UDALBERRIAK 246 Euskera

Page 1

DOAKO ALEA - ALE KOPURUA: 4.200 - GURE UDALAREN INFORMAZIOA

A L RA

A D U

U T L U K


2

AZALEAN

JARDUERA UGARI UDA UZTAILA

17 18 19 21 24 LARUNBATA

FRONTENIS LEHIAKETA Pilotalekua Bi kategoria (12 urtetik gora) Inskripzioak: Instagram: Hamaikakolore hamaikakoloreelkartea@gmail.com

IGANDEA

BISITA GIDATUA BALMASEDA + HORCASITAS Irteera: San Severino plaza 11:00 leku mugatuak Iinskripzioak: info@visitenkarterri.com

ASTELEHENA

ASTEAZKENA

LARUNBATA

25 IGANDEA

ZINEMA-ANIMAZIOA: MARRAZKITIK 3D-RA Horcasitas Jauregia 11:00 8-12 urte leku mugatuak inskripzioak: baporeatelier@gmail.com STOP MOTION, PELIKULA ANIMATU BAT SORTZEA Horcasitas Jauregia 11:00 8-12 urte leku mugatuak inskripzioak: baporeatelier@gmail.com LEHENENGO BIZKAIKO BIRA SKOOTERREAN Elkarretaratzea San Severino plazan 11:15 - 12:00 BISITA GIDATUA BALMASEDA + DAZTATZEA Irteera: San Severino plaza 11:00 leku mugatuak Iinskripzioak: info@visitenkarterri.com MUSIKA KLASIKA KONTZERTUA / San Severino eliza 19:30 lekuak bete arte BISITA GIDATUA BALMASEDA + HORCASITAS Irteera: San Severino plaza 11:00 leku mugatuak Iinskripzioak: info@visitenkarterri.com XAKEA: ALDIBEREKO JOKOAK San Juan plaza 11:00 - 13:00 leku mugatuak

26 28 ASTELEHENA

ASTEAZKENA

TAILER SORTZAILEA: LABURMETRAIA Horcasitas Jauregia 11:00 8-12 urte leku mugatuak inskripzioak: baporeatelier@gmail.com

ATREZZO ETA ZIRKURAKO DISEINU TAILERRA Horcasitas Jauregia 11:00 7-11 urte leku mugatuak inskripzioak: baporeatelier@gmail.com MUSIKA KLASIKA KONTZERTUA Horcasitas jauregia 19:30 lekuak bete arte ZINEMA KLASIKOA: LOS GOONIES San Juan plaza 22:00 leku mugatuak

29 OSTEGUNA

30 31

GAZTEAKANPADA KOLITZA 2021 14-17 urte Leku mugatuak Inskripzioak: Instagram: Hamaikakolore LIBURUTEGIA AUZOZ AUZO Galtzada Etorbidea 11:30 - 13:30 GAZTEAKANPADA KOLITZA 2021 14-17 urte Leku mugatuak Inskripzioak: Instagram: Hamaikakolore

OSTIRALA

LARUNBATA

BIDE FERRATUA 16 urte baino gehiago Inskripzioak: hamaikakoloreelkartea@gmail.com MUSIKA KLASIKA KONTZERTUA San Severino eliza 19:30 hasta completar aforo


KULTURALA SORTZEKO ABUZTUA

05 06 07 OSTEGUNA

OSTIRALA

LARUNBATA

GAZTEAKANPADA ARBALITZA 2021 Irteera: San Juan plaza 16:00 14-17 urte leku mugatuak Inskripzioak: Instagram: Hamaikakolore hamaikakoloreelkartea@gmail.com GAZTEAKANPADA ARBALITZA 2021 Irteera: San Juan plaza 16:00 14-17 urte leku mugatuak Inskripzioak: Instagram: Hamaikakolore hamaikakoloreelkartea@gmail.com BISITA GIDATUA BALMASEDA + BERMUT DASTATZEA Irteera: San Severino plaza 11:00 leku mugatuak Iinskripzioak: info@visitenkarterri.com CIRCÚPULA TAILERRA. ZIRKU EGUNA Horcasitas Jauregia 12:00-13:00 - 2/6 urte 13:00-14:00 - 7/12 urte 16:00-17:00 - 7/12 urte 17:00-18:00 - +12 urte 19:00: Ikuskizuna leku mugatuak Iinskripzioak: baporeatelier@gmail.com

08 11 14 15 22 25 28 29 IGANDEA

ASTEAZKENA

LARUNBATA

BISITA GIDATUA BALMASEDA + TXAKOLI DASTATZEA Irteera: San Severino plaza 11:00 leku mugatuak Inskripzioak: info@visitenkarterri.com

FAMILIARAKO ZINEMA: SPIDERMAN. UN NUEVO UNIVERO San Juan Plaza 21:30 leku mugatuak BISITA GIDATUA BALMASEDA + TXAKOLI DASTATZEA Irteera: San Severino plaza 11:00 leku mugatuak Inskripzioak: info@visitenkarterri.com

IGANDEA

BISITA GIDATUA BALMASEDA + HORCASITAS Irteera: San Severino plaza 11:00 leku mugatuak Inskripzioak: info@visitenkarterri.com

IGANDEA

BISITA GIDATUA BALMASEDA + HORCASITAS Irteera: San Severino plaza 11:00 leku mugatuak Inskripzioak: info@visitenkarterri.com ZINEMA: LA BODA DE ROSA San Juan Plaza 21:30 leku mugatuak

ASTEAZKENA

ZINEMA TOPAKETAK: BUST Horcasitas leku mugatuak Inskripzioak: baporeatelier@gmail.com

LARUNBATA

IGANDEA

BISITA GIDATUA BALMASEDA + HORCASITAS Irteera: San Severino plaza 11:00 leku mugatuak Inskripzioak: info@visitenkarterri.com

3


4

KONTA, KONTATU

PÍO BERMEJILLO IBARRA. INDIANO BAT ETA BERE LEINUA Anselmo Herrerorentzat polizia-zerbitzua saritzeko diploma Joan den ekainaren 21ean Anselmo Herrerok, gure udaltzainetako batek, polizia-zerbitzua saritzeko diploma jaso zuen bereizgarri gorriarekin. Ohore hori 30 zerbitzu-urte egin dituzten poliziei (Anselmok urte honen hasieran bete zituen) eta haien karreran espedienterik izan ez dutenei baino ez zaie ematen. Lerro hauen bitartez gure kidea zoriondu nahi dugu merezitako diploma horrengatik.

Elikagaien Bankuaren araudi berria Elikagaien Bankuak araudi berria onetsi du. Testu osoa ekainaren 16ko BAOn argitaratu da. Bertan Enkarterriko Mankomunitatean erroldatuta dauden eta bizi diren baliabide gutxiko pertsona edo familiek elikagaiak jasotzeko baldintzak erregulatzen dira. Elikagaien Bankuak aldian-aldian produktu higienikoen eta oinarrizko elikai ez-galkorren loteak ematen ditu. Gainera, kanpainak ere egiten ditu, hala nola eskola-materialarena, jolasen banaketarena, eta abar. Interesdunek 18 urte izan behar dituzte eta, arau orokor gisa, baliabide ekonomiko mugatuak Honako dokumentu hauek ekarri behar dituzte: -Laguntzaren eskaera. -NAN, AIZ edo bizikidetza-unitateko kideen pasaportearen fotokopia. -Familia-liburuaren edo baliokidearen kopia. -Familia erroldaren ziurtagiria. -Lan-bizitzaren ziurtagiriak. -Azken hiru hilabeteetako nominak. -Errenta-ziurtagiria. -Prestazioei buruzko Lanbideko ziurtagiria. -Pentsio edo beste prestazioen egiaztagiria. -Lanbiden izen-emana egiaztatzeko agiria. -Azken 6 hilabeteetako bankuko diru-sarrera eta mugimenduen egiaztagiria. -Erosteko ahalmena nabarmen murrizten duten hilabeteko gastuen egiaztatutako dokumentatuak (alokairua, hipoteka, etab.) -Gizarte-zerbitzuentzat interesgarria izan daitekeen beste edozein. Eskaerak gizarte-langileari aurkeztu behar zaizkio eta beharrezkoa da aurretiko hitzordua eskatzea (946671849 edo 946671850).

