festan jarraitu ahal izateko eta ezer huts egin behar ez izateko. Aldizkari honen hurrengo zenbakian, finkatuz doan jaialdiaren xehetasun guztien berri emango dugu. Animatu eta gozatu gure herriko ostalaritzarekin.

PBaren udako proposamenak Aranguren, Balmaseda, Otxaran eta Zallako Pastoral Barrutiak zenbait proposamen egin ditu uda honetarako, eta eliza osoko ehundaka pertsonekin topo egin nahi duten txiki, gazte eta familiei zuzenduta daude. Horrela, ekainaren 26tik uztailaren 3ra, Haur Misiolarien Udalekuak egingo dituzte, LHko 3. eta 6. maila arteko txikientzat. Xabierreko Zentro Diozesiar Misiolarian (Nafarroa) izango da. Uztailaren 3tik 10era, Hogwarts Udalekuak eskainiko dituzte LHko 4. mailatik DBHko 2. mailara arteko txikientzat, Celadilla-Sotobrín PBan, eta mota guztietako jarduerak egingo dira. Uztailaren 21etik 24ra, Ekintza Katoliko Orokorrak familia eta laikoen topaketa antolatu du Bartzelonako parrokian. Gainera, gure PBak bidaia luzatu nahi du, eta uztailaren 25 eta 26an Port Aventuraz gozatuko dugu. Azkenik, Europako Gazteen Santiagorako Erromesaldia uztailaren 28tik abuztuaren 7ra izango da, 15 eta 35 urte bitarteko gazteentzat. Informazio guztia hemen: https://upgarbealde.bizkeliza.net.


KULTURA Ordutegi aldaketa La Encartada Fabrika Museoan Maiatzaren 1etik aurrera La Encartada Fabrika Museoak ordutegia aldatuko du. Datozen hilabeteetan honako ordutegi hau izango du: · asteartetik larunbatera 10:00etatik 14:00etara. eta 16:00etatik 19:00etara. · igandeetan 10:00etatik 14:00etara. Erreserba egiteko: 946800778 edo laencartada@bizkaia.eus

Roberto Rodeten “El mantel blanco”. 1949. Oihal gaineko olio-pintura.

“Un lugar para aprender” erakusketak Balmasedako ikastetxeak gogorarazten ditu Irailaren 6ra arte, La Encartada FabrikaMuseoan erakusketa berezi bat egongo da, “Un lugar para aprender” izenburu duena. Erakusketa honetan Balmasedako ikastetxe enblematikoenen historia eta hezkuntza bereizia kontatzen dira, balmasedarrei eta gure historiari berari izaera eman diena. “Un lugar para aprender” erakusketan Roberto Rodet Villa margolari balmasedarraren margolanik adierazgarrienetako bat ere aurkituko dugu. Bilboko Arte Ederren Museotik ekarritako artelana da. Oso handia da, eta oso kritika ona izan zuen bere garaian, Madrilen 1951n egin zen I. Bienal Hispano Americana de Arte erakusketan. Ez galdu gure historiari buruz gehiago jakiteko eta margolan enblematiko hau aurrez aurre ikusteko aukera hau. Sarrera doakoa da.

10

GOGO HANDIENEZ ITXARONDA


11

AKO ERDI AROKO AZOKAK EZ ZUEN HUTS EGIN

Urtero berezia den arren, oraingoan are gehiago. Bi urtez ospatu gabe egon ostean, gogo handia zegoen Erdi Aroko Azoka heltzeko. Hala egiaztatu ahal izan genuen maiatzaren 14an eta 15ean. Halaber, iparraldeko azoka tematiko onenetako bat aurrez aurre bizitzeko asmoz bisitatu gintuen jendetza da horren erakusgarri. Gure hiribilduko hirigune historikoa bete-beteta zegoen. Asteburu osoan izan genuen beroa eta larunbat arratsaldeko ekaitz handia ez ziren oztopo izan eta bikote eta familia ugari animatu ziren musikaz, antzezlanez, kaleko antzerki txikiez, ipuin-kontalariez, pertsonaia mitikoez eta Martin Mendia, Pio Bermejillo eta Hedagile kaleen artean banatutako artisau-produktuez gozatzera. Festa-giroa izan genuen, eta, zorionez, ez zen inolako ezbeharrik gertatu. Erdi Arorako itzulera magikoaren ostean, geratzen zaigun bakarra honako hauei eskerrak ematea da: parte hartu duten pertsona guztiak, balmasedarrak (txakolinaren emanaldia oparitu ziguten), beren garaiko jantziekin azokari bizitza eman zioten pertsona guztiak, Udaltzaingoa, Ertzaintza, Babes Zibila, Udaleko Obra Brigada, garbiketa-zerbitzua, Udaleko kultura-zerbitzua… Eta, oro har, guztia giro ezin hobean ospatzea posible egin duten pertsona guztiei eman nahi dizkiegu eskerrak. Hurrengo edizioa heltzeko irrikan gaude dagoeneko.


ENPLEGUA ETA MERKATARITZA

BALMASEDAN ENERGIA KOMUNITATEA ABIAN JARTZEA Ba al zenekien Balmasedan boluntario batzuk, Goienek kooperatibaren eskutik eta Udalaren Sustapen Ekonomikoko sailaren laguntzarekin, lanean ari direla Herritarren Energia Komunitatea abian jartzeko?

Eta zer da Herritarren Energia Komunitatea? Demagun Balmasedako herritarrak, kolektiboak eta enpresak ados jartzen direla energia sortzeko eta denon artean kontsumitzeko. Demagun denon artean ados jartzen garela energia sortzeko aukerak aprobetxatzeko, gure etxeetako, enpresetako eta lokaletako energia efizientzia hobetzeko edo mugikortasun jasangarriko sistema berriak garatzeko. Halaber, demagun gure aurrezkiei etekina atera ahal diegula gure herriarentzako energia berriztagarria sortuta. Demagun, gainera, horrek hainbat gizarte eta ingurumen onura ekartzen dituela: lana sortuko dela, energia pobretasunari aurre egingo zaiola edo gure planeta zainduko dugula. Eta demagun gure gobernatzeko era demokratikoa dela, multinazionalen edo irabazi asmoak dituzten eragileen mende egon gabe. Hori izango da Balmasedako Herritarren Energia Komunitatea. Eta zer egingo du Balmasedako Energia Komunitateak? Balmasedako Energia Komunitatean energia sortu, kontsumitu, bildu, partekatu edo salduko dugu. Geure kontsumorako edo banatzeko energia sortuko dugu; horrek familiei aurrezteko aukera emango die, batez ere zaurgarrienei. Halaber, oligopolio elektrikoaren mende egotea ekidingo dugu eta gure industria lehiakorragoa izan ahalko da. Onurak soilik ekonomikoak dira? Ez, ingurumen onurak ere oso garrantzitsuak dira. Balmasedan kontsumitutako energia murriztuko dugu eta areagotu egingo dugu banatuko den energia berriztagarriaren kopurua; murriztu egingo da erabiltzen ditugun erregai fosilen kopurua eta lagundu egingo dugu klima aldaketaren aurkako borrokan. Gizarte onurak ere oso garrantzitsuak dira. Tokiko enplegua sortuko da energia berriztagarria sortzeko Balmasedan abian jarriko diren instalazioak garatzeko eta mantentzeko. Energia subiranotasuna izango dugu, Balmasedakoek modu demokratikoan erabaki ahal izango dugulako Balmasedan sortzen eta kontsumitzen

12

den energiaren gainean. Balmasedako herritarrok komunitate gisa parte hartuta, energiara sarbidea izateko eskubidea bermatuko dugu.

Zein dira Balmasedako Energia Komunitatean garatuko diren ekintza nagusiak? · Iturri jasangarrietatik datorren energia sortzea. · Energia efizientziako zerbitzuak ematea (adibidez: eraikinak berriztatzea). · Energia hornikuntza, kontsumoa, agregazioa eta bilketa, eta agian, banaketa. · Ibilgailu elektrikoak kargatzeko edo beste energia zerbitzu batzuk ematea. Zerk ezberdinduko du Balmasedako Energia Komunitatea tradiziozko beste eragile batzuetatik? Irabaziak komunitateko kideei edo Balmasedari ingurumen edo gizarte eta ekonomia zerbitzuak ematera bideratuko dira gehienbat. Jabetza eta kontrola proiektuko kideena da eta horiek parte hartuko dute Balmasedako Energia Komunitatearen estrategia kontrolatzen eta hura zuzentzen. Barne erabakiak gobernantza demokratikoan hartuko dira, komunitatearen “autonomia” mantentzen dela bermatuta. Balmasedako Energia Komunitatean parte hartzea guztiz boluntarioa eta irekia da. Balmasedako Energia Komunitateak, batez ere, energia aurrezkia sustatuko du eta banatutako energia sorreraren garapenean lagunduko du. Energia dependentzia asko murriztuko du eta ingurumen inpaktua murrizteko ezarritako energia eta ingurumen helburuak betetzen lagunduko du.