Pío Bermejillo Ibarrak, 1820. urtean jaiotako balmasedarrak, Mexikon negozio arrakastatsuak egin zituen familiarekin batera. 1880an betiko itzuli zen. Itzuli zenean, Pío Bermejillo Ibarra Madrilen gelditu zen, non maila garrantzitsua izan zuen. Espainiako Bankuaren akzioduna izan zen, kontseilari izatera ere heldu zen, eta politikan ere sartu zen, diputatu-akta erdietsi baitzuen. Itzuli eta denbora gutxira bat-batean hil zen Laudion (Araba) 1882ko abuztuaren 13an. Gorpuzkiak Bilboko Mallona hilerrian hobiratu zituzten behin-behinean; 1885eko urriaren 28ra arte egon ziren bertan, gero familia-panteoira eraman zituzten, Isaac Rodríguez Avial arkitektoak proiektatutako Madrileko San Isidro sakramentu-hilerrira,. Semeetako batzuk aitarekin itzuli ziren. Leinuak lortu zuen igoera-soziala Pío Bermejillo eta María Ignacia Martínez-Negreteren seme txikiek erdietsitako Espainiako nobleziatituluek baieztatu zuten. Luis Bermejillo Martínez-Negreteri sari gisa Mohernandoko markes-titulua eman zioten, eta Francisco Javier Bermejillo Martínez-Negretek, berriz, Bermejillo del Rey markesgoa jaso zuen. Azken horiek Madrilen eraikin eder bat eraiki zuten, Bermejillo Jauregia gisa ezagutzen dena. Eladio Laredok diseinatu zuen estilo neo-platereskoan. Han haien arreba txikia egoten zen, Maria Emilia (1872-1994); 1891n Madrilen ezkondu zen Rodrigo Figueroa Torresekin, Tovarreko dukearekin. Hala ere, Balmasedan ezagunagoak izan ziren Pío Bermejillo Ibarraren beste bi semealaba: Ángela eta Pío Bermejillo Martínez -Negrete. Ángela Mexikon jaio zen 1854an, eta bere lehengusuarekin zegoen ezkonduta, Serafín Salcedo Bermejillo ingeniariarekin. Aitaren testamentu-albazea izan zen eta bere

ardura izan zen aitak emandako 125.000 pezetak sorterrian inbertitzea, eskola publiko bat eraikitzeko (*); hain zuzen, udal-jabetzako orubean eraiki zen. Obra 1887an bukatu zen, Severiano Sainz de la Lastra arkitektoaren zuzendaritzapean, Pío Bermejillo Ibarra hil eta gero. Pío Bermejillo Martínez–Negrete ere Mexikon jaio zen 1860an, eta Espainiara etorri zen 20 urte soilik zituela, aitak itzultzea erabaki zuenean. Familiaren ekonomia-posizio onak bizitza osoan errentadun gisa bizitzea ahalbidetu zion. Azkenean, Parisen gelditu zen eta han sinatu zuen bere testamentua hil baino hilabete lehenago. Testamentuan, Balmasedari 75.000 pezeta emateko nahia idatzi zuen eskoletako haurrak eta ospitalea artatzeko. Ezkongabe hil zen 1899ko udan, 39 urte besterik ez zituela. Eliza batean hobiratzeko nahia erakutsi zuen; beraz, anaia nagusiak, Luisek, Balmasedako Udalak helburu horretarako, Erdi Aroko hilobi huts bat eskaintzea lortu zuen San Severinoko parrokia-tenpluan. Agustín Querol eskultoreak apaindu zituen hilobia eta hileta-tinpanoa txiroei laguntzen dien aingeru zaintzaile batekin.

Pío Bermejillo Ibarrari omenaldi gisa, Balmasedako Udalak bere izena eman zion Erdiko kaleari. Eta semearentzat erretratu bat eskatu zion Francisco Díaz Carreño margolari sevillarrari; 1889an bukatu zuen, eta gaur egun Balmasedako Historiaren Museoan dago ikusgai. Xehetasun gehiagorako, Balmaseda, una villa de Indianos eta Balmaseda en América liburuak kontsultatu.

Julia Gómez Prieto D. U. doktorea (*). Egun, udal Kultur Etxearen egoitza da, herriko kulturgune garrantzitsua. Halaber, liburutegia eta udal-artxibo historikoa daude bertan; Enrique de Vedia y Goossens eta Mertín de los Heros historialari garaikidearen izenak daramatzate.


5

Nos Unimos-Unissons Nous-en ikasturte bukaera

BALMASEDA 1721 Duela 300 urte Balmasedak momentu zailak bizi zituen, 1717an aduana Bilbora eraman zutelako, eta galera ekonomiko horri gehitu behar zitzaion Espainia murgilduta zegoen gerrek sortzen zituzten gastuei aurre egin behar zietela , Utrechteko Bakearen osteko frustrazioagatik, Ingalaterra eta Frantziaren aurrean. Armamenturako 2.130 erreal eman behar zituzten eta, gainera, zozketaz aukeratutako zortzi mutil balmasedar frontera bidali. Guzti horri gure hiribilduaren kokapen estrategikoa gehitu behar zitzaion; izan ere, tropak noranzko bietan igarotzen ziren, meseta eta kostaren artean. Eta tropa guztiak artatu behar ziren, eta ohez eta janariz hornitu. Utrechteko Bakearen ondorioz, Balmasedak La Piedra gazteluan ostatua eta janaria eman zien Gaztelara erretiratzen ziren 200 soldaduri. Zorionez, 1720an hitzartutako Bakeak berekin ekarri zituen erlijio-ekitaldiak eta hiri-ospakizunak: meza, prozesioak, zezenak eta su artifizialak. Baina Balmasedarentzat garrantzitsuena denbora gutxian aduana berrezartzea izan zen, 1722an; eta bertan gelditu zen, 1841ean behin betiko Bilbon ezarri arte, Esparteroren erregeordetzan zehar, orduan Isabel II.a adin txikikoa baitzen. Baina 1721ean Erroman Clemente XI.a Aita Santua hil zen San Jose egunean; bere ohiko zorroztasuna bazuen ere, historiarako umoreprograma baterako izan zitezkeen momentuak utzi zizkigun.

Emakumeak elizetako abesbatzetan parte hartzearen kontra zegoenez —San Pabloren hitzetan oinarrituta, “emakumeek isilik egon behar dute elizan”—, emakumeen ahotsak egiteko castratiak proposatu zituen, sortzeko inpotenteak ziren gizonak, baina harreman sexualak izan zitzaketenak. Hori dela eta, nobleziako eta goi-mailako gizarteko emakumeek askotan eskatzen zituzten, plazera izateko arriskurik gabe. Sakarinaren moduko ordezkoa, gozagarria baina loditzen ez duena. Hainbestekoa zen gizartearen begirunea, non azkar batean mota guztietako pikarokeriari bide eman zion, eta benetakoak ez ziren castratiak agertu ziren, ebakuntzarik gabe falsettoan abesteko gai zirenak. Haietako baten kasua famatua izan zen: kapera pontifikaleko kide batek Clemente XI.ari ezkontzeko dispentsa eskatu zion, bere ebakuntza bukatu gabe zegoela eta ezkon zitekeela eta sor zezakeela esanez. Aita Santuaren erantzuna irmoa izan zen: “Hobeto zirira dezatela”. Miguel Ángel Álvarez Fuentes

Joan den ekainaren 28an Nos UnimosUnissons Nous elkarteak ikasturte bukaerako jaia egin zuen parrokiako lokaletan. Jai-giroan elkarte honetako ikastaro, erakustaldi eta bestelako jardueretan parte hartu duten pertsonek itxieraz gozatu ahal izan zuten joskintza, oihal gaineko margoen eta kakorratz-lanen erakusketarekin, diploma-banaketarekin, askari batekin eta, amaitzeko, Getano eta Déborah duoaren musika bikainarekin. Nos Unimos-Unissons Nous-ek egiten duen lanaren zati garrantzitsu bat joskintza edo nekazaritza ekologikoa bezalako gaitasun praktikoak dituzten pertsonak ahalduntzea da; gainera, laguntza-sareak eratzen ditu haien artean enpatia eta solidaritatea sortzeko kultura eta etnia ezberdinen artean. Azkenean, pertsonen artean elkartasun- eta laguntza-loturak ezartzea du xede, txirotasuna eta diskriminazioa errotik ateratzeko. Azpimarratu nahi dugu tailer guztietako emakumeek haurrentzako arropa eman dutela Kongoko herri batentzat, ekintza solidario gisa. Bestalde, dagoeneko Kongora bidali da donazioen bidez elkarteak lortu duen hamar toneladako material-edukiontzia. Material horren zati bat ekografietarako hiru ekipo dira, Gurutzetako Ospitaleak emandakoak. Afrikako gune horretan ospitale bat eraikitzeko erabiliko dira. Laguntzarik behar baduzu, edo donazioren bat egin nahi baduzu, elkartearekin jar zaitezke harremanetan telefono-zenbaki honen bidez: 632 805 619.