Zer gehiago eska daiteke? Datozen asteetan informazio hitzaldiak emango ditugu energiaren arloko alderdiei buruz. Denok zaudete gonbidatuta. Hitzaldiak Kultur Etxeko ekitaldi aretoan izango dira 19:00etan, eta honako hauek dira gaiak. Maiatzak 25, elektrizitate faktura. Ekainak 8, energia pobretasuna. Ekainak 22, mugikortasuna. Zure energiaren kudeaketan protagonista izan nahi baduzu eta Balmasedako Energia Komunitateari buruz gehiago jakin nahi baduzu, etor zaitez hitzaldi horietara edo galde iezaguzu edo idatz iezaguzu: balekikoop@ gmail.com.


13

ENPLEGUARI BURUZKO INKESTAREN EMAITZA GRAFIKOAK Merkataritza, Ekonomia Sustapen eta Enplegu Sailak apirilean enpleguari buruz proposatu zuen inkestan 67 erantzun jaso ditu. Hona hemen laburpen bat 1. Balmasedak duela hamarkadak pairatzen duen langabeziaindize altuaren arrazoia zein faktorerengatik dela uste duzu? Kokapen geografikoa: 6 Industria propioaren gabezia: 48 Bestelakoak: 13 2. Zure ustez, BAlmasedako industrializazio txikia zergatik gertatzen da? Komunikazio txarrak: 26 Industria-lurraren eskasia: 21 Bestelakoak: 15 3. Zeri egozten diozu ETE txiki eta ertainen pixkanakako desagerpena? Merkataritza-gune handien konpetentzia: 36 Laguntzen gabezia: 6 Merkatuaren eskasia: 9 Bestelakoak: 16

Merkataritzan euskara sustatzeko hitzarmena Merkataritzan euskara sustatzeko asmoz, bai idatzizko bai ahozko komunikazioetan, Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak sektore jakinei hitzarmenera atxikitzea proposatzen die. Lankidetza erabaki horren bidez, merkatariak euskararen presentzia areagotzeko konpromisoa hartuko du; era berean, helburu hori lortzeko Euskara Zerbitzuak beharrezko doako aholkularitza teknikoa eskainiko dio, baita tresnak ere, hala nola testuen itzulpenak, inprimakien, txartelen, ordutegien, maketazioaren eta kartelen inprimaketaren euskarazko ereduak edo euskarazko telefono bidezko arreta. Mankomunitatea osatzen duten udalerrietan hitzarmena eskaintzeko aukeratutako establezimenduak arropa eta zapata dendak, harategiak, urdaitegiak, arraindegiak, fruta dendak, okindegiak eta denetariko denda txikiak. Informazio gehiago: merkataritzaeuskaraz.enkarterri@gmail.com edo 688618816 (Leire Ugarte).

4. Zergatik uste duzu lehenengo sektorea Balmasedan ia hutsala dela? Baliabide naturalen gabezia: 10 Erakundeen-sustapen gabezia: 50 Bestelakoak: 6 5. Zein uste duzu dela Balmasedan enpresak sortzeko handikapik handiena? Inbertsio publikoen gabezia: 48 Espezializatutako formakuntza profesionalaren gabezia: 8 Bestelakoak: 11 6. Uste duzu erakundeak nahikoa inplikatu direla Balmasedako ekonomia suspertzeko? Bai 4 Ez: 60 Bestelakoak: 3 7. Balmasedak azkenengo urteetan ekonomiaren motor gisa turismoaren eta zerbitzuen alde egin du, uste duzu lehentasunez horretan inbertitzen jarraitu behar dela? Bai 21 Ez: 31 Bestelakoak: 14 8. Zein apustu ekonomiko uste duzu ezar daitekeela Balmasedan? Enpresa handiak ezartzeko erraztasun fiskalak: 31 Lehenengo eta bigarren sektorean tokiko garapena: 26 Bestelakoak: 7 9. Uste duzu diru publikoarekin ekonomia suspertzen lagunduko duten udal-enpresak sortu beharko liratekeela? Bai: 41 Ez, ekimenak pribatua izan behar du: 1 Bestelakoak: 8