6

LANA ETA MERKATARITZA

COVID GARAIAN ENKARTERRIN EKITEA

Balmasedako Bonodenda 2021 kanpainak aurrera jarraitzen du BonoBalma Uda 2021 kanpainako lehen fasean 5 eta 10 €-ko 2.126 bonu banatu dira tokiko saltoki kideen artean. Horiei esker kontsumitzaileek merkeago erosi ahal izan dute gure herriko denda txikietan. Baina oraindik Bonodendaz gehiago gozatzeko astia dago, kasu honetan bidaia-agentzia eta altzari-erakusketetan gastatzeko: -75 €-ko bonua 200 € edo gehiagoko erosketetarako; Balmasedako bidaia-agentzietan egindako erosketatik kenduko da. -100 €-ko bonua 300 € edo gehiagoko erosketetarako, gure herriko altzari-erakusketetan erosterakoan. Erosketa-tiketarengatik trukatzeko bonua da, eta kanpainaren kide diren dendetako erosleen esku egongo dira izakinak amaitu arte. Kanpaina irailaren 30ean bukatuko da.

Esker-ona Kaleko Merkataritza proiektuagatik Uztaileko azken astean kaleko merkataritzako jardunaldiak bukatu dira, tokiko merkataritza herritarrei hurbiltzeko helburua izan dutenak, Balmadendari, Balmasedako Udalari eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailari esker. Balmasedako Merkataritza Elkarteak eskerrak eman nahi dizkie kaleko merkataritza-jardunaldiak posible egin dituzten guztiei, euren laguntza desinteresatuagatik: Electrodomésticos Reina eta Joyería de Francisco, haien lokalak uzteagatik; Balmasedako Udalari, haien laguntzagatik; Sambanorte-ri bideoengatik, eta Enkarturri, eskualdeko produktuen loteak emateagatik.

Behargintza-Enkarturrek 2020an zehar, pertsonei eta ekonomiari hainbeste eragin dion Covid-19ak guztiz baldintzatutako urtean, 49 enpresa berriren sorrera aholkatu eta gidatzea lortu du. 66 enplegu zuzen sortu dituzte guztira enpresa berri horiek, eskualdean hain beharrezkoak direnak, eta are gehiago egungo egoeran. 2020. urtean zehar guztira 73 sustatzaile hurbildu dira Behargintza-Enkarturrera laguntza eske haien enpresa-ideiak eta -proiektuak gauzatzeko. Horietatik guztietatik, aholkatutako pertsona guztien % 67,12k enpresa edo negozio berria sortzera heldu dira. Zalantzarik gabe, zenbaki hori oso asebetegarria da pandemiaren urte honetan. Ekintzailetza eta Eskualde Garapeneko teknikari arduradun Alberto Urienek ak azaldu duen moduan, hurbildu diren sustatzaile ezberdinei aholkularitza eman zaie, baita banakako¡ tutorizazioa eta laguntza, Enkarterriko sustatzaile horiek euren proiektuei dagozkien negozio-planak gauzatzen babesteko xedez. Halaber, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna sustatzeko Sailaren eta arlo horretan la-

guntzak ematen dituzten Enkarterriko udalen enpresak martxan jartzeko eta eratzeko laguntzak izapidetzeko aholkularitza eta laguntza ere eman dira. Ban, baita . Behargintza-Enkarturreko Ekintzailetza eta Eskualde Garapeneko sailak, beste udal batzuekin elkarlanean, hiru enpresa-mintegi kudeatzen ditu. Horietatik bi Gueñes udalerrian daude, eta hirugarrena Alonsotegin. Guztira 18 modulu dira, eskualdean eratutako enpresen sorrera eta finkapena indartzeko helburua dutenak; ezinbestekoak dira, halaber, enpresa horiek diruz lagundutako guneak edukitzeko, ekin ahal izateko eta ekintzaile-potentzial hori ez dadin kanpora irten proiektuak aurrera eraman ahal izateko. Behargintza-Enkarturreko Ekintzailetza eta Eskualde Garapeneko Sailak azken urteetan erdietsitako emaitza onek Enkarterriko eskualdeko erreferentzia-zerbitzu gisa finkatzera eraman dute, ekintzaile berri guztientzako enpresak sortzeko laguntzari dagokionez. Era berean, entitatearen eta osatzen duten eskualdeko udalen determinazioa indartzen du horrek Enkarterri suspertzen jarraitzeko. 2020. urte honetan eratutako enpresen ezaugarriei dagokienez, jarduera-motaren arabera, sortutako proiektuetan lehenengoak dira pertsonentzako zerbitzu-jarduerak (gehiengoa, % 40,82 batekin). Ondoren, dendari txikiak eta ostalaritza daude, bakoitza % 16,32rekin; enpresentzako zerbitzuak % 10,20 batekin; eraikuntzaren sektorea % 6,12 batekin; aisia-turismoa eta lehen sektorea bakoitza % 4,09 batekin; eta, azkenik, artisautza % 2,04 batekin. 2020an Enkarterriko ekintzaileen profila eskualdeko emakumeek osatu zuten nagusiki: sustatzaileen % 60,31 emakumeak dira; gizonezkoak, aldiz, % 39,69. Horiek guztiak langabezian zeuden, eta 22 eta 62 urte bitartean zituzten. Datu horietatik ondoriozta dezakegu 30 urtetik beherako gazteen ekintzailetza oraindik baxua dela eskualdean (% 23,81); izan ere, ez da osoaren laurdenera ere heltzen. Hori dela eta, hezkuntza arloan ekintzailetzarekiko gazteak sentsibilizatzeko ekintzekin jarraitu nahi da, besteren konturako lanaren alternatiba gisa duen garrantzia azpimarratuz.


7

LANBIDE 21 “TOKIKO ENPLEGU-PLANAK” PROGRAMAREN KONTRATAZIOAK

Balmasedako Udalak, tokiko-enplegua sustatzeko ekimenen laguntza-deialdien barruan, langabezian dauden Balmasedako 23 pertsona kontratatzea aurreikusita du haien lan-munduan txertatzeko aukerak hobetzeko asmoz. Lanbiden eskaintzak argitaratzeko data, baita haien ezaugarriak ere, sare-sozialen, udalerriko erakustokien eta mezu elektronikoen bidez iragarriko zaizkie Udaleko lan-poltsan izena emanda dauden pertsonei. Oso garrantzitsua da horrelako eskaintzetan izena eman nahi duten pertsonak Lanbiden izena emanda egotea. Hasiera batean, Lanbidek baieztatuko du 2021eko ekainaren 16ko Ebazpenean (LanbideEuskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena; horren bidez enplegu-zentroen tokiko jardueretarako laguntzen 2021eko deialdia argitaratzen da) adierazitako kolektiboetakoa den, baita eskaintzan ezartzen diren baldintzak betetzen dituen ere: Balmasedan erroldatuta egotea, titulazioa, esperientzia, etab. Aurreko ebazpenaren arabera, ezin izango dira kontratatu Lanbideko programetan 2019an eta 2020an parte hartu zuten pertsonak, soilik beste hautagairik ez badago. Programa horrek ezartzen du 2021eko Enplegu Planean es-

kaintzen diren lanpostuen % 30 diru-sarrerak bermatzeko errentaren onuradunek edo titularrek bete behar dituztela, eta besteak honako kolektibo hauetakoak izan behar dutela: 35 urtetik beherako pertsonak, 45 urtetik gorako pertsonak, epe luzeko langabeak eta gizartebazterketako arriskuan dauden pertsonak. Kontratu guztietatik %15 55 urtetik gorakoak izan behar dute, eta % 40 emakumezkoak.

Novia Salcedo Fundazioko Praktika Profesionalen Programako hiru beketako batera aurkezteko epea irailaren 10era arte luzatu da. Honako hauek dira bekak: Marketing Digitala, Baso/Nekazaritza Ingurumeneko teknikaria eta tokiko historia eta ondarearen ikerketa. Programa honetan parte hartu ahal izateko derrigorrezkoa da 30 urte baino gutxiago izatea eta langabezian egotea, zeregin horietan esperientziarik ez izatea eta horrelako beka batean parte hartu ez izana. Interesdunek CVa HAZn aurkez dezakete. Informazio gehiagorako: 946801002.