Merkataritza kalean Ekainean gure hiribilduko merkatariek Merkataritza kalean ekimenaren bigarren edizioa ospatuko dute. Hala, orgatxoak aterako dituzte berriro eta dena kolorez beteko dute; modu berezian apainduko dute. Gainera, ostiralean eta larunbatean ezusteko ugari eta aire zabalean egiteko jarduera asko egongo dira. Saltokiren bat baduzu eta parte hartu nahi baduzu, bidali mezu bat maiatzaren 29a baino lehen, honako helbide elektroniko honetara: pipiribalma73@gmail.com. Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak, Enkarturrek eta Balmasedako Udalak lagundu dute diruz jarduera hau, herritarrak herriko saltokietan erosketak egitera animatzeko.


14

IRITZIA

Banderatxoak, artisauak, saltinbankiak eta gainerako merkatari ibiltariak Balmasedara iritsi ziren hiru urte geroago. Premiazkoak izaten hasia ziren algarak, kaltera irtetea eta ospakizunak berreskuratzea. Pandemia atzean geratzen ari da eta nabarmendu nahi dugu gure esku egon den guztia egin dugula gure herritarrei, saltokiei eta ostalariei laguntzeko: Balmasedan, pandemian, inoiz baino laguntza eta dirulaguntza gehiago eman dira, eta, gainera, lehenengoak izan gara hori egiten. Badirudi orain pandemia atzean geratzen ari dela jende guztiak ezin hobe kudeatzen jakingo zukeela. Garai honetan diskurtso politikoari neurriz ekiten ari gatzaizkio; izan ere, uste dugu etengabeko gatazka eta konfrontazioa oso urrun daudela CLIn konfiantza jarri zuten herritarren zerbitzura egotetik. Bat-batean, jendeari eta erakundeei galdetzeaz inoiz arduratu ez direnek honako hau galdetzeko entzute-prozesu bat jarri dute martxan: “Zer dago txarto?”. Oso agerikoa da, eta hauteskunde-programarako edukia ateratzeko eta entzuteko benetako xedearen gainetik sumina bilatzeko asmoa argi ikusten da. Entzutea ekintza ausarta eta arriskatua da, espero duzun erantzuna ez jasotzeko aukera dagoelako. Gure desioa da liskar horretatik eta kontakizun nahasi horretatik urruntzea Balmaseda are gehiago hobetzen jarraitzeko. Egoeraren ondorioz, hiru urte itxaron behar izan dugu inpaktu handiko proiektuei ekin ahal izateko, baina geratu barik ikusiko dugu nola hasten diren argia ikusten: Magdalenako pasealekua asfaltatuko da, makinak bueltan izango dira gure iragana ikertzeko Gazteluko Muinoan, parke estali bat eraikiko da, rokodromo zaharkitua hobetzeko modua bilatzen ari gara, entzuten eta auzoak hobetzen jarraituko dugu, kiroldegia legeztatzen jarraitzen dugu (jendeak eskatu dizkigun obra batzuk egiten hasi ahal izateko) eta hemendik gutxira ikusiko dugu nola Fabio Murgaren antzinako tailerrak paisaiatik desagertuko diren. Lanean jarraitzen dugu Balmasedak irmoki aurrera egiteko.