1. fasea: LorezaintzaBasogintzako enplegu-tailerra. Basogintzarako sei peoiren kontratazioa. Irailean basogintzarako sei peoi kontratatzea aurreikusten da. Eskaintza Lanbideko weborrian argitaratzea aurreikusten da, abuztuko bigarren hamabostaldian edo iraileko lehenengoan. Printzipioz, ez da esperientziarik eskatuko, aipatutako postuan kontratatutako pertsonek monitore bat izango dutelako eta lana garatu ahala haiek prestatzen joango delako. Posible bada, gazteen kolektiboari emango zaio lehentasuna; izan ere, gazteen langabezia oso altua da.

LANGABEZIAREN AURKAKO ETA JARDUEREN ALDEKO LAGUNTZAK

Aldizkari honetako aurreko alean iragarri bezala, Balmasedako Udalak gure herriko langabezia murrizteko eta jarduera ekonomikoa sustatzeko laguntzak jarri ditu abian. Bost dirulaguntza lerro barne hartzen ditu, guztira 115.000 €-ko aurrekontuarekin. Halaber, laguntza-lerroak ireki dira Balmasedan errol-

Novia Salcedo beketarako epea luzatu da

datutako pertsonak kontratatzeko, sortu berri diren enpresak ezartzen laguntzeko, enpresetako aktibo finkoen inbertsiorako eta modernizaziorako, baita establezimendu berrientzako alokairurako laguntzak (merkataritza edo ostalaritzakoak, nabe berriak edo industria-pabiloiak) eta merkataritza-, ostalaritza- eta zerbitzu-guneak ireki eta modernizatzekoak ere. Laguntza horietako edozein eskatzeko epea urriaren 31n amaitzen da. Lanari lotutako laguntzetan interesa duten pertsonek informazioa eska dezakete balmalan@balmaseda.eus helbidean eta, merkataritza eta ostalaritzako laguntzei buruzko informaziorako odc@balmaseda.eus helbidean. Bi kasuetan, 946801002 zenbakira ere deitu daiteke informazioa eskuratzeko.

Emaitza bikainak Balmaseda zurekin programan Dagoeneko lau hilabete igaro dira Balmasedako Udaleko Enplegu, Merkataritza eta Ekonomia Sustapeneko Zinegotzigoak Balmaseda zurekin programa martxan jarri zenetik. Programa horren xedea da herrian langabezian dauden pertsonak berriro laneratzea, eta, horretarako, banakako eta etengabeko laguntza eskaintzen du. Maiatza eta ekainean lanaren inguruko hiru laguntza-saio gehiago izan dira; aurrekoei gehituz gero, zortzi topaketa guztira. Horien bidez, parte-hartzaileak orientatu eta lagunduko ditugu euren enplegu-bilaketetan. Azken orientabide horietan, gehienbat hautagaitza, kontaktuak eta lan-elkarrizketa landu ditugu. Azken bi hilabete hauetan, 5 pertsona laneratzea lortu dugu. Haien artean, partehartzaile batek lortutako lana utzi du Bizkaitik kanpoko besten enpresa batean hasteko, eta, gainera, martxoan, programaren hasieran, enplegua lortu zuen parte-hartzaileetako batek kontratu finkoa lortu du. Emaitzekin ezin pozago gaude; datorren hilabetean, programa bukatzen denean, 3 kontratazio gehiago gauzatzea espero dugu. Berri onak eta emaitza onak programan, eta eskualdean eskulana behar duten enpresekin harremanetan jarraitzen dugu. Egun, kontaktatutako enpresa bat gelditzen diren parte-hartzaileei elkarrizketak egiten ari da. Uztail honetan berriro ere berri onak izatea espero dugu.


NAZIOARTEKOA

KIROLA

CITTASLOW INTERNATIONAL-EN TURISMO-EREDU JASANGARRIA

8

ANA ISABEL MARTÍNEZ

Izena: Ana Isabel Martínez San José. Adina: 53. Zein kirol egiten duzu?: Tiro olinpikoa arma historikoen modalitatean.

Bizi-kalitatearen aldeko Udalerrien Sareak joan den ekainean Slow Turismo Jasangarriaren eredua aurkeztu zuen, zeinaren ildo estrategikoek arreta jartzen baitute Covid 19ak sortutako krisi sozial eta ekonomikoa gainditzean. Aurkezpena Orvietoko Batzar Nagusian egin zen, Cittaslow International Sarea osatzen duten mundu osoko herrialdeetako 30 ordezkaritza baino gehiagoren aurrean. Espainiako turismo-sektorea barne-produktu gordinaren (BPGd) % 12 da eta langileen % 13ri ematen dio lana (osasun-krisia dela-eta kalte gehien izan duena izan da). Nazioarteko presidenteorde eta Espainiako sareko presidente Maite Selvaren arabera, “Espainiako biztanleriaren ehuneko 43k gutxienez Covid-19aren txertoaren lehenengo dosia jaso du. Koronabirusak sortutako inoiz ez bezalako munduko krisiaren aurrean prest egon behar dugu ekonomia suspertzeko epe labur, ertain eta luzean, laguntza soziala ahaztu gabe”. Eta, honela jarraitu du: “Turismoa Covid-19ak gehien kal-

tetu duen sektorerik emankorrenetakoa da. Sektoreak babes, zaintza eta proiekzio handiagoa beharko du berreskuratzen hasi ahal izateko”. Elkarteak turismo jasangarria eta arduratsua sustatzen du, eta honako hau defendatzen du: gizarte-, ekonomia- eta ingurumenarloko eragin negatiboak murriztea, tokiko biztanleriarentzako onura ekonomikoak sortzea bultzatzea, eta bisitari eta turisten ongizatea hobetzea, turismoari eragiten dioten erabakihartzean turismo-agente eta -enpresen partehartzea sustatzea, ondare natural eta kultural anitzaren kontserbaziorako ekarpen positiboak egitea, turistentzat esperientzia atseginak eskaintzea tokiko tradizio kultural, sozial eta ingurumenekoekin konexio esanguratsuen bidez, edozein desgaitasun fisiko edo psikikoetarako normalizatutako sarbidea eskaintzea, eta turisten eta anfitrioiaren arteko errespetua sustatzea, konfiantza eta tokiko harrotasun-giroa sortuz eta eraikiz.

Nolakoak izan ziren zure hastapenak? Hasiera batean, nire senarrari lehiaketetara laguntzen nion. Gainerako emakumeak botatzen ikusi eta haiek behin eta berri esan ondoren, 2015ean Asturiasko lehiaketa batean probatzea erabaki nuen, eta nire debutean brontzea eta podiumean sartzea lortu nuen. Hortik aurrera, dena bata bestearen atzetik joan zen. Zenbat denbora eskaintzen diozu? Dudan denbora guztia, baina ez da asko. Bizkaian 50 metroko zelaia baino ez daukagu, eta nire espezialitatea 100 metroko modalitateak dira; beraz, Zanbranara edo Iruñera joan behar dugu entrenatu ahal izateko. Normalean, astean behin entrenatzen dut, eta lehiaketa gerturatzen denean, maiztasuna igotzen dut ahal dudan neurrian. Zein da zure kirol palmaresa? Orain arte, nire emaitzarik onena 2019an Walkirya modalitateko Espainiako txapelketa izan da, fusil librea da 100 metrora; urte horretan bertan bigarren geratu nintzen eta zilarrezko domina lortu nuen Minié modalitatean, fusil militarra 100 metrora. Domina lortu ez arren, bereziki harro nago joan den 2020an Veterlin 5. postua eta diploma lortu nituelako, fusil librea 50 metrora, gizonek menderatutako modalitatea, non lehen sei postuetan sartzea lortu zuen lehen emakumea naizela uste baitut. 2018 eta 2020 urteetan Walkirya modalitatean brontzea lortu nuen. Gainera, Bizkaiko eta Euskadiko txapelketetako dominak ditut. 2021ean Walkiryan zilarrezko domina, emakumeen 100 m-ko tiroa; Federaziokako eta