Ezohikoa ohiko bihurtzen denean Pozez hurbildu gara Balmasedarentzako bi ekitaldi esanguratsu berreskuratzera: Aste Santua eta Erdi Aroko Azoka. Aste Santuko prozesioak arrakastatsuak izan direla esan daiteke; parte hartu duten inplikatutako pertsonengatik eta hurbildutako bisitariengatik eta horiek dendetan, ostalaritzan… izandako eraginagatik. Bereziki eskerrak eman nahi dizkiogu Gurutze-bide Bizidunaren Elkarteari, Balmasedako kulturan duen tradiziozko tokia berreskuratzen jakin duelako eta indarberrituta itzuli direlako; berritasun gisa Kolitza mendira prozesioa egin dute. Erdi Aroko Azokak espektatibak bete izana espero eta opa dugu. Beste gai batzuetan oraindik ez dugu normaltasuna berreskuratu. Azkenengo bilkuraren aurreko batzordeetan jakinarazi zitzaigun beharrezkoa zela berriro kiroldegiaren eta igerilekuen kontratua lizitatzea, eta ohartu ginen lizitazio berria onetsi baino lehenago iraungita zegoela. Bilkuran komentatu genituen kontratua iraungita egon den epe horretako arduraren gaineko zalantzak. 2021 ekitaldiko ekonomia likidazioari buruz ere hitz egin genuen (halabeharrezkoa martxoaren 31n) eta gaur gaurkoz ez da aurkeztu. Halaber, ez zitzaizkion Ogasunari egunean aurkeztu langileen urteko diru sarrerak (beharrezkoak errenta aitorpena egiteko). Kontu hartzailetza saila igarotzen ari den salbuespenezko egoera ezagutzen dugu eta ez dugu zalantzan hartzen arloko langileen gaitasuna eta konpromisoa, baina gure ustez, agintzen duenak zuzentzeko neurri egokiak hartu behar ditu. Berriro ere, egoera horiek kudeaketa gaitasunaren falta adierazten dute. Bihurguneetan irrist egiten jarraitzen dugu. Horietako batean errepidetik ez irtetea espero dugu.

Joan den maiatzaren 10ean, Ekonomiaren Sustapen, Enplegu eta Merkataritza Arloak jendaurrean aurkeztu zuen “EKONOMIA SOZIAL ERALDATZAILEAREN UDAL-SUSTAPENA BALMASEDAN” azterlana. Zinegotzi izan ginenean argi geneukan, herritarren beharrak erdigunean jarriko zituen “sustapen ekonomiko” bat abian jartzeko, ezin genuela ordura arte aplikatu zen tokiko garapen neoliberalaren ereduarekin jarraitu. Horregatik, “ekonomia sozial eraldatzailean” adituak direnekin harremanetan jarri ginen, gure jarduerari esparru teorikoa eta ildo estrategikoak emateko, eta gure jardueraren erdigunean bizitzaren eta jendearen zaintza jartzeko. Gainera, Balmasedako herritarrek beren garapenaren protagonistak izan behar dutela onartuta, erabaki genuen arlo horrek sortutako ezagutza publikoki partekatzea eta aipatutako dokumentuaren aurkezpen irekia egitea mundu guztiari. Lan horrek aurreko korporazioek abian jarritako “tokiko garapen neoliberala” alde batera uzteko ildoan berresten gaitu, funtsezko hiru elementutan oinarrituta: - Enpresa konbentzionalaren balorazio soziala, enpresaburu kapitalistarena, aberastasun sozialaren sortzaile gisa, “ekintzaile” gisa berrizendatua, sortzaile heroi sozial berritzat hartzen dena, enplegua sortzeko eta arazo ekonomikoekin amaitzeko beharrezkoa dena. Ezkutatu egiten da langileak, klase herritarrak direla giza premiak asetzeko balio duten aberastasuna, ondasunak eta zerbitzuak sortzen dituztenak. - Dirutan salgarria edo errentagarria izan daitekeen lurraldeko edozein baliabideren merkantilizazioa. Lurraldeari “balioa ematea” deitu izan zaio horri. - Politika horiek inbertsio publikoa erabili dute kapitalaren pilaketa pribatuari laguntzeko. Azken batean, publikoa kapitalaren eta, beraz, haren interesen zerbitzura jartzea.