9

Z ETA TIRO OLINPIKOA klubekako urrezko domina Vetterlin, 50m-ko tiroa, maila bakarra, gizonak eta emakumeak batera; Federaziokako eta klubekako zilarrezko domina Minien, 100 m-ko tiroa, maila bakarra; Federazioaren zilarrezko domina Whitworthen, 100 m-ko tiroa, maila bakarra. Europako lehiaketan Espainiako selekzioarekin joateko aukeratu naute, Walkirya modalitatean banaka eta emakumeen taldean. Pandemiak eraginik izan al du egiten duzun kirolean? Bai, asko. Lehenik eta behin, oso gertukoak genituen tiro-lagunak galdu ditugulako. Baita lehiatzeko eta entrenatzeko orduan muga asko izan ditugulako ere. Senarrak eta biok, urrutira joan gabe, beharrezko gutxienekoak egin genituen Parmara joateko Espainiako selekzioarekin, eta, azkenean, Italian egitekoa zen europarra bertan behera geratu zen. Anekdota dibertigarririk? Oviedoko nire lehen txapelketan tiro-postua prestatzen ari nintzen, eta nire senarra zorua garbitzen hasi zen, hautsa zegoelako eta irristatzen zuelako. Epaileak “tiratzaileak zuen postuetara” agindua eman zuen, eta ez genuen denborarik izan pilatuta geratu zen hautsa biltzeko, lehen tiroan txinparta bat erori zen eta hautsa zirudiena aurreko tiratzaileak galdu zuen bolbora zen, emaitza denok harrituta utzi gintuen sugarra izan zen, eta, jakina, denek nire esperientziarik ezari egotzi zioten. Ondorioz, tiroa amaitzean, isekak entzun behar izan nituen. Kirol hau gomendatuko zenuke? Zergatik? Jakina. Lehiaketako edozein kiroletan, eta are gehiago taldeka ere lehiatzen bazara, balio ugari ikasten dituzu, gero zure egunerokotasunean islatzen direnak. Kontzentrazioa, adiskidetasuna, erantzukizuna eta, batez ere, galtzen ikasten duzu. Bidaiatzeaz eta zure zaletasuna partekatzen duten munduko leku guztietako pertsonak ezagutzeaz gain. Betetzeko ametsik edo lortzeko helbururik? Datorren urtean munduko txapelketa egingo da Alemanian, jardunean dagoen munduko tiro-zelai zaharrenean, XVI. mendean sortu zen, arma historikoko tiroen katedraltzat hartzen da, 100 metroko modalitateren batean diploma bat lortzea, edo, bestela, domina bat lortzea bikaina izango litzateke.

GONZALO TAVARESEK IRABAZI DU BIZKAIKO XXVI ITZULIA

Foto de @guticca2

Bizkaiko XXVI Itzuliaren irabazlea Gonzalo Tavares lasterkaria izan da, Bairrada taldekoa, eta bere taldekide Antonio Morgadok podiumeko bigarren postua lortu du. Azkenik, hirugarren sailkatua Iván Romero izan da, MMRAcademy-koa. Nahiz eta MMR-Academy, Zappi Junior Race Team eta Bathco taldeetako lasterkarien ihessaiakerak une oro kontrolatuta egon diren, azkenean Bathco taldeko Lucas López izan da bakarrik joatea lortu duena. Atzetik, Barriada taldeak lasterketa kontrolatzen zuen, bi liderrak mantenduta. 99,70 kilometroko ibilbidean, kirolariek Umarango hirugarren kategoriako mendateari egin behar izan diote aurre, Avellanedako mendatearen igoera alderdi bietatik hirutan, eta azken urrats bietan jaitsiera eta bigarren kategoriako Beziko gainerako igoera lotu behar izan dituzte. Etengabeko erasoek, Avellanedako bigarren iraganaldiak eta Beziko lehenak, edizioko lasterkari onenen hautaketa naturala egin dute; izan ere, bertan zeuden Gonzalo Tavares sailkapen nagusiko liderra, bere kide eta puntuen aldetik liderra den Antonio Morgado, eta Iván Romero, behin-behineko sailkapenean hirugarrena. Tropelak ezarritako erritmoak gazteengan eragina izan du, lau egun gogorrek akitu-

ta. Bezitik azkenengoz igaro direnean, etapa bukatzeko 10 kilometro eskasera, Bairrada taldeko liderra taldetik aldentzen hasi zen, bakarrik utziz Estiven Brayan Molano (Bathco), Antonio Morgado (Bairrada) eta Iván Romero eta Hugo de la Calle taldekideak. Azken horrek lan handia egin du bere taldekideak ez zezan kontaktua galdu ihesean zeuden beste biekin. Azkenean Iván Romerok abiada hartu zuen Balmasedako helmugan, bukaera azkarretan bere maisutza erakutsiz. Eola Kometa taldeko Zenteny Szijarto izan da mendiko sailkapeneko irabazlea. AG2R talde frantseseko Benjamin Peatfield lasterkaria izan da maillot urdinaren irabazlea tarteko helmugen sailkapenean. Erregulartasunaren saria Antonio Morgadok lortu du, eta lehen euskalduna —bizkaitarra, hain zuzen— Xabier Aransolo izan da, Nabiga 360 taldekoa. Lerro hauen bitartez antolatzaileek, Balmasedako Txirrindulari Elkarteak, eskerrak eman nahi ditu lasterkarien parte-hartzeagatik, ikusleen eredugarritasunagatik eta, nola ez, babesle eta laguntzaile guztiei, urtez urte 16 eta 18 urte bitarteko kirolarientzat prestakuntzaproba hau sustatzeagatik (Europako egutegiko probarik onenetakotzat jotzen dena, bide batez).

SASKIBALOIAN JOLASTU NAHI DUZU? Saskibaloi Klubarekin harremanetan jarri besterik ez duzu eta informazioa emango dizute konpromisorik gabe. Honako hau aurkituko duzu: · Tituludun entrenatzaileak · Taldeak emakumezkoen eta gizonezkoen maila guztietan · Ikasketa eta dibertimendua

Harremanetarako zenbakia: 655892441 Helbide elektronikoa: baloncestobalmaseda@ gmail.com Facebook: Baloncesto Balmaseda Saskibaloi Twitter: CB_Balmaseda Instagram: baloncesto_balmaseda ANIMA ZAITEZ, ZURE ZAIN DAUDE!


10

ADMINISTRAZIOA

UZTAILAREN 1EKO OHIKO OSOKO BILKURA

Uztailaren 1eko ohiko osoko bilkurari hasiera emateko, aho batez onetsi zen 2021eko maiatzaren 6ko bilkuraren akta. Jarraian, alkateak, Aitor Larrinagak, zenbait epairen kontu eman zuen. Hala, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak emandako 168/2021 epaia ezetsi egin du demandatzaileak, Promociones y Construcciones Las Encartacionesek, hortaz udalari arrazoia ematen zaio. Prozedurak jarraitzen du errekurtsoa aurkeztu delako. Bilboko 1. Administrazioarekiko Auzien Epaitegiak emandako 81/2021 epaiak , Jorge Senz Gonzálezek 26/2021 alkatetza dekretuaren kontra jarritakoak, udalaren aldeko ondare-erantzukizunaren erreklamazioa gaitzesten du. Epaia irmoa da. Azkenik, Bilboko 6. gizarte-arloko epaitegiak emandako 257/2021 epaia, zeinaren bidez Raquel Gómez Portillo udal-langileak auzia jarri duen LZ berria onestearen ondorioz sortutako funtsezko lan-baldintzak aldatzeko prozeduraren aurka, eskatzailearen alde eta udalaren kontra baietsi da. Epaia irmoa da. Jarrian, Talde Sozialistaren abstentzioarekin eta gainerako talde politikoen aldeko botoarekin, kredituen judizioz kanpoko aitortza onetsi zen autokarabana aparkalekuaren kontrol-sistemaren 3.327,50 €-ko fakturari dagokionez, zeina berandu iritsi den zegokion momentuan barne hartzeko.

Aho batez onetsi zen Balmasedako Udalaren dirulaguntzen plan estrategikoa. Horrelako plan bat izatea dirulaguntzak arautzen dituen 38/2003 Legearen eskakizun bat da, administrazio publikoek eskaintzen dituzten laguntzekin lortu nahi dituzten helburu eta ondorioak zehazteko. Aurkeztutako plana xumea da, Mungia edo Zalla udalerrien antzekoa, eta helburu du urtero udalak ematen dituen dirulaguntzei beharrezko lege-estaldura ematea. Aho batez onetsi zen datorren urteko herriko jaia 2022ko urtarrilaren 24an izatea, herriaren fundazioaren urteurrenean, San Severino igandea eta Karmen larunbata izanik. Gainera, jai izango da Bizkaiko Foru Aldundiak gure probintziarako aukeratzen duen eguna. Talde guztien aldeko botoarekin onetsi zen suhiltzaile parke zaharreko eraikina itzultzea eta Balmasedako Udalaren ondasunen inbentarioan sartzea. 1967an dagoeneko Aldundiak Udalari baimena eskatu zion suteak itzaltzeko parke bat sortzeko udalerriko lursail batean. Joan den ekainaren hasieran suhiltzaileen parkea tokiz aldatu zen eta Aldundiak betetzat jotzen du bere egunean Balmasedak utzitako lursailaren itzultzea. Premiaz behin-betiko onetsi da, EAJ-PNVren abstentzioarekin eta CLI, EH Bildu eta Talde Sozialistaren aldeko botoekin, Hirigune Historikoko eraikinen fatxaden baldintza estetikoak eta apaingarriak arautzen dituen Ordenantza. Premiazkoa da obra-lizentziak EGUNEKO AZTERGAIAK 201eko maiatzaren 6ko saioko akta Kredituak judizioz kanpo aitortzearen onespena Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren onespena Tokiko jaieguna finkatzea Suhiltzaile-etxearen eraikina lehengoratzea eta Ondasunen Inbentarioan sartzea Hirigune Historikoko fatxaden Estetikaren eta Apainduraren Baldintzen Ordenantza onartzea EHBilduk aurkeztutako mozioa, Energia Iraunkortasunaren Legea betetzeari buruzkoa

jaso direlako eta geldi daudelako behin-betiko onespenaren zain. Udalbatzako organoen kontrol eta fiskalizazioaren bigarren partean, EH Bilduk mozio bat aurkeztu zuen Jasangarritasun Legea betetzeko udalek behar duten finantzazioari buruz. Eusko Jaurlaritzaren partetik, aipatutako Legerako bi garapen-lerro proposatu dira. Lehenengoa EEEaren lerro bat da, zeinak udalerri bakoitzeko energia osasunaren derrigorrezko auditoretza garatzen duen. Bigarrena finantzazio-lerroa da, %0-ko interesa duten maileguekin auditoretzan beharrezkoak jotzen diren inbertsio horiek udalek egin ditzaten. Mozioaren helburua da Eusko Jaurlaritzari, EEEaren bitartez, dirulaguntzen lerroa eta ez maileguena aztertzeko eskatzea. Udalak laguntza horietan lehiatzeko aukera izango luke instalazioen inbentarioa egiteko, eraikinen energia-kontsumoa arautzeko, etab. Hori guztia mailegura jo gabe, baizik eta dirulaguntzara, zeinak 2021 urte honetarako 10.000.000 €-ko aurrekontua izan duen. Mozioan eskatzen da zifra hori 75.000.000 €-raino areagotzeko urte honetarako eta datozen ekitaldietan beharrezko finantzaketa emateko; izan ere, udalerriek ekonomia-murrizketa garrantzitsua izan dute eta horrek zaildu egiten du arlo horretan lan esanguratsuak egitea. Bilkura Talde Sozialistaren 20 galderarekin eta EAJ-PNV-ren 6 eskarirekin eta 27 galderarekin amaitu zen. Bilkura horren eta aurreko bilkuren bideo osoa Udalaren webgunean (Balmaseda.eus) ikus daiteke edizio-lana bukatzen denean.

ALDE CLI, EAJ, EH BILDU, TALDE SOZIALISTA CLI, EAJ, EH BILDU, CLI, EAJ, EH BILDU, TALDE SOZIALISTA CLI, EAJ, EH BILDU, TALDE SOZIALISTA

AURKA

ABSTENTZIOA

TALDE SOZIALISTA

CLI, PNV, EH BILDU, TALDE SOZIALISTA

CLI, EH BILDU, TALDE SOZIALISTA

EAJ

CLI, EH BILDU

EAJ, TALDE SOZIALISTA


11

99.000 EURO BAINO GEHIAGO MANKOMUNITATEARENTZAKO DIRULAGUNTZETAN Enkarterriko Mankomunitateak Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza jaso du ekainean, egoitzako artxiboa kontserbatzeko. Mankomunitateak Informazio eta Kontsumoko Udal Bulegoari eta Berdintasunari buruz 2021ean jasotako zerbitzuekin bat dator. Era berean, Eusko Jaurlaritzak beste diru-laguntza bat eman du Mankomunitateak El Karpinen turismo eta aisialdi hezitzaileko zerbitzu berri bat martxan jar dezan, eta hori islatuko da narrasti baten eraikuntzan. Euskara, Adikzioak eta 5. edukiontzia zerbitzuari dagozkion laguntzak ebazteke daude. Aldi berean, Mankomunitatea bi eskabide berri izapidetzen ari da, El Karpinen seinaleztapen turistikoa jartzeko, eta Lanberri

Planerako, 45 urtetik gorakoak, iraupen luzeko langabeak, desgaituak eta baztertuta geratzeko arriskuan daudenak lan-merkatuan sartzen laguntzeko. Laguntza horien helburuak hainbat dira: Mankomunitatearen turismo-jarduera sustatzea, hiri-solidoen gaikako bilketa bultzatzea eta herritarrentzako zerbitzuak sustatzea. Azken puntu horretan nabarmentzen du gehien Mankomunitateak. Aurten, gutxi gorabehera 48.000 euro jaso ditu Kontsumobidek eta Emakundek, eta kontsumitzaileei orientazioa eta laguntza emateko, II. Berdintasun Plana ebaluatzeko eta III. Plana idazteko erabiliko dira.

URA ETA OZPINA TXAKUR TXIZAREN KONTRA Gero eta ohikoago da txakurren jabe askok egiten dutena: haien maitatutako kide iletsuak txiza egin duen tokia urez garbitu. Eskertzekoa den zerbait da eta gero eta gehiago egitea espero dugu, pertsona horien gizatasunari buruz oso ondo hitz egiten duelako eta hiri-altzarien korrosioaren eta kaleko usain txarren kontra laguntzen duelako. Balmasedako Udalak jarrera hori txalotu nahi du, eta ura ozpinarekin

garbitzea aholkatzen dugu; izan ere, azken likido horrek, hain ohikoa gatzozpintzean, txakurrak uxatzen ditu eta aurreko txizen gainean berriro txiza ez egiten laguntzen duelako. Estolden gainean txiza egitea gomendatzen dugu azidoek dakartzaten arazoei aurre egiteko, Animaliak Edukitzeari buruzko Ordenantzan agintzen den bezala.

Gizarte-larrialdietarako laguntzak 2021. urtean zehar, gizarte-larrialdietarako laguntzak (GLL) eskatzeko epea irekita egongo da azaroaren 30a bitartean. GLLak gastu arruntei edo bereziei aurre egiteko baliabide nahikorik ez duten pertsonei ematen zaizkie, gastuok bazterkeria sozialeko egoerak arintzeko edo ekiditeko beharrezkoak direnean. Laguntzak eskatzeko, deitu aurretiazko hitzordua eskatzeko 946 671 849 edo 946 671 850 telefonoetara (Enkarterriko Udalerrien Mankomunitatearen Gizarte Ekintza Saila).

Esparru soziosanitarioan lan egin nahi duzu?

Pasealekuko ur-sarearen esleipena

Martin Mendia pasealekuan ur-hornikuntzako sarea handiagotzeko kontratua Morga Construcciones enpresari esleitu zaio. Aurrekontua 99.730 € baino zertxobait gehiago da.

4.500 € baino gehiago artxiborako

Udal Artxiboak 4.686,78 €-ko dirulaguntza jaso du Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren partetik XVIII. mendeko liburuak digitalizatzeko.

Arratoiak hiltzeko zerbitzua Hurrengo osoko bilkura Datorren ohiko osoko bilkura hurrengo hilabete bakoitiko lehen ostegunean egingo da; hots, irailaren 2ean. 18:30ean izango da, udaletxeko lehen solairuko bilkura-aretoan.

Arratoiak hiltzeko zerbitzua erkidetuta dago; hori dela eta, edozein arazo egonez gero, zenbaki hauetara dei daiteke: 946671851 edo 946671852. HAZra ere joan daiteke gai honekin lotutako edozein gertakariren berri emateko.