15

KIUB Ez da 6 hilabetetik gorako atzerapena duten gas-fakturak ordaindu beharrik

Beste urte batez, Kolitzako igoera dator, eta ohiko oinezkoen bidea, Talde Sozialistak Osoko Bilkuran duen oposizioagatik hainbestetan eskatu dena, egoera duin batean egokitu edo mantendu beharko litzateke. Gobernu Taldeak entzungor egiten die gure aldarrikapenei. Konturatu behar dugu Kolitza Balmasedako lekurik bisitatuena dela, eta, bisitari horien artean, haurrak daudela, baita zailtasunak dituzten eta mugikortasun murriztua duten pertsonak ere, igotzeko eskubidea dutenak, edozeinek bezala, gutxieneko igarotze-baldintza duinetan. Bestalde, ibilgailuei Kolitzara igotzeko aukera ematen dien pista konpondu da, eta dirutza gastatu da horretan. (Oraindik ez digute zenbatekoa baieztatu). Hori guztia penitentzigileak Kolintzara igotzeko ekitaldia egin delako, 14 monolito jarri dira Vía Dolorosa emulatzeko. Bide batez esanda, primeran iruditzen zaigu. Baina orain, pista hori zirkuitu bihurtu da quad zale batzuek (lau gurpileko motoak) beren ibilbideak abiadura bizian egin ditzaten. Edo autoak, denetarik dago eta. Hori hobekuntzafuntsaren udal-aurrekontuarekin eta Aldundiaren ekarpenarekin egin da. Hobekuntza-funtsa udal-mendietako baso-aprobetxamenduetatik ateratzen da. Berriro diogu. Ez zaigu gaizki iruditzen basoetako pistak hobetzea, baina haien ondorengo erabilera zaintzea edo arautzea nahi dugu. Eta lotsagarriena iruditzen zaiguna, gure mendirik tradizionalenera igotzeko oinezkoen bidearen egoera da. Balmasedan dagoen zaletasunarekin, beste udalerri batzuetako pertsonek ere partekatzen dutena, oso irudi kaskarra da bisitatu nahi gaituztenentzat. Ez da eskatzen bide hori desnaturalizatzeko, ezta baso-pista baten antza izateko ere. Harri handiak kentzeko eta euri-urak biltzeko areka bat egiteko eskatzen dugu, bide horrek jasaten duen etengabeko higadura saihesteko eta, horrela, mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonentzako sarbidea hobetzeko. Beste behin ere eskatzen diogu Gobernu Taldeari ez dezatela baliatu Kolitzarako ohiko oinezkoentzako bidea beste erakunde batek hobetu behar duela, hala nola Aldundiak. Baliteke baimena eman behar izatea, baina hobetu, Udalak hobetu dezake, interesdun nagusia bera baita. Osasuna, osasun asko.

Egungo krisi- eta hegazkortasun-egoerak ezustekoak ekar ditzake; beraz, gomendagarria da fakturak arretaz errepasatzea, fakturazio-aldiak eta -datuak zuzenak direla ziurtatzea, eta fakturak jasotzeko maiztasuna ez dela aldatu egiaztatzea. Gas-faktura neurrigabeek eragindako kexak eta kontsultak ugaritu egin dira. Kontsumitzaileek salatu dute denbora batez ez zaiela benetako irakurketarik egin edo, are gehiago, ez zaiela inolako fakturarik igorri eta, ondoren, enpresa merkaturatzaileak metatutako kontsumo guztiak fakturatzen dizkiela; beraz, zenbatekoak neurri handi batean handitzen dira. Egoera horren aurrean, jakin behar dugu… 1. Gas-kontsumoaren irakurketak bi hilean behin edo hilean behin egin beharko dira (1434/2002 ED, abenduaren 27koa, 51.2 artikulua). 2. Gasa merkaturatzen duten konpainiek ezin dituzte kontsumoak fakturatu 6 hilabete baino gehiagoko atzerapenarekin, eta ezin dituzte kontsumo horiek erreklamatu ere. (1434/2002 ED, abenduaren 27koa, 51.4 eta 51.5) 3. Era berean, fakturazioan atzerapen edo berregokitzapen horiek ordaintzeko betebeharra duten kontsumitzaileek ordainketa zatika ordaintzeko eskubidea izango dute, 6 hilabeteko epean gehienez ere. (Hainbesteko zatikatze-hilabeteak, nola atzerapenhilabeteak, 6 hilabeteko mugarekin). 4. Kontsumitzaileak kontsumo-irakurketa okerrak edo irakurketarik ezak hautematen baditu, enpresa merkaturatzaileari kontsumo-irakurketak erraztea da gomendioa. Horretarako, gasaren fakturan horretarako agertu behar den telefonoa erabiliko da. Kontsumitzaileak uste badu bere gasmerkaturatzailea bere eskubideak urratzen ari dela, edo edozein zalantza izanez gero, lehenik eta behin enpresa merkaturatzailearen beraren aurrean erreklamatzea gomendatzen da, eta, behar izanez gero, KIUBaren aurrean. Bestalde, gogoratu behar da urtean 50.000 KWh-tik beherako gas-kontsumoa duen kontsumitzaile orok har dezakeela merkatu erregulatuko Azken Baliabideko Tarifa.