2021-2022 ikasturtea Erdi-mailako heziketa-zikloa “Mendetasun-egoeran dauden pertsonentzako arreta” (Balmasedan) Eusko Jaurlaritzak homologatutako ikasketak, bi erakundetan praktikak eginez. Gure ikasleek lan-munduratze tasa handia dute. Zertan lan egin dezaket? -Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen zaintzailea hainbat erakunde eta/edo etxetan: adinekoak, desgaitasun fisikoak, psikikoak, psikiatria... -Adinekoen eta desgaitasuna duten pertsonen egoitzetako solairuko arduradun laguntzailea. -Telelaguntzako teleoperadorea. -Etxez etxeko laguntzailea. Eskatu informazioa! 944731444 info@bagabiltza.com


12

IRITZIA

Hilabete honetan postontzietan oposizioko alderdi nagusiaren txosten bat jaso dugu. Ezaguna egiten zaigun ekimena da EAJ-PNVk oposizioan dagoen herrietan askotan errepikatzen duelako, Zallan egin zen, Elorrion, Arrigorriagan, Durangon… egiten da. Txosten edo prentsaurreko formatuan. Hau da, estrategia hori ez da Balmasedako esparruan soilik gertatzen. Ez dugu ekimena kritikatu nahi, inolako ere ez, kritika batzuk onartzen ditugu (beste batzuk oso-oso behartuak dira) eta perfektuak ez garela jakinda egiten dugu lan eta gure arreta programa betetzean daukagu. Edukiaren originaltasun eskasa adierazi nahi dugu: gobernuan ez dauden tokietan kaosa, elkarrizketa falta eta arlotekeria baino ez dago. Bilboko eta Donostiako LZri buruz gutxi hitz egin dute, esaterako, haien alderdiak zuzendutako gurearen antzeko konponbideak dituztenak. Aparatutik sortu nahi duten distortsio behartua eta apokaliptikoa. Bestalde, eta gure udalaren Kontuen Auzitegiaren kontu-ikuskaritzaren aurrean (azken aldia 2009an izan zen) dirulaguntzen plan estrategiko erraz bat idatzi dugu elkarteentzat, dirulaguntzen lege orokorra betetzeko beharrizanari erantzuteko, orain arte ez baitzen modu erregularrean egiten. Gure herriaren alde lan egiteak dakarrena da. Lana eta konponbide xeheak ez dizkigu inork oparitzen.

KZgunearen ikastaroak KZguneak eskainitako ikastaroak: Aurrez aurrekoak: -Bulegotika tresnak – LibreOffice: uztailaren 19tik 30era, 11:00etatik 13:00etara. Gaztelaniaz. Urrunetik: -Aurrez aurrekoa ez den komunikaziorako tresnak: uztailaren 19tik 28ra. Gaztelaniaz. -Twitter. Informazioa istantean: uztailaren 19tik 28ra. Euskaraz. Derrigorrezkoa da aurretiko hitzordua. Deitu telefono-zenbaki honetara: 944 033 317. Derrigorrezkoa da KZguneko erabiltzailea izatea ikastaroan telefono bidez izena emateko. Informazio gehiagorako: www.kzgunea.eus. Abuztuan KZgunea itxita egongo da oporrengatik.

Balmasedak ezin duelako atzean gelditu. Aurrera egiten jarraitu behar du, eskualdeko beste herri batzuk egiten ari diren moduan. COVIDak utz ditzakeen epe ertain eta luzeko eraginen prebentzioagatik hartutako zuhurtzia eta eusteak ezin dute izan geldi egoteko aitzakia. Ez Foru plazaren berrantolaketan, ez igerilekuen berriztatzean, ez kiroldegiaren berrantolaketan, ezta antzeko gaietan ere, hauteskundeetako promesa dotoreak, egungo gobernu taldeak ez du ekimenik adierazten. Era berean, ez du ekimenik adierazten gobernu-akordioen gai nagusietan ere, hots, zerbitzu publikoak berriro udalekotzean. Batek ere ez dio bide horri jarraitu; hori bai , zeuden zerbitzu guztiak luzatu dira. Ez gaitu harritzen, halaber, gainerako alderdi politiko guztien eta sindikatuen kontra, eta gaitasun gabezia handia erakutsita lan publikoa sortu beharrean suntsitzen ari izateak. Egun, udalean langile bi gutxiago daude eta lan-murrizketek beste lanpostu baten galera ekarriko dute, hau da, horrek zerbitzuaren kalitatearen galera esan nahi du, esaterako, immigrazio (langile-zuzkidura gabe), kultura, museo edo herritarren arreta arloetan. Uste dugu gobernatzen duenaren lana, lehenengo eta behin, agindutakoa betetzea dela; eta ezin izango dela bete jakinez gero, ez agintzea. Baita zuzendu eta ordezkatzen dituen hiritarren onurarako lan egitea ere. Gure aldetik, EAJ-PNVk Balmasedaren alde gehitu eta lan egiteko eskua luzatzen jarraituko du beti. Hala ere, hor egongo gara agintzen digutenei gure herriak aurrera egiten jarraitu ahal izateko haien kudeaketa- eta jarduketabetebeharrak bete ditzaten eskatzeko.

Agintariek iragarri dute Europak Bizkaiara pandemia osteko susperraldirako bidaliko duen diruaren zati handi bat Gernika inguruan Guggenheim museo berri bat eraikitzeko erabiliko dela. Milioi askoko inbertsioa da, eta oso eztabaidagarria. Honako galdera hauek ditugu: Zergatik begiratzen dute beste alde batera Eusko Jaurlaritzak eta Aldundiak jakin dakitenean Enkarterrin azkenak garela biziitxaropenean, per capita errentan, unibertsitario kopuruan eta beste hainbat gauzatan? Zergatik dituzte beste gune batzuek museoak eta guk, berriz, zabortegiak, erraustegiak eta oso industria kutsakorrak, Glefaranen modukoak? Zergatik jarraitzen dute gu Bilboko lotegi lez soilik ikusten? Zergatik ez dute diru hori erabiltzen eskualde honetarako enplegualternatibak bilatzeko garapen jasangarrian, teknologia berrietan edo kooperatiba txikietan oinarrituta? Zergatik ez dute erabiltzen espezialitate berriak dituzten ikastetxe publikoak sortzeko edo agindu ziguten ospitalea eraikitzeko, azkenean anbulatorioa baino ez dena izango, beste eskualde guztiek ospitalea dutenean? Zergatik jarraitu behar dugu Gurutzetaraino joaten erresonantzia bat egiteko? Edo nola da posible Bilbora jaisteko ordu bat behar izatea joan den mendeko tren batean? Zergatik ez ditugu autobus gehiago, baita asteburuetan gauez ere? Panorama horren aurrean, zer dio Balmaseda eta Enkarterriko EAJ-PNVk? Zer diote gobernatzen duen Mankomunitateak eta sistematikoko gutxietsiak izan diren bertako udalek? Noiz pentsatzen dute planto egitea, protestatzea, salatzea eta herritarrak deitzea erreklamatu dezaten?


13

KIUB Aldaketak argindarraren fakturan

Egia esan, gauzak ez doaz ondo Balman. Astiro-astiro, edo ez hainbeste, udal gobernu berriak ez du lortzen balmasedarrei poza emango dien udal-gobernuaren aldaketa bat helaraztea. Bideak garbitzeko enpresa aldatu dugu eta kaleak zikin ikusten jarraitzen dugu, ez dago garbiketarik. Ia egunero egin beharko liratekeen garbiketak ez dira antzematen eta txakurren beharren erakusgarriak bistakoak dira. Eta egungo garbiketa enpresari urtean aurreko enpresari baino 150.000 euro gehiago ordaintzen dizkiogu. Aurreko enpresa Urbegi zen eta Balmasedakoa izateaz gain eta urtean 150.000 gutxiago balio izateaz gain, orain ikus dezakegu oraingoa baino dezente hobea zela, uste dut ez dagoela inolako zalantzarik. Ekonomia arloan ere, ez da jarduketa interesgarririk nabaritzen izan ere, aurrekoari gehitzen badiogu egungo gobernu-taldeak galdu egin duela nazionalista eta sozialistek osatutako aurreko gobernu-taldeak lortutako Europako milioi bateko dirulaguntza, horretan ere ez dirudi gauzek hobera egin dutenik. Udal-langileen arazoan sartu gabe, agian oso garesti ordaindu behar izango dugu jarduketa goiztiarrak eta arduragabeak egiteagatik. Modu positiboan balora daitekeen kontu bakarra Gazteluko Muinoaren garrantzia azpimarratzea izan daiteke. Egia esan, gaia interesgarria iruditu dakigukeen arren, gure herriko hiritarrak pozteko baliabide eskasa da. Lastima eta bihotzez diogu.

2021eko ekainaren 1etik aurrera kontsumitzaileek ordu-tarteen araberako prezioak izango dituzte, bai potentziagatik, bai kontsumoagatik. 1. KONTSUMOA 3 ORDUTEGI-TARTE ezberdintzen da, bakoitza PREZIO batekin: Puntako ordua: lanegunetan 10:00etatik 14:00etara eta de 18:00etatik 22:00etara. Prezio garestiena. Bitarteko ordua: lanegunetan 8:00etatik 10:00etara, 14:00etatik 18:00etara eta 22:00etatik 00:00etara. Bitarteko prezioa. Haraneko ordua: asteburuak, jaiegunak eta lanegunak 00:00etatik 8:00etara. Prezio murriztua.

2. POTENTZIA argindarraren aldi bereko kontsumo-gaitasuna da, aldi berean funtzionatzen izan ditzakegun gailuen kopurua zehazten du. 2 ORDUTEGI-TARTE ezberdintzen da: Puntako ordua: lanegunetan 8:00etatik 00:00etara. Haraneko ordua: lanegunetan 00:00etatik 8:00etara, asteburuetan eta jaiegunetan. Hemendik aurrera ordutegi-tarte bakoitzerako potentzia ezberdina kontrata daiteke. Edonola ere, kontratatutako bi potentzietatik batek ere ezingo du instalazioziurtagiriak ahalbidetzen duena baino altuagoa izan. Arazoren bat baduzu fakturazioarekin, kontratuarekin, eskaintza ez betetzearekin, bezeroen arretarekin Enkarterriko KIUBra zuzen zaitezke: aurretiko hitzordua eskatzeko: 747406085- omic@enkarterri.eus

TELEFONO INTERESGARRIAK

Udaletxea · Tel.: 946800000 /· Faxa: 946102053 / · ayto@balmaseda.eus Salinillas futbol zelaia · balmasedafc@ hotmail. com Pasioaren Interpretazio Zentroa · Tel.: 946801438/ · c.pasion@balmaseda.eus ElkarworkGune: Enplegu eta Sustapen Ekonomikoko Saila/ Behargintza ordezkaritza · Tel.: 946801002/ · ODC@balmaseda.eus · Balmalan@balmaseda.eus Emakumearen Etxea · Tel.: 946103099/ · mujer@balmaseda.eus ENKARTUR - Turismo bulegoa · Tel.: 946802976/ · info@enkartur.net Gaztetxoko · Tel.: 946800240 Haurreskola · Tel.: 946800762 Kultur Etxea · Tel.: 946802974 ·Kultura saila - 1go ext./ · cultura@balmaseda.eus · Klaretantzokia@balmaseda.eus ·Liburutegia - 2. ext. ·Gaztezer - 3. ext/ · balmazer@balmaz.org ·Txiki-Park - 4. ext KZgunea · Tel.: 944033317/ · tutor.balmaseda@kzgunea.net Mendiko Etxea · Tel.: 946800646 “LA ENCARTADA” txapel museoa · Tel.: 946800778 Historia Museoa · Tel.: 657795806 Udal igerilekuak · Telk.: 946038543/ 946800549/ · igerilekuak@gmail.com Errotarena kiroldegia · Tel.: 946038543 SAC / HAZ · Tel.: 010/ · Ayto@balmaseda.eus Gizarte ekintza · Tel.: 946671849 / 946671850 ALKOHOLIKO ANONIMOAK 944 150 751 AMBULANTZIA 94 4970387/ 94 4970100 AMBULATORIOA 94 6102325 SUHILTZAILEAK 94 6000183 GURUTZE GORRIA 94 6670584 DYA 94 6399222 ERTZAINTZA 94 6802701 UDALTZAINGOA 657 795800 BABES ZIBILA 629535240 S.O.S. DEIAK 112 AIREPORTUA 94 3211000 ALSA 902 422242 AECC 94 6103099/ 94 4241300 BIZKAIBUS 902 222265 BUTANOA 94 6800196 NEKAZARITZA GANBARA 94 6800690 UR PATZUERGOA 94 4873187 KORREOAK 94 6800983 EMERGENTZIAK 94 4100000 FEVE 94 6801964 GARBIGUNE 652 774521 GAS NATURALA 902 123456 HAZIENDA 901 502000 IBERDROLA 901 202020 EPAITEGIA 94 6039952 NOTARIOTZA Carlos A. Muley 94 6800037 NOTARIOTZA Igone Aretxaga 94 6102198 PARROKIA 94 6800074 TRESNEN BILKETA 665738196 JABETZEN IZEN EMATEA 94 6800310 GIZARTE SEGURTASUNA 94 6801000 BEILATOKIA 94 6103096 TAXI-GELTOKIA 94 6801694 ETXEKO TRATU TXAR EMAKUME BIKTIMA 900 840 111

Udaltzaingoak aurkitutakoak Zatoz Udaltzaingoaren bulegoetara eskatzera: erloju bat, auto baten giltzak, patinete bat eta sakeleko bi telefono.


14

BESTELAKOAK

DENDA BERRI BI BALMASEDAN

IRGARKI LABURRAK LANA

-Erizaintza-ikasketak dituen neska serio eta arduratsua lan bila ari da adinekoak zaintzen edo etxeko lanak egiten, ordutan. 645708213. -Haur Hezkuntzako ikasle bat haurrak zaintzeko eskaintzen du bere burua. 607 971 797.

ALOKAIRUA -El Berrón inguruan trasteleku bila nabil: 670482637.

-Lonja bat alokatzen da Larrugin kalean (hilerrira bidean). 946801300. -Mata janari denda alokatzen da Martin Mendia pasealekua 13 helbidean. 630715370/ 690340343. -Garajea alokagai Félix de la Torre kalean. 607 971 797. -Txakurrak onartzen dituen etxe edo pisu bila, alokairuan. 946 800 825. SALMENTA

Dairis & Co

Bola 8

Duela aste batzuetatik Balmasedan telefonotegi bat dugu, eta zerbitzu hauek eskaintzen ditu: nazioarteko eta nazio barruko diru-bidalketak Etransfer bidez, mugikorrak kargatzea, Internet zerbitzua, inprimatzea, kopiak, kargagailuak, latindar produktuak, izozkiak eta gozokiak. Dairis & Co da dendaren izena, Hedegile 24 helbidean kokatuta dago eta asteko egun guztietan dago irekita, 10etatik 21ak arte. 946854829 zenbakira dei diezaiekezu, edo haien zerbitzu eta berriak Instagramen (DairisBalmaseda) eta Facebooken (Dairis Balmaseda) ezagutu.

Bola 8 izena du Pío Bermejillo 24 helbidean oraintsu ireki den gizonezkoen ileapaindegiak. Hurbil zaitez modan dagoen mozketa edo gustatzen zaizun mozketa klasikoa egin diezazuten, haien maisutasunarekin edozer egin dezakete. Bizarra eta bekainak ere txukuntzen dituzte ere eta ilerako estetika-produktu espezializatuak dituzte. Bola 8 irekita dago astelehenetik larunbatera, 10etatik 14ak arte eta 16:30etatik 21ak arte, eta igandeetan 10etatik 14ak arte. Aurretiko hitzordua hartzeko edo haien zerbitzuei buruzko informazio gehiago eskuratzeko, deitu honako zenbaki honetara: 685787739.

- Jaunartzeko soineko osoa saltzen dut. El Corte Inglés dendan erosia. 94680077. -Magefesa markako presio-eltzea saltzen dut, butano eta elektrizitaterako. 946800707. -Pisua salgai Larrugin kaleko 13. zenbakian (2. esk.). 603865779 -Etxe adosatua salgai Villanueva de Menan. 4 logela, sukaldea , 2 egongela, 2 komun, 2 autorentzako garajea, txokoa eta lorategia. Gasolio-berogailua. 200.000 €. villakolitza@gmail.com.

Udalberriak oporretara doa Badator abuztua eta Udalberriak udal-aldizkaria ere oporretara joango da. Irailera arte itxiko dugu, eta itzultzen garenean Balmasedako Udala egiten ari den guztiaren berri emango dizuegu. Uda ona izan! Pintura, burdineria, paper pintatuta, etxeko tresneria eta opariak

Decoraciones Javi

Aldapa kalea, 16/18 Tel. eta Faxa: 946 801752 Balmaseda

LANDER ONDOVILLA OTEGUI -ABOKATUA-

Foruen plaza, 4-3.F 48800 BALMASEDA (Bizkaia)

Telefonoa: 626 09 28 92 Faxa: 94 680 16 37


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.