TELEFONO INTERESGARRIAK

Udaletxea · Tel.: 946800000 /· Faxa: 946102053 / · ayto@balmaseda.eus Salinillas futbol zelaia · balmasedafc@ hotmail. com Pasioaren Interpretazio Zentroa · Tel.: 946801438/ · c.pasion@balmaseda.eus Erretiratuen kluba · Tel.: 946800349 ElkarworkGune: Enplegu eta Sustapen Ekonomikoko Saila/ Behargintza ordezkaritza · Tel.: 946801002/ · ODC@balmaseda.eus · Balmalan@balmaseda.eus Emakumearen Etxea · Tel.: 946103099/ · mujer@balmaseda.eus ENKARTUR - Turismo bulegoa · Tel.: 946802976/ · info@enkartur.net Gaztetxoko · Tel.: 946800240 Haurreskola · Tel.: 946800762 Kultur Etxea · Tel.: 946802974 ·Kultura saila - 1go ext./ · cultura@balmaseda.eus · Klaretantzokia@balmaseda.eus ·Liburutegia - 2. ext. ·Gaztezer - 3. ext/ · balmazer@balmaz.org ·Txiki-Park - 4. ext KZgunea · Tel.: 944033317/ · tutor.balmaseda@kzgunea.net Mendiko Etxea · Tel.: 946800646 “LA ENCARTADA” txapel museoa · Tel.: 946800778 Historia Museoa · Tel.: 657795806 Udal igerilekuak · Telk.: 946038543/ 946800549/ · igerilekuak@gmail.com Errotarena kiroldegia · Tel.: 946038543 SAC / HAZ · Tel.: 010/ · Ayto@balmaseda.eus Gizarte ekintza · Tel.: 946671849 / 946671850 ALKOHOLIKO ANONIMOAK AMBULANTZIA AMBULATORIOA SUHILTZAILEAK GURUTZE GORRIA DYA ERTZAINTZA UDALTZAINGOA BABES ZIBILA S.O.S. DEIAK AIREPORTUA ALSA AECC BIZKAIBUS BUTANOA NEKAZARITZA GANBARA UR PATZUERGOA KORREOAK EMERGENTZIAK FEVE GARBIGUNE GAS NATURALA HAZIENDA IBERDROLA EPAITEGIA NOTARIOTZA Carlos A. Muley NOTARIOTZA Igone Aretxaga PARROKIA TRESNEN BILKETA JABETZEN IZEN EMATEA GIZARTE SEGURTASUNA BEILATOKIA TAXI-GELTOKIA

944 150 751 94 4970387/ 94 4970100 94 6102325 94 6000183 94 6670584 94 6399222 94 6802701 657 795800 629535240 112 94 3211000 902 422242 94 6103099/ 94 4241300 902 222265 94 6800196 94 6800690 94 4873187 94 6800983 94 4100000 94 6801964 652 774521 902 123456 901 502000 901 202020 94 6039952 94 6800037 94 6102198 94 6800074 665738196 94 6800310 94 6801000 94 6103096 94 6801694

ETXEKO TRATU TXAR EMAKUME BIKTIMA 900 840 111


16

KIROLA

LABURRAK ÁLVARO CARASAK VIGO RÍAS BAIXAS IRAGARKI LANA -Balmasedako neska, serioa eta arduratsua, TALDEAREKIN BERRITU DU haurrak eta adinekoak zaintzeko edo etxeko lanak Alvaro Carasa 23 urteko txirrindulari balmasedarra bigarren urtez jarraian ari da Vigo Rías Baixasek daraman kolore diskretua defendatzen. Tropeleko txirrindularirik aipagarrienetako bat da bere borrokarako grinagatik. Bere errendimenduak gora egin du beti, eta maila taktikoan funtsezko rola betetzen du taldean. Txirrindulari nahiko osoa da, eta ondo moldatzen da eremu gehienetan, baina bere etapa gogokoenak erdi-mendikoak dira, talde txikietan esprintean amaitzen direnak. Eta denboraldi hasiera honetan erakusten ari da kirolari gisa hazten jarraitu nahi duela eta aprobetxa dezakeen aukeraren bat bilatzen saiatu nahi duela. Eta sakrifizio, konstantzia eta dedikazio horren lekuko dira apirilean lortutako emaitzak; izan ere, hirugarren egunean Zornotzako Udaberriko Klasikoan 8. sartu zen esprint handi batean eta apirilaren 14an Durangon egin zen

(garbitzea, lisatzea, kozinatzea…) egiteko prest. Esperientziaduna eta berehala lanean hasteko prest. 677391618.

ALOKAIRUA -Lonja bat alokatzen da Larrugin kalean (hilerrira bidean). 946801300. SALMENTA

Álvaro Carasa. Aroa Santamariaren argazkia.

proban Bizkaiko txapeldun izan zen. Hilabete hori amaitzeko, 23an berriro igo zen podiumera Galiziako Padron herrian, tarteko helmugen txapelketan garaile izan ondoren. Kirolaren promesa balmasedar honi zoriondu nahi diogu. Bere hitzari eta elkartasunarekin, kontzientzia sozialarekin, zero bullyingarekin eta saskibaloiarekin duen konpromisoari leial, Enkarsaski Udako Campus Solidarioarekin itzuliko da. Ekainaren 21etik 24ra eta uztailaren 27tik 1era bitartean izango da, 09:45etik 13:30era. Adin guztietarako da eta bisita handiak eta ohiko eguneroko hamaiketakoa izango dituzte. Horrez gain, txango sorpresa antolatu du eta kamisetak egin dituzte, partehartzaile bakoitzaren izenarekin. Baina, batez ere, saskibaloi asko egongo da. Plazak mugatuak dira eta aste osoaren zenbatekoa 90 eurokoa da. Eman izena lehenbailehen, plazak mugatuak baitira. Informazio gehiago nahi izanez gero: whatsapp 622659059 (Iker). Campus honen onuradunak @gomaialen, @ander_arte eta #ukraniagaztea izango dira. Pintura, burdineria, paper pintatuta, etxeko tresneria eta opariak

Decoraciones Javi

Aldapa kalea, 16/18 Tel eta Faxa: 946 801752 Balmaseda

- Jaunartzeko soineko osoa saltzen dut. El Corte Inglés dendan erosia. 94680707. -Magefesa markako presio-eltzea saltzen dut, butano eta elektrizitaterako. 946800707. -Etxe adosatua salgai Villanueva de Menan. 4 logela, sukaldea , 2 egongela, 2 komun, 2 autorentzako garajea, txokoa eta lorategia. Gasolioberogailua. 200.000 €. villakolitza@gmail. com.R

La Encartada Moda Aurtengo edizioaren amaieran, La Encartada Modaren edizio berria baieztatu da, eta maiatzaren 27, 28 eta 29an egingo da. Itzuli dira desfileak, tailerrak eta modari lotutako beste hainbat jarduera. Hori guztia La Encartada Fabrika Museoko eszenatoki paregabean egongo da kokatuta.

Tren turistikoak bueltan dira Pandemiaren ondoren itzuliko den beste klasiko bat Renfek Kantauri isurialdetik eskaintzen dituen tren turistikoak dira. 2023an iritsiko dira, bultzada berri batekin; izan ere, egun bateko txango interesgarriak dakartzaten tokiko ibilbideak ere berreskuratuko dira. Enkarterri eskualdea ezagutzeko eskaintza honek arrakasta handia izan du aurreko urteetan. Bilboko La Concordia geltokitik abiatuta, tren historiko batean bidaia, janaria, gida esklusiboko zerbitzua, Pozalaguako kobazuloetara edo El Pobaleko burdinolara sarrera eta trenbidearen eta autobusaren arteko loturak eskaintzen dituzte.

Udaltzaingoak aurkitutakoak Zureak badira, zatoz Udaltzaingoaren bulegoetara aurkitu dituzten gauzak eskatzera: ikusteko betaurrekoak, eguzkitako betaurrekoak, giltza-sorta, eskumuturrekoa eta motxila sorbalda-uhalarekin.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